Euskal Literature V - 17

Muxika, Jakin aldizkaria, 15 zenbakia, 15 orr.; Jon Bilbao, Eusko
Bibliografía, 536 orr.).

38.—TEODORO HERNANDORENA (1898-...)
Zizurkil'en jaio zan 1898-11-6'an. Agin-sendagille. Bilbao'ko Galxotegian osotu zitun lenengo ikasteak, gero Zaragoza'ko ta Madrid'eko Ikasgu Nagusietan jarraiturik. Ondarrabian bizi da gaur, bere ogibideari atxikirik.
264

EUSKAL IDAZLE.—Euskal bertsolaritza bati izan du begiko.
Bertsolarien nor-geiagokak eratzen maiz ikusi izan da. Baita
oieri buruz lan ederrak idatzi ere idatzi dizkigu. Baiona'ko
«Herria»-n, «Zeruko Argia»-n, «El Bidasoa»-n, «Anaitasuna»^ eta «Principe de Viana» aldizkariaren euskerazko ataletan
ari izan da batez ere.

BERTSOZALE.—Esan dugu; bertsozale porokatua da zizurkildarra. Lapurdi'n egin izan duen egotaldian bereziki bertsolarien saioak jartzen etzan nagi ibilli; bertsoak idatzi ta irakurtzea, izan ere, atsegingarri baldin ba'da, askoz alai-une eztiagoak
ematen dizkigute gure errietako plazetan batez bertsotan ari
diran gizaseme jatorrak. Gisa ontako jaialdi ederrik eratu izan
du Hernandorena'k. Baita ortarako bertsolariak billatzen alegindu ere. Olako asko dira gure nekazari, ikazgin, artzain eta
antzekoen artean; ba-da bai egurra. Nun ote? Or koska! Gutxien uste dan tokian.
1946'ko agarraren 22'an, bertsolari saioa nai zuten Donibane-Lohitzun'en. Mattin, Goikoetxea ta olako batzuk bazituzten; baiña geiago gura. Nun aurkitu? Ona nola billatu ta saiora
ekarri zuen T. Hernandorena'k Ximun Ibarra ere. Berak kontatzen digu onela:
«Mattin'eri bezela, Goikoetxea'ri ere azken agurraren aurretik derrigorrezko galdera zuzendu genion: — «Txapelketa ortara etor Iiteken beste bertsolaririk ezagutzen dezu?» — «Ez dakit etorri nai dun; baiña, bada emen, gurekin lanean ari dan
ñapar bertsolari bat». — «Ikusi genezake?» — «Bai, gelditu
zaite emen zure aurrekin bazkaltzen. Dagoana partituko degu
eta bazkal denboran ezagutuko dezu eta baita ere, agian, bertsotan entzun». — «Oso ondo deritzait». Eta orrela, Goikoetxea'ren bitartez, Irati'ko txabola batean ezagutu gendun Ximun
Ibarra, Sunbilla'ko bertsolari jatorra.
«Mendiko langilleekin bazkaldu eta ttotta pixka batekin
«berotu» ondoren, Goikoetxea'k zirikatu zuan gure ñapar bertsularia. Baita ere onek patxara ederreko bertsotan erantzun.


Bereala konturatu giñan bertsolari tajuzkoa zala, etorri ugarikoa
eta, jakiña, neuragabekoa zan gure poza, laugarren bertsolaria
«sarean» zegoala ikusirik.
«Saioa bukatu ondoren, onela mintzatu nintzaion: — «Badakizu, Ximun, zergati etorri naizen Goikoetxea'ren billa, Irati'ko baso ontara. Eta oso pozik oartzen naiz «tiro batekin bi
uxo» botako ditudala. Zuk ere txapelketa ortara etorri bear dezu.
Dagoaneko bi ba-ditugu, Iriarte izeneko beste bat ere bai ziur
asko eta zurekin laugarrena izango litzake. Eta lau bertsolariekin saioketa polita egin liteke.
«—Barkatu, baiña ni ezin juan niteke —erantzun zigun
kolpez Ximun'ek; eta arrituta utzi gindun ustegabeko erantzun
orrekin.
«—Zergatik bada ezin dezu etorri?» «—Begira, nik neguan
errira, Sunbilla'ra itzuli bear det. Eta euskerazko festa batean
ibili naizela jakiten ba'dute, zigortuko naute. Gure errian euskeraz «itzegite utsa» ere galerazia dago eta, ondo ulertuko dezun
bezela, askoz ere okerrago izango litzake..., bertsotan aritzea.
Ez, barkatu, baiña nik ezin dezaket». «.—Ori dana egia dala,
badakit, Ximun. Euskeraren aurkako gorrotoa zenbateraiñokoa
dan ere bai. Egun oietan jakindu det Juzgadoon gure semedaben euskerazko izenak marraskatu eta... erderazkoak ezarri
diozkatela. Ori dana egia da, zuk diozuna alegia. Baiño zuk
ez det uste beldurrik izan bear dezunik. Nork jakin bear du
Sunbilla'n zu, Irati'ko basoan dagoan gizon bat, Denibane'n
izandu dala bertsotan? Ori oso arrigarri izango litzake. Nere
iritziz, eziñezkoa». «—Ala izango da, baiña nik ez det arrixkurik nai», zion Ximun'ek». (Principe de Viana, 1975, epailla,
6 orr.).
Egiñalak egiñik ere, ain bertsolari jatorrari txapelketarako
baiezkorik ezin aterazi. Sunbilla'n ala ere, «Zubikoa» sendagille
266

zan eta aren izenez bataiatu zuten Ximun. Etzioten iñork igarriko. Eta orrela eraman zuen Hernandona'k Ximun Ibarra
(«Zubikoa») Donibane'ko euskal festetan bertsotan egitera.
(Ikus J. San Martin, Escritores euskéricos, 97 orr.; Auñamendi,
Literatura, III, 598 orr.).

39.—TOMAS AGIRRE URDALLETA (1898-...)
Errexil, Ernio azpiko erri pertxenta, basetxe zuri-gorriz
ezin obeki jantzia. Emen jaioa dugu gure Agirre'tar Toma,
«Barrensoro», 1898-2-24'an. Salgaien artekaria. 1936'gneko gerra tartean Sevilla'ra aldatu zan, eta antxe daukagu arrezkero
guztian. Maria Dolores Agirre'ren neba, biok euskal idazle,
Toma'k gerra ezkero ezer idatzi ez digun arren.
EUSKAL IDAZLE PIZKOR.—Gerra aintziñako sei urte loretsu
aietan euskal elerti zelaian ildoak urratu ta azia ereñez zoli lan
zegitenen artean aurrenengo bezela daurkigu Barrensoro. Onan
J. Zaitegi'k: «Barrensoro gezur-izenez daritza Agirre'tar Toma. Yayotzez errexildarra duzu, biotzez bilbotarra. Beso zaintsu-sendoak ta sorbalda eskergaren indarra baño gogorrago,
altsuago ta onuratsuago duzu bere adimen-indarra. Gaxtegaxterik bere ikasketak asi zitun. Bere ikaskideak diotenez,
etzan ikasle makala izan batez ere elerti gaitan. 1930 g. urtezgero bere idazlanen zantzuan naukazu. Ao-sapaia ur biurtzen
bai-zitzaidan. Ameriketako oyan irzaltsuetan barna pozik irakurtzen nizkizun bere irakurgai ariñak. «Euzkadi» izparringiaren
euskel-atafean idazten zizun. Gero ere bai eskuarki» (EuzkoGogoa, 1950, l'go zenbakia, 13 orr.).
Urte oietan, ia beti euskal literatur gaiez, eten gabe idatzi
zuen, itz askatuz eta lotuz idatzi ere. 193 l'an, Tolosa'ko olerti
jaietarako iru poesi aurkeztu zizkigun; urrengo urtean irabazi
zuen«Kirikiño» saria ere, «Amaika nekeen semea dek ogia» ar
267

tikuluarekin, Orixe (1930) ta J. B. Eguzkitzaren (1931) ondoren.
Eta sari ori irixtean «euskel idazle bikaiñen artean sartu genun
—diosku J. Zaitegi'k—. Arrezkero, eten gabe eta alegiñez
yardun du idazten».
Emen argitara zizkigun liburuak:
1) Gazigozoak (Bilbao, 1933). Verdes-Atxirika'tar E.'renean. 105 orrialde. Leendik ere izparringietan azaldutako lanak
geientsuenak beintzat. Ona gaiak: «Loreti», maitasun edesti
txairoa; «Larretxe'ko sorgiña!», irakurgai lilluragarria; «Mikel,
arrantzale zangarra», giza-irudi zindoa; «Moringer zaldunaren
edestia», Walter Scott'en olerki-kantua, itz lauz; «Baroja idazlea nere begi-ninietan», elerti-zirrindak; «Papini'ren irudipenamesak»; «Errusi'ko zabaldietan barrena»; «Goazik baserrialdera: Amaika nekeren semea dek ogia!», «Kirikiño» saria
irabazi zuen lana; «Silvio Pellico'ren biozkadak». J. Zaitegi'k:
«Ageri danez, legartzako baso-loreari, sasi-tarteko lili urdin apalari ta yauregi-ormako larrosa gorrki eztia ostutzen dion erle
langille antzo, Barrensoro'k gizarte, politika, ederti ta abertzdegaiak yalkiaz idazti ederra eskeñi digu adiguri zurrian» (Loe.
at., 13 orr.).
2) Uztaro (Bilbao, 1937). Eleberria. «Editorial Vasca»
irarkolan. 316 orrialde. Bigarrenez ere «Editorial Vasca»-k (Bilbao, 1950) atera zizun. 320 orrialde. T. Agirre'k, izan ere,
badu asmamena nobelarako bereziki; nortzu edo pertsonak bizibizi jarten dizkigu begi-aurrean, eta irudi-jolas bizkorrez aragitzen ditu maite-kondairatxo atsegiñak. Orixegatik, ez da arritzekoa bere sasoiko idazleen artean, itz lauz batez ere, bikaiñenetarakotzat joten ba'zuten askotxok.
«Euzkadi»-n eta «Yakintza»-n idatzi zigun berariz. Baita
«Libro de Oro» (1934) deritzanean ere «Eutrapelia literaria»
lana.
OLERKARI.—Irudimen azkarreko agertu zan olerti-zelaian
ere, 1931'an. «Euskaltzaleak» Tolosa'n antolatu zuen Olerti
268

batzaldira iru poesi bialdu zituen: Jose Migel Amerika'ra bidean, Zein ederra dan kezka-gabeko atsedena! ta Donosti'ri.
Lizardiren Urte-giroak ene begian izan zan sariatua; baiña an
aurkeztu ziran orduko olerkaririk gaillenenak, M. Lekuona,
Tapia-perurena, Jautarkol, Tx. Jakakortaxarena, Loramendi ta
abar. Eta auen artean, Agirre'tar Toma.
Olerki aiek liburu legez argitaratzerakoan, J. Aitzol'ek egin
zien aintzin-solasa, ta onela zesan; «Irudipenez ugari, oldeasmoz apain jantziak Tapia-perurena eta Jauregi bai-dagerzkigu.
Minkuntz zintzoaz aberatsagoak dira, ordea: uriko bikañenetakoak bai-zaizkizu biak. Irudipena eta minkuntza naasi, biotzmuñ iturri barneak ahapaldietara oparotsu, arro, nabarmen datorzkiote. Erromantiko ospetsuek izpiak ikututakoak ditugu bi
olerkari oiek. Lizardi, labur, legor, adi-gaiez izorra: Jakakortajarena, asmoz eta eraz errikoi: Jauregi eta Tapia-perurena irudiz ugari minkuntzez bigun. Oetakoxea, erdizka bada ere, Agirre'tar Toma, oraingoz lendabizi, olerkari antzo datorkiguna.
Edermenaz orritsu: orritsuregi, agian, adi-izpi zolien kaltegarri
ia. Goiargiak sututakoa, benetan, gipuzkoar ertilari au» (Eusko
Olerkiak, II, 1931, XVIII orr.).
IRITZIAK.—Aitzol'enaz gaiñ ona J. Zaitegi'rena ere. «Izkera
bizi, guri ta apatza darabil —dio— eta itz polit, txanbelin eta
taxak atsegin zazkio. Euskal-elerti barrutian Barrensoro'ren itzlaua berela, berri ta kementsua duzu. Gure artean eragin andia
egingo dulakoan nagokizu. Itz garbi, aratz, ugari ta poxpoliñak
bakarrik ez darabiltzi... Azal zindo-gardenaren azpian, ibaia
iduri, sakon, bero, bizi, yoan doa izaki guztien funtsa. Dana
bere xeetasun esanguratsuenaz.., Orain-arteko idazle ainitzen
itz4aua, ardagaia baño legorragoa zenun eta gelatsuan dingilizka oi diran abarkak baño igarragoa. Beraz, Euskel-elerti berbizkundeari bultzada sendoa erautsi dio bere idurimen zoragarri ta
argiari esker Barrensoro'k. Onen idaztietan, olerkariak ere, iz269

kera landu ta orraztua gertu idoroko dute. Lore-pitxi oiek lagun,
arrobietako arri aundiak atera ta elerti-yauregi ikusgarria eraiki
al izango dute» (Euzko-Gogoa, 1950, l'go zenbakia, 14 orr.).
(Ikus Yakintza, 1933, 318 orr.; J. Zaitegi, Euzko-Gogoa, 1950, l'go
zenbakia, 13 orr.; S. Onaindia, MEOE, 1024 orr.; J. San Martin,
Escritores euskéricos, 18 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 588 orr.;
J. Bilbao, Eusko Bibliografía, I, 57 orr.).

40.—GARMENDIA KORTADI'TAR JON (1898-...)
Idatzia irakurten omen, eta nik aurtemin irakurria; «Ikurriña ez da esanairik gabeko trapu zaar bat bakarrik. Ikurriña,
zerbait geiago da. Ikurriña, esanai aundiko irudi bat, ikur-itz
bat, ikur-buru bat da. Bere barruan, berak adierazten digun
maitagarrizko gauza bat dago. Gauza ori, aberria da. Baiño,
ikurriña, oraindik, ori baiño zerbait geiago da. Etnia aldetik,
kondaira aldetik eta jeografi aldetik, aberri batek duan batasuna.
Erriko nortasuna, erriko izkuntza, erriko lege zaar eta oitura,
erriko kultura, folklore ta abar... gogoratzen dizkigun batasunaren irudi bat» (Txalintxo, Goiz-Argi, 1975, urrilla, 8, l'go
orrian). Garmendia, ikurrin orren esanalpean ibillia duzu bere
bizitza osoan, zintzo ta esnai.
BIZITZ-ORRIAK.—Lasarte'n jaio zan «Largo-enea» etxean,
1898-3-21'an. Bertako eskolan egin zituen lenengo ikasteak,
1903-09, Solabarrieta maixuakin. Bere kasa egiñikoak ditu gaiñetikoak. 1910'garren urtean Soraluze'ra aldatu zan bizitzez,
bere gurasoekin, izkillu-taller bat an balt zuen jarri bere aitak;
antxe bizi izan zan 1931'rarte. Bertan ezkondu zan 1922'an, iru
seme-alaba izanik, Iñaki, Ibón eta Begoña.
1931'an, osasunak beartuta, Soraluze'tik Logroño'ra aldatu
bearra izan zuen, bere sendiarekin. Errioxa'n, uri nagusi artan
270

iraun zuen 1934'garren urterarte; geroztik Tafalla'n, 1937'garren urtea bitartean; Zornotza'n, 1939'rarte; Bilbao'n 1944'
rarte; Iruña'n, 1956'rarte, ta arrezkero, Doností'n bizi da.
Umetatik zekarren bizi euskal griña. Eta, ogibidez saloskisalketa (biajante) izan arren beti, lankizun ontan Euskalerria ta
Espaiña'ko uriburu nagusienak ikusteko erea euki izan du;
ta oraindik eundaka itzaldi emateko aukera ta abagunea. Anai
arteko gudaketa aurretik batez ere, Bizkai'ko ta Gipuzkoa'ko
erri-j aietan, Bilbao'n, Donostia'n, Iruña'n eta Bartzelona'n sarri ibilli zaigu mintzari. Azken urteotan, iru aldiz, «Urkixo
Mintegia»-n bereziki. 1944'tik ara, «Begoña» liburutegia zuzendu zuen aldikada batean. Gaur esateko lan gabe, patxada goxoan darama zartzaroko sorta.
EUSKAL IDAZLE.—1914'an asi zan euskeraz idazten, garai
artako euskal eguneroko, asteroko ta aldizkarietan. Or-emen
eundaka artikuluak dauzka azalduak. «Gipuzkoarra», «Napartarra», «Irrintzi», «Euzkadi», «El Día», «Euzkerea», «EuzkoGogoa», «Argia'ren Egutegia», «Zeruko Argia», «Egan», «Karmel», «Olerti», «Aranzazu», «Agur», «Príncipe de Viana» eta
«El Pueblo Vasco» dira batez ere Garmendia'ren idazlanak dakarzkiten paperak, bizkaieraz, gipuzkeraz ta naparreraz ekarri
ere. «Kirikiño»-gandik ikasi zuen bizkaieraz idazten; «Larreko»-gandik naparreraz eta «Jeme»-gandik gipuzkeraz. «Jeltzale»
izenordea zerabillen bizkaierazko lanetan; «Berrizki», naparrerazkoetan, eta «Zeleta», gipuzkerazkoetan. Azken izenorde au
erabilli digu geiengeien.

Osotu dituen lanik geienak bere ibillaldietako berridunak
eta euskal liburuetzaz, bertsolarietzaz, eta euskal idazle jakitunekin euki izan dituen elkar izketak dira. Baiña irakurgarrienak
eta ederrenak, M. Lekuona'k iñoiz esan duenez, «Orixe-Omenaldi» liburu mardulean, 11, 45 ta 51'garren orrialdeetan,
agertzen diran auek dira noski: 1) Orixe, euskaltzain; 2) Orixe
eta Bedaio'ko Txistularia, eta 3) Jainkoa'k ekarri nau onera...
271

Bere bi semeak ere, Iñaki ta Ibón, euskal idazleak dira,
aitaren oiñ-errestuai jarraituz; bata, Iñaki, Irudidun Itxas-Iztegia deritzan liburu aundiaren egillea da, ta bestea, Ibón,
«Arantzazu», «Zeruko Argia» ta «Agur»-en idatzi izan duena.
Ba-ditu «Zeleta»-k, teatru ta itzaldi, liburuxka bezela argitara ekarriak ere. Ona:
1) Itsutasun madarikatua (1921). Iru egintzako jostirudia.
2) Joxanton'en Eriotza (1922). Ekitaldi bateko antzerkia.
3) Patxi kirten (1923). Bakar-izketa,
4) Euskadi'ren izate eta aberastasuna (1932). «Argia'ren
Egutegia»-n dator, 57-71 orrialdeetan.
5) Euskeraren iraupena eta Euskal Literaturaren aurrerar
pena (1955). Itzaldi ederra.
6) Lasarte orain SO urte (1958). «Euzko-Gogoa»-n (VII,
36-59) lenengo ta banazean atera zuen, azal egoki batekin. Aurtzaroko oroipenak.
7) Azkue'ren omenez Bilbao'n ospaturiko euskal-jai biotz
ukigarria (1957). Egan, IX, 72-79 orrialdeetan.
8) Xenpelar, XVIII eundiko bertsolaria. Oraindik argitara
gabe. Itzaldia.
Olerkiak ere biribildu zizkigun, «Orixe'ri ongi etorria» (Euzko-Gogoa, 1955, VI, 4), ta «Orixe eta Zaltegi jauneri, ongi etorria» (Euzko-Gogoa, 1966, VII, 9-10), esate baterako. Eta
«Olerti»-n eta «Aranzazu» -n datoztenak.
1966'garren urtean euskaltzain-laguntzallle autetsia izan
zan; eta, 1969'an, «Orixe» zanaren omenez beronen jaioterri
Orexa'n ospaturiko euskal jaian, berak egin zuen omen-eskeintz
itzaldia, Euskaltzalndiaren izenean. Orrez gaiñera, Euskaltzaindiak urtero eratu izan duen «Xenpelar Saria» deritzan sariketetan, epai-maiko izan zaigu.
OMENALDIA.—1972'garren urteko urrillean, «Euskal Astea»
zeritzan zazpi eguneko omenaldia eskeiñi zioten bere erritarrak
Lasarte'z idatziak dituen idazlan errikoiengatik. Euskal aste
272

urrillaren ll'an asi ta iiian 21 bitartekoa izan zan, egun oietan
abestaldeak, dantzariak, «xalaparta» saldoak, bertsolariak eta
izlariak esku arturik. Bertsolarietatik Agirre, Etxebema, Lazkano ta Lizaso izan ziran; izlariak, berriz, Pedro Artetxe, Juan
Mari Lekuona, Jose Murua, Manuel Lekuona eta erriko txaunburu Olaziregi.
Azken egunean, jaialdien ostozko gaillur bezela, «Erri-Meza» abestu zan eliz nagusian, eta meza ondoren, «Cine Lasarte»
deritzan antzokian, M. Lekuonaren itzaurre ostean, Zeleta'k
berak, omenduak, «Lengo ta oraingo Lasarte» gaiean, itzaldi
mamitsu errikoia egin zuen. Gero, euskaldunon artean oitura
sendoa danez, 217 bakaldarren artean, bazkari, ederra ospatu
zan «Txartel» jatetxean. Bazkari artean eta bukaeran, Basarri'k, bertso gartsuak abestu zituen.
Egun batzuk geroago, ospakundearen oroigarritzat, zurezko
liburu zoragari baten omen-oroikia eman zioten Garmendia'ri.
Liburu ori izki soil bereziz oso ederki ornitua duzu. Bere bi
atal zabaletan onela dio;
«Zure erria aurkitutzen da,
gaur, zorionez betea,
eskertu nairik Euskera'n alde
izandu dezun arreta.
Oraindik ere zure antzeko
batzun bear gera-ta...
Zeru ta lurren Jaunak, luzaro,
gorde zaitzala «Zeleta»,
Garmendia eta Kortadi'tar «Zeleta», Euskaltzain ta euskal
idazle ospetsuari, bere sorterriak eskeintzen dion Omenaldiaren
Or engarria. Lasarte'n, 1972'gko. Urrillaren 2 l'an».
Labur: Garmendia'tar Jon izlari ta euskal idazle ugaria da.
Errez ta ondo darabil bai mingaiña, eta bai idazkortza. Erria du
oiñarri bere euskerak, naiz-ta erriagandik zerbait gorago jo gurarik agertu sarri. Ezta mordoillo zale, bai txukun-zale.
273

(Ikus M. Lekuona, Egan, 1957, 1-2, 121 orr.; N. Kortazar, Cien
autores vascos, 124 orr., eta Zeruko Argia, 1957, 43-44, urrilla; J. San
Martin, Escritores euskéricos, 87 orr.; Auñamendi, Literatura, III,
591 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliographia, III, 603 orr.).

41.—DIONISIO SAGARTZAZU SAGARTZAZU
(1898-1958)
«Satarka»-ren anai. Ondarribi'n jaio zan 1898-4-13'an.
«Fralsoro» Laboran eskolan ikasi zuen, eta zaletasun biziz
ikasi ere nekazaritza-gaiak. Origaitik edo, gaztetan, Gipuzkoa'ko
Aldundiak ordainduta, Gernsey (Inglaterra'n egon zan gai oiek
sakonago ikasi naiez. Gero, Donostia'ko Villa María Luisa-n
lan egin zuen urte askotan, geroztik Prantzia'n eta Naparroa'n
bizi izanik. Bere azken urteak Ondarribi'ko «Domintxoena»
bordan eman zituen. Ezkongea zan. Eta 1958-6-5'an itzali zitzaigun, jaio zan etxean, au da, «Olio» deritzaionean, Tiendas
kaleko 13'garren zenbakian.
Idazle dugu. Iruña'ko «Zeruko Argia»-k atera zituen aren
lanak: Nekazañtza-Gaiak. Gipuzkera zerabillen, arin bezin
errez.
(Ikus N. Kortazar, Cien autores vascos, 136 orr.; J. San Martin,
Escritores euskéricos, 152 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 359 orr.).

42.—JUAN IRURETAGOIENA APESTARAN (1899-...)
Zarautz'en jaio zan 1899-3-28'an, Frantzisko Iruretagoiena
Agote ta Tomasa Aiestaran Isasmendi'gandik. Errian bertan
Lasailletarren ikastetxean osotzen ditu bere lenikaskizunak, latin eta gizatar gaiak Andoain'go apaiz-ikastetxe txikian egiñaz,
Amasei urtedun zala Gazteiz'ko Seminariora joan zitzaigun filosofia ta teolojia ikasten. 1923'an apaiztu zan, urte berean
274

Riaizteri-Laguardia'ko Erregeen Andra Mari eleizako apaizlaguntzaille izendatu zuten, eta emen iru urte igaro ostean,
1926'an Zarautz'eko Iñurritza auzotegiko kapillautzan daukagu.
Gudatean, 1936-9-19'an, iskanbil-zale etzalako, Frantzia'ra
jo zuen, erbesteko ogi latza iru bat urtean janik. 1939'an Euskal errira, zan berriz ere, eta bartatik Santander'era bialdu zuen
gotzaiñak, Villasevil'go txaunburutza egin zezan. 1942'an euskal erria zan berriz ere, eta bertatik Santander'era bialdu zuen
zatxoaren ardurea eman zioten; 1945'an udazkenez Aia-Altzola'ko parrokian dagi arimazaintza, amaika urte ta lau illabetean egin ere; 1957'gneko epailletik aurrera Aduna'n dagi
orobat, amaika urte ta bi illabetean; eta, 1968-5-23'an, azkenik, Aduna'ri agur eginda, bere jaioterrira itzuli zan. Berton bizi
da gaur ere.
Lan egin duen toki guztietan eliztarrak oso malte izan dute
beti. Aduna'ko erriak, esate baterako, bezuza edo esku-erakutsi bikaiña eman zioten andik alde egitean. Beronen artzainlana ain atsegiña izan bait zitzaien, ango sendi-buruak urrezko domina batekin jai egin zioten; domina orrek bere aurkian
Gernika'ko Zugatza darama, idazkun onekin: «Gernika'ko arbola da bedeinkatua euskaldunen artean», eta atzean: «Aduna'ko erriaren oroigarria». Aduna'ko gazteak ere, beren alderik, Kristo'ren Azken-Afaria eskeintzen diote, zurean landuta.
EUSKAL IDAZLE.—Giza-oldeak eta zoriaren ekiñak arat-onat
maiz erabillia izanik ere, ez du apaiz jator onek egundotan muzin eginda utzi euskal auziari buruzko jardun betea. Gazteiz'ko
Apaiztegian teoloji ikasle zala asi zitzaigun idazten eta euskal
gaiak aztertzen, garai artan ikasgu ortan sorturiko «Kadaberaz» bazkunakoa zalarik ain zuzen ere. 1921'garren urteko
«Anuario de Eusko Folklore» aldizkarian bere lan auek agertzen dira: 1) Canciones de Navidad. Ataun, Alsasua, Zarauz
(I, 67 orr.); 2) Refranes y dichos populares de Zarauz y Ataun

215

(I, 55 orr.); 3) Creencias de Zarauz y Aya (I, 83 orr); 4) Leyenda de Aya y Zarauz (I, 98 orr.); 5) Medicina popular de
Zarauz y Aya (I, 119 orr.).
Garai orretan asi zan «Euskal Esnalea»-n antzerkitxoak
lantzen ere. Ortxe daakazu Gau-ostatua (1921, XI, 16 ta 31
orrialdeetan), atal bateko antzerkia, gero separata legez (Donostia, 1921, 19 orr.), Martin, Mena ta lagunen irarkolan
atera zana.
Bereak ditu beste iru antzerkiok ere:
1) Atso poxpoliña (Donostia, 1929). Martin, Mena ta lagunen irarkolan. Izarra Antzerki Sailla, 21, eta «Euskal Esnalea»-^ 1929, XIX, 73 orrialdean.
2) Otarka aza (Euskal Esnalea, 1929, XIX, 209 orr,).
«Canasta de berza» ipuiña, antzerki biurtua.
3) Sutan biotza (Zarautz, 1931). Eusko Argitaldariak. 174
orrialde. Xenaro Xabier Vallejos'ek erderaz egiña, Iruretagoyena'tar Juan apaizak euskeratua.
Antzerki au zala-ta, taiu ontan idatzi zigun «Zeruko Argia»-k, 1932'an: «Erderaz ezagutzen genun antzerki au, baño
euskeraz ez. Ardura aundiz irakurri degu eta ez atsegin txikiagoaz. Bere itzultzallea euskaldun jator, zaintsu ta bizia agertzen zaigu ortxe. Itzuiketak asko galtzen dute zenbaitetan; batez ere gazteleratik itzultzen danean. Baño Biotza sutan irakurtzen duen edozeñek, lendik erderaz egiña dala ez baleki, nekez igarriko lioke. Euskal esakera garbia dakar geienetan. Pozik irakurri liteke besterik ez balitz ere, euskera geixago ikastearren. Zenbait itz gutxi erabiltzen diranak, edo egilleak asmatuak ere ba ditu, baño naiko argiak, aria galdu gabe ta zer esan
niko duan gelditu gabe irakurtzeko. Illunxeagoren bat baldin
badu, bertan dakar erdal-itza ere. Jabier'tar Frantzisko donearen biotzeko sua gori-gori bai agertzen dala ortxe. Irakurtzen
ari geran ariora, gero ta zaletasun biziagoa eransten dio ira276.

kurleari. Eta esango nuke gero ta xamurrago dariola esana ere
idazleari. Erriaren ikuskari izango dan antzerkia dala gogo?n
idaki du, ta onek poztutzen gaitu» (1932, otsailla, azalean).
Orrezaz gaiñ, gerra aurretik, eliz-itzaldizko bi idaztiok ere
argitaratu zituen:
1) Igandero'ko Berriona (Zarautz, 1931). Itxaropena argitaldariak. 145 orrialde. I Zatia.
2) Igandero'ko Berriona (Zarautz, 1936). II Zatia. Itxaropena Argitaldariak. 208 orrialde. Urte osoko igandeetako
meza-itzaldi edo homiliak dira. Bigarren alean Andre Mariaren bi itzaldi ta Pelaio Donearen bat dakarzki; azken onetaz
au dio berak: «Eleiz-itzaldi au 1925'rren urtean Zarautz'ko
Zaindariaren jaiean egiña da».
Argitara eman gabe auek dauzka:
1) Kristau-Ikasbid&aren Erakutsaldiak Itzálditan, M. Adan
deduzko Kanonigo ta La Ventie'ko parrokuak iru zatitan egiñak eta prantzeratik euskeratuak. I Zatia: Sinisgintza. II Zatia: Aginduak. III Zatia: Grazia. Otoitza. Sakramentuak.
3) Fabiola'ren Mirabea: La Esclava de Fabiola. Neskatoentzat bakarrik. Lau ekitaldi ta goratzarrea; J. Bellafon Rose'k egindakoa, euskeraz.
Iñoiz Musaen maitale ere agertu zaigu. Ona «Gazi-Gozoak»
deritzana (Egan, 1957, X, 20 orr.):
Zure jai, jolas, ametsak
beazun biurtzen dira
min, garratz azken aldira
zure jai, jolas, ametsak.
Zure biotz zirimitak
egarriz zorion billa
soñu
zurrut
277

ikus naspilla
illun-amilla...
Zure biotz zirimitak
egarriz zorion billa.
Aingeru txintxin otsera
zure biotza etxera
zure lo, kezka gabea...
zorion betea.
(Ikusi G. Garriga, Inv. Bibli. Vasca, 1961, 186 orr.; J. San Martin,
Apéndice a Escritores Vascos, 1969, 23 orr.; A. M. Labaien, Teatro
Euskaro, II, 170 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 603 orr.; J. Bilbao,
Eusko Bibliografía, IV, 434 orr.).

43.—NEMESIO AGAPITO ETXANIZ ARANBARRI
(1899-...)
Euskal idazle ta olerkari yaio, gain-gaiñeko baten aurrean
gaude. Etxaniz'ek sortzen duen guztia xamur, arin ta atsegingarria da. Urteak dirala ulea zuri duena izanik ere, gudate
ondoko idazlea duzu; aurretik zerbait idatzi zuen, baiña oso
gutxi. Geroztik eskeiñi dizkigu, sail asko urratuaz, bere fruturik orizka ta elduenak. Onen lanetan ez da ezer illunik, ez
eta milikarik, bai ordea ernegarririk. Ontan, beiñola Rilke Praga'ko olerkari gorenak esana datorkit gogora, ots, goizegi egiten
diran olerkiak ez dutela kanorerik; ortarako bizi guztiko jakituria ta eztia bildu bear ei dira, ta azkenean bertso-sail txiki
bat borobildu. Etxsniz'ek olan jokatu duela esan dezakegu: liburu meta aundirik ez digu osotu, baifia osotu duena jakituriz
eta antzez gaiñezka duzu.
GIZONA.—Azkoiti'n jaio zan 1899-12-19'an. Lenengo eskolak bere erriko Lasailktax Andienean artu zituen, amar ur278

teko zala latiña Balda etxean ikasirik. Bi urte igaro zituen gero
Lekarotz'en, Aita kaputxinoen ikasguan ikasten. 1912'tik 24
bitartean Komillas'en ikasten du eleiz-karrera; garai aretan,
bertan ziran Orixe ta beste euskaltzale porrokatu batzuk ere,
maixu ta ikasle. Eta, jakiña, suak ez parkatzen, noberari ere
galda itsasten bait dio.
Ikasaldietan etzan muker ibilli, txintxo ta burutsu baizik.
Filosofia ikasi zuen bitartean, 1919-20, lenengotan Lizenziatu
egin zan eta Maixu (Doktor) titulua atera gero gai ber-berean;
urtziztia ikasten zuela berriz, 1923-24, Teolojian Lizenziatu
zitzaigun. 1924'an artu zuen apaizgoa. Aurrenik, Azkoiti'n eta
Deba'n egin zigun, langille aspergaitz, arima-zaintza. Aspaldian, ala ere, Donostia'n daukagu mojatxu batzuen kapellau.
EUSKAL IDAZLE.—Inguruko giroak, esan dizut, badu indarra, ta N. Etxaniz ere Komillas'en ikasle zala asi zitzaigun
lantxoak mamitu ta orduko aldizkarietara bialtzen. «Euskal Esnalea»-^ «Argia»-n, «Euzkadi»-n, «El Día»-n, Zeruko Argia»-n
eta «Jaungoiko-Zale»-n datoz batez ere aren lanak. Geroztik,
«Euzko-Gogoa»-n, «Egan»-en, «Zeruko Argia»-n, «Karmelen, «01erti»-n, «Agur»-en, «Principe de Viana»-n eta abar izan
dugu lankide.
«Amilaitz», «Erratzu», «Artiz'tar Xabier» ta olakoak erabilli dizkigu lanak izenpetzean. Euskaltzaindiko urgazle da.
Ikus argitaratu dituen lanetatik batzak:
1) Arraldea (Donostia, 1923). Ipui zarra. Liburuxka polita. Iñaki Deunaren irarkolan. 30 orrialde. «Argia»-ren
Idaztiak.
2) Olentzero (Donostia, 1926). Euskal Esnalea'n dator,
XVI, 225'garen orrialdetik aurrera.
3) Azkoiti'tik Elgoibar'era. Katuin-zuloa (Donostia, 1927).
Euskal Esnalea, XVII, 6 ta 34 orrialdeetan.
4) Itziar'ko Andre Maria'ren kondaira laburra ta Bederatziurrena (Zarautz, 1949). Itxaropena irarkolan.

279

5) Nola idatzi euskeraz? (Zarautz, 1950). Itxaropena irarkolan. 54 orrialde. Kartak, idazkiak eta abar.
6) Kanta-kantari (Bilbao, 1952). Aur-jolasak; maite-kantak; izadi-abestiak. Ordorika'renean. 80 orrialde.
7) Urrategi'ko Andre Mariari Bederatziurrena.
8) Egintza katolikoatzaz. Itxaropenak irarria.
9) Kristau-Ikasbidea bertsotan (Bilbao, 1952). I. Mailla.
Musika ta itzak, irakasleentzat. II. Mailla. Itzak bakarrik,
aurrentzat. Ikasbidea. Ordorika'renean. 47 orrialde.
10) Arantzazuko Amari poz-jarioák (Zarautz, 1954). A.
Ibiñagabeitía'k onan: «Erdal-errietakoak, poz-jario gogorrak
izan dira: Ama Birjiña ta santu guztien ohoretan idatzi oi zituen... Gure artean ez nun poz-jariorik ezagutzen. Iñoiz txikitan San Antonio'ren omenez erderaz nere errian kantatzen zitutenak entzunik nago ala ere. Beraz Etxaniztar Nemesi olerkari aipatua asi zaigu lenengo poz-jarioka, Amilaitz'ek badu
antze, badu idurimen, badu jario. Baiñan poz-jario oietan
elkorregi deritzait. Arantzazuko gertari eta edestiari lotuegi
dabilkigu. Asketxoago bear zukean idurimenari zabalune geiago
emanaz. Gure erriari ere atsegin zaizkio irudimenaren ateraldlak, antzetsuki ta egoki antolaturik daudenean batez ere. Ala
ere euskera txukun eta argia darabil eta gure erriaren atsegiñak
egingo ditute poz-jario auek» (Euzko-Gogoa, 1954, V, 208 orr.).
11) Maite-kantak (Euzko-Gogoa, 1951). Amar dira guztiz.
12) Izeko aberatsa. Iru egintzadun eres-antzerki irritsua.
hulearen negarra. Iru egintza ta antzezburua dituan zorigaitzantzerkia (Gazteiz, 1952). Montepío irarkolan. 120 orrialde.
13) Gabriela Mistral (1889-1957). Itzulpenak: «Balada»,
«Eskaria» ta «Andre Irakaslearen kanta». Egan, 1957, 1-2, 90
orrialdean.
14) Itun Zarreko Kondaira. I. Jaungoikoaren Erria nola
sortu zan (Paris, 1955). Fleurus'ek argitara emana. Bondallaz
Jaques Abak ondua, euskeraz.
280

15) Euskal-Antzerkiak (Zarautz, 1958). Kuliska Sorta bilduman daude: «Gabak zekarren eguna», iru ekiñalditan, Arantzazu'ko leiaketan lenengo saria jasotakoa; «Maite ere neurriz»;
«Zotzean bizia» ta «Gabon Zauria».
16) Ito edo ezkondu (Buenos Aires, 1954). Biktor Ruiz