🕙 28-minute read
Euskal Literature V - 14
Total number of words is 3612
Total number of unique words is 1891
29.6 of words are in the 2000 most common words
41.8 of words are in the 5000 most common words
49.0 of words are in the 8000 most common words
Erderaz ditu bere lanik geienak: 1) Ataun en la Edad Media (Donostia, 1916). Euskalerriaren Alde'n dator, 1916, 486
orrialdean; 2) Breves instrucciones para el investigador folklorista (Gazteiz, 1921); 3) Apuntes de Geología (Gazteiz, 1932);
4) Breve historia del hombre primitivo (Gazteiz, 1931); 5) El
hombre primitivo en el País Vasco (Donosti, 1934); 6) Huellas
de artes y religiones antiguas del País Vasco (Gazteiz, 1935); 7)
Mari, o el genio, de las montañas (Donosti, 1928); 8) Mitología
del Pueblo Vasco (Gazteiz, 1921-1928), iru ale; 9) La religión
des anciens Basques (Enghien-Beljika, 1923); 10) El hombre
prehistórico en el País Vasco (Buenos Aires, 1953); 11) Mitología Vasca (Madrid, 1960); 12) El mundo en ¡a mente popular
vasca, lau ale (Donosti, 1960, 1961, 1962 ta 1966); 13) Obras
216
Completas, amalau ale. Lenegoa; Diccionario ilustrado de la
Mitología Vasca y algunas de sus fuentes (Bilbao, 1972); Bigarrena: Eusko-Folklore (Bilbao, 1973); irugarrena: Ikuska 1.",
Artículos y Conferencias (Bilbao, 1973); laugarrena: Ikuska
2.", Monografías de la vida popular (Bilbao, 1974); bostgarrena: Ikuska 3.°, Monografías y comunicaciones a Congresos Internacionales (Bilbao, 1974); seigarrena: Ikuska , Arttículos
y comunicaciones a Congresos científicos (Bilbao, 1974), eta
abar.
Euskeraz ere ederto daki, ta lumaz orretan aritakoa dugu.
Ona liburu bezela argitaratu dizkigun euskerazko lan batzuk:
1) Eusko-Mitología (Bilbao, 1922), «Lenengo Euskalegunetako
Itzaldiak»-en eta Donosti, 1924'an; 2) Euskalerriko Leen-gizona (Donostia, 1934), ta Eskual-H erriko Leen-Gizona (Baiona, 1942). «Aintziña», III, 11 orr.; 3) Ele zaar («Eusko Jakintza»-^ 1947-195), zazpi lan; 4) Eusko-mitologiaren ikaspiderako («Euzko-Gogoa», 1954-55), A. Ibiñagabeitia'k euskeralduta;
5) Axular'en itzala («Gure Herria», 1957, 97 orr.). Eta gaiñerakoak.
Amaira dezagun bizi ta lan-zeazketa labur au, asieran aipatu
dugun idazlearen itzakin; «Aranzadi eta Eguren, Arkeoloji gaietan, Don Jose Miel'en lagunak ziran; baiña, Etnolojiak berari
zor dio bizia Euskalerrietan. Berak jaso zituan il-zorian zegoen
euskal-animaren zantzuak, eta bera izan da arlo onetan lan
egin dutenen suspertzaille eta gidari. Betirako galduko ziran
Euskalerri zaarreko animaren agerpenak berak jaso zituan eta
oiekin Arkeolojiaren bideak argitu. Nik uste, gure Erriak ez
diola zor diona sekulan ordainduko». Gezurra diola begitantzen
al zaizu?
(Ikus, labur zurrian, Homenaje a Don José Miguel Barandiaran,
Auñamendi «Anexa», 1963, 4 ta 5; Espasa, Apéndice 1957-58, 58 orr.;
Gran Enciclopedia del Mundo, Bilbao, 1967, 502 orr.; Pedro Anasagasti, Aranzazu, 1963, irailla, 258 orr.; Auñamendi, Literatura, III,
534 orr.; Juan San Martin, Escritores euskéricos, 49 orr.; Jon Bilbao,
217
Eusko Bibliographia, I, 446 orr.; Auñamendi, Diccionario, Balzola-Bi,
91 orr.; J. M. Retana, Obras Completas, itzaurrean; A. Arrinda, Kardaberaz-3, 42 orr.).
17.—KATALINA ELEIZEGI MAIZ (1889-1963)
Donosti'ko alaba, emen bait zan ludiratu 1889-4-6'an. Emakume ona ta euskaldun jatorra. Gaixotia zan umetatik, bizitzak
iraun ziona iraun zion sortzetik zekarren biri-odietako marrantak ere; arnas-neke ori gora-bera, orraitio, ba-zuen kemenik euskal zelaian lan egiteko.
Burgos'ko Maixu-Ikastetxean osatu zuen bere karrera, maistra karrera nunbait. Eta ondoren, osasun griñatan beti, Donostia'n, Oiartzun'en, Bidania'n, Amasa'n, Ituren'en, Burgos'en,
Madrid'en eta azken ogetasei urteetan Lizarra (Naparroa)'n
bizi izan zan. Berton il zan 1963-11-19'an.
Arimaz onak diranak, edo-ta gorputzez gaizpera, minxko,
auetakoak errez jo oi dute aizkurtz-altzora beren neka ta oiñazeen aringarri billa. Katariñe guztiz Jainko-zalea izan zan bere
bizitzako egunetan. Asko irakurtzen zuen, eta atsegin zitzaizkion oso literatur-gaiak. Baita sarri urbiltzen zitzaizkion lagunekin alkar-izketa gexoa ere, gogoko zuen.
TEATRUGILLE.—Emakume argia zan. Euskera maite zuen.
Eta irakasle karrera amaituta laster asi zitzaigun antzerki idazten. Ogetazazpi urte zeuzkanerako sariztatu zioten lenengo teatru-lana.
Ona aipagarri lau antzerkiok bederik:
1) Garbiñe (Tolosa, 1917). Lopez'enean. 74 orrialde. Iru
egintzetan eratutako antzerkia. 1916'an Donostia'ko Udaletxeak
antolatu zuen teatru-batzaldian saritua, ta 1916-12-21'an Donosti bertako Teatro Printzipalean lenengoz emana, eta geroztik ere oso sarritan: Gaztelu'ko «Gazte Alaiak» bereziki Ordizia'n, Tolosa'n, Ernani'n, Beizama'n, Gaztelu'n, Azpeiti'n,
218
Urretxu'n, Zizurkil'en eta abar antzeztu dute. Amabost bat urte
dirala, onela idatzi zigun A. M. Labalen'ek: «Goierritik Beterrira ibilli ta gero gure antzezlari-taldeak aztertzen Gaztelu'koak
aipamen berezi bat merezi dutela esango nuke. Gipuzkoa'ko
errixka txikienetakoak izanik garalenetakoen artean gallendu da.
Urte guzian zortzi ala amar jaialdi eratuko zituzten. Etxean ez
ezik etxetik kanpo geienak. Lau bost bat antzerki-lan berri ikasi dituzte. Bateren bat luze ta joko-lagun ugari duna «GARBIÑE» bezelakoa» (Egan, 1960, agorra).
2) Loreti (Donosti, 1918). Loiola'tar Eneko Deunaren
irarkolan 102 orrialde. Iru egintzetan egiñikoa. Donosti'ko Udalak 1917'an eratu zuen Euskal batzaldian saritua, eta uri bertako Teatru Printzipalean 1918-12-21'an antzeztua.
3) Jatsu (1934). Iru ekitalditako drama. Naparroa azpiratu
zuenekoa du gal.
4) Erauso'ko Katalin (Argitaratu gabe).
Arras ongi artuak izan ziran Eleizegi'ren antzerki-lanak.
«Antzerti» aldizkariak onela idazten zuen 1932'an: «Eleizegi'tar
Katariñe andereñoak oso tajuz kondaira-antzerkia lantzen du:
«Loreti» ta «Garbiñe»-k arrera ezin obea ta txalotuak izan
dira toki guzietan» (Antzerti, 1932, 13 orr.).
Etai urteak aurrerago: «Gala beste batzak ere erabillia izan
arren, Pérez Galdos'ek esaterako bere «Marianela»-n, egilleak
antzez-lagunak margoztean euskal ikur berezia ezarri nai izan
die, ta giro ortan doa antzezkizun osoa.... Ezta lipar batean ere
aultzen auziaren gero ta indartzenagoz dijoan lillura; elkarizketak egillearen asmamena ta leuntasuna ditu nabari, ta izkera aldetik jatortasun ikasgarria diragarkigu. Nor dugu egille au?
Eleizegi'tar Katariñe andereñoa; goi-goitik dabillen antzerki
lana osotu digu, ospe aundiko teatrugilleak ere doi-doi gainditzen dituzten uarri ta eragozpideak ederki azpiratuz. «Garbiñe»-k ez dirudi asi-berri danaren lana, eldu dan baterena
219
baizik. Ortik atera daiteke Eleizegi andereñoa, astean, eldu
egin dala» (T. Altzaga, El Liberal Guipuzcoano, 1917-12-24).
(Ikus A. M. Labayen, Teatro Euskaro, II, 58 ta 165 orr.; N. Kortazar, BAP, 1963, 371 orr., Herria, 1964-1-23, 3 orr., ta Cien autores
vascos, 53 orr.; G. Garriga, Bol. Amer. E. V., 1960, 45, 140 ta 188
orr.; J. San Martin, Escritores euskéricos, 76 orr.; Gaztelu, La Voz
de España, Donostia, 1963-11-27; Auñamendi, Literatura, III, 430
orr.; J. Bilbao, Eusko Bibliographia, 112 orr.).
18.—ISIDOR EZENARRO GOENAGA (1890-1961)
Kaputxinoa. Lizartza'ko Ander Aita. 1890-2-3'an jaio zan
Tolosa'tik urbil, Lekunberri'rako bidean, Araxes errekondoan
datzan Lizartza'n. Lekarotz'en len-ikasketak egiñik, Sangotza'n
kaputxino soiñekoa artu, eliz-karrera osotu ta Iruña'n apaiztu
zan 1914-12-20'an. Ondoren Ondarribi'n Filosofia irakatsi
zuen, gero urte batzuetan Lekarotz'en batxiller-ikasleen maixu
izan zan.
1926-9-10'an, nagusien aginduz, Txina'rako bidean jarri
zan. Berarekin zijoan Aldaba'ko Gregorio Aita ere, geroago
Larrañaga gotzai izango zana. Txina'n, Pingliang'en ibilli zan
mixiolari erne, 1952 urtera arte. Urte onetan, Mao Tse-Tung'ek
andik botata, Euskalerrira itzuli zan. Bederatzi azken urteak
Ondarribi'n igaro zituen. Aste betez min-biziaz eri egonik,
1961-3-29'an il zan.
EUSKAL IDAZLE.—Lizartza Aita euskal idazle ona zan, balña, tamalez, etzuen berak aal alna ta nal aiña idatzi. Irakasle
zala noizean bein idatzi oi zuen «Zeruko Argia»-n; Txina'ra
joan zanez gero, berriz, urriago idatzi zuen, nalz-ta beti zertxobait. Euskera asko ta ondo zekian; euskalki guztiak ezagutzen zituen. Eta trebetasun ederra zuen labur ta poliki idazteko.
Ba-zuen akats bat: bere buruaz iritzi apalegia zuela; besteak
berak baiño obeki idazten zutela, uste zuen beti.
220
«Zeruko Argia»-n eman zigunetik gaiñera, bereak ditu lanok:
1) Mendiburutar Sebastian Aita (Bermeo, 1926). Gaubeka'ren irarkolan. 12 orrialde. 1923'gn. urteko iraillean, Euskaltzaindiak Donoztebe'n eratu ta ospaturiko euskal jaietan irakurritako lana.
2) Apuntes léxicos de la Traducción bajonavarra de «Alfonso Rodríguez» (1782). Donostia, 1967.
3) Eliz-itzaldiak. Berak or-emen egiñak dituzu, eskuz idatzita. Garbi ta argi. Yurre'tar Julen Aitarenak dira gaur.
(Ikus Bigarren Euskal-egunetako itzaldiak, Bermeo, 1926; Anuario
del Seminario de Filología vasca «Julio de Urquijo», I, 1967; Aiia
Yurre'ren oarrak).
19.—AGUSTIN ANABITARTE IRATZU (1891-...)
«Euskal literaturan nabarmendu diran eleberri idazleetatik
bat dugu Augustin Anabitarte», dio N. Kortazar'ek.
Donostia'n jaioa, 1891-11-20'an. Gaztetan ikasi zuen b:re
ogibidetza, salerosketa batez ere, ta ortik bizi izan zaigu. Ikusmiñetan, lurralderik lurralde ibillia, Afrika'n batez ere.
EUSKALTZALE.—Euskaltzain urgazle. Ta «Euzkadi»-n,
«Euskai Esnaiea»-n, «Gipuzkoarra»-n, «Euskera»-n, «EID»-en,
«Gure Herria»-n, «Argia»-n eta «RIEV»-en idatzi izan digu.
Ona argitalduta dauzkan lan batzuk:
1) Espartiña, Euzkadi'n sortua al da? («Euskal Esnalea»,
1918, 143 orr.).
2) Gernika'ko Batzarra. Oroitz samurra («Eusko Ikaskuntzaren Deya», 1922, IV, 15'gn. zenbakia, 15 orr.).
3) Kirolak. Igariketa («Euskal Esnalea», 1919, IX, 63 orr.
eta abar).
4) Euskeraren batasunaz Azparren'en irakurritakoa («Euskera», 1922, III, 83 orr.).
221
5) Neska-mutilleri dirua aurreratzen erakusteko (Donostia,
1923). Eneko Deunaren irarkolan. 45 orrialde.
6) Antziñako Olimpiar jolasak (Donostia, 1925). Martin
eta Mena'renean. 52 orrialde. Balta ba-dator lan au «Itzaldiak»,
1926, IV, 1-50 orr. ere.
7) Don Kijote-ren atal bat euskeratuta. IX'g. atala (RIEV,
1928, XIX, 608 orr.).
8) Usauri (Bilbao, 1931). Editorial Vasca'k aterata. 146
orrialde. Euskaltzaindiak, 1929'an, jarritako «Schuchardt Saria»
irabazi zuen irakurgaia. «Euskera» aldizkarian (1930, XI, 3
orrian asita) ere ba-dator.
9) Donostia (Bilbao, 1932). Editorial Vasca'k irarri zuen.
153 orrialde. Euskaltzalndiak antolatu zuen «Schuchardt Saria»,
1932, eskuratu zuen nobela onekin ere. «Euskera»-n ere badaukazu, 1933, XIV, 101 orrialderik aurrera.
10) Poli. Mutil umezurtz baten ibillaldiak (Zarautz, 1958).
Itxaropena Argitaldariak. 139 orrialde. «Kuliska Srota»-n dator,
23-24'garren zenbakian.
Nobela au dala-ta, ona egilleak: «Poli-k emen esan baño
galztakeri geiago egin zituan. Ala ere, naikoak. Bakarrik munduan, gurasoak aldegiñak, ikasbide onik ikusi ez, barkagarria
zaigu Poli. Ain bakarrik ere, eskerrak bere buruaren jabe zala.
Ain jabe ere, nai zuan aldera jotzen zuan. Jo ta utzi, ostera
jotzeko. «Igual» ara, onera bearrez. Zer gogoak eman, bizimodu
berria gure mutikoak. Aguro aspertu. Bide berria artu ta lenagokoa iñori ezere esan gabe utzi, nai zuan artan bertan. Beñere
ez sari-zai. Gaztetandik ernetu bear izan zuan bere burua. Bearrak asko erakusten du. Goizero zer jan arkitzen bazan ere, ez
iñoren mende. Bakarrik munduan asi zanean —berak noiztik
jakin ez— gazterik asko, bere aaiez billatu bear izan zuan bizimodua. Ta atxituta ere errez laga, beti esku-utsik ibilliarren.
Jainkoak bearra berdintzen duala baleki bezela ibiltzen zan.
Txoriaren irudi berbera zan» {Asi-itza, 7-8 orr.).
222
11) Aprika-ko Basamortuan (Zarautz, 1961). «Kuliska
Sorta» 49'garren zenbakia. 105 orrialde.
12) Patrones y capitanes de yate (Donosti, 1958). Erderaz.
IRITZIAK.—N. Etxaniz'ek: Oraintxe irakurria nazue POLI
irakurgaia. Bere ariñean, errez eta pozik irakurtzekoa benetan...
Ixillik egona ainbeste urtetan, berriro emen datorkigu bere ale
atsegiña eskaldunoi eskeinka. Ordu onean! Euskal-giroa mamitzeko ezta txantxetako lana. Oraindik, egia esan, gure gallurrera
ezkera eldu; baña aldapan gora daramagun bide onetan, laguntzalle ona dateke onoko liburu berri au... Euskera gozoa ta
erreza du geienetan. Kontatzeko grazia ere, eztu txikia. Pozik
dijoa gogoa liburu onen orrietan. Akats txiki batzuek eztituanik,
ezin ukatu. Gure zorioneko aditz orrek koxka batzuetan irrist
eragiten dio idazle jatorrari. Irakurri bezela, lerrotxo batzuek
liburu-ezpañetan egin dizkiot. Ona bat edo beste: «Poli'k ezin
ZUAN iñola ere biak alkartu»; ZITUAN jarri ba-lu, zuzenago, noski. «Txalupa neska lirain baten antzeko igidura zerabilklan»; TXALUPAK jarri ba-ligu, egokiago zitekean. ZERABILLEN ere, norbaitzuek ZERABILKIAN baño jatorragotzat
ar dezakete. «Naiago zuten azalduko BA-ZAN...»; AZALDU
IZAN BA-LITZ, obeto josia ez ote, aurreko ZUTEN'ekin?»
(EuzkchGogoa, 1958, orrilla-daguenilla, 430 orr.).
Eta L. Mitxelena'k: «Euskal-eleberrigileetan gehiena —xuberotarrek dioten bezala*— dugun Anabitarte jauna agertu zaigu berriz ere plazara, zori onean, Usauri eta Donostia-ten urren
irugarrena den irakurgai onekin. Luzaroko ixil aldiak eztio batere etorria urritu ez eztarria moteldu... Irakurgai onek eztarabil auzi larririk: eztu iñoren gogorik kezkatuko ezta biotzik erdiratako ere. Ezta bearrik ere. Bere bidetik dabil egillea, kontakizun arin, otxan eta jostarien bidetik. Eskubide osoa du, jakiña, eta gure arteko irakurlerik geienek eztiote noski orregatik
kargurik artako» (Egan, 1958-3-6, 239 orr.).
223
Egia aitortzeko, iru irakurgaiok —Usauri, Donostia ta Poliez dute, ez, auzi «larririk», kezka-min esatekorik, izubiderik;
baiña egilleak, ezarian ezarian, ereiten digu gatz-pikor ederrik
bai gai-matazan eta bai euskaldun joskera, itz eta esakunetan.
Errez, bizkor ta txukun idazten du.
Poesi bat ere, «Itxasoa non den», argitara zigun Gure Herria, 1922, II, 37 orrialdean.
(Ikus N. Etxaniz, Euzko-Gogoa, 1958, 430 orr.; L. Mitxelena,
Egan, 1958, 3-6, 239 orr., eta 1962, 4-6, 312 orr.; J. San Martin, Escritores euskéricos, 27 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 543 orr.; Jon
Bilbao, Eusko-Bibliographia, I, 157 orr.).
20.—JOSE RAMON ZUBILLAGA (1891-1975)
Bedaio (Tolosa)'n, 1891-1-3'an, ludiratu zan Zubillaga,
«Apez-etxe-zaarrean» aln zuzen ere. Amar urtekin, 1901'an,
lendabizi artzain bere errian eta gero arotz ikasten Tolosa'n ibilli ondotik, Arjentina'ra doa. An ezkondu zan, 1928'an, Mariana
Saldubehere Altzugarai'kin. Buenos Aires ondoko Ramos Mejia
errian il zan 1975-12-25'an.
EUSKAL IDAZLE.—Bizia, latza dugula esan oi da. Eta, naiz-ta
guztientzat ez, orrelaxe da izan ere. Bedaiotarrak beintzat, Ameriketara itxaropenez kuin-kuin joan arren, burruka egin bear
izan du bizi-modua aurrera ateratzeko. Ta ba-dakizute zer
asmo artu zuen? Bere bizitzako gora-berak idatzi. Bai liburu
jakingarria idatzi ere. Aita Antenio Zabala'k, liburu ori argitaratzean, onela: «Ameriketako euskaidunen bizitza edo «indianotza» zer dan, orain ikusiko degu egiaz. Alegia, egiazko indianotzaren libururik ez genduan, eta utsune au onek beteko du.
Izan ere, liburu au irakurtzean indiano guzien bizitza irakurtzen
ari gerala ematen du».
Gaztetan eta gero ere, bizitzarekin latz jokatu bear izanagatik, zartzaroan izan du eretia bere biografi txukuna osatzeko.
224
«Nik orain —dio— aldia edo denbora ugari daukaten ezkero,
zerbait adierazi nai dizut nere 65 urteko ibilli-aldiak, nola egiñak izan diran, nere ogi-puskaren billa. Lautatik baten erdia
ezin nezake bada aipatu, neronek nai detan bezela. Baña nik
al detan guzia egingo det bada ongi-xamar adierazteko euskera
maitean. Irurogei ta amabi urte betetzera noalarik, Argentina'n
asten naiz bada nere azkenengo lana ikasten, ta eztakit noiakoa
aterako ote zaiten; izena du «LARDASKETA». Lardasketa au,
gure izkuntzan nai det bada idatzi».
Aita Antonio Zabala tolosarrak argitara dio: Lardasketa.
(«Auspoa», 40-41 zenbakiak, 1964). 264 orrialde. Errez ta polito
idatzita dago. Bizitza osoko xeetasunak garbi ta zeatz adierazten dizkigu'. Ezta liburu asmatua, gertatua baizik. Euskal literaturarentzat aberasgarri izango litzake noski, gure Idaho'ko artzaiñak, Miami'ko pelotariak, arat-onat itxasoz mariñelak, eta
mixiolari euskaldunak, gisa orretan jokatuko ba'luteke.
Ba-ditu beste iru liburu ere: Euskaldunak Argentinan (Buenos Aires, 1972), «Ekin»-ek argitaratua; eta argitara gabe utzi
zituen Ene sorterria ta Aralar'ko lapurra.
(Ikus A. Zavala, Lardasketa, itzaurrean; N. Kortazar, Cien autores
vascos, 97 orr.; J. San Martin, Escritores euskéricos, 173 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 542 orr.).
21.—MIKEL AINGERU OLANO URTEAGA (1891-1970)
Aita kaputxinoa. Guam'go gotzaia. Altzo-Azpi'n jaio zan
1891-9-29'an. Amaika urtekin bere jaioterria utzirik, kaputxinoak Lizarra'n duten Ikastetxera jo zuen latin eta abar ikasten; 1907'an jantzi zuen Sangotza'n kaputxino soiñekoa. Ondarrabi'n eta Iruña'n Jakintza ta Urtziztia ikasi ondoren, 191512-18'an apaiz egin zan. Andik laster, iru urte baiño len, 19181-8'an Itxas Paketsu (Ozeano Pazifiko)'ko Guam ugartera doa
mixiolari.
225
Etzan geldirik egon iñoiz ere. Ara elduaz bat, bertako izkuntza ikasi zuen sei illabetez. Txamorroz jabetu ta arima-zai,
an dugu geroztik ugarte baztertu artan. Lenengo iru urteetan
Agat'eko apaiz lagun egon zan; gero Sumai'ko apaiz-aita; ondoren, bi aldiz, sei urtez Mixioko nagusiaren onulari, eta 19347-9'an Erroma'tik Guam'go Mixioko Apostolu-Ordezkari edo
Gotzaitako izendatu zuten, Lagina'ko gotzai izenez.
1935-5-5'an, Donosti'ko Artzai Onaren elizan eta Artzai
Onaren egunean, Gazteiz'ko Gotzai Mateo Urrestarazu'k eman
zion Gotzaizkoa, Iruña'ko ta Barzelona'ko gotzaiak lagun zituela. (Ikus Zeruko Argia, 1935, garagarrila, 86 orr.). 1935'tik
1945'ra arte, beraz, Guam'go gotzai izan zan; 1945'an, ordea,
munduko bigarren guda zala-ta, Ipar-Amerikarrak an ipar-ame*
rikar bat gotzai izatea nai zutelako, ipar-amerikar kaputxino batentzat lekua utzi ta bera Manila'ko euskaldun kaputxinoen artera joan zan. An ere bai mixiolari bezela eta bai gotzai bezela
etengabeko lana egin zigun.
Bein eta betiko Euskalerrira etorri zitzaigun 1960'an;
1970'an, ordea, gertakizun aundia zan Guam'en; bertan jaiotako len-gotzaiaren sagaratzea. Gotzai berriaren sendikoak eta
ango kristauak ara deitu zioten joan-etorriko xaupenak euren
kontura garbiturik. Eta ara joanda, gotzai berriaren sagaratzean
esku artu zuen pozarren; baiña orra, bospasei egunen buruan
gaizki senti ta bertan il zan santuki. Lenago mixiolari ta gotzai
izan zan lekuak zaintzen ditu aren gorpu-ondarrak.
1970-5-2l'an itzali zan, Guam'go uriburu dan Agaña'n,
beeko lurra zeruaz aldaturik.
EUSKALTZALE.—Umetatik asi ta il arte, bizitza osoan edo,
euskaldun jator agertu zitzaigun. Apaiztu ondoan, bi urte doidoi izan ziran eta biak Ondarribi'ko komentuan egin zitunak:
emengo dotriña berak zuzendu zuen, euskeraz dana. Euskal
iztun eder bezela, ainbat itzaldi egin zituen or-emen; Irugarrengo Prantziskotarra zalako zortzi orrialdeko aldizkari txikian
226
naikoa idatzi zuen; Guam'ko ugartetik, ordea, eskutitzak sarri
eta, noizpeinka, mixio-lanak bialdu oi zituen Iruña'ko Zeruko
Argiara. Euskera argian idatziak ditu utzi zizkigun lanak.
Benetako euskaltzale zanetik, biotzez malte zuen euskal
jendea, ta azken urteotan Donosti'ko kaputxinoen komentuan
bizi zalarik, itzez ta egitez euskaldun jendeari ta euskerari on
egiñez etzan egundo aspertu.
(Ikus Zeruko Argia, 1934, dagonilla, 314 orr., ta 1935, garagarrila,
86 orr.; Karmen'go Argia, 1935, bagilla, 54'gn. zenbakia, 116 orr.),
22.—IÑAZIO LARRAÑAGA LASA GOTZAIA (1892-1975)
Kaputxinoen ordenan, Aldaba'r Gregorio Aita; 1892-10-4'an
jalo zan Oria'ko Alegi ondoan, gaintxoan aurkitzen dan Aldaba
errixkan. Altzatzu'ko kaputxinoetan egin zituen latin eta abarrezko ikasteak, gero, 1909'an, Sangotza'n buruñurdunen jantzia arturik. Eta lekaide-karrera bukatu zuenean, 1919-4- 19'an
apaiztu zan Iruña'n; bertatik Lekarotz'era bialdu zuten nagusiak irakasle. Sei urte irakasle egindakoan, 1926' an Txina'rako
bidea artu zuen mixiolari.
Gizonaren zerbitzuan zoli jokatu zuen an, Kansu urrutiurrutiko probintzian arimazai. 1930-5-2'an Pingliang'eko Apostolua! Buruzagi izendatua izan zan, eta 1950'garren urtean
«Prefektura» au Erroma'k goterki biurtu zuenean, Aita Larrañaga Buruzagi izatetik Gotzai izatera iritxi zan, urte ortako
garagarrillaren 25'an Shanghai'n Gotzaintza arturik. Andik
laster, orraitio, Txina'ko gobernuak atzerritar mixiolariak kanpora botatzeko erabakia artu zuen ezkero, rnixio-lur aiek utzi
egin bear izan zituen. Eta, 1953-7-19'an Euskalerrira iritxi zitzaigun. Ondarrabi'ko komentuan bizi izan zan arrezkero. Batikano'ko lí'garren Eliz-Batzarrean, Mixioen Batzordeko Irizle
edo Onulaii izan zan, Kardenal Agagianiani Buru zalarik.
EUSKAL IDAZLE.—Umetatik zekien euskera, ikasiz eta idatziz obeturik, arduraz jagon zuen bere bizitza guztian. Txina'ra
227
joan aurretik, Lekarotz'en maixu zala asi zan idazten Iruña'ko
«Zeruko Argia»-n, emen bait dira agertzen 1921'tik aurrera
ondu zituen euskal lanak. Txima'ra zijoalarik, eta an mixiolari
zebillela, lenengotan batez ere, ainbat lan igorri zitun aldizkari
artara. «Izaskun», «Aldaba'r G. Aita» ta «P. Gregorius» dira
erabilli zituen izenordeak.
1923'garren urteko iraillean Doneztebe'n ospatu ziran «Euskal Jaietan» Muxika'tar Errobustene'k gipuzkeraz egiñiko Emakumeak eta Euskera lana Aita Larrañaga'k ipiñi zuen naparreraz; baita Zalba'tar Jose'k egindako Agoteak Naparoa'n lana,
berak irakurri zuen. Ikus Bigarren Euskdegunetako Itzaldiak
(Bermeo, 1926); Gaubeka'ren irarkolan.
Txina'tik Euskalerriratu zanean, euskal lanean jarraitu zuen,
Euskaltzaindiak urgazle izendatu zuen 1957'an. Berak sortu
zuen Ondarrabi'n «Pan-Pin» umetxoentzako ddizkari jostari
ponpoxa. Zoli-zoli joan oi zan Euskaltzaindiaren batzarretara,
batez ere agwikoetara. Aldikada batean Donostian, Aldundiaren
jauregiko aretoan, illabete oro mintzaldiak eratzen ziran; oietako bat egin zuen A. Larrañaga'k, «Txina'ko bizitza ta oiturei»
buruzko mintzaldla noski.
Ondarrabi'n il zan, kaputxinoen lekaidetxean, 1975-2-18'an.
(Ikus Urtubia, El Bidasoa, 1957, VIII, 3; Bitaño, Herria, 1958,
II, 13; Auñamendi, Literatura, III, 549 orr.; Yurre'tar Julen A.,
oarrak, Euskera, 1975, XX, 547 orr.).
23.—JUAN GARBIZU SALABERRIA (1893-1930)
Koplari ezagun au Lezo'n jaio zan 1893-7-5'an, Zabalenla
etxean. Bere gurasoak, Kandido ta Maria, eguneroko eskulanez bizi ziran arren, zaiñeran edo zekarren arterako aierkunde ta jeinua: Elias Salaberna'ren lengusu ziran amaren aldetik
eta bost anai Juan, Daniel, Tomas, Liborio ta Jose ere, idazle
ta musikalari ditugu.
228
Oñati'n ezkondu zan Juan 1919-11-23'an, arrezkero Pasai
Nausian bizi izanik. Errenderi'ko «Real Compañía Asturiana»-^ zink-fabrikan lan egiten zuen, eta 1930-3-23'an, ara
zijoalarik, burdin-bidea igarotzean, bultziak jota il zan.
OLERKARI.—Gazterik il zan, baiña amaika bat urtetan naikoa idatzi zigun, bertsoz batez ere. «Aranzazu»-n asi zan idazten 1919'an, gero «Euskal Esnalea»-n, Baiona'ko «Gure Herria»-^ «Argia»-n, «Zeruko Argia»-n eta Buenos Aires'ko «La
Baskonia»-n jarraiturik. Argitara gabe ere, kopla mordoa utzi
zuen.
Olerki ta osterantzeko batzaldietan lortu zitun sariak:
1924'an, Baiona'ko «Gure Herria»-k eratu zuen batzaldian aren
poema «Ostegun Deuna»-k deduzko saria artu zuen, eta «Euskera arrobitzat» zeritzanak aipamen berezia. 1928'an. Luñ^'^o
Udaletxeak eratuta itzulpen batzaldia, Mantxa'ko Kixote'ren
IX'garren biurtu bear zan euskerara: J. Garbizu'k
eraman zuen saria. 1929'an ere sarituak izan zituen Cervantes'en «La Señora Cornelia »-ren itzulpena, «Aizkorri ta itxar
soa» alkar-izketa ta «Txori a.usarditsuak» ipuiña; gogotsu ta
jasez zebillen ibilli ere bere euskal lanetan. Eta au ere, egi¡Hd
euskerari emanda, bere bizi-arorik bikaiñenean gorantza zijoala, Jaunak eraman zigun, aurretik eta gero Aita Errenderi, Lizardi, Loramendi, Lauaxeta ta besteakin egin zuenez.
Edozer zan beretzat olerki-gai. Iturri urtsuak lez, borborka
zerion itz olerkitsua. Ederki ezagutzen zuen bere izkuntza,
amaren magalean ikasia. Eta konta-ezin ala poma txanb'lin
utzi zizkigun or-ernengo agerkarietan sakabanatuta. Eder zuen
«Aranzazu»-n idaztea, ta emen azaldu zizkigun, aski sakon ta
oartsuki, urte barruko illabeteen zertzeladak; «Ilbeltza» (1929.
IX, 26), «Otsailla» (1929, IX, 50), «Epailla» (1929, IX, 88),
«Jorrailla» (1929, IX, 120), «Orrilla» (1929, IX, 150), «Garagarrilla» (1929, IX, 178), «Uztailla» (1929, IX, 213), «Da229
gonilla» (1929, IX, 236), «Irailla» (1929, IX, 280), «Urrilla»
(1929, IX, 306), «Azilla» (1929, IX, 344) ta «Lotazilla» (1929,
IX, 370).
Ba-dugu oraindiño zer bildu fa nun ikasi. «Zubigar»-en
—onela izenpetzen zituen bere olerki-lanak— idatziak osorik
batu ta kopla sorta bikaiña mamitu genezake. Ai, ba'geneza
noizbalt! Gure euskal lurra ta gauzak, gaur bezela noski, lar
lorrinduak ikusiz, atsekabezko ereskin-aria jo zigun geienik;
eder zaizkigu, beraz, aren biotz-ekai ta erostak. Gurutz asko
didorogu gure mendi, ibar eta bide-ertzetan; goiz batez olerkariak, bidez zioala, maite zuen adiskide bat il zaneko oroigarriaren aurrean geldi loturik, onela dabes;
«Ta au ikustean ezin aztu nik
aiskide ura emen il zala...;
bere aldezko nere otoitzak,
arren, Goikoak entzun ditzala...!»
Bizitz bidean, sarri nunbait, arantz-ziztadak biotz-mamia
oiñazetan jarten. Zer egin? Olerkariak: «Apal makurtu ta artuko degu zoruna, noizpait, neurri gabean».
(Ikus Emeteri Arrese, Aranzazu, 1930, X, 127 orr.; Aztertzale,
Euskal Esnalea, 1930, 79 orr.; S. Onaindia, MEOE, 866 orr.; Berriotxoa Anaia, BAP, 1962, II, 43 orr.; Auñamendi, II, 429 orr.;
J. Bilbao, Eusko Bibliografía, III, 583 orr.).
24.—JOSE GARTZIA GOLDARAZ (1893-...)
Ernani'n jaio zan 1893-10-27'an. Komillas'en egin zuen
eliz-karrera, Jakintzan, Teolojian eta Eliz-Eskugoan ikas-agiria
arturik. 1918'gneko abenduan apaiztu-da, gazte oraindikarren.
Valladolid'eko eliz-nagusiko Irakurle kalonjetza lortu zuen, azterkizunen osteko nor-geiagokan. Gero, Madrid'en Rota'ko idaz230
kari egon zan, ta ondoren Madrid bertako eliz-nagusiko kalonje-buru. 1944-8-10'an Orihuela'ko gotzai izendatu zuen Aita
Santu Pio XII'garrenak, eta andik bederatzi urtera Valladolid"eko gongotzalntza eman zioten.
EUSKALTZALE.—Gaztetan baitik bat, euskal soroan lan egiña duzu gizon jakitun au. Ogei urte besterik etzitun sari bat
jaso zuenean. 1913'an, garagarrillaren 24'tik 29'rarte euskal
jaiak ospatu ziran Tolosa'n. Idazti, eresi ta argiduri batzaldiak
egin ziran. Bostgarren gaia, komeri gaia zan; bost lan aurkeztu
ziran: «Berean goxo», «Zintzotasuna», «Guztiya leike», «Gurutzearen debozioa» ta «Masustak». «Zintzotasuna»-k irabazi
zuen bigarren saria, ta G. Goldaratz gaztearena zan. Maikoak
onela aitortu zuten: «Asko aukeratutako itzera dauka, bear
bada aukeratuegia. Irudizko gertaerak erakusten dizkigu, eta
orregatik ezin eskatu lekioke gaurko eguneko gertaerak agertzen
dituenari eskatzen zaion egiatasunik; baña idazti onen ibillera
askotxo makaltzen da, eta ez degu uste lendabiziko saria eman
bear zaionik. Onentzat bigarren sari bat ipiñi degu» (Euskalerriaren Alde, 1913, 421 orr.).
Bereak ditu antzerki bi auek:
1) Zintzotasuna. Iru ekitaldiko antzerkia, 1913'an Tolosa'ko euskal jaietan 50 pezetakin sariztatua.
2) Maitasun ta gorroto (Bilbao, 1916). 1915'an Bilbao'ko
Euzkeltzale Bazkuná'k eratu zuen teatru batzaldian, bigarren
gaiean, M. Arriandiaga, Jose Eizagirre ta E. Bustintza malkoak zirala, saria irabazitako antzerkia. «Euzko Deya» etxe argitaldariak Grijelmo'ren irarkolan argitaratu zuen.
Ba-dauzka olerkiak ere, nalko bipillak. Ondarribi'ko euskal
jaietan, 1914'an, saritua du, adibidez, Itxasoral deritzana.
(Ikus Euskalerriaren Alde, 1913, 372 orr.; S. Onaindia, MEOE,
813 orr.; A. M. Labaien, Teatro Euskaro, II, 167 orr.; Auñamendi,
Literatura, III, 554 orr.; J. Bilbao, Eusko Bibliographia, III, 592 orr.).
231
25.—MANUEL LEKUONA ETXABEGUREN (1894-...)
Txartel onen asieran aukerakoa deritzait beiñola Fausto
Arozena'k jalgi zuena: «Aundia da benetan On Manuel Lekuona'ren nortasuna. Aurrerapen asko¡ zor dizkio euskal jakintzak.
Olerkari ta euskaltzaiña, bere erriarentzat bizi izan da beti. Ta
bere erriari eman dizldo, Gazteiz'ko Apaizgaitegian euskera,
gerkera ta eberkera irakasle zalarik, azaldu izan zituan adimendoai aundiak. Bañan euskerari zor ba'dio bere nortasun aundi
ori, ez dio gutxiago zor erti-landan izan zituan endore zorion
tsueri» {Kardaberaz-!) 1973, 33 orr.). Baita jakingarri dugu

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Euskal Literature V - 15
- Parts
- Euskal Literature V - 01
- Euskal Literature V - 02
- Euskal Literature V - 03
- Euskal Literature V - 04
- Euskal Literature V - 05
- Euskal Literature V - 06
- Euskal Literature V - 07
- Euskal Literature V - 08
- Euskal Literature V - 09
- Euskal Literature V - 10
- Euskal Literature V - 11
- Euskal Literature V - 12
- Euskal Literature V - 13
- Euskal Literature V - 14
- Euskal Literature V - 15
- Euskal Literature V - 16
- Euskal Literature V - 17
- Euskal Literature V - 18
- Euskal Literature V - 19
- Euskal Literature V - 20
- Euskal Literature V - 21
- Euskal Literature V - 22
- Euskal Literature V - 23
- Euskal Literature V - 24
- Euskal Literature V - 25
- Euskal Literature V - 26
- Euskal Literature V - 27