🕙 28-minute read
Euskal Literature V - 13
Total number of words is 3675
Total number of unique words is 2076
29.8 of words are in the 2000 most common words
42.6 of words are in the 5000 most common words
49.8 of words are in the 8000 most common words
ditu. Bi lenbizikoetan, beiñola Eibar'ko Erriko Etxean bere lagunakaz izan zituen izketak gaitzat arturik, jakingarri diran
gauza guztietaz osotzen ditu olerkiak, gramatikari lar begiratu
gabe, bere erriko euskeran, munduaren asieratik Eibar eta eibartarrak gizatu ziranezko guztia aizaturik. Irugarren eta laugarrenean, irudimenari naiko bekoki ta aukera emanaz, bere ibilteak —ortik «ibiltarixa»—, ateraldiak, gertatuak, autu-mautu,
ele-mele ta olakoak damazkigu bertso biribil neurkera askotakoetan. Bostgarren zatia itz-lauz daukazu ta Biblia'ko itzulpenak, eta Naparroa'ko Margarita erregiñaren ipuiñak ere euskeraz. Lan guztiok atsegiñez irakurten dira; ala ere J. San Martin'ek onela: «Azken urteko beartsua, esate baterako, IV'gar
rren liburukuak, askoz obeto eiñak daré. Egiñaz, ikusten da,
asko obetu ebala bere bertsogintzia. Lastimia egilliak berak lelengotik azkenera, barrien-barriz, orraztu biar eza. Obetuagotuta
geldittuko ziran» (Loe. cit., 13 orr.). Eibar'ko izkeraz idazten
du beti. Ilburukoañ, «Ibiltarixanak» liburuaren irabaziak Eibar'
ko gaixoetxerako utzi zituen.
8) Ondakiñak (Argitara gabe). Egilleak azken orduan egiñiko ondar-bilduma. Au ere ezta urria izango.
9) Viaje al país de los recuerdos (Argitara, gaberik). Bi
ale. Bere gaztaroko jazokun eta oar-ikasizko bizikizunak.
Auetxek dituzu auncu-maundikaT. Etxebarria'ren idatziak.
IRITZIAK.—Anitzek goratu dute T. Etxebarria'ren lana, beronen errikide J. San Martin'ek, ezta arritzekoa, batez ere. Onez
gaiñ, biren aburuak beude emen.
P. Lafitte'k onela; «Toribio Echebarria ez da gero nornairi Eskoletan guri ibilirikan ere, hainitz irakurtzearen bortxaz, laster bildu zuen jakitate: kargu ederrak eman ziozkaten
bai koperatifetan, bal herriko etxean, eta gostu hartu zuen izkiriatzén erdaraZ eta euskaraz. Erdaráz filosofia eta zozialismoa
aipatzen zituen. Sort-herriko eskuararen hiztegia eta aditza ere
201
bi liburu handitan ezagutarazi ditu, ez du hain aspaldi. Oraiko
obra hau harrigarrienetarik dela erranez ez gira espantu hutsetan ari. Jendeak hunkitzen dituzten gai guzietara hedatzen da,
ala bizi, ala sendimendu, ala jakitate, ala sineste, ala zuzen, ala
lur, ala heriotzé.
«Ez ditake erran nehoren filosofian arras emana dela, harén
zozialismoa ere nehunerekoa da: alta harén erlisionea, nahiz
Biblez hazia, ez dakigu nungo elizetakoa ditaken: bainan ezin
aka baduela kar, eta dena bihotz dela. Eskuaraz ez dugu behin
ere irakurri luma batetarik jalgirikako hoinbertze bertsu bizi eta
gogoetagarri. Ez izanik ere Heine filosofiarekin hanbat adox,
daukat erakusten duela bederen eskuarak jasan dezakela elhe
perttoli batzuez bertzerik. Hori ere zerbait bada» (Herria,
1968).
Eta M. Zarate'k: «Azkue Eusebio ta Arrese Beitiaren antzera, erri-olerkari bat dogu Toribio. Eta Euskalerria ta euskaldunak (Eibar eta eibartarrak, batez bere) ezagutzeko berebizikoak dira aren liburuak. Euskera aldetik bere, Azkue ta
Arrese Beitiaren girokoa dirudi. Erri-erriko euskera darabil
(Eibarkoa), erritarkeri ta guzti; eta itzez, aditzez ta esakeraz
oso aberatsa da. Eibarko euskera «mordoUloaren» kontra berba
egiten dabenak ixiltzeko erakutsi ederra» (Bizkaiko euskal idazleak, 196 orr.).
Eta nik, odolez Markiña aldekoa naizen ezkero, au diot:
Bizkai'ko euskal literaturan nausi dugun Prai Bartolome'k, Altube'k esan zigunez, «goitik asi ta beeraiño», eibartarren aditzera erabilli zuela bere liburu mamintsuetan. Gaiñera, T. Etxebarria bera ere, Aginaga aldekoa genduan, jatorriz.
(Ikus J. San Martin: Ibiltarixanak, itzaurrea; Euskera, 1963-1964,
53 orr., ta 1968, XIII, 283 orr.; BAP, 1968, 3 ta 4, 455 orr.; Zeruko
Argia, 1968-5-5'an; Escritores euskéricos, 73 orr.; P. Lafitte, Herria,
1968; ta Bulletin du Musée Basque, 1967, 38 zenb., 179 orr.; M. Zarate, Bizkaiko euskal idazleak, 193 orr.; Karlos Santamaria, El Diario
Vascos 1968-4-28'an, Donostia; Auñamendi, Literatura, IIL 475 ori;.).
202
12.—KINTIN MUXIKA OIARBIDE (1887-...)
Idiazabal'en jaioa 1887-10-30'an, «Petroliñarena» erriko elizatik urbil daukazun etxean: an zeukan bere amona Petronila
Aseginolaza'k dendatxo bat. Kindin idazlea, ala ere, gaztetan
bere gurasoekin Errenderi'ra aldatu zitzaizun eta emen bizi izan
Goiko-kalean, eta gero Donostia'n. Amazortzi-ogei urtedun zala,
osaba aiton zuen Andres Aseginolaza'k Argentina'ra eraman
zuen onek an zeukan lanbide baten lagundu zezalon.
Komertzio-ikasketak egin zituen. Andoain'go alaba Teresa
Goikoetxea'rekin ezkondu zan; lan egiñik poliki bizimodua
aurrera atera zuen, eta gaur, zartzaro ederrean, nasai ta atse^gintsu bizi da bere seme ta bir-semeen itzalpean. Bizitz alperra
berein gaitzen zulo dala-ta, eder zalo baratzeko zugaitz, lore ta
ondoskoak zaindu, iñausi ta lantzea.
Ortaz gaiñ, euskal literatura ere lantzen digu, «Boletín del
Instituto Americano de Estudios Vascos», «El Bidasoa»,
«Egan», «Herria», Montebideo'ko «Euskal Erria», Buenos
Aires'ko «Euskaltzaleak», «Euzko-Deya», «Tierra Vasca» ta
olakoetan euskeraz idatzirik. «Euskal Kulturaren Alde» deritzan alkarteak sariztatu zion Katu Abarkaduna (Paris, 1962)
ipuia, gero Buenos Aires'ko «Tierra Vasca»-k argitaldua.
Nola idazten ote zuen? Nun-nal aurkituta ere, euskera ikasi ta idatzi dezakegula jakiñean jarri zaitezen, irakur zazu Idiazabal'dar jatorraren idaz-zati au. Euskal gaietan aitua zan,
baiña emen gaixo dagoen adiskide nola ikusi bear dugun adierazirik idazten digu.
«Naigabe bat bezela datorkit oroipenera —dio—, azkeneko
aldiz gaxo gaxo-etxean egon nintzan aldia. Asmo onakin bañan
igarri gabe, erle mordoa bezela, adizkide ta alde ordu guzietan
nere inguruan ikusten nitun. Oean gaxo noizbalt egon ba zera,
ba dakizu zer dan ori. Batzuek eta besteak, indarra ta poza eman
nalean, beren egonaldiak azkengabe luzatzen dituzte ta zu arren
alde egiteko, atseden pitin bat artzen uzteko esateko bildurrez.
203
Gaxoa ikusi nai dutenen nabaipena aundi erreza izaten dalako,
gaxozaiñ eta sendagille berberak ere askotan zalantzan egoten
dira zorrotz izateko.
«Gaxoetxetik irtenda sendagille ospetsu batí esan nion,
ikusleek nolako estuasun aundian euki ninduten askotan.
—Ikusaldiak? asarre—. Guzioren osasunerako biotz-miñ eta
minbizia bera baño ere batzuetan okerragoak izaten dirala nere
artean askotan uste izaten det. Astelen goizetan, oiturazko ikusaldia sendagilleak egitean, beren gaxo asko, batez ere aurrak,
igandeko ikusleen istilluengatik gau txarra igarota gaizkigotuak
arkitzen dituzte. Zergati ori beragatik gaxo askoren sendatzea
asko luzaten da; ta batzuek iltzea, batez ere oraindik luze biziko
liraken biotzetik gaxo dauden agureak, ez da gauza bakana. Sendiko urbillenak izan ezik, gañerako guzien, gelan sartzea debekatako ba litzaieke ez litzake gertatuko orrela» (Bol. Amer. E.
V., 1954, 106 orr.).
(Ikus N. Kortazar, Cien Autores vascos, 38 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 526 orr.).
13.—JULENE AZPEITIA ETA GOMEZ (1888-...)
J. San Martin'ek: «Azpeitia'tar Julene'n ipuiak erria zuzenki dute iturburutzat, ta bere eskuz eztiki apainduak dirá.
Batez ere, aurrentzako idatziak. Julene'k bere bizi guzia aurren
malxtra igaro du, ta, bere ipuin auetatik kanturako geran bezela, ongi ezagutzen du umeen mentalidadea» (Amandriaren
altzoan, itzaurrean, 10 orr.).
IRAKASLE. Zumaia'n jaio zan Julene, 1888-1-8'an. Lenengo
maillako Irakaskintzako maixtra, Donosda'n eta Bilbao'n ikasirik. Lenengo Bilbao'n erakutsi zuen, eta gero Abadiño'n eta
204
Astorki Etxabarri jaunen etxean, Bilbao'n eta Zumaia'n. 191 l'an
Valladolid'en egiñikako nor-geiagokotan lenengo zenbakia atera
zuen, ondoren maistratza Ea'n egiñik.
1916'n Eskauriatza'tar Endika'reldn ezkondu zan, Mexiko'ra joanik: antxe asi zan euskeraz idazten eta «Arritokieta»
bere izenordea erabilten: ango Euzko Batzokiak Iñaki Deunar
ren omenez, ospatu zuen jaietarako idatzi zuen. 1920lan Euskalerrira dator berriro, eta Bizkai'ko Aldundiak bere AuzoLkastoletarako iragarri zuen norgeiagoetan berau geratu zan
aurrenen eta Ikastola oietako maistra guztien Buru izendatu
zuten. Urrengo urtean, kargu ori utzi ta Zornotza'ko San Migel auzunean erakutsi zigun; gero, berriz, 1936'rarte, Abadiño'ko Mendiola'n eta Matiena'n beste ainbeste.
Irakasle arloan zintzoa izan zaigu beti, egiazko emakume
bati dagokionez. Ona Julene Albizuri, Axpe'ko alaba jator eta
irakasle aspergaitz izanak dioskuna: «Urte asko da Azpeitia'tar
Julene irakaslea ezagutzen dodala. Abadiño'n zortzi urtetan,
Matiena'ko Bizkai-Auz&-Ikastoletan, biok izan giñan irakasle.
Zortzi urte aiek nere gogoan utzi eben oroipena ukastalotzaz,
umeetzaz eta irakasleatzaz, ez zait iñoiz gutxitu... Azpeitia andreari maitasun aundi bi aurkitu dizkiot beti biotzean: bere
gurasoen Euskal Erria, erri onen izkuntzaz (beti Ama Euzkera
esateko oitura du), eta Euskal Erriko umeak, mutikoak batez
be. Mutikoentzat aparteko era dau erakusteko, aziera ona biotzetan ereiteko, eta sentimentu onak euren gogoetan esnatzeko.
Idazti Deuneko Jose'ren edesti ukigarrla eurai azaltzean ikusi
dodaz amaika urteko mutikoak negarra begi-ertzean dabiela...
Euskal Erriari deutsan maitasuna, berriz, «Egunero Arrate'ko
Ama'ren irratian» izendunean eta, Ama euskera biotzean zein
sakon sartua daukan ikusi gentzake bere alde egin dauzan lanerarik, geien-geienak diru ordaiñ gabe».
Onela jarraitzen du oraindik; «Euskeraren alde lana egiten
nekatzen ez dan emakumea da Julene Azpeitia. Ikastolan lan
aundia egiten eban umeai bi gauza buru-biotzetan sartzeko:
205
biargiñak izan bear ebiela era dirua aurreztuteko oitura umetzatik artu bear zala. Biargiñak eta zintzoak ba'ziran, munduan
defendiduko zireala esaten eutsen» (Zuentzat, itzaurrean, 9 orr.
Gerra zala-ta alderrai ibilli ondorean, 1947'an Bizkai'ko Diputazioak Gorliz'ko Aur-Osategian daüzkan eskoletan sartzen
da; zigortzen dute, ta 1955'tik aurrera Markiña'ko Urberuaga'n
irakasten du. 1958 ezkero, ordea, maistra-oi, Durango'n bizi da.
EUSKAL IDAZLE.—Esan dugunez, 1916'an, Mexiko'n asi zitzaigun idazten. Errimiñak jota zebillen erbeste artan. Berak
dio: «Ezkon berritan, Mexiko'n nengoelarik, beti nengoan lenagoko oroipenez errimiñak ikuturik. Izan ere, Iparragirre'ren
bertsoa: «, alde guztietan toki onak bal dira baña biotzak
dio: zoaz Euskalerrira». Onelako gogoeta batean, nere senarrak
galderu zidan: «Aizu; gauzak ondo irteren ba'digute, era uste
dugun bezela, urte gutxi barru aberriratzen ba'gera, zer egingo
zenduke geure erriaren alde?». Eta nik beriala; «Zumaia'n
Nautika'ko Ikastetxe bat egingo neuke; Lekeitio'n bezela, Portugalete'n bezela».
Matiena'ko auzo-ikastolan aurkitzen zala, 1925'an, Bizkai'ko
AurrezH-Kutxak jarritako sariketan, bere «Instituciones pre y
postescolares que pudieran crearse alrededor de las Escuelas de
Barriada de Vizcaya» lanak irabazi zuen lenengo saria. Balta,
urrengo urtean, Kazeres'eko «Caja de Previsión y excelencias
del Ahorro» lanak jaso zuen. 1933'an «Kirikiño» saria eraman
zigun «Euli baten edestia» lanarekin; urte berekoa du «Cómo
puede el maestro contribuir al estudio dei Folklore vasco»
itzaldia, Euska-Ikaskuntzaren udako Batzarrean.
Naiko idatzi du euskeraz, beti goxo ta argi. «Euzkadi»-n,
«Argia»-n, «Euskera»-n, «Ekin»-en, «Yakintza»-n, «Egan»-en,
«Zeruko Argia»-n, «Karmeb-en eta abar agertzen dira bere
lanak. «Euzkadi»-n, esaterako, «Euzkotar umien aldez» saillean
astero idazten zuen. Euskaltzaindiko urgazle.
206
Ona Julene'n idaztietan zenbait;
1) Osasuna, merketza ta yanaritzaz (Bilbao, 1922). Euskaltzaindiak saritutakoa. Editorial Vasca irarkolan. 54 orrialde.
Sukalde liburua. Atsegiña ziñez, geroago ere zatika argitaratua.
2) Irakurri maite (Bilbao, 1932). Verdes-Atxirika'ren irarkolan. Lenengo ingurraztia, euskeraz ta erderaz, Euzko Ikastola Batzak aterata. Iru liburu ziran azaltzekoak, baiña guda
zala-ta batez ere, etziran azaldu.
3) Azeri jauna (Bilbao, 1960) «Karmel» aldizkariaren babespean.
4) Amandriaren altzoan (Zarautz, 1961). Kuliska Sorta
bilduman, 45-46. 178 orrialde. Egilleak eskeintza ta eskabidea: «Neure semea: Euskeraz idatzi detan liburutxu au, zure
aitari ta zuri eskeintzen dizutet. Eta, ene seme, nere gurasoak
neri egin ziraten, eta nik zuri egin dizutan bezela, zuk ere,
zeure umeeri, euskeraz itz egitea eskatzen dizut biotz-biotzez».
J. San Martin'ek sarreran dion au ere jakingarri dugunik
ezin uka genezake. «Arrigarria da, benetan —dio—, gure erriak
agozko literatura orren aberatsa izanik, Mazkiz txiroa izan bearra. Era guztietako ipuñen jabe gera, ta bertan ditugu lenagoko sinismen, kondaira ta oíturen etorkizunak. Orregaitik, beti
gustatu izan dira errian orrelako ipuñak; batez ere ongi eratuak arkitzen diranean. Ta oraingo auek bikain tajutuak eskeintzen dizkigu Azpeitia'tar Julene'k... Erri-miñez, 1949'tik
1952'ra bitartean idatziak dira Burgos'en maixtra zegoala. Ta,
1954'an, Euskaltzaindiak antolatu zuan ipuin sariketan bigarrengo gelditu zan. Lenengokoa Aita Felix Bilbao'ren «IpuinBarreka» izan zan. Bata bezin bestea on-onak dira, gure artean idatzi ez diran bezelakoak, batez ere euskeraren aldetik...
Julene'n gatza umeak zaletzekoa da. Bere moldeak orain baño
lenagotik zuen euskal Hteraturan leku berezia. Maiz irakurri
ditugu bere idazklak «Arritokieta» izen-ordezkoakin, ta 1956'an
207
Biarritz'ko Eusko Kulturaren Alde alkarteak antolatutako
aurrentzako ipuin sariketan bigarren gelditu zan, «Goizeko izarra» ipuin politarekin».
5) Ume euskalduna!, euskeraz idazten eta irakurtzen nola
irakatsi (Donostia, 1961). Donostiar Udaletxeko aretoan eman
zuen itzaldia.
6) Umien Adizkidia (Bilbao, 1962).
7) Odolak odolari dei eta Martxela (Egan, 1969).
8) Krabelin gorriak (Egan, 1970). «Karmel»-en, Auntza
Baratzan eta olako ipuin politak eurrez ditu.
9) Zuentzat (Donostia, 1974). Donosti-Aurrezki Kutxak.
Argitaratzaillea: «Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones S. A.». 217 orrialde. Aurrentzako ipui ta irakurgaiak. Eskeintza: «Zueri, Eskauriatza eta Bilbao'tar Jabier ela
Alfonso; neure semearen seme, ta neure biotzaren zati ederrak
zeraten illoba maiteak. Zueri eskeintzen dizutet liburu au, beti
euskeraz itz egin dezazutela, bide batez, eskatuaz». Edorta Kortadi Olano'ren marrazkiak dakazki apalngarri.
Len aipatu dugun Julene Albizuri ta Armendaaz'en Goxenze'k onela: «Gaiak, erak eta luze-zabal-sakontasunak umeentzat neurtuta dagoz. Lan danak dira astunkeri gabeak, eta gai
bat edo beste, naiz gaia azaltzeko era umeentzat aiñ ariñak ez
dirala iruditu ezkero, irakasleak ipiñiko dauz umeen adimenen
neurrian. Nere ustez euskeldun umeei euskeraz irakurtzeko
zaletasuna sortzeko liburu berarizkoa da» (10 orr.).
IRITZIAK.—j. San Martin'ek: «Euskera erreza du, batez
ere umeentzako bezelakoa (baita nagusi askok ejenplutzat artzeko bezelakoa ere), apaltasunez egiñak baña bizi-biziak...
Urri dira euskeraz «Amandriaren altzoan» bezin liburu onak
aurrentzat. Geiago esango nake; oraindik zentzunera sartzeke
dauden umeentzat ere euskera trakets ta baldarrean egindako
liburuak ikusten ditugu, pedagojiaren funtsik gabe» (Sarrera,
10-11 orr.).
208
Eta L. Mitxelena'k liburu berbetan buruz: «Azpeitia'tar
Julene andrearen izena ongi ezaguna da euskaltzaleen artean.
Mesede asko egin dizkio leen gure izkuntzari, baiña bear bada
guztiak baiño mesedegarriago izango delakoan nago azkeneko
Iburu au... Aurrei dagokienez, eztut zalantzarik, neronek ikusi
baitut zein gogoz eta erraz, artzen dituzten. Eta orixe zen bearrezkoena» {Egan, 1961, 1-3, 150 orr.).
(Ikus Yakintza, 1935, 14, 93 orr.; J. San Martin, Amandriaren
itzaurreta ta Escritores euskéricos, 47 orr.; L. Mitxelena, Egan, 1961,
15o orr.; Auñamendi, Literatura, III, 527 orr.; J. Bilbao, Eusko Bibliografía, I, 418 orr.).
14.—ERROBUSTIANA MUXIKA EGAÑA (1888-...)
«Teñe» izenordez ezagunago dugun euskal idazle ta olerkaria trebea. Emakume idazle guztiak legez, ezpiritu goxo leun
baten jabe da, ta aren lumatik irtendako oro ere, idatziak lekuko, orrelaxe dituzu.
Deba'n munduratua 1888-5-24'an, eta bertan, bere jaioterri muñuñu pontean eta beretarren artean, jatekoz ornidutako
denda baten arduradun, bizi izan da bere bizitzaldi luzean. Argi
ta azkonge, astia izan du orrez gaiñ, artu ta utziaz, euskal
ian txaixoak osatzeko ere. Biregarro iduri, tarteka marteka sarri
egin dizkigu kantaldi ederrak. Bertsoz ta itz askatuz egin ere.
Aren lanetatik, sarituak ez dira gutxi izan.
EUSKAL IDAZLE.—«Euzkadi»-n, «Argia»-n, «Gure Herria»-^ «Jaungoiko-zale»-n eta olakoetan agertzen dira Tene'ren idazlanak. Aldikada baten naiko ugari, izatez ere.
Ona banazean argitara dizkigun lanak:
1) Miren Itziar'i Idazkiak eta Olerkiak (Zornotza, 1923).
«Jaungoiko-zale irarkolan. 126 bat orrialde. «Euzkaltzale Bazkuná»-k saritutako lana. Opalitza: «Zuri, Itziar'ko Ama Nes
209
kutza maite orri opaltzen dizut, nere lenbiziko idazki au. Ar
zazu maitez, eta onetsi, euzkeldun emakume artean, Jel-aldez
emaitz ederrak bildu ditzan».
XIX idazki ta ogei ta bi olerki dira guztiz. Euskaldun emakumeai batez ere au diotse itzaurrean: «Ara emen idazti baten
bilduta, «Miren Itziar»-! zuzendu nizkan Jel-aldezko idazkiak,
baita nere olerki txiroak ere, «Aberri» eta «Zargaste» euzkel
idazle argi eta abertzale sutsuen asmoan erantzunaz, zuen, ainbeste abertzale zindoen laguntasunari eskerrak. Lenago ere ezagutzen dituzue; eta ez berton billatzen ibilli elertiaren bikaintasunik, ezta jakintza sakon baten irakatsirik, ezta ere gogoepantsuen gorargirik; ezer orrelakorik ez dezute arkituko-ta.
Eakar-bakarrk billakatu Aberria maite-maite duan biotz baten
naimen cna; bertan arkituko dezuten guzia onexek arazia
da-ta».
Idazki labur sakonak dituzu, euskaldun ama diranai zuzenduak bareziki. Auek Aberria ta bere izkuntza maite izaten erakutsi bear die beren seme-alabak Ederki dio: «Euzkeldun eta
ama: zer geyago bear du emakume euzkotarrak bere ele aldez
lanik ederrena egin al izateko? Bere umetxuak euzkeldun eta
euzkeltzale azi, ara emen emakume abertzalearen egiteko garrantzi aundidun bat, eta euzkera aldez eragioen aundidun bat.
Amaren magalian ikasitako izkuntza oi du geyen-geyenean gizonak izkuntz berea, eta amaren magalian maitatzen ikasitakoa,
beti maiteko duen izkuntza; eta auxe da euzkerak, biziko ba'da,
bear-bearreko duana: bere eletzat artu eta maitatuko duten semeak. Abek, berriz, dasakizudan bezela, emakumeak eman lezaizkio iñork baño obeto, osoago, beretzakoago» (52 orrialdean).
Olerkiak berdin, xalu ta gozo egiñak daude, neurkera ugariz,
nalz arrantzaleak naiz amonari, naiz ikazgiñai, naiz biotz maitaleai zuzenduak. Bere garaian izan zuten olerkiok arrakasta ta
atzerik. Watson Kirkconnell jaunak esaterako, bere olerki liburu European Elegies (Otawa, 1928) osotu ta argitaratu zue210
nean, Tene'ren Udazken-ala artu zuen bilduma artarako, ingeleraz jarrita. Zazpi ahapaldi dauzka poema era yaukalean egiñiko onek. Ona bostgarrena:
«Amaitu dira, bai, neska-mutillen
itur-ondoko egonak,
gogorki ditu ba ortik bidaldu
euriyak edo bisutzak.
Ai, bai luze itunak maitalientzat
neguko gau illun baltz-baltzak,
ames egitera deitzen ez ba'leu
sukalde zarreko suak».
2) Gogo-oñazeak (Tolosa, 1934). Lopez-Mendizabal'enean. «Antzerti», 34-35-36 zenbakiak. 72 orrialde. Iru ekitaldidun
antzerkia. «Antzerti» aldizkariak antolatutako Il'garen antzerkisariketan lenengo saria ••—250 laurleko— eraman zuena. «Lan
txukun eta ederra —zioten epai-maikoak—. Gertaera egokiak
eta esakera-egikerak areago. Ongi, mamiz eta joskeraz. Lenenatalean ez lituke gaizki, baño, zenbait laburtu-aldi ta emazte.
Euskel antzerti barrutian «aurrera» dionetakoa da antzerki txalogarri auxe». Talde askok eta toki askotan antzeztu izan dute.
3) Gabon (Tolosa, 1935). «Antzerti», 46 zenbakian.
Umentzako antzerkia. Au ere, 1934'an Tolosa'n ospatu zan
Il'garen antzerti-sariketan, bakarrizketa, aur-jolas edo antzeko
lantxoak saillean, saria —75 laurleko— jaso zuen ekitaldi bateko
antzerkia. Epai-maikoak: «Umientzat antzerkitxoa» dio egilleak. Ta egiz, alaxen dala esan bearko. Tajuzkoa, bai gaiez,
bai iraute-neurriz eta bai ikasbidez. Euskera polit-erreza». 13
orrialde. Au ere malz emana da. 1957'an A. M. Labaien'ek
onela idazten zuen «Egan»-en: «Tolosa'ko gazte-talde batek
Bixente Pepe Artola'rena ta Gabon Teñe andereñoaren aur-antzerkitxoa «bota» digute ta oso ederki asi berriak izateko».
4) Juan Jose (1936). Iru ataldun antzerkia. Lan ontaz
onela idazten dit Tene'k: «Ni, 1936'ko jorraillean, Oñati'n
211
egin zan «Asamblea Mariana Diocesana»-ra aurkeztu nintzan,
«Certamen Literario» saillera. Amabi gai ziran, batzuk erderaz,
besteak euskeraz. Nik bidali nuan iru ataidun antzerki bat,
JUAN JO'SE, saritua izan zan. Gai bakoitzerako sari bat bakarra eta nereak berea irabazi zuan. Diruaz gaiñera «Diploma»
eman zidaten On Mateo Mujika ¡Gotzai jaunak izenpetuta, berak eman ere. An laister, illabetera, gure guda. Gu bezela gure
Gotzai jaunak emendik alde egin bearra izan zuan Prantzi'ra.
Gazteiz'en beste Gotzai berri bat eta beste kontu batzak... Ez
beintzat euskerarentzat onak. An galdu zan nere antzerkla, ta
beste askoren lanak» (Deba'tik, 1973-ren Abenduak 5).
5) Cuadernos de vascuence hablado (Zarautz, 1968).
Labur: ainbat ipui ta lan arin ditu or-emen sakabanatuak,
Deba'ko erri-jaietarako atera oi izan dan egitamuan batez ere.
1964'an Ondarru'n ospatu zan literatur batzaldian, «Nekazari bizitza» sailleko saria Tene'k jaso zigun. Sari au dala-ta,
Tene'k berriro: «Gerora, Don Domingo Agirre jaunaren eunurte-urrenean, Ondarru'n Lore-jaiak egin zituzten 1964'an, idazle
berezi onen omenez. Jaialdi onetan, euskeraz ta erderazko elerti
sariketa izan zan. Nik bidali nuan nere lan bat gai ontara:
«Premio a la mejor narración en euskera sobre la vida rural
vascongada», eta sari au irabazi nuan».
Lan guztiokatik itzal aundia izan diogu beti debatar euskal
idazle xamur liraiñari.
(Ikus Oxobi, Gure Herria, 1^2^, 576 ta 624 orr.; S. Onaindia,
MEOE, 848 orr.; Gabin Garriga, Bol. Amer. E. V., 1966, 66 zenb.,
144 orr.; J. San Martin, Escritores euskéricos, 133 orr.; A. M. Labaien, Teatro Euskaro, II, 174 orr.; Auñamendi, Literatura, III,
530 orr.).
212
15.—JOSE RAMON IRIGOIEN IRAZU (1888-...)
Ordenako oiturari jarraituz, garai artan batez ere, Oiartzun'go Joxe Mari Aita zan deitua. Oiartzun'en munduratu zan
1888-11-19'an, Lekarotz'en jantzi zuen kaputxino soiñekoa
1905'an, urrengo urtean Sortzez Garbiaren egunean profesa
egiñik. Ondarrabi'n ikasi zigun Jakintza ta Iruña'n Teolojia,
1914-12-20'an mezakoturik.
Ondoren Altzatzu'n egon zan latin ta ingurukoak ikasten
zeuden mutillen irakasle, ortan jardunik 1924'garren urterarte.
Urte ortan nagusi egin zuten Sangotza'rako, ta ola bateko edo
besteko komentuetako nagusi jarraitu zuen zori txarreko gerrararte. 1937'garreneko azaroan Txile'ra joan zitzaigun mixiolari, euskal errietan etzuela erderaz predikatzea gura, saiatzen
zutelako. Txile'n ere emengo ta ango komentuetan buru izan
zan sarri; baita komentu oroen gaiñeko aolkulari ta gazte asiberrien zuzendari ere. 1955'an Euskalerrira itzuli zan berriz
ere, an naiz emen arimen artean lan ederra egiñik.
EUSKAL LANAK.—Idazle aspergaitza. «Zeruko Argia»-n datoz batez ere aren lanak. Aldizkari eder onen asieratik asi zitzaizun Aita Oiartzun, «Oyartzuna» izenez, etengabe idazten.
Ipuintxo politak eder zitzaizkion, gaztetxoai zuzenduak, argi,
garbi, errez ta arimatar osotuak. Batez beste «Zeruko Argia»
argitara izan zan urte guztietan, urte bakoitzean sei bat alako
lantxo izan oi ziran. Aldizkari onen bigarren aroan ere, 1954-58
urtetan alegia, berdin lan egin zizun. Onen ipuin-bildumakin liburu txanbeliña osatu dezakegu, gaur bizi-bizi darabilgun ikastola arazotan umetxoai laguntzeko sorta bikaiña izango litzake
noski.
Beiñola, guda aurretik, 1935-6-2'an, «Euskaltzaleak» bazkunak gorasarre polita eskeiñi zion LoramendVú Bedoña'n, olerti eguna ere bertan ospatuz, eta olerkari il-berriaren etxean arri
213
orogaillu eder bat jarririk. Egun artan Olano gotzaiak esan zuen
mezea jendeketa gaitzaren aurrean, eta Oiartzun Aitak izan
zuen mezako itzaldia.
(Ikus Zeruko Argia, 1963, dagonillak 18, 25 zenbakia; Auñamendi,
Literatura, III, 481 orr.).
16.—JOSE MIGEL BARANDIARAN AIERBE (1889-...)
Euskalerrian, gure gauzai buruz, gure Etnolojiz —erlijiosalllean bereziki—, Euskalerriko Arkeolojiz ta euskal gizabidez,
gutxik bezela urte askotan lan egin digun gizaseme argi, trebea.
Adi, otoi, Gazteiz'ko apaiz-ikastetxean beronen ikasle izan
zan Anastasio Arrinda'ri: «Don Jose Miel'en irurogei urteko
lanak, zeiñek neurtu? Berak idatzi dituen aiña orrialde bearko
giñuzke... Irakasle izana degu Gazteiz'ko Seminario Aundian,
eta bera an zegoan artean izan zun Seminarioak bere aunditasun
bereizia. «Gimnasium» eta «Idearium» aldizkariak (Seminariokoak, alegia) ortxen daude lekuko eta testigu... Mutil gazteak
giñan garai aietan, burruka garaiko mutil gazteak, bizarra laban aundiakin ebakitzen genduenak.
«Giroa zegon aire guztietara zabaldua. Burruka giroa; bur
rruka agintaritza lortzeko, burruka kalean nagusi gertatzeko, burruka ideolojiak zabaltzeko, burruka ekintza guztietan. Munduko aize zabalak gure erritik pasa oi ziran; baiña, argi ta garbi,
sator-jokorik gabe, mozorro-jantzirik gabe. Bakoitzak ba-genekigun nor zein zan eta zer joka-bide zeraman.
«Burruka-giro artan Don Jose Miel genduan argi-emaille.
Berak gure begi-bista zabaltzen zigun. Kultura gaietan eta gizarte-arazo guzlietan bera gendakan leio-irikitzaille. Gure burako ikusmena 180°'tan zabaltzen zigun mundu zabaleko arazo
guztietan. Nik ez dut orrelako ezitzaillerik izan beste bat. Izketaldi bakoitzean zekarkigun berebiziko argi-aberastasuna. Esko214
latik at ere artu-emanak giñuzten alkarrekin, eta alkarte bakoitzeko krisalllu bat pizten zigun gure buruko ganbara illunean»
(Kardaberaz-3, 1974, 42 orr.).
BIZITZA.—Ataun-San Gregorio'n munduratua dugu 188912-31'an, «Perune Zarra» deritzaion etxean, Murkondo aldean.
Gaur «Sara» etxe berrian bizi da, Aralar saietseko trokarroan
noski, Euskalerri osoko argi dizditsu dalarik.
Nun egin ote zituen bere eliz ikasketak? Baliarrain'en, Gazteiz'en eta Burgos'en; ikastaldi bereziak, ordea, Paris'en, Kolonia'n, Leipzig'en eta Bruxelas'en. 1923-36 tartean Gazteiz'en
irakasle, Agirre-Ikastetxeko buru ta Ikastetxe nagusiko Buruordezko izanik. Euskaltzain osoa, ta Espaiña'ko Akademian bazkide 1926'tik. Ainbat itzaldi egiña Euskalerrian, Barzelona'n,
Zaragoza'n, Madrid'en, Santander'en, Salamanka'n, Paris'en,
Bruxelas'en, Oxford'en, Holanda'n, Oporto'n eta abar. Euskalerrian eta erbestean ainbat tokitako Iker-sailletako bazkide.
Itziar'ko Urtiaga leiza-zuloan lanean ari zala gertatu zan
1936'eko guda zalaparta. Prantzia'ra alde egin zigun, eta emen
Lapurdí ta Eaxenabarre inguruan berriz ere lanari, folklore ta
arkeoloji iker-lanari ekin zion gogotsu. Sara zuen geienik bizileku, ta eskualde zoragarri oni buruz amaika gauza eder argitar
ratu zigun «Ikuska» ta «Eusko-Jakintza» beronek sortu ta zuzenduriko aldizkarietan. 1953'an etorri zan, ostera ere, bere
txokora; eta geroztik Ataun'en daukagu, biotzez maite duen
bere sorterrian. Or eta emen, amaika goratzarre egin dizkiote
azken urteotan. Baita merezi ere.
EUSKAL LANA.—Edu askotan egin genezake geure erriaren
alde. Azkue zanak bere iztegi, gramatika ta or-emengo elezarrakaz, eta Aita Donosti'k erriaren ezpan-gain dardarati zebiltzan kantu-biltzez, beuren erriaren arima gaizkatu nai izan
zuten bezela, Barandiaran'ek ere Euskalerriaren joana, Etnoloji
215
ta Arkeoloji ikerpenez, salbatu nai izan zigun; eta or dauzkagu
gaur bere 260 idazlanak, Retana jaunak «Obras Completas»
izenburuakin 14 ale lcditan argitaratuko dizkigunak.
Ataun'go «Tentil-baratza»-n asi zitzaigun lanean, 1916'an.
Andik laster izan zuen artu-emana Arantzadi ta Eguren jaunekin; arrezkero, irurak batera jokatuko zuten arkeoloji-lanetan.
192l'tik «Euzko-Ikaskuntza»-koa dugu; urte berean sortu ta
zuzendu zigun, gaur ere oraindik jarraitzen duen «Eusko Folklore», euskal gauza zar saillean esan ezin alako lana egin diguna. 1922'an Tilburg (Holanda)'n ospatu zan Uzkurtz-ernolojiari
buruzko Laterriarteko Batzarrean esku artzen digu, geroztik
beste olako askotan bezelaxe.
Aldizkariotan idatzi du: «Idearium» (1934), «G-imnasium»
(1927), «Eusko-Folklore» (1921), RIEV, «Paideuma», «Zephirus», «Surge», «Euskalerriaren Alde», «Euzkadi», «Gure Herria», «Munibe», «Yakintza» (1933), «Eusko-Jakintza» (1947),
«BISS», «Ikuska» (1946), «BSVAP», «Egan», «Euzko-Gogoa»,
«Vizcaya», «Bulletin du Musée Basque», «Euzko Enda», «Gernika», «Anales del Museo dei Pueblo Español», «Boletín de la
Institución Sancho el Sabio», «Enciclopedia» de B. Estomés
Lasa, eta abar.

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Euskal Literature V - 14
- Parts
- Euskal Literature V - 01
- Euskal Literature V - 02
- Euskal Literature V - 03
- Euskal Literature V - 04
- Euskal Literature V - 05
- Euskal Literature V - 06
- Euskal Literature V - 07
- Euskal Literature V - 08
- Euskal Literature V - 09
- Euskal Literature V - 10
- Euskal Literature V - 11
- Euskal Literature V - 12
- Euskal Literature V - 13
- Euskal Literature V - 14
- Euskal Literature V - 15
- Euskal Literature V - 16
- Euskal Literature V - 17
- Euskal Literature V - 18
- Euskal Literature V - 19
- Euskal Literature V - 20
- Euskal Literature V - 21
- Euskal Literature V - 22
- Euskal Literature V - 23
- Euskal Literature V - 24
- Euskal Literature V - 25
- Euskal Literature V - 26
- Euskal Literature V - 27