Euskal Literature V - 02

biotz-muiñean: euskeraz irakatsi umetxoai. Zelai onetan egin
zituen bere alegin guztiak, dozenaka liburuxka ere asmo ortaz
osaturik. Ona batzuk:
24

1) Por la lengua nacional vasca (Bilbao, 1909). Bilbao
Marítimo y Comercial irarkolan. 34 orrialde. Euzko-Gastedija'ren batzokian, 1909-2-14'an, irakurritako itzaldia. Gure izkuntza zarra il ez dedin, gartsuki arduratu bearra dugu. Idazten
dugun guztia ere ortara zuzendu bear genuke; errez ta argi
erriarentzat idatzi (Ikus «Bizkaitarra», 1909-2-20'an).
... . 2) Euskerazko ikasbide erraza. Método fácil para aprender
el Euskera. (Bilbao, 1912). Grijelmo'ren etxean. 40 orrialde.
Bi eletan dator, bizkaieraz eta gaztelaniaz. Euskal gramatika bat
ikusiaz, aditz-azalpena batez ere naasia iruditzen zaigulako,
izutu egin oi gara. Olakoentzako da idaztiño au, iñor izutu ez
dedin: norberak eskolara barik ikasteko egoki ta ariña. Gaia:
itzaurre ondoren, euskal textua dator, bere itzulpenarekin; geigarri bezela gramatika pizkat, eta nola ikasi bear dan liburu ontan datorrena. Euskaldunak al zerate? Ikas ezazute euskera!
3) Para todas las villas y para todos los euskaltzales (Donostia, 1912). (Ikus Euskal Esnalea, II, 99 orr.).
4) Umetxoentzat (Donostia). (Ikus Euskal Esnalea, 1918,
VIII, 27, 64, 125, 215 ta 1919, IX, 111 orr.). Ipui sorta duzu.
5) Historia de una mujer vasca (Bilbao, 1916). «Euzkadi»
egunerokoan, gero banazean ere (Bilbao, 1931) argitaratua.
21 orrialde.
6) Andoni Deunaren bizitzea. San Antonio Gaztea. (Zornotza, 1919), Jaungoiko-Zale'ren irarkolan. 23 orrialde.
7) Quiere Vd. hablar en euskera? El vascuence al alcance
de todos. Guía de conversales (Bilbao). Grijelmo'ren etxean.
42 orrialde. 31 ataletan eratuta.
8) La unificación del euzkera (Bilbao, 1919). J. Etxenagusk'ren irarkolan. 19 orrialde. Lan zentzunez egiña. J. Urkixo'ren ustez, egille au dugu euskal idazlarietatik euskeraren
batasunari buruz geien arduratu zaiguna. Belaustegigoitia'k
dioskunez, edozein euskaldunek bere-berea duen izkelgia erabilli bear du aurrenik, eta gero Euskalerri osokoa, euskdgi
25

bakarra lez aukeratzen dana. «Indarrezko batasun ariñegia, ala
ere, amets legorra dkudit», aitortzen digu J. Urkixo'k (RIEV,
1920, XI, 71 orr.).
9) Arau nagusiak (Euskera., 1920, I, 62 orr.). Gaia: zeintzuk izan bear duten gaurkoz Euskaltzaindia'ren eginkizun nagusiak, 1920-3-24'ko' batzarrean irakurritako lana.
10) Nacionalismo social (Donostia, 1921). R. Altuna'ren
etxean. 69 orrialde. 1907'an irakurri,ta «Euzkadi» ta «Jel» aldizkarietan nolarebait argitara eroandako itzaldia.
11) Euskerazko batasunatzaz (Euskera, 1922, III, 103
orr.).
12) Euskerazko eskolak (Bilbao, 1922). Euzko-Argitaldaria irarkolan. «Lenengo euskal egunetako itzaldiak» liburuxkan
dator, 107-120 orr. Beste zer askoren artean, au dio euskerari
begira: «Eusko-odola ez da nirea bakarrik, zurea ta guztiena
baño..,! Euskerea maite daigun; gurea ta guretzako egokiena
da-ta; kalterik txikienik be ez dausku egiten, on andia baño.
Gure erriaren bizitza da; euskera barik, ez euskaldun ez euskal-erririk. Erromatar, Godotar, Arabiar ta beste arerio guztien
ganetik bizi da gure Erria, euskerari eskerrak. Gure bandera
ta ezaugarri da; euskaldunak izatea berari zor dautsagu» (108
orr.) Durango'ko euskal jaiak, 1921-7-4'tik 8'ra ospatu ziran.
13) Nacionalismo y confesionalidad (Bilbao, 1931). Jesus
Alvarez'enean. 46 orrialde. Bere bigarren abizenaren erdiz
izenpetzen du au. «B. Landa». Itzaldi mordoa.
14) Hacia una lucha verdad pro-euskera (Bilbao, 1936).
J. Alvarez'enean. 133 orrialde. Oso sakon eta zentzunez buruturiko lana: gaurko buru-auste, istillu ta goraberak aztertu,
argitu ta zuzendu naiez ari da.
15) Juan de Izeta-Dudagoitia (Yakintza, 1936, IV, 54
orr.).
16) Euskal Lotería. Lotería vasca (Bilbao, 1936). Jabier'ek
egindako marrazkiekin.
26

17) Nire Laguntxoa. Euskera ezagutzeko arriak. (Baiona,
1939). Société d'Edition irarkolan. 12 orrialde. «Euskeralde»-k
izenpetzen du.
18) Euskeraz ikasi nai dot. Quiero aprender euskera. Jakinbide laburra. Método breve. Makiñaz idatzita, argitaratu
gabe. 104 orrialde. Angelu'n, Alderdiaren «Endara» etxean
egiña. «Euskeraldie», antza, P. Belaustegigoitia'k lapur uri aretan
sorturiko talde bat zan, euskeraren onerako lan zegiana noski.
Lan auek digutenez, laudiotar jakintsu onek kezka bizia
zerabillen bere baitan, iñolaz ere aldendu eziña: iltzear ikusten
zuen bere izkuntza, eta au gaizkatzearren, edozer burutu nai
zuen: ikasi, erakutsi, idatzi ta elkartu. Euskalkiak elkartu ere.
Euskeraentzat opa zuen batasuna etzan maiza, ez urria. 1922'garren urtean, «Euskerearen batasunatzaz» lan sakonak eskeiñi
zizkigun. Gipuzkera osotua nal zuen euskera idatzirako. «Indar
geyen duen gure izkelgiari lagundu bear diogu —dio—. Albait lasterren; gauzak berez yoaten ez utzi. Bear degun osabidea artzea gure eskuetan dago. Euskera maite degun^n eskuetan
dago liburu ta idazkietan euskelgi bat nagusitu, Erki-arteko
artu-emon guztietarako autu. Irakurlerik galdu gabe, geitu
baizik, nekeak gutxitu. Errazago izango da ori Erriak itzegiten
dituan izkelgietarik zabalduen, urkoen, ezagutuena izan ezkero, indar geyen dauana; Euskal-erriko erdian aurkitu ta
artuemon geyen duan Gipuzkoako izkelgia bada. Nagusitzeko
lañaren erdia egiñik izango genuke» (Euskera, 1922, 106 orr.).
(Ikus J. Urkixo, REIV, 1909, III, 662 orr.; 1913, VII, 287 orr.;
1920, XI, 71 orr.; G. Garriga, Bol Amer. E. V., 1957, 96 orr.; Auñamendi, III, 279 orr.; ta Diccionario, Balzola-Bi, 424 orr.; Jon Bilbao,
Bibliografía, I, 539 orr.).

27

6.—KOSME DAMIÁN ELGEZABAL URRENGOETXEA
(1877-1953)
Euskeraz asko idatzi ezpa-zuen ere, euskal alorrean etzigun
lan urria egikaritu. Bera dugu, beintzat, 1918'garren urtean,
Bizkai'ko Aldundian geienak abertzdeak ziran garaian, lendik
askoren gogoetan zetorren euskal zaingo bat antolatzeko xedea
aurrera eraman zuena. Erri osoaren, edo beiñik-bein talde gaingaiñeko baten asmotan, bizi-bizi iñarrosi oi dan burubide bat,
égin-nai bat ezta egiztatzen sarri, gizaseme ausart, argi ta bizkor bat palta dalako. Oraingoan ba-zuten bear zan ori Euskaltzaindiari asiera emateko.
Bilbao'n, Artekale etxadian, jaio zan K. Elgezabal 1877-927'an. Marzial Garai'k bateatu zuen egun berean. Bere gurasoak: aita, Basilio, Gorozika'ko semea, ta ama, Jertrudis, Ibarruri'ko alaba. Iru mailletako ikasketak Bilbao'n bertan osotu
zizkigun. Durango'ko Andra Mari eleizan ezkondu zan 1910-72'an, Isidra Gorostiza Ortueta'reldn, zazpi seme-alaba izanik.
Abertzale zintzoa zalako, gerra ondoan gorriak ikusi bear izan
zituen. 1953-7-30'n il zan.
Umetatik beintzat ez zekian euskerarik; baiña apurka apurka, ekiñaren ekiñez polito menderatu zuen. Erderaz bereak
ditu lanok: 1) Democracia y oligarquía (Euzkadi, 1907, IV,
247 orr.); 2) Un punto de Derecho Político en la historia de
Bizkaya: {En quién radica la facultad suprema legislativa de
Bizkaya} (Euzkadi, 1906, III, 82 orrialdean asita; 3) Crítica del
Maestro (Hermes, 1919, III, 415 orr.), eta abar.
Esan dugunez, Elgezabal'en euskal barrutíko lanik bikaiñena
Euskaltzaindiaren sorpenari bideak urratu ta egokitzeá izan
zan. Erakunde au osotu zaneko edestian dator, olako euskal
alkarte berezi baten premiña adieraziaz, 1918'ko urtarrillaren
25'an Bizkai'ko Aldundian zuzenduriko idazkiaren zati bat.
Bere errazoiak jartzen zituen ortarako. Ona batzuk.
28

«Izkuntzen gixarteko bizitza —dio—, idazle ta irakurle
pillo on bat barik, ezin sendotu lei; eta ez idazle ez irakurleak
izango dogu, eurek sortu bear dauzen erriyari, benetako euzkelduna izaten irakasten ezpadotsagu. Labur geldituko dira
beti, bakoizdunak edo diralako, utsune au betetako batenbatzuak egiten dabezan iñungo alegin txalogarriyak.
«Lan oroen lendiko bidian agiri dira gabe orrek. Zelai
muga bako bat da euzkeria edozelako naikeriyentzat. Norberen
jakintzen antusia, au da ta au ezta euzkeriatzaz irakasteko,
idazle geyenan alza da; iñok be eztau bere erizpena jarein
gura, irauten dira aldiak eta eskarrak Jaungoikuari ozta-ozta izan
arren be, zerbait aurreratzen ba gara geure lanian.
«Lenen-lenen, ba, bidia atondu bear, beragandik ondo ibilteko ta bera zuzen erabilteko. Biar-añeko notiñen Bazkun bat,
aldiak batak bestiakin aztertu ta al dan ondoen erabagiteko;
utsunak bete; itzen ikurpena eta esanguria tínkotu; idazkera bat
jarri; izkelgiak bata be ezetsi barik eta alkar geitu ta aberastuta,
orobatu; idaztiyak bildu, eta azkenez, izkera garbi,makezbako,
jakintz-lanetarako egoki ta erabilkorra, eusko-errien galgarria,
emon dagiskun» (Euskera, 1919,1920, 39 orr.).
Urte artako iraillean Oñati'n ospatu zan «Eusko-Ikaskuntza»-ren batzar nagusitik irten zan Euskaltzaindia, K. Elgeza>bal'ek gauzari eman zion bultzada ikaragarrian esker.
(Ikus Euskera, 1919-1920, 39 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 311
orr.; Jon Bilbao, Eusko-Bibliografía, III, 114 orr.).

7.—JOSE MARIA JAUREGIZAR (1883-1976)
Gure lurrak eman ditu egiazko gizonak, zintzo bezin langilleak. Nekegaitza zan Bermeo'n «Joxe komentu» esaten zioten
au: gozoki-dendari, txadon-zain, antzezlari, abertzale...
29

Bermeo'n jalo zan 1883-7-3'an. Gaztetan gozotegi bat
euki zuen bere gurasoekin. Ogibidez ortan lan egiñik ere,
erriko bearrizan eta arazoetan kezkatu oi zan, arrantzaleen ezaldi ta estuasunetan batez ere biotz-aundiko agertuaz. Erritar
zituen, eta odolak odolari dei.
1907-2-7'an Begoña'n ezkondu zan Julia Ugalde Larrauri'gaz, bermeotarra au ere, ta iru alaba ta bi seme izan zituezan; semeetatik bat, Joseba, ontzi-burua, Zornotza'ko alaba
Bego Bilbao Olabarri'rekin ezkondua, itxasoan aldendu zan
ekaltz gogor baten; besteak bizi dira.
Zentzunezko kristau zanez, beti jokatu zuen bide artezez
arimako gauzetan. Ez dakigu noiztik, balña urte askotan izan
genduan Bermeo'ko eliz nagusiko txadon-zain, eta komentu
baten bezela ixil ta langille bizi zalako jarri zioten erritarrak
«Joxe komentu» ez-izena. Abots ederrekoa zan, eta makiñatxo
bat kanta abestu zuen Andra Mari elizan. Eliz onetan, goialdera margo eder batzuk dagoz Uranga donostiar margolari
bikalñak eginda; gure txadon-zalñaren irudia ere berton agertzen da duinki.
Antzezlari bezela, eder zitzaion euskal antzerkia. Aspertu
gabe saiatu zan bere bizitaldi osoan abes-bazkunak eratu, indartu ta antzerkiak jokatzen. Bere errikide Julen Urkidi euskal idazle fiñak, onela: «Euzko antzezlari ona zan. Abeslaria
ere abots zoli ta lodikoa. Berau ikusi ta entzuteko, albo errietatik, emakume ta gizonezkorik nalkoa etorten zan Bermeo'ra.
Batez ere, Ortuzar jaunaren «Oroigarriak» antzeztuten ba'zan»
(Goiz-Argi, 1976, 11-6'an, 23 orr.).
Maite zuen bere Aberria, beronen doai, edertasun eta akats
guztiekin. Euskera baltik bat. Amaren altzoan artua obeto ikasi
ta ugaritzen arduraz jokatu zuen. Euskeraz idatzi zizun, gerra
aurretik «Euzkadi»-k zeukan «Euzkel-Atal»-ean, eta gero
«Agur»-en eta erriko agerkietan. «Karmel»-en eta «Olerti-»n
ere ba-dituzu aren lanak; balña ia urtero Bermeo'ko Udaletxeak
30

oso apain argitara oi duen erriko jai-egitarauan idazten zuen.
Autuan eder zitzaion entzuleen par-eragitea. Idatzietan orobat,
beti jarri oi zigun olako gatz-pikortxoren bat. Euskalerriko aldizkari guztiak artzen zitun, arpidetuta bait zegoen.
Urkidi'k berriz ere: «Gizon maite ta errikoia. Iñori kalterik
ez egitekoa: baiña barregillea danarentzako. Ala ta guzti ere,
espetxean baten baiño sarriagotan ikusi eban bere burua» (Loe.
cit.).
1976-10-21'an il zan Sondika'ko Larrondo'n, emen bait zituen eman azken urteak bere alaba ezkondu batekin. Urrengo
egunean Bermeo'ko Mendiluze obitegian lurra eman zitzaion.
Lurperatu aurretik, bere gogoa zanez, iru margozko ikurrin
magalpean euki zuten bere soin illa. Goi-aberrirako bidea artzean beekoari agur egin nai xamurkiro.
(Ikus J. Urkidi, Goiz-Argi, 1976-11-6'an).

8.—KARLOS AZKUNAGA ARREGI (1884-...)
Otxandio'n jaio zan 1884-11-4'an. Bere aita: Jorge Azkunaga, Legutiano'koa semez ta errementaria ogibidez, eta ama,
Josefa Ramos Arregi, bertako alabea. Jaiotz egun berean ugutzatu zuen Migel Axuria'k, Eustakio Olabarria ta Frantziska
Arrese alta-amabitxi izanik. Otxandio'n bertan ezkondu zan
1910-1-8'an, uri artako alaba Juliana Goikolea ta Urigoitia'kin.
Ezkondu ta gero, bere emazte ta seme-alaba mordoaz, Izurtza'n bizi izan zan luzaro, emen ere, len Otxandio'n lez, Bizkai'ko Aldunetxearen landara mintegia zaintzen. «Ixurtzako
«Baionaurre» etxebarri politean bizi izan zan —diosku N. A. G.
ixurtzar idazleak—. Dolometa mendiko Diputaziñuaren landara-mintegia gordetako ardurea eukan, era 1936'ko gerratea bai31

ño urte batzuk lenago joan zan Ixurtzatik... Nere amak esaten
dau gizon ona zala, euskeraz berba egitea gustetan jakona, tratu
begiratu ta onekua danakin eta estimetan ebela errian».
Euskaltzale gartsua zan, bere anai Jose Ramos zan lez. Bizi
zan erriko berriak bialtzen zituen, maiz samar, Donostia'ko
«Argia» asterokora. «Alluitz» izengoitiz idazten zigun. Eta
idazle berberak onela: «Euskeraz Barri-emoteillea izan zan ezkero, bere izena ipiñi bearko da Euskal Idazlien artean, idazle
apalen artean bada be».
(Ikus Berriotxoa anaia, Egan, 1966, 1-6, 139 orr.; eta gaur Otxandio'n txaunburu daukagun Jose Astorkia'k bialdutako eliz-agiriak).

9.—IMANOL ENBEITA ERRENTERIA (1884-1946)
Kepa Enbeita, Euskalerriko urretxindorraren anaia duzu
Imanol, euskal idazle pina au ere. Muxika-Areatza'n jalo zan
1884-10-24'an. Bateatu ere egun berean egin zuen Jose Antonio Etxebarria jaupariak, alta-amabitxiak Manuel Mintegia,
axangiztarra, ta Modesta Enbeita, muxikarra, biak baserritarrak,
izanik.
1908'an, Ameriketara joan zan Hale'n bizi izanik. Bilbao'ko
«La Gaceta del Norte»-n onela ziotsan Kepa'k:
«Gaur nago^ Manu, agur gozo bat
zeuri egin biarrian,
esanaz: Jauna'k lagun daizula
itxasoz eta lurrian.
Baña bixi ta il zaltiala
asaben Lagi Zarrian».
(1908-12-2)
Amalru urte erre zituen Hale'n ofiziña bateko idazkari. Urte
mordotxu ortan idazki ta olerldrik asko alkarri egin zizkioten
32

bi anaiak. Epe orri betea eman zionean, Usparitxa bere baserrira itzuli zan berriz ere, eta 1921'an, Urkiola'n ezkondu zan
Gernika'ko alaba Balentina Barrena neska gaztearekin.
Kepa garai artan, osasun billa joanda, Bialzteri (Laguardia)'n aurkitzen zan, baiña txori bizkorra aize bigun zear bezela, Urkiola'ra egaz egin zuen bere anal aspaldi ikusi gabea
poz eztitan aurkitzearren. Ondoren «Urretxiñola beren maltiaz»
deritzan neurtitz sentikorra eskeiñi zion. Ona len-aapaldia:
«Ozkarbi dago, aixe biguna,
pozkarrizkoa da gaurko eguna.
Bialzteri'tik Urkiola'ko
torrera egaz ein dot beingoko.
Emen alairik
nago begijok urten biarrik,
gauza gustijak ikusi nairik».
Ezkontza zoriontsu ontatik iru seme-alaba jalo ziran: Joseba, Gotzone ta Itziar. Senar-emazte ta seme-alabak, ordea, Kepa'k opa zien bezela, alkar maltasunean bizi izan ziran, Jainkoa,
urko-laguna ta erria biotzez malte izanik.
Geroztik, Bilbao'n lan egin eta bizi izan zan. Azken gerra
aldian Prantzia'tik ibilli zitzalgun; balña guda bukatzean, etxera
jorik, Gernika'n jarri zuen bere sendiakin egoitza. Lan, baiña,
Deustu'n egiten zuen, jesuiten Ikastetxean, «Jesus'en Biotzaren» Egutegian batez ere. Gernika'n il zan, beretarren ondoan,
1946-11-7'an, 62 urte zitualarik.
EUSKALTZALE.—Gurasoak etxean ereindako aziak, beti ere,
erne ta arnari onak ekarten. Imanol Enbeita'k, ziñez ta miñez,
malte zuen amaren altzo epelean ikasitako euskera, ta gogoz
eutsi zion oni, nalz erbestean nalz beretarren artean^ bere bizitza osoan. Gaztetan bere estudioak egin zituen arren Bujedo'n, etzan aln ikasia ere; balña ikasi ta idatzi berea atera zion
berezko antze-trebetasunari.
33

Erri-maltasuna ere amaren bularrakin edoski zigun nunbait.
Azibidez eta pentsakeraz bere garaikoa genduan, garako gizon
egin zanetik batez ere. Euskalerriaren zain eta muiña ondotxo
ezagutzera iritxi zan. Orrela agertzen zaigu bai bere idaztietan.
Asko idatzi zuen, «Euzkadi»-n eta «Euzkerea»-n baitik bat.
Etzan azal-arro ere ibilli, argiaren laztanpean bere lanak ariltzen saiatu baiño. Eta ark idatziai, jakiña, erri-nortasuna, kutsua,
arnasa darite, erle-opillari eztia bezelatsu.
Etzan erriz erri bertsolari gisan ibilli, bertsolari ona zan
arren; etzuen abotsik. Idatzi, ordea, esan dugunez, asko idatzi
zigun, bertsotan eta itz askatuan. «Ibaizabal»-en, «Euzkadi»-^
«Euzkerea»-n, Zornotza'ko «Ekin»-en eta «Gipuzkoarra»-n datoz aren lanik geienak. «Enbáta'tar Imanol», «Garbi-nai» ta
«Uribitarte'tar Ibón» erabilli zizkizun lanak izenpetzeko. 1931'
tik 1936'ra ia egunera idatzi zuen zerbait, «Euzkadi»-k zeukan
euskal arrian; eta azken iru urteetan berak eraman zuen dalako
orri orren zuzendaritza ere.
OLERKARI.—Aita bertsolari zuen Imanol'ek, baita anai Kepa
ere. Berak, aagatik, ezin etsi gutxiago izanez, eta bi oien jarioa
nai zuen alanbearrez. Kilkerrak oro kantari, naiz-ta ez berdintsu.
Noiz asi zitzaigun Imanol biotz barnean pil-pil zekazkin
bertsoak jaulkitzen? Gazte zalarik, noski. «Ibaizabal» asterokoan dator irri-olerki bat, Bei zarren bertsuak deritzana, amabi
aapaldikoa, Muxika'ko Enbeita'tar Kepa, Imanol eta Xanti'ren artean, txandaka, eratua. Amabi aapaldietatik sei bereak ditu Imanol'ek. Bei batzak dakigunez, batzerakoan, adarrak
dantzatu oi dituzte; Imanol zan emen beiari esnea jetsi bear
ziona, eta ortarako etzuela ganorarik Kepa'k arpegira bota zionean, erantzun zion anaiak:
«Ni baño geyago dok
bei zar au indarrez,
34

ostikoka eiten yok
ganera adarrez;
esnerik ezin kendu,
ta eu ortik barrez...
Pazentzirik artzen gaur
etzeakoat errez!»
(1902)
Orrez gero, berrogei ta lau urtetan, amaikatxo aldiz olerkiaren ariak dardarazia dugu. Bilbao'ko aldizkingi «Euzkerea»-n
datoz bere koplarik ederrenak. Nolako olerkari ote dugu? Kepa
bere anaiak abestu zuen beiñola:
«Olerkaririk gorenengua,
abesten dauna gotzon-irudi;
zindo, zolija ta arteza, barriz,
orratz-arija bera dirudi».
Eta zentzuna duen koplari dugu, izan ere. Gauza bakun eta
xaloak asko zituen neurtitz apaiñak biribiltzeko. Gaur erria goresten ba'digu, biar lugiñaren naiz eta artzaiñaren bizi-molde
bipilla.
Euskera bizi, errikoian ari zaizu beti. Arana-Goiri'ren eskolakoa, dudarik gabe, ark bait zigun erria maitatzen erakutsi.
Merezi lake onen lanakin ere bilduma bitxi bat osatzea. Egingo ote?
(Ikus Ibaizabal, 1903, bigarren urtea, 63 geia, 4 orr.; Euzkerea,
1931, azillak 15, 752 orr.; S. Onaindia, MEOE, 689 orr.; Auñamendi,
Literatura, III, 274 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliografía, 135 orr.).

35

10.—ZIRILO URIBE TA BESOITAORMAETXEA
(1887-1973)
Durango'n jaio zan euskaltzale zintzo au 1887-7-9'an. Santa Ana eleizan bateatu zuen Anizeto Iturriaga'k. Ezkondu ta
bost seme-alaba izan zituen. Bizi, alan ere, Berriz'ko Oka'n
ur-jauzian bizi izan zan, ia bere bizitzaldi osoan.
Berez ikasia besterik etzuen arren, gizon landua zan asko
irakurten zuelako. Euskal bertso-paperak eta liburuak irusten
zizkigun. Baita berak idatzi ere, Berriz'ko Udaletxeak erriko
jaietarako ateratzen zuen Egitarauan eta. Bein, olako jaietan,
bertsolari-txapelketa zala-ta, malko egin bear izan nuen; arrezkerokoa izan zan gure alkar ezaguera. Origatik ainbat olerki pitxi argitaratu nion «Karmel»-en eta «Olerti»-n. Bere semealabak dute, gaiñera, pillo eder bat argitara emateko asmotan.
Lursagarra txiroen janari omen. Lapiko nai zartain, ondo
jarten da, artean aragia naiz arraiña ba'ditu. Sabela gozatzeko
ezta txarra, baba naiz urdaidun eltzari emana. Apaltzeko ere,
ederki datorrena.
«Eta apaltzeko zara
arin goxoenik:
porru-naste berdean
ortik naiko janik,
ez dozu iñoiz izango
ameseta illunik»,
dio xotilki. Lursagar pitin,gazte, guritxoák zitzaizkion: eder. .
(Ikus Olerti, 1960, Il'n. urtea, urrilla-lotazilla, 218 orr.).

56

11.—FRANTZISKO M. UGARTETXEA URKIETA
(1888-...)
Karmeldarren artean Aita Joxe Domingo, Markiña'n jaioa
dugu, 1888-9-23'an, «Santa Tekla» baserrian. Larrea'n artu
zuen karmeldar jantzia 1904-4-14'an, eta eliz karrera amaitutakoan, Gazteiz'en apaiztu zan 1913-9-20'an. Musikalari bikian, ia bere bizitzaldi osoan —Gazteiz'en, Erroma'n, Larrea'n
eta Markiña'n—;' egin izan du gazteen kantu-irakasletza ta organujotzea. Gaur ere, oraindik, ortan diardu.
Musika-lan asko osotu ditu Aita Joxe Domingo'k, Meza,
Gabon-kanta, Ereserki, Txistu-doiñu ta abar. Sustraiz ezagutzen du eliz-musikea eta Gazteiz'en zegoela batez ere, aomen
aundikoa zan sail orretan, ango musikalarien artean itzal ez
gutxiko. Atsegin izan zaio beti gregoriar kantua, ta orri eutsi ta
gure eleizetan zabaltzeko bere biziko alegiñak egin izan dizkigu
beti. Polifonía ere, ta kontrapuntua bereziki, maite ditu ta ari
ortan ainbat lan burutuak dauzka, meza-arloan, adibidez; abesbatzéz kantatzeko bi meza «Pastoralis», «Euskal meza barria» ta
abar; bere «Stabat Mater»-ek ere oiartzun zabala izan du. 1914'
ari asita sariak ere ez ditu gutxi jaso.
Markiñar argiak begikoen duna euskal musika da. Berak
biribildutako Gabon-abestiak, orfeoietarako «14 Canciones Vascas», «Agate Deunaren Abesti txorta» ta olakoak muñarri bikain ditugu bere musika-edestirako, Ez dezagun aztu karmeldar
jai ta santuen elizkizunetarako bear diran berarizko kantu guztiekin ornidutako «Florilegio Carmelitano», euskeraz ta erderaz. Ezta, ez aztu Simon Bolibar, jatorriz euskotar eta jaiotzez
amerikarango errialde askoren Askatzaille izanari atera ta arenEunurte burua zala-ta abestu zana ta gaur ere munduan zear
abestuten dana.
Aurten —1976— 88 urte ditula, omenaldi ederra eskeiñi
dio Markiña'ko erriak. Ortarako, beste gauza aintzagarri: as37

koren artean, berak, Aita Joxe Domingo'k aurretiaz egiña
zeukan «Markiña'ri Ereserkia» abestu zuten lenengoz eta kalerik kale. Goizean, amar ta erdietan, erriak eta Durango'ko
orfeoiak abestuta alkar meza Xemein'go eleizan; Arregi, Mugartegi ta Erlatx bertsolarien ekiñaldia, «Zerutxo»-ren dantzak
eta abar; azkenean, erriko pelota leku apaiñean egin zitzaion,
Ansola anden txistu ta abesti tartean, «txapela» ta beste maiteerakutsiak ematea.
Benetako euskaltzale, Aita Joxe Domingo'k lan ederra gaillendu du euskal arloan, musikaren bitartez alegia. Bere lanai
euskal izkia jarten, beti arduratu izan zaigu.

12.—GABIREL MANTEROLA URIGOITIA (1980-1977)
Langille zail, nekegaitz ta euskaltzale trebe. Apaiz ona, ta
apaizgoan dagozkion eginkizunai gaztetatik lotua. Kristoren
itza ta Jaungoikoaren erreiñua, lumaz ta mingaiñez —aitortegian atan ere— zabaldu ta arimetan bizi-azten alegiñak alegin egiñikoa. Gaur berton, 86 urte bizkar gain daramazkin
arren, ortan ari izana. Euskaltzale eredugarria, euskeraren onerako batzar guztietara jo oi zuen beti, bere agiriz ta solasez
batzarkideak poztu, azkar-azi ta indarra eman naiean.
BIZITZ-ZEAZTASUNAK.—Gizaseme jakitun —Urraburu, adibidez— eta erlijio-landan batez ere, seme-alaba askoren erri
emakprra duzu Zeanuri. Ementxe jaio zan Manterola apaiza
1890-3-17'an, Arregla kalean; urrengo egunean bateatu zuen
Uribe'tar Jose Antonio apaiz laguntzailleak. Gurasoak: Florentino Manterola Gortázar, Zeanuri'koa, ta Nikolasa Urigoitia
Eizaga, Gaztslu-Elexabeitia'koa. Aitita-amanak: aitaren aldekoak, Tiburtzio ta Frantziska, zeanuristarrak, eta amaren aldekoak, Fruktuoso, Otxandio'koa, ta Estef ana, Galdakano'koa.
38

Umetan bere errian azi ta ikasia dugu, guraso Jainko-zale
ta langilleen gerizpe goxoan. Gaztetan baita, Gddakano'n bere
osabeagaz bizi zala, goi-deiak bultzatua, Erruperto Aranategi
apaizarekin ikasi zituen latin iru urteak, iru urte auek batera.
Gazteiz'ko Apaiztegian sartu aurretik, azterketa batean ontzat
emanaz. 1905'tik 1913'ra, iru urte Pilosopi ta bost Teoloji
ikasi, ta urte berean apaiztasuna artzeko naitaez bear zuen adiñari zain egon ondoren, 1914'an egin zan jaupari, Prudenzio
Meló Gazteiz'ko gctzai zalarik.
Apaizgoa artu besterik ez, eta 1914'garrenaren amairantza
Eibar'era izendatu zuten, eta ementxe bizi izan zan apaiz-laguntzaille ta moja kapillau, arima arloan buru-belarri sartua,
eta euskal idazlaritzan lanik asko egiñez, 1936'rarte, ots, anai
arteko burruka sortu zitzaigun arte. Urte auetan Inglaterra'ra
jo zuen ume-talde batekin, Bizkai'ko agintariek aurtxo aiek zaindu zezan aukeratuta. An egona duzu ondoren 1948'rarte.
Urte orretan Euskalerrira biurtu, ta Zeanuri'n daukazu arrezkero, gaur arte, abade-laguntzaille ta idazteari atxikia. Euskaltzain urgazle, ohorezko.
EUSKAL IDAZLE.—Ugaria duzu Manterola, oparotsua benetan, anitz gai ikutu ta aztertu dizkiguna, naiz eliz-kutsukoak
nalz gizartean dagozkionak. Eibar'era aldatu ta laster, 1916'an,
asi zan idazten, eta etzaion geroz etdoitu bere luma azkarra,
ezta auldu ere «Agur»jen emandako artikuluetatik ikasi dezakegunez.
Zornotza'n sortu-berri zan apaiz-alkarteak ateratzen zuen
«Jaungoiko-Zale»-n agertzen zaizkigu bere lenengo lanak. Zenbaki bakoitzean bi naiz iru bat lan eman oi zizkigun. «Gama»,
«Mitarga», «Urigoitia», «Gabirel», «G.» zerabilzkin lanak
firmatzean. Illoroko zan «Jaungoiko-zale» asteroko biurtu zan
«Ekin» izenakin; emen ere iru lan ematen zituen Manterola'k
zenbaki bakoitzean: olaxe 1936'rarte. Baita idatzi izan du
«Euzkadi»-n, «Zeruko Argia»-n, «Yakintza»-n, «Argia»-n,

39

«Rarmel»-en, «01erti»-n, «Redención» eta «Agur»-en. Guzti ontaz gaiñera, Kristau Ikasbide ta Liturji-arazoak ere
etzion neke gutxi ekarri.
Emen argitara eman dizkigun libururik beiñenak:
1) «Jaungoiko-Zále» bazkunaren urteroko elizkizunean
egiñiko itzaldia (Zornotza, 1920).
2) Goi-izpiak (Zornotza, 1921). «Jaungoiko-zale» irarkolan. 113 orrialde. 42 neurtitz. Egilleak onela: «Giza-biotzak
yoranez beragandu gura dituan Egia ta Zorunak, ludi onetako
gauzetan susterrík eztauke; eguzkiaren izpi beroen antzera goitiko igaliak dira; norberegandu gura dituanak ba, nai ta naiz ez
adimen biotzak goirantz yaso bear. Auxe dala-ta, gai onetzaz
urte bi oneitan egin dituan itz-neurtu geyenak, aizkidetasunak
bultzatuta, egilleak idaztitxo onetan esitu dituanean, GOIIZPIAK izentzat ezartea otu yako». Baita jakingarri duzu Oxobi'k zesan au ere: «.Goi-izpiak bezalako liburu batek erakatsiko
dakote bizkaitar eta gipuzkoar umeeri eskuara, Euskalzainburuen mintzaldi eta idazki guziek baiño lasterrago*. Eta bertzalde, eskuararekin batean, haur horiek hartuko dute gogo
bihotzetan barna irakatsi kistarra» (Gure Herria, 1922, 51 orr.).
Eta Jesus'en Botzaren Deya'k: «Jaungoikoa ta euskera benetan
maite dituztenentzat guztiz egoki ta atsegingarriak dira Goiizpiak. Izkera garbi ta leunezko lorez apaindurik eskeintzen
zaizkigun neurtitz auek entzumena atsegiñduaz biotza berotu,
ta burua goi-argiz beterik uzten dute» (1923, 350 orr.).
3) Lenengo Euskal Egunetako itzaldia (Bilbao, 1922). Durango'ko Udaletxean emanikoa duzu. Euzko-Argitddariak atera
zuen.
4) Porziunkula Nekazka (Zornotza, 1924). Ozerin Jauregik
egiña, euskeraz.
5) Santuen Bizitza laburrak (Bilbao, 1925). Euzko-Argitaldaria'ren irarkolan.
40

6) Ipuintxoak (Zornotza, 1929). «Jaungoiko-Zale»-ren
irarkolan. Kristobal von Schmid (1768-1854) doixtarraren ipuisail bat euskeraz. 1934'an berriz argitaldu ziran.
7) Agirre euzkeltzale (Yakintza, 1934, agorril-urrilla, 323
orr.). Txomin Agirre'ren goratzarrez idatzia.
8) Goi-izparrak (Zornotza, ez dakar urterik). «JaungoikoZale»-ren irarkolan.
9) Y esu-Kristoren Nekaldia. Bilbao'ko Coliseo Albia antzokian antzeztu ziran Kristo'ren Nekaldiari buruzko 40 irudi.
10) Gabonetako Antzerki Yaunkoya. Berrogei Gabon-irudi, euskeraztuta. Bilbao'ko Coliseo Albia'n antzeztu ziran auek
ere.
11) Gotzai-idazkiak. Guda aurretik Mateo Muxika gotzaiñaren idazki guztiak Manterola'k bakarrik bizkaieraz jarri zizkigun, baita geroago Morcillo'ren lenengoa ere.
12) Irugarrengoen Irakaslea. Bizkaieraz ipiñi zuen au ere,
urte askotan.
13) Itzulpenak. Geroztik, bai inglesetik bai prantsesetik
gaztelerara ere itzuli ta osotu ditu liburu batzuk. Ona:
a) L'enseignement de la Moral chretien: La enseñanza de
la Moral cristiana (Bilbao, 1952), J. Leclercq'ena; b) La vie
du Christ dans son Eglise: La vida de Cristo en su Iglesia.
Leclercq'ena au ere. Lau argitalpen izan ditu: 1950, 1952,
1961 ta 1964; d) Christianismes et christianisme: Cristianismos
y cristianismo (Bilbao, 1952), Gustabo Thils'ena; e) L'homme
nouveau: El hombre nuevo (Bilbao, 1953), Lovaina'ko «Etudes Pastorales» -etik; f) Doctrina espiritual de Don Marmión
(Bilbao, 1953), Thibaut'ena; j) The physical fenomena of mistycism: Fenómenos físicos dei misticismo (Bilbao, 1953), H;rbert Thurston'ena, ta abar.