🕥 30-minute read
Euskal Literature V - 01
Total number of words is 3836
Total number of unique words is 2169
28.0 of words are in the 2000 most common words
41.5 of words are in the 5000 most common words
48.0 of words are in the 8000 most common words
AURRESOLASA
BADA ZEREGIÑIK.—EZ dut Dante zertan gogorazi. Mendigoizaleak, adibidez, Gorbei'ra igotzean, dala Itxina itsutik, dala
Zanburu aldapatsutik, berebat Barazar aldeko Atxuri txirristkorretik, poz-esnetan zuzendu oi ditu begiak egindako bide-arloari
begitu goxoa eman nairik.
Olan nik, euskal literaturaren bostgarren ale oni amala ezartean, neure biziko poza ta alaitasuna somatu dut biotz-barrenean. Egia esateko, oian trinkoan zear ibilli naiz, iñork urratu
gabeko zidor-gaindi ez gutxitan: arrigarritasun aundiz oartu
naizanez, gure kondairak eta 'literaturak itxalezko utsunak ditu
nainondik so-eginda, ta batez ere, utsune oietatik zerbait besterik ikasi gabe ditugula bizi garean mende onen lenengo berrogei urteak. Ez gara, ba, urruti ere aldiko artatik. Zer gerta ote?
Onatx, biotatik bat: bear bada ez da orretan iñor saiatu, edo-ta
ez dugu beren bererik aro orren zilborra saratu nai izan. Biak
dituzu oker larri, iñondikan ere.
Oraingoz geure literatura saillari loturik, aitortzea samingarri
bada ere, iker-lan utsaren zelaian adibidez ba-dugu zeregiñik.
Oraindik ez du iñork ere alor orretan irizpide zuzenez lanik
osotu, errazki dakusgunez ikusmira norberekoi batekin burutuak dira gai ortazko idatzirik geienak. Inguru-giroak asko esan
nai duelako, egiaren ordez gezurra aisa urkultzen zan garaian
egiñak izaki, ezta arrigarri gal ortan iñor gutxik baizik begi
zindoz ta garbi jokatu izatea.
7
Ori dala-ta, eusko kondairaz gaiñ, bee-beerengo maillatara
jatsia dugu literatura ere. Griñak, egia da, begiak lausotzen;
edestilariak, beraz, begi-garbi ari izan bearra du bere egitekoan.
Sarri, tamal aundiz, norberak asmaturiko izkilluz burrukatu oi
da, bat ere susterrík ez duten gaietan; norberak etsaiaren aurka
asmaturiko gezurrak bota nai dizkiogu irakurleari begietara, au
itsutu dedin eta geuk egitzat eman nai dioguna baizik ikusi ez
dezan. Gezurra dirudi, baiña olan dagigu.
Errez darabilgun tresna da gaur zabalkundea, ta begi-belarriz entzun-ikusi dugunetik errez ebazten: ortan gure ortzak,
amorraiñarenak amuzkian iduri, laster atzeman eta giltzatu litezke. Gauzak, ortaz, zio barik oker iragarri ta zabaltzea gaitz
izugarria danik ez esan. Geure gauzetan bear ez dan labanik
ez egiteko, anitz gaitan ikasi bearra daukagu oraindik. Itsusia da
noski, gaur onena opa dugula-ta, aurretiko jazo ta gertaerak geure eritzi zilo medarrez apaintzen jardutea; ez, ezta jokabide
itxurazkoa edestian bizkarka ibiltzea.
Onakoak dira —tamalez!— gaur-egunean berton, idazle askok erdal eguneroko ta aldizkarietan euskal literaturatzaz agertazi dituzten lanak. Zerk eraginda, baiña? Ez nalz emen nere
kabuz ari: andik eta emendik, askotxo urreratu zaizkit, nola
nik, euskal literaturan buru-belarri ari naizen onek, gisa orretako geiegikeriak eta egi-ezak salatu ta artez-azten ez ditudan
galdezka.
Beste aldetik, ez dira gutxi iñoren aoz itz dagitenak ere.
Bi-iruk iñoiz idatzi zuten zerbait, sariketa baterako bear bada,
presaz ta norberak ikusi-ala, egi-antzeko zerbalt sarri, ta beste
eunek ere orrixe berori ber-esango dute, orrela dan ala ez
bat-ere aztertu gabe. Joera exkaxa. Ez dezagun arin jokatu kondairari ez literaturari buruz. Gaur ba-da, baita, azpi-joko agiriagirikoa ere: norberarena ta norbere taldekoena da egia bakarbakarrik; besteena gezurra da, ta, gezurra ez baldin ba'da ere,
eder ez zaiguna ahantz-lurrez estaliko dugu, argitan ausaz dizdiz egin ez dezan. Makiña bat liburu, artikulu dagoz gaur
•8
orrelaxe idatzitakoak. Urliak maixu-aizez esana, sandiak axe saltzen du maixuki. Kontuz, mutillak! Gari artean zoragarriak
baitabil! Bestaldetik, girgitxaren xirrita, beti berdiña, etzaigu
alai ere.
V'GARREN ALEA.—Boskarren ale au, laugarrenaren lerro
ia berdiñez ibilki egiña duzu. Garai artan ez nituen merezi zuten
idazle ta iüazlan asko aitatu. Laugarren zenbakia geiegi ez azi ta
larritzearren ez nituen sartu, guztiak sartzera ezkero mukuru
konkorregia osotzen bait zidaten. Zan Bizkaian, zein Gipuzkoan
eta beste eskualdeetan askotxo ziran euskal barrutian kemen
aundiz lan egin zutenak; etzan egoki bat bera ere alboraturik
uztea: zerbait burutu duenak ez du nal, ta errazoiz, bazter
geratzerik. Izadiak zain eta muin dakarren legea duzu: zerorrek
nai ez duzunik, ez opa izan iñorentzat.
Errazoiketa orri atxikirik, ez da zuzen ez egoki au bai ta
ori ez aipatzea, euskal literaturaren kondairarik alik eta osoena
mamintzea baita nire asmoa. Ondorengoen lanak oretako dute
gure elertia inguru-giroz ta eder-senez, erdel literaturan esaterako Dámaso Alonso'k eta, egin duten antzera. Nik, ondoren
datozken oientzat oiñarri bezela, idazten asi nintzanean artu
nuen elburutik okertu gabe, urtez urte izan ditugun idazle xee
ta aundien bizitzak eta lanak edesten ekingo dizut.
Aurreko alean aitor bezela, danerako loratze irikia gertatu
zan guda aintziñako iru amar-urtebeteetan. XX'garren gizaldiaren lenenetik nolako bizi-naiak irakin zirakian, garai artako
aldizkariak dituzu batez ere testigu; geroago zeaztuko dugunez,
25'tik gora ziran euskal arloan, jori ta kamentsu, parte artu
zutenak. Politika, gizarte-auzi, erti-lan, nekazaritza, baserri-gal,
olerki-teatru, jolas-kirol, uzkurtz..., labur: gure erria osatzen
tresna guztiak erabilli nai izan ziran. Gure erriaren izan naia!
Euskera biztu ta bizkortu bear! Gogora Azkue, K. Etxegarai,
Kirikiño, Tx. Agirre, Manterola, Ibargutxi, Eguzkitza, Otxolua,
9
Orixe, Lizardi, Loramendi, Lauaxeta, Intza... idazlerik bikaiñenen sailla, eta sail onen biran eundaka geiago, geure izkera
gaizkatu nairik auzka gorrian.
Aintzagarriak ziran, izan ere, orduko lan-irritsa ta batasun
anaikorra. Alkar xuzpertu bearra! Bilbao'ko «Euzko Gaztedija»
ezta egungo bear aiña txalotua izango, orretan egin zuen lanagatik. Ba-zituen bere zalañtzak, gaur bezela nunbait. Baiña barnean zekarren, urduri, geroaren aal ezkutua. Ez du opa bizi
erosorik, ondo ulertzen du-ta taiu orren ondorena; ez, ezta ori
bere izangoa: erpiñerago jo nai du. Aldi ankerrak izanik ere,
xuzpertu ta gudara: erri izan nai du, ta iñoiz ere ez gatzai,
suntsidura. Ez áur-erostarik, luma artu ta burrukara. Ez du,
bear bada, Jerusalen berririk jasoko; baiña alegiñak erre bai
nagiak esnatzeko. Bakoitzak al dezaken neurrian erria duintzen eta eraikitzen ariko da: Ikasiz, idatziz, itzaldiz, teatruz,
mendirik mendi ibilliz..., esku-mende zeuzkan tresna guztikin.
Ni garai artan eta gaurkoan ankarkulo bizi izana nauzute;
ordukoa ikusi nuen gazte nintzala, oraingoa ikusi dakust urteen
goitiberan laban dagidala. Gure elertían begira beti, joan-garai
ura aztertu nai izan dut pizkat, ainbat paper eta aldizkari ikusmiratuaz batez ere. Konturatu naizenez, ekiñaldi ausarta izan
zan ura. Azken ale bi auek orren dirdai erdi-illa besterik ez
duzu. Baiña ez orregatik meritu gabea,
JARRAIBIDE EZ TXARRA.—Aldikada artako euskaltzaleak, ezin
dezakegu uka, eredugarri dira guztiontzat. Zarrak eta gazteak, alkar-uztartuak, orduan egin zuten lana ez zaigu jarraibidle makal. Joanak eman bear digu biotza oraiñari gogoz eltzeko; aiek, igazitako urteetako euskaltzale bipillak egin
zutena, eredutzat artu bear dugu gaurko kenkan aien antzera
ari gaitezen. Aien egiña ikusia dugu, gaurkoen ekiña alangoa
gogo.
Gaurko gaztediak —zaarrai ere ez iñausi ezer—lortu duten
garaipenik baüotsuena, nun-nai euskal zaletasuna loratan jartzea
izan da. Au zabal aitortu bearra dago, egiak ezpaitu arpegi
10
bat baizik. Naiz-ta oso-osoan ardietsi ez, ortan lerrenak egin
zituzten orduko aiek ere. Zein bata zein bestea ezin ditzakegu
uka. Irteira izateko, antz-zentzuna esnatu bear omen da: inguruka dugunak zer-nolako aizez ari dan ikusi, norberak ere
aren antzeko oiñatzak uzteko. Antzera jokatze ortatik dator
ondorioz, naiz gizartean naiz erti-lanetan, euki genezaken irteieraren indarrik altsuena.
Egia da au ere: erriak erriari dei dagiola. Idazle ta ertilariak
orixegatik nai dute batez ere antzekoen baltzu ta anai artea.
Artistaren musa bakartadea dala, esan oi dugu askotan. Egia
al da? Giroak asko dagike, ta ertilariari, bizi baka-tia eder
ba'zaio ere, lagun-artean gurago, kidekoen eragiña —itzezkoa,
idatzizkoa- begiko zaio; kritika bera ere bai, gizon jakintsuagandik baldin ba'datorkioke. Besteen lan-gogoak eta egiñikakoak
bere biziko lillura ta erakarpena dute lanera bultz-eiragiteko.
Besteengan dakusgun lan- garramoreak, gu ere araxe garamazki. Taldeka jokatu zuten beste orduko gazteak; gaurkoak
bezelatsu noski, ta onek beti dakarzki frutu urdiñak, onak.
Moltzo ederrak dabiltza gaur euskerarekin arazotuak, ikasi
ta ikasi nunbait. Olan segi ezkero, epe laburraren buruan jabetuko dira —ziur asko— gure asaben izkeraz; ez irakurri ta
idaztera bakarrik, aise mintzatzera ere iritxiko dira. Iraupena
bear ortarako. Euskera da gure arima, gure odola. Ez atera
zarata geiegirik. Erreza duzu «Gora Euzkadi!» abots zoliz
botatzea; euskera da gure aberri mintzoa, gure arnasa: illa
duzu baiki arnasarik eztun erria. Ikurriña, ederki; gudari ereserkiak, bapo, baiña oiek gabe ere antolatu dezakegu aberria.
Eta euskera gabe? Ba-dira gaur baietz diotenak. Orrela balitz
ere, gure erria ez litzateke egundo erri betea izango, euskerarik
gabe. Iñoiz irakurri dut: «Bere izkera jatorra lantzen ez duen
erriak, ez du bizitzerik ere merezi». Uste ortan zebillen Arana,
ta beste milla egiteko ta auzi artean, bere asaba zarren
mintzaira ikasteari eman zion, eta ikasi egin zuen aski ondo
etzekian euskera.
11
EKAITZ-ZIGORPETIK IRTEN NAI.—Gizonaren alai-litsa ez da
sarri iraupen luzekoa izaten. Euskaltzale kementsuak lanari
ziarduelarik, ekaitz zakar baten laiño beltzak izurratu ziguten
zeru urdiña, eta luzaroan izu-izotz-aro bildugarria gain zabaldu ziguna! Ondatze gogorra euskal literatur arentzat; debekatu zan euskeraz itz-egitea, kalean, elizan, etxean... Ainbat
liburu ederrek sute galantak egin zituzten plazetan, beste asko
lurpean gorderik, lizunak janda; euskerak etzuen tokirik eguneroko ta aldizkarietan... Ea ziran, egia esan, lur-barru lotu
ziraneko azi batzuen eme-nal ta alegiñak; balña geien bat
zigorpe lotsagarrian izotz artean zetzan gure zer guztia; eraso
biurriak artua gure izkuntza maitea.
Ez zezakean, alere, gisa orretan iraun. Odei-ots ta juzturi
artean ere buru eraikitzen asi zan euskal idazlea. Eta erria,
izuaren zarba bizkar gaiñetik dardar-azten. Aberria malte zutenak, «eusikeraren eriotzak Aberriarena ere bateratsu ekarriko»
lukela-ta, lanean asi ziran berriro. Lotan, edo zigorpean egonak
giñan luzaroegi. Lotsagarria! Esna adi, alper! Eta egiazko
edestiak aitortuko du nortzuk izan ziran aurrelari esnatze orreri
su ematerakoan. Olakoak apika ez du saririk bear, bal ordea
merezi du esker ona. Gaur, euskal loratze bipilla ikusiz pozarren gaudenok, ez gaitezen lili-ori gain arnas artu nairik egokitu;
begiak iratzar, goazen aurrera!
Era ona beti ederto. Neurkera ori, baiña., ez dugu beti zaintzen. Or gure akatsetatik bat. Gaur, geure izkuntzaren goraldiaz
konturaturik, ez gabiltz arrokeri gabe: alderdi ta talde bakoitzak beretzat opa ditu garaipenik arralenak. Ala ere; ez aal
dugu guztiok lan egin? Zegatik kentzen diozu zuk zeure anaiari
berea duena? Zuk bezin zintzo ez al dio lanari ekin? Berdin
jokatu zuten gudate aren aurreko aiek ere, alkarren leian noski;
ba-zituzten beren arteko izki-mizki, altu-ezin eta lipiztak, balña
euskeraren alde jokatzerakoan, eztabaida oiek albora utzi ta
denak giar-lakain bat eiorik, lanari oratzen zioten. Zan giroaren
aurka, oian itsuan barna bezela bide egin zuten. Aiek egiña,
12
guk nola ez? Arrezkero asmakizun eta tresna berriak ditugu
izkuntzan eusteko, eta galtzeko. Oiek bear bezela erabilliaz,
aurrera jo bear dugu. Euskera da gure arnasa, euskera gabe ez
gara euskaldun. Eta euskaldun ez ba'gara, zer gara? Enda ta
erri bezela, gabea, ezerez uts; nortasun berezi barik, euskaldun
ez, beste edozer baizik.
GAUZAK BEREN ARDATZEAN.—Egi utsa: zer bakoitza bere
erroari datxikiolarik daukazu apain eta lerdenen; andik at motz
ematen du, ez bait dago bere dendunean. Guk dugun ezaugarririk bikaiñena euskera da; egiz ta egitez au onartzeko lain
ezpa-gara, bide okerrez gabiltzala esan bear. Gaur txorakeri
askotxo esan oi da masaillak bat ere lotsa-gorritu gabe. «Abertzaleak izan ezkero...» kantatzen dugu; eta «Euskera dugu abertzaletasun azia erein eta erroak egin ditun gogoaren ezagugarria». Zertan gara orduan? Aizea astintzen ote gabiltz? Aoak
ez al dio barneko zauri-miñaren adía? Gezur-zulo bear bada?
Gure erri zarra diru-min izan omen da; gure malak jateko
lurruntsuz omen ditugu kunkuin; geure eskubideak zaintzeko
ere beti izan gara errimeak; naiz sal-erosketan naiz industriar/loan, oso antxiñatik izan gara entzute zabaleko; Arana-Goiri'gandik onantza batez ere, abertzale zindo asko omen da Euskalerrian. Ekin aiña arekin izan du euskaldunak anitz arazotan.
Ori guzti ori, ederto; baiña biotz-muiñez maite bear gendukean
euskera bertan bera uzten ba'dugu, zer balio dute dauzkagun
beste doai guztiak?
Irualtza garaian gaude oraingoz. Ez dugu besterik mingain
eta lumaren moko. Erri zapaldua ei gara: orrela da. Baiña politika larregi dagigula-ta nago, edo beintzat merkeegia. Politika
maillan jartzen ditugu gauza guztiak. Ez al dira beste alderdi
asko ere begiratu bearrak? Ona egunokaz irakurri dudan aitorpen au: «Izan ere —dio Joxe Lizarralde'k—, badirudi Euskal
Herrian ez dagoala problema bat baizik. Eta horrela ustekabean
eta borondate onenez, gizona irentzen, txikietatzen eta birrin
13
tzen ari garela uste dut. Gizakiak alderdi asko ditu izan. Gu,
ordea, ugaritasun eder hori alde batera utziz, beti punto berean
gabiltza mailuka. Gizatasunaren zentzua apur bat duenarentzat
aspergarri ere gertatzen da beti lelo berdiña entzuten egon
beharra. Areago giza pertsonaren alderdi eta arazo nagusi batzu
ukitu ere egiten ez direnean. Horixe da, dudarik gabe, gure herriko aldizkarien kasua; kasu grabea eta salatu beharrekoa,
noski! Iraultza egin beahrrekoa izanen da, balña ez ditzagula
zentzuna eta umorea gal. Bestela, gureak egin du. Azken fincan,
zertarako litzateke iraultza orokorra, bienbitartean geure burua
gal bageneza!» (Zeruko Argia, 1977, martxoa-20, 4 orr.).
Euskal idazleak, beraz, Euskalerria ta euskalduna, beurok
dituzten alderdi, doai ta gaixo guztiekin, gaitu ta aintzat ematen
saiatu bearrean daude.
14
BIZKAIA
1915-1940
«Esnatu bearra dugu, egunetik egunera esnatu ere; lo egon gara, ta ez
dugu lorik bear. Gauden ernai ta zur,
begiak —barru ta kanpo— garbai ia
zoli, iraizarri bear ditugu; ez ditzagun
lo-mokor euki.
Aunitz doai ditugu euskaldunok oindio ixillik dauzkagunak. Bein eta berriz, estálkia jaso ta argi joritan ipiñi
bear ditugu oiek ere, gaurko naste ta
aize-bolada itsu onetan noski.
Millaka urteak diralako kultura balen jabe gara, ta ezin dezakegu iñolaz
ere gizaldiak ekarri diguten jakintza
ori bazter utzi; geure geureak dira
ainbat auzi ta korapillo geuk geure indarren arnasaz bakarrik askatzekoak.
Izkuntza dugu doai oietatik aurrenengoa, beste zer guztien gaiñetik
zaindu ta jagon bear duguna; eta ondoren, orrek berari lotua lez daraman
uzkurtza —aintziñatiko gure Urtzi
gurtzea—, erlijioa noski.
Kondairazko une onetan bizi gara
orain, etorkizun danari, geroari begira
ain zuzen; gero ori, ernai bizirik, geuk
denok —Morbera ta erri bezela— mamita, indar-azi ta urgatzi bear dugu».
O'tar Jagoba
LABURPEN
Sarri esan oi dugu gaur, euskal elertían buruz, mendeetan zear
aurretikoak utzi digutena urri samarra dala, naiz-ta geuk uste baiño
alor zabalago euki. Tankera ortan mintzátzeak ez digu mesede aundirik egingo, geure zabarkeriaren seme baita sarri askotan: ongi aztertu gabe ditugu oindio sail dexenteak. Norbaitek azal samarreko
azterketa ondoren maisuki bota diguna, ori berori ber-esan oi dugu
gaia bera sakonago aitzurtzen saiatu gabe.
BILDU PUSKETAK ERE.—Aitzol'en garaiari ekiñik noski, esku artean
darabilgun literatur kondaira au, laugarren aleari zegokiona alegia,
geiegi ez mandotzearren, albora Utzi genitun ainbat idazle, idazlari
eta aldizkari aipatu gabe. Oiek ere aztertu nai izan düitut era
eurekiri osatu V'garren ale au. Kristo'ren itzak ber-arturik, «Colligite
fragmenta» —jaso pusketak— esan oi dugu. Orrela da. Merezi dute.
Giza-adia, antsi ta apetak dira, euskaldunarenak, eta merezi dute
arduraz, larraiñean uzta bezela, batu ta gordetzea. Pagadi lerdenean,
Aralar'en adibidez, tantai tartean ederki datoz arabegi txikiagoak ere.
Bizkaitarretara mugaturik, ez dira auek zinbriki kazkarrak ere:
F. Belaustegigoitia, Imanol Enbeita, B. Gaubeka, Gotzon Urrutia,
Bedita Larrakoetxea, Pi Aba, Mañariko, J. A. Oar-Arteta, Bizente
Ametzaga, E. Gorostiaga, Andima Ibiñagabeitia, F. Atutxa, Aita
Julen Yurre, Manu Ziarsolo, Balendin Enbeita, Bizente Batiz, J. Andoni Goiria, eta auen biran beste txikiago batzuk jarraigoko bezela.
AGERKARIAK.—Gizartearen aurrerakuntzak oiu-patarraka eskatzen
duena, gogo lantzea, kultura da dudarik gabe. Gaur iñoiz baiño aukera
geiago dugu ortarako. Baiña, egia esan, aurreratu bai gero? Lena
ta oraiña berdiñean ipinten sartu gabe, ezta alderatzen asteko ere
gudate aurreko lan-arrenkura ta gaurkoa; orduko urte batzutan, mendi
beela doan, ujolak bezela eragozpenak aurkitu arren, etziran aiek
zekarren bidea utzi ta beste bat artu nairik ibiltzen.
17
Or duzu erreskada bikaiña, egunerokoz eta aldizkariz osotua. Gaur
ez dugun zerbait zeukaten aiek, lan orretan ari ziranak noski: etzuten
aiek kritika ezkorrik egiten, baikorra baizik. Laiño itsu goibelean
maiz urrats eginda ere, etsipen-lezan etziran iñoiz jausten; otso antzera ere etzioten alkarri oratzen batak besteari su eman eta talde-lan
bikaiña burutu baizik. Interesgarria zaigu orduko agerkarien jokabidea,
oindiño gutxi besterik aztertu gabea.
EUSKERA GORATU NAIA.—Abertzaleak bairik bat Bilbao'ko aldundi ta
Udaletxeaz jabetuz zijoazten apurka apurka. Gure gizaldiaren bigarren
amarnakoan sortu zan, Kosme Elgezabal aurrelari zala, Euskaltzaindi
bat eratu nai bizia. Udaletxeak, berriz, 1918'an geienak abertzale zirala,
lau euskal Ikastegi j artzeko erabakia artzen du, bi Erri bera'n eta beste
bi Indautxu'n.
Egunerokoak, gero ta euskera geiago zekarren beren orri-aldetan:
Kirikiño'k «Euzkadi»-n zuzentzen zuen «Euzkel-Atala» oso entzute
zabalekoa zan. «Euskal Laguntza» alkarteak ainbat liburuxka atera
zituen. «Euzko-Gastedija»-k ipuin-sariketak eratzen ditu 1914'an, Kirikiño, Zeferino Xemein, Jose Errazti, ta Altuna'tar Joseba maiko
dirala. 1915'an, antzerki sariketa, «Euzkeltzale-Bazkuna»-k eratuta,
Bilbao'n bertan; amar idazlan aurkeztu ziran: Aizkibel'dar Bingen'en
«Jai Alai», Zeferin Xemein eta Karmel Errazti'ren «Olerkari biyak»
sarituak; baita Jose Gartzia Goldaraz'en «Maitasun eta Gorroto» ere.
Maikoak: M. Arriandiaga, Jose Eizagirre ta Kirikiño.
1916'an omenaldi ederra egin zitzaion Euskerari, Bilbao'ko Kampos
Eliseos teatruan. Donostia'ko «Euskal-Esnalea»-k eratu zuen jorraillaren bian, A. Kanpion, K. Etxegarai, G. Muxika, A. Barriola, B.
Garitaonandia, J. B. Larrera ta I. Gainzarain buru zirala. Itzaldi
ta musika, egun zoragarria; Kanpion, Azkue, G. Muxika ta Larreta
izlari, K. Etxegarai'k eta Txomin Agirre'ek ere beren lanak irakurriz.
18
1.—JOSE MARIA GARATE GALLASTEGI (1860-...)
Igarri barik zorakortzen gaitue gure erriak, baita bazterrik
ezkutu ta urriñenean. daudenak ere. Orrelaxe dugu Berritu,
Bizkai'ko ibar panpoxa, Milloi'tik so-egin ezkero batez ere.
Markiña'tik Ondarru'rako bitxabalak gurutzatzen diu erdi^erditík ezker-eskuma txairo zabaltzen dan erri azitxoa; basetxeak
ditu or-emen zoragarri etzanik, eta Artibai dator marmarati
Plazakola'tik beera... Ortxe ibai ertzean, Milloi azpian jaio zan
Garate, euskal idazlea, Munisolo basetxean, 1860-9-22'an.
Oraindik gazte zala Bilbao'ra aldatu zan, eta ementxe egin
zitzaigun idazle baserri tik zekarren jitari kemen berria txertaturik. Ainbat idatzi zigun «Euzkadi»-n prosaz ta bertsoz.
Abertzale zintzoa baitzan, aren neurtitzak ere erri-goralpen eta
maitasunez beteak genitun.
Ba-zituen beste maitasun batzuk ere. Berritu'n zegoelarik,
urtero lez joan oi zan Markiña'ra, Karmen'go Amaren egunez.
«Miren Karmenguari Agur» deritzan olerkian, onela dabes:
«Karmen'go Ama, Miren Garbia,
sortua orban bagarik,
iiian amasei-garren egunan
gatoz Zeugana apalik;
askatasuna Euzkadi'rentzat
Zeugandik jaritxi nairik,
bene-benetan itxaropena
Zeugan daakagu jarririk».
19
Amar ahapaldi dauzka poema gartsu onek, eta egun eder
orretan Markiña'ra doazten zaar eta gazte guztiai Karmen'go
Amari eskatu dezaiotela diotse esker ugaria, Euskalerria dagoen
uztarripetik guztion adorez atera dezagun. Gerra ostean, erria
zotinka, ardiak artzain gabe, egoera itun negargarria. Olerkariaren biotz Jainko-zalea bertso jorietan bizkortzen da, galburu
eldua iduri. Bilbao'n il zan.
2.—JUAN BAUTISTA ARROSPIDE
ETA OMAGOXEASKOA (1869-1952)
Busturi'n jaio zan Arrospide 1869-10-7'an. Muxika'ko
osagille izana urte askotan. Gernika'n il zan 1952-5-15'an, 82
urte zeuzkala. «Bizkaita¡r zindo ta euzkotar agurgarrija zan,
—diosku Abandotarrak—; osagille lez, erritar gustijak maite
eben, ez bakarrik osagille ona zalako, euskeldunen aizkide zalako baño». Euskaldun jator eta jakintsu lez, euskeraz mintzatu:
oi zan. «Izlari berrksuba zan eta izkuntzokijetan itz-egiten ebanian, entzule gustijak piztuten ebazan, guztiz txalotua izanik».
Jel-azi erein garaia zan, gizaldi onen bigarren urte-amarkotik aurrera. Aldi aretan Bizkaia'n euskal izlari ta oleskari trebeak ziran ernetako batzarretan batez ere, Arrozpide, Gorgoni
Errenteria, Ibiñagabeitia'tar Gal eta Enbeita'tar Kepa. Ura
bai Jel-azia zabaldu bearra! Busturitarrak biztu-azten zituen beste irurak, Kepa'k bere olerkietan sarri dioskunez.
Arrospide izlari ez-ezik, olerkari sutsu ere ba-zan; laguntasun aundia eskeiñi zion beti Muxika'ko Urretxindorrari,
bai bertsogintzan eta bai gexorik aurkitzen zanetan: 1929'an,
Enbeita naikoa gexorik egon zan bere eztarriko gaitzepela zalata. «Euzkadi»-k, «Euzkerea»-k arpide bana iriki zuten Arrozpide'ren eskariz, eta txindi ugaria etorri zan Enbeita'ren eztarri bikaiña osatzeko. Orrela segi zuen berriz kanta ta kanta.
20
Argia zan busturitarra: lenengo ikasketak Gernika'n egiñik, osalaritzakoak Madrid'en, Paris'en eta Berlin'en burutu zituen.
Bere berezitasuna; birikiak eta biotza. Arana-Goiri'ri beronek
lagundu zion Sukarrieta'n bere azken orduan.
OLERKARI.—Egiazko euskalduna bezela, benetako abertzale
ere ba-genduan. Abertzaleak itz-labur adierazi oi ditu bere
aberriakiko ¡biozkada ldun-eztlak, oleriri-senak berojtuta bizi
ba'da batez ere. Olerkari zan Arrospide, ta orrelaxe erakutsi
zigun sarritan bere lan bikaiñez.
Gazte eldua zala, 1902'an, asi zan olerki lanak argitara ematen. Aien artean ona «Euzkotarrak euskotarrakin» deritzana,
Aingeru Zabala'ri eztegu egunean opatu ziona (La Patria, 19023-23'an). Beste au ere ezaguna da: Axular eguna. 1925'an,
Euskaltzaleen Biltzarra'k Sara'n ospatu zuen bere urteroko
eguna, iraillaren 14'an, «Gero» liburuaren ñapar idazle azkarraren omenez ain zuzen. Saint-Pierre kalonjea izan zan elizizlari, ta ango erri-etxeko aretoan, Biltzarraren urteko goraberak aztertu, ikusi ostean, Axular'i eskeiñi zitzaion merezi zu^n
omen errikoi berezia, J. Etxepare'k, G. Lakonbe'k, J. M. Barandiaran'ek eta bazkuneko idazlari Jean Elizaide'k itz-egiñik.
Aurretik iragarrita zegoen olerki-sariketan Arrospide'k irabazi
zuen Mayi Elissague Donibanekuak eskeiñiriko makilla.
Antzerki bat ere ba-du lenengo sariz sariztatua: Meza osteko
jaya. Antzerki au batzoki askotan antzeztua ta txalotua izan
zan, bere garaian.
(Ikus Euzko*Gogoa, 1952, 3-4, 49 orr.; S. Onaindia, MEOE, 649
orr.; J. San Martin, Escritores euskéricos, 39 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 309 orr.; Jon Bilbao, Eusko-Bibliografia, I, 323 orr.).
21
3.—JOSE RAMOS AZKUNAGA ARREGI (1873-...)
Otxandio'n sortua, 1873-4-5'an. Egun berean bateatu zuen
Santa Marina elizan, ordun bertako apaiz-lagun zan Bernabé
Ozerin Puxana'k. Jose Ramos izena ipiñi zioten, Deunoro Azkunaga ta Fruktuosa Kastañares, biak Legutiano'koak, aitaamabitxi izanik.
Bertan ezkondu ere egin zan, 24 urte zeuzkala, ogeitabost
urte zituen Tomasa Biteri Barrueta bertako alabearekin 189712-11 'an. Bere aitak bezela, bumi-arotz edo errementaritzatik
atera oi zuen zer-jana. Geroago aipatuko dugun Karlos Azkunaga Arregi-ren anai. Ta bere gurasoen ogibideari gar aundirik ez ziolako edo, bere anaiak lez alde egin zuen Qtxandio'tik, emengo eleizako ildakoen liburuetan ezta ba bere eriotzarik aurkitzen.
Araba ta Bizkai mugako erri ospetsu ontan ba-zan garai
aretan euskaltzaletasunik; Arrese-Beitia, Iturzaeta, Artzubiaga
ta abar idazle fiñak ziran, eta suak sua ematen: Azkunaga ere
idazle biurtu zan. Azkue'ren «Euskalzale» aldizkarian «J. P.
A.»-rekin izenpeturik datozen lanak —1897: «Itandua zelan,
erantzuna alan», «Akiliñoren biurrerea», «Burtzalña ta laguna»;
1898: «Iaindo», «Izkirimiriak», «Amalau eta Ialndo», «Arri
zukua», «Kanpai edo txiliñak», «Arrana», «Txilin itzala», «Egia
ta guzurra», «Anton, semea ta astoa», «Maritxu»; 1899: «Izkirimiriak», «Peru ta Txomin», «Fraisku ta Anton», «Otzandiok Vascofilori», «Txomin Bakarrik», «Kurutze Donea», «Batzoki baten eriotza bizigarria», «Itxas gertaera negargarria»,
«Euskalerriko neskatillai» ta «Miragarrizko iazoera bat»— bereak ditu ziur askorik.
Banaketan «Otzandio» ere erabilli zigun bere lanak izenperatzekoan.
Orduko beste aldizkaritan ez dakit idatzi zuenik, baiña
«Euskalzale»-n ipuin, izkirimiri ta Otzandio aldeko jazoerak
22
gatzalez poliki zekien txipriztatzen. Euskera arin, sudur beltz
maltzurrezkoa darabil geien bat, euskal jendeari atsegingarri
zaiona nunbait.
(Ikus gaur Otxandio'n arimazai, dagoen Jose Astorkia'ren oarkizunak).
4.—PRIMITIBO MALAXETXEBARRIA (1875-1948)
Axangiztarra. Aita kaputxinoa. Latin eta abar Montehano'n
ikasi ondoren, Basurto'n artu zuen buruñurdunen jantzia,
1891'an. Jarraian Ondarrabi'n Jakintza ta Teolojia Leon'en
ikaslaz, Leon'en bertan apaiztu zan. Bizitzarik geienean Bilbao'n bizi izan zan egotez; baiña guda-istilluak asi ziranean,
Portugal'era jo ta Oporto'n jarri zuen bere egoitza; andik iru
bat urtera Barzelona'ra aldatu ta emen urte batzutan gazte
sarberrien zuzendari izan zan. Berton il zan 1948-11-27'an,
73 urteko zala.
Oso ezaguna zan Bizkai'n. Arima-zaintzeaz kanpo, ba-zuen
egingo berezia: elizetako armcnium zaar guztiak berak konpontzen zituen.
Idazle bezela, berriz, Bizkai'ko «Jaungoiko-zale» agerkarian idatzi zigun, bere izenez eta baita batzutan «Mazelagan'dar
Aya» izen-ordez ere.
5.—FEDERIKO BELAUSTEGIGOITIA LANDALUZE
(1876-1947)
Laudio (Araba)'n jaio zan 1876-9-3'an; aita, Federiko,
Laudio'koa zan, eta ama, Maria Dolores, Orduña'koa. Egun
berean bateatu zuen Pedro Benito Ordeñana'k. Lenengo urteetan Laudio'n eta Bilbao'n bizi izan zan, eta ez ekian euskerarik.
23
Ikastaroak, batxillerra, Orduña'ko jesuitetan lenengo urteak eta
Chamartin'en azkenengoa, egin zizkigun. Gero, Filosofi Letrak Eskorialen ikasi zituen; legetza, ostera, Zaragoza'n,
osotu zuen, «Licenciado en Derecho» titulua ere, 1900-6-26'an,
bertako Ikastetxe nagusian aterarik.
Durango'ra ezkondu zan 1907'an, Maria Ortueta Sagastagoia, Axpe'ko alabearekin: onen ama Balentin Berriotxoa'k batteatua izan zan; ezkondu, Rufino del Campo, Orduña Antigua'
ko kapellau senitarteko zanak ezkondu zituen. Eta arrezkero
guztian, beingoan eta betiko biotzez durangartu zalako, berton
bizi izan zan 1937'rarte. Urte onetan Lapurdi'ra jo zuen, eta
emen Angelu'tik, euskal-lan bikaiña burutu zigun; azkenez,
Marsella ta Casablanca'tik ibilli ondoren, Bizkal'ko itxas-ertz
uri Arenata'ra jo zuen 1941' an, eta ementxe il zan 1947-723'an, 71 urteko zala. EUSKALTZALE.—Ezkondu aurretik, aren alabak dioskunez,
txarto ta nekez egin omen zuen euskeraz, baiña al zuen guztian
eta lagun zitun guztiekin euskeraz ekiten omen zion, 30 urte
zitunerik batez ere. Orrela, ekiñez, zearo menperatu zuen.
Noiz asi ete zan euskeraz idazten? Erderaz ikasle zala
ere idatzi zuen aldizkingietan. Euskeraz ez dakigu noiztik jarduna dugun; baiña 1918'tik aurrera agertzen dira bere euskal
lanak, «Umetxoentzat», Donostiako «Euskal Esnalea»-n. Garai
ontarako ederki menderatuta zeukan bere izkuntza. «B'tar P.»,
«Landa», «Belaustegi'tar Perderika» ta olakoak erabilli zizkigun lanak izenperatzean. Euskaltzain urgazle izan zan, lenenr
gotik, Donostia'n, Gipuzkoa'ko Aldundiaren jauregian, 191910-26'garreneko batzarrean izendatua. Kezka bat zekarren

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Euskal Literature V - 02
- Parts
- Euskal Literature V - 01
- Euskal Literature V - 02
- Euskal Literature V - 03
- Euskal Literature V - 04
- Euskal Literature V - 05
- Euskal Literature V - 06
- Euskal Literature V - 07
- Euskal Literature V - 08
- Euskal Literature V - 09
- Euskal Literature V - 10
- Euskal Literature V - 11
- Euskal Literature V - 12
- Euskal Literature V - 13
- Euskal Literature V - 14
- Euskal Literature V - 15
- Euskal Literature V - 16
- Euskal Literature V - 17
- Euskal Literature V - 18
- Euskal Literature V - 19
- Euskal Literature V - 20
- Euskal Literature V - 21
- Euskal Literature V - 22
- Euskal Literature V - 23
- Euskal Literature V - 24
- Euskal Literature V - 25
- Euskal Literature V - 26
- Euskal Literature V - 27