🕙 29-minute read

Euskal Literature IV - 25

Total number of words is 3741
Total number of unique words is 2071
27.5 of words are in the 2000 most common words
39.9 of words are in the 5000 most common words
46.4 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  Garbizale? Gerra ostean, mendiz onunzko liburuak irakurtzen asi zitzalgun, eta leendik ere begiko zituen itz berri batzuk
  poliki sartzen dakusagu, «eskuara hetaz hazi» nairik. Lalitte'k
  onan: «Orduan garbizale edo puriste baten fama bildu zuen,
  Bizkitartean, han-hemenka urrunchko joanik ere hitz-berriketa, uste dugu ez duela banabertze gure mintzaire chaharra
  achaletik ere histu. Errana dugu lehenago ere, eskualdun izkiriatzalleen nausitzat baginaukala».
  (Ikus P. Lafitte, Gure Herria, 1932, XII, 259 orr., ta Buruxkak,
  bigarren agerralciiaren aintzin-solasa; J. Elizalde, Gure Herria, 1955,
  XXVII, 279 orr.; Oxobi, Gure Herria, 1935, XV, 1 orr.; G. Lacombe,
  
  393
  
  RIEV, 1933, 320 orr.; I. Omaetxebarria, Euskera, 1959, 199 orr.;
  L. Villasante, HLV, 300 orr.; L. Mitxelena, HLV, 155 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 504 orr.; J. Bilbao, Eusko Bibliographia, III,
  276 orr.).
  
  4.—PIERRE LHANDE HEGI (1877-1957)
  G. Eppherre'k: «Zouiñ orduz goure begiz ikhousi nahi badugu itchura edo begitharte bat, Ziberoua egiazki ezagut-erazten eta maitha-erazten deikuna, Ziberouaren beraren begithartia dena, goure gogo-bihotzek arraphitz-erazten deikie Aita
  Lhande-en begitharte ezinago maithagarria. Aita Lhande eta
  Ziberoua bat beitirade, orai eta aspaldiko ourthetan, orai eta
  agian! sekulakotz».
  Zaii zaigu noski A. Lhande jesuitaren nortasuna, dagokionez, agirian ezarri ta aditzera ematea. Ertzik asko ditu, ots, lanarlo ñabar eta desberdin askotan buru-belarri jarduna dugu; ez
  euskal alorrean soilki, beste kanpotiko lur asko ere jorratu zigun gizakume urduri onek.
  BIZI-ZEAZTASUNAK.—Baiona'n jaio zan 1877-7-9'an. Basagaitz zan bere egiazko deitura, baiña bere aitonaren ezizenak
  —Allende— irten zuen nabari, erriko paperetan batez ere. Sortzez baionarra izanik ere, Lhande'k zuberotartzat zeukan bere
  burua; ume-umetatik, bada, —baita gero ere— bere amatxik
  Zalgiz'en, Zuberoa'ren erdi-erdian zeakan jauregian ematen zitun aldikada luzeak. Ementxe ikasi zuen euskeraz ere, bere jolas-lagunekin, «ango aurrek oro euskaraz ari beitziren, Ziberotar
  plañez». Aita sal-erosle zan.
  Baiona'n osotu zituen Lhande'k bere leen eskolak, San Bernat ikastetxean, Kristau Eskoletako Anaiakin, Azkarra zetorren;
  zortzi urtedun zala, ohorezko gurutzea irabazi zuen, eta ura paparrean zuela eldu zan etxera. Amaren poza! Aita illa zuen, eta
  ama alargun zegoen 1885'tik, eta onek haren jite ezinago abera394
  
  tsari «plegu berehezi bat» eman zion. Orduantxe, ain zuzen,
  asi zitzaion umetxoari biztu ta aunditzen apaizgorako deia. Ortarako, Zalgize'tik bi urratsera dagoen Maule'ko Prantzisko
  Deunaren ikastegira doa, trebe bezin zalu bere barne-lantzeari
  ekiñez. Bein, an zegoela, txango bat egiterakoan, Maule'ko gaztelu zarra ikustera joan omen ziran ikasleak, eta Lhande gazteak «buria oro arrigarriz», idatziz jarri zituen guduka aren
  goraberak; prantsesez poesian ipiñi omen zituen, Birjilio latin
  idazle zarraren kobla-moldetan.
  Amasei urtekin Baiona'ko Seminariora joan zan, Filosofia
  ikasten. Lagun eta adiskide miñak zituen emen, zuberotarrak
  ere bai. Apalzgaitegi ontan igarotako bost urteak lan eta otoitzurteak izan zitzaizkion Lhande gazteari. Eder zitzaion garal artatik frantsesez eta euskeraz idaztea, itz-neurtuz ala ere. Aren
  leen frantses kopla ta artikuluak «Le Conseilles des Farnilles»
  eta «Le Patriote des Pyrenees»-en agertu ziran, Nadi-Preherel
  naiz Petit Pierre'z izenduta. Nagusiak, iritzi baten, au etzuten
  ondo ikusten, eta onako ondo ezin etorri bat sortu zan nagusi
  ta ikaslearen artean; egun baten, beraz, egun mingarri baten,
  agur-egin zien Ikastetxeari ta bertan zeuzkan adiskide miñal.
  Lhande'k, ordea, eliz-deia sumatzen. Eta egun batez, «gogakaldi suhar baten egitera» joanik, bakartade artan artu zigun
  «bere biziko jesuixta eginen zela»-ko xedea. Eta Rodez urian
  sartu zan Jesuiten etxean, 1900-9-5'an. Amar urte emango ditu
  apalztuteko, ta amalka bere ilosketak burutzeko, jesuiten bizimoldeari dagokionez. Ainbat errialde ikuskatuko dizkigu anartean: Beljika'ra doa lenengo bere jesuita lagunakin, 1902-9-8'an
  leen botuak egiñik. Ondoren, urte betez, Inglaterra'n bir-artzen
  ditu bere larin, greka ta frantses ikasldzunak. Beste bi urtez
  Olanda'n ikasten ditu filosofia ta zuhurtasuna. 1905'an eta
  1906'an, bi urtez, Espalña'ko Puerto de Santa Maria'n frantses
  erakusten du. Berriz ere Beljika'n daukazu, Enghine urian, lau
  urtetan teolojia ikasten. Bitarte ortan, 1910-7-28'an, apaizgoa
  artzen du Tolosa'n. Ogei ta amalru urte dauzka.
  395
  
  Beti urduri, ikasi ta idatzi zebilkigun urte oietan. «Haren
  gogua bethi alha ari zen eta haren luma thal-gabe pharra-pharra», dicsku G. Eppherre'k. An naiz or, zebillela zebillen tokian, liburu-gaiak billatzen zituen, eta mami-jariozko liburuak
  osotu. Ez, Lhande etzan besteen eiñekoa. Eta orrez gaiñ beste
  alderdi au ere aitatu bear dugu: «Haren bihotzian Euskararen
  eta Euskal-Herriaren amodiouak etziala ogen-egiten haren
  aphezteko lanari eta estudio suerte orori». 1911'tik 1921'ra, Tolosa'ko Ikastetxe nagusian euskal irakasle ta Euskalerrian —Ondarribi'n eta Ernani'n— jesuiten ikasguetan, arima arduradun
  bezela, bizi izan zan arterik gabe: irakasle ta alta ezpirituala
  noski. Euskalerriaren alde egin zuen, mintzaldi gartsu baten
  ostean, Bidaso'z emendik etzala ondo ikusia jaMn-erazi zion
  gobernuak, eta emengo adiskide ta gauzai «berriz arte» esanik,
  Tolosa'ra zuzendu zan, an ostera ere irakasle lanari loturik.
  Izlari sutsua genuen A. Lhande: mintzo milla iñarrez indaraziaren jabe. Trebetasun onek maiz eraman oi zuen Paris'ena;
  eta egun batean, berak usterik etzuela, Paris'era aldatu zuten
  nagusiak zati baterako beintzat. G. Eppherre'k: «Goure Ziberotar aphez ezpiritu argia, luma xothil eijerra eta elhestari gochoua orozbatkoz jouan zen Pariserat Etudes agerkarian izkibaiño bezala eta pheredikari handi bezala». Gizarte-gaia zerabillen geienik bere itzaldietan; irratitik ere mintzo zan, eta denak aditzen zioten biotz-dardar; Paris inguruko eremu itsetan
  zebillen batez ere erlijio azia barraiatzen. Berak uste etzuen lakoxe arrakasta ta ondorea zeuzkan: nun-naitik zetorldon laguntza bere gizarte-lanerako. Guzti orren berria Etudes agerkarian zemalan. Ordan sortua noski, geroxeago Verdier kardinalak anditu zuen Paris ondoko lan ezin obe ta baliotsuagoa, G.
  Eppherre'k: «Eztetzazkegu aipha haren lanak eta harat-hounakak eta pheredikiak oro; bena bost ourthez burutu zutian 52
  eliza, 90 gazteen bil-toki, 58 parropia-etche, 40 eri-soueñgia,
  12 eskola, 8 haur-baratze eta 14 haurtegi; eta erosi ere 90 lureremu obreentzat». Etudes'erako idatzi zituen artikuluak, eta
  396
  
  iru liburu —«Le Christ dans la banlieue», «Le Dieu qui bouge»
  eta «La Croix sur les fortifs»— ere orduko lanak ditu. Zortzi
  urtetan mintzatu zitzaigun irrati-mintzez.
  Ego-ukaldi aundiago batzuk emana dugu oraindik; EgoAmerikan ibilli zitzaizun, baita Madagaskar ugarte ederretik
  eta goiz-aldeko India'tik ere; Ameriketan euskal talde aundiakin ar-emana izan zuen, Madagaskar'ko mixiolariak zearo ikertu
  zituen eta India'n Xabier'ko Prantzisko Deunaren gorpua musukatu. Azkenez, lurra jota, ezertarako etzala gelditu zan, itza ta
  ezagutzea ere joanda. Denboraren buruan zerbait obetu zan,
  berriz ere lanari ekiñik; baiña gaitzak emeki aalak oro alturik,
  aren gurutz-bidea luze izango zan azken-unera eldu arteiño.
  Atarratze'n itzali zitzaigun 1957-4-17'an. Larogei urte zeuzkan.
  EUSKALTZAIN.—Eliz-karrera bukatu ondorean, Euskalerritik ibilli zan A. Lhande, Zuberoa'n eta Ondarribi ta Ernani'n
  bereziki. Orduan ezagutu zituen aski zeatz Zubero, Lapurdi ta
  Baxenabarrez kanpo, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia ta Naparroa:
  «ezagutu beitutu probintzi haletako Euskaldunen oihura zaharrak, mintzaje berhezi nasai-ederrak eta orotan-gainti berthute
  ezinago azkar eta irainkorrak. Ezagutu beitutu ere han gizon
  hedadura handikouak eta euskaldun ezinago suharrak, hala noula Domingo Agirre, Azkue, Eguzkitza, Altube, Intzagaral apheza, aita Intza eta Larreko edo Irigaral eta zounbat holako!»
  Ezaugera oiekin euskal batzar guztietara jo oi zuen, an naiz
  emen gertatzen zirda. Iñork baiño obeto zekien nun zer egiten
  zan. Oñati'ko batzarrean, Eusko Ikaskuntzak eraturikoan, lan
  izugarria burutu zuen Euskaltzaindia sortzeko. Ezta, beraz, miresgarri 1919-10-7'an Donosti'ko Aldundiaren jauregian ospatu
  biltzarrean Lhande euskaltzain izendatzea. Euskera zaindu ta
  piztu-erazteko arreta duen alkarte onen altzoan izan zituen
  karguak, beste batzuen artean batzar agirietan agertzen diranak: 1) «Euskaltzañentzat ezautailuak eragin eta A. Lhande'k
  eta Intzagarai jaunak Euskaltzaindiko sendatez ituntzeko ardu397
  
  rea artu dayela»; 2) «Euskaltzaindiaren Errolda-izena «Euskera» izan dadila eta lenengo zenbakia argitaratzeko arloa A.
  Lhande'k artu dayala»; 3) «A. Lhande'k «Euskera» agerkariaren lenengo zenbalda zelan eratu daben ela gai orrezaz egin
  dauzan lanak irakurri ebazan, eta oron aburuz aintzat artuak
  izan zirean», eta abar. Euskdtzaindiaren batzarrik geienetara
  joan oi zitzaigun.
  Luze xamar dan arren, merezi du-ta, bioa emen «Euskera»-k, A. Lhande'k idatzita noski, leen-zenbakian dakarren aintzin-solasa. Onela dio: «Gure Euskaltzaindi au jaio zan egunetik
  laster, asko asi ziran baltsa berria zirikatzen rninki eta saminki,
  mingañaz eta idaztortzaz: batzuk, autatuak izan ziran euskaltzaiñak gai aundi ortarako egokiak etziralakoan; besteak, lendabiziko batzarretan erabakitako gaiak almen gabekoak zirala-ta.
  Oldarraldi orien aurrean, Euskaltzaindia ixil ta geldi egon zan,
  bein-bein asi zuan saillari jarralkiz. Etsalak garaitzeko, bururatuko zukean lana itzak baño izkillu obeagokoa izango zala bazirudian. Alperrak edo argalak giñala ta gañerako itz ernariak
  esaten utzi, ta bakartasunean bere gal gogorra aurreratu zuan.
  Gaur, lendabiziko urte orren barruan ebaki degun lan ixillaren
  zadtxo bat emen dakargu. Iñori makala badirudio, ark gogoan
  ar bitza Euskaltzalndi berriak eraman bear izan dituan nekeak.
  Sasi ta larpean dabiltzanak, zelal zabalean dabillenaren antzera
  leiatu ezin leizke. Gu Euskera'ren basoko sasi ta arantzartean,
  moztuz eta ebakiz bagenbillen. Bide gutxi garbitu degula dioanak aizkora ta aitzurrari lotu dedilla ta lan orren berriak jakingo
  ditu». Onek darakusgunez, sator-lana dagitenak beti izan dira,
  eta izango. Baiña, jakiña, askoz errezago duzu ori, A. Lhande'
  ren antzera leia bizian lanari ekitea baiño.
  1921'an, esan dugun itzaldiagatik eta garal bertan argitara
  zuen «Notre Soeur latine, l'Espagne» Uburuagatik, mugak itxi
  zizkioten eta etzuen onantz etortzerik. Euskaltzaindiak euskaltzaln bezela ez, balña euskaltzain batzak bakoitzarekiko elpideak aren alde jarri ta J. Urkixo'k Maura ministruari idatzi ere
  398
  
  egin zion arren, etzuten ezer ardietsi, ta orduan «Euskera»
  agerkariaren zuzendari, aren ordez, Jesu-Lagundiko Aita Joakin Azpiazu izentatu zuten; balña etzion utzi A. Probintzialak,
  «beste arazo ta lan garrantziak» Lagundian zeuzkala-ta. Ortaz,
  1922-1-26'an Donosti'ko Aldundi jauregian izan batzarrean,
  Nazario Oleaga jauna autatu zuten aldizkari orren artezkari.
  IDAZLE.—Idazle oparoa duzu A. Lhande. Odol-izantz oneko gizona balt zan, beti zegoen gertu or-emen ikusi ta oartua
  lumaz jasotzeko. Gisa ortan osotuak dauzka konta-ezin ala idazti, erderaz ta euskeraz. Ona sall bitan, laburtxo, aren idazlan
  ia osoak:
  a) Euskerazkoak: 1) 1904'tik 1906'ra Balona'ko agerkari
  «Eskualdun Ona»-n ziberoeraz eman zituen lanak; 2) Gure orma zaarra, Oiartzun'go euskal jaletan egiñiko itzaldia; 3) Curutchet Apheza (Baiona, 1917), Johane Curutchet aphezaren
  hil-mezan, Onize'n, 1917-6-26'an egiñiko mintzaldia; 4) Baiona, Leskarre ta Olorone'ko Apezpiku jaunaren Gutuna (Baiona,
  1919); 5) 1920-1922 bitartean «Euskera»-n agerturiko Euskaltzalndiaren lanak, I, II ta III'garren zenbakiak; 6) Yolanda
  (Donostia, 1921), 75 orrialdeko nobela, «Argia» asterokoak argitaratua; 7) Agirre, irakurgaikiña (Donostia, 1920), «Itzaldiak»
  liburuan.
  b) Erderazkoak: 1) 1895-96 bitartean, ikasle zala, Baiona'ko «Le Conseiller des familles»-en eta Paube'ko «Le Patriote des Pyrénées»-en azaldu zizkigun olerki ta lan laburrak; 2)
  Sur le Salve Regina (Paris, 1897); 3) 1903'tik 1915'ra «Le
  Messager du Coeur de Jesus», «La Revue Blanche de Castille»,
  «Le grand Almanach Catholique», «La Almanach de Pelerin»
  ta beste agerkari batzuetan eman zituen olerkiak; 4) Autour
  d'un foyer basque (Paris, 1908); 5) L'Emigration basque (Par
  ris, 1910); 6) Jeunesse (Paris, 1912); 7) Luis (Paris, 1912),
  irakurgala; 8) La Vocation d'Ignace de Loyola (Bruselas, 1913);
  9) Mirentchu (Paris, 1914), irakurgala: gazteleraz ere Bilbao'ko
  «Euzko-Argitaldaria»-k atera zuen 1917'an, A. P. Lardizabal'ek
  399
  
  biurtuta; 10) Le prix de sang (Paris, 1915); 11) Trois PrertesSoldats (Paris, 1918); 12) Mon petit pretre (Paris, 1918); 13)
  L'emseigne de vaisseau Auguste Lefévre (Paris, 1919); 14) Notre Soeur latine, l'Espagne (Paris, 1919); 15) Les Mouettes (Paris, 1920), nobela.
  Tolosa'ko urian, Luis Gonzaga deunaren Ikastetxean, maixu zalarik, argitaratu zituen beste auek: 1) Bilbilis; 2) Le Pere
  Longhaye; 3) Fils de Dauphin; 4) Le Pays basque a vol d'oiseau, eta 5) Dictionaire Basque-Français et Français-Basque
  (Paris, 1926). orrialde. Lenengo alea bakarrik ager-azi
  zigun. Geroago oraindik, munduan barna egiñikako ostera ondorean idatzi ta argitara zituen: 1) La France rayonnante; 2)
  La Mission de Madagascar, eta 3) L'Indi sacree. Eta azkenez,
  eri-aldian, moldatu zuen Le moulin d'Hernani. Eskualtzaleen
  Biltzarra'k argitara zuen, 1946'an, A. Lhande'k eta Jean Larrasquet'ek alkar lanean osatu zuten Le poét Pierre Topet dit
  Etchahun et ses oeuvres (Baiona, 1946). Lan auetarik zenbait
  olanderara, alemanerara ta espaiñerara itzuliak izan dira.
  Amaitzeko, aldizkariotan idatzi zuen malz xamar: «Eskualduna», RIEV, «Euskalerriaren Alde», «Euzkadi», «Jesus'en
  Biotzaren Deya», «Pueblo Vasco», «Liberté du Sud-Ouest»,
  «Etudes», «Revue pratique d'Apologétique», «Revue Latine»,
  «Durendal» eta olakoetan.
  IRITZIAK.—Lan otatik, guretzat, P. Lafitte'k eta Aranart
  apezak lagunduta bukatu zigun Iztegiak —Dictionaire BasqueFrançais'ek— du garantzirik geiena. Ederki egiña. Ba-du bereizgarri bat euskal iztegi-gilleak erabilli bear luketena: grekak
  eta doixtar iztegiak sarri dagitenez, A. Lhande'k jatorrizko itz
  baten ondoan, artatik datozten gaiñerakoak ezartzen ditu; adibidez: on-aldi, -aro, -begi, -bear, -bide, -damu... Mugaz andiko
  izkelgiak dakartzi berariz; Azkue'rena artzen du eredu bezela,
  Foix eta Harriet eta J. M. Hiribarren'arekin batera. Asmotan
  bitara, euskeraz ta frantsesez ta frantsesez ta euskeraz, egin opa
  zuen; baiña Basque-Français eman zigun bakar-bakarrik. Idaz400
  
  kera, ortografi aldetik, Euskaltzalndiak 1920-1-8'eko batzarrean
  ontzat eman eta beretzakotu zuena darabil oso-osorik. Ez dakar
  itz berririk. Paper ederrez argi ta garbi irarria.
  Gcgora zazu baita, Guillaume Eppherre jaunak Euskaltzaindian sartzerakoan, Aita Lhande ziberotar euskaltzalñaren oritzar
  penez egiñiko itzaldiaren amaian esan zuen au: «Euskal-Herria
  dolian sarthu da holako seme paregabekouaren galtzian; bildu
  da cthoitzian han Atharratzen, Bazko astelehen hartan, haren
  khorpitzaren ungurian; orano orai nouiztarik nouiztara egoiten
  beita haren botzaren beha eta haren arra-jitiaren haidura. Egiaz,
  Euskal-Herriak galdu du bere Seme haitienerarik bat; galdu
  du, bena lehenik ere oantsa gozatu du eta baliatu, haren izatiak
  uzten beitu goure zelu ourdin eijerrian argi bat sekulan ere
  itzaliren eztena, haren izpiritu argi gocho eta maithagarriak
  egiazki altchatu beitutu Euskal-Herriak dutian hourtazun aberats ezinagokouak, haren bihotzeko suiak phiztu beitutu euskal bihotzetan amodio bat, ezagutze bat, indar bat eta su
  bat gu oro eta balinba beste hanitch ere ezinago luzaz eraikiren eta sustaturen gutienak».
  (Ikus Euskera, 1919, 28 orr.; S. Onaindia, MEOE, orr.;
  Gure-Herria, 1959, 193 orr.; G. Eppherre, Euskera, 1960, 5-19 orr.;
  L. Villasante, HLV, 302 orr.; G. Muxika, Euzkadi, 1917-2 ta 3'an;
  Ph. Aranart, Gure Herria, 1960, 33 orr.; E. Salaberri, Gure Herria,
  1965, II, 65 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 351 orr.).
  
  5.—HENRI GAVEL (1878-1959)
  Euskerari ta euskaldanoi egiazko maitasuna zigun euskalari
  bikain au, Saint-Pol-Sur-Ternoise (Pas de Calais)'en jaio zan,
  1878-5-22'an. Latiñetiko izkuntza-zale porrokatua: gaztelera
  ta gaskoiña aztertu zituen batez ere. Tolosa'ko Ikastetxe nagusian erakutsi zuen urte askotan. 1919'tik izan zan Euskaltzaln
  urgazle, gero ohorezkoa; urteak gora-bera, azkeneralño joan oi
  zan alkarte orren batzarretara.
  401
  
  Angelu'n itzali zan 1959-10-23'an. Aren ilberria ematerakoan, L. Mitxelena'k onela: «Udazkenean, au ere ustekabean,
  Henri Gavel jauna galdu dugu, Tolosa'ko Universitateko irakasle izana eta leengo gizaldiko euskalari garaietan bizirik geneuzkan gutxietakoa... Irakasle azkar eta jakintsu onek bazuen
  beste alde bat, ezagutu duten guztiek dakitenez: nekez arkituko
  dugu gizon oberik, apalagorik eta atsegiñagorik. Edozeiñi laguntzeko prest, ondo balño obeto artzen zituen beri gazteagoak eta
  ezjakiñagoak eta etzuen iñor arbuiatu naiz orretarako biderik
  eman. Emen ez ezik, Tolosa'n erein zuen azia ere eztago euskerarentzat osoro galdua» (Euskera, 1959, IV, 239 orr.).
  Izkuntzalari bezela lan aundia egin zuen, naigura idatzirik
  aldizkkari auetan: RIEV, «Gure Herria», «Gernika», «Annales
  du Midi», «Bulletin du Musée Basque», «Eusko Jakintza»,
  «Via Domitia», «Bullerin de la Societé de Linguistique», «Revue Géographique des Pyrenees, «Euskera», eta abar. Beti ere
  Euskalerriari ta euskal gaiai begira osotu zizkigun bere lanak.
  Guztiok aitatzea eziña dugun ezkero, eta bearrezko ere ez,
  bego beintzat ondorengo auen aipua: 1) Sur l'enseignement des
  langues regionales (Baiona, 1924); 2) Essai sur Vevolution de
  la prononciation du castillan depuis XIVe siécle (Paris, 1920);
  3) Du nom de Bayonne et des quelques autres noms de lieux
  aquitains et espagnols (Baiona, 1931); 4) Elements de phonetique basque (Paris, 1920), lan bikaiña, 542 orr.); 5) Etudes sur
  la langue basque; oú en est le probléme de ses origines; ses
  caracteres généraux; ses beautes (Baiona, 1928); 6) Grammaire
  basque (Baiona, 1929) I alea; Lakonbe'rekin egiten ari zan bigarren zatia etzan agertu osorik; 7) Poesies gasconnes... avec
  une notice biographique et un etude sur le gascon de Bayonne
  (Baiona, 1926); 8) Bereterretsen khantoria (Baiona, 1924).
  Auetan lan batzuk, Grammaire basque adibidez, oso interesgarriak dituzu gaur ere; «oralndik ere iñork ikuskatu gabe ezin
  utzi dezakean liburua, gai orretan argitasunik nai badu», diosku L. Mitxelena'k.
  402
  
  (Ikus Bourricaud, Gure Herria, 1960, 208 orr.; G. Eppherre, Gure
  Herria, 1960, XXXII, 193 orr.; L. Mitxelena, Euskera, 1959, IV, 239
  orr., ta BAP, 1959, XV, 438 orr.; J. San Martin, Escritores euskericos,
  90 orr.; Gure Herria, 1960-64, 214-220 orr.; Auñamendi, Literatura,
  III, 368 orr.; J. Bilbao, Eusko Bibliographia, IV, 9 orr.; L. Villasante,
  HLV, 310 orr.).
  
  6.—GEORGES LACOMBE (1879-1947)
  P. Lafitte jaunak Donostia'n, 1949-11-25'an, G. Lacombe'z
  egin zuen itzaldia onela bukatu zigun: «Zer nahi gisaz, ez aphez
  gisa, ez adixkide gisa, ez nitake ixil, Eskualzain handi horren
  arimarantzat eskualdun girixtino guzien otoitz kartsua galde
  egin gabe. Bere lan eta ongi guzientzat ez dakioke egin esker
  onezko egitate hoberik».
  Orthez'en sortu zan, Biamo'n, 1879-1-31'an. «Aita Agendarra zuen —diosku Lafitte'k—, beraz kaskoina, bainan ethorki
  onekoa, hango haren ahaide-arbasoetan norbait izan diren gizon
  bikain hainitz aurki baiginirozke ofizio edo bizi-molde desbardintsuenetan. Ama aldiz Saint-Jayme aitoren semeen odolekoa,
  nalartarra, eskualdun garbia, Amikuzeko mintzaire xotil eta arina ederki ikasia» (G. Lacombe, Baiona, 1949, 3 orr.).
  Aita gcbernu-gizona zan-eta, erriz erri ibilli bear noski; beraz, Digne'n, Angoulême'n eta Bordele'n ikasi zuen. Bordele'tik
  Paris'era jo zuen, eta emeretzi urtetan Filosofi titulua aterarik,
  gudaritza egin, 1900'garrenean, urte betez. Ondoren ere, Sorbona'n eta abar, ikasteari lotu zan, maixu ospetsuenak argizagi
  zituelarik. Jakin-zale aundia duzu ondoren, eta jakin-zale askoren adiskide kutun.
  Baiña filosofu izateak baiño entzute larriagoa eman zion
  euskalzale izateak, alegia. Nundik etorri ote zitzalon zaletasun
  ori? «Haurrean —dio Lafitte'k—, hamabi-amahiru urte zituzkelarik, Angoulême'ko liburu zahartegi batean Mauleko Sallaberry-ren «Chants populaires du Pays Basque» liburua salgai
  403
  
  aurkitu zuen. Karioxko izanez berak bere sosatarik erosteko,
  amak pagatu zion eta present egin. Mutiko koxkorrak, bertsu
  eta alre, bururen buru gogoz ikasi zuen, amak frantseserat itzultzen ziola».
  Emendik sortu zitzaion gero euskal liburu griña izugarria.
  Idazritegi apain ederra osotu zuen, munduan ziran euskerazko
  bakanenak ere erosirik. Ezin eskuratu zituenak, berriz, eskuz
  kopiatzen zituen bere liburutegirako. Eta auek, Lafitte'k dioanez, «laster eskualzale eta eskualari handiaren fama egin zioten; izaitez eskuararen alde haren mendean zerbait egin den
  batasun, agerkari edo lantegi guzietan haren izena aurkitzen
  dugu».
  Ikus: J. Urkixo'k, 1907'an, RIEV sortu zunean, G. Lakonbe izan zuen pizkortzaille ta beti guztiko idazkari; Eskualzaleen
  Biltzarreko kide zaarrenetarikoa duzu; Azkue'k Irizkizundi
  Irukoitza antolatu zuenean, Balona'n zan gure euskalaria ere,
  H. Gavel eta J. Etxepare'kin batean, ango euskeraren xokomokoak ikertzeko; 1920'an, Broussain euskaltzaiña il zala-ta,
  onen utsunea betetzeko euskaltzaln urgazletzat artu zuten Benabarra'tik; Paris'en Societe de linguistique dalakoan daakagu;
  Donostia'ko «Eusko Ikaskuntza»-n, «Société de Sciences,
  Lettres et Arts»-en eta Baiona'ko «Musee Basque»-n ba-zuen
  bere aulki berezia; Azkue, Schuchardt, Uhlenbeck, eta beste alnitz euskalarikin ar-eman estua izan zuen; ots, siñets-ezin ala
  lan egin zigun G. Lakonbe'k euskal alorrean.
  Euskeraz ederki zekien, baita beste izkuntza arrotz batzak
  ere. Geienik frantsesez ta euskeraz mintzatzu oi zan; aren lanik aundiena euskal mintzoeraz ta euskal elertiz izan zitzaizun;
  konta-ezin ala artikulu ditu «Gure Herria», RIEV, «Aintzina»,
  «Euskalerriaren Alde», «Bulletin du Mus6e Basque», «Euskera», «Revue de Linguistique et de Philologie Compar6e», «Eskualdun ona», «Bulletin de la Société de Linguistique», ta abar;
  baiña RIEV'en batez ere datoz zeinbat lan il-berri, liburu iritzi
  404
  
  emate, euskal-jai, kultura festa ta euskalkiai buruz bereziki. Jon
  Bilbao'ren Eusko Bibliographia'n berreun bat lanen aipamen
  edo xeetasuna daakazu. Jakingarria noski euskalari onen lana.
  Azpi-arri gotor gaberik egiz, baiña modan zegoen euskalarien artean, sasoi artan, gure izkuntzaren jatorriarekiko auzia.
  G. Lacombe'k zer pentsazten ote zigun ortaz? Ona P. Lalitte'k:
  «Eskuararen ithurburuez duda-mudan zagon: Schuchardt zaukan bere jainko ttipia, eta hunek Iberotarra emanik eskuararen
  arbaso, ez zuen gezurtatu nahi; bainan ez zuen osoki sinesten.
  Caucase-ko ithurburu aiphatu berria ez zuen baitezpada ukatzen, bainan beha zagon orai artinoko frogak ez askiz. Iduri zitzaion «indo-européen» delakoarekin bazukeela beharbada zer~
  bait ahaidego ukanik aspaidiko mendetan: erromanoen hatzak
  zituen kausitzen argienak, bainan aithor zuen latina ez zela
  nehundik ere gure mintzaiaren aita izaiten ahal» (G. Lctcombe,
  8 orr.).
  Gizaseme ain jakintsu zala, etzigun orraltio lan gotorrik
  utzi. Onen keixu ta zinkuriñez dira batzuk. «Egia erraiteko
  —dio P. Lafitte'k—, idazki edo izkiribu hoik gehienak biziki
  laburrak dira, eta heien zamak ere ez dauku gogoa bethetzen.
  Haren ganik igurikatzen ginituen obra handiak eskas ditugu».
  Alere, danetatik ditu, andiak bearbada gutxi, tipiak asko. Emen
  ere, urkoari azkar utsak oartzen. Eta zer? Ba-dira euskai arloan
  lan dagitenen artean ere, libururik aski dugula esaten dutenak.
  Nori atxiki ote? Dena dela, Lakonbe'ren lan eta oarkizunak,
  labur naiz luze, sakon naiz gaiñeko, niretzat ba-daakate guna
  ta esan-naia, ta ez gutxi.
  Europa'ko gerran (1914-18) galdu zuen eskui besoa, Paris'en
  il zan 1947-garren urteko uztaillean.
  (Ikus Azkue, Euskera, 1921, II, 57 orr.; Euskal Esnalea, 1922, 230
  orr.; J. Bilbao, Eusko Jakintza, 1947, I, 495 orr. ta Eusko Bibliographia, IV, 551 orr.; H. Gavel, Eusko Jakintza, 1947, I, 491 orr.; Euskera, 1953, I, 36 orr.; P. Lafitte, Georges Lacombe, (Baiona, 1949),
  Donostia'n 1949-11-25'an, euskaltzain sartzeko egunean eman zuen
  itzaldia; Auñamendi, Literatura, III, 278 orr.; L. Villasante, HLV,
  310 orr.).
  
  405
  
  7.—LEON LEON (1896-1962)
  Azparne'n sortua, deduzko famili baten bizitegian. Ikasketak, bere errian lendabizi ta gero Beloke'n egin zituen; bigarren maillakoetan ziarduala, Europa'ko guda sortu zan eta gudaxi jcan bearra izan zuen. Gudaritza utziaz batera, umetarik
  aditu zuen goi-deiari erantzunik, Baiona'ko Apaiz-ikastetxe nagusian sartu zan, eliz-gizon izateko asmoz.
  Apaiz-ikasketak amaitu ondoren, 1923'an apeztu zan. Bertatik, Azparne'n bertan zegoen apaiz-ikastetxe txikira bialdu
  zuten irakasle, gazteen irakasletzan urte bete egiñik. Ondoren,
  Balona'ra aldatu ta emen eman zituen bost urte; 1929-1932
  bitartean, Donibane-Lohitzune'n daukazu bikario; 1932'an
  Arrangoitze'ko erretore egin zuten. Europa'ko bigarren gerran,
  au da, alemanak Prantziaz jabetu ziranean, 1939'an Arnegi'ra
  jo zuen; 1941'an, ordea, gotzal jaunak Uztaritze'ra igorri zuen
  erretore nagusi. Emen zegoen ni, 1954'an, nere olerki bilduma
  osatzeko poesi billa andik ibilli nintzanean: oso txeratsu ta
  biozkoi artu ninduen, lapurtar olerkarien alnbat berri jakinerazirik.
  Uztaritz erri liralñak malte zuen bere arimazaia. Nagusiak
  berdin, malte zuten Leon apez langillea, ta zegian lana zerbaitekin eskertu nairik, Baiona'ko apezpiku jaunak ohorezko
  kalonje egin zuen, 1959'gn urtean. Andik iru urtera Uztaritze'n
  bertan il zan 1962-2-12'an. Euskaltzain urgazle.
  EUSKAL LANA.—Arima-zaintzeak uzten zizkion asti-uneetan
  idazteari emanik ibili zitzalzun. Ederki zekin euskeraz, bere
  etxean ikasia ta gero apalz-ikasle zala obetua; Salnt-Pierre apezak erakusle zan orduan Baiona'ko Seminarioan, eta ark bultzatuta, Leon eta onen lagun ikasle talde bat euskera lantzen
  jardun zuten gogotsu ere gogotsu. Arrezkerokoa zuen azpandarrak gero bizitza osoan, bal mintzatzeko eta bal idazteko zeukan
  erreztasun bizia: arrosko zeuden uztariztarrak zeukaten izlaria
  406
  
  ren sermoe, prediku ta esanak, garbi ta ozenak, errez ta aberatsak adkzen; idaztean, ordea, ipui, abesti, alegi, antzerki ta erlijio-gai, beti zuen luma txairo ariña.
  Ainitz lan eder osotu zizkigun. Geienak, itz lauz ta bertsoz,
  Baiona'ko «Gure Herria» illerokoan dauzkazu. «Berrizarte»
  izen-ordez ainbat artikulu firmatu zituen. Ona aren idatzietatik
  beiñenak:
  1) Jesu-Kristoren Imitazionea (Beljika, 1929). Turnhout'
  eko irian, Brepols liburu-egileen etxean. 440 orrialde. Baiona'n zegoelarik egin zuen itzulpen au. Ona berak aitzin-solasean: «Zaharrak berri, Eskualdun maiteak. Liburu zahar bat
  berritu dugu guk ere: mami berari axal berri bat eman. Eskuarazko Imitazione asko izan da orai arte ere: gehienak elgarren haurride edo bederen ahaide hurbil. Hunek ez du aitzineko bihi bati deus zorrik; erran nahi dugu ez diotegula deusik
  ebatsi ez maileatu. Lan huntan hasi ginelarik, iduritu zaikun,
  orhe bera hartuz, zerbait pollitagorik egin zitakela. Badakigu
  segur obra hunen bururatzeko, hogoi-ta bortz bazirela EskualHerrian gu baiño zaharragorik eta beraz trebeagorik eta argituagorik: gazte bati behar zalo hanitz barkatu, zeren egiten
  baitu hanitz bekatu. Bekatu egin badugu lan huni lotuz, liburu hunek ere huts eta itzal asko balin badauka, doala halarik
  ere bi hegalez: badakigu zuen jakitatea asko handia dela huts
  hoien bethetzeko eta zuen bihotza aski zabala itzal hoien barkatzeko. Hitz bakhar batzu kausituko ditutzue han hemenka, orai
  arte beharbada bakan ikusi ditutzuenak. Beltzuririk ez egin,
  othoi; ez dira den gutienik berriak, bainan zaharrez hiltzerat
  zoazin hitz batzu: gaixoak hil-herrirat bidaltzeko orde, zuen
  gana ditugu igortzen, zuen aldean gazteturik eta odol-berrizkaturik bizi ditezen Eskuarak diraueno eta beraz mundua mundu deno. Ez badiozute ere ginarria berehalakoan atzemaiten,
  ez lotsa, ez etsi: emeki emeki aldeko hitzek eginen dautzuete
  argi» (5'garren orr.). Oso ondo artua izan zan. Larreko'k onela:
  «Lan eder-eder bat egin digu Leon jaunak; neretzat, aspalditik
  407
  
  irakurri dutan ederrena. Buruen-buru, euskar usain ederrean
  dago; ez du iduri erdaratik artua dela, eta ori da, alako lanetan
  bearrena; mami andiko gutunak ezerez ez du galdu euskararat
  itzulikaturik» (E. Esnalea, 1930, 176 orr.).
  2) Proverbes Basques et vie spirituelle (Baiona, 1934).
  
You have read 1 text from Basque literature.