🕙 28-minute read

Euskal Literature IV - 23

Total number of words is 3670
Total number of unique words is 1715
27.8 of words are in the 2000 most common words
39.8 of words are in the 5000 most common words
46.3 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  2) Euzkel-Iztegitxua. Bigarren zatia (Iruña, 1911). 715
  orrialde. «La Tradicion Navarra»-n azaldua. «M»-tik «Z»-ralño. 652'tik azkeneraiñokoa geigarria da.
  3) Euzkel-Iztiya, o sea Gramdtica de la lengua vasca segun el metodo Ollendcrf (Biibao, 1909). Elexpuru Analen irarkolan. «Ollendorf» deman izkuntzari izan zan. Gipuzkeraz.
  
  358
  
  4) Euzkel-Iztiya, o sea Gramdtica de la lengua vasca segun
  el metodo Ollendorf (Bilbao, 1910). «Maritimo y Comercial»
  irarkolan. Bizkaieraz. Antza danez, Kirikiño'k bizkaieraztuta.
  Ikaspide au aurrekoarekin ezta berdiña, ideko dan arren.
  5) Bera'tar Erroman Mirena Aba buruñurduna: Diccionario castellano-Euzkera. Lopez Mendizabal'dar Ixaka: Euzkelerdel Iztegia (Tolosa, 1916). Lopez'tar E.'ren etxean. 514/654
  orrialde. 1930'an ere beste argitaraldi bat egin zan; eta irugarren bat (Zarautz, 1948), zerbait ikututa banazean, lenengoak
  522 orrialde ta bigarrenak, ots, Euzkel-erderazkoak, 658 ditula.
  Iztegi au, bere akats eta guztiz, mende erdian beintzat, besterik ezean, asko ere asko guztiok esku artean erabillitakoa dugu. Itz berri askotxo sartu zitula-ta, maixeatu izan dute bein
  eta berriz. Itzok, urrean, etziran A. Bera'k asmatuak, A. Manuel Arriandiaga'renak baiño; onek itz-zerrenda bat utzi ei
  zion, eta A. Erroman'ek bereak bezela argitaratu. Au zala-ta,
  izan zituen bere goraberak. Osterantzean, sekulako utsunea
  bete zigun besterik etzan garai aretan.
  1908-1915 bitartean, batez ere, lan ikaragarria egin zuen
  A. Bera'k; aspertu barik idatzi zigun or-emen. Euzkadi egunerokoan «Zazpi» izenordea erabilli zuen, euskera errikoia ta
  ulert-errezean jardunik. Olerkitan naiko idatzi zizun, baita Bilbao, Baiona, Donosti, Tolosa ta Ondarribi'n bederen sari ederrak jaso ere. 1953'an, Ondarribi'ko «Amute» lekaroan ikerru
  nuenean, Andre Mari'ren bizitza ta goralpenak erakutsi zizkidan; lareun bat zortziko ba-ditu gai ortaz egiñak, oraindik argitaratu gabeak: 1954'an Zarautz'eko Prantziskotarrak eratu zuten sariketara aurkeztua noski.
  (Ikus Ondarrabi'ko Felipe Aita, Ensayo bibliogrdfico de la Provincia Capuchina de Navarra-Cantabria-Aragon (1900-1950); Ecclesia,
  Madrid, 1960, 973 zenbakia, 20 orr.; Fernando Artola, Olerti, 1961,
  II, 150 orr.; S. Onaindia, MEOE, 826 orr.; N. Kortazar, Cien autores vascos, 32 orr.; J. San Martin, Escritores euskericos, 67 orr.;
  Auñamendi, Literatura, III, 369 orr.; Jon Bilbao, Eusko-Bibliographia, III, 39 orr.; L. Villasante, HLV, 397 orr.).
  
  359
  
  5.—ZELESTINO PERALTA LAPUERTA (1879
  )
  
  Aita kaputxinoa, Kaparroso'tar Zelestino Maria A., «A. de
  Arrigaray». Naparroan, erribera aldean, Alesues eta Traibuenas
  dagoen Kaparroso'n jaio zan. Euskeraz ez zekien, baiña Lekarotz'en irakasle zegoelarik, ondo ikasi zuen, aditza batez ere.
  Euskaltzaindikoa, 1919,10-26'tik.
  Urte mordoa irakasle egin ondoren, 1921'an, Arjentina'ra
  joan zan mixiolari, eta an ere, urte batzuetan, Llavallol'ko
  «Euskd-Etxea» ikastetxean maixu egon zan. Baiña, urduri xamarra zalako edo, irten zan andik, azkenean Ordena ere utzirik. Arjentina'n il zan.
  EUSKAL LANA.—Erriberatarra izanik ere, euskaltzale zintzoa
  
  zan, orduko buruñurdunik asko bezela. Ona utzi zizkigun lanak:
  1) La Conjugacion vasca. Sumario de lo mds preciso y
  prdctico de la Conjugación del Euskera (Barzelona, 1914). 94
  orrialde. Donosri'ko «Euskal Esnalea»-k txito goratu zuen
  (1914, 202 orrialdean).
  2) Euskel-Irakaspidea, o sea Gramdtica del Euskera, Dialecto guipuzkoano (Totana-Murzia, 1919). «San Buenaventura»
  irarkolan. 416 orrialde. Kartagena'ko gotzalak eman zion argitaratzeko baimena, 1919-4-15'n. Eskeintza onela: «Donosti-ar
  Jos. Andoni Aba gure Abendaren ereslari adoretsu ta kartsuari». Arrigarai'k, Lekarotz'en irakasle zala ikasi zuen bereziki
  nola antolatu bear diran onako liburuak; eta Euskal-Erriko
  aldizkari guztiak txaloka artu zuten gramatika eder au.
  3) Euskel-Irakaspidea (Donostia, 1932). Itzulbide ta guzti. «San Ignazio» liburutegiak. 477 orrialde. Ataun'go Bonipagi'k arteztu ta geitutako irarkaldi berria. Irugarrenez ere Auñamendi'k atera zuen (Zarautz, 1972).
  360
  
  Askotxo izan dira Irakaspide onen bitartez euskeraz ederki
  ikasi dutenak.
  (Ikus L. Eleizalde, Euzkadi, aldizkarian, 1914, XI, 185 orr.; T.
  Akarreta, Estudios Franciscanos, 1919, XXIII, 394 orr.; G. Lakonbe,
  RIEV, 1919, X, 219 orr.; Aita Felipe Ondarrabikoa, Ensayo bibliogrdfico de la Provincia Capuchina de Navarra-Cantabria-Aragon
  (1900-1950); Auñamendi, Literatura, III, 341 orr.; G. Garriga, Bol.
  Amer. E. V., 1960, 188 orr.; J. Bilbao, Eusko Bibliographia, I, 320
  orr.).
  
  6.—IÑAZIO MARIA JUAN MARTIÑENA
  TA JUAN MARTIÑENA (1880-1961)
  Aita kaputxinoa. Ordenan, garai artan oitura zanez, Aldazi
  tar Iñazio Maria. Larraun ibarreko Aldaz erritxoan jaio zan
  1880-7-10'an.
  Ikasketak, lenengoak Orduña'n Jesus'en Lagundikoen ikastetxean (1892-93) egin zituen; gero, Lekarotz'en jarraitu bere
  ikastaroak, eta antxe jantzi kaputxino soiñekoa, ta filosofia ikasi. El Pardo'n burutu zuen Teolojia, ta apaiztu ondoren, Lekarotz'en egin zuen irakasletza 1936'gn. urterarte. Lekarotz'eko
  irakasleak, guda astean, Ego-Ameriketara joan bearra izan zuten; Aita Aldaz, ordea, Donosti'n bizi izan zan, apostolutzara
  osorik emana. 1951'an, gaixotu egin zala-ta, berriz etorri zan
  Lekarotz'era; geroago ta aulago zijoan, ta azkenez «ParHnson»
  eriak jo zuen; eta, bost urtez eri ori jasanik, 1961-9-1'an il zan
  Lekarotz'en bertan.
  Oso sendi onekoa zan Iñazio Maria Aita. Iru anai izan ziran
  kaputxino; beste bat Jesu-Lagundikoa ta bi arreba Agustina
  itxiak. Lekarotz'eko komentuan ikasle-zai izan zan urte askoz,
  eta altorle egonarri aundikoa: aren aitortegia beti omen zegoen
  ikaslez eta kanpokoz inguratua. Musikalari zan gaiñera, ta Aita
  Donosti'ri lagundu oi zion abestiak erakusten eta abar.
  361
  
  Idazle bezela, «Zerufco Argia»-n lendabiziko urtetik ekin
  zion zintzo ere zintzo. Mistiku lantxoak argitara oi zituen, ia
  illabetero, gai erraz, lan labur, euskera garbi ta goxoan.
  (Ikus Zeruko Argia'ren bilduma, guda aurretiko urteetan).
  
  7.—JOSE ITURRIA ERIZE (1879-1952)
  Aita kaputxinoa. Ordenan Lezo'ko (edo Aranaz'ko) Jose M.
  Aita. Yantzi Aranatz'en sortu zan 1879-6-13'an; baiña umetan
  Lezo'n bizi izan zalako, Lezo'ko Joseba edo Aranaztar erabilli
  oi zuen idaztean. Lekarotz'en, Ondarrabi'n eta Iruña'n osotu
  zituen bere eliz-ikasketak, 1904-5-12'n apaizgoa arturik.
  Bereala Filipinas'era joan zan mixiolari. Lendik ere euskaldun kaputxino asko ziran an; eta denak Manila'n kargu
  aundiakin zegoen Etxeita'tar Jose Manuel euskal idazle entzutetsuakin izan zituzten ar-emanen bidez euskaltzale sutsu egin
  ziran. 1908'garren urtean, baiña, ango euskaldun kaputxinoen
  Mixioa katalandarren eskuetara igaro zan, eta euskaldunak,
  lenxeago edc geroxeago, onantza etorri bearra izan zuten. Aita
  Lezo ere 1911'rako Euskalerrian zegoen, eta ordutik il arte
  emengo komentuetan egin zuen mixio-lana, euskeraz ta erdereaz makiña bat itzaldi egin eta libura mordoa idatziz.
  Iruña'n, uritik at dagoen komentuan il zan 1952'an.
  EUSKAL IDAZLE.—Maite zuen bere izkuntza, ta astialdietan,
  euskera ikasteari ta idazteari eman oi zion. Bilbao'ko «Euzkadi»-n, Donosti'ko «Argia»-n eta Iruña'ko «Zeruko Argia»-n
  idatzi zuen.
  Ona bere lan beiñenak:
  1) Nere Laguna (Zornotza, 1922). Jaungoiko-Zale'ren
  irarkolan. Lenengo urtea. 433 orrialde. Itzaldiak, urte-aro guztikoak.
  
  362
  
  2) Nere Laguna (Iruña, 1926). Neketako Ama-Birjiñaren
  irarkolan. 317 orrialde. Bigarren urtea. Itzaldiak. Iruña ta Muskeria (Tudela)'ko gotzai jaun Mujika-Urrestarazu'tar Mateo'ri
  eskeiñitai dago.
  3) Nere Laguna (Iruña, 1931). Neketako Ama-Birjiñaren
  irarkolan. Irugarren urtea. Aranaz'tar (Lezo'ko) Jose Aba kaputxinoak egindako itzaldiak. 316 orrialde.
  Iru ale dituzu guztiz, baiña ale bakoitzean urte guztiko igande ta jaiak daude. Ola iru alekin, igande ta jai bakoitzerako iru
  itzaldi dira; ta gaiñera, itzaldi bakoitzean bost edo sei edo zazpi
  atal laburrak ere, naizta ez-berdiñak.
  4) Eiza-iztia edo Abere ta piztiak (Bilbao, 1929). Euzkadi'ren irarlanak. «Tipograffa General» bazkunean irarrita. 139
  orrialde. Lan atsegingarria.
  5) Esku-idatziak. Onez gaiñera, paper moltzoak bere eskuz
  idatzita, argitaratzeko norbaiten esku goxo zaln.
  NOLAKO IDAZLE.—Ona, nere iritziz. Irakur, garbitasun bezela, itzaldien 3'garren alean dakarren aurreitzeko zatitxo au:
  «Egalari zaude; beraz urduri zabiltza. Zure lenbiziko bi
  analak, mutil koxkor atera baziran, gaur gizon eiñak daude. Or
  dabiltza mundu barrenean gauza asko ikusten eta guzietatik
  entzuten. Batzuek omen diote; zintzo, sendo, mardul, atsegin
  dirala. Besteak berriz, ezetz. Orrelakoxea dek mundua, enetxoa.
  Batzuk baietz; besteak berriz, ezetz. On aundia egiten dute
  beiñepein; eta auxen bai dala beren aitari biotza lasaltu egiten
  dion gauzarik ederrena. On aundia, on sakon, mesede eder,
  esker ugari dagiena, itxusia, galzki jantzia, txiroa, errena bada
  ere, beti maltagarria da; ta ori nalkoa da, aski da».
  Yurre'tar Julen Aitak onela: «Lezo'ko Yoseba M.ª Abak
  euskera erraza, argia ta erritarra darabil beti. Balñan ez euskera
  mordoilloa, erdal itzez josirik egiñikakoa; ezta era garbiegia,
  errikoia ta atsegingarria balño».
  (Ikus Boletin Oficial de la Diocesis de Pamplona, 1923, 81 orr.;
  Boletin Ofic. de la Diócesis de Vitoria, 1923, 319 orr.; Felipe de
  
  363
  
  Fuenterrabia, Ensayo bibliogrdfico de la Provincia Capuchina; J. San
  Martin, Escritores Euskericos, Apendice, Bilbao, 1969, 24 orr.; L.
  Villasante, HLV, 398 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 331 orr.; Jon
  Bilbao, Eusko Bibliographia, IV, 448 ta V, 72 orr.; , 1953,
  Urt-epail, 22 zenb., 2 orr.).
  
  8.—JUAN MIGEL ERNETA ZABALETA (1881-1921)
  Leitza'n sortua dugu A. kaputxino au. Amabi urtetara zioala, Lekarotz'en asi zitzaigun apaiz-letrak ikasten; bertan artu
  zuen buruñurdun jantzia, eta filosofia ikasi. Ondoren Madrid'en
  El Pardo'n Teolojia ikasi ta Lekarotz'era berriz ere mutil gazteen irakasle. Oraindik meza emateko zegoela, 1904'an, Filipinas'etako mixioetara bialdu zuten; an apaiz sagaratu ta meza
  berria eman zuen. Bertatik Manila'ko erri izkuntza ikasirik, buru belarri asi zan mixio-lanean, Batanga zeritzaion Probintzian
  ere bi urtez beintzat egonik. Bizkorra zan, eta beti gertu lanerako; Kristoren berri ona erein bearrez etzuen atseden artzerik,
  1911'an, ala ere, ango lekaide-lurralde banaketa zala-ta,
  beste euskaldun kaputxino askoren antzera, atzera Euskalerrira
  etorri bearra izan zuen. Orduan asi zan A. Leitza'ren euskal
  lana, itzez eta lumaz. Lumaz «Irugarrengo Prantziskotarra»-n
  eta «Zeruko Argia»-n idazten zuen izkera txanbelin atsegiñean.
  «Añaldekoa» ezizena erabilten zuen; balta iñoiz «Leitza'tar
  J. M. A.» ere.
  (Ikus Zeruko Argia, 1921, orrilla, 29 zenbakia; eta Yurre'tar Julen
  Aitaren oarkizunak).
  
  9.—ALEJANDRO OTERMIN LASARTE (1893-1921)
  Buruñurduna. Ordenako izena: Leitza'r Prantzisko Aita,
  Leitza'ko semea baltzan. Sangotza'n jantzi zuen kaputxino soiñekoa, 1908'an; bertan jarraltu zuen ikasten ere, 1917'an apalz
  sagaraturik, 24 urtedun zala.
  364
  
  Zeruko Argia»-ren lenengo zenbakian asi zan idazten, «Leitza'r P. A.» izenez bere lanak izenpeturik. Oso poliki ari zan;
  baiña beretarrak itxaropen aundiak zituztelarik beragan, zerura
  joan zitzaigun gazte-gazte, 1921-1-24'an.
  (Ikus Yurre'tar Julen Aitaren oarkizunak).
  
  10.—PABLO ARTXANKO (1892-1962)
  Iruña'n jalo zan 1892-1-15'an. JBere karrera zuen, ta ez
  edonolakoa: lur-gaietan jakintsua zan, eta lurgintza erakusten
  zuen Iruña'n ortarako eskola berezian. Geroago, guda zala-ta
  ara joana nunbalt, Baiona'ko Euskal Ikastetxean izan zitzaigun
  irakasle. Ondoren, 1938'an, Arjentina'ra jo zuen, eta Buenos
  Aires'en il zan 1962-4-4'an.
  Euskaltzale fiña. Ba-zekien euskeraz, eta Buenos Aires'ko
  «Tierra Vasca»-n berak sortu zuen euskal atala. «Irunseme»
  zan euskal lanak izenpetzeko erabilli zuen ezizena. «Galeuzka»
  ta «Gernika»-n idatzi zuen. Eta liburuxka au: El Arbol y los
  Pdjaros (Iruña, 1925). Oroitzapenak. 11 orrialde.
  (Ikus J. San Martin, Escritores euskericos, 32 orr.; Aufiamendi,
  Literatura, III, 420 orr.; Jon Bilbao, Eusko-Bibliographia, I, 247 orr.).
  
  11.—BLAS ALEGRIA (1883-1947)
  Euskal idazlea. Lakuntza'n, gaur ere euskeraz egiten dan
  erritxoan jalo zan 1883-2-4'an. Etxarri-Aranatz, Uarte-Arakil,
  Arralazu, Lizarrabengoa ta Ergoiena ibarrean mintzatzen dan
  euskeran idatzi zituen bere lanak.
  Iruña'ko Apalz-Ikastetxean irakasle zalarik, an Nabarra maite zuten nalmen oneko gizaseme guztiekin, 1925'an, antolatu
  365
  
  zan «Euskeraren Adiskideak» bazkunakoa genduen. Maite zuen
  bere lurra, dauzkan zer guztiekin, euskera, oitura, jolas, kirol,
  musika ta abarrekin, alegia.
  Idatzita utzi zizkigunetik atera dezakegunez, ederki zezagun
  bere ibar polit artako euskal mintzaira, ango bereizitasun goxo
  ta guzti. Eder zituen balta bertako ipui ta elezarrak, eta oietaz
  osotu zigun bere lenengo lana, argitara emana beintzat.
  Ona lakuntzatar argi onen euskal lan batzuk:
  1) Lakuntza'ko pertza (Donosti, 1926). «Euskal Esnalea»-n dator, XVI, 100 orr.
  2) Aña Mari (Iruña, 1928). E. Gartzia'renean. 64 orrialde.
  Mixiotako antzerlda. «Euskeraren Adiskideak» 1928'ko antzerki-batzaldian saritua.
  3) Gure Ama (Toki gabe, 1931). Iker-lana, euskeraz ta
  erderaz. 92 orrialde.
  4) Lilaya (1932). «Olabe» Saria irabazi zuen folklore giroko lana.
  Onez galñ, or-emen eman zituen itzddi pilloa ere ba omen
  zuen, balña azken gerra zala-ta galdua aurki.
  (Ikus Euskal Esnalea, 1926, 100 orr.; A. M. Labaien, Teatro Euskaro, II, 158 orr.; J. San Martin, Escritores euskéricos, 21 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 282 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliographia, I,
  104 orr.).
  
  12.—JOAKIN EUGENIO PEREZ SENOSIAIN
  OTXOTEKO (1886-1956)
  Aita kaputxinoa. Oieregi'tar Buenabentura Aita, «Arbelaitz».
  Nafarroa'ko Bertizarana'n, Oieregi erritxoan jalo zan 188612-7'an. Iruña'ko apalzgaletxean iru urteko ikastaroak egiñik,
  1903-10-29 kaputxinoen jantzia artu zuen. Urrengo urtean
  366
  
  Muskaria'n zan, an iru urtez filosofia ikasteko. Ondoren lau
  urtetan Teolojia ikasi zigun Iruña'n, 1910-12-17'an mezakotu
  ta urte bete geiago bertan ikasten jarraiturik.
  Aita Intza ta Oieregi biak ikaskide ziran, eta Muskaria
  (Tudela)'n asi ziran batez ere euskera ondo ikasten, aldez liburuetan eta aldez alkarrekin itz egiñaz. Alako baten, Kataluinia'ko kaputxinoak katalanez ateratzen zuten illeroko orri bat,
  «Asis'ko Prantzisko Deunaren Irugarren Ordenakoena», iritxi
  zitzaion eskuetara. Aita Buenabentura'k bertatik: «Euskeraz ere
  bear genduke onako bat!» Esan zion Intza Aitari, balta gero
  Nagusiengandik baimena lortu ere, ta 1913-7'an, Intza Aita ta
  biak asi ziran «Irugarrengo Prantziskotarra» ateratzen. Illa betero zetorren zortzi orrialdekin, Nafarroa'ko mendialdean eta
  Gipuzkoa'n eta Bizkaia'n banaturik.
  Bospasei urteen buruan iyeki saltzen omen ziran, eta
  Oieregi Aitari, beti kementsu, azal ta guzti, aldizkari antzera,
  edergarriz apainduta ateratzea otu zitzaion: 1919-1'n atera zuten lenengo zenbakia. Ta orrelaxe zintzo-zintzo, illero ta urtero,
  eltzen zan euskaldunen eskuetara 1936'gn. urte zoritxarrekoa
  etorri zan arte.
  Orrez gaiñera igande geienetan Irugarren Ordenea eraikita
  zegoen errietara joan oi zan jendearen altortzak entzutera ta
  itzaldiak egitera. Oso txintxo zebillen Oieregi Aita, baita jendea
  ere: adiona zutenean jende asko altortzen zan fraldearekin.
  Gisa orretan, iñoiz ere gelditu gabe, 1936'gn. urterarte. Orduan euskal paperak ixildu bearra izan zuten. Paperak ixildu
  bai, balña Oieregi Aita etzuten beste euskal idazle askoren antzera, Euskalerritik bota. Eta, jakiña, euskal lanean jarraitu
  zuen. Lekarotz'en aurkitzen zan, eta komentu au lenengotan
  beintzat gudarien eritegi izan: Buenabentura Aita euskaldun
  gudari zaurituak ikusi, euskeraz itz-egin eta poztutzera joan oi
  zitzalen. Urkoari laguntza ematea zan au ere, urko erituari
  noski.
  367
  
  Amaitu zan gudua. Etzegon «Irugarrengoa» ateratzerik; ez
  «Zeruko Argia». Orduan Oieregi Aita egon-eziñik beste paper
  bat, «multikopista» bidez, ots, «Artzal Deia» illero ateratzen
  asi zan. Irakurle talde bi zituen: Ipar-Ameriketako euskaldun
  artzaiak eta Irati ta Bidaso alde bietako basoetan zugaltzak erasten zebiltzan euskaldun gazteak. 1954'an berriz asi zan lenagoko
  «Zeruko Argia» ateratzen, «Arbelaltz» zuzendari zala; «Artzal
  Deia» ateratzea utzi gabe, orraltio: Buenabentura Aitak argitara oi zituen biak. «Artzal Deia» aurrenik illerokoa izan zan,
  gero amabosterokoa.
  Eta azkenik, oso lanpetua zebillela, egundo ere atsedenik
  ar gabe, 1956-2-25'an Lekarotz'en Jaunak zerura dei egin zion,
  itzez ta lumaz lan aln ederra burutu ondorean.
  EUSKAL LANAK.—Oieregi Aitak lan bikaiña burutu zuen. «Irugarrengo Prantziskotarra» ta «Zerako Argia»-n bietan idazten
  zuen, bere izenez eta izenordez; izenorderik ezagunenak: «Arbelaltz», «Osinburu» ta «O.». Izenik gabe ere ainbat lantxo
  eder ditu. Idatzi ez-ezik, banakaritza ta diruzalngoa ere berak
  eraman zituen urte batzutan.
  Orrez gaiñera, lan auek argitaratu zizkigun:
  1) Jesukristo gure Jauna'ren Bizitza (Iruña, 1921). Pelegrin Mataro'k erderaz egiñaren itzulpena. Kaputxinoen irarkolan. 85 orrialde.
  2) Aita Samuel Kaputxinoa. Gaurko izkillu edo arma (Donosti, 1922). Loiola'tar Eneko'ren irarkolan. 99 orrialde.
  3) Diccionario Castellano-vasco y Vasco-castellano de voces comunes a dos o mds dialectos (Bilbao, 1929). «Tipografía
  General» Bazkunak irarrita. 357 orrialde. Azkue'ren Iztegitik
  aterata.
  4) Observaciones para evitar, en cuanto posible, las diferencias verbales de los dialectos bizkaino y guipuzkoano (Bilbao, 1929). «Tipografia General»-ek argitaratuta. X orrialde.
  5) Erriarentzako Liturgia. Pentekoste (Iruña, 1930). Ama
  Birjiñaren irarkolan. 41-52 orrialde.
  
  368
  
  6) Erriarentzako Liturgia. Pentekoste-Ondorea (Iruña,
  1930). Ama Birjiñaren irarkolan. 53-62 onialde.
  7) Erriarentzako Liturgia. Billebaiketa edo Zirkunzisio-jaia
  (Iruña, 1931). Neketako Ama Birjiñaren irarkolan. 11 orrialde,
  musika ta guzti.
  8) Erriarentzako Liturgia. Erramu Igandea (Iruña, 1931).
  Ama Birjiñaren irarkolan. 27-38 orrialde (musika).
  9) Erriarentzako Liturgia. Bezperak (Iruña, 1932). Neketako Ama Birjiñaren irarkolan. 64 orrialde (musika).
  Euskaltzaindikoa zan. Paper asko utzi zituen, argitara gabe.
  Euskera ederrean, garbi ta errikoi, idatzi zigun beti, gal sakonak ere oso argi jarririk.
  (Ikus Aita Felipe, Ensayo bibliogrdfico de la Provincia Capuchina
  de Navarra-Cantabria-Aragon (1900-1950); L. Villasante, HLV, 397
  orr.; N. Kortazar, Cien Autores vascos, 21 orr.; J. San Martin, Escritores euskericos, 149 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 345 orr.).
  
  13.--ELADIO ESPARTZA AGINAGA (1888-1961)
  Lesaka'n sortua, 1888-2-18'an. Bertan Udaletxeko idazkari
  izan zan 1921'tik 1929'ra; eta urte ontatik, au da, 1929'tik
  Iruña'ko «Diario de Navarra»-ko idazlarien buru; lendik ere
  asko idatzi oi zuen eguneroko ontan. Malte zituen batez ere
  Euskalerriko gogozko ta ekonomizko galak. Araba'ko gobernadore izan zan 1937'tik 1938'ra,
  «Bol. de la Institucion Principe de Viana»-n ere, beronen
  zuzendari bait zan sortu (1940) zanetik, asko idatzi zuen, beti
  euskal gauzak astinduz. Onen ta aren lanal buruz alnbat iritzi
  emate egin zigun. Eleberri auek bereak ditu: Los caminos del
  Señor (Madrid, 1922), La dama del lebrel blanco (Barzelona),
  La isla de los sueños (Madrid), Nere (Barzelona, 1928), Tu hermosura (Madrid), De cuando eramos novios (Iruña, 1943),
  Nuestro Francisco Javier (Iruña, 1941), ta abar.
  369
  
  Poliki zekien euskeraz. Euskaltzaindiak bere bame artu
  zuen, napartarren artean. Antzerki bat idatzi zuen euskeraz,
  Panpiña, 1932'an sariztatua.
  Beretarrak biran zitula, Lesaka'n il zan 1961-3-23'an.
  (Ikus Jose Agerre, Euskera, 1961, 350 orr.; A. M. Labaien, Teatro
  euskaro, II, 167 orr.; J. San Martin, Escritores euskericos, 81 orr.;
  Auñamendi, Literatura, III, 410 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliographia, III, 193 orr.).
  
  14.—JOSEBA P. ETXEBERRIA
  Idazle onek, oindio bizi-zeaztasunak aztertu gabe dauzkagun arren, ainbat eder idatzi zuen, Euskal Esnalea-n batez ere.
  Euskal kezkak zekarren estu-estu, ta orretzaz ziran bere lanak.
  1917'tik 1931'ra lan auek argitara zizkigun Donostia'ko aldizkari ortan: 1) Urte berri, bizi berri (1917, VII, 1 orr.); 2)
  Euskera ezertarako ez da\ (1917, VII, 85 orr.); 3) Gure eginkizuna (1917, VII, 129 ta 177 orr.); 4) Esaten diegu baña...
  Ez degu egiten! (1919, IX, 173 orr.); 5) Errexetik... errexkeria (1920, X, 37 orr.); 6) Euskera, nola ikasi? (1921, XI, 73
  orr.); 7) Irakatsi euskeraz (1921, XI, 97 orr.); 8) Euskeraz
  irakurtzera beartzeko (1929, XIX, 37 orr.); 9) Nekazari tresnak
  (1931, XXI, 35 orr.). Azkenengo au, Euskal Esndea-k 1930'n
  eraturiko sariketara biddutako lana duzu, Segura'n izenperua.
  Antzerki bat ere ba-du: Urdinburuko Bitor (Donosti, 1921).
  Alkarizketa. Martin Mena ta Cia'n irarkolan «Izarra» antzerkisaillak argitara zuen. Ikus «Euskal Esndea» ere, 1921, XI, 163
  orriddean.
  (Ikus A. M. Labaien, Teatro Euskaro, II, 165 orr.; Auñamendi,
  Literatura, II, 515 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliographia, III, 262 orr.).
  
  370
  
  15.—JABIER LAZKOZ BIGURIA (1887-1965)
  Baztan ibarrean, Elizondo'n munduratu zan Lazkoz apaiza,
  1887-12-3'an, Ardandegi deritzalon etxean. Latin eta ele ederrak Lekarotz'en ikasi zituen aurrenik; Teolojia, ordea, 1907'tik
  1914'ra, Komillas'en. Apaiztu ondoren, urte batzuk izan ezik,
  ia bizitza guztia Ziga'n eman zuen arima-zain, bere anai Leandro'rekin. Mixio-zabalkunde ederra ere egin zuen Naparru'ko
  toki askotan, baiña Baztan aldean, Bera'n eta Alkoz'en euskeraz
  batez ere.
  EUSKALTZALE.—Maite zuen bere izkuntza. Umetatik zekiena osotzen alegindu zan bere bizitzaldi guztian, Axular,
  Mendiburu ta olakoak irakurriz. Euskalariakin, an ingurukoekin bereziki, Krutz Goienetxe, Ramon Garikoetxea, Tadeo
  Biela, Aita Donosti, Eusebio Etxalar eta olakoekin noski, areman estua euH zuen.
  Euskeraz ta erderaz idatzi zuen, Irun'go «El Bidasoa»-n,
  eta Iruña'ko «Pensamiento Navarro»-n, «Pregon»-en eta «La
  Verdad», parroki-orrian. Zeaztasun askoz eta ederki ausnartuz
  gero egindako lanak dituzu, bizi ta laburrak. Eder zitzalon antza, gai bidasotarra; Berriotxoa Analak dioskunez, beintzat, «El
  Bidasoa»-n agertzen dira 1955-65 bitartean, lan auek:
  «Regoyos»; «Virgenes del Pirineo»; «Santesteban»; «Palomas de Picasso»; «Prehistoria del Bidasoa»; «Sofocles»; «Caza
  mayor del Pirineo»; «Castillo de Javier»; «El Director de
  Quest-France en Baztan»; «P. Isla vascofilo»; «Amor al Pais»;
  «Mozos de Bidasoa»; «Elizondo: Sus Ferias»; «Origen latino
  del idioma vasco»; «Santa Maria en Santesteban»; «Las aves
  de invierno»; «De Pamplona al Bidasoa»; «Canta el vasco»;
  «Usandizaga y el Bidasoa»; «Obediencia de San Ignacio»;
  «Diarios y memorias»; «La Biblia y el Quijote»; «La alicion
  al dibujo»; «Gayarre en Irún»; «Santa Lucia en Santesteban»;
  «Evolución del chiste»; «Zurbaran en Jaureguia de Almandoz»; «Goya y su tiempo»; «Arri-kulunka en Elizondo»; «So371
  
  bre el apellido Indart»; «San Pablo en España»; «Guridi»;
  «El chistulari»; «Las manzanas del Baztan»; «El apellido Albéniz»; «El pintor Javier Ciga»; «Soneto discutido»; «Aspectos
  del caserio»; «Camino de Santiago por Elizondo»; «Bidasoa»;
  «Malarreka»; «Elizondo en la ruta Jacobea»; «Divagaciones
  sobre el Bidasoa»; «Baztan y las palomas»; «El ferrocarril del
  Bidasoa»; «Vascos e irlandeses»; «Prehistoria del Bidasoa. Los
  vascos franceses. Orreaga»; «El caseriano»; «Elizondo y Dancharinea»; «El arte al servicio de la paz»; «Unamuno»; «Pío
  Baroja»; «Hombres ilustres del Bidasoa»; «Capuchinos ilustres del Bidasoa. Padre Roman de Vera. Pedro de Renteria»;
  «Don Resurreccion de Azkue»; «Valle Inclan». Guztiz 56
  idazlan, iradokitzallle ta ixegarri.
  Idazki asko idatzi zituen, ari ta oni: nik pilloa dut ark
  zuenduta. Gabon aldia batez ere, etzitzaion joango Eguberri
  zoriona opatu gabe; ortarako, ia urtero, tarjeta politak irarri oi
  zituen. Olerki asko ere onduak ditu, euskeraz ta erderaz. Naikoa argitara nizkion nik «01erti»-n; beste asko argitara gabe utzi
  zituen. Sariak ere jaso zizkigun.
  Nik Lazkoz, Ziga'ko erretore apala il zanean, idatzi nuen:
  «Apaiz ona, erriak ziñez maite ebana. Artista be ba-genduan,
  oso leuna. Sarri azaldu izan ditu OLERTI'k aren lan txukunak,
  bertso yaloetan biribil. Eta langille bat bage geratzean, benetako tamal-miña sentidu bear naitaez». (Olerti, 1966, I-II, 161
  orrialde).
  (Ikus N. Kortazar, Cien autores vascos, 18 orr., ta BAP, 1969, 586
  orr.; S. Onaindia, Olerti, 1966, I-II, 161 orr.; S. Martin, Escritores
  euskSricos, 118 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 455 orr.; J. Bilbao,
  Eusko Bibliographia, V, 17 orr.; Eusko Olerkiak, 1932, III, 43 orr.).
  
  16.—JOSE AGERRE SANTESTEBAN (1889-1962)
  Jaiotzez iruñar izanda ere, bere gaztarotik asi zan euskera
  ta euskal gaiak ikasi ta aztertzen. Egia esan, euskd arazoa izan
  372
  
  zuen bere kezka ta zeregiñik garrantzitsuena bizitzaldi osoan.
  Bertoko ta kanpoko, era askotako aldizkariak azaldu izan dituzte gizaseme argi onen idazlanak.
  BIZITZ-OSTOAK.—Iruña'n jalo zan 1889-12-29'an. Azkar bezin langille zetorren umetatik, eta, apaizgorako deia zeukolar
  koan, bertako seminarioan sartu zan, eliz-ikasteak osotu nairikan. Denboraren buruan, ala ere, beste bide batzuetatik abia
  ta ibillla dugu. Bere ikastaroak arnaitu ondoren, Bordele'tik eta
  Sevilla'tik ibilli zitzaizun, bere adiñeko ogei ta amazortzi urterarte.
  Bien bitartean izkuntzak ikasi zituen, or-emen eskolak ere
  emanik. Ederto zekizkien: Apaizgaitegian ikasi zituen latin ta
  griegoz at lendik zekizkien euskera ta gaztelaniaz gaiñera, frantsesa, ingelesa, alemana ta italera. Onek gogo-landu ta kulturatu
  egin oi du gizona; gerra aurrean, beraz, Iruña'ko «Euskeraren
  Adiskideak» alkarteko buru izan zan. Gerra ostean, ere, «Prfncipe de Viana» bazkunak, ots, Euskeraren aldeko saillak, Naparroa'n azken urteotan eratu izan dituen aurren azterketetan
  eta bertsolarien saioetan esku artu izan dizu il aurretxoararte.
  Gizon txeratsu ta ona zan; guztiak maite zutena. Lenengo
  urteetako Olerti-egunetan Larrea'ra etortzen zan, beti aldarte
  oneko ta laguntzeko prest. Iruña'n ikertu nuenetan, euskal literaturaz zan gure autu ta izketa. Adiskide miña nuen, lanerako
  zeukan sugarra ikusirik batez ere. Emazte ta bi seme-alabakin
  bizi zan, irakasteari emana. Liburutegi oso ugaria zeukan, Iruña'ko aberatsena bear bada euskal gaietan. Iruña'n bertan il zan
  1962-10-19'an.
  EUSICAL LANA.—Euskaltzain izendatu zuten 1919'an, baiña
  utzi egin zuen bere kargua; ala ere, 1934'an, berriz sartu zan
  laguntzaille bezela.
  Aspalditik idatzi oi zuen egunkarietan, eta —zer esanik ere
  ez— gerra baiño len Iruña'ko «La Voz de Navarra» egunkaria
  373
  
  ren zuzendari izan zanean naltanaiez idatzi bear. Sakonki ikasi
  zigun euskera, ta aren euskal lanak ba-dute ber-berea duen nortasunaren kutsu berezia.
  Erreztasun aundia zeukan olerkigintzarako. Nola darabillen
  luma bertso kopla biziak mamiñez jaztean! «Euzkadi»-n, «Euzkerea»-n, «Napartarra-n», «Gure Herria»-n, «Euzko-Gogoa»-n,
  «Preg6n»-en, «Vida Vasca»-n, «Egan»-en, «Olerti»-n, «Karmel»-en batez ere atera zizkigun bere olermen frutuak. «Gurbindo» izengoitia erabilli zuen geienik bere lanetan. Merezi
  lukete or-an sakabanaturik dauden lan oiek bildu ta argitaratzea: ortan ibilli nintzan Agerre il ta bat-batera, baiña ez nuen
  bear aiñako laguntzarik izan.
  Malte duguna zabaltzen sala oi gara. Agerre'k malte zuen
  euskera, bere aberri-izkuntza, ta lumaz ta mingaiñez au erakusten igaro zituen bere bizitzako egunik geienak, egundo aspertu
  gabe; olerki sentikor trinkoetan euskera ta euskal gauzak zituen kanta-gal, ta il ere, Jaunari euskeraz otoitz egiñik, il zan.
  «Gizon on, leial, langille ta laguntzeko beti gertu egoana
  zan, ar-emonetan zerbait ezagutu gendunok askorik ondo dakigunez —idatzi nuen nik ura il ondoren—. Itzez, egitez ta idatziz beti agertu yakun kristau fededun. Jainkoa, Andra Maria
  ta Mikel Goi-aingerua sarri aitatu ta goretsi zituan olerki gartsu ta ahapaldi borobilletan. Onegite orren eta fede bizi orren
  saria Jainkoak emona dautso onezkero, an argi ezilkorreko atseden gozoan...
  «Napar euskelkia batez be, susterretik ekian. Eta ortik eta
  ortaz oretua eukan olango idazkera bete-umotua, bere-berea
  ziurrik asko. Gauzak alderdi asko dabez, ta berein alderdiokaz
  konturaturik, eurotan aurkitzen eban ederra jaso ta, ondoren,
  bere gogo-irazkian irazirik, guri eskintzen euskun. Or bere
  idatziak» (Olerti, 1962, IIMV, 173 orr.).
  
You have read 1 text from Basque literature.