Euskal Literature IV - 16

Total number of words is 3696
Total number of unique words is 1943
29.1 of words are in the 2000 most common words
40.4 of words are in the 5000 most common words
47.0 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
dugun; bederatzi gogalkunde; Kristoren bizitzaz; kristiñau
onaren bizikerea; meza, aitortza, Jaunartzea, ta Gurutz-bidea.
Barrura kiribildu ta gogaldu bearra guztioi ondo adierazi nairik,
onan diosku sarreran: «Kristau: Yainkoak emandako bizitza
bi dituzu; bat orain dezuna, bestea il zorian asiko dezuna.
Oraingo bizitza au laburra da, neketsua, oñazez betea. Bizitz
onek amaya izango du, besteak ez; ta oraingo bizitz au amaigabeko bizitzara garaman bidea baizik ez da. Bizitz au il-zorian
amaitzen da, ta zure gogoak (animak) pekatu larririk ez badu,
zorionekoa zu; baña eriotz-unean oben (pekatu) larriz beztuta
badezu, doakabea benetan. Il-zori aretantxe bada, Yainkoak zure egikunaz irabazitako bizitza emango dizu, il ondorentxe epaituko zaitu-ta; eta une aretan bertan asiko dezu zure betiko bi
244

zitza on ala txarra. Zure eskuan dago, bada, ene kristau ori,
amalgabeko bizitza zoriontsu ala zorigaitsua izatea» (Sarrera,
5 orr.).
2) Yesu Kisto Gure Yaun eta Yainkoaren Bizitza ta Berri
Ona (Pasai, 1936). Etxeberria'tar Ipolito'renean. 655 orrialde.
Liburu ederra, mamiz ta azalez. Testamentu Berria ta Kristo'ren bizitza ditugu beti ere gure arimaren indargarririk bikaiñen,
«Jalnkoak berak argitua ta aizemana balta». Azkoiti'ko seme
Biktoriano Larrañaga jesulagunak, Idazteun-Irakasle zanak egin
zion itzaurrea, ta onela idazten digu: «Nekez bederen, oraingeroka Euskalerrian agertu izan dira euskeraz Ebangelio utsak,
protestanteak aiek ere geienak. Olabide'ren Itzaurrean ikus aipaturik. Testamentu Berri osorik, ordea, katolikorik beintzat, ez
oralntsu arte. 1571'garrenean Yoanes Leizarraga'k argitara zuna,
protestantea ura ere, gure errian ezin zabaldu ziteken. Harar
neder apalzarena ta aita Uriarte Prantziskotarrarena —onena
Biblia osoa—, argirik ikusi gabeak dira oralndio. Noizbalt ere,
Leizarraga'rena argitara zanetik irureun ta irurogei urtetara
azaldu da Aita Olabide'rena. Oralñaldian gure izkuntza jasonaienean egin dan lanik ederrenetakoa ta bere arloan ederrena
da «Itun Berrla», egoki ta zeatz eta laburki biurtua, Ebangelisten jatorrizko erari dagokiola. Europan egin dan itzulpenik
oberenarekin berdindu dezakegu, noski. Oralñarteko lanetaz baliatzen dirala, Yesukristoren bizitza lau Ebangelisten itzekin
berekin, lauenak alkartuta, Jesusen Lagundiko Aita Areitio'k
Jesusen Biotzaren Deya'n eman zigun, eta gure egun ontan Aita
Iralzoz Kaputxinoak, liburu polit eginik eman digu euskera gan
bi goxoan. Ala ere, Yesukristoren Bizitzarik oraiñaldikoen erara,
ez da agertu gutartean Oiartzabal'dar Martin Yaunaren au arte.
Or bada uts au ere bete. Edonongo kristau-errian bezela, gurean
ere, lan bikoitz oien urrena etorri da, bear bearreko dan Yesukristoren Bizitza» (VIII orrialdean).
3) Santuen Bizitza laburrak.
Urte guztikoak osotzeko asmuz asi zan arren, otsaillekoak
bakarrik argitaratu zizkigun.
245

4) El Lenguaje vasco (Donosti, 1963). «Izarra» irarkolan.
147 orrialde. «Orixe»-rekin batera. Euskalari aundi biok,
aspalditik, 1941-42'tik osatuta zeukaten gramatika duzu, ogei
ta bat urte geroago argitara emana, Bi zati ditu gramatika onek;
bata betikoa, aundiena, ta berriztatuta bestea. Atzalburu onen
pean egiña da: «Ondo aurkitua sendotu, ta itxuragetua itxuratu».
5) Desarrollo del Verbo vasco en tiempos y modos (Donosri, 1963). Berrogei ta amar bat lauki dira euskal aditzaren
aldi ta jokoak obeto adierazi ta ulertzeko. «Euzko-Gogoa»-n
(1956) gal berdin samarra erabilli zuten euskeraz.
Euskera txalroa zuen Oiartzabal'ek. Joskera garbala ta itz
aukeratuak. Balta esaera politez ornitua ere. Ona, euskeraz idaztean, itzak euskal erara lotzeko nolako ardurea izan bear dugun
adierazten digun zatitxo au. «Orixe» izkera-zale lanetik artua
duzu. «Euskera ongi idazten ikasteko —dio— aukera-aukerakoak dira «Orixe»-ren idaztiak, ark ematen du erriarengandik
ikasitako ta irakurri zitun beste idazleen lanetan aurkitzen zun
euskal ioskera iatorra. Garrantzi aundiko da idatzietan erabilten
diran itzak eta lotzen ditun ioskera, ta bi gauza auek ba-dute
erro antzeko bat, ots: burutapenak erabilteko era. Alde aundi
dago burutapenak era batera edo bestera erabilli gure barnean,
gero idezteko. Euskaldun iatorrak burutapenak euskal-erara
bere barnean erabilten ditu, euskeraz idazten diardularik batez
ere; ta besteengandik nolabalt artutakoak, eusko-erara aztertu,
bekaldetu, egosi bezela egiten ditu bere barnean. Ta orduan
itzak eta ioskera euskerazko dira» («Orixe» Omenaldia, Donostia, 1965, 123 orr.).
Euskaltzalndikoa zan.
(Ikus J. San Martin, Escritores euskéricos, 147 orr.; «Orixe» Omenaldia, Donostia, 1965, 119 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 460 orr.).

246

29 (bis).—UGALDE OXINAGA'TAR PELI (1893-1964)
Euskal literaturan «Udala-Mendi» bezela ezagutzen dugu.
Aretxabaleta'n jaio zan, balta il ere; balña bere bizirik geiena Arrasate'n eman zuen. Lan etengabea egin zigun bere garalan, euskera ta euskal gaien zelalan batez ere; bera izan zan
gaiñera Arrasate'ko abertzaleen buruzagi bakarra.
Gizaseme jator auek sarri izen gabekoen artean, ixillik, geratu oi dira. Kontu egizu, irakurle, zenbat olako dauden gure
artean: iriki ta mazal, egiñalak egin arazorik yalo prestuenetan
eta olakoaren izena maiz aipatu ez dugu egiten. Ain gara gerekoi ta esker gaiztokoak!
Arrasate'ko Lenengo Euskal Jala, «Euskaltzaleak» erakundeari oiñarriak ipiñi naita 1927-9-4'an ospatu zana, entzute
aundikoa izan zan nunbait; orduko asteroko ta aldizkarien ordezkari ta euskal idazlerik beiñenak an batu ziran anaitasunik
beroenean. Deba'ko antzezlari talde batek «Txanton Piperri»
opera aurkeztu zuen gabaz; liburu mordo bat ere, azoka bezela,
salgei jarri zan; Arrasate'ko abesbatzak euskal abesti ta doiñu
asko abestu zituen; bazkaritan, gogaldi onari ateak irikirik, bosteuneraiño alkartu ziran gozagiro bizi ta atsegingarrian.
Eta Euskal Egun garbal onen eratzaille bakarra Peli Ugalde
izan zala, altortu genezake. Izlariak ere berak aukeratu zituen:
«Lizardi», Zinkunegi'tar Joseba ta beste batzuk.
Izketarako samurra zan, euskera garbian mintzatuz. Idazle
bezela ain ezaguna etzan arren, egiten zuena guztiz polito egin
oi zuen. Bere lan geienak, erriko albisteak eta abar, «Euzkadi»
egunerokoan agertzen dira.
Gorputzez txikia zan; adorez oso aundi. Espetxeko illunaren
txera ere gozatu zigun aldiko baten.
Beste askotxo legez, «Kirikiño»-ren eskolakoa genduen.
247

30.—GABINO MURUA IZAGIRRE (1894-1955)
Ez dira gutxi gure literaturan idazle aski ugari ta fiñak,
baiña odol ta zimaz uzkur, atzeren izanik, beren izenak adietan
ematen ere ausartzen etzitzaigunak. Oietarikoa dugu itxuraz
Murua idazle au ere.
Lazkano'n jaio zan 1894-10-24'an. Bizi ordea, Gabiri'n bizi
izan zan, eta berton il zan azkenez 1955-1-10'an. «Okil-zulo»
ta ibar ontatik zear doan errekaren izena, «Estanda», erabilli
zizkigun bere lanak izenpetzean.
Baserri-zalea zan, eta alegiñak alegin egin zituen baserritar
bizi-modua arindu, duindu ta jasoten. «Euzkadi»-n, «Argia»-n,
«El Dia»-n eta abar idatzi zituen lanak. Gal auek exkax samarrak ditugu euskal literaturan, eta egoki litzakigu eurok esku
goxoz jaso ta bildumatzea.
(Ikus J. San Martin, Escritores eusMricos, 136 orr.; Auñamendi,
Literatura, III, 341 orr.).

31.—DIONISIO OLANO GALARRAGA (1894-1964)
Aita kaputxinoa, Altzo'ko Didaka, A. Diego.
Altzo-Azpi'n jaio zan 1894-2-14'an. Latin eta inguruko
ikasketak Lizarra ta Altzatzu'n egin ondoren, 1909'an Sangotza'n jantzi zuen kaputxinuen soiñekoa. 1910'tik 1913'ra Filosofia ikasi zuen Ondarribi'n eta 1913'tik 1917'ra Teologia Iruña'ko komentuan. 1917-9-30'an apaiztu zan. Eta gero, apaiztu
zanetik zaartzaroraiño, bizitza osoan, kaputxino fraille-gai gazteen irakasle izan zan: Filosofi-gaiak irakasten zituen Lekarotz'eko Ikastetxean. Ementxe berton il zan 1964-10-0'an.
EUSKALTZALE.—Sutsua ziñez, ta euskeraren ddezko lanetara emana. Gazte zalarik asi zan idazten: «Zeruko Argia»-ren
lenengo arotik, au da, 1919'tik. «Altzo'ko» edo «Altzori», balta
248

«Altzo-Azpiko» edo «Altzo-Azpi'tar» Didaka, baita «Diego»
utsik ere, eta «Oleartso» erabilli oi zituen lanak firmatzean. Era
ta gai askotaz ondu zituen artikuluak aldizkari txukun onetan;
bai, ta idatzi zuen «Irugarrengo Prantziskotarra»-n ere. «Zeruko Argia»-ren bigarren aroan, ots, 1954-56 urteetan, «Galdeerantzunak» sailla berak eratzen zuen.
Liburuxka auek ere argitara zituen:
1) Erriarentzako Liturgia. Corpus Christi edo Aldareko
Sakramentu Santuaren jai-eguna (Iruña, 1931). Ama Birjiñaren
irarkolan.
2) Erriarentzako erri-liturgia (Iruña, 1931). «Zeruko Argia»-n dator, 1931'gn. urteko 51-61 orrialdeetan.
3) Prantzisko Santuaren Irugarren Ordenako Ikasbidea
(Iruña, 1929). Iruña'ko kaputxinoetan. 37 orrialde. Au berau
erderaz ere badu.
4) El superlativo absoluto en el euskera hablado (BAP,
1952, 239 orr.).
5) Estudio sobre etl Euskera hablado (Donosti, 1961). Izarra irarkolan. 268 orrialde. Liburu ederra euskeraz ongi ikasteko. Ogei ta amar bat urte egiñak ditu A. Olano'k Gipuzkoa ta
Goi-naparroa zear, izlari geienik, eta txango oietan bildu dizkigu erriaren aotik zenbait esaera ta gauza txanbelin; oiek datoz
batez ere liburu mardul onetan. Zortzi ikas-sail dira: 1) Euskal atzizkiak; 2) Aditzaren izen-erak euskera mintzatuan; 3)
Euskal joskera; 4) Izen mugatzailleak euskera mintzatuan; 5)
Galllen-itz soilla euskera mintzatuan; 6) Euskal itz-urrena; 7)
Barne-almen eta egimenen adieraztea euskera mintzatuan; eta
8) Zaar-aztarnak euskera mintzatuan. Gure izkera sustralz ikasi ta egiazko senez idatzi al izateko, guztiz jakingarriak dituzu
zortzi sall sakon tinkuok. Egilleak azkenez: «Ama Sortzez Garbia, Euskalerriko Erregiña, zuri eskeintzen dizut nere lantxo
au; onetsi zazu ta egin euskaldunak beti euskeraz ta euskera
jatorraz goratu zaitzatela».
Ba-ditu olerki txanbeliñak ere, «Zeruko Argia»-n baitik
bat.
249

Aldizkariotan idatzi zigun: «Zeruko Argia», «Irugarrengo
Prantziskotarra», «El Terciario Franciscano», Erroma'ko «Tertius Ordo», «Verdad y Caridad», «BAP», eta abar.
(Ikus S. Onaindia, MEOE, 852 orr.; J. Burgo, Catálogo bibliográfico, Iruña, 1954, 145 orr.; N. Kortazar, Cien autores vascos, 56 orr.,
Herria, 1964-10-29'an eta BAP, 461 orr.; J. San Martin, Escritores
euskericos, 140 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 441 orr.).

32.—ANIZETO OLANO GALARRAGA (1896-1966)
Aita Diego kaputxinoaren anai. Kaputxino berau ere. Eta
biok Guam'go gotzain izan zan Mikel Aingeru Olano Urteaga'ren anai: iruron aita bi aldiz ezkondua bait zan.
Altzo-Azpi'n sortua, 1896-4-17'an. Altzatzu'n ikasi ondoren, Sangctza'n jantzi zigun kaputxinoen soiñekca. Ondarrabi'n Filosofia (1912-16) ta Iruña'n Teologia (1916-20)
ikasi zituen, 1920-4-3'an apaiz sagaratuaz. Iru analetatik au
omen zan azkarrena, ta eliz-karrera amaitu ostean ere, ainbat
gaietan titulua atera zigun. 1922'tik 1924'ra Afrika'n egon zan
ango gudarien kapellau. Gero, Erroma'n egin zituen Eliz-Araudiari buruzko ikasketak, 1926'tik 1936'ra, amar urtean, Lekarotz'en irakatsi zuen.
Ark bizi osoan irakaskintzari lotuta egongo zala antz ematen zuen arren, gizona ez izan geroaren jabe: «gizona dabil,
Jainkoak darabil» esaera zarrak ederki. Eta, Aita Aniketa,
1936'an, zori txarreko guda zala-ta, Prantzia'ra jo bear izan
zuen; Bordele ondoko Begres'en egin zuen parroki lana ta
igeska zetoztenen ardura. 1940'an Argendna'ra joan zan, an
bere irakaslaritza utzi ta pastoralgintzara loturik; 1942'an Kordoba'ko komentuko nagusi ta elizako txaunburu izentatu zuten.
Gero, Nueva Pompeya'n, Nekotxea'n eta Buenos Aires'en egin
zuen lan berdintsua.
Sei urtez —1951-57— Nekotxea'n lan egin zuen. An etzeukaten Prantziskotarrak oraindiño komenturik ez elizarik, eta
250

nagusiak nai zuten uri ortan lekaretxe berri bat jasotzea. Olano
Aitari leporatu zioten eginbide ori. Bereak eta bost jasan bear
asmo ori aurrera ateratzeko; ortxe gaixotu ere egin zan, pixkaka pixkaka illobira eratxiko zuen «Parkison» galtzez. 1957'an
«Euskal Etxea» deritzan Ikastetxera bialdu zuten nagusiak Ikastetxeko Zuzendari-ordezko ta irakasle bezela; iru urteren buruan, berriz, Nueva Pompeya'ko frailleen eritegira eraman zuten, eta ementxe egon zan urteetan, orduak eta orduak ango
Andre Mari ospetsuaren aldare aurrean egiñik, otoitz eta otoitz.
Nueva Pompeya'n bertan il zan, 1966-1-3'an.
IDAZ-LANAK.—Euskeraz ta erderaz utzi zizkigun lanak. Euskerazkoetan «Amaialde» izenordea erabilli oi zuen. Eta «Zeruko Argia»-n datoz batez ere bere artikuluak, olerkiak eta osterantzekoak, 1919'an asi ta 1927'rarte bai beiñik-bein.
Erderaz auek utzi zizkigun:
1) «Catedra de Etica». Serie I. Notas y materiales para
la historia de la Etica. Serie II. La voluntad moral en San
Buenaventura (Barzelona, 1927). 26 orrialde.
2) Filosofia vasca («Yakintza», 1934, 203 orr.). Separata
bezela ere «Euskaltzaleak» atera zuen (Donosti, 1934). Lan jakingarria.
3) Lucha de idiomas en Euzkadi y en Europa por Aniceto
Olano (P. Miguel de Alzo), Bonifacio Echegaray, Eduardo de
Landeta y Jose de Ariztimuño (Donostia, 1935). «Euskaltzaleak» argitaratuta. Lendik ere «Yaldntza»-n agertazitako lanak
dituzu. Aita Olano'renak auek dira: 1) El bilinguismo y sus
soluciones psicologicas y pedagogicas (3-31 orr.); 2) Metodos
a emplear en la enseñanza del euskera a los niños vasco-erdeldunes, (85-97 orr.), eta 3) El derecho a la Instruccion primaria
en la lengua materna ante el Derecho Internacional positivo
(153 orr.).
Euskeraz erakusteko bide egokiak azaltzen dira idazlan
auetan.
251

«Euzko Deya»-n, «RIEV»-en, «Yakintza»-n, «Zeruko Argia»-n, eta «Boletin del Instituto Americano de Estudios Vascos»-en idatzi zuen. Umeen aziera, eusko-aurrena batez ere,
zan bere gairik urratuena. Ontan au ziñoan: «Umeen azieran
gauzik bearrekoena umea ondo ikastea da. Zerbait berexia badu ume bakoitzak: erri bakoitzak ere bai. Erri bateko umeak,
ordea, lotutzen ditun zerbalt ba-dute bere izakeran. Elkar lotu
ta besteengandik berexten ditun zerbait ori erri bakoitzean ikasi bear da. Bearrezko dute ori irakasleak, irakasle izan beai
ba'dute: aurrak azi ta ezi nai ba'dituzte. Eusko aurrak ikasten,
oien azi-adiñak ta mallak oartzen nor saiatu da? Gutxi: iñor
izan bada».
(Ikus Yakintza, 1935, 160 orr.; S. Onaindia, MEOE, 976 orr.;
Boletin de la Soicedad de Estudios vascos, 1934, 64 zenb., 25 orr.; J.
San Martin, Escritores euskericos, 139 orr.; Auñamendi, Literatura,
III, 454 orr.).

33.—FERMIN ITURRIOTZ (1897-1952)
Ordizia'n ludiratua. Apaiza. Aurretik Komillas'eko Ikastetxe nagusian bete zituen Elizak eskatzen ditun karrera urteak;
bertan apaiztu ere egin zan.
Euskaltzale zetorren oso, eta euskeraren etorkizuna umetxoetan ikusten zuen batez ere: oeri euskeraz irakasten beti
salatu zitzalgun bere bizitzaldi laburrean. Eusko-Ikaskuntzak
zeakan Len-Irakaskintzako batzordekoa zan, alkarte onen aldizkarian sarri xamar idatziaz. Ernani'n, Pasai'ko Donibane'n eta,
egin zuen arima-zaintza.
Aurrentzako euskal liburuak gertatzen zebillelarik eraman
zigun Jaunak bere atsedenera. Negar-erbeste ontan sarritan jazo
oi zaigu orrela, gu amets ederrak eraginda gabiltzala, eriotzak,
Jalnkoaren morroi ziñak, erabakitzen du gure biziaren zoria.
Iru liburuxka argitara zituen:
252

1) Txomin ikasle (Donostia, 1931). Eusko umeei irakurtzen erakusteko lenengo idaztia. Egilleak, sarreran, au dio itzez
itz; «Eusko-lenen-ukasteko loretegia lantzen degunok pozez gaude alnbat lore berri, idazti apaln eta egokiak datozela ikustean.
Eusko umeei irakurtzen eta idazten erakutsi bear zieten idaztitxoak osatu eta ugaritu dira. Lenbizi ludira etorri zan «Xabiertxo». Bere altaren L. Mendizabal'dar Ixaka»-ren esana zintzo
bete zuan. Eusko umeen artean ikasbide on asko zabaldu, batzuen jakintza-egarriya itzali, ta bera baño txikiagoen ikasnaya
piztu zuan. Txiki abentzat, «Xabiertxo»-ren anal gaztegoa,
«Umiaren laguna» ekarri zuan egille berak ta bere errayetatik
sortu zan «Martin Txilibitu», irakurbide merke ta laburra. Baño
oralngo ikastetxeetan irakurgaletan bezin laster idazkal-bideetan
jarduten duten ikasleak, eta ortarako egin nuan «Txomin
ikasle».
2) Lutelestia (Zarautz, 1932). Euzko Argitaldaria. 65 orr.
Nik begi aurrean daakadanak onela dio: «Iturriotz'dar Pirmin apalz irakasle Eusko-Ikaskuntza'ko Lenen-Irakaste Batze'
kuak. Lutelestija, iru malletan. Euzkerazko lenengo malla. Bizkayeraz».
Eta sarreran au irakaslariari: «Gipuzkua'ko lutelesti edo
jeograli txiki bat egiteko asmoz asi nintzan; (baserriko ikasle
maltiak eskatuten eustelako, itzez ezeze biarrez), baña EuskoIkaskuntza'ko Lenen-Irakaste Batzordia'k ukusi eban neure lana
amaltu baño len, eta lutelesti onen mugak Euzkadi gustira zabaltzeko, eskatu eustien, onela euzko-seme gustijak zer ikasija
ixan egijentzat, etxeko barrijetan».
Onen ondoren etorriko ziran bigarren eta irugarren malllakoak. Baita jarralan «Edesti Deuna», bi malllatan, «Eliztia»,
«Zenbakiztia», «Edestia», «Daneurtiztia», «Berezko Jakintzak»
eta abar, au da, mota askotako ezagutzak, idazti laburretan, eusko «enziklopedia» oso bat egiteko asmoz.
3) Lutelesti edo Jeographia (Zarautz, 1932). E. Argitaldaria. 20 orr.
(Ikns Auñamendi, Literalnra, III, 327 orr.).

253

34.—JOSE ZUBIMENDI (1898-1939)
Agirre'tar Joseba Mirena'k idazle onetzaz: «Olerkari on baten didarra, bear zaigula, Mourlane Mitxelena'k zigun. Baña
geyagorik ere azaldu zigun: Euzko Araudi guzdak baxen onurakor izanen zala geure izkuntza jasoko zuan olerkaria. Izkuntza barik ezer ere eztegu, beste erriakandik euskerak baizik ez
gauz ezertxuk ere bananduko eta. Geure aboetan, loratua, ikusten degunean izkuntza, erriko irakastoletan umetxual euskeraz
balzik erakutsiko ez zayenean, baserritarrak balzen ongi kaletarrak ere mintzatuko diranean, Aberriaren aldez lan aundija
eginen degu. Araudiak geroxe etorriko zalguz. Katalunya'n jaso
balta beste onenbeste. Aribau'k bere didarra egin zun egunetik,
olerkari aldra izugarriak euki dituzte ayek. Verdaguer, Gimera,
Maragall, Kosta Llobera eta abar, izan dira Aberria gora jaso
dutenak. Politokoak baño gorago jaso ere» (Aberri oyuak, 1932,
3 orr.).
Donosria'ko seme dugu Zubimendi, an balt zan lurbiratu
1898-3-12'an. Idazle bizkor, Donostia'ko «El Pueblo Vasco»-ren
igandetako euskal atala berak zuzendu zuen luzaro. Donostiar
Orfeoiko bakar-abeslari izan zan, eta «Eusko-Abesbatza»-ren
sortzallle beste batzukin.
Gerra zimiztak sortzean (1936), mugaz bestekaldera jo zuen.
Kanbo'n itzali zan 1939-9-29'an, 41 urte balño etzituela.
EUSKAL LANA.—Elerti baratzean ditugun lur-arloak ez ditezen larre biur, buruz belarri lanari eldn bearra dugu. Guztiok,
alere, ez gara ortaz konturatzen, eta geure izkuntza il-bearreko
ikusirikan ere, orrek ez die asko ta askori sabel-min esatekorik
eragiten. Nere bizi zaizkigu, itzul-inguruan zori txarraren egal
otsik ezpalitzan.

Zubimendi'tar Joseba etzan oietako. Abenda miñak joa larri zekarren, erdi zoratua. Eta idazteari eman zion barne-su
254

berotan. Euskera jaso nairik zebiltzan taidekoen artean lerrotu
zan gazterik, eta ainbat lan osatu zigun bere bizi laburrean.
1920'an edo, asi zan olerkigintzan.
Neurtitzak eta ostantzeko lanak eurrez bialdu zituen «Euskal Esnalea», «El Dia», «Argia», Aurrezki-Kutxako «Juventud»,
«Euzkadi», «Yakintza», Paris'ko «Euzko-Deya»-ra batez ere.
Ona oietaz kanpo argitaratu zituenak:
1) Aberri oyuak (Donostia, 1932). Olerkiak, Eusko Aberri
ziñoparen oroiz ta omenez. Agirre'tar Joseba Andoni'ren —gero
Eusko Lendakari izanaren— itzaurrea; onelo dasa: «Jaun-Goikoa'ri eskerrak, gaurko egunetan olerkari onak ditugu. Liburu
eder asko argitalduten dira. Abeslarien oyan onetan beste txori
batek ere abestu nai digu. Abartxu puntan jarri zaigu bere mokoan olerkitxu txorta onen abestiak. Zubimendi jauna. Izkuntza sakonetik darabil jaun onek, neurtitz landuak, izkuntza
apainduz agertzen dira. Lenago zarpaillo asko ziran baña. Oyaneko txori bakoitzak bere abesri mota izaten dulako, onek berea
dakarkigu. Abertzaletasun otsak».
2) Mirentxu (Tolosa, 1934). Bi ekitalditako eresantzerkia.
Alfredo Etxabe'k sortu ta, gazteleraz, Federiko Romero ta GiUermo Fernandez Shaw'ek eratua, ta Guridi'tar Josu'k ereskidetua, Zubimendi'k euskeraz. «Lan onen euskeratzea, zintzoki,
gazteleraz idatzita zegoanaren neurritik egin det», diosku itzultzailleak.
3) Zumalakarregi (1835-1935) (Donostia, 1935). Arrieta'
tar A.'ren irarkolan. 48 orrialde. Edestiari buruz zortzi bertso
sailletan eratutako poematxoa. Poliki abesten ditu eusko gudari
aundiaren bizitza ta egitsari miresgarriak.
4) Uranga'tar Jon Iñaki (Donostia, 1935). «Yakintza»-n
dator, 1935, 3 orrialdean.
5) Lenengo bertsolari eguna («Yakintza», 1935, 140-154
orrialde).
6) Bigarren bertsolari eguna («Yakintza», 1936, 141-158
orrialde).
7) Bertsolari guduak (Donostia, 1936).
255

NOLA IDAZTEN ZUEN?—Besteak beste, errikoi da oso. Bertsotan ari dala ere, erri-koplalnal. Ala ere, zerbalt goiagotik egaz dagi, oldozkun eta irudikizun zelalan berariz. Aberri oiuetan bereziki gisa ortan agiri
zaigu. Erri-miñak ikutua, kantari diardu. Agirre'k onan: «Lenago bertsolari-antzo asko izan ziran, gaur olerkari dira aberriaren miñak jo ditulako. Araudiak baño garrantzi andiago dula
olerkari edo idazle on batek argi agertzen zaigu. Geure izkuntza jaso bear degu. Ez izkuntza ederra dalako, aberriarena dalako baizik. Izkuntzak ez du ezer ere balio aberri barik. Soiña
ba'degu gogo barik, alperrik zalgu».
(Ikus Bertsolariya, Errenderi, 1931-10-11, 22 orr.; Yakintza, 1935,
403 orr.; S. Onaindia, MEOE, 1954, 871 orr.; Basarri, Euzko-Deya,
Paris, 1939; Gabino Garriga, Bol. Amer. E. V., 1966, 66 zenb., 141
orr.; A. M. Labaien, Teatro Euskaro, II, 182 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 219 orr.).

35.—ANDRES ARTZELUZ (1898-1949)
«Artzeluz'tar Ander» ta «Luzear» euskal literaturan. Euskera, bitxi ederra, au landu ta aberasten ari izana dugu Artzeluz
ere. Eta nolako gatz eta piperrez! Antzez oretutako umore yaukalez gaiñezka aren lan danak.
Donosti'n jaloa duzu «Luzear» 1898-8-15'an. Oso euskaltzale zetorkigun umetatik. Eta euskal arazo ta auzi danetzaz ibilli zan kezka aunditan. Ixilka, Elgoibar'en (1926) ta Motriku'n
lenengo ta gero Arrasate'n erne nalrik zebillen «Euskaltzaleak»,
Zumarraga'n eta Andoaln'en Euskel-Egun gartsuak ospatu ondoren, azkenez Zumaia'n jarri ziran —1930-3-9'an— alkarte
onen oiñarri zeatz, sendo ta bein-betikoak. Tartean ziran Lizardi, Urreta, Luzear ta besteak. Lizardi izan zan lenengo buru,
urte betean; Urreta'tar Mikel urrengo urtean (1930).
«Euskel Eguna», «Euskel-Idazle-Batza» ta abar eratu ziranean, Lizardi'k onela Zumala'ko (1930-3-9) itzaldian: «Gure
256

Idazkariak, guziok ezagun dezuten «Luzear» yatorrak, orri bana emango dizute zuen izen-izenorde ta zuzenbideak, eta baita
ere zuen erri-inguruan ezagutzen dituzuten beste euskel-idazleen berri eman dizaiguzuten».
Itzaldirik asko eman zituen errietan. Etorri trebeko esana
zuen: ugari, errez, umoretsua. Eder zitzaion teatru zelala, ta
1934'an, «Euskaltzale» bazkunak eratu zuen euskal antzerki
saillean bera ere epaimaikoen arteko zan.
Azken guda zala-ta, gorriak ikusi bear izan zituen. Nork
ez? Guenean, mugaz beste aldera aldatu ta Baiona'n il zan
1949-8-27'an.
EUSKAL LANA.—Aitor dugunez, izlari ona. Ta «Euskal Esnalea»-k eraturiko itzaldietarik bat, berak eman zuen (Lezo'n,
1930-5-4'an). Gaia: «Garbizu'tar Jon olerkaria». Itzaldi guztiz
bikaiña, olerkiari ta Zubigar olerkariari buruz ainbat gogai eder
arilduaz egiña. 1935'an Bilbao'n argitaratu zan «Libro de Oro
de la Patria» deritzan idazri garaian ere ba-du Euzkadi, Agur!
izenburutzat duen lan bipilla. Gogora bi auek ere:
1) Neskamearen marmarrak (Tolosa, 1934). «Antzerti»-n
dator, 31'garren zenbakia. Bakar-izketa da, aurreneko aldiz Arzeluz'tar Amaletxo'k Poxpoliñetan egiña.
2) Euskal Edestia (Zarautz, 1935). B. Estornes Lasa'k
umetxoentzat erderaz egindakoa, Artzeluz'ek euskeraz. Txit polita.
NOLAKO EUSKERA?—«Neskamearen marmarrak», tamalez,
lan motza du, baiña bizi-bizi idatzia. Irakur zazu zatitxo au;
poliki bai azaltzen duela egun osoan lan eta lan ari dan neskamearen agoak, «señorita»-ren jarduna.
«Amarretan jeiki. Amaikaterdiak arte, bañua dala, gosaria
dala, ezpañak piper gorriz ta begiak zikulu-saltsa beltzez pintatzia dala, arpegia autsez josi, gerria extutu, bere xanko politai
(tanbor makillak dirudite gero!), bere xanko politai begiratu,

257

gonak pittin bat goraxeago jaso, ixpillu aurrean (Jesus, ixpillu
aurrean... oiek komeriak!) onera begiratu, ara begiratu, au
ikutu, ura ikutu... atzekoaldiak ematen dizkion lanak...! aunditxua iruditzen nunbait... ta igurtzi ta igurtzi, igurtzi ta igurtzi, «limatu» nalan bezela. «Linea» ez galdu nai ba! Orrenbeste pantasi gabe begiratzen zigutenan beintzat guri mutil morrosko bapo askoak! Esango nuke...».
(Ikus Euskal Esnalea, 1930, 114 orr.; Auñamendi, Literatura, III,
295 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliographia, I, 244 orr.).

36.—IÑAZIO ARANBURU MENDIZABAL (1859-1931)
Azkoitiar Aita kaputxinoa. 1884'an jantzi zuen fralde soiñekoa, ta 1891-9-19'an izan zan apalz sagaratua. Ondoren Lekarotz'en, Katalunia'n, Mexiko'n, Nikaragua'n eta Kosta Rika'n
ibilli zan mixiolari. Azkenez Kosta Rika'ko Kartago'n il zan,
1931-7-23'an.
Donostia'ko «Gipuzkoarra» asterokoan eta Bilbao'ko «Euzkadi»-n nalkoa idatzi zuen Aita Iñaki'k. «Jel-Alde» izen-ordez
izenpetzen zituen bere lanak. Aren idatziak, makiñaz, iru ale
ederretan omen dauzka Ataun'go Bonipagi Aitak.
(Ikus Yurre Aitaren oarrak).

37.—LUIS EPELDE EPELDE (1875-1937)
Azkoitiarra au ere. Eliz-ikaskizunak Gaztela'ko kaputxinoetan osotu zituen. Eta 1901'an, bere 26 urtetan, Venezuela'ra
joan zan mixiolari. 1936'ko gerreak Euskalerrian oratu zion,
eta Gaztela'ra iges egin bear; eta antxe, Leon'go kaputxinoen
komentuan, oraindik osasuntsu zegoena, laster il egin zan 19374-15'an.
258

«Zeruko Argia»-n eta «Irugarrengo Prantziskotarra»-n idatzi zuen. Geienetan bere izenez, «Azkoitiar Luis Aita», batzuetan izenordez, «Irutxulo», agerrari zizkigun bere lanak.
(Ikus Aita Yurre'ren oarrak).

38.—KARLOS ARANBARRI MENDIZABAL (1876-1918)
Azkoiti'ko semea. Bilbao'n artu zuen kaputxino jantzia
1892'an. Gaztela'n egin zizkigun eliz-ikasketak, 1901-9-21'an
apaiz egiñik. Katalunia'n, Mexiko'n ibilli zan mixiolari. Mexiko'n, «Pozitoko» elizatxoaren arduradun zala, izurrite gogorra sortu ta zabaldu zan 1918'an; gaxoei laguntzen zebillela
bera ere kutsutu ta andik laster maltasun-oparigal bezela il zan.
«Irugarrengo Prantziskotarra»-n asko idatzi zuen. Zoritxarrez, ala ere, etzuten orduan — gaur bezela— beren izenez lanak firmatzen eta gero ta zalllago zalgu nortzuk ziran garbi ta
zeatz jakitea. Aita Karlos'i Azkoitla'r Jose Kalasanz Aita zeritzaioen ordenan. Eta «Jakin zale» izenordea erabilli zigun, antza danez, bere euskal lanetan.
(Ikus Yurre'tar Julen Aitaren oarrak).

39.—TOMAS ETXEBERRIA ELOSEGI (1882-1953)
Eldualen'en (Gipuzkoa) jalo zan, eta mutikotan Lekarotz'en
zebilkigun ikaskizunak osotzen; bertan sartu zan kaputxino,
iru botoak, eliz ikasketak egin eta leen-meza ere, 1907'an, bertan eman zuen. Andik bi urtera Arjentina'ra joan zan mixiolari, ta an amalka urte egiñik, 1920'an, Euskalerrira itzuli zan
berriro. 1920'tik 1936'ra Ondarribi'n egon zitzaigun; gerra
zala-ta, Andaluzia'n bizi izan zan urte mordoan; gero, Tude259

la'n eta Iruña'n eman zituen urte batzuk, eta azkenez, gaixoturik, Lekarotz'era lenagoko komentura eraman zuten: emen il
zan 1953-11-12'n.
Euskaltzale ta musikalari sutsua. Euskaltzale bezela ainbat
gauza dauzka «Zeruko Argia»-n; ao ederreko euskal iztuna
genduen; berak gertatu ta argitara zizldgun Errenderi'tar Erralmunda Aitaren «Olerkiak» (Tolosa, 1935). Musikalari bezela,
ordea, lan bikain-bikaiña burutu zuen «Zeruko Argia»-n, urteak urte ainbat eresi eder argitaldu zizkigun; organurako egiten zuen guzria ateratzen zion Barzelona'ko Boileau etxeak,
balta Iruarritzaga Anaiak Madrid'en zuzentzen zuten «Tesoro
$aero~Musical»-ek ere.
(Ikus Zeruko Argia, 1954, ilbeltza-otsailla, 1-2 zenbakia;
Sacro-Musical, Madrid, 1954, urtarrilla-otsailla, 18 orr.).

Tesoro

40.—PEDRO ZABALA (1889-1956)
Gizaseme onen il-berria ematerakoan, «Euskera»-k onela
zion: «Pedro Zabala jaunarekin, erria ainbeste ohoratzen duten
orietako gizon bat galdu da: aztertzaille eredutzakoa, zeatza eta
ixilla —bear bada ixillegia— eta interesik gabea» (Euskera,
1956, 332 orr.).
Bergara'ko semea genduen; toki au beste gizaseme jator askoren seaska ere ba-duzula ezta esan bearrik. Bere errian, Errege-ikastetxean bukatu zituen len-ikaskizunak, Eskugoa ta abar
Valladolid'en asi ta sakonagoturik. Donosti'n egon zan letrau.
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Euskal Literature IV - 17
  • Parts
  • Euskal Literature IV - 01
    Total number of words is 3741
    Total number of unique words is 2173
    26.4 of words are in the 2000 most common words
    38.8 of words are in the 5000 most common words
    46.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 02
    Total number of words is 3686
    Total number of unique words is 2036
    27.2 of words are in the 2000 most common words
    39.1 of words are in the 5000 most common words
    46.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 03
    Total number of words is 3644
    Total number of unique words is 1978
    29.0 of words are in the 2000 most common words
    40.6 of words are in the 5000 most common words
    47.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 04
    Total number of words is 3694
    Total number of unique words is 2001
    28.7 of words are in the 2000 most common words
    41.1 of words are in the 5000 most common words
    46.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 05
    Total number of words is 3677
    Total number of unique words is 2048
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    38.7 of words are in the 5000 most common words
    45.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 06
    Total number of words is 3683
    Total number of unique words is 2011
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    38.8 of words are in the 5000 most common words
    45.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 07
    Total number of words is 3681
    Total number of unique words is 2105
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    38.3 of words are in the 5000 most common words
    45.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 08
    Total number of words is 3687
    Total number of unique words is 1897
    28.1 of words are in the 2000 most common words
    40.0 of words are in the 5000 most common words
    45.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 09
    Total number of words is 3676
    Total number of unique words is 2071
    28.3 of words are in the 2000 most common words
    41.2 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 10
    Total number of words is 3464
    Total number of unique words is 2040
    25.6 of words are in the 2000 most common words
    36.5 of words are in the 5000 most common words
    42.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 11
    Total number of words is 3619
    Total number of unique words is 1911
    28.1 of words are in the 2000 most common words
    39.9 of words are in the 5000 most common words
    47.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 12
    Total number of words is 3703
    Total number of unique words is 2002
    27.2 of words are in the 2000 most common words
    40.9 of words are in the 5000 most common words
    47.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 13
    Total number of words is 3690
    Total number of unique words is 1884
    29.2 of words are in the 2000 most common words
    41.1 of words are in the 5000 most common words
    47.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 14
    Total number of words is 3781
    Total number of unique words is 2019
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    42.5 of words are in the 5000 most common words
    49.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 15
    Total number of words is 3632
    Total number of unique words is 1927
    28.7 of words are in the 2000 most common words
    40.9 of words are in the 5000 most common words
    47.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 16
    Total number of words is 3696
    Total number of unique words is 1943
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    40.4 of words are in the 5000 most common words
    47.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 17
    Total number of words is 3748
    Total number of unique words is 2031
    26.7 of words are in the 2000 most common words
    38.5 of words are in the 5000 most common words
    44.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 18
    Total number of words is 3706
    Total number of unique words is 2069
    27.2 of words are in the 2000 most common words
    38.8 of words are in the 5000 most common words
    45.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 19
    Total number of words is 3694
    Total number of unique words is 2052
    28.9 of words are in the 2000 most common words
    40.6 of words are in the 5000 most common words
    47.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 20
    Total number of words is 3541
    Total number of unique words is 1965
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    38.0 of words are in the 5000 most common words
    44.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 21
    Total number of words is 3754
    Total number of unique words is 2018
    27.1 of words are in the 2000 most common words
    38.9 of words are in the 5000 most common words
    44.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 22
    Total number of words is 3767
    Total number of unique words is 2062
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    40.6 of words are in the 5000 most common words
    46.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 23
    Total number of words is 3670
    Total number of unique words is 1715
    27.8 of words are in the 2000 most common words
    39.8 of words are in the 5000 most common words
    46.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 24
    Total number of words is 3669
    Total number of unique words is 2045
    30.2 of words are in the 2000 most common words
    43.1 of words are in the 5000 most common words
    49.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 25
    Total number of words is 3741
    Total number of unique words is 2071
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    39.9 of words are in the 5000 most common words
    46.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 26
    Total number of words is 3708
    Total number of unique words is 2018
    28.6 of words are in the 2000 most common words
    40.1 of words are in the 5000 most common words
    47.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 27
    Total number of words is 2791
    Total number of unique words is 1683
    25.9 of words are in the 2000 most common words
    36.6 of words are in the 5000 most common words
    42.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.