Euskal Literature IV - 15

laster jabeturik. Alegin orrez gain, Orixe buruz argi ta belarriz
ezin obekoa genduen. Andima'k: «Entzupidez burutxoan sartzen zitzaizkion itz eta esaerak oro, antxen gelditzen zitzalzkion
betiko tinko ta bizi, entzun zituanean bezin garbi eta argi. Euskal mintzoaren ikararik izkutuenak ere, bertan arkitzen zuten
oiartzun betea aren gogo-biotzetan» (Omenaldi, 90 orr.).
Olerki-barrutia geroko utzirik, aitor dezagun aurrenik Orixe
itz-lauzko idatzian edo prosan eredu bikain dugula. Ontaz dio
L. Mitxelena'k: «Onekin baikaude zorretan itz-neurtuetarako
doairik eztugun idazleok, izen larri ori nere buruaren gaiñean
ezartzeko baimena ematen badidate. Ormaetxea jaunari eskerrik batez ere, etzen eten gure artean eteteko zorion egon zen
«gure asaben lokarri zaarra». Bere bitartez eldu zaizkigu askori,
oartzen ez giñalarik sarritan, lau mendetako euskal-idazleen
mintzaera dotorea ta ikasia, ta bertsolarien etorri ugaria ta lasaia. Antziñako aberastasun ugariak gordetzeaz gaiñera, aalegiñean saiatu da gure izkuntza aldi eta eginkizun berrietarako egokitzen, izkera zailu, labur, biziago bat moldatzen. Eredutzat
daukagu Orixe prosa-gaietan, balña —eta au da iñork aaztu bear
ez lukeana— nekez eta izerdiz bakarrik urbil gakizkiokean eredutzat» (Euskera, 1958, 37 orr.).
Euskal idazleetan, Orixe, ugaria bezin antzetsua dala ukaeziña dugu. So egizu zenbat liburu osatu zizkigun, eta guztiak
dauzkazu ederrez plin-plin gaiñezka. Norbalt bear izaten dugu
geienik barruan daramagun lerari zirkin eragiteko. Nork jarri
ote zuen orexatarra euskal bidean, idaz-lanean batez ere? Segura'ko seme ta euskal idazle jator Aita Lardizabal izan zan
nunbait, Orixe'ren doai bereziak ikusiz, idazkortza artu-erazi
ta idazten ezarri zuena, A. Lardizabal'ek, A. K. Basabe ta beste
josulagun batzuekin, sortu zigun Bilbo'ko «Tesus'en Biotzaren
Deya» (1917-1937) aldizkaria. Emen agertzen dira Orixe'ren
lenengo lanak, bertsoz eta itz-lauz agertu ere, Aldizkari orren
lendabiziko zenbakian dator «Igesi» olerkia, Orixe'ren lenengoa
noski, argitaratua. Ondoren ere ortxe eman zizkigun ainbat latin
229

eresi euskerazturik, eta prosazko «Ni naiz bidea», «Igandea»,
«Onezko amesa», «Gizonen argia», ta «Jainkozko biziera ta ongienera eldutzeko Lasterbide bikaña», Nieremberg Aitak erderaz egiña, euskeraztuta, batez ere. Zenbaki bakoitzean bi lan
argitaltzen zizkioten geienetan.
Orrelaxe gero Euskalerriko euskal eguneroko ta aldizkari
guztietan esan bearko: «Euzkadi», «El Dia», «Euzkerea», «Argia», «Yakintza», «RIEV», «Euskalerriaren Alde», «Euskal Esnalea», «Gernika», «Euzko-Gogoa», «Karmel», «Egan», «Euzko-Enda», «Euzko Ikaskuntzaren Deya», Gure Herria», «Olerti», «Zeruko Argia», «Yakin», ta gaiñerakoetan.
Zail zaigu, beraz, aren lan guztien sail oparo bat eskeintzea,
Ala ere, ar zazu emen prosazko pusketa bat, osoa ez, baiña nagusiena.
1) Erizkizundi Irukoitzari Bizkaiak erantzun diona (Euskera, 1925, VI, 16-36 orr., ta berdin 1926 eta 1930'an ere.
2) Santa Cruz Apaiza (Donostia, 1929). Leizaola'ren irarkolan. 149 orrialde. Oraintsu berriz ere (Zarautz, 1974) argitara
emana.
3) Euskal-Literatura'ren atze edo edesti laburra (Euskal
Esnalea, 1927). XVII, 148 orr. eta abar. Lan ederra.
4) Euskaldun bipilak eta Manchatar bizkorrak izan zuten
burrukaldi lazgarriaren ondarra (Donosti, 1929). Aldundiaren
irarkolan. 4 orrialde. RIEV'en (1929, XX, 6 orr.) argitaratua
duzu.
5) Tormes'ko Itsu-mutilla (Bilbao, 1929). Euskeraz ta erderaz. Verdes-Atxirika'renean. 127 orrialde. Gordintxoak zerizkiolako, atal auek kendu zituen erdel-jaubearen idazti jatorretik: azkeneko ataltxoa, beste batekin bere kabuz ordaindurik; «kendu dodaz ganera —diosku—, esan zantar bat lelengo
yardunean, amazortzi lerro irugarrenean, eta bi koma-tarte laugarrenean». «Bat bederak daM bere barruko deiari nola erantzun bear dion», gaiñeratzen du A. Ibiñagabeitia'k.
230

6) Iruleak (Yakintza, 1933). 1930'gn. urteko «Kirildño
Saria» —lenengoa noski— eraman zuen lana.
7) Mireio (BHbao, 1930). Verdes-Atxirika'ren irarkolan.
VI-151 orrialde. Mistral (1830-1914) probenzar idazle yaioaren
Mireio duzu euskeraz.
8) El Imposible vencido (Euskal-Esnalea, 1930, XX, 189
orr.).
9) Iztueta'ren euskera (Euskal Esnalea, 1930, XX, 61 orr.).
10) Iztueta y sus canckmes (Euskd Esnalea, 1931, XXI,
9 orr.).
11) Lizardi'ren azken-olerkiak (Yakintza, 1933, I, 405
orr.).
12) Oraindañoko euskal-neurtitzak (Itzaldiak, 1930, VI,
127 orr.).
13) On eta Eder (Yakintza, 1934, II, 83 orr., ta EuzkoGogoa, 1951, II, 1-2 zenbakian, 29 orrialdean eta 5-6 zenbakian, 26 orr.).
14) Leoi-Kumea (Paris, 1948). Ylla'ren argazkiak. 32
orrialde.
15) Euskera antiguo y moderno (Gernika, 1950, 12, 35
orr.).
16) Euskotarren mintzaera ta elertia (Euzko-Gogoa, 1951,
II, 9 orr.).
17) Urte guziko meza-bezperak (Tours, 1950). Zabalo'tar
Pablo ta Xabier'en apaingarriak. Garikoitz'tar Laguntzaileak
argitaratua. X-1456 orridde. Ibiñagabeitia'k txaloka: «Gaurgero, euskddun eliztarrek ba-dukete goi-argiz gogoa nun ase.
Amalkatxo eliz-liburu argitarazi dira euskaldunen artean, meza,
otoitz, eta edonolako eraspenez kuin-kuin. Eliz-liburu egoki ta
beterik ordea, ez geunkan. Oralnartekoak egile bakoitzak asmatu otoitz eta eraspenez egokituak ziran geienak. Beste batzu
eliz-otoitz iatorrez, bainan otoitzok erdizka balzik etzitzalzkigun
emanak izan. Labur esateko, eliz-liturgi osoari zegokion idaztia
etortzekoa zitzaigun. Gaur berriz, euskeltzde kartsu batzuen
231

laguntasun eta Orixe maisu aundiaren kemen-adoreei zor, iñoiz
euskeraz sortu eliz-libururik bikainenaren iabe gaituzute. Azalari gagozkiola, ez dio iñungo meza-liburu dotore ta apainenari
zorrik... Argitarazi nai izan dutenek ezin zezaketen itzultzale
oberik autatu lan tzar ori borobiltzeko, Euskadi ta mundu guziko euskal-idazle oro arakatuta ere. Gure elerti-oianean, Orixe
zaigu ibar-iaun, eta iaun orrek bezin ongi iñortxok etzezakean
misalaren itzulpenik euskeraz mugatu. Euskaltzalez gainera,
Orixe, latin-zale ere bai zaigu, eta Lati'ko izkuntzaren zirkunzarkun ta gurpillak iñork ez bestean dazagutzi. Ori dala bide,
lan oso ta garbala burutu digu» (Euzko-Gogoa, 1951, 9-10'garren zenbakiak, 61 orr.).
18) a) On eta Eder (E. G., 1951, 5-6, 26 orr., ta b) Egi
ta Eder, (idem, 28 orr.).
19) Gizonaren eskubidegai guzietaz Aitorkizuna (EuzkoGogoa, 1950, 3-4'an).
20) Ouito'n arrebarekin (Euzko-Gogoa, 1950, I, 11-12, 12
orrialdean asita aurrerantza, 1951, 1952, 1953 ta 1954'garren
urteetan 12 artikulu luze. Lan guztiz ederra mistikaz.
21) Antze ta eder. Croceren argibide bikaiña (Euzko-Gogoa, 1952, III, 3-4, 9 orr.).
22) Biarno'ko birrizenak eta toki-izenak (Gernika, 1953,
24 zenbakia, 170 orr.).
23) Agustiñ Gurenaren Aitorkizunak (Zarautz, 1956).
Itxaropena Argitaldariak. 462 orrialde.
24) Leitza'ko mintza-doiñua (Euskera, 1958, III, 29 orr.).
25) Musika ixilla (Donosti, 1963). Gaztelu'rekin batean.
26) Euskal-lzkera (Euzko-Gogoa, 1952, III, 9-10, 25'garren orrialdean asita, 1954, 1956 ta 1957 urteetan ere bai. Martin Oiartzabal apaizarekin batean.
27) El Lenguaje vasco. Desarrollo del verbo vasco (Donostia, 1963). 147 orrialde ta 12 paradigma. M. Oiartzabal'ekin batean egiñiko lana.
232

28) Jainkoaren billa (Bilbao, 1971). «Etor» argitaldariak
irarria. 296 orrialde. Liburuaren axalean: «ORIXE'k, bere euskal-zitua, «Euskaldunak» poeman eman zigun. Orixe'k, bere
krixtau-zitua, liburu ontan ematen digu. Ura, giputz, bizkaitar
eta lapurtarrek Uitzi'n erein azitik zetorkion. Au, amona Mariaxuntxik biotzean ereinekotik datorkio. Euskaldunek, ari ainbat esker eman bezalote oni. Dakitela nalz ez dakitela, «Jalnkoaren billa» dabiltzan guziek, or arkituko dute Arenganako bidearen izena ta izana; Jesukrixto, bide bakarra eta betea».
29) Mamutxak (Balona, 1962).
30) Lati-izkuntzaren joskera (Bilbao, 1966). S. Anton'go
Katekisaren Euskal-Argitalpenak.
31) Itun Berria (Donosti, 1967). G. Izarra irarkolan. 251
orrialde. Arretaz egindako itzulpena.
Auetarik iru —Santa Kruz apaiza, Quito'n arrebarekin eta
Jainkoaren billa— guztiz bikaiñak, jatorrak, bere-bereak ditu;
eta beste lau —Mireio, Urte guziko Meza-bezperak, Aitorkizunak eta Itun Berria— itzulpenak, guztiz ederki egiñak. Itzultzallleak, benetako lana osotu nai baldin ba'du, idazleak bere
lanari ezarri dion gogo-giroaz jabetu bearra du. Itzultzailleak,
bada, giro berezi ori ezarri bear, al dala beintzat, bere itzulpenari. Orixe, malxu izugarria dugu orretan.
OLERKARI.—Ederra, egia ta ona artzeko gai guztiok garan
arren, guztiok ez gara alere gauza barnean senti ta daramaguna
idatziz azaldu ta adierazteko: poetak berak ere ezin izan oi dute
nai lukeenetik erdia adierazi; zerbalt bakarrik, asperen batzuk.
Ederra lendabizi, naiz barrukoa naiz kanpokoa, somatzen jakin
bear dugu, eta ondoren, olerkiz ba'da, olerkitsu edo antzetsu
aitzen ematen; olerkera deritzalogu oni. Igikera ontan, zelanbalt esan, jakintza bat salatu bearrean gaude. Edonor ezta ortarako gai, ta nolanaiko jakintzan legez, irteera izatekotan, ederlegeak ikasi ta eder ori bikainki adierazten jakin bear du olerkariak batez ere.
233

Orixe'k orrela jokatu zuen. Etzan sasi-jakintsu Elade'ko ta
Lati'ko izkuntzetan, ezta oietan idatzi ziguten gizaseme ederzaleen lanetan ere; ederki ezagutzen zituen Omer, Bergili, Obidi, Orati ta abar. Oien olerkiak itzultzen saiatu zitzaizun ikasle
zalarik. Ezta etzuen albora utzi euskaldunon antziñatiko olerkera, gure bertsolarien jokabide zaarraz jabetu zan osorik. Eta gisa
orretan, klasikuenaz geurea naasirik, oi ez bezelako eder-adierazte bikaiña sortu zigun gure olerki-barrutian. Gure bertsolariarena dugu —diosku Oteitza'k— gure arteko jardunik
garbi, argi ta sentikorrena (Quousque tandem...\, 1963, 9).
Erantsi edo lot ezazu au antziñako eder-zaleen jardunarekin,
eta or duzu euskal olerldrik bikaiñena, gaurkoa ta betikoa. Orixe egin zigun N. Ormaetxea'k, eta orixe dugu ark utzi zigun
olerlda.
«Orixe-k obra ugaria utzi digu —idazten du Gaztelu'k—,
bal itz lauz bai neurtitzez, berebaitarikoa edo itzulia, beharbada
euskal idazle batek luze-zabalean eta kalidadez iñoiz utzi duen
larriena, andi-andizka arturik. Aipatu diran lanaz galñera, bereak ditu Estetikaz, Filosofiaz edo Ontologiaz egindako saiaerak, eztabaidazko, irizpenezko, gramatikako, joskera-legezko
lanak. Baiña bere idazlan guzien artean, neurtitz-lanak ditu,
batez ere «Euskaldunak» poema, «Barne-muinetan» eta erbestean ondutako olerki-sallla, maisu-lan bezala nabari diranak.
Iñork ez ditu berak bezala lituratur jakintza jatorra atzerriaren
laiñotasuna ta bakuntasuna elkartu ahai izan. Bere poesi mistikogatik Aita Estefaniak zuzen bal zuzen esana dauka: poesi jatorra, gain gainekoa, oro dendu, gartxu, osasun, nalz kristauarauz, naiz antze-arauz» (Euskaldunak, Donosti, 1972, XXXIII
orr.).
Kcmillas'en (1915) malxutza egin zuenean asi zan olerkiak
onduten; ordukoak ditu amar, «Nere ama», «Mañasi», «Gorriti'ko andreak», «Lenengo ortza, «Laiariak», eta abar, gaztetako
oroiz beteak. Ondoren asi zan Jesus'en Biotzaren Deya'n lan
ugariago egiten. Edu orretan azi ta koskondu zitzaigun poesi234

zelaian. Aldi berean, literatur klasikoan maixu zalarik, asko irakurri zuen euskal poesi zaarretan eta bertsolarietan ere, 1921'an
Durango'n irakurri zuen itzalditik atera dezakegunez. Itzulpen
saioak egin zizkigun, Omer, Bergili, Orati, Jorge Manrique,
Maragall ta olakoen lanak euskeraz emanik.
Geroztik etorri ziran «Euskaltzaleak» eraturiko Olerti-egunak, 1930'an Errenderi'n ospatu zanetik asita. Urte artan Lauaxeta'k eraman zuen len-saria, balña Orixe'k ere an aurkeztu
zituen «Yainkoagan bat» eta «Itzai zekena» (Ikus Eusko Olerkiak, 1930, 34 ta 46 orrialdeetan). Ondoren Bilbao'n zituen lagun min batzuk eraginda, Orexa'ra baztertu zitzaigun bere
«Euskaldunak» poema aundi bikaiña, aspalditik gogoan zerabillena, biribildu ta burutzen. Orrela, lanari gogoz ekiñik, 1936'
rako amaitua zeukan lan eder ori, naiz-ta geroago argitara ekarria izan. Orduantxe idatzi ta azaldu zuen «Barne-muinetan»
poesi mistikuzko liburuxka ere. Gero gerokoak.
«Auñamendi»-k, 1972'an, argitaldu zuen «Euskaldunak poema eta olerki guziak» liburu mardulean ikusi dezakegun bezela,
Orixe'k olerki asko mamitu zuen, ango ta orko aldizkarietan argitaratuz. Baiña auek dituzu aren olerki saillik beiñenak:
1) Barne-muinetan (Zarautz, 19934). Itxaropena argitaldariak. 139 orrialde. J. M. Estefania josulagunak onela idatzi
zuen: «Siniste-gaiak, Ebangelio-egiak ditu; bere barne-muinetan erne ta auznartuak ordea. Begikalduz baino buru-eraginez
igurtzigoak edo ditu ausaz guziak; zenbalt, nabaritxo ere bal,
zimel-giro antza dutelarik. Biotz-eragin sendoa baltute ordea,
aitzaki ortatik lekura daude. Kristauaren zinezko biotz-eragina
dute, ezeztarainoko umiltasun sendoz betea, seme bati deritzon
uste onez ta lasapidez betea; alakorik baita kristau sinesteduna
Iankoagan ta Jesukristo Erosleagan bere sinestea ondo tinkatzen
dunean» (Barne-muinetan, 21 orr.).
2) Euskaldunak (Zarautz, 1950). Itxaropena Argitaldariak.
Poema XV kantutan. Santos Etxeberria'ren irudiak. 569 orrialde. Eraskin bezela musika-sorta edo LX kanta ta dantza doñu.
235

Egilleak itzaurrean: «Au izan dut len asmo; nik moldatu dudan
poema au, erriak moldatua litzan gisan egitea; nik egin ditudan
bertsu ok, erriak egin zezazken gisan egitea. Ortan ez dezu gertakizun ontan maratil askorik bilatu bear, ez naspil aundirik
bereizi bear, zenbait novela tzarretan bezala. Ez ta eriotzik eta
beste gauza lazgarririk dramaetan bezala. Erri bat bere oiko
lanbidetan, jolasetan, ipuietan, sukaldean, bizian, eriotzean agertu nal nizuke, gauzak eskuarki edo komunzki gerta oi diranez...
Nere lan oni kera berri bat ematen salatu naiz; ez Homer'ena
bezaln lasala, ez Horati'rena bezain tinkoa, bien tartekoa balno'.
Gauza eder aunitz esan, labur esan, arin eta laister eman, ustez
beintzat. Erri-kera asmatu dudala nago alde batera, balna bestera, batez ere poema au beste izkuntzara biur ba ledi, norbaitek esan lezake, erri-tajuz ez dauden gauzak ere an emen ba
ditula. Ez ordea niri ala iduritzen, gure euskera bizkor onek,
cndoko erderak baino erri-erriari gauza izkutugoak eta geiago
adierazi baltezazkio, nik uste» (Itzaurrea, 7-9 orr.). A. M. Labalen'ek egin zuen poema onen laburpen bat erderaz (Compendio... Zarautz, 1950).
Poema eder oni, ona nolako agur beroa egin zion, agertu
zanean, Zaitegi ta Plazaola'tar Jokin'ek: «Nalz ta oralndik iñoren morroi egon, iñolako abertzaletasunak eraginda Euskalerria'k dagoneko badu bere poema nagusia. 50 urteontan, euskerak gararaldirik bizkorrena izan du, iñolaz ere. Aurrerantzean
galn-gorago nekez joko du euskerak, zenbait arlotan, beintzat.
Zernaitan gainbera joko dun beldurrago nauzu nunbalt. Etsaimoltsoa eusko-gogoa zauritu ta iltzeko aleginka ari izan arren,
euskeraren orañaldia urdin ikustetn dizut. Eztaietan dut euskera.
Or duzu lekuko «Euskaldunak». Ez da azaldu ustel, euskaltzaleen ustea. Zuziatzeko beldurrik gabe altortu dezakegu: badugu gure poema nagusia. Areago oralndik: non-naiko ta noiznalko poema bikaiñenak bezin bikaiña. Ta zenbalt saletsei begiratu ezkero, gurea bikaiñagoa, erritarragoa, alegia. Oralñaldi
236

beltz ta illun ontan, lekaioka irrintzi egin dezakegu, euskeraren alde, «Orixe»-k xaxa edo marka urratu baitigu» (Omenaldi,
255 orr.).
3) Salmutegia, (Donosti, 1967). Dabid'en eresiak euskeraz.
«Izarra» irarkolan. Jabe: Lazkao'ko Beneditarrak. 287 orrialde. M. Lekuona'k itzaurrean: «Salmoak ez dira Orixe'renak,
Dabid'enak balzik. Orixe'rena, Dabid'en lanaren euskerazko
itzulpena da. Iñor ez, ordea, gure Orixe baño egokiagorik, Dabid'en Salmoak euskerara itzultzeko. Olerkaria zan Dabid; olerkaria gure Orixe ere. Artzai izana zan Dabid; artzai izana Orixe
ere. Al-da geiagoren bearrik, biok ondo alkar-artuko zutela jakiteko?... Itz bat geiago oralndik. Salmoen itzulpen au, ez ala
Orixe'ren «gaztearoko lan». Zaarturik egin zuala. Olerkari elduaren lana da, beraz. Zentzu oneko lan. Ontan ere, bera bere
lanaren neurriko» (VII-IX orr.).
4) Ereserkiak. Berrogei ta amabostetik gora dira «Urte
guziko Meza-Bezperak» liburuan datozenak. Goratzare auek,
geienak beintzat, elLzkizunetan kantatu oi diran musika doiñual
dagokienez egiñak daude, «Jesus'en Biotzaren Deya»-n (1917)
asi zan eliz-eresiok euskeraz ematen.
5) Eun Oberenak. Onetan ari izan zitzalgun azken urteetan, eta onetan aurrera zijoalarik eraman zigun Jainkoak. Sall
ontatik amairu bukatuak utzi zizkizun. Denak dute Ebangelioko
gaia. Azken saio ontan, esanbearra ta doiñua uztartzen saiatu
zan; ontarako latiñaren igikera nai zuen euskerarentzat ere.
Gerko-latiñen oin-neurkera beti izan zitzalon atsegin.
GARAI-SARIRIK?—Antzerkiari dagokionez ezik, beste olerkisail guztietan salatua dugu Orixe. Eder zitzaion liriku sallla, ta
ortaz mordo galanta utzi zigun; eder zitzalon gertakizun sailla,
ta or utzi zigun «Euskaldunak» poema, eder bertsolarien jarduna, ta oien tankeraz zenbalt kopla eder ditu. Lirika saillean
atsegin zitzalon batez ere poesi mistikua, ta or «Barne-muinetan», lan sakon garbala. Asko ta bikainki idatzi zigun beti, naiz
itz lauz naiz bertsoz.
237

Alare —giza-semeon maltzur-jokatzeak azkenik ez!—, poesi-batzaldietan eta, etzuen oi ez bezelako saririk eskuratu. Etzebillen, jakiña, orren billa; balña idazleoi beti izan oi zalgu pizgarri eder, egin-lanak duen alderdi ona aintzakotzat artu ta
olako zerbalt jasotzea, gerozkoan ere lanari gogotsuago oratu ta
sorpenak ugaltzeko. Orixe'k etzuen olakorik izan; maite zuen
Euskalerri ta euskeraren alde bere kabuz jokatu zuela, altortu
bear. «Euskaltzaleak» Errenderi'n antolatu zuen batzaldira bialdu zuen bere lana, esan dugunez. Uste zuen saritua izango
zala, balña Lauaxeta'ren Maitale kutuna'k eraman len-saria.
Onek kokarazi zion arantza luzaro egari bear izan zuen Orixe'k.
Ogei ta arnar urte geroago atera zitzalon arantza ori. Ezta
gutxi. Beiñola idatzi nuen, eta bera ber-idazten dut emen ere:
«1960'garren urtean, Kristo Erregeren egunez OLERTI'k bere
urteroko poesi-batzaldia egin zun Larrea'n. Aurretik iragarrita
zegonez, lau sailletan banandu ziran olerki guztiak, liriku, poema, alegi ta bertso arrunt. Lenengo saillean, «Orixe»-ren Argia bera laurlekoz sariztatua. Berbera etorri zitzaigun jai
ortara, balta bere olerkia ta bizkaltar idazleak goralpatuz beste
itzaldi mamitsu bat irakurri be. Pozaren pozez urduri zebillen
gure «Orixe», alnbat olerkari ta idazle jatorrez inguratua. Seizazpi aldiz bota zidan: «Ez daki berorrek, Aita Onaindia, zelako
poztasunak nadakan. Oralñarte arantza bat erabilli dot biotzean;
eta gaur arantza ori atera daustazue». —«Zergatik, jauna?»
•—«Ara, auxe da nik euskal olerti-salllean lenengoz jaso dotan
saria» (Omenaldi, 137 orrialdean).
Andik laster izan zuen beste sari-jasotze bat ere: Tolosa'n,
1961'garren urtean. Euskaltzalndiak ipiñitako «Lizardi» poesisaria irabazi zuen bere Lau urtaroak nere begietcm zeritzan
olerki ederrakin. (Euskera, 1961, VI, 337 orr.).
*

*

*

Guzti onen galllur-adar bezela, irakur zazu L. Mitxelena'k
diona: «Goresmenik bear balu, aski lirzake esatea, eta ez gen238

duke egia soilla baizik esango, Euskal-erriari eta euskerari eskeiñi dizkiola bere bizitza luze eta lanpetuaren fruiturik geienak
eta onenak, etengabeko ahalegiñen gaiña ta bikaiña. Ori naikoa
ez balitz, gaiñera, esan diteke bere obra dugula bear bada asmoz
eta neurriz, erabat arturik eta iñorena gutxietsi gabe, euskalidazle batek, noiznaikoa den, sortu duen larriena» (Omenaldi,
5 orr.).
Baita bego au ere, goresmenetan ari garan ezkero. Nik neuk
ez nizun Orixe'rekin ar-eman aundirik izan, aurrez-aurre beintzat: iru aldiz alkar ikusi genduen, Lekeitio'n (1936), Orexa'n
(1956) eta Añorga'n (1960). Baiña nik beti, gaztetan ta gero, begirune maitekorra izan diot, euskal idazle zelaian bairik bat:
asko ikasi izan dut aren idatzietan.
Itzali zitzaigunean, beraz, etzan arrigarri nik ere aren goratzarre ta omenez zerbait antola gura izatea. Alaxe, 1962'an,
Kristo Errege egunez, urrillaren 28'an, Olerti-eguna zala-ta, N.
Etxaniz oneratu zanean, nere lan-gela ixil onetan biok geundela, Orixe zanari eskeiñi omenaldi bezela idazti mardul bat
osatzea erabaki genduen. Ortik sortua duzute «Orixe Omenaldi»
deritzan 321 orrialde dituen bilduma joria. Ari ta oni idatzi
nien, eta denon —L. Mitxelena, J. M. Aranalde, N. Etxaniz,
J. Garmendia, F. Artola, Aita Goiria, J. Bilbao, Aita Onaindia,
A. Ibiñagabeiria, M. Oiartzabal, Aita Baztarrika, Iñaki Goikoetxea, M. Lekuona, Patxi Altuna, E. Erldaga, J. Zaitegi ta
A. M. Labaien— artean pozez eta lan-gogorik onenarekin egiña
duzu. Beraz, Orixe'ri buruz zerbait jakitekotan, araxe jo bear
duzu batez ere.
Orexa'n bertan ere egin zitzaion beste omenaldi bat, 196910-12'an.
(Ikus Ibar, Genio y Lengua, 193 orr.; P. Lafitte, E. Jakintza, 1950,
251 orr.; G. Garriga, Bol. Amer. E. V., 1950, 109 orr., ta 1951; S.
Onaindia, MEOE, 925 orr., Olerti, 1961, 253 ta 316 orr.; L. Mitxelena,
HLV, 148 orr., Egan, 1956, 5-6, 142 orr., ta 1961, 157 orr., ta BAP,
1961, 4'garrena, 431 orr.; A. Ibiñagabeitia, Euzko-Gogoa, 1950, , 9 orr.; M. Lekuona, BAP, 1950, 381 orr.; J. Zaitegi, Euzko
239

Gogoa, 1950, 9-10, 11 orr., ta 1951, 7-8, 48 orr.; J. Yurre, Zeruko
Argia, 1958, otsailla; B. Estornés Lasa, Estetica Vasca, Buenos Aires,
1952; E. Erkiaga, Egan, 1958, 1-2, 9 orr.; N. Etxaniz, Egan, 1958,
1-2; Zeleta, Egan, 1956, 5-6, 87 orr.; A. M. Labaien, Çpmpendio del
poema vasco «Euskaldunak» (Zarautz, 1950); Euskera, 1961, VI, 345
orr., ta Aranzazu, XLI, 268 orr.; F. Artola, Egan, 1958, 1-2, 10 orr.;
Orixe Omenaldi, Donosti, 1965; Auñamendi, Euskaldunak poema eta
Olerki guziak, Zarautz, 1972; Auñamendi, Literatura, III, 390 orr.,
eta abar).

26.—MANUEL URRETA AMIANO (1888-1957)
Tolosa'n jaio —1888-6-17'an—, bizi bizitza guztian eta
bertan illa dugu M. Urreta. Idazle ona. «Gurasobide» izen-ordea erabilli oi zuen lanak firmatzean.
Asko idatzi zuen «Euskal Esnalea»-n batez ere, itz-lauz eta
bertsoz. Lagun miña izan zuen errikde A. M. Labaien'ek onela dio: «Amaika bertso, artikulu ta idazlan egiñak zitun bere
irurogei urte buruan. Batik-bat euskeraz eguneroko paper eta
beste ddizkarietan aspertu gabe jardun zan bere asmoen alde»
(Egan, 1957, IX, 60 orr.).
1925'an, adibidez, lan jakingarria argitaratu zuen «Euskal
Esnalea»n Juan Bautista Erro'ri buruz.
E. Arrese zanaren lagun aundia zan. Aren eriotzak ikutua,
bertso sentikorrak borobildu zizkigun. «Umetandik olerkari»
deritzan poesian Arrese'ren olerld-griña azaltzen digu; nolako
pena zuen, zartzaroan ere aldendu gabe, lurreko amarena. Ori
uxatu edo beintzat arindu nairik, Izaskun'go elizatxora ta Uzturre galñera igo zan egun betean. Ausarkeri aundia noski zeuzkan urteekin gaillur artara joatea. Alaz ere joan zan, eta olako
gaitz aundi gaberik. Urreta'k onela:
Berak aitortu zuan bakarrik
lareun bat pestan galera
izan zuala, iritxi bai-zan
betaurrak goian galtzera,..
240

Zilipurdika joan zan beiñen bat
(nalz bera ez eldu esatera),
Izaskun'go Ama ez ote zan joan
semeari laguntzera,
zalako Arrese lendikan bean
elizaratu otoitzera?...
Nik oso pozik artu nun, beintzat
berritxo au biotzera.
Etsala nola baltabilkigun
kate zatarrez lotzera,
al egin bear bakoitzak geren
aundikeriak kentzera;
ta, gauza guzin Egilleagan
apal-apal biurtzera.
Jaunak Beregan dezala euki:
eskari ontan gu gera,
(Meoe, 837 orr.).
A. M. Labaien'ek (Ibalan) azkenez: «Gizon zuzen, euskaldun eta euskaltzale sutsu azken arte jarraltu du betiko bidean.
Eta bi urtean elkarrekin joan izan geran ezkero, otoitz bero bat
zuzentzera gatoz, errikide, bide-lagun ta guziaren gañetik kristau zintzo izan zan Manuel Urreta tolosar jatorrari».
(Ikus S. Onaindia, MEOE, 837 orr.; A. M. Labaien, Egan, 1957,
IX, 60 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 358 orr.).

27.—GREGORIO MAIDAGAN MUXIKA (1891-1961)
1957'an Azkue zanaren gorazarrez ospaturiko egun aretan,
G. Maldagan'ek onela: «Azkue jauna zanaren omenez batu gara
gaur Bizkalko abadeak, bere izena eta bere egintzak goratzeko.
241

Bera zan langille bakana, apartekua, abade zintzua, abade langillea. Bera eredutzat artuaz, langilleak eta abade zintzuak izan
gaitezan» (Euskera, 1957, II, 25 orr.).
Auxe bsrau esan dezakegu G. Maidagan beragatik ere. Langille ixilla ta abade ona bait genduen,
Aretxabaleta'n jaio zan 1891-3-12'an. Latin eta gaiñerakoak
Baliarrain'en ikasi zituen apaiz batekin, eliz-karrerako beste
ikuskizunak Gazteiz'ko Ikastetxean osaturik. 1914'ko Pentekoste
denboretan artu zuen apaizgoa, Prudenzio Melo'ren esku-ezartez. Ogei ta iru urte zeuzkan. Arrasate'n eman zuen lendabiziko
meza, ta urrengo urtean Araba'ko Faido'n daukagu arimazai.
Urte bete ez-oso egin zigun Peñazerrada'ko auzotegi artan,
Azkue jaunak bada Bilbao'ra ekarri zuen, bere ondora, berarekin lan egin zedin. Lenengo «Ave Maria» mojetxean egon zan
kapellau; gero, urte askotan, Jesus'en Zerbitzariekin, eta azkenez Santiago katedralean, ñ arte. 1916'tik aurrera, 35 urtean,
Azkue'k bere itsu-mutil bezela euki zuen Maidagan, idazkaritzan laguntzeko batez ere. Aren il-buruko kontuak ere eriotz
ostean onen gain gelditu ziran.
Euskaltzain urgazle, ta alkarte ontako idazkari urte mordoan: 1920-1-8'an autetsia. «Euskera»-n idatzi zuen. Azkue'ri
baltik bat asko ere asko lagundu zion ark esku artean zerabilzkin lanak aurrera ateraten. Beraz, 1957'an, Bilbao'n egin zitzaion
omenaldian esku artzea, ezta iñola ere arrigarri.
Bilbao'n itzali zan 1961-3-30'an.
(Ikus Euskera, 1961, VI, 350 orr.; J . S a n Martin, Escritores euskiricos, 126 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 385 orr.).

28.—INAZIO ARTETXE ARANBURU (1892-1948)
Osagillea. Azpeitia'n munduratua. Jose Artetxe idazlari ospetsuaren anaia. Itzaldi asko eman zituen, euskeraz ta erderaz,
baita Euskal erriko egunkari —Donosti'ko «La Constancia»-n,
242

«El Pueblo Vasco»-n eta «El Dia»-n, eta Bilbao'ko «Euzkadi»-n
eta «La Gaceta del Norte»-n— eta aldizkarietan —Donosti'ko
«Argia»-n bereziki— zentzunez ta oparo idatzi ere, aur-gaiak
azalduz geienetan. Etorri aundiko izlaria zan.
Bere euskerazko itzaldi ugarietatik bi Donostia'ko «Euskal
Esndea»-k eman zizkigun: 1) Gure Gaitzak (Itzaldiak, 1923,
Bigarren sailla, 35 orr.), 1919'g. urteko lotazillaren 8'an irakurritakoa, ta 2) Sendakintza gizaldiyetan zear (Itzaldiak, 1928,
Boskarren sailla, 103 orr.), 1926'g. urteko azaroaren 21'an irakurritakoa.
Bigarren itzaldiaren asieran, onela mintzatzen zdgu: «Gizonaren jakin-guria aundiya da. Badirudi, bere bukaera gabeko
azterketan, bazter, alderdi guztiyak, alaitasun ikusgarriya dutela gizonaren asmo orrentzaz; bañan ori ala bada ere, neonek
uste det, bazter oyen artian badala bat, beste guztiak baño
alaltsugoa, atsegingarriagoa, onuratsuagoa. Au da edestiya. Badaldzute zergatik? Ez da zalla gddera onen erantzuera. Gizonak, gizona dan artian, edukiko du bere barruban, zirukaka,
gogo bat: bere asaben gora-bera, biziera, gudaldi, oiturak eta
izakera; gizalditik gizaldira, dtak semiari, semiak bere ondorenguari esan izan dizkiyon ipuiñ eta izanak, jayoterriyaren kondairak, gizon entzunaren bizierak, lanerako lenagoko zarren oiturak, asaben siñismenak, erlijioaren zimendubak, jddntzaren
berriyak, guztiya. Itz batian esateko: edestiya» (Loc. cit., 105
orrialde).
Berea du liburu au ere: Consejos a las madres. El arte de
criar a los niños, Zarautz'en bi aldiz (1928 ta 1948) argitara
ekarria.
Zumarraga'n il zan, 1948'an.
(Ikus Auñamendi, Diccionario, Artazub-Balzategui, 46 orr., ta Literatura, III, 293 orr,; Jon BiLbao, Eusko Bibliographia, I, 336 orr.),

243

29.—MARTIN OIARTZABAL OIARTZABAL (1892-1966)
Apaiz langillea, euskal arloan. Azpeiti'n ludiratu zan 189211-10'an. Erriko eskolan lenengo asi-masiak egin ondoren, Orduña'n Jesuiten Ikastetxean batxiller ikaskizunak 1902'tik
1909'ra. Gero, 1910'tik 1919'ra Komillas'en burutu zizkigun
eliz-karrerakoak, Filosofian eta Teolojian lizenziaturik.
Apaiztu ondoren, Pobes, Bilbao, Azkoiti, Donosti (19271934), Baiona, Arjentina (1950-1956), Ernani (1962) ta Begoña'ko apaiz zarren atseden etxea izan ziran bere lantoki bezela,
beti arimen arduraz kezkatua. Begoña'n itzali zan 1966-10-6'an.
EUSKAL IDAZLE.—Euskeraz ederki zekien, eta mutilla genduen Oiartzabal luma erabiltzen. Or-emengo aldizkarietan datozten euskal lanez kanpo, iru liburu beintzat, oso jatorrak, utzi
zizkigun. Beste lan batzuk, azken orduan batez ere, «Orixe»-ren
laguntasunarekin egin zituen. Eliz-gizon zanez, euskaldunak
santutu, argitu ta zerurazi nal zituen; ortan saiatu zan bere
idatziak ondu ta argitaratzean. Ona:
1) Zerurako bidea (Zornotza, 1922). «Jaungoiko-Zale»ren irarkolan. 219 orrialde. Gaia: gogalkundea nola egin bear