🕙 29-minute read
Euskal Literature IV - 14
Total number of words is 3781
Total number of unique words is 2019
28.8 of words are in the 2000 most common words
42.5 of words are in the 5000 most common words
49.4 of words are in the 8000 most common words
liburu guzia erabat eta etengabe irakurri edo kantatu bear.
Abestu itzazu bertso oiek aldizka ta txolartietan, pixka bat irakurri, beste bat kantatu. Euri geldia bezelaxe, goxo-goxo sartuko zaizkitzu biotz ondoraño. Egizu saloa ta ikusiko dezu!»
(Irakurleari, 7 orr.).
3) Ibilkari bikain bat (Zarautz, 1957). Itxaropena irarkolan. 4 orr. Sebe Peña Albisu, tolosar jatorrari jarriak dira bertso auek, Euskalerriari oiñez bira egin zionean, ain zuzen ere.
4) Arantzazu'ko Amaren edestitxoa (Arantzazu, 1957). 46
orrialde. Gipuzkoa'ko Zaindaria abesten du zortziko biribilletan.
213
«Onek esan nai du —dio Bordari'k—, norbaltek lenago eragin balio, Baxurko'k izugarrizko lana utzi al-izan zezakeala
Jaungoikoa ta Euskal Errientzako». Euskera errikoia du, joskera garbala.
Eta beste au: «Baxurko, erri-maitale gendun. Kutxa zaarrean gordetako oial, artille oial on bat. Aritz-zura bezin gogorra, gaztanbera bezin guria. Baxurko'k, anima garbi; etzeukan
arte txarrik. Jaungoikoa aurrena, lege zaarra gero; gizon azalduko zitzalgun beti. Nola esango nuke: Kristau eta Kristau;
lagunetan lagun. Euskaldunetan euskeldun» (Olerti, 1962, I-II,96 orr.).
(Ikus S. Onaindia, MEOE, 951 orr.; L. Mitxelena, Egan, 1955,
74 orr.; J. Artetxe, Camino y Horizonte, 1960, 122 orr.; Nikolas Altzola G., Euskera, 1958, 171 orr.; BAP, 1958, 83 orr.; Zeruko Argia,
1957, XXII, 249 orr.; El Bidasoa, 1968-4-19'an, 2 orr.; San Marcial,
Irun, 1958, 25'gn. zenbakian; Bordari (Fernando Artola), El Diario
Vasco, Donosti, 1958-4-15'an, eta Olerti, 1962, I-II, 85 orr.; A. Ibiñagabeitia, Euzko-Gogoa, 1954, V, 160 orr., ta 1955, VI, 143 orr.; J. San
Martin, Escritores euskiricos, 54 orr.; Auñamendi, Literatura, III,
356 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliographia, 483 orr.).
22.—JUAN EZENARRO MENDIA (1890-1945)
Asko erakutsi oi digu geure auzoan, ezker-eskubi, daakagun
munduak. Mundu au urbil dugu beti, seaskatik eriotzararte.
Gaur alak biar atsekabez gaindizko. Ta alabearrez, aul nalz
sendo, bakoitzak bakoitzari dagokiona bizkar gaiñ artu ta aurrera egin bearra dugu damurik.
Orrela egin zigun Ezenarro'k ere. Ludi onetan etzan krabelin artean ibilli; noizik bein larrosa ostoak oinpean ere izan
zituen arren, oso gutxi izan zituen auek. Arantza-puntak, berriz,
ugari. Balña bizitzako arantza punta auek egin zuten olerkari;
gorputza aul zuelarik ere, arimea kementsu zekarren beti. Ori
digarte aren olerkiak.
214
Antzuola'n jaio zan, Antigua auzunean, 1890-6-26'an. Bere
aita, Bonifazio Ezenarro Artiz, Bergara'ko semea, ta ama, Kontxa Mendia Apaolaza, Antzuola'koa. Sei urte zituala il zitzaion
ama, ta umezurtz gelditu zan; orixegatik, Donosti'ko alderdi
zarrean bizi zan aitaren aldetiko aitonaren etxera eraman zuten; emen ikasi zizkigun lenengo asimasiak Migel Txarola
maixuaren eskolan eta gero Institutoan. Ontan, amabost urte
zituela, pelotan geiegi egin zuen egun betean, txit pelota-zalea
bait zan, otzitu ta geixotu egin zitzaigun; eta, sendatzeko, Gares
(Puente la Reina)'ra eraman zuten, bere osaba Eleuterio Ezenarro'ren etxera. Emen bizi izan zan ogetalau zitueneraiño.
Euskal idazle onen bizi-zeaztasunak eta lanak ardura aundiz
aztertu ta bildu dizkigun Bitaño'k onela diosku: «Arrezkero
ezin izan zuen geiago pelotan jokatu, eta liburuetara jo zigun,
eta idaztera, euskeraz batez ere» (Cien Autores vascos, 1966,
92 orr.).
Bere osasunean zerbait eztitua, Errenderi'ra aldatu zan
1914'an, bere altaren ondora. Au, Bonifazio, Leon abizeneko
frantses batzuen espartzin (abarketa) fabrikako arduraduna zan.
Juan'ek, aitaren ondorean abarketa ofizioa ikasitakoan, Irun'era
aldatu ta «La Union» kalean jarri zuen bere tallerra, ontan
jardunik bere bizitza guztian. Langille paketsu ta zolia zan ezkero, laster eskuratu zituen txanpon batzuk, ari ta oni, uriko
gaixo-etxeari batez ere, eskupeko batzuk emateko aiña nunbait. Kristau ta mesedegille aundia zan. Bitaño'k berriz ere:
«Biziari dagozkion gumtzeak baikortsu eramaten jaldn zuen.
Adiskideak inguratu zituen. Buru argikoa zan, eta idazti zalea»
(Loc. cit.).
Gerra sortu zanean, 1936'an, Endaia'ra aldatu ta an artu
zuen etxea, bere kontura abarketagintzan lan egiñik. 1944'an,
Irun'era itzuli zan, Obdulia bere arreba bakarraren etxera, eta
emen il zan 1945-1-19'an, oraindik gazte, 55 urte zituala. Ezkongea gendun.
215
KOPLA IDAZLE.—Ludiko literatura orokorra begitu ezkeroz,
gaixoti asko dira elertian, idatz-arloan, oso nabarmendu diranak. Gurean ere ezagutzen ditugu olakoak, eta bat Juan Ezenarro. Gaztetan asi zan irakurten, euskal neurtitzak irakurten, eta
gero berak asmatuak ondu ta borobiltzen.
Nikolas Altzola'k onela: «Abarketak egiten irabazi eban
eguneroko ogia. Asko irakurtzen zuen, eguneroko lanak beteta
gero. Irakurri ta idatzi batez be euskeraz. 1916-n, 1917-n eta
1918-n olerki pillo bat argitaratu zuan Irungo El Bidasoa astekarian. Gero be jarraitu zuen idazten, baiña geroago ta gutxiago... Irungo astekari orretan larogei ta emeretzi lan aurkitu ditut bereak; sei kendu ezkero, beste larogei ta amairuak denak
dira itz-neurtuz egiñak «T. T.» eta «Txori Txiki» izengoitiakin
ematen zituan, ez bere izenakin. Frantzia ta Arjentina'ko aldizkari batzutan be agertu dira bere olerki batzuk, batez ere gerra
denporan» (Olerti, 1963, III-IV, 106 orr.).
Aldizkari auetan idatzi zuen batez ere; «Euskal Esnalea»,
«Euskal-Erria», «Hermes», «El Bidasoa», «Gure Herria», ta
abar. «Ez da gauza erreza izango —diosku N. Altzola'k— Ezenarro'ren lan oscaren berri ematea. Bibliografoek izango dute
lana ortaz». Errez mamitzen zituen bertsoak.
Malte ziruen euskeraren alde egin oi ziran batzar, jal eta
lanak oro. Etzan politikan sartzen. Gurutze latza eraman bear
izan zuela ere, umore ona erakutsi oi zuen aldioro.
(Ikus S. Onaindia, MEOE, 875 orr.; N. Altzola Gerediaga, Olerti,
1963, III-IV, 103 orr., eta Cien Autores vascos, 92 orr.; J. San Martin,
Escritores Euskericos, 69 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 260 orr.;
Jon Bilbao, Eusko Bibliographia, III, 311 orr.).
23.—JOSE ELZO AZPIAZU (1894-1916)
Eego aurrenik emen J. Artetxe'ren au: «Euskeraren alde
bere bizi guztiko almenak ondatuta Jaunak aldentzen ditu gugandik zenbait euzkeltzale. Eta berialaxe badirudi aztutzen di216
tugula azkor otz eta illunean. Orrelako gizonak gogoratzi bearrekoa zaigu; beartuak gera berak euskeraren alde egindako lan
bereziak azaltzera. Zorionez urte oetan ainbat lan egin da sail
orretan. Bestera balitz, esango genduke gure euzkerak iñoiz ez
lukela burua jasoko.
«Orlako gizon goragarria izan degu Eltzo'tar Joseba olerkari bikaña. Eltzo gaste-gasterik jcan zitzaigun. Ogeita bi urte
besterik etzituala eriotz zitalak gure artetik eraman zuan oraiñ
dala amasei urte. Bizitzaren gora berak jarri ninduben gastegasterik Eltzo'ren olerkien bide-bidean, Gastetxua nintzala artean nere erritik etorri nintzan Donostira. Ostatuz nintzan
etxean bizi zan baita ere apalz gazte euzkeltzale sutsu Karrera'tar Josu, «Argia» asteroko zuzendaria. Etxe artan bizi izandu
zan baita ere Muxika'tar Gergori euzkel idazle ospatsua. Baita
ere Eltzo'tar Joseba'k etxe artan sarrera aundia izandu zuan
noski, entzun nuanez. Iru-irurak Jainkoak bere aldera eramanak. Etxe artan arkitu nituan egun batian bi iiburutxo eskuz
idatziak. Eltzo'tar Joseba'ren idatzkiak ziran. Olerkiz eta bestelako idazkiz betiak. Euskeraz eta erderaz. Egiya esateko euskeraz geyago, eta oetan olerkiz batez ere» (Yakintza, 1933, l'go
zenbakia, ilbeltz-otsailla, 81 orr.).
Gizon on, apal eta «goi-goiko euskelzale» au Astigarraga'n
jaio zan; bertan osotu zizkigun baita len-ikasketak ere, azkenik
malxu karrera osaturik. Errenderi'n egin zuen bere malxutza,
nalz-ta urte gutxitan. Malte zuen euskera ta beronen alde lan
ederra zegian ikastolako umetxoen artean; «sayatzen naiz
—zioan— nere motikoen biotz xamurretan euskeraganako maltasuna ereiten; augatik agintzen diyet beren artean euskerea
baño beste elerik ez ibiltzeko, Errenderi'n erderea ikastolatik-at
ikasi oi dute-ta». Euskaldunok ez gara izan egundo ere maixu
karrera-zale, gizonezkuok beintzat; lan bikaiña egiteko bidea
ba-da, ala ere.
Eskola ta abar, lanpetua zebillen Eltzo. Musika karrera ere
egiten ziarduen. Il aurretxoan Madrid'era joateko zan, berak
217
zionez, «nere eresi-ikasketen amai ona irixte arren», azterketak egitera. Astigarraga'n il zan, bere etxean, arratsaldeko ordu
bietan, 1916-10-20'an, bere eresi-ikasketak Madrid'en amaltuta etxeratu zanean, aln zuzen ere. G. Muxika'k, minduta,
onela idatzi zuen bertatik: «Guztion jarral dabil beti eriotza.
Euskelzalien jarrai ere bai; atseden asko gabe alere! Beti dira
mingarriak bere egikizun ixillak; mingarriagoak, ordea, oraingoan bezela, bere alzto otz ta zorrotzez, gazte bikain baten bizialdia ebakitzen duanean. Elzo-Azpiazu'tar Jose erarnan digu»
(Euskal Esnalea, 1916, 296 orr.). J. Gartzia Goldaraz'ek, geroago Valladolid'eko Gongotzaia izan zanak, olerki sentikor bat
atera zion.
OLERKARI.—Euskaltzale ta abertzale genuen Eltzo. Ez al
dabiltza biak batera? Alkarregandik eten eziñik, ez ote ditugu?
Etsi-etsian erria malte duenak arriskuan dagoen bere izkuntza
galzkatzeko ere lerrenak egingo. Eltzo'k onela: «Ama euskerea
gaizkatzeko, guztiyen alak batu bear dira; ez dakusku ba gure
ele txukunaren etsai alixak berau ito nayean geroz geyago sayatzen dirala? Besoak bular-gañetan jarrita amaren zoritxarra aldendu nal ez duan semea gaixtoa da edo zoroa. Ez det uste zoroa nalzenik, eta gaixtoa ez det izan nal. Nik euskerea malte
det, euskalduna naiz-ta; nik seaskatik oiñarte ezpañetan darabilten ele kutun cni, edo-zer zor diot» (Euskal Esnalea, 1916,
297 orr.).
Egia ala ere ez dago itzetan, egiñetan balzuk. Ori adierazi
naita, Eltzo'k, ikastolan irakatsi ta musika-galak bikalndu ezezik, idatziz agertazi zigun bere biotza, xamur apala noski. J,
Artetxe'k leen altaturiko bi liburutxo eskuz idatziak, olerkiz ta
bestelako idazkiz beteak zeuden. An zegoen Eltzo'ren lana.
«Gaztea zalarik, bere biozkadak, maltasun garbiz ase nayan zebillen biotz ura, bi liburutxo ayetan bai zegon. Bere euskal erri
zaletasuna, euskerarentzat zitun maltetasunak, bere gogo-bio218
tzeko bazterreneko eta izkutuko tokiak arkitzen ziran garbi, estalirik gabe, ez bal zuten askorenak bezela estal bearrik» (Loc.
cit.).
Euskeraz ta erderaz idatzi zigun, bertsoz eta itz lauz. Goxo,
leun ta ezti egiñak dauzka utzi zizkigun malte-eresi ta baladatxoak: Heine doixtarra gogoratzen digute. Izkirimiriak idazten
asi zan lendabizi, olako sorta bat beintzat «Euskal Esnalea»-k
1916'an antola batzaldira bialdu zuen, bigarren saria irabazirik.
«Euskalerriaren Alde»-n, «Euskal-Erria»-n eta «Euskal Esnalea»-n datoz, 1915-1920 bitartean. Lan pitiñak ditu atsegin.
Onakoak edo:
«Eguna argiz esna ta
gauez ametsetan
maltetxoagaz beti
nago ni pentsetan.
Malte det nere uxoa
biyotzez, ziñetan,
neuk ez jakiteraño
zenbat malte detan».
Ogeta amar bat lan izango ditu guztira; ogei ta iru bat olerki, denak arin, errez eta ulert-errez eunduak, edo obeki: «politak, bigunak, sakonak, goxoak, errexak eta egiazkoak». «Maitasun on txakunez» laztan zuen malteño bat ei zeukan olerkariak, oler-iturri gardena nunbalt, eta ari eskeiñiak omen ditu
geienak.
Lore bat, uraren ikara, zernai aski zuen idazkortza artu ta
kopla goxotan izartzeko. Eskolan zeuzkan edo kalean ikusitako
aurtxoak ere, nolako poesi-sorburu zitzaizkion! Miren Eskarnetxu'ri deritzana, bai guren osotua!
«Zekenkeriak ez du kutsutu zure biotza;
etzaltu ukitu ludi-putzuko lats zikiñak;
219
ezta zugana oraindik eldu girñen abotsa;
zure barruak ez daki, maite, zer dan mingotza
iñoiz urratu ez du-ta garbal ezten miñak...
Amets dagizu... egizu, ba, amets aldi luzean!
Etzaite esnatu, etzaite jetxi bizitzera;
crtxen gozoro egan egiñik gotzon artean,
egitasundik urrun, ameska gorutz aldean,
zabiltz, gaxori, beti or bizi al bazera...!»
Barne zeraman gaixoaren susmo ta itzalgaitza ere abestu
zigun, Eri baten negarra olerkian. Onela dio:
«Entzuten det bai nere barruan
abesti baten mur-murra...
Nere azkena gertu dagola
erakusten dun ikurra!»
Baiña etzion onek, il bearrak, bat ere ardurarik ematen; nai
zuenean etorri, eriotza pozik zuen laztandako. Barne zeukan laratxoa, bere «samiña eztitze arren» mindu zan naikoa.
(Ikus G. Muxika, Euskal Esnalea, 1916, 296 orr.; J. Artetxe, Yakintza, 1933, 81 orr.; S. Onaindia, MEOE, 803 orr.; N. Kortazar,
Cien autores vascos, 15 orr.; Euskal-Erria, 1916, LXXV, 349 orr.;
Auñamendi, Literatura, II, 183 orr.; J. Bilbao, Eusko Bibliografia, 128
orrialde; S. Onaindia, Las cien mejores poesias de amor de la lengua
vasca, Bilbao, 1975, «La Gran Enciclopedia vasca», 130-134 orr.).
24.—JOSE GONTZALO ZULAIKA ARREGI (1886-1956)
«Aita Donosti». Merezi du onek ere gure literaturan toki
egoki bat. Musika barrutian izanik ere, euskd eresi zaar, folklore, etnoloji ta olakoetan guztiz aitua izan zitzaigun, gai oieri
buruz ainbat lan bikain buruturik. Bego, beraz, emen kaputxino
jaldntsu ta langille purrukatu onen gomuta bereizia.
220
BIZITZ-UBEAK.—Donostia'n munduratu zan 1886-1-10'an.
Amar urtedun zala, 1896'an, Lekarotz'era joan zan batxiller
ikasteak egitera; ikasketok amaitu zituenean, 1902-3-19'an Lekarotz'en bertan jantzi zuen kaputxiñoen soiñekoa, urrengo urtean iru botoen eskeintza egiñik. Filosofia eta Teolojia ere bertan, Lekarotz'eko komentuan ikasi zituen; 1908-12-19'an Iruña'n mezako egin zan. Ikasle zan bitartean, latin eta ikasten zebiltzan mutillen irakasle ere izan zan. Apalztu ta gero ere, irakaskintzari ta musikari emana, Lekarotz'en eman zuen Aita
Donosti'k bere bizitza guztia.
Umetatik zekarren musikarako doal berezia, ta orra,
1908'an, 22 urte besterik etzituela leen meza eman zuenean,
bere lenengo musikak irarriak agertu ziran. Musikalari oso ezaguna ta mundu osoan goretsia; Lekarotz'eko ixiltasuna sarri
eten bear izaten zuen, Madrid'en, Paris'en, Barzelona'n, Toulouse'n, Balona'n, Buenos Aires'en —nun ez?— itzaldiak eta
kontziertuak emateko.
Malte zuen Euskalerria ta beronen erri-musika. Uri ta baserriz aspertu gabe ibillirikan, zenbat kanta ta bertso zaar bildu
zizkigun, iltzear zeudenak! Goxotasunezko arretaz bildu ta jaso
ere! Azkue ta Donosti izan ditugu gizaldi ontan gure eresi
zaarren biltzalllerik gaiñ-gaiñekoenak.
Ezin-konta ala itzaldi egin zigun Euskalerrian eta Euskalerritik kanpo; eten barik idatzi zigun or-emengo aldizkarietan,
eta nalz itzez naiz idatziz beti zerabillen euskel gala, musika ta
folklore. Alderdi leun goxoa dugu au ere aren giza-irudian:
itzaldi ta idazlanetan olako barne ezti kutsu, ezpiritu-min bizibizia agiri zalo, munduko jakintsu ta artisten artean on aundia
egin zuena. Origatik edo, «apostolu artista» zeritzaioen. Euskal
arima bipil ta eder baten jabe zan: Donostia'n jaloa izanik,
eta umezarotik berrogei ta amar urtetaraiño Lekarotz'eko Ikastetxean bizi, ederki mintzatu oi zan euskeraz, eta idatzi.
1936'garreneko guda galzto aldian erbestera joan bearra
izan zuen. Etzan, balña, iñoiz ere biotz-erori agertu; Fran221
tzia'n zegoelarik ere, lan eta lan ari izan zitzalgun, «Gure Herria» aldizkaritik dakusgunez. Berdin, ondoren Barzelona'n egin
zuen egotaldian ere beti langille nekegaitz, musika idatzi ta
itzaldiak eman.
Ainitz batzalditan parte artu zigun. Eta alnbat alkartetan
sartua zegoen: «Real Academia de Bellas Artes de San Fernando»-koa zan, Euskaltzaindikoa, «Eusko-Ikaskuntza»-ko «Musica y Danzas» saillekoa, «Instituto Español de Musicologia»
sortu zuen, «The Hispanic Society of America»-ko bazkide,
«Sociedad de Musicologia de Francia»-koa ere berdintsu.
1956-8-30'an, gaueko amalkak eta laurdenetan, fraideak inguruan zituelarik, Donosti'ko kaputxinoen komentuko gela apal
batean il zan. Baiña berak nai izan zuen bezela, Lekarotz'eko
frailleen iltegiak zaintzen ditu aren il-ondokoak.
ERES-LANAK.—Asko idatzi zuen Aita Donosti'k Torrellas,
Labor, Blume, Grove ta Larousse'n eres-iztegietan, eta «Euskalerriaren Alde», RIEV, «Zeruko Argia», «Gure Herria», «Lecaroz», «Yakintza» ta BAP gure arteko aldizkarietan. Ona aren
eres-lanik aipatuenak:
1) De Musica Popular Vasca (Bilbao, 1918). 1916'an Bilbao'ko «Filarmonica» aretoan emandako itzaldiak dira. Ementxe eman zuen bere bizitzako azkena ere, 1956-3-3'an.
2) Euskel Eres-Sorta. Cancionero Vasco (Madrid, 1922).
393 zenbakizko euskal folklore musika. Euskalerriko lau Aldundiak 1912'an eratu zuten eres-batzaldian aurkeztua.
3) IX Egu-berri Abestiyak (Madrid, 1916). Bederatzi Gabon kanta, doiñu berdiñean, organuak lagunduta.
4) Eleiz-Abesti-Sorta (Paris, 1925). 41 kanta.
5) Euskal Eleiz Kantikak (1952). Ogei abesti, lendik ere
«Zeruko Argia»-n argitara emandakoak.
6) Eguerri (Beloke, 1951). Beloke'ko Aita Beneditinuen
«Ezkila»-k argitalduta.
222
7) Oyar Otsak (Donosria, 1927, 1930 ta 1959). Erri abestiak. Iru ingarrazti argitara ditu Donosti'ko Erbiti etxeak: I,
abots berdiñetan; II, abots nastuetan; III, abots nastuetan.
8) «Gure Herria», mugaz andiko elebitsuko aldizkari
elertizkoak, 1921'an sortuak, Aita Donosti'ren erri-kanta mordoska argitaldu zuen.
9) «Zeruko Argia»-k ere berdin, lenengo saillean 19191936, ta bigarrenean 1954'tik aurrera.
10) XL Eleiz-Euskal-Abestiak (Paris, 1924). Berrogei
abesti, organuarekin lagunduta, len-danik «Zeruko Argia»-n
azalduak.
*
*
*
Aita buruñurdun jakintsu onen lan ederra galdu ez dedintzat, Aita Riezu ari da Lekarotz'en aren musika ugari, idazlan
jakingarri, mintzaldi goxo ta erri-jakintzari buruzko ikaskizun
eta araketak oro, au da, aren lan guztien bilduma osatua biribildu ta argitara ematen. Dagoneko aren musika sallletik aterarik
ditu: 1) Navidad (1960); 2) Pascua (1965); 3) Jesucristo
(1966); 4) Marial (1966); 5) Santoral, argitaratu gabe; 6)Lili
eder bat (1962); 7) Goizean goiz (1968); 8) Itxasoetan (1969);
9) Larre gorrian (1971); 10) Piano (1972); 11) Organo (1975);
12) De Cdmara, argitaratu gabe. XII izango dira guztiz aren
eres-lanak osorik ateratzekoak.
(Ikus Aita Jorge Riezu, Vida, obras y semblanza espiritual del
P. Jose Antonio de Donostia, Capuchino (Iruña, 1956); G. Muxika,
Los titanes de la cultura vasca, Auñamendi Bilduma, 21'garrena, 117
orr.; Iratzeder, Gure Herria, 1960, 353 orr.; H. Gavel, Gure Herria,
1960, 372 orr.; L. Dassance, Gure Herria, 1960, 375 orr.; Lagarralde,
Gure Herria, 1960, 330 orr.; N. Labeguerie, Gure Herria, 1960, 384
orr.; G. Eppherre, Gure Herria, 1960, 321 orr.; Egan, 1956, 2, epaillajorrailla; J. San Martin, Escritores euskericos, 175 orr.; Auñamendi,
Literatura, III, 347 orr.).
223
25.—NIKOLAS ORMAETXEA PELLEJERO (1888-1961)
Bijoa emen ere, aurrena, «Orixe» —onela dugu ezagun euskal literaturan geienik— zanaren illoba J. M. Aranalde apaizak
dioskuna: «Orixe gorriak ikusita joana da mundu ontatik bestera; baña emen ikusi zitun gorri oiek baño gorrigo zegon arek
biotzean zeukan Jainko-maltasun-garra ta su ortan etzuten erretzen bee ontako min-gorriak. Ta an daukagu orain, gak nai
baño len beregana eraman zun Jainkoaren altzoan. An argitan,
Jesus eguzkiaren alboan, kristau izar aundienetakotan, berriz
esan, aundienetakotan. Aren atsekabeen bukaerak negar egiñarazi digunori erakutsi dezaigula, arek maitatu zitun gauzak maitatzen: JAINKOA ta EUSKERA» (Orixe Omenaldi, 39 orr.).
BIZITZ-ATALAK.—Irakurria ezta gezurra. «Orixe» Jainkozale bezela ta euskaltzale bezela aundienetan aundienetakoa dugu. Or lekuko bere bizitzaldi osoa.
1888-12-5'an jaio zan N. Ormaetxea, Orexa'ko «Iriarte»
etxean. Geroago gurasoak «Benta Berri»-ra aldatu ziran, eta
azkenez, etxe-aldeko arreba ezkonduak «Gogortzanea» erosi,
ta emen jarri ziran bizitzen. Esan dugun egunean iru aur sortu
ziran. A. M. Labalen'ek: «Irutako bat, Nikolas, ain zuzen,
Uitzi'ra iñudearengana eraman zuten. Maitetsu ta biotz-zabalez
artu zuten aurra Errekalde, Uitzi'ko etxekoak, batik bat Asuntxi amandreak, eta crexatar aurra, napar koskor biurtu zan,
eta arrezkero ez zituan saltzeko ez iñude ez Asuntxi ta ez Errekalde ta ez Uitzi'ko erria». (Orixe Omenaldi, 16 orr.).
Eta nolako mesedea egin zion Orixe'ri aurtzaroa Uitzi'n
igarotzeak. Antxe ikasi zizun, aur-lagunal ta etxeko zarral entzunez, gero ain ederki erabilli zuen izkera, itz eta joskera ederra. Umetxo zala asita, amaika urtetan erriko eskolan ibilli zan,
eta malxu-arazoan zotzak beregana jo zuen: Maixu ona euki
zuen Orixe'k. Oiartzabakdar Martin'ek: «Ain zuzen, maixu ori,
berak euki zitunen artean onentzat jotzen zun. Irakasleak,
aurrei irakasten zizlden gaiak, argi ipintzen omen zizkien, gau224
zak zer ziran eta elkarren artean zer artu-eman eta zer alde zuten adieraziz. Urte asko ioanda ere, oroitzen zan Uitzi-eskolako gauza auetaz, irakaslea goratuz» (Orixe Omenaldi, 120 orr.).
Gero, bost-sei urtetan lanari ekin zion, nekazaritza, artzalntza
ta basoko lanak ondo ikasiaz. Eta baita berarekin zebiltzanen
aotiko euskera bikalña ere. Orrez galñ, orduantxe ikasi zuen
Jainko-zale izaten: animako gurasorik onena bere amona izan
omen zuen. «Ua lako gurasorik/ otoitzean ez dut kausi», diosku olerki baten.
Amazazpi urte zitula, 1905'an, Naparroalko Jabier'era joan
zan, Jesus'en Lagundiko izateko asmoz. Zerk eragin ote zion?
Ona J. M. Aranalde'k: «Maixuak eta apalzak eragin zioten artara, iesu-lagun bat errira aur billa etorri zan batean. Etzitzalon,
beraz, berari jalo ara joatea. Beste norabaltera bidea erakutsi
ba lediote ere, berdin joango zala esaten zun» (Orixe... 36 orr.).
Bi urre egin zizkigun Jabier'en, ondoren, 1907-4-12'an,
Loiola'ra aldaturik; emen egin zituen iru urre, lenengo bi urteak nobiziotan eta irugarrena Giza-letrak ikasten. 1910'an Burgos'era joan zan, «La Merced» zeritzan ikastetxean bi urtez
klasikoak ikastera; gero, iru urte —1912-14— Oña'n eman zituen filosofia ikasten; ondoren, Komillas'en bi urte ta Karrion
de los Kondes'en beste bi urte maixutzan egin zizldgun, baita
gero Tudela'n eta Jabier'en ere beste bana; 1921'an Oña'ra
doa Teolojia ikasteko asmoz, eta azkenez, 1923'an, Oña'tik
Jabier'era aldatu zan, ikasketak etenaz, eta Jabier'tik erten egiri
zizun, Jesus'en Lagundia utzirik. Eliz-karrera osorik egiña zuen.
Jesu-Lagunditik atera ta guda arterako urteak, ots, 1923'tik
1931'arterakoak, beintzat, Bilbao'n egin zituen, Azkue'ren aldamenean egin ere. Zortzi urtetan Bizkal'ko uriburutik edatu zan
Orixe'ren eragin bipilla; Azkue'k bereganatu zuen eta «Euskera»-n lan egiten asi zan, euskal itz eta esaerak biltzen, Bizkala'n
ez-ezik, Euskalerri guzrian ere ango ta emengo baserri, errixka
ta uriak arakatuz. Baiña aren izen-izpiak barraiatu ziran batez
ere «Euzkadi» egunkarian —1924-1934— euskeraz naiz erde225
raz idazten ekin zionean. Bilbotar egunkari onen euskal atala
Kirikiño'k utzi zuenean (1928), Orixe'k artu zuen aren lekua,
eta «gramatika galz, eztabaida ta burrukan. bazterrak danrzatu
zituan».
1931'tik 1936'rakoa Orexa'n igaro zigun; urte oietan osatuak ditugu «Barne-Muinetan» eta «Euskaldunak» poema. Gudatea sortu zanean, 1936'an, Iruña gaiñeko San Kristobal espetxean eman zituen illabete batzuk. 1937'garrena osorik Tolosa'n igaro zuen bere arrebaren etxean; 1938'an Prantzi'ra joan
zan, lenengo Donibane Lohitzun'en, bi urtez, ta Saubion'en,
Lourdes ondoan egiñik gero 1943-5-6'arte. Saubion'dik AirSur-L'Adour'era aldatu zan; emendik Betharram'a, gero Baigorri'ra ta azkenik Donibane'ra. Ondoren, zori billa bezela, Argentina'ra, Txile'ra ta El Salvador'era. Poz-pozik ibilli zitzaizun
Ameriketatik lurraldez ta adiskide onez zorabiatua batez ere.
Bazterrak astintzen jardunik, ala ere, ezin barnera kiribildu
ta Jainko-griñari berea opatu. «Egunero Jaunartzeagatik bakarrik etorri zan Ameriketatik», dio J. M. Aranalde'k. Dana dala,
1954-11-24'an Bilbao'n daukagu berriz ere. Urrengo urtea Lazkau'n eman zuen Agustin Gurenaren «Aitorkizunak» euskeraz
jartzen; 1956'an Tolosa'n daukazu, ta urte onen azkenerantza
Orexa'n; 1958'an, Arama'ra aldatu zan, bere illoba apalzaren
etxera; andik, urrengo urtean, Añorga'ra, Zabalegi'ra, bere illoba apalzarekin. 1961-8-9'an il zan. Donosti'ko Pclloe iltegian
aren gorpuari lur ematean Euskalerri osoko euskdtzale, idazle,
olerkari ta jakitun guztiak parte artu zuten.
Arimaz at, soin aldetik ere, Orixe gorriak ikusita joan zitzaigun. Berak aitortu zuen beiñola: «Gota reumdtica edo Axular'ek «ezueri» deitzen dion gaitz-zital mingarri onek naaka,
eskubiko beso, gerri ta meakezurretik belaunetaraño, miñik».
Bedaio'n zan, 1956'garren urtean.
EUSKALTZAIN.—Idazlea idatziz egin oi da aitamen larriko.
Orixe, «Jesus'en Biotzaren Deya»-n (1917) idazten asi besterik
ez, ta bere lanak zirda-ta, ospe aundiko gertatu zitzaigun. Or226
taz, 1919-10-26'an Euskaltzaindiak autaturiko urgazleen artean
daukagu Naparroa'tik. Laster asi zan alkarte onen goraberetan
buru-belarri sartzen: 1920'tik aurrera Euskeraren batasunaz
izan ziran batzaldietan irakurritako txostenen artean agertzen
da N. Ormaetxea'ren «Unificacion del Lenguaje Literario. Diversas soluciones» ere (Euskera, 1922, 43 orr.). Arazo ontan
gal egokia zalako, RIEV aldizkariak ere argitara eman zuen
(1920, XI, 53 orr.). Geroztik beti, lan aundia egin zuen Orixe'k Euskaltzaindiaren altzoan, «Erizkizundi Irukoitza» zeritzan
lana erririk erri aurrera eramatean berariz. Latera, gerkera ta
eberkera eliz-karrera bitartean ederld ikasiak zituen, eta Euskaltzaindiak, 1922-4-28'ko batzarrean «euskal-laterazko gramatika egitea» egotzi zion.
Orrelaxe ke ta su euskal lanari eratsia ibilli zitzaizun 1936'ko
guda aurretik Euskalerrian eta ostean erbesteetan zear, iñoiz
ere euskaltzain oso izatera eldu gaberikan. Orixe'k ba-zituen
arantza gogortxo bi bere izatearen muiñean nalkoa barru josiak: euskaltzain oso ez izatea, ta olerki-batzaldietan, berandu
arte, saririk ez jasotzea. Biotzez samur-bera zan, eta bi arantza
oiek ekarriko zioten larri-miña etzan txikia noski.
Baiña azkenez, jasateak ere amaia izanik, iritxi zitzaigun
Euskaltzain aalldra 1958-11-22'an, Euskaltzaindiak Leitza'n
eratu zion euskal egun gogoangarria, ta Orixe'k antxe, euskaltzale jatorrez inguratuta, egin zuen bere sarrera itzaldia, sakon
eta jakingarri alegia. Aspalditik ausnartua zerabillen euskeraren
«mintza-doiñua» aztertu zuen maixuki; Leitza'n zegoen eta
«nik belarriz obekienik artzen dudana, Leitza'koa da» esan zigun. Iru azentu-mota bereizi ta aztertu zituen. Giltza: «Gure
azentua eskurakoi da erabiltzeko, baiña beste ainbeste zail esamiñatzeko, igeskorra baita inguruko izkuntzena ez-bezala. Gure
onek, griego zaarrak bezala, ez du indarrezko azentu nabarmenik; gora-beerako mintzor leguna du, ta ortatik eldu da (dator)
kantarekin oztopo itsusirik ez egitea» (Euskera, 1958, 30 orr.).
227
Irakur oraln L. Mitxelena'k Orixe'ri, onen itzaldi ostean,
eskeiñi zion goralpena. «Ormaetxea jaunaren sarrera-itzaldiari
erantzuteko jeikitzean, arako aurrenak azken eta azkenak aurren
izango diren aldi arzaz oroitu bear, nal ta ez. Orrexegatik, ozen
eta argiro altortu bearrean arkitzen nalz, eztuela gaur Euskaltzalndiak «Orixe» goratzen, «Orixe»-k goratzen duela Euskaltzalndia Euskaltzaindi'koen artean sartzearekin. Asko zor diogu
«Orixe»-ri eta Euskaltzalndiak iñork baiño geiago. Asko eta askotara. Or dugu nik beste guztien galnean jarriko nukean «Orixe» lirikoa, Lizardi'ren adiskide biotzekoa, mundu onetan suma
ditekean egarririk ederrenak mintzarazi duena. Or dugu bere
aldiko euskaratzalllea. Or dugu gure erriaren izaera, mamiz eta
azalez, barne-muinetaraiño bereganatu duen gizona, gure izkuntzaren aberastasuna gaiñezka darion itun goxoa. Atzoko,
gaurko eta betiko euskaldun onek jaso du, bestek ez adiña, euskararen eta euskaldunen izena eta omena. Ederrez igortzia dago
bere kanta, gure mintzo nardatu onetan, provenzar aundi ark
bezala, eman duen kanta. «Edertasunak ukitu duen gauza
—zion Keats'ek— beti da atsegin. Gero ta ederrago ageri da
eta eztu iñoiz ezerezak irentsiko» (Loc. cit., 36 orr.).
Bi itzaldion aurretik meza ederra legez, ostean aizkora-jokua Udaletxe aurreko enparantzan; ondoren Bello jaunaren
Abesbatzak euskal kantak, eta azkenik bazkaria, Erldaga, Etxaniz eta Artola'ren olerkiz eta Arrue, Altzeta ta Zeleta'ren itzaldiz poz-atsegin aria emanda. Egun onekin emetu ote zitzaion
Orixe'ri aspaldi danik ozka zekarren arantza?
IDAZLE.—Sena omen da idazlearen doairik gaillenena. Eta
A. Ibiñagabeitia'k: «Euskal-sen ori, «Orixe» zanaren idaz eta
itzul-lan guztietan nabarmen ageri zalgu, eta ortik nunbalt ere,
aren idaztankerak duen erakar-indar ezin utzizkoa» (Omenaldi,
90 orr.). Sen bete ori lortzeko, ordea, alegiñak alegin burutu
zizkigun. Jaloterrian edo Uitzi'n ikasi zuen, artzai, ikazkin eta
nekazarien artean azi ta bizi zanean, euskera eder jatorra; gero
euskal idazle zaarrez baliatu zan, Euskalerriko izkelgi guztietaz
228

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Euskal Literature IV - 15
- Parts
- Euskal Literature IV - 01
- Euskal Literature IV - 02
- Euskal Literature IV - 03
- Euskal Literature IV - 04
- Euskal Literature IV - 05
- Euskal Literature IV - 06
- Euskal Literature IV - 07
- Euskal Literature IV - 08
- Euskal Literature IV - 09
- Euskal Literature IV - 10
- Euskal Literature IV - 11
- Euskal Literature IV - 12
- Euskal Literature IV - 13
- Euskal Literature IV - 14
- Euskal Literature IV - 15
- Euskal Literature IV - 16
- Euskal Literature IV - 17
- Euskal Literature IV - 18
- Euskal Literature IV - 19
- Euskal Literature IV - 20
- Euskal Literature IV - 21
- Euskal Literature IV - 22
- Euskal Literature IV - 23
- Euskal Literature IV - 24
- Euskal Literature IV - 25
- Euskal Literature IV - 26
- Euskal Literature IV - 27