Euskal Literature IV - 11

berrogei urte igaroak izan arren, ezta oraindik alako Iibururik azaldu,
gai ortan beintzat. «Bruño» idaztiak euskeraratu ziran, ikastetxe ta
eskoletan euskera sartu ta erabilli zedin.
ELERTI GUREN.—Aundi ta txiki ba-dugu idazlerik Gipuzkoa'n ere,
aldikada artan. Aundi ta txiki diñot, eta ez dago gaizki, bestelakotasun
au, koloreetan nabardura ta soiñuetan eres maila lez, polito jausten
da-ta. Kolore bat berak, luzaroan, gogait eragiten digu, berebat doiñu
berdiñak ere; eder zaigu, ordea, jardun sotil neurritsua. Berdintsu
literaturan ere, noizik bein arnasa ar dezagun ere, ederki datoz gurenen artean ñimiño batzuk.

165

Gipuzkoa'n danetik dauzkagu garai ontan. Idazle punterengoak or
Orixe, Lizardi, Loramendi, iru baiño ez aipatzeko. Euskal literaturan
auek duten gurentasunik eztu oraindik —ai, bestelan ba'litz!— iñork
iritxi. Lizardi'k etzuen askorik idatzi; ezta Loramendi'k ere. Orixe'k,
bai, asko esan dezakegu, itz askatuz ta neurtuz.
Bizkai'tik ba'zetorren ere eragin gartsua, nun-nai nabari zan euskal
dardara edatua, ta Gipuzkoa'n ez ditugu irrintzilari ozkil melingak,
iru aipatuekin batera, Intzagarai, Eizagirre, Oiartzabal, Aitzol, Irazusta, Markiegi anaiak, eta abar.
ITZAREN KEMENA.—Itzaren kulturak, esan dugunez, berein sail ditu
barnean artzen: teatru, bertso, olerki, irakurgai, saio. Gai guztiotan
landu ziguten zerbait aro artako idazleak.
1) Teatrua. Jolas, dantza, itzaldi ta antzekoen artean erriak antzerkia ere maite duela-ta, antzertiari ere leku zabala eman zitzaion gerra
aintzinean. Or Lizardi, Markiegi, Amonarriz, Eizagirre, Barriola... beren lan ederrakin.
2) Bertsolariak. Gaurko erri-kantariai ezertxo kendu gaberikan,
lengo aiek ere ba-zuten arnasa ta sua. Aiek gizakume saillak, erri-ertia
bera ziran koplari zoliai entzuten zioaztenak!
3) Olerkariak. Egundokorik onenak, gorago esan dugunez: Lizardi, Orixe... ta auen ingurukoak.
4) Irakurgaiak. Saio, nobela ta abar, guztiak dute zerbait. Aldarte
onez, gatz eta ozpiñetan landuak geienak; iñoiz ere ez ditugu purtxil, ez marxar.
5) Izlariak. Sarritan beintzat, aro bakoitzeko noraez ta bearkizunak
osatzen du gizona. Gure gizaldiak izlari trebeak bear zituen, abertzaletasuna ereiteko ala ere, ta or Mikel Urreta, izlari erne ta errikoi;
or I. Artetxe, mediku ta izlari bikain; or P. R. Barrena, J. Aitzol eta
A. Onaindia, ezker naiz eskuma, iñoren aurrean aalkez ta zer-esanik
gabe sekula gelditu etziranak.

166

1.—ERRAMUN INTZAGARAI BASTANARENA
(1878-1947)
A. Zugasti apaiz idazleak onela margotzen du donostiar langille au: «D. Ramon zer zan, nolakoa zan? Gizona zan: atsegiña, argia, apala, gizartekoa. Ba-dakizute: gizonak, batzuek
gizonak izan oi dira, ta beste batzuek gixonak. Don Ramon gizona zan, itzaren betekoa, eta gizona, beste zera oiekin guztiakin ornitua. Eta apaiza zan, apaiz ona. Gizona, itzaren betekoa,
oñarri zuala, apaiza ere ona, jatorra, zintzo, itzaren betekoa.
Ortaz gaiñera, langille purrukatua» (Euskera, 1971, XVI, 91
orrialde).
Donostia'n lurreratu zan Intzagaral, 1878-11-21'an. Gazteiz'en ikasi zituen apalz-karrerako galak oro, Jakintza ta Urtzizria batez ere. 1902'garren urteko bostgarren astean artu zituen ordena txikiak, eta 1903-12-26'an Burgos'ko Gongotzai
zan Gregorio Maria Agirre'ren esku-ezartez apaiztu zan. Ondoren Altza'n kapellau ta egon zan, baiña bere bizitzako urterik
geienak Donosti'ko alderdi zarrean, San Bizente elizako apalzburu urgazle eman zituen. «Goizean bere San Bizenteko —dio
Zugasti'k— lanak zintzoro egin, eta gero lanari ekiten zion,
buru belarri. Bere etxean lenenik, eta gero, Etxe ontako (Diputazioko) liburutegian, batipat. Orain irakurle asko biltzen da
liburutegi ontan; orduan bi izan oi ziran, noski, ia egunero liburutegi ortara joaten ziranak: D. Julio de Urkijo ta D. Ramon
Intzagaral. Biak, bakoitza bere lanera: liburu bat artu, ta papera
ta lapitza, ta... irakurri ta idatzi» (Loc. cit., 91 orr.).
167

Gizaseme xalo, ikasi ta aitua —prantses, gerkera ta doitxera
ere ba-zekizkien—, euskal izkerari gunak atera zizkion itzurren, joskera, esaera, aditz-joko, gramatika-puntu ta olakoetan
batez ere. Izketan zorrotza, ta ortz-artean beti irripar alaia.
Eder zitzaion Donosti'ko alderdi zarra, ta ango izkera, esan zar
eta gaiñerakoak, al zuen ala, jaso oi zizkigun: lore-ziririk lore
ziri gai-billa egaztu oi dan erle eragiña zirudian. Edesti-griña
ere ba-zekarren barnean bolbol, eta denboraz Donosti bere sorterriak merezi zuen lakoxe kondaira, eliz aldetik beintzat, osatuko zigun. Bai, ba-zekien Erramun'ek eskuetako atzak nun
zeuzkan.
Euskaltzain osoa izan zan, 1919-9-21'an aukeratua. Elkargo
ontan aski lan egin zuen: 1926'an B. Etxegaraik Euskaltzaindian sarrera itzaldia egin zuenean, Intzagarai'k erantzun zion
(Euskera, 1926, 124-135).
Donostia'n il zan, 1947-11-29'an.
EUSKAL LANA.—Idazle onen lan osoak bilduz, aillagiñako
idazri mardula osotuko genduke. Oparotsu benetan Intzagarai,
ipuin, olerki, kondaira puska ta antzekoetan batez ere. Idazle
leun, goxo, ariña, Euskeraz irakasten ere alegindu zitzaigun,
Donostia'ko «Circulo Integrista»-n berariz. Politikan izango
zuen noski bere aburumena, baiña iñoiz ark naiz onek zirikatu
arren, etzuen egundo idatziz ez itzez barnean zeukanik azaleratzen: Donosti-zarra, beiñola ainbat burruka ta liskar ikusia bezain ixilla zenun.
A. Zugasti'k: «Intzagarai, apaiz jaunak, euskera-alde egin
zituan lanen berri osoki eman nai duanak, nal ta ez, Argia aitatu-bearra dauka: 1921 urtetik 1936 urteraño ain lan bikaña
egin zuan Argia asterokoa» (Loc. cit., 94 orr.). Urte ortan
Argia sortu zutenak, auek izan ziran: Anbrosio Zatarain, Bitor
Garitaonandia, Gregorio Muxika, Jesus Karrera ta Erramun Intzagarai. Argia-n agertu zan lenengo lana, Agur \ zeritzana, Intzagarai'k idatzi zuen; baita gerora ere, Astea zeritzan len
168

atala beti idatzi oi zuen berak, eusko umore onez pipertuta
idatzi ere. «Elurmendi» ta «Donosti» erabilli oi zizkigun izenordez.
Liburu auek argitaratu zituen:
1) Kulubix (Euskal-Erria, 1911). Irakurgai bizi-bizia,
arrantzale girokoa.
2) Antzeki Zarra (Euskal-Erria, 1911). Irakurgai donostiarra, ixtori-kutsukoa.
3) Ipuyak (Donostia, 1922). 104 orrialde. Euskeratuak
izan arren, oso politak dituzu ipuiok, euskera goxo-goxoan
idatziak.
4) Kontxesi ta Petratxo (Donosti, 1918). Neskatillentzat
alkar-izketa. DGnostia'ko Koro deritzan Andre Mariaren Ikastetxean sariak eman ziran egunean (1918), lendabizikoz emaniko antzerkia. «Euskal-Erria»-n (1918), bigarren sei-illabetekoan dator,
5) Etxegarai'tar Bonifazio euskalzain berri jaunaren itzaldiari... erantzumena (Euskera, 1926, VII, 124 orr.).
6) Muñagorrin Kantak (RIEV, 1933, XXIV, 412 orr.).
7) Historia eclesidstica de San Sebastidn. Introduccion e
indices por Fausto Arocena (Donostia, 1951). XVIII-518 orrialde. Gipuzkoa'ko Aldundiak argitaratuta.
Aldizkari auetan idatzi zuen, itz-lauz ta bertsoz: «Euskalzale», «Euskal-Erria», «Euskal Esnalea», «Argia», «RIEV»,
«Yakintza» ta abar.
OLERKARI.—Idazle bezela naiko txalo beregandua dugu
Intzagaral. Euskal sustraietan ikasi zuen zerabillen izkera, ta
orrelaxe utsitu zigun, errotik xurgaturiko euskera goxo margoztuan, bere barrua. Ikasle zala asi zan idazten: Bilbao'ko
«Euskalzale»-n (1899) argitara zituen: «Txoriak», «Gurutzearen mesedeak», «Enarak», ta «Uxo zerutar bat», Aramaio'ko
euskal jaietan sariztatua azken au.
169

Aitor dugunez, aski idatzi zuen. Neurtitzetan batez ere.
Idazle bizi-bizia dugu. Ona aapaldi au «Donosti-atalak» deritzanetik artuta:
O Pixepel!...
Kayeko kale medar, itzal,
kopet-goibel!...
Ikus litezke or ugari
kolayo zarrak, leyoari
erantsi-eta, itzetik zintzili,
zintzurki latzaren txastari.
Begietatik sartzen digu nolako itxura duen kai aldeko kale
orrek, itxas-ertzetako uririk geienetan bezela. Gaur ba ote dugu
olerkariok ainbesteko zorroztasunik? Ez ditzagun, beraz, gutxietsi lenagoko koplakariak. Toki ta garai, askotan irakurriko
dituzte noski, agerian eraka, donostiar jakintsu onen asmo-lanak.
Aro artako sariketa askotan izan zan garaille. 1901'an, esaterako, Azpeiti'ko euskal jaietan Lore-jokuetarako 32 lan artu
ziran: len-saria R. Intzagarai'ren «Umezurtzaren negarrak»
eraman zuen. 1903'an Segura'koetan, berdin, bere «Ama Birjiña Guadalupe-koari» sariztatua; 1906'an Donosti'koetan,
1908'an Eibar'en, 1909'an Ernani'n, 1910'an Azkoiti'n, 1914'an
Ondarrabi'n berdintsu, sariak jaso zizkigun.
Euskal baratzeko zirkin eta zeregiñik beroenetan, an zegoen R. Intzagarai: RIEV aldizkaria (1907-1936) sortu zanean,
ARGIA sortu zanean bezelaxe, an zegoen bera, beti laguntzalUe zintzo. Euskaltzaindiko lanetan, ez dugu zertan jardun edo
akiorik egin.
(Ikus Esku-egundiya, 36 orr.; F. Arozena, Introduccion a la «Historia eclesidstica de San Sebastián», 1951; Yakintza, 1933, 419 orr.;
A. Anabitarte, Euskera, 1953, 40 orr.; S. Onaindia, MEOE, 778 orr.;
Gabin Garriga, Bol. Amer. E. V., 1962, 144 orr.; A. M. Labaien,
Teatro Euskaro, 1965, II, 164 ta 169 orr.; Kardaberaz Aitari omenaldia, 1971, 130 orr.; J. San Martin, Escritores euskericos, 101 orr.;
Auñamendi, Literatura, III, 284 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliographia,
IV, 387 orr.).

170

2.—BONIFAZIO ETXEGARAI KORTA (1878-1956)
J. Artetxe'k gisa ontan: «Langille zeatz eta aspergaitza; eta
gogai-txarteltegi zabal baten jabe, Bonifazio idaztitegiko morroi
eragiñena ere azpiratzeko bestekoa bait zan. Larrantz ezin-nastua zeukan. Matxar, artega, sudur goi-luze, leun, zorrotz, orratz
gaiñean bultz-indarrez ipiñitako izakia zirudian. Surpekoa lengo
erara, adar meeakin, berdintsu adi-erazkortasun berezia zuten
esku batzuen berezko elbide ematen zuen. Eskuak oso lirain
zijoazkion surpekoaren adarretara. Mintzatzaille goxo, oi ez bezela bizia, asko ere asko itz zegin keiñuz» (Camino y horizonte,
85 orr.).
BIZITZA.—Zumaia'n jaio zan 1878-6-5'an. K. Etxegarai'ren
anai txikia. Biok guztiz langille, xalo ta argiak, norbere burua
maiterazten dutenak. Donostia'ko Institutoan egin zituen gure
Boni'k len-ikaskizunak, geroago Madrid'en, Eskorial'go Augustindarren Maria Kristina Ikastetxe nagusian, Eskugoa ikasirik.
Gernika'n daukagu andik laister bere anaiarekin, Udaletxeko
epaikari dala. Alere, gorago jo nai zuen eta, 1904'an, nor-geiagoka, Sevilla'ko Auzi-etxe nagusiko Idazkari kargua irabazi
zuen. Caceres eta Oviedo'n egon zan gero zati batean; baiña,
1910'an, Madrid'eko Goi-Auzi-etxeko idazkari-orde izendatu
zuten, andik gero, gutxik baiño lortzen ez duten Laterri-salakora aldatua izanik. Bere eriotzararte iraun zigun Idazkaritza
kargu onetan.
Durango'n il zan 1956-12-24'an. Bere gorpuari, ostera, Gernika'n eman zioten lurra, antxe eorztea gura izan zuen eta. Il
ondoren ere, Aritzari indarra eman nai zion. Onela abestu bait
zuen antziña:
Gernikan dago aritza euskaldun denena,
eta gure biotzen gauzarik maitena;
aritz txit santu onen aundia da omena,
au gordetzeagatik egiñ zagun lana.
171

Gernikan aritz cri beti da altxako,
zergatik ez diogun erortzen lagako;
naiz arbola santua balitz eroriko,
gure odolarekin genduke altxatako.
«Beri-beti euskaldun» deritzan olerki au, 1894'garren urtean
Donostia'n egiñiko euskal jaietan saritua izan zan (Euskalzale,
1898, 229 orr.).
IDAZLE.—Ezkondua zan, beraz lanari ekin bear bizitzan
aurrera egiteko; porrot egin nai ez baldin ba'dugu, orixe baita
guzticn zoria. B. Etxegarai'k, orraitio, bere ogibidetik landa
ere, ba-zuen eperik lumari ugerra kenduz idaztiak osatzeko. Orduko aldizkari askotan dauzkagu bere lanak. Eta zernaltako lanak gogoko izan arren, euskaldunon eskugoa (eskubideak) zan
batez ere benetdenda (etnoloji) gaiak ere atsegin zituen. Labur: euskeraz ta erderaz idatzi zigun.
Ona lendabizi erderazko idazti batzuen zerrenda:
1) Cuadros (Eilbao, 1900). Fermin Herran'en Biblioteca
Vascongada'ko XLV'garren alean dator.
2) Aqui fue la Arcadia (Donosti, 1914). Euskalerriaren
Alde'n dator, IV, 687 ta 722 orrialdeetan, zati bi.
3) El Proceso y Aspectos juridicos de la Zamacolada (Bilbao, 1921).
4) La vida civil y mercantil de los vascos a traves de sus
instituciones juridicas (RIEV, 1922). 271 orrialdean,
5) Significacion juridica de algunos ritos funerarios del
Pais Vasco (Donostia, 1925).
6) Estudio juridico de los contratos entre los copropietarios, patronos, tripulantes y fogoneros (Donostia, 1925). «Asamblea de Pesca maritima Vasca»-n dator.
7) Algunos aspectos relacionados con la patria y apellido
de San Martin de la Ascension (Bergara, 1928).
172

8) La vecindad. Retaciones que engendra en el Pais Vasco
(Donostia, 1933).
9) Vehiculo lingiiistico utilizado para la Enseñanza en el
Pcds Vasco. «Yakintza»-n dator, 1934, 33, 104 ta 194 orrialdeetan batez ere.
10) El Derecho foral privado (Donostia, 1950). Biblioteca
Vascongada de los Amigos del Pals bilduman daukazu, 3'garren
zenbakian.
11) Los ritos funerarios en el Derecho Consuetudinario
de Navarra (Iruña, 1951).
Or eta emen, onako beste askotxo.
Euskeraz idazten ere gaztetxo, amabost-amasei urteko zalarik, asi zitzaigun; euskal olerld lalñoak aragitzen, ain zuzen
ere. «Euskalzale» asterokoan auek azaldu zizkigun: «Lore maitia!» (1897, 356 orr.), eta «Beti-beti euskaldun» (1898, 229
orr,); «Euskal-Erria»-n, ordea, auek: «Bi txoriyak», «Irakurgai txiki bat», «Gaitz-aldea», «Baserriyan», «Malko bat», «Txori gaisoa», «Euskal Erria», «Euskalduna», «Intza», «Gabon»,
«Birjiña Maria», «Madalen Larrddekoaren azken itzak»... Baditu beste batzuk oralndik: «Usantza eta Libertade zarrak»,
1894'an Donibane Lohitzun'en aipamena izan zuena, «Su ondoan» Ezpeleta'ko jaletan saritua (Lkus «Euskal-Erria», 1895,
II, 298 orr.), «Esku-egundiya»-n (52 orr.) datorren «Gora biotzak!» eta abar.
Bere anal Karmelo ezezik, bera ere ainbat olerki-batzalditan
sariak irabazia dugu. Itz-lautan ere ba-ditu lan batzuk: 1) Euskaldunak, euskeraz (Donostia, 1920). 1919-3-19'an itzddia,
«Euskal Esnalea»-k argitaratutako Itzaldiak liburuxkan daukazu; 2) Euskal Erriko etxeen izenak (Bilbao, 1927). Zumaia'ko
Udaletxean irakurri zuen itzaldia, eta besteak.
Zoriak trabestu oi dizkigu sarri bizi-bideak; Etxegarai
analak, bestelan, berez zekarren leiari jarraiki euskal zelalan lan
egin ba'lute, makiña bat gauza eder idatzi utziko ziguten eus173

keraren onerako. Iker-lan edo kondaira barrutian batez ere:
Eusko Ikaskuntzak aginduta, Euskal Edestia idazteko genduan
B. Etxegarai.
Euskaltzaiña zan 1926'tik. Sarrera itzaldia Zumaia'n egin
zuen Erramon Intzagarai'k erantzunik. «Euskera»-n dator berau, 1926, 79 orr.
(Ikua Elias Arrospe, Euskera, 1926, 79 orr.; S. Onaindia, MEOE,
386 orr.; Euskera, 1956, 331 orr.; Fausto Arozena, BAP, 1957, 74 orr.;
Altzarte, El Bidasoa, 1957-10-25'an; Yakintza, 1933, 49 ta 118 orr., ta
1934, 33, 104 ta 194 orr.; Auñamendi, literatura, III, 349 orr.).

3.—JULIAN ELORTZA AIZPURU (1878-1964)
Azpeitiarra dugu zegoen tokitik —urte askoz Gipuzkoa'tik
aldun eta Diputazioko buru— euskal jardunetan ainbat lan egin
zigun gizaseme ixil ta arretatsu au. Erri-arazoetan karlista zan,
bere erria, euskal erria, aspaldi bateko euskaldun jatorrak maite zutenez, maite zuena, alegia.
Gizon argi, trebea. Urte luzez Gipuzkoa'ko Aldundikoa
izan zan, baita iñoizka Kortietakoa ere. Aldungo ortatik, beraz,
lan ederra osatu zigun erriaren onerako, ta beronen izkuntzaren
faborez. 1918'tik berau izan zan «Eusko-Ikaskuntza»-ren buru,
ta alkarte onek antolatu zituen lau batzarretan batez ere lan
izugarria egun zuen.
J. Elortza'k iriki ta itxi zigun, Bizkai'ko, Gipuzkoa'ko, Naparroa'ko ta Araba'ko Diputazioak alkar artuta, 1918'garreneko
iraillaren l'tik 8'ra, Euskalerriko jakitunik jakitunenakin, Espaiña'ko Errege Alfontso XIII'garrena ere tarteko zala, Oñati'n
ospatu zan Batzar ospatsua.
Batzarra amaitu zaneko itzaldian Elortza'k onela garraxi egin
zigun: «Azkeneraiño dirauana gaizkatua da, diote Liburu Santuak; eta au, nor bakoitzari dagokionez uka-eziñeko egia baldin
ba'da, zentzu arruntak eskatzen diguna duzu errien aurrerakuntza ta osotasunari begira ere, eta gure errazaren doairik
174

nabarienetakoa, bere lan-arloetan garaille ateratzen duena nosld, kemena ta iraupena elkar txibistaturik sortzen dan lan-doala
da, ain zuzen ere. Galtasun onekin, geure izkuntza, kultura ta
tradizioaren arlandu zabal gotorrean trinko, geure enda, sentipen eta aintziñako erri-eskubideen zutoin galñean, Arantzazu'ko
Andre Maria ta Loiola'ko Iñaki Deuna babesle ditugula, iaso
ta eralkiko degu erri zindo, erri jalnkozale, erri kulturaz jantzi,
jori ta zoriontsu bat» (Primer Congreso de Estudios Vascos,
Bilbao, 1919-1920, 960 orr.).
Bigarren batzarra, «Eusko-Ikaskuntza»-k antolatua, Iruña'n
ospatu zan 1920'garreneko uztalllaren 18'tik 25'ra. Azkenengo
egunean, Oñati'n bezela, an zan Erregea batzarrari bere itzaldiz
amala emateko; baiña an zan J. Elortza ere, azken aurretik
bere itzaldia oguzten. Gure erria kulturatu bear da gauza guztien galñean, izkuntzan eta enparau gaietan. Ortarako bide bat:
gazteak gertatu, euskal kultura arloan indar guztiz lan egin
dezaten bideak erakutsi ta erreztuz (II Congreso de E. V., Donosti, 1920, 29 orr.).
Irugarrena Gernika'n izan zan, guztiz entzutetsua, 1922'an.
Euskerarekin zer-ikusia zuten gaiak erabilli bear ziran. Batzarrari asiera ematean egin zuen itzaldia etzan makala izan. Berdin laugarrenari, 1926-7-25'tik dagoruilaren l'ra Gazteiz'ko
Teatru Berrian ospatu zanari asiera ematerakoan egin zuena ere.
Euskeraz ederki zekien. Eta bere euskal lanetatik, beste
batzuen artean, auek beintzat ezagunak ditugu: 1) Batzarra asterakoan, Gernika'n egin zuen itzaldia (Euskal Esnalea, 1922,
XII, 170 orr.); 2) Itzaldia, «Lenengo Euskalegunetako itzaldiak»-en datorrena (Bilbao, 1922); 3) Gipuzkoako Aldundiaren
izenean Etxegarai jaunaren euskaltzain sarreran zuzenduriko itz
sutsuak (Euskera, 1926, VII, l'go zenbakia, 5 orr.).
Erderaz ere idatzi zuen Udaletxeetako goraberaz batez ere.
1964-2-13'an, Donosti'n itzali zan.
(Ikus Boletin de la Sociedad de E. V., «Eusko-Ikaskuntza», 19181936; I. Perez Arregi ta M. Zirikiain Gaiztarro, Donosti'ko «Diario

175

Vasco», 1964-2-14'an; J. Artetxe, La Voz de España, Donostia, 19642-14'an; F. Arozena, Bol. Amer. E. V., 1964, 1-2, 161 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 438 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliografia, III,
124 orr.

4.—ANDRES AMONARRIZ (1880-1957)
Tolosarra. Izengoiti auek erabili zituen euskal literaturan,
antzerki-lanak firmatzeko batez ere: A. Larraitz eta Amonarriz'tar Ander. Bazuen onek beste anal bat ere euskeraz idazten
zuena: Karlos, Bilbao'ko «Ibaizabal»-era adibidez lantxoak, Tolosa'tik, bialtzen zituena.
Koplak onduten salatu (Gure Herria, 1922) zan arren iñoizka, teatru-sallla izan zuen gogokoenik. Eta etzan edozelakoa:
1934'an, esate baterako, «Antzerti» antzerki batzaldian
beronek irabazi zigun bigarren saria: Karraskedo Olarra'k lenengo saria bere Etxe-AJdaketa antzerkiagatik, eta Amonarriz'
tar Ander'ek bigarrena bere Iturrian lanagatik (A. M. Labaien,
Yakintza, 1934, 412 orr.). 1921'an, Donosti'ko Teatru-batzaldian beronen atal biko Biotz ona saritua izan zan.
TEATRUGILLE.—Teatrua beti izan zalo atsegin gure erriari.
Beraz, gaur ere, dagigun balño areago, indartu, ugaritu ta zabalazi bear genuke. Erri xeak askotan ez du astirik, ez betarik,
irakurteari ekiteko, balña batak bestea piztazita, zinera ta teatrura pozik urreratu oi zalgu. Amonarriz'ek ba zekien au, ta
antzerkiak, euskaldunari eder zitzalzkion antzerki-lanak osatzen alegindu zan. Ona oietarik batzuk:
1) Mendibetarren larriyak (Donostia, 1919). Martin Mena
y Comp.'ren etxean. 15 orrialde. «Izarra» antzerki saillean, 4'garren zenbakia duzu. Atal bateko komeria, Mendibe erriak jal
egunetan ditun larri ta pozak poliki azaldurik.
2) Morroi jatorra (Donostia, 1920). Atal bateko antzerkia.
«Izarra» bilduman dator au ere, 9'garren zenbakia.
3) Egin zak on (Donostia, 1921).
176

4) Naitasunez erein! (Donostia, 1930). Gregorio Muxika'k erderaz egiña, A. Amonarriz'ek euskeraz jarrita. Komeri
labur polita.
5) Paixiko ta Martintxo (Tolosa, 1932). L. Mendizabal'en
«Antzerti»-n, 7'ren zenbakia. Ume-alkar-izketa.
6) Ustegabeko poza (Tolosa, 1933). «Antzerti»-n, 16'en
zenbakia. 24 orrialde.
7) Biotz oneko neskatilla (Tolosa, 1935). «AntzertiVn
(1935, 15 orr.) dator au ere. Polita. Umeentzako.
8) Iturrian (Tolosa, 1934). 20 orrialde. «Antzerti», 26'garren zenbakia. Emakumezkoentzako bakarrik egindako antzerkia bi ekitalditan. «Gaiez, nimiñoa. Nola nai ere jende zearen
aokoa izango da noski. Bigarren ekitaldia moteltxeagoa, lenengo
baño. Euskera erreza. Maxiatzalleak «xartako» ederrik daramate».
9) Jesuhisto gure Jaunaren Neke eta Eriotza. 1934'garrenean, Tolosa'ko II'garren Antzerki Sariketan 150 lauerlekoko
saria irabazi zuena. «Antzerti»-k onela: «Lan aundia egin du
egilleak. Aundia ta txalogarria benetan. Poliki erantsi dio errikutsua. Ta ez da gutxi. Nolanai ere ta galari dagokionez lan
osotuagoa nal genduke gure Euskal-antzertiari eskeintzeko»
(1934, azalean).
Bederatzi antzerki polit, alegia. Ta antzerkile azkar oni buruz, atsegin zait adieraztea, bai noski, euskal teatru kezkak joa
ibilli zitzalgula. Eta bere lan oien bitartez, gure euskal jendea
ez alaltu bakarrik, ezi, erakutsi ta onbideratu ere egin nal zuen.
Aldi bateko «Gipuzkoarra» asterokoaren irasle ere izan zan,
Lopez-Mendizabal'dar Ixaak eta Aita Azkoitia prantziskotarrarekin batera. Ba-zuen, beraz, euskal larritasunaren antsi ta ezinegona.
(Ikus Gabin Garriga, Bol. Amer. E. V., 1961, 89 ta 135 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 358 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliographia, I,
155 orr.; Garmendia'tar Jon, Aranzazu, 1975, maiatza, 14 orr.; A. M.
Labaien, Teatro euskaro, II, 158 orr.).

177

5.—JOSE EIZAGIRRE AIESTARAN (1881-1948)
Tolosa'n jaioa, 1881-2-4'an. Oñati'ko ikastetxean eta Madrid'en ikasi zuen Eskugoa (Deretxoa) eta onen inguruko beste
gaiak. Gizaseme argi ta ona. 1918'an Kortietako alduna izan
zan, baita Errepublika aldian ere Euzko-Abertzale Alderdiaren
izenean. Azkeneko anal arteko gudatean, militar auzitegiko buru
egin zuen. 1948-1-23'an il zan Donibane Lohitzun'en.
«Eusko-Jaldntza» aldizkarian onela dirakurgu (1949, 384
orr.): «Tolosarra jayotzez eta biotzez. Benetan euskaldun; ziñezko langille; iztun samur eta atsegiña. Idazle garbi, yayoa.
Legegizon argi, zuzenbidearen jarraille». Euskaltzale jator bezela, 1901'an «Eskualzaleen Biltzarra» Ondarrabi'n eratu zanean, tarteko zan gure Jose Eizagirre ere.
EUSKAL LANA.—Ondoz ta erroz zekian erabat, bere idaztiak
lekako, amaren magalean ikasi zuen euskera, erreztasun izugarriz mintzatu ta idazteko legean jaldn ere. Euskal barrutian
lan egin zigun, eta ia sortu zanetik aurkitzen dugu «Euskal
Esnalea»-ren batzordean. Mugaz andik, gerrea zio, bizi izan
zanean ere, ango «Eskualzaleen Biltzarreko» ta «Gemika» bazkuneko genduen.
Euskal aldizkarietan idatzi zuen; baiña Bilbao'ko «Euzkadi»
agerkarian (1913) ta egunerokoan, Donostia'ko «Euskal Esnalea»-n (1916-21) eta Baiona'ko «Gure Herria»-n (1921-22)
batez ere. Eder zuen teatru gala. Aldun zalarik, ikastoletan euskera sartzeko ere zentzunez jokatu zigun. 1914'an, Bilbao'ko
Euzko-Gastedijak ipuin-batzaldia zabaldu zuenean, Eizagirre'
ren «Umientzat» saritua. Orrez galñera bi lan dauzka argitaratuta.
1) Basotarrak. 1911'an Segura'ko euskal jaietan saritu zioten opera liburuxka. «Euzkadi» illabete biñako euzko-ingurtian
dator, 1913'ko epailla-jorrailla, 2 orrialdean. Ederki moldatua.
Iru atal dauzka, bakoitza lau-bost agerraldikin. Segura'ko euskal jaietan, «Euskalerriaren Alde»-k, Gipuzkoa'ko Aldundiaren

178

aginduz, eratu zuen batzaldira 30 lan joan ziran sari-billa. Lengaian opera batentzat ereskaia eskatzen zan; zazpi agertu ziran,
eta beuron artean tolosarraren Basotarrak zeritzaiona izan zan
bikaiñena. Onela malkoak: «Basotarrak deritzaion ereskaiaren
egilleak iruditegia zer dan badakiela adiztera eman dualako,
ta iruditeglan egiten dana begietatik eta belarrietatik biotzeraño nola sartu erazi litekean erakutsi dualako, geienen iritziz, bigarren saria, 125 laurlekoa eman zaio». Lenengo saririk etzan
onartu urrean. Baiña Emeteri Arrese'k bere «Zara»-rekin eta
Jose Elizondo'k bere «Belduba»-rekin 50 laurleko jaso zituzten
bakoitzak.
2) Ekaitzpean (Buenos Aires, 1948). Ipuin berria, «Ekin»
etxe argitaldariak aterata, 224 orrialde. Onela berak itzaurrean:
«Euskera galduko ba'litz Euskal-Erria zearo galdua litzakela
ziur ba dakigula, gure izkuntza maiteari iraupena eman nal genioke; beraz, mintzatu ta irakurri bearrean gera, eta irakurtzeko irakurgalak bear ditugu noski. Orregatik, aizkenengo gure
gudate izugarriaren zipriztin beltzak mendi-mendian izkutatuta
dagon baserri bateraño nola iritxi diran, galtzat artuta, «Ekaltzpean» deitzen detan ipuinberri au asmatu eta argitaratzen det.
Euskeraz irakurtzeko zaletasuna pixtu-arazi eta errezago irakurtzeagatik egintza onen geiena alkarrizketa-eran antolatu det.
Eta ala, alkarrizketaz egiña dagona arturik, antzokirako ere
errez antzeztu liteke».
Eleberri onen opalmena bere gurasoal egiten die. «Nere
lenengo itzak —dio— beren magal-besoetan euskeraz esan nituan; euskera ta Euskal-Erria benetan maitatzen berak erakutsi
zidaten, Goian bitez!»
Irakurtzetik atera dezakegu alxe nolako euskera bizkorra
duen. Garbi, erreza beti. Alkar-izketa bizi-bizia, tarteka oarrak
ere txalro egiñik.
(Ikus Esku-egundiya, 74 orr.; Euskal Esnalea, 1911, I, 165, 180,
229 ta 236 orr.; Euskalerriaren Alde, 1911, I, 348 ta 568 orr.; Yakintza, 1935, 68 orr.; J. San Martin, Escritores euskericçs, 75 orr.; A. M.
Labaien, Teatro Euskaro, II, 165 orr.; Auñamendi, Literatura, III,
289 orr.).

179

6.—MIKEL URRETA ETXEBESTE (1881-1961)
Illik bezela datzan gure euskera euskaldun guztion ezpanetan berpiztuta, indartsu ikusi nal dugunok, ortan salatu ziran
gure aurretikoak bi eskuz txalotu oi ditugu, aspertu gabe. Orretarikoa dugu M. Urreta ere, erriz erri atertu barik eundaka
itzaldiak egiña ta idazkortza ere gure izkuntzaren alde beti zorrotz erabilli zuena.
Urnieta'n munduratu zan 1881-7-19'an. Argia, bipilla. Lantegi arazoetan guztiz altua; injenieru titulua zeukan, 1903'an
lortuta. Donostia'ko Udaletxean ziñegotzi 1913'tilc, eta Gipuzkoa'ko Erki-alduna 1915'an. Oñati'ko euskal Batzarrean esku
artu zuen 1918'an. Pasai'ko nasako lanen batzarkide 1934'garrenean.
Donostla'n il zan 1961-11-29'an.
EUSKAL LANA.—Esan dugu, aspertu eziña zan Urreta, euskal galeri buruz. Izlari erne ta erreza, etorri aundikoa: kontaezin ala itzaldi gartsu eman zizldgun Gipuzkoa'ko errietan baltik bat. Eusko-arimari gar bizia ezarri zion, nalz-ta zalaparta
aundirik urratu ez; begiko zituen egazti ta abere gaiak, eta erlijioari buruzkoak, eta politika kutsukoak. Txapelketa, salo, batzaldi nalz beste era ortako billeren bat zala-ta, prest zegoen
beti itz egiteko, jaiari nalz billerari zegokion dizdiza erantsiteko.
Luma ere zoli-zoli erabilli zuen, Donostia'ko «El Dia»-n eta
«Agerre» (1925...) illerokoan, eta Bilbao'ko «Euzkadi»-n batez
ere, piri-para idazlanak argitara emanaz. Esku artean ba-dut
oraln, 1918'an Donostia'n egin zigun «Leize-zuloak» izeneko
itzaldia. «Euskal Esnalea»-k, artu ere, asmu ederra artu zigun
1918-1-12'an, urtero euskerazko itzaldiak eukitekoa noski. Lenengokoak «Novedades» deritzan antzokian egin ziran, jalegunez, goizeko amalketan, aretoa geienez betetzen zala. Itzaldiz gaiñera eresi goxoak eta iztun jardunari zegozkion irudi

180

agerpen argiak ere izaten ziran. Oietatik aurrena Urreta'tar Mikel'ek irakurri zuen, 1918-4-7'an. Itzaldiaren izenburua: Edestiaurrea. Leize-zuloak. Ederki egiña. Ona zatitxo bat:
«Leize-zuloak, gizonaren bizilekuak izan baño len, pizti ta
abere oyen gerdelekuak ziran; orrengatik beren ezurrak eta
beren eizaren ezurrak asko dira, ta ardura aundiya euki bear
da pizti, abere ta gizonen aztarnak nastutzeaz. Zenbat bider
gizonak eta piztiyak burruka gogorraz beteko zituzten leizagentzak edo pakeak, utzirik askotan gizonak bere bizitza pizti
goseti baten atzaparretan! Leize-sarbidetan dira sukalde-aztarnak, su-aztarnak. Zenbat bider gorputza berotzeko egiña izango
zan su ura, ta zenbat bider gau illunetan piztik izututzeko!
Gizonen lan bakarra eiza zan, eta bere bizi-lekuetara etzekarten
eiza osua, puskak baizik. Garun eta ezurren muñak gogoz jaten
zituzten. Olaz arkitzen dira ezur asko ta asko barruko muña
jateko erdibitubak. Malla onetako tresnak eta izkilluak mutur
zorrotz eta arraskatzeko sukarritzak dira, ta lenago sukarriz aizkorak egiten ziran bezela azkonak egiten dira orain. Ezur bat
edo beste marratzatuba agertu da, baña ezin esan leike ezur
landutuba dala» (Itzaldiak, Donostia, 1920, orr.).