Euskal Literature IV - 04
bere, badakigu liburutxo ori zerbalst barriztu ta atondu ebala
Fray Juan Domingo Unzueta, Abadiano'ko seme argitsuak,
konbentuetatik agintari liberalak yaurtinda, Urkiola'ko eleiza
onetan egon zan bitartean. Ikusi doguz, 1850'an egiñak;
1882'an J. Eleizalderen moldeztegian, Durango'ko urian egiñak; 1890 ta 1893'an Bilbao'n Viuda de Elizalde'nekuak;
1909'an, Durango'ko Florentino Elosu'enian egiñak, eta
'an Vitoria'ko Montepio'an egin ziranak» {Urkiola'ko Bederatzi-urrena, 1933, 36 orr.).
Otoitz, eskari, erregu ta kantuz ornidutako liburu egoki au,
oralntsu arte erabillia izan da Urkiola'ko eleizan batez ere.
Erderaz ere au beintzat argitaldu zigun: Reseña historica
del multisecular Santuario de los Santos Antonio de Urkiola
(Gazteiz, 1932). Montepio'ren irarkolan. 101 orrialde. Iñazio
gaztearen edergarriz apainduta. Urkiola'ko Santuetaz idatzi dan
edestirik oso zeatzena, alegia.
(Ikus San Martin, Escritores euskiricos, 167 orr.).
10.—SATURNINO SOLOETA ITURRONDOBEITIA
(1881-1964)
Aita kaputxinoa, ordenan Dima'ko Fernando A. zeritzaiona.
Bizkai'ko erri zabal, zugatzez eta arkaltzez biraturiko Dima'n,
Bargondia auzunean, 1881-2-11'an munduratua. Euskaldun mixiolari aspergaitza.
56
Jainkoaren deiari leial erantzunik, latin eta onen inguruko
ikasketak Larrea'ko prezeptori edo irakasle-etxean burutu zituen, 17 urtekin Bilbao-n Basurto'ko kaputxinoetan praille sarturik. Beste ikaste nagusiak —Filosofia ta Teolojia— Gaztela'ko
kaputxinoen komentuetan osotu zituen. Ikastaroak doi-doi amaitzeko zegoelarik, Bizkaia, len Gaztela'rekin batuta zegoena,
Gipuzkoa ta Naparroa'ko lekaide probintziakin alkartu zan, ortarako egin zuten probintzi mugaketa berrian alegia. Baiña kontuan euki: Bizkaia probintzia, bai; baiñan uriburua, Bilbao,
ez. Eta oraindik ere, Gaztela'ren menpean jarraitzen du Bilbao'k, euskaldun kaputxinoek iñoiz ere amor eman ez duten
arren.
Soloeta alde onetara etorri zan, emen bukaturik bere elizikasketak; 1908-3-13'an apaiz sagaratu ta Jose Deunaren egunez Dima'ko eliz nagusian eman zuen bere meza berria.
1908-1909'garreneko ikastarca Friburgo'ko Goi-ikastetxean
egin zuen legeak geiago ta cbeto ikasten, Aita Jetino domekar
ospetsuarekin batera. Eta ua amaitzean, naiz eta orduko aski
euskaltzaletua izan —berak utzi omen zion J. Urkixo'ri Ondarribi'ko komentuan Añibarro'k bizkaierara itzulita zeukan
Axular'en «Gero»— Arjentina'rako itxas-ontzia artu bear izan
zuen. Amabost urte erre zituen Ameriketan, 13 Buenos Aires'en
eta 3 Txile'n; Arjentina'n «Euskal-Etxea»-n 13 urtez irakasle, «Nueva Pompeya» basilikako txaunburu ta prailleen nagusi
izan zitzaigun, eta Txile'n Santiago uriburuko lekaideen buru
ta laterri artako praille kaputxinoen aolkulari. Adiskide asko
zituen euskaldunen artean.
Bere errira itzuli zan 'an, oraindik ama bizi zitzaion
eta. Ontan, Euskaltzaindiak deituta batzar batera ere joan zan,
eta gomuta atsegingarria izan omen zitzaion beti an egon izana.
Erroma'rako bidea artu zuen cndoren, eta andik, nagusien
baimena lorturik, 1928'an Txina'ra jo. Yurre Aitak diñosku:
«Pingliang'en —euskal kaputxino mixiolariok iñondik uste ez
genduala, an agertu zitzaigun bakar bakarrik eta poz-pozik ta
57
osasun on-onean—. 47 urte zituan orduan ta gazte-gazte ta
indartsu zegoen». Gogotsu lan egin zuen mixio-lur aretan, balta gorriak ikusi ere Mao-Tse-Tung'en gudarosteak Txina osoaz
jabetu ziranean batez ere. Giitzapean sarri euki zuten.
Igeska bezela, 1954-2-3'an, Manila'ra iritxi zan itxasontziz, Aita Julen Yurre'ldn batera. An ekin zion berriz ere bere
mixio-lanari. Amar urte eman zituen olaxe, egundo ere gelditu
gabe, kaputxino-gazteen apaizgai-etxean eta irakasle izanik.
1964-6-21'an il zan iruzpalau egun gaixo egiñik. Euskaldun
seme, argi ta sakona, gutxi izan oi diran bezelakoa.
IDAZ-LANAK.—Ameriketara jo ta laster asi zan idazten,
RIEV dalakoan, adibidez, «Añibarro, traductor del «GVERO"», 1910, IV, 592 orrialdean. Arjentina'n «EuskalEtxea»-ko malxu zalarik, bertako ikasleentzat euskal ikaspideak
osatzeari ekin zion. Ona sasoi artako A. Fernando'ren lanik
beiñenak:
1) Curso primero del Idioma vasco (Buenos Aires, 1912).
92 orrialde. Gipuzkeraz.
2) Curso segundo del Idioma vasco: Conjugacion sintetica del verbo basco, comenzado por consonante (Buenos Aires,
1913). 58 orrialde. J. Urkixo'ri eskeiñia. «La Baskonia» irarkolan.
3) «Le Petit Basque». Cours elementaire de grammaire
basque, dialecte labourdin (Buenos Aires, 1913). Viventy, Bossio ta Lagunen irarkolan. 148 orrialde.
4) Ensayo de unificacion de dialectos baskos (Buenos
Aires, 1922). 173 orrialde. «La Baskonia» irarkolan. Gaurko
arazoa arrotu zigun malxuki.
5) Mi cautiverio bajo el dragon rojo (Buenos Aires, 1934).
Liburu au, gorri-garaian berari jazotakoz antolatua, nagusiak
ortaratuta idatzi zuen, eta Arjentina'ko Aita kaputxinoak argitara zioten. Liburu berau A. Iraizoz'ek euskerara ere biurtu
zigun, titulu onekin: «Lapurren menpean; Erensuge Gorriaren
soldadu-taldeen atxillo egondako Misiolari baten oroitzapenak»;
58
Iruña'ko «Zeruko Argiak» eman zuen, 1935'garreneko garagarrillean asita 97'garren orrialderaiñokoa eman ere. Baiña zoritxarreko guda sortu zala-ta, etenik geratu zan argitaratzea ta
etzan geiago zati ura basterik atera.
Merezi du liburu onen sarreran irakurleari diotsana emen
jartzea. «Ez uste izan, irakurle maite —dio—, nik liburutxo
au nere gogoz idatzi dedanik, ez orixe. Nere gogoaren bortxa
jarri nalz ortara. Nere adiskide mauteak, lapurren artean
egon nintzanean ikusitako gauzetaz zerbalt eskatzen zidaten bein ta berriz ta askotan, gogait egiterañokoan;
baña nik guziai ezezkoa ematen nien. Ilbeltzean (1934)
gelditu nintzan lokabe (libre) eta Maiatzera arte ez nuen
ortaz itzik ere idatzi. Orduan nere Nagusiak bitarteko
jarri ziran, eta Nagusiak Jainkoaren ordezkoak baltira
neretzat, alen esanera erori nintzan nal banuen ta ezpanuen. Orrialde auetan kontatzen diranak ixil ixil iñork jakin
gabe gelditu balira, naiago nukean; alde batetik, zuretzat bat
ere jakingarriak ez dirala uste nuelako, bestetik berriz, bear
gabeko gauzarik egin bear ez dalakoan nagoelako. Nere lantxo
au argitara ateratzen bada, ori idazteko ta ateratzeko agindu
didatenen kontura agertzen da. Beste, atxillo (preso) egondako
misiolarien idazkirik ez det irakurri; baña aien aldean nere
idazki au motela, utsa ta ezereza izango zalzula etsirik nago»
(Zeruko Argia, 1935, uztailla, 4 orr.).
ONDORENA.—Soloeta Aitaren liburuok arakatzerakoan, argi
ikusi dezakegu egi au: dimostar jakintsuak, euki zituen ikasleal
euskeraz irakastean, biderik errezenaren billa zebilkigula: euskera garbi, errez ta errikoia nai zuen. Ortan saiatu zan.
Euskal irakaspideak bi eratan osatu zizkigun: espain-erderaz ta prantses-erderaz; batzuk alde ontakoentzat eta besteak
araindiko ziran euskaldunentzat. Mugaz emendikoentzat, gaiñera, giputz euskalkia idazten du. Jokabiderik errezena orixe
zala, uste zuen.
59
Gure aditza azaitzean, adizki zuzenak, au da, «ni jausten
naiz», «nik ekartzen ditut»; naiz gauzak, «nik liburua ikusten
dut», nalz izen-ordezkoak, «nik ikusten zaitut», bakarrik sartzen ditu lenengo maillan. Beste zalilagoak, berriz, ez ditu sartzen oralndik. Mugaz bestekaldekoal Lapurdi'ko euskera irakasten die; ta, au egiterakoan, egite-malllan biderik egoki ta
errezena opa zuen, erria itz-egitera ta irakurtzera jarri ezezik,
ola euskal elertia ere duindu zedin. Jakintza malllan egin zuen
lana ere gutxik bezela euskera ikasi ta azterturik, txalogarria
izan zan. Ain zuen ere, jakintza maillan burutu zuen ikaskizuna,
euskera xeetasun osoan zekian euskalari aundiaren lana danik
ezin dezake iñork ukatu.
(Ikus Yurre'tar Julen A., Egan, 1964, 1-6, 134 orr.; Balentin
Berriotxoa Anaia, BAP, 1964, 323 orr.; L. Villasante, HLV, 397 orr.;
Auñamendi, Literatura, III, 439 orr.).
11.—JON GURUTZ IBARGUTXI AGIRRE (1883-1969)
Euskaltzalndia —1969-9-21'an— Donosti'ko Aldundegian
bere Urrezko Eztalen oroitza ospatuaz bildu ta, ixilleko batzar
ondoren, agirikora etorri zanean, izpar goibel bat jakin-erazi
zuen maiburuak. Onela dio orduko agiriak: «Lekuona jaunak
pixka batean alde egin bear zuala, ta Aita Intza jarri zan billerako buru. Asiera, berri illun batek eman zion gure jardunari:
Ibargutxi'tar Juan apalza, euskaltzain zaarretakoa, illa zala.
Aren dolumiña adierazi ta lagun joanari bere omena egin zitzalon (G. B.)» (Zeruko Argia, 1969, iraillak, 28).
Omena merezi zuen, bai, Ibargutxi'k. Eta merezi du gaur
ere. Eta etzalo eman oralndik, bear alñako giro ta aunditasunean beintzat. Merezi du, ala ere, urte zenbaitez eta ederto
euskal soroan gcldatu zigulako. Orixe'k ontaz: «Matxinada
aurreko urtietan cndo ezaguna gendun Bizkai-Gipuzkoetan
Ibargutxi'tar Jon Gurutz iauna, «Jaungoiko-Zale» ta «Ekin»
60
irakurten gendunon artean. Bizkaia'n Eguzkitza aundia ta Ibargutxi idazle bikotea lakorik bai ete dogu beste iñungo Euskalerritan? — Biribil esango dot, ezetz» (Karmel, 1960, maiatzabagilla, 66 orr.).
BIZI-ZEAZTASUNAK.—Gorbea azpian, eguzkira begira datzan Ubidea erritxoan, Bizkai ta Araba muga gurenean jaio zan
Ibargutxi 1883-11-23'an.
Denok txiker-txikerretatik, zelan edo alan, barnean somatu
oi dugun deiari erantzuki, laster asi zitzaigun Ibargutxi elizikasketak osatzen. Gazteiz'ko apaizgaitegira jo zuen ortarako,
eta antxe egin zituen jaupari izateko bearrezko diranak,
1897'tik aurrera. Amaika urtean latin, Filosofia ta Teolojia
ikasi ostean, 1907'an artu zituen ordena txikiak eta 1908-1219-n apaiztu zan, antxe bertan, garai artan Gazteiz'ko goterkian
Gotzai zan Jose Cadena y Eleta'ren esku-ezartez; 37 izan
ziran guztiz apalztasuna artu zutenak, eta oien artean bi Txomin Ugartetxea Urkieta, markiñarra, ta Polikarpo Larrañaga, Soraluze'ko semea, biak euskaltzale finak.
Ibargutxi geroztik arimazai egona dugu Zestafe'n, Marin'en
eta Eskoriaza'n, eta azkenez gerra aurretik, 1915'garren urtez
gero, Eibar'en, Ander Deunaren elizan. Guda ondoren erbesteratu bearra izan zuen, eta 1938'tik 1940'rarte, La Rochelle'ko Rochefort-sur-Mer errian, San Luis elizan egin zuen
apaiz laguntza. Euskalerriratu zan ondoren, eta nagusiak Errioxa'n Badaran erritxoa jarri zuten bere zaipean: guztiz jainkoti
ta ariña zebillen, nik, 1945'ko garizuman an izlari izan nintzanean, ikusi nuenez. 1950'an Basauri'ko Basconia neskato ikastolako kapellau izentatua izan zan, eta arrezkero guztian, emeretzi urtetan, ementxe lan egin zuen egundo ere aspertul barik.
Ubidea'n, bere jaioterrian il zan, 1969-9-14'an.
EUSKAL IDAZLE.—Amaren ezpaln eriotik ikasi zuen izkuntza etzeukan iñoiz eta iñun ere zokoratzeko asmotan. Aurrenik
ikasle zala, ta gero, arimen ardurea izan zuen errixkaetan, idazti
61
zarrak irakurriz eta jendearen agotik xurgatuz, gero ta obeto
ikasi ta sakondu azi zigun gure euskera ederra. Orixe dakusgu
argitara zituen liburuetatik.
Luma eskuan zuela bizi izan zan; naiz emen naiz an bizitu, berdin zitzaion idaz-lanari ekiteko: egiaz malte duguna
nekez piper utziko. 1912'an, «Jaungoiko-Zale» bazkuna ta aldizkingia sortzerakoan, or aurkitzen dugu Ibargutxi ere bazkide ta idazle bezela. 1919'garreneko urrillaren 26'an, Donosti'n Gipuzkoa'ko Aldundiaren jauregian ospatu zan Euskaltzaindi osatu berriaren batzarrean izendatu ziran euskaltzaln urgazleen artean, Bizkal'tik bat J. G. Ibargutxi izan zan. Geroago, urteak joan urteak etorri, 86 urteko zala, ohorezko euskaltzaln egin zuten, 1968-12-4'an.
Nekatu gabe idatzi zigun «Jaungoiko-Zale»-n, «Ekin»-en,
«Euskera»-n, «Karmel»-en eta abarren. «Gurutz» eta «Iturrondo» izenordeak erabilli zituen.
Ona ark argitara ekarri zizkigun lanak:
1) Loyola'tar Iñaki Deuna'ren Bederatziurruna (Bilbao,
1915). Jaungoiko-Zale'n idaztijak. 50 orrialde.
2) Jaungoikoaren Legeko Aginduak (Zornotza, 1925).
Jaungoiko-Zale'ren idaztiak. XVI-318 orrialde. Eliz aginduak
ere berton datoz. Ona berak: «Zietz, garbi ta labur idazteko
alegin egin dot. Itz ezezaun edo gitxi erabillitako batzuk begiz
joko dituzu. Ez izutu. Ez egizu ori dala-ta, liburutxu au amorruz eskutik yaurti. Zalldu zaite. Irakurri, irakurri. Gaya berez astuna ta latza da, ta gure izketa ederrez gitxi erabillia. Ez
ba izketeari errurik ezarri, gai berari baño. itz ezezaunen ondoan, ezaunagoak aurkitako dituzu». Bigarren argitalpena ere
izan zuen, On Zirilo Artzubiaga zanaren ardurapean, «Uzkurtz-Irakurgayak (Bilbao, 1953), Verdes-Atxirika'renean egiña. XV-314 orrialde.
3) Omen-itzaldia (Ondarroa, 1934). 1934'garren urteko
bagillaren 27, 28 ta 29'an, omenaldi bi egin zitzaizkion Txomin Agirre'ri Ondarru bere sorterrian. Bata zar-ontzailleak,
62
eta bestea Eusko Ikaskuntzak; eliz jalak izan ziran, umetxoen
euskal azterketak, itzaldiak eta abar; itzaldiak batez ere J. G.
Ibargutxi'k eta Gabirel Manterola'k egin zituzten.
4) Eleiz Ama Deunaren Ikurtonak edo Sakramentuak
(Zornotza, 1932). «Jaungoiko-Zale»-ren irarkolan. XV-325
orrialde. Aita Estefania josulagunak onela idatzi zuen: «Bizkal'ko euskera jator ugaria darabil, eta ederra ere bal euskalki
onetan idatzi dutenak erabilli duten bezain ederra, naiz-ta,
antze alderditik so-egin ezkero, darabillen gal-motagatik, bi
edo iru idazlek galña artu dezakeoen arren. Garbi ta jori ta
egoki ta zeatz ari da, baita izkeran argi ere. Irakatsi seguru,
tiako, betea du, Eleizearen Maisutza uts-eziñaren iturri eta
bere iruzkin, azalpen itzalgarrienetan edandakoa. Orrez galñ, eta
errazoiz, gai onetan euskeraz erabilli izan diran idatziak, labur
esanda, Pral Bartolome, J. B. Agirre, A. Sebastian Mendiburu ta Axular txit ospetsuaren idatziak» (La Gaceta del Norte,
1933, 7-30). Bigarrenez ere argitaratu zan liburu eder au (Bilbao, 1954), Verdes-Atxirika'renean. XVI, 354 orrialde.
5) Edesti Deuna (Zornotza, 1936). «Jaungoiko-Zale» bazkunaren irarkolan, 245 orrialde. Itun zarra ta berria artzen ditu,
ederto azaldurik. Ona berak: «Jesukristo dogu gure erospen,
gure Irakasle, Jaungoiko ta gizonen Bitarteko, gizadi ta Eleizearen Buru. Gizarteko gora-bera guztiak Jesakristo'rengana
joten dabe. Jesukristo'renganako gerta-bide izan zan Itun Zarra.
Gure lenengo gurasoak jausi ordakoxe, egin eutsen Jaunak
Eroslearen agintza. Ta urteak joanaz, geroago ta biziago agertzen yaku Itun Zarrean Jesukristo'ren irudia, arek eta aingeruak Maria'ri Jaungoiko-Semearen gizakundea iragarri arteragiño. Baita gure Eleizaren azi ta sustraia be, Israel errian
dogu. Arei jazoten yaken guztia gure irudi zala, diñosku Paul
deunad (Korint. 1, 10-11). Jesukristo ta bere Eleiza, diran bezain eder, sendo ta maltegarri ikusi ta irakasteko bide dogu, ba,
Itun Zarra. Auxe izan da gure asmoa Itun Barriko jazokunetan be».
63
6) Geroko bizitza. La vida jutura (Bilbao, 1953). Edkorial
Moderna irarkolan. 170 orrialde. Orixe'k onela: «Zerua, zoriona eta atseden-toki; ikuste zoriantsua eta beste zenbalt gauza
ialdngarri. Bizitza doatsua ez eze, bizitza doakabea ere aztertzen ditu; Garbitokia; umien linboa». Auxe duzu Zirilo Artzubiaga'k, «Kristiñau-Ikasbide-Atzalpena» titulupean, Bilbao'n
—1953-1955— argitaratu zizkigun lau aleetatik lenengoa: I:
Geroko Bizitza; II: Jaungoihoa'ren ta Eleiza'ren Aginduak;
III: Eleiz Ama Deunaren Ikurtanak, eta IV: Otoia.
7) Otoia (Bilbao, 1955). Verdes-Atxirika'renean. 211
orrialde. Orixe'k au: «Oso-osoko lana; agozko ta gogozko;
otoitz eginbearra; zer eskatu; nortzuei ta norentzako; Aita Gurea; Andre Mari'ri: Agur, Mari; Agurtza; Andre Mari'gana
eraspen edo deboziñoa; aingeruai otoia; deunei otoia» (Karmel, 1960, 66 orr.).
8) Siñiskaiak (Bilbao, 1959). Verdes Atxirika'renean. 598
orrialde. Lan onekin bukatzen du Ibargutxi'k Kristiñau-Ikasbidea azalduz egin zigun Teoloji osoaren laburpena. Kredoa
deritzan otoitzean esan oi ditugun jakite ta enparauak sakon
ere sakon arakatu ta azaltzen ditu ubideatar jakintsuak lan jori
ta mardul onetan. Ementxe datoz galñera alngeru ta gizonak
zer diran: giza-gorputza, arimea, jatorrizko obena, gizonaren
elburua, ta abar. Dotriña osoaren azalpenean, lenengo zatia bezela dugu, au. Orixe'k onela; «Lenengo ta beiñen: Iaungoikoaren Beraren itza, Biblia'tik, eta batez bere, Ebanjeliotik artua; urrena, Eleizako Gurasoena; Eleiz-batzarretako erabagiak;
teologia; gizonak beure argitasunez irixten dauna, edo Pilosopi zindoa. Ikusten dozunez, irakurle, ur garbiagorik eta osasungarriagorik eziñ eskeiñi. Eta, oparo eskeiñi be. Libururik
onenetako soroak ondo arakatu ditu, eta areitako lorea ta guna
ta mamiña biltzen, erle langillea lez saiatu da» (Karmel, 1960,
maiatza-bagilla, 66 orr.).
64
Idazlanik asko dauzka oindio, argitara emanak eta gabeak.
Azken auetatik: Mezadia, edo Urte guztiko mezak, 1962'tik
zeukan irarkolara eramateko gertatua. «Jaungouko-Zale»-n,
«Ekin'en eta «Karmel»-n idatzi zuen batez ere.
IRITZIAK—Euskal idazleok ez gaude akatsik gabe; lengoak
izango zituzten beurenak, balta gaurkoak ere. Bat auxe, kritika soroan lurra iraultzean beiñik-bein: «Iñork esanetatik epaltu oi ditugu lanik geienak». Ez duzu au utsik kaskarrena, gorago ere esana dugunez. Ubideatar idazle bizkorrari buruz ez
ote dugu jokabide bera erabilli? Ni balezkoan nago. Irakur
zazu ondorengo iritzi-sall alkarri gibelez ta mokoka dagoena.
Orixe'na duzu galdera au: «Bizkala'n Eguzkitza aundia ta
Ibargutxi idazle bikotea lakorik bal ete dogu beste iñungo
Euskalerritan?» «Euskera gozua, garbia du —dio berriz ere
Orixe'k—. Oraingo euskaltzaleak bere ondo ulertu dagikee.
Zenbait aldiz itz barriak edo aspaldiko ez diranak erabilten
ba'dauz, ondoan ipinten dau beste bat argitasunerako»,
Luis Villasante'k: «Ibargutxi'ren euskera garbiegia duzu,
ezertara ere ontzat artu ezin litezken itz tzar —ikurton, sakramentu ordez—, alperreko, motel, itsusiz beterik; era batera,
balña, irakas-idazkera argia ta laguntasun bikaiña damakie apalzal aren lanak. Ibargutxi'ren lanak beti ditugu oiñarri sakonak»
(HLV, 1961, 395 orr.).
M. Zarate'k onela: «Ibargutxik darabilzan gaiak zall samarrak dira, bal. Baiña euskera aldetik bere (berak alan uste izan
ez arren) zall samarrak dira. Euskera ondo ta sakon daki; balña
(bere aldiko semea dogu au bere-ta) beti berba garbiak erabilli
gureak kalte andia egiten deutse bere idazlanen argitasun eta
gozotasunari. Beste euskalkietatik artzen dauz itz asko. Aranatarrak asmaurikoak bere alnbat artzen ditu. Galñera, euskera
zaar zale da. Eta, jakiña, orrek astunagotu egiten ditu bere gal
astunak. Dana dala, ondasuntegi bat dira Ibargutxiren liburuak»
{Bizkai'ko Euskal Idazleak, 189 orr.).
65
L. Mitxelena'k, I. Sarasola'k eta beste batzuk, gure literatura galan ari izan arren, ez dute aren aipurik ere tximizkatzen.
Eta sei ale aunditan Teoloji osoa euskeraz jarri ta argitara emana dugu: ixilla, zapalketa bera ere baiño zitalagoa dugu sarri.
Beste batzuen lanak, naiz-ta oso urriak izan, elbitz batzailleak
belarra irudi, sarde puntaz dantzarazi oi dituzte. Zergatik ezberdiña dirudin neurkera au? Erikor ematen giza-lege onek.
Izterbegion esanak gorabera, zein irakatsiz eta zein izkeraz
gorena dugu Ibargutxi. Norbera izan oi da iritzi ederrena
geienik. Txasta ezazu, beraz, urrengo zatiño au, ta zeorrek esan
atsegin zaizun ala ez. Gogoko bizitzari buruz ari dala dio:
«Abade egin-barri nintzala, gorengo maillako otoiketa eban
gizon bat ezagutu neban nik. Beiñola itandu neutson: Zelan
egiten dozu zure otoiketa? -Ara ba, jauna, ni artzaiña naz.
Kristau-Ikasbidea aldean erabilli oi dot beti. Goizean-goiz,
artaldea larratutakoan, pagondo baten jezarten naz, ta Ikasbidea aterata, zertxobait irakurten dot. Orixe izaten da nire gogoaren janari egun barruan». Artzain onek egiten ebana guk bere
egin geinke, ta aren antzera gure siñesmeneko egi mardulak
gogoan erabilli ta Jaungoikoz bizi. Argibidetzat liburu on bat
eskuetan artu ta mara-mara irakurri. Ta irakurten doguna ausnar egin, gogoan erabilli, batera ta bestera eragin. Arako eskuartean darabilgun auzi edo arazo astunen batek biziro minduten gaituanean, jo batera, jo bestera, beti gogoan erabilli
oi dogu, geure buruak onez aterateko argi ta bide-billa, Olantxe
ekin, argi ta bide-billa, gure arimaren onerako diran arazoetan
bere» (Otoia, 1955, 18 orr.).
Naiko duzu, txatal batetik ezagutzen da-ta idazle ona. Sustraiz zekien euskera, ta, bere gaia -Teolojiazkoa— zailla izanik
ere, etzebillen bidekatua bezela. Gala ondo ulertzen duenak
argi adierazten ere ba-daki, ez izan itzal edo ezbaitasunik. Ola
dagiana da Ibargutxi. Dotriña zaillari bere iruzkiña, azalpena
jartzen dio aurretik. Itzarekin ere berdintsu dagi, zarra, berria naiz ez-ezaguna baldin ba-da, azpian edo-ta taket artean
ipiñiko dio argitasuna.
66
Gaztetatik esku artean erabilli ditut Ibargutxi'ren idatziak,
eta ezin dezaket iñolaz ere uka, naiz leen naiz oraln, probetxu
aundikoak izan dirda niretzat. Ar ezazu zuk ere eredu bezela,
ta etzaizu damutuko noski.
(Ikus Orixe, Karmel, 1960, maiatza-bagilla, 66 orr.; L. Villasante,
HLV, 395 orr.; K. Etxenagusia, Lorategia, 63 orr.; N. Kortazar,
Cien autores vascos, 27 orr.; S. Martin, Escritores eushericos, 98 orr.;
M. Zarate, Bizkaiko..., 188 orr.; A. Onaindia, Kardaberaz Aitari Omenaldia, 126 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 492 orr.; Jon Bilbao,
Eusko Bibliografia, IV, 308 orr.).
12.—LEONARDO GOITI ZUGAZAGOITIA (1880-1966)
Mañari'ko semea, emen bait zan ludiratu 1880-11-6'an,
goizeko amarretan, eta arratsaldean bateatu zuen bertako txaunburu Paulino Jose Barrueta'k. Bere gurasoak: Aita, Fermin eta
ama, Maria Esteban, biak mañariarrak, naiz-ta aitaren aldeko
amama zornotzarra izan.
Gazteiz'ko Seminarioan osotu zituen apaiz-ikaskizunak.
1906'garren urteko irailleko tenporetan arturik abadetza Cadena
y Eleta'ren eskutik. Mañari'n parroku izan zan 1922'tik
1930'rarte; ta bere bizitza guztian Urkiola'ko laguntzaille;
zaartuta ere, San Antonioetan eta beste jai batzuetan, ara igon
oi zuen, oiñez sarri, Santutegi artako arimazaiñai laguntzera.
Oso ibiltaria zan, eta egun batean, Mañari'tik gorako bitxabal biur-unetsuan aizea artzen zebillela, kotxe batek jota
erdi-illik jaso zuten. Andik laster, 1966-1-8'an, il zan Barakaldo'ko «Cruces» geixotegian. Mañari'ko iltegi ixillean daude
bere ezur-ondakiñak.
EUSKAL LANA.—Bere legezko ta besteak ez bezelakoa genduan, noski, apalz au. Eta nork ez du onako zerbalt? Baiña,
bere neurri orren kolkoan ere, ba-zituen gaitasun nabarmenak.
67
Bat auxe: euskaltzale zan. Mañari'ra joan berri zegoela, elizliburu au argitara zigun: Zeruko izarra (Durango, 1922). Soloaga'ren moldategian. 221 orrialde.
Ona zer dakarren: Eguneroko kristiñau eginbearrak, gogarte, meza santua, Kurutziak, azterketa ta autcrkuntza, ainbeste
egitada arimen onerako, bederatzi-urrenak, abestiak, santuen
letaniak.
Esku-liburu polita.
(Ikus Jon San Martin, Escritores euskericos, 1968, 93 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 467 orr.; S. Onaindia, Kardaberaz Aitari Omenaldia, 1971, 130 orr.
13.—AMANTZI ERAKLIO URRIOLABEITIA IBARROLA
(1881-1944)
Euskaltzale goragarria, zintzo bezaln apal euskal gaiez hn
aundia egiña.
Lekeitio'n jaio zan 1881-6-6'an, goizeko zazpi ta erdietan,
Arranegi plazan. Zortzian bateatu zuen Toribio Gerrikabeitia
ango apalz-buruak. Bere gurasoak: Domingo Nikolas Urriolabeitia Aguado, ondarrutarra, Len-Ikaskuntzako maixua, ta Josefa Petra Ibarrola Garalzabd, Motriko'ko alaba. Bederatzi neba-arreba izan ziran: Amantzi Eraklio, Anjel Eugeni, 18833-1'an jaloa; Emiliano Ipolito, 1884-11-12'an jaloa; Petra Josefa, 1887-1-31'an jaioa; Pablo Julian, apaiza, 1888-2-5'an
jaloa ta Zornotza'ko kapellau zala erbesteratu ta 1921-3-6'an
illa; Andresa Eloisa, 1889-11-30'an jaioa ta 4 urtekin muiñeriz
illa; Bonifazia Erroberta, 1892-6-5'an jaloa; Atanasia, 189310-5'an jaloa; ta Erralmundo Amantzi, 1896-3-15'an jaloa.
Gizon ikasia zan Amantzi. Abertzale zintzoa. Bizkal-BuruBatzarreko izan zan, eta Sukarrieta'ko Batzokia zabaldu zanean,
adibidez, bera mintzatu zan Alderdiaren izenean. Lanbidez
sendakilari edo botikario izan zan, lenengo (1908) Elgeta'n eta
gero gerrararte Zornotza'n egonik. Marrazkilari bikaiña zanez,
68
badu lan ederrik —Lekeitio'ko erria ta eliza artako Andre Maria, esate baterako-arkatzez eginda. Musikalari ere barzan, eta
Zornotza'ko Korala berak eratu ta zuzendu zuen.
Idazle bezela ere lan polita egin zigun, euskeraz ta erderaz
idatzirik. Ezta miresgarri: bere aitak Lekeitio'n bietara erakusten zuen; gizaseme artez ona zanez, eskolako bere ikasleak
ere orrelaxe nai ziruen, onak, jaldtunak eta artezak: bere semeak orduetatik kanpo ere ikasten eukiten omen zituen.
1919-10-26'an Euskaltzaindiak zazpi Probintzietatik urgazleak autatu zitunean, an zan A. Urriolabeitia ere Bizkalkoen
artean: ots, F. Belaustegigoida, Jon Gurutz Ibargutxi, Gabirel
Manterola, N. Oleaga, A. Urriolabeiria ta P. Zamarripa.
Ba-zuen bai ospe ta itzala euskal letratan, ta, euskaltzain
bezela, iker-saillean ari izan zan, beste arlo batzak arbuiatu
gabe. Eusko Ikaskuntza'k, esaterako, Gernika'n eratu zuen,
1922'gko iraillaren 10'rik 17'ra, III'garren Izkuntza-saiUekoen
Batzar orokorra. Ots aundikoa nunbait. Amantzi Urriolabeitia'k
itzaldia izan zuen, gai onetaz: «El Euskera y el Estado». Eta
ondoren bezela au jakin-erazi zuen: Estaduagandik iritxi bear
zala, erreguz eskaturik, Euskalerrian lan egin bear zuten notarioak euskeraz zekitenak izan zitzala; baita gure Udaletxetako
sekretario ta osalariak ere euskeraz jaldtera beartu bear lirakela.
1911-1915 bitartean batez ere «Euzkadi» aldizkarian idatzi
zuen, Eleizalde'tar Koldobika'ri lagundurik; adiskide miñak ziran biok, eta bergaratarrak bere «Zaldi Baltza» eskeiñi zion
(Euzkadi, 1914, XI, 317 orr.) lekietiarrari, zegion lanaren ordez
bear bada. Geroago, Bilbao'ko «Euzkerea»-n ere, 1930'tik
1936'ra, lanok beintzat argitara zizkigun: «Escudo de Lekeitio»,
«Las lapidas de Elorriaga», «Heraldic«a vasca», «Las laudas
de Lekeitio», «Lauburu», ta abar.
Azken gudaldian Frantzia'ra jo bear izan zuen bere emazte
—Errosalia Maria Sasuategi— ta seme-alabakin. Biarritz'en,
Verdun kalean, 84 zenbakian, bizi izan zan zazpi urtean: bertan il zan 1944-12-26'an.
69
14.—NAZARIO OLEAGA MUGURUZA (1884-1961)
Azkue zanaren gorazarrez egiñiko jaletan —1957-12-30'an
asi ziran Bilbao'n—, azkenengo egunean N. Oleaga'k itz-egin
zuen lekeitiarra goratuaz. Ark esandako au gogora genezake
gaur: «Ainbeste ta alnbeste euskera lan eder egile zan ezkero,
1918'an, Oñatiko Eusko-Ikaskuntzaren batzar nagosian, Euskalerriko lau Aldundien asmoz, Euskaltzalndia sortu zanean,
euskaltzalnetariko bat bera izentau eben. Eta gero Euskaltzaindia eratu edo atondu zanean, berari ezarri eutsien geroago bere
eriotzararteño eroan eban Euskaltzalnburugoa» (Euskera, 1957,
13 orr.).
Beste orrenbeste aitor dezakegu Oleaga'z ere: lenengotik
azkeneraiño Euskaltzaindiko idazkari izan zala. Eta danok dakigu gaur, eta beti, nolako garrantzia duen idazkaritzak.
1920'tik agertzen zaigu Nazario, Bizkal'tik, euskaltzaln urgazleen artean, Federiko Belaustegigoitia, J. G. Ibargutxi, Gabirel Manterola, Urriolabeiria'tar Amantzi ta Pablo Zamarripa'ren ondoan. Batzordeak eratu ta kargu-ardurak ere banandu
zituztenean, Lur-izenbatzailleen artean daukagu, Aita Olabide
ta Odon Apralz'ekin: zintzo-zintzo joan oi zan beti ele-alkarte
orrek ospatzen zituen batzar guztietara. Euskaltzalndiaren sorreratik 1921'rarte Eleizalde'k egin zuen zadorlari; urte ortako garagarriilaren 28'an, Gipuzkoa'ko Aldundi-jauregian ospatu zan batzarrean, karguak berriztatzean, R. Intzagaral apalza
izendatu zuen zadorlari, L. Eleizalde il zalako. Berriz ere,
1922-1-26'an, Donostia'n izandako billeran, «Euskera gure aldiorozkoaren zuzentzallle izateko, Euskaltzalndia'k Nazario
Oleaga jauna izendatu du», irakurtzen da «Euskera»-ren irugarren urteko laugarren zenbaldan. Noiz aukeratu zuten Nazario
zadorlaritzarako?
Bizkal'ko uriburuan, Bilbao'n mundteatua dugu Oleaga
1884-7-28'an. Deustu'n osatu zizkigun lenengo ikasketak, Salamanka'ko Ikastetxe nagusian Eskubidean —deretxoan— Lizenzi titulua aterarik 1905'an. Lege-gizon izan zitzalgun, be70
raz, eta makiñatxu bat auzi ebatzia gaur bere seme-alaba Oleaga'k Jardines kaleko lantolatik. Zeanuri'ko Udaleko zadorlari,
sekretario izan zan bidenabar. Gizon ikasia ta langillea baitzan, Bilbao'ko Abogadu-alkarteko batzar-buru izatera, eldu zan.
Bizkal'ko Kultur-Batzarrekoa ere izan zitzaigun. 1948'an Zaragoza'n erri-eskugoko batzarrean parte artu zigun, Bizkai'ko
ordezkari bezela; ta ondoren, Bizkai'ko foru-lege ta eskubideak
ikasi ta sailkatzeko atondu zuten Batzorde salllean agertzen da
Oleaga ere.
Bilbao'n itzali zan 1961-12-5'an, 77 urte zitudarik.
Ospe aundiko gizaseme jatorra; gain artu ta aurrera
eraman zituen arazo guztietan, ekintza danetan, egiazko ardura
ta zentzuna, koska berezi bezela, utzi ziguna.

- Parts
- Euskal Literature IV - 01
- Euskal Literature IV - 02
- Euskal Literature IV - 03
- Euskal Literature IV - 04
- Euskal Literature IV - 05
- Euskal Literature IV - 06
- Euskal Literature IV - 07
- Euskal Literature IV - 08
- Euskal Literature IV - 09
- Euskal Literature IV - 10
- Euskal Literature IV - 11
- Euskal Literature IV - 12
- Euskal Literature IV - 13
- Euskal Literature IV - 14
- Euskal Literature IV - 15
- Euskal Literature IV - 16
- Euskal Literature IV - 17
- Euskal Literature IV - 18
- Euskal Literature IV - 19
- Euskal Literature IV - 20
- Euskal Literature IV - 21
- Euskal Literature IV - 22
- Euskal Literature IV - 23
- Euskal Literature IV - 24
- Euskal Literature IV - 25
- Euskal Literature IV - 26
- Euskal Literature IV - 27