Euskal Literature IV - 02

Total number of words is 3686
Total number of unique words is 2036
27.2 of words are in the 2000 most common words
39.1 of words are in the 5000 most common words
46.0 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
itzaldiok ere merezi dute aipua: a) Euzkeldunei euzkeraz (Bilbao, 1915). Yurre'ko elizan, 1914-7-1'an, Kistar-irakaskintza
zabalkundea zeritzan apaiz bazkunaren batzar nagusi egunean
egiña; b) Karmelo Etxegarai'ri Euskaltzaindian sartu zanean
irakurritakoa (Euskera, 1926, 26 orr.), eta abar.
11) Euskerari buruzko lanak. «Euskera» aldizkarian datoz
auek batez ere: «Bai» ta «Ez» aditz aurrean» (1922); «Bizkai'ko euskeraren eta, batez be, bere adizpiakeraren aldakuntzak» (1925); «Conjugacion familiar o dialogada?» (1925);
«Euskera idatziaren batasuna» (1922); «Kari» atzizkia» (1920);
«Observaciones a algunos puntos de la Morfologla Vasca del
Sr. Azkue» (1931); «Verbos compuestos, factitivos o causales:
¿cuál es en ellos el verdadero elemento factitivo?» (1930);
«El sufijo -garri» (1930), eta abar; RIEV'en auek: «Dos obras
inéditas escritas en euskera Christinaubaren eracuspena edo
Doctrina christiana (J. A. Mogel'ena) ta Jesucristo gueure Jaunaren vioz sagraduco devocinoia (1928); «Itz bakoitzak darakuskuezan euskal-izpiakeraren arau batzuk» (1924); «Kaxarrankaren goraberak eta Auriako jaya» (1927); «Mikoleta'ren euskereak eta gaur Bizkaya'n darabilgunak, ze alde ete dauke?»
(1930); eta «Euzkerea»-n; «Conjugacion remota del transitivo
vasko» (1935); «Las reflexiones del pretérito del verbo transitivo» (1933); «Euskal Esnalea»-n ere idatzi zituen etimolojiazko zer batzuk.
12) Eliz-itzaldiak. Idazle oso ugaria izan zan. Amabost bat
urte dirala, On Zirilo Artzubiaga'k, bera zartua zegoala-ta,
26

Eguzkitza'ren esku-idatzi danak eman zizkidan nik eurak argitaratzeko biderik baldin ba'nuen, arazo ori nere lepo artu nezala eskatuaz. Otzandiotar apaiz langillea il zanean, baiña, ark
zeuzkan liburu ta idatzien jabe Bilbao'ko emakume-talde bat
egin zitzaigun: nik neuzkanak ere berak eraman zituzten, eta
arrezkero ez dut izan esku-idatzi aien albisterik. Dana dala,
idatzi aiek askotxo ziran, itzaldiak denak, berak or-emen aldarrikatu zitunak, Santuenak, Garizumakoak, Jaierak eta abar. Argitaratzeko asmuz nenbillen; irarkola aurre-kontu ta eralgi-bearrak eskuratuta neuzkan, baita nola irarri ere: iru ale lodi
izango ziran. Baiña nire asmo ta lanak bide erdian geratu
ziran porrot eginda. Egunen baten ikusiko al dute idatzi oiek
merezi luketen eguzld galda!
13) Cristoren Dotriñaco Icasquizunic biarrenac... Gure
Jauna artu baño len icasi daguiezan eusqueldun umechuac (Bilbao, 1911). Verdes-Atxirika'ren etxean. 20 orr.
Ba-ditu olerki batzuk ere.
1919-9-21'an euskaltzalndu zan. Eta, arrezkero, euskera
zaindu ta edertzeko ardura duen alkarte onen arloari etengabe
erantsia ibilli zitzalgun. Irakats-egikizuna zuen aurrenik, balña
ba-zuen oraindik era ta adiuntza alnbat txosten bikain Euskaltzaindiaren batzarretara aurkezteko. Ezpairik gabe, Euskaltzalndi barruan, iker-salllean batez ere, lan aipagarria burutu zuen
Eguzkitza'k.
NOLAKO IDAZLEA ZAN?—Esan dugu: Eguzkitza idazle oparoa izan zan. Ume ta gazteak ikastetxeetan ematen duten burukomiña ta lana ez da izaten urria. Lemoarrak, ala ere, tarteka
marteka idatzi egiten zuen. Idaztean, ordea, gala ikasi oi zuen
lendabizi, zeatz eta sakonki; euskeraz oldoztu, euskeraz ausnartu, euskeraz idatzi.
Arrati araneko izkelgia darabñ geien bat; ez gero ari geiegi
loturik, zabal eta ikasia baizik. Astun samarra dala esan dute
batzuk, gramatika lege-arauak zeatzegi zaindu bearrez edo, bear
bada. Aditza, bizkaltar aditza trebe ta nasai darabil beti. Beste

27

batzuk irudimenik ez duela ere egotzi diote. Ez gero? Erakuspenak, da nola, argituko dudamuda. Ona zatiño au Arrasate'ko
itzalditik jasota. «Euskalduna —dio— ta euskeraz mintzo dana,
euskera darabillana, euskeraz itz-egiten dauana, gauza bat eta
berbera dira: augaitik euskera guztiz, zearo galduko ba'litz,
euskaldunik ez legoke ta Euskalerririk ain gitxi. Euskera zeatz
galduta gero be, bear bada gure erri oni askok Euskalerriaren
izena emongo leuskioe baña ori illunari argia, txiroari aberatsa,
galsoari osasuna, eriotzari bizitza deitzea beste izango litzake;
izanik bako izen utsa, izen alzuna, berenez guzurra, euskera barik Euskderririk ezin izan daiteke-ta» (6'garren orriddean). Ez
dakigu sarritan zeri esaten diogun irudimena; bestalde, Eguzkitza'k badu izlari trebe nalz aur-irakasle (pedagogo) bati naiko
dakion irudimena.
IRITZIAK.—Euskal idazlerik geienak gorengo malllan jarri
dute Eguzkitza idazlari bezela.
N. Ormaetxea'k: «Maiatzeko llla ta Garbitokiko arimena,
bi liburutxo orietaz landa, J. B. Eguzkitza'k Euskaltzaindian
egindako mintzaldiei begira egiezu. Gd zailetan eta argi euskeraz au baino cbeki mintzatu denik ez dakit ote dan Euskalerrian» (Euskal Esnalea, 1927, 250 orr.). « ustez, ordnarte izan dogun euskal idazlerik bikaiñena» (Karmel, 1961, urtarrilla, 32 orr.),
M. Lekuona'k: «Prosa oparoa, itz ondo neurtua, joskera
jatorra —bizkaieraz gutxitxo bezelakoa—; aundikeri puztu ta
anpaturik gabea; dana adi-errez; itxuraz xdo, bañan estilo ondotxo landua, beaztoporik gabekoa... ldrru leuna gorulari trebearen eskuan antzo» (Euskera, 1953, 39 orr.),
Karmelo Etxenagusia'k: «Maixu batek lez idazten dau beti
Eguzkitza'k: argi, otz, zuzen, kontuz... Bear bada, astunegitxua
egiten jaku, luzarora, bere idazkerea, itzen garbitasunari ta gramatikako legeai lotuegi edo ddako» (Euskal Idazleen Lorategia,
Donostia, 1969, 231 orr.).
28

Onek, eta M. Zarate'k ondoren, Aita I. Omaetxebarria'k
eta Villasante'k bere elerti-kondairan egotzia, bir-esaten dute;
au da: bizkortasuna palta zaiola Eguzkitza'ren prosari. Zergatik? Idazterakoan, bear bada, bai iztegian eta bai joskeran,
bere buruari lege ta bide garbiegiak ezarri zizkiolako. Esanak
esan, Eguzkitza beti duzu idazle jator, garbi, landua. Zein gaiari zein izkerari gagozkiola, ba-dugu zer ikasirik lemoar jakintsuaren idatzietan.
(Ikus Euskera, 1953, I, 39-40; S. Onaindia, MEOE, 706 orr., ta
Kardaberatz'i Omenaldia, 123 orr.; I. Omaetxebarria, Euskera, 1959,
314 orr.; L. Mitxelena, HLV, 1960, 153 orr.; L. Villasante, HLV,
1961, 354 orr.; K. Etxenagusia, Euskal Lorategia, 1965, 231 orr.; Gabin Garriga, Bol. Amer. E. V., 1966, 14 orr.; Mikel Zarate, Bizkai'ko
euskal idazleak, 1970, 163 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 215 orr.;
Jon Bilbao, Bibliografia, III, 95 orr.).

4.—BIKTOR GARITAONANDIA ARIÑO (1876-1929)
Gorputz eta gogo, ona, nolatan ikusten duen Irure'k euskaltzale bizkor au: «Txikia ta lodi xamarra; arpegia lerden ta
zabala; gcrrizkak matrallak; begiak aundi ta alaiak; irriparrakin
apaindutako ezpanak. Biotza sendo ta egin-zalea; izatez baikorra; etorkizunei, nola-naikoak izan, irripar eztitsu batekin agur
egiten oitua; biotz-bera ta adiskideentzat adiskide zintzoa ta
esku-zabala; lanean iraunkorra ta porrokatua; euskalzale ospatsu ta jakituna; apaiz gogotsu ta arduratsua; euskaldun jatorra, euskaldun utsa».
Zaldibar'en jaio zan 1876-3-6'an. Beronen aita erriko maixua zan-eta zori ta adiñuntza ederrak izan zizkigun len-ikasketak errian bertan pcliki asko osotu al izateko. Zeruak abots
ederrez aberastu zuelako, kantua (solfeua) ta abesten ere umetatik ikasi zuen, lenengo Ermua'n eta Durango'n gero. Gaztetxu zala, amalka urteko, Orduña'ra joan zitzaigun, Aita Josulagunen ikastetxera, abeslari ta ikasle antzo: emen ikasi zuen

txiller osoa. Andik laster, jaupari izan naita, Salamanka'ra aldatu zan, ango Josulagunen ikastetxean estudioak jarraltzeko.
Apalzgoa jadetxi zuenean, Zamora'ko katedralean lortu zuen
balta abeslari kargua. Balña etzaigun an luzaro egondu: koru
ura utzi ta, Donostiraturik, berton, Jesuiten elizan, abeslari ta
organu-jotzaille ogetalau urte eman zizkigun.
Berton il zan, oraindik gazte, 1929-8-3'an. Iñoizkorik gartsuen lanean zebillela iritxi zitzalon eriotza, apalz on eta kristotar
zintzoari dagokionez. Euskalerri osoari on egiñez igaro zitzaigun lur-galñ zear; Jalnkoaren aintza ta urko lagunaren ona,
etzuen besterik billatu itzez eta lumaz, kantuz eta soiñuz. Eta
sarri esan oi dugu: «Zelako bizitza, alako eriotza». Gure alntziñako aiton-amon baserritar leialen antzera itzali zan, baketsu
ta bare-bare. Bizienak ebald zion bizi-aria. Azken unetan esaten zuen: «Betor Jaunak nai duenean!» Gertu zegoen beti Aren
nala beteteko.
Il zanekoxe, Euskalerri osoaren samiña agerterazi zuten
or-emengo eguneroko ta aldizkariak. Bilbao'ko «Euzkerea»-k,
esaterako, onan idatzi zigun: «Garitaonandia'tar Bitor beti
abertzale, beti euzkeltzale agertuten zan. Eta olako gixonik
bein eta betiko galtzia, tamalgarrija da, ixan be, gure erri ta
euzkerearentzat. Il yakun euzkeldun au, begiko ixan yaku beti,
euzkerearen aldez gau ta egun, or ta emen, zintzo jokatu ixan
daulako... Itz gitxitan esan leike, jaupari zintzo onen salla,
onuratsuba ixan yakola euzkereari, bai bein!» (Euzkerea, 1929,
189 orr.).
Gizaseme ain duin ta txalogarriari zor zaionez, laster izan
zituen zaldibartarralc billera, omenaldi ta oroigalllu-jasotzeak.
Bego emen auetatik bat, 1955'an Zaldibar'ko erriak eskeiñi
ziona. Neri ere atsegin izan zitzaldan egiazki, berran esku artu
bear izan nuelako, elizako itzaldian eta ondoren oroigalllua estalgetzean egin nuenagatik batez ere. Erri osoak artu zuen parte urte orretan: goizean meza abestu entzungarria, erriko koralak ezin obeld kantatua; ondoren, eliz aurreko gomutagarria,
30

ta arratsaldean omenduaren «Aitona ta Billoba» bertoko neskamutillak antzeztuta. Oroigarrian au jarri genduen: «Garitaonandia eta Ariño'tar Bitor jauna, apalz agurgarri ta euskaltzale
onari, Zaldibar'ko erriak maitasunez jasotako Gomutagarria,
1955-XII-4'an».
EUSKALTZALE.—Erbesteko egotaldiak ez dira makalak,
iñoiz moteldu ta erdi itzungi egin zalgun asabakandiko lera,
berriz ere birbiztu ta ernarazteko gure biotz-aranean. Onako
zerbalt gertatu zitzaion B. Garitaonandia'ri Zamora'n aurkitzen
zalarik: beiñik bein, erri-miñak dardarazia oartu zuen barrua.
Bere adiskide Irure'k diosku: «Bere biotza ez izan gaztelerriko
bazter batean eskutuan usteltzeko egiña, langillea ta eginzale
porrokatua balzik; Zarnora'ko urte aiek bere euskal-zaletasuna
piztu, bizkortu ta indartu baizik etzuten ba egin; beste askori
gertatu zaiena ari ere gertatu bear» (Euskal Esnalea, 1930,
117 orr.).
Lenengo ta bein apaiza zan. Eta Kristo'ren ordezko —alter
Christus— dan apaizak, daakan guztia eman bear du naitaez,
bere zalntza ta babespean artu ditun ardien alde, ots, urreko
lagunaren alde ta onerako. Kristo'k apostoluai agindutakoa bete
bearra dute apaizak: Jainko itza iragarri ta aldarrikatu etengabeko ekiñean, siñismena entzunetik dator eta. Apalzaren eginkizunik beiñena auxe duzu: itz-egin, erakutsi, idatzi. Euskaldun
apalzal ez bezale iñork eskubide au moztu edo lotu-azi.
Onela ikusten du, begi ez zabartuz, zaldibartar jakintsuak
bere zeregiña. Eta orretan alegindu zitzaigun. Ez gero itz-egin
bakarrik, ezta erakutsi soil-soillik: millaka ta millaka euskaldunek irakurriko zituen ark osoturiko lanak, lan kristauak, goxoak, garbi ta ederrak. Or berak sortu ta zuzendu zuen «Argia»
asterokoa. Tresna oberik ba ote Kristo'ren irakatsia zabalduz,
mundua obetu, alaitu ta bide artezez zuzenduteko? Ezezkoan
nago ni neu.
Ortarako adimen argia bear, jakitez aberastua. Eta biotz
zabala. Baita oindio bi trebetasun oien erioa, ixuria edatzeko
31

gaitasuna ere, luma erne ta bizkorra. Au, guzti au zuen B. Garitaonandia'k. Geldirik ez egotekoa zanez, umetatik zekian euskera gero ta sakonago, txukunago egin zuen bere lan-arteetan;
au da: euskal idazle yaioa bilakatu zitzaigun. Errezak, jakingarriak dira aren lanak, «Argia»-n utzi zizkigunak eta liburuetan
eta antzerkietan gatzatuak. Ark bai ezagutzen zuela giza-biotza!
Gutxik bezela zekien, ez izan zalantzik, gauzak nola adierazi ta
biotzari ere nola dardar-eragin.
EUSKAL IDAZLE.—Ez dugu urri ta exkaxa B. Garitaonandia'k, euskal idazle bezela, egiñitako lana. Astero-astero «Argia» lango aldizkingia gertatzeak ba-dakarzki korapilloak, buruko miñak ez gutxi; zerbait esan lezakete ortan urtez urte ari diranak: zuzendariak berak ainbat idatzi bear du, iñoren lanak
ere orraztu ta lerdendu, konta ezin-ala konponketa... Ala ere,
ark ba-zuen, nun-edo-nundik aterata, liburuak, ipuiak, idazkiak eta antzerkiak onduteko astia. «Argia»-n eta «Euskal Esnalea»-n idatzi zuen batez ere.
Liburu-sorta polita osa dezakegu, ortara ezkero —ta noizbalt osatu bearko—, B. Garitaonandia'k idatzi zigun guztia biltzerakoan. Ona argitaratu zituen batzuk:
1) Iziartxo (Donostia, 1918). Bi argitalpen: l'goa, Leizaola'ren irarkolan; bigarrena (Donostia, 1929), Iñaki Deunarenean. 1917'an Donosti'ko Udalak antzerki-batzaldi bat eratu
zuen, eta antzerki onek eraman zizun lendabiziko saria. Donostia'n bertan, Antzoki nagusian antzeztu zan lenengoz, 1918-3il'an. Bi ekitalditako komeri polita duzu, geroztik ere or eta
cmen sarri antzeztutakoa.
2) Usandizaga. Bere bizitza ta eres-egikuntza (Donosti,
1920). 1919'garren urteko epaillaren 23'an eta 30'an irakurritako itzaldia, 70 orrialdekoa. Donostiar seme kutun ta Euskalerriko ereslari ospetsuari buruz oraindik ere ez dut uste iñork
ain ederki artaz itz-egin duenik.
3) Aitona ta billoba (Donostia, 1921). Bi ataldun antzerkia.
Iñaki Deunaren irarkolan. Au ere maiz antzeztua, polita baita.

32

4) «Argia» asterokoa (Donostia, 1921-1936). Euskera
utsean. Berak sortu zuen, beste euskaltzale batzukin batera,
baita zuzendu ere zortzi urtetan. Esan dugunez, ainbat lan ditu
berton, zeukan egitekoak eskatuta idatziak. Euskaldun erriak
atsegiñez irakurtzen zuen asteroko au.
5) Ongillearen sariya (Donosti, 1922). Iñaki Deunaren
irarkolan. 46 orrialde. Bi ekitalditako antzerkia, 1922'garreneko
teatru batzaldian saritua ta urrengo urtean, maiatzaren 13'an
Donostiko Antzoki nagusian emana. Geroztik, sarri samar errietan erakutsia.
6) Ipuin laburrak umetxoentzat (Bilbao, 1922). Ipui atsegiñak; joskera eder oparotsuan darabil idazkortza. Euzko-Argitaldarian. 50 orrialde. Euskaltzalndiaren idazti batzaldian sariztua.
7) Argi Donea (Zornotza, 1924). Jaungeiko-Zale'ren irarkolan. 781 orrialde. Balzola'tar Prantzisko Abak egiña ta «Argia»-ren batzaldian sariztua. Gasparri kardenalaren idazkia du
sarreran. «Argia» sortu zan —dio ondoren Garitaonandia'k—,
ez asteroko bat egiteko bakarrik, baita bear diran beste gauzarik asko euskaldunei euskeraz emateko ere. Gauza orietan bearbearrezkoenetakoa eliz-liburu on eta oso-oso bat iruditu zitzaigun, errelijio ta animari dagozkion gauzak nun ikasi, nola ta
nundik egin izan zezaten euskaldunak... Orretarako «Argia»-k
batzaldi bat egin zun, eliz-libururik egokien eta ederrena egiten zunari milla pezetako saria eskeñirik. Bi liburu agertu ziran
Batzaldira eta epallleak (juraduak) liburu au, eskuetan daakazun au, Baltzola Aitak egindakoa aukeratu zun eta berari eman
zitzalon milla pezetako saria. Orra nola sortu zan liburu au»
(Argi Donea, sarreran).
Liburu ederra bene-benetan, Euskalerri osoak pozik artua
eta erabillitakoa. Bizkaleraz ere argitaratu zan (Zornotza, 1935),
Eguzkitza'tar Jon U. jaupariak antolatua. 734 orrialde. Gipuzkeraz laburpen bat egin zan, 1924'an Donostia'n argitara ekarria baitik bat.
33

8) Egutegia (Donostia, 1921-1936). «ARGIA, aurreko urtean agertutako asmoai buruz —dio bigarren urteko sarreran—,
euskaldunen onerako eta euskaldunei zerbait laguntzearren, lan
eta lan, gogotsu jarralturik, eta urtetik urtera bere lanak osatu
ta obeagoturik aurrera dijoa... Gure anai malteak ARGIA'ren
lenengo Egutegia'ri egin dioten abegi gogotsu orreri, nola erantzun? Bigarrena lenengoa baño osoago, apain ta ederkiago egin
eta ugariki zabalduaz. Egutegi au, igazkoa baño aundiagoa da,
irakurgai geyago ditu, irudiz ta edergalluz jantzirik apañagoa
dator» (Irakurleei, 3 orr.).
Etorri ere guzriz mardula zetorren. 123 orrialde zeuzkan,
illeroko baserri-lanez, azken-nai legez, ipuin, euskerari ta izkuntzai buruzko lanez, aurrak eziteko oarrez, eguraldiaren berri aurrez jakiteko bidez, arrisimaurrak nastutzeko eraz, euskal
abestiak, sukaldeko ta nekazaritzarako galez ta sutondoko izkirimiriz ornituta. Azkenengo urtekoak (1936), ordea, 190 orrialde dauzka. Amabost urteko lan oso bikaiña, noski.
9) Eliza ta erri-abestiak (Donostia, 1929). Gipuzkoa'ko
Atenecan 1929-4-21'an eman zuen itzaldia, «Euskal Esnalea»-k
eratuta.
Olerki batzuk ere ondu zizkigun: «Arantzazu» (EuskalErria, 1917, 21 orr.) eta «Ama neketsua» (Euskal-Erria, 1918,
115 orr.), adibidez.
Baleztu dugunez, omenaldiak izan ditu B. Garitaonandia'k.
Oña'n egin zitzaion lenengoa, 1930-3-3'an, ango «Euskel-ele
bazkuna»-ko ikasleak, eta gero Donostian, epaillaren 23'an,
ikasle aiek eta donostiarrak, Novedades deritzan antzokian;
Jose Uranga, Jose Mari Irure ta Jose Goenaga mintzatu ziran;
azkenez, lllezkorra olerkia irakurri zuen P. Aranzabal'ek (Euskal Esnalea, 1930, 77 orr.).
Andik bi urtera, 1932-8-28'an, Zaldibar'en bertan egin
zitzaion beste bat, jaio zan bizkz-oiñean atxurdiñezko arlosa
bat jarriaz. Aita Intza'r Damaso'k itz-egin zuen mezatan, Euskaltzaindiaren ordezko bezela. Esan zuen: «Kistartasunak erri
34

aundi izatera jaso zuen Euskalerria; gaur ere Euskalerriaren
pizkundea uzkurtzarekin egin genezake. Jainkoa ta Uzkurtza
gabe iñola ere ez». Meza ondoren, eliz-aurreko plazan alkareak itzaldi laburra irakurri ta oroigarria estaltzen zuen oiala
kendu zuenean, txalo ta gora sutsuak entzun ziran. Idazkun
au darama arlandu ertitsuak: «1876-1929. Garitaonandia eta
Ariño'tar Bitor jaunaren jayotetxea». Emen ziran «Orixe», «Lizardi» ta garai artako euskal idazlerrik punterengoenak, arratsaldean batez ere itzaldi ederrak egiñaz (Ekin, 1932-8-27, 3 orr.
ta 1932-9-3, 3 orr.). 1956'garren urtean egin zitzaion beste bat,
eliz aurreko oroitarria ipiñiaz.
(Ikus Aztertzale, Euskal Esnalea, 1929, 168 orr., ta 1930, 77 orr.;
J. M. Irure, Euskal Esnalea, 1930, 117 orr.; P. Aranzabal, Euskal
Esnalea, 1930, 91 orr.; Euzkerea, 1929, 189 orr.; S. Onaindia, MEOE,
876 orr.; A. M. Labaien, Teatro euskaro, II, 167 orr.; N. Kortazar,
Cien autores vascos, 31 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 411 orr.;
Jon Bilbao, Bibliografia, III, 601 orr.).

5.—IMANOL ARRIANDIAGA GOROZIKA (1976-1977)
«Orixe»-k au idatzi zun 1927'an: «Arriandiaga Claret'arra,
buruz ernea ta argia da, moral-zale garaia; baino euskeran guziz utsegin du erritik aldegitean» (Euskal Esnaiea, 1927, 248
orr.), Eta A. Villasante'k oralntsu: «Penagarri da gizon ain jakintsua euskera orren geometrikuan idazten ikustea, arrunt
eta aotuari bizkarrak emanez; izkera aln munik eta gatzik gabean, bai, «ltz-txarrez», eta cituen ordezkotzat a priori aterazitako adizki txarto sortu edo-ta zatartzat jotzen ditugunakin
beteta» (HLV, 351 orr.).
Ikus dezagun, laburki, guzti au egia danentz.
BIZITZ-ZEAZTASUNAK.—Elantxobe'n, itxas ertzeko erri lerdenean munduratu zan I. Arriandiaga, 1876-4-20'an. Amaika
urteko mutiko zala, Miren-Biotzeko Semeak Balmaseda'n daukaten ikastetxera jo zuen, Kristo'ren ordezko, elizgizon izan
35

nairik. Argi ta azkarra zetorkigun ikastaroetan, Teolojia, Moral,
Eliz-Araudian batez ere, gorenengo maillak iritxiaz. Meza ematera eldu ondoren, ere, Eskugo ikasketak sustralagotik sakondu
zitzan, Erroma'ra bialdu zuten nagusiak.
Gero, 1903'tik aurrera, Santo Domingo de la Calzada (Logroño) deritzan errian, Claret'arren ikasgu nagusian, Zillegizti edo Morala irakatsi zien bere ordenako gazteal. Bitartean,
Ameriketan ere ibilli zitzalgun, Calendario vasco lana, bada,
1911-5-31'an Brasil'go Mattogroso'n izenpetzen du; «Euzkadi»
aldizkingian datorren Gorputz itzazkoa ere andik igorria du erabat 1913-9-1'an. Urte auetan, gaiñera, idazteari emana zebilkigun aspertu barik, Madrid'eko «Ilustracion del Clero»-n batez
ere, lan asko argitaratuaz. Luma arin zorrotza zuen, eta nagusiak
ere idaztera bultzatzen zuten.
Garal ortan erne zitzalon beste kezka bat, biotz-zimikoa, bizitzaldi osoan estu, larri ekarri zuena; amagandik ikasi
zuen euskera etzuen ezelan ere bertanbera laga nai. Euskalzaletasunera bultz-eragin ziona amarekin euki zuen jazoera bat
izan zan geien bat. Bein batean, ama joan zitzalon ikusten,
Eta ona zelako estuasunean aurkitu ziran ama-semeak; amak
etzekian erderarik, eta semeari alztu egin zitzalon etxetik kanpora ibilliz, amak magal goxoan erakutsi zion euskera. Lotsari
gogorra, bene-bentan! Eta orduantxe asi zan Aita Imanol euskera berriz ikasi, mintzatu ta idazten; orduantxe konturatu zan
euskera, bere izkuntza jatorra, eder jori aberats dala ere. Idazterakoan garbiegi ari zala esan oi zioten onek eta arek, sandiak
eta berendiak. Balña ark bereari ekin zion. Ez ote, dugu, gaur
ere, beste orrenbeste egiten? Bakoitzak bere bal, itsu ta leiaka!
Nolako makilla-zartak alzeari arrotzen dizkiogun! Eta denok
pozik. Berebat gertatu zitzalon A. Arriandiaga'ri ere. Beraz,
zu pekatari barik, ni pekatari esan bearra dugu.
Gizon argia zan Aita Imanol. Bere ordenan kargu gorenengoak euki zituen, Lagundiko idazkari orokor izateraiño ere iritxirik; kargu auek zirala-ta, Erroma'n eta Madrid'en bizi izan
36

zan luzaro. Zillegizti ta Eskugoan norbaitek dudaren bat zuenean, arengana jo oi zuen; toki guztietan beraz oso maitatua
zan, beti ta nun-nai edoncri on egiteko gertu zegoelako. Langillea izan zan oso bere bizitzaldi guztian, latiñez, erderaz ta
euskeraz lan ederrik asko osotuaz.
Beire'n, Naparruako erri txanbeliñean, 1947-1-30'an, itzali
zan elantxobetar argia.
EUSKAL LANA.—Etzan arrunta, askoren artekoa izan, ez,
ala-jainko! Daramagun gizaldi onen asieran piztu zitzaigun
euskal min, ncbizto ta garrean ez genitun atzerati, ez orixe!,
Mariaren Biotz-Semeak. Bertatik sortu zuten giro berezia, ta
euskaltzde amorratuak bilakatu ziran —Arriandiaga, ZabalaArana, Gotzon Urrutia, esate baterako—, euskal barrutian lan
bikaiñak amalra eramanik. Aita Garriga ere, euskaldun berria,
denok alkar berotu ta su-ixiorik, langille trebea gertatu zitzalgun.
Erderazko lanak Madrid'eko «Ilustracion del Clero»-n datoz
geienak. Euskerazkoak Bilbao'ko «Euzkadi»-n, «Euzko Deya»-n eta «Euzkerea»-n daurldguz, eta ugari aurldtu ere;
Donostiako «Euskal Esnalea»-k ba-dakazki aren batzuk. «Mibisus», «Arpidedun», «Aztertzalia», «Argorri», «Omabeitia'tar
Karmel» ta olakoak erabilli zituen lanak izenpetzeko. «Euzkadi»
aldizkarian, adibidez, 1907'tik asita, ia zenbaki guztietan ageri
da A. Imanol'en zerbalt. Ementxe ta «Euzko Deya»-n eman
zizkigun, itzulita, bertsoz eman ere, Dabid'en eresietatik pilloa.
Ona, elantxobetar argi onen lanetatik banaka batzuen alpamena:
1) Notas sobre el verbo euskerico (Euzkadi, 1907, 228
orr. ta 1908, 251 orr.).
2) Umiak autortuten eta jaunartuten (Bilbao, 1911). Elexpuru'n irarkolan. Euskeraz ta erderaz. Bigarrenez ere argitaratu zan (Bilbao, 1912). Urte auetan argitaldu zituen baita
erderazko biok ere: 1) Los esponsales y el matrimonio canonico, ta 2) El servicio militar y la profesion religiosa.

37

3) Josu Kistoren antzarpena. Bigarren idaztia. (Euzkadi,
1909, VI, 153 orr.).
4) Jaunartzazko itaune-erantzunak (Euzkadi, 1913). 301,
135 ta 390 orrialdeetan.
5) Calendario vasco (Euzkadi, 1911). Lan jakingarria.
6) Conjugacion sintetica del verbo comenzado por consonante (Euzkadi, 1913, 417 orr.).
7) Irakasti kistarra, lenengo mallea. Adikuntzaldiko
umientzakua (Bilbao, 1919). 29 orrialde. Abando'ko Ausin'en
etxean. Aurtxoentzat dotriña txikia.
8) El verbo vasco familiar y dialogado (Bilbao, 1919).
Juan J. Rochelt'enean. Itano aditzaz Bilbao'n emaniko itzaldia
duzu, liburuxkan eratua. Lojika nai zuen euskerarentzat, ori
palta zaion izkuntza ez bait da izkuntza: gorputzari indar eman
oi dion arnasa bezela omen dira gramatika legeak.
9) Notas prehistoricas del vasco (Euzkadi, 1919). 223 orr.
10) Dabid'en eresiak. «Euzkadi»-n, «Euzko Deya»-n eta
«Euzkerea»-n argitara zizkigun ogei bat eresi, jatorrak eta itzuliak. 1898'an asi zitzaigun olerkiak lantzen.
11) En pro del idioma vasco (Donostia, Euskal Esnalea).
1922'tik 1926'ra bitartean, amabi lan azaldu zituen euskerari
buruzko gaiekin.
12) Matai Deunak legezko Josu-Kisto'gazko Goizparra
(Euzko Gogoa). 1951 ta 1952'garren urteko zenbakietan.
13) Goizparraik eta Beldubaik egiña (Zarautz, 1959). 558
orrialde. Errazti'tar J. M.'ak eta Itxaropena'k argitaratua.
14) Daneurtiztija, Geometria; 1921'an gertatua, baiña oindio azaldu gabea.
NOLAKO IDAZLEA DUGU?—Nornaik ere ederki erabilli izan
du makillea idazle onen bizkarra astindu naiez. Errazoi geiegi
barik, nik uste, sarri askotan. Bide okerretik guztiz ibilli omen
zitzaigun, gure izkuntzari kalte izugarria egiñaz. Baiña gauzeari
nork eta nundik begiratzen diogun ez ote du askotxo esan nai?
Zail zaigu eretxi baten esku aldeka ez ari izatea.

38

Setari emanez, orren gandu artekoa ote da Aita Arriandiaga? Añen eta birao guztiak, azken urteotan beintzat, beronendako izan dira, ondo dakigunez. Merezi ote zuen ainbestekorik?
Garbizde zala, zer? Goethe ez ote genduan, batez ere bere
Faust idaztean? Eta idazle jatortzat jotzen digute doixtarrak.
Ain gaizki etzebillela jakin dezazuten, irakur ezazute «Goizparraik eta Beldubaik» argitaratzean Urrutia'tar Gotzon Aitak
eman zigun zatitxo au: «Euskerea be —dio— beste eliaik letz,
erabilijen erabilijiaz, makaldu, gexotu ta aldatu egin da. Bere
gaste-ddiko indarra galdu ta, beraz, makddu; bere osasuna
auldu ta, beraz, gexotu ta ddatu egin da. Antxiñdro sendotasuna ta erro indartsubaik idoro, ta bere erabiliz, antxiñako edertasuna ta bixitza emongo dautsaguz. Goizparraik euzkerddu
baño lenago Arriandiaga abeak euzkeraren erro ta lagijak ondo
bd ondo ikasi ta aztertu leuzan, eta orduban, lagi orrein arauz,
idatzi leban idazti au. Arriandiaga'k berak diñoskunez, «ezti
gozua» aurkitu leban idazti onetan. Benetan gozua, lenen-lenen
Urtzi Jauna'ren beraren itzaik dirdako, ta euzkera ain gozoz
euzkerdduta dagozalako. Nok eztau eztija abuan txastean»
(Pliegos euzkeralogicos, 1962, 24 orr.).
Mingain loiak diotena gorabera, Arriandiaga idazle erne
oparotsua izan zitzdgun, bizitza zear luma eskutik utzi etzuena.
Azkue'k Bilbao'n ateratzen zuen «Euskalzale»-tik (1989, 31 orr.)
asi zaizun idazten, eta arrez gero, ddizkari ta egunerokoetan,
abertzde usaia zutenetan bereziki, etengabe idatzi zuen. Gaiak
sakon ikasi ta adierazi naia agertzen du beti, adimen argi zorrotzari dagokionez.
Onako idazlez epai arteza emateko, sasoi artan nolako joera
zebillen gogoz artu bearra dugu. XIX'garren mendearen azken
aldiko euskd idazleak noski, naikoa mordoillo iruditu ta ikusi
zuten aurretikoak idatzitako euskera, bai joskeraz eta bai iztegiz. Ortaz, egun aietako euskal idazle ta euskaltzale jatorrak
—nola ez?— arnas berriz txertatu, indartu ta apaindu gogo
zuten erria lez izkuntza. Euskera sustraiz eraberritu bear ori
39

ezta ba arritzekoa. Gizaseme bipillak ziran, eraginkorrak
—Arana-Goiri, Azkue, Arriandiaga— eta, gaur egun opa dugunez, ezpiritu berriz jantzi gurata landu zuten euskera, gure
izkera. Azkue bera, ikusi nolako arriskuan murgildu zitzaigun
bere dalako gramatika osotu zuenean. Arriandiaga aranatar itsua
genduan. Orain ere ez al ditugu olakoak? Ari edo oni itsuan
jarraltzen diotenak? Eta, bear bada, neurri zabalagoan jarraitu
ere? Beraz, geure jokabidea zuritzeko lain errazoi ba'dugu, ez
ditzagun iñolaz ere kana estuagoz aiek neurtu.
Sarri, galñera, ez-jakiñez mintzatu oi gara: lan bat irakurri gabe kritikatu. Baita, iñoren agotik entzunarekin soilki, idazle
bat beztu ere. Etzalzu egundo olakorik gertatu? Aatik, irakur
ezazu ondorengo txatal au, ta zerorrek esan zer denzkiozun
Aita Arriandiaga'ren idazkeraz. Ona Edesti Deunean oiñarritutako ipuintxo baten amala:
«Arrendan (orduan), paraon'ak agintza gogorra egin leban: ixarreldarren ume ar gustijak, jayota lalstertxe, ibai nagusira egozteko, bertoko muskertzarraik jan eta iruntsi legikiezantzat.
«Mois aldi atan jayo zan. Ameak iru illabete oro eskutaldu
leban etxian, bakaldunaren agintzari uts egiñik. Baña luzaruago
eskutaldu ezin leikela uartuki, zumezko otzaratxuba eginda berton iru illa betedun semetxu maitia atondu leban, eta bijotzatsekaberik samiñenaz, ijatzean, abia-onduan jarri leban, Miren
alabeari zain egoteko aginduta.
«Arako baten, bakaldunaren alabea igeriteko asmuz ibaira
jatsi zala, ijatzean otzarea ta otzara-barruban umetxu eder, arpegi-biribil, begi-urdin, espan-gorrija ikusirik, Aitearen agintza gogorra zala-ta ixarreldarralk an jarri lebala ulertu leban;
eta umetxu maitagarri aren arpegi-biribil, begi-urdiñak bijotza
jota, errukitu egin zan, otzaradk aterateko agindu leban, semetzakotu batez, ta semetzakotzat azteko umetxu beraren arrebeari —elekijan arek neskatilla nor zan—, esan. Neskatillak
40

bere nebatxua maitakiro artu leban; Ameari eruan leutsan;
eta Ameak laztankiro azi leban. Umetxu au Mois andija ixan
zan».
Irakurtaldi onetan darabiitzan bi gauzak, orrela esateko,
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Euskal Literature IV - 03
  • Parts
  • Euskal Literature IV - 01
    Total number of words is 3741
    Total number of unique words is 2173
    26.4 of words are in the 2000 most common words
    38.8 of words are in the 5000 most common words
    46.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 02
    Total number of words is 3686
    Total number of unique words is 2036
    27.2 of words are in the 2000 most common words
    39.1 of words are in the 5000 most common words
    46.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 03
    Total number of words is 3644
    Total number of unique words is 1978
    29.0 of words are in the 2000 most common words
    40.6 of words are in the 5000 most common words
    47.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 04
    Total number of words is 3694
    Total number of unique words is 2001
    28.7 of words are in the 2000 most common words
    41.1 of words are in the 5000 most common words
    46.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 05
    Total number of words is 3677
    Total number of unique words is 2048
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    38.7 of words are in the 5000 most common words
    45.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 06
    Total number of words is 3683
    Total number of unique words is 2011
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    38.8 of words are in the 5000 most common words
    45.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 07
    Total number of words is 3681
    Total number of unique words is 2105
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    38.3 of words are in the 5000 most common words
    45.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 08
    Total number of words is 3687
    Total number of unique words is 1897
    28.1 of words are in the 2000 most common words
    40.0 of words are in the 5000 most common words
    45.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 09
    Total number of words is 3676
    Total number of unique words is 2071
    28.3 of words are in the 2000 most common words
    41.2 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 10
    Total number of words is 3464
    Total number of unique words is 2040
    25.6 of words are in the 2000 most common words
    36.5 of words are in the 5000 most common words
    42.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 11
    Total number of words is 3619
    Total number of unique words is 1911
    28.1 of words are in the 2000 most common words
    39.9 of words are in the 5000 most common words
    47.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 12
    Total number of words is 3703
    Total number of unique words is 2002
    27.2 of words are in the 2000 most common words
    40.9 of words are in the 5000 most common words
    47.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 13
    Total number of words is 3690
    Total number of unique words is 1884
    29.2 of words are in the 2000 most common words
    41.1 of words are in the 5000 most common words
    47.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 14
    Total number of words is 3781
    Total number of unique words is 2019
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    42.5 of words are in the 5000 most common words
    49.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 15
    Total number of words is 3632
    Total number of unique words is 1927
    28.7 of words are in the 2000 most common words
    40.9 of words are in the 5000 most common words
    47.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 16
    Total number of words is 3696
    Total number of unique words is 1943
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    40.4 of words are in the 5000 most common words
    47.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 17
    Total number of words is 3748
    Total number of unique words is 2031
    26.7 of words are in the 2000 most common words
    38.5 of words are in the 5000 most common words
    44.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 18
    Total number of words is 3706
    Total number of unique words is 2069
    27.2 of words are in the 2000 most common words
    38.8 of words are in the 5000 most common words
    45.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 19
    Total number of words is 3694
    Total number of unique words is 2052
    28.9 of words are in the 2000 most common words
    40.6 of words are in the 5000 most common words
    47.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 20
    Total number of words is 3541
    Total number of unique words is 1965
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    38.0 of words are in the 5000 most common words
    44.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 21
    Total number of words is 3754
    Total number of unique words is 2018
    27.1 of words are in the 2000 most common words
    38.9 of words are in the 5000 most common words
    44.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 22
    Total number of words is 3767
    Total number of unique words is 2062
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    40.6 of words are in the 5000 most common words
    46.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 23
    Total number of words is 3670
    Total number of unique words is 1715
    27.8 of words are in the 2000 most common words
    39.8 of words are in the 5000 most common words
    46.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 24
    Total number of words is 3669
    Total number of unique words is 2045
    30.2 of words are in the 2000 most common words
    43.1 of words are in the 5000 most common words
    49.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 25
    Total number of words is 3741
    Total number of unique words is 2071
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    39.9 of words are in the 5000 most common words
    46.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 26
    Total number of words is 3708
    Total number of unique words is 2018
    28.6 of words are in the 2000 most common words
    40.1 of words are in the 5000 most common words
    47.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature IV - 27
    Total number of words is 2791
    Total number of unique words is 1683
    25.9 of words are in the 2000 most common words
    36.6 of words are in the 5000 most common words
    42.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.