Euskal Literature III - 24

Total number of words is 3801
Total number of unique words is 2082
31.6 of words are in the 2000 most common words
43.6 of words are in the 5000 most common words
50.2 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
hitz batek, hitzaldi batean erran nahi duena, beste batean, bera
lekuz kanpo da, funtserik gabekoa.
Ikusbide anitz ezar nezazke, hemen, bainan irakurleak enea
ez diten herabez, ez ditut lerro hauk luzatu nahi edadura haundiskoa emanik ene oharreri. Buru-austeak izan ditut zonbait
aldiz idazki batean hitzaldi bat ezin arras ulertuz, bere itzuliaren
ilundura ezin argitaratuz, xuxenki yakiteko zer erran nahi ote
zuen, eta ardurenik azti batek bezala bere mamia atera beharrez.
Hortakotz erran dezagun berriz ere, behin betikotz, baitezpadako eta ezin utzizko beharra duela urte guziz iragaitea ahalden
epe luzena herri eskualdun huts batean, baserritarren solaseri
iarraikirik, eskuara garbi, trebe eta gurbil ikasi nahi duenak. Liburuen ikasgaien eta errint-erakasleen ondotik hori behar lukete egin guziek, urtean behin. Zer mirakuluzko oputzak, zer
mozkin nasaiak ez lezazkete bil! Uzta ederragorik ez dezakete
amestu.
Nihauri gertatu zautana erraiten dautzuet, irakurleak; eta
ene ikasbidea yarraikirik zihaurek, froga zinezkete nik erranak.
Eta lerro hoen ondotik erran behar dut aspaldian gogoan nuena Indar gure adixkide idazleaz. Bere eskuara arras laket zait:
garbia, ernea eta bakuna, hian gisa goxokoa eta argia, nun mendiez bi aldetako eskualdunek ulertzen ahal duten errexki, dremendenik neketasunik gabe. Eta arrigarriago dena: eskuara ikasi omen du, ez amaren besoetan, bainan mutiko tarrotua zelarik.
Ez daiteke sinets bere eleketa eta idazkieri oharturik, ez dela
harén sor-mintzoa. Barka nezazu, Irular, zure matelak gorriarazi
baditut izpiño bat; bainan egia erran behar da oroz gainetik,
lausenguak alde bat utzirik. Nolako aita, halako semea» (Prosistas navarros, 93 orr.).
3S4

Darabillen idazkerari begitu ezkero A. Irigarai'ren oarrok
jakingarriak dituzu: Benaparru sarkaldeko izkeraz idazten du,
Kintoa'n, Amegi'n eta Orzaize ta Baigorri'ko ibarretan mintzatzen bezela; baiña Garazi'ko aditz-era xu -ex dixit (dut), artu
nixin (artu nuen)— txerazkoa ere ba darabil noizik bein. Baita
auek ere: girea}, duzia? galderak ere; eta buru-buria, sartusartiko, Baztan'en eta beste toki zenbaiten lez; arnasdun h ere
bai, naizta geiegikeri gabe; ez du baiño idazten, baino baizik. Itz
berriak ere sartzen ditu, baiña bakanka, geienak erritik jasoak
bait darabilzki.
IRITZIAK.—^Ez zaigu, ez, oartzeke iraUdtzen idazle ona. /rular idazle bikaiña duzu, ta Manezaundi oartu zan, konturatu zitzaizun ortaz; baita gu ere luzaidetar xaloaren luma zorrotzaz.
Orixegatik, onen lanak irakurri ta aztertu dituzten danak itz
goragarriak eskeiñi dizkiote.
Zubiri'ren lan pilloa bildumatu zuen A. Irigarai'k onela:
«Bere idazkera egizale batena duzu, ta goi-argi jario ederrekoa;
bere izkera berezkoa, itzetan aberatsa ta erri-mintzairaren benebenetako aldakia. Iñoiz arkitu liteke makurren bat, baiña beste
izkuntzetako idazle klasikuak ere, gramatikalariak esan dutenez,
izan dituzte beren makurrak».
Eta P. Lafitte'k: «Segur gira liburu berria agradatuko zakotela eskuratuko eta irakurtuko duten guzi-guzieri».
A. Villasante'k: «Idazle onek bildu digula esan dezakegu
bere albiste, berri-emate ta kroniketan, euskaldun-frantses idazleak duten gatz, zirto ta txairotasun guztia».
N. Alzola'k: «Asko idatzi eban euskeraz, gai ugari eta atsegiñak erabili ebazan idazte orduan, edertasunak ikututa geienetan. Kirikiño gogoratzen jata neuri Manezaundi aitatzean. PintatzaiUea zan idazte orduan be sarritan luzaidarra. Kolorea, bizitasuna, ibiltea, bizitzaren inguru ta giroa emoten ekiana zan
bere laxiko-oialai: edertilari osoa».

K. Etxenagusia'k: «Manezaundi'ren izkerea, Luzaide'koa
izanik, baxe-naparroako euskalldkoa da; beti be oso errikoia,
bizi bizia, esaeratan jatorra ta aberatsa. Atsegin atmdiz irakurtzen dira aren artikulu polit eta umore onez orniduak».
J. M. Satrustegi'k: «Zubiri eskual idazle ona da. Etzion dirurik eman, eta bai naigabe ugari, bere lumak. Obeita amaseian
Luzaiden zen eta eskualtzale izatea arrisku aundiko gauza zaiteken; bere lagunak bildur aundia sartu zioten beintzat. Gizajoa
baserri zoko batean sartu ta egon zen ez dakit zer bekaturen
bildurrez. Ortan gelditu zen izialdura guzia».
Eta Jose Anjel Irigarai'k: «Oi Garaziko euskeraren xarma!
Manezaundik ez derabilla besterik, eta ederki alafede. Euskerazalea zen eta euskera jatorraren aldekoa)»,
Labur: esaeretan ugari ta joskeran jator duzu E. Zubiri.
(Ikus A. Irigai, Prosistas navarros, 1957, 9-13 orr.; A. Arrue, Egan,
1958, 238 orr.; L. Villasante, HLV, 367 orr.; I. Omaetxebarria, Euskera, 207 orr.; N. Kortazar, Cien autores vascos, 1966, 11 orr.; P.
Lafitte, Herria, 1958; K. Etxenagusia, Euskal Idazleen Lorategia, 213
orr.; I. Sarasola, Euskal Literaturaren historia, 1970, 124 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 251 orr.; J. A. Irigarai, Euskera eta Naf arroa,
19172, 82-85 orr.; J. M. Satrustegi, Zeruko Argia, 1967, urrillak, 29,
12 N. Aizola, Egan, 1967, 18 orr.).

6.-PABLO F E R M I N IRIGARAI GOIZUETA (1869-1949)
Idazle izena «Larreko» zuen. E. Erkiaga'k au, sarrera bezela: «Literatura zelaietan bazkazale ez zirudian arren, halaere
Larrekok lan poUta utzi zigun, eleder-joera aztarnaz ornitua...
Euskerarenganako zaletasun hortan, atxikia ta zintzoa izan zen.
Umezaroan eta gaztezaroan ez zuen izan mende, agiri danez,
arbasoen mintzaira. Horregatik, haren nekea etengabea izan zen,
beti ikasten, beti kezketan izkera jatorra, garbia, egokiena, bere
esanetara makurtu beharrez. Horra hor argi jarri, «Larreko»-ren

3tt

izkera zergatik ez zen, ez bere sorterrikoa ta ez Baztanekoa. Beste izkelgietarilzo emaitzak bildu baizituen, bere estilu bakan
hori borobiltzeko» (Egan, 1970, 1-3, 7 orr.).
BlZi-zlRStNTAK.—Auritz —erderaz Burguete—, mendi-gaillurrez esituriko zelai zabalean datzan erritxo liraiña duzu. «Baso
galantak bertan —diosku Latxaga'k-, eta iturri goxoak nunai.
Aizea bai bikaiña, toki alaia, laiño zuria ateratzen danean Auñamendiko usaia bertaraiño ekartzen du». Orreaga daukazu bertaik urbilxe.
Ementxe, lenago «Maistronea» ta orain «Martin Zurgin»
deritzaion etxean jaio zan Larreko 1869-1-25'an. Bere gurasoak:
aita. Ramon, Iruña'ko «Asociación Euskara»-koen lankide ta
Iturralde ta Kanpion'en sasoikoa, auriztarra zan jaiotzez; ama,
berriz, Josefa Goizueta, Doneztebe'koa. Auritz'eko guztiak bezela, etxe ederra da Irigarai sendikoena, gerra aurretxoan
- 1 9 3 3 - berriztatua. 1969'an Larreko'ren eun urte-burua zala-ta jarria, oroigarri txairo bat dauko aurrean; 1973-6-21'an,
Korpusti egunean, andik ibiltzean, pozik ikuskatu zuten nere
begiak.
Aita eskola maixua bait zan, era egokia izan zuen ikasteko.
Lenengo ikaskizun eta asi-masiak Auritz-en bertan artu zituen;
goragokoak, Iruña'n eta Zaragoza'n egiñik; osa-jakintza ondoren Madrid'en osatu zuen, mediku ta ebaketari titulua 1892'an
arturik. Bere ogibide ortan Bidasoa'lzo Bera'n ekin zion lendabizi, gero Irurita'n jarraituaz; geroago, Iruña'n bizi izan zan
eriotzararte, Barañain dalako Naparroa'ko Gaixotegi nagusian,
lan eta lan.
Bego emen Latxaga'k dioskuna: «Gizon bezela, oso ona ta
ziñezkoa zala esaten dute, lzristaua egizkoa gaiñera. Sendagille
bezela egindako lanegatik Naparroak zorra aundiak ditu berari
ordaindu bearrak. Gaxotegi berria gizon onen bidez egin zan
eta ango zuzendaria izana da. Ebakunzlari edo zirujano bezela
lana egiten zuan eta esan dezakegu Naparro osoa bere eskuetan
igaro dala. Bere gaxoakez dute aztu; oraindik gutxiago bear
tsuak. Bere seme-alabak ba'lira bezela artzen zituan. Bere lanbidean oso argia omen zan. Gaiñera, nola ez?, euskaizaie sutsua
genuen ta idazle benetakoa» (Nafarroa euskal arrobia, Donosti,
1973, 179 orr.).
Beraz, gizon bezela ona ta maitekorra genuen; askotan, ala
ere, geuk jakin gaberik edo, etsai ixillak izan oi ditugu. Baita
Larreko'k ere. Onela didaz E. Erkiaga'k: «Orain ogetamairu urte, anai arteko burruka luzea asi zenean, nork ez ditu~ta, Irigarai
zaharrak ere, ba zituen etsaiak, noski. Haren kaltetan, behin eta
berriro izan ziren salakuntzak. Hoien berri, gobernadoreak eman
omen zion obispuari: hain zuzen, hunen etxeko mirikua «Larreko izaki. Obispuak eman zion jardespena gobernu-gizonari
—Untsa ezagutzen dut Irigarai mirikua. Baiña, erran ezadazu,
otoi, Nafarroa osoan, haren pareko gizon onak, zenbat ote ditugun...» (Egan, 1970, 1-3, 4 orr.).
Udara garaian Aragoi'ko Pantikosa'ra bezain sarri joten zuen
Auritz'era, toki eder oietako aize gozotsuz bere gibel-erraiak
asetzera. Auritz'en, bere kale, frontoi, eliza ta bazter ederrakin,
ba-zuen nun egurastu; baita ba-zeukan euria zanerako etxebarne atsegiña. Barrunbe au eztia iruditu zitzaion N. Alzola
euskal idazle zeatzari, ara egin zuen ikustaldi batean. «Kanpora urten barik - d i o , suburuko gela zeazturik- keia bertan
gordetan dauban kanpai-antzeko zulo biribil aundi bat dauko
sua egiten dan lekuaren ganean, pare-parean. Jesarleku txiki
pillo bat umeentzako, illaran iminita orma kontretan, eta aspaldikoak ei dira. «Larreko» beorretan, jesarleku orretan jesarriko
zan, mutil txikia zala. Eskaratzeko tresna-ontzi asko ormetan
eskeita, garbi-garbi eta dirdiratsu. Buztiñezko eta lurzurizko
platerak eta toskak, onek be antxiñetako denboretan zul gorrixkeagaz egiñiko arasa eder batean. Udaetan «Larreko» idazten
egoten zan maia («osaba Ferwíin beti izkiriatzen bizi izaten zen»,
udaetan Auritzen egoten zanean, jakiña). Museu txiki bat da
gela aundi au» (Egan, 1967, 19 orr.).
Iruña'n il zan, 1949-9-3'an, 80 urte zitularik.

IDAZLE.—Ia bizitza guztian osagintza lanez lertua ibilli
arren, andik edo emendik ateratzen zigun asti pixkat kulturazko
gaiak aztertu ta buru-biotz jarioka idazlan politak bururatzeko.
Euskeraz ta erderaz idatzi zuen; euskeraz, Baiona'ko Gure
Herria'n eta Donosti'ko Euskal Esnálea^n, Bilbao'ko Euzkadi-n,
Iruña'ko Napartarra'n baitik bat, eta erderaz, Iruña'ko La Avalancha'n, El Eco de Navarra'n, La Voz de Navarra'n eta beste.
a) Euskerazkoak, Ezaguna dugu A. Irigarai'k osoturiko
Prosistas navarros edo XX-garren mendeko Nafarroako euskal
idazlanak liburua; Manezaundi ta Larreko'ren lanak datoz. Bederatzi dira Larreko'renak, lendik or-emengo agerkarietan salzabanatuta zeuzlzanetatik artuak.
Ona tituluak: «Euskaldun bioztuna Mexicon», «Azkena»,
«Nafarroako euskal esakerak», «Orreagan», «Eskuara eta toki
izenak», «Apendizitis», «Edarikoa», «Erronkariko uskaraz»,
«Sendalari baten argiak». «Euskaldun bioztuna Mexicon», irakurgai luze bat da, ederki egiña; «Nafarroako euskai esakerak»,
1926'an emandako itzaldia Euskal-egunetako Itzaldiak deritzan
idaztian daukagu; «sendalari baten argiak», ordea, erderaz idatzi zuen liburxka baten laburpena duzu euskeraz. Aipagarri
dugu Euskaltzaindiak, 1923-9-7, 8 ta 9'an, Doneztebe'n eratu
zuen Euskal-Eguna ta lenengo egunez arrthdiieiii Ihgarai'li
Lakoizketa'z mintzatutako itzaldia.
Aitortu dugunez, Irigarai'ri, aur zala ere euskeraz jaMn
arren, Zaragoza'n eta Madrid'en Lizenziadura atera bitartean
igarotako urteetan erdi-aztu egin zitzaion zekien puska. Ezta
arritzekoa. Baiña Baztan aldean osagiiie zalarik, laster konturatu
zan euskerak zuen garrantziaz. Eta berriro ekin zion gogotik
bere mintzaira ikasteari. Ta nola ikasi gero! Bide bi artu zituen
ortarako: erria ta liburu zaarrak. Onela dio berak:
«Euskerak, izkuntza guztiek bezala, bere dituen bideak eta
orkoiakditu; bide oriek, euskaldun garbien artean dagozi: idazti zaharretan ere bai. Orain, lehen bezaia, euskera garbi ikasteko, erdara ez dakiten euskaldunekin behar da ikasi, edo erdaraz

zerbait jakiñik ere, gogoa, pentsamoldea euskaldun duteneldn.
Huntaz landara, euskaidun garbi, ikasiak dira nagusienak guri
irakasteko. Ez bakarrik itzeginez, baizik eta beren idazti eta
irakurgaiaz. Euskararen erro garbienak, euskaldun xaharretan
daude. Gramatikaz eta irakurtuz xoilik, beinere ezta euskaldun
garbienen joera erdiesten. Entzunez, aurrek ikasten duten bezala asi nintzen ni ere.
«Baiño orduan, norbaitek ohartuarazi zidan nere deiturak
eta nere jatorriko leku-izenak, erri hartakoak bezala, euskarazkoak zirela. Orduan, argitasun handi bat egin zen nere gogoan,
argi ta garbi ikusi bainuen nere izatea euskaldun dela, eta nere
arbasoen izkuntza euskara izan dela. Orai, gure gogoak arroztu
ondoan, egin nai dugu euskara bat gure orkoi eta moldetara,
eta hori ez da bide zuzena. Gure gogoak biurtu behar ditugu
euskeraren moldetara. Aldi untako euskal idazle geienen gaitz
malzurrena, erdalera dugu».
Askotariko gaiak erabilli zituen: kronikak, berri emate jakingarria!!:, nobela laburra, euskera, sendakintza, feminismua
ta abar. Sinismen andikoa zan, elizkoia ere bai. «Feminismoaz»
dalalzo an au dio Andre Maria'ri buruz: «Aldiz, Amaberjina
(Jainkoak) bere amatzat berexi zuelarik, ez da izan sortu direnetan, hura baino handiagorik, ederragorik eta sainduagorik».
Alderdi au ere interesgarri duzu: maite-maite zuen bere erria,
itzez eta egitez; gure Jendeak eta lurraldeak zoratzen zuten.
Bere idaztankera beti duzu jasoa. Edo obeto, A Arrue'k
dioskunez, «jasoa bakarrik ez: giarra ta, aldi berean, ugaria ta
argia. Baña, batez ere, jatorra, erriak antziñatik erabiltzen dituan esaeretan ta joskeran errotua» {Egan, 1958, 239 orr.). Aleube'tar Seber'ek laket zituen Irigarai'ren esaera bitxiak: bi
aldiz beintzat aitatzen du bere «Erderismos» liburuan.
b) Erderazkoak. Or-emen argitara zizkigun lantxo laburrez
gaiñ, iru liburuxka auek ere atera zituen: 1) Topografía médica
del valle de Baztan (Iruña, 1905). N. Aranburu'ren irarkolan.
5-78 orrialde. Beiñola Baztan ibarrean osagille izan zan Simo
nena Irakasleak egin zion itzaurrea, ta onek dioanez, egilleak
ondo ezagutzen du ibar artako euskal errazaren egoera, ta batzueri geiegi iruditu arren, etsimen-tanta sotillez goibeldua
datza; 2) Guia médica del asistente a moribundos {Iraña, 1945).
Euskeraz ere eman zituen erdel-idaztiño ontako ezagutzak.
Onela dio: «Apez ordenatu berriak, eri-handietara eta azkenetan daudenetara deituek, sendakintzako erakaspen zenbeit on lukete jakitea». Origatik osotzen du liburu au; 3) Guia médica del
intérprete de milagros y favores (Madrid, 1949). Marañen medikuaren itzaurrea dakar. Era askotara gera eri, ta Irigarai'k,
eritasun auek, naiz gure erriarena naiz pertsona batesa izan,
denak jarri nai ditu sendabidean. Edu onetan berak: «Eri-handi
batek, ezagutza edo burua nola daukan jakitea, garmendu andiko
gauza da. Ilundua ezagutzeko bideak bilatu nai ditut eta ahal
dutan argiena».
IRITZIAK,—LizardTE maite zuen Larreko. Eta bego lendabizi aren iritzia. «Urli» (Orixe) adiskide erre-minduari erantzunik, au idatzi zuen beiñola: «Larreko'ren iritziak maiz txorrotxegiak iduritzen zaizkidan arren, gizonez maite det; idazlez
ederresten; abertzalez, gorasarre dagiot. Bikaintasun oiez nere
eskuek ez ukitzeko diñan goitia ez balego ere, ille urdiñarenganako itzal samurra bear nuke aski. Aren aurrean bai, atera
dezakegu txapela biok, eta beste zenbaitek ere. Itz oietxek zor
nizkizun, aiton burutxuri; ta artaratu nauen abagunea atsegiña
ez izanda ere, ongi etorri bedi, biotza lasatuaren ordaiñez»
(Itz lauz, 114 orr.).
Eusebio Erkiaga'k: «Idazleak, gai sakonagoak eta goragokoak izango ditu; baiña ez du eskubiderlk izkera bera, erriak
baiño traketsago ta iliunago ta aldrebesago bilakatzeko. Lanak
daramazkian gaiak eta laguntzailleak eta gorabeherak nola alkartu, idazleak jakingo du, noski; halarik ere, idazleak, ari dan
izkuntza, darabilen izkera zaitu, gorde, osatu ta txukun agertu
behar duela uste dugu, beste errietako idazle gailenak eta az391

karrenak egin duten bezala. Beste alderdi bat, eta «Larreko»rengan goragarriena ta axola nagusikoa, bere saileko gaiez, euskaraz idatzi izana: osasun gaiak, miriku arloko jakingarri zenbait, garbitasuna, edariak, gizonen eta emakumeen lanak, eta
abar».
Latxaga'k: «Euskera ondo zekin eta nafar euskeraz idazten
2uan. Euskai elertia aberastu zigun. Beste askoren artean ortxen ditugu bere bi lan bikaiñak, «Euskaldun Bioztuna Mexicon» eta «Feminismoaz».
K. Etxenagusiak: «Auxe zan Larrekok euskerearentzat nai
eban jatortasuna: ez itzetan, esaeretan baiño, erri-erriak ain ugari ta gozo erabilten dituan esaera aberatsetan».
Eta, guenik. Jose Anjel Irigarai, Larreko'ren illobak, Manezaundi ta biok gogoratzen ditula, au dio: «Manezaundi, ipuin
eta holakorik idatzi zituen luzaidar idazle aberats eta joria, eta
«Larreko», auriztar sendakina, hura bezala ameka artikulo eta
kolaborazio idatzia. Lehenbizikoak baxe-nafarreraz zuen izkiriatu, Luzaide, mintzairaz, zeharo Baxe-Nafarroa bai da; bigarrena, aldiz, ifar-nafarra-garaikoaz aritu zen».
Guen-gaiñez oindio E. Erkiaga'k: «Ez zuen iñoiz burua ez
izlaritzaü ez idazletzat jo. Aldi hartako «euskal idazlea» zen,
xoilik. Izenordez geienbat lanean ari ziren errikoseme apal
haien artekoa, albistak igorri, iruzkiñak egin, asmoak agertu,
erriaren alde eta izkeraren aide jardun».
(Ikus A. Irigarai, Prosistas navarros, itzaurrean; L. Mitxelena,
HLV, 154 orr.; L. Villasante, HLV, 368 orr.; N. Aizola, Egan, 1967,
18 orr.; K. Etxenagusia, Euskal idazleen Lorategia, 226 orr.; A. Pérez
Goiena, Ensayo de Bibliografía navarra, IX, 561 orr.; E. Erkiaga, Egan,
1970, 1-3, 3 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 297 orr.; Latxaga (Jose
Maria San Sebastian), Naparroa euskal awobia, 1973, 179 orr.; I. Sarasola. Euskal literaturaren historia, 124 orr.; J. A. Irigarai, Euskera
eta Najarroa, 1973, 82 orr.).

7.—RAMON MENENDEZ PIDAL (1869-1968)
Naiz-ta gure euskal lurretik sortzez bederen naiko urrutikoa
izan, galiziar onek merezi du gure literaturan ere omenezko
aipua. Beraz, bego ementxe.
Gizaseme jakintsu au La Coruña'n jaio zan 1869-3-13'an.
Jakintza ta Edertiak ikasi ondoan, 1893'an iritxi zuen Doktor
titulua, 1899'tik aurrera Madrid'eko Ikasgu nausian irakasle
izanik; 1901'tik Real Academia'ko lankide, 1925'an espaiñar
Izkuntza batzar orren Zuzendari izendatu zuten, 1936'rarte
kargu ortan iraunaz; 1947'an berriro eman zioten kargu bera,
ta eriotzararte jarraitu zuen zuzendaritzan. 1968-11-14'an il
zan.
Agitz langillea ta gai askotan ikasia genduen. Liburu mordoa argitara zuen. Oietatik aípagarrienak: La leyenda de los
infantes de Larra (1896), Crónicas generales de España (1898),
Poema del Cid (1908-11), Poesia juglaresca y juglares (1924),
españoles en la Historia (1947), Los españoles en la Literatura
Orígenes del español (1926), La España del Cid (1929), Los
Españoles en la Literatura (1949), Romencero hispánico (1953),
ta abar.
Euskaltzain urgazle izan zan 1919'garren urtetik; eta Euskaltzaindiak 1968'eko otsaiUean ospatu zuen batzarrean, deduzko euskaltzain izendatu zuten. Merezia nunbait, euskal kulturaz ainbat lan eder osotu bait zigun: «Roncesvalles», «Vitoria
y Las Casas», «El idioma español en sus primeros tiempos»,
«Toponimia prerrománica hispana)), ta abar.
Baiña euskai izkuntzaren inguruan burutu zuen lanik oberenetarikoa, aurretik egiñiko mintzaldi ta antzekoakaz antolatu zigun bilduma da, ots, En torno a la lengua vasca (Madrid, 1962).
(Ikus San Martin, Euskera, 1968, 284 orr.; Gran Enciclopedia del
Mundo, 12, 958 orr.).

Errazu, Eaztan ibarrean aurkitzen dan napar errixka txairoa;
ementxe munduratu zan Beltzunegi, 1871-12-22'an. Eta berton
il zan 1946-11-13'an.
Iruña'ko «La Voz de Navarra» egunerokoan idatzi zuen naikoa.
(Ikus Auñamendi, Literatura, III, 270 orr.).

9.—^PASKUAL BERNARDINO BIGURIA TA OZTA
(1871-1932)
Aita kaputxinoa, Elizondo'ko Frantzisko, Baztan ibar eder
artako uri apaiñean bait zan munduratu 1971-5-20'an. Iruña'ko
apaiztegian osotu zituen ikasketa guztiak, 1894-12-22'an, an
bertan mezakoturik. Jarraian Ultzama ordoki edo lautadan datzan Lizaso erritxoko erretore izendatu zuten; an sei bat urte
egiñik, kaputxiñoetan sartu zan, 1902-5-27'an iru botoen eskeintza txikia egiñaz.
Kaputxino zalarik, laster asi zan erriz erri itzaldiak egiten
eta mixioak ematen. Predikalari bezela oso ona izan zan, bere
bizitza guztian atertu barik ara ta ona ibillirik; jendeari txit
atsegin egiten zitzaion bere agotiko itza. Etorri ugarikoa zan,
euskera errez ta garbian.
Qndarrabi, Irun'en naiz Donosti'n, egon zan toki guztietan
Irugarren ordenalzoen Zuzendari izan zitzaigun, euskera ederrean elizkizun atsegingarriak egiñaz. Orrelaxe bere bizitzako
egunetan. Ala ere, laster, oraindik zaarra etzala, eraman zuen
Jaunak: bein Bonosti'ko kaputxinoen eliza berriztatzen eta goratzen ari zirala, bera ere gora begira zegoelarik, orra-or, uste gabean, goi-goitik beeraifio erori ta andik egun bat edo besteren
294

buruan, Elizako guztiak artuta, zerura egatu zan 1932-7-4'an,
61 urteko zala. Eriotz orduan, euskeraz bakarrik egitea nai
zuen.
BERE IDAZTIAK.—Ainbat idatzi zuen, edozein euskaldunentzat, izkera garbi, errez ta ixun aundikoan. Ona argitaratu zizkigun lan batzuk:
1) Kristaua bere pont-elizan (Tolosa, 1910). 567 orrialde,
Lopez'tar Eusebioren etxean; urrengo urtean ere (1911), Lopez'enean, bigarren argitaraldia egin zan, orriaide berdiñakin.
Pont-eliza parrokia duzu. T a titulu azpian, au dio liburu onek:
«Iruña'ko Lorenzo Doitsu-ko arim-artzai argi Zelayeta-ko ,Marzelo jaunak bere eliztarrentzat egin eta Elizondo-tar Prantrisko Aita kaputxinoak euskeratutako eliz-liburuba». Berton dator
kristauak bear duen guztia, oneraspen, geienetako bederatziurren eta beste gai asko, baita elizan abestu bear diran soiñueresiak ere. Erderazkoaren izena: «El cristiano en su Parroquia)).
Zelaieta onek ba-ditu erderazko beste zer batzuk ere (A. Pérez
Goiena, Ensayo de Bibl. nav., 733 orr.).

2) Lore usaidun mamitsuak (Tolosa, 1922). Gipuzko-Argitaldaria. 265 orrialde. Irakurgai goxoak. «Zeruko Argia»-k
onela goratu zuen: «Euskeraz gaur arte argitaratu dan libururik atsegiñenetakoa da auxe. Atsegiña, euskera erraza ta oso
erraza dakarrelako alde batera, ta bestera berriz dakarren irakurgai guztia, bizitasunez bete-betea dalako. Esana egokia, esakera erritarra ta erakusten duen guztia, euskal usaiduna. Ez
duzu itz berri ez-ezagunik arrapatuko, ezta ere erderazkorik.
Sail bata bukatu orduko, bestearen gogoa sortzen du, len irakurritakoak uzten duan atsegiñak, agoan eta biotzean dirautela»
(1922-6'an, 95 orr.),
3) Eliz kantak (Iruña, 1926). Gai askotako eliz-abesti sorta
polita.
4) Loretegi berria (Iruña, 1932). Aita kaputxinoen etxean.
406 orrialde. «Txiki»-ren marrazkialdn. R. M. Azkue'k, egiten

dion itzaurrean, au dasa : «Izkera erraza eta garbia darabil. Gutxitan ikusten dana, ezta egia, irakurle? Erdalitzik ezta agiri,
bear bearrekoren bat izan ezik. Euskera garbi ta txukunean idatzia dago, eta gainera ulerterrezean. Loretegi berri oni usain
ederra dario. Izanak eztu izena gezurtatzen. Gai asko darabiltzki, yakingarri eta onurakorrak geienak, eta bakoitza ederki azaldu ondoren, amaitzat, irakaspen egoki bat ateratzen du.. . Norbaitek esan dezake: loretegi oni main onik darion eztakit, baina
itzaurlariak liburu egilea goratu nai duela ageri du beintzat.
Olakorik balitz, ona zer erantzungo nioken. Akats bat edo beste,
nun ezta arkitzen? Gizonen egintza guztietan. Beraz emen ere
bat edo bestetxo izan bear, baina ainbeste egokitasun eta edertasun artean akats txiki oriek ezkutatuak gelditzen dira».
Zergatik derizkio iiburu oni «Loretegi berria» ? «Lore usaidun mamitsuak»-en antza duelako. Ez dituzu berdiñak, baiña
lenengoan dakarzkin irakurgaiak ba-daude berri ontan ere; luzaturik datoz, ala ere, ba-ditu berri-berriak ez gutxi, ta ipiññak
eta iruzkiñak., Beraz, argitaraldi berriztu ta geitua duzu.
Guztiz arretaz egiñiko lanak dira. Ona «Txarrak bai? Onak
geyago...» deritzaionetik zatitxo bat. IIois nola edesten duen
antziñako gure erüjio senaren ezaugarri eder bat.
«Elizakoak eraman bear diranean --idazten du— gauz ederbikañak ikusten dira. Ura begirapena! Bai arreta aundia! Elizakoak daramazkian apaiza topoz-topo arkitzen badute, beiak,
astoa, txerriak, dakazkiten abereak gelditu erazi, baztartu, badaezpadan eutsi, ta bereala belaunikatzen dira. Ori guztia giza-semeak txapela erantzi-ta, emakumeak berriz sudur-zapiaz, edo
bestela, burua estalirikan.
Soro, larre, baratz, etxe baztarretan daudenak oartu ditezen,
eliz-mutillak txilintxa jotzen du, ta etxekoandre edo etxekoalaba
bereala kutxara joango dira, Kandelera egunean bedeinkatu erazi zuten kandela leiora aterako dute, piztuta. Al dutenak, dijoan
etxeraño lagunduko diote, al badute argiaz, gañerakoan argirik

gabe; ta ezin joan diranak, belaunikaturik otoitzen bat egingo
dute gaxo dagoanaren alde, ta lanean geldituko dira.
Eriaren etxera iristean, giz-emakume batzuek sotoan egongo
dira, guztiak argi bana eskuan dutela, ta ango garbitasun eta
begirapena ere ikusgarrialz dira. Alde batera sagardo-upela, auts
eta armearma sareak kendu berriak; bestera ganbelak, belarrez
beteak; biyen tartean lurra, garbi garbia. Abere guztiak zerbait
jaten, Jaungoikoa etxean dagoan bitartean marruak eta kurrinkak egin ez ditzaten. Etxeko atean egon oí dan zakurra, aundia
ta ikaragarria, mutil mardul-indartsu batek dauka, lepotik elduta, okuillu baztarrean, saunlzarik egin ez dezan.
Gora igo ta, oe batean eria, maindira ta buruko zorroak
garbi txukunak dituala. Ondoan mai bat, eliz-mai zapi zuri batez estalita, bear diran guztiak gañean dauzkala, guztia apain
eta ondo. Zorionez, Jaungoikoari dagokiona ondo ikasia daukate,
ta aldi oietan barrengo sinismen eta asmo onak oso erraz agertzen dira. Zergatik au miñez daudenean? Osasun garaiean
eliz-gauzak zintzo ta ondo egiten dituztelako; ta urruti bizi badira ere, Meza, Aitorpen eta Jaun'artzerako alde-alde bizi diranak bañon obeto moldatzen,diralako. Au, bai, egi ederra!
Orain galdetzen det: Akatsak edo oitura onak? Agur-saiUa
(Errosarioa) basetxetan bañon obeto non? Eta gañerako oitura
onak? Baserritar guztiak abetan irautea Jaungoikoari nai dakiola! Oitura oiek galtzen badituzte (galtzen baditugu), guztia
galduta dago» (Loretegi berria, 365 orr.).
IRITZIAK.—1922'an^ «Lore usaidun mamitsuak» agertu zanean, Argia'k, Donosti'ko euskal asterokoak, onela goraldu zuen:
«Ze usai gozo, atseginkor ta asegarria, lore oiek ematen dutena! Ta ze irakurgai eztitsu, xamur ta mamitsuak I Dakarren euskera ere egokiagoa ezin izan ditekena da: argi ta garbi idatzia».
Azkue'k itzaurrean : «Izen politagorik, zein? Baina izana
ezta atzera gelditzen. Azala edo estalkia eztakit nolakoa yarriko
dion; mamiña, barrena, ederra du beintzat».

Yakintxa aldizkariak: «Darabillen euskera errez, naro, jator
ta edozein euskaldunentzat ulergarria duzu. Gozo atsegiña batez
ere, egillearen asmoa umetxoentzat irakurgai interesgarri bat
egitea zan eta. Ipuiñak, izkirimiriak, kontakizun eztiak, luma
zoragarriz adierazota» (1933, 158 orr.).
(Ikus Zeruko Argia, 1922, 7, 95 orr.; Yakintza, 1933, 157 orr.; L.
Villasante, HLV, 397 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 454 orr.).

lO.^ERRAMON GOIKOETXEA OROKIETA (1873-1909)
Naparroa'n, Oltza udai-barrutiko Ibero'n jaioa duzu, Aita
Ibero kaputxinoa 1873-8-31'an. Bilbao'n egin zuen profesa txikia 1880'an, eta Lekarotz'en nagusia, 1892'an. Bertan irakatsi
zuen Etxaiar'ko Aita Eusebio'kin batera, Aritmetika ta Algebra
irakatsi ere. Oso lagun miñak ziran Aita buruñurdun biok, eta
sarri egurastu oi ziran alkarrekin Baztan ibarreko bazter zoragarrietan zear. Aita Eusebio'k maiz esaten omen zion A. Ibero'ri:
«Bordariok egiten duten izketa, orixe dek gure mintzaira, euskaldunen mintzaira». Ortik asi zan gero euskera ta euskai erria
ezagutu ta maitatzen. Baiña maitasun orrek eraman zuen iilobira ere.
Iruña'n, uritik at dagoen kaputxinoen komentuan aurkitzen
zan Aita Ibero, 1902'an. Aralar'ko Mikel Goi-aingerua Iruña'ko
katedralera jetxi zutela-ta, jendeketa izugarriak eliza betetzen
zuela, Ibero aitak egin zuen itzaldia, gotzaiaren eta kanoniguen
aurrean. Azantz aundia atera zuen itzaldiak; baita izlaria auzitegira eraman ere: Lizarra'ko Arantzadi lege-gizonak aldeztu
zuen, eta epailarien erabakiz itzaldian etzegon ezer ere errudunik.
1903'an Lizarra'n daukagu, komentuko nagusi ta mutiko
praillegaien zuzendari. Emen Serafindar Ikastolan lan egin
zuen, lema onekin: Instaurare omnia in Christo; baiña euskal
kultura barruan. Or-emen etsaiak zituen, orraitio, bai Iruña'ko

itzaldiagatik bai mutikoen zuzendari zalako: jendeak, ez barrukoak ez kanpokoak, ez zuten xilertu gure A. Ibero. Eta urrengo
nagusien aldaketak etorri ziranean, 1906'an alegia, nagusitza
utziazi ta Iruña'ko komentura bialdu zuten, andik laster Teruel'ko Hijar'era. Antxe il zan 1909-9-l'ari, bere 36 urtetan.
«Bera ta berak ereindako azia lertu, zapaldu, ito naiez.. . goitik
eta betik, ezkerretik eta eskubitik eraso zioten, atzerrira bota
zuten, ixillerazi zuten, naigabez il zuten. T a oraindik bere illobitik altxatuko ote zan bildurrez zeuden ...» irakurten dugu
orduko idatzi baten.
IDAZLANAK.,^—^Ibero Aitak ez zuen euskeraz ezer idatzi;
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Euskal Literature III - 25
  • Parts
  • Euskal Literature III - 01
    Total number of words is 3763
    Total number of unique words is 1974
    27.6 of words are in the 2000 most common words
    39.6 of words are in the 5000 most common words
    46.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 02
    Total number of words is 3775
    Total number of unique words is 2113
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    41.3 of words are in the 5000 most common words
    48.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 03
    Total number of words is 3740
    Total number of unique words is 2150
    28.7 of words are in the 2000 most common words
    40.4 of words are in the 5000 most common words
    46.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 04
    Total number of words is 3767
    Total number of unique words is 2014
    29.3 of words are in the 2000 most common words
    42.0 of words are in the 5000 most common words
    49.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 05
    Total number of words is 3800
    Total number of unique words is 2024
    27.9 of words are in the 2000 most common words
    40.0 of words are in the 5000 most common words
    46.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 06
    Total number of words is 3809
    Total number of unique words is 2003
    28.7 of words are in the 2000 most common words
    40.9 of words are in the 5000 most common words
    48.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 07
    Total number of words is 3874
    Total number of unique words is 2122
    28.9 of words are in the 2000 most common words
    40.9 of words are in the 5000 most common words
    47.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 08
    Total number of words is 3773
    Total number of unique words is 2122
    26.8 of words are in the 2000 most common words
    38.6 of words are in the 5000 most common words
    45.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 09
    Total number of words is 3713
    Total number of unique words is 2080
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    41.1 of words are in the 5000 most common words
    47.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 10
    Total number of words is 3727
    Total number of unique words is 2224
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    38.6 of words are in the 5000 most common words
    44.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 11
    Total number of words is 3613
    Total number of unique words is 2031
    26.2 of words are in the 2000 most common words
    36.0 of words are in the 5000 most common words
    42.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 12
    Total number of words is 3728
    Total number of unique words is 1916
    28.9 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    47.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 13
    Total number of words is 3742
    Total number of unique words is 2013
    28.9 of words are in the 2000 most common words
    42.0 of words are in the 5000 most common words
    49.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 14
    Total number of words is 3672
    Total number of unique words is 1925
    30.7 of words are in the 2000 most common words
    41.7 of words are in the 5000 most common words
    48.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 15
    Total number of words is 3697
    Total number of unique words is 2050
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    40.0 of words are in the 5000 most common words
    48.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 16
    Total number of words is 3708
    Total number of unique words is 1998
    28.2 of words are in the 2000 most common words
    41.1 of words are in the 5000 most common words
    47.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 17
    Total number of words is 3798
    Total number of unique words is 2070
    29.9 of words are in the 2000 most common words
    43.6 of words are in the 5000 most common words
    50.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 18
    Total number of words is 3524
    Total number of unique words is 1898
    28.9 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 19
    Total number of words is 3733
    Total number of unique words is 2178
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    39.5 of words are in the 5000 most common words
    45.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 20
    Total number of words is 3748
    Total number of unique words is 2118
    31.0 of words are in the 2000 most common words
    43.3 of words are in the 5000 most common words
    49.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 21
    Total number of words is 3740
    Total number of unique words is 2074
    30.9 of words are in the 2000 most common words
    43.3 of words are in the 5000 most common words
    49.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 22
    Total number of words is 3606
    Total number of unique words is 2036
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    40.1 of words are in the 5000 most common words
    46.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 23
    Total number of words is 3763
    Total number of unique words is 2098
    28.4 of words are in the 2000 most common words
    40.6 of words are in the 5000 most common words
    47.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 24
    Total number of words is 3801
    Total number of unique words is 2082
    31.6 of words are in the 2000 most common words
    43.6 of words are in the 5000 most common words
    50.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 25
    Total number of words is 837
    Total number of unique words is 577
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    43.0 of words are in the 5000 most common words
    47.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.