🕙 29-minute read

Euskal Literature III - 17

Total number of words is 3798
Total number of unique words is 2070
29.9 of words are in the 2000 most common words
43.6 of words are in the 5000 most common words
50.5 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  orrialde). Egizale ta zuzena zan, bai, ezmezik gabe. Urte mordoa, adiñeko ta itsu, Zarautz'en igaro zuen, eta atzenez berton
  itzali zan 1968-10-27'an, 98 urtekin. Gazteiz'ko eliz nagusian
  obiratu zuten, «berak zaitu eta zenbait aldiz itz egin zuan elizan, alegia», dio Jose Lasa'k.
  EUSKALTZALE.—Gaztetatik zekarren amak irakatsi zion euskeraganako joera. Ta goi-kargu askotan ibilli arren, naiñoz agertu oi zuen barnean zeraman zaletasun orren kurkutza. Ikus bere
  lanik beiñenak:
  26e
  
  1) Kixote'ren XIII'garren atala, euskeraz (Gazteiz, 1905).
  J. Apraiz'ek argitaratu zion.
  2) Mateo Mujika jaunaren eliz-itzaldia (Donosti, 1911).
  l911-9-24'an, Segura'ko euskal jaietan, Gazteiz'ko katedraleko
  kanonigu irakasle zala egindakoa.
  3) Mujika ta Urrestarazu'tar Mateo Iruña'ko Gotzai jaunak here eliz-barrutikoai egiten dien Artzai-eskutitza (Iruña,
  1925). ((Acción Social»-ko irarldntzan. «Jantzi ederrez apainduta» omen zegoen; beraz, an ta emen argitara eman zuten.
  4) Donostia'ko «Argia»-k atera zuen eleiz Iiburu Argi Donea zala-ta idatzi zuena. (Ikus Jesus'en Biotzaren Deya, 1925,
  147 orr.).
  5) Gazteiz'ko gotzai zala Boletin'ean agertazi zitun Artzaieskutitzak. 1928-6-17'an eliz-barruti ontako gidaritza artu zuenean, bere menpekoai egiñiko lenengo eskutitza euskeraz izan
  zan (Boletin E., 1928, 440 orr.).
  Izkera ona zeukan. Ona Segura'ko itzalditik arturiko zatitxo
  au :
  «Soziedadean. nagusitasun eta mene aundia jarri zuben Jaunak. Gauzak eta pertsonak, bizitza ta eriotza, batzuetan beintzat,
  soziedadeak bere menpean izan oi ditu. Jaungoikuak egin zuan
  gizona, nai ta nai ez bere anayakin bizi bearrekua; ortarako
  erakutsi zion izketan, ortarako eman zizkion lurreko ta espirituko gauzetan ain premi aundiyak.
  Jaungoikoak beti eman ditu goikuak eta bekuak gobernatzeko lege txit ederrak; beragatik, Jaungoikuak eskatu du, eta guk
  berari zor diogu, bakarrik eta denalc batian, izkutuan eta agirian,
  kulto edo begiraun donea, aldegun onena».
  (Ikus Euskal-Erria, 1911, 357 orr., ta 1918, 434 ta 440 orr.; Euskalerriaren Alde, 1911, 583 orr.; Euskal Esnalea, 1918, no orr., ta
  
  1929, 31 orr.; J. Arrue, «Aranzazu», 1923, 3, 214 orr.; G. Garriga,
  Bol. Amer. E. V., 1955, 166 orr.; Zeruko Argia, 1968, azaroak 3, I
  orr. ta 10, 4 ta 6 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 481 orr.).
  
  Beste euskaltzale errime asko lez, Errenderi'n sortu zan J.
  I. Uranga 1863-10-24'an5 eta biaramonean bertako. Santa Maria
  elizan bataiatu zuten. Gurasoak: aita. Manuel Joxe, Aizama'ko
  semea, ta ama, Kandida, Irun'goa.
  Aldizkarietan maiz xamar agiri dira J. I. Garmendia'ren euskal lanak: irakurgaiak, bertsoak, ipuiak eta beste. Jaso zitun sariak ere; adibidez 1907-7'an, 27'tik 30'ra Elgoibar'en ospatu
  ziran euskal jaietan, bere Euskal-Erria la Guipuzkoa-ko bei
  aberen obetza izan zan saritua. Urrengo urtean (1908) Eibarkoetan ere, bere lañaren gaimenak eraman zuen saria. 19l0'an,
  Azkoiti'n, aren Gure familin eziera aipatua izan zan; 191 l'an,
  Segura'ko euskal jaietan, ango euskeraz osotu zuen bere lan
  Segurako euskeraren ichura berezia izan zan sarigarri. Berdintsu 1912'an Donosti'n ospatu ziranetan ere, bere Ichasoan lanak
  jaso zuen saria; eta, azkenez, 1917-12-21'an Donosti'n egiñiko
  jaietan, 20 euskal lan aurkeztu ziran eta Garmendia'ren Euskaleche lanak deduzko aipua merezi izan zuen.
  «Euskal Esnalea»-n sarri datoz aren ipui, esan arrigarri ta
  autu-mautuak. Ba-du, zenbald-gaiez, beste lan sakonagi bat ere.
  Ona aren ipuintxo bat, Bakoitza'ren Buzkantza deritzana:
  «Bizitu zan Oñati'n izen goitiz Bakoitza deitzen zioten gizon
  bat. Igande otz batez meza nagusira zijuala, sartu zan ostatu
  baten eta eskatu zituan katillu bat salda ta txiki bat ardo, ta
  eseri zan sukaldean su-ondoan. Etxekoandreak alde egin zuan
  gelara. Ardi-lope edo buzkantz asko egosten zeuzkan pazi aundi
  bat zegoan laratzetik zintzilik, eta aietal  etorri zitzaion Bakoitza'ú. Txapelaren bean erabiltzen zuen
  bulda-paperean bilduta artu zuen gerrikopean, artarako egokien
  ikusi zuen lopea.
  Etxekoandrea etorri zanean, Bakoitza'k ordaindu ziozkan
  salda ta ardua, ta juan zan elizara. Lapurkeriatzaz egin zuan
  
  egun artan sermoya apaizak. Ala zion: —^Bakoitzak berak daki
  ondoen zer, nun eta nola ostu duen, eta jabeari bere gauza
  biurtu gabetanik barkamenik ez dauka.. . Au entzutean Bakoitzak erantzun zion: —Ori be jakin al d a ~ Ara, emen lajatzen dixot bere ori, ta gura dauena egin beza beorregaz».
  (Ikus S. Onaindia, MEOE, 795 orr.^ Auñamendi, Literatura, II,
  311 orr.).
  
  38.-BALERIANO MOKOROA SOTO (1871-1941)
  Tolosarra zalarik ere, Bilbao'n eta Donostia'n lan egin zuen
  urte mordoan. Zintzoa egiazki bere langintzan. Izatez seta onekoa; mazal agertu oi zan izketan, euskera errez, bigun bizian
  beti.
  Bizi-ZEAZTASTJNAK.—^'I'olosa'^ munduratu zan 1871-414'an. Justo Mari Mokoroa, gure gaurko euskal idazle bipilaren
  aita; eta, ez dago zertan esanik, gaztetatik zion griña beroa euskerari, Tolosa'ko Mokoroa'tar guztiak bezela. «Etzan estudiotako gizona —diosku Justomari'k-, bere eskola-lagunen artean
  lenengo maillan agertu bazan ere. Bizi-bearrak iñori barkatzen
  ez, eta gure aitak buru-belarri saiatu bearra izan zuan bereai
  mundu ontan aurrerapide on bana emateko».
  Mutilletatik asi zan teatruan lan egiten; 1895'an, esaterako,
  Ramos Azkarate'k Tolosa'ko iñauterietan bere Ijituen kontratuba eta ezkontza deitu antzerkia agertu zuenean, antxe genduan Baleriano ere antzezlari bezela. Azkue zanak Euskalzale
  irasi zuenean, bere ondora dei egin zion, eta antxe, Bilbao'n,
  gogotsu lanari emanda bizi izan zan agerkaria itzali arteño. Gerorantza, ala ere, etzuen beta aundirik izan idazteko. Tolosa'n
  il zan, 1941-4-16'an.
  Kristau bero bezin euskaltzale gartsua azaldu zan beti ta
  nun-nai. Ura il zanean, bere seme-alabak au jarri zuten oroiki
  zunean: «Zerura noa esanez utzi gaituzu, ordua iritxi zaizunean.
  Burutua zenduan zere eginkizun lurrekoa, eta lasa zeunden aspaididanik, deiaren zai. Or joan zatzazkigu begietatik, zere bizitza ederraren saria jasotzera. Ain gogo barrendik maite izan
  dezun Jainko Aundia, bera izango dezu Azkengabeko Sari. Aoa
  beteko kristau jator, fede sendokoa, otoitz-gilie asper-eziña, edozeiñi on eiteko noiznai. prest ziñana; zenbat ikaspide eder eman
  ote diezu, ezagutu zaituzten guziai, zere denboran! Zenbat anima arki ote da, zuri eskarrak, zeruan! Zure bizitz-eriotzen erraiñuak argi egiñik, zere pausoen ondotik jarrai gakizkizula munduan maite izan zaitugunok. Zeruan berriz ikusi arte!» Garai
  artako beste euskal idazle askogatik ere, orobat esan dezakegu.
  EUSKERAZKO LAÍÍAK!—-^Euskalzale» aldizkariaren orrialdeetan B. Mokoroa'ren zenbait idatzi agertzen dira, ipuiak, irakurgaiak, ele-meleak, olerkiak eta lan itzai aundikoa!?. 18981899'anj batez ere, guztiz langille dabilkigu euskera arloan. Geroztik berdin, naiz-ta ainbesterik ez, idatzi zuen or-emen, teatru-lanak bereziki. Ona garaienak:
  
  1) Damuba... garaiz (Tolosa, 1897). 37 orrialde. 1897'ko
  uztailiean, 3'tik 7'ra, euskal jaiak ospatu ziran Oiartzun'en;
  ba-ziran indar-neurtzeak ere idazleentzat, musikalarientzat eta
  bertsolarientzat, Donostia'ko Euskal-itz jostaldien Batzarreak
  Aldundiaren gurariz eta babesez jarrita. Egitarauak, 6'garren
  puntúan, onela zion:. «.Eun pezetako sari bat eta bitezarra, jostairuditar moldaerik onena, itz-neurtu edo larrietan eta Gipuzkoako euskal izkeran egiten duenari, gaia izan litekela ala negargarri nola pozgarri motakoa». B. Mokoroa'k jaso zuen sari
  au. 1909-12-21'an antzeztu zan lenengo aldiz Donostia'ko teatru printzipalean. Eta bere seme Justomari'k au: «Garai artan,
  etzan orain bezelako gauzarik bialtzen sari-billa 1 Ori ere aitortu
  bear degu... Ordun ezagutzera eman zuan bere izena Gipuzkoan; eta ori dala bide dei egin zion Azkuek ere bere ondora».
  
  2) Aitortu egin bear!, edo Guraso baten estuasunak !
  (Ibaizabal, 1902). Komeri polita. Ekintza bakarra du, ta amairu
  irudi. J. M. Mokoroa'k: «Damuba garaiz»-en eta «Aitortu egin
  bear» izeneko bigarren teatru lanean ikusten da garbi, zer tajuzko gizona zan, zentzuz, biotzez eta gogo-giroz: burutik beatzetarañoko kristau-euskaldun jatorra. Gizarteko joan-etorrietan,
  ezagutu zuten guztiak ao batez esango lizuteke nik baño obetoago, gure aitaren ondoan erzala arpegi goibelik iñon-asko
  ikusiko: ain zan iztun egokia, esale argi ta atsegiña, goieneko
  naiz beeneko maillakoekin noiz-nola jarduteko doai bereziduna»
  (Eskutitx batean).
  Ederki moldatzen ditu gaiak. Eta «Euskalzale»-n bakarrik,
  «Euskal-Erria»-n eta «Ibaizabal»-en argitara zitunak aitatu ez
  arren ere, 1898'garren urtean 36 lan ditu berak, eta 1899'garrenean, beste 30 bai beintzat. Bizi-bearrak nola muskiltzen
  ditun sarri gaitasunik bikaiñenak.
  KOPLARI.—Itz-neurtuz ere idatzi al zigun? Bai, ta ez gutxi!
  Aitaturiko aldizkarietan dauzkazu mordoka. Jario aundiko euskera du kopletan ere. Sakon eta giarrak dituzu aren oldozkunak,
  ideial^; esan nai duena garden esaten dizu, iguiñik gabe ulertzeko gisan. Gorputz-bizia eman zion ama ederki goresten du,
  eta sendikoak eta erritarrak; eta euskal oitura zarrak. Irakur
  Oitura zarrak piztu deitzen duenetik iru ahapaldiok:
  Euskal-izkuntza maitea,
  daukagu zauriz betea,
  seme doillorrak nai dutelako
  Ama lurpean sartzea.
  Ama laztana, Ama biguña,
  Ama erru gabekoa !
  Zure bularra edandakoak
  kendu naiean lepoa.. .
  
  Entzun utsak erdibi lezake
  biotz arrizkoa !
  Nola ez irten erraietatik
  naigabezko deadarra,
  nabaiturikan Ama gaxoal
  begi-barrendik negarra?
  Ez, etzuen bere euskera ixekaz eta farraz betea nai. Esnatzeko danok —dio— ta begiak zabaldu, aintzin-oitura garbiak
  xuxpertu ta zabal-aziz. Otxandio'ko Arrese-Beitia aundiaren
  antzera, eztu nai «euskera gabe» bizi.
  (Ikus Euskal-Erría, 1897, 375 orr.; S. Onaindia, MEOE, 'jgi orr.:
  
  A. M. Labaien, Teatro Euskaro, II, 174 orr.; Auñamendi, Literatura,
  III, 232 orr.).
  (. .. ,1883...)
  39.—^JOAKIN LARRETA (.
  Ipuizale genduan noski; orrela dagerkigu beiñik-bein bai
  Iruña'ko «Revista Euskara»-n eta bai Bilbao'ko «Euskalzale»-n.
  Lenengoak Amikuzeko Zubiya saristatu ta argitara eman zion,
  eta bigarrenak Lartaun irakurgaia azaldu. Ao-gozo bekizu
  ondorengo zatitxo au:
  «Illun dago guztia Ernion. Illun zerua, goibel eta izarrik
  gabe. Illun lurra, ez osto, ez lore, ez lurrin. Eta inguruetako
  baso, oiartzun eta landak baiño illunago, Kantabriatarren agintari ausarditsuaren anima. Guda-gizonak dabiltza, batetik bestera, ixilka mintzatuaz. Andre eta aurrak berriz, zer igaro dana,
  ezin jakiñez. Noizean bein, irteten da agintariaren txabola edo
  bordatik gudarien bat; zeiña abiatzen dan jauzika, amildua bezela, goitik beera, jaen ezer esan gabe; irixten da beeko errekara, eta gero, etsai Erromatarren artetik barrena, galtzen da
  Aia-mendiko baso marduletan.
  
  lllunabarrean irazekitzen dute su aundi distizari bat Ernioko tontorrean, eta andik piskabatera, berez bezela, pixtutzen
  dira inguruetako mendi muturrak. Urrengo egunean, eta urrengo eta urrengoetan, iristen dira inguruetako anaiak, Lartaunekin
  batzarre edo billera guztiekiko bat izatera» (Euskalzale, 1899,
  33 orr.).
  Lan auek diotenez itzulpenak ba'dira ere, poliki moldatzen
  zaigu egillea nai duena azaltzeko.
  (Ikus Revista Euskara, 1888, 243 orr.; Euskalzale, 1899, 33, 43 ta
  53 orr.; Auñarnendi, Literatura, II, 128 orr.).
  
  40.'—^JOSE BENTURA LANDA (1871-1955)
  J. M. Lojendio'k onela: «Araba'ko Nanklares ondoan ba-dago Ollabarre esaten dioten erri koskor bat. Gauza ikusgarri gutxi
  du erriak. Nekazari-etxe batzuek eleiz inguruan bilduta, gari
  saillak an ta emen sakabanaturik, aize zorrotza neguan, eta udako bero galda, legorra ta lur egarri ugari. Nekazari zintzo aiek,
  asko maite zuten beren apaiza, argia, jakintsua ta biotz onekoa
  zalako» (Egan, 1956, 2 55 orr.). Ementxe, luzaro bizi izanda
  gero, il zan J. B. Landa apaiza, 84 urte beteta. Adin oneko
  zala, ara joan zitzaigxin osasunaren billa, gaizki bait zebillen.
  Ura etzan alere Ollabarre'koa; gipuzkoarra zan, Itziar'en
  munduratua, naiz-ta umetatik Tolosa'n azia izan. Eliz-karrera
  egin eta apaizgoa artu zuenean, Aretxabaleta'n eta Aulestia'n
  eman zitun urte batzuk arimazai. Ondoren Deba'ko bikario
  izendatu zuten, eta andik laster (1919) Bergara'ko apaiz-buru
  edo artzipreste. J. M. Lojendio'k: «Gizon ikasia, euskal izlari
  bikaiña^ ongi ezaguna —gero ta geiago- Gipuzkoa'ko baztarretan. Eta bat batean, osasunerako aize garbiagoak bear zituela-ta, orra, berak nai-ta, Bergara'ko Arziprestia, Ollabarre'ko
  apaiz biurtua! Ementxe bizi izan zan il arteraiño».
  
  EusKAí.TZAlE.—Izlari jatorra zan. Eta Oliabarre'ko nekazarien artera bizi izaten joan aurretik, ainbat itzaldi eder euskeraz egiña genduan. Itzaldiakaz liburu bat osatu zigun, titulu
  onekin: Euskerazko landarak. Euskerazko Itzaldiak. Gure Zeruko Ama Maria euskeraz goratuba (Bilbao, 1907). Elexpuru'tar
  anaien etxean argitaldua dago, ta 221 orrialde dauzka. Orduan
  Gazteiz'ko «canónigo lectoral» zan Mujika'tar Mateo jaunari
  eskeiñia dator; onela dio: «Euskerazko Landa-rak» izentzat
  ipiñi diotan lan txiki au, donkitzen diyot, biotzetilz alaere, nere
  Meza berriyan lenbiziko itzaldiya egoki egin zuan lagun maite,
  euskaldun azkar ta Apaiz jakintsu Beasain'go seme Mugika-tar
  Mateo jaunari».
  Mujika'k egin zion itzaurrea, erderaz. Bene-benetan txalotzen du Landa'ren liburua: «Ez dakit nik zer jazoko dan
  —dio— nik Deba'ko arimazaiaren len-liburuari buruz eman
  dudan saio ta aburua, euskaltzale erruhgábeak beren iritzi zorrotzaren galbai estutik igaro-aztean; baiña oiek beren iritzia
  bota bitartean, utz nazazute Euskerazko Landarak-en egileari,
  Gerriko, Astarloa, Agirre, Axular, Lardizabal, Untzueta, Iturzaeta, Mendiburu, Mogel ta beste onelako euskaldun maisuen
  artean, lekua ematen».
  Euskal izlariengan oartzen ditun oker bi saiatzen ditu ondoren: «Gaitz bi dauzka gaur gure Euskerak, gure paregabeko
  izkuntzak. 1.°; Ez dakigu, ez dugu ikasten geure euskera; ez
  dute ikasten ondo, ezta erdizka ere, eleiz-zerbitzuan ortara beartuta daudenak eurak ere. 2'garren: Ikasi, jakin eta jabetu gabe
  itz egiten da euskeraz, ta erakutsi; baiña askotan txit gaizki
  itz egiten da, ta irakasten, eta gure esukaltzale eskergarrietatiko
  batek, errazoi aundiz alegia, salakuntza izugarri au egin digu:
  «geuk, apaizok daukagula errua euskera alperrik galtzen baldin
  ba'da».
  Liburuak darabillen gaia, irakurgarria duzu. Ogeitamar itzaldi dira, «guztiz egoki ta atsegiñak». J. M. Lojendio'k: «Ondo
  asmatuak eta ondo neurtuak. Bere euskera berriz, erreza, legu
  na, aberatsa, etorri aundiko iztunari dagokion erakoa. 1906'garren urtean ez zan itz egiten, orain itz egiten dan tankeran. Ez
  euskeraz, ezta erderaz ere. Ba-dira Landa jaunaren itzaldietan,
  gaur erdal-usaidunak iruditzen zaizkigun esakera batzuek. Baiña
  esakera oiek, neurriz erabiltzen ditu berak, izkera gozatu ta
  arindu naiaz bezela» {Loe. cit., 56 orr.). «Ogeitamar itzaldi bere
  224 orrietan dauzka. Guztiak gure zeruko Ama Mariaren ederkunak jakinduri ta maitasun aundiaz abestutzekoak dirade»
  jesus'en Biotzaren Deya, 1918, 63 orr.).
  Ona ataltxo bat erakusburutzat, «Ania Birjiñaren bigarren
  larria» deritzaion 22'garren itzalditik artua: «Maria —deitzen
  dio bere senar garbiak-: aguro ibilli bearrean gera, Herodes-ek
  il Bai digun Jesus izkutatzeko; errege gogor au, laister asiko da
  gure Umetxoaren bilia, ta bere atzaparretan erori ez dedin,
  oraintxe bertan irten bear degu Egiptoruntz. Oh, kristaubak;
  nork neurtu lezaken Mariak oraingo aldian artu duan estutasuna! Itz-aurre gabe, argi ta garbi bere senarrak gaubaren erdian albiste au eman zionean, idurituko zitzaion Mariari atai
  inguruan zeudela Jesus il nai zutenak. Oh, amaren estutasuna,
  ta Mariak izandu duan ordurik gaziena! Inguruan zeuzkan zapitxuakin alik onduen Jesus estali zuanian, geiagoko prestaera
  gabe, igesi dijuaz Ama-Semiak, Jose Santua laguntzalle dutela»
  {Itzaldiak, 151 orr.).
  «Esku-Egundiya» dalakoan ere Landa'ren Itxasua ta biotza
  dator, Deba'n, 1909, egiña. Aditza nasai darabil, ezertariko oztopo gabe. Joskera ona du. Gauzak eder-aldetik begiztatzen ditun arima gartsua salatzen dute aren idatziak. 37 urte zitun
  Landa'k liburu au osotu zuenean: etorkizun edena zeukan ñirñirka. Mujika jaunak ere ba-zuen geiago idatziko zuenaren itxaropena. Baiña etzuen, guk dakigunez, beste ezer argitaratu. Tamal aundiz artan ere! «Goizegi ixildu zan —dio Loféndíe^k—-,
  baño Debako eleiz korupean, bere euskera gozoaren soiñuak
  ez dira oraindikan itzali».
  
  Aintziñako euskal liburuen izkera mordoillotik iges egiñik,
  XX'garren gizaldikoen antzera, jator bezin errikoi ari zaigu.
  (Ikus J. M. Lojendio, Egan, 1956, 2, 55-57 orr.; L. Villasante, HLV,
  313 orr.; S. Onaindia, Kardaberaz Aitari Omenaldia, Donosti, 1972,
  121 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 342 orr.).
  
  «Euskal-Erria» aldizkarian idatzi zuen, baiña erderaz.
  Auxe argitaldu zigun euskeraz: Iruchulo zar, Donosti herri
  (Donosti, 1896).
  (Ikus Auñamendi, Literatura, I, 574 orr. ta II, 126 orr.).
  
  42.-JOSE JUAN KORTAZAR SEGURA (1864-1925)
  Leintz arru edo araneko erri garbai Eskoriatza'n jaioa dugu,
  1864-5-16'an: biaramonean bataiatu zuten bertako Pedro deunaren eliz nagusian. Gurasoak Felipe Mari, Eskoriatza'ko semea, ta Maria Mikaela, Zarimuz'koa, izan zituen; aiton-amonak,
  ordea, aitaren aldekoak: Biktor Kortazar, Ofiati'koa, ta Maria
  Kerejazu, Garagartza'koa; eta amaren aldekoak: Andres Segura, Zarimuz'koa, ta Maria Mikaela Bengoa, Aretxabaieta'koa.
  Lenengo ikasketak bere errian egin zituen eta gero, elizgizon izan nairik, Oñati'ko Ikasketxean eta Salamanka'n, emen
  Irakasle edo Doktor titulua jadetsirik. Apaiztuaz bat, Angiozar'era bialdu zuten eta ementxe bete zigun bere apaiz-arazoa
  amazazpi urtetan. Gerokoz Gabiria'n egin zituen baita urte batzuk, eta azkenez, Argentina'ra jorik, an egon zan arimazai 19199-8'raiño. Bere errira itzuli zanean, Orue ta Kortazar sendiak
  
  2ñ
  
  Eskoriatza'ko eliz nagusian zeukaten kapellautzaz fabetu zitzaigun, eta ortik bizi izan 2an, biotzeko miñez eritua ain zuzen,
  1925-4-ll'an Jainkoak beragana dei egin zion arteiño.
  Odol bizikoa omen zan. Buruz argia, gauzak laster ulertu ta
  atzemateko gaitasun aundia zuena. Izketan zorrotza, ta umore
  íxffl aldietan ba-zekien piper-nüñi jartzen. Kiriotsua, iñoiz toteltasunera ere eldurik. Azken urteetan, oian zegoelarik, etxean
  zeukan iiiobak idazten zizkion berak idaroki ta esandako eskutitzak; eta, bein, Argentina'n zeukan senitarteko bati karta egiñik, onela esaten ei zion: «Gauza eztan senidea ta ebakitzen
  eztuen aiztea, galduta ere, zer doakigu?» Arazoren bat eskatu
  ta bete ez ziolako, zesaion orrela.
  EtJSKAL LANA.—Angiozar, Bergara gaiñean eta Elgeta'tik urbil
  xamar dagoen errixka duzu. Beste orduz omena izan zuen, Elegamendi'n Andre Mariari eskeiñitako elizagatik eta bertoko aritz
  soin ikaragarridunagatik. Ementxe egin zuen Kortazar apaizak
  ere lenengo arimazaintza.
  Eta ementxe zegoela idatzi zuen bere Sermoe liburua (Bergara, 1903), urteko igande ta jai guztietako itzadiakin. Bergara'ko «Santísimo Rosario»-ren moldiztegian atera zan. Ale bi
  ditu, lenengoak 434 orrialde dauzkala, ta bigarrenak 348.
  Garai artako euskera du, oraináik landu gabea, joskera erdel kutsuzkoan egiña. Iztegia, orraitio, arri-bitxi askoz jantzia
  du. Akats-doe auek dituzte izan ere euskal idazle askotxok, lengoak batez ere: ikasketak geien bat erdel-liburuetan egiñak dituztelako, erdel sunda dariela poliki euren joskeran; baiña eusko
  gogoaren jabe izanik, amaren magalean edoski zuten euskera
  dakitelako, gogo orrek igarri gabe ere bere iñarrak uzten euskal
  liburuak moldatzerakoan. Baita erderaz arita ere. Or Unamuno,
  Pio Baroxa ta abar.
  (Ikus Auñamendij Literatura, U, 128 orr.).
  
  43.—^FRANTZISKO APAOLAZA AZKARATE (. .,1897.,.)
  Gorago esan dugunez. Antero Apaolaza Bergara'n eta Antzuola'n bizi izan zan bere botikarekin. 1873'an ezkondu zan
  Felipa Azkarate bergaratarrarekin, eta bi seme —^Frantzisko ta
  Erroman— eta iru alaba -Isabel, Frantziska ta Luisa-— izan
  zituzten. Azkenengo bi alabak, ots, Frantziska ta Luisa, Oñati'ko Santa Ana komentuan lekaime sartu ziran.
  Semeetatik lenena, Frantzisko, Oñati'n mediku izan zan
  luzaroan. Baita, bere aitak ortara bultzatuta bear bada, euskaltzale ere. Bertsoz eta lan politak mamitu zizkigun. Irakur,
  adibidez, Euskal-Erriañ deritzana, A4E0E olerki bilduman daukazuna.
  Ifar-aldera ikusten du poliki Euskal Erria, itxaso gaziaren
  egalera; mendiak eta ibarrak dakusazke ostoz ta lorez txit apainduak, eta auen artean banakaturik, etxeak, uso zuri gisara. Argia
  nun-nai, ta poza.
  Itzal otzanaren ezkutatuak
  iturri garbiak begira non-nai;
  artzai lirain, galai bortitzai
  eskañiaz señalpena-lekuak.
  Ondoren, begiak Gemika'runtz zuzenduaz, Arbola deuna
  dakus ostorik gabe, zauriz josia. Ona aren garraxia:
  Ainbeste mirabillen erdian
  arras zauritua, osto gabea,
  begira zaiogun arbola ari;
  ta guzti-guztiok Euskal-Errian
  ai!, arbola orren bertezardea
  eskatu zaiogun Jaungokoari.
  Ba-zekian bertsoak nola berdindu.
  (Ikus S. Onaindia, Mlla Euskal olerki eder, 394 orr.; Juan San
  Martin, «Auspoa», 8'garren alea, • orr.).
  
  44.- J. KASAL OTEGI (.
  Bere aldiko seme leial, «Euskal-Erna»-n idatzi zuen 1890'tik
  1897 bitartean; baita Bilbao'ko «Ibaizabal»-en ere zerbait, Aur
  kontuak (1902) baitik bat.
  Ba-zerabiiien oindio izate barruan azkenengo karlatar gerrateko zertxobait; onen errenkura beintzat ondorengo laukoetan abesten digu:
  Guazen, anai maitiak. Gernika aldera,
  argal dagon Arbola mardul-araztera;
  guazen arin makillak menditik artzera,
  eta etsai guztiak berari kentzera.
  Errukarria dago aspaldi onetan,
  ostoz ezin jantzirik bere adarretan;
  indar guztiak gaitzen asi da zanetan,
  bañan euskal-semeak ez etsi oraindikan.
  «La tradition du Pays Basque» dalakoak argitaldu zuen Gure Ama m a i t ia (1899) deritzan olerkia, frantsesera biurtuta.
  (Ikus S. Onaindia, MEOE, 381 orr.; Auñamendi, Literatura, II,
  126 orr.).
  
  45.-I'NOZENZIO
  
  MUNITA ARIZMENDI
  
  (1874-1958)
  
  Onela dio euskal esaera zarrak: «Baso ta ibaia, auzo; au ez
  duan etxea, gaizto». Emen dugu Munita, «Euskalerrian ezaguna, jaioa ta azkarra zuaitz eta baso-kontu ta arazoetan, ainbat
  lan eder egin duen jaun eta apaiz agurgarria». Euskal lurraldeko
  zugatz zarrak ak'tu ta pipiak jorik ikusita, gaztañadiak, areztiak
  eta pagadiak galtzen zijoaztela ©artuaz, itxaspifiua, «insignis»
  
  2r~
  
  ta beste ari naikotako landarak, aien ordez, ondo zetoztela ikusirik, ortan saiatu zan gogotik, leku askotan piñu-sail ederrak
  sartu-aziaz. Beraz, Kalamu azpiko Aginaga erritxoan deitzen
  ziotenez, «piñu-abadia» genduan Munita.
  
  ,
  
  Bizi-ZEAZTASUNAK.—^Tolosa'tík leku erdira lez datzan Leaburu'n jaio zan, 1874-12-27'an. Baserritarra noski, ango «Mitxelena» basetxean munduratua zanez. Eliz-karrera egin men,
  1900'garren urtean lenengo meza emanik. Eibar'ko aldean dago
  Aginaga elizaz, eta Eibar'ko parrokiko apaiz-laguntzaille joanberrienak erabilli oi du ango eliza. Troka onetako elizara joan
  zitzaigun erretore Munita. Oso langillea zan; eliza baldar eta
  kanpantorrea erloju barik aurkitu bait zituen, biak apainduten
  alegiñez alegiñak egin zizkigun aratu zanetik. Baita, apaizlanak albora utzi gabe, garai artan gaztaiña ta aritzetan zebillen
  auts-zuri edo erdoiak zegizkin kalteak zerbait arindu naiean,
  Adan de Yartza lekeitiarrak -XIV7garren mendean Gonzalo
  Perkaiztegi ernaniarrak artoa lez, onek piñua sartu zuen Euskalerrian- Bizkai'ko leku askotan egin zuena berak ere burutu
  nairik, Aginaga ta inguruetan piñu-sail aundiak sartu-azi zituen.
  Andoain'era aldatu zuten 1908'gn urtean. «An ere - i r a kurtzen dugu Gure mendi ta oianak liburuaren sarreran-, bere
  eleiz-lanak utzi gabe, jarraitu zuan mendi-zugaitz lanetan. Bertako ta inguruko baserritarrak berotu, ta mendi-sail galantak
  landarez bete zituan. Adibidez bat aitatuko degu; Andoain'go
  Sorabilla auzoan Aitz-heltz izena duan mendia. Lagun batzuek
  alkartu arazi, mendia erosi ta piñuz josi zuten. An egin zan aldaketa! Eta eman du iñork uste ez bezelako aberastasuna» (Gure mendi té oianak, 8 orrialdean). Emen, orraitio, mendi-zugatzak ez-ezik, fruta zugatzak ere ugari zabaldu zitun.
  1937'an, Arama'ra aldatu zuten, Zaldibi, Altzaga, Isasontío
  ta Ordizia tartean daukagun erri politera. Etzien emen ere bere
  lanai utzi, ez elizakoai ez mendikoai. Len gaztafiadi igertuz
  
  ta ote zakarrez josiak zeuden mendiak, gaur lengo itxura goibela
  galdu ta piñudi gazte-ederrez dotoretuta dauzkagu. 1950'an
  omenaldi samurra egin zioten aramatarrak beren bikario jaunari; erriko sernetzat artu zuten, olakoetan oi danez, erakusgai
  sotil bat eskeiñirik. Orrez gaiñera, Munita jaunak zugatz-bemtu zuen Baso-beltz zeritzan mendiari, izena aldatu ta, arrezkero,
  erri-paperetan ere Muda-baso izango da.
  Arama'n bertan eman zuen azken amasa, 1958-10-25'an,
  84 urteko zala.
  EUSKAL LANA.-Bakoitzak du bere griña: baita Munita'k
  ere. Baserritarra izanik, aiazoko ta atsegin zitzaizkion baserri^
  gaiak. Umezekarren joera ori, ta Adan de Yartza piñu-mota bereziak Ameriketarik ekarriaz Zenarrutza aldean batez ere sartzen si zanean, bera ere ortan arduratu zan; ez, ezin zuen ikusi soil-soil mendirik. 1784'an, erri-buruen aginduz, zugaitz
  zenbatza (estadistika) bat osotu zan Euskaierrian, , 665
  aritz eta tantai, pago ta gaztaiña aterarik.
  Gaiñontzeko arte, makal, astigar, aitz, zumar, urki, intxaur,
  sagar, madari, gerezi ta besteak etziran sartzen zenbaketa ortan.
  Esan dugu: Munita'k maite zitun euskai mendiak, baiña
  ez gero zugatz gaberikan. Auxegatik idatzi zuen bere lan ederra: Gure mendi ta oianak (Tolosa, 1952). Mugerza'ren moldiztegian. 159 orrialde. Frantzisko Labaien'ek egin zion itzaurrea, mamitsu ta arrullo, egillearen bizitz-zeaztasunak eta liburuaren guna ederki aitzen emanik. «Zertarako lerro auek? —^galdetzen du ondoren egilleak ere- . Ez dakit zenbat bider asi ta
  utzi ditudan. Norbait asiko al daiakoan, eta iñor asten ez. Bestetik utsune aundi bat ikusten j gure mendi ta basoen oridamena
  ezin ukatu; zuaitz-gabeko erria, erria galdua dala jakin; laster
  surtarako egurrik gabe; ate-ondoan txakur-txabola bat egiteko
  ere makilik gabe izango ez ote geran bildur bear; laster iturriak agortu-ta, errekak leortu-ta.. . Ta, geldi egon? Ori ezin»
  (Gure mendi ia oianak, 13 orr.).
  
  Amabost atal dauzka idaztiak. Ona: 1) Gure mendi ta oianak; 2) Arbolak etsai asko ditu; 3) Nola zugaitz-zaletugizona?;
  4) Zuaitza ain bearrekoa ba'da, zer zuaitz-mota erabilli bear
  da?; 5) Piñua. Lerra (Erretxindunak); 6) Piñuaren gaitzak;
  7) Sekuoia-zugaitzak; 8) Pedro Ziga zanaren Bertiz'ko etxaldea;
  9) Nekazarien nagusi-maizter arteko ezda-baida zuatzari begiratuta; 10) Erri-gizonai zerbait esan nai; 11) Artzaiakin itzaspertu bat; 12) Auntzak eta basoak; 13) Zotz eta abar; 14)
  Azitegi-muntegiak nola eratu?; 15) Irakurleari azken agurra.
  Jakingarri-) akingarriak dira atalok, onentzat naiz arentzat.
  Ederki sailkatu ditu gaiñera gauzak: atsegiñez irakurten da liburua, asi ta amaitu. «Ibillaldi gozo ta atsegiñak egin ditugu
  —diosku egileak—. Bai zuaitz ederrak ikusi ere. Ederrak benetan Leitza'ko gaztain eta izaiak; Lekeitio'ko aritz eta «insignis amona»; Tolosa'ko zedro ta Lawson zipresa; Albiztur,
  Ataun da Lizartza'ko pagoak; Arama'ko zuaizti gazte-lirañak;
  Ondarroa'ko «insignis» saill bikañenetakoa; Bertiz'go Ziga jauna zanaren etxalde zoragarria. Ogia, ura ta sua eskeintzen dizkigute. Ez al da ala? Baita, edertasuna, alaitasuna, pakea ta osasuna ere» (Loe. cit, 153 orr.).
  Euskera garbi ederra darabil, utsik ezagutzen eztuna, itzez
  zein joskeraz. A M. Labaien'ek: «Euskera jori ta errikoian
  idazten du; erabat argi ta aratza». Ona zatitxo bat:
  «Len zuaitzik batere ez dagon lur soil eta leorrean aritz
  landarea alperrik bezela aldatuko dezu. Aritz ta naiz pagoak
  lur leor eta soiUik ez du nai. Landare oiek biak lenengo urtetan
  beintzat babesa nai dute. Lendik zuaitz zarrak izanda ere babes
  pixka bat egiteko gaitz erdi. Bestela kaxkabetx txoriari eusteko
  aña ere nekez egingo zaizkitzu. Izatekotan errekondotan edo lur
  eze ta gizenetan etorri liteke beste babesik gabe.
  Aritz edo pago zalea bazera, lenago esan zaizu. Piñuarekin
  asi. Piñuaren babesean aritza naiz pagoa etorriko zaizu. Ugari
  antzean bada, bi illara piñu ta iUara bat aritza edo pagoa; ta
  orduan zure asmoak or nunbait beteko dituzu.
  
  2K
  
  Baño goazen aurrera. Beste asko ere bai ta zu ere txanpon
  zale xamarra ote zeran nago. Ta, txanpon zalea zeraiako, etzaitut makillaz joko «esku zikiña» ez bazera. «Eskuak zikinduta»
  ekartzen diran txanponak «zorigaiztokoak» bai orain da bai gerorako. Etzaite izan beñere orretakoa. Zuzenez irabaztea oso
  da bidezkoa. Bada menditik txanpona ekarri nai badezu eta
  azkar, insignis piñua bezelakorik ez dezu». (Gure mendi Ta
  oianak, 106 orr.).
  
You have read 1 text from Basque literature.