Euskal Literature III - 16
Buenos Aires'en egin zion ikertaldi bat; eta, 1952'an, Donostiako uriak Pedro Mari'ri opatu zion goratzarre-omenaldian Arrese'k irakurri zuen txerazko itzaldia.
Bizitz azkenerantza Donosti'n bizi izan zan luzaroan; 80 urte zitularik alaz ere, Donostia utzi ta Tolosa'ra aldatu zitzaigun.
Ementxe il zan 1954 jorraillaren 7'an, 85 urteko.
EUSKALDUN OLERKARIA.—^Pixu aundiko olerkaria da neretzat Arrese tolosarra, ezta sekula ere alabaiña bear bezelako
arduraz aren lana aztertua izan. Egia aitortzera ezkeroz, ba-ditugu beste poeta batzuk ere orrelaxe erdi-azturik utziak, sakon
bezin zabal aztatu ta ikasteak merezi luketenak noski. Itz neur
tuz bestera ere idatzi zuen zerbait, baiña aren lanik beiñena
bertsogintza izan zan. Orduko aldizkarietan —«üuskai-Erria»,
«Euskalzale», «Ibaizabal», «Euskal Esnalea», «Aranzazu»,
«Eusko-olerkiak», «Yakintza» ta «Eüzko-Gogoa»— irakurri
ditzakegu aren poesi errotsuak. Eta argitaratu zitun liburuetan.
Lanok geien bat Ameriketan mamitu zizkigun; arat-onat
zebillela, egon-ezin gordiñak jota egiñak, gaztelar olerkari J.
Ramon Jiménez baten antzera noski. Barneak zer xeatu, uraxe
dardarazten zigun bertso-kordetan. A. Ibiñagabeitia'k au: «Yakiña da, olerkariak bere barneko auziak ere azaiera bear dituala
gogo-giro betea irakurlearen baitara aldatzeko. Gaurko olerkariak aidorki nabarmentzen ditute barne-muinak urra oi dizkien
auzi latzak, gureak aldiz, argi ta apalki, gogoz irakurriko lukenak
atzemateko eran. Arrese'k poesi-indar berbizikoa txertatu dio
gure euskerari. Ortan gutxi izan dira gure artean ain lan ederra
egin duenik. Aren eskuetan poesi-tresna egin-egiña duzute gure
izkera: apain, egoki ta neurrikoa; pin eta zailua» (Euzko-Gogoa.
1952, 7-8, 28 orr.).
Iru liburu dauzka argitara emanak:
1) Nere Bidean (Tolosa, 1913). 200 orrialde. Tolosar gudul-etxeak berak ordainduta egin zuen argitalpen au, 1913'garren urteko erri-jaietarako bezuza bezela. Emeteri'k berak itzaurrean: «Aspalditik neukan nere bakar-aldietan ernetako ametsloreak sorta batean bildu ta argitaratzeko asmoa. Bañan ez dakit
noiz arte egongo nitzan ala beti asanotan, baldin Tolosa'ko zaindari dauden Batzarkide jaunak nere burxiko txokotan ipurtargien
antzera illunean zeuden gogotar egazale gaxoak: aldi oberik
etzitzaiekien aurtengo Euskai-Jaiak, emen ospetu bear diranez,
dakartena baño».
Olerkiok nola gatzatuak diran ere, argi ta garbi dio: «Udazkeneko txori-negarrak orbel tartean banatzen diran bezela goititz-osto zurbil oietan mintsu dijoaz, ez dakit nora!, nere biotzeko eresirik geienak. Ez arritu; neke gabe, arin txoro, pozezko lorategian pinpilinpauxen eraz nebillela zirudin garaian poz
eztia baño aldi geigotan arkitu izan det zorigaitzeko lixtorra. Toki gorde ta irixpide zallean dago nunbait bizitz ontako ezti
leun ori».
Irurogei ta amabost dira guztiz liburuan datozen poesi4anak. Gorago aitaturiko agerkarietan azaldutako banakaren batzuk ba-datoz berton, baiña geienak berriak dituzu. Gaia? Danetik: Basajaun, maitagarri, sorgin eca onakoak eder zaizkio;
Sarasate, Elosegi, Tolosa, F. Dugiols, Pello Mari Otaño, J. Zabala, Etxeberria'tar Pello goratzen ditu; beste batzuetan abesteko eskatzen dizkioten letrak jartzen ditu, edo-ta aibum baten
jartzekoak; ba-dauzka par-neurtitzak ere, ziri-jardunak eta abar.
Onakoak gatzatu zitun 1900-1907 bitartean, Habana'n zegoela
aiegia.
2) Txindor (Donostia, 1928). 158 orrialde. Irakurleari
diotsa: «Nere bidean aspertu ezik ostera len bezin ameskor eta
zaietsu ibilli naizen aldiko gora-berak idazti batean ezarri ta
beronekin gaur zugana abegi on esker nator. Emen darakustan
olerki-sorta belaxka izan arren, nere gogozkiko arduraz urri ez
dago beintzat. Ez ere txindor gaxoa ixil-ixillik, otzikaraz eta
soraio beti, lei bero maitetsu batek papartxoa noizik-bein igi
erazten dio. Neurtitz oek, beraz, onespen-gai izan 3 balitezke,
nere arazoen saritzat lortu nezaken ordañik aberatsena orixe
litzake: euskalzalearen biotzari deika alper-alperrik ibilli ez naizela jakitea. Idazti onen bidez ortaraño iritxiko baldin banitz,
zorionean Txindor. . .•
Irurogei ta sei poesi dira guztiz, ederki landuak. Maite
ditu mendiak: Aralar, Uzturre, Aia, Ulia... Maite ditu lorak
eta pinpilinpauxak, itxasoa eta itxas-errietako arraunketak.. . Eta
illun-abarreko itzal-zoria, ta negar otoitza. Atsegin zaio euskal
izeii politak asmatzea: «Maitiñe» lilien aizpa, «Izartxune» beti
poz-jario ikusi nai lukena, «Zorentxu» begi-sorgin, «Maitagar»
egodun aur itsua, «Abiñe ta Xumelar», «Aratziñe» mendiko
ixillaren ama txuri, ta abar. Eder du baita illak goratzea: Jose
Ganboa, Orkaiztegi, Patrizio, Larunbe'tar Rafael, K. Etxegarai.
3) Olerki berrizte (Zarautz, 1952). 1 1 1 orrialde. Berrogei
ta bi olerki guztira. Adiskide batzuk zirikatuta diosku, olerki
zarretatik berezitako mordoska bat antolatu zuen, 83 urte zeuzkala. Ona berberak itzaurrean : «Alperkerizko lastai bigunean
etzinda ote negon edo zenbaitek ala uste izan arren, aldapa gogor zalletik ibili naiz. Gauz bat bi bider esan besterik ezpalitz,
nekez ari bearrik ez nuen izango, errexean jardun eta nere arazoari laister azken emango nion. Aundi da baña olakotan gerta
zaidana: garai batean idatzitako neurtizkiek argira jaso ta andik
urte batzuetara akatsez itxusituak ikusten ditut. Ori dala-ta beren zimirrrik agerienak igurtzi, aldaketa bat edo beste egin, ustez beintzat egoki xamar ezarri ta ona emen, liburu txiki ontan, oraingo nere langintza».
Egin zitun, bai, orrazketak bere lanetan. Baiña txukunago
utzi ote zizkigun? Baliteke ezetz. Len-argitalpenean zeuden lez
obeki agertzen dira, bear bada. Askotan gerta oi: berezko lanak
apaiñagotzen ari oi gara, ta egin ziran uneko bereztasuna moztu
egiten diegu, zeuden baiño baldanago utzirik. Beraz, akats eta
guzti ere, berriz argitara nai ditugun lanak obe dakigu lenean
utzi, ezertariko orrazketa gabe. Azal ta muin, begoz erdi-unetxoan ekarri zuten mardultasun sotillean. Artistaren lana, orraitio, beti dugu eder, ta Arrese'k eskeiñi zigun olerki berrizte
oneri ere, lena berriro apaindu bearrak oker aundirik ekarri
zionik, ezin dezakegu aitortu.
Bertsotan idatzi zitun urrengo lanok ere.
TEATRU-GILLE.—1) Aiton baten eriotza (Euskalzale, 1898).
Bakarrizketa duzu^ bere adiskide Jose Artola'ri eskeiñia. Tolosa'n osotu zuen 1898-1-4'an. Gizonki edesten ditu aitonaren azken-uneak. Felipe Arrese otxandiotarraren Anjela gisa berean
egiña dago.
2) E. Mokoroa'ren Sentierák operak, 1900'garren urtean
Iruña'n lendabizi aurkeztu zana, E. Arrese'ren letrea darama.
Gero ere, Leidor tituluz argitaratu ta antzeztua (1936) izan zan.
iil
3) Zara (Tolosa, 1913). Bertsotan egiña; iru ekintza ta
azken zati bat ditu. Eduardo Mokoroa'k jarri zion musikea, ta
zati batzuk beintzat, Tolosa'ko euskal jaietan (1913) ango abeslari taldeak abestu zitun. Liburuxka, «Euskalerriaren Alde»k
saritua izan zan 19iran Segura'n ospatu ziran euskal jaietan.
Polita da, ta «Nere bidean» liburuarekin (175-201 orr.) argitaldu zuen.
NOLAKO OLERKARI?—Esan dugu: gutxi bat beintzat erromantizismuaren jarioz kutsutu, naiz-ta berandu xamar. Gizonak
larogetabost urtean aldakuntzak izan oi ditu, ta, ezta batere
arrigarri Arrese'k, azken aidera, zerbait pentsakeran eta idazkeran jantzi berriekin apaindu ba'zizkigun. Gizakumeok, orraitio,
gaztetan artu kulturak eta azierak ematen dionean iraun oi du
iñundikan ere.
Uxu ta ibilkoi zanarren, beti zuen astia zerbait idazteko.
Begi zorrotza zeukan eder aldetik, baita arima sentikorra ere.
Oar-azi dugunez, ba-zuen ortan zenbait arrotz olerkari iper-lokaren antza, bai ibillaldietan bai osotu zitun kopla-lanetan. Arrese'ri bere neurtitzak irakurriaz igartzen zaio nolako barrena
zuen, bertsoetan utsitu ziguna nunbait. Euskaierritik kanpora
ibilteak ere zerbait lagunduko zion gauzai itxura ta iduri geiago
ematen, naiz-ta, nik sarri idatzi dudanez, berton euki zer ugari
senti dezakegun eder-galea nola ta zerekin ase-azi ta okitu.
Iritzietara jorik, L. "\^llasante'k onela: «Federiko Zabala'k
ederki esan duenez, Arrese erromantizismu ostekoa deitu dezakegunaren jarraitzaille da; giro au, ain zuzen, eunki ontako lenengo bi amarkoetako euskal olerkarien artean ere ainbat zabaidutakoa noski. Oni begira Lizardi dugu posromantizismua
erabat gainditu zuena».
A. Ibiñagabeitia'k: «Doai bat bereziki bulartzen zitzaidan
aren poemak barna: izadia bete-betean kolore goxoenaz inguraturik. Gaur ere izadiaren olerkari dala esango nuke Arrese. Ez
ordea izadi soil ta legorrarena, bere gogo-giro, arduraz, sendí
menduz oretutako izadia damakigu olerkariarena baizik. Bere
biotzondoaren ukitura. bizitz ta arnasaz jazten dakian poeta garaiarena. Ez da ez auxe beti ere eginkizun, eta poeta guzien ez
dagoelako ainbeste ta ainbeste olerkari antzu ta aspergarri gertatzen zaizkigu. Natura ta naturazko oro norbere gogo-giroz
erne-arazten dakian olerkaria olerkari gaillena noski. Eta ortan
maizu andi ageri zaigu Arrese'tar Eraeteri» (Euzko-Gogoa,
1952, 7-8, 27 orr.).
Izadia, egitan, poesi-bizitasunez kuin-kuin agertzen zaigu.
Ez du adimenik, ez du zentzunik,. baiña ba-du ederra Jainkoak
ikusiz bakarrik ereiña. Onan zioan poeta batek: «Nere biotzetik irtetzen dan otoitza, adimenik eztun izadiaren pil-pilla duzu». Olerkariak izadia, adimen gabea baldin bada ere, biozdun
egiten du. Irakur Arrese'ren «Nere basetxean», «Lore-jai»,
«Ulia», «Kayuak», «Itxasoa», «Artzaiaren abestia», «Txantxangorria», «Gau eder», «Basatiaren oiua», esanaren agerkai bezela.
Entzun berriz ere Andima'ri: «Lur au —dio— argiz ikusten du gure olerkariak eta lur ontan, ortzi urdin ta itxas apartsuz
inguratutako lur ontan, bere jauregia dauka oraingoa eta gerokoa
ere. Maragall'eri beste ainbeste gertatzen zitzaion, eta ala ageri
du «L'Oda al infinit» deritzan olerki giartsu artan. Olerkari au
ere ludiaren edertasunak txundituta zeukan, ementxe egin gogo
luke bere jauregi jatorra eta betikorra, urdin ta legorraren bitartean. Arrese'k ere naikari berbera ageri du bere olerkietan, eta
gogo luken bezin argi adierazten ez ba'digu ere, irakurle ika^
siak laister atzeman dezake aren gogo barneko karnaba. Ez dut
esango panteista danik, bai ordea munduaren, izadiaren ederrak
menperatu olerkaria: antxen du bizitoki, antxen amets-kabi.
Gorago? Galde-atz (interrogante) nabari bat islatzen da Arrese'ren olerkien gaiñean» {Loe. cit.). Ona elantxobetarrak dioanaren agerkari bat, «Kayuak»-en laugarren aapalditik artuta:
Noizik-bein alde xamar
ugina lertzen dan batez,
apar arroaz beren
lumak busti ez ditezen
bai arin goitu, bai errez!
«Iñor bukolikoa —diosku Uxola'k-, iñork mendiei, basoei,
bidexkei, txoriei kantatu baldin ba-dio gurean, iñor ori Arrese
izan da. Pertsona ezagutu bear dala-ta gaurko olerkizale modernistak pertsonei gertatzen zaizkioten antipoesiak sudurretatik
sartu nairik badabiltzaozkigute, poesi ori egiten ez dutenei atzeratuak eta mundu gabelzoak esanaz» (Zeruko Argia, 1969, 3,
20, 12 orr.).
Eta J. Artetxe'k: «Emeterio Arrese olerkari benetakoa zan.
Olerkari jaio zan. Ortxen dago olerkaritzako giltza. Olerki doai
goi graziaz ikutua izateko edo ez. Lenengoak, olerkiak egingo
ditu; bigarrenak berriz, plomua baiño pixuagoko idazti-antzekoak» (Zeruko Argia, 1969, 3, 16, 3 orr.).
(Ikus A. Ibiñagabeitia, Euzko-Gogoa, 1952, 7-8, 27 orr.; S. OnainS% , 828 orr.; L. Mitxelena, Aranzazu, 1954, ^aaa orr.; G. Garriga. Bol Amer E. V, 1954,120 ta 1959, 47 orr.; L. Villasante, HLV,
1961, 382 orr.; P, J. Bitaño, El Bidasoa, 1955-1-22, 10 orr.; J. San
Martin, Escritores Euskéricos, 1968, 37 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliographia, I, 3q orr.; Auñamendi, Literatura, III, 335 orr.).
31.-JOSE MARIA AZKUE GOÑI (1869-1938)
Errenderi'ko seme, an baitzan jaio 1869-8-3'an. Gaztetatik
barnean nabari izan zuen goi-deiari baietz esanaz, Asis'ko Frantzisko donearen jantzia artu ta saio urtea osoturik, profesa egin
zuen 1892-2-6'an. Eta eliz-ikasketak burutu zitunean, apaizordena eman zioten 1899-3-13'an.
Lekaide gazte sartu-berrien maixu izan zenun, baita Probintziko nagusiaren Aolkiilari ta komentu batzuetako nausi ere.
Arantzazu'n itzali zan 1938-2-20'an.
EUSKAL IDAZLE,—-Liburu pranko atera zitun euskeraz, geienak erderatik biurtuak. Argitalpenok, N. Kortazar'ek dioskunez,
milla ta zenbait orriaide osotzen dituzte, ta gizakume askok irakurri izan ditu aien lerro jakingarriak. Ona titulu batzuk:
1) Aita Prantzisko Dontsuaren ta bere praillien loratxuak
(Tolosa, 1923). 361 orrialde. Itzulia.
2) Gurutz-Bidea (Arantzazu, 1923). Portu-Mauricio'k egiña, euskeraz.
3) Zarauzko Zaindari Pelayo Donearen Bederatzirurrena
(Zarautz, 1924).
4) Asis'tar Prantzisko Donearen bizitza (Bilbao, 1925).
A. J. M. Santarelli'k egiña, euskeraztuta.
5) Padudko Antonio Donearen bizitza (Bilbao, 1929). B. y
Gil'ena euskeraz.
^\ Garbitokiko Animen Bederatziurrena (Bilbao, 1931).
Dotxao-Uriguen'en etxean. «Azalez ta mamiz garbi ta txukuna:
ederki irarria, ta argi ta errex idatzia» dala dio G. Muxika'k.
7) Hungriako Isabel Donearen bizitza (Zarautz, 1931).
63 orrialde. Euskeratua.
8) Horta'ko Salbadore Dontsuaren bizitza (Zarautz, 1932).
J. Fourget'ek egiña, euskeraz.
9) Beste auek: Antoniotarren esku-liburua (Tolosa, 1923),
Aita fose Donearen Bederatziurrena (Bilbao, 1928), Andra Mariaren Sortze Garbian. Bederatziurrena (Bilbao, 1928), Ama
Nekatsuaren Bederatziurrena (Bilbao, 1929), ta abar.
NOLAKO EUSKERA ZUEN,—«Loratxuak» idaztiari Lizarralde'tar Jose Adrián Aitak, Euskalerriko Andre Mariaren irudiai
buruz liburu orren bikaiña osotu zuenak, egin zion itzaurrea.
Onela dio bertan:
« euskera samur Jatorrak egoki adierazi leiken ezertxorik bada, Aita Prantzisko dontsuaren eta bere Praillien Loratxuak dira. Eztia baño gozoagoak, esne zuria baño leunagoa
zan biotzetik erne ta Prantziskoren aotik usai atsegingarria za
baidu zuten Loratxuak dira; maitasun uts-utsa ama baten aotik
jaioa dirudin izkuntza da gure ezpestelako euskera, bata bestentzako egiña izan bazan ere, etziran obetogo etorriko. Beste
aldetik berriz, aspalditxo esan zan euskaidunen izakerak Frantzisko santuaren eta bere Prailliengandik datorkien kutsu edo
txerta on bat badula. Nik ganeratu nezake, sinismendunak eta
benetan Jainkozaleak diran euskaldunen bear onak Prantzisko
santuaren eta berc Praillien Loratxuai egoki erantsi leizkenak
dirala. Etzuan beste asmorik izan, nik maite-maite dedan Aita
Jose Mari Azkuek, Loratxu oiek euskerara biurtzeko burubidea
artu zuanean, kristau euskaldunen biotzak Prantzisko santuaren
erara jartzea baizik. Izlari atsegiña da bera, sermoiegille txukun, beroa, liburutxu au eta beste batzuek euskerara egoki baño
egokiago aldatu dituana. Lan setosoan saiatu da, baita euskerazko irakurgai ederrenetakoa gertatu ere egin digu».
Atsegiñak dira «Loratxuak» dalakoan datozen irakurgai guztialcj ederki azaltzen du Asistar Santuak zein izaki mintzodunekin zein mintzogabeekin zuen uste ona. Gozoki-zatiak agoa bezela eztitzen digute biotz-barrena loratxo irakurgarriok.
(Ikus Euskal Esnalea, 1931, 22 orr.; Juan Ruiz Larrinaga, Homenaje...) 188 orr.; L. Vülasante, EDLV, 317 orr.; N. Kortazar, Cien
autores vascos, go orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliográphia, I, 409 orr.;
Auñamendi, Literatura, III, 209 orr.).
Euskal idazle leuna duzu. Asko ez, baiña zerbait idatzi zuen
itz lauz ta neurtuz. Donostia'ko «Euskal-Erria»-n agertzen dira
beronen lan batzuk, 1881-1912. Bilbao'ko «Euskalzale»-n lau
lanok dauzkagu. Maiatzeko lmeak (1897, 156 orr.), Jesusen
Biotz Jainkoari Letaniak (1899, 188 orr.), Getariarrak (1899,
256 orr.), eta Bila joan eta gabe etorri (1899, 270 orr.). «Ibaiza^
bal»-en ere agertu zitun beste batzuk. Iriondo'ren ordez, Irisasi
goitizena erabilli oi zuen.
Idazle ona dugu. Ona, adibidez, Billa joan eta gabe etorri
deritzaion lana.
«Eizezale gazte batek bi eper arrapatu zituan, eta pozez
beste bere bi laguni berri au eman zien, esanaz, etxeko leioan
zinzilik zeuzkala beste egun batean jateko asmoarekin. Lagunak
au aditu zutenean, elkarturik, pentsatu zuten, gau artan, ^3
ixillik joanta, bi eperrak xixkatu bear zizkatela, eta ala eiztaria
oeratua izango zala uste zuten orduan, joan ziran biak aren
atarira, eta abiatu ziran kaiñabera luze baten puntan kandelatxo
bat piztuta, erretzen eperrak zinzilik zeuzkan lokarria, oik beera
erori zitezen. Eiztaria ordea etzegoan lo; baizik somatu zituan
xixtalariak zertan zebiltzan, eta ixiltxorik leiora joanta, aizeeman, eta itzali zien kaiñaberaren puntan zerabilten kandelatxoa. Kaiñaberadunak berezko aizeak itzali uste izan zuten, eta
bigarren aldiz kandelatxoa piztuta, lengo lana bera egin zuten;
baiña berriz ere leioko eiztariak itzali zien. Irugarren eta laugarren aldiz orobat gertatu zitzaien. Asperturik orduan kaiñaberadunak batak besteari esan zion: Alperrik ari gaituk, aize txarra
zebillek.
Au entzun zuanean leioko aize-emailleak, boz eder eta garbiarekin era onetan bersoa bota zien :
Kandela-kaiñaberak
dabiltzan artean,
aize txarra izango dek
leio bitartean;
eper oiek jatea
nai dezutenean,
etorri, aize txarrik
eztabillenean.
Eta bi xixkalariak lotsaturik, makur-makur egiñik, erantzuteko almenik gabe, eta eperrik ere gabe, ango aldiak laister egin
zituzten.
Maiz oi dana mundu onetan.
Billa joan, eta gabe etorri».
Liburu au ere argitaratu zuen: San Juan Bautistaren bederatziurrena (Tolosa, 1892). Itzulpena. 29 orrialde.
OLERKARI.—^Errez ta goxo matazatu zizkigun olerkitxoak
ere, ormengo aldizkarietan argitara emanak. Koplarik geienak
uzkurtz-zelaikoak ditu. Andre Maria'ri eskeiñiak nunbait. «Euskal Esnalea»-k, 1910'an, bere Esku-Egundiya atera zunean, orduko idazle garaien artean agiri zaigu Iriondo'tar Toribio ere,
bere Agur Erregiña olerkiarekin. Azalez ta mamiz goragarriro
egiña duzu-ta, bego emen gazikor bezela, zatiño au.
Agur Erregin
goien-goiena,
poz bikañena
guretzako,
Zu zera beti,
Ama maitea,
zuzenbidea
zerurako.
Ederrak dira
zure begiak,
maitagarriak
dira guztiz,
itziil itzatzu
beti gugana,
Ama laztana,
txit errukiz.
P. M. Urruzuno'ri, 1920-10-2'an, bere jauparitzako urrezko
eztaietan ondu zizkion zortziko txikitan egindako amalau aapaldiak ere, doiñutsu ta utsik gabe kateatuak daude.
(Ikus J. Vinson, Essai d'une Bibl. Busque, II, 653 orr.; S Onaindía, MEOE, 416 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 194 o r r .).
li^
33.-JUAN A4ANUEL LERTXUNDI TA BAZTARRIKA
(1870-1925)
Tolosarra duzu euskaltzale bakan au, an baitzan jaio 187011-24'an. Eskolapioetan sartu zan gazte zala, Aragoi'ko probintziakoa zan Peralta de. la Sal (Hueska)'ko komentuan lenengo
ziñitzal< egiñik. Ia beti, gaztetan batez ere, Euskalerritik kanpo
ibilli zitzaigun eta ez da arritzekoa umetan zekien amaren magaletiko izkuntza aiztu ba'zitzaion ere.
Eliz-ikasketak amaitu ta 1894'an mezakotu zanean, Zaragoza'n eta Jalza'n irakatsi ta arimazai egin zuen bost urtetan;
1898'an Argentina'ra joan zan, eta 1903'an Txile'ra; 1908'an
Euskalerrira itzuli zan, eta 19irrarte Iruña'n bizi izan zan,
eta 11'tik 18'ra Barbastro'n; andik Tolosa'ra etorri zan 1918-525'an, gaixorik biotzetik eta arnas-estu gogorrakin: zazpi urte
ta erdi ementxe igaro zitun oraindiño, ta azkenez berton il zan
1925-12-8'an, arrats-beran, amarrean eortzia izanik.
Egon zan ikastetxeetan, matematikak, fisika ta frantses izkuntza irakatsi zitun.
EUSKAL IDAZLE.—Zoria gidari mundu zear ibilli bear izan
duten euskaldun askori lez umetako euskerea aiztu, edo beintzat,
erdi-aiztu zitzaiola esan dugu. Baiña, alere, egiazHro maite duguna ezin errezki neugandik uxa. Ori gertatu zitzaion A. Lertxundi'ri ere: bameegi zaiñafc egiña zekarren gure izkuntza,
urrunaren erdoiz, osoan beintzat, aiztu al izateko. Ikasi egin
zuen obeki, ta sustraiz ikasi ere. Eta lan ederra egin zuen euskal alorrean. Txalogarri dugu ontan. Ona bere lan auek:
1) Poli ta Pello, bi euskaldun bikain da zintzoen kondaira
(Donostia, 1910). 176 orrialde. Irakurgai polita, Argentina'ra
joandako euskaidunen inguruan osotua.
2) Euzkal-iztiya -Gramática baska- (Donosti, 1911).
327 orrialde. Baroja'ren irarkolan. Era berri ta poUit batez adierazten da bertan euskal aditza. Onen aurretik doaz, baita, atziz
'255
H-andana ta itzaldiaren zatiak: mugitza, izena, izengoia, berezena edo izen-ordea, aditzkoia, bat-gillea ta esartea. Euskeraz ta
erderaz dago; gerora etorri diran gramatikalariak izan dute,
aurki, nun ikasi. Euskeraren alde egindako lan au, an Txile'n
zegoela, lagun batzuk bultzatuta, asi zan pixkaka pixkaka osotzen, gero Iruña'n euskal irakasle zala argitaratu zuen, ango
Diputazioaren dirulaguntzaz. Argitara orduko. Tolosa'n apaizburu zan Orkaiztegi'tar Patrizio A jaunari eraman zizkion «euskal aditz4aurkiak» ikusi zitzan. Eta Orkaiztegi'k, bere aldetik,
onela zioan: «Pozik, eta osoro pozik, ikusi det Kaiasanz santubaren seme Lerchundi-tar Juan .Manuel-ek argitara emateko
asmoan idatzi duen euskerazko Gramatika ederra. Ementxe dakust euskel-aditza oraindaño iñork, nere ustez, aldatu ta askatu
ez duen lez erakutsiya. Besterik ezpalitz ere, esker ugariyak zorko dizkagu Lerchundi Aitari bere lan eder onegatik». IPlO'ga'rren urteko agorrean zan.
3) Gauzen Ikuskizunak umientzako (Bilbao, 1925). Editorial Vasca'ren irarkolan. 121 orrialde. Durango'n eta 1921'garren urteko agorrean Euskaltzaindiak izan zuen lenbiziko Idazti-batzaldian saritua. Lan ederra. 34 ikaskizun dira guztiz, andik
onako goraberak, lugintza, olkintza, sal-erosketak eta abar aurtxoen izketa arruntean argi azaldurik. Azkue ta Zabala-Antxieta'tar Joseba Tolosa'ko sendagille jaunari eskeiñi zion liburu au.
Onela diotsa: «I izan aiz neretzat txikitandiko laguna: ikastoletan eta ire etxean alkarrekin ikasten ibilli izan gaituk gure
aurtzaroan: emendik aldendu ta luzaroan urruti bizi ta gero,
berriz Tolosa'ra etortzean, i arkitu iñutan beti bezela atsegin
da maitetsu itzala: eta gaur, gaitzak jo ta makal samar arren,
oraindik bizi banauk, ire maitetasun eta zaintze jakintsu bidez,
bizirik natxebillek. Jaunak, bear eta nik nai ala, ordaindu dezaizkikela zor dizkiaten laguntzak! »
4) Umetxoentzat. Ipui mordoa duzu, «Euskal Esnalea»-n
1911-1923 bitartean argitara emana. Ba-zekien nolako gauzak
maite dituzten umetxoak; baita nolako izketa eder duten ere;
ta olaxe, goxo ta bizi adierazten ditu gairik zaillenak ere.
Joskera jatorra du; lasa darabil aditza, ezertariko oztopo
gabe; nai zuka ta naiz ika. Euskai aditza ondo erabilteak ba-du
bere garrantzia, naiz-ta geiegikeriak edozer gauza lez au ere
zakartu.
Guenik, A. Villasante'k au idatzi zuen: «A. Lertxundi'ren
euskera, geienean. onesgarri ta legezkoa da, izen-arazoak zenbaitetan itz trabatsu ta ulergaitzetara daraman arren». Aranatarra dugu.
(Ikus Y. Alzaga, Euskal Esnalea, 1914, 406 orr. eta 1925, 257 orr.;
G. Garriga, Bol. Amer. E. V., 1958, 93 orr. ta 1959, 47 orr.; L. Villasante, HLV, 396 orr.; N. Kortazar, Cien autores vascos, 47 orr.; Auñamendi, Literatura, II, Scrj orr.).
34,—MELTXOR GARAI TA ELEXPURU (
Aita kaputxiñoa, ordena barruan Eskoriatza'ko Meltxor Maria zeritzana. Erbestetik ibilli izan arren, euskai idazle ere bai.
«Irugarren Ordenako Zuzenbidea» argitara zuenean, au aitortzen zuen Bilbao'ko Jesus'en Biotsaren Deya-'k: «Ondo dakigu
euskaldunok gure artean diran langillerik sutsu ta bizkorrenetakuak dirala Aita Kaputxinoak. Orregatik asko zor diegu Frantzisko Donearen seme zintzo onei. Era liburutxo onekin zorra
geitu egin zaigu. Izkera garbi, erraz eta gozo gozoan egiña dago;
eta Irugarren Ordenakoentzat txit egokia ta bear bearrekua da.
Irugarrendarrak ez diranak ere asko ikasi dezateke Aita Meltxiorren esanetan» (J. B. Deya, 1924, 245 orr.).
BIZITZA PUSKAK.—^Eskoriatza'n jaio zan 1870-1-6'an. Eta
amazortzi urte zitula, 1888-5-ran, Ondarrabi'n, Arnute'ko kaputxiñoen komentuan artu zuen praille jantzia. Urte ortan bertan, nobiziadua amaitu baiño len, Bilbao'ra, Basurto'ko lekare
txera eraman zuten eta antxe bukatu zuen azte-urtea 1889-55'an iru botoko eskeintza egiñik. Ogetabat urteko zala, ordenalío
nagusiak mixiolari bialdu zuten Karakas'era, ta antxe sagaratu
zan 1892-5-10'an, Erroma'tík baimena lortu ondoren. Eliz-ikasteak amaitu zitunean, Marakaibo'ra joan zan, an berberak jasotako komentu berrian lau urtez beintzat nagusi izanik.
Euskal errira biurtu zan 1904'an eta Agintari nagusiaren
zadorlari izentatu zuten; ondoren Amute'ko ta Saiamanka'ko
komentuko buru izan zan. 1907'an, Venezuela, Puerto Rico ta
Kuba'ko fraille kaputxino guztien nagusi egin zutelarik, 19071910 bitartean eginbide'ortan jardun zuen; 1910-1913'an, Karakas'ko komentuko nagusi-ordezko ta Venezuela guztikoen aolkulari egiñik, euskal errira itzuli ta Ondarrabi'ko ta Donosti'ko
etxeetan egin zitun egotaldi batzui^:, eta 1921'tik 1936'rartekoa
Ondarrabi'n eman zuen, txandaka nagusi ta nagusi-ordezko bezela, ta beti Irugarren Ordenakoen zuzendari.
Gerra zala-ta. Gipuzkoa'tik Naparroa'ra bota zuten, lenengoz Iruña'n, gero Sangotza'n eta atzenez Muskaria (Tudela)'n
bizi izanik. Ementxe il zan 1950-12-5'an. Iltzear zegoela, «Oi!,
zein gozoa dan iltzea», esan zien bein ta berriz ingurumari zituen praille lagunai. Larogei urte ta amaika illabete egiñak
zituen. Amar urtetik gora igaroak zitun Muskaria'n azken egonaldi onetan; jendeketa gaitza joan zan bere progu ta ilkizunetara.
EUSKAL I ANAK.—Euskerazko lanetan berandu astea. Euskalerritik kanpora bizi zaiako izan zan; euskal lurrera zanekoxe,
ordea, euskeraren alde lan egiteari eman zion. Irugarren Ordenako zuzendari zala, eskutitzak eta gaiñerako paper eta batzarrak, dana euskeraz egin oi zuen. Irugarrendarrentzako elizabestiak ateratzen zitun, beti euskeraz; baita areintzako lege ta
araudiak izkera garbi, jator, errezean ere. Mintzatu ta idatzi beti
euskeraz egiteko oitura zuen. «Zeruko Argia» (Iruña, 1918) argitara bezin laster, asi zan idazten euskera errikoi ta garbian.
Ona argitaldu zitun liburu batzuk:
1) Crónica de las Misiones Capuchinas en Venezuela,
Puerto Rico y Cuba desde el ano 1891 hasta el de 1909 (Caracas, 1910). 114 orrialde. Ego-Amerika'n mixiolari zebiiiela egiña.
2) Irugarren Senidetza (Donosti, 1924). Iñaki deunaren
irarkolan. 362 orrialde. Ondarrabi'n aurkitzen zala isotu zuen
Irugarren Ordenako senide ta beste kristau guztientzat oSo egokia. Mailla ortakoak jakin eta egin bear dituzten gauza guztiakin
ornidutako liburu aukerakoa. Azkenerantza, 215'tik 322'ra, abesti pillo galanta dakar, soñuaz eta soñu gabe.
3) Abestiak (Donosti, 1924). 36 orrialde. Frantzisko Doneari, A. Donosti'k eresitua; Eguberrietarako, A. Meltxor'en
eresia, A. Elduaien'ek ereskidetua; Jose Doneari, A. Meltxor'ek
eresia ta A. Elduaien'ek ereskidetuj Antonio Doneari, berdin,
eta abar.
4) Irugarren Ordenako Zuzenbidea (Donosti, 1924). Iñaki Deunaren irarkolan. Gero, berriro, Irun'en atera zuten
1935'an, L. Valverde ta lagunen irarkolan.
Olakoxea izan zan Eskoriatzar Aita Meltxior: mixioetan
zegoenean, mixiolari; Euskalerrian, ostera, mixiolari ta euskaltzale. Argi ta errez idatzi zuen.
(Ikus Jesusen Biotzaren Deya, 1925, 155 orr.; Aita Felipe de
Fuenterrabia, Ensayo Bibliográfico.., 1900-1950).
35.-MARTIN ARANBURU (
Deba'ko medikua. Manuel Bago Agirre lankide zuelarik,
Manual de higiene y medicina popular (Bergara, 1895), idatzi
zuen, gazteleraz ta euskeraz. 308 orrialde.
(Ikus Auñamendi, Literatura, II, 126 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliografía, 1, 426 orr.).
3 6 . - M A T E 0 MUJIIZA ETA URRESTARAZU (1870-1968)
Osma'ko, Imfía'ko ta Gazteiz'ko gotzai izan zan urrengoz
urrengo. Nun-nai euskaltzale agertu zitzaigun eta, baztertxo
apal bat bederen merezi du gure literaturan.
Idiazabal'en munduratu zan 1870-9-21'an. Gazteiz'ko apaizikastetxean luzaro egon zan irakasle, ta eliz-barrutiko Boletinaren zuzendari. 1918'an, Benedikto XVgarrenak Burgo de Osma'ko gotzai izentatu zuen, eta urce berean, maiatzak emeretzi
zitula, Aita Santuaren ordezkaria, Gazteiz'ko gotzai Leopoldo
Eijo ta Garai ta Madrid-Alkala'koa zan Prudenzio Meló Alkalde
alboko zitularik, erri-agintari ta eliztarrez Gazteiz'ko katedrala
bete-beterik zegoela, sagaratu ta Osma'ko gotzaigoa eman zitzaion. 1923'an Iruña'rako izendatu zuten, eta 1928'an5 Gazteiz eliz-barrutirako. Bai errepublika egunetan, bai gerra bitartean eta ostean, gorriak ikusi bear izan zituen. Iñor mindu nai
ezak urrean, ondoren naigabetsuak ekarri zizkion, eta izan du
bere jokabideak zer esanik naiko. «Oso-osoko gizon kementsu
agertu zala, esango nuke —^idatzi zuen Jexus Gaztañaga'k-.
Zuzenbiderako sen aundikoa. Zerk eragingo zion bestela, zerk
eragingo, berak egindakoak zuzentzera. Goien dagonak, agintzen ari danak, ba-du arrixku aundi bat: guzti-guztiak iges
egiten ez dioten arrixkua: zuzenbidea baño beren agintea maiteago izateko arrixkua» (Zeruko Argia, 1968, azaroak, 10, 6

- Parts
- Euskal Literature III - 01
- Euskal Literature III - 02
- Euskal Literature III - 03
- Euskal Literature III - 04
- Euskal Literature III - 05
- Euskal Literature III - 06
- Euskal Literature III - 07
- Euskal Literature III - 08
- Euskal Literature III - 09
- Euskal Literature III - 10
- Euskal Literature III - 11
- Euskal Literature III - 12
- Euskal Literature III - 13
- Euskal Literature III - 14
- Euskal Literature III - 15
- Euskal Literature III - 16
- Euskal Literature III - 17
- Euskal Literature III - 18
- Euskal Literature III - 19
- Euskal Literature III - 20
- Euskal Literature III - 21
- Euskal Literature III - 22
- Euskal Literature III - 23
- Euskal Literature III - 24
- Euskal Literature III - 25