🕙 29-minute read

Euskal Literature III - 13

Total number of words is 3742
Total number of unique words is 2013
28.9 of words are in the 2000 most common words
42.0 of words are in the 5000 most common words
49.5 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  egiten zituan.. . Arrezkero amaika Oñati-ko seme egin da laterandar apaiz. Ego Amerika eta Ipar Amerika zear zabaldurik
  dabiltzan kanonigo geienak Oñati-ko semeak dira. Judutarrak
  azi ona erein zuan eta frutuak ugariak izan dira» (Zeruko Argia¡
  1967, urrillak 1, 9 orr.).
  Aita Mortara, beti langille porrokatu, Euskalerrian ibiiii zitzaigun 1910'raiño lez, ara ta ona ostera asko egiñik ere. Erreztasun aundia zuen izkuntzak ikasi ta itz-egiteko; beraz, sarri dakusgu Italia'n, Frantzia'n, Inglaterra'n, Polonia'n eta Ego Amerikan ere bai, mixioen aldeko laguntasun billa, izlari trebe. Aurreragotxotik, ala ere, Bressoux-Lieja'n, Bouhay abatetxean jarri zuen bere egonlekua; andixik edatzen zuen, argi-ontzi ederra iduri, bere biotz ixiotuaren galda goria, bai otoitzez bai
  mintzo kartsuz. Egun ederrak ikusi zitun, baita goibelak ere,
  orduko gerra ta istillu beltzak zirala-ta. Ogetamar urtez bizi
  izan zan oraindio, bere apaiz-lanari iñoiz ere muziñik egin gabe.
  Azken orduan ba-zuen gurari bizi bat: Italia'n il nai. Ortarako
  egin zituzten gertakizun guztiak, 1938-39'garreneko neguan Liguri'ra ekarteko alegia, baiña gain erori zan gudak asmo ura
  aurrera eramatea debekatu zuen. Bouhay'ko abatetxean itzali
  zan Aita Pio Mortara mixiolari nekagaitza, 1940-3-1 l'an, 89
  urtekin.
  
  EUSKAL LANA.-Irugarren Errepublikak onarturiko legeak
  bide, Gipuzkoa'ra eldu zan Mortara, labur, Oñati'ra. Tokian
  tokikoa bear zalata, euskeraz jabetzeari bertatik asi ta, esan dagunez, iru illabetean gure izkeraz jabetu zitzaizun eta, 1884'an
  euskerazko itzaldi bat egiteramo jabetu ere: urrengo urtean argitaratu zan itzaldi ura.
  
  Idazteari ere eman zion, eta 1888-1891 bitartean aren lanak agertzen dira «Huskal-Erria» amabosterokoan. Maite zitun
  gure gauzak, eta 1908'an olako dei samur bizi bat zuzentzen
  dio Euskalerri osoari, ta Gipuzkoako Aldundian bereziki, euskera piztu zedin asmo zabal baten barruan lan egin bear zala
  aolkatuaz.
  Aita Pio'k ba-zekian bere sentipenak bertsoz adierazten ere.
  Nik nere olerkí-bilduma osotu nuenean, aren poesi polit bat,
  Arantzazu'ko Amari deritzaiona, pozik sartu nizun bertantxe
  (Milla euskal olerki eder, 402 orr.). Dirudienez, begiko zitun
  Oñati inguruak, lurrez ta arimaz ta edertasunez. Eta guztion
  zaindari Arantzazu'n ikusten du euskaldunen erregiña, Andre
  Maria. Euskalerriak ba-ditu —noiz ez?— etsaiak, baiña aitz
  gogorrak bezela dira eurok. Ala ere.. .
  Betoz aize, euriak,
  turmoiak orruka :
  Euskaldunak ez dira
  izango beldurka.
  Arantzazu'n dugu arantzan Maria; euskal erriak izan ditu,
  ta izango arantzak ugari, barnetik eta kanpotik; baiña arantzan
  dagonak maite izanik, euskaldun erriak ez du federik galduko.
  Ez orixe!
  Poliki ikasi zuen gure mintzaira, aren idatzietatik atera dezakegunez. Ez bildurtu, beraz, euskaldun berriok! Ark egiña,
  zergatik guk ez?
  
  1886'an Durango'ko euskal jaiak, garillaren 2 4 25 ta 26'an.
  Ogeta bostgarren eguneko meza nagusian euskerazko itzaldia,
  Aita Mortara'k egin zuen.
  (Ikus S. Onaindia, MEOE, 402 orr.; irarkolako kajistearen aldrebeskeri ez-usteko bategatik, Aita onen Isizi-zeaztasunak Serafín Baroxa'ri ezarriak dauzkazu; G. Garriga, Bol. Amer. E. V., 1957, 122 orr.;
  M. Unamuno, Contra esto y aquello, Austral, 144 orr.; Osa'tar Eusebio, Zeruko Argia, í 9 ^ urriiiak 1, 9 orr.; Auñamendi, Literatura, III,
  223 orr.),
  
  12.-DANIEL LIZARRALDE (1853-1923)
  Tolosarra, 1853-4-l'an jaioa. Medikuntza ikasi zuen, eta
  Argentina'ko Tandil, Adrogué ta Buenos Aires'en ari izan zan
  osagille bezela urte mordoan.
  Euskaltzale jator zurrian, Argentina'ko «Laurak-Bat» alkargoko lenengo lendakari ordezko izan zan. Entzute zabala
  ekarri zion batzoki ontan, euskal legezarrak ezer-eztu ta kentzea zala-ta, 1901'an eman zuen «Orain eta Gero» zeritzan itzaldiak. (Buenos Aires, 1901). «La Baskonia»-ren zuzendari 1902''tik, Grandmontagne'ren ordezko.
  Buenos Aires'en il zan 1923'an.
  (Ikus Gabin Garriga, Bol. Amer. E. y., 1950, 128 orr. ta I953J 124
  orr.; Auñamendi, Literatura, II, 293 orr.).
  
  13.-JOSE MARIA AGESTA (
  Donostiarra. Teatru-lanak osotu zitun, baita antzerki ta
  teatruari buruz iritzia ematen trebe jokatu ere. 1915'tik 1920'ra
  dozena bat antzerki-lan biribildu zizkigun, euskeraz: jostirudiak,
  zarzuelak eta komeriak.
  
  Ona tituluak: 1) Mutil koxkorrak, gizasemeentzat bakarrik
  ekitaldi bitako zarzuela; 2) Senargai ona, komeria ekitaldi bitan;
  3) Zein da emen}, bi ataleko antzerkia; 4) Osagai ona, aur-jostaiílua bi ekitalditan; 5) Festara, aurtxoentzako zarzuela laburra; 6) Jesu'ren Jaiotza, iru jardun-aldiko aur-zarzuela; 7)
  Auxen da eguna, jostirudi bitxia ekitaldi baten; 8) Prixkita,
  ekitaldi bateko josta-antzerkia; 9) Itxura ta ezer ez, jostirudia
  ekitaldi baten; 10) Ni bezelakoxia, jardun bateko jostaillu; 11)
  Sorgiña, gizonezkoentzat jostaillua; 12) Herodes'en jauregian,
  ekitaldi bateko zarzuela.
  «Luxe-mendi» ez-izena reabilli oi zuen sarri.
  Bein baiño geiagotan egin zuen maiko edo epaikari olerki
  ta kantu batzaldietan; 1914-6-2'an Donostia'n, esate baterako,
  Miramar'eko aretoan eratu zan idazte, irakurtze, kantu ea kristau dotriñeaz nor geiagoan, kantu-saillean Agesta, Buenabentura Zapirain eta Silberio Zaldua izan ziran epaia eman zutenak.
  (Ikus Antonio M. Labaien, Teatro Euskara, II, 173 orr.; Auñamendi, Enciclopedia ilustrada del País Vasco, I alea, TJT orr. ta Literatura,
  II, 309 orr.).
  
  14.—FRANTZISKO
  
  ARRIÓLA
  
  JUARISTI
  
  (1855-1911)
  
  Elgoibar'ko seme genduan. Bere gurasoak: Alejandro ta
  Ana Mari, elgoibartarrak auek ere. Zarautz'en bizi izan zan
  luzaro, estazioko buru edo jefe zalarik; ementxe il zan 1911-126'an. Ezkongea.
  Maite zuen bere izkuntza, ta lan mordoa argitatu zuen
  Ibaizabal'en. Zarautz'etik bialtzen zitun lanok, Praisku Arriola-k izenpeturik. Au ere Kirikiño'k egin zuen idazle, onen
  bertso- batzaldietara lanak bialtzen asi zan beintzat. Bigarren
  batzaldirako igorria dugu au:
  
  201
  
  Ardotegia degu
  adierazi nai,
  ara juan ezkero
  laister gera alai;
  beta gertatu giñian
  nagusi ta morroi,
  iñauteri egunez
  egiñikan guk jai
  ia ardo ona zuben
  etxe artan salgai;
  beriala erantzun zuan
  taberneruak «bai»;
  atera zazu dio
  gure nagusiak
  gelan dituzun ardo
  bikaiñik guztiak.
  Laister jarri zituan
  bi ontzi betiak
  eta. guk gure eztarriak
  legorrak, tristiak
  alaitu giñituen
  jarririk bustiak;
  andik aurrera ziran
  gerekin nastiak.
  Sartutzen egin degu
  alegin ugari;
  ardo ureztatu ark
  ozpiña dirudi;
  begiakin kiñuka
  guk biak alkarri
  eranta kolpe egiñik
  atxur ederrari,
  
  2(E
  
  eta arrek baliatu
  ozpin ta urari
  osasun ta sakelen
  bien kaltegarri.
  Edu onetan idatzi zitun, iñoiz ere aspertu gabe, or-emengo
  izparrak, ipuiak;, ele-meleak eta igarkizunak, bertsoz eta itz lauz.
  
  1 5 . - JENARO ELIZONDO (1858-1914)
  Errenderi'ko semea. Bere gurasoak: Manuel eta Antoni,
  Errenderi'n jaioak. Zarautz'en bizi izan zan aidi batean, bertoko
  alguazilla zaia; berton il zan 1914-7-22'an.
  Ibaizabal'en idatzi zuen, 1903'an urtean. Euskal kezkak
  jota zebillen au ere. 54'garren geian onela idazten du: «Badira beste euzkaldun batzuek gaurko esnaera ikusi eta diotenak:
  sasoi onean asi dira IBAIZABAL ta bere jendea bear dutela bizitu euzkara, bada agonian edo albetan dagoan gaisua sendatzen
  zailla da, ori gertatzen da euzkararekin. Nik esaten diot erdaizaie
  arro orri, beñere ikusi edo entzun ez al duen agonian edo aibetan
  ustez zeuden gaxoak sendatu izan dirala, zergatik sendakin
  onak billatu eta eman dizkaten, eta guk eztaukagu sendakiña
  billatu bearrik, euzkaraz ernegatu eztegunak sendakiñak daukazkigu eta saiatuko gera gaisoari ematen eta ziur gaude sendatuko degula. Ontarako samin asko eman bearrian arkituko
  gera, menturaz gerok artu ere bai, baña dana eramango degu
  Jaungoikoaren laguntzarekin gozotasunez» {Ibaizabal, 1903, 54
  geia, 4'garren orrialdean).
  Lan politak ditu, zentzunez egiñak.
  
  16.-PELLO MARI OTANO BARRIOLA (1857-1910)
  Euskal senak urduri zekarren bertsolari gaillena. Ibiltaun
  berebiziko gendunez, Ameriketan ondu zituen bere bertsorik
  geienak. L Unzurrunzaga Aitak onela: «Bertsoak zitun bere
  naigabe, urruti-min atsekabeen izkuntza maitea; or uzten zitun
  bere barru-gogamen biotzekoenak. Euskeraz eta bertsotan izaten zitun emengoekin artu-emanak; aitonak eta osabak jatorki
  erantzuten ziotela» (Pedro Mari Otaño'ren Bertsoak, 1959,
  12 orr.).
  BIZITZA.—Zizurkil'en munduratu zan 1857-1-26'an. Bere
  gurasoak Juan Pedro ta Juana Batista izan ziran, eta aiton-amonak, Pedro Mari Otaño ta Mikaela Lasa, bertsolariak auek ere,
  Joxe Bernardo bere osaba bezela; gaur ere ospetsuak dituzu
  Ameriketatik 1889'an oneri bialdutako 22 aapaldiko zortziko
  nagusiak; baita itxasoz bestaldetik etxeratu zanean, Errekalde'ko ate-aurrean bota zituenak ere. Bai, aitona, Pedro Mari
  Otaño —«errekalde zarra» ta «Larraul'ko baria» deitzen zioten a - entzute aundiko bertsolaria garai aretan, eta Alikaela Lasa
  amona, bertsolaria berau ere ta ez edozelakoa. Osaba, ordea,
  Joxe Bernardo, orduan jairik jai bertsolari ibilli oi zana dugu,
  kantari azkar-azkarra.
  Otaño familia, Pedro M. gazte zalarik, Zizurkil erria laga ta
  Donostiko Amara kalera etorri ziran bizitzen. Emen lanean asi
  zan, baiña gauzak ez irten berak nai bezin ondo; beste aldetik
  naikoa eraman bearra zeukan Euskalerria odola zeriola ikusiaz.
  «Au da txoria gari tartean goseak egon bearra», diosku berak.
  Eta naskatuta bezela, beste euskaldun asko lez. Ameriketara
  joan zitzaizun. Arako ontzia Pasaiko kaian artzean, jendetza
  aundia, Txirrita bera ere bai, agur egiten joan zitzaion. San
  Polikarpo eguna zan, 1898'ko urtarriliaren 26.
  Bitan egin zuen Ameriketarako joan-etorria. Ona baten Mari
  Madalen Alberdi'rekin ezkondu zan Donostiko Jesus'en Bio301
  
  .
  
  tzaren eleizan: sei seme-alaba izan zituzten. Argentina'n bizi
  izan ziran geien bat, Buenos Aires'en eta Santa Fe probintziko
  Rosario urian. Buenos Aires'eko «Laurak bat» gizartean euskal
  gaiak erakutsi zitun, baita «Zutik» gizartean itzaldi bero txalotuak egin ere. Emeterio Arrese'ren adiskide miña zan.
  Rosario Santa Fe urian il zan 1910-5-5'anj itsara danez.
  Euskalerrira biurtzeko asmotan zebillen, baiña uste gaberik,
  etxeko eskeiliaretatik jausita artutako kaskako batek eraman zigun beste mundura, 52 urtekin.
  EUSKAL LANA.—^Bertsolari leunetarikoa zan Otaño, errai barruraiño iristen zana. Ez zuen eztarri ona; edozer kantatzen asi
  orduko eztulak ematen zion, diotenez, eta «katarro» deitzen
  zioten. Auxegatik edo, Otaño'k idatzi egin bear izaten zitun
  bere bertsoak. I. Unzurrunzaga'k au: «Bertsoak idatzi bearrak,
  bestela baiño apaiñago orraztera beartzen zion. Orrezaz gaiñera
  mundu asko ibillitakó gizona zan eta orrek asko erakusten du.
  Otaño'ren bertsoak gutxitan arkitu oi diran jakin, armoni, olerki dariote ta kezka izaten naiz batzutan Pello Mari'ren zenbait
  bertso olerki ala bertso ote diran» (Ibidem, 6 orr.).
  Bi liburu utzi zizkigun, berak argitara ekarriak:
  1) Artzai mutilla (Buenos Aires, 1906). Euskal opera,
  Felix Ortiz eta San Pelayo'ren musikarekin Buenos Aires'en
  (1906'an, Eugenia Teatruan) lenengoz antzeztua.
  2) Alkar (Buenos Aires, 1904). 82 orrialde. Bertso bilduma, geroago ere (Donostia, 1930) bigarrenez argitaratua. 1959'an, berriz, Zarautz'ko «Kulixka Sorta»-k 33 poesiko ale bat
  eskeiñi zigun, Otaño'ren bertsoz osotua.
  Bi liburu auek ba-dute ezin-ukatuzko une goxoa. Alkar-en
  —^gero Pedro Mari Otaño'ren Bertsoak- datozen lanak izkera
  garbi, errez, oparoan dagoz; biotz-ondo ta sentimentuz gilgil
  dauzkazu, esaterako, «Aitona giza-gaixoa», «AiiMtasuíia*, «Aitasemeak».. . Euskera, il-zorian ikusten zuen eta itxasoz andik
  bizita ere, gogor eutsi nai dio. Ederki darasa Basarri'k:
  
  O, Pedro Mari, zure bertsoak,
  urrezko letratan daude,
  ta irakurtzen ari geranak
  ezti miazkatzen gaude.
  Biotz osoa agertzen dezu zuk,
  etzenduan ezer gorde;
  atseden gabe lan egiteko
  gure izkuntzaren alde...
  Ai, Europa ta Amerikan gaur
  Otaño asko baleude !
  Amaika euskaldun ba dago egon ere Euskalerritik urrun!
  Aberri miñak esetsia zebillen Otaño. Artzaintzan arrantxu ondoan, onbu eder bat duela aldamenean. Eremu ikaragarri artan,
  bere erriko pago ta aritz tantaiak ditu gogoan; eta itzal aundiko intxaurra. Onbu aren sustrai gaiñean jartzean bere jaiotzetxeko intxaurpean dagola uste du gaixoak. Onela abesten digu:
  Nere lagunak maitatuena
  Ombu laztana, zu zera,
  argatik nator zure kolkora
  ni malkuak isurtzera,
  iduriturik naramazula
  atañko intxaurper...
  Beti izango zaitut gogoan
  baiñan joan nai det ostera,
  Euskal lurreko zuaizpe artan
  nere ezurrak uztera.
  1897'an, Oiartzun'go euskal jaietan Otaño'ren AnaitasunPakea neurtitzak jaso zuen bertsolarien sailleko lenengo saria.
  (Ikus K. Etxegarai, Euskal-Erria, 1906, I, 2^6 orr.; S. Onaindia,
  MEOE, 405 orr.; G. Garriga, Bol. Amer. E. V., 1955, 161 orr.; J. Unzurrunzaga, Pedro Mari Otaño'ren Bertsoak, KulisJsa Sorta, I959J 31-32
  alea; L. Mitxelena, HLV, 133 orr.; ta «Egan», 1960, 118 orr.; S.
  Onaindia, Gure Bertsolariak, 1964, 231 orr.; Auñamendi, Literatura,
  11, 164 orr.),
  
  17.—JOSE ANTONIO UGARTE (1860-1935)
  Aita prantziskotarra. Angiozar'en jaioa, 1860-3-16'an. Eliz
  gizon izan nairik, 1883-6-20'an artu zuen Frantzisko deunaren
  jantzia, urrengo urtean —bagillaren 21'an— profesa egiñik.
  Legeak eskatutako ikaskizunak amaitu ostean, 1889-10-6'an
  apaiztu zan.
  Kementsu lan egin zuen Ordena barruan, San Frantziskoren
  Irugarrengoen alde berariz; Kantauri probintzian auen Ordezkari izan zitzaigun 30 urtetan gutxienez. Kargu onek erakutsi
  zion edo beartu zuen larderia ta kemen izugarrizko gizona izaten : Konpostela'ko, Madrid'eko Irugarren Ordenakoen batzarretan esku artu zuen; eta Euskal Erri barnean ere ainbat lekutan —Tolosa, Zarautz, Bergara, Segura, Donostia, Aia, Itziar,
  Zumarraga, Beasain, Durango, Gernika, Estibaütz, Lekunberri— eratu zitun Irugarrengoen batzar bereziak, ots eskergadunak beti ere.
  Beste asmo bat ere bere garaian eta berak bultzatuta, egiztatu zan: gaur ain ederto lanean ari dan Arantzazu'ko irarkola
  (1920) sortzean, etzan nagi ibilli ura antolatzen eta arnas ematen.
  Zarautz'en il zan 1935-5-7'an, 75 urtekin.
  EUSKAL LANA.-Euskeraz ta erderaz idatzi zigun, ia dana
  Irugarren ordenakoai buruz. Ona liburuetatik batzuk:
  1) Lezoco Peregrinacioraco Cantac (Tolosa, 1900).
  2) Irugarrengoen Irakaslea (Zarautz, 1917). Aldizkaria duzu, Irugarren ordenakoentzat urte-mordoan argitara ekarria. Aita
  Ugarte ilda gero ere, Tolosa'n atera zan aldikada batean, Aita
  Leon Madariaga'k eta Aita Juan Ruiz Larrinaga'k atera ere,
  Aita I. Omaetxebarria'k eta A Demetrio Garmendia'k lagun'duta.
  3) Aita San Frantziskoren Irugarrengoentzat Eleiz kantak
  (1918), gipuzkeraz eta bizkaieraz. Badu beste antzeko bat ere.
  
  4) Zeruko Mana gozoa (Tolosa, 1924). 816 orrialde. Ongi
  artua izan zan, bederatzi milla ale bi urtean saldurik. Bi urteren
  buruan, beraz, bigarren aldiz argitaratu zuen, titulu onekin:
  Zeruko .Mana Gozoa, Irugarrengoentzat Eleiz-lihurua (Zarautz,
  1926) V 740 orrialde. Juan Ayerbe'k egin zion sarrera ta Urnieta'ko arimazaiak ziona aitatzen digu bertan. «Lenengo aldiz
  —dio— argitaratzean liburu eder au, esaten nuen gauzik bearrena otoitz gogotsua egunero egitea dala. Eta orretako zaietasun bizia sortzen dala irakurtze onak goizero buruz erabillita.
  Irakurtze egokienak ugari liburu onetan zeudelako, uste nuela
  irakurle asko ta asko izango zitubela. Ala gerta da. Bederatzi
  milla liburu bi urtean saldu dira. Beraz, ondo irabaziak dauzka
  egilleak anima zaindarien txaloak» (Sarrera, 7 orr.).
  5) Lore Smta edo San Frantziskoren 3'gn. Erregla,
  6) Bederatzi-urren batzuek (Tolosa, 1928). 76 orriaide.
  Zazpi bederatzi-urren datoz: 1) JesusJen Biotz maitagarriarena;
  2) Praga^ko Jesus Aurrarena; 3) Iru Avemariena; 4) Miraria!;
  5) Ama Mariari... noiz-nai beragandik mesede aundiak irtsteko;
  6) Ama Birjiñaren Zeruratze ta Koroatzeari; eta 7) Arantzazu'ko Andre Mariari.
  NOLAKO EUSKERA ?—^Erriz erri ibilli zitzaigun predikari, ta
  baliteke izlari lez izkera ozen xamarrekoa izatea, gizon gartsu,
  eratu ta azkarra baitzan. Aren euskera errez ta berdintsua da,
  garbi ta bizia.
  (Ikus J. Vinson, Essai d'une Bibl. Basque, a 249; Sorarrain, Catálogo...) 651 orr.; Ruiz Larrinaga, Homenaje a la seráfica Provincia d^
  Cantabria, 153 orr. ta abar; G. Garriga, Bol Amer. E. V., 1952, 191
  orr., 1960, 141 ta 1961, 89 orr.; N. Kortazar, Cien Autores vascos, 94
  orr.; Auñamendi, Literatura, II, 509 orr.).
  
  18.-JUAN KARLOS GERRA (1860-1941)
  J. K. Gerra'k euskal olerki zarrai buruz egin zuen itzaldian
  au aitortzen digu: «Donostiarra naiz, Santa Mari'ko pontean
  
  209
  
  bataiatuba... bañan emen, Irutxulueta eder zoragarri ontan jaio
  banintzan ere, izatez basatiar jaio nintzan, eta gazterik biurtu
  nintzan basora, nere gurasoen jatorri zarrera, eta an bizi naiz
  berrogei urte aubetan, Udaiaitz'eko aize garbiak amasa zabalagaz arturik eta bere indarragaz ango izketa nere aboan darabildaia... euskera gordiña, bertako arkaitzak bezin gogorra eta
  latza» {Itzaldiak, Donostia, 1922, 116 orr.).
  Donostiar zan, bada, J. K. Gerra, jaiotzez; baiña jatorriz
  Arrasate aidekoa. Nikolas Gerra Goenaga, Felipe Il'garrenaren
  zenbalari izana Urretxu'ko Gerra-Aundia etxekoa zan, eta onen
  ondorengoa genduan gure Gerra. Jatorriz basatiar zala orixegatik diosku, urikoak leiñu argiagoak bai liran! Otsak otsari ta
  odolak odolari lez, barne zekarren baso-ariak dei egiñik beat
  bada, Arrasate'ra etorri zitzaizun gazterik, eta ementxe bizi
  izan zan, baita il ere, 81 urtekin.
  Lege-gizona —^letraua— zan, eta gaur ere ango jendeak
  dionez, amaika buru-auste, korapillo askatuaz, erriko ta erriingurukoai laguntza baliotsua eskeiñi zien. Aski lerden zan gorputzez. Bizarra uzten zuen. Eta etxetik irtetean, bere emaztearekin irten oi zuen geienetan.
  BERE LANAK.-—Lirain idazten zuen dala erderaz dala euskeraz. Itzaldi goxoak mintzatu ere bai. Euskelerriko gauza zarzale porrokatu zan eta bertoko, ots, Erdi-Aroko une illunik asko
  argitu zizkigun. Arlo onetan burutu zuen lanagatik guztiz estimagarria dugu Gerra: gure arteko ikurdi, eraidika ta leiñugauzetan aituena lez jotzen dute gaur ortan jakitun diranak.
  Ikusi atera zitun lan batzuk:
  
  ERDERAZ.—1) Estudio de Heráldica vasca (Donosti, 1918);
  2) Viejos textos del idioma. Los Cantares antiguos del Euskera
  (Donosa, 1924): baita Euskalerriaren Alde'n ere; 3) Ensayo de
  un padrón histórico de Guipúzcoa según el orden de sus familias pobladmas (Donosti, 1928); 4) Armorial de linajes has20Í
  
  congados (Geografía del País vasco-navarro daiakoan argitaratua); 5) Oñacinos y Gamboinos. Rol de banderizos (Donosti,
  1930); 6) Ilustraciones Genealógicas de los linajes bascongados
  contenidos en «Las Grandezas de España)), compuestas fof
  Esteban de Garibay (RIEV, 1908-1912, ta J. Kerexeta'ren Diccionario onomástico y heráldico vasco (Bilbao,. 1970) dalakoan
  geigarri bezela).
  Liburu auetan aipamen berezia merezi digu Viejos textos
  deritzanak. Iru zati dauzka lan orrek: a) oiñaztar eta ganboatarren arteko liskarrak ziraia-ta mamitu ziran kanta zarrak; b)
  illeta eresiak, garai artan ñdakoren bat goratzeko egiñak, eta
  3) gerta kantak. Nundik jaso zituen? Garibai'ren lanetatik,
  Ibarguen'en kroniketatilr eta Puerto de Hernani ta Floranes'en
  edesti-idatzietatik. A. Viliasante'k onela: «Gerra jaunak lan
  onekin mesede ikaragarria egin die bai izkuntza kondairari bai
  euskal literaturari. Begi aurrean jartzen dizkigu geure aurretikoen bizi-laukiakj baita olerkari, eleberri egille ta antzekoai goiargi iturri izan ditezken gaiak txairoki azaldu erew.
  Mogel eta Humboldt doixtarrak beren garaian argitu zuten
  Lelo'ren kantu, esate baterako, luze ta sakon aztertzen digu
  J. K. Gerra'k. Kantu au baliteke aurretiko aiek zioten bezin
  zarra ez izatea, baiña Gerra'k dionez, bizkaitar batek, Txanton
  Bedia'k bíribildua dugu gudu-abesti ori; lan osoak, bada, Bizkai'ko izkelgi usaia ta jasa du. Onela Gerra'k: «Liburuai eta
  iztegiai begira naikua Ian egin ditut alper-alper» (Itzaldiak, 128
  orrialde).
  Ipuiaren asiera ta zeaztasunak poliki adierazten dizkigu.
  Troia'tik garailari biurtu zan Agamenon'n kondaira edestu ondoren, au dio: «Kontu guzi oiek Italia'n zabal eta sarri aitatzen
  ziradenean, ibilli zan toki aietan, eta Alemania'n eta Flandes'en
  ere bai Arraua'ko zaldun pizkor bat: Txanton Bedia, Zirarrusta'ko nagusiya. Karlos V'garren enperadoaren morroya zan,
  eta oso maitatua. Eskutitz batean Erregek deitzen dio bere morroi leyai eta maitatua. Orrek, nere ustez, euskerara biurtu nai
  
  izan zuan Agamenon'en kondaira eta otu zitzaion esatea Lelo
  zala euskaldunen gudalari azkar bat, aide-nagusien buru, eta
  erromarren aurka gudan ari zan bitartean bere emazte Tota
  adiskidetu zala Zara deitzen zan gazte batekin, onek Lelo gudatik etorri zanean il zuala Lelo, eta euskaldunak naigabeturik
  bota 2Ítuztela erritik kanpora arrika Tota eta Zara, eta Lelo'ren
  izenak beti-betiko iraun zezan erabaki zutela kanta guzien asieran aipatutzea bere eriotza negargarriya. Ortarako itz banakatuak bere asmoaren erara maneatu zituan. Ala geratu zan euskerazko kanta zarra euskaritxoa guztiz eraldatua. Eta onen ondoren asmatu zun eta jarri zun bere egilleak Kantabriarren
  kantua» (Loe. cit. 124 orr.). Lan garrantzitsua.
  -ikusi dezakegunez, lirainki idazten zuen bere
  asaben naintzairan ere. Eta gisa orretan dauzka bi lan beiñikbein: 1) Ama Birjiña Aranzazukoaren Kondaira (Donostia,
  1890). 34 orrialde. Azkue'k ere argitaldu zion «Euskalzale»
  (1899, 14, 19, 35, 56, 59 ta 71 orr.) aldizkarian. Donostiko Lore-Jokuetan sariztatu zioten lan au; 2) Arrasateko dragoia (Euskalzale, 1897, 90-99 orr.). Lan polita; 3) Gure Olerki zar-zarrak (Euskal Esnalea'ren Itzaldiak, 1922).
  «Euskal-Erria»-n, «Euskalzale»-n, RIEVen eta «Euskalerriaren Alde»-n datoz batez ere Gerra'ren idazlanak. Ba-ditu
  poesiak ere.
  J. K. Gerra'ren euskera nolakoa zan jakin dezazun, irakur
  ondorengo txatala. Ipui zarrak. Arrasateko dragoia dalakotik artutakoa: «Santxo Abarka napartarren Errege eta Gipuzkoako
  Jaun zan aldietatik ezaguna zan Arrasate: erri aberatsa, biztanle langillez betea; almendun-ormaz gogor barrutitua eta gaztelu
  garratz batekin ondo gordea; orduan Leintz-ko ibar guztiaren
  buru. Bere inguruko lurrak estaltzen zituen meatz ugariak, bere
  mendietako agor-ola eta erreka basterretako ola-masukarietan
  burdin eta galtzaidu biurtzen ziradenak, eman zioten beste aldamenetako erri guztien gaiñ nagusitasun egiazkoa. Au da, la
  naren bidez, besoen indarrakin, bekokien izerdiaz eta buruko
  zentzuna pizkortuaz, nobleki irabazten dan ondasuna. Jainkoak
  bedeinkatzen du, egiñik ondasun ori lana bezin iraunkorra.
  Orregatik zintzoen etxeak, gauza gitxireldn bada ere, beti txutik ikusiko dira. Nagienak berriz eroriko dira ezereztasunean»
  (Euskalzale, 1897, 90 orr.).
  (Ikus Euskalzale, 1897, 90 ta 99 orr., ta 1899, 14 ta abar; J. Urkixo,
  RIEV, XV, 380 orr.; Itzaldiak, 1922, 111 orr.; L. Mitxelena ta A. Rodríguez Herrero, BAP, 1959, 371 orr.; L. Mitxelena, Textos arcaicos
  vascos, 66 orrialdetik aurrera; L. Villasante, HLV, 355 orr.; G. Mujika, Juan Carlos Guerra, «Euzkadi» egunerokoan; S. Onaindia,
  MEOE, 403 orr.: Euskera, 1953, 35 orr.; Auñamendi Literatura, III,
  233 orr.).
  
  19.-JOSE MANUEL LUXANBIQ «TXIRRITA»
  (1860-1936)
  Bertsolari askoren aita bezela dugun ezkero, merezi du Txirrika'k aipamen goxo bat. Ernani'n, Urumea ibaiaren sakonean
  datzan Latze baserrian jaioa zan, 1860-8-14'an. Ementxe bizi
  izan zan amairu bat urterarte. Zazpi neba-arreba ziran. Geroago, Errenteri aldeko Txirrita baserrira joan zan bizi izaten famili osoa. Etxe ortatik datorkio ospetsu egin zuen izena,
  Etzan orduan nolanaiko basetxea. Aita Zabaia'k onan: «Txirrita antziñako baserria da. Baserria ez ezik, antziñako jauregi
  zarra ere bai. Zabala ta aundia da, eta euskaldun etxe bezela,
  guztizko tankera jatorrekoa. Lendabizi bere egutera aideko alderdia agertzen da. Alderdi ontan bi arkuzko ate dauzka, bata
  dana borobiiia, bestea puntaduna. Oien gañean alde batetik besterañoj etxeari aurre guztia artzen dion balkoia^ bere zurezko
  baranda zarrarekin. Baikoi-peko pareta guztia arrizkoa da, goikoa berriz ladrilluz ta abe zarrez egiña. Goien, tellatuaren ertzaren parean uxoentzako zuloak ageri dira. Ipar aidean, atzeko
  aldean, beste arkuzko atea du, ta San Markos aidean ere bes
  tea. Barrenean berriz, ukullu zabala, jiran saeta-zulo bat edo
  beste duela, mandioa, ta ontan tolarea. Ederra da, batez ere,
  balkoitik ageri dana: inguru guztian berdez jantzitako muñoak.
  Aietan an ta emen baserriak. Ta atzean mendiak: Aiako Arria,
  Urkabe, Bianditz, Landerbaso, Aldurako gaña...» (Auspoa, 1819, 22 orr.).
  Baserri ontan lan egin zuen Txirrita'k luzaro xamar; baiña
  egun batean nekazaritza utzi ta argintzan asi zan. Toki askotan
  ibilli zan: Donostia'n, Bilbao'n, Zaragoza'n, Frantzia'n.. . Eta
  ibilliz asko ikasten baita, makiña bat mañaz jabetu zan bizimodu berri ortan. Ortik piztu zitzaion, ain zuzen, berezkoa
  zuen bertso-indarra. Mutil zarra zan, eta ezkongai izate onek
  aukerako gaia egokitu zion par-algara ederrak ainbati eragiteko.
  1897'an ots aundiko jaiak ospatu ziran Oiartzun'en, uztaillaren 3'tik 7'ra bitartean. Bertso-saioan Pello Errota, EHzegí
  anaiak, Saiburu, Esteban Eiola, Artzaia, Lexo, Joakin Urbieta
  ta Txirrita ari izan ziran; azkenik. Txirrita ta Pello Errota geratu ziran txapeldun.
  Garai artako bertsolari geienen adiskide zan. Pello Mari
  Otaño'rekin berriz barru-barrukoa. Onek azkenengoz Ameriketara joateko, 1898-1-26'an, Pasaiko kaian ontzia artu 2uenean,
  an zan Txirrita ere, ta ari agur egiterakoan bota zituen bertsoak
  bai samurrak! Pello Errota, Gaztelu, Txintxua, Artzai Txikia,
  Saiburu, Erauskin, Pello Zabaleta, Prantzes-Txikia, Jose Bernardo, Telleri-Txiki, Elio ta olakoekin amaikatxo kopla ondu
  zizkigun.
  Gaia? Orduan, sagardotegi ugari zan Gipuzkoa'n eta Bizkaia'n, eta olakoetan abestu oi zitun, eztarria legun ta barnea
  dardar, bere biziko bertsoak. Arrasti, gau ta goiz osoafe eman
  oi. Zorrotza zan bere erara. Ona gertaera bat. Bein Ondarribi'ko
  sagardotegi baten aurkitzen zan bere lagunakin; bare bi ikusi
  zituzten aurrean, bata zuria ta bestea beltza. Sagardo-erronda
  egin zuten apustu, zein bate lenago eldu alako lekura: bera
  bare beltzaren alde ta lagunak zuriaren alde. Zer egin zion
  . ''^?
  213
  
  Txirrita'k bare beltzari ariñago egin zezan? Ur-tantoak bota
  aurretik, errezago irrixtatu zedin. Onek irabazi zuen. Eta Txirrita'k lagunen: «—^Baiña, ez al zenekiten bare zuria baiño
  motelagorik ezer ez dala?»,
  Gisa ontakoa zenun Txirrita, beti aoz-aozko bertsotan, ateraldi bikaiñez bere koplak oroitzen zituna. Gomutan dugu oraindik ere 1935-1-20'an Donostiko Kursaal antzokian ospatu zan
  Bertsolari-Eguna. Bertsolari auek artu zuten parte: Basarri (Zarauz), Zepai (Errexil), Txirrita (Alza), Txapel (Azpeiti), Lujanbio (Alza), Abarrategi (Bizkaia), Telleri-Txiki (Errenderi); Nekazabal (Zarauz), Sarasola (Antigua, Donosti), Mintegi (Ordizia), Erauskin (Ordizia), Kortatxo (Itziar), Zabaleta Pello
  (Errenderi), Zabaleta Juan (Errenderi), Sorozabal (Aiete),
  Etxeberria (Aiete) ta Uriarte (Bermeo). Basarri'ri eman zioten
  lenengo saria; baiña Txirrita'ren bertsoak ere goi-goi geratu
  ziran.
  Urrengo urtean berdin, 1936-l-l9'an, Bertsolarien eguna.
  ((Victoria Eugenia» antzokian ospatu zan. Bertsolari auek artu
  zuten esku: Zepai (Errexil), Dargaitz (Otsondo), Etxeberria
  (Andoain), Harriet (Aldude), Uztapide (Zestua), Lujanbio
  (Errenderi), Mutuberria (Eltzaburu), Txapel (Azpeiti), Iriarte
  (Irurita) ta Txirrita (Alza). Basarri'k zuzendu zuen saioa. Txirrita'ri eman zioten lenengo saria. (Yakintza, 1936, 20'garren
  zenbakia).
  1936-3-22'an, Errenderi'n, omenaldi ederra egiñik, makilla
  eman zioten. . Eta, azkenez, zaartua, Gaztelu-ene zeritzan Altza'ko baserri baten bere arreba gazteenakin bizi zala, Goizueta'ra bertsotan egiten zijoala gaixotu ta- 1936-6-3'an ü zan.
  (Ikus «Auspoa», 18-19, Txirrita, MEOE, orr., ta Gure Bertsolariak, 31 I orp.).
  
  ».~J05E GASFAft OREGl "^"7^^^
  Donostia'ko Artzai Ona deritzan elizan luzaro egon zan
  arimazai. Bere gisakoa omen zan, eta zaartxo zalarik, iñar-kirten
  bat erabilten zuen, diotenez, eusgarri bezela. Zeukan diru guztia gaur Donostiko eliz nagusi duguna jaso ta berriztatzeko eman
  ei zuen.
  Euskaltzale zan osoz oso, ta entzute ez gutxikoa. Ospe aundia edatu zuen Maria Kristina erregiñak Donostia'n; eta udaldietan, Aiete jauregian zegoela euskeraz ikasten asi zan, bertakoekin artu-emana izan nairik. Oregi apaizak eman zizkion ortarako bear zitun asi-orraziak. Bein batean, aipu danez, Oregi
  Astarloa zalea izan eta, Erregiñari esan omen zion: —«Gaur,
  
You have read 1 text from Basque literature.