Euskal Literature III - 12

1877, II, 17 orr. ta 1880, 248 ta 320 orr.; J. Urkixo, RIEV, 1912, 569
orr.; S. Mujika, Geografia P. V. N. Guipúzcoa, 724 orr.; Jose Iriart,
Euskalerriaren Alde, II, 749 orr.; S. Onaindia, MEOE, 363 orr.; N.
A. G., Euzko-Gogoa, 1956, 98 orr.; H. V. B., BAP, 1961, 99 orr.; A.
M, Labaien, Teatro Euskmo, II alea, 162 orr.; Auñamendi, Lzteratura,
II, 174 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliografía, I, 460 orr.).

6.-BIKTORIANO IRAOLA ARISTBGIETA
(1841-1919)
«Euskal Esnalea»-k Iraola'ren il berria ematerakoan, onela
idatzi zuen: «...Makiña bat ipui, izkirimiri ta gauza alai idatzita joan zaigu Iraola gizarajoa... Olerkiak idazten ere ederki
zekien. Emen bertan agertu ziran Euskalerriko txoriyak eta
beste asko. Idazti batzaldietan ere sari ugari irabazi zitun donostiar jator onek.. . Oso donostiarra zan Iraola, Donosti'ko
euskera zan berea; Donostia zarreko ipui ta gertaerak ederki
zekizkian; arrantzale, txardiñ-saltzalle, zeladore ta orrelakoak
ondo ezagutu zituan,,, Il da, il onen 19'garren egunean. Urte
asko zituan, bañan sendo ta tente zebillen oraindik».

Blzi-ZEAZTASUNAK.—Pasaí San Juan7en jaio zan 1841'an;
baiña Iraola gaztetxo zala Donosti'ra aldatu zan famili osoa, ta
Biktoriano'k ementxe igazi zuen bere bizitza guztia. Azpeiti'ko
alaba Katalin Alvarez'ekin ezkondu ta Legazpi kalean egon zan,
beiñola Pio Baroxa bizi izan zan etxean. Arri-idazkola edo litografia bat zeukan bere etxean eta, makiñak erabilteko, asto
bat moldatzen zizun tipirrika barruko aterpe larriñean. Udaletxeko kontzejal izan zan bein baiño geiagotan eta olako kargudun zala, gaur uri aldea edertzen duten millazka zugatzak
landatu zitezen eskatu zutenetariko bat Iraola duzu.
Gizakume men eta langillea. Eguneroko jardunari berea
eman ondoren, idazteari oratzen zion guztiz jorantsu: litografi ta idatzi zeregiñean atertu gabe il arteraiño ari izan zitzaizun. Etzan bezuza ta erregalu zale. «San Tomasetan edo, iñor
erregaluekin etortzen bazan, bera etxean bazan, ateondora joan,
etorritakoari ostikoa eman ta eskalletan bera bialtzen zun bere
erregalu ta guzi». Ez omen zan egurasten ibilten, alper-ontzitzat ar etzezaten. Bein, 1899'an, Paris'era joan zan ango Erakusketa ikustera, ta globo batean igo ei zan.
Gorputzez lodi ta altua zan. Urte askorekin ere, sendo ta
tente zebillena. Donostia'n il zan, azkenez, 1919-9-19'an.
EUSKAL IDAZLE,—Idazlari ugaria duzu. Lanak argitaratzean, bere izen-abizenak ez-ezik, Txuri ta Sei izengoitiak ere
erabilten zitun. 1880'tik asi zan Iruña'ko Revista Euskará'rí
idazten; errez, alai ta errikoi beti. Berein gai ta gauza urratu
zitun bertsoz ta itz askatuan, baiña par-eragitekoak zitzaizkion
begikoen. Orduko aldizkari danetan agiri dira bere lanak : «Euskalzale»-nj «Ibaizabal»-en5 «Euskal-Erria»-n, «Euskal-Esnalea»-n, «Euskalerriaren Alde»-n, «Baserritarra» ta olakoetan;
Buenos Aires'ko «La Baskonia» bera ere Iraola'ren izkirimiri,
ipui ta bertsoz baterik dago.
Irutan banandu ditzakegu aren lanak: a) Kontuak; b) Olerkiak, eta d) Teatru-xatiak.

le

a) Kontuak.—«Auspoa» bertso-bildumak (1962) ager-azi
zuen B. Iraola'ren Oroitzak eta beste ipui asko. 27 ipui dira
guztiz, eta 1906'tik 1908'ra Donostia'n atera zan «Baserritarra» aidizkaritik artuta daude denak. Onela dasa sarreran: «Ipuiak ere asmatu oi zitun. Par-eragitekoak denak edo geienak. Artara zun bere joera. Emengo denak ere alakoal; dira».
Ementxe jarri genitzake, baita, aren izkirimiri sail aderra
ere, ateraldi zorrotz eta beste milla gauza alaiekin. Ona Katea
deritzaion igarkizuna, polito biribilduta:
Igarkizun guzia
ezta ez, aria,
ezta kordela, soka,
ezta listaría,
baña katea dala
somatzen banazu,
orduantxean ederki
amolatu (?) nazu.
b) Olerkiak.—Iraola'ren olerki asko dauzkagu garai artako
agerkarietan. Batzuk baiño ez aipatzeko, ona «Euskalzale»-n
eta «Ibaizabal»-en datozenak. Euskalzale (1898-1899): Nekazaria, ogei aapaldiko lana, 1898'garren urtean Zestua'n ospatu
ziren euskal festetan 80 pezeta ta bitezarra (diploma) irabazi
zituna; Ama baten negawa —geroago Buenos Aires'ko «La
Baskonía»-n ere azaldua— 80 makur ta bitezarra Zumarraga'n
(1899) irabazitako rnoldaera. Ibaizabal (1902-03): «arrantzalea»,
«Kejak», «Dendan»; «Konsejari on bat», «Nexka ta periak»,
«Lore lotsati bati», «Nere kabien oñean», «Itsasoan», «Bide
onez», «Ala ote da?», «Nere txakurra», «Bapo ziok!», «Sardiñ saltzallia», «Utsa», «Anjelatxo», «Aritzaldeko alaba», «Elurtea», «Ama aurrari siaskan luak artzen», «Amaren naitasuna»,
«Gipuzkoatarren eta Erromakoen antziñako kondaira», «Uso
gaxoa!», «Aita semiak», «Erretxinola», «Gaisuak!», «Amatití»,
«Ama baten penak», «Juana eta Martin», «G».

!»•

Olerki liburu bat atera zuen: Kontuchoak (Donosti, 1886).
187 orrialde.
d) Teatru-zatiak.—Landa ontan ere saiatu zitzaizun, Izomeriak, zarzuelak eta bakar-izketa xaluak osoturik : «guziak
alaiak, far-eragitekoak, joxemaitarren izaera agertuaz».
1) Komeriak: a) Ardita beti ardit (Donosti, 1884), Pelayo
Castillo'ren «El que nace para ochavo...» euskeraz jarrita,
1884'an San Martin jaiak zirala-ta Iruña'n egiñiko batzaldian
sariztatua ta 1889-12-26'an lenbizikoz aurkeztua; b) Petra xardiñ saltzallia (Euskal-Erria, 1888), 1886'an Sarriegi'ren musikarekin Donostiko Teatro Printzipdean !en-aldiz emana; d)
Txomin Donostiyan (1892), D. N. Luzuriaga'k eresitua; e)
Onenzaro gaba (Donosti, 1894), 1882'ko donostiar euskal lorejokuetan sariztutako ekitaldi bateko antzerlua; f) Ergobiyan,
ekitaldi batekoa, 1902-12-2ran, Donostiko Teatru Printzipalean lenengoz jokatua; g) Karmen, gaztain saltzallea ta Zeladore baten estuasunak ekitaldi bateko jostailluak ere bereak ditu.
2) Zarzuelak.—a) Bi itxubak (Donosti, 1884), bertsotan,
A. Barbieri'ren musikarekin; erderatik itzuliaz b) Pasayan,
1888'ko euskal jaietan saritua ta Raimundo Sarriegi'ren musikaz, Donostia'n, lotazillaren 26'an, lendabizilzo aldiz emana; d)
Leokadia (Donosti, 1891), erderatik euskeratua, D. N. Luzuriaga'ren musikarelun; e) Gabonetan, «Euskalzale»-k sariztatua
3) Bakar-izketak.—a) Joxemaritarrak; b) Xordo (EuskalErria, 1890), 1889-12-26'an Donostiko Teatru Printzipalean
lenengoz antzeztua; d) Pulpuba, Donostiko Lore-Jokuetan,
1892'an saria eraman zuena; e) Ixkiña Mutrikun (Donosti,
1909); f) Txokolo; g) Xardinak.. .
IRITZIAK.—^Ezin dezakegu iñolaz ere ukatu idazlari jatorra
dugunik. Ba-dute piperra Iraola'ren ipxii, bakar-izketa, antzerki
ta olerkiak. Nabarmena dugu olerkien artean Euskalerriko choñyak izenburuarekin «Euskal Esnalea»-n, 1912-1914, txori ba
koitzari eskeiñitako bertsoak. Auek kantatzen dizkizu: «Erretchinola», «Txiua», «Pintxana», «Txantxangoma», «Martin
arrantzalia», «Mika», «Irrairra», «Txepetxa», «Enada», «Txirita», «Sosua», «Txoka», «Txiniskla», «Gurita», «Bordoia»,
«Iskiñosua», «Tariña», «Pirripiyua», «Lar txoria», «Pareta txoria»^ «Ontza», «Kukuba», «Belia», «Karnaba». Poliki osotuak
dauzkazu.
Gregorio Mujika'k (Euzkadi, egunerokoan, 1920-11-10) au
diosku: «Nolabait Bilintx'en gogoaren jarraitzaille izan genduan». Eta nik beiñola idatzi nizun: «Goi-goikoak izan ez arren
be, atsegiñez irakurri oi ditugu, olako zirrada gozo-eztia nabaituaz biotz barrenean». Eta gaur orrezaz gaiñera esango nuke
B. Iraola'k, neurtitz askotan beiñik-bein, gure Arrese-Beitia
ctxandiotarraren antza duela.
(Ikus J. Vinson, Essai d'une Bibl. Busque, II, 634, 637 ta 651 orr.;
G. Sorarrain, Catálogo... ta zenlDakietan; Euskal Esnalea,
1919, 192 orr.; Euzkadi egunerokoa, 1920-11-20; S. Onaindia, AlEOE,
798 orr.; G. Garriga, Bol. Amer. E. V., 1960, 96 ta 140 orr.; Auspoa,
9 alea; A. M. Labaien, Teatro Euskara, Donosti, 1965, I, 44 orr. ta
II, 169 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 236 orr.).

7.-KAIETANO SANTXEZ IRURE (. .. •1916)
Ez da idazle makala. Aren egunetan ere, euskerak iraungo
ba'zuen, idaz-lanari lotu bearra zitzaien orduko euskaltzaleai, ta
Donostiko ta Bilbao'ko aldizkarietan jartzen dizkigu Irure'k
bere bertsozko ta itz-lauzko lanak. Ezelan ere ezin ixil-azi al
izan zuen sorterri miña, ta luma erabilliz utsitu zigun bere
biotzondoa, esku trebez biurrituaz bertso-zerrenda apaiñak. Donostia'n bizi izan zan; baita il ere 1916-8-24'an.
Orduko aldizkari geienetan idatzi zuen, ta lan asko idatzi
ere; au da: «Euskal-Erria»-n (1904-1915), «Baserritarra» zeritzanean, «Euskalzale»-n, «Ibaizabal»-en, Buenos Aires'ko «La

Baskonia'n... «Euskal Lore-Joku ta jaietara ere lan auek beintzat
bialdu zitun: Zumaia (19íXl), Aiton bat eta ni; Oñati (1902),
Nere ametsak; Elgoibar (1907X Gure mendiyak; Donosti (1912)
Doakabeak, eta abar. Berea du:
Ama euskera berdindutzeko
eztezu beste izkuntzik,
Ama euskera orain artian
dago guzien ganetik;
ondoretikan ibilli arren
etsai asko aspalditik,
beti onela bizituko da
etsaiari gogor eiñik.
Teatru-lan bat ere eratu zuen: Azken beltza. Zati bateko
eres-antzerkia, melodrama; Donostiko Udaletxeak 1915'an antola zuen batzaldian saritua ta lenengo aldiz Donostiako Teatru Zarrean 1917-12-21'an antzeztutakoa.
Ba-zuen trebetasuna bertsuak gatz-pikorrez txipriztatzeko.
«Euskai-Erria»-n dator Rosario Artola'ren olerki bat Kaietako S. Irure'ri eskindua.
(Ikus J. Vinson, Essai d'une Bibl. Busque, II, 804 orr.; Euskalzale,
1899, 363 orr.; Ibaizabal, 1902, 4'garren geia, 2 orr.; Euskal Esnalea,
1916,227 orr.; G. Garriga, Bol. Amer. E. V., 1950, 127 orr.; S. Onaindia, MEOE, 784 orr.; A. M. Labaien, Teatro Euskaro, II, 170 orr.;
Auñamendi, Literatura, II, 191 orr.).

8.-PEDRO MIGEL URRUZUNQ SALEGI (1844-1923)
Euskaltzale kementsu onen eriotz ostean, au zioan Jesus'en
Biotzaren Deya'k: «Gure Pedro Aükel jaun agurgarria ta onona il zaigu. Jainkoak ala nai, ta bizitza onen betebearrak ondo
bete ondoren, joan zaigu: danok uste degun bezela, ludi zirzil

onetik, amairik ez daukan aberri gozoaruntz. Elgoibartarra zan
bera, ta bere jaioterriaren maitalle bikaña. Ia larogei urte bete
zituan, berrogei ta amar baño geiago apaiztasunean, gogo-lanketan, alde guzi ta bazterretan onbidea erakusten ekin zituan.
A ze sari ederra artu dun dagoneko! A zein gogozki laztandu
dun bere Jainkoak alako apaiz agurgarri ta ongille au! Elgoibar'ko elizburu edo parrokua izan zan aspaldian, baño zartu
zanean, Mendaro'ko mojatxuen ardura zeukala, bizi zan».
BIZITZAKO ZERNTQLAK. Elgoiliar'en jaio zan Urruzuno
l844-4-29'an, Arrabal kaleko llO'garren zenbakian. Bi gurasoak ere bertakoak ziran: Juan Bautista, errementaria, ta Manuela. Berdin aitaren aldeko aiton-amonalz ere, Migel Urruzuno ta Lorentza Kruzelegi, biak elgoibartarralz; amaren aldetik,
ordea, aitona, Prantzisko Salegi, Astigarribia'koa, ta amona, Josefa Antonia Mugertza, Elgoibar'koa. Pedro M. gaztetan nunbait Lesaka'n bizi izan zan, «bere ipui batzuk Naparroako erri
ori dute gerta-tokitzat».

1870'an apaiztu zan, eta aurrenik Elgoibar'ko eritegian daukagu gaxoak zaintzen, gero bertako eliz aundian arimen argitzaille; azkenez, Kilimon erreka ertzean Mendaro'ko Garagartza'n izan zuen zar eta gazteen ardura, «mutil eta neskatxen
aingeru izanik». Iriondo'tar Toribio'k Urruzuno'ren eztei egunean (1920-10-2'an) onela:
Ume-umetatikan
zure biotz dana
Jainkoari zendukan
oparo emana:
Elgoibar ta Lesaka'n
ezagun ziñana,
apaiz egiñik igo
ziñan Jesus'gana.

Berarekin artu-emana izan zuen elizgizon batek dio: «Apaiz
asko joaten giñan beragana mesede eskatzera, ta sekula etzigun
ukatzen. Musikan ere bazuan bere apiziotxoa. Eliz-kantak, gabon-agurrak eta beren bertsoetako laguntasuna, berak egiten
zituan. Mojatxoak asko maite zituan; baita auek ere bera. Auzoerrietako organistak ere, askotan joaten ziran Urruzunogana,
idazkien billa beren musikai jartzeko. Guziak lagun zituan. Etzegoan arentzat ez aberats eta ez pobrerik. Guziak berdiñak. Ta
euskaltzale bezela, sartzen zan bere etxetxoan, da iskribitzen
asten zan. Zenbat bertso ta zenbat ipui idatzi ote zuan! Makiña bat parre egiñalz gera aren lanekin. Ta dana euskeraz. Gutxi izango dira Don Pedro Migel ainbat lan gure euskeraren
alde egindakoak».
Garagartza'n Agustiñetan egon zan kapellau. Eta ementxe
zegoela osotu zitun batez ere bere ipuirik eta neurtitzik ederrenak. Bego esanik au ere: «Euskaldunen artean ez da oraindik
sortu Urruzuno apaiz jaunak, bañon ipui geiago asmatu ta argitaratu dunik». Norentzat idazten zitun? Jakintsuentzat ez,
ain 2uzen; baiña bere erritarrentzat. Iruña'n atera zan Urruzuno'ren ipui liburuaren argitaratzailleak onela dio aitzinsolasean: «Euskalzale, izkuntz garbi uts berri-zale bakarrik ba zera,
garbi esango dizut, ez natorrela zuregana. Akats asko, itz ezezagun gutxi neregan arkituko dituzu-ta. Zuk, euskera ikasle
aurreratua zeranak, jakintsuen izkuntza leun, txukun ta landua
bear dezu. Ni ez naiz malla ortara iristen. Nere aitak txukundu
ninduan bezelaxe nator. Ez diate pitxi sail billatu ta landurik
ezarri. Erreka bazterrean jaio, ta erreka inguruan dabiltzan nekazari, arotz, argin, ermentari, ijito ta beste ez ikasi guzien izkuntz samur, errezez jantzia nator. Oiek errez ezagutuko naute
beraz, ta beren kidekoeri bezela abegi ona egingo al diate...
Beste nere egikizuna da, euskaldun guzien artean irakurtzeko
zaletasuna piztea. Ortarako gauz errez ta atsegiñak bear dira
oraindik. Gauza zail ta landuaz aspertu ta nazkatu egiten baitira euskaldun geienak. Lotsagarria bada ere, egia ezin ukatu!»
1^

Egoki derizkiogUj izan ere, Urruzuno lakoxe idazleak ezagunazi nai izatea. Euskaldunok, beraz, zerbait zor diegu gisa ontako
gizaseme gurenai.
EUSKAL IDAZLE.—Aitortu dugu gorago: beste iñor ez dugula izan euskal alorrean Urruzuno'k aiña ipui —bertsoz ta
itz-lauz- mamitu duenik. Indar berezia omen zuen ipuiak asmatzeko, ta garai artako aldizkariak aren ipui ta olerkitxoz beterik dagoz: «Euskal-Erria», «Euskalzale», «Ibaizabal», «Euskal-Esnalea», «Baserritarra», «Jesus'en Biotzaren Deya», «Zeruko Argia», «Argia», ta abar. «Urruzuno», «P. M.», «Urzale» ta olakoak ziran bere, lanen azpian jartzen zitun izenabizenak. Ona lan oietako batzuk:

1) Meza Santua zer dan (Durango, 1915), Florentino Elosu'ren pentzura aterea. Martin Cochem'ek álemanez jarri ta
beste izkuntza batzuetara ere itzulitako liburua, Urruzuno'k
euskerara biurtu zuen.
2) Anima ondo damutua eternidadeko gauzak konsideratzen. «Zeruko argiya edo Ondo pentsatu!» berriya (Tolosa,
1921). Aita Baudranek atera zuena Urruzuno'k euskeraz.
3) Gramatika parda ta Pilosopia (Euskal Esnalea, 1921).
4) Urruzuno'tar P. M.'en Ipuiak (Iruña, 1930). Neketako
Ama Birjiñaren irarkolan. 147 orrialde. 49 ipui.
5) Euskalerritik zerura ia beste ipui batzuk (Auspoa liburutegiak, 1961). 144 orrialde. 14 ipui.
6) Iru ziri (ipui ta bertso) (Auspoa, 1965). 144 orriaide.
21 ipui. Jose Mari Etxaniz Urruzuno, gure apaiz idazlearen
illobaren itzaurrea dakar, ipuilariaren bizitzari buruz mojatxoak,
apaizak, sakristauak, baserritarrak, argiñak, ijitoak diotena azalduaz.
7) Ur-zale baten ipuiak (Auspoa, 1965). 129 orrialde. 19
ipui. «Ur-zale batek» izenpetu zitun lanok «Euskal-Erria» aldizkarian datoz, 1890 urteaz lendik. Au irakur dezakezu itzaurrean: «Urruzuno'ren asi-berri garaiko lanak dira, eta bai one
netakoak ere, gure ustetan. Eta ipui auek liburu onen erdi bat
aña osatzen duten ezkero, izengoiti orretaz baliatu gera ipui
sorta oni izena emateko».
8) Eliz-kantak {Ituna, 1904). 70 orrialde. Iruña'ko Eüz-Eoletin'ak (1905, 127 orr.) dioanez, liburuxka ontako kantarik
geienak. Pedro M. Urruzuno'renak dira. Ikus A Pérez Goiena,
Ensayo.. . IX, 511 orrialdean.
Urruzuno'ren lanak, izkera errikoian eta euskal umore bizibizian eginda daudelako, merezi lukete argitara ekartzea.
IRITZIAK,—Hntzuñ lenen Jesus'en Biotzaren Deya'ri: «Euskera ederki zerabillen nai zuenean. Baita noiz edo noiz errez
itz egin ere danoi zesana adierazi nai zienean! . . . Pedro Mikel
jaun ona zan, apaiz onenetarikoa, euskaldun bikaña, ta euskal
idazle argi oso ta mamitsua».
Antonio Arrue'k: «Urruzuno'k bere lan-egiñetan erabiltzen
zituan izkuntza ta idaztankera errikoi jatorrak ziran.. . Gaiñontzean, eta Euskal-umoreañ buruz, esan genezake oker aundirik gabe, Euskalerriak idazle gutxi izan ditula, oso gutxi ere,
Urruzuno'k bezala umore berezi ori beren lan-egiñetan irauli
dutenak : Mogel «Peru Abarka»-n, Domingo Agirre «Garoa»-n,
Bustintza ta... beste bat edo bi, geienaz».
G. Mujika'k: «Euskera errez, leguna du; mami atsegin,
gai labur, bixi ta alaiak guziak». Berriz ere: «Bere ipui, gertaera-esate, egi-antzeko gezurrezko asmaketa, ijito-kantu, senaremazteen alkarrizketa, ta... ta gañerakoak ez dira errez aztutzekoak» (Euskal Esnalea, 1930, ilbeltza, 21 orr.).
Aita L. Viiiasante'k: «Orrela dira Urruzuno'ren idatziak.
Euskera errez ernkoiak oso, askotan gai arrunt eta parre-eragilleak zutointzat arturik. Ots aundikoak egin zaizkigu ijitoeri buruz osotu zizkigunak. Baiña aldizkariaten zabaldutako lan aundi ortan, ba-dira erlijiozko lanak ere; esan dezakegu, beraz, ark

T9Í

nai zuena iritxi zuela, au da, erriak iralcurria izatea. Eta au lortu
zuen ark batez ere, erriaren izkuntzan eta menean zeuden eta
atsegin zitzaizkion gauzak ziralako»,
K. Etxenagusia'k: «Izlari ona ez baiña, sermoi-idazle bikaiña ei zan. Idazle lez, Ipuin-asmatzaille joria, ugaria: orduko euskal aldizkaririk geienetan argitaratu zituzan ipuiñok, «Auspoa
Liburutegiak» batu ta eskeiñi deuskuz barriro (nn. 5, 47, 51).
Erriarentzat egiten eban, eta orregaitik bere euskera ta joskera
oso ernkoi, bizi, argi ta aberatsak dira».
A. Irigarai'k: «Bidasotar izkelgiko esaerak eta itzak darabilzki Urruzuno'k, Lesaka'n bizi izan zan garaia oroituz bear
bada».
(Ikus Ir. Biotzaren deya, 1923, 156 orr.; Euskal Esnalea, 1923, 114
orr.; A. Mgarai, RIEV, 1931, 642 orr.; XJrruzuno'tar P. M.'en Ipuiak,
Iruña, 1930; S. Onaindia, MEOE, 418 orr.; L. Villasante, HLV, 323
orr.; Egan, 1957, 178 orr.; L. Mitxelena, HLV, 153 orr.; Auspoa, 5,
47 ta 51 zenbakiak; K. Etxenagusia, Euskal idazleen Lorategia, 158
orr.; Auñamendi, Literatura, l i , 283 orr.).

9.—^ANTERO DANIEL APAOLAZA ARANGUREN
(1845-1908)
Idazle ontaz San Martin'ek idatzi zigun beiñola: «Euskaldun izakera itzetan lander eta egiñetan eder egiazkoa bada, ez
gera erromantikutarakojaioakj ta gaitz zaigu ere ori irentsitzea.
Baiña, arritzekoa bada ere, gaurko idazle askok daramate erromantiku kutsua.. . Apaolaza, ordea, aurreratutako Barojatarra
genduan. Eta Barojak bezela, ukatu ezindako euskotar gogoa
zeraman bere barrenean txertaturik» {Auspoa, 8, 17 orr.).
BIZITZA.—UrretxuaTñ munduratu zan, 1845-1^3'an. Bere
gurasoak: aita. Antonio Maria urretxuarra ta ama, Maria Isabel,
Antzuola'koa. Botikariotzarako ikasi zuen Madrid'en, eta ango
Ikastetxe Nagusiko «Claustro de la Facultad de Farmacia»-k

eman zion titulua, 1869'an. Urrengo urte-guenean bere botika
jarri zuen Bergara'n; 1873-12-15'anj ordea, bertako alaba Felipa Azkarate Lizeta'rekin ezkondu 2an.
Iritziz ta ideiaz, garai artan ondo ikusiak etziran liberal oietakoa genduan. J. San Martin'ek: «Bere botikak liberalen biltoki fama omen zuan; an biltzen bait ziran erriko liberal inteletualak, ta ori ez zan fama ona orduango Bergaran». AundiMak oraindik indar asko bai zuten. Ta aundiki oiek, konserbadore bikain bezela, beti agertu izan dira lenari loturik». Antero,
beraz, aurrera egin nai zuenetarikoa zan.
Erriko agintaritzan ere sartua dugu. Naiz-ta agiririk aurkitu
ez, 1881-7-2'an Bergara bertako alkate izentatua izan zan. Baiña bere iritziak, edo-ta izakera zitai samarrekoa zalako, etzan
luzaro kargu ortan egon. J. San Martin'ek berriz ere: «Ez dakigu arritzekoa dan garai aretan liberal bat izatea erriko agin"
taritzan, baiña arritzen ez gaituana da idea oietako gizonak
agintaritzan asko ez irautea». Dana dala, urte orretan, zergaitik
ez dakigula, utzi bere Bergara'ko botika, utzi baita bere konsej altza —orrela agertzen da 1881-9-29'an-, eta botika ta guzti Antzuola'ra, bere amaren errira joan zitzaizun. Antxe, Antzuola'n il zan 1908-12-21'an.
EUSKAL LANA.-—Onela darrai J. San Martin'ek: «Antzuola'n bakardade aundian bizi izan zan Antero. Bere ideak orduango Bergara'n ez baziran ontzat artzen, Antzuola etzan izan
erri obeagoa. Berak jenio zitai xamarra omen zuan eta bere
emaztea ere ez omen zetorren zearo bat. Aurrerantzean etzuan
Anterok bere buruarentzat, eta batez ere bere gogoarentzat,
pakerik arkitu. Ingurukoak etzituzten bere ideak ongi ulertzen.
Baiña, bere bakardadea eztitze alde edo, zartzarora, literaturari ekin zion txolarte libreetan».
Bakartadea ona da, beti ere, lanari ekiteko. Apaolaza'k ondo
zekien euskeraz eta euskerazko lanak osatzeari eman zion. Gisa
ortan zertuak ditu ainbat lan jator eta itzulketa. Itzulien artean

19£

bat Patxiko Txewen, arenetik gaur ezagutzen dugun bat-bakarra. Beste guztiak, liberalkeriz loituak ziralako edo, Antero il
zanean, erre egin zizkioten bere senideak. Lan oietatik asko
bertsoz egiñak ziran, antza.
Zer dugu Patxiko Txerren (Bergara, 1890) au? Trueba'ren
«El Judas de la casa» euskeraz. Naiko irakurria; geroztik ere
bost argitalpen ezagutu izan ditu. Itzulpen onek ba-du bere
edertasuna; tokiz aldatzen zitun gertaerak, Galdames ta inguruak barik Antzuola aideak agerleku egiñik. Gertaerak, gaiñera,
laburtu egin zizkigun, «prosa arinduz, baiña gaia laburtu gabe».
Trueba'ren idazkera astun xamarra zerizkion eta berak «eralgiz
kendu zion zaia». Eta eibartar idazle aitatuak: «Itzultzaille batek orretarako eskubiderik ez badu ere, «El Judas de la Casa»-kj
Apaolaza-gandik atera zanean asko irabazi zualakotzat gaude.
Jatorrizko bera baiño obea da irakurtzeko» (Ibidem, 17 orr.).
Bost argitalpen ezagutu ditu; 1) Bergara, 1890, Juan Lo
pez'en etxean; 2) Ibaizabal, 1903, 60 gela, 3 orr.; 3) Irun,
1915, J. Diaz'enean; 4) Donostia, 1917, Martin, Mena y
'ren irarkolan, «Euskal Esnalea»-ren separata bezela; eta
5) Auspoa, 1962, 8'garren zenbakian. Alikel Arrutza euskaltzaiñak ere itzuli zuen, Etxe-kalte (Bilbao, 1934) izenez Verdes
Atxirika'ren irarguan argitara emana.
Esaera politak ditu, erriaren agotik jasoak; izkuntza apartekoa du, literaturarako guztiz jatorra. Azkue zanak lau bider aitatzen du bere «Morfologia»-n.
(Ikus Azkue, Morfología, 1923, 809 orr.; J. San Martin, Auspoa,
8, 9-19 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 164 orr.).

10.-ALFONSO MAIUA ZABALA ETXEBERRIA
(1847-1919)
«Benetako euskaltzalea zan —dio Euskal Esnaleak, Zabala'ren il berria iragartzerakoan-. Urteak gogo beroenak ere

m

oztu ta indar aundienak ere makaltzen dituzte, ta Zabala jaunak, zarra zalalw, etzeukan orain laneralzo bere gaztearoko kemen eta indarrik. Gogoz, ordea, biotzez, egi-egizko euskaltzalea zan orain ere. Zartzean lan-gaietan gazteai toki egin zien;
gogoz, beti bezela, aurrekoen artean zijoan» (1919, 278 orr.).
BlzrTZA-PUSKETAK.^Ezldoga'n j5o zan lg47-l-24'an.
Ataundarra zan bere aita Pedro Manuel, eta Zegama'koa bere
ama Josefa Antonia. Aitaren aidetiko aitonak; Frantzisko IñaziOj Ezkioga'n jaio ta Ataun'en bizi izana, ta Maria Santos Aranburu, Ezkioga'ko alaba. Amaren aldekoak auek ziran: Andres
ta Maria Fermina Berasategi, biak zegamarrak. Alfonso Maria'ren gurasoak Zegama'ra joan ziran bizi izaten.
Gazterik sortu zitzaion eleiz-deia, ta Gazteiz'en burutu atun apaiz-eskolak. Biurrikeri asko egiña omen dugu apaiz-gai
zalarik. Esate baterako, ezin etsi iñolaz ere Zegama'ko jaietan
errira gabe, ta, bein, ikastetxea utzi, kalera irten eta, dirurik ez
bait zuen, kalean txakur-kume bat galtzarpean artu, saldu ta
txanpon aiekin bultzikoa ordaindurilz, errira etorri omen zan.
Amak laster bialdu ei zuen berriz ere etorri zan bidetik.
Azkenengo gerratean karlistetan ibiili zan kapillau, «txapel
txuri» ta «gizon bikain». Apaiztu ta bertatik Ondarrabi'ra bialdu zuten; gero Zegama'ra erretore. An aldikada bat egin ostean,
Donostiko Artzai Onaren elizara etorri zan laguntzaille, ta azkenez, 1901'an, Ernani'ra erretore. Ementxe il zan 1919-8ll'an, gabeko amaiketan, garnu-odolez. «Zenbat jaiotze, ezkontza eta eriotz idatzi ote zitun Emani'ko elizako agiri-liburuetan,
Jaxmgoikoak bakarrik daki. Bere eskuz idatziak daude danak,
iya bere eriotzako eguna arte» (Auspoa, 16, 22 orr.).
Euskal sua zeraman barrenean, eta egon zan erri guztietako
zerbait daukate aren idaz-lanak. Ondarrabi'n Guadalupe'ko
Amaren kondaira moldatu zuen. Zegama'ko izkera darabii ipuiñetan batez ere. Donostiko integrista gazteriak eskatuta edo

«zer aurkeztua izan zezan egiñak» ditu bost-sei komeri. Maiz
egin bear izan zun epai-maiko ere, Kanpion, Manterola, Otaegi
ta olakoakin.
EtJSKAL LANA.—Guda iskanbillak ito ziranean, laster asi
zan euskeraz idazten: 1880'tik aurrera agertzen dira bere lanak Donostiko «Euskal-Errias-n. Eta itz-lauz moldatu zitun
bere kondaira, ipui ta komeriak.
1) Ondarrabi-ko Ama Guadalupekoaren kondaira (EuskalErria, 1884). Ziilarrezko luma batekin sariztatua izan zan
1883'an Donostiko Lore-Jokuak antolatu ta Ondarrabi urian
egin zan idatzi-batzaldian; urrengo urtean, 1885'an, Tolosa'n
berriz argitaldu zuten: 103 orrialde. Geroago, Azkue zanak ere
-argitara eman zuen Euskalzale-n (1899, 281 orr.). 2) Ipuiak.
Ipui asko urkuldu zitun. Umore-sail bat zeukan Euskal-Erria'k,
lenengo urteetan baitik bat, izen onekin bataiatua: «Neguko
arratsetan su ondoan kotnu-kontari». Atal orretantxe idazten
zuen Zabala'k, aldarte oneko. Gabon gau bat lanarekin saria eskuratu zuen 1887'n Donostia'n jaitu ziren Lore-jokuetan. Badu
Goierriko usaia.
3) Komeriak. Euskal Esnalea'k: «Beste idazlan guziak
baño obeto, antzerkiak egiten zituan Zabala jaunak. Erreztasun
aundia zeukan ortarako, ta berez, indarrik gabe, ateratzen zitzaizkion burutik. Alaiak, atsegiñak, parreragilleak dira antzerki
guziak.. .; or dabiltz erriz erri».
Ona batzuk: a) Apari merke, atal bateko komeria, Donostiko
gazteri integristari eskeiñia ta bertan, 1911-1-6'an lenaldiz antzeztua; b) Periyaren zalapartak, au ere integrista gazteriari eskeiñia ta bertan 1911-12-17'an aurrenik emana; d) Jauregierroíaifeo astoa. Bakar izketa (Donosti, 1912); integrista gazteen^
tzat idatzi ta 1912-1-21'an lenengoz egiña; e) Urruti-izketa
(Donosti, 1918); f) Melitona'ren bi senarrak (Donosti, 1918);
azkenengo irurok Euskal Esnalea'k atera zitun.

Bera ere integrista bait-zan, alderdi oietakoek Donosti'n
zeukaten talde azi xamarraren atsegiñerako egin zitun komeri auek ba-dute, egia esateko, gatza ta piperra, gazterik osotu
zizkigun ipui ta irakurgaitxoai ezer kendu gaberikan. Erritar ta
bizkor ustu zizun noiznarik bere barren erosko ta josta-galea.
(Ikus J. Vínson, Essai d'une Bibl. Basque, II, 639 orr.; Euskalzale,
1899, 281 ta abar; Euskal Esnalea, 1919, 278 orr.; G. Garriga, Bol.
Amer. E. V., 1958, 95 ta 1961, 38 orr.; Auspoa, 16, g orr.; A. M. Labaien, Teatro ..., II, 181, orr.; N. Kortazar, Cien autores vascos, 45
orr.).

11,—^PIO EDUARDO MORTARA (1851-1940)
Aita laterandar urduri au Bolonia'ko seme genduan, an bait
zan argitara etorri 1851-8-27'an. Sendiz judutar zan; baiña,
aur txiki zalarik, il arriskuan aurkitzen zala-ta, etxeko neskameak bataiatu zuen ixillean. Gurasoak etzuten ori ondo artu ta
Pio iX'garren Aita Santuak babespean zuela, aunditu zanean
laterandarren komentura bialdu zuten. 1867'garren urtea zan,
eta eliz-ikasketak bukatu ostean 1872-12-20'an apaiz-ordena
artu zuen.
Orduko goraberak zirala-ta, eramankizun aimdia bear izan
zuen bizitzako garraztasunari arpegi egiteko: gurasoak eta gobernuak gerra gordiña leporatu zioten luzaroan: Italia'tik eta
Frantzia'tik bota egin zuten. Ordun Espaiña'ra zuzendu zan
bi lagun italiarrekin, eta beti gogotsu Otúclana, Kadiz'ko probintzian jaso zuten beren bizitegia, San Telmo izenez. Ondoren
Euskalerrira etorri ziran eta an-or ta emen aztetxe (nobiziadu)
bat eraikitzeko leku egoki billa alegiñak egin ondoren, Gazteiz'ko gotzaiñak eskeiñita Oñati'ko Seminario txikia eramaten asi
ziran, bertoko Ikastetxe ospetsuan noski. Laster ugaldu ziran
ikasleak: geroago Gazteiz'ko gotzai izandako Mateo Muxika
Urrestarazu jaunak ere ementxe ikasi zuen.

Urteak joan urteak etorri, beren komentua ta eliza eiiki
gura-ta, ortarako bearrezko ziran urratsak ematen asi ziran;
eta gogotik lan egiñaz. Aita Mortara'k batez ere, 1891'rako etxe
ta elizaren jabe biurtu ziran. Apaiz ikastetxe txikia Gazteiz'era
aldatu zuen Piérola gotzaiak, eta Oñati'ko gaztetxoak eskola
gabe gelditu ez zitezen, aurreko mendearen azken amar urteetan laterandar prailleak izan zuten erriko eskolen ardurea. Oneri
buruz irakur Osa'tar Eusebio'k dioskuna; «Pio IX-garren Aita
Santuak bere zaipean artzean bere izena ezarri zion judutar
ume bat izan zen Oñati-ra bidea artu eta emen laterandar kanonigoen oiñarriak ezarri zituena. Judutar arek euskeraz ederki ikasi zuan iru illabetean eta euskerazko itzaldiak barra barra