Euskal Literature III - 11

Total number of words is 3613
Total number of unique words is 2031
26.2 of words are in the 2000 most common words
36.0 of words are in the 5000 most common words
42.9 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
(1902-1903), sarri samar, eta beti gatz-ozpiñez gaiñezka. Bermeo'ko izparkari lez genuen, ango goraberak, alkar arteko liskarrak, auteskundeetako otz-erakusteak, garbantzu-errikoen muturkak, ots, «Enbidiako arkea sekula bete bagea» euskai esakunaren birako berriak, zeatz eta ederld batu ta eioak bialtzen zituna. (Ikus Ibaizabal, 1302, irugarren geia, 3 orr.).
7) Eusquerasco doctriñe otsaindigoago (Bilbao, 1849).
8) Exercicio santua errecetaco Calvarioco (Bilbao, 1849).
10) Marijaren vijotz garbijaren cofradija pecaíarijac...
11) Jesucristo gure Jaunac gizonaren eraste edo redenci(Bilbao, 1854).
noiagaili... (Bilbao, 1854).
12) Doctrina cristiana en el vascuence de Llodio (Londres,
1858). 81 orriaide.
13) Gurutzietaco icustamenac, eusquerazco vmba neurtubetan R. E. Durangecuac ipiñita (Gazteiz, 1864).
14) Comunio Ordantzallea (Gazteiz, 1869). 29 orrialde.
15) Eguiquera onerazcoac gorde ta gueituteco mistñoe
santuen frutua (Bilbao, 1885). 96 orrialde.
16) Confesinoco ta comuninoco sacramentu santuac ondo
prestauric artuteco erregu eta arguibideac (1891). 464 orriaide.
17) San Antonio Urquiolacuari bederatzi urruna (Durango, 1896). 40 orriaide.
18) Jesusen Biotz guztiz doatsua (Durango, 1883). 68
orriaide.

30.—^EGUNEROKO ETA ALDIZKARIAK
Garai onetan euskal amasa gorde ta bultz-eragin zioten eguneroko ta aldizkariak aipatzea ere eder zaigu. Ona sail bat, Bizkai aldekoak bereziki.
-El Bascongado (Bilbao, 1813-14). Kandido Pérez Prieto'k
sortu ra zuzendua.
—Ariel (Baiona, 1844-52). Txaho'k zuzendua.
—El Lirio (Gazteiz, 1845). R. Ortiz de Zarate'k arteztua.
—Revista Vascongada (Gazteiz, 1847). Erti ta jaintzazko
aldizkaria. Bi ale.
—Irurac Bat (Bilbao, 1850-1882). Egunerokoa.
—El Eco Vascongado (Bilbao, 1861) Egunerokoa.
—Laurac Bat (Bilbao, 1873). Errepubiikanuen egunerokoa
- El Nocticiero Bilbaíno (Bilbao, 1875, 1936). Manuel
Etxebarria Torres'ek sortua.
—El Lau-buru (Bilbao, 1877).
-Revista Euskara (Iruña, 1878-1883).
—Fedeco propagacioneco urtecaria (Baiona, 1877), urte askotan iraun zuena.
—Beti bat (Bilbao, 1880-83).
-Le Journal de Saint-Jean de-Luz (Baiona, 1881). Udaran
aseerokoa ta bi illetik beingoa bestetan.
—Batasuna (Bilbao, 1880-83). Karlisten egunerokoa.
—Revue de Basses Pyrénées et des Landes (Paris, 1883).
Euskeraz, bearnesez, gaskoiñez eta frantsesez.
—Baiona'ko La Revue, La Nivelle ta Le Pays Basque
(1883).
—El Basco (Bilbao, 1884-1898). Katolikuen egunerokoa.
—Laurdk-hat (Buenos Aires, 1884).
- El Aurrera (Bilbao, 1885). Karlisten egunerokoa.
-El Diario Bascongado (Bilbao, 1890); «La Unión Bascongada»-ren ordez atera zuten.

—El Diario de San Sebastián (Donosti, 1873-1887). Zuzendari: Jose Manterola.
—Apis (Bilbao, 1888).
—El Diario de Bilbao (Bilbao, 1888-99). Liberalen egunerokoa.
-Revista del antiguo Reino de Navarra (Iruña, 1888). A
Kanpion'ek zuzendu zuen.
-La Abeja (Bilbao, 1889-90). Erti ta iakintzazko illerokoa.
- El Nervión (Bilbao, 1890-1936). Egunerokoa.
-La Cantabria (Bilbao, 1890-97).
-La Galerna (Donostia, 1890). Asterokoa, euskeraz ta erderaz Pepe Artol'a'k, J. Iñazio Uranga'k eta beste batzuen olerki ta izkirimiriak dakaz.
-La Unión vasco-navarra (1880-1890). Eguenrokoa.
-La República (Bilbao, 1890-1904). «El Norte»-ren ordez.
Egunerokoa.
—El Liberal (Bilbao, 1891-1936). Egunerokoa.
- El t'uerista (Donosti, 1891-95).
—Bizkaitarra (Bilbao, 1893-95). Asterokoa: 32 zenbaki.
Arana-Goiri'k sortua.
—Cálifornia-ko Eskual-Herria (Los Angeles, 1893). Asterokoa, euskera utsean, J. D. Goj^no'k zuzenduta.
-La Baskonia (Buenos Aires, 1893). Jose R. Uriarte'k sortua.
—El Eco de Bilbao (Bilbao, 1893). Asterokoa.
—Indicateur general de Biarritz (Baiona, 1893-1911), iñoizka izena aldaturik.
-El Cántabro (Tolosa, 1893). Karlisten aldizkaria. Frantzisko Zeberio'k zuzendua; euskeraz eta erderaz.
-La Unión Bascongada (Donosti, 1893).
-La Avalancha (Iruña, 1894).
—Boletín de la Comisión de Monumentos históricos y mtísíicos de Navarra (Iruña, 1894).
-Arenal (Bilbao, 1894-8-12). Asterokoa.

-El Diario de Álava (Gazteiz, 1895-2-5).
-El Porvenir Vasco (Bilbao, 1896-1917). Arratsalderokoa.
-Biblioteca Bascongada (Bilbao, 1896). Fermín Herran'ek
zuzenduta.
—Euskalzale (Bilbao, 1897-99). Asteroko albistari edergarriduna. Dana euskeraz. Zuzendari: R. M. Azkue.
•—Baserritarra (Bilbao, 1897). Asterokoa, S. Arana-Goiri'k
sortua; 18 zenbaki.
-El Vizcaino (Bilbao, 1898). Egunerokoa.
—Lenengo Egutegi bizkaitawa (Bilbao, 1898). Arana-Goiri'k atera zuen. 365 orrialde.
-La Voz de Vizcaya (Bilbao? 1899-1902). Egunerokoa.
-El Correo Vasco (Bilbao, 1899-6-4). Arana-Goiri'k sortua. 103 zenbaki.
-La Democracia (Bilbao, 1899). Errepublikanuen asterokoa.
—Euzkadi (Bilbao, 1901-191 5). Arana-Goiri'k sorturiko
agerkaria.
-La Patria (Bilbao, 1901-03). Arana-Goiri'k sortu ta zuzendua.
-La :Gaceta del Norte (Bilbao, 1901-10-11).
—Ibaizabal (Bilbao, 1902-03). Asterokoa, euskera utsean,
Kirikiño'k eta R. M, Azkue'k zuzendua.
—Hl Diario de Navarra (Iruña, 1903-2-25).
El Pueblo Vasco (Donosti, 1903). Rafael Pikabea'k sortua.
-Patria (Bilbao, 1903-03). Sabino Arana-Goiri'k sortua.
130 zenbaki.
—Euskaria (Buenos Aires, 1906-1921). Asterokoa, Juan B.
Vicenty'k zuzendua.
-La Aldea (Bilbao, 1904). Baserritarrentzat amabosterokoa.
—-Irrintzi (Buenos Aires, 1906). Illerokoa, N. Olariaga'k
arteztua.

16é

^t^uxkoa

«Euskaldunenak egin du, euskera
galdu ezkero, euskerak egin baikaitu
euskaldun: Erri bezala irautekotan,
euskera iraunerazi bear dugu, egunean
eguneango iardunean, edonori eta edonoiz. Gure arbasoékin eta gure gurasoekin alkar gaitun biotzezko lokarria
dugu euskera. Euskalerrian euskaldunak izango dira egun eta beti, zein bere etxeko nagusi ta jaun, euskerak
irautekotan. Non gure ibar eta zelai
ederrak baino obeki ikusiak? Euskerak
euki baikaitu beste gizamota guzietutik
bereiz, eta lengo euskaldun zindo ta
zintzoen odol garbiak baitirau oraindino gure zainetan. Nor euskaldun iatorra baino lainko-zaleagorik?»
(Zaitegi-Plazaola'tar Jokin)

Eguzkiak danori berdin argi egiten digu, baita beroa eman ere. Ta
indar-neurri berdiñak izan arren, nolako tartea zer batetik bestera. Au
esan nai det: busti ta bero, berdintsu duen baratz-xerrenda baten,
zergatik ikusi oi dira urteak zear lili guriak eta lili erkiñak? Danak ez
al dute kaizu berean azteko bear dutena? Literaturan ere orobat galdetu genezake.
Arakatzen ari geran urte-sail au berpizte naiarena dugu, zalantzik
gabe. Dakarkigun berriz ere gogora Orixe'k esana: «Mintzatu zen
Bizkaia, ta itzetik ortzera «inbido» otsegin zigun beste euskaldunei.
Gogonduri ta buru-ernari gelditu zen alditxoz Gipuzkoa, ta atzenik
«ordago» iardetsi».
Egi utsa dio. Bizkaitik sortu zan argia, ta indarra; Gipuzkoa, alditxoz buru-zut gelditu zan, naiz eta gero «ordago» bota. Zer esan nai
du onek? Gipuzkoa'k buru ernari geratu zan bitartean, etzuela bestelako idazlerik eman? Baliteke. Geroago, bai, ordagoka asi zanean, idazle bikaiñak jaiki ziran bere altzotik. «Ordago» arin bota zuela dirudi,
alan ere; garai ontako giputz-idazle erreskada ezta beintzat ain urria,
teatru-arloan batez ere.
I." Idazleak,—Ez dira gutxi, gorengo maillakoak ezpaditugu ere.
P. Orkaiztegi, Serafín Baroxa, A. Daniel Apaolaza, A. M. Zabala, P.
E, Mortara, Jose A Ugarte, J. K. Gerra, J. I. Lertxundi, Jose J. Kortazar, Inozenzio iVIunita, E. Arantzadi, L. Eleizalde, naikoa ugari ta
onak ditugu. Baita apalago auek ere: Gaspar Oregi, Lopez Alen, F.
Apalategi, J. M. Azkue Goñi, Toribio lriondo, Meltxor Garai, M.
Mujika, J. I. Garmendia, B. Landa, F. Apaolaza, Iñazio Belaustegi,
A. Zaloña.

2." Teatrugilleak.—Bi menderen arteko garaiak bere emankortasuna erakutsi zuen teatru-zelaian. i88o'an M. Soroa'k girotuta, teatruuzta joria zioan erne ta goratuaz. 1882'an, Donostiko Lore-Jokuen Batzarrak teatrulanik onena sariztutzeko asmoa artu zuen; eta sariketa
oieratik sortuak dituzu geien bat euskal teatrua goi-erpiñean jarri zuten antzerki-idazle auek: Marzelino Soroa, esan genduanez, ainbat
sari beregandua; Bitoriano Iraola, Iruña'n eta Donostia'n sariak jasotakoa; Jose M. Aiesta, Jose Elizondo, Marian Arzak, Bruno Olazabal,
Iribarren; Pepe Artola, errikoseme txalo ederrez maiz loreztua; J. I.
Uranga, eta Elias Gorostidi, 1895'an Zumaia'n ospatu ziran euskal
jaietan sariztuak; B. Mokoroa, Zapirain, J. Ganboa, R. Illarramendt,
A. Barriola, ta abar. Eta, guenez aipatua izan arren, guztion gaiñetik
Toribio Altzaga nabari da, konta-ezin ala teatru-lan idatzi, antzeztu ta
itzulitakoa.
Labur: onetxek dituzu euskal teatru modernuari asiera eman eta
aurrera, loratze bikaiñean, eraman zutenak.
Olerkariak.—^Auetatik ere ez dira makalak, euskal bertsolari
antziña batekoaren bidetik zebiltzanak noski. B. Iraola, K. S. Irure,
Jose ta Rosario Artola, M. A. Iñarra oiartzuar apaiz gazterik illa. Karmelo ta Bonifazio Etxegarai, J. Kasal Otegi, Enrike Eleizetxea, Ramon
Gelbentzu, Emeterio Arrese ta beste.
Inguruak beti kutsutu oi gaitu, ta olerkari auetatik ere batzuk, zerbait bederen, euskal poesian belu xamar sartua zan erromantiku-eraz
ari izan ziran. Baiña, egi dana aitortzeko, gure olerkariak lengo tradizio
zarrari jarraiki ibilliak dira geien bat. Aro ontako bi olerkari, gaiñera,
biak pixkaka pixkaka gurenduz joan ziranak, euskal poesi modernuari
asiera eman ziotenak dituzu: M. A. Iñarra ta E Arrese.

^ ^ ^ 1

4.° Bertsolariak.—Bertsolariak ez ditugu emen, labur jokatzearren,
gutxitan baiño aipatzen. Gai ontarako or dituzute «Auspoa» ta nire
«Gure Bertsolariak». Bi aldiz gauza bera ez daukagu zertan esanik.
Ala ere, bigarren alean Bilintx eta Xenpelar bezela, oorezko aulkian
jarriko ditugu emen Otaño ta Txirrita, orduko bertsolaritzaren bi aita
nagusiak.
5." Ipuilariak.—Iru besterik ez ditugu aitatu: Urruzuno, Arrióla
ta J. Larreta, Urruzuno bera naiko genduan, orraitio, urte sail ederra
osatzeko. Ipuilari umoretsua berau. Oker aimdi barik esan genezake
- d i o A. Arrue'k- «Euskalerriak idazle gutxi izan dituala, oso gutxi
ere, Urruzunok bezela «umore» berezi ori beren lan-egiñetan irauli
dutenak».

1.-PEDRO JOSEP ALDAZABAL MURCIA
(
-1779)
Debatarra. 1728'rantza jaioa. Iruña'n egin zituan antza danez, eliz-kaskizunak, antxe mezakotu zan beintzat 1752-1223'an. Gero, Deba'n bete zuen arimazaintza luzaro samar.
1775'an «Real Sociedad de los Amigos del País» deritzan alkartekoa zan. Gizon jakitun onetaz lenengo aiean ere aipamena
utzi genduan, baiña bioa emen zerbait geiago.
Nik eskatuta, gaur Deba'ko txaunburu dan Anastasio Arrínda'k aztertu ditu ango liburuak. Eta ona zer diostan: «Parroki
ontako artxibuan aurkitzen dan Hermandad Sacerdotal del Cabildo deritzan l'go liburua aztertu det eta liburu ontan urte
barruko goraberetan agertzen da Pedro Jose Aldazabal'en izena
ere; 1750'tik aurrera 1778'raiño bere eskuz firmatzen du.
Urrengoan, ots, 1779'an, Frantzisko Iñazio- Emasabel'ek ematen ditu urteko kontuak, eta dio: «Eun erreal Emasabel jaunari, Pedro Jose Aldazabal'en eriotz ostean, erdi benefizioan
sartu dalako». Ondoren datoz P. J. Aldazabal'en illetetako gastuak, ogitan eta ardaotan eralgi zana, ta abar. Beraz, emendik
atera dezakegunez, 1779'garrenaren biran itzaU zan Aldazabal.
IDAZLE.—Lau liburu idatzi ta argitara zizkigun, bat euskeraz ta iru erderaz. Ona:
1) Ama Virjina Santisima Iciarcuaren bederatci uwena.. .
Deboco Beneficiadu, len bicarioak ateratzen debana. Beardan
bezala (1768). Bigarren irarkaldi bat ere izan zuen (Tolosa,

in

1790); Fermín Huarte'ren etxean. 33 orrialde. Antonio Arrue
euskaltzaiñak adeitsu bialduta ikusi al izan dudanez, euskera
polita du.
2 Novena de la Santísima Virgen de Iciar.. . precedida
de una breve noticia sobre su milagrosa aparición (Tolosa,
1766); Mendizabal'en Alargunaren etxean. IX-24 orrialde. Goikoaren itzulpena duzu.
3) Breve historia del más luminoso astro y brillante estrella de la mar, la Milagrosa Imagen de Maria Santísima de
Iziar. Singularísima protectora de los navegantes, con algunos
de sus prodigios, sacados de los escritos, que acerca de esta
Santísima Imagen, dexó en su muerta el M. R. P. Fr. Joseph
de Jesus Maria y Araquiztain, Provincial que fue de la Provincia de S. Joaquín de los Descalzos del Carmen, Difinidor G.
por la de Indias, y Secretario del Difinitorio, que con otras
muchas noticias adquiridas da a luz pública don Pedro Joseph
de Aldazaval y Murguia, Vicario propio y perpetuo, que ha
sido de las Parroquiales de La Real Iglesia Sta. Maria Matriz
y Anexas de la N. y L. Villa de Mont-Real de Deva en la
M. N. M. L. provincia de Guipuxcoa (Iruña, 1767); Rada'tar
M. J.'ren etxean. 253 orrialde.
4) Compendio heráldico: arte de escudos de armas, según el método más arreglado del blasón y autores españoles
(Iruña, 1773); Rada'ren Alargunaren irarkolan. 283 orrialde.
Onen antzeko argitalpenak urrengo bi urteetan ere agertzen dira.
(Ikus S. Onaindia, Euskal Literatura, 1, 2io orr.; Jon Bilbao, Eusko
Bibliographia, I, líxj orr.; N. A. G., Egan, 1970, 1-3, 99 orr.).

2.-JOSE INAZIO GERRIKO URKÍOLA (1806-1883)
Zerain'go Aizpa auzutegian jaio zan Gerriko, 1806-7-30'an,
Bengoetxea zeritzan etxean. Jesus'en Lagundian sartu zan 1827
in

8-6'an. Eta Filosofia ta matematikak irakatsi zitun Madrid'en,
an bertan eta Nivelles (Beljika)'n jesuita sar-berrien maixu ere
izanik.
Gero, mixiolari ibiili zan euskal errian barrena, ta orduantxe
idatzi ta argitara eman zigun, dirudienez, euskerazko liburu
bat: Misio Santuaren Oroipena Jesusen Compañiaco Misionisiac eman zuena (Tolosa, 1853). Sorarrain'ek dakarrenez, ba-da
beste liburuxka Bit ere, titulu onekin: J. H. S. San Ignacio Loyolacoa Jesusen Companiaco misionistac eman zuen misio santuaren oroipena (Bilbao, 1853); Delmas'ek atera zuen, eta 16
orrialde ditu.
1859'an Filipinas ugartera aldatu zan mixiolari. Lan ikaragarria burutu zuen an, arimen onerako. Bertan il zan 1883-1223'an.
Aita Migel Maria Zubiaga jesulagunak euskeraz osotu zuen
A. Gerriko'ren bizitza, baiña esku-idatzi ori galdu egin zan
itxuraz, azken gerratean.
(Ikus J. Vinson, II, 599 orr., 259 zenbakian; Xav. Baranera, Cartas de Filipinas, VI lib., 309-339 orr.; Sommervogel, Bibliothéque de
la Compagnie de Jesus, III alea, 1917-18 bilduma; H. V. B., BAP,
1963, 97 orr.; N. Kortazar, Cien autores vascos, 87 orr.).

3.-PATRIZIO ANTONIO ORKAIZTBGI (1840-1924)
Andoain ez dugu, berriz esanik ere, euskaltzaleetan urria.
Apaiz agurgarri ta egiazko euskalari au ere, angoa duzu; 18403-17'an munduratua. Artzain on bezela arima-zaintzan eta euskal arloan lan egin zuen etengabe bere bizitza osoan. Beiñola
ilik idatzi nuen: «Azkarra, zuzena ta biotz onekoa; goikoak eta
bekoak guztiz maite izan zutena. Euskaltzale porrokatua ta
matematiko ernea». Garraxika dasa ori bere bizitzak.
Eliz-deiak barnea dardarazi zion ezkero, ortarako estudioak
osotu zitun Arantzazu'n, Iruña'n eta Gazteiz'en. 1865'an apaiz173

goa artu ta Sorabilla'ra bialdu zuten bertatik. Urte latzak ziran
aiek: Isabel Ii'garrenak bere jaurlaritza utzi zuen, eta Juan
Prim jeneralaren bitartez Italia'ko Saboia etxeko Amadeo'k artu
zuen Espaiña'ko koroia; urte gutxirako alere. On Karlos'ek bada, 1872-5-2'an, Azkain'go oianetan zear Naparrua'n sarturik,
Rera urian azaldu zuen ozenki bere burrukarako deia. Eta emen
dauzkagu karlistak eta liberalak, euskaldun mendietan alkarri
muturlza, 1876'raiñü iraungo duen burrukaldi ta kizka gordiñean. Dorronsoro, Santa Krutz, Olio, Lizarraga, Belasko ta olako gerrari ta jeneralen egunak ziran. Orkaiztegi'k, ere, Santa
Krutz apaizaren laguna baitzan, 1876'n, gerra bukatu zanean,
Prantzira igesi joan bearra izan zuen.
Zana zala, Sorabilla'n egon zitzaigun aurrenik arimazai ta
ondoren (1870) Altzo-Goiko'n. Gerra amaitzerakoan Elgoibar'ko txaunburu egin zuten, eta bi urte geroago (1878) Mondragoiko artzipreste. Etzuen emen luzaro jarraitu, 1880'an bada
Tolosa'ko artzipreste izendatua izan zan, eta kargu orrekin
emen bizi izan zitzaigun 43 urtetan; 1923'an laga zuen aginpide
ori, ta urrengo urtean azaroaren 7'an il zan.
EUSKALTZALE.—íiogorazi dut jadanik, apaiz ta euskaltzale
genduan Orkaiztegi, eta bi izantza auen bitartez oso errikoi gertatu zan Euskalerrian: ezagun-ezaguna zan. Apaiz zan aldetik
jator jokatu zuen beti, bere egitekoa arduraz aurrera eramateko
bizi-adorerik beiñenak zirkin-azorik; bere begi-nini bezela maite zitun Tolosa ta tolosarrak. Eragin errimekoa zan-eta, askotan
jarri zuen palzea eleiztarren etxe ta arimetan. «Gizaseme ona
ta laua, zabalik zeukan beti - d i o G. Zumuarregi'k- bere tángela apal azpiz-gaiñekoa, arnas-billa zijoazkion mailla ta uste
guztietako jendearentzat. Buru-ukale esku-zabal beti, amaika
laztasun arindu zuen, ta naigabeak upelka gozatu».
Zernaitakoa zan, eta zemaik kezkatua zebilkigun, erriko
auzi ta arazoetan, jakiña. Artzaiñaren ardurak ez al du dena
artu bearra?

EUSKAL IDAZLE,—Tolosa'racü ta laster asi zan idazten,
1882-I90rra «Euskal-Erria»-n Ianak argitara emanaz. Bilbao'ko
<'Euskalzale» (1899) ta «Ibaizabal»-en (1903) idazten du, eta
«Euskal Esnalea»-n, 1908-09'ra batez ere. Tolosa'n ateratzen
zanean; «Gipuzkoarra» (1912) asterokoan idazten du; orri auetan argitaldu zitun, Biyarko Izperkiya titulupean, urte guztiko
igande-itzaldiak.
Otaz gaiñ liburu auek ere bereak dira:
1) Jesus eta Mariaren billerakoentzat itz neurtubac (Tolosa, 1881), Toribio Iriondo apaizak lagunduta. 128 orrialde.
2) Txardin berriak {Euskalzale, 1899, 346 orr.), bakar jostaketa.
3) Lardizabal'en Testamentu Zar eta Berriko Kondaira
('Tolosa, 1900), zerbait arteztu ta gain-ikutua egiñik. Oni jarri
zion itzaurrean au aitortzen digu: «Euskerak erderen antzik
ezertan ez du, baña beste gauzetan baño askoz gutxiago itzelkartzen, itzak itzekin lotzen. Naiago nuke, nik nerez, Alteren izkuntza beingoan soildu, ondatu ta betiko gaitzea gaztelani
eta beste erderetako gorapillo ta joskeraz betea ikusi baño. Itz
bakoitza garbitzea, edertzea, euskeratzea, ona da, nork ukatu?,
bañan euskeraren anima bere jatorrizko joskeran dago. Au galdu
ezkeroz, euskera ez da euskera. Aspalditik egotzi zitzaizkan gure
euskerari andik eta emendik bereak ez diran loturak, eta min
ematen diyo bati euskaltzale batzuek lanean indarka, orretzaz
azturik, ikusteak». Au ere gaiñeratzen du: «Euskaldunak! Gure
euskerari ziñez eutsi dizaiogun! Au galdu ezkeroz, gure sinispen-oiturak galdu dirala esan gentzake. Euskeraz jaioak euskeraz il gaitezen. Ondoren datozenentzat euskera gorde dezagun!»

4) Aita Mendiburu'ren Otoitz-gaiak (Tolosa, 1904) ere
berak arteztu ta atera zitun iru ale ederretan.
5) Observaciones para hablar y escribir tolerablemente en
nuestro idioma euskera (Tolosa, 1906).
6) Sardin-saltzailleak eta Euskal-dantzak (Tolosa, 1922,
Antzerki, 27'gn. zenbakian). Teatru lana.

Kristau-Ikasbidea txukun nai zuen, eta olakoen itzulpen
txarto egiñak gogoz zigortzen ditu liburuxka baten. Beronek
ere osotu zuen onako bat euskera garbi ta egokian. Antzerkitxo
ta dotriña-azalpenak, sarri edatu oi zitun, Eguberri jaiak ziralata batez ere, ikastetxeetako gazteak antzertu zitzaten. Labur:
berak zeramana nai ta ez enparauai ere erantsi bear.
Itz-jostun ona agertzen zaigu beti. Ona zein ederko lotzen
ditun ondorengo txatal onetako esaerak; Txardiñ berriak deritzan bakar-jostaketatik artuak dituzu.
«Biba gipuzkoatarrak
Biba Kantabria !
Kosta onek balio du
Munduaren erdia:
Legatz eta bixigu
Txardiña berria:
Ondo bizi izateko
Biba Euskalerria.
Castilla alde ortatik onera udaran asnas-billa datozen jende
oiek, gure mendi biribil-txiki politai begira jarrita, goitik bera
zearka zearka zillar bizia bezela datozen errekatxuak ikusita,
probintzi au paraiso txiki bat dala diote. Ta nik ori aditzen
dietedanean kantatzen diet; «Santa Agedatik Alzola-ra; Alzola-tik Deba-ra,,. atozte, atozte lenbait-Ien bañu gez-gaziak artzera. Ta ni Aia-tik barrena banua, banua txardiñak saltzera.
Txardiñak, txardiñak; salerot-erdikoak!
Zarauz-tik Tolosa-ra,
Aizea bezela,
Arrai preskuarekin
Goizean goiz an gera.
Gu asten geranean
Bizi-biziak dira !
Sagardotei guziak
Irikitzen dira.

Aizazu, Josiñazio: Sagardua edateko ta napar-txikia proatzeko, txardiña berria bezelako plater piñik eztezu! Aizu, Praisku: gerriku ori.. . jajai! ikusiko zenduke onoko mutil paparaundi, kolko-zabal, papa-moskas dirudian au? Zoazkit emendik
amonari txanpona kentzera; eztegu emen barómetro bearrik.
Aizazu, Josepiñazi: Josepantoni Goikoetxe-aundikoa sekulako
arrokeriakin danbolin-soñuan eztuela dantzatu nai. Orixen gertatzen zale, enetxoa, gaurko egunean askori: Iru edo lau urte
Madrillen pasata or datozkizu sedazko soiñeko bata goante txuriakin, eztutela dantzatu nai baserritarrakin. Baiña ixil-mllik
utzi nuan esan nionean: Panparro ikeri asko ta errenta gutxi...
aundi-nai, baiña beti txiki-txiki... pasatzen zaio gaurko eguneko polka dantzariari. Orrelaletzaio komeni nekazariaren alabari. Orain biziak, orain! gatzik
gabeak ! lui-i-i-!
«Prantzian dana omen da,
Dana, arinkeria;
Baiñan asmakaietan
Badute grazia.
Aurreratua dago
Gure auzo-erria:
Orain bidaldu digu
Sistema berria».
Garbi-zale zan, eta aren lan ederrak ildo sakona utzi zuen
orduko aldizkari ta izparringietan. Izen-orde auek erabilli zitun: «Oiparena», «O, K,», «Tinketean», «El Mismo». Matematika gaiak ere eman zizkigun euskeraz. Euskera aideko jaietan parte artu zuen, Elizondo-n {19Ü8), Lekunberri-n (1910)
eta abar.
OLERKARI. Musííeñ zalea zitzaigun. Eta poesi-lan auek
beintzat bereak ditu: 1) Arantzazu'ko Amaren Kondaira, T.
Iriondo'rekii; 2) Aita S. Mendiburu-koaren lenbiziko euntean

177

(Euskal-Erria, 1882, 41 orr.); 3) Donostian Manterolari (Donosti, 1884, 59 orr.); 4) Pekatariyari (Euskal-Erria, 1886, 247
orr.); 5) Kristauaren sinismena (Euskal-Erria, 1886, 273 orr.);
6) Gau ondmengo egun aritzari (Euskal-Erria, 1886, 441 orr.);
7) Tolosa eta inguruko erriyak milla zortzireun larogei ia seigawen urteko agonean, Loyolarako erromeriyan kantatzen dituzten neurt-itzak, Birgiña Ama Izaskungoari (Euskal-Erria,
1886, 276 orr.); 8) Ave maris stella euskeraz (Euskal-Erria,
1886, 496 orr.); 9) Txardin berriak (Euskalzale, 1899, 346
10) Ordaintzera! (Euskal Esnaiea, 1908); 11) Bagaramazki (Esku-Egundiya, 1910, 91 orr.); 12) Euskal dantzak
(Euskal Esnalea, 1914, 157 orr.). Adar-jotzaille bizi agertzen
zaigu Ian askotan.
Gure Orkaiztegi il zanean, bertako seme Arrese'tar Emeteri
olerkariak, oroitz-zurrian, lan sentikor au ondu zion.
Euskoen Ama negarrez dago,
negarrez bakar-bakarti.. .,
malko samiñak eldu zaizkio,
poz-ate guziak itxi.
Zoritxar beltza gaurko zoria.. .
itun gaude, kupigarri,
eriotzaren arnasak orain
sugar maite bat itzali... !
On Patrizio jaun laztangarriya :
egizu zerutik argi,
zure gogoak piztu gaitzala
euskaldun geranak beti!
Aren eriotz-ostean, Tolosa'ko Udaletxeak, literatura sari bat
jarri zuen, ots, «Orkaiztegi Saria».
(Ikus G. Zumuarregi, Euskal Esnalea, 1924, 230 orr.; Jesus'en
Biotzaren Deya, 1924, 381 orr.; Jose Arana, Euskal Esnalea, 1926, 154
orr.; S. Onaindia, MEOE, 781 orr.; G. Garriga, Bol. Amer. E. V. 1955,
173 orr.; N. Kortazar, Cien Autores vascos, 33 orr.; Auñamendi,
Literatura, II, 29 orr.).

4. -JOSE MARINO ARRIETA (. .. 1895...)
Onen lanak maiz agertzen dira Euskal-Hrna aldizkarian,
1892'tik iwyra. bitartean batez ere. Olerki aberkoietan saiatzen da, ildako adiskideen oroipenez ere banaka batzuk ondurik.
Eta itziüpenak, ez gutxi.
Teatru ianda ere jorratu zigun. 1896'an aurkeztu zan aurrenik Donosti'ko Teatru Printzipalean; Umezurtza drama saio
bat zan, Juan Iñazio Uranga'rekin batera egiña, ta 1896-122l'an emana.
Bilbao'ko «Ibaizabal»-en itz lauz osotuta ditu lan batzuk.
Euskera errikoi, lau ta unkikorra du.
(Ikus Euskal-Erria, 1892-1905; Ibaizabal, 1902, 19'garren geia, 3
orr.; A. M. Labaien, Teatro Euskaro, Il alea, 160 orr.; Auñamendi,
Literatura, II, 126 orr.).

S.-SERAFIN BAROXA ETA ZORNOTZA (1840-1912)
Euskal idazle jatorra. Baroxatarrak, Araba'ko Peñazerrada
ondoan dagon Baroxa basaurian dute belun-etxea. Rafael Martinez Baroxa Haro'n jaio zan 1770'an, eta Karlos IV'garrenaren
garaian atera zueu etorki-agiria Gipuzkoa'n bizi izateko. Pio
Baroxa Oiartzun'en munduratu zan ISOS'an, eta onen seme
Serafín Baroxa Donostia'n, 1840'an. Eta Serafin'en semea zan
azkenez Pio Baroxa ta Nessi, osagille ta nobelagille ospetsua,
1872-12-28'garren. urtean Donosti'n jaio zana.
Minetako injeneru ikasi zuen. Bere meatz-epaiketa lanak
Riotinto'n asi zitun; meatz-zulo aueri gero, ingeles alkarte batek guna ta mamia atera zien. Geroragoan,, Huelva'ko miñaobien ardura ere izan zuen. Era, alzenik. Bera urian il zan 19127-16'an.
Sorterritik urrun samar ibili zan arren, biotz-mamian beti
zekarren ondo itsatsita euskaltzaletasunaren lera, eta nun-nai

bizi, asko idatzi zizun euskeraz ta erderaz. Erderaz, adibidez,
ainbat ipui ta iraisurgai orduko izparkarietan; Gazi-gezak —erderaz ta euskeraz—, Mis ocho alojados, A los Auxiliares de Bilbao, Marcha de San Sebastián eta abar.
EUSKAL LANAK.—1) Gaci-guezac (Donosti, 1875). 62 orrialde.
2) Manterola'ren Cancionero Vasco-n datozen olerkiak
(Donostia, 1977). Ai, au dolmea! ederki bíribildua duzu baitik
bat, lau aapaidikoa. Mariano Zuazabar'ek —injeneru au ereipiñi zion musika. Olerki ta musikari buruz au dio J. Manterola'k: «Biok Gipuzkoako seme, ta biok ondore ederrez landuten
dute, origatik euren ogibideko ikasketa-lanak bazter utzi gaberian, batak olerkia ta besteak musikea. Baroxa'ren olerkia jatoi
bikaiña da egiaz; gaiez naiz ebaki bereziz demandar balada bat
dirudi; musikeak, bere igiera (ritmu) ta amai doiñutsuz, berebat arabiar kantua ematen du» (Cancionero Vasco, 1877, II,
19 orr.).
3) Almanaque bilingüe para el año 1879 (Donostia, 1878).
4) Pudente (Donostia, 1878), J. A. Santesteban'en musikaz. Lenengo opera edo euskal drama eresitua. Ekintza Riotinto'n gertatzen da, erromatarren garaian.
5) Santo Tomaseco feñya (Donosti, 1878). Berdin: Nury
(Irun), Hernaniri, Guetariarrai, Asto-contuac, San Marcosiy Cecea suscoa.
6) 11 riíorno di Don Stefano, zarzuela, ta Mis ocho alojados, erderaz.
7) Iruña'ko Revista Euskara-n idazten du.
8) Himi, ama alabac (Iruña, 1882). Isturiz'en irarkolan.
Bi ekitaiditako drama, bertsoz; itz lauz erderazko itzulpena. 31
orrialde.
9) «Euskal-Erria»-n, 1880-1912'ra, olerki auek firmatzen
ditu: I) Asto-kontuak (1880); Madalenen arrazoia (1880);
Arrats izugarria] 1813'garren urteko abostuaren azkenengo ga
bari (1880); Sarjento zar dan bat zegoan (1880); Zezen-suzkoa
(1881); Metamorfosis (1881), Manuel de la Revilla'ren «Metamorfosis)) olerkia euskeraz jarrita; Jaungoikoari (ISSl), Ahriman'en «SDios» olerkia euskeraz; Donostiari (1883); Ez dago
gaizki esana (1882); Puigcerdarí (1882); Erriko seme donostiawa (1882), amalauko saritua; Akelarren larunbata (1883); Azeria eta akerra (1883); Il da maisuba! (1884); Juan Jose Saniisteban musikalari il-berriaren oroimenez (1884); Bagera... !
(1885), Donostiako martxaren letra; Oroit bat Kalderon Aundiari (1912), Calderón de la Barca'ren «Cuenta un sabio que
un día» amarduna euskeraz, eta Ai, au dolorea! (1912), lau
seiko, bere olerkietatik ederrena bear bada.
10) Berak zuen Santisteban'en Luchi opera izkiz omitu;
berdin egin zuen 13 ekitaldi ditun Amairu damacho zarzuelarekin ere, berak jarri zion euskerazko letrea.
11) Serafín Baroxa'k zuzendu zitun «El Urumea» (Donosti, 1879) ta «Bai, jauna, bai» (Iruña, 1883) izparringiak.
Poliki idazten du euskeraz. Umore onekoa zan bere idatzietatik atera dezakegunez. Bein, adibidez, ordu betetik gorako itzaldia egin zuen, A izkia zala-ta. Onela margozten dugu
Awats izugarria] deritzanean, 1813'eko dagonillaren gauean
ingles, prantses eta abarrek Donosti erre ta suntsitzean egin
zutena:
«Gizon ordi taldeak askai likitsan
etxerik etxe dabiltz leian iñoren
diru irritsan,
onraren zale, burniz pasatu ondoren
arpegi eman duen aita, semea
edo gizona
iltzen dagona,
sentiturik batean agoní epea
ta ansi triste larri bat deitzen diona».

Onelaxe, latz eta bizi dagi orduko lotsa ta ilkintzaren lauH
erdiragarria, bederatzi ahapaldi luzetan. Irakur bukaerako au
ere:
«Asaba zar gureak joanak mundutik,
Numanzitar errutsu aien modura
bizia emanik,
igo ziñaten zuzen zeru altura!
Jaunak bere saria dizute ematen
ordu ezkero;
bai, errauts bero,
martireak bezela igo ziñaten
sugar Donostikotik pasa ta gero!»
(Ikus Eushal-Erria, 1912 ta 1913; J. Manterola, Cancionero Vasco,
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Euskal Literature III - 12
  • Parts
  • Euskal Literature III - 01
    Total number of words is 3763
    Total number of unique words is 1974
    27.6 of words are in the 2000 most common words
    39.6 of words are in the 5000 most common words
    46.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 02
    Total number of words is 3775
    Total number of unique words is 2113
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    41.3 of words are in the 5000 most common words
    48.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 03
    Total number of words is 3740
    Total number of unique words is 2150
    28.7 of words are in the 2000 most common words
    40.4 of words are in the 5000 most common words
    46.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 04
    Total number of words is 3767
    Total number of unique words is 2014
    29.3 of words are in the 2000 most common words
    42.0 of words are in the 5000 most common words
    49.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 05
    Total number of words is 3800
    Total number of unique words is 2024
    27.9 of words are in the 2000 most common words
    40.0 of words are in the 5000 most common words
    46.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 06
    Total number of words is 3809
    Total number of unique words is 2003
    28.7 of words are in the 2000 most common words
    40.9 of words are in the 5000 most common words
    48.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 07
    Total number of words is 3874
    Total number of unique words is 2122
    28.9 of words are in the 2000 most common words
    40.9 of words are in the 5000 most common words
    47.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 08
    Total number of words is 3773
    Total number of unique words is 2122
    26.8 of words are in the 2000 most common words
    38.6 of words are in the 5000 most common words
    45.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 09
    Total number of words is 3713
    Total number of unique words is 2080
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    41.1 of words are in the 5000 most common words
    47.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 10
    Total number of words is 3727
    Total number of unique words is 2224
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    38.6 of words are in the 5000 most common words
    44.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 11
    Total number of words is 3613
    Total number of unique words is 2031
    26.2 of words are in the 2000 most common words
    36.0 of words are in the 5000 most common words
    42.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 12
    Total number of words is 3728
    Total number of unique words is 1916
    28.9 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    47.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 13
    Total number of words is 3742
    Total number of unique words is 2013
    28.9 of words are in the 2000 most common words
    42.0 of words are in the 5000 most common words
    49.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 14
    Total number of words is 3672
    Total number of unique words is 1925
    30.7 of words are in the 2000 most common words
    41.7 of words are in the 5000 most common words
    48.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 15
    Total number of words is 3697
    Total number of unique words is 2050
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    40.0 of words are in the 5000 most common words
    48.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 16
    Total number of words is 3708
    Total number of unique words is 1998
    28.2 of words are in the 2000 most common words
    41.1 of words are in the 5000 most common words
    47.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 17
    Total number of words is 3798
    Total number of unique words is 2070
    29.9 of words are in the 2000 most common words
    43.6 of words are in the 5000 most common words
    50.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 18
    Total number of words is 3524
    Total number of unique words is 1898
    28.9 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 19
    Total number of words is 3733
    Total number of unique words is 2178
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    39.5 of words are in the 5000 most common words
    45.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 20
    Total number of words is 3748
    Total number of unique words is 2118
    31.0 of words are in the 2000 most common words
    43.3 of words are in the 5000 most common words
    49.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 21
    Total number of words is 3740
    Total number of unique words is 2074
    30.9 of words are in the 2000 most common words
    43.3 of words are in the 5000 most common words
    49.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 22
    Total number of words is 3606
    Total number of unique words is 2036
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    40.1 of words are in the 5000 most common words
    46.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 23
    Total number of words is 3763
    Total number of unique words is 2098
    28.4 of words are in the 2000 most common words
    40.6 of words are in the 5000 most common words
    47.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 24
    Total number of words is 3801
    Total number of unique words is 2082
    31.6 of words are in the 2000 most common words
    43.6 of words are in the 5000 most common words
    50.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature III - 25
    Total number of words is 837
    Total number of unique words is 577
    34.2 of words are in the 2000 most common words
    43.0 of words are in the 5000 most common words
    47.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.