Euskal Literature III - 06
(Ikus Euskera, 1919-1922, 19 orr., 1954, 29 orr-, ta 1957, 5-54 orr.;
La obra de don Resurrección María Azkue, Bilbao, 1952; Gernika,
1952, 4-21 orr.; S. Onaindia, MEOE, 1954, 315 orr.; Egan, E957, 1-2,
72 orr.; I. Omaetxebarria, «Euskera», 1959, 271 orr.; L. Mitxelena,
HLV, 142 orr.; L. Villasante, HLV, 372 orr.; L. Akesolo, RAP, 1965,
35 orr.; K. Etxenagusia, Euskal idazleen Lorategia, 192 orr.; M. Zarate, Bizkaiko Euskal Idazleak, 138 orr.; S. Onaindia, Ipuiñak, Bil
bao, 1968, 7-12 orr.; Auñamendi, Diccionario Enciclopédico vasco,
I I I , 1971, 363 orr.; Zeruko Argia, 1964, dagonillak 9, 4 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliographia, 1, 409 orr.).
1 2 . - M I G E L U N A M U N O ETA JAGO (1864-1936)
Oroi dezagun aurrenik J. Garate'k 1952'an ziona: «Irurogei
urte igaroko ziren onezkero, sekulako burruka ikusgarri bat gertatu zaia Bilbao'n. Iru gizon, iru euskaldun argi, garbi, azkar eta
langille zakonak aurkitzen ziren toki baterentzat saiatzen.. . Ez
da izan bein ere Euskel-Errian alako gizon azkarren elkar jokarik, buru eta adimeneko lanetan.. . Iru oiek ziren: Azkue, Sabino Arana eta Mikel Unamuno» (Gernika, 1952, 4 orr.).
Zer toki artu bear ziguten iru gizon argiok? Esan dugu gorago : Bizkaiko Aldundiak Bilbao'ko Institutoan iriki nai zuen
euskera irakastegia, ots, katedra. Ondoxe ordaindua zan diruz,
eta euskeraz irakastea ere gauza atsegingarria zan noski. Origatik, alegia, euskaidun jator oien leiaketa bizia. Unamuno'k, beraz, naita geroztik beste bidez ibilli zitzaigun arren, eta gazte
urteetan osotu zitun euskal lantxoakatik, merezi du toki meartxo
bat beintzat gure literaturan.
NOR GENDUAN,—BilbaoTco alderdi zarrean jaio zan,
1864-9-29'an; an dago oraindik ere arlauza bat orren
aitor-ekarri bezela. Antxe bizi zan, amar bat urteko,
1874'an karlistak Bilbao esiturik zeukatenean; an ikasi zitun lenengo asi-masiak, eta batxiller Institutoan. Madrid'era aidatu zan 1880'an, Jaldntza ta Letrak bertan
ikasirik lau urtetan. Irakasteko toki billa or-emen ibilli zitzaigun gero fruturik gabeko joan-etorri ta leiaketan; azkenez,
1891'an. Menéndez Pelayo ta Várela epai-maiko ziralarik. Salamanka'ko Ikastetxe nagusian griego irakaslaritza eskuratu
zuen. Eta emen dugu, gero esango dugunez, betiko gurpillean
sartuta Unamuno'ren barne-deia: antxe egin zizkigun zaiñak
se
eta bertan kokaturik, pozik dirudienez, irakasle ta nagusi, bizitzako egunik geienak igaro zitun bere emazte Kontxa Lizarraga
ta seme-alaba ta illoben ondoan.
Unibersidadeko buru izan zan urteetan. Baiña politika goraberak zirala-ta, iñoiz utzi zuten kamus; 1914'an bai beintzat,
eta gero ere, 1924'an, Primo de Rivera'k Fuerteventura (Kanarias)'era bialdu zuen atxillo; andik prantses oial-ontzi batean iges egiñik. Paris'en eta Endaia'n bizi izan zan 1930'rarte:
bertsoz ta itz lauz asko idatzi zuen aldikada ontan, Europa
osoan ospe andiko biurturik. Erkalak 193 l'an berea zuen maixutzara ekarri zuen ostera ere. Guenez, 1936-12-31'an, Espaiña'ko gerra asi-berri zegola itzali zan, Ortega y Gasset'ek esan
zuenez, «ixil latzaren aroa» bere ondoren utzirik.
UNAMUNO , IDAZLE.—Oraintsu oraindik, atertu gabe, abesten zuten gazteak: «Ez gaude konforme..« Unamuno'k ere,
an 98'garren urteetan, Baroxa ta MaeztUj bere errikideak, Azorin alikantetarra, A. Matxado ta Ganivet andaluziarrak, eta Valle-Inclán galiziarra lagun zitula, era berean abesten zuen bere
protesta kanta. Ez zetorren bat orduko erriketa ez idazketaz. Ta
egoera aren kontra zebillen bere autu ta idatzietan.
Ogetamar bat urte zeuzkan idazten asi zanean; belu xamar.
Baiña geroztik gogaitu gabe ekin zion idatz-arloari. Or bere
liburu ugariak. Gai guztiak arrotu zizkigula esan genezake. Bego emen, merezi dute ta, lan oien kontaketa laburra.
1) Saiakera laburra: ((Ciudad y campo)), «En torno el casticismo)), «La vida es sueño», «El secreto de la vida», «Cómo
se hace una novela», «Mi religión y otros ensayos)), ((Recuerdos
de niñez y mocedad)), «Andanzas y visiones españolas)), «Paisajes del alma», ((Lecturas españolas clásicas)), «La lengua española en América)), «Temas argentinos», eta abar.
2) Saiakera luzea: «Vida de Don Quijote y Sancho Panza» (1905), «Del sentimiento trágico de la vida» (1912), «La
agonía del cristianismo)) 1925).
3) Antzerkia: «Fedra», ((Sombras de sueño», «El oro»,
«El hermano Juan o El mundo es teatro?), «La esfinge», «Soledad», «Raquel», eta abar.
4) Eleberria: «Paz en la guerra)) (1897), «Amor y pedagogía» (1902), «El espejo de la muerte» (1913), «Niebla»
(1914), «Abel Sánchez» (1917), «Tres novelas ejemplares y un
prólogo)) (1920), «La tia Tula, San Manuel Bueno mártir y
tres historias», eta abar.
5) Olerkia: «Poesías» (19í)7), ((Rosario de sonetos líricos» (1911), «El Cristo de Velázquez (1920), «Andanzas y visiones españolas» (1922), «Rimas de dentro» (1923), «Teresa» (1923), «De Fuerteventura a París» (1925), ((Romancero
del destierro)) (1928), «Cancionero» (1953), ta abar.
Urduri, ausart, egizde amorratu, eztabaidari emana genduan. Txit jainkoti barruz zan arren, fede ta erlijio-kezkaz, larri ta ezin-egonez bizi izan zitzaigun beti, Bizi-naiak zekarren
estu, illezkortu bearrean. Orrela egiñak dira aren liburu denak.
Labur: mundu guztiak ao batez dionez, idazle izugarri dugu.
EUSKAL IDAZLE? (Jeurez bait gera kontenta-gaitz, ez
dakigu sarri zer nai dugun. Bizitz-asikeran etzaigu errez
geure egunak zear zoriontsu egingo gaitun aldapaz aurrez aurre
aurkitzea. Argia zan Unarnuno, ikasle meko izan zanik ez genezake esan. Bilbao'n bertan lortu zuen batxiller titulua, eta Madrid'en Jakintza ta Letrak (1880-1884). ikasi ondoren, gaietan
Doktor titulua iritxi zuen euskerari buruzko txosten batekin.
Euskeraz ere ikasi zuen bere erria ta izkuntza maite zitulako.
Baita olerkiak eta, or-emen argitaratu ere. Aren gaztetako'euskaltzaletasunaren len-txinpartak. Zer gertatu zitzaion?
Unamuno oraindik ere irakas-aulki baten billa zebillelarik,
Bizkaiko Aldundiak —esan dugunez- euskeraz irakasteko katedra bat eregi nai izan zuen; 1888-2-15'an iragarri zan batzaidia, ta urrengo epaillaren Sl'an betetzen zan eskabide-epea.
Ona aurkeztu ziranak: Azkue, Arana Goiri, Unamuno, Pedro
Alberdi,. Eustakio Madina. Ikas-titulu ta lantxoren bat ere,
eskatzen zan; Arana'k, Alberdi'k eta Madina'k etzuten ikasagiririk ekarri, ta berez-berez aldabat utziak izan ziran. Unamuno, ordea, Irakasle (Doktor) zan, eta Azkue batxiller. Maikoak
botoetara jo zuten,eta bion artean Azkue'k amaika izan zitun
eta iru Unamuno'k.
Unamuno'k emen ere, lenagotik lau-bost urtean irakasteko
aulki billa ibilli zanak, porrot egin zigun. Onek garraztu zuen,
eta bizitza guztirako garraztu ere, bilbotar jakintsuaren biotza.
Orduantxe eta gero, 1901-8-26'an, Bilbao'ko Lore-Jokuetan
izan zuen sclasaldian, gogoz madarikatu zitun euskera ta Euskalerria. Arrezkero, oso-osoan, erdal bidetik joan zitzaigun. Azkue ta Unamuno, leiakide biok, lan ikaragarria egin zuten; Azkue'k Bilbao'n euskal errira begira ta Unamuno'k Salamanka'n
gaztel errira begira.
(Ikus M. Arriandiaga, Euzkerea, 1933, 410 orr.; Goikoetxea, Euzkerea, 1933, 307 orr.; Goti, Bol. Inst, Atner. E. V., 1952, 155 orr.; S.
Onaindia, MEOE, 675 orr.; Tñurritza, Unamuno ta Abendats; L.
Villasante, HLV, 341 orr.; Gran Enciclopedia del Mundo, Bilbao,
1964, 18, 619 orr.; E. Diez-Echarri y J. M. Roca Franquesa, Historia
general de la Literatura española e hispanoamericana, orr.),
13.—JULIAN ARIZNABARRETA BERRIZBEITIA
(1864-1946)
Berriztar zintzoa Aita Jerman, karmeldar oiñutsa. Aundia
zan buru ta biotz. Larra'ko prailletxe ontan amaika organu-soiñu eder jotalzoa Eta, beta zuenean, Bizkaiko errietan batez ere,
euskerazko itzaldi ederxik asko egiña.
Berriz'en, ezpata-dantzari zume, zalu bizkorren eskualde
sotillean jaio zan 1864-1-6'an. Bere jaiotz-egun au, egundo
utsik egiteke, aundikiro jaitu oi zuen; Gabon-goizeko Prima-n
Kalenda kantatzean asi ta Erregen osterartekoa, bene-benetan
jai-aro atsegiña zan beretzat, eta enparauontzat. Egun auetan,
makiña bat kantu zoragarri ta organu-soiñu alai entzunak gaude! Bere eguneko itzaldia, au da, Erregen arratsaldekoa, berak
egiten zigun geienetan. Atsegiñez oroitzen ditugun poz-ernamiñezko uneak!
Karmeldar izan nairikan, Larra'ko komentu ontan eskatu
zuen karmeldar jantzia, 1880-7-23'an, urrengo urteko aguztuaren 24'an profesa egiñik. Ikasketa nagusiak Avila'n eta Alba de
Tormes'en osotu ondorean, 1887-9-24'an artu zuen meza-ordena. Gerora, ementxe Larra'ko lekaretxe ontan igaro zizkigun
bere bizitzako egunik geienak.
BI ZALETASUN.—Bi Zaletasun edo griña zituen biotzean: 1)
Musikaren goxoa, ta 2) Kristoren itza erein guraria.
Organu-jotzaille punterengoa zan musika landan. Nik beti
ezagutu nuen atzamar bat gabe, makur ori gorabera berdin zanpatzen zitun gure koruko organu amultsuaren atzol edo tekla
sail xillarrak. Amaikatxo aldiz aditu genizkion ango ta emengo
musikulari ospetsuen lanak bizi-bizi jotzen. Gaur ere, gisa ortan
jardungo du zeru-goietako atseden eztitan. Musika asko erakutsi
zuen, gaiñera, bai komentukoai bai errikoai: letra ederra zuen,
eta oraindik ere emen dauzkagu ainbat musika ta abesti ark eskuz idatziak. Nik ere —apalik daitort- dirala ogeta amazortzi
bat urte itzulpen ez gutxi burutu bear izan nizkion, erderazko
izkia zuten kantak euskeraz abestu zitzazkieten.
Pulpitu-griña zan bigarrena, Kristoren itza zabaldu naia,
Etzegoen iñoiz geldirik. Barruan daramaguna berez agertzen,
eta Aita Jerman'ek Kristo zeraman biotzean sustraitua, ta ezin
egon iñolaz ere au agertazi gabe. Komentu barruan bizkorra
zan, lege betetzaille zeatza; urte-sorta bizkar-gaiñ zuela ere,
gaberdiko otoitzetan, negu ta uda, nola laguntzen zigun! Organista zalarik, egia esan, etzuen beta aundirik igande ta jaietan, baiña Garizuman maiz joan oi zan errietara, Kristoren itza
ereiten. Izen ederreko izlaria zan; gatza ta piperra zerien aren
itzaldiai; txinpartak atera oi zitun pulpitu ta irakastegian, gaixo
zeudenai zaurian jarriaz bear zuten osakaia. Aren itzaldi-paper
pilloa dago Larra'ko komentu ontan. Bakartadekoa, San Jose'rena, Arimena, Santa Teresa'rena ta abar dira ark, Garizumaz
kanpo, geien egin zituen itzaldiak. Ona zatitxo au, 1907-10-5'an
Santa Teresa egunez egin zuen batetik aukeratuta:
«Jesusek ez eutsan iñori bere esan Teresari esan eutsana.
«Zelan dozu izena?», itandu eutsan bein baten Jaunak; «Teresa Jesusenarena», erantzun eutsan Santiak; «bada ni Jesus Teresarena», esan eutsan Jaunak. Iñori bere ez dautsa esan Jaunak: «Zerurik egin ezpaneu, zeugaitik bakarrik egingo neban».
Iñori bere ez dautsa esan Jaunak, Teresari baño: «Niria dan
guztija zuria da».
Deritxat, N. E. M., laarregi luzatu nazala pentsaulzo dozubela, neure Ama Santa Teresaren bizitza mirarizkuaren jazoera batzuk esaten; baña alan da guzti bere amaitu daidan. Oh
Teresa ! Zu guztijori zara Jesusena; bada Beraganako amodijuagaz il bear dozu, eta onetarako Serafin batek amodiozko ezpatiagaz bijotza edegiten dautso, eta amodiozko gaixuagaz ilten
dago. Baña lelengo erregututen dautsee bere alaba monjai, Jesus maite izateko, Marija Santisimari eta onen senar San Joseri
deboziñoe aparteko bat eukiteko.,.
II da Teresa. Baña, zer diñot? Ez dot ondo esan, Teresa
etzan il, zergaitik eze bizi zan ilda: «ilten naz ilten ez nazalako»,
ziñuan Teresak. Non poterat morí, quia vivens mortua erat:
il zan bizitzan, eta ezin il zeitekian erijotziagaz; il zan amodijuaren indarrez, eta orregaitik bere arimia uso zuri baten irudipian, ikusi zan Zerura igoten. Baña, nora deritxazube, kristiñauak, daroiela Aingerubak Teresaren arimia? Zeruko Martirijen lekura? Apostoluen Zerura? . . . Ez! Nora bada? Serafiñen
Zeruko lekurik gorenera; bada amodijuak il dau, eta bardin da
amodijua, zein Serafin Aingeruba, zein Teresa Karmengua».
Larrea'n il zan, 1946-1-19'an.
14.-ARANA GOIRI'TAR SABIN (1865-1903)
Naikoa maixeatua izan da A. Villasante, euskaltzale garai
onek, ots, Arana Goiri'k euskera berriztatu nairik osotu zuen lanari buruz, bere Euskal Literaturaren Kondairan erein zituen
iritziengatik. Eáíñá pranrziskotar argi onek au ere idatzi zigun:
«Indar bati bidea eman zion oroz gaiñerik. Indar ori egiaz gaur
ere sentitzen dena, ta gure erriaren kontzientzia zain ta muin
astindu duena, euskaldunoi geure izkuntza zaarra zaindu ta lantzera funski bultz-eragiñaz. Sabino'ren politikazko ta izkuntzarekiko usteak ontzat ematen ez dituenengan ere daragian indarra, beroni aurka egiten dienengan ere sumatzen dan indarra
noski» (MLV, 290 orr.).
BIZITZ-OSTOAK.—íjaur Bilbao dugun Abando'n jaio zan
Sabino, 1865-1-26'an, San Bizente eliza ondoan Arana'tar Santiago ta Goiri'tar Paskuale senar-emazteak zeukaten etxean; zor"
tzi seme-alabetatik, berau azkena. Lenengo ikasldntzak bertan
asi zituen; baiña zortzi urteko zala, 1873'an, Laburdi'ko Getari
erritxora aldatu zan bere ama ta bi anaikin: aiea Inglaterra'n
zegon orduko, emengo karlatar guda zala-ta, uri artara iges
eginda. Baiona'n egin zizkigun 1873-1875 arteko ikasiak; 18751876 artekoak, berriz, Donibane Lohitzune'n, azterketak Ondarribi'n egiñaz. Amaika urtekin, Abando'ra dator berriro, ta
1876'garren urteko ikastaroa Orduña'n asten du, jesulagunen
ikastetxean; 188l'an, ordea, azkenengo ikastaroa bukatzen zegoelarik, il-zorian jartzeraiño gaixotu zitzaigun.
Urrengo bi urteetan, ondo sendatu arte etzuen ezer ikasi.
Orduntxe asi zan, alare, bere sorterria ta sorterri orren edertasunak ezagutzen. tina aren bi amets, bizi osoan urduri erabilli
zutenak: bere erria ta onen arima, euskerea. Bi amets oientzat
izan zan zeukan guztia. Gaztetan ba-zituen nunbait bere illuntasimak, baiña bere anai Koldobika'k uxatu zizkion illun-matasok eta arrezkero etzuen dudarik izan aberriaren alde itsuan
jokatzeko ta zeukan guztia —bizia ere bai - bere onez emateko.
Euskera arloan, aldiz, garai aretan asi zan ikasten. Órtarakoan, euskaldun berriak egin oi dutenez, elizti-gramatika ta iztegi bitxi batzuk esku arteratu zitun: Van Eys olandar euskerazalearen «Dictionaire basque-fran9aise» ta «Grammaire de la
Eangue basque», Azkue'k ere geroago naikoa erabilliak, eta
abar. Amazazpi urte zeuzkan. Urrengo urtean il zitzaizkion aita
ta anai bat. Sistada ederra aren biotz aularentzat.
Orrek eraginda edo, Barzelona'ra zuzendu zan bere ama ta
anai Koldobika'rekin, eta ango Ikasgu nagusian osatu zuen 188384'garreneko ikas-urtea, Pilosofiari ta Lege-jakintzari ta Eleríiari buruzko gai-oiñarriak ikasirik. Bitartean baita euskerari ere
ekin zion jo ta ke, Kanpion'en ((Gramática Bascongada de los
cuatro dialectos literarios del Euskera» atera berri zanarekin
oraingoan. Eta 1885'an, naiz-ta iru urte geroago argitara emana
izan, ((Gramática Elemental del Euskera Bizkaino», 200 orrialdeko liburua idatzi zuen. Ogei urteko zala, gogotsu lan egin
zuen Balentin Berriotxoa ziñoparen gorpuzkondoak artzeko elizkizunak gertu ta apaintzen. Urte berean, au da, 1886'an argitaldu zuen bere lenengo idazlana (Euskal-Erria, 1886-10-30'an,
361 orr.) ere, Euskaitzaindia sortzeko asmo-lana alegia. 1887'an,
beste zer askoren artean, ((Etimologías euskéricas» osatu zuen,
eta inguru ontan agertzen du Sabin'ek bere ikurra, azken-aldean au bait du jartzen: «G. E. T. E. J.». AU da: «Geu Euzkadi'rentzat eta Euzkadi Jaun-Goikuarentzat». Urte ontan il
zitzaion ama, ta ikasketak etenik, Abando'ra etorri zan.
Ondorengo urteetan, il arte guztian, lan ikaragarria burutu
zuen. Lumaz eta mingaiñez. Geroxeago aitatuko ditugun idazlanak albora itxita ere, ba-zuen gizaseme esnale ark zeri oratu.
Goraka bearrez erauzia zan irrintziña, ta 1893-6-3'an batez ere,
Earrazabal baserrian itzaidian adierazi zituen argi ta garbi bere
asmoak, eta xede auek aurrera ateratzeko «Bizkaitarra» sortu
zuen. Latz eta gogor dagerkigu Arana, euskal kontzientzia es
«anatu naiean. Bera zan aldizkari orren jabe ta zuzendari. T a bertoko lanengatik sarri izan zitzaigun salatua, auzipetua, uxindua
ta espetxeratua.
Jaungoikoa ta Lagi-Zarra zizun ikurritz, eta onekin erein
zuen bere azia, ta lur girotuan erein ere, ernera bikaiña bait zekarren. 1894-7-14'an iriki zan Euzkeldun Batzokija, geroztik
maiz iriki ta itxia izan zana. Onako baten Sabino ta beste aberkide mordo bat giltzape jarri zituzten eta orduan ondu zigun,
Larrinaga'n aurkitzen zala, «Lenago il!» asten dan olerkia.
Amets-azia ezpaita neke gabe erein ta erne-aztekoa. 1899-64'an El Correo Vasco egunerokoa sortu zuen; auxe izan zan lenengo abertzale egunerokoa, ta 103 zenbakiraiño iritxi zan. Arana'k berak idazten zuen ia geiena, ta Bizkaitarra ta Baserritarra
bezin zirtolari zetorren. Eta, nabari zanez, urte artan bertan,
iraillaren 15'an, ixil-erazi zuten. Biotz-min auen artean, orraitio, ba zitun pozaldi txikiak ere: urte ortan, 1899'an, Bizkai'ko
Aldundegiko aulkietan jarri al izan zuen; bizkaitarrek
bere alde eman zuten autarkia. Emendik ere bapo zigor-azi
zitun artez ez zebiltzanak.
Urte auetan, osagiiiearen aginduz, Sukarrieta'n bizi zan,
itxas-ertz lilluragarri ontako baserri baten. Berton ezkondu zan,
1899-2-Tan, Atxikallende'tar Nikolasa'rekin. Etzuten seme-alabarik euki. Etzegon lo orraitik. 1902-5-24'an, Ipar-Amerika'k
Kuba'ri askatasun osoa eman ziolako, Arana'k, urrutidatzi htez, zorionak igorri zizkion ango lendakariari. Zorion-agur ura,
alare, etzan ondo ikusia izan, eta egiiiea espetxera eraman zuten. Ordun, Larrinaga'n zegoen bitartean idatzi zuen, beste zer
askoren artean, «Abertzale ezkonduba espetxian» deritzaion
olerki leuna.
Langille porrokatu beti, 190ran «Euzkadi» iru-iiiabeterokoa ta «La Patria» asterokoa sortu zizkigun. Argitalpen bi auek,
azkenengoak batez ere, iskanbil larregi atera zuen eta 1903'ko
bagilleán Bilbao'ko Udaletxeko abertzale ziñegotziak ken-erazi
ta abertzale-usaiko argitaipen guztiak ere debekatu zituzten.
Ainbeste buru-auste ta neke-lerrenez abandotarraren osasuna,
gorputz eta arima sendoa izan arren, aulduaz zijoan oso; erriaren alde eman zuen zeukan guztia, beti neka-gaitz eta zintzo.
Guenez, Sukarrieta'n il zitzaigun, 1903-11-25'an; gazte oináio,
38 urte besterik ez baitzitun. Bere gorpua an gelditu zan Kantauri egalean, eortzia, atseden asean; aren gogoa, ordea, berak
ainbat goretsi zuen Jaungoikoak artu zuen bere zorion betidanikoan.
BERE LANAK.—^Naimen ermoaren jabe zan Arana Goiri, ta
etzan iñoiz kikiidu bizi-bidean jaiki zitzaizkion eragozpenen
aurrean. Gogoko zitzaion azterketa lana ta ortan ari izan zan
aspertu gabe: asaben izkuntza jaso ta bitxitu, ona aren elburuetatik bat. Etzala erretz? Ez, noski! Baiña ark aurrera beti, zoztor artetik zapart egiñaz. Gure euskalkien matasa ikusten zuen,
eta lenengotan bizkaierari buruz osotu zuen lanik geiena: itxorfcen eta etimolojiz, gramatika ta eskola-Iiburuz, eleder ta musikaz.. . Euskeraz ta euskeratzaz.
Ona bere idazlanen erreskada ez-oso bat:
1) Etimologias euskéricas (Bilbao, 1897). Azken aldean au
jartzen zuen: «G. E. T. E. J.». Barzelona'n ikasle zala idatzia.
2) Gramática elemental del euskera bizkaino (Barzelona,
1888). 200 orrialde. Liburu au ere, iru urte aurrerago, ikasle
zala osotu zuen.
3) Pliegos euskeráfilos —I— (Barzelona, 1888). Euskal
gaiak azaltzen ditu.
4) Pliegos histórico-politicos —^I— (Bilbao, 1888). Gure
erraza ta edesti-auziak adierazten dizkigu.
5) Pliegos histórico-politicos —II— (Bilbao, 1889). Urte
onetan asi zan «La Abeja»-n idazten ere.
6) Pliegos euskeralógicos (Bilbao, 1892). Amorrortu'ren
irarkolan. Ari itz-sustrai lez aztertzen digu, 150 itzen sorkuna
ta artatik datozten 11 toki-izen emanik.
7) Bizkaya por su independencia (Bilbao, 1892). 138 orrialde. Amorrortu'ren etxean. Lendik ere, R. M. Azkue'k zuzendu zuen «La Abeja» (1889-1890) illerokoan, erdia lez beintzat,
argitaratua. Bigarrenez ere (Bilbao, Verdes, 1932) atera zuten.
199 orriaide.
8) Reglamento de Euzkeldun Batzokija aprobado en Junta General al IS de Julio de 1894 (Bilbao, 1935).
9) Discurso leido... en Larrazabal el 3 de junio de 1893
(Bilbao, 1919). Hermes aldizkarian.
10) Bizkaitarra (Bilbao, 1893-95). Bagillaren 8'an agertu
zan aldizkari onen lenengo zenbakia; 32 azaldu ziran guztiz.
11) Lecciones de ortografía del euzkera bizkaino (Bilbao,
1896). Amorrortu'ren irarkolan. 305 orrialde. «300 urrezko
orrialdedun liburua» deitu zioten bere garaian.
12) Tratado etimológico de los apellidos euskéricos —I^(Bilbao, 1897). 128 orrialde. Amorrortu'ren irarkolan. «Pizkundia»-k argitaldu zuen berriro (Bilbao, 1930). 198 orrialde.
13) Umiaren lenengo aizkidea Bizkaiko euzkeraz irakurtzen ikasteko (Bilbao, 1897). Arnorrortu'renean. 80 orriaide.
14) Egutegi bizkaitarra (Bizkai'ko lenenrnua) 1897 Bizkaitar batek iratzija. I Urtia (Bilbao, 1896). Aorrortu'renean.
48 orrialde. Urrengo urtean (1898), Lenengo egutegi bizkaitarra (ormarakua) (Bilbao, 1897) argitaldu zuen. Amorrortu'renean. 366 orrialde. Sakelerakoaz gaiñera, ormarako au arduraz
eta jakintsuki osotua dugu. Ederra bene-benetan.
15) El Partido Carlista y los Fueros Vasco-nabarros (Bilbao, 1897). Amorrortu'ren irarkolan. Liburwka bi, polemika
latzekoak. Ementxe aziagotu zizkigun bere egoak; ordurarte
Bizkaia zuen erein-alor, Euskalerri guztia du oraiganik; eusko
seme danai eskeintzen die bere lana. «Euzko itza bakarrik darabildan guztietan —^dio— bai naparra, bai bizkaitarra, bai gipuzkoarra ta arabarra bere artzen ditut, guztiak baitira euzko
enda bat-beraren seme-alabak».
16) Baserritarra (Bilbao, 1897). 18 zenbaki agertu ziran,
1897-5-2'an lenengoa ta urte bereko dagonillaren 29'an azkena.
Au ere, Bizkaitarra lez, goitik ixil-azta izan zan. Karlatarrak
El Basco egunerokoa zeukaten beren iritziak zabaitzeko; Arana'k bere aldetik, aiei erantzuteko, beste au sortu zuen.
17) El Correo Vasco (Bilbao, 1899).Bagillaren 4'an lenengo zenbakia. Auxe dugu lendabiziko abertzale egunerokoa, ta
103 aleraiño iritxi zan. Arana'k berak idatzi zuen, ia geiena. Zorrotz darabil luma, zirtolari bikain; doai berdiñik gutxigan
daurkikezu.
18) Euzkadi (Bilbao, 1901). Iru-illabeteroko agerkaria
—gero illabete biñakoa-, jakintzaz, elertiz eta edertiz ornitua,
Arana il ostean ere, Eleizalde'tar Koldobika zuzendari zuela,
luzaro jarraitua. Ementxe atera ziran Sabino'ren iru lan guztiz
jakingarriak: a) Euxko itzak zer esan nai duen; b) Análisis y
Reforma de la numeración euzkérica, ta d) Análisis y Corrección del Pater Noster del Euzkera usual.
19) La Patria (Bilbao, 1901), asterokoa. 1901-10-27'tik
1903-6-28'raiño, guztiz 88 zenbaki. Onen ondoren Patria (Bilbao, 1903). Etzuen onek ere bizi luzea izan: 1903-7-5'tik
1906-1-13'raiñokoa.
20) Libe. Melodrama histórico (Bilbao, 1903). Bizkairaz.
sjelalde» izen-ordez dator. Etxabe'tar Alfredo'k jarri zigun erderaz. Geroago, Manu Sota'k ere antzokirako egokitu zuen;
Verdes-Atxirika'renean (Bilbao, 1934) argitaratua. 44-109 orrialde.
21) Artículos publicados en la 1." época de «Euzkadiy>y
revista de Ciencia, Bellas Artes y Letras de Bilbao, por Arana
Goiti'tar Sabin (Bilbao, 1908). Elexpuru Anaiak irarkolan. 286
orrialde.
22) Deun-ixendegi euskotarra edo deunen ixenak euskeratuta ta ixentzat ezarten diran jayetako ixenan euskerazko ikurpenak, Arana-Goiri'tar Sabin'ak asmaubak egutegi bizkaitarra'
rentzat Eleizalde'tar Koldobika'k egindako itxauwe bategaz Eusko Alderdi Jeltzalia'ren Buskera'ren Bizkai Batzar Ordia'k argiratuta (Bilbao, 1910). 83 orrialde.
23) Jauna'ren Nekauztia, Deun-Matai'ren Goizparraren
legez (Bilbao, 1915). «Euzkadi» aldizkarian dator, XII, 138'garren orrialdean, eta «Euzkerea»-n, 1930, I, 334'garrenean.
24) Olerkijak (Bilbao, 1919). IX-113 orrialde. Eleizalde'tar Koldobika'ren itzaurrea.
25) Arana-Goiri'tar Sabin'en Lan Osoak (Buenos Aires,
1965). Baiona'ko «Sabindiar-Batza»-k irarrita. orriaide.
Amaitzeko, Arana'k ba-ditu oraindik, bera ilda gero argitara
ekarriak; ona bi jakingarriak oso: Clasificación del Verbo bizkaino» ta «La Semana Vasca)).
EUSKAL ERAGILLE TREBE,—^Liburu-Ierro onetatik dakusgunez, euskal erriaren zoria ezagutu zuenetik barruan kilikari zeraman erri-maitasunari esker, euskerari ere, era askotara gero,
bultzada izugarria eman zion, dudarik gabe. Berak ikasi ez-ezik,
ainbat kezkatu zizkigun griña berdiñakin, eta ondorenez aren
irakaspenak aintzat artuaz mordoka jaild ziran or-emen euskaltzaie gartsu ta bizkorrak. Eguzkia ez dabil bakarrik.
Orduan ere ba-ziran, euskeratzaz, gaur ditugun larritasunak.
Euskera Euskalerri osoko izkuntza genuen len, baiña aspalditik
galdua dugu eusko lur sail aundietan: Naparroa'n, Araba'n eta
beste erkietako eremu zabaletan. Nola berriro euslzaldundu sail
auek? SI dana ote? Baietz uste zuen Arana'k. Guk ere orrela
uste dugu. Nai gotorra bear, besterik ez. Edestia lekuko, gauza
miragarriak egin dituzte nazio baizulc beren izkuntzari buruz:
or israeldarrak. Gu ez ote gara orrelako nai bipillaren jabe?
Beste gauza askotan, bai, nai duguna aurrera eramaten dakigunak gara.
Auzi onetaz diardu abandotarrak bere Lecciones de Ortografía liburuan. Gaur mintzatzen diran izkelgiai indar ematea
nai zuen, bat bera ere dbora utzi gaberikan; gerora, alare, soilla
49
izan ditekena. «Iñoiz —idatzi z i g u n - Euskalerri osorako euskelgi orokor bat bearko ba'litz, izkelgi ori eratzeko astia izango
genuke». Bakoitzak berea landu ta indartuaz, ba, egin ditekena
zan Arana'rentzat gaur galduta dagon eskualdeetan ere euskera
sartu ta kemenaztea. Ta erria euskaldun biurtzeko lana nainoz
egin dezakeguna dugu: ez jarri atxaki ta akiakuillurik. Ainitz
bide ta era ditugu ortarako: euskeraz ikasi, irakurri, idatzi, geronek eta geure aurtxoai etxean eta kaiean euskeraz mintzatu,
zer eta nolako izkera dan adierazi, umeak ikastoletara bialdu,
euskal-gaietaz kezkatu, idazleak ugaritu, kultura osoa erriari euskeraz eskeiñi. Asmo zindoz jokatu ezkeroan, edonoiz da garai
egokia euskeraren alde lan egiteko. Ederki esan zuen A. Ibiñagabeitia'k: «Soin eta gogo gure euskerearen barne-muinetan
murgiltzekoa, edonun eta edonoiz, itzez eta idatziz gure eusketaren eder eta unak erakusteko» naiznoizko abagunea dugu
eder.
Onan naiz alan, azke naiz lotuak, erri-maitasuna dugu naitaez euskera jagon eta indar-azteko bide bakarra. Arana'k argi
esana: «Euzkera ilten ba'da, abertzalerik ez dalako izango da».
Orobat zesan Orixe'k ere. Doe orrek eraginda, geure gogo,
nortasun, izate ta abar, euskaldunok nor garan jakitera iritxi
gara. Auxegatik edo, bear bada, gaur samiñago zaigu bizia, nor
garan eta zer galdu dugun gure asabak baiño obeki dakigu-ta.
Ontan, ba, guk uste baiño geiago zor diogu Arana'ri; berau izan
ezpalitz, ziur asko, ainbat gauza ta balio aintzagarri galduak
genitun onezkero; euskera bera ere, ark erria zuzpertu ta Azkue'k eta Txomin Agirre'k —eta besteak- idatziz eutsi ta altxatu ezpalute, lurperatua bide genduen onezkero. Abandotarrak eman zien baitipat aurrerakada itzala euskai balio guztiai:
berak ondo zekusana, kementsu aldeztu zuen: dialektiku ta iritzi
eusle bikaiñenetarikoa izan zitzaigun.
EUSKALARI.—Euskalariak, gure izkerarien inguruan, san asko ikutu izan dituzte. Zabalen, orraitio, gure abandotarrak jo99
katu zuela esatean, ez dugu uste geiegikeriren bat dioguník. Ba
ote da, izan ere, euskeran ark ikutu gabelzo arlo ta ertzik? Itzerro, joskera, gramatika, egutegi, irakur-liburu, santutegi, izendegi.., zertzaz etzan ua aritu izan? Eta beti lojika latzari lotua
ari izan ere. Aren lanetatik nabari danez, euskai gaiak barnetik
ikasi ta arakatu zituen. Arana'ren euskalari bezelako lanik ederrena au duzu: Lecciones de Ortografía del Euskera Bizkaino.
Idazti giar zeatza. Liburu ontan jarri zituen oiñarriak gizon guztiz eskolatu batenak ezin iñundik iñora ulcatu. Gurean ezta, ez
aurretik ez gero, euskal ortografiari buruz olako lanik burutv
duenik.
Lan ederra zalarik, naiz-ta bost bat urte lenago euskai ortO'
grafiatzaz naikoa idatzia izan, etzan iñortxo ere ausartu ari kontra egiten. Azkue'k orraitio, bere «Proyecto de Ortografía» argitaratu zuenean, euskd idazkerari buruz bere iritzia azaidu zigun. Arana'k erantzun zion, lekeitiarraren ainbat aburu gezurturik. Azkue, izan ere, euskaí gai askotan maixu izanik, idazkera, itz-sortze, izpiera ta fonetika auzian atzeraxe zebilkigun.
Ortarako, Arana'k ziona, eize-zakur antzera berezkoa bear. Azkue'k etzuen orrelako senik; Arana-Goiri'k, bai, lekeitiar jakin^
tsuak maiz aitortu zuenez (Lecciones.. . Apéndice 11, 225 orr.).
Arana'k bere idazkera egotzi zuen mundura, makiña berria
zirudiana. Ona ote? Or ezmezalz. Ortara orduko, inguruko izkuntzai begira ere asko ikasi zuen gai ortan. Lenbiziko urratsa
zan eta barnean ozka zebilkion ezpai ori ez zitzaion arritzekoa.
Berak osotua zala-ta beste gaberikan, baiña, etzion gero iñori
sar-erazi nai bere idazkera. «Idazkera au —zioan-—• iñori sartu
nai diodala uste izatea tentelkeri galanta litzake, euskeraz idazten duten guztiak eder zaien erea artzeko, azke dira-ta». Ezagutu zutenak dioenez, apala zan Arana.

- Parts
- Euskal Literature III - 01
- Euskal Literature III - 02
- Euskal Literature III - 03
- Euskal Literature III - 04
- Euskal Literature III - 05
- Euskal Literature III - 06
- Euskal Literature III - 07
- Euskal Literature III - 08
- Euskal Literature III - 09
- Euskal Literature III - 10
- Euskal Literature III - 11
- Euskal Literature III - 12
- Euskal Literature III - 13
- Euskal Literature III - 14
- Euskal Literature III - 15
- Euskal Literature III - 16
- Euskal Literature III - 17
- Euskal Literature III - 18
- Euskal Literature III - 19
- Euskal Literature III - 20
- Euskal Literature III - 21
- Euskal Literature III - 22
- Euskal Literature III - 23
- Euskal Literature III - 24
- Euskal Literature III - 25