Euskal Literature II - 25
«Ze usai gozo, atseginkor ta asegarria, lore oiek ematen dutena I Ta ze irakurgai eztitsu, xamur ta mamitsuak! Dakarren euskera ere egokiagoa ezin izan ditekena da: argi ta garbi idatzia».
Azkue'k itzaurrean; «Izen politagorik, zein? Baina izana
ezta atzera gelditzen. Azala edo estalkia eztakit noiakoa yarriko
dion; mamiña, barrena, ederra du beintzat».
397
Yakintza aldizkariak: «Darabillen euskera errez, naro, jator
ta edozein euskaldunentzat ulergarria duzu. Gozo atsegiña batez
ere, egillearen asmoa umetxoentzat irakurgai interesgarri bat
egitea zan eta. Ipuiñak, izkirimiriak, kontakizun eztiak, luma
zoragarriz adierazota» (1933, 158 orr.).
(Ikus Zeruko Argia, 1922, 7, 95 orr.; Yakintza, 1933, 157 orr.; L.
Villasante, HLV, 397 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 454 orr.).
lO.ERRAMON GOIKOETXEA OROKIETA (1873-1909)
Naparroa'n, Oltza udal-barrutiko Ibero'n jaioa duzu, Aita
Ibero kaputxinoa 1873-8-3ran. Bilbao'n egin zuen profesa txikia 1880'an, eta Lekarotz'en nagusia, 1892'an. Bertan irakatsi
zuen Etxalar'ko Aita Eusebio'kin batera, Aritmetika ta Algebra
irakatsi ere. Oso lagun miñak ziran Aita buruñurdun biok, eta
sarri egurastu oi ziran alkarrekin Baztan ibarreko bazter zoragarrietan zear. Aita Eusebio'k maiz esaten omen zion A. Ibero'ri:
«Bordariok egiten duten izketa, orixe dek gure mintzaira, euskaldunen mintzaira». Ortik asi zan gero euskera ta euskal erria
ezagutu ta maitatzen. Baiña maitasun orrek eraman zuen illobira ere.
Iruña'n, uritik at dagoen kaputxinoen komentuan aurkitzen
zan Aita Ibero, 1902'an. Aralar'ko Mikel Goi-aingerua Iruña'ko
katedralera jetxi zutela-ta, jendeketa izugarriak eliza betetzen
zuela, Ibero aitak egin zuen itzaldia, gotzaiaren eta kanoniguen
aurrean. Azantz aundia atera zuen itzaldiak; baita izlaria auzitegira eraman ere: Lizarra'ko Arantzadi lege-gizonak aldeztu
zuen, eta epailarien erabakiz itzaldian etzegon ezer ere errudunik.
1903'an Lizarra'n daukagu, komentuko nagusi ta mutiko
praillegaien zuzendari. Emen Serafindar Ikastolan lan egin
zuen, lema onekin: Instaurare omnia in Christo; baiña euskal
kultura barruan. Or-emen etsaiak zituen, orraitio, bai Iruña'ko
398
itzaldiagatik bai mutikoen zuzendari zalako: jendeak, ez barrukoak ez kanpokoak, ez zuten ulertu gure A. Ibero. Eta urrengo
nagusien aldaketak etorri ziranean, 1906'an alegia, nagusitza
utziazi ta Iruña'ko komentura bialdu zuten, andik laster Teruel'ko Hijar'era. Antxe il zan 1909-9-ran, bere 36 urtetan.
«Bera ta berak ereindako azia lertu, zapaldu, ito naiez... goitik
eta betik, ezkerretik eta eskubitik eraso zioten, atzerrira bota
zuten, ixillerazi zuten, naigabez il zuten. Ta oraindik bere illobitik altxatuko ote zan bildurrez zeuden...» irakurten dugu
orduko idatzi baten.
IDAZLANAK.—Ibero Aitak ez zuen euskeraz ezer idatzi;
baiña erderaz osoturiko lanen bidez eragiera sortzaillea izan
zuen. Ona bi liburu:
1) Sermón predicado en la catedral de Pamplona el día 8
de abril de 1902. Fiesta de la Dedicación de aquella santa iglesia, y ante la imagen de San Miguel de Excelsis (Iruña, 1902).
Erize ta Gartzia'ren irarkolan. 16 orrialde.
2) Ami vasco (Bilbao, 1906). E. Artetxe'ren irarkolan. 94
orrialde. Geroztik ere argitaraldi asko egin izan dira; baita euskeraz ere. «Ami» ori, gerkerazko abd'ren edo agk'en lenengo
ta azkenengo izkiak dira. Idaztia bera, ordea, eusko irakatsiz
«argi, eder ta sakon» osotua da.
(Ikus La Avalancha, 1902-3-2; El Porvenir, 1902-4-13; Mensajero
Seráfico, Madrid, 1909-10-1; Felipe Fuenterrabia, Ensayo Bibliográfico
de la Provincia Capuchina de Navarra-Cantabria-Aragón (1900-1950);
Errenderi'tar Erraimunda Aba, Olerkiak, 42 orr.; A. Pérez Goiena,
Ensayo de Bibl. nav., IX, 442 orr.).
11.—EUSEBIO ELZAURDIA ZUBIETA (1874-1956)
Aita kaputxinoa. Etxalar'ko Eusebio Maria, erri ortan bait
zan munduratu 1874-12-16'an. Amaika urtetan, Santander'ko
399
Montehano'n kaputxinoak zeukaten ikastetxera joan zan, an
Latin eta Filosofia ikasirik Aita Ibero'rekin batera. Laster azaldu zituen oi ez bezelako adimena ta oroimena.
Griña berezia zekarren izkuntza zaarretarako; eguzki aldekoak ikaslera batez ere. Naparroako jende ikasien artean laster
edatu zan Etxalar Aitaren izena. Marfillezko kutxa bat zegoen
Iruña'ko eliz nausian, gaiñean itz batzuk zeuzkana, ta ordurarte
iñork ere irakurri aal izan etzituna. Etxalar Aitak irakurri ta
azaldu zuen idazkuna, arabe izkuntzaren bidez (Boletín de la
Comisión de Monumentos históricos y artísticos de Navarra,
1921, XII, 58 orr. eta 1935, XIX, 235 orr.).
Lekarotz'en bizi izan zan luzaro, ango gazteai erakusten
gogotsu jardunik. Laket zuen, aatik ere, euskal gauzak aizatzea: euskerari txit lotua egon zan beti; euskeraz idatziriko paperik, libururik, aldizkaririk ez zuen irakurri ta aztertu gabe
utzi. Ango ikasleetan ere eragiera itzala izan zuen; orduan asia
zan euskaltzaletasuna sortzen, euskal aldizkariak agertzen, eta
Etxalar Aitak auek irakurtzen zizkien ikasleai, ikas orduetan.
Ikasleen artean olan jaiki ziran Elduaien'go Toma, Errenderi'tar
Erraimunda, Donostia'r Joseba Andoni, ta besteak.
Oraindio naiko gazte zalarik, gaixotu ta irakasteari utzi bear
izan zion bein da betiko. Bere gelan sarturik, orduak eta egunak
igaro oi zituen, irakurleari ta otoitzari emana; eliz-kondaira ta
euskal liburuak benetako atsegiña ematen zioten. Lekarotz'eko
IDAZLE.—Aita Etxalar'en jakituria izugarrizko sakon, zabal
ta argia zan, euskera ta euskal erriari buruz baitik bat. Euskeraz
etzuen esatekorik ondu; erderaz, bai, bi lan auek beintzat:
1) Disertación sobre el análisis e interpretación de los
nombres toponímicos vascos (Barzelona, 1911), Frantzisko Carreras y Candí katalanak zuzenduta argitaratu zan Geografía
General del País vasco-navarro dalakoan —Provincia de Navarra— 1049'tik aurrera datorrena. Lan eder, mamitsua, gizaseme jakintsu batek osatua.
400
2) Voces vascas en el Fuero de Navarra (Iruña, 1920);
Iruña'ko «Boletín de la Comisión de Monumentos históricos y
artísticos... de Navarra» deritzaionean azaldu zan lan jakingarri au, 1920'tik aurrerako zenbakietan.
Ez da, beraz, arrigarri orduko euskaldun ikasiak, Urkixo'k,
Kanpion'ek, J. Altadill'ek eta beste batzuk, euren zalantzetan,
Etxalar Aitagana argi-eske jotzea.
12.—JOSE TADEO BIELA LOPEZ (1875-1935)
Elizondo'n sortua dugu Biela, «Dolatxea» deritzaion etxean.
Lesaka'n eman zituen bere aurtzaroko egunik geienak, bere
osaba Frantzisko Biela organu-jotzaille omen aundikoarekin.
Onek zirikatuta noski, eliz-karrera egin zuen, Filosofiako irugarren urteraiñokoa. Etzuen aurrera jarraitu. Abots ozena zuen
eta Iruña'ko Orfeoian sartu zan abeslari. 1895'an ezkondu ta
Elizondo'n bizi izan zan beti. Azken urteetan batez ere, euskerari osoro ertsia zebilkigun. 1935'an utzi zigun mundua, oraindik
ez zaar ez gazte, garerdiko zala.
Olerki arloko lanean belu asi zan arren, su-txingar biziak
zeriozkan kopla-mordotxoak ondu zizkizun. Donosti'ko EuskalErria'n eta Irun'go El Bidasoa'n daude. Bereak ditu auek: 1)
Peritxar ene adiskideari; 2) Juan Karrikaburu-ri; 3) Euskaldunak; 4) Aunitz urtez; 5) Eguberri gaba; 6) Amaya maite; 7)
Umezuma'ri.
Latindar klasiku batzuk ere itzuli zituen; Obidio'ren zerbait, adibidez, eta Bergili'ren «Titir eta Melibeu».
Sariak ere beregandu zituen. Oraindik orain itzalia dugun
Jabier Lazkoz, Ziga'ko txaunburuaren adiskide miña genuen.
(Ikus N. Kortazar, Cien autores vascos, 84 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 511 orr.; Joan Bilbao, Eusko-Bibliographia, II, 14 orr.).
401
13.—BESTE IDATZI BATZUK
—Eliz-kantak Euskalerriko elizatarako oso egokiak (Iruña,
1904). Aranburu'ren irarkolan. 68 orrialde. Kanta geienak P.
M. Urruzuno'renak dira. Ikus A. Pérez Goiena, Ensayo de
Bibliografía navarra, IX, 511 orr.
—Fededun guztiyari Aita Santu Pio IX'garrenac Elisa santaren larritasun andiyaren erdiyan escari samur gomendatuac
bere seme obedico batec eusquerara itzulia (Kalahorra, 1861).
M. Sanz y Gómez'en irarkolan. 16 orrialde.
—Cristavaren Icashidea, Aita Gaspar Astetec eguina cein
centzatuva eta berretua agertzen da euscarara biurtua (Iruña,
1880). Lorda'ren moldiztegian. 67 orrialde. Urte berean atera
zan erderaz, gerora sarri bezela; Erasun eta Labastida'ren irarkolan. Orduan goterki ontan gotzai zegoen Pedro Zirilo Uriz
ta Labairu'k ba-zuen ardura, napar goi-aldeko euskaldunakin
ere. «Icasbide au ez daiteque moldizquiratu —dio sarreranObispoaren baimenic gabe». Lendik ere bigarren alean esana
utzi genuen legez, Damaso Legaz Laurenzena (Arizkun, 183812-11; Iruña, 1902-11-17) dugu dotriña onen itzultzaille. Goterkiko «Boletín Oficial'ak, 1881-3-21, zioanez, ordurarte argitaratutakoetatik osoena zan. Eztu berak izenpetzen, egillearen
alde otoitz bat eskaturik.
—Doctrina Cristauaren Catecismoa, guciz ongarri eta arguitu D. Antonio Maria Claret, Trajanopolisco Arzobispuac escribitua eta consagratua Espaiñiatico Patrona Maria Santisimaren Conceptio guciz garvtari Navarraco sacerdote batec uscarara
viurtua, here eta nai duten gucien servituraraco eta moldiztatua
Iruñean, Obispo jaunaren eta Alcartasun uscaren onbaimenarequin (Iruña, 1881). Regino Eskansa'ren irarkolan. 12-135 orrialde. Jose Erasun, Saldis'ko erretoreak egiña da, Damaso Legaz'ek egin zion sarrera laburretik ateraten danez. (Ikus J. Vinson, Essai Additions et Corceptions).
(Ikus J. Vinson Essai Additions et Conceptions).
402
AURKIBIDEA
Len-solasa ...
BIZKAIA (1895-1920)
Laburpen
Felipe Arrese ta Beitia
Jose Manuel Etxeita eta Luzarraga
Simon Anjel lErkiaga ta Garatea
Emiliano Arriaga
Jeronimo Garagoitia Agirre
Aita Juan Antonino Uribiarte Bistegi
Juan Jose Maguregi Zelaia
Aita Juan Bizente Zengotita-Bengoa
Juan Izurrategi eta Berrostegieta
Txomin Agirre eta Badiola
R. M. Azkue eta Aberasturi
Migel Unamuno eta Jago
Julian Ariznabarreta Berrizbeitia
Arana Goiri'tar Sabin
Ijinio Gorrotxategi Alberdi
Bustintza'tar Ebaista
Aita Kandido Basabe Erretolaza
Gorgonio Maria Renteria Leniz
Pantzeska Belaustegi
Juan Bautista Arrospide Omagoxeaskoa
Julio Urkixo eta Ibarra
Eujenio Bengoa Akordagoitia
Zesareo Miangolarra Aberasturi
Zirilo Arzubiaga Etxebarria
Juan Garate Zubillaga
J. A. eta A., «Beargin bat»
«Euskalzale» eta «Ibaizabal» aldizkariak ...
Lekaime Euskaltzaleak
Eta beste auek
Eguneroko eta Aldizkariak
GIPUZKOA (1895-1920)
Laburpen
Pedro Josep Aldazabal Murgia
Jose Iñazio Gerriko Urkíola
Patrizio Antonio Orkaiztegi
Jose Marino Arrieta
Serafín Baroxa eta Zornotza
Biktoriano Iraola Arístegieta
Kaietano Santxez Irure
Pedro Migel Urruzuno Salegí
Antero Daniel Apaolaza Arenguren
Alfonso María Zabala Etxeberria
Pio Eduardo Mortara
Daniel Lízarralde
Jose Maria Agesta
Frantzisko Arriola Juaristí
Jenaro Elizondo
Pello Mari Otaño Barriola
Jose Antonio Ugarte
Juan Karlos Gerra
Jose Manuel Luxanbio, «Txirrita»
Jose Gaspar Oregí
Toribio Altzaga Anabitarte
Juan Iñazio Uranga Berrondo
Jose Artola Elizetxea
Rosario Artola Elizetxea
Migel Antonio Iñarra
Karmelo Etxegarai ta Korta
Jose Elizondo Lopez
Frantzisko Lopez Alen
Frantzisko Apalategi
Emeterio Arrese ta Bauduer
Jose Maria Azkue Goñi
Toribio Iriondo
Juan Manuel Lertxundi ta Baztarrika
Meltxor Garai ta Elexpuru
Martin Aranburu
Mateo Mujika eta Urrestarazu
Juan Iñazio Garmendia Berrondo
Baleriano Mokoroa Soto
Joakin Larreta
Jose Bentura Landa
Siro Alkain
Jose Juan Kortazar Segura
Frantzisko Apaolaza Azkarate
J, Kasal Otegi
Inozenzio Munita Arizmendi
Enrike Elizetxea Arrieta
Iñazio Belaustegi Iturbe
Arantzazi Etxeberria'tar Engartzi
Pedro Luis
Zaloña
Ramon Gelbentzu ta Iribar
Luis Eleizalde Breñosa
R. I. Basterrarena
BIDASO'Z ANDIKOAK (1895-1920)
Laburpen
Grazian Adema, «Zaldubi»
Basilio
Pierre (D)Ibarrart
Martin Landerretxe
Jcan Jarugain
Amaud Abbadie, Kalonje
Jcan Baptista Darrikarrere
Joannategi
Jcan Baptista Constantin
Charles Becas
M. Etxegoien
Jean Etxenike
Georges Hérelle
Arnaud Agirre
Iribamegarai
Piarres Harispe
Josep Xoribit
Jean Hiriart-Urruti
Julien Hegi
Kristian Korneli Uhlenbeck
Jean Saroihandi
Etienne Decrept
Pierre Broussain
Albert Constantin
Manex Etxamendi
Eta ondar auek
NAPARROA'N ETA ARABA'N (1895-1920)
Laburpen
Ebaristo Txurruka
Arturo Kanpion eta Jaimebon
Krutz Goienetxe Elorga
Felipe Etxebarria Hemandorena
Enrike Zubiri Gortadi, «Manezaundi»
Pablo Fermin Irigarai Goizueta, «Larreko»
Ramon Menendez Pidal
Nizeto Beltzunegi Mendibe ...
Paskual Bemardino Eiguria ta Ozta
Erramon Goikoetxea Orokieta
Eusebio Elzaurdia Zibueta
Jose Tadeo Biela Lopez
Beste idatzi batzuk

- Parts
- Euskal Literature II - 01
- Euskal Literature II - 02
- Euskal Literature II - 03
- Euskal Literature II - 04
- Euskal Literature II - 05
- Euskal Literature II - 06
- Euskal Literature II - 07
- Euskal Literature II - 08
- Euskal Literature II - 09
- Euskal Literature II - 10
- Euskal Literature II - 11
- Euskal Literature II - 12
- Euskal Literature II - 13
- Euskal Literature II - 14
- Euskal Literature II - 15
- Euskal Literature II - 16
- Euskal Literature II - 17
- Euskal Literature II - 18
- Euskal Literature II - 19
- Euskal Literature II - 20
- Euskal Literature II - 21
- Euskal Literature II - 22
- Euskal Literature II - 23
- Euskal Literature II - 24
- Euskal Literature II - 25