Euskal Literature II - 23

dakio. Ala, Europako teilatu, mundukoa, eta beste. Gure aurrekoak gallur
esango zioten. Era ontan, Eskualerriak
Auñamendi du teilatu.
»Baño, Auñamendi ez da esaera arin
baten itzalpe eta babesleku bakarrik
guretzat; izan ere, bi aldetik bere bizkar-ezurraren inguruan gero ta geiago
koropilatuz dijoa Eskualerria. Anaien
elkarrengandik berexteko emana, gure
lokarri oberena.
»Naparroak, batez ere, eskual idazle
jatorren arrobia du mendialde ura. Ez
dira asko, baño lehen maillakoak: Dechepare, eskuarazko lenbiziko liburuaren egillea; Axular, Urdazubiko seme
ospetsua, eta Ibañeta inguruko Manezaundi; auñamenditarra du Naparroak
bere eskual idazle nagusien irukoa».
(]. M. Satrustegi, 1967)

LABURPEN
EUSKAL GIROA.—Il edo biziko eztabaidan etzaigu sori, ez lege, gibelerantz egitea: aragoko mugan begiak adi, aurrera!, esan bear da
beti. Ale onek zerbait erakusten digunez, olaxe jokatu zuten gure probintziak, Bizkaiak eta Gipuzkoak ezezik, baita Arabak eta Naparroak
ere, guziaren gain kondaira orriak aztertuz ta euskera landuaz. Mugaz
andik bertsu. Zazpi euskal lurraldeok, beraz, batera zebiltzan beuren
gurdiari lotuak, bakoitzak bere-bere zituen zerak ere zokoratu barik.
Zernaitako itzaldi, erri-jai ta olakoakin giroa arrotu zan, aundiki ta
txiro, kapeladun eta txapeldun, goiko ta beeko, danak bai zuten eskua
artzen; lore joko ta festak ospatzen ziran or-emen euskal gogoari eragiteko nunbait: Iruña'n, Elizondo'n, Bera'n, Donoztebe'n. Iruña'n bazan alkarte jator bat ere —«Asociación Euskara»— giro orri bultzakada
bikaiña ezarri ziona noski. Ontan, besteak beste, Artur Kanpion eta
Juan Iturralde y Suit ziran aurrelari. Kanpion'i buruz onela J. A. Irigarai'k: «XIX'gn mendeko mugimendu honetan baitaezbadako buru
ta gidari Arturo Campion iruñ-semea izan zen..., deus baino gehiago
sortzaile eta gidaria; urte parrasta batez Nafarroako mezularirik jatorrena; uharte bakarra bainan sendoa. Historiari buruz, Campionek
ixuri itur-buruetara jo behar da, Nafarroaren kondairari dagokion atalean bereziki,.. Haren irudia besteren artean erraldoi baten antzera
zaigu eta domaia da gaurko nafarrek ez duten behar lukean bezala
haren obra ezagutzen» {Euskera eta Nafarroa, Iruña, 1973, 74 orr.).
ARTURO KANPION.—Kanpion'ek etzuen bere erria gibel ikusi nai,
eta aurrerakuntza berezian egokitu naiez, lenango zeuzkan doi-pitxi ta
balio guztiak aizatu gura zizkion, lena begipean zuela etorkizuna eratu
zezan. Euskera kontuan artu gabe, ordea, ezin dezakegu euskal erriko
txokorik ezkutuenik ere aurrera eraman: euskera, gure asaben izkera
baita bizia damakigun tresna.

367

Auxe zeraman Kanpion'ek bere muiñaren barren-barreneraiño sartuta. Berak ez zuen, egi osoa aitortzeko, askorik euskeraz idatzi, baiña
aunitzi eman zion ortarako bidea. Eta ezgauza edo txirtxilleria al duzu
au?
BI EUSKAL IDAZLE GUREN.—Bata Enrike Zubiri, «Manezaundi» du
zu, Luzaide'ko semea, «idazle aberats eta joria». Fermín Irigarai, «Larreko» bestea, Auritz'eko sendagille izen aundikoa. Lenengoak baxenaparreraz idatzu zuen, ipar-napar-garaikoaz bigarrenak. Biak ederki.
Eredugarri ditugu biak, gizaseme bezela ta idazle zurrian.
BESTE BATZUK.—Napar sail onetan datozten besteok ere ez utzi albora. Ebaristo Txurruka'ren izena orriotan ikusirik, esango duzu bear
bada: «Txurruka ere euskal idazle?» Baita; idazlea da idatzen duena,
ta Txurruka'k ere bere-berea du zerbait, eta asko idatzi ezik ere, ikasbide polita damakigu; edo-ta, ez al du ezer balio munduan zear aratonat, ia etengabeko joan-etorrian, ibilli ta euskal garra barruan eraman
eta azaltzeak?
Or duzu baita Krutz Goienetxe apaiza, baztandarra, itzez eta
egitez aspertu barik euskal zelaian jokatu zuena; or Aita Elizondo kaputxinoa, izlari trebe ta idazle oparotsu; or Aita Ibero ta A. Etxalar
jakintsuak, ezker-eskui zeuzkatenak eusko-suz adoretu nairikan. Eta
or, azkenik, Biela koblaria, su-txingar urtika.

,1,...

368

1.—EBARISTO TXURRUKA (1841-1917)
Bide, erreten eta kaietako maixua. Batez ere Bilbao'ko portu ta nasako lanak zuzendu zitun bitartean, aomen txit aundia
iritxi zigun Motriku'ko konde onek.
Izu (Naparroa)'n jaio zan 1841-10-26'an. Bi urteko zalarik
Motriku'ra aldatu ta emen asi zituen bere ikasteak, gero 1857'tik
ara Bergara'ko Mingitegian osoturik; 1857'tik 1863'ra Madrid'en daukagu injenieru ikasten. Karrera bukatu ondorean,
Murtzia'n eta Balentzia'n egin zituen lenengo oar-ikasiak (probak) eta gero Gernika'ko ubidean sei illebetez; Puerto Rico'n
egon zan ondoren beste sei urtetan; 1873'an itzuli zan bere
aberrira, ta 1877'an Bilbao'ko portuko lanen arduradun izendatu zuten.
Berari zor diogu gaur Bilbao'tik itxaso zabaleraiñoko nasaren apaindura guztia. Naiz-ta lan arrisku aundikoa izan, aurrera
eraman zuen ark ezeren zalantza gabe, ta ogeta zortzi urtean
guztiz berriztatuta, ederki, utzi zuen, bertoko salerosketa ta
itxas-ontzien sar-urtena oso ugariturik. 1908'an laga zuen kargu arduratsu ura. Ainbat titulu ta ezaugarri eman zizkioten.
1917-4-3'an il zan.
Euskal idazle ote? Euskal Esnalea'ren «Esku-Egundiya»
(Irun, 1910) datorren Antonichu olerkia, 1909'ko azaroan Bilbao'n izenpetutakoa, berea du. Ona oso-osorik:
369

Atso bat nuen ezagutu nik
Txit gaztea nintzanian,
Motriku aldetik irten gabia
Bere bizitza guztian.
Bein joan omen zan geldirik geldi
Arribiñeta gañera:
An eserita, arri gañian,
Jarri omen zan begira.
Andik Izarraitz ta Anduz mendia
Agertzen dira txit ondo;
Lastur ere bai, zorionezko
Itxuran asko geiago.
Gure atsuak, ainbeste mendi
Agerian ikusirik,
«Jesus, au mundu aundia» esan
Zuen txit ikaraturik.
Ikus Esku-Egundiya, 1910, 45 orr.; Euskalerriaren alde, 1917, 258 orr.;
Auñamendi, Literatura, II, 193 orr.; Espasa-Calpe, 17 alea, 721 orr.).

2.—ARTURO KANPION ETA JAIMEBON (1854-1937)
Gizaseme gotor auxe duzu, dudarik gabe, Naparroa'n langillerik aundiena ta Euskalerrian aundienetakoa. Beraz, emeretzigarren gizaldia amaitzerakoan, euskal kulturak nolako egoera
zeukan eta nolako jokabidea artu zuen jakiteko, bear-bearrekoa
duzu idazle gaillen onen eragin arrigarriaz jabetzea. Aitor dezagun ezer baiño len: idazlari trebe, izkuntzalari bikain, lege-gizon
argi, iritzi-emaille zorrotz eta edestilari zurra ez-ezik, izlari politiku garbai, erlijio aldezle goragarri ta aberri iritzi zabaltzaille
porrokatu ere izan zala. Idazle bezela, euskeraz zer aundirik
idatzi ezpa-zigun ere, gaztelaniaz gorengo maillakoa izan zan.
370

GIZONA.—Iruña'n ikusi zuen lenengo bizitz-argia 1854-57'an. Buru argia ta naimen sendoa zitun, eta biok batean, lotura
giarrez alkarturik, langille bipilla bilakatu zan. Iruña'n bertan,
Oñati'ko Ikastetxean eta Madrid'en biribildu zizkigun ikasketak, 1876'an Lege-jakintzan Lizentzi-mailla lorturik. Maitasunak, esan oi danez, aditzera eramaten, eta aditzeak jakintzara.
1833-1839'garrengo karlista gerra ondoren, Naparroak ere bere
eskubide geienetan aski moztuta ikusi zuen bere burua; diruaren askatasuna geratzen zitzaion bakar-bakarrik. 1872-1876'an,
berriz, bigarren karlista gudatean, giro benetan txarra zegoen
Madrid'en euskaldun Foru inguruan. Kanpion ikasle zan orduan, baiña konturatu zitzaigun gaitz ikaragarri artaz, eta orduantxe asi zan idazten, ots, ainbat lan eder onduko zizldgun
luma azkarrari eragiten: batxiller ikasten zegoela idatzi zituen
lenengo artikuluak.
Izate barnean ondo sarturik zeraman bere lurra, bere Naparroa, Euskalerria, bereak zitun gauza ta agerpen guztiakin.
Orduko giro latzak bultzatuta, ainbat aldizkari sortu ziran «Revista Euskara» (1878-83), «El Arga» (1879), «El Navarro»
(1881), «Lau-Buru» (1882), «El Aralar» (1894)... Guztiotan
sartu zuen sortzerakoan eskua, baita ondoren anitz lan idatziaz
lagundu ere. Garai artako jakintsuak, euskal zelaikoak bereziki
iruñ-seme ernearen gaitasunaz oarturik, laster egin zitzaizkion
adiskide: d'Abbadie, L. L. Bonaparte printzea, Jaurgain, Duvoisin kapitaina, R. M. Azkue, Arana-Goiri, Unamuno ta besteak. Bere erriaren izkuntza euskera zala-ta, orduantxe asi zan
euskeraz ikasten.
Lenago baten bere erria zer zan jakin nairik zebillela, bein,
Iruña'ko Cámara de Comptos, napartar kondaira agiririk geienak dauden artxibuko ateak iriki zizkioten, eta ango paper zaarretan aurkitu zuen altxorra, izugarria izan zala diosku berak.
Antxe zegoen, oraindik ikutu gabe, Naparroako edestia, bere
erritar zangarrak antziña baten egin zuten guztia. «Larrutx
(pergamino) oiek —dio— gertaturiko gauzak zekarzkidaten,
371

joan garaiakin ar-emanean jartzen ninduten. Lilluragarria,
egiaz! Aldundiko idaztitegiak zoramenik zoragarriena ekarri
zidan». Or gizon trebe bat lanean. Amaikatxo gauza eder aterako zan gero artxibu ortatik!
Bere bizitzako urterik berezienak lumari eratxikiak eman
zituen Kanpion'ek. Aztertu, ikasi ta idatzi, or bere biziko lana.
Xede bakanak zuzen-azita noski: euskal izatea jagon, zaindu
nai zuen, bai Naparroa'n zein euskal erri osoan. Euskal izatea
—euskalduntasuna— da Kanpion'entzat guztia, izan edo ez
izan, bizitza edo eriotza. Naparroa ezta euskaldun bere arnasa,
bere gogoa galtzen baldin ba'du: ez dezala, arren, galdu. Olakorik gerta ez dedin, napar kontzientzia esnatu nai digu. Kezka
onek adoretzen ditu, txiki naiz aundi, aren idatziak, aren itzaldi, elezar, nobela, itzaurre ta dana, ortara zuzendua duzu: odolean borbor daukana jartzen du idazten ditun lerroetan. Bizkaia'n, Araba'n eta Gipuzkoa'n beste batzuk osotu zutena, Kanpion'ek Naparroa'n dagi; joanaren oroiak bizkor-azi gaitzan,
Aitor'en seme leiñargien amasa, goraberak eta kondaira begi
aurrean ipiñi. Lena, izan ere, lanerako berogarri zaigu beti,
akuillu ta aurrerabide.
Edu ortan lan egitean —nola ez?— jaiki zitzaizkion ortik
eta emendik aurkalariak ere; danentzat zeukan erantzuna Kanpion'en luma zorroztuak. Eta eguzki antzo dizdizka zegoen aren
euskaldun zuzia. Ondorioz, 1893'an diputadu edo ordezko atera zuten Naparru'tik ango integrista alderdikoak; iñoiz integrista izan ez arren, argi ta garbi mintzatu zan katolikotasunaren
eta euskal foruen alde Madrid'eko kortietako batzarrean. Ortaz
ere, eztabaidakari egin zitzaigun, zorrotz-zorrotza ta zirtolaria;
bere idatziak arrezkero sarkorrak dira, ao biko ezpata bezela,
suar eta oldarkoiak. Idazten duen guztiari —kondaira, eskugo,
izkuntza, sozioloji naiz musika— ezartzen dio berak dardarti
barru daraman lege-zarrarekiko griña berezia. Emen bai erakusten digula Kanpion'ek buru argiz ta biotz beroz aberasturiko
gizaseme batek noraiñoko lana egin dezakean.
372

Ondorioz baita toki askotan egin oi zioten leku: 1904'an,
berak zuzendu zuen Irun'en «Eskualzaleen Biitzarra»; J. Urkixo bizkaitarrak RIEV sortu zuenean, bere ondora deitu zion;
berau izan zan «Euskal Esnalea»-ren buru, ta «Euskalerriaren
Alde» deritzan aldizkarian, berak bere idatzietan maiz izengoi
bezela erabili oi zuen «Euskal-Erriaren alde» jarri zioten;
1918'an, «Eusko-Ikaskuntza»-k deduzko buru izendatu zuen,
eta urte berean Euskaltzaindia sortu zanean, euskaltzain oso egin
zuten; Espaiña'ko «Real Academia de la Historia»-n, «Academia de Ciencias Morales y Políticas»-en eta «Real Academia
de la Lengua Española»-n, euskal saillean, urgazle izan zitzaigun.
Etzan egundo ere politika zale agertu, euskaltzale amorratu
baizik. Gaztetan etzitun antza gaizki ikusi izan errepublika
saioak, baiña gerora eusko foru zaletasuna tinkatu zitzaion izate muiñean, eta ortik, eusko lege zarretik bizi ziran erriketa joerak bakarrik ikusten zitun begi onez: abertzaletasunaren alderako jokabidetik zebillela, maiz bota zioten arpegira etsaiak;
eta, izan ere, orrela idatzita daude «Blancos y Negros», «Itzaltzu'ko koblakaria», «Erraondo'ko azken danbolinteroa», «La
Bella Easo», ta beste batzuk; ainbat itzaldi ere elburu ortara
zioazten.
Atzenez, ezta arrigarri, konta ezin beste liburu ta paper zar
ikuskatu zituzten begiak, igali-zugaitz bati adarrak lez, akitu
egin zitzaizkion Kanpion'i, ta azken urte mordoa itsurik eman
zuen: begi-izar edo ilundura zeukan, baita goxoeri ere, ta osagilleak ezin zioten ezertxo egin. Ez bere lurrik, ez beretar maiterik ikusi gabe, gau illunean bizi izan zan, urtez ta matxuraz
aztun. Neguan Iruña'n egon oi zan, eta udaran Donosti'ko Ategorrieta'n, bere Emilia-enea etxean. Azken egunetan, gerra
zala-ta, gorriak ikusi bear izan zituen. 1937-9-5'an itzali zan
Iruña'n, 83 urtetan. Ederki Latxaga'k: «Euskalzale onekin dauzkagun zorrak ez ditugu ondo ordaindu».
373

ZER IDATZI ZUEN.—Kanpion, esan dugunez, idazle oparotsu ta ugaria izan genuen; aro artako izparringi, eguneroko ta
libururik geienetan agertzan da bere izena. Oso zail dugu, beraz, bere lanen zerrenda zeatz bat osotzea. Lan oietatik bi ta
irutan argia ikusi dutenak ere naikoa izan dira. Dana dala bioa
emen, merezi du-ta, aren lan garrantzitsuenetatik lerro zeatzena; erderazkoak lendabizi ta euskerazkoak gero.

a) Erderazkoak. 1) Consideraciones acerca de la cuestión
foral y los carlistas en Navarra (Madrid, 1876), 36 orrialde; 2)
Contrastes, cuadro de costumbres (Iruña, 1882), 82 orrialde,
K. Otaegi'k euskeraz jarria, ta Donostia'n sarituriko elezarra;
3) Ensayo acerca de las leyes fonéticas de la lengua euskara
(Donosti, 1883), 68 orrialde; 4) Gramática de los cuatro dialectos literarios de la lengua euskara (Tolosa, 1884), 795 orrialde, gaurko linguistikari erantzunik, edozeiñen aurrean lotsakizun
gabe erakutsi genezaken euskal gramatika; 5) Victor Hugo,
Semblanza (Tolosa, 1885), liburuxka; 6) Don García Almorabid. Crónica del siglo XIII (Tolosa, 1889, eta Zarautz, 1936),
360 orrialde; 7) La batalla chica del Sr. Nocedal (Iruña, 1893),
89 orrialde; 8) La Abuela, poema txikia (1893), Elsa Otten'ek
biurtu ta doitxeraz ere argitaratua (Berlin, 1893); 9) Euskarianas, amabi sail 1896'tik 1934'ra argitaratuak, elezar eta edestisaioak; 10) Los orígenes del Pueblo Euskaldun. Celtas, Iberos
y Euskaros (Donosti, 1897); 11) Blancos y Negros. Guerra en
la paz (Iruña, 1898), 382 orrialde; 12) Discursos políticos y literarios (Iruña, 1907), 315 orrialde; 13) Defensa del nombre
antiguo castizo y legítimo de la lengua de los baskos (Paris,
1907), 27 orrialde; 14) La Bella Baso (Iruña, 1909), bi ale, 266274 orrialde; 15) Popachu, ipuia (Bilbao, 1910), 10 orrialde;
16) De las lenguas y singularmente de la lengua baska como
instrumento de investigación histórica (Bilbao, 1919), 41 orrialde; 17) Informe... a la Academia de la Lengua Vasca sobre unificación del Euskera (Bilbao, 1920), 20 orrialde; 18) Narraciones baskas (Madrid, 1923), 201 orrialde; 19) Itzaldiak: Bil374

bao'ko «Centro Vasco»-n emana (Bilbao, 1901), Donosti'ko
«Centro Vasco»-n emana (Tolosa, 1906), Gernika'n emana
(Gernika, 1908), Iruña'ko «Centro Vasco»-n emana (Iruña,
1914), Errenderi'ko Batzokian emana (Donosti, 1914), Gernika'n emana (Bilbao, 1920), Iruña'ko Gaiarre Antzokian emana
(Iruña, 1922).
b) Euskerazkoak. Gaur edonori azpiak jan oi dizkiogu,
baita izen ona beztu ere. Euskal arloan, adibidez, onek euskeraz
idazten duela ta ezin diogu jipoia berotu gabe utzi; ark erderaz badagizki bere jardunaldiak, laster izango du nork maxiatu. Il edo biziko auziari, naiz euskerazko naiz euskal sailleko
beste edozeiñi ekitean, ez genuke ainbeste liskar ta buruauste
arrotu beai. Kanpion beintzat orrela uste zuena duzu: alegiñak
egin zituen euskeraz ikasteko, ta polito ikasi zuen, baita zenbait
lan euskeraz ondu ere, baiña bere erria, Naparroa euskera gabe
ikusirik, zerabillen izkerara jo zuen bere iritzi ta biotz-zauskadak beretarrai adierazo ta zeuden lo-zorrotik, al ba'zuen beintzat, astindu tV ateratzeko. Jardunbide ori guk ere ez genuke
gaizki artu bear
Euskera ikasiaz idatzi egin zuen Kanpion'ek; or bere Gramatika ederra, ta beste lan batzuk: Ona bere euskal lanak:
1) Euskariarak (Bilbao, 1896) deritzan lenengo alean, lan
auek dauzkazu euskeraz: a) Agintza; b) Orreaga; d) Denbora
anchiñakoen ondo-esanak eta e) Okendoren eriotza. Azkenengo
biotatik lenengoa «Euskal-Erria»-n (1883, IX, 517 orr.) eta
«Euskalzale»-n (1897, 225 orr.) eta Beñat Idaztiak «Narraciones
Baskas»-en (1935) ere argitaratu zan, eta bigarrena Azkue'k
eman zuen bere Euskalzale (1897, 295 orr.) albistarian, eta
aurretik Euskariana (1896) dalakoan.
2) Gure sinismen oso-osoa (Euskal-Erria, 1888, XVIII,
40 orr.).
3) Sartu-aurrean(Euskariana, II, 1897, 252 orr., ta Narraciones baskas, Donosi, 1935, 19 orr.). Ivan Lourgueneff errusitar poetak ondutakoV375

4) Malaxka ta Akuliña (Irun, 1910). Tolstoy errusitar
idazle bikaiñaren ipuia euskeraz jarrita. «Esku-Egundiya» deritzan liburuxkan dator, 42'garren orrialdean.
5) 1904'an Eskualzaleen Biltzarra'k Irun'en izandako' billeran alkarte orren buruzagi bezela zuzendu zuen euskerazko
itzaldia (Baiona, 1904).
6) Idazki bat bederen, Azkue jaunari zuzendutakoi (Euskera, 1957, 319 orr.).
7) Itzulpenak. Kanpion'en lanak ez dute izan, foru-zale
amorratu agertzen zalako edo, bear luketen aiñako edadurarik.
Ala ere, argitalpen asko bai izan dituzte, ta itzalpeiíak ere ez
gutxi. Esaterako, Denbora antxiñakoen ondo-esanak prantsesera
biurtu zuen Fuché-Delbasc'ek, La Abuela ta Pedro Mari doitxeraz jarri zitun Elsa Otten'ek, Blancos y Negros ere doitxeraz
Karl Voigt'ek; Baztandar batek euskeraz ipiñi zoen «Azquen
nafartarrac» (Revista Euskara, 1878, I, 251 orr.), Y. Zinkunegi'k «Erraondo'ko azkenengo atabalaria» (Euskal Esnalea, 1926,
XVI, 82 orr.); J. M. Mokoroa'k «Erraondo-ko azken danbolinteroa» (Euzko-Gogoa, 1952, III, 13 orr., ta 1955, VI, 40 orr. ta
Bilbao, 1958). Txomin Agirre'k Larraldeko Lorea (Éuskariana,
seigaren sailla, 1918, ta «Narraciones baskas, III, Donostia,
1935, 78 orr.); Itzaltzu'ko koblaria, («Euzko-Gogoa», 1954,
V, 81 orr.); Larrañaga'k Izkuntza ta Abenda «Euzko-Gogoa»,
1959, X, 23 orr.); Y. Zinkunegi'k Yan-Pier /«Euskal Esnalea»,
19-27, 78 ta 103 orr.), eta beste batzuk. «Pecio Mari» ta «Itzaltzu'ko koblaria» antzokirako ere egokituak izan dira.
NOLA IDAZTEN ZUEN.—Itzak ez, baiña/egiñak ditugu lekuko eder. Gozo ta olerkitsu ari oi zan Kanpion euskeraz ere.
Ona zatitxo au, Okendoren eriotza deritzanetik artua.
«Dama María de Lazkano, leioaren ondoan zegoen. Maiatzak, zelaiak loraz eta arbolak ostoz estali izan zituen, baiño
oraindik oztxo egiten zuen; orregatik sukaldea egur igarrez eta
lodiz ondo ornitua.

376

Egun artan asi zan goizean goiz euria, istan bat atertu gabe.
Ulia-mendiko tontorretatik errekak amiltzen dira saltoka; zerugoiean, argia iltzen ari da; lurrean laiño ubelak eta itzal beltzak ibarretatik eta ibai ertzetatik geldi geldi igotzen dira, lurreko osoaren zuritasun eta urdintasun guziak borratu naiez.
Gau eta egun, batak bestearen kontra gogorkiro jazartu dute
noski, eta eguna, bere etsaiak garaitu diolako, mundu onetatik
ote badijoa, bere lots aundia ezkutatzeko. Argi-gutxitu ura, argitasunaren azken agurrak dirudi; etxea, aizeak erabillia dardaratzen da, eta leio zabaletatik sartzen dira gelara itxaso aserretuaren orroi izugarriak.
Bat batetan, neskame gazte batek atea idikita, itz egin zuen
onela: —Andrea, andrea, berri onak dakarzkit, berri onak...
—Zer den, Praska, burutik jauzia aizan?
—Ez, andrea, ez; berri onak dakarzkit...
—Noiz arte, emakumea, egongo aiz esanaz «berri onak dakarzkit»? Esan itzan, bein betiko, berri oriek, nik jakin ditzadan.
—Nagusia eldu da; La Capitana eldu da; portua, Jendez
betea da ango deadarrak!, ango txaloak eta pozgarrizko ojuak!
denak atsegiñez zoratuak dirudite...
—Bai ote? Ene Andre Eirkiña Maria! nere senar maitea
eldu da? eta biotzak ez zidan ezer esaten! Zorionekoa milla eta
milla aldiz gaurko eguna. Uste nuen, ez nuela iñoiz ikusiko!
Urtetan aiñ aurreratua! eta beti itxasoan! beti etsai amorratuen
artean! Baiño, egia da, Praaka, aditu dedana? Nola, noiz artu
den berri maitagarri ori?» {Euskalzale, 1897, 227 orr.).
Egia, egia, euskeraz idazteari eman ba'lioken, nolako lanak
osotuko zizkigun Kanpion aundiak! Baiña geiena erderaz egiña
izanda ere, ikasi nai baldin ba'dugu, utzi zizkigunarekin aski
dugula deritzait.
(Ikus G. Muxika, Euskalerriaren Alde, 1922, XI, 273 orr. eta Los
titanes de la cultura vasca. I, Auñamendi bilduma, 155 orr.; J. Zugazagoitia, Algunos escritores vascongados, Bilbao, 1920, 10 orr.; Larre
377

ko, Euskal Esnalea, 1930, 213 orr.; K. Etxegarai, Blancos y Negros-en
itzaurrean, Donosti, 1934; G. Garriga, Bol. Amer. E. V., 1954, 85 orr.,
ta 1957, 124 orr.; J. Artetxe, Caminando, 81 orr.; A. Irigarai, Euskera,
1953, I, 32 orr.; A. M. Labaien, Euzko-Gogoa, 1954, V, 163 orr.; J.
Altadill, Euskalerriaren Alde, 1930, XX, 247 orr.; F. Arozena, BAP,
1958, XIV, 455 orr.; A. Pérez Goiena, Ensayo de Bibliografía navarra,
1964, IX, 709 orr.; L. Villasante, HLV, 347 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 187 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliographia II, 208 orr.).

3.—KRUTZ GOIENETXE ELORGA (1866-1925)
Baztandarra dugu, Elbetea'n, Baztan ibai ertzetik eskuitara,
berrogetamar bat etxe dituen errixka politean munduratua. Santa Krutz eliza du nabarmen nunaitik begiratuta. Ementxe jaio
zan K. Goienetxe apaiza, 1866-9-13'an. Bere gurasoak: aita,
Frantzisko Goienetxe Zelaieta, Elbetea'koa, ta ama, Maria Josefa Elorga Etxandi, Elbetea'koa au ere.
Eleiz-deia barrenean oarturik, Iruña'n ikasi zitun ortarako
gaiak, eliz-ordenak 1890'garren urteko garizumako bostgarren
igandetik asita Iruña'n bertan arturik. Euskeraz ondo zekian,
eta ikasi bitartean antza, euskaltzale porrokatu egin zitzaigun.
Gero, Naparro alde guzeian ibilli zan, aspertu barik, euskeraren
eta euskal gauzen alde kementsu lan egiñik. 1908'an Anza ta
Elizondo'ko euskal batzarrak eratzen jo ta su agertu zitzaizun;
berdin, 1910'an ere, Lekunberri'koa gertatzen. «Euskal Esnalea»-k ospatu zizkigun batzar auek.
Etzan, ziurki, iñoren agotan ibiltea eder zitzaiona: atsegiñago zuen ixilleko bizi-moldea. Orrela, ez bestelako zarata gabe,
bere arima-zaintzan jarduna dugu urte mordoan. Barruan bolbol zebilkion euskaltzaletasuna ere, orraitio, iges egin oi zion
dizdizka, ta Azkue zanak bere Iztegi nausia osatzeko gai billa
erriz erri ibilli zitzaigunean, auxe aukeratu zuen inguru aietako
izkelgiak aztertu, ikasi ta kidekatzeko batez beste. Iztegiaren
itzaurrean (XI) aipatzen du Goienetxe ere, Gorosurreta'rekin
batera, Baztan ibarreko laguntzaillen artean.
378

Maia edo Amaiur'eko parrokiaz arduratu zan 190rgarren
urtearen azkenerantza. Eta ementxe zegoelarik, 1920'an, urixka
ortan oroigaillu eder bat jaso zutenean, beiñola askatasunaren
alde bizia eman zuten napartar gizurenai, K. Goienetxe'k
onetsi zuen arrizko gomutagarri ura, euskerazko itzaldi gartsu
ta ozenaren ondoren. Beste ainbeste egiña dugu, 1923'an, Doneztebe'n antolaturiko euskal egunean ere.
Napartar Irakasleari (Doctor Navarrus) buruz lan interesgarri bat osotu zuen, beste idazti batzuen artean; baiña ez dakigu
argitara zuenik.
Euskaltzaindiak, 1920'garrenean, idaízi-euskerea bat egitea
egoki zala-ta, galde-mordo bat bialdu zien bere lankideai; askok
erantzun zuten; oien artean zan K. Goienetxe ere. Bai, onek
ere iduripena eman zuen 1921-1-27'an Elizondo'tik igorri zuen
lantxoan.
«Nire iduripena —dio—, deusgutikoa bada ere, al bezain
lañoki eta garbi emanen dut. Guzien gogorako gauza litzake,
eskualdun guzien artean, odolez bat garen bezalaxe, eskualera
bat bakarra izatea. Eta, nork asma ortarik etorriko litzaizkigun
ondorio onak. Untan ez dakust neor eztabada zerbait izateko
arraiskurik. Bañan erran bearko baitugu, naski, aspaldiko itz
neurtzaleak ziona: Video meliora, prohoque, deteriora sequor:
dakust obeagorik, baita oberenetaz tirriatzen ere, aatik ttipisagoekin gelditu, bearko. Gai untan, nere iduriz, onbera gertatzen da. Ikusten dugu denak oberena litzakela eskual-era bat
artzea; bañan denekin gelditu bearko. Zergatik? Ara zergatik.
Urrats orren ematea gauza zalla, nekosa eta eskuararentzat kaltegarria izan laikelakotz.
«Lanpide zalla eta nekosa da ori: ori egitekotan bat bear
genuke artu. Zein? Ezta errez erabakitzea. Eskualdunek buru
gogor aire bat badugula darasate bazterretan; ori ez ala izanta
ere, au bai egi aundi bat da, eskualduna atxikia dela bere gau379

zei, baita bear ere; eta ez luke neork naiko bere amaren altzoan ikasitako era bazterrerat uztea, zokorat igortzea» (Euskera,
1922, 97 orr.).
Amaiuk'en itzali zan K. Goienetxe, 1925-4-29'an.
(Ikus Euskal Esnalea, 1925, 98 orr.; N. Kortazar, Cien autores
vascos, 48 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 304 orr.).

4.—FELIPE ETXEBARRIA HERNANDORENA
(1866-1942)
Beintza-Labaien'en jaio zan 1866-2-5'an. Beronen aita ere,
Alejandro, Beintza'koa zan, eta ama, Erasun'goa. Buenos Aires'era aldatu zan gazte, ta an ikasi zuen eleiz karrera; an luzaro
xamar arima zaiñean ari izanik, bere jaioterrira itzuli zitzaigun.
Gaixotia zalako, «Argentina-enea» etxea jaso zuen emen, bere
bizitzako azken urteak nareago igarotzearren. Ementxe il zan
1942-3-8'an.
EUSKAL LANA.—Gauza bat maite dugunean, naiz-ta zoriak
iñarrosita arat-onat ibilli, ez dugu errez geure biotzetik astintzen. Eziña dugu. Olako zerbait jazo zitzaion Etxebarria apaizari
ere: Argentina'ko eskualdeetan etzitzaion aztu bere mintzaira.
Eta berriz etxeratu zanean, idazteari ekin zion. Orrela erakusten digu beiñik-bein.

Ona bere liburu bat: Bisitac oldareco Sacramentu Santuari
gure Ama Birgina Mariari eta San Joseri... (Tolosa, 1926).
Mugertza'ren irarkolan. Alfonso Maria Ligorio deunaren Bisitak dira, euskeraz jarrita. Euskera ona du, ta bere erriko izkelgian osotua dago.
(Ikus Auñamendi, Literatura, III, 235 orr.).

380

5.—ENRIKE ZUBIRI GORTADI, «Manezaundi»
(1867-1948)
Ez gara guztiok berdin geure adimen eta biotz eragiñak
emakeran: urliak onela adierazi oi ditu bereak, eta sandiak arela,
izatez eta izanez aski diferenteak bait gara. Au ez zitzaigu gizartean bakarrik ageri, idazleetan oraindik garbiago, nik uste.
Nolako aldea batetik bestera! Onek onela dakusa gauzak, eta
ark bestera; adierazi ere, onek samur, leun, bizi; beste ark, ordea, zakar, ez berezko. Zergatik ote? Idazleak berak ba al daki?
Goxo idazten duenaren kideko izan nai luke, baiña ezin du.
Zubiri'k errez, oparotsu ta mazal idatzi zigun; aatik oso
txalotua dugu gurean utzi zigun lana.
GIZONA.—Garazi ta Luzaide, gaur bata Frantzi ta bestea
Espaiñi, alkarren urbil daude, Arnegi tarte dutelarik. Beiñola,
«Ibañeta'tik beherakoan, Luzaide'ko alderat yaustian, Garazi'ko
bideari buruz zoazilarik», jipoia ederki berotuta eraman zuten
Karloman agintari zabalaren gudariak. Toki egokia da emen ortarako. Onela Zubiri'k: «Mehargune hertsia, erreka xumetik
ezker eta eskuin malda xutak eta legunak; barri xee eta legartsualí. Eta gainak arkaitzez brikatuak, doi-doia xutik egoiten
ahal direnak iduri» (Orriaga-ko gataska).
Mendi tarte ospetsu ontan, Luzaide'n sortua duzu Zubiri.
Beronen bizitza etzan lar zalapartsua izan, baiña bai aberatsa,
andik naiz emendik begiratuta lits askoduna. Donibane-Garazi'n
egin zituen bere ikasteak; garai artako gerrak girala-ta an bait
ziran bizi bere gurasoak; ondoren Paris'en egon zan margolaritzaz jabetzen, eta etzan pintatzaille txarra izan, aurkintzak,
irudi-antzak, edesti ta elezar puskak eta margozkiak berarizko
eraz zirri-borrotzen; Iruña'n, Naparroa'ko Aldundiko aretoetan
dagoz taiu onetako margo-lan batzuk: «Azpilikueta», «Naparroa'ko Karlos III'garrena», ta abar.
Pintatzetik bizi izan zan zati bat, eta J. M. Satrustegi'k dioskunez, agintzen zizkioten lanetatik ere laguntza ederra zuen,
381

bere inguruan jaun aundia zan eta. Margo-lan mordoa egin
zuen, eta gaur bere illoben eskuetan izan bear dute. Au ere
ba-diosku Satrustegi'k: «Ontan ere etzitzaizkion beti gauzak
zuzen atera. Ezkontzekoa zan ilobarendako egina zuen Luzaideko ikusgai bat, bere erriko ayundamenduari utzi zion, ezkontza nastu ta. Eta bestalde, berriz, Naparroko Dipuíazioak
agindu ta egindako «Oliveto», ilobaren eskutara joan zen saria
ordaintzen etziotelako» (Zeruko Argia, 1967, urrillak 29, 12
orrialde).
Izar beltza omen zuen gaiñean. Eta au «kontuan iduki behar
da —dio Satrustegi'k— bere nortasuna ziñetik ezagutzeko. Bere
illobak erreak dituzte andregaiarekín izan zituen artu-emanen
idazkiak. Uts aundia! Ba omen ziren bertsuak ere! Eta gero,
auspotako eritasunez joana maite zuen neskatxa; etzen iñoiz
eskondu».
Elertia ere, edo ederkerari zegokiona beintzat, antxe Paris'en
ikasi zuen nunbait, bere lan bikaiñetatik atera dezakegunez: artista ikasi antzo bait ditu jartzen esaldietan, gauza bakoitzari
zer dagokion uraxe adierazi ta aitzen ematen bearturik.
Paris'tik euskal erriratu ta Iruña'n jarri zan egotez, ango
Antze ta Lanbide Eskola'ko irakasle. Urte mordoa egin zuen
arazo ontan. Azkenez, berton il zan 1943'an.