Euskal Literature II - 18

Total number of words is 3573
Total number of unique words is 1900
30.5 of words are in the 2000 most common words
43.1 of words are in the 5000 most common words
50.8 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
—diosku egileak—. Bai zuaitz ederrak ikusi ere. Ederrak benetan Leitza'ko gaztain eta izaiak; Lekeitio'ko aritz eta «insignis amona»; Tolosa'ko zedro ta Lawson zipresa; Albiztur,
Ataun da Lizartza'ko pagoak; Arama'ko zuaizti gazte-lirañak;
Ondarroa'ko «insignis» saill bikañenetakoa; Bertiz'go Ziga jauna zanaren etxalde zoragarria. Ogia, ura ta sua eskeintzen dizkigute. Ez al da ala? Baita, edertasuna, alaitasuna, pakea ta osasuna ere» (Loc. cit., 153 orr.).
Euskera garbi ederra darabil, utsik ezagutzen eztuna, itzez
zein joskeraz. A. M. Labaien'ek: «Euskera jori ta errikoian
idazten du; erabat argi ta aratza». Ona zatitxo bat:
«Len zuaitzik batere ez dagon lur soil eta leorrean aritz
landarea alperrik bezela aldatuko dezu. Aritz ta naiz pagoak
lur leor eta soillik ez du nai. Laudare oiek biak lenengo urtetan
beintzat babesa nai dute. Lendik zuaitz zarrak izanda ere babes
pixka bat egiteko gaitz erdi. Bestela kaxkabetx txoriari eusteko
aña ere nekez egingo zaizkitzu. Izatekotan errekondotan edo lur
eze ta gizenetan etorri liteke beste babesik gabe.
Aritz edo pago zalea bazera, lenago esan zaizu. Piñuarekin
asi. Piñuaren babesean aritza naiz pagoa etorriko zaizu. Ugari
antzean bada, bi illara piñu ta illara bat aritza edo pagoa; ta
orduan zure asmoak or nunbait beteko dituzu.
280

Baño goazen aurrera. Beste asko ere bai ta zu ere txanpon
zale xamarra ote zeran nago. Ta, txanpon zalea zeralako, etzaitut makülaz joko «esku zikiña» ez bazera. «Eskuak zikinduta»
ekartzen diran txanponak «zorigaiztokoak» bai orain da bai gerorako. Etzaite izan beñere orretakoa. Zuzenez irabazten oso
da bidezkoa. Bada menditik txanpona ekarri nai badezu eta
azkar, insignis piñua bezelakorik ez dezu». {Gure mendi ta
oianak, 106 orr.).
ri
IRITZIAK.—A. Maria Labaien'ek iritzi emate bikaiña egin
zion beiñola, onan zíotsalarik: Euskera ugari errikoian idatzita
dago liburua... Ale polit au bezuza duzu euskal literatura maite
dutenentzat, idaztiak barnean ditun lerroengatik eta darabillen
idaztankera jator, eskertsu ta mendi-kutsu gozoagatik» (BAP,
1952, 262 orr.).
Aita I. Omaetxebarria'k: «Liburu au zugatzak dakazkigun
onura ta emaitzai begira egiñiko jarduna duzu, ta mota askotako landarak, ots, aritz, arte, pago, lizar, intxaur, gaztaiñ, piñu
ta abar, nola landatu egoki asko adierazten digun irakaspenez
beterik daukagu. Gipuzkera idatzia; izkera naikoa garbian, baiña arrunt eta argia ere bai» (Euzkera, Zarautz, 1959, 257 orr.).
(Ikus Antonio M. Labaien, Munibe, 1952, 259 orr.; L. Villasante,
HLV, Bilbao, 1961, 399 orr.; N. Kortazar, Cien Autores vascos, 24
orr.; Auñamendi, Literatura, III, 359 orr.).

46.—ENRIKE ELIZETXEA ARRIETA (1873-1947)
Errenderi'ko seme; 1873-7-14'an jaio zan, egun berean bateatua izanik; bere gurasoak Juan Maria ta Maria Josefa, biok
Errenderi'koak. Bere jaioterrian il zan, 1947-3-29'an. 1895-1904
bitartean naikoa idatzi zuen Donostiako «Euskal-Erria»-n eta
Bilbao'ko «Ibaizabal»-en. Aldizkari auetan agertzen dira aren
biotz-zauskadak. Etzan, noski, idazle punterengoa, baiña ba281

zeukan gatza ta ozpiña ipuiak, bertso-lerro yaukalak eta igarkizun politak eio ta biribiltzeko. Kirikiño'k eta Azkue'k pozik argitaratzen zituzten aren lantxoak, «Ibaizabal»-en batez ere.
Gizonok geien batean aundi-zale gara: urlia onako jatorrikoa da, sandia arakotik datorkiguna. Ala ere, arrokeriak baiño
igali obeak ez ote ditu ekartzen apaltasunak? Begira, beintzat:
idazle au, beste askotxo legez, seaska apalekoa dugula dirudi,
beronen idatziak irakurri ezkero. Ta orratik nolako bitxiz jazten
dizkigun! Gure literaturan oraiñarte aipatu ere ez da egin beronen izenik, eta ala ere ainbatzu lan argitara zituen bere garaiko aldizkarietan. Usai gozoa izan oi du, bai, oroldi arteko
bioltxoak ere.
EUSKAL LANA.—Donostia'ko «Euskal-Erria»-n asi zan idazten; 1895'an agertzen da bere lenengo lana: On Antonio Okendori, olerkia. Gero, beste 17 lan, olerki, ipui, izkirimiri, goraltza ta abar.
Azkue'ren «Euskalzale»-n etzuen idatzi, baiña bai, eta ugari, «Ibaizabal»-en. Ona zerk eraginda asi zan. Kirikiño zan,
Azkue'kin batera, bilbotar agerkari «Ibaizabal» zeritzaionaren
artezkari, ta bere 6'garren gelan, 1902-2-9'an, bertso-batzaldiak
iragarri zituen. Bertsolarientzako gaiak aldizkariak berak jarriko. Lenengo gaia au izan zan: «Taberneruen bizimodua». Batzaldian esku artu nai zutenai aste beteko epea ematen zitzaien.
Au ere esaten zuen: «Ez etorri, mutillak, negarrez edo serio;
bertso alai edo alegreak egin eizuez». Zein-geiagoka auek etziran Euskalerrian entzute aundiko ziran bertsogiñentzat, ezezagunentzat baizik.
Bigarren batzaldiak gai oni buruzko bertsoak eskatzen zitun:
«Tanbolinteruen bizimodua». Ainbat lan eldu ziran Bizkaitik
eta Gipuzkoatik, baiña «euron artean bi dagoz ederto egiñak
eta biai lenengo saria emotea erabagi dabe batzaldien ardurea
daukeen jaunak». Gregorio Muxika ta Errenderi'ko Enrike
Elizetxea ziran bi auek. Aurrerantzean, idazlan ugari azaldu
zuen «Ibaizabal»-en, 1902-03'garren bi urteetan beiñik-bein.

282

1902'an auek agertzen dira: 1) Tanbolinteruaren bizimodua
(11 geia 3 orr.); 2) Ipuiak, bertsoz: a) Aizak Praisku, ta b) Joxe
Lorentxo (11 geia, 4 orr.); 3) Aguazillaren bizimodua (13 geia,
3 orr.); 4) Neskazarrak (15 geia, 2 orr.); 5) Ori griña! (16 geia,
2 orr.); 6) Asto jabea (17 geia, 4 orr.); 7) Iru lapurrak (18 geia,
2 orr.); 8) Zakur gaixua (18 geia, 3 orr.); 9) Neskazarrari (19
geia, 1 orr.); 10) Karabineroak (19 geia, 2 orr.); 11) Nola...}
(20 geia, 3 orr.); 12) Mutilzarrak (23 geia, 3 orr.); 13) Arkakusoa (24 geia, 1 orr.); 14) Errenteriatik (25 geia, 3 orr.); 15) Aizeri bi! (25 geia, 4 orr.); 16) Sargeníua eta soldadua (26 geia,
3 orr.); 17) Mendiz-mendi (26 geia, 3 orr.); 18) Gau batean
(26 geia, 4 orr.); 19) Bein (27 geia, 4 orr.); 20) Olloak eta
arrautzak (28 geia, 1 orr.); 21) Egia ote da? (28 geia, 3 orr.);
22) Jauregi danbolinteruari (29 geia, 3 orr.); 23) Mutil pizkorra! (30 geia, 2 orr.); 24) Ordikeria (31 geia, 2 orr.); 25) Errenteritik (32 geia, 3 orr.); 26) Gizon sinisgatx batek (34 geia,
4 orr.); 27) Igarkizunak (36 geia, 4 orr.); 28) Bat bi (38 geia,
4 orr.); 29) Bein topatu zuten (39 geia, 4 orr.); 30) Amagiarreba eta suia (40 geia, 2 orr.); 31) Baí-bi, igarkizuna (41 geia,
4 orr.); 32) Gaitzik aundiena... (43 geia, 3 orr.); 33) Zijoazela
(43 geia, 4 orr.); 314) Errenteritik (44 geia, 3 orr.); 35) Errenteritik (44 geia, 3 orr.); 36) Igarkizunak (45 geia, 4 orr.); 37)
Ez dute ilko (49 geia, 3 orr.); 38) Errenteritik (50 geia, 3 orr.).
1903'an, ordea, auek: 1) Karidadea (53 geia, 3 orr.); 2)
Igarkizunaren epaiak (53 geia, 4 orr.); 3) Errenteritik (56 geia,
3 orr.); 4) Errenteritik (57 geia, 3 orr.); 5) Errenteritik (59
geia, 2 orr.); 6) Errenteritik (61 gaia, 2 orr.); 7) Beti euskaldun
(62 geia, 1 orr.); 8) Errenteritik (63 geia, 4 orr.); 9) Donostiko
Brechan gertatua (65 geia, 2 orr.); 10) Urte askuan (66 geia,
2 orr.); 11) Izkirimiriak (66 geia, 4 orr.); 12) Bi gezurti (71
geia, 2 orr.); 13) Albiste pozgarriak (73 geia, 2 orr.); 14) Izkirimiriak, bertsotan (73 geia, 4 orr.); 15) Propositu firmea (76
geia, 2 orr.); 16) Sagardotegian (78 geia, 3 orr.); 17) Gertaera
bat (80 geia, 2 orr.); 18) Santa Maria Magdalena (81 geia,
283

1 orr.); 19) Itxasoan (82 gela, 2 orr.); 20) Errenteritik (85 gela,
3 orr.); 21) Errenteritik (86 gela, 2 orr.); 22) Errenteritik (88
geia, 3 orr.); 23) Ama Birjiña Guadalupekoari (90 geia, 1 orr.);
23) Errenteria (92 geia, 4 orr.); 24) Gerra ta pakia (95 geia,
1 orr.); 25) Euskal-frantzesai, berrogei pezetako saria ta bitezarra Irun'en irabazitakoa (99 geia, 2 orr.); 26) Santo Tomas eguna Donostian (102 geia, 3 orr.).
Erdiak lez olerkiak dituzu, ta besteak, igarkizunak, Errenderi'ko izparrak, ipuiak eta abar. Poliki daki luma erabilten.
Orduko oiturak ere txairo dizkigu mamitzen. Ona, eredu bezela, zati au, Sagardotegian deritzan lanetik artua:
«Ezin ukatu liteken gauza da zezenak, dantzak, biltoki edo
teatroak, kafeak eta beste gañerako festa guztiak dituztela beren aldeko jende edo eskudatariak, pozez utziko lutekenak munduko edozein gauza, berak maitatzen duten jostaketa ura baño.
Ori bera gertatzen da sagardo zaleakin ere. Ez luteke trukatuko ezerengatik sagardotegiko alkia. Oso euskaldun gitxi
izango dira, parerik gabeko gure edari ederrarekin beren eztarri
legorrak bustitzen ez dituztenak, eta egunero ordu bat edo beste kupel inguruan igarotzen ez dutenak, batzuek umore ederrean kontatuaz askotan sinistu ezin litezken bolak, besteak
jokatuaz tokan sagardotegi atarian baso edo edontzi batzuek;
edo belar berde eta presko gañean eserita, kazuela aundi jakiz betetako baten inguruan; eta ez gutxi bertsolariak batbatentan moldatzen dituzten bersoakin gozatzen algara galanki
egiñaz, bada gauza jakiña da bersolariak beti topatzea sagardotegi guztietan.
'• Ezin eskatu diteke au baño berdintasun geiago iñon ere.
Sagardotegian denak dira berdiñak. Boina, blusa ta abarketadunak ikututzen du bere ukalondoakin, txapela, txamarra ta zapataduna, eta batek ustutzen duan baso artan bertan edaten du
segituan bestiak, urez betetako tiñakuan sartu-atera bat bakarra
eginda, eta pozik kupelategiko atean txanda etorri ta arrapatzen
284

danean, basoa naiz ez izan betea, batak eta besteak bulkaka erdi
ustutzen dutelako! Eta au beti gertatzen da saltzen dagon sagardoa ona danean» (Ibaizabal, 1903, 78 gela, 3 orr.).
Merezi luke lan guztiak bateratu ta «Auspoa» bilduman edo,
argitara eroatea.
(Ikus «Ibaizabal», 1902-1903'an; Jon Bilbao, Eusko Bibliographia.
III, 120 orr.).

47.—INAZIO BELAUSTEGI ITURBE (1873-1952)
Apaiza. Urretxua'n jaioa, l873-7-30'an. Bere aitamak: Jose
Aingeru ta Anastasi. Gazteiz'en il zan 1952'an, 79 urtekin, eta
bere jaioterrian lurra eman zioten.
EUSKAL LANA.—Euskeraz ta erderaz idatzi zuen. Eder zitzaizkion euskal erriko gizaseme langille ta argiak, eta auek goratu zitun baitik bat bere idazlanetan. Donosti'ko «EuskalErria»-n azaldu zizkigun bere lanik geienak, 1899'tik 1905'ra.
Ona batzuk:

a) Euskerazkoak: Lenengo, 1899'an, iraillaren 16 ta 17'an
euskal jaiak ospatu ziran eta Iñazio Belaustegi'ren lan auek izan
ziran sarituak: 1) Zumarraga-ko erri eta bere seme ospatsuben
kondaira eta doayák eta 2) Antigua-ko eleizachoaren Kondaira
(Euskal-Erria, 243 orr.). Gero, 1900'an, Zumaia'ko euskal jaiak,
iraillaren 22'tik 24'ra, Lore-Joku Batzordeak eta Gipuzkoa'ko
Aldundiak eratuta. Erri osoak ospatu zitun jaiok; erri-sarreran
lore ta abarrezko uztai aundiak jarri zituzten onelako idazkunekin: «Bizi bedi euskera.—Gipuzkoako ekautari jaunari —eta
Euskal itz-jostaldien Batzarreari— Zumayako erriyak». Eta besteok: «Erbesteko anayak: Ongi etorriak zaiteztela Zumayako
euskal festetara». Era askotako saioak egin ziran: bertsolarienak,
idazleenak, irakurleenak, aurren irakur-idazleenak, dantzarienak,
285

aizkolarienak eta abar. Idazleen artetik, Iñazio Belaustegi'ren
Zumaya-ko erri ta bere gogoangarríen kondaira-k artu zuen lenengo saria.
b) Erderazkoak: 1) Antonio Trueba. Estudio crítico biográfico (Euskal-Erria, 1900); 2) Apuntes necrológicos. D. Justo
Artiz y Aizola (E. E., 1900); 3) Euskaros ilustres. D. Francisco
Ignacio de Lardizabal (E. E., 1901); 4) Echegaray, C: De mi
país (E. E., 1901); 5) Gamboa, J.: Aitona, Aitona! (E. E.,
1902); 6) Gorosabel, P.: Noticia de las cosas memorables de
Guipúzcoa (E. E., 1902); 7) Lizaso, D.: Nobiliario (E. E.,
1902); 8) Un bascongado y el autor del «Quijote»: Ipiñarrieta
y Cervantes (E. E., 1905); 9) El Bardo Euskaro Iparragirre
(Durango, 1920); 10) Noticia histórica de la Villa de Zumárraga, con la biografía de sus hijos ilustres (Tolosa, 1900), eta
abar.
(Ikus Euskal-Erria, 1900, XLII, 530 orr. ta XVIII, 257 orr.; G.
Garriga, Bol. Amer. E. V., 1952, 189 ta 192 orr.; Jon Bilbao, Eusko
Bibliografía, I, 538 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 331 orr.).
••"

48.—ARANTZADI ETXEBERRIA'TAR ENGARTZI
(1873-1937)
Donostia'n jaio zan 1873-4-16'an. Lege-gizona. Tolosa'ko
eskolapioetan ikasi zitun lenengo ikaskizunak eta asi-masiak,
gero Salamanka'n eta Deusto'n Eskubide ta Jakintza-elertietakoak osoturik. Gipuzkoa'ko Diputazioan letradu izan zan Bilbao'ra aldatu zan arte.
Idazle punterengoa, erderaz batez ere. Zorrotz darabil luma.
1907'an asi zan atertu barik idazten; euskal erriketa, gure jatorki-etxe ta baserri-arazoak, euskal gizarte auziak ziran biotzez
maite zitunak.
Auek dituzu aren idatzirik beiñenak:
1) La Nación Vasca (Bilbao, 1918); Grijelmo'ren irarko286

lan. 195 orrialde. 1931'an argitaratu zuten berriz ere. AranaGoiri'ri eskeintzen dio liburua, onela mintzaturik: «Ezpazindun
Goiko-Jaunak bidaldu, euzko erria gaizkatzeko, aberritik urrun
izango giñan gaur, gure ama zoragarri onen eriotziyan, parre ta
algara jariyo, ero batzuek lez... Zuregatik aberriaren magal
gozuan gaude gaur, bere umiak lez, ama bakarra maitatzeko;
ta euzko semiak bere eskubidiak eta bere aintzaren aldez biar
danari ekiteko». Pizkundia Euzko-Argitaldariak ager-azi zuen.
2) La Casa Solar vasca (Zarautz, 1932). 324 orrialde. Paul
deunak Timoteo'ri idatzi zizkion itzok artu zituen gai-burutzat:
«Beretarren eta batez ere etxekoen ardurarik ez dunak, siñisteari uko egin dio, ta siñisgabekoa baño gaiztoagoa da» (Tim.,
V, 8). Zortzi ataletan ederki asko aztertzen ditu euskal etxeari
ta abizenari buruzko gorabera guztiak.
3) Ereintza (Zarautz, 1935). 351 orrialde.
«Euzkadi» egunerokoan atera zitun millaka asko artikulu.
«Kizkitza» izen-ordea erabilli oi zuen geien bat. Ederto zekin
euskeraz; libururik, ordea, etzuen euskeraz argitara eman, naizta bai liburu-sarrerak, omenaldiak eta abar. Txasta ezazu EskuEgundiya-n datorren gure eleari buruzko apurño au, «Maite
degu» deritzana:
«Euzko-abendaren elia dalako, Euzkadi'ren elia dalako, maite degu euzkera. Euzko-odola, Aberriyaren izakera, gure izakera, arrotz-kutsu guztiyagandik zaindu dubelako; itxaso loitsubak-gandik, gatz apur bat bezela, osorik, jator, abenda eder au,
euki dubelako, euzkera maite degu.
Euzko azkatasuna, gure lurrari berez zor zayona, erri guztiyen artian, gure Euzkadi'ri zuzen, agurgarri, txalogarri azaltzen laga diyon azkatasun ori, zaindu dubelako, maite degu euzkera. Gure oitura bikain errugabiak, zaindu ditubelako, euzkera
maite degu. Sinismen katolikua, Euzkadi'ren sinismena, Aralar'ko elurra bezin zuriya ta garbiya, Itzarraitz'ko arkaitzak bezin sendua, Erniyo'ko baso loria bezin atseginkorra, Aitzkorri
287

tontorreko aide mía bezin osasungarriya, euzko soro, ibar, arro,
erriyetan, zaindu dubelako, maite degu euzkera» (Esku-Egundiya, 1910, 73 orr.).
Bilbao'n, zeinbat urtetan lan egin zuen uriburuan, itzali
zitzaigun, 1937-2-12'an, 64 urteko zala.
(Ikus Esku-Egundiya, 1910, 73 orr.; Auñamendi, Diccionario Enciclopédico vasco, II, 249 orr., ta Literatura, III, 186 orr.; Bizkaiko
begiragarria, Bilbao, 1934, XVIII orr.; Libro de Oro, 1934; Euskalerriaren Alde, 1931, 281 orr.; Euskal Esnalea, 1930, XX, 125 orr.;
Hermes, 1919, III, 415 orr.).

49.—PEDRO LUIS ZALOÑA (1873-1944)
Gizakume argi eragillea. Aretxabaleta'n sortua dugu 18732-10'an. Mutiko zala onbideraljantzia eskatu zuen, 1889-3-20'an praille ziñitzak egiñaz. Elizikasketak azkar bezin egoki bukatutakoan, apaiz-mailla artu zuen
1897-4-3'an.
Gero, irakasle bezela, jakintza (filosopia) erakutsi zien urteetan ordenako ikasle gazteai; auen azle ta maixu ere izan zitzaigun. Orretzaz gaiñera, sei aldiz komentuko nagusi ta birritan
Aita Probintzialaren Aolkulari, ots, Definidore.
EUSKAL LANA.—Euskal sailletik pixkat aldendutako zeregiñetan ia beti ibillita ere, etzuen bere amak erakutsitako euskera
gozoa aiztu, eta al zuenean euskerari ekiten zion, itzez ta idatziz. Ona aren lanik ozenenak :
1) 1918'an, Zarautz'eko komentuan irakurri zuen Itzaldia

(Euskal

Esnalea,

1918).

2) Birjiña Arantzazukoaren Kondaira ta Bederatziurrena
(Bilbao, 1903). 96 orrialde. Bigarrenez ere argitaldu zan titulu
onekin: Arantzazu'ko Ama Birjiñaren Kondaira ta Bederatziurrena (Arantzazu, 1921). 120-V orrialde. Itzaurrean au dio egilleak:
288

«Kondaira ez da luze-luzea; baña zuri, Arantzazu'ko gertaera miragarriez, zerbait berri emateko naikoa bai, liburutxo au
lodiegi aterako zitzaidan bildurrak gauz asko ixil-erazo badizkit
ere,.. Ezer ez dutela balio esango dezu, eta bidez noski; baña,
barkatu, errurik geiena nerea ez da-ta; goiko aginduak artaratu
ezpanindu, nik ez nuala iñoiz nere luma moldakaitza paperean
ezarriko, ondo daki Jaungoikoak. Gañera, jakizu, liburutxo au
idazti-batzaldietan saria irabazteko egiña eztala, Arantzazu'ko
Ama Birjiñaren jayera Euskalerrian geitu ta zabaltzeko baizik;
eta zure biotzean Ama maitagarri onenganako debozioa piskabat
geyago sutu ta irazekitzen badu, euskaltzale ergel guzien esamesak ardura gabe naukate.
Baña orregatik, Kondairan dagokionez, neronek asmatutako
gauzen batzuek emen arkituko dituzunik, ez uste izan. Ez, idatziko dedan guzia, Arantzazu'ko kondaira ta idazti zar da berrietatik, kontuz eta arduraz, aterea izango da; eta orañagoko
gertaerai dagokienez berriz, neronek ikusi dedana edo galdetuta
idoro ta agertu dedana, bakarrik, aitatuko det. Beragatikan, gezurrik edo ipui konturik emen jarriko dedan bildurrik gabe,
bazauteke».
Euskera gozo, arin ta txukunean idazten dizkigu Arantzazu'ko gorabera guztiak. Arantzazu ezta edozein mendi, edozein
toki, santutegi bat baiño; ara doazten erromesak, beraz, ba-dakite nola jokatu bear duten.
(Ikus Juan Ruiz Larrinaga, Homenaje...; Ibaizabal, 1903-11-22;
L. Villasante, HLV, 317 orr.; G. Garriga, Bol. Amer. E. V., 1961, 41
orr.; Auñamendi, Literatura, III, 259 orr.).

50.—RAMON GELBENTZU TA IRIBAR (
Donostiarra dugu bi gizaldi uztartean olerkia txiraian zeriola bizi izan zan gizakume au.
289

1897'tik 1915'ra bitartean Donostiko «Euskal-Erria» aldizkarian atera zitun bere idazlanak. Bilbao'ko «Euskalzale»-n, ostera, olerki auek argitara zizkigun, 1898'an; «Auxen da burunastea!», «Lagundu al degun arte», «Txoritxuen naia ta una»
ta «Maitea». Eta «Ibaizabal'en», (1902-03) auek; «Euskera bizi
dedilla», «Zer naitasuna», «Euskal-Erriko Aritza», «Rosario
Artola», «Ez daude etorririk berriz Donostira», «Kirkirrak»,
«Fida adi!», «Soldadu baten etorrera», «Agur Oñati-ri», «P.
M.'ri», «Kanpo santuan», «Aur zoragarriya!» ta «Mundu zoragarria».
Esku-bizkorrez era-bitxituta dauzkazu denak. Ona, adibidez,
zein xaloki azaltzen digun alargunak eta umezurtzak munduan
dituzten sentipenak.
Aur txikia nintzanean
amatxoren magalean,
besarka eta muxu artean
egoten nintzan pakean;
maite nuan biotzean,
bai nik bera ere nerean.
Baten kontu kontari
amak esan ziran neri:
«Zuk illabete izan baiñan len
aitak muiñ emanik zuri,
joan zan itsasora larri...
Ta ezta oraindik etorri...!»
Geroztik nik begiak
nere egunen egille ura
ikusteko egarriak
etxeratzen nau larriak...
Ta erresatzera biak...!
290

Ta gauero, uste osoz gaiñezka, otoitz dagite amak eta semeak; baita txaluparik kaian sartzen baldin ba'da, aren ondoren ama ta biak abiatu ere. Ta aitarik ez ikustean, arra dute
barnean ozka. Gomutagarri lez, ba-du umezurtzak irudi eder
bat.
Oroitza oso polita
daukat aitatxok utzita;
bera da Aita San Antonio
lora fiñez estalita;
gelan an daukat jarrita
oroitzen didala... aita!
Ba-ditu beste lan bitxiak, Ibaizabal'en eman zituen igarkizunak batez ere. Ona zer da-ka asten dana.
Bata, bia ta laua
izanik gaztea
zer zeran esan eta
ba-nua bestea.
Irua eta laua
gañera da lua
eta azkenik dezu
dena Gaztelua.
Azkue ta Kirikiño'k jartzen zituzten onako batzaldiak, jakingarriak noski.
Garai aretan ospatzen ziran euskal jaietako norgeiagoka
askotan irabazi zuen saria. Azkoiti'ko jaietan (1910) azkena,
bere Gajua lanarekin.
(Ikus S. Onaindia, MEOE, 391 orr.; Auñamendi, Literatura II,
193 orr.).

291

51.—LUIS ELEIZALDE BREÑOSA (1873-1923)
Eleizalde'tar Koldobika Bergara'n jaio zan 1873-6-9'an. Lenengo ta bigarren ikaskintzak bere errian osotu zitun; batxiller
ikasten ere berton asi zan, gero, 189rtik 1894'ra Zaragoza'n
amaiturik; goi-ikasteak Zaragoza'n eta Madrid'en egin zizkigun, Lizenziadu titulua lorturik. 1905'an, Gazteiz'ko Ikastetxe
nagusian matematika-irakastegia iritxi zuen norgeiagoka larrian.
Bizkai'ko Diputazioak, baiña, bertoko ikaskintzaren arduradun
jarri zuen andik lasterxe, ta Bilbao'ra etorri bearra izan zuen
bizi izaten. Pozik etorri zan Bilbao'ra, batez ere, berak esan
zuenez, «emendik jalgitzen zan euskal bizitzazko eragin sendoagatik».
Euskal arlo guztitaz kezkatsu, ementxe bizi izan zan langille, eriotzararte bizi ere. Orduko euskaltzale danakin zuen aremana. Urte luzeetan berak zuzendu zuen Arana-Goiri'k sorturiko «Euzkadi» aldizkari mamitsua. 1907'an asi zan RIEV-en
ere idazten. Politika iritzietan, gaztetan karlatarra ba'zan ere,
gero abertzale porrokatu egin zan, euskal erriari zion maite-sua
aurrera eramateko batez ere. Euskaltzain izentatu zuen Oñati'ko
batzarrean, 1918-9-5'an, Azkue, Kanpion eta Urkixo'rekin batera, guztien abotsez. Idatzain egin zuten. Ondoren etorri ziran
gaiñerakoak.
Bilbao'n il zan 1923-7-24'an, eta bere gorpuari Bermeo'n
lurra eman zioten.
BERE EUSKAL LANA.—Ainitz urtetan izan zan «Euzkadi» aldizkariaren artezkari; ainbat iritzi-emate, arte-kontu ta zer bikain askoz gaiñera, lan asko atera zituen bertan, beti sakon eta
maixuki. Axe izen ordea erabilten zigun sarri. Ona erderaz ta
euskeraz azaldu zuenetik sailtxo bat:
a) Erderaz: 1) Apuntes para una teoría de las figuras circulares (Madrid, 1904); 2) Notas acerca del léxico y de las flexiones simples del P. Mendiburu en su obra «Otoitz gayak-» (RIEV,

292

1907); 3) Raza, lengua y nación vascas (Bilbao, 1911); 4) Morfología de la conjugación vasca sintética (Bilbao, 1913); 5) Países
y razas (Bilbao, 1914); 6) Landibar, cuadros novelescos del
País Vasci (Gazíeiz, 1918), 378 orr.; 7) La lucha por el idioma
propio (Bilbao, 1919); 8) Cuatro Conferencias (Bilbao, 226
orr.); 9) Metodología para la restauración del Euzkera (Bilbao,
1919); 10) El problema de la Enseñanza en el País Vasco (Bilbao, 1919), «Primer Congreso de Estudios Vascos» deritzan
liburuan datoz bi lanok; 11) Listas alfabéticas de voces toponímicas vascas (RIEV-en daude 1922'tik aurrera); 12) De la Conjugación sintética (Euzkadi, 1914, 2 orrialdetik aurrera). Onez
gaiñera, euskerari buruzko lan ugari azaldu zitun «Euzkadi»-n,
«Jel»-en, «Riev»-en5 «Euskal Esnalea»-n eta abar.
b) Euskeraz: 1) Walter Scott'en Halidon Hill - Halidon
Murua (Bilbao, 1912), «Euzkadi» aldizkarian; 2) «Esku-Egundiya»-n datorren Ortze-gayak (Irun, 1910) lana; 3) Kisto'ren
Antz-bidea. Kempis euskeraz. «Euzkadi»-n (1913) datoz zati
batzuk; geiegi darabil bear bada aditz sintetikua, bestelan ondo
itzilita dago; 4) «Euzkadi» aldizkarian azaldu zitun olerki batzuk (MEOE, 797 orr.); 5) Zaldi baltza (Euzkadi, 1914, 317
orr.); 6) Gurutze Deunaren Bidea (Bilbao, 1917), Porto Mauricio'tar Lonarta Deunak idatzi ebanaren lez. Bizkaieraz. «Jaungoiko-Zale»-ren idaztia, Grijelmo-Alargun eta semien irarkolan
argitaratua. Jesus'en Biotzaren Deya'k onela: «Euskera garbi
ta argiaz idatzita, biotz barru-barruraiño sartzeko otoitz-gai ederrak daukaz» (1917, 127 orr.).
Indair aundia izan dute gure literaturan Eleizalde'k osotu
zizkigun lanak. Berebiziko garrantzia ezarri zion aditz gogor,
sentetikuari; geiegi bear bada. Gaur gutxi baiño ez ditugu orrela jokatzen, aintziñako euskal idazleak nasaiago jardun zuten
arren. Aditz trinkoa larregi erabilteak bere makurrak ditu, itxura danez; olerkian ala ere, asko laguntzen du aditz orrek, au da,
dakust —ikusten dut—, dager —agertzen da—, naror —erortzen naiz— ta antzekoak. Baiña ontan ere apurka jokatu bearra
293

dugu, gogaikarri egin ez gaitezen. Eleizalde'k uste zuen aditz
guztiak dutela joko sintetikua, bokalean edo j'rekin asiak ba'dira
beintzat; artu'úk, adibidez, dari —artzen dut—, erorri'tik naror
—erortzen naiz— dagi berak.
Itz bitan, gizon jakintsua genduan Eleizalde'tar Koldobika.
Berau il zanean, J. Urkixo'k onela idatzi zuen: «Bere eriotzaz,
Eusko-Ikaskuntza'k euslaririk onenetariko bat galtzen du, Euskalerriak gizaseme buru argi bat, eta prestutasunez orbangabea,
eta guk langille bizkor ta adiskide on bat» (RIEV, 1923, 697
orrialde).
Eusko-toponimi-saillean buru-belarri sarturik zebillen azken
urteetan. Baiña Balbe txarraren berdingilloak pitzatu zion lepoa, ustekabean noski.
(Ikus J. Urkixo, RIEV, XIV, 695 orr.; Euskal Esnalea, 1923, 139
orr.; Euskera, 1919-1920, 24 orr.; Euzkadi, egunerokoa, Bilbao, 19346-16; S. Onaindia, MEOE, 797 orr.; G. Garriga, Bol. Amer. E. V.,
1960, 65 orr.; L. Villasante, HLV, 325 orr.; Auñamendi, Literatura,
II, 280 orr.).

52.—R. I. BASTERRARENA (... 1899...)
1899'ko iraillaren 9 ta lO'ean euskal jaiak ospatu ziran Aramaio'n. Ugari batu zan jendea, bertako kale ta bazterrak betebete egiñik. Otxandio'ko abestalde batek Gorriti'ren si bemoleko meza abestu zuen. An zeuden aber-gorri ta zurdabereen jaubeak, lasterkari, zantzolari, albokari, bertsolari, txistulari, gorulari, aurreskulari, ezpata-dantzari, pedardun eta gaiñetikoak.
Onela dio gertaera ura jaitzeko egin zan egitarauak.
Bertso-auzian R. I. Basterrarena'ren Uxo zerutar bat'ek irabazi zuen lenengo saria. 77 bertso ditu poesi dalakoak. Ba-du
egilleak irudimena, ta jasa, koplak biribiltzen. Irakur lerro auek
erditik lez artuta. Olerkariak Usoa dakus zeruan, eder, zoragarri. Norantza doa? Igaro ditu, lurbira zear, baso ta landa, ibar
ta erritalde asko.
294

Eta dijoa txori laztana odol beltzen albotik,
batak besteak baiñan aguro bidea igaro nairik.
Itsaso zabal neurri gabea utzi du ere atzetik,
ta al dakizute uxo ederra non arkitzen dan geldirik,
bere egoak ondo poliki bizkar gaiñean itxirik?
Al dakizute nongo asmoaz jetsi dan egan zerutik,
ote dan iñon txoriarentzat lurbira denan lekurik,
uxo ederrak merezi duen ostatu berdin gaberik?...
Non gelditu da uxo laztana elur margoaz jantzirik
zeruko albistak dituelarik zintzilik bere mokotik?
—Euskalerrian... ta dagoela bertan luzaro oraindik!
Emen ere bat geiago, esan bear, nor dan ez dakiguna.

53.—ETA BESTE PUSKETA AUEK
Azal-erzka begiratu ezkero, ba liteke gora aundirik ez izatea
pusketa auek; guk, ala ere, geure literatura osotu nai baldin
ba'dugu, gizaldiak zear idatzi dan guztia berebiziko axolaz jaso
ta gorde bearra daukagu. Aipamena, beraz, merezi dute ondoren
jarriko diran lanok.
1) Cembait santuaren bicitzac (Donosti, 1843).
2) Ama Santa Teresa de Jesus carmengo erligioaren rekomentuan bertan santuki il zan 1956-6-20'an, 82 urtetan.
3) Calbarioac bisitatzeco orado egoquiac (Tolosa, 1899).
4) Eusquerazco manuala sacramentuen gañeco erakusaldiac (Bergara, 1850). 238 orrialde.
5) Maria Santisimaren mayatzeko illa... (Bergara, 1850).
135 orrialde. 1861 eta 1877'an ere argitaratu zan.
6) Aldareco sacramentu chit santuari (Donosti, 1856).
7) Jesusen Biotz sagraduaren honran (Tolosa, 1857).
295

8) Maria Santisimaren amodio ederraren nobena (Tolosa,
9) Visita egunerocoac aldareco sacramentu saníiari (Tolosa, 1859). Alfonso M. Ligorio'rena. 264 orrialde. 1867 ta 1883'
an ere azaldu zan.
10) Mutilchoai beren animen oneraco (Azpeitia, 1864).
84 orrialde. Berdin, Doncellai aviso chit on prochugarriac (Azpeitia, 1864) eta Errosario chit santuaren devocioa (Azpeitia,
1864) ere. A. M. Claret'enak irurok, euskal apaiz batek euskeraz jarrita.
11) fubileoaren liburuchoa nun azalduac dauden... (Donosti, 1865).
12) Amorezco eta dolorezco Jesucristoren pausoac (Tolosa, 1865). 57 orrialde. 1869, 1875 ta 1882'an ere azaldua.
13) Santa Genovevaren vicitza antziñaco demboretaco
condairen ederrenetaco bat (Tolosa, 1868). 140 orrialde. 1882
eta 1889'an ere argitara emana.
14) Cristinauvarentzat perla ederra (Tolosa, 1877). 146
orrialde. 1877, 1882, 1884 ta 1886'an ere azaldua.
15) Euskal umiaren ceruraco laguna (Tolosa, 1879). 234
orrialde.
16) Euskal-izkribatzalleen indar-neurtzea (Donosti, 1879).
48 orrialde.
17) Euskerazko itz-jostaldiak (Donostia); 1880, 1881,
1883, 1886, 1887, 1888, 1889, 1890 ta 189ran agertu zan.
18) Jesus eta Mariaren billeracoentzat itz-neurtuhac (Tolosa, 1881). 128 orrialde.
19) J. M. J.: San Joseren atsekabe eta atsegiñak (Donosti, 1882). 110 orrialde.
20) Aldareco sacramentu chit santuari ta Maria... (Tolosa, 1883). ., ....
21) Guizadiaren eta batez ere ichas-guizon izar eder eta
296

laguntza heretacoa dan Ama Virgina Izar-coaren condairachoa
(Tolosa, 1884). 392 orrialde. Frantzisko Maria Gorostegi'k euskeraz jarria.
22) Ceruco arguiya edo ondo pensatu! berriya (Tolosa,
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Euskal Literature II - 19
  • Parts
  • Euskal Literature II - 01
    Total number of words is 3731
    Total number of unique words is 1941
    27.8 of words are in the 2000 most common words
    40.3 of words are in the 5000 most common words
    47.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 02
    Total number of words is 3749
    Total number of unique words is 2073
    29.7 of words are in the 2000 most common words
    42.1 of words are in the 5000 most common words
    48.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 03
    Total number of words is 3741
    Total number of unique words is 2116
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    47.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 04
    Total number of words is 3745
    Total number of unique words is 1970
    30.4 of words are in the 2000 most common words
    43.5 of words are in the 5000 most common words
    51.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 05
    Total number of words is 3789
    Total number of unique words is 1990
    28.9 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    48.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 06
    Total number of words is 3756
    Total number of unique words is 1966
    29.3 of words are in the 2000 most common words
    41.9 of words are in the 5000 most common words
    49.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 07
    Total number of words is 3856
    Total number of unique words is 2082
    29.4 of words are in the 2000 most common words
    41.6 of words are in the 5000 most common words
    48.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 08
    Total number of words is 3748
    Total number of unique words is 2091
    27.3 of words are in the 2000 most common words
    39.4 of words are in the 5000 most common words
    47.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 09
    Total number of words is 3699
    Total number of unique words is 2050
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    42.0 of words are in the 5000 most common words
    48.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 10
    Total number of words is 3742
    Total number of unique words is 2199
    27.3 of words are in the 2000 most common words
    39.2 of words are in the 5000 most common words
    45.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 11
    Total number of words is 3597
    Total number of unique words is 1962
    26.7 of words are in the 2000 most common words
    36.7 of words are in the 5000 most common words
    43.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 12
    Total number of words is 3714
    Total number of unique words is 1887
    29.0 of words are in the 2000 most common words
    42.1 of words are in the 5000 most common words
    49.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 13
    Total number of words is 3730
    Total number of unique words is 1995
    30.4 of words are in the 2000 most common words
    43.4 of words are in the 5000 most common words
    50.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 14
    Total number of words is 3644
    Total number of unique words is 1871
    30.9 of words are in the 2000 most common words
    42.1 of words are in the 5000 most common words
    49.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 15
    Total number of words is 3677
    Total number of unique words is 1997
    29.5 of words are in the 2000 most common words
    41.3 of words are in the 5000 most common words
    49.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 16
    Total number of words is 3714
    Total number of unique words is 1988
    29.5 of words are in the 2000 most common words
    42.8 of words are in the 5000 most common words
    49.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 17
    Total number of words is 3731
    Total number of unique words is 2002
    30.4 of words are in the 2000 most common words
    44.3 of words are in the 5000 most common words
    51.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 18
    Total number of words is 3573
    Total number of unique words is 1900
    30.5 of words are in the 2000 most common words
    43.1 of words are in the 5000 most common words
    50.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 19
    Total number of words is 3643
    Total number of unique words is 2085
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    41.5 of words are in the 5000 most common words
    48.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 20
    Total number of words is 3720
    Total number of unique words is 2078
    32.0 of words are in the 2000 most common words
    44.6 of words are in the 5000 most common words
    51.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 21
    Total number of words is 3717
    Total number of unique words is 2015
    31.0 of words are in the 2000 most common words
    43.6 of words are in the 5000 most common words
    49.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 22
    Total number of words is 3560
    Total number of unique words is 1977
    30.7 of words are in the 2000 most common words
    42.1 of words are in the 5000 most common words
    48.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 23
    Total number of words is 3740
    Total number of unique words is 2007
    30.1 of words are in the 2000 most common words
    43.1 of words are in the 5000 most common words
    50.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 24
    Total number of words is 3765
    Total number of unique words is 2063
    31.1 of words are in the 2000 most common words
    43.2 of words are in the 5000 most common words
    50.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 25
    Total number of words is 1598
    Total number of unique words is 1041
    27.7 of words are in the 2000 most common words
    37.1 of words are in the 5000 most common words
    42.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.