🕙 28-minute read
Euskal Literature II - 14
Total number of words is 3644
Total number of unique words is 1871
30.9 of words are in the 2000 most common words
42.1 of words are in the 5000 most common words
49.1 of words are in the 8000 most common words
«Victoria Eugenia» antzokian ospatu zan. Bertsolari auek artu
zuten esku: Zepai (Errexil), Dargaitz (Otsondo), Etxeberria
(Andoain), Harriet (Aldude), Uztapide (Zestua), Lujanbio
(Errenderi), Mutuberria (Eltzaburu), Txapel (Azpeiti), Iriarte
(Irurita) ta Txirrita (Alza). Basarri'k zuzendu zuen saioa. Txirrita'ri eman zioten lenengo saria. (Yakintza, 1936, 20'garren
zenbakia).
1936-3-22'an, Errenderi'n, omenaldi ederra egiñik, makilla
eman zioten. Eta, azkenez, zaartua, Gaztelu-ene zeritzan Altza'ko baserri baten bere arreba gazteenakin bizi zala, Goizueta'ra bertsotan egiten zijoala gaixotu ta 1936-6-3'an il zan.
(Ikus «Auspoa», 18-19, Txirrita, MEOE, orr., ta Gure Bertsolariak, 311 orp.).
214
20.—JOSE GASPAR OREGI (
Donostia'ko Artzai Ona deritzan elizan luzaro egon zan
arimazai. Bere gisakoa omen zan, eta zaartxo zalarik, iñar-kirten
bat erabilten zuen, diotenez, eusgarri bezela. Zeukan diru guztia gaur Donostiko eliz nagusi duguna jaso ta berriztatzeko eman
ei zuen.
Euskaltzale zan osoz oso, ta entzute ez gutxikoa. Ospe aundia edatu zuen Maria Kristina erregiñak Donostia'n; eta udaldietan, Aiete jauregian zegoela euskeraz ikasten asi zan, bertakoekin artu-emana izan nairik. Oregi apaizak eman zizkion ortarako bear zitun asi-orraziak. Bein batean, aipu danez, Oregi
Astarloa zalea izan eta, Erregiñari esan omen zion: —«Gaur,
Erregiña, Adan'ek eta Eba'k paradisuan itz-egin zuten izkuntza
erakusten asiko natzaizu». Izutu omen zan Erregiña. Oba ez!
Au zala-ta, onela idazten Genaro Elizondo'k, 1902-12-23'an:
«Donostiako albistari batean irakurri det jaun Jose Gaspar-ek erregiñari egin dion eskutitza gure euzkara doatsuaren
gañean, esaten diola beste askoren artean gure izkuntza maitagarria dala Paradisoko izkuntza. Poztutzen da biotza ekustean
jaun Jose Gaspar Oregi bezelako apaizak gure euzkara itzalgabearen alde; bai, apaiz jaunetan dago euzkarari indarra emateko
biderik onena. Ara emen izpillu ederra jarri Oregi jaunak jarraitu nai dubenari euskararen alde: ziur egon euskara gorrotatzen dubenak, ala berean egingo ditubela apaizak» (Ibaizabal,
1902, 52 gela, 4'garren orrialdea).
Barrukotasun beroa zuen orduko euskaltzaleekin. E. S.
Dodgson ingelesak, adibidez, bertso batzuk eskeiñi zizkion lapurtarren izkeraz onduak «Oregiko Jose Gaspar Donostian dagoen apez jaunari donkituak» dio berak. Amar bertsoko poesi
alaia duzu, gauzarik gorenenak itz ausartez irabiatzen ditula.
Ona:
Apostoluen gainean Pentekosten egunean,
Jautsi ziraden miien artean gurea ala zen?
215
Baietz jardestekoa galde ori irudi da:
Biotzetan dela garra Mariaren agurtzera?
Espiritu Saindu Jainkoa! begira darokuzula
Mariaren Euskara! ura gabe ez deus gara!
Victoria Reginari irur ogei ta amazazpi
Garren sor eguna dala, Biarritzen nagoela,
Mendekoste igandean, goizeko laur orenetan,
Jaunaren baiaz kopiaek egin dititzut Dodgson-ek.
Oregi'k ondo ezagutzen zuen gure izkuntza, ta, itz neurtuz
batez ere, lan doiñutsuak utzi zizkigun, sakon eta giartsu egiñak. Amar ahapaldi ditu, adibidez, Zeruko giltza deritzaionak;
irakur zazu lendabizikoa:
Iriki nairik daude zeruak! Otoitz umilla da giltza!
Biotzetikan otoitz gozoak ezpañak iriki bitza,
Jaungoikoari egiteko, bai, gure erreguen eskintza,
Aingeru ederrak beren egoak astindu nairik dabiltza!
Euskal-Erria'n azaldu zitun geien bat bere lanak. Olerkiak,
gaiñera, zortziko nausitan egiñak daude, ia denak. Ozentsua bait
genun.
(Ikus Euskalzale, 1899, 158 orr.; S. Onaindia, MEOE, 389 orr.;
J. Artetxe, Camino y Horizonte, 147 orr.).
21.—TORIBIO
ALTZAGA
ANABITARTE
(1861-1941)
Donostiarra. Aguztuaren 31 deritzan koxko zaleen kalean
jaio zan 1861-4-16'an, urteak aurreratuz, euskal teatrugillerik
bikaiñenetakoa izango zana. Euskaltzaindikoa.
Anai arteko gerra (1873-1876) bitartean mugaz bestekaldetik, Ziburu erritxoan bizi izan zan, batxiller karrera ere bertan
osoturik. Antxe asi zan antzerkiak egiten: amairu urteko muti216
ko zala, Marzelino Soroa'ren agindupean Iriyarena komeria lenengoz eman zutenean, Altzaga'k ere parte artu zuen. Antxe
idatzi zuen baita bere aurrenengo antzerkia: Aterako gera
(1888); saritua, maiz antzeztua ta amabi aldiz beintzat argitara
emana dugu berau. Altzaga'k geroztik 30 bat lan egin zizkigun.
Ekaitz-zaparrada ondoren Donosti'ra itzulirik, euskal joerazko antzerki-mota guztietan esku artu zuen. Santa Maria'ko elizsaletan eta katoliku biltokietan, eurotako bazkide eragille baitzan, makiñatxu bat gau-batzar eta jolas eder, berak bere pentzutan eratuta sarri, ospatu zuen gazteen artean. Aren komeri,
jostaillu ra operak euskeraz ziran beti.
Are geiago: Donostiko izkera-jardunen eskolako zuzendari
izan zitzaizun bizitza guztian, eta bertako Lore-Jokuak eta
«Euskal-Erria» aldizkaria ere, zati baten beintzat, bere ardurapean ibilli ziran. 1930'an erri-omenaldi eder bat izan zuen Donostia'n. Eta atzenez, urtez abailduta, bertan il zan 1941-527'an.
TEATRU-LANAK.—Buru belarri euskerari emana zebilkigun,
baiña atsegin zuen teatrua, ta berak erakusten zien antzezlariai
nola bete bear zuen bakoitzak berari zegokion papera. Idatzilanari buruz, gorago esan dugunez, 30 bat lan antola zizkigun,
itzuliak eta jatorrak. Ona A. M. Labaien'ek damakigun izenzerrenda, komeri, zarzuela, bakar-izketa ta abar, danetatik zerbait:
1) Aterako gera (Donosti, 1888). Ekitaldi bateko komeri
Donosti'an 1888'eko Lore Jokuetan sariztatua, ta Teatru Zarrean 1888-12-26'an lenengoz antzeztua.
2) Martin Tiñaku (Donostia, 1888).
3) Santo Tomas feriya (Donosti, 1894) Ekitaldi bateko
antzerkia. 1892-12-30'an lenengoz aurkeztua.
4) Txanton Piperri (Leipzig, 1899). Iru ekitalditako opera. Bonabentura Zapirain'en musikarekin. Donostiako Biltoki
katolikuan 1899-1-6'an lenengoz emana.
217
5) Anboto. Argitaratu gabe. B. Zapirain'ek jarri zion musika. Iru ekitaldi ditu. Lenengo biak Donostian 1906-7-12'an
antzeztu ziran, euskal jaiak zirala-ta; osorik Bilbao'ko Arriaga
teatruan eman zan 1909-5-20'an.
6) GU kornamenti. Argitara gabe. Ekitaldi bateko opera
barregarria, B. Zapirain'ek erestuta.
7) Asentxi ta Kontxexi (Donosti, 1914). Neskatxentzat alkar izketa. Euskal-Erria aldizkarian dator, «A. Darra»-k izenpeturik. Ordizia'n aurkeztu zuten lendabizi, 1914.
8) Bemaiño'ren larriyak. (Donosti, 1923). Ekitaldi bateko
tarte-solasa. Donostiko Teatru Printzipalean eman zuten 191512-2 l'an.
9) Oleskari barriya. Argitaratu gabe. Jardun bateko tarte
solas irrikoia. Donostiko Teatru Zarrean 1915-12-2ran lenengoz emana.
10) Etxietan (Euskal-Erria, 1918). Neskatoentzat alkar izketa. Donostiako Teatru Printzipalean 1923-1-20'an lendabizi
emana.
11) Txibiribiri (Donosti, 1922). Ekitaldi bateko tarte solas
parregarria. Donostiako Teatru Printzipalean 1918-2-11'an egiña.
12) Ramuntxo (Auspoa, 1961). Iru ekitaldiko komen, bakoitza launa laukitan zatituta. Rodrigo Figueroa'k egiñiko lana
euskeraz atondurik. Donostiko Teatru Printzipalean antzeztu
zan lenengoz, 1920-2-16'an.
13) Biozberak. «Izarra» bilduman dator. Jardunaldi bat
du. Donostiko Teatru Printzipalean emana 1920-l2-21'an.
14) Andre Joxepa Tronpeta. Argitara gabe oraindik. Iru
ekitaldi dauzkan sorgin-komeri, ekitaldi bakoitza zortzi laukitan
bananduta. Donostiko Teatru Printzipalean antzeztu zuten lenen, 1921-2-7'an.
218
15) Eleizatxoko Ardazlea. E. Gorostidi'ren «La hilandera
de la capilla» euskeraz. Iru jarduneko drama, jardun bakoitza
iru laukitan banatuta. Donostiko Teatru Printzipalean egin zan
aurrenik, 1922-1-20'an.
16) Arpuxa kalean. Argitaratu gabe. Bakar izketa. Tolosa'ko teatru-zineman aurkeztu zan lenengoz, 1922-6-5'an.
17) Bost urtian (Donosti, 1929). Bi jarduneko antzerkia
Donostiko Teatru Printzipalean 1922-12-21'an emana.
18) Zalaparta. Argitara gabe. Jostairudi parregarria, ekitaldi baten. Donostiko Teatru Printzipalean, 1923-12-2l'an,
aurrenik egiña.
19) Amantxi (Donosti, 1924). Bi jardunaldiko antzerkia.
Donostiko Teatru Printzipalean eman zan lenengoz, 1923-1221'an. «Euskal Esnalea»-k ere argitara zuen, 1924, 25-33, 4454, 73-79 ta 87-96 orrialdeetan.
20) Tantarrantan. Argitara gaberik. Iru ekitaldi ditu. Donostiko Teatru Printzipalean 1923-12-2l'an aurrenik antzeztua,
21) Zanpanzar. (Tolosa, 1932, Antzerti'n). Jostirudi irrigarria, bi jardunetan. Donostiko Teatru Printzipalean 1924-33'an lenengoz emana. .
22) Neskazar. Argitara gabe. Jostirudi irrikoia, iru ekitalditan. Donostiko Teatru Printzipalean eman zan lenengoz, 192412-2ran.
23) Irritsa. (Donosti, 1926). 72 orrialde. Eusko-Ikaskuntza alkarteak argitaratua. Shakespeare'ren Macbeth trajeria duzu
euskeraz. Iru ekitaldi dauzka ta itzaurrea. Donostiko Teatru
Printzipalean eman zan lenengo aldiz, 1924-12-2ran.
24) Burruntziya (Donosti, 1931). «Izarra» bilduman, 22'garren zenbakia. Jardun bateko antzerkia.
25) Beste auek: a) Babalora; b) Mutilzar; d) Urdallko; e)
Gizon ona; f) Osaba; g) Ezer ez ta festa, M. Soroa'rena berriztuta, eta abar.
Teatru-lan guztiok, gerora ere, 1926'ra baitik bat, sarri
emanak izan ziran, eta Victoria Eugenia antzokira zijoaztenak
219
gogoz txalotu oi zituzten. T. Altzaga'ren lanak ba-dute egiazko
olako zer berezia, ta berak ere, 19l5'tik aurrera, ots, garai artan Udaletxeko ziñegotzi zan Abelino Barriola'k sustatuta Euskal Iztunde-Ikastola sortu ta buru jarri zutenetik, lan ikaragarria
egin zuen euskal antzerkiari adore berria ezarten. Beraz, ezin
dezakegu au uka: euskal teatrua, bai lanez bai ekitez, goi-gaiUurreraiño iritxi zala egun aietan.
Antzerkiak ba-du guna, ba-du egimena. Baita gaur ilko ez
ilko daukagun euskerari bear duen osakaia jarteko ere. Antzerki bitartez, ederto lan egin dezakegu geure mintzairaren alde.
Ta egin bear dugu: teatru-lanak ugalduaz, aurrenen, eta errietan emanez, urrengo. Gisa ortan iñarrosiko dugu euskal giroa,
ta euskera zabal-azi. Irakur oni dagokionez zer dioskun Biona'k
(Gregorio Mujika'k): «Nere iritziz, antzerkiena, onenetako bidea da euskera zabaltzeko. Irakurtzeko gogorik ez dutenak ere, komeri bat ikustera pozik joaten dira. Irakurtzeko astirik ez dutela esaten dutenak ere, antzerkia ikustera joateko
astia artzen dute. Ta irakurtzen ez dakitenak? Oiei, begietatik ezin sartu zaiete euskera: belarrietatik bai ordea» {Euskal
Esnalea, 1919, 117 orr.). Beste orrenbeste esan dezakegu mezatara datoztenengatik eta bertsolariai aditzen daudenengatik
ere.
IRITZIAK.—Teatru-gille ontzat jo izan dute beti T. Altzaga.
Sail orretan gaur ere oberena dugula dirudi; zabal dabillena
da iritzi au, ta ezin dezakegu ukatu zentzuz ta pixuz betea dugunik. Altxor ederra bai aren lan osoakin egiñiko sorta!
«Orixe»-k onela: «Euskal-teatroa Altzaga'k oial-zapietatik
atera digula esan diteke; oiñez ere ederki erakutsi dio, ta bide
sendoan yarri; kozkortuxe ere egin dala esan genezake, ta edozein erritako teatroaren maillera laister igoko dan uste ona degu» {Bol. de Estudios Vascos, 48, 33 orr.).
«Elertizko alderdi onak —dio A. M. Labaien'ek— eta bere
lanen drama-balioa oraingoz beintzat ebazten asi gabe, lan oekin teatru xume bezin biziari aparteko indarra eman zion, du220
darik gaberikan. Tepsis'en euskal gurdia ibillian jarri zuen;
tolesgabe ta aspaldikoa izango da bear bada, baiña euskal antzez ertiaren azalpen eta osotasunerako bidea zabalduz, bultzada ederra eman ere bai. Literaturazko edo edertasun aundiko lanak, zori txarrez liburutegietako ixil-zokoan geratzen diran oietakoak baiño lenago, lan bizi errikoiagoak bear ditugu,
teatru-ertiaren asieran batez ere, jendeak bere giroa mamituta
ikusi dezan, au da, bere esku mendean dauden agerpen, buruauste ta korapilloakin kezkatu, poz-arazi ta alaituta nabaitu dedin. Auxe da, nere ustez, Toribio Altzaga'ren teatrua; olaxe
bultz-eragin dio aurrera euskal antzerkiari, baita gaur egunean
beronek duen arnas aundiari ere, osertz edatuago ta asmo jaikiagoetara saka-egiñik» (Teatro Euskara, 1965, I, 51 orr.).
Eta L. Mitxelena'k: «Toribio Altzaga'k —donostiarra au
ere Soroa ta Baroja bezela— gipuzkoar teatruaren edertasuna
jasotzea iritxi du, bere errikoi izatea kendu gabe alegia, antzerki jator zerrenda eder galantaz eta beste itzulpen batzukin (Macbeth, Ramuntchó)... Komeri atsegiñak idazteko bere aurretikoak baiño teatru-zentzun, irri-gatz eta antzez lagun bakoitza
nordantzeko begi obea zeukan» (HLV, 139 orr.).
(Ikus Euskal-Erria, 1899, 504 orr., ta 1916, 261 orr.; «Orixe», Bol.
de la Sociedad de E. V., 1930, 31 orr.; Auspoa, 6 ta 29 zenbakiak; G,
Zapiain, Toribio Alzaga y el teatro vasco (Donosti, 1955); A. M. Labaien, Teatro Euskaro, 1965, I, 48-51 ta II, 155 orr.; L. Mitxelena,
HLV, 139 orr.; L. Villasante, HLV, 391 orr.; Jesus M, Arozamena,
«Donostia» Capital de San Sebastián (Donosti, 1964); Auñamendi,
Diccionario, A. Amuzti, 559 ta Literatura, III, 225 orr.; Jon Bilbao.
Eusko Bibliografía, I, 130 orr.).
22.—JUAN INAZIO URANGA BERRONDO (1863-1934)
Bere aldiko gizona. Ikastetxe ta onako zarata gaitz gabe,
ainbat euskal gauza eder aurrera eraman zitun, berez zuen jakituriaz baliaturik.
221
Errenteri'ko seme izan arren, amabost urtetik Donostia'n
bizi izan zan San Jeronimo kalean; eta ementxe il zan 1934-424'an. Bizar-kentzaille zan langintzaz; ontan eta idazten eman
zuen bere biziaren 71'raiñoko guztia.
Euskal idazle txit ugaria. Olerki, alegi, izkirimiri, jostaketa
ta osterantzeko artikulu, eunetik gora izango dira «EuskalErria»-n datozenak. Aldi aretako girotan zebillen bizi-bizi, M.
Soroa'k, Artolatarrak, Gelbentzu'k, Elizondo'k eta besteak sorturikoan noski, konta-ezin beste jostiruri, komeri ta lan berezi
sortu ta argitara eramanik.
Olerkari ta antzerki-idazle gendun, bai, batez ere. «EuskalErria»-n, «Euskalzale»-n, «Ibaizabal»-en eta «Euskal Esnalea»-n agertzen dira aren itz-lauzko naiz bertsozko lanak.
IDAZLE.—Lan polita egin zuena. Eta nolako sariak eskuratu
zituen. Ona batzuk: 1887-12-26'an Donosti'ko Lore-Jokuetan
bere olerki «Urtearen lau erak» jaso zuen saria; bere «Ama
Euskera»-k 1890'garren urtean ere. Donostiko Udalak eta Aldundiak eratu zuten jaian Uranga'ren «On Antonio Okendo-ri
bere talluntzaren aurrean» irabazi zuen saria, 1894-12-21'an;
berdin 1899-9-16-17'an Zumarraga'n ospatu ziran euskal jaietan ere, bere «Enadaen alkartasun maitatiya»k artu zuen accesit, eta 1902-9-27'tik aurrera ospatu ziran jaietan ere accesit
merezi izan zuan bere «Uda berriya» lanak. Eta orrelaxe Irun'en
(1903), Ordizia'n (1904), Donostia'n (1906), Kanbo'n (1907),
Ernani'n (1909), Azkoiti'n (1910), eta abar.
Antzerki-saillean bereak ditu auek: 1) Aritzaren zumo gozua (Donosti, 1896). Jardunaldi bateko drama-saioa, Donostiko
«Euskaldun Fedea» bazkunak zuen jaialdian Tolosa'n (18964-5) lendabizikoz antzeztua; 2) Umezurtza; drama saioa, Jose
Marino Arrieta'rekin batera idatzia, ta Donosti'n (1896-12-21)
aurrenik emana; 3) Manu (Donosti, 1901); jardun bat du; Zumaia'ko euskal jaietan sariztatua, ta Donostia'n (1900-12-21)
lenengoz aurkeztua; 4) Ero algara (Euskal-Erria, 1908); 5)
222
Amets bat dirudi] (Euskal-Erria, 1909); bakar izketa; 6) Euskaldun bat (Euskal-Erria, 1909); bakar izketa; 7) Au mundua!
(Euskal-Erria); 8) Ostatuan (Euskal-Erria, 1909); bakar izketa;
9) Maitasuna (Euskal-Erria, 1909); bakar izketa; 10) Gizon
galanta (Euskal-Erria, 1909); bakar izketa; 11) Osasungaya
(Euskal-Erria, 1909); barrizketa; 12) Nekazariya (EuskalErria, 1909); alkar izketa; 13) Mari-Mielka (Euskal-Erria,
1910); bakar izketa; 14) Mami (Euskal-Erria, 1910); bakar izketa; 15) Nere diruak (Euskal-Erria, 1915); bakar izketa; 16)
Zein da nere zala? (Euskal-Erria, 1915); bakar izketa; 17)
Sorgiñak (Euskal-Erria, 1915); bakar izketa; 18) Aideko txoriya
(Euskal-Erria, 1916); bakar izketa; 19) Mari (Euskal-Erria,
1917); bakar izketa; 20) Manu dantzari (Euskal-Erria, 1917);
bakar izketa.
Bakar izketa auek ez dagoz gaizki loturik, bizi ta giar euskera garbi ariñean baizik. Eredu dugu ontan. Apain letozke
auek denok bilduma pertxenta batean.
Olerkari bezela txairo opiltzen zitun bere bulkoak. Irakur,
merezi du-ta, Autsa deritzan onen bost aapaldiak.
Xinist gentzake dala guztia iduripen bat bizitza,
Zeñaz iñola ezin liteken iñor egiazki mintza:
Lan bearrian arkitzen danak urruti oi du agintza,
Estalirikan dagon laudare ark duen bezela intza.
Gure bizitzak iduritzen du dala urrezko baratza,
Al litzake kendu ezkero lan egin bear garratza.
Egunak nola oi du berekin lagungarritzat arratsa?
Bizitz gureak ere ala du zuzengarrizko ardatza.
Bizieraren luze laburra ezin liteke neurtu,
Bada askotan jakintsuenak ditu lan onek bigurtu;
Gure iduri txoro guztiak oi dira amets biurtu,
Jela gogorra oi dan bezela aize epelakin urtu.
223
Zergatik gera gure bizitza maitearekin jostatzen?
Eta zergatik jarritzen gera gauzik onena jokatzen?
Makurtzen gera asten danian indarra zerbait ukatzen,
Ikusirikan nola dijuan asnase ona bukatzen.
Gure emengo biziera da bestearekiko utsa,
Betikotasun ederrarekin ote niteke ni kutsa?
Azaltzen zaigu oso illunki eriotzaren bisutsa,
Gorputza illik biur dedien lendik zan bezela, autsa.
Oar ontaz ere: ogibidez bezargin izanik nolako artistak ziran
gure euskaldun zarrak, esan nai nizun.
,
(Ikus J. Vinson, Essai d'une Bibl. Basque, II, 665 orr.; Euskalzale,
1897, 327 orr. ta 1899, 371 orr.; Esku-Egundiya, 1910, 94 orr.; S.
Onaindia, MEOE, 377 orr.; A. Aizola, «Egan», 1963, 4-6, 247 orr.;
N. Kortazar, Cien autores vascos, 41 orr.; A. M. Labaien, Teatro Euskara, 1965, II, 179 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 502 orr.).
23.—JOSE ARTOLA ELIZETXEA (1864-1929)
Pepe Artola, neurtizlari fiña, Donostia'n jaioa duzu, 18641-4'an, eta San Bizente elizan bataiatua. Gurasoak: Ramon eta
Manuela.
Zer bizimodu izan zuen? Ona Aita Zabala'k; «Pepe ta bere
bi anaiak (Pako ta Ramon) aitaren bizimoduari segitu zioten, lenternero ta pintatzalle. Denda Puyuelo kalean (gaur Fermín Calbeton) zuten, gaurko Restaurante Rodil'en aurrean. Bakoitzak
bere lana artu zun. Ramon linternero zebillen tellatuetan ta
guzi. Pako dekoradoak ta orrela egiteko. Pepe, berriz, etxez
etxe kristalak, ispilluak ta paretan papera jartzeko. Pintatu ta
barnizatu ere bai. Langille batzuk ere izaten omen zituzten
bere mende. Artista xamarrak izan bear zuten. Bein aita ta iru
anaiak Frantzitik deitu zituzten Baiona edo Burdeos aldeko
eliz bat pintatzeko» (Auspoa, Ustez lagun detan, IV, 11 orr.),
224
Zizurkil'go alaba Joakina Urkola'rekin ezkondu zan 188710-29'an. Bi alaba izan zituzten: Rosario ta Modesta. Azken au
jaio ta laster il zan. Pepe alargundu ta berriz ezkondu zan Zarautz'ko alaba Gertrudis Gartxotenea Larrañaga'rekin: bi alaba euki zituzten, Ramona ta Pepita.
Donostiko alderdi zarreko saltza guztietan sartzen omen
zan, nagusiakin zein umetxoakin beti alai ta umore oneko agerturik. Etzan antzerki-idazle bakarrik, baita antzezlari erne ere
Donostia'n bertan eta errietan, bere papera ondo egiten zekiana.
Musika gauzetan ere aitua gendun, Orfeoi donostiarran eta
Bandan esku artzen zigun; eta ostera asko egin zituen ara ta
ona Orfeoiakin, Zaragoza'ra, Paris'era, Bilbao'ra, Toulouse'ra,
Barzelona'ra ta abar. Etzekin iñori ezetzik esaten, eta orduko
musikalari askori lagundu zien euskal letrak jartzen: Otaño'ri
Suite Vasca'rako, Usandizaga'ri Mendi-mendiyan'erako...
«Euskaldun Fedea» alkartearen su-emaiUe.
Bizitz azken aldera begi bat galdu zuen, lauso-laiño urraketa
zala-ta, Berezkoaren ordez kristalezko bat jarri zioten. Eta iñork
esaten ba'zion: «Kaixo, Don Pepe!», berak erantzuten zuen:
«Ni ez naiz Don Pepe, geratu nintzalako begi-pe».
Donostia'n il zan 1929-4-20'an, 65 urtekin.
EUSKAL-LANA.—Amazortzi urtekin asi zan idazten, eta etengabe ekin zion orrela bere bizitzaldian. 1880'tik 1918'ra bitartean makiñatxo bat ipui ta bertso atera zuen Donostia'ko «Euskal-Erria»-n. «Euskalzale», «Ibaizabal», «Ttun-ttun», «Baserritarra», «La Galerna», «Pueblo Vasco», «La Brecha», «Novedades» ta Buenos Aires'ko «La Baskonia»-ren ateak zabal zabal zeuzkan bere lanak ateratzeko.
Bertsoz idatzi zuen geien bat. Eta folio neurriko 580 orrialde utzi zituen bere eskuz idatzita. Bere idazlanak kopiatzeko
oitura zuen urrean, nun eta noiz argitaratuak ziran ere jarririk.
Auetatik sail bat Auspoa'k azaldu zigun, Pepe Artola'ren lana
beste liburu batzuk osatzeko ere arrobi aberatsa zala gaiñeratuaz.
225
Bereak ditu antzerki auek: 1) Legorreko arrantzalia (Donostia, 1898). 44 orrialde. Jostirudia, bakar eta bi zati atal berean,
bigarren aldeera Zestua'n irabazitakoa; 2) Bixente (Donostia,
1901). 52 orrialde. Jostirudia bi egintzetan; 3) Xabiroya (Donostia, 1903). 40 orrialde. Jostirudia, jardun batean; itz neurtu
ta itz laburrean dago. Oñati'ko euskal jaietan sartitua. Eta bakar izketa auek: 1) Praixku (Donostia, 1902). 2) Pello kirten
(Donostia, 1906); 3) Motxa erriyan (Euskal-Erria, 1913), Elgoibar'ko euskal jaietan (1907) sariztatua; 4) Joxepa ta Bittori
(Euskal-Erria, 1909, 166 orr.); 5) Maria Iñaxe nerea (EuskalErria, 1912).
Onez ostean, kontu, izkirimiri ta ateraldi zorrotz ontzaille
bezela ere omen aundia irabazi zuen; arte-gaietan aitua genduan,
eta olako zerbait zan tokian, an zegoen Artola ere. «Euskal Esnalea»-k bein (1921) omenaldi ederra egin zion Donostia'n. '
(Ikus Euskal Esnalea, 1921, 117 orr.; S. Onaindia, MEOE, 353
L. Villasante, HLV, 441 orr.; Auspoa, 4'garren zenbakia; G.
Garriga, Bol. Amer. E. V., 1961, 188 orr.; A. M. Labaien, Teatro
Euskaro, I, 42-45 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 407 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliographia, 341 orr.).
24.—ROSARIO ARTOLA ELIZETXEA (
Dakigunez, Pepe Artola'ren arreba ta Ramon Artola Larrañaga koplari joriaren alaba dugu emakume euskal idazle argi
au. Sendi osoa gendun, eskierki, bame-muiñeko olerki-senaz
oartzen ziranak.
Aita ta nebaren jitari jarraituaz, 1887'tik lez asi zan idazten,
bere bizitzan ainbat olerkitxo txanbilen buruturik. Goxo ta bizi
adierazten dizkigu beti bere sentipenak. Irakur 1889'garren urteko otsaillean mamitu zuen Nere guitar-choari deritzaiona:
226
Nik gitartxo bat baidet
maite eta lagun,
au juaz pasatzen det
denbora txit legun;
nola denok grazi bat
zerbaitetan degun,
berarekin pentsatzen
nago gau ta egun.
Eta onelaxe beste iru aapaldi, oso ederki aren emakume-biotzak eginda. Gitartxoarekin ba-du naiko festa, triste dagoanean
ere bera du pozgarri, «soñua juaz eta gañera kantari», ezta
kezkarik, ez goibeltasunik, berarekin bai du «zorion guziya arkitzen».
Zer ote zuen kantagai? Biotzak zemakiona, ta emakumebiotzak batez ere ixurki asko ditu dariela, baita Rosario'renak
ere. Ta Jainkoa kantatu zuen, eta Andre Maria; lorak eta txoriak kantatu zitun, eta saguak, astoak, katuak, axeriak, erriko
xemeak..., bere anaiak, A. Arzak, F. Lopez Alen, J. Zapirain,
Migel Salaberri, M. Soroa, R. Sarriegi kantatu zitun; baita udaberria, umezurtza, urtebeteak, naigabea ta zoriona ere.
Txoragarria zan, bai, bere gitartxoari ateratzen zion soiñua. Eta soiñu xamur orren oiartzun meiak zorarazten zizkigun
bazterrak. Errosario'ren kopla legunak irakurriaz, onela abestu
zuen bein B. Iraola pasaitarrak:
Onen bertsoak eta ipuiak
naukate beti zoratzen.
Dama izanik, gure izkuntza
zer asko duben maitatzen!
Onen izena paperen batek
diran aguro aitatzen,
nere biotza, triste ba'dago,
pozkidaz da betetzen.
227
Ipui eta neurtitz, berrogeitik gora dituzu «Euskal-Erria»-n
bakarrik dauzkazun aren lanak. Sariak ere eskuratu zitun; esate
baterako, Oñati'ko euskal jaietan (1902) bere Aranzazuko Ama
Birjiñari deritzan olerkiari aipamen dedugarria egin zioten;
Irun'ekoetan (1903) bere Ama Birjiña Guadalupekoari deritzanak irabazi zitun berrogei pezeta ta bitezarra; Donostia'ko Lorejokuetan (1913) bere Ama Birjiñari eman zioten saria.
Sendikoak ondo alkar artzen zutenak ziran. Baita bertsolanak alkarri eskaiñi ere bein eta berriz: aitak —R. Artola-kbat beintzat Nere alaba Rosario-ri (Euskal-Erria, 1894) eskeiñi
zion; Rosario'k bere anaiai eskeiñiak bi ditu; Anayari ongietorria (1891) ta Nere anai Franzisko-ri bere egunean (1889).
Pepe'k ordaiñez, zortziko txiki au atera zion;
:
Gure arrebatxua
polit egokiya,
neskatxa jakintsua
biziro aundiya,
guztiz liraña eta
begiragarriya,.
aingerua dirudi
goitik etorriya.
(Ikus La Baskonia, Buenos Aires, 1899-9-10; S. Onaindia, MEOE,
358 orr.; Auspoa, 4'garren zenbakia, 82 orr.; Auñamendi, Diccionario
Enciclopédico, III alea, 87 orr., ta Literatura, II, 309 orr.; Jon Bilbao,
Eusko Bibliographia, 1, 344 orr.).
25.—MIGEL ANTONIO INARRA (1864-1898)
Idazle azkar au il zanean Azkue zanak idatzi zuen: «Iñarra
biotz andikoa ta burutsua izan da: gogamenetan sakona, esakeretan illun samarra, egikeretan biurri bakoa» (Euskalzale,
1898, 158 orr.).
228
Gazterik kendu zigun Goikoak euskal arloan ain gogotsu
lan zegian apaiz ernea. 33 urteko zala, gar erdikoa noski, utzi
zuen gaizko eremu au, ezpirituzkoen egoitzean zorion bete-beteaz jabetzeko. Itxaropentsu zetorren eta damuz esan bear naitaez.
Oiartzun'go «Etxe txiki» deritzan etxaguntzan jaio zan,
1864-9-28'an; urrengo egunean bataiatu zuten. Bere gurasoak:
aita, Frantzisko, Oiartzun'go semea, ta ama, Maria Zeledonia
Mitxelena, ere oiartzuarra.
Baserri aberats artan igaro zitun bere aur-egunak; ba-zeuzkan ugari belardiak, lanak eta muiñoak begien asegarri; jolasleku ederrak ere berdintsu. Elizarako mendua erakutsi zuen
txikitatik: jaiegun arratsaldetan, bere kideko mutil kozkonduak
jolasari ziarduelarik, bera bezperetara joaten omen zan. Gurasoak ortan etziotan andarririk ez eragozpenik bideratu, barnesenari betetasuna ematea, albait, ondo dagola-ta.
Urbilxe zegoen —Urnieta'n— apaiz jakintsu bat, elizarako
griña zuen gaztetxoari lenengo asi-orraziak eta latiña erakutsi
zizkiona: Antia jauna. Au izan zuen lenengo irakasle, ta gero
Oñati'ko apaiz-ikastetxean eman zitun filosofia, ta azkenik Gazteiz'en amaitu zuen eliz-karrera. 1891'an olio santuz igurtzi ta
apaiztasuna artu zuen, andik laster Durango'n meza berria emanik. Geroztik Pasaia'ko Doniane elizan egon zan apaiz-laguntzaille. Eta arima-zaintzan eta euskal barrutian zirti-zarta ari
zitzaigula, 1898-4-26'an, balbe zitalak keiñu egiñez eraman zigun bestaldera.
Naparroa'ko Diputazioak aurreko urtean, ots, 1897'an, euskal irakasle on bat autatu nairik, batzaldi edo konkurtso bat
egin zuen Iruña'n; ara jo zuen Iñarra'k ere, beste laukin batean, baiña ordutik kanpora. Azterlariak, bostak ongi maxiatu
ondoren, M. A. Iñarra aukeratu zuten nai zuten egitekorako.
Oiartzuarra, alare, gaixorik zebillen eta irakas-aulki ura artu
aurretik eraman zigun Jaunak bere atsedenera.
229
EUSKAL LANA.—Ikasle zala asi zan idazten. Azkue'k onan:
«Ezin esan-alako beste dira beren lumatik urteniko euskerazko
irakurkizunak».
Donostia'ko «Euskal-Erria»-n agertu ziran bere lenengo lanak. Gero, Bilbao'ko «Euskalzale»-n. Ona «Euskalzale»-n datozen olerki, ipuin, izkirimiri ta irakurgaiak. 1897'an: «Euskalzale-ren artezkari jaunari», «Zabal zabal», «Zer egin!», «Ezaguera», «Esaiera berriak», «Izkirimiriak», «Somaketa»,
«Maiatz-azkeneko Salbatorez», «Sinis eresia», «Berri bi», «Asmo mamitsua», «Euskerazko proga», «Ikaskuntzak», «Leenkeria», «Legazpi-ri», «Ama Teresaren biozketak», «Izen-kontua»,
«Lan ederra!», «Buruzkuntz bi», «Sukalde-sendagaiak», «Gerta-argia», «Eritzi bat», «Umiltasunezko itzak esate ituztenen
gaiñean», «Sortze garbia», «Jesus Aurran». Eta 1898'an:
«», «Toki onean», «Pake-zorionak», «Beti asto»,
«Mozorroa», «Txirrist-entzat», «Jose Santua», «Doloretako
Amari», «Jesusen neke-eriotzan», «Gazte aingerutarrari». Beste
ainbeste ba-ditu «Euskal-Erria»n. Buenos Aires'ko «La Baskonia»k ere argitara zizkion batzuk, «Arrantza» eta «Lan ederra!»
baitik bat, 1907'garren urtean.
Burutsua zala esan digu Azkue'k. Agerbiderik? Ainbat igarkizunetan zorrotz azaltzen zaigu. Berak asmatuak dira, beste askoren artean, esakun giar auek ere:
— Ura dabillen tokian, ixtilla maiz.
— Arrizko makilla, kraskakorra.
— Bost beatz eskuan, ta eskurik ez.
— Iltzeko bezperan, oraindik bizi.
— Odei artetik eguzkia, ta galtzaren zulotik larrua.
— Ni barrenan ba'nago, etxea utsik ez.
— Ozka-zaleak bere lepoari bekio.
— Mairik seguruena, ankik gabea.
— Idiak koipea eman, ta adarrak eman.
— Ur zuria baiño ur utsa garbiago.
230
— Arantzak eldu ta larrak itxeki.
— Ederrak aztu ta ubela gelditu.
— Ur-oilloak ankak beltz, garbi guzia txuri ez.
— Zelairik ez, ta astoa saltzeko.
— Barea joanean, zaldia egonean baiño leen iritxi.
— Ziria eskatu, makilla eman ta aia artu.
— Senarra txingarra, emaztea ezpala, beti etxean sua
piztua.
— Diru batek otsik ez, ta gutxik asko.
OLERKARI.—Berezkoa zuen eder-sena. Ta idatziz eio zizkigun lanak eder-bitsa dariotela daude guztiak. Esakeretan illun

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Euskal Literature II - 15
- Parts
- Euskal Literature II - 01
- Euskal Literature II - 02
- Euskal Literature II - 03
- Euskal Literature II - 04
- Euskal Literature II - 05
- Euskal Literature II - 06
- Euskal Literature II - 07
- Euskal Literature II - 08
- Euskal Literature II - 09
- Euskal Literature II - 10
- Euskal Literature II - 11
- Euskal Literature II - 12
- Euskal Literature II - 13
- Euskal Literature II - 14
- Euskal Literature II - 15
- Euskal Literature II - 16
- Euskal Literature II - 17
- Euskal Literature II - 18
- Euskal Literature II - 19
- Euskal Literature II - 20
- Euskal Literature II - 21
- Euskal Literature II - 22
- Euskal Literature II - 23
- Euskal Literature II - 24
- Euskal Literature II - 25