Euskal Literature II - 13

Total number of words is 3730
Total number of unique words is 1995
30.4 of words are in the 2000 most common words
43.4 of words are in the 5000 most common words
50.9 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
Frantzia'tik bota egin zuten. Ordun Espaiña'ra zuzendu zan
bi lagun italiarrekin, eta beti gogotsu Chiclana, Kadiz'ko probintzian jaso zuten beren bizitegia, San Telmo izenez. Ondoren
Euskalerrira etorri ziran eta an-or ta emen aztetxe (nobiziadu)
bat eraikitzeko leku egoki billa alegiñak egin ondoren, Gazteiz'ko gotzaiñak eskeiñita Oñati'ko Seminario txikia eramaten asi
ziran, bertoko Ikastetxe ospetsuan noski. Laster ugaldu ziran
ikasleak: geroago Gazteiz'ko gotzai izandako Mateo Muxika
Urrestarazu jaunak ere ementxe ikasi zuen.
197

Urteak joan urteak etorri, beren komentua ta eliza euki
gura-ta, ortarako bearrezko ziran urratsak ematen asi ziran;
eta gogotik lan egiñaz, Aita Mortara'k batez ere, 1891'rako etxe
ta elizaren jabe biurtu ziran. Apaiz ikastetxe txikia Gazteiz'era
aldatu zuen Piérola gotzaiak, eta Oñati'ko gaztetxoak eskola
gabe gelditu ez zitezen, aurreko mendearen azken amar urteetan laterandar prailleak izan zuten erriko eskolen ardurea. Oneri
buruz irakur Osa'tar Eusebio'k dioskuna: «Pio IX-garren Aita
Santuak bere zaipean artzean bere izena ezarri zion judutar
ume bat izan zen Oñati-ra bidea artu eta emen laterandar kanonigoen oiñarriak ezarri zituena. Judutar arek euskeraz ederki ikasi zuan iru illabetean eta euskerazko itzaldiak barra barra
egiten zituan... Arrezkero amaika Oñati-ko seme egin da laterandar apaiz. Ego Amerika eta Ipar Amerika zear zabaldurik
dabiltzan kanonigo geienak Oñati-ko semeak dira. Judutarrak
azi ona erein zuan eta frutuak ugariak izan dira» {Zeruko Argia,
1967, urrillak 1, 9 orr.).
Aita Mortara, beti langille porrokatu, Euskalerrian ibilli zitzaigun 1910'raiño lez, ara ta Ona ostera asko egiñik ere. Erreztasun aundia zuen izkuntzak ikasi ta itz-egiteko; beraz, sarri dakusgu Italia'n, Prantzia'n, Inglaterra'n, Polonia'n eta Ego Amerikan ere bai, mixioen aldeko laguntasun billa, izlari trebe. Aurreragotxotik, ala ere, Bressoux-Lieja'n, Bouhay abatetxean jarri zuen bere egonlekua; andixik edatzen zuen, argi-ontzi ederra iduri, bere biotz ixiotuaren galda goria, bai otoitzez bai
mintzo kartsuz. Egun ederrak ikusi zitun, baita goibelak ere,
orduko gerra ta istillu beltzak zirala-ta. Ogetamar urtez bizi
izan zan oraindio, bere apaiz-lanari iñoiz ere muziñik egin gabe.
Azken orduan ba-zuen gurari bizi bat: Italia'n il nai. Ortarako
egin zituzten gertakizun guztiak, 1938-39'garreneko neguan Liguri'ra ekarteko alegia, baiña gain erori zan gudak asmo ura
aurrera eramatea debekatu zuen. Bouhay'ko abatetxean itzali
zan Aita Pio Mortara mixiolari nekagaitza, 1940-3-iran, 89
urtekin.
198

EUSKAL LANA.—Irugarren Errepublikak onarturiko legeak
bide, Gipuzkoa'ra eldu zan Mortara, labur, Oñati'ra. Tokian
tokikoa bear zalata, euskeraz jabetzeari bertatik asi ta, esan dugunez, iru illabetean gure izkeraz jabetu zitzaizun eta, 1884'an
euskerazko itzaldi bat egiteraiño jabetu ere: urrengo urtean argitaratu zan itzaldi ura.

Idazteari ere eman zion, eta 1888-1891 bitartean aren lanak agertzen dira «Euskal-Erria» amabosterokoan. Maite zitun
gure gauzak, eta 1908'an olako dei samur bizi bat zuzentzen
dio Euskalerri osoari, ta Gipuzkoako Aldundiari bereziki, euskera piztu zedin asmo zabal baten barruan lan egin bear zala
aolkatuaz.
Aita Pio'k ba-zekian bere sentipenak bertsoz adierazten ere.
Nik nere olerki-bilduma osotu nuenean, aren poesi polit bat,
Arantzazu'ko Amari deritzaiona, pozik sartu nizun bertantxe
(Milla euskal olerki eder, 402 orr.). Dirudienez, begiko zitun
Oñati inguruak, lurrez ta arimaz ta edertasunez. Eta guztion
zaindari Arantzazu'n ikusten du euskaldunen erregiña, Andre
Maria. Euskalerriak ba-ditu —noiz ez?— etsaiak, baiña aitz
gogorrak bezela dira eurok. Ala ere...
Betoz aize, euriak,
turmoiak orruka:
Euskaldunak ez dira
izango beldurka.
Arantzazu'n dugu arantzan Maria; euskal erriak izan ditu,
ta izango arantzak ugari, barnetik eta kanpotik; baiña arantzan
dagonak maite izanik, euskaldun erriak ez du federik galduko.
Ez orixe!
Poliki ikasi zuen gure mintzaira, aren idatzietatik atera dezakegunez. Ez bildurtu, beraz, euskaldun berriok! Ark egiña,
zergatik guk ez?
199

1886'an Durango'ko euskal jaiak, garillaren 24, 25 ta 26'an.
Ogeta bostgarren eguneko meza nagusian euskerazko itzaldia,
Aita Mortara'k egin zuen.
(Ikus S. Onaindia, MEOE, 402 orr.; irarkolako kajistearen aldrebeskeri ez-usteko bategatik, Aita onen bizi-zeaztasunak Serafin Baroxa'ri ezarriak dauzkazu; G. Garriga, Bol. Amer. E. V., 1957, 122 orr.;
M. Unamuno, Contra esto y aquello, Austral, 144 orr.; Osa'tar Eusebio, Zeruko Argia, 1967, urrillak I, 9 orr.; Auñamendi, Literatura, III,
223 orr.).



'••\<:i

12.—DANIEL LIZARRALDE (1853-1923)
Tolosarra, 1853-4-1'an jaioa. Medikuntza ikasi zuen, eta
Argentina'ko Tandil, Adrogué ta Buenos Aires'en ari izan zan
osagille bezela urte mordoan.
Euskaltzale jator zurrian, Argentina'ko «Laurak-Bat» alkargoko lenengo lendakari ordezko izan zan. Entzute zabala
ekarri zion batzoki ontan, euskal legezarrak ezer-eztu ta kentzen zala-ta, 1901'an eman zuen «Orain eta Gero» zeritzan itzaldiak. (Buenos Aires, 1901). «La Baskonia»-ren zuzendari 1902'tik, Grandmontagne'ren ordezko.
Buenos Aires'en il zan 1923'an.
(Ikus Gabin Garriga, Bol. Amer. E. V., 1950, 128 orr. ta 1953, 124
orr.; Auñamendi, Literatura, II, 293 orr.).

13.—JOSE MARIA AGESTA (
Donostiarra. Teatru-lanak osotu zitun, baita antzerki ta
teatruari buruz iritzia ematen trebe jokatu ere. 1915'tik 1920'ra
dozena bat antzerki-lan biribildu zizkigun, euskeraz: jostirudiak,
zarzuelak eta komeriak.
200

Ona tituluak: 1) Mutil koxkorrak, gizasemeentzat bakarrik
ekitaldi bitako zarzuela; 2) Senargai ona, komeria ekitaldi bitan;
3) Zein da emen}, bi ataleko antzerkia; 4) Osagai ona, aur-jostaillua bi ekitalditan; 5) Pesiara, aurtxoentzako zarzuela laburra; 6) Jesu'ren Jaiotza, iru jardun-aldiko aur-zarzuela; 7)
Auxen da eguna, jostirudi bitxia ekitaldi baten; 8) Prixkita,
ekitaldi bateko josta-antzerkia; 9) Itxura ta ezer ez, jostirudia
ekitaldi baten; 10) Ni bezelakoxia, jardun bateko jostaillu; 11)
Sorgiña, gizonezkoentzat jostaillua; 12) Herodes'en jauregian,
ekitaldi bateko zarzuela.
«Luxe-mendi» ez-izena reabilli oi zuen sarri.
Bein baiño geiagotan egin zuen maiko edo epaikari olerki
ta kantu batzaldietan; 1914-6-2'an Donostia'n, esate baterako,
Miramar'eko aretoan eratu zan idazte, irakurtze, kantu ta kristau dotriñeaz nor geiagoan, kantu-saillean Agesta, Buenabentura Zapirain eta Silberio Zaldua izan ziran epaia eman zutenak.
(Ikus Antonio M. Labaien, Teatro Euskara, II, 173 orr.; Auñamendi, Enciclopedia ilustrada del País Vasco, I alea, 151 orr. ta Literatura,
II, 309 orr.).

14.—FRANTZISKO

ARRIOLA

JUARISTI

(1855-1911)

Elgoibar'ko seme genduan. Bere gurasoak: Alejandro ta
Ana Mari, elgoibartarrak auek ere. Zarautz'en bizi izan zan
luzaro, estazioko buru edo jefe zalarik; ementxe il zan 1911-126'an. Ezkongea.
Maite zuen bere izkuntza, ta lan mordoa argitatu zuen
Ibaizabal'en. Zarautz'etik bialtzen zitun lanok, Praisku Arriola-k izenpeturik. Au ere Kirikiño'k egin zuen idazle, onen
bertso- batzaldietara lanak bialtzen asi zan beintzat. Bigarren
batzaldirako igorria dugu au:
201

Ardotegia degu
adierazi nai,
ara juan ezkero
laister gera alai;
beiñ gertatu giñian
nagusi ta morroi,
iñauteri egunez
egiñikan guk jai
ia ardo ona zuben
etxe artan salgai;
beriala erantzun zuan
taberneruak «bai»;
atera zazu dio
gure nagusiak
gelan dituzun ardo
bikaiñik guztiak.
Laister jarri zituan
bi ontzi betiak
eta guk gure eztarriak
legorrak, tristiak
alaitu giñituen
jarririk bustiak;
andik aurrera ziran
gerekin nastiak.
Sartutzen egin degu
alegin ugari;
ardo ureztatu ark
ozpiña dirudi;
begiakin kiñuka
guk biak alkarri
eranta kolpe egiñik
atxur ederrari,
202

eta arrek baliatu
ozpin ta urari
osasun ta sakelen
bien kaltegarri.
Edu onetan idatzi zitun, iñoiz ere aspertu gabe, or-emengo
izparrak, ipuiak, ele-meleak eta igarkizunak, bertsoz eta itz lauz.

15.—JENARO ELIZONDO (1858-1914)
Errenderi'ko semea. Bere gurasoak: Manuel eta Antoni,
Errenderi'n jaioak. Zarautz'en bizi izan zan aldi batean, bertoko
alguazilla zala; berton il zan 1914-7-22'an.
Ibaizabal'en idatzi zuen, 1903'an urtean. Euskal kezkak
jota zebillen au ere. 54'garren goian onela idazten du: «Badira beste euzkaldun batzuek gaurko esnaera ikusi eta diotenak:
sasoi onean asi dira IBAIZABAL ta bere jendea bear dutela bizitu euzkara, bada agonian edo albetan dagoan gaisua sendatzen
zailla da, ori gertatzen da euzkararekin. Nik esaten diot erdalzale
arro orri, beñere ikusi edo entzun ez al duen agonian edo albetan
ustez zeuden gaxoak sendatu izan dirala, zergatik sendakin
onak billatu eta eman dizkaten, eta guk eztaukagu sendakiña
billatu bearrik, euzkaraz ernegatu eztegunak sendakiñak daukazkigu eta saiatuko gera gaisoari ematen eta ziur gaude sendatuko degula. Ontarako samin asko eman bearrian arkituko
gera, menturaz gerok artu ere bai, baña dana eramango degu
Jaungoikoaren laguntzarekin gozotasunez» {Ibaizabal, 1903, 54
gela, 4'garren orrialdean).
Lan politak ditu, zentzunez egiñak.
203

16.~PELL0 MARI OTANO BARRIOLA (1857-1910)
Euskal senak urduri zekarren bertsolari gaillena. Ibiltaun
berebiziko gendunez, Ameriketan ondu zituen bere bertsorik
geienak. I. Unzurrunzaga Aitak onela: «Bertsoak zitun bere
naigabe, urruti-min atsekabeen izkuntza maitea; or uzten zitun
bere barru-gogamen biotzekoenak. Euskeraz eta bertsotan izaten zitun emengoekin artu-emanak; aitonak eta osabak jatorki
erantzuten ziotela» {Pedro Mari Otaño'ren Bertsoak, 1959,
12 orr.).
BIZITZA.—Zizurkil'en munduratu zan 1857-1-26'an. Bere
gurasoak Juan Pedro ta Juana Batista izan ziran, eta aiton-amonak, Pedro Mari Otaño ta Mikaela Lasa, bertsolariak auek ere,
Joxe Bernardo bere osaba bezela; gaur ere ospetsuak dituzu
Ameriketatik 1889'an oneri bialdutako 22 aapaldiko zortziko
nagusiak; baita itxasoz bestaldetik etxeratu zanean, Errekalde'ko ate-aurrean bota zituenak ere. Bai, aitona, Pedro Mari
Otaño —«errekalde zarra» ta «Larraul'ko baria» deitzen ziotena—entzute aundiko bertsolaria garai aretan, eta Mikaela Lasa
amona, bertsolaria berau ere ta ez edozelakoa. Osaba, ordea,
Joxe Bernardo, orduan jairik jai bertsolari ibilli oi zana dugu,
kantari azkar-azkarra.
Otaño familia, Pedro M. gazte zalarik, Zizurkil erria laga ta
Donostiko Amara kalera etorri ziran bizitzen. Emen lanean asi
zan, baiña gauzak ez irten berak nai bezin ondo; beste aldetik
naikoa eraman bearra zeukan Euskalerria odola zeriola ikusiaz.
«Au da txoria gari tartean goseak egon bearra», diosku berak.
Eta naskatuta bezela, beste euskaldun asko lez, Ameriketara
joan zitzaizun. Arako ontzia Pasaiko kaian artzean, jendetza
aundia, Txirrita bera ere bai, agur egiten joan zitzaion. San
Polikarpo eguna zan, 1898'ko urtarrillaren 26.
Bitan egin zuen Ameriketarako joan-etorria. Ona baten Mari
Madalen Alberdi'rekin ezkondu zan Donostiko Jesus'en Bio204

tzaren eleizan: sei seme-alaba izan zituzten. Argentina'n bizi
izan ziran geien bat, Buenos Aires'en eta Santa Fe probintziko
Rosario urian. Buenos Aires'eko «Laurak bat» gizartean euskal
gaiak erakutsi zitun, baita «Zutik» gizartean itzaldi bero txalotuak egin ere. Emeterio Arrese'ren adiskide miña zan.
Rosario Santa Fe urian il zan 1910-5-5'an, itxura danez.
Euskalerrira biurtzeko asmotan zebillen, baiña uste gaberik,
etxeko eskeillaretatik jausita artutako kaskako batek eraman zigun beste mundura, 52 urtekin.
EUSKAL LANA.—Bertsolari leunetarikoa zan Otaño, errai barruraiño iristen zana. Ez zuen eztarri ona; edozer kantatzen asi
orduko eztulak ematen zion, diotenez, eta «katarro» deitzen
zioten. Auxegatik edo, Otaño'k idatzi egin bear izaten zitun
bere bertsoak. I. Unzurrunzaga'k au: «Bertsoak idatzi bearrak,
bestela baiño apaiñago orraztera beartzen zion. Orrezaz gaiñera
mundu asko ibillitako gizona zan eta orrek asko erakusten du.
Otaño'ren bertsoak gutxitan arkitu oi diran jakin, armoni, olerki dariote ta kezka izaten naiz batzutan Pello Mari'ren zenbait
bertso olerki ala bertso ote diran» (Ibidem, 6 orr.).
Bi liburu utzi zizkigun, berak argitara ekarriak:
1) Artzai mutilla (Buenos Aires, 1906). Euskal opera,
Felix Ortiz eta San Pelayo'ren musikarekin Buenos Aires'en
(1906'an, Eugenia Teatruan) lenengoz antzeztua.
2) Alkar (Buenos Aires, 1904). 82 orrialde. Bertso bilduma, geroago ere (Donostia, 1930) bigarrenez argitaratua. 1959'an, berriz, Zarautz'ko «Kulixka Sorta»-k 33 poesiko ale bat
eskeiñi zigun, Otaño'ren bertsoz osotua.
Bi liburu auek ba-dute ezin-ukatuzko une goxoa. Alkar-en
—gero Pedro Mari Otaño'ren Bertsoak— datozen lanak izkera
garbi, errez, oparoan dagoz; biotz-ondo ta sentimentuz gilgil
dauzkazu, esaterako, «Aitona giza-gaixoa», «Anaitasuna», «Aitasemeak».., Euskera, il-zorian ikusten zuen eta itxasoz andik
bizita ere, gogor eutsi nai dio. Ederki darasa Basarri'k:

205

O, Pedro Mari, zure bertsoak,
urrezko letratan daude,
ta irakurtzen ari geranak
ezti miazkatzen gaude.
Biotz osoa agertzen dezu zuk,
etzenduan ezer gorde;
atseden gabe lan egiteko
gure izkuntzaren alde...
Ai, Europa ta Amerikan gaur
Otaño asko baleude!
Amaika euskaldun ba dago egon ere Euskalerritik urrun!
Aberri miñak esetsia zebillen Otaño. Artzaintzan arrantxu ondoan, onbu eder bat duela aldamenean. Eremu ikaragarri artan,
bere erriko pago ta aritz tantaiak ditu gogoan; eta itzal aundiko intxaurra. Onbu aren sustrai gaiñean jartzean bere jaiotzetxeko intxaurpean dagola uste du gaixoak. Onela abesten digu:
Nere lagunik maitatuena
Ombu laztana, zu zera,
argatik nator zure kolkora
ni malkuak isurtzera,
iduriturik naramazula
atariko intxaurpera...
Beti izango zaitut gogoan
baiñan joan nai det ostera,
Euskal lurreko zuaizpe artan
nere ezurrak uztera.
1897'an, Oiartzun'go euskal jaietan Otaño'ren AnaitasunPakea neurtitzak jaso zuen bertsolarien sailleko lenengo saria.
(Ikus K. Etxegarai, Euskal-Erria, 1906, I, 236 orr.; S. Onaindia,
MEOE, 405 orr.; G. Garriga, Bol. Amer. E. V., 1955, 161 orr.; J. Unzurrunzaga. Pedro Mari Otaño'ren Bertsoak, Kulixka Sorta, 1959, 31-32
alea; L. Mitxelena, HLV, 133 orr.; ta «Egan», 1960, 118 orr.; S.
Onaindia, Gure Bertsolariak, 1964, 231 orr.; Auñamendi, Literatura,
II, 164 orr.).

206

17.—JOSE ANTONIO UGARTE (1860-1935)
Aita prantziskotarra. Angiozar'en jaioa, 1860-3-16'an. Eliz
gizon izan nairik, 1883-6-20'an artu zuen Frantzisko deunaren
jantzia, urrengo urtean —bagillaren 21'an— profesa egiñik.
Legeak eskatutako ikaskizunak amaitu ostean, 1889-10-6'an
apaiztu zan.
Kementsu lan egin zuen Ordena barruan, San Frantziskoren
Irugarrengoen alde berariz; Kantauri probintzian auen Ordezkari izan zitzaigun 30 urtetan gutxienez. Kargu onek erakutsi
zion edo beartu zuen larderia ta kemen izugarrizko gizona izaten: Konpostela'ko, Madrid'eko Irugarren Ordenakoen batzarretan esku artu zuen; eta Euskal Erri barnean ere ainbat lekutan —Tolosa, Zarautz, Bergara, Segura, Donostia, Aia, Itziar,
Zumarraga, Beasain, Durango, Gernika, Estibalitz, Lekunberri— eratu zitun Irugarrengoen batzar bereziak, ots eskergadunak beti ere.
Beste asmo bat ere bere garaian eta berak bultzatuta, egiztatu zan: gaur ain ederto lanean ari dan Arantzazu'ko irarkola
(1920) sortzean, etzan nagi ibilli ura antolatzen eta arnas ematen.
Zarautz'en il zan 1935-5-7'an, 75 urtekin.
EUSKAL LANA.—Euskeraz ta erderaz idatzi zigun, ia dana
Irugarren ordenakoai buruz. Ona liburuetatik batzuk:
1) Lezoco Peregrinacioraco Cantac (Tolosa, 1900).
2) Irugarrengoen Irakaslea (Zarautz, 1917). Aldizkaria duzu, Irugarren ordenakoentzat urte-mordoan argitara ekarria. Aita
Ugarte ilda gero ere, Tolosa'n atera zan aldikada batean, Aita
Leon Madariaga'k eta Aita Juan Ruiz Larrinaga'k atera ere,
Aita I. Omaetxebarria'k eta A. Demetrio Garmendia'k lagunduta.
3) Aita San Frantziskoren Irugarrengoentzat Eleiz kantak
(1918), gipuzkeraz eta bizkaieraz. Badu beste antzeko bat ere.

207

4) Zeruko Mana gozoa (Tolosa, 1924). 816 orrialde. Ongi
artua izan zan, bederatzi milla ale bi urtean saldurik. Bi urteren
buruan, beraz, bigarren aldiz argitaratu zuen, titulu onekin:
Zeruko Mana Gozoa, Irugarrengoentzat Eleiz-liburua (Zarautz,
1926). 740 orrialde. Juan Ayerbe'k egin zion sarrera ta Urnieta'ko arimazaiak ziona aitatzen digu bertan. «Lenengo aldiz
—dio— argitaratzean liburu eder au, esaten nuen gauzik bearrena otoitz gogotsua egunero egitea dala. Eta orretako zaletasun bizia sortzen dala irakurtze onak goizero buruz erabillita.
Irakurtze egokienak ugari liburu onetan zeudelako, uste nuela
irakurle asko ta asko izango zitubela. Ala gerta da. Bederatzi
milla liburu bi urtean saldu dira. Beraz, ondo irabaziak dauzka
egilleak anima zaindarien txaloak» (Sarrera, 7 orr.).
5) Lore Sorta edo San Frantziskoren 3'gn. Erregla.
6) Bederatzi-urren batzuek (Tolosa, 1928). 76 orrialde.
Zazpi bederatzi-urren datoz: 1) Jesus'en Biotz maitagarriarena;
2) Praga'ko Jesus Aurrarena; 3) Iru Avemariena; 4) Miraria!;
5) Ama Mariari... noiz-nai beragandik mesede aundiak iristeko;
6) Ama Birjiñaren Zeruratze ta Koroatzeari; eta 7) Arantzazu'ko Andre Mariari.
NOLAKO EUSKERA?—Erriz erri ibilli zitzaigun predikari, ta
baliteke izlari lez izkera ozen xamarrekoa izatea, gizon gartsu,
eratu ta azkarra baitzan. Aren euskera errez ta berdintsua da,
garbi ta bizia.
(Ikus J. Vinson, Essai d'une Bibl. Basque, a 249; Sorarrain, Catálogo..., 651 orr.; Ruiz Larrinaga, Homenaje a la seráfica Provincia de
Cantabria, 153 orr. ta abar; G. Garriga, Bol. Amer. E. V., 1952, 191
orr., 1960, 141 ta 1961, 89 orr.; N. Kortazar, Cien Autores vascos, 94
orr.; Auñamendi, Literatura, II, 509 orr.).

18.—JUAN KARLOS GERRA (1860-1941)
J. K. Gerra'k euskal olerki zarrai buruz egin zuen itzaldian
au aitortzen digu: «Donostiarra naiz, Santa Mari'ko pontean
208

bataiatuba... bañan emen, Irutxulueta eder zoragarri ontan jaio
banintzan ere, izatez basatiar jaio nintzan, eta gazterik biurtu
nintzan basora, nere gurasoen jatorri zarrera, eta an bizi naiz
berrogei urte aubetan, Udalaitz'eko aize garbiak amasa zabalagaz arturik eta bere indarragaz ango izketa nere aboan darabildala... euskera gordiña, bertako arkaitzak bezin gogorra eta
latza» {Itzaldiak, Donostia, 1922, 116 orr.),
Donostiar zan, bada, J. K. Gerra, jaiotzez; baiña jatorriz
Arrasate aldekoa. Nikolas Gerra Goenaga, Felipe Il'garrenaren
zenbalari izana Urretxu'ko Gerra-Aundia etxekoa zan, eta onen
ondorengoa genduan gure Gerra. Jatorriz basatiar zala orixegauk diosku, urikoak leiñu argiagoak bai liran! Otsak otsari ta
odolak odolari lez, barne zekarren baso-ariak dei egiñik bear
bada, Arrasate'ra etorri zitzaizun gazterik, eta ementxe bizi
izan zan, baita il ere, 81 urtekin.
Lege-gizona —letraua— zan, eta gaur ere ango jendeak
dionez, amaika buru-auste, korapillo askatuaz, erriko ta erriingurukoai laguntza baliotsua eskeiñi zien. Aski lerden zan gorputzez. Bizarra uzten zuen. Eta etxetik irtetean, bere emaztearekin irten oi zuen geienetan.
BERE LANAK.—Lirain idazten zuen dala erderaz dala euskeraz. Itzaldi goxoak mintzatu ere bai. Euskelerriko gauza zarzale porrokatu zan eta bertoko, ots, Erdi-Aroko une illunik asko
argitu zizkigun. Arlo onetan burutu zuen lanagatik guztiz estimagarria dugu Gerra: gure arteko ikurdi, eraldika ta leifiugauzetan aituena lez jotzen dute gaur ortan jakitun diranak.
Ikusi atera zitun lan batzuk:
r


ERDERAZ.—1) Estudio de Heráldica vasca (Donosti, 1918);
2) Viejos textos del idioma. Los Cantares antiguos del Euskera
(Donosti, 1924): baita Euskalerriaren Alde'n ere; 3) Ensayo de
un padrón histórico de Guipúzcoa según el orden de sus familias pobladoras (Donosti, 1928); 4) Armorial de linajes bas209

congados (Geografía del País vasco-navarro dalakoan argitaratua); 5) Oñacinos y Gamboinos. Rol de banderizos (Donosti,
1930); 6) Ilustraciones Genealógicas de los linajes bascongados
contenidos en «Las Grandezas de España», compuestas por
Esteban de Garibay (RIEV, 1908-1912, ta J, Kerexeta'ren Diccionario onomástico y heráldico vasco (Bilbao, 1970) dalakoan
geigarri bezela).
Liburu auetan aipamen berezia merezi digu Viejos textos
deritzanak. Iru zati dauzka lan orrek; a) oiñaztar eta ganboatarren arteko liskarrak zirala-ta mamitu ziran kanta zarrak; b)
illeta eresiak, garai artan ildakoren bat goratzeko egiñak, eta
3) gerta kantak. Nundik jaso zituen? Garibai'ren lanetatik,
Ibarguen'en kroniketatik eta Puerto de Hernani ta Floranes'en
edesti-idatzietatik. A. Villasante'k onela; «Gerra jaunak lan
onekin mesede ikaragarria egin die bai izkuntza kondairari bai
euskal literaturari. Begi aurrean jartzen dizkigu geure aurretikoen bizi-laukiak, baita olerkari, eleberri egille ta antzekoai goiargi iturri izan ditezken gaiak txairoki azaldu ere».
Mogel eta Humboldt doixtarrak beren garaian argitu zuten
Lelo'ren kantu, esate baterako, luze ta sakon aztertzen digu
J. K. Gerra'k. Kantu au baliteke aurretiko aiek zioten bezin
zarra ez izatea, baiña Gerra'k dionez, bizkaitar batek, Txanton
Bedia'k bíribildua dugu gudu-abesti ori; lan osoak, bada, Bizkai'ko izkelgi usaia ta jasa du. Onela Gerra'k; «Liburuai eta
iztegiai begira naikua lan egin ditut alper-alper» (Itzaldiak, 128
orrialde),
Ipuiaren asiera ta zeaztasunak poliki adierazten dizkigu.
Troia'tik garailari biurtu zan Agamenon'n kondaira edestu ondoren, au dio: «Kontu guzi oiek Italia'n zabal eta sarri aitatzen
ziradenean, ibilli zan toki aietan, eta Alemania'n eta Flandes'en
ere bai Arratia'ko zaldun pizkor bat: Txanton Bedia, Zirarrusta'ko nagusiya. Karlos V'garren enperadoaren morroya zan,
eta oso maitatua. Eskutitz batean Erregek deitzen dio bere morroi leyal eta maitatua. Orrek, nere ustez, euskerara biurtu nai
210

izan zuan Agamenon'en kondaira eta otu zitzaion esatea Lelo
zala euskaldunen gudalari azkar bat, aide-nagusien buru, eta
erromarren aurka gudan ari zan bitartean bere emazte Tota
adiskidetu zala Zara deitzen zan gazte batekin, onek Lelo gudatik etorri zanean il zuala Lelo, eta euskaldunak naigabeturik
bota zituztela erritik kanpora arrika Tota eta Zara, eta Lelo'ren
izenak beti-betiko iraun zezan erabaki zutela kanta guzien asieran aipatutzea bere eriotza negargarriya. Ortarako itz banakatuak bere asmoaren erara maneatu zituan. Ala geratu zan euskerazko kanta zarra euskaritxoa guztiz eraldatua. Eta onen ondoren asmatu zun eta jarri zun bere egilleak Kantabriarren
kantua» {Loc. cit. 124 orr.). Lan garrantzitsua.
EUSKERAZ.—Ikusi dezakegunez, lirainki idazten zuen bere
asaben mintzairan ere. Eta gisa orretan dauzka bi lan beiñikbein: 1) Ama Birjiña Aranzazukoaren Kondaira (Donostia,
1890). 34 orrialde. Azkue'k ere argitaldu zion «Euskalzale»
(1899, 14, 19, 35, 56, 59 ta 71 orr.) aldizkarian. Donostiko Lore-Jokuetan sariztatu zioten lan au; 2) Arrasateko dragoia (Euskalzale, 1897, 90-99 orr.). Lan polita; 3) Gure Olerki zar-zarrak (Euskal Esnalea'ren Itzaldiak, 1922).
«Euskal-Erria»-n, «Euskalzale»-n, RIEV'en eta «Euskalerriaren Alde»-n datoz batez ere Gerra'ren idazlanak. Ba-ditu
poesiak ere.
J. K. Gerra'ren euskera noiakoa zan jakin dezazun, irakur
ondorengo txatala, Ipui zarrak. Arrasateko dragoia dalakotik artutakoa: «Santxo Abarka napartarren Errege eta Gipuzkoako
Jaun zan aldietatik ezaguna zan Arrasate: erri aberatsa, biztanle langillez betea; almendun-ormaz gogor barrutitua eta gaztelu
garratz batekin ondo gordea; orduan Leintz-ko ibar guztiaren
buru. Bere inguruko lurrak estaltzen zituen meatz ugariak, bere
mendietako agor-ola eta erreka basterretako ola-masukarietan
burdia eta galtzaidu biurtzen ziradenak, eman zioten beste aldamenetako erri guztien gaiñ nagusitasun egiazkoa. Au da, la211

naren bidez, besoen indarrakin, bekokien izerdiaz eta buruko
zentzuna pizkortuaz, nobleki irabazten dan ondasuna. Jainkoak
bedeinkatzen du, egiñik ondasun ori lana bezin iraunkorra.
Orregatik zintzoen etxeak, gauza gitxireldn bada ere, beti txutik ikusiko dira. Nagienak berriz eroriko dira ezereztasunean»
(Euskalzale, 1897, 90 orr.).
(Ikus Euskalzale, 1897, 90 ta 99 orr., ta 1899, 14 ta abar; J. Urkixo,
RIEV, XV, 380 orr.; Itzaldiak, 1922, III orr.; L. Mitxelena ta A. Rodríguez Herrero, BAP, 1959, 371 orr.; L. Mitxelena, Textos arcaicos
vascos, 66 orrialdetik aurrera; L. Villasante, HLV, 355 orr.; G. Mujika. Juan Carlos Guerra, «Euzkadi» egunerokoan; S. Onaindia,
MEOE, 403 orr.; Euskera, 1953, 35 orr.; Auñamendi Literatura, III,
233 orr.).

19.—JOSE MANUEL LUXANBIO «TXIRRITA»
(1860-1936)
Bertsolari askoren aita bezela dugun ezkero, merezi du Txirrika'k aipamen goxo bat. Ernani'n, Urumea ibaiaren sakonean
datzan Latze baserrian jaioa zan, 1860-8-14'an. Ementxe bizi
izan zan amairu bat urterarte. Zazpi neba-arreba ziran. Geroago, Errenteri aldeko Txirrita baserrira joan zan bizi izaten famili osoa. Etxe ortatik datorkio ospetsu egin zuen izena.
Etzan orduan nolanaiko basetxea. Aita Zabala'k onan: «Txirrita antziñako baserria da. Baserria ez ezik, antziñako jauregi
zarra ere bai. Zabala ta aundia da, eta euskaldun etxe bezela,
guztizko tankera jatorrekoa. Lendabizi bere egutera aldeko alderdia agertzen da. Alderdi ontan bi arkuzko ate dauzka, bata
dana borobilla, bestea puntaduna. Oien gañean alde batetik besteraño, etxeari aurre guztia artzen dion balkoia, bere zurezko
baranda zarrarekin. Balkoi-peko pareta guztia arrízkoa da, goikoa berriz ladrilluz ta abe zarrez egiña. Goien, tellatuaren ertzaren parean uxoentzako zuloak ageri dira. Ipar aldean, atzeko
aldean, beste arkuzko atea du, ta San Markos aldean ere bes212

tea. Barrenean berriz, ukullu zabala, jiran saeta-zulo bat edo
beste duela, mandioa, ta ontan tolarea. Ederra da, batez ere,
balkoitik ageri dana: inguru guztian berdez jantzitako muñoak.
Aietan an ta emen baserriak. Ta atzean mendiak: Aiako Arria,
Urkabe, Bianditz, Landerbaso, Aldurako gaña...» (Auspoa, 1819, 22 orr.).
Baserri ontan lan egin zuen Txirrita'k luzaro xamar; baiña
egun batean nekazaritza utzi ta argintzan asi zan. Toki askotan
ibilli zan: Donostia'n, Bilbao'n, Zaragoza'n, Prantzia'n... Eta
ibilliz asko ikasten baita, makiña bat mañaz jabetu zan bizimodu berri ortan. Ortik piztu zitzaion, ain zuzen, berezkoa
zuen bertso-indarra. Mutil zarra zan, eta ezkongai izate onek
aukerako gaia egokitu zion par-algara ederrak ainbati eragiteko.
1897'an ots aundiko jaiak ospatu ziran Oiartzun'en, uztaillaren 3'tik 7'ra bitartean. Bertso-saioan Pello Errota, Elizegi
anaiak, Saiburu, Esteban Eiola, Artzaia, Lexo, Joakin Urbieta
ta Txirrita ari izan ziran; azkenik, Txirrita ta Pello Errota geratu ziran txapeldun.
Garai artako bertsolari geienen adiskide zan. Pello Mari
Otaño'rekin berriz barru-barrukoa. Onek azkenengoz Ameriketara joateko, 1898-1-26'an, Pasaiko kaian ontzia artu zuenean,
an zan Txirrita ere, ta ari agur egiterakoan bota zituen bertsoak
bai samurrak! Pello Errota, Gaztelu, Txintxua, Artzai Txikia,
Saiburu, Erauskin, Pello Zabaleta, Prantzes-Txikia, Jose Bernardo, Telleri-Txiki, Elio ta olakoekin amaikatxo kopla ondu
zizkigun.
Gaia? Orduan, sagardotegi ugari zan Gipuzkoa'n eta Bizkaia'n, eta olakoetan abestu oi zitun, eztarria legun ta barnea
dardar, bere biziko bertsoak. Arrasti, gau ta goiz osoak eman
oi. Zorrotza zan bere erara. Ona gertaera bat. Bein Ondarribi'ko
sagardotegi baten aurkitzen zan bere lagunakin; bare bi ikusi
zituzten aurrean, bata zuria ta bestea beltza. Sagardo-erronda
egin zuten apustu, zein bate lenago eldu alako lekura: bera
bare beltzaren alde ta lagunak zuriaren alde. Zer egin zion
213

Txirrita'k bare beltzari ariñago egin zezan? Ur-tantoak bota
aurretik, errezago irrixtatu zedin. Onek irabazi zuen. Eta Txirrita'k laguneri: «—Baiña, ez al zenekiten bare zuria baiño
motelagorik ezer ez dala?».
Gisa ontakoa zenun Txirrita, beti aoz-aozko bertsotan, ateraldi bikaiñez bere koplak omitzen zituna. Gomutan dugu oraindik ere 1935-1-20'an Donostiko Kursaal antzokian ospatu zan
Bertsolari-Eguna. Bertsolari auek artu zuten parte: Basarri (Zarauz), Zepai (Errexil), Txirrita (Alza), Txapel (Azpeiti), Lujanbio (Alza), Abarrategi (Bizkaia), Telleri-Txiki (Errenderi), Nekazabal (Zarauz), Sarasola (Antigua, Donosti), Mintegi (Ordizia), Erauskin (Ordizia), Kortatxo (Itziar), Zabaleta Pello
(Errenderi), Zabaleta Juan (Errenderi), Sorozabal (Aiete),
Etxeberria (Aiete) ta Uriarte (Bermeo). Basarri'ri eman zioten
lenengo saria; baiña Txirrita'ren bertsoak ere goi-goi geratu
ziran.
Urrengo urtean berdin, 1936-1-19'an, Bertsolarien eguna.
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Euskal Literature II - 14
  • Parts
  • Euskal Literature II - 01
    Total number of words is 3731
    Total number of unique words is 1941
    27.8 of words are in the 2000 most common words
    40.3 of words are in the 5000 most common words
    47.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 02
    Total number of words is 3749
    Total number of unique words is 2073
    29.7 of words are in the 2000 most common words
    42.1 of words are in the 5000 most common words
    48.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 03
    Total number of words is 3741
    Total number of unique words is 2116
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    47.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 04
    Total number of words is 3745
    Total number of unique words is 1970
    30.4 of words are in the 2000 most common words
    43.5 of words are in the 5000 most common words
    51.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 05
    Total number of words is 3789
    Total number of unique words is 1990
    28.9 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    48.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 06
    Total number of words is 3756
    Total number of unique words is 1966
    29.3 of words are in the 2000 most common words
    41.9 of words are in the 5000 most common words
    49.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 07
    Total number of words is 3856
    Total number of unique words is 2082
    29.4 of words are in the 2000 most common words
    41.6 of words are in the 5000 most common words
    48.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 08
    Total number of words is 3748
    Total number of unique words is 2091
    27.3 of words are in the 2000 most common words
    39.4 of words are in the 5000 most common words
    47.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 09
    Total number of words is 3699
    Total number of unique words is 2050
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    42.0 of words are in the 5000 most common words
    48.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 10
    Total number of words is 3742
    Total number of unique words is 2199
    27.3 of words are in the 2000 most common words
    39.2 of words are in the 5000 most common words
    45.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 11
    Total number of words is 3597
    Total number of unique words is 1962
    26.7 of words are in the 2000 most common words
    36.7 of words are in the 5000 most common words
    43.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 12
    Total number of words is 3714
    Total number of unique words is 1887
    29.0 of words are in the 2000 most common words
    42.1 of words are in the 5000 most common words
    49.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 13
    Total number of words is 3730
    Total number of unique words is 1995
    30.4 of words are in the 2000 most common words
    43.4 of words are in the 5000 most common words
    50.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 14
    Total number of words is 3644
    Total number of unique words is 1871
    30.9 of words are in the 2000 most common words
    42.1 of words are in the 5000 most common words
    49.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 15
    Total number of words is 3677
    Total number of unique words is 1997
    29.5 of words are in the 2000 most common words
    41.3 of words are in the 5000 most common words
    49.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 16
    Total number of words is 3714
    Total number of unique words is 1988
    29.5 of words are in the 2000 most common words
    42.8 of words are in the 5000 most common words
    49.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 17
    Total number of words is 3731
    Total number of unique words is 2002
    30.4 of words are in the 2000 most common words
    44.3 of words are in the 5000 most common words
    51.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 18
    Total number of words is 3573
    Total number of unique words is 1900
    30.5 of words are in the 2000 most common words
    43.1 of words are in the 5000 most common words
    50.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 19
    Total number of words is 3643
    Total number of unique words is 2085
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    41.5 of words are in the 5000 most common words
    48.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 20
    Total number of words is 3720
    Total number of unique words is 2078
    32.0 of words are in the 2000 most common words
    44.6 of words are in the 5000 most common words
    51.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 21
    Total number of words is 3717
    Total number of unique words is 2015
    31.0 of words are in the 2000 most common words
    43.6 of words are in the 5000 most common words
    49.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 22
    Total number of words is 3560
    Total number of unique words is 1977
    30.7 of words are in the 2000 most common words
    42.1 of words are in the 5000 most common words
    48.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 23
    Total number of words is 3740
    Total number of unique words is 2007
    30.1 of words are in the 2000 most common words
    43.1 of words are in the 5000 most common words
    50.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 24
    Total number of words is 3765
    Total number of unique words is 2063
    31.1 of words are in the 2000 most common words
    43.2 of words are in the 5000 most common words
    50.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 25
    Total number of words is 1598
    Total number of unique words is 1041
    27.7 of words are in the 2000 most common words
    37.1 of words are in the 5000 most common words
    42.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.