Euskal Literature II - 10

Total number of words is 3742
Total number of unique words is 2199
27.3 of words are in the 2000 most common words
39.2 of words are in the 5000 most common words
45.7 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
askori be». Bigarren abizenez izenpetzen zituen bere lanik
gaienak.
(Ikus Ibaizabal, 1903, 87'gn. geia, I orr.; Euskal Esnalea, 1916, 177
orr. 1917, 179 orr., 1919, 19 orr. ta abar; L. Villasante, HLV, 317
orr.; Auñamendi, Diccionario vasco, IV, 458 orr.

23.—ZESAREO MIANGOLARRA ABERASTURI
(1874-1958)
Gernikarra. 1874-5-7'an munduratua. Bere gurasoak: Aita,
Gregorio Miangolarra Axuriagoikoa, Muxika'ko semea, ta ama,
Manuela Aberasturi Renteria, Gernika'ko alaba. Apaiz-ikasiak
bukatu ondoren, Bilbao'n bizi izan zan urteetan; eta, azkenez,
Gernika'n Asilo Kaltzada deritzaneko kapellau zalarik il zan
1958-12-3'an, goizeko lauretan.
Erderaz ta euskeraz idatzi zuen. Euskeraz: Artzain-abestijak
(Bilbao, 1912). Abestiok Bergili'ren Unai-kanta edo bukolikak
dira, lendabizi «Euzkadi» aldizkarian urrenez urrengo argitara
emanak noski. Erderaz: Quejidos de mi salterio (Bilbao, 1930).
Gaztelaniazko poema sorta bat, latiñezko batzukin nastean.
Luzetxoa izanda ere, irakur zazu Polion deritzan laugarren
egloga au. Bergili'ren ezagunena nunbait. Aur bat jaio da, ta
146

laster dator urrezko aroa, ta garaipena. Aurra aziaz dijoala, gizaizakera onduko da, ludia ere nare jarriko oso. Ederki biribiltzen
ditu oldozkunak. Txasta:
«Beresietako Maitagarriak, abestu dagiguzan eresi mamintsuagoak. Ezteritxoet eder beti artzain apalen kantari, artzaintxuen kantak abestutekotan, izan beitez Konsulentzat alazokoak.
Eldu zan oraiñezkero Kumas'go aztuak azaldutako aldi azkena:
urte luzeak igazita itzuli dator garai zoriontsua. Oraiñezkero badator Neskutsa ta Satomoren aginmenak: zeru goitik jatsiko da
enda barrija. Beraz, zu, burdiñazko gizaldija ezereztuta, urrezkoa ludi gustijan zabalduko daun Umeari, adi zakioz jaiotean,
Luzine garbija; zure Apolo da orain agintari. Aintzak zeuri,
Polion jauna, zeure konsuladu-aldijan irazango da garai ospetsu
au, ta agertuko dira ille luzeak. Zure mendepean, gure obenutsak geratu balira, laster, ludija azkatuta, ikaraturik iges egingo dabe. Berau izango da jainkuen odolekua, ikusiko ditu gizon
ospetsuak jainkuen aldamenean, eta eritxiko yako euren arteko
bat: eta gurasoen ekanduetan zainduko dau bere egapean ludi
baketsua.
Eta zeuri, Umetxu orrei, eskiniko dautzuz lurrak lelengo
oparitxuak, untzorrijak, berez erneta nunnai ta ugari, betiloreagaz alkartuak, eta mollorika (akantu) atsegingarriakaz nastauta
jazintoak. Esnez beteriko erro jatziakaz etxera biurtuko dira
auntzak: leoitzarren bildur eztira izango ardijak: bitxiloraz erneko yatzu zatzan kumatxua bera. Pizti deungea galduko da:
bedar gaiztoa galduko da, eta euren ordañez lekuan lekuan sortuko da Asiria'ko amomua.
Baña gizon txalogarrien landuak, eta asaben egiak irakurri,
ta zenbaterañokoa dan indarra ezagutzeko adiña dozunean, egun
beratan galburu-landak orituko dira geldiro geldiro eldutez batean, sasilarretatik dindiliz mats-mordoak ikusiko dira, arte gogorrak be eztia jarijongo dabela, ifiuntzia bezela. Geratu lirakez
orraitiño oben zarreko erpe txarren batzuk; edo ontzijakaz itxasoa aratutera dabilkenen bat, edo urija arresiz inguratuko leu147

kenen bat, edo goldakaz lurrak iraultzen ari litzakena. Aurkitu
lirake bearbada beste Tifisen bat, eta gizon berarizkoak daroakezan Argos: izango dira gudaen batzuk, eta Akiles indartsuak
joko dau barriro Troyara bidea.
Baña gizon garakua eldu zaizenean, ezta ikusiko itxasoan
markarik (ontzi) geiago, ez itxasostekoakaz salerosietan dabilkenik, edonun da oparo aberaskijak idoroko diralako. Ezta izango
goldakaz lurra zetan landu, ez zetan iñausi igitayaz mastia; ta
basetxeko morrosko gordiñak basoratuko dituz, azkatuta, buztarridijak. Ezta izango ur gorritan artulea sartubearrik margoztutako; dabiltzazan mendi) an margoztuko yakoz akerrari
bere uleak naiz dala gorriz, purpurea bailitzan, naiz dala oriz
basa-zafrana bezela, ta bildotsei bedarra jaten diarduen zelaian
nabartuko yakez euren ule kizkorrak.
0h, bazentoze lenbaitlen, egun senti ederrok! Bazentoz,
geiago luzatu barik, txaluak jo ta aintzak esan daizuguzan, jainkuen jatorrizkoa zaran laztan ori, Jupiter'en endako seme itzaltsu ori! Ara, zelan dagon dardaraka, zure pozean, ludi gustija,
zeruko odeietatik eta itxasoko ondarretaraño. Ene poza, luzatu
albanei neure zartzaroa, ta bear nukean añako etorrija izan, zure
gurendak abestu negikezan. Eleuskide irabaziko itzneurtuak abesaten ez Orpeo Traziokuak, ez Liñok, nai ta baldin lagundu
batoni Kaliope beren Amak, eta beste orrei Apolo galantak.
Pana bera, alkarren leian nigaz asartuko balitz, Arkadi zain
gendukela, Arkadik emongo leuskit garaitz ziñalpena.
Asi zai, txikitxu ori, irribarrean ezagutzen zeure ama, amar
illabeteko nekeak emon zeuntsazana. Asi zakit, polit ori; bestela, gurasoak irribarrerik egiten eztautsoen Umea, ez jainkoak
artu gura dau maian, ez Junok magaltxuan».
(Ikus «Euzkadi», 1910, 376 orr.; Andima Ibiñagabeitia, Bergili'ren
Idazlanak osorik. Bilbao, 1966, 23 orr.; J. San Martin, Apéndice a
Escritores vascos, Bilbao, 1969, 26 orr.; Auñamendi, Literatura, III,
361 orr.),

148

24.—ZIRILO

ARZUBIAGA ETXEBARRIA (1874-1966)

Askotan etzaigu errez gizona dagianetik ebaztea: ez jakiñez,
edo ta gogo txarrez ere bai, gaur ta biar uts-egin oi dugu. Makurretan ez jausteko zintzotasuna ta iraupena bearrezkoak dira,
noiznai ta nunnai. Gaitasun oiekin edertua genduan Zirilo Arzubiaga apaiza: apaiz bezela zintzoa, ta euskalduntasunez leiala.
«Euskera bitartez, euskaldunen artean Kristoren apostolu ta
kristiñautasunaren zabaltzalle adoretsu, nekatu eziñekoa» izan
zitzaigun.
BIZI-ZEAZTASUNAK.—Otxandio'n jaio zan 1874-6-22'an.
Abade izan nairik, latiña ta gaiñerakoak, apaiz-karrera osotzen
dutenak alegia, Zornotza'n ikasi zitun, Legutiano'ko seme zan
Jorge arabar apaiz entzute aundia zuenarekin. Bizimodua ateratzeko edo, eskribau bati laguntzen ei zion goizero, ta arratsaldean —gaurko gazte askoren antzera— ikasgaietan arduratzen
zan. Orrelaxe iru urtetan; eta gero, Gazteiz'ko apaiz-ikastetxean
sartu zitzaizun.
Abaderatzarako bear zitun ikasiak bukatu ondoren, 1899-6ll'an artu zuen apaiz-maillako duintasuna, bere jaioterrian lenengo meza emanik. Azkue jaunak egin zion itzaldia, eta Arrese-Beitia'k, bertako olerkari erneak, «Neure adiskide maite Zirilo Arzubiaga-tar jaunari bere meza barriko egunean» deritzan olerki sentikorra eskeiñi zion. Ogetalau ahapaldi ditu lan
orrek; ona bi, seigarrena ta zortzigarrena;
Lenengo aldiz ikusi zaitut, adiskidea,
Golgotan jaso eben Mesias zuk jasoten,
lenengo aldiz ikusi zaitut nik gaur altaran
ze eskubide andia dozun agertuten,
lenengo aldiz; «Jauna zuekaz izan bedi» gaur
meza-entzuleai begiraturik dei egiten,
ta eurak leial; «zure espirituz izan bekigu»
berealaxe zelan eutsuen erantzuten.
149

Lenengo aldiz emon deuskuzu bendeziñoa,
Jaungoiko aundi itzaltsuaren izenean,
irudituaz ostarku eder zu ziñeala,
bere su eta gure erruen bitartean;
lenengo aldiz baita eskiñi bake dontsua,
zorionakaz lurrean bizi gu gaitean,
urte askotan egin daizula beste ainbeste
lotatik zoli goiz guztietan jagitean.
Onelaxe, aundikiro, neurtitz sail ederra abestuaz, poza ta
mesede erreka opa dizkio Kristo'gandik, beretzat eta bere erriarentzat (Ikus Euskalzale, 1899, 187 orr.).
Arimazai arloari loturik, Karrantza baillaran bi urte egin
zituen aurretik, San Esteban deitu errixkan. Beste urte pare bat
bezela egon zan gero Orozko'ko San Martin eleizan. 1903'tik
aurrera, Zornotza'n bizi izan zan gerraldirarte (1936), emengo
parrokiko eginkizunetan batez ere.
1912'an —esango dugu— alkarte bat sortua izan zan Bizkai'ko abadeen artean-eta: «Jaungoiko-zale» bazkuna. Kardaberatz zanaren esana artu zuten ikurrintzat. «Euskerak burua
jasotea, Jainkoak nai du». Bai, Jainkoaren naia da euskaldunai
euskeraz mintzatzea, naiz eleizan naiz errian zer irakurri ematea. Bazkune onek ba-zuen izen bereko aldizkaria ere; «Jaungoiko-zale» illorokoa. Ta bion idazkari Zirilo Arzubiaga izan
zitzaizun. Zornotza'n bere etxetik makiñatxo bat orri ta liburu
argitaratu zitun euskaldunen artean zabaldu zitzaten. Gabirel
Manterola, J. G. Eguzkitza ta J. G. Ibargutxi zituen batez ere
laguntzaille bizkor. «Jaungoiko-Zale»-k aldizkari bezela 1912'tik 1932'rarte iraun zuen, urte onetan «Ekin' izenarekin asteroko
biurtu ta 1936'rarte gisa ortan jarraiturik.
Berak gertatzen zitun gaiñera umetxoen dotriña-sariketak
ere. «Erririk-erri, olako egunak atontzea zan Zirilo'k gogotsuen
egiten eban lana —diosku Amuxalde'k—. Olako ume-jaialdi baten, umeen artean, dana poz eztitan aurkitu zan Arratiako erri
150

baten, 1936-ko garillaren emeretzian. Goiz atan, Lemona'tik aurrera joiala, bazterrak txapel okerrez oi baño betetago ikusi zituenean, ez eban bere biotz onak sutan asirik zan gerrate luze
odoltsuaren usaiñik asmatu» (Zeruko Argia, 1966, uztailla, 31).
Usterik gabe sorturiko burruka zala-ta, erbestera jo bear
izan zuen umetxo mordo bategaz, urte batzuetan Inglaterra'n
bizi izanik. Irurogeta bi urte zeuzkan. Guda amaitutakoan euskalerriratu zan berriz ere, ta lengo lanari eldu zion gogo berotsu. «Zarata aundi barik —dio Amuxalde'k—, ixiltxorik, ori
bai; baña txiri txiri, jo ta jo, ekin bai ekin, bere elburura beti.
Ez eben atzeratuko ez urteen aztunak, ez nekearen gogaikarriak,
ez askoren ez-jaramon eta erantzunik ezak».
Begoña'n zeukan bere lantegi berria, ta ogibidea: klaratar
mojen kapellau zan eta auen etxean jarri zuen bere eguneroko
bear-tokia ere; «Ediciones Religiosas» sortu ta ementxe jarri
zuen beronen egoitza. «Nekeak neke ta miñak min, ikustekoa
zan larogei urtetik gorako agure makur begi-zolia, Zabalbide'n
bera, bere oin errenaz (errena zan bada), titirri tatarra, inprentarik inprenta, liburutegirik liburutegi, ezek nekatu eziñik, bere
liburuak atera ta zabaltzen».
Egiteko ontan zebillela sarri ikertu nuen nik. Aren poza!
Bere euskaltzaletasuna ta lanak aintzat artzen zirala jakitean,
batez ere. Bakarrik lez aurkitzen zan, urteetan aurrera zijoan...
Lagun gazte batzuk nai zituen, bere lanari ekin eta euskal liburu arazoa aurrera aterateko. Autu bikaiñekoa zan, iñoiz aspertzen ez ginduzana. Bizitzea igarri gabe urtu ei zitzaion; osasun ederra zuen, baiña urte-sorta eskerga bizkar gaiñean, eta
nai ta ez, laster, munduari agur egiñik, besterako bidea artu
bear. Izatez baikorra gendun, eta beti zebilkion loratan irribarrea. Iñork galdetzen baldin ba'zion nola bizi zan orren luze ta
alai, ortarako iru osakai zitula erantzun oi zuen: gutxi jan, ez
iñoiz bordarik erre ta pozik lan egin.
Azkue'ri asko lagundu zion. Euskaltzaindi'ko urgazle izan
zan.
151

Eta azkenez, Begoña'n bertan il zan 1966-7-1 l'an, 92 urte
zitula. Goizean il zan, eta arratsaldean, ixil-ixillik, lurra eman
zioten bere gorpuari Derio'ko iltegian. An datza, gorputzez,
Zirilo Arzubiaga, «jaun agurgarria, euskal arloetako langille gogatsu ta ezin aspertua»; aren arimak, ordea, artua du aspalditik
Goikoak guztiontzat gertu daukan betiko argiaren atsedena.
IDAZLE.—Liburu bezela argitaratutako lan jatorrik etzigun
utzi On Zirilo otxandiotarrak; ia etzuen ortarako astirik ere
izan. Baiña euskal idazle ona zan. Ederto zekien euskeraz, bere
sorterriko ibar zabalean ikasita. Eliz-gizon egin ordukoxe, oraindik ikasle zala, asi zan «Euskalzale»-n idazten; 1897'garren urtekoa da bere lenengo lana.
Ba-dute piñermiña aren lumak ustu zizkigun izkirimiri, olerki, ipui, albiste ta besteak. «Arzubiaga», «Otzandio», ta alakoak
beintzat erabilli zitun bere lanak izenpetzeko. Olerkari lez
ere agertzen zaigu, ta ez txepetx gisako alegia, Arrese-Beitia
bere erkidearen arnasaz baizik. «Mariari bere sorkunde garbian» deritzaionean, ona nola asten dan:
Amaitua da gaua ta Febok
buztartu dituz zaldiak,
abietan da bere burdian
ia igo dituz mendiak;
arro panparroi a ikustean
zabaltzen txipart argiak,
dakust benetan gaur dakazala
barri on ta pozgarriak.
Amabi aapaldi ditu neurtitz onek, eta danak borobildu zitun
ederki, olako beaztopo ta eragozpen aundi gaberikan. (Euskalzale, 1898, 387 orr.).
152

«Jaungoiko-zale» ta «Ekin» aldizkarietan, berriz, lan ikaragarria burutu zuenik ezin dezakegu ezetz esan. Artezkari batek, iñork siñistu ezin bezelako buruko miñak artu bear izaten
ditu askotan, bere ardurapeko aldizkaria ganoraz kaleratu dedin
loari berari ere ordu ederrak kendurik.
LIBURU - ARGITARATZAILLE.—«Jaungoiko - Zale» bazkunak
bere irarkola zuen, emen Zornotza'n, gero gerra denboran erre
ta sakabanatua. Ogetalau urtetan konta ezin-ala liburu, olerki
ta musika argitara eman zizkigun berak. Eta, besteak beste, lan
geien orren ardatz Arzubiaga jauna izan zan. Onexek atera zitun J. Gurutz Ibargutxi abadearen idatziak: Bost liburu mardo,
«Kristiñau-Ikasbide-Atzalbena» izenburutzat dutela.
Liburu-argitaratze ontan Kristau-Ikasbidea, dotriña zan barrena geien irrikatzen ziona. Ta gudu aurretik eta ostean, Bizkai eliz barrutiko apaizkideai erakustearen nekea alik eta biguntzearren, ainbat argitapen osotu zitun. Gerra ostean erbestetik
etorri ondoan ere, bere ustez lanik bearrezkoena orixe zala-ta,
zeregin orrexeri eldu zion gogotsu. Gazteiz eliz barrutiko dotriña agortua zan; beraz, ber-argitaldu ta zabaldu bearra zegoen,
Bizkai'ko arimazaiak batez ere zer irakatsi izan zezaten. Errena
izanagatik —barne-irritsak gorputzari sakatzen—, ainitz oinkada eman zitun, ara jo ta ona jo; gaur Gotzaíagana ta biar apaizengana.
Neka-gaitza bait zan, apurka apurka, joan-etorri guzti oien
ondorena bere biotzak gura zuena eskuratzea izan oi zan. Etzuen
zarata aundirik ateratzen, apal eraginkorra zanez; zaratea, izan
ere, ezta gauzak eramateko giltza; ez dugu itz utsik bear, itz
utsak ebakitzean keiñulari alper baiño ez gara, ta keiñuka ez
dugu ezertxo ere lortzen. On Zirilo'k ba-zekien au.
Amaitzeko, «abade adintsu, biotz-gazte ta langille etengabekoa» genduan Arzubiaga. Bein, 81 urteko zala, A. Irigoien'ek
itz-aspertu goxoa euki zuen berarekin, eta azkenez galdetu zion
Irigoien'ek: «Nola ikusten duzu gaurko euskal zeregiña?» Eta

153

Arzubiaga'ren erantzuna: «Bear dugu abadeak ardura apur bat
ar dezaten. Predikaziñoa bakarrik ezta naikoa, irakurten ere zaletu bear da erria. Ortik dator kultura, ta gaiñera bear bearrezkoak dira liburuak fedea indartzeko eta obeto ezagutzeko. Leiduteko zaletasuna biztu ezkero, liburuak ere ugaritu egingo lirake ta eskatu jenteak. Bestela erlejiñoak eztu iñoren bururik
bear den bezala lantzen» (Egan, 1956, 2, 67 orr.).
(Ikus Anayak, 1939, I, 3 orr.; S. Onaindia, MEOE, 311 orr.; A.
Irigoyen, Egan, 1956, 2, 64 orr.; L. Villasante, HLV, 393 ta 395 orr.,
ta Euskera, 1968, 280 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliografia, 1, 359 orr.;
Auñamendi, Literatura, III, 463 orr.).

25.—JUAN GARATE ZUBILLAGA (1874-1948)
Aita Juan Martin karmeldarra, Markiña'n jaio zan 187411-11'an. Larrea'ko komentuan artu zuen karmeldar jantzia
l890-12-3'an. Eta eliz-karrera amaitu zuenean, apaiztua izan
zan 1898-3-5'an.
Txile'ko komentuetan bizi izan zan luzaro, arima-zaintzarí
zoli jardunik. Arteza zan zer guztietan, eta txeratsua ta edonori
on egiteko beti gertu zegoena. Gerra aurretik Logroño'ko lekeratxean zegoen, baiña 1937'an Frantzia'ra iges egin bear, eta
an iraun zuen urte batzuetan. Azkenez Donosti'ko komentura
itzuli ta ementxe il zan 1948-9-9'an.
EUSKAL IDAZLE.—Kanpotik ibilli zala ere, maite zuen euskal lurra, ta maite zuen berariz euskera, gure izkuntza. Naikoa
idatzi zuen, bai bertsoz bai itz lautan, Bilbao'ko «Euzkadi» izparringian batez ere. Ta zentzunez ari oi zan beti, euskera goxo
errezean. Ona zatitxo bat euskaldun berriai —Jemein'dar Keperin'i— zuzendua:
«Euzkerea'ren lengo zenbaki) an, poz-pozik, Aitz-Zorrotza'ko
jayetan zure itzaldija irakurri neban. Au ederra! Euzkeraz argi

154

ta garbi. An esan zebanagaz gustiz batera gagoz. Geure asabeak,
ikastedunak batez be, euzkeldunak ixan arren, jaurtika erabilten
eben gure Euzkera gaxo au, abertzaliak etziran-eta! Aldi atan,
gure irakaslia agertu zan arte, danok giñian erderazaliak, eta
Euzkera gaxua, laban batetik, arin-arin jausten zan, baña len
esan dodan lez, Jaun-Goikua'k bidaldu euskun, indarraz beteta
gure Sabin, eta Aberrija gaizkatzia, laster erabaki eban bera
zelan eguan ikusi ebanian.
Orduban, euzkotarrak garala ta beraz abertzaliak ixan bear
garala irakatsi euskun; abertzaliagaz, Aberrija gaizkatuko dogula, Euzkerea maite ixaten, Aberrijaren maitasun bidia dala-ta;
euzkeltzaliagaz bakarrik eztala naikua. Orregaitik, zuzen-zuzen
dago, zuk esan zenduna; amaren altzuan Euzkerea ikasi ebenak,
ez eben Euzkerea benetan maite ixaten ikasi, euren burubak
abertzale egin arte... Zer diñosku onek? Sabin'ak esan euskuna: «Abertzaletasuna zabaldu egixu ta Euzkerea zabalduko da».
Ondiño, Euzkerea abertzalien artian zabalagotu biar dogu, ia
Euzkerea baño ez itz-egiten elduten garan eta orduan erraz
igarriko litzake nortzuk diran euzkeltzale egokijenak» (Euzkerea, 1930, 452 orr.).
IZLARI BIKAIN.—Izlari errimea zan, ots, eliz-sermogille bizkorra; Txile'n eta Euskalerrian makiñatxu bat itzaldi eder egiña.
Aldikada baten Aita Garate genduan olako jai aundietan mintzatzen zana, euskaldunen jaietan batez ere. Iñaki Deunaren eguna,
esaterako, ospe aunditan egin oi zan Bizkai'ko uriburuan, EuzkoGastediak eralduta geienez.
Arako baten, 1930'garrenean, adibidez, Begoña'ko eleiz nagusia jendez bete-beterik zala ospatu zan Iñaki Deunaren jaia.
Juan Azkuenaga'k esan zuen meza, Bartolome Ugarte'k eta
Iñaki Orbea'k lagunduta. Valdes-Goikotxea'ren «Angelis» eliz
eresia abestu zan. Aranbarri maixuak jo ta Orue Jon'ek korutik eta Ortuzar'tar Imanol apaizak beetik zuzenduta. Erri osoak
abestu zuen. Eta gero itzaldia. Ta zelakoa gero! Aita Garate
zan izlari. Ona zelan goratzen duen Enbeita'tar Imanol'ek:

155

«Garate'tar Jon Martin Abea, txonizlari errimia da gero.
Alako itzaldirik! Erderaz egin eban; tira, erderaz asi zan, euzkeraz amaituteko. Berez danari, barrutik euzkotarra danari, azkenerako euzkeriak urten biar, baita, baita...!, miña euzkerarako lokarriz lotuta eukita be! Garate Abeak euzkeria, erderiagaz
batera erabiltiak, euzkeria goi-gora jasota ipiñi eban, erderiaren urrengo oguzten euzkeria ba, zelaiko bedar erkiñen artetik,
lerden eta jori!, edurra baxen zuri ta eder agertu oi diran zitori-lilijen antzera agertu euskun-eta.
Iñaki Deuna asko goraldu eban, baña akatzak be idoro eutsozan; ez idoro bakarrik, idoro ta zeintzuk akatz ebazan be, argi
ta garbi esan euskun-eta. Garate Abeak eztau miñian ugerrik
egijak esateko, jauntxuben otsein ez edo, da; arek ba urari URA
deituten dautso, ta ardaubari, ARDAUA. Garate Abea zer esaten daben dakijana da... Iñaki Deunari be akatzak idoro eutsozan, akatzak! Aundiki-zaletxuba ei zan, aundiki-zaletxuba Iñaki!, gaur-eguneko euzkotar askoren antzera. Ta, jakiña!, aundikijari eder egiten ibilten ei zan... Baiña Iñaki Deuna, Urtziren
otsein egiñagaz, bere aberkidiakaz be adizkidetu egin zan, eta
Josu'ren Lagundija irasi eban, Urtzi-zaletasuna ta euzkotarren
ixena ludiko baster gustijetara eruateko. Ludijan ixan Donerik
entzutetsubena, Iñaki Deuna da! epaitu eban azkenian. Euzkotarra, Garate Abeak iñoanez, ixakeraz da azke-zalia, ta buztarrijak min egiten dautso, min buztarrijak!, batez be, neurrineurri barik egin eta etxetik atazkoren batek ezarririko buztarriia ba-da» (Euzkerea, 1930, 423 orr.).
(Ikus S. Onaindia, MEOE, 684 orr.; Auñamendi, Literatura, III,
292 orr.).

26.—J. A. ETA A. «BIARGIN BAT» (
Sasoi onetan Bermeo'n ba-zan idazle aski ona, baiña apala
nunbait ez bait zigun bere izena azaldu nai. Ibaizabal'en asi zan
156

idazten, Kirikiño'k bertso-batzaldiak sortu zitunean. 1902'n,
zortzigarren geiean onela dio: «Gaur amabost jakin eragin genduan batzaldira etorri direan bertsoen artean lenengo saria atera dau Bermeo-ko J. A. eta A.-ek, zeiñek ipinten daben firmatzat Biargin bat». Eta ondoren ematen digu Taberneruaren bizimodua, bermeotarrak ondua. Ona aapaldi batzuk;
Jagi da oetlk tabernerua
bere dendara joateko,
kopakada bi lenengo artuta
eguna ondo asteko.
Burua dauko goizian astun
atzoko ardauen indarrez,
etxeko danak altzau artian
beti daukazu diadarrez.
Iñor etorri baiño lenago
bótiUak daukaz beterik,
kaña ta anisez ondo ipiñita
maien ganian zutunik.
,

Indar andiaz emongo baleuz
bere edari apurrak
kopa bategaz erdi orditurik
ausiko leukez musturrak.

n

Errukiturik, bere auzuari
egin eztaion kalterik,
eztau ezertxu ak saldu gura
ur apurtxu bat bagarik.
Eta emen doazkizu beste zortzi aapaldi, guztiz politak, taberneruak nola ardaoa bataiatzen duen adierazirik. Jokoan ere
ari da, ezeren ardura gabe; olan darama bere bizitza osoa, otoitz
egiteko ta ilteko ametsik gabe.
157

Ainbat lan eder ditu Ibaizabal'en, Bermeo'ko albiste ta goraberak geien bat; aren edo onen bizimodua, izkirimiriak, igarkizunak, arrantzaleen istilluak... Txalupa baten ondamendia zala-ta, onela dio: «Txalupatxua topau dabe guztia egur, otzara,
trabol, txamarra, soixe, ta beste guztiakaz bata besteari sokakaz
lotuta, eurek arexeri eldu ta euren ganian zelanbait egon albailirean...» Aurreko egunean eguraldi ederraz itxasoratu ta batbatean izugarrizko ekaitzak arrapatu zituen; alere, bat ez txalupa guztiak etorri ziran portura. Urrengo egunean bat orren
billa joan eta orrela aurkitu zuten,.«amar gizon gazte gordin
indartsuak itxaso gaiztoak iruntsita».

27.—«EUSKALZALE» ETA «IBAIZABAL»
ALDIZKARIAK
Biok, Azkue'k eta Kirikiño'k zuzenduak. «Euskalzale» astean asteango albistari edergarriz eta eresi-lanez ornidua, iru urtetan —1897-99— atera zuen lekeitiar gartsuak. Azkenean isuna ezarri zioten, gogor xamarra, 100 pezetako multea, orduko
prentsa-zeetasunen bat beteten etzuelako, ta lan guztiak euskeraz ta erderaz ematera beartu. Gero, bi urte ixillik eman ondoren, «Ibaizabal» sortu zuten bien artean. Kirikiño jarri zan
zuzendari. Bizkaitarrez eta gipuzkoarrez egiña, igandero irtetzen zan, 1902'ko ilbeltzaren 5'tik 1903'ko lotazillaren 27'raiño;
103 gei guztiz. «Euskalzale»-ren moldagintza ta liburutegia:
Jardines kalea, 10 ta 12'garren etxeetan; eta «Ibaizabal»-ena:
Dendari kalea, 19, Jose Astui'renean.
Bi aldizkarion asmoa berdiña izan zan. Onela dio «Euskalzale»-k bere lenengo orrian; «Erderazko gauzarik ezta ezer
agertuko, guztia izango da euskeraz egina Onetarako alik garbien da errazen agertuko dira euskerazko berbaak. Bentanea,
sillea, pareta, confesinoia, primerako billetea, ferrokarrileko estazinoia, habitazinoiak, fondak, jardinak eta euron antzeko berba
158

guztiak oraindixek pilotuten asiko g a r a ; ta iru urte barru, lenago ezpada, euron ordezko berba garbi ederrak zabaldu daizanean, su emongo iako erderakada-pilo orreri».
Eta elburua irikiagotuz, darrai: «Izenak berak diñoanez, euskerea zabaldutea izango da gure arazorik berarizkoena ta arduratsuena. Baita arimarako egi egokiak bere aleginez erakutsiko doguz. Ganera ipuinak, asmoak, ikusimakusiak, euskalerriko
ta erdalerrietako albistak eta iazoerak; eta noizean bein zirt
zart moduz da polito polito bear dabenari emotea bere izan leike» (Euskalzale, 1897,I gela). Berauxe zan «Ibaizabal»-en asmo
ta xedea ere, eta ezingo du iñork ukatu al izango, bi albistariok
aztertzera ezkero beintzat, bai batak bai besteak zintzo bete zutela beren egitekoa. Gaur ere, gaurkoak eta guztiz jakingarriak
dituzu oietan datozen lanak.
Idazleetan batzuk ezagunak dira, beste batzuk ez ain ezagunak. Ona «Euskalzale»-n geien idazten zutenak: Azkue, Txomin Agirre, Felipe Arrese-Beitía, Urruzuno, Maguregi, M. A.
Antia, Iriondo, Etxegarai (K. ta B.), Iñarra, B. Mokoroa, S. Erkiaga, J. Artola, Zamarripa, J. K. Gerra, Z. Arzubiaga, J. I.
Arana, E. Arrese, B. Iraola, E. Madina, J. Izurrategi, Gorgonio
Errenteria (Errebido), Arriandiaga, Kanpion, Mokoroa, Frantzisko L. Alen, E. Bustintza, R. Gelbentzu, Irure, J. LarretaAzolain, Zugazaga, Iturrioz, Jauregi, Otadui, Peña, Txistular,
Unamunzaga, Urain, Peru, Ur-zale, Azkoitia, Amorrotsen Aistia, Arenaza, Barreneko Matxin, Bordagarai, Madinabeitia, Tertzadun bat, Zutagape, ta abar.
«Ibaizabal»-en, berriz, auek idatzi zuten: Azkue, Kirikiño,
Felipe Arrese-Beitia, Emeteri Arrese, Pepe Artola, P. M. Urruzuno, R. Gelbentzu, Kaietano S. Irure, Simon Erkiaga, Akordagoitia, B. Iraola, Praisku Arriola, Enrike Elizetxea, Ramos Azkarate, Paulo Zamarripa, Jose Elizondo, Pedro Enbeita, Errebido, Eugenio Urroz, J. I. Uranga, Rosario Artola, Jenaro Elizondo, Manuel Enbeita, Ramon Illarramendi. Ta ez-ezagunago
auek: Bermeo'ko Tertzaduna, Abade-Gaztea (Zumetza), Eloiz
159

Zarauz (Zumaia), Kurloia, J. Agirrezabalaga, Aitor-en Alaba,
Larreategi (Eibar), Juli (Donostia), Redes (Gernika), Erramonetxu (Markina), Gregorio Mujika (Bergara), Juan Migel Orkolaga (Igeldo), Jose J. Alberdi (Bilbao), Atraka, Jose Ramon
Jauregi ((Aretxabaleta), Egaña (Deba), Karlos eta Andres Amonarriz (Tolosa), Saizar (Tolosa), Oregi (Durango), Markuerkiaga (Ondarru), Jose Aballa (Azpeiti), Errota, Pedro Okariz, Izagirre (Errenderi), Arrue (Aretxabaleta), L. Oia (Zumaia), Pelío Agirre, Domingo Besaita-Ormatxa (Onbe), A. L. Aranbeaskoa, Jauregi Denbolinterua (Errenderi), Amallo Arri, Jose Galdoz (Donostia), Muxulu (Durango), Akerra (Beizama), Luzio
Azkona, J. I. Lezokoa, Leontzio Galdos (Aretxabaleta), J. M.
Eleizegi, Florentino Abarrategi (Mondragoe), Iturrioz (Beasain),
Josepa Antoni Aranberri, Ozkozel, Jose Berga, Irisasi, Izengordea (Tolosa), Barritsu, Enpla (Ondarru), Burduntzi, Gregorio
Sasieta (Bergara), Erreka-Itxaso, Eleuterio Arozena (Lasarte),
Benito Larrabeiti (Laukiniz), Eliztxori, Pantalion (Durango),
Kukutxua, Artatxori ta Eliztxori, Tente (Azpeiti), Maria Oses
(Mendaro), Praisku Amurrategi, Jose Migel Azkue (Donosti),
Jose Maria Laborda (Usansolo), Nartzisa Gordobil (Mondragoe), Txistu-Burni, Joxe (Lekeitio), Katillu-Kirten (Tolosa),
Praiska-Antoni, Izarraitz, Jeronimo Elizegi eta Arrillaga, Goierriko Txoria, ta abar.
Esan dugunez, lan baliotsua guztion artean osotzen dutena.

28.—LEKAIME EUSKALTZALEAK
Leon Xlii'garren Aita Santuaren urrezko eztaiak zirala-ta,
Euskalerriko idazle ta olerkariak ere, Kristo'ren Ordezkariaganako beren biotz-txera ta maitasuna erakutsi nairik, askoren artean
egiñiko euskerazko liburu bat bialdu zioten. Liburu apaiñaren
titulua: Euskal-Erriak Aita Santuari (Tolosa, 1887). Liburu ontako poesi-lan askoren artean bizkaitar koplakariok ere —B.
160

Garita-Onandia, J. M. Ampuero, Isidoro Ruiz Arbulo durangarrak, Elorrio'ko Kapelastegí, Otxandio'ko F. Arrese-Beitia ta
Ermu'ko Ezekiel Etxebarria— agertzen dira.
Baita Durango'ko Gaixotegiko San Bizente Paul'en alabak
ere ipiñi zuten beren aletxoa, ta olerkizkoa ipiñi ere. Durango'n,
1887-6-2'an, izenpetzen zuten Sor Maria Joaristi, Sor Maria
Josefa Albizu, Sor Maria Pagola, Sor Lorenza Etxeberria, Sor
Frantziska Zendoia, Sor Maria Barbara Intxausti, Sor Josefa
Arozena ta Sor Dazia Herrero monjak euskerazko olerki txukun
bat, beren eskintzari bezela Leon XIII''garrenari (1810-1903)
bere urrezko ezteguetan eskeiñirik.
Ona iru laukoak osorik;
Zer da, Jauna, munduan guk dakuskuna?
Biraua ta pekatua zabaldurik;
Baña geiyen biotza minduten deuskuna
Da Zu ikustea larri ta estuturik.
Guri biotza poztuko deuskun gauzarik
Ez da ezer jazoko aurten munduan?
Bai, ospatuko dira pozez beterik
Zure urrezko ezteguak abenduan.
Igituko da orduan mundu guztiya
Euren eskinzariyak egiteko;
San Bizenteren Alaben gurariya
Da bizitza emon, zurea geituteko.
Lekaime danen artean egiñak ote dira aapaldi auek? Ala
besteren batek, eta berak izenpetu?
(Ikus N. A. G., Egan, 1970, 1-3, 98 orr.).

161

29.—ETA BESTE AUEK
Euskalariak gaur, leenago bezela, begi-zoli dabiltza paper
zaar billa. Ta gutxien uste danean alboko sasitzatik edo saskara
artetik jaiki ta egaz dagi oillagorrak; beste batzuk, maltzurrak
bait dira, luzaroan billa jardun arren, ez dute bururik azaltzen.
Orrelaxe gure idazti zaar batzukaz ere; nunbait ba-dala, baiña
ez agertzen. Oietakoak dira, bizkaitar barrutian, ondorengo batzuk.
1) Bermeo'ko Debotoa. Onela ezagutzen dugu XVIII'garren gizaldiko liburu baten egillea. Nor dugu? Ez jakin; baiña
euskalariak aipatzen dute. Liburuaren titulu osoa, onela da:
Errosariyo, edo Coroa Santuban ofreciduco dirian misterioac:
saspi gozocoac: saspi gloriosoac: errepartiduric guero esaten dan
moduban, Via Crucis, edo Vide Sagraduba Calvariyoco pausuben ofrecimentubac, Acto edo eguite, Fede, Esperanza eta Caridadecoac. Devoto batec, gustijac, apaindubac San Francisco
Bermeoco, Venerable Irugarren Orden daco, seinnec salduten
daben libruchu au (Bilbao, 1780). 94 orrialde. Nundik nora
dabil idazti au? Aita Uriarte frantziskotarrak onela idazten zion
Bonaparte'ri Markiña'tik, 1856-11-5'an: «Oraindik ez dut nere
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Euskal Literature II - 11
  • Parts
  • Euskal Literature II - 01
    Total number of words is 3731
    Total number of unique words is 1941
    27.8 of words are in the 2000 most common words
    40.3 of words are in the 5000 most common words
    47.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 02
    Total number of words is 3749
    Total number of unique words is 2073
    29.7 of words are in the 2000 most common words
    42.1 of words are in the 5000 most common words
    48.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 03
    Total number of words is 3741
    Total number of unique words is 2116
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    47.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 04
    Total number of words is 3745
    Total number of unique words is 1970
    30.4 of words are in the 2000 most common words
    43.5 of words are in the 5000 most common words
    51.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 05
    Total number of words is 3789
    Total number of unique words is 1990
    28.9 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    48.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 06
    Total number of words is 3756
    Total number of unique words is 1966
    29.3 of words are in the 2000 most common words
    41.9 of words are in the 5000 most common words
    49.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 07
    Total number of words is 3856
    Total number of unique words is 2082
    29.4 of words are in the 2000 most common words
    41.6 of words are in the 5000 most common words
    48.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 08
    Total number of words is 3748
    Total number of unique words is 2091
    27.3 of words are in the 2000 most common words
    39.4 of words are in the 5000 most common words
    47.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 09
    Total number of words is 3699
    Total number of unique words is 2050
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    42.0 of words are in the 5000 most common words
    48.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 10
    Total number of words is 3742
    Total number of unique words is 2199
    27.3 of words are in the 2000 most common words
    39.2 of words are in the 5000 most common words
    45.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 11
    Total number of words is 3597
    Total number of unique words is 1962
    26.7 of words are in the 2000 most common words
    36.7 of words are in the 5000 most common words
    43.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 12
    Total number of words is 3714
    Total number of unique words is 1887
    29.0 of words are in the 2000 most common words
    42.1 of words are in the 5000 most common words
    49.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 13
    Total number of words is 3730
    Total number of unique words is 1995
    30.4 of words are in the 2000 most common words
    43.4 of words are in the 5000 most common words
    50.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 14
    Total number of words is 3644
    Total number of unique words is 1871
    30.9 of words are in the 2000 most common words
    42.1 of words are in the 5000 most common words
    49.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 15
    Total number of words is 3677
    Total number of unique words is 1997
    29.5 of words are in the 2000 most common words
    41.3 of words are in the 5000 most common words
    49.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 16
    Total number of words is 3714
    Total number of unique words is 1988
    29.5 of words are in the 2000 most common words
    42.8 of words are in the 5000 most common words
    49.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 17
    Total number of words is 3731
    Total number of unique words is 2002
    30.4 of words are in the 2000 most common words
    44.3 of words are in the 5000 most common words
    51.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 18
    Total number of words is 3573
    Total number of unique words is 1900
    30.5 of words are in the 2000 most common words
    43.1 of words are in the 5000 most common words
    50.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 19
    Total number of words is 3643
    Total number of unique words is 2085
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    41.5 of words are in the 5000 most common words
    48.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 20
    Total number of words is 3720
    Total number of unique words is 2078
    32.0 of words are in the 2000 most common words
    44.6 of words are in the 5000 most common words
    51.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 21
    Total number of words is 3717
    Total number of unique words is 2015
    31.0 of words are in the 2000 most common words
    43.6 of words are in the 5000 most common words
    49.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 22
    Total number of words is 3560
    Total number of unique words is 1977
    30.7 of words are in the 2000 most common words
    42.1 of words are in the 5000 most common words
    48.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 23
    Total number of words is 3740
    Total number of unique words is 2007
    30.1 of words are in the 2000 most common words
    43.1 of words are in the 5000 most common words
    50.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 24
    Total number of words is 3765
    Total number of unique words is 2063
    31.1 of words are in the 2000 most common words
    43.2 of words are in the 5000 most common words
    50.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 25
    Total number of words is 1598
    Total number of unique words is 1041
    27.7 of words are in the 2000 most common words
    37.1 of words are in the 5000 most common words
    42.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.