Euskal Literature II - 04

Total number of words is 3745
Total number of unique words is 1970
30.4 of words are in the 2000 most common words
43.5 of words are in the 5000 most common words
51.6 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
Euskal-lera umetatik zerabillen antza izate barruan. Orixe
zalata, naikoa jasan bear izan zuen bizitza osoan. Euskera galduaz zijoan itxas egal artan, eta au ezin zuen irentsi. «Elizgizon
nazan aldetik —idazten du—, alegiñik asko egiten dot geure
euskera zarra, gozo, kutun da maitea zabalduteko; baiña eskola-maixuak eta gurasoak lagunduten ezpadeuste, zer egin daiket? Gurasoak euren etxeetan erderaz berba egiten dabe, umetxuak eskolan eta eskolatik kanpora, euren jolasetan beste ainbeste egiten dabe, eta lurperaturik geratuten dira gure alegin
eta indar guztiak» (Euskalzale, 1898, 39 orr.).
55

Oso langillea zan eliz-arazoetan. Ona nolako maiñak zerabilzkiten orduan ere, beartsuai laguntzeko adibidez. «Urte bi
dira eleiza onetan Done Antonioren utxa edo kaxak ipiñi zireala ta, Jaungoikoari eskerrak, —dio 1898-12-10'an Gorliz'tik
egiñiko karta baten— euretan batu izan direan makur edo pesetak igon dabe neure uste guztien gaiñetik; berreun ta geiago
premiñadun lagundu doguz euren ézeukietan, esan giñaikeala,
guztiz mesedegarria izan dala baserri onentzat kaxak ipintean
artu genduan asmo donea» (Loc. cit., 395 orr.).
Ondoren Elorrio'ko txaunburu izan zan urte askotan. Sermolari errimea, Elorrio'n eta albo-errietan. Bere berbeta bizi,
gartsu ta zorrotzarekin entzuleen biotzak irabazi oi zitun. Ezta
gauza erreza urteetan eliztarren entzun-naiari eustea. Elorrio'n,
ala ere, gizonezkoak aurrenen ziralarik, etzuten txaunburuak
meza nagusitan egin oi zien itzaldia galdu nai izaten. Beraz,
ba-zuen ark biotzak erakartzeko zerbait edonork ez duena.
Orrek ere, baiña, askotan min ematen digu larru-mintzean,
eta etsaiak sortzen. Izurrategi'k ere, naiz-ta bere egunak edozeiñi on egiñez erreta euki, ba-zitun inguruan olakoren batzuk,
eta azkenengo guda ostean espetxeratua izan zan: Begoña'n,
Nanklares'en eta Dueñas'en atxillo urte bete ta erdi egin ondoren, Dueñas'en il zan 1938-11-30'an. Bere gorpuari antxe
Aita Zistertarren iltegian lurra eman genion. Eta 1973-9-24'an,
aren azurrak Elorrio'ra ekarri zituzten.
EUSKAL LANAK.—Esan dugunez, itzez ta idatziz erakutsi zigun bere jakituria. Ez ote da orixe edozein apaizen ardura ta
zeregiña? Idazle bezela, naikoa idatzi zuen, uzkurtz-gaiak geien
bat, orduko izparringi ta aldizkarietan: «La Gaceta del Norte»-n, «Jaungoiko-Zale»-n, «Euzkadi»-n, eta abar.

Argitara eman zitun lanetatik ona lau:
1) Umetxuen Jauna artuterako berbaldi liburrak (1912).
44 orrialde. Bere apaiz-lagunai zuzendutakoa da, gero be iñoiz
argitaratua.
56

2) Jose Deuna'ren Bederatzi-ununa (Zornotza, 1921). 25
orrialde.
3) Jerusalen osterean semeak amari (Zornotza, 1923). 208
orrialde. «Idazki-ereduak» da, itxura danez, liburuaren izenburua. Idazki sail bat duzu; zortzigarren orrialdetik 157'raiño,
1905'garren urtean Lur Santuetara egindako ibilkundean amari
egin zizkion XLVI egiazko karta dituzu; besteak —46 guztira— gai ezbardifíetaz egiñak dira. Eskutitz gisara ezta gure elertian askorik idatzi: zerbait idatzi dutenen artean Izurrategi dugu
gaillenena. Aintzat artzekoa, beraz.
4) Urteko igande guztietako Goizpar edo Ebanjelioak (Bergara, 1934). 161 orrialde. 56 itzaldi, ez luze ez labur. Berrogeta
sei urtetan egon zan txaunburu, Gorliz'en eta Elorrio'n; urte
oietan erriari egiñiko itzaldiok, uste zuen berak, beste apaiz
askorentzat ere lagungarri izango zirala. Asmu bakar orrexek
eraginda argitaratzen ditu. Bildurrak jota bezela dator, ez gaiari
buruz, euskerari buruz baizik. Au dio berak; «Gaur euzkeriak
aurrerabide andijak egin dauz, asko orraztu da; baña nik euzkera garbi garbi) an ezin argitaratu neikez, batetik ikastoletan
ikasi ez dodalako, amaren magalpian baño, eta bestetik gorengo
mallan dagozan (intelektualentzako) idazten ez dodazalako, berengo mailan dagozan erritar eta eliztarrentzat baño; auxegaitik doaz euzkera erraz, samur eta danak erraz aituko dabezelako» (Itzaurrean, 5 orr.).
Eta amaren magalean ikasia zuelako berak zerabillen izkera,
ain erreza, garbia ta gozoa agertzen zaigu bere idaztietan. Ona
zatitxo bat, Urte berri egunerako egin zuen itzalditik artua:
«Urte barrija asi dogu, eta urte au emon deusku Jaungoikuak,
ez zorakerijetan igaroteko, ez gaiztakerijetan ibilteko, ez nagikerijetan egoteko, ezpada beragaz ondo balijaurik, onera andijak aterateko. Zer da ba urte barri onetan egin biar doguna?
Lenengo eta bein lenagoko pekatuakaz damutu, utsegite guztijak osotu, Jaungoikuari egiñiko irañak ordaindu, eta bizitza
57

barrija artu eta berari jarrai azkeneragiño: auxe diño Euzkalerriko esaera zar batek be: «Urte barrija, bizitza barrija» (Urteko igande... 29 orr.).
Idatzi zitun lanetan itz-berri zale dagerkigu; edo-ta beintzat, bear ziranean erabiltzeko etzuen lotsarik. Baiña etzan berea, «garbi-garbi egin bear dala-ta, askok oso biurturik damoskuen euzkera» garratza, «geure erriko neskatil eta mutillak darabillen euzkera errez eta gozoa» baizik. Eta, izan ere, «erriaren
biotzeraño eldu gura badogu, ta gure idaztiak guztien, batez
bere baserritarren, eskuetan ikusi gura badoguz, auxe da biderik egokiena ta artez-arteza, besterik ez».
(Ikus Euskalzale, 1898, 39 ta 395 orr. eta 1899, 258 orr.; L. Akesolo, BAP, 1964, 463 orr.; G. Garriga, Bol. Amer. E. V., 1966, 144
orr.; Auñamendi, Literatura, III, 208 orr.).

10.—TXOMIN AGIRRE ETA BADIOLA (1864-1920)
Idazle trebe onengana eltzean dakargun berriz ere gogora
Orixe'ren aitorrera. «Ondarruar Agirre dugu —dio— oraindaino literato edo antze-idazlerik garaíena. Aren egunetan baino
euskera ugariagoan, edatuagoan, landuagoan ari gara egun, euskal-biziera ez ezik, edonolako arte ta jakin gaietan ari baitugu
gure izkuntza maitea. Alare, ua adinekorik ez bide zaigu sortu»
(Euskal Esnalea, 1927, 247 orr.).
BIZI-ZEAZTASUNAK.—Gizaki aldetik begiratuta, Txomin
Agirre apala zan arren, eder zitzaion bera munduratu zan erria,
ots, Ondarru aipatu ta erpiñeratzea. Izatez bera gaxoti-samarra
zan, baiña itxasaldeko arrantzaleen gorputz osasuntsua ta kresal
arteko burruka miresgarriak gogoratzean, alai ta arrai jartzen zitzaion arpegia. Ondarrutarren aurka iñork ezer adierazten ba'zuen, beingoan jartzen zitzaigun aien alde; eta, alderantziz, aien
aldezko zerbait aditzean, poz-irria loretzen zitzaion ezpain-ertzean. Odolak odolari dei.
58

Ondarroa'n jaio zan Agirre, 1864-5-4'an, eta urrengo egunean bataiatu zuten, Domingo Aszension izena ipiñiaz. Bere
aita, Manuel Bizente, Motriku'ko semea zan, eta lanbidez arotza; ama, ordea, Mari Madalen, ondarruarra zuen. Gaur ere,
Goiko kaleko 26'garrena duzu Agirre'ren jaiotetxea.
Gaztetxo zala, elizan eta Kristau-Ikasbidea ikasterakoan, ango apaizak guztiz irabazi zioten biotza, ta elizarako garra erne
zitzaion igarri gabe. Ortarako ba-zitun, baiña, eragozpenak: txiroak ziran bere gurasoak. Zoztorrak, alere, kemenak ditu erasten. Eta ikusi nola bideak lautu zitzaizkion Txomin'i apaiz izateko: Bilbao'ko Santiago elizan artzipreste zegon Mariano Jose
Ibarguengoitia jaunak (1888-10-31'an il zan), ondarrutar gaztearen mendu ona ta buru argia aintzat arturik, berarekin eraman zuen bizitzen, «bere mezamutil eta lankidetxo» izan zedin.
Apaiz onen ardurapean eta Elorrio'ko seme Silberio F. Etxebarria (1898-4-2'an, Eibar'en illa) jaunak irakatsita ikasi zitun Agirre'k latiña ta inguruko ikaskizunak.
Ogei urteko zala Gazteiz'era aldatu zan eta ango apaiz-ikastetxean ikasi zitun Filosofia ta Teolojia; Filosofia ikasten urte
bete egin zuen, 1884'garreneko kursoa; Teolojia ikasten, berriz, bi urte, 1885-1887'garreneko kursoak. Karrera laburra egin
zuen Agirre'k, baiña Gazteiz'ko ikastetxean osotu zitun iru urteotan nota oso ederrak atera zizkigun beti.
Ango nagusi, irakasle ta ikaskideen biotzak laster irabazi zitun; ikasle gozo, eratsu, zintzo ta apala zalako, denak zuten
maite. Azkue, Izurrategi ta abar, au da, euskera ta Euskalerria
maite zutenakin artu-eman barrukoagoa erakutsi zuen beti ere.
Azkue oso adiskide zuen. Izatez, ordea, bata (Azkue) odol-gorri
ta bestea (Agirre) odol-zuri ziran; Azkue sendo ta iraunkorrago
lanerako, Agirre —«arpegi-zuri ta izakera bigundun»— egokiagoa gizartean bizi izateko. Lekeitiarrak onela daitor: «Seminarioko urte alai aietan odol-gorri giñanok, sarberritan beintzat,
batean zutik bestean belauniko, okerreriatxoren baten ordaiña
59

artzen genuen artean, Agirre odol-zurbilla etzan bein ere bide
zuzenetik ateratzen, ta elizan izan ezik bein ere enuen belauniko
ikusi» (Itzaldiak, Donosti, 1920, 72 orr.).
Aldiari berea emanik, ba-zioan gaztea gertatuaz apaiz egoki
izateko noski. Eta, biotza birtutez edertua ta «gazterik umo»
aurkitzen zala, onela artu zituen ordenak: Ile-mozketa, 18864-17'an; Txikiak eta Subdiakonutza, 1887'ko iraillean; Diakonutza, 1887-12-19'an, eta 1888-5-26'an Mariano Migel gotzaiaren eskutik artu zuen apaiztasuna.
Bete zitzaion, beraz, umetatik zekarren ametsik zoragarriena: Kristo'ren ordezko zan. Urkiola'n, zugatzez, arkaitzez eta
loraz bitxituriko goi-alde artan eskeiñi zuen meza berria. Ondoren, Karrantza'ko erritxo baten illabete batzuk eginda gero,
Zumaia'ko mojen kapellautzarako izendapena artu zuen; eta
ementxe Karidadeko karmeldarretan, bai mojen ta bai barruko
neskatoen kapellau izan zitzaigun ogetemar urtetik gora: txoko
ontatik egin zuen bere arimazaintza ta euskal lana. Zumaia'n,
ala ere, ez omen zan ezaguna euskal idazle bezelaxe, baiña sermolari on eta aitor-entzule jakituntzat omen zeukaten guztiak.
Izlari ona zan. Eta, Azkue'k dioskunez, bere errian Antigua
deritzaion baseliza txukunean itz egin zuen lenengoz, meza berria emanda laster. Baiña toki ixilletan bakarrik etzan mintzatu,
ospe aundiko itzaldiak ere euki zitun: 1898'an, esate baterako,
Zestua'ko euskal jaietan egiña; 1900-9-8'an, Begoña'ko Ama
koroatu zan egunekoa; G. Muxika'k dionez, Lur santuetara
erromes-aldian Kalbario'rako bidean bota zuena; Beasain'en,
Loinaz'ko San Martin'en birtuteak goraldu ta auncüetsiaz elizaz
kanpo aldarrikatu zuena; 1916'an, Bilbao'ko «Campos Eliseos»en, lagunarte estuaren aurrean eukia, ta abar.
EUSKALTZAIN. ERIOTZA.—Azkue zanak sortu ta zuzendu zitun lenengo «Euskalzale» (1897-98-99) ta gero «Ibaizabal» (1902-03) astean asteango albistariak. Lenengotik
asi zan Agirre Azkue'ri laguntzen. Izan ere,

60

alperreko lana iduritzen, eliz-gizon eta euskaldun zanez,
bere izkera sustraitik ikasi ta aoz idatziz bala-bala erabiltzea. Ba-zitun, diotenez, ortan bere kezkak eta bein bere
gotzaiari galdetu omen zion ea bere apaiz eginbideen aurka
zebillen orrela egiñik, eta ark bide ortatik jotzeko esan zionean,
oraindik gar geiagorekin, asmoz ta jakitez biztuagotua, ekin zion
bere euskal arloari, idaz-lerroan batez ere. Zumaia'ra joan zaneko asi zan orduko aldizkarietan idazten: «Euskal-Erria», «Euskalzale», «Ibaizabal», RIEV, «Euskal Esnalea», «Jaungoikozale» ...
Naiz olerkiz, naiz itz lauz sarri idazten zuen. Eta ospetsu
egin zan bere izena. Adiskide zitun orduko euskaltzale ta euskalari ezagunenak; beste askoren artean: Azkue, Kanpion, Etxegarai anaiak, Urkixo, P. Lhande, J. K. Gerra, S. Muxika ta
abar, oso begikoak zituen. Ilundain, Sevilla'ko kardenal jauna,
maiz joan oi zitzaion Zumaia'ra; Ortega y Gasset eta Zuloaga
margolaria ta bilbotar Iturribarria olerkaria ere adiskide zitun.
«Jaungoiko-zale» apaiz alkartean lenengotik emana zuen bere
izena. Euskaltzale auekin naste, ainbat lan burutu zuen or-emen
euskal jaiak antolatzen.
Baita 1918'an Oñati'n ere. Aurretik sortu zan Eusko Ikaskuntzak batzar nagusi bat, bere lendabizikoa, eratu zuen Oñatin,
ta batzar ortan beste asmo batzuen artean, Euskaltzaindia sortzeko erabakia artu zuten. Batzarkide zan Txomin Agirre; geiago: euskera sailleko faldearen zuzendari. Azkue aukeratu zuten
euskaltzain-buru, eta Kanpion, Eleizalde ta Urkixo lagun; baiña
Agirre ere antxe agertzen zan beste euskaltzaiñen artean, 1919'ko urriaren bostean aukeratua. Bere lan ederren ordaiña zan,
aurki. Baiña maxkal samar zebillen orduko eta etzuen askorik
iraungo. Euskaltzaindiren lenengo batzarraldietan bakarrik agertu zan.
Gaixorik zegon, auleriak joa. Ta 1920-1-14'an joan zitzaigun
beste mundura. Olaizola zumaiarra, Bilbao'ko kanonigua, euki
zuen bere ondoan azken-arnasa ematean, eta onek dionez, aren
61

azken itza «ama» izan ei zan. Garai artako euskaltzale mordoa
izan zan aren gorpuari lurra ematerakoan. Gazteiz'ko Eliz-barrutiko illerokoak onela: «Joan dan urtarrillean, bizi izan zan
lez santu-antzean, il zan Zumaia'n Domingo Agirre apaiza. Gazteiz'ko Eliz-barrutiak onegaz bere apaizetatik onenetako bat galtzen dau». {Boletín Of., 1920-2-16, 111 orr.). «Euzkadi», «Euskal Esnalea», «Euskalerriaren Alde» ta «Jaungoiko-Zale»-k luze
ta sakon eman ziguten aren eriotzaren berri. Ainbat omenaldi
izan ditu arrezkero, baiña guztietan ederrena Ondarru bere jaiotzerriak, 1964'an, bere jaiotz-eunurte burua zala-ta egiña. Ondarruarrak lenago ere, 1934-6-30'an, berdin egin zioten; eta
1959'an, Bizkaiko Aurrezki-kutxak «Txomin Agirre» nobela saria jarri zuen.
IDAZLANAK.—Idazle ugaria izan zitzaigun. Eta aren lan laburrak orduko aldizkarietan dagoz or-emen. 1964'an, Ondarruko omenaldia zala-ta, bilduma bat osatu nuen nik, «Ondarrak»
deritzaiona; berton datoz Agirre'ren gertiduri batzuk, 22 olerki, ipuiñak, eleiz-gaiak eta kondaira-kimak. Baiña ezta bilduma
osoa, sakabanaturik beste lan batzuk ere ba-ditu ta. Aren sermoirik geienak, berriz, ez dute oraindik argia ikusi.
Ona aren lanik beiñenak:
1) A. Larramendiren bizitzaren berri labur (Donosti,
1890). Donostiako Lore-Jokuetan sariztatua. «Euskalzale» aldizkarian ere eman zuen 1898'an, 388 orrialdetik aurrera.
2) Joan etorri bat Erromara (1892). «Euskalzale»-n dator
1899'garrenean, 90 orrialdetik aurrera. Antonio Arzak eta K.
Etxegarai'ri eskeiñita dago. Zeatza duzu lan au, ertz askotatik
begiratuta.
3) Historia de Nuestra Señora de Iziar (Donosti, 1895).
Erderazko lan bakarra.
4) Auñemendiko Lorea (Bilbao, 1898). «Euskalzale»-k literatur-batzaldi bat iragarri zuen 1897'an, eta Txomin Agirre'62

ren irakurgai au ta B. Iraola'ren jostirudia izan ziran sariztuak.
Bertan daukazu Auñemendiko Lorea lendabizikoz argitaratuta,
12'garren orrialdetik aurrera. Berau argitaratzen astean, Azkue'k
onela: «Irakurgai onen azaldariak, Agirre abadeak, auxe baiño
beste euskerazko lanik egin ezpaleu bere, Auñemendiko Lora
Riktrudis-ek euskalzalerik errimeenak eta geienak bizi direan
tokira gooratuko leuke beren izena. Onetariko Ian asko baleukaz
gure euskera ederrak, urte gitxi barru burua jaso al izango leuke». 1966'an, Auñamendi argitaldari etxeak euskeraz ta erderaz
atera zigun, ale bitan.
5) Kresala (Durango, 1906). Bizkaierazko nobela au, Donostiko «Euskal-Erria» aldizkarian atalka agertu zan lenengo,
190ran asita. Durango'ko argitalpena, beraz, bigarrengoa duzu.
Irugarrena Itxaropenak egin zuen 1954'an, Santos Etxeberria'ren marrakiz eta nere itzaurrez ornituta. Geroago ere Arantzazu'ko prantziskotarrak egiña dute beste bat. Erderaz, Bonifazio Etxegarai'k itzulia, Madrid'eko «El Correo Español»-ek
atera zuen 1918'an. Eta pratsesez, P. Arburu'k itzulia, Biarritz'en azaldu zuten, 1958'an.
6) Garoa (Durango, 1912). 380 orrialde. Au ere lenengoz
RIEV aldizkarian agertu zan, 1907'an asita. Bigarrenez, liburu
bezela, Tolosa'n argitara zan, 1934'an, eta irugarren agerraldia obetua, Arantzazu Argitaldariak (Zarautz, 1956) egin zuen;
baita laugarrena ere (Oñate, 1966), Aita Villasante'ren itzaurreakin.
7) Ni ta ni (Euskal Esnalea, 1917). Auxe zan Agirre'k,
eriotz eldu zitzaionean, eskuetan zerabillen eleberria; Erdi-aroko goraberak euskaldunen artean, oiñaztar eta ganboatarren burrukak eraginda, laugarren nobela bat antolatu nai izan zigun.
8) Larraldeko Lorea (Iruña, 1918). A. Kanpion'en La
Flor de Lurralde euskeraz. Au lenengo A. Kanpion'ek bere
«Euskariana» seigarren saillean argitaldu zuen, eta gero Euskaltzaleak «Narraciones Baskas» (Zarautz, 1935) deritzaionean,
78'garren orrialdean.
63

9) Ondarrak (Bilbao, 1964). Agirre'ren idazlan autatuak.
261 orrialde.
L. Jauregi apaizak onela: «Euskerak idazle asko xamar izan
ditu ta ditu gaur ere: baiño literato benetako gutxi oso. Denetan
nausiena, nere ustez, Garoa'ren egille, Agirre apaiza» (El día,
1935-12-1 l'an).
OLERKARI.—Beiñola idatzi nuen: «Agirre arima eder
ta onera makur baten jaube da. Arima orrek ezirik eukazan bere joera ta griñak; onela aren barne baratzean
geroago ta mardulago egiñaz joiazan onbidezko lorak dakarren zorion-aparra. Zorion alaia, zer da besterik otzantasuna, indar-neurri bardiña, men naroa baiño? Auxe dakusgu Agirre'ren izate osoan. Neurriz kanpo samiña datza, neurriz barrutik poza. Oreka ta bardiñetik sortu oi da ederra, barru egokitsuaren ispillu legez. Agirre'ren idaztiak bere
arima neurritsutik darion lurrun ezti iraunkor dirudie. Edegi
edozein liburu —Aiñemendi'ko Lorea, Kresala naiz Garoa—,
ta orixe aurkituko dozu: arima minbera, eder-zale, gozo ta guria. Igali-zugatzak, barriz, bere ariko frutuak emon daroaz»
(Ondarrak, 106).
Agirre'k itzi zizkigun iru nobelak ez daude bertsoz idatzirik.
Baiña nork esango luke iru liburuok poesirik ez dutela? Gizamaitasuna, itxas-zorakorpena ta euskal baserrietako garo ta ire
usai olerkitsua ez ote ditu gizonki kantatzen? Orrez gaiñera,
ba-ditu Txomin'ek olerki goxo batzuk, gaztetan onduak batez
ere. Donostiko «Euskal-Erria»-n (1890) atera zuen bere lenengoa, Ipuia deritzaiona, zortziko nausitan egindako lau ahapaldiko poesi laburra. Gero «Euskal-Erria»-n eta «Euskalzale»-n
argitara zitun besteak. Sariak ere eskuratu zizkigun: Agure kanta'rekin Arrasate'ko euskal jaietan, 1896'an; Ai balekite!-rekin
Oiartzun'en, 1897'an; Seaskatxo bat'ekin Segura'n, 1898'an...
(Ikus Ondarrak, 30 orr.).
64

Nolako olerkari ote? Irakur zazu K. Etxegarai'k dioskuna:
«Ar zazute zeren eskuetan Agirre'ren idaztitxo bat, eta irakurri
zazute. Irakurtzen dezutenean, ez da noski zuen biotza len bezela egongo. Barren-barrenen, len etzenuten sua ulertuko dezute. Zer dala-ta izango da ori? Zuen begien aurrean daukazuten idaztia olerkia dalako».
Iru gauza ditugu munduan kantagaiz gaiñezka: beian lurra,
goian zerua ta alboan itxasoa. Agirre'k etzitun sapuztu iru gaiarrobiok. Izadiko ta barnean sorturikoa, gogai sendoz ta biotzzauskada biziz jantzi zituen. Beraz, olerkari yaukal dugu.
IRITZIAK.—K. Etxegarai'k onela, aren olerkiaz egiñiko
itzaldi batean: «Bere biotzean surik ez badu, nondik aterako du olerkariak besteren biotzean piztu bear duen
garra? Ezerezetik gauzak sortzen oraindik ez du gizonak
ikasi... Gure Agirre, oetakoa zan. Bere biotzean berotzen etzan
itzik, etzan bere ezpañetatik ateratzen. Tximistaz etzan apaindutzen. Berak ematen zuen berotasuna apalagoa zan. Bigunkibigunki biotzera sartzen zitzaigun, eta batere uste gabe bere
mendean arkitzen giñan: olerkaria alai bazan, alai gu ere;
olerkaria samiñ bazan, gu ere samiñ. Barrendik itza ez datorkionari, orrelakorik ezin eskatu leikio» (Itzaldiak, 1920, 89 orr.).
Aita P. Lhande'k: «Garoa da gure Txomiñ'ek idatzi duan
irakurgai ederrena, ta beiñere euskeraz idatzi izan dan ikusgarriena dala baditeke. Kondaira pollit mee baten inguruan egilleak euskaldun nekazariaren bizitzako egikizun geienak josi ditu, ala nola, artzaigoa (I ta VII'g. buruetan), landako lanak (II
ta IV), karobiaren berotzea (22'g. orr.), ogika ta ogi jotzea (23'g.
orr.), eztaiak (50-5'g. orr.), aizkolariak (84 ta 103'g. orr.) ta
abar. Gure oitura orieri lotuak diran euskerazko itz zarrak aditu
ta bildu ditu. Ortik datorkio bere euskeraren garbitasun ta aberastasuna, Norbaitek iñoiz gure izkuntza txiroa dala balerasa, irakur ditzala Garoa'ren 3'garren orrian Agirre'k «otsa»
esateko jarri dituan ogei itz berexiak» (Itzaldiak, 1920, 110 orr.).
65

Orixe'k: «Nai dunak nai duna besa: begitarte ona egin diote Agirre'ri euskaldunak, eta bai merezi ere. Euskera garbia ta
ugaria du, ta naiz bizkaieraz, naiz gipuzkeraz, irakurgai ederrak
utzi dizkigu: Garoa, Kresala, Auñemendi'ko Lorea. Garoa'n
idaztankera belaxka-antxa gertatzen zait, emexkoa edo zain gutixko duena; Kresala'n zaintsuagoa: euskalkiari egotzi ditioke
ori. Garoa bizkaieraz egin balu, aurki etzen ain usu irakurriko,
ez agortuko; baino bizkaieraz balego, balinba, irakurle jakintsu
denak eskerrago lioke» (E. E., 1927, 247 orr.).
L. Mitxelena'k: «Aukerakoa zan Agirre novelarako: begibelarri-sudur erneak zituen eta sumatzen zuena adierazteko esku arin ta zeatza. Or dauzka orrialde orietan, egia dan ala ez
bere begiz ikusi nai lukeanak, Arranondo'ko kale mear, oker,
aldapatsuak, itsasoaren (eta itsas-gizonen) zalapartak eta bazter
guztietatik darion arrai-usaia. Eztut onenbestez esan nai Agirre'k etzuela barrena begiratzen. Gizonaren biotzeko izkutuen
berri ere bazekien —etzuen lanbide txarra orretarako—, baiñan
Pereda eta Rochelt'en gisa, sortzen zituen gizakiek etzuten gaurko noveletan ageri diran zenbaitek adiña azpil, biurgune ta zoko
ilun» (Egan, 1954, 42 orr.).
A. Villasante'k: «Azken bolara ontan Garoa maxiatzea moda
bezala biurtu da. Alako erromantiko kutsua artzen omen zaio.
Nobela ortako lagun batzuei errealismu gutxitxo aurkitzen zaiela. Idaztankera bera eta gauzak adierazteko moldea, astuntxoa,
gaur maite dugun baiño patxada geiagorekin kontatua... Bai.
Urteak ez dira alperrik joaten. Gaurko gizaldia eta ordukoa ere
ez dira berberak. Gustoak eta modak eta bizikera bera ere izugarri aldatu dira. Gaur -gauzak motx eta artez esanak nai izaten
ditugu. Trinko eta labur. Itz berdintsuen ugaritasun hori askotan aspergarri iruditzen zaigu» (Garoa, 1966, itzaurrean, 15
orrialde).
Zertan gera? Garoa ala Kresala obea? J. San Martin'ek
oraintsu: «Aituentzat eta gutxi jakiñarren zentzunez ondo begiratzen dakienentzat, ez dago dudarik Kresala obea dana. Kre66

sala dogu euskeraz egin danik nobelárik onenetakua. Gaia, tartea, pasarteak, bizitasuna, gatza, errealidadea... Zer geiago eskatu geinke nobel bategandik? Indarra dauka, bai nobela bezela ta bai izkuntzaren aldetik. Kresala'n azaltzen dan guztia da
egilleak bizitakua. Bertako Tramana, Kitolis, Brix ta abar, benebenetakuak dira. Garoa, barriz, motela da; bertako pertsonajietan ez dago Kresala'n bezelako egiazkorik. Ezaguna da egilliak
berak bizi ez ebana ipiñi ebala. Ta alperrik emongo yakoz bueltak, beti «pastiche» bat izango da. Agiri-agirian dago Txomin
Agirre'k Kresala bere bizitzaren barruan eroiala, ta Garoa azalez. Kresala'gaz ez dautsa bere denborako nobelagilleeri zorrik.
Arro erakutsi geinkean nobela da (Boga, boga, Ondarroa, 1964,
maiatz- bagilla, aldizkarian).
Gamiz kritikalari argiak, ordea, «Garoa» irakurri ta gero, au
diosku: «Izkuntzea ederra da. Garbizalea. Bere iztegian erdelitzik ez da agertzen beren-beregi izan ezik eta orduan euskaldun okerren jokerea agertzeko. Noizean bein itz barriak asmatzen ditu, eta oneitarik batzuk ez dira errira sartu, esaterako:
«Gaiztotegia» (espetxea), «gizadi» ta «gizarte» inguruko talde
txikiai, «euritakoa» (aterkiñak), «oinzorroak» (zapatak), «sendakiña» (osagillea), «izketartea» (alkar-izketa). Gaur be batzuk
erabilten dituen itz-bikoteak sarri darabiltz: «aitzaki-maitzaki»,
«tipirri-taparra»... «Ez» aurrizkia be ba darabil; «ezbardintasuna» («bardiñeztasuna» be bai), «ezezaguna»... Aditz-joko asmatuak noizean bein agiri dira: «badantzute»... Izlari guztiak
ez darabille izkuntza bardiña. Erri-izkerea agertzen da noizean
bein; bakarrizketa ederrak agertzen dira. Trebea da orretan. Zugatz bategaz alkar-izketa bat be agertzen da. Trebetasun au
gaurkoa dogu. Eta alkar-izketak ugariak eta ederrak, zorrotzak
eta ondo ebagiak dira... Eleberriaren barruan bertsoak be agertzen dira. Joskerea «Kresala»-n baiño obea da, an utsen batzuk
agertzen ba'dira, emen bat be ez... «Kresala» baiño asko obeto
josita dago eleberri au, aria obeto eroana da. Baiña onetan be
ba ditu, neure ustez, obetu legikezan gauzak»...
67

Onela amaitzen du, aldia, notingintza, tokia, zeazketak, gogaketak eta eritxiak, Txomin Agirre'k «Garoa»-ren orrialdeetan
ereinak noski, aztertu ondoren: «Zer esan eleberri oneri buruz?
Eleberri ederra ta bere «Kresala» baiño askoz obea dala. Geiago, munduko eleberri onenen artean, lenengoetariko ez ba'da be,
mailla on baten jarri bearrekoa dala. Eleberri onegaz, gaur artean beintzat, gure eleberrigintzak gaiña lortu dau. Liburu eder
au erderatzea ez litzake txarto izango, eta beste eleberri ospetsu
asko baiño goragoko maillan agertuko leiteke elerti edo literaturaren kondairan» (Agur, 1973, 106 zenbakia, 8 orr.).
Esanak esan, entzun berriz ere A. Villasante'ri: «Joan-mendeko azken urteetan, eta gure onen asieran, zerbait berri nabari
da gure literaturan. Pizkundea deritzaion abiadura aundi hori
orduan asi zan. Aro berri bat, muga berri bat. Muga ortaz andiko eta emengo euskal idazleek alako lelze batek bereizten eta
bitaratzen ditu. Gure Txomin Agirre, aro berriko idazleen artean sartu bearra dago, zalantza gabe. Eta aro berriko idazleen
artean garaienetakoa dugu, garaiena ezpada. Or gelditu dira
aren liburuak aro berrien bandera bezala» (Garoa, 1966, itzaurrean, 3 orr.).
(Ikus P. Lhande, RIEV, XI, 148-160; Itzaldiak, Donosti, 1923, 97
orr.; R. M. Azkue, Itzaldiak, 1923, 67 orr.; K. Etxegarai, Itzaldiak,
1923, 81 orr.; G. Manterola, Yakintza, 1934, 323 orr.; S. Onaindia,
Ondarrak, Bilbao, 1964; I. Omaetxebarria, Euskera, 252 orr.; L. Mitxelena, HLV, 156 orr.; L. Villasante, HLV, 318 orr.; G. Muxika,
«Euzkadi», 1920-1-28; «Euskal Esnalea», 1920, 17 orr.; J. Etchepare.
«Gure Herria», 1922, 442, 631, 680 orr.; K. Iturria, «Garoa», 1956,
itzaurrea; S. Onaindia, «Kresala», 1954, Aurkez; G. Garriga, Bol.
Amer. E. V. 1951, 187 orr.; Boga, boga, Ondarroa, 1964; K. Etxenagusia, Euskal Idazleen Lorategia, 179 orr.; Mikel Zarate, Bizkaiko
Euskal Idazleak, 1970, 122 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 246 orr.;
A. Zubikarai, La Gran Enciclopedia Vasca, IV, 529 orr.).

68

11.—R. M. AZKUE ETA ABERASTURI (1864-1951)
Gogoa ematekoak dira gure mendi-buruak: Orhi, Aralar,
Aizkorri Gorbea... Laurotatik jasekoena, baiña, niretako beintzat, Gorbea dugu; beronen erpin-gaiñetik ageri bait zaizkigu
Bizkai, Gipuzkoa, Naparru, Araba, Burgos eta Santander eskualdeak, zoragarri oso. Olaxe, Gorbea'ren eduko agertzen zaigu Azkue zana ere euskal literatura zelaian.
Lekeitio, len arrantzale kabi bero ta gaur udatiarren atseden
txoko lilluragarri. Ementxe, onetan jaioa dugu Resurrekzion Maria Azkue, 1864-8-25'an. Lekeitiarra zan bere aita
ere, Eusebio Maria, euskal olerkari bere bizikoa; Mundaka'koa
zan, ordea, bere ama Karmen, euskal lanetan semeari ainbat lagundu ziona. Nautika ikasi zuen iru urtetan, Lekeitio'n bertan;
gero, bi urtez, batxiller ikasketak osotu zitun Bilbao'ko ikasgu
edo Institutoan. Gaztetatik sumatu zuen eliz-deiari erantzuki,
Gazteiz'en ikasi zuen Teolojia (1881-1885), ondoren Salamanka'n osaturik Idazteun, Patrologi ta Eliz-eskubidezko ikasteak,
1885-1888 bitartean. Azken urte onetan apaiztu zan eta bere
jaioterrian esan zuen meza berria. Andik iru urtera, Salamanka'n bertan, Irakasle (Doctor) titulua lortu zuen Teolojian.
NOR ZAN.—Eder zaigun gizaseme bat azal ta barru
noiakoa dan jakin nai izaten dugu. Noiakoa ote genduan, ba, Azkue soin ta gogoz? Ondo-ondotik ezagutu
zuen N. Oleaga'k onela diosku; «Andia luzez, zabala,
lerdena, sendoa, mardoa, txairoa, azal margo gorrizkaduna, osasuntsua zan Azkuenik ezagutu nebanean eta beragaz autu ta artu-emonetan asi nintzanean». Eta gogo izakeraz?
Oleaga'k: «Adimen argia, bizia, zolia zan berea. Edozein gai
zala, laster eta sakon aztertuten eban eta gunera eltzen zan,
atzenengo ondorenak atararik». Oroimen arrigarriaren jabe zan,
eta naimen sendoarena. «Setatsua bai, baña ez setatia; eztabai69

dako gaia ganoraz ta egoki azaltzen yakonean, bekian bere burua makurtuten eta bere autu-lagunen aburura menderatzen».
Baita iñoiz esan da arroa zala ere; baiña Oleaga'k onela: «Norbaitzuk, bere soin andi-zerden-zabala ikusirik, arroa ete zanen
susmoz egon zitekezan; baña etzan olakorik; bestela, oso apala
ta leuna zan» (Euskera, 1957, 8-9 orr.).
1897'an, Bilbao'n, Jardines kalean euskerazko eskola irasi
zuen; berton zeuzkan gaiñera euskal antzoki bat eta berak sortu ta zuzentzen zuen Euskalzale (1897-98-99) asterokoaren lantokiak. Berak eta E. Bustintzak, ementxe atera zuten baita Ibaizabal (1902-03) ere. Onez gaiñ, lan eta lan zebillen aldikada ontan, euskal-erdal, prantses Iztegian buru-belarri sartuta batez
ere: 1903'an Tours'era aldatu zan ango Mame etxeak Iztegi
nagusia atera zezan.
Bere teatru-taldeari euskal zaletasuna bizkortzeko ta, eresantzerki (zarzuela) txikiak atontzen asi zan, Sasi-eskola, Vizcaytik Bizkaira ta onakoak. Baiña armoniarik etzekialako, bere
adiskideak eraginda ortan jarri zitzaigun; Bilbao'ko Kontserbatorioan ikasi zuen lenengo Jose Saintz Basabe'rekin, Paris'en,
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Euskal Literature II - 05
  • Parts
  • Euskal Literature II - 01
    Total number of words is 3731
    Total number of unique words is 1941
    27.8 of words are in the 2000 most common words
    40.3 of words are in the 5000 most common words
    47.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 02
    Total number of words is 3749
    Total number of unique words is 2073
    29.7 of words are in the 2000 most common words
    42.1 of words are in the 5000 most common words
    48.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 03
    Total number of words is 3741
    Total number of unique words is 2116
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    47.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 04
    Total number of words is 3745
    Total number of unique words is 1970
    30.4 of words are in the 2000 most common words
    43.5 of words are in the 5000 most common words
    51.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 05
    Total number of words is 3789
    Total number of unique words is 1990
    28.9 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    48.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 06
    Total number of words is 3756
    Total number of unique words is 1966
    29.3 of words are in the 2000 most common words
    41.9 of words are in the 5000 most common words
    49.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 07
    Total number of words is 3856
    Total number of unique words is 2082
    29.4 of words are in the 2000 most common words
    41.6 of words are in the 5000 most common words
    48.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 08
    Total number of words is 3748
    Total number of unique words is 2091
    27.3 of words are in the 2000 most common words
    39.4 of words are in the 5000 most common words
    47.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 09
    Total number of words is 3699
    Total number of unique words is 2050
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    42.0 of words are in the 5000 most common words
    48.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 10
    Total number of words is 3742
    Total number of unique words is 2199
    27.3 of words are in the 2000 most common words
    39.2 of words are in the 5000 most common words
    45.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 11
    Total number of words is 3597
    Total number of unique words is 1962
    26.7 of words are in the 2000 most common words
    36.7 of words are in the 5000 most common words
    43.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 12
    Total number of words is 3714
    Total number of unique words is 1887
    29.0 of words are in the 2000 most common words
    42.1 of words are in the 5000 most common words
    49.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 13
    Total number of words is 3730
    Total number of unique words is 1995
    30.4 of words are in the 2000 most common words
    43.4 of words are in the 5000 most common words
    50.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 14
    Total number of words is 3644
    Total number of unique words is 1871
    30.9 of words are in the 2000 most common words
    42.1 of words are in the 5000 most common words
    49.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 15
    Total number of words is 3677
    Total number of unique words is 1997
    29.5 of words are in the 2000 most common words
    41.3 of words are in the 5000 most common words
    49.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 16
    Total number of words is 3714
    Total number of unique words is 1988
    29.5 of words are in the 2000 most common words
    42.8 of words are in the 5000 most common words
    49.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 17
    Total number of words is 3731
    Total number of unique words is 2002
    30.4 of words are in the 2000 most common words
    44.3 of words are in the 5000 most common words
    51.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 18
    Total number of words is 3573
    Total number of unique words is 1900
    30.5 of words are in the 2000 most common words
    43.1 of words are in the 5000 most common words
    50.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 19
    Total number of words is 3643
    Total number of unique words is 2085
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    41.5 of words are in the 5000 most common words
    48.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 20
    Total number of words is 3720
    Total number of unique words is 2078
    32.0 of words are in the 2000 most common words
    44.6 of words are in the 5000 most common words
    51.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 21
    Total number of words is 3717
    Total number of unique words is 2015
    31.0 of words are in the 2000 most common words
    43.6 of words are in the 5000 most common words
    49.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 22
    Total number of words is 3560
    Total number of unique words is 1977
    30.7 of words are in the 2000 most common words
    42.1 of words are in the 5000 most common words
    48.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 23
    Total number of words is 3740
    Total number of unique words is 2007
    30.1 of words are in the 2000 most common words
    43.1 of words are in the 5000 most common words
    50.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 24
    Total number of words is 3765
    Total number of unique words is 2063
    31.1 of words are in the 2000 most common words
    43.2 of words are in the 5000 most common words
    50.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 25
    Total number of words is 1598
    Total number of unique words is 1041
    27.7 of words are in the 2000 most common words
    37.1 of words are in the 5000 most common words
    42.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.