🕙 29-minute read

Euskal Literature II - 03

Total number of words is 3741
Total number of unique words is 2116
28.8 of words are in the 2000 most common words
41.0 of words are in the 5000 most common words
47.4 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  Etxenagusia, Euskal Idazleen Lorategia, 1969, 152 orr.; M. Zacate,
  Bizkaiko euskal idazleak, 1970, 118 orr.; Auñamendi, II, 179 orr.).
  
  3.—SIMON ANJEL ERKIAGA TA GARATEA
  (1843-1922)
  Luzaro ibillia naiz euskal idazle onen bizitz-xeetasun billa.
  Azkue zanaren Euskalzale-n idazten zuen, eta naikoa ondo; Azkue beronek bere Iztegi nagusian aitatzen digu, «Erkiaga, Izpaster'ko nekazari» esanik (XI). Besterik ezer ere ez. Baiña
  gizonak nai duena lortu egin bear du. Ta jo nuen berri-billa
  gaur Izpaster'ko txaunburu dan Jose Maria Amutxategi, ango
  eleizako artxibuaren ardurea duenarengana, ta ark bialdu dit
  gura nuena. Millesker! Zergatik idazten dut au? Beste ainbatek, nik idatzi arren, erantzun ez egin didatelako: parkatu, baiña
  mingarri da.
  Simon A. Erkiaga Izpaster'ko semea dugu, beraz. An jaio
  zan 1843-10-8'an, arratsaldeko ordu bietan. Bere gurasoak:
  Juan Antonio ta Maria Sorkunde, izpastertarrak. Dolabeko baserrian bizi izan zan beti; Izpaster'ko alaba Maria Iñazia Gandiaga'rekin ezkondua. Baserritarra. Eleizakoak artuta, 1922-129'an, arratsaldeko ordu bi ta erdietan il zan.
  EUSKAL IDAZLE.—Takean potean esan oi dugu baserritar
  garbiakandik ikasi bear dugula euskeraz itz-egin eta idazten.
  Eta beurok idazkortza artu ta papera zirriborrotzen digutenean?
  Orrela egin zuen ipaztar nekazari Erkiaga'k. Azkue jauna ain
  40
  
  bat bidar urreratu zitzaion bere ezpaiñetatik euskal urre-pitxiak
  jaso gura-ta. Beste batzuetan idatzi eragiten zion, «Euskalzale»tik atera dezakegunez.
  Ona zer idatzi zuen Erkiaga'k «Euskalzale» albistarian.
  1897: Eskutitz eder hat, 85; Gomutagarriak, 291, ta Gurasoen
  soñekoak, 390. 1898: Zoro jantziak, 162; Batzaillen Banatzaillak, 270, 298 eta 319. 1899: Zaar baten esangurak, 198; Eleizako egoerea gaur egunean, 364.
  Mintzatzen ez-ezik, idazteko aiñean ere ongi zekien euskeraz. Eta argitara eman zituen lan auek, egoki biribilduta dagoz
  bai mamiñez bai azalez. Bere baserri-inguruan ikasiaz gaiñ, irakurri egiten zuen itxuraz, eta gogotik irakurri ere berezko etorriari lagunduaz. Ona «Zaar baten esangurak» deritzanetik zatitxo bat ao-goxogarri bezela:
  «Entzun daioguzan, ba, zaar bati bere esangurak,.. Amaitu
  iat nire gorputzaren aldetik euki dodan izate guztia. Badaroat
  zelanbait eskua burura, ta eztot billatuten ulerik, azal-tximurtu
  ta azur utsa baiño. Bakat esku ori neure arpegi, lenago bere
  edertasunagaiti ainbestek begiratuten eutsanera, eta eztago berton, azal-ikoldu ta ormaza utsak baiño: gizonaren edergarri
  launak emoniko bizarrak eurak be, alde dabe; bakarrik billatuten ditut euretati geldua lez indarkatuta dagozan zarama zuritu
  batzuk. Gogoratuten baiataz onetan, arako nire agin sendo,
  arriak txikituko zituenak, neure ortz eder, ezpan ta aoaren iantzigarriak, eztago euretatik kondo gogaikarriren bat ezpada: ta
  sartuten badot ogi ainkaren bat aoan, an darabilt ezin bigundurik ordu betean, begira dagoan bati begitanduteko beti iaten
  nagoala, edo zoratu ete iatan, ardi zarrak ausnar lez, beti alan
  ekiteko. Surra iarri iat okotza ioten; eriona beragaz dau geienean. Begiak eztakuste ezer; gauzarik andienak begitanduten
  iataz, lanbro artean dagozan gauza txiki ezin ikusi batzuk. Belarriak eztantzue ezer, eurenezko durundi iñoz amaituten eztan
  41
  
  bat baiño. Neure adiña edo adimena illundu da guztia; gogoratu
  gura badot leenago iragoriko iazoeraren bat, ezin dot bear dan
  argitasunagaz billatu, ez ausnartu.
  «Burua ta buruko gauzak orren ezereztu baiataz, zetan ete da
  andi berako gorputz zati au? Ai!, eztago oneen ganean zer-esan
  andirik: bakarrik esan neike, aga zar igartu bat lez gelditu iatala, ez iagiteko, ez ibilteko, eta ez ezetako: asten banaz ibilli gurarik oinkada bat edo beste egin gurarik, ez dauste aldendu gura neure oiñ biak alkargandik; batak aurrera gura badau, besteak eztautso iarraitu nai, ta biak daukadaz alkarri iratsita lez:
  alperrik dira niretzat esku-makilla ta sendagarri guztiak, eztago
  nire agazar au barriraztu leikean egur eringo edo muetarik lurbira guztian; alperrik osagillarik iakintsuenak dendatuko litzatez niretzako osagarriak billatuten». (Euskalzale, 1899, 198
  orrialde).
  Onelaxe darrai, ganoraz oso, zarraren urdailla nola, bere
  itzak nolakoak diran, arima aldetiko samintasunak eta abar, esaera ederrez jantzita, adierazirik. Lan bikaiña edozein antolojirako ere. Bir-aldatu dugun zati ontan bakarrik, nolako itzak:
  «Geldu», «zarama», «ikoldu», «kondo», «iratsi», «eringo»,
  «dendatu» ta besteak. Joskera ona darabil beti.
  4.—EMILIANO ARRIAGA (1844-1919)
  Bilbo'ko seme izan zan Juan Krisostomo Arriaga (Bilbao,
  1806-Paris, 1826) musikalari otsaundikoaren illoba. Idazle ta
  musikalari. Bilbao'n jaio zan 1844-2-4'an, eta Araba'ko Zuazo'n itzali zitzaigun 1919-8-19'an.
  Sal-erosketari eman bere burua, baiña aldi berean, Bilbao'ko gauza zarrak maite zitulako, auek, musikulari ta idazle
  bezela, goretsi ta ospatu nai izan zitun. Berau izan zan Bilbao'ko «Filarmónica» alkarte ta «Centro Vasco»-ko lenengo
  zuzendari. Egia esateko, bere sorterriakiko maitasunak aundi42
  
  tzen du Arriaga; onek eraman zuen bere denboran osotu ziran
  eginkizunik garaienetara ez-ezik, baita Bizkaiko uriburua idazlan eta liburu atsegingarrietan aupatzera ere. Zekusan zerak
  alderdi egokitik begiratzen zekian ezkeroz, ezker-eskoi zeukanetik jasotako guztia txit eskertsu adierazi oi zuen bere lanetan.
  Bibolin jotzaille azkarra gendun. Eta musika idazle trebe.
  Musika-gaitasuna erakutsi zigun lan auetan: 1) Chimberiana,
  erri kantuz osoturiko lan bikaiña, Bilbao'ko Udal-Eres-Batzak
  1918'an lenengoz joa; 2) Bilbainescas, pianurako suite bat, erriabestialdn oretua; 3) El amanecer en Deusto, eres-poema; 4)
  Ave Maria, abots askoz kantatzeko; eta beste lan txikiagoak, batzuk oraindik argitaratu gaberik.
  Idazle zan aldetik, euskeraz etzuen ezer idatzi; baiña
  1909'an ereserki bat osotu zuen, Begoña'ko Amaren omenez,
  Arana-Goiri'ren letra ta izkiaz. Ainbat erdel lan argitaratu zitun, ordea, Euzkadi» aldizkariaren orrietan batez ere. Bereak
  ditu gero liburuok: 1) La Romanesca; 2) Léxico del bilbaino
  neto (1896); 3) Vuelos cortos; 4) Txiplis-txaplas (1899); 5)
  Revoladas (1920); 6) La pastelería (1908); 7) Teoría del violín; 8) Lekobide, euzko elesld eresidun asele irukotxa, Aita Imanol Arriandiaga'k euskeraz ipiñi ziona (Bilbao, 1918, bigarren
  ateraldia); 74 urte zituela argitaratu zuen euskal opera onen
  liburuxka.
  (Ikus Euskalerriaren Alde, 1919, IX urtea, 320 orr.; Hermes, 1919,
  III, 415 orr.); Auñamendi, Literatura, II, 245 orr.; Jon Bilbao, Eusko
  Bibliografía, I, 317 orr.).
  
  5.—JERONIMO GARAGOITIA AGIRRE (1846-1921)
  Ona dandatik dandara, ortzi zabalean izar arrigarri antzera,
  agertu oi diranetariko bat. Nik ez nuen ezagutu: Aita Jeronimo
  karmeldarra ilda amairu egunera (1921-12-4'an) etorri nintzan
  ni Larrea'ko lekaretxe jaiki ontara praille ikasketak asteko as43
  
  motan. Aren oroiz tutulu-putulu aurkitu nuen bazter ontako
  aizea; aundia bait zan soin-arima. Norbere errian ez omen da
  igarle izaterik; Aita Jeronimo, orraitio, zornotzarra izanda ere,
  emengo eskualde guztietan aintzakotzat eukia izan zan.
  Zornotza-Amorebieta'n jaio zan 1846-9-30'an, eta kistar
  egutegiak Jeronimo deuna oroitzen duen egunean, ain zuzen.
  Markiña'n artu zuen karmeldar abitua, 1869-11-23'an, eta elizkarrera egiñik, 1872'an meza ematera iritxi zan. Gizon argia ta
  zurra zanez, Markiña'n, Larrea'n, Avila'n eta Alba de Tormes'en etxeko nagusitza bere bear izan zuen; gero, Aita Nagusiaren
  Aolkulari izan zitzaizun Erroma'n, eta Mixioen arduradun.
  Ementxe, Larra'ko komentu ontan itzali zan 1921-ll-2ran.
  IZLARI TREBE.—Atzerri aldetik luze xamar bizitza eraman
  zuen arren, ondo zekien euskeraz eta Garizuman eta Garizumatik kanpora, Kristo'ren erreiñua zabaltzen ibilli oi zitzaizun aspertu gabe. Kastilla'n bizita ere, Aita Ozerin Etxebarria, Dima'ko semea, lagun zuela, maiz etortzen zan euskal errira. Iturri
  garden antzera, etorri ugaria zuen, eta eskabide asko zetorkion
  or-emendik; bera, ordea, naiz errietara naiz jazoera aundiko
  deietara joateko beti zegoen gertu ta prest; zala Begoña'ko Amaren koroatzea (1900-9-8'an), zala Balentin Berriotxoa Zorundunaren ezurrak bere jaioterri Elorrio'ra aldatzea, berak zuzendu
  bear zuen olakoetan Kristo'ren itza. Makiña bat itzaldi egiña
  dugu! Bai ederrak ona ta pakea, aldarrikatzen dituztenen oiñak!
  Emen duzu nolako izlaria zendun argi adierazten dizun erakuskai bat. Beiñola Markiña'ko prailletxean amar eguneko mixioa eman zan, 1897-10-17'an asita. Izlariak: Aita karmeldar
  auek izan ziran: Jeronimo, Ijinio, Jerman eta Jazinto; laurok
  izlari onak, erriz erri asko ibillitakoak. Mixio onen berri ta albistea orduan Barinaga'n arimazai zegoen Maguregi jaunak ematen zuen Bilbao'n Azkue'k zuzentzen zuen Euskalzale asterokoan. «Aldraka joaten giñean —dio— alde guztietatik egunean
  baiño egunean euren berba santua entzuteko gurari ta egarri
  andiagoaz, bada ikusten zan elizea bete-bete artu eziñalan».
  
  44
  
  Eta Aita Jeronimo izlari ernearen goralpena onela dagi:
  «Onen ezaugarria (beste askoren artean), boskarren arratsaldean,
  parkaziñoeko berbaldiaren gueneruntz entzun ziran negar-zizpuru zoliak, ulua ta zotin andiak, tantaka jausten zirean malko
  samiñ ta goriak eta ikusi zirean betinguru gorrituak. Eta zelan
  ez, edo nork, ez eban egingo Aita Jeronimoren eztarri-ots ta dei
  ikaragarriak eta berba itzaltsuak entzun ezkero? Belarriak zarratu eta biotza arri eta atxak baiño gogorrago eginda eukazanen bat izan bearko eban» (Euskalzale, 1897, 371 orr.).
  Libururik ez zigun utzi, argitara emanik beintzat. Bai, ordea, sermoe pillo galanta. Gure liburutegietako arasetan elizitzaldiakin osoturiko esku idatzi mordoak daude, oraindik sailkatu ta zenbatu gabe, batzuk izlariak berak bere kasa atera ta
  idatziak, beste batzuk iñork eskuz idatziak; orixegatik, ez duzu
  askotan errez norenak diran jakiten. Askotxo dira A. Jeronimo'renak. Garai artako sermoiak sarri ordu betekoak izan oi
  ziran, buruz ikasita esaten ziranak. Labur; XIX'garren gizaldi
  azkenetako izlarien sermoe asko dituzu or-emen; baita A. Jeronimo'k utziak ere, baiña sailkatu barik. Lan au norbaitek bere
  bizkar-gaiñ artuko ba'lu, nolako mesedea egingo lukean!
  
  AITA JUAN ANTONINO URIBIARTE BISTEGI
  (1860-1949)
  «Arratia'n —diosku Atxiki'k— erritxo bat dozu. Goitik bera
  Dima'k eta Orozko'k iruntsi bear dabela dirudi; aurrez-aur ta
  atzez-atze or dabiz Zeanuri ta Arteaga zearka-zearka sartu bearrean. Ona emen erri onen izena: Areatza-Billaro. Erritxo ontako auzune Uribiarte'n jaio zan Aita Juan Antonino» (Karmen'go Amaren Egutegia, 1952, 115 orr.). Ementxe munduratu zan, ba, 1860-5-9'an.
  45
  
  BIZITZ-APURRAK.—Ur zitun bere jaiotetxetik erriko eliza ta
  prantziskotar mojatxoen komentua, ta aietako elizkizun eta kanpai-otsak eraginda edo, goi-deiaren zurrumurrua somatu zuen
  bere barnean; ala ere, gerokoaz asko arduratu barik, etxe-lanetan ziarduen maratz. Gudaritza ere Madrid'en bete zuen; gazterik geienentzat arriskutsuak izan oi dira urteok, baiña gure
  mutilla griña batek jota zebillen orduan ere ta munduak etzion
  ezer esaten. Eta egiteko ura bukatu ordukoxe Gazteiz'ko apaizgaien Ikastetxera joan zitzaigun. Langille bizkor ta ikasle alai
  dabil bertan. Ikastaro bitartean, opor-aldietan batez ere, an eta
  emen etxeko arazoetan trebe ta azkar agiri da goiz ta arrats.
  Gazteiz'ko Pierola jaun gotzaiñak jaupari egin zuen, 18904-5'an. Bertatik Olarte-Orozko'ko parroku izentatu zuten: Tomas Aperribai apaiz jauna zuen abade-lagun. Zoli zebillen beti
  eliz-gauzetan; neska-mutillak maite zituen eta auek bide onetik
  erabiltzeko benetan saiatzen zan. Laztan zuen Karmen'go Ama,
  ta bere eliztarrai onen eskapularioa ezarteko baimena Erromatik lortu zuen beretzat. Geroago, Billaro'ko apaiz-lagun izentatua izan zan, baiña ez urte askotarako; andik laster, ba, Olarte'n
  zeukan apaiz-lagun Tomas Aperribai jaunarekin batera, Karmen'go Amaren jantzia artu zuen Larra'ko komentuan. 18976-10'ra zan.
  Atxiki'k diosku: «Neke, lor ta samintasun galantak igaro ta
  eroan bear izan ebazan bere sendikoak zirala-ta, 37 urtedun
  karmeldar egin zalako». Santander'en egon zan lenengotan, ango euskaldun arrantzale ta itxastarrai mixioak euskeraz emanik.
  1900'an Larrea'ra bialdu zuen orduan Probintzial eta geroago
  Kuba'n Santiago uriko Gongotzai izan zan Balentin Zubizarreta karmeldarrak. Eta arrezkero guztian, il arte, lekaretxe ontan bizi izan zan, «48 urte ta erdi gaberdian jagi ta gazte zarren
  eredu izanik».
  Nik emen ezagutu nuen, baita berarekin bost urte bizi izan
  ere. Eta beste gomutagarri askoren artean auxe dut oraindik:
  gazteai erakutsi naia. Ni, nere praille ikastaroak amaitutakoan,
  46
  
  menpekotasunak ona ekarri nindun, Larra'ko komentu ontara.
  1935-9-8'a zan; udazkena irixtean, beraz. Gaztetan ikasita edo,
  ortu-lanean eta mats-gauzetan batez ere, aitua genduan Aita
  J. Antonino. Udazken artan ni artu ninduen lagun, mats-mordak
  batu ta gero urteberri ostean mats-aienak iñausteko. Gaixo-ikusle arduratsua zan, eta sarri eraman oi ninduan ni ere berarekin.
  Aitak semeakin egiten duena nereldn ere egin nai zuen: berak
  zekiena ta barnean zeramana nik ere jakitea ta osotutzea opa
  zuen dudarik gabe. 1949'ko kandelario egunez il zitzaigun
  ementxe, Eleizearen eta Ordenearen alde ainbat izerdi bota zuen
  komentu ontan.
  IZLARI NEKA-EZIÑA.—Arimazai axolatsu, aitor-entzuteari
  emana, etxezale maratz, «edozetan ekiana ta edozeri ekiten
  eutsona» ez-ezik, izlari zolia ere ba-zan gure A. J. Antonino.
  Amaikatxu itzaldi eder egiña dugu, Bizkai'ko errietan bereziki!
  Galdetu, bai, gure erriari zelakoa zan. Gure komentuko artxibuan aurkitzen da, gaur ere, A. J. Antonino'ren itzaldi-moltzo
  bat. Ona «Karmengo Amaren Berbaldia» deritzanetik zatitxo
  au.
  
  «Gure Jaun eta Jaungoikoak ipiñi dituban itz-berba guztijen
  artian bigun eta gozuena da amaren izena; eztago neke-atsekabe ain andirik gizonen aoan ipinten dabenian amaren izena gitxituten eztanik; eztago iñor bere estura eta larritasunetan izen
  onegana zuzenduten eztanik; «ama» esaten dau semerik gaztienak negarrez, zerbait igaroten dabenian; ta au irakatsi dautsa
  izatiak berak, berba onetan ipiñi deutsan lez bere Egilleak, bere
  neke ta atsekabetan poza. Modu onetan poz eta atsegiñez bete
  ditu Jaungoikoak Adanen seme-alaba guztijak, emonik bere Ama
  euren Amatzat, esan deutsubedan lez —Ecce mater tua—, iñor
  bere geldituten eztala izen gozo onetara joateko eskubide baga.
  «Or daukazube zeuben Ama» dirausku guztijoi».
  (Ikus Atxiki, Karmen'go Amaren Egutegia, 1952, 115 orr.).
  
  47
  
  7.—JUAN JOSE MAGUREGI ZELAIA (1860-1930)
  Mendi-pendizetan badira, baita baratz zokoetan ere, lore
  ixillak, iñork begiturik egin gabe, usaintsu, irazi ta argoi jaiobizi ta zimeltzen diranak. Oietakoa duzu euskal literaturan Maguregi markiñar apaiza: ainbateko idazlea, baiña oraiñarte iñok
  begitu aundirik egin gabe, aldebat utzia.
  Xemein'en jaio zan 1860'garren urtean, Ormetxe deritzaion
  basetxean. Etxe oneko semea zalarik ere, Jainko-deiari erantzunik, apaiz-karrera artu zigun gaztetan; eta, arima-zaintzarako
  bear-bearrezkoak diran ikaskizunak amaitu zitunean, apaiztasuna
  artu zuen gotzaiaren esku-ezartez. 1884'garren urtea zan. Urte
  mordotxoan, gero, Bariñaga'n egon zan ango eliztarrai beren
  gogo premiñetan arduraz lagundurik. Andik urte batzuetara Bolibar'en daukagu, Simon Bolibar, Ego-Amerika'ko errialde askori —Kolonbia, Benezuela, Ekuador, Peru ta Bolibia— askatasuna ekarri zien gizaseme zoliaren aurretikoen erritxo sonatuan. Ementxe il zan 1930-11-27'an, 70 urtekin.
  EUSKALTZALE.—Maite zuen euskera, ta Barinaga'n aurkitzen zala laguntasun ederra eman zion Azkue jaunari, Euskalzale argitaratzean. Lanok argitaratu zitun asteroko artan: 1897'an: Euskalzaleren Artezkari jaunari, 371; Ingiratxu bat, 391;
  Aita besoetako ta ume-besoetakoa, 397. 1898'an: Alperraren
  zoria, 233; Idebatea, 250; Izkirimiriak, 256 eta 424; Ondo
  egiña, 277; Itxasaldetik Irailaren azken-egunetan, 315; Euskalerriko uri bi, 323; Elozkaitik urriaren guenean, 348; Azkenapai bat, 364. Eta 1899'an: Izkirimiriak, 32, 55, 72 eta 96; Guztion kaltegarri, 51; Egurastoki baten, 93; Aste done edo santuko monumentoaren jatorria, 100; Kurutzetakoen jatorria, 102;
  Txakur-katuen sumoa, 110; Ikaskizun eder bat, 134; Baserri
  lanen irudipean bardinkizun bat, 148; Ustezko lagun osoak eta
  lagun erdi benetakoa, 163; Basoen onerako, 191; Ikaskizuntxu
  48
  
  bat, 271; Eskutitz-erantzukida «bere modukoa», 279; Berarizko
  senitaldea, 280; Asto igarlea, 368; Burutsua ta buru-eritxia,
  375; Artzaiñen ikustaldia, 402.
  , - ••.,...• . ;.,
  Geroztik ez zuen bide zer aundirik idatzi. Aiurriz bestelakoak gara geienik, seta berdiñeko bi aurkitzea zail izateraiño izan
  ere. Xemeindarra lotsati zan, itxura danez; lanak argitaratzekoan, beinik bein, gutxitan erabilli zuen bere abizena, deitura;
  izen-ordeak, berriz, txit ugari: «Txintxorta», «Egi-zale», «Baserri», «Txipristin», «Anton Berezi», «Txolintxu», «Txikia»,
  «Txistular». Azkue zanak, iru urietan atera zuen Euskalzale asterokoan aurkibidea jartean, ondo zekien nor ixiltzen zan ezizen guztion azpian eta J. J. Maguregi ezarri zizkien.
  Denbora aietako joerari atxikia, begiko zitzaizkion garbizaleen lanak, eta berak idazten zuenean beti zebilkigun arduraz
  nola adierazi zezakean taiu oneko euskeraz erriak naiz liburuak
  arrotz-kutsuz zerabilzkien itzak eta esaerak. Ba-ditu Larramendi'k bere Iztegian dakazkin itzak, «Dierondea» (republika), «jakinde» ta beste, esaterako. Geroago, baita, erakutsi zitun AranaGoiri'ren eskolakoenak ere, «bazkide» ta antzekoak.
  EUSKAL LIBURURIK?—Etzuen libururik argitaratu. Ta zer?
  Liburu mardulak atera bear ote idazle izateko? Arrotz izkuntzetan ba-dira bertso mordoxka ondu zuelako, olerkarien Parnasoan gorenengo daudenak; Donibane Gurutzeko ta Teresa Deuna, adibidez, gaztelar poesi-landan goi-goi daudenik ezin dezakegu ezpaian jarri. Xemeindarraren idazlan osoakaz, ortara jo
  ezkero, liburu bikaiña, elerti-bitxiz josia, osotu genezake. Gaur
  ez dugu nai irakurteko luzerik, ez dugu astirik, eta gaiñera, astoaren arima bezela gaiñik-gaiñ iñun geratu gabe ibilten oitu
  gara. Maguregi'k, ia beti, lan motzak eskeintzen dizkigu. Aren
  idazkortza, ordea, bai lan jatorretan bai itzulpenetan, beti igitzen zaigu bizkor-bizkor; amaren magalean ikasitako euskeraz
  ari da, izkera mamitsu ta jario aundikoan, jakiña.
  
  49
  
  Gai askori ikutu zion idazterakoan: ipuiak, ele-meleak, baserri lanak, euskal itzak, bidez-bidezko gertakizunak. Au da:
  Kirikiño zanaren pareko, ezker-eskuma ta aurre-atze zer ikusi,
  uraxe artzen zuen idazgai. Bi itzetan esanik, ikusle ta idazle izan
  zitzaigun J. J. Maguregi. Bertsolari ere, bai; orrela agertzen da
  noizik noizera bere lantxoetan, tartean naiz amaieran, bertso bipil batzuk jarririk.
  Aintziñako gauzetaz ere ba-zuen axolarik. Ona Idebatea deritzan lanari ipiñi zion oarra: «Liño-arazo guztia, esaterako, aztu ta galdu da zorigaiztoan; aspaldion soiñ-gei dana dendako
  miesea. Bestelakoak zirean lengo euskaldunen amulo ta kirruzko
  praka-alkondara, atorra-samatilla-sakota, da amatal zuriak, batez
  be lexibatik arako ereiñotz usaiñezko garbi-garbiak».
  Irakur, ao-goxogarri, Basoen onerako deritzan artikulua osorik.
  «Lurra asi da —didaz— gogait egiten emoteaz zugatz mardo eta alor edo frutu ugariak lenengo gizaldietan legez. Zergaitik? Kendu ta kendu eta gitxi emon ezkero, gozagatu, ligortu
  eta indakatuta geldituten da lurra be, azala ta zanak uts-utsik
  dituala beste edozein gauza legez. Mardoak eta ikaragarriak asten zirean leen zugatzak ta bizi luzedunak, orain erkiñak ta txikiak ta bizi laburdunak. Gaztaiñariak geixoa dabillela, bestelakoak lurraren indarrik ezaz bertan bera, ez il, ez bizi, taiu txarrean dagozala. Zer izango litzake egoera orretatik basoak aterateko gauzarik onen bat? Esan bagarik eztakigu; erantzungo
  dozue.
  Ba, Anton-en eretxian, orain-arte joan direan urtetan aztuten itxi yakon lankira barriro jarritea. Aspaldion baserritarrak
  basoetan kodaiña ebalten dabe sarriago, arpegia baizen garbi basoa isten dabela ongarri guztiak kenduta, ta atxurra gitxi-gitxitan da geienak bein bere ez. Orregaitik basoak eztabe edaten
  neguan bear daben beste ur, eta zugatzak eta landarak ezin
  euki, euki bear leukeen indarra; zerren batetik urik artu ez, da
  bestetik atxurtuten eztan basoari, etxako ustelduten gaiñeko lu50
  
  rra, ta bai giñarra ta saskarreriak basoa ligortuten dabenak agertu ugari. Auxe dala uste dot ba, basoak onduteko biderik onena,
  neguan al dan geien atxurtutea.
  Baserritarrak: beste zaletasun batzui itxita baso-atxurriai jarraituten badeutsazue, urte gitxien barruan gaur baiño itxura
  obakoak ikusiko dozuez» (Euskalzale, 1899, 191 orr.).
  ITXORKUNETAN ERE BAI?—Sartu zitzaigun onetan ere. Ona
  bikor bat: «Tripea —dio— ez uste izan erderazkoa danik, ezpada euskera garbia, «esan gura dau Titi-pea». Izan leiteke erdaldunak euskeratik arturikoa beste asko lez izatea. Edonok daki sabela vientre, urdailla estómago dana; baita erderaz titi esaten eztana be, begaz Titipea (tripea) euskerazkoa da» (Euskalzale, 1898, 250 orr.).
  
  Ez da errazoi txarra! Batzui, ala ere, irriparrea loratu zale
  ezpain-ertzean, arrimenari amor emanik noski. Jakin bezate onakoak beste au ere: Euskeralariak, etxekoak baiño atzerritarrak
  geiago, beste ainbeste egin digutela euskerak onako ta alako
  itzak erbesteko izkuntzetatik artuak ditula esatean. Astarloa'k
  eta Maguregi'k funtsik ezpadute, beste oietakoak are gutxiago
  dutela oraindiokarren. Ez dezakegu jakin, ezta urrik eman ere,
  itz askotan beintzat, zein dan emaille ta zein artzaille. Erdi aldean gaudela, griña txar gabe gauzak ikusten ditunari errez datorkio irriparra ezpain-ertzera, olako jakintsuak ere euskal itzai
  buruz nolako arrazoiak jarten dituzten nabaitzean.
  LANGILLE ON.—Azkue zanari poliki lagundu ziola esan dut,
  eta olaxe duzu. Lekeitiarrak bere Iztegi nagusia (1905-06) argitara zuenean, oneri jarri zion sarreran, nork lagundu zion
  aitzen emanez, onela dio: «Or-emen egotaldiak egin ostean,
  BN'ko Erronkari ta Saraitzu'ko izkelkiak sakondu nairik, Otxagabia'n egin nuen aldikada laburra. Iru batzar berri egin-azi nitun gero: bat Bilbao'n, lau euskaltzalek —baztandar apaiz Go
  51
  
  rosurreta'k, Maguregi markiñar apaizak, Izpaster'ko lugin Erkiaga'k eta Arrasate'ko artzain Iturbe'k— osotuta...» Maguregi
  ez genduan, ba, edozein.
  Onezaz gaiñera ba-du Azkue'k beste zerbait ere markiñarraren buruzkoa. Beiñola, Leiden Unibertsitateko William Rollo euskaltzaleak The basque dialect of Mar quina argitara zuen;
  liburu au antolatzeko, bi udatan beiñik bein, mendi tarte artako
  izkelgiaren berezitasunak J. J. Maguregi ta J,uan Barkin markiñarrarekin ikasi ta aztertu zizkigun. Azkue'k RIEV aldizkarian
  eman zuen olandar jakintsuak mamitutako liburuaren iritzia, sei
  orrialde luzetan eman ere. Eder izan zitzaion ipar-aldekoaren
  lana. Eta biak goratzen ditu, lanaren egillea ta egillearen irakaslea; egUeagatik «guztiz pozik irakurri dut lana» dio ta irakasleagatik «zorionik beroenak damazkiot Barinaga'ko apaiz jaunari The basque diálect of Marquina idatzi duenaren neurriko
  ikaslea atera duelako» (RIEV, 1925, XVI, 563 orr.). Wm. Rollo'k erantzun zion Azkue'ri (RIEV, 1926, XVII, 620 orr.).
  (Ikus Arteaga'tar Lon'ek, 1973-10-12'an, bidali zizkidan oarrak).
  
  8.—AITA JUAN BIZENTE ZENGOTITA-BENGOA
  (1862-1943)
  Izen aundiko karmeldarra. Eguzki aldetik Oiz oiñean dagon
  Berriz erritxoan munduratu zan 1862-7-19'an. Bere gurasoak:
  Frantzisko Zengotita-Bengoa ta Petra Lasuen Besoitagoena,
  biok berriztarrak. Beuron senitartekoa genduan Juan Bautista
  Zengotita-Bengoa, mertzedekoa ere, 1802'an Puerto Rico'ko
  gotzai il zana. Frantzisko Zengotita karlatar porrokatua zan,
  Euskalerriko lege zarrak eta erlijioa alderdi ortan ezin-obeto uztarturik bai zekusan, eta 1836'tik 1841'ra lenengo ta 1870'tik
  aurrera gero, teniente koronel zala, Durango ta inguruetako
  52
  
  guda-saio guztien arduradun ibilli zitzaigun. Baita, atzenez, gerra ostean, alderrai gaur Ziburu'n eta biar Donosti'ko Mota
  gazteluan atxillo ere.
  Juan Bizente gaztea 1877-11-24'an sartu zan Larrea'ko karmeldarren komentuan, urrengo urtean gabonillaren 10 profesa
  egiñik. Jaldntza Burgos'en eta Teolojia Markiña'n ikasirik,
  1885-3-2ran meza eman zuen. Geroztik 1887'an Valencia'n
  daukagu Teoloji irakasle. Urrengo urtean, berak 26 zitula, Valencia bertako nagusi izendatzen dute: emen argitaratu zuen
  bere euskal liburua. Irutan izan zan Burgos'ko nagusi. 1900'an
  India'ra doa, Verapoly deritzan mixio-lurraldera. 1920'an Euskalerria biurtzen da, «La Obra Máxima» aldizkaria ateratzen
  asirik; batez ere errian mixio-garra piztazi ta mixiolariai laguntasuna emateko asmoa zuen. 1943-2-27'an utzi zuen lur au, eta
  santuen antzera utzi ere. Gizaseme gartsu ta langillea.
  BERE EUSKAL LANA.—Teresa bere amagandik ikasita edo,
  etzitzaigun ibiltari makala izan. Ala ere, Europa, Asia ta Amerika, mundu zabaleko zokondoetan zear urte askoz ibilli izan
  arren, ba-zuen egundo utzi eziñeko euskal kezka bere izate barru-barruan. Gazte zalarik argitara zuen euskerazko liburu bat,
  nun eta Valencia'n, eta gerora bere idazkietan eta «La Obra
  Máxima» aldizkarian batez ere, umetxoentzat idazten zitun kartetan sarri jartzen zizkien euskerazko esaldi gozoak.
  Argitara zuen liburua: Carmengo Anaije, cofradeentzaco Eskuliburua, ceñetan azaldaurik aurquituco ditueen Carmengo Escapularijuari jagocazan gracija berarizcuac, oneec irabazteco
  eguin-biarrac, aitaseme biren jardunian (Valencia, 1888). 104
  orrialde. Karmengo Amari bederatzi-urren bat ere ementxe dator, naikoa luze ta biozkiro egiña.
  Sarreran onela dio: «Karmengo Eskapularijuaren oneraspena edo deboziñoia txito osagarrija ta graziaz aberatsa
  da, beraz egokija ta adjutua kristinauai ezagututen emotia bere
  aberastasun ugarijak. Onetara zuzenduten da euskerazko libu
  53
  
  rutxu au. Bada, euki arren arrotzak liburu asko, zeintzuetan
  daukeezan azaldaurik oneraspen onen ganeko jakinbiarrak, ez
  eukeen Bizkaiko euskaldunak nun eurak ikasi euren mintzoera
  edo berbeeta bakarrian. Augaiti, euskaldun bizkaitar maitiak,
  eskintzen deutsu zeuen adiskide zintzo batek liburu au, nun
  aurkitu daikezueezan Karmengo Eskapularijuaren ganeko azaldaketa primiñazkueenak».
  Ez darabil euskera baldana. Irakur zatitxo au.
  »A. Azaldau deutsudaz, seme maitia, Karmengo Eskapularijo santuaren bitartez jaritxi leitekezan ontasunak, ta eurak entzunik, berez autortu dozu, txito apartekuak diriala. Baita agertu deutsudaz allagiñako grazi] ak jaristeko egin-biarrak, ta ezingo
  dozu esan, ez asko ez gatxak diriala ain mesede andijentzako.
  Orain adierazo gura deutsut, ez ditueela Karmengo anaije gustijak bardin grazija oneek jaristen; ez Eskapularijua danentzako
  berez bardiña ez dalako, ezpada batzuk darueelako bestiak baño
  oneraspen ta ardura geiagogaz. Ta zuk jaldn daizun zer egin
  obeto Eskapularijuaren grazija andijak irabazteko, entzun gura
  badeustazu, izentauko deutsudaz gomuntagarri batzuk.
  S. Esan egidazuz, aita, beinguan, ta jakin daikezu, atsegin ta
  gogo andijagaz entzungo deutsudala; bada Karmengo kofrade
  izatera erabagi nazan ezkero, ez dot izan gura edozetarikua, benetakua ta ona baño».
  Ba-ditu oraindik ogei bat euskerazko itzaldi ere. 1950'an,
  Aita Juan Bizente, Jainkoaren Zerbitzaria, Zoriondun eta Santuen maillara jasoteko bear diran lenengo urratsak eman nairik,
  Gazteiz'ko eliz barrutiko Auzitegian ortarako azterketa asi ta
  osotu ziran agiriak Erroma'ra bialdu ziranean, liburu ta itzaldi,
  ark idatzitako guztiaren aldaketak ere bialdu ziran.
  (Ikus Aita Amallo, Contemplativo y Apóstol, Gazteiz, 1956; S.
  Onaindia, Kardaberaz Aitari Omenaldia, 129 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 254 orr.).
  
  54
  
  9.—JUAN IZURRATEGI ETA BERROSTEGIETA
  (1863-1938)
  Beiñola, 1923'an, idazki saila ateratzeko asmoa artu zuen Izurrategi apaizak, eta liburu orren Irakurleari deritzan aurre-itzetan, onela idazten zuen Ariño'tar Joseba lekaideak: «Benetan
  asmo bikain da argia sortu eban nire aspaldiko irakasle jakintsu
  ta adixkide on Izurrategi'tar Jon jaunak! Eta zelan jantzi ta
  atondu dauan bere biotz euzkotar jatorran erne yakon gogai
  eder ori, euzkaldunoi atsegin gozua argitaratuaz emoteko...!».
  NOR ZAN.—Bilbao'n jaio zan Izurrategi, 1863-8-22'an, eta
  egun onetan bertan bataiatu zuten San Anton elizan. Bere gurasoak: Martin, Ondarruko semea, ta Isidora, Elgoibar'ko alaba,
  orduan Bilbao'n bizi ziranak.
  Izurrategi'k merezi du leku egoki bat gure literaturan. Itzez
  ez-ezik, idatziz ere agertu zuen, eta zabaldu euskal errian, Kristoren itza. Azkue'k zirikatuta edo, asi zan idazten. «Euskalzale»-n agertzen dira Izurrategi'ren lenengo idazlanak, eta «neure
  adiskide ta ikaslagun biotz-biotzekoa» deitzen dio lekeitiarrari.
  Ikaskide ta adiskide miñak ziran biok, eta Azkue'k eskatuta asi
  zan, itxura dabez, idazten. Gorliz'en zegoen arimazai, ta karta
  antzera idazten zuen, ango izparrik irtenenak bialduaz.
  
You have read 1 text from Basque literature.