Euskal Literature II - 02

Total number of words is 3749
Total number of unique words is 2073
29.7 of words are in the 2000 most common words
42.1 of words are in the 5000 most common words
48.9 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
aren aldekoak naiz aitzikoak, naiz bitartekoak, naiz Arana-kukuak, ua dute
eragile nola edo ala. Laphurdi'k zedukan oraino eskua, nere ustez, eta ez
ditu galdu nai egun ere. An ere apur
bederik ageri da Arana'ren urratsa. Itzberri-sortzean begiratuago, gibeltiago
dituzu laphurtarrak, baino alare Arana'ren buruan sortu batzuk artu ditizue naiz Eskualduna'n naiz Gure Herria'n: «idatzi» esate baterako. Gainerakoz, ango garran gutxi edo asko Bizkaia'k aizeman diola ukatzerik eztago».
(Orixe)


LABURPEN
Begikaldi zabal baten igaro ba'dagizkigu begiak gauden garaian
zear, bertatik konturako gara ua etzala izan badaezpadako berbizkunde
aragia, zirkin-aldarra. Euskalerri osoa oartu zala zirudin orduko legemoztutzeak berekin zekarren ondamendiaz. Elkar sustaturik, beraz,
lerrenak egin bear ziran euskera beintzat gaizkatu zedin. Izkuntza onez
ateratze ontan politika guztien gaiñetik jokatu zuten.
I.º Sail aundia. XIX'garren mende azkenak, Bizkai aldean bereziki, gizaseme jator asko eman zizkion euskal literaturari. Oraiñarte
izan ditugun argi ta eragilleenak, esan dezakegu. Ikusiko dugunez,
guztiotan aurrenena Arana-Goiri; ortzipe edatuan noizik-bein agertzen diran izar arrigarri antzeko izan zitzaigun, dena astindu ta berrizta nairik ibillia: euskera, oraingoz bederen, betiko amiltzetík berak atera zigun, Azkue, Txomin Agirre, J. Urkixo ta Kirikiño'ri ezertxo ere kendu gabe.
Bizkaitar seme azkarrok danetik landu zuten: izlaritza, olerki, itz
lau, iker-sail ta abar.
Olerkari artean, or dugu Arrese-Beitia, gartsu ta bizi, gutxik bezela
euskera, galzori gorrian ikusirik, intziri batean kanta ta goretsi zuena;
ortxe baita Gorgoni Errenteria ere, izlari ta koplakari, Manila urrutitik bertso beroak «Euskalzale»-ra bialtzen errimea.
Itz lauz ari ziranak, berriz, euskal literaturan beti gaillen izango
dituzun auek zenbatu ditzakegu: Azkue, Txomin Agirre ta Kirikiño,
iru tantai; eta oien inguruan besteok: Aita K. Basabe lekeitiarra, J.
Izurrategi, F. Belaustegi, E. Bengoa mixiolaria; Simon Erkiaga lugina,
J. J. Maguregi markiñarra, ta abar.
Izlari bikain gertatu ziran Aita Jeronimo zomotzarra, J. B. Arrospide, Galo Ibiñagabeitia elantxobetarra, J. M. Garate karmeldarra, ta
abar.

25

Iker-saillean, bi dituzu batez ere, Bizkaiko semeak, bestelako lana
burutu zutenak: Azkue, ainbat arlori ikutua, ta J. Urkixo —RIEV
testigu— gure liburu zarrai makiña bat atximur egiña.
Bego auekin Zirilo Artzubiaga otxandioar langillea ere. Lan ederederra egin zuen bere aldizkari «Jaungoiko-Zale»-kin, liburu mordo
galanta argitara emanaz baitik bat.
2.° Eragille bizkorrak. Pizkunde garai artan aurrelari zijoan Arana
etzegoen, ez, bakarrik. Euskera idatziari gagozkiola, Azkue, Agirre ta
Bustintza ezingo dira egundo ere aiztu, ez albora utzi: iz-argi dirdaitsu
dituzu-ta.
Ontan, begira beste aurki-gune nabarmen bat ere: bitarte aundi
barik munduratuak dira eragille zangar auek. Iru, gaiñera, urte berberean: Azkue, Txomin Agirre ta Mikel Unamuno. «Orra iru euskaldun andi —dio E. Erkiaga'k—, bakoitza bere arloan. Irurok euskalzale be, baiña ostera, neurri ezbardiñetan. Lenengoa —Txomin Agirre— zaarregi egin barik il zan, baiña euskera ao-miñetan eta bere luma zorrotzean erabillela; bigarrena —M. Unamuno— asi bai egin zan
asi, joranez atan ere, baiña beste arlo batzukaitik utzi egin eban euskera bertan beera, geienbat. Azkue gurea, Jaungoikoak emondako urte
luzeetan egundo etenik egin bage langille ta euskera-maite sutsu agertu izan zan beti» (Zeruko Argia, 1964, dagonillak 9, 4 orr.).
3.° Nork lanik bikaiñena} Izan ere, euskera arlo utsean noski, Azkue'k burutu zuen lanik bikaiñena. Zer askori ekin zion Lekeitio'ko
seme gaillen onek: aldizkari, iztegi, gramatika aundi ta txiker, morfoloji, musika, irakurgai, ta beste; gure erriak zitun oitura, siñiskeri,
esakun, bertso ta jolas mordoak, berak jaso ta sailkatu zitun liburu ederretan.
L. Mitxelena'k onan: «Maizenik, gurasoengandik artu genituen
ondasunak bazterturik, letoizko bitxi politez apainduak genbiltzan, Azkue paper-eske, lekuko-billa asi zan arte, erriz erri ta euskalkiz euskalki, iri ta irixka urrutienetaraiño joaz. Eta etzituen orrenbestez aztu
zokoratuak zeuden liburu zaarrak. Banan-banan ikuskatu zituen gau
ta egun lekuko zintzo oiek, iñolazko aberastasunik, zaarrik naiz berririk, gal etzedin. Berak egin zuen gure artean, itz batean esateko, Mistral'ek okzitanoarentzat 1885-ean egin zuena eta baita ere, aal zitekean
neurrian, Akademiak gaztelaniarentzat 1726-37-ean bete zuen eginkizuna» (Z. A., 1964, dagonillak 9, 4 orr.).

26

1.—FELIPE ARRESE TA BEITIA (1841-1909)
Gizaseme batzuk badira, urteen gurpillak millaka arantzonantz egin arren, gogotik joaten ez zaizkigunak. Beren egipenak
luzarazten dute olakoen oroitzaren aria. Ta oietakoa dugu ezpairik gabe Otxandio'ko Arrese oleskaria. L. Mitxelena'k onela: «Ezaguna da gure artean Arrese ta Beitia...: zenbait bertso
beintzat, gutxi bederen, buruz dakizkigu geienok. Biotz sutsu
aren garra ezta oraindik illaundu» (Egan, 1957, 117 orr.).
GIZONA.—Txit ezagunak dira aintziñatik Otxandio'ko untzak. Araba ta Bizkai muga-mugan daukagu erri ospetsua, Anboto ta Gorbea mendien begipean. Ementxe jaio zan Arrese 18415-25'an. Andres ta Tomasa, bere gurasoak. Amairu urte egin
zitunean Gazteiz'era joan bear izan zuen, an Markos Ordozgoiti
maixuakin marrazkigintza (dibujoa) ikasten. Andik laster, maixuak, mendean zitun ikasleai poztasun pixkat ematearren, jartzen zizkien sariak, ia geienak, Felipe'k jasoten zitun; lagun batek bein, ori zala-ta, otxandioarrari autsak aterateko asmua artu
zuen. Augatik edo, etxera biurtu zan Arrese eta arrez gero, bere
aita arotzaren ondoan eman zuen, olerkari ta santugin, bere bizitzaldi guztia. Azkenengo karlatar gerrateko iru urte —187376— Donostia'n egiñak izan ezik, bere errian bizi izan zan beti.
Ogetamar urte zeuzkalarik Azkoaga (Aramaio) erritxoko alaba Anjela Bengoa'rekin ezkondu zan, eta sei seme-alaba izan
27

zituzten: lau gazterik il zitzaizkien, Luzio ta Puri, berriz urte
luzeak artu zituzten. Erriarentzat santugiña zan Felipe, ta izan
ere santu-irudi asko ditu bazterretan: Otxandio'ko elizakoak, zurezkoak beintzat, bereak ditu, eta Durango'n, Oñati'n, Gazteiz'en eta abar ere ainbat dauzka. Donosti'ko egotaldian argintzan ekin zion, eta ango Ikastetxe zarreko (gaur Bidai ta Urrutidazki-Biltoki) karel edo goi-ertzetako euskotar gizon famatuen
iduriak zizelatu zitun, baita iltegi zarrerako ainbat obi edertu
ere. Nolako artista ote genduan arlo orretan? Naikoa ona, itxura
danez; baiña, txibizkeriz edo, emen ingurumari ainbat aldare
berriztu zitun durangoar Saturnino Basoa'k esaten zidanez,
Arrese'k pikondoz egiten omen zitun bere santu-irudiak.
Oso maitatua zan errian; edonori laguntza eskintzeko beti
prest zegoelako, batez ere. Karta bat idatzi bear zala, liburuko
bat aurrera atera, ondasunak banatu, mesede bat eskatu naiz
beste antzeko gauzaren bat egin, Arrese'gana jo oi zuten Otxandio'ko seme-alabak. Eta, edonork ulertzekoa da, edu ontako gizasemeak nolako on-iritziaren jaba izaten diran errietan. Kristau legean ere bete-arteza genduan Felipe, bere olerki-lanetatik
ondorendu dezakenez. Eliz-kantak ez-ezik, bestelakoak ere, goiixuriz gaiñezka dauzkagu, ezti abaua legez.
Eta auxe, fede-batasuna nai zuen euskaldun guztientzat.
1880'an Maule'n sariztatu zioten «Bizi da ama euskera» itzneurtuan, onela kanta zigun:
Neure anaiak, bat izan beti
Euskeldun siñiskeretan;
Bat izan geure uste, eretxi,
Gogo eta asmuetan;
Fede bizi bat baldin badogu
Biotz eta arimetan,
Bakez oraindik biziko gara
Mendi, atx eta ibarretan.
28

TRUEBA, ETXEGARAI.—Garai artako euskaltzalerik geienakin artu-emana izan zuen. «Euskal-Erria», «Revista Euskara», «Euskalzale» eta «Ibaizabal» ziran orduko aldizkariak; guztiotan idazten zuen Arrese'k. Eta oien artezkariak ezagun eta maite zitun: Manterola, Arzak, M. Soroa, Lopez-Alen, Artolatarrak, Azkue, Kirikiño, Txomin
Agirre, Kanpion... Menéndez y Pelayo'k ere iñoiz agurtu zuen eskutitz ederrez, baita Pardo Bazan andereiño idazleak zorionak eman zizkion. Bidasoa'z andik ere ba-zuen adiskide on euskaltzale jator bat: Duvoisin kapitaina. Ederki alkar
artzen zuten idazkiz, eta askotxo dira kapitainak Arrese'ri egindakoak. Berak itzuli zitun prantsesera Arrese'ren olerki sarituak; onela dio 1879-8-25'an izenpetutako idazki batean: «Guziagatik zure eresia atera da mila kopiatan eta gero «La Semaine» Baionakoan 1500 kopiatan, frantsesezko biurtzerakin batean». Beste izkuntza askotara ere itzuli nai izan zuen Ama euskeriari azken agurrak olerkia; ona bere itzak: «Nahi ginduke
ezarri elkarri bekoz beko Eskera, Española, Frantsesa eta Angelesa, goan dadin Europa guziko gizon argituetara». Ta gerora, iñun olerki gudurik bazan, beingoan iragarten zion, bertarako zerbait idatzi zezan Arrese bizkorturik. l891'an, Ziburu'n
il zan Duvoisin kapitaina, ta Arrese'k, adiskide samur antzo,
amalauko gozo bat idatzi zuen aren azken-omenez.

1909-1-16'an il zan Arrese, 65 urtekin. Bertso bipil berotan
euskal erriari arnasa ematen lerrenak egin zitun oleskariaren
gomuta etzan bertatik griñik-ezaren zuloan erori. Aren poesilanak, gaur ere, irakurriak dira. Omenaldiak, ordea, maiz izan
ditu; oietariko bat, euskal erriko idazlerik oberenak esku arturik, 1930'an, Otxandio'n bertan egin zitzaiona dugu.
ZERK

EGIN

ZUEN

ARRESE

EUSKAL

OLERKARI.—Lendik

ere esana gelditu da: emeretzigarren gizaldiaren erdirantza ba-zan euskal lurrean liskar, azantz eta ezin-aiturik!
Ez zijoazten nasaiki Espaiña'ko barne-arazo ta auziak, eta pi29

tean bein sortu oi ziran eztabaida ta iskillu-otsak: 1873-1876
bitartean, adibidez, karlistak eta liberalak gordin ere gordin burrukatu ziran alkarren artean.
Gure erriak, iñork baiño latzago jokatu zuen garai artan,
eta On Karlos'en alde jokatu ere. Norbaitek galdu bear eta
karlatarrak galdu zuten. Eta, anai arteko burruka ta galtze ori
zirala-ta, a nolako astiñaldia izan zuen euskal erri osoak! Ordurako ere naiko murritz zeuden euskal legezar eta eskubideak,
osoan ebaki zituzten garailleak: Cánovas del Castillo gobernuko nausiak —1876-7-21'an— gure foru ta lege zarren ondar
guztiak suntsi-azi zituan. Karlisten sailleko askok, jakiña, etzuten begi onez ikusi murrizte au; eta orduko euskaldun zintzoak
ditugu, bakoitzak al zuen giñoan, euskeraz ta erderaz, galdutako
lege zar aien faborez zorrozkiro ots egin zutenak.
Ogetamar urte zituan Arrese'k orduko. Gerra aldiko gorabera askoren testigu izan zitzaigun. Baita ikusi zuen alkar-jote
susterrík gabeko orren amaia. Alderdi bitan zatiturik zebiltzan
euskaldunak ordu negargarri oietan. Zer uste zuten? Zeren
billa zijoazten? Au ezin zuen, ezertara ere, eraman Arrese'k;
euskaldun zurrian, pakezale zan, eta anaiak anaiengandik bananduta ibiltzea ezin eramana zerizkion. Jakingarria dugu ontan
1898-10-2'an Azkue zanari egiñiko kartan dioskuna. Ona puska bat:
«Amorebieta-ko konbenioa egin zanean erretirau nintzan
karlisten partidutik, eta geiago beti predikau izan neban bakean
egoteko, Foruak galdu gura ezpagenduzan; esan eta egin galdu
artean etzirean geratu; alan etorri zirenean zorigaiztoko egunok
gure Erriagana nire biotzak mingoztasun asko iruntsi ebazan,
alderdi bietako jenteagaitik, enebalako ikusten bitzuetan soberbia baño; danak egin eben ondo euren gerrea euren miñean;
baña nire biotzean ez; eta neure artean esaten neban, ez ete
dago euskaldunik euskaldun gauzak maiteago dabezanik erdaldunak baño?
30

«Aldi artan nik eneban iñor bere ikusten inguru onetan.
Alan, bada, zelan neure etsigitasuna izan zan ordurako bere bertsoak ipintea inprentara emon ezarren, 1879'ko udabarrian gogoak emon eustan eresi bat egin bear nebala illetatsu edo negarrezkoa, iñok egiten ez eban ezkero. Jaungoikoagana biotza jaso,
ez ezkerra ta ez eskumara begiratuta, bakarrik gora eta geure
izkera ta Arboleagana, asi nintzan ipinten Ama Euskeriaren azken agurrak» {Euskera, 1957, 311 orr.).
Donostia'ko «Aires Bascongados»-era bialtzeko asmoz egin
zituan, baiña alan-bearrean Elizondo'ko euskal jaiak iragarri ziran egun gutxi barru ta araxe bialdu zuen bere bertso-sail ederra, euskaldunen biotz-muiñean egiazko sentimentu abertzalea
sartzearren egiña. Euskaldun danen batasuna opa zuen; ortantxe bakarrik zekusan berak Euskalerriaren salbabidea; guztia
galdua zan, bestela: euskal legeak eta euskaldunen mintzaira.
Igarle goi-argitu ez ote genduan?
Gizon batek —ala-ala, erri batek— zoritxarpean baldin ba'dakus bere burua, dauzkan indarrak bateratu ta bizi-naia adierazi oi du. Etzun nai ilterik Arrese'k, ezta bere erria ilda ikusterik ere; beraz, bizi-naia ta olerki-sena odol-bultz berdiñean
naasirik, deadar zulagarria bota zigun lau aizetara; tantai bezela
jaiki zan erriaren egoera estu mingotsa kantatuz: asieratik saiatu
zan «bide-gabekeriaren irudi txepela begietatik urrintzen, nainon agiri zan ezin-ikusi aula, indar lotsagabea, zigor abere taiuzkoa, eskubideen auste mingarria arinduten».
Ekaitz gogor ostean zugatz buruak oi duten bezela, EuskalErriak, garailleen zigorpean aul negar egin gaberik, berriz ere
burua jaso ta, denak bat, naiz ekonomi-bizitzari naiz kulturbizitzari bekokia ematen alegintzea nai zuen biziro. Kikiltzetik
ez bait-dator ezer onik.
ARRESE'REN EUSKAL LANA.—Zeukan lanbideko asti-uneetan
liburuak irakurtzeari emana zebilkigun gaztetatik, eta olerkiak irakurtzen zitun batez ere; gaur oraindik bere sen
31

dikoak gordetzen duten liburutegian, beste askoren artean, olako bitxi batzuk agiri dira, gaztelar olerkarienak
bereziki. Idazten ez dakigu noiz asi zan, baiña ziur asko
gaztetatik ekingo zion orri ere. Olerkari bezela 1878'an, Elizondo'ko euskal jaietan agertu zitzaigun, eta arrezkero ogei bat
bider beintzat saria jaso zuten bere poesi-lanak: Elizondo
(1878), Donosti (1880), Maule (1880), Irun (1881), Bübao
(1882), Markina ta Ondarribi (1883), Iruña ta Donosti (1885),
Arantzazu (1886), Durango (1886), Gernika (1888) —Unamuno'k emen irakurri zuen, abots argi ta zoliz, Arrese-Beitia'ren
olerki saritua, Gure Bandera deritzana—, Gazteiz (1888), Yurreta (1891), Maule (1896), Senpere (1898), Zumarraga ta Aramaiona (1899).
Ona bere lanik beiñenak:
1) Ama Euskeriari azken agurrak (1879), Iruña'ko «Revista Euskara»-n.
2) Bizkaitar zarrak eta erromatarrak («Revista Euskara»,
1883). Trueba'k erderazko bertsotan jarri zuen.
3) Diccionario Manual Bascongada y Castellano y elementos de Gramática (1884). VIII-112 orrialde. Astigarraga'ren
iztegia bizkaireraz atonduta.
4) Ama Euskeriaren Liburu Kantaria (Bilbao, 1900). 496
orrialde. Lendik «Euskal-Erria»-n eta «Euskalzale»-n argitaraturiko olerkiz ornitua. Artur Kanpion'ek jarri zion itzaurre luze
bat.
5) Asti-orduetako bertsozko lanak (Bilbao, 1902).
6) Olerki Sortatxua (Zornotza, 1930). 62 orrialde. Amasei
olerki datoz.
7) Olerkiak (Zornotza, 1933). «Jaungoiko-zale» bazkunak
osotu zuen txorta au. Beronen asmoa naiko zabala zan: Arrese'ren olerki guztiak argitaratzekoa. Lenengo aleari itzaurrea
ezarri zion Jon Kurutz Ibargutxi apaizak onela: «Arrese-Beitia'ren olerkiak barriro argitaratzeko asmoa artu dabe aren se32

me-alabak. Asmo ederra, bein! Urietako zeietan giza-gurenen
gomutaz jasoten diran irudiak, gomutaki illak izan oi dira. Agoa
bai ta itzik ez dagie». Lau idaztitan agertzeko asmoa zeukaten,
baiña lenengoa baiño etzuten atera.
8) Olerkiak (Bilbao, 1956). Asmo berdiñez su-garturik,
neronek egiña duzu argitalpen au. 688 orrialdeko liburu eder
baten, aren iru olerki-idaztietako danak batu ta sartu genitun.
Baiña baditu oraindiño geiago ere «Euskal-Erria»-n eta «Ibaizabal»-en; azkenengo ontan ogei bat ba-dagoz beintzat oraindik liburuetan bildumatu gabe. 1903'an, Arana il zanean, ari
unkitua lez du Gure Eguzkia amatau da!, deritzan 19 ahapaldiko poesi arnas aundikoa.
Bederatzi zatitan banatu nitun nik Arrese'ren olerki-sorta
gertatzerakoan. Ona; I. Kantu errikoiak: ederrenak nunbait, askoren ustez. II. Lirika kantuak: bere lira zuen aldean, eta onen
ariai atzez ikuturik egiñak ditu Arrese'k bere neurtitz mazalak. III. Gora kantuak: eder zaigu gizaseme gurenak txalotzea.
IV. Amalaukoak: Lope de Vega, Quevedo, Shakespeare ta olakoen maillara ezta iritxiko bear bada, baiña poliki egiñak ditu
35 bat. V. Eliz kantak: erromantikuen bidez ibillia dugu Arrese,
ta goitar gaiak abestean ere, oparo askatzen ditu irudimenaren
egoak. VI. Alegiak: alegi ta ipuietarako etzan iñoren arrobira
gai billa joan; otxandioarrak, geienak beintzat, bere-bereak ditu
azal ta mami. VII. Ipuiñak: errian bazan trakets edo griña txardunen bat, santugilleak laster jipoia berotuko zion. VIII. Irakurgaiak: askotariko gaia dute auek. IX, Erderatik euskeratuak:
Zorrila, Karo, Herrera, Valbuena ta olakoen lanak itzuli zitun.
Augatik edo, Fray Luis de León, Becquer eta antzekoak barik,
beste oiek itzuli zitulako, L. Mitxelena'k au dio: «Egia esan,
poesirako baiño retorikarako ixuri geiago zuen. Ezta ikusi besterik zein olerkari euskeratu zituen». Baiña, beti bezela, aren
olerkiz iritzia emateko, obe litzakigu garai artako poesi-tira ta
joera aurrez gogotan artzea. Ta orduan ezingo duzu esan Arrese
egiazko lirikua eztanik. Poesi lirikua, zer ote dugu? Alan nai
33

onan, norbere izate barruko sentiera ta zauskadak adieraztea, bakoitzak bere barne-mundua kantatzea; ez dugu besterik. Ta au
bakoitzak egin oi du ondoen dagokion, edo-ta modan dagoen,
tinko naiz itz-ontzi, piko ta joeran.
IRITZIAK.—Aurrera egiteko jaioak gara gizonok; aurrera
kultura saillean, edo zibilizazioan. Eta kulturaren zati bat, ez
dugu besterik, literatura ere. Guk ba-dugu, poesian batez ere,
tradizio bat, gaur ere oraindik, bertsolariak eta mugaz andiko
olerkariak, naikoa ondo zaintzen dutena. Tradizio ortatik zerbait
saiestuaz ibilli zitzaigun Arrese ta Beitia. Geroztik laster, Arana-Goiri, Iñarra, Tolosa'ko Arrese ta ondorenguak ibilliko zitzaizkigu bezela. Adimen zorrotza, irudimen bizia ta biotz
kilikagarria erakutsi zuen otxandiotarrak bere lanetan; eta gauzak esateko ganora. Doai aunegatik, ziur asko, orduko euskaltzale jakintsu guztiak txalo-zartaka goratu zuten.
A. Kanpion'ek onela; «Olerkari gorengoa dugu Arrese, baiña euskal olerkaria gero, ta aberri-miña kantatzen, nik uste, iñor
baiño euskaldunago. Eskuratu bere olerki ederretatik edozein,
ta euskal erriaren muin gartsua ta azal islatsua bertan aurkituko
dituzue. Foru-zale da Arrese, ta onek ematen zizkigun eskubideak ilda ikustean, eurok negartzen ditu, malko jario; Jaungoikoa maite du, ta Aregana biotza jasorik, Aren lege jakintsuak goratzen ditu, Aren egiñen osotasuna abestu; gizon ona duzu, siñismen bizikoa, ta erlijiozko ezkutapen aundiak gogora dakartzi».
Duvoisin kapitainak: «Zure burutik atera da, jaun maitemaitagarria, eskara zaharrak duen eresiarik ederrena». Eta beste eskutitz baten: «Zuri erakusteko, jauna, zeinbat ederresten,
miresten eta prezatzen ditudan zure bihotz-jauzi herritarrak,
bidaltzen darotzut ene iduri iguzkin egina, begira diozozuntzat,
adiskide baten arpegiari bezala» (1879-7-11).
L. Mitxelena'k: «Biotzondoa badu, izkuntza aberatsa ere
bai; egiazko Urikoa osatzen duen zera, ordea, euskeraz geroztik
34

agertu den zer berezi ori, falta zaio». Eta ondoren: «Esandakoak
eztu beeratzen ez gutxiesten. Retorika jatorra du, goitarra, biotz
bero batek indartua. Eta euskera eder, sendo eta ugarian mintzatzen da beti. Izkuntzaren aldetik badugu, beraz, zer ikasi Arrese'gan, eta beste batetik ere bai. Bertso orietan dauzkagu bilduak garai artako gogoeta, kezka, asmo eta burrukak, euskaltzale gartsu batek ikusiak eta adieraziak» (Egan, 1957, 118 orr.).
Azkenez, aitor dezagun argi: poesi-zale zan Arrese umetatik, amaren sabelean edoski zuen griña indarrez. Erti-lanak egikeran ez zuen musaengana jo bearrik, argi-billa nunbait; gogo
baitan zeraman naikoa kopla zoragarriak eiotzeko. Egia da, ikasiz ere asko piztazi zuen bere irudimena, Liburu santuak irakurriz geien bat. Osterantzean biotza zan beretzat iturri jori ta
apartsu. Iparragirre ta Arrese bi erri-igarle ditugu, beren garaikoen naikari ta opa biziak kopla gartsuetan gorputz egiñik utzi
zizkigutenak.
(Ikus B. Larrakoetxea, Euskal Esnalea, 1926, 167 orr.; S. Onaindia,
MEOE, 288 orr., Olerkiak, Bilbao, 1956, itzaurrean eta Gure Bertsolariak, Bilbao, 1964, 238 orr.; L. Villasante, HLV, 282 orr.; L. Mitxelena, «Egan», 1957, 117 orr.; G. Garriga, Bol. Amer. E. V., 1952, 188
orr.; Auñamendi, II, 115 orr.).

2.—JOSE MANUEL ETXEITA ETA LUZARRAGA
(1842-1915)
Adía samin au bota zigun bein Eusebio Erkiaga'k: «Euskal
idazle izan ez diran letradun edo burujantzi asko izan da Euskalerrian. Esaterako, mixiolariak, eta baita autorrentzuleak bere. Eskribauak eta, osagilleak eta. Zenbat jazoera, zenbat egoera
latz nobelagarri ez ete ditue ikusi ta bizi izan, berbarako, mixiolari euskaldun sail zabal eta edatsuetako gizasemeak? Zegaitik ez ete deuskue aberastu gure elertia, irakurgai biribillak
35

agertuaz?... Egia da, alan bere, euskeraren alde jardun izan daben euskaldun euskaltzalerik zintzoenak, ia beti, ain zuzen elizgizonak izan dirana. Beste letradun asko, ibilíariak, itxasgizonak,
aundikiak batez bere, iñoiz agertu al izan dira euskeraren aldeko lanetan?»
Etxeita mundakarra, alere, sail ajolakabe ortatik berex eman
bearra da; berau bait dugu, uri-gizona noski, euskal literaturako
nobelagilleen taldea edertzen duten lenengoetariko bat. Bai,
Mogel'en «Peru Abarka», Daskonagerre'ren «Atheka galtzeko
oihartzunak», Elizanburu'ren «Piarres Adame»-ren auzoan jarri
bear ditugu Etxeita'ren «Josetxo» ta «Jaioterri maitia» ere.
NOR GENDUAN.—Kantauri itxas ertzean, ots, Mundaka'n
jaio zan Etxeita 1842-12-13'an. Il ere bertan il zan, 1915-5-1'an.
Bere gurasoak: aita, Markos Etxeita Duñabeitia, Garai'ko semea, ta ama, Maria Josefa Luzarraga Abaroa, Mundaka'ko alaba. 1867-11-25'n ezkondu zan Mundaka'ko alaba Juana Abaroa
Axuriagoxeaskoa'rekin. Seme bakarra izan zuten, izenez Salbador.
Atsegin izan oi zaigu gizonaren itxura noiakoa izan zan jakitea ere, bai gaiñez bai izakeraz. Etxeita'ri buruz, au diosku
E. Erkiaga'k: «Gizon bardingoa zan luze-laburrean. Azalez,
baltzerana. Begiak, urdiñak zituan, zear luzanga urratuak. Bekoki zabala, ezpan lodiak, ao egokia, bizar estua. Izakeraz, atsegiña ta mazala ei zan. Artu-emonetan, apal eta maitakorra. Bai
goikoentzat, bai beekoentzat, guztientzat bardin antzekoa, gizon
oso ta bakarra, azpillik bagea. Buruz argia, zanez azkarra, ariurriz langillea» (Olerti, 1962, 108 orr.).
Gaztetatik ibilli zan, txo lez, itxas-adarrak urratzen. Geroago, Bilbao'n ikasi zitun Nautika-gaiak, beti ere nota ederrak
ateratzen zitula. Ta laster itxosaratu zan berriro, lenengo bear
ziran proba ta azterketak egiten, eta ondoren itxaso guztietarako
pillotu bezela. Era ortan ikuskatu zitun sarriro Europa'ko ta
Ameriketako errialdeak; baita, berak bere Oroitzapenetan dios36

kunez, ekaitz gogorrai arpegia eman eziñik, bere burua arrisku
izugarrietan ikusi ere. Etxeita'ren bizitzako asi-orraziak txit garrantzizkoak dira.
Azkenez, itxaso ta beronen ekaitzai agur egiñaz, Manila'n
geratu zan, Larrinaga itxas-ontzi etxeko zuzendari amasei urtez
egiñik. Bitartean kargu auek euki zituen: ango kaleko Batzarrekoa, Filipinas ugarteetako Banakuntzakoa, Tabakalera Bazkunako onularia, Itxas-bazkunako artezkari ta Saleroste-Kamarako
lendalgaiñeratzen du: «Lan eta arazo guztietan agertu izan eban bere
zuzena ta zindotasuna. Gizon azkarra ta jendakiña izan zan;
euskaldun eredua. Apala, baketsua, etxezalea, aren oiturak ez
euken ezer nabarmenik» (Loc.. cit.).
ETXEITA'REN IDAZLANAK.—Ez dakigu noiz etxeratu zan.
Baiña, aurretik ere idazteari emana baldin bazan, gero, Mundaka'n, bere jaioterri gozoan, Izaro, Ogoño ta Atxerre begipean
zoragarri zitularik, euskereari ta musikeari osorik lotuta bizi izan
zitzaigun. Orduko aldizkarietan ugari agiri dira aren lanak:
Euskal-Esnalea, Euzkadi, Jaungoiko-zale ta Gaceta del Norte'n
batez ere.

Liburuak ere argitara zitun, bertsoz eta itz lauz. Ona:
1) Josecho (Durango, 1909). Florentino Elosu'ren etxean.
368 orrialde. Irakurgai onen gaiak badu gatza. Mundaka'tik,
Bermeo'rako bidean basetxe baten senar-emazteak bizi ziran
seme-alaba barik. Bein jitano batzuk joan zitzaizkien etxera;
mutiltxo eder bat zekarten: Josetxo. Onek beingoan oratu zion
seme gabeko amari, esanaz: «Ama! Ama!» Umetxo ura erosi
zuten. Zegan? Amar ogerleko ta amar oillotan. Aundi azi ta
itxasoratu zan, pillotu ta buru izatera eldurik, eskualde asko
ibilli ta ikusi zitun. Bitartean, ainbat gorabera. Azkenik, bere
jaioterrira biurtu ta Mundaka'ko neskatilla batekin ezkondu zan.
37

Geroago jakin zanez, Josetxo napartarra zan, Etxauri'ko semea; jitano emakume batek ogetabi illabete inguru zeuzkala
ostua, «bikotxa bere arreba bategaz, da biak guztiz alkarren
antzekoak, biak euken eskumako belarpean orañen andi samar
bat» (Josetxo, 355 orr.). Guenean, bere egiazko ama ezagutzeko
poza izan zuen.
2) Jayoteni maitia (Durango, 1910). 255 orrialde. Pizkundeko artzain-nobela kutsua du. Euskaldun neska-mutillak erbestera doaz, Mexiko'ra, geroago Ardibaso zoragarrira biurtuaz.
Berton datorren lagun baten inguruan ainbat gauza gazigozo
eiotzen ditu. «Lenengo maillako notiñak, ugariago ditugu emen
—diosku E. Erkiaga'k—. Elebarri au, ostera, alaiagoa da, ariñagoa. Bear bada, biotz-isuri aundiagokoa. Barruan, alako lillura ugariago zirikatzen dauana, letragintzaren ikutu nabariagoa daukana. Irri-ikutu atsegiñez txitean-pitean, olde ameskorraren kilika bigunez».
3) Au, Ori ta Bestia (Durango, 1913). Durango'ko Elosu'ren etxean, besteak lez. Neurtitzak dira, lendik ere orduko
aldizkarietan eta aipatu nobela bi oietan sartu zitunak. 52 olerki guztiz. E. Erkiaga'k onela: «Musika-zale zanez, neurriz artez
egiñak dira, izkera errezean, oztopo barik irakurtekoak, itzak
moztu ta itsusitu bage, euskera osasuntsuan. Samurtasuna igari
dabil izneurtu askotan, an or emen sentimentu bikain ta gardena erakutsiaz. Minberatsuen ondoan, ba ditu bertsu zirikatzailleak bere, alaikorrak; eta noizean bein akulugana zorrotz
darabil. Alkarrizketa-zale itsua zan, eta neurtitzotan bere, autuka diardue ango bizidunak, geienez giza ta emakumeak. Teatrulan politak egin izan eukean, orretara jarri izan ba'litz» {Olerti,
1962, 115 orr.).
Ba-ditu oraindik, or-emenka argitaratuak, «Euzkadi» aldizkarian batez ere, beste lan batzuk: «Atsua ta mutikua», «Libin»,
«Auntz-kumetxuba», «Matilde'ren naigabiak», «Deungekeria ta
damutasuna», «Mari Jesus ta iru artzañak», eta A. Trueba'gandik egin zizkigun itzulpen batzuk, «Zorijona», adibidez.
38

SARIAK.—Etxeita'k, bere bi nobeletako notiñak, berak ibilliz
ikusi ta ezagutu zitun itxas-barruti ta lur-aldeetan jartzen dizkigu. Oien gaia, beraz, bizi-bizi zekarren aurreragotik bere gogoan. Idatzi ere egin ote zituen atalen batzuk? Dana dala, edo
azkenengo urteetan edo aurretik, naikoa idatzi zigun. Gauza
askori buruz idatzi ere.
Eskuratu zitun sariak ere etziran kaskarrak izan. Lenengoa
1908'an irabazi zuen, «Euskal Esnalea»-k eraturiko ipui-batzaldian Mari, Jesus ta iru artzañak sariztu ziotenean. Zarautz'en
1912'an, «Euskalerriaren Alde»-k antolatu zuen poesi-leiaketan
bere Itxasoa olerkiak eraman zuen bigarren saria. 1914'an ere,
«E. Alde» berak eratu zuen ipui-itzulketa batzaldian berak irabazi zitun lenengo bi sariak, bata Trueba'ren ipui «Jainkogan
siñisten dot» itzulpenagatik eta bestea «Urikoa» komediagatik.
Argitara barik datza oraindio bere gutun Memorias deritzana, itxasoak astintzen ibilli zaneko ainbat gorabera ta gertaldi
uste gabekoz ornitua.
IRITZIAK.—I. Omaetxebarria'k: «Etxeita'k bi nobela utzi
dizkigu: Josetxo ta Jaioterri maitia. Lenengoak Añibarro'ren
idazildoari jarraitzen dio, bigarrena berriz Mogel'eraiño irixten
da. Errikoitik urbil dabillena duzu bere izkera, itz berriak oso
zuur erabillirik» (Euskera, 304 orr.).
Eusebio Erkiaga'k; «Arima kezkatsua eban gure idazle itxastarrak. Zeaztasunak zuzen ta zuur emoten oitua nunbait eta,
estadistika zale amurratua da. Zerzelada ta koxka ta buru-buztanak, ziur esaten dakiz».
M. Zarate'k: «Josetxo. Nobela bat da. Erromantiku usaiña
dario, baiña erreza eta polita da».
Etxeita'k ba-zuen kezkarik bere eleberriak osotzean: fonetika zala, itz berriak, orduko joerak zirala-ta... Ezagun zitun orduko euskaltzaleak; berak diosku Josetxo'ren itzaurrean: «Ira39

kurgei au iratzi dodanean, gomuta izan dodaz Astarloa, Campion, Azkue, Arana-Goiri ta beste jaun jakitun batzuk, eta
eurak euskerearen alde egin dabezan lan gogoangarriak».
(Ikus G. Muxika, «Euskal Esnalea», 1915, 50 orr.; S. Onaindia,
MEOE, 624 orr.; I. Omaetxebarria, «Euskera», 304 orr.; L. Villasante, HLV, 314 orr.; Eusebio Erkiaga, «Olerti», 1962, 107-123 orr.; K.
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Euskal Literature II - 03
  • Parts
  • Euskal Literature II - 01
    Total number of words is 3731
    Total number of unique words is 1941
    27.8 of words are in the 2000 most common words
    40.3 of words are in the 5000 most common words
    47.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 02
    Total number of words is 3749
    Total number of unique words is 2073
    29.7 of words are in the 2000 most common words
    42.1 of words are in the 5000 most common words
    48.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 03
    Total number of words is 3741
    Total number of unique words is 2116
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    47.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 04
    Total number of words is 3745
    Total number of unique words is 1970
    30.4 of words are in the 2000 most common words
    43.5 of words are in the 5000 most common words
    51.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 05
    Total number of words is 3789
    Total number of unique words is 1990
    28.9 of words are in the 2000 most common words
    41.0 of words are in the 5000 most common words
    48.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 06
    Total number of words is 3756
    Total number of unique words is 1966
    29.3 of words are in the 2000 most common words
    41.9 of words are in the 5000 most common words
    49.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 07
    Total number of words is 3856
    Total number of unique words is 2082
    29.4 of words are in the 2000 most common words
    41.6 of words are in the 5000 most common words
    48.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 08
    Total number of words is 3748
    Total number of unique words is 2091
    27.3 of words are in the 2000 most common words
    39.4 of words are in the 5000 most common words
    47.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 09
    Total number of words is 3699
    Total number of unique words is 2050
    29.6 of words are in the 2000 most common words
    42.0 of words are in the 5000 most common words
    48.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 10
    Total number of words is 3742
    Total number of unique words is 2199
    27.3 of words are in the 2000 most common words
    39.2 of words are in the 5000 most common words
    45.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 11
    Total number of words is 3597
    Total number of unique words is 1962
    26.7 of words are in the 2000 most common words
    36.7 of words are in the 5000 most common words
    43.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 12
    Total number of words is 3714
    Total number of unique words is 1887
    29.0 of words are in the 2000 most common words
    42.1 of words are in the 5000 most common words
    49.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 13
    Total number of words is 3730
    Total number of unique words is 1995
    30.4 of words are in the 2000 most common words
    43.4 of words are in the 5000 most common words
    50.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 14
    Total number of words is 3644
    Total number of unique words is 1871
    30.9 of words are in the 2000 most common words
    42.1 of words are in the 5000 most common words
    49.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 15
    Total number of words is 3677
    Total number of unique words is 1997
    29.5 of words are in the 2000 most common words
    41.3 of words are in the 5000 most common words
    49.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 16
    Total number of words is 3714
    Total number of unique words is 1988
    29.5 of words are in the 2000 most common words
    42.8 of words are in the 5000 most common words
    49.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 17
    Total number of words is 3731
    Total number of unique words is 2002
    30.4 of words are in the 2000 most common words
    44.3 of words are in the 5000 most common words
    51.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 18
    Total number of words is 3573
    Total number of unique words is 1900
    30.5 of words are in the 2000 most common words
    43.1 of words are in the 5000 most common words
    50.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 19
    Total number of words is 3643
    Total number of unique words is 2085
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    41.5 of words are in the 5000 most common words
    48.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 20
    Total number of words is 3720
    Total number of unique words is 2078
    32.0 of words are in the 2000 most common words
    44.6 of words are in the 5000 most common words
    51.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 21
    Total number of words is 3717
    Total number of unique words is 2015
    31.0 of words are in the 2000 most common words
    43.6 of words are in the 5000 most common words
    49.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 22
    Total number of words is 3560
    Total number of unique words is 1977
    30.7 of words are in the 2000 most common words
    42.1 of words are in the 5000 most common words
    48.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 23
    Total number of words is 3740
    Total number of unique words is 2007
    30.1 of words are in the 2000 most common words
    43.1 of words are in the 5000 most common words
    50.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 24
    Total number of words is 3765
    Total number of unique words is 2063
    31.1 of words are in the 2000 most common words
    43.2 of words are in the 5000 most common words
    50.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal Literature II - 25
    Total number of words is 1598
    Total number of unique words is 1041
    27.7 of words are in the 2000 most common words
    37.1 of words are in the 5000 most common words
    42.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.