🕙 28-minute read

Euskal Literature - 15

Total number of words is 3670
Total number of unique words is 1922
29.3 of words are in the 2000 most common words
40.7 of words are in the 5000 most common words
46.7 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  5) Iztegian eta Corografian sartzen ditun euskerazko zati
  batzuk (Corografía, 1882, 268 orr.).
  6) Olerki batzuk «Eziña Egiña»-ren azken orrietan datoztenak.
  LARRAMENDI OLERKARI.—Ba ote? Jesuita jakintsuaren gramatika zar-tankeraz egiña daukagu, au da: izena, izen-ordea,
  onen jokua, aditza (18-142 orr.); joskera, mintzaera (prosodia)
  ta abar; guztiz 201 orrialde.
  Amaitzerakoan, ordea, geiagarri bezela, euskal olerkiaz diardu. Larramendi lekuko, garai artan, gaur lez edo, nai zutena
  egiñaz zebiltzan poetak: silaba ta kontsonanteai etzieten gorarik eman nai. Banaka batzuk, alan ere, zorrotz zaitzen zituzten
  izkera olerkitsuak eskatzen ditun legeak. Auen artean bat Joanes Etxeberri zan, eta onen bi neurtitz dakazki eredutzat: «Ino197
  
  losa'ko Ensebio Lopez'enean (1885) argitaldu zan. Valmediano'ko markesa andre Maria Mikaeia Idiakez, Xabier ta Loiola'ko txit argiari eskeiñita dago.
  8) Mezaco sacrificio ta Comunio sagraduaren gañeco dotriña ta beste devocioen egercicioac (Tolosa, bigarrenez 1782).
  240 orrialde. Gero ere, lau aldiz beiñik-bein, argitara atera
  zuten, Tolosa'ko La Lama alargunaren moldiztegian, J. B. Agirre'ren liburutik arturiko gauza batzukaz geituta.
  9) Escu liburua, ceinetan arquitzen dira cristau onaren
  eguneroco egercicioac (Tolosa, 1826). 238 orrialde gutxi gorabera. Gerora ere, 18 aldiz beintzat, argira ekarria, Tolosa'ko
  Mendizabal, López, Gurrutxaga ta Mugerza'ren moldiztegietan. Gipuzkeraz daude argitalpen guztiok; baiña bizkaieraz ere
  egin zan argitaratze bat, titulu onekin: Escu Liburua, zeñetan
  dagozan meza, confesiño eta comuniñoco, goiseco eta gabeco,
  eta beste deboziño ascoren ejerzizioac (Tolosa, 1889). 368
  orrialde, izki aunditan.
  10) Bada beste Hburu bat ere, antzekoa, urteak aurrerago
  azaldua: Cristaubaren eguneroco ejercicio edo Aingura... geien
  bat Aita Agustin Cardaveraz-ec animen oneraco ipiñiac (Tolosa,
  1714).
  11) Ama Veneragarri Josefa sacramentu guciz santuarena
  ceritzanaren vicitza eta virtuteac (Tolosa, 1882). 254 orrialde.
  Aita Arana'k argitara emana. Ama agurgarri au Azkoiti'ko Brijidetako konbentuan bizi ta 1721'garren urtean ildakoa zan.
  12) Loyolaco aita San Inazio-ren bederatzi-urrena (Azpeitia, 1885). P. Martinez'en irarkolan. 18 orrialde.
  13) Azpeitico erri chitez noblearen gloria paregabeac edo
  Aita San Ignacioren bizitza laburra (Tolosa, 1901). Liburu au
  lenagotik argitaltzeko, Iruña'ko Auzitegiak eragozpen batzuk
  jarri zituen; Karlos III'garrenaren ministru zan konde Aranda'k
  ontzat artu zituen eragozpen oiek. Gazteleraz izan ezik, ezin
  zitekean ezer argitaratu, berari esan gabe. Ori zala-ta, ainbat
  liburu egon ziran azaldu eziñik.
  206
  
  14) Liburu ederra (Baiona, 1856). 282 orrialde. Aita San
  Ignacioaren Egercicioac dira Duvoisin'ek Lapurdiko euskerara
  itzuliak, baiña H'garren eta IV'garren zatiak bakarrik.
  Ba-ditu oraindik beste argitalpen batzuk, izengabe egiñak
  eta.
  Aipagarri dira, orrez gaiñ, bere deboziozko liburuetan datozten olerkitxo labur bezain txairoak ere (Ikus S. Onaindia,
  MEOE, 241 orr.).
  «EUSKERAREN BERRI ONAK».—Aparteko aipua merezi du liburu onek. Beste lanak, geienak beintzat, jainkozkoak ditu;
  auxe bakar-bakarrik gramatikaz ta erretorikaz egiña. Bederatzi
  zatik osatzen du, ta ortografiari dagokionean eztu fo'rik onartzen. «Ken ortik! —dio—. Gure Euskera suabe eztizkoarentzat
  ez da soñu ori». Morfologiari begiratuz, ordea, ez du aipatu
  ere egifen bait zatiñoa, ezta Larramendi'k ere; bai, ordea, Mendiburu'k. Baita ba-dugu erretorika ere, ta euskeraren apolojia.
  Euskera beste edozein izkuntza bezain gai dugu edozein jakintza-gai erabiltzeko eta adierazteko, «baita gairik meien eta
  zaillenak ere». Zarra ere baita, ez baiña norbaitzuek esan oi
  duten aiña. «Txantxetan esan oi da —dio—, edo euskaldunak
  esan oi dute, Jaungoikoak Paradisuan Adan gure Aitari euskeraz, «Adan, non zera?» esan ziola, euskera Jainkoaren gauza
  bezala, arako ta edozein lekutarako diña bazan, Jainkoak ola
  nai izan balu, Baña gauza ziertoa da, Jaungoikoaren izketa Paradisuan, ta gero ere, Hebreoz izandu zala...».
  Ori ta guzti ere, ontan Axular, Etxeberri ta antzekoai jarraituz, euskera guzriz garbia dala dio, ta arritzekoa derizkio
  nola ez ditun langille geiago, euskal idazle geiago, bera landu
  ta edertu dezaten. Larramendi irakurtzeko diotse eliz-gizon eta
  maixuai, egunero mingaiñean darabilten euskera eder jaikiagoa
  izan dedin. Zertarako gogo du argi ta garbi iraun dezan? Adi
  bere itzak: «Gure pobretxuon askoren animak salbatzeko, euskerak burua jasotzea Jainkoak nai du». Jainkoaren itzala du
  207
  
  euskerak, beste izkuntza guztiak lez, eta Ark nai du bizi dedin.
  Baiña gure laguntza pitiña ere gura du, ta Ark nai izanagatik,
  guk laguntzen ezpadiogu, gere zabarkeriz ilko zaigu. Emaniarrak: «Gure baserrietan jende prestuak dirauten artean, euskerak iraungo du. Esan oi dena: oiei lepoa ebaki edo bizia
  kendu gabe euskera ezin utzi edo kendu diteke». Zer esango
  ote luke gaur?
  Liburu estimagarria, benetan. Ortik, askotan ikusi izan du
  argia. Dodgson euskalariak atera zuen bigarrenez (Tolosa,
  1896), eta gero Azkue'k Euskalzale (Bilbao, 1897) aldizkarian,
  eta laugarrenez. A. Zabala'k Auspoa (Zarautz, 1964) bilduman,
  «Aita Agustin Cardaberaz Jaincoaren zerbitzari andiaren Berri
  Laburrak, apaiz batek eusqueraz jarriac» (Durango, 1908) Florentino Elosu'ren etxean, lenengoz irarri zana, itzaurre bezela
  dakarrelarik.
  IRITZIAK.—Ogeitamar urtez errkik erri mintzatu ta Hburumordoxka idatzi ditunak ba-du bere garrantzia, ta merezi du
  gure itzala dudarik gabe. Baiña nornairi ere akatsak billatzen
  ibilli oi gera, ta norbaitzuentzat Kardaberatz'en idazkerak ere
  ba-ditu bereak. «Aren euskera —diosku F. MichePek— ez da
  oso garbia, egia da, baiña esaera eder askoz gaiñezka daukagu;
  idazkera lerdena baitu, aren lanak merezi dute irakurtzea, Kristauaren Bizitza'k batez ere. Auxe duzu bere okerrik nabarmenena, erdal-itz askotxo sartzen ditulakoa».
  Eta L. Mitxelena'k: «Ez da idazle diztikor, ez txukun, baiña
  bai bizja ta ugaria, eta beti izan ditu irakurle asko».
  P. Lafitte'k, ordea: «Hil zen saindu bat bezala, goxo goxoa
  eta geroztik Dohatsuen lerroan ezarri du Eliza Ama Saindual.
  Eskualtzale suhar Dohatsuak zerutik geriza eta begira dezagula,
  hain ontsa zerabilkan eskuara». Eta M. Lekuona'k: «Gauza
  bat aitortu bear degu, Aita Kardaberatz'en liburuai etzaiela
  orain arte, gure artean bear bezelako ixtimaziorik ekarri, erabiltzen duen lexikoan erdal-itz askotxo sartzen ditualako nun208
  
  bait. Bañan, egia esan, ori gora-beera, Aita emaniarraren prosa
  oparoari, mami ta ixuri ederra aitortu bearra daukagu: mami
  bioztun, eta ixuri leun. Ez bait luke gaizki emango gure A.
  Agustin'en edozein liburuk, euskerazko beste libururik ederrenen artean».
  Arrotu utsune auek ora-bera, ots, erderakada geiegi sartu
  ta idazkera ere ain jatorra euki ez arren, euskera aberatsa ta
  joria du A. Kardaberatz'ek. Bi maitasun zitun bere baitan:
  Jainkoa ta Euskalerria. Eta bete zuen bere jomuga. Jainkoa
  aldarrikatu zuen bizi-bizi; Euskalerria ta Euskera jasotzeko, berriz, ainbat liburu agertazi zizkigun. Biak Jainkoa ta Euskalerria, txibistin gozoz lotuak, goretsi nai izan zituen bere lurrean.
  Aren izkera ez da mordoillo, ez garbiegi, bai bien arteko.
  Buruan zekarrena egoki ta argi ulertzen emateko erdal-itzen
  bearra ba'zuen, etzitzaion ahalkizun ari oratzea. Larramendi'rekin dankide genduan, baiña ez uneoro ta noranai itsu-itsuan
  ari jarraikika. Bere nortasuna iñoiz ere utzi gabe.
  (Ikus Julian Fonseca, Vida del P. Cardaveraz, Madrid, 1862;
  F. Michel, Le Pays Basque, 503 orr.; J. Urkixo, RIEV, 11, 1908,
  313 orr.; J. Vinson, Essai Bibl. Basque, 64, 74, 91-96, 103, 107, 131,
  212, 562, 600; P. Lafitte, Loretegia, 82 orr.; Pérez Goyena, Ensayo
  Bibl. Nav., III, 520 orr.; L. Mirxelena, HLV, 100 orr.; L. Villasante,
  HLV, 141 orr.; K. Etxenagusia, Euskal idazleen Lorategia, 51 orr.;
  Auñamendi, Literatura, 1, 242 orr.; S. Onaindia, MEOE, 240 orr.
  ta KARMEL, 2-1971, 79 orr.; M. Lekuona, Zeruko Argia, 1971,
  uztaillak, 18; Kardaberaz Aitari Omenaldia (Zarautz, 1972).
  
  6.—AITA JOSE ARAKISTAIN (...-1765)
  Deba'koa ala Itziar'koa genduan? Ez dakigu ziur. Karmeldarra; oso jakituna. Jesus Maria'ren Aita Jose esaten zioten
  Karmen'go Amaren Lagundian. Euskalerriko karmeldar Probintziko nagusi izan zan, ta Aita Lendakariaren aolkulari.
  1765'an il zan.
  209
  
  Ez dugu Aita Arakistain aiztu bear XVIII'garren mendeko
  euskal idazleen artean. Badu, egia esateko, bere nortasuna ta
  sarri aitatua da euskal Hburuetan. Erderez berak bildu zituen,
  gero Pedro Aldazabal'ek, Breve Historia de la aparición del
  mds luminoso astro, la milagrosisima imagen de Maria Santisima de lciar (1767) izenez, A. Arakistain ilda bi urtera, argitaratu zuen libururako agiri ta lanak.
  Larramendi'k ainitz lan eta nota utzi zizkigun argitara atera
  gabe; baita itz-zerrenda galantak ere. Nota, itz-zerrenda oietarik batzuk osatzen dute Suplementos al diccionario trilingüe
  deritzana, ta Aita Fidel Fita'k 1881'an, Barzelona'ko Revista
  de Ciencias históricas zalakoan (II, 416 orr., eta III, 113 ta
  350 orr.) argitaratua. Ementxe datoz A. Arakistain karmeldarrak Larramendi'ri bialdu zizkion itz-zerrendak; itzotatik 64
  ziran Erronkari aldean bilduak eta 1425 Naparroan eta Gipuzkoan batutakoak. Baita ementxe dator euskeraz, Aita Jose'k ari
  itzak bialtzerakoan Iruña'tik, 1746-8-15'an, egin zion eskutitza, eta Aita karmeldar berberonen euskarazko poesi bi.
  Olerki saillean badu beste bat ere. Gizaldiak zear, eten
  barik, abestu oi dugun
  Agur, Itziar'ko
  Birjiña ederra;
  Agur, Ama maite,
  Itxasoko izarra...
  kantua, berea du. Berak, biotz-dardarti, egiña.
  (Ikus J. Vinson, Essai Bibl. Basque, 195 orr.; Auñamendi, Diccionario, II, 268 orr.; Zeruko Argia, 1971, urtarrillak, 17, 8 orr.).
  
  210
  
  7.—JUAN ANTONIO UBILLOS (I707-I789)
  Aita K. Iturria'k Donosti'n egin zuen itzaldi baten, onela:
  «Etzan gure Ubillos nolanaiko gizona, jakintsu aundi oietako
  baizik; gai sakonetan zearo murgildua». Eta prantziskotar jakintsu onek latiñez, gazteleraz eta euskeraz idatzi zitun lanak
  aipatzen dizkigu ondoren.
  BIZITZA.—Amasa errixka, Billabona aldamenean, muiño txiki baten gaiñ datza; emengoxea dugu A. Ubillos (ur-bil-ots?).
  Amasa'koa zan bere ama Maria Arano, ta Andoain'goa alta.
  I7I6'an, mutil koskorrak bederatzi urte bete gaberik zegoela,
  il ziztaion alta; ama, berriz, 1723'an, andik sei urte ta erdira
  noski. Juan Antonio'k orduko urte bete zeraman Arantzazu'ko
  komentuan, aurreko urtean prantziskotarren jantzia artu
  zuen eta.
  Ona A. Iturria'k, beiñola norbakek «Euzko-Gogoa»-n idatziari erantzunik, Ubillos gazteari buruz zer ziñoan: «Apaiz
  ta prailleok Euskalerriko semerik onenak guretzako artzen omen
  ditugu. Ez nuke nik ori egi utsa danik esango, ez apaiz ez praiUeei begira, ezta zuei begira ere. Ori esan zuna bera, naiko
  aundi ta jakintsu izan arren ere, eztegu elizgizon. Baiña gure
  Aita Ubillos'ekin, beintzat ori gertatu zala esan genezake».
  Nobizio-urtea bete ondoren, 1723'an, eskeiñi zitzaion Jainkoari iru erlijio-ziñitzak egiñaz. Orduan bere garairik kartsuenean zegoen Arantzazu, berton bizi ziranak ia eun prailleraiño
  eldurik. Ementxe osotu zitun Ubillos'ek, beste gazte mordoska
  batekin, meza emateko bearrezko zitzaizkion latin, Filosopi ta
  Teoloji-ika&teak. Auek bulotu ta meza berria emandakoan, buru
  argikoa baitzan, AUkala de Henares'ko Ikastetxera bialdu zuten
  nagusiak. Zer ikasi zuen an? Jakintza-gaiak noski.
  1755'rantza, Tolosa'ko prantziskotar ikasile gazteen Teolojiirakasle daukagu. Lan eta lan dagi. Aurretik ere Filosoñ-gaiez
  naikoa idatzi ta zeukan, eta urte ontan bertan, argitaratu zuen
  211
  
  bere lenengo Filosopi-liburua. 1755'an asita, iru ale edo tomu
  atera zitun urrenez urren; bigarren zatian, 1758'garren urtean
  azaldu zuenekoan, «Lector jubilatus» zala adierazten du. Ta
  ohorezko aipamen au irixteko, gaiak beetik gora erkautsi bear
  izaten ziran, au da, Filosopi-gaietatik asi ta urte batzuk geroxeago. Teolojia irakatsiaz.
  Bere irakaste-lanari loturik, urte askotan Tolosa'n bizi zala,
  aldikada baten bertoko nagusi ere izan zan; baita Kantauri'ko
  prantziskotar Probintzi guztiko Aita Nagusiaren urrengo ere.
  Geroago, Arantzazu'n agertzen da bertoko nagusiaren aolkulari
  bezela. «Ala zanez, urtero urtero, 1768'tik 1786'ra, jarri oi zun
  bere izena euskal gazteak Arantzazu'n praille egin, prantziskotar
  jantzia artu ta profesa egiten zuteneko agirietan». Komentu
  ontan il zan, agi danez, 1789'garren urtean, Prantzia'ko matxinada urtean, ain zuzen. Bertoko kanposantuak gordetzen ditu
  amasatar jakintsuaren gorputz-ezurrak. Zaartua ere, letra argi
  ederra zuen.
  BERE LANAK
  
  a) LATIÑEZ.—Jakituria ezta geienik mingaiñez azaltzen,
  idatziz baizen. Orrela, paperean likaturik, adierazten da adimenaren sakontasuna. Aita Ubillos'ek, beerago aipatuko dugun
  euskal liburuaz landa, ba-ditu iru latiñezko ere, idatzi ta argitara ekarriak. Obeto: liburu bakarra da, iru zatitan banaturik.
  Liburu sakon eta funtsez moldatua.
  1) Philosophia Rationalis (Donostia, 1755). Summulas edo
  bilduma txikiak eta Lojika datoz ale aundi onetan. 509 orrialde
  ditu. Etzuen bakarrik osotu: irakasle-lagun zuen mondragoitar
  A. Frantzisko Elejondo'rekin batera egin zuen lenengo ale au.
  Beste biak, ordea, bere-bereak ditu osorik.
  2) Philosophia Transnaturalis et naturalis (Donostia,
  1758). Metafisika ta Fisika orokorra. 718 orrialde. Gai sakonok
  maixu gisan azaltzen dizkigu,
  212
  
  3) Philosophia naturalis (Gazteiz, 1762). Fisikaren bigarren eta irugarren zatiak. 536 orrialde ditu. Orduko Fisikan
  gaurko zientzi-gai asko sartzen ziran: Izarrizti, Mekanika, Kimika, Osakuntza, Lutelesti, Landare-izti, Metal-gaiak, Abelizti,
  Antropoloji ta olakoak. Eskeintza bi dakaz irugarren onek: San
  Luis Gonzaga'ri bata, ta Xabier M. Munibe ta Idiakez Peñaflorida'ko kondeari, bestea.
  Aita Ubillos'en Filosopi au, urte askotan, prantziskotar ikasle gazteen liburu arrunta izan zan. Jakiña, Prantziskotarren
  «argi, izar eta gidari» dan Eskoto'ren erakusaldien arabera egiña
  dago; aintziñako jakitun Aristotde, Sokrate, Platón eta kidekoak bazter utzi gabe, orraitio.
  b) EUSKERAZ.—Liburu bat idatzi zuen euskeraz: Christau
  Doctriñ berri-ecarlea, christauari dagozcan eguia sinis-beharren
  berria dacarrena (Tolosa, 1785). 224 orrialde dauzka.
  Zati bi ditu. Lenengo zatiak dakar Jainkoaren Lege zarrean
  eta berrian gertaturiko gauzen berri laburra. Eta bigarrenak,
  29 ikasgaitan, kristauak jakin eta Siñistu bear dituan egien erakustea.
  Ezta liburu jatorra, itzulpena baizik. Juan Klaudio Fleury'ren Catechisme historiçue (Paris, 1679) euskeraz jarrita. Frantses apaiz argiaren idatzi au naikoa edatua zan amazortzigarren
  gialdian: ptantsesez eta gazteleraz sarri argitara emana noski.
  Aita Ubillos'en itzulpenak ere izan ditu bere argitaratzeak;
  lendabizikoaren gaiñ, Azkue jaunak eman zuen bigarrenez (Bilbao, 1897), dzkera ederrekoa zerizkiolako. Irugarrenez ere bai,
  izenburu onekin: Kristabaren Ikasbidea (Tolosa, 1909). Aita
  Ubillos'ek, bestalde, ba-zuen ar-emana Peñaflorida'ko kondearekin, eta dotriña auxe artu zuten testu bezela zalduntxoak Bergara'n zeukaten Mintegian.
  Zeregin artean, «gaur artu ta biar utzi» egiña izanagatik,
  badu gatza itzulpen onek. Ezta itzez itz euskeraz jarria: Ubillos'ek orain laburtu, gero luzatu egin oi ditu Fleury'k dakaz213
  
  ten gauzak. Au mamiari gagozkiola. Ta izkerari buruz, idazle
  txukuna gertatu zitzaigun; bere garaiko klasikua dugu. Aditza
  lasai darabil, baita sintetikua deritzaioguna er'e: 24 aditz darabilzki era onetan; auek dituzu A. Iturria'k kontatuak: «jakin»,
  «erakutsi», «erabilli», «egoki», «ikusi», «eraman», «iritzi»,
  «euki», «jardun», «jarraitu», «etorri», «ibilli», «igon», «esan»,
  «egon», «ekarri», «egin», «iraun», «jardun», «edan», «etzan»,
  «egotzi». Zeinbat bitxi-pikor diran, iraurrita, bere dotrinan
  euskal esaera jatorrai buruz ere!
  Eder-kezkak larritua zebillen nunbait. Bakoitza geure mendeko gera-ta, A. Ubillos amazortzigarrenekoa dugu. Ortakoz,
  «mendetar jatorral< izanik, mendeko ondasunak eta gaitzak gurekin izan bear». Izan ote zuen artu-emanik M. Larramendi'rekin? Biak ibilli ziran, garaiko bezela, Ikastetxetan ikasten
  eta irakasten. Dena den, A. Ubillos'ek aurrean euki zuen andoaindarraren Iztegia, asti-une ta txolarteetan egin zuen dotriña-itzulpena antolatzerakoan, aren itzok bait-darabilzki: «Jakiunde» (sabiduría), «araututs» (barbarismo), «itzuen» (solecismo), «aintzura» (imagen), «gaiztaki» (maldad), «maitantz»
  (caridad), «Irutasun» (trinidad), «diñatasun» (dignidad), «garbitoki» (purgatorio), «ikastegi» (clase), ta abar. Baita ba-ditu
  mugaz arunzkoen itzak ere: «ipizpiku» (obis'po), ta beste. Larregi'ren Testamen Zaharreko eta Berriko historioa (Baiona,
  1775) ezagutzen zuela dirudi. Akatsik aipatzekotan, 59 bider
  darabillen zeren eta beste erderakada batzuk, «ala nola», «zenbat ainbat», Zergatik erantzukizun danean, eta olako gutxi
  batzuk.
  IRITZIAK.—Aita Zalaba'k bere Noticia dalakoan onela:
  «Euskera eder-ederra dn ntin-naitik begiratuta». A. Villasante'k:
  «Larramendi'k sortutako itz batzuk gorabera, aren izkera errian
  tinkatua da: garbia da, ta aberatsa ta bizia erabat». I. Omaetxebarria'k: «Aren izkuntza guztiz auta, txukuna ta gain-gaiñekoa dugu». Azkue'k bere Iztegian aipatzen du.
  214
  
  Ala ta guzti ere, Aita Karmel Iturria'k eio digu iritzi-ematerik ederrena. «Ubillos ezta —dio— idazle garai oietakoa. Baiño alere idazle ona da. Gipuzkoa'ko izkelgian ditugun aldi
  artako idazleen arrean onenetarikoa. Ubillos'en euskera erriizkeran sendo tinkatua dago. Erri-izkera du zimendu ta oiñarri
  antzo. Baiña ba-daki emendik eta andik bear dana edo bear
  duna artzen ere. Eta alaxe, nola-alako Gipuzkera osotuan idatzi
  zula esan genezake. Bai bait-daki bizkaieratik, baita naparrena
  ta lapurdiera ta beste Bidasoaz arunzko euskalkietatik zerbait
  artzen ere. Ez noski Azkue zanak-eta, eta oraingo beste askok
  nai duten Gipuzkera osotuaren pareko, baiña bai olako zerbait.
  Jakitez ta zer zegikeana oartuz egin ote zun ori, ala oartzeke?».
  Aditz-formetan badu, gaiñera, bere zer berezia.
  Gure amasatarrak maiz-xamar dabilzkigu itz esan-nai berdin antzekoak, edo sinonimuak. Asmo onareldn egingo zuen
  au, zerabilzkin gaiak obeto aitzen emateko irakurleari; baiña
  bein ta berriz geiegi erabiltzeak ere ba-du bere gaitza ta okerra.
  Aspertu ez ote? Aita prantziskotar argi au, bestaldetik, bera
  aiñako gizon eskolatu bati dagokionez, oso zeatza dugu barnean
  daraman gogapena, ideia azaltzerakoan. Labur: euskal idazle
  piña, jario ederrekoa dugu Ubillos.
  (Ikus F. Michel, Le Pays Basque, 513 orr.; J. Vinson, Essai Bibl.
  Basque, 126; G. Garriga, Bol. Amer. E. V., 1951, V, 57 orr.; K. Iturria, «Euzko-Gogoa», 1956, 76 orr.; L. Mitxelena, HLV, 102 orr.;
  L. Villasante, HLV, 150 orr.; I. Omaetxebarria, Euskera, Zaraut»,
  1959, 224 orr.; K. Etxenagusia, Euskal idazleen Lorategia, 62 orr.;
  Auñamendi, Literatura, I, 274 orr.).
  
  8.—DOMINGO PATRIZIO MEAGHER (1703-1772)
  Gurasoak jatorriz irlandarrak zirala ere, Donostian jaio zan
  Aka Meagher, 1703-2-17'an. Amalau urtekin, ots, 1717-1014'an, Jesus'en Konpañian sartu zan, 1736'an profesa egiñik.
  215
  
  Buru argiko gizona zanez, Santiago Konpostela'n Filosofia irakatsi zuen, Salamanka'n eta Valladolid'en ostera Teolojia.
  1767'rantza beste jesuíta askoren antzera erbesteratuta, Bolonia'n il zan 1772-9-2 Tan.
  Itz lauz ta Olerkiz naikoa idatzi zuen erderaz: Fray Gerundio txarretsiaz, Porrugal'eko Maria Barbara Espaiña'ko erregiñari Illeta itzaldia, Frantzian 1760'tik 1761'ra jesuiten kontra
  agertu ziran Hburuetzaz, XVII'garren gizaldiko oroitzapenak,
  eta abar.
  Baiña gure artean aren izena ospetsu egin zutenak, donostiar argiak gaixo-aldi batean, osalariak aginduta, artzen zuen
  ardao beltzari atera zizkion euskal olerki gatz-ozpindu bi dituzu,
  batez ere: Ardoari ta Ni naiz txit gauza goxoa, matsaren zumuari eskeiñitakoak.
  Aren ahapaldi zartatsuak ba-dute oraindik ere gaurkotasuna.
  Irakur, ao-gozagarri:
  Agure zarrak, nai ta ez,
  eta atso zarrak gutxi ez,
  neska lotsagabeak,
  mutil ardo zaleak,
  goizetik dIrade asitzen
  ukal-ondoak goratzen.
  Bi auek zortziko txikiz asmatuak diran arren, beste bat,
  Ardo zarraren kantak deritzana, sei puntuko ahapaldietan dago,
  au da, puntuok sei silabadunak dira geienetan,
  Or-emengo bertso-sorta ta bildumetan sarri agertu izan dira
  olerki bakotiarrok. Baiña ez beti berdin: bakoitzak ezarri dizkie
  bere egokierak, ahapaldi batzuk moztu ta beste batzuk erantsiaz.
  (Ikus, Euskalerria, II, 84 orr.; J. Manterola, Cancionero Basco,
  len-sailla, III, 51 orr.; S. Onaindia, MEOE, 244 orr.; L. ViUasante,
  HLV, 151 orr.; I I. Iztueta, Gipuzkoa'ho Dantzak, Bilbao, 1968,
  372 orr.; Auñamendi, Literatura, I, 249 orr.).
  216
  
  9.—AITA SEBASTIAN MENDIBURU (I708-I782)
  Aita Villasante'k idazten du; «A. Kardaberatz gipuzkoar
  bat dugu Bizkaira begira, o'la esan al bada; bere apostolutzarik
  geiena beiñik bein Loiolatik sarkalderuntz zuzentzen zala dirudi. Aren beste senide ta adinkide au, gipuzkoar bat dugu
  Naparrura begira. Onen jaioterria —Oiartzun— bera ere beti
  euki izan dugu, izkeraz, napar garaikotzat; eta A. Mendiburu
  ia bizitza guztian Iruña'n bizitu zan ezkero, errez ulertu dezakegu zein izan bear zuen aren mixio-lanen eta nekeen barruti
  maiteena. Aren liburuak, beraz, napar kutsu ezaguna ixuri
  bear».
  BIZITZA.—Oiartzuarra dugu, an bait zan sortu 1708-9-2'an.
  Adimen argi ta zima onekoa agertu zitzaigun Umetatik, eta
  amazazpi urte zitula, 1725'an, Jesus'en Lagundian sartu zan.
  Eliz-ikasketak amaitu zitunean, Iruña'ra bialdu zuten nagusiak,
  eta ementxe Filosofia irakatsi zuen sei urtez, eta gero Teolojia
  beste iru urtez; eta gramatika. Baiña mixio-deia zuen bere
  baitan pilpilka, ta bame-su orri ezin eutsirik, ogeitamar urte
  gutxienez eman zituen Kristo'ren itza aldarrikatzen.
  Epe luze orretan amaika itzaldi eder entzunak ziran, ziur
  asko, an Inguruko erritxoak. Neguan ezin ba'zuen, udan, oporaldietan zebillen erriz erri, Napar garai aldekoetan batez ere.
  Aomen aundiko izlaria genduan A. Mendiburu; ta ez ango
  euskaldun errietan bakarrik, Iruña'n bertan ere bai, garai artan
  Iruña'n euskaldun askotxo ziran eta. Ander Lizartza'k onela:
  «Iruñan, San Zemin deitzen dioten elizan, solasaldiak euskeraz
  egiten zitun Garizuma'ko iganderik geienetan, euskaldun utsak
  ziran morroi ta neskameendako. Baiñan, Mendiburu'ren izketa
  garbi ta suarra entzuteagatik bertze aunitz ta aunitz, euskeraz
  mintzatzen ezpa-zekiten ere, aditzeko ainbat ba-zekitenak, aren
  predikutara joaten ziren» (Bigarren Euskal-egunetako Itzaldiak).
  217
  
  Ondo zekian "Umetatik ere euskeraz; baiña obeto ikasi zuen
  bere eliz-egikizunetarako, eta guztioi maixu egiazkoa izan zitzaigun. Kikero euskalduna esaten zioten, eta ba-zan izan ere
  zerbait eta geiago, naiz elizetan mintzatzean, naiz euskal liburuak tajutzean. Bietarako, euskera sakon eder apaiñaren jabe
  zan. Gai sakonak errez ta lau azaldu oi zitun; eta, jakiña,
  jendea parrastan zijoan ari entzuten. Izlari trebe ez-ezik, bizikera latz eta santuan ere, Kardaberatz'en kideko, eredugarri
  dugu.
  Kristok irakatsia erein ez bakarrik, Aren Biotz santuazko
  jaiera zabaldu ta Alkarte bereziak eratu ta indar-azten ere berebiziko garra ta azkua erakutsi zitun beti ta beti. Ontan, esan
  dugunez, etzion gutxi lagundu A. Kardaberatz'ek. Azkeneko bi
  gizaldiotan Euskalerriak Jesus'en Biotzari izan dion eraspen
  beroa, Aita biok zabaldu ta oiñarritua dugu, ezpairik gabe.
  Noiz ez? Ta odei beltzak moltzotuaz zijoazten jesuiten
  aurka. Agiri-agiriko errazoi gabe, borboitar erregeak, Espaiña'n,
  Portugal'en, Frantzia'n eta Sizilia'n, erabaki latza artu zuten:
  beren erreiñuetatik jesuitak botatzea, ta olan egin zuen Espaiña'ko errege Karlos IH'garrenak, 1767'an. Korzega ugartera
  jo zuten lenengo euskaldun jesuitak, beste askorekin; geroago
  Bolonia ta Ferrara eskualdetara zabaldu ziran. 59 urte zituen
  gure Mendiburu'k erbesteratu zutenean. Eta, 15 urtetan atzerriaren samiña iruntsi ondoren, Bolonia'n il zan 1782-7-14'an,
  Gorputzez kaizu onekoa ta lerdena zan A. Mendiburu.
  Oiartzun'en ikusi dezakegu aren giz-irudi ederra, Errapel Pikabea oiartzuar argiak eginda. 1922'garren urtean ospatu ziran
  aundikiro, giz-irudia agertzea zala-ta egiñiko erri-jaiak.
  BERE EUSKAL LANAK.—Mendiburu'k, iztun bakarrik etzalako, itzaldietan erabillitako gaiak, apain eta gozo, liburuetan utzi
  zizkigun. Aren idaztirik ezagunenak:
  1) Jesusen Compañiaco A. Sebastian Mendiburuc euscaraz eracusten duen Jesusen Bihotzaren Devocioa (Donostia,
  218
  
  1747), Bartolome Riesgo Montero'ren irarkoian. 387 orrialde.
  Lau liburutan banaturik dago. Ementxe dator Larramendi'k
  Loiola'tik igorri zion gutuna ere. Auxe da A. Mendiburu'ren
  libururik ederrena, «idaztankeraz eta euskalkiz», diosku Orixe'k. Jesus'en Biotz donearen eraspena ta kristau-egiak zaintsu
  ta diztikor azaltzen ditu. Ta merezi zuen bezela, lau argitaraldi
  beintzat ikusi izan ditu: bigarrena Iruña'n, 1751'an; 393 orrialde; Loiola'ko Iñaki deunaren eta Frantzisko Xabier'en bederatzi-urrenak dakaz azkenean: irugarrena Tolosa'n, 1882'n «Jesusen lagundi bereko Aita euskaldun batek, amimen onerako,
  arretaz ikustatu eta utsegiñak kendurik, obetu ta geitu duena».
  Laugarrena, berriz, Gregorio Arrue'k gipuzkerara biurtu ta argitara eman (Tolosa, 1883) zuena da. Dodgson'ek, azkenik, agerrazi zuen Mendiburu'k bertan darabilzkin milla ta berreun
  adizkerazko aurkibideakin.
  2) fesusen Amore-nequeei dagozten cembait Otoitz - gai
  (Iruña, 1759-1760). Bi irarta'ldi egin ziran, itxura danez, bata
  amaika liburuxkatan eta iru liburu nagusitan bestea. «Ikaskizunez eta azkuz beteagoa» dala dio Orixe'k. Tituluak dionez,
  88 gogarte dira bertan luze ta edadura aundiz azaltzen dizkigun gaiak. Gaiok, bereak ala itzuliak ote?, itandu oi da. Ez
  dakit Zergatik. A. Mendiburu'k ba-zuen, ba, urte askoz ga'i
  sakonetan Irakasle izan zan ezkeroz, ori ta geiago burutzeko
  lain jakituri. Nun idatzi zuen? Azken orrazketak beiñik bein
  Iruña'tik kanpo; Loiola'n bear bada. P. Orkaiztegi zanari esker,
  berriz ere (Tolosa, 1904-1905) argitaratua izan zan, iru aletan,
  Ensebio Lopez-en etxean.
  3) Euscaldun onaren videra, mezaren entzun-vide labur
  erreza, errosarioco amarrecoen asiera eta cembait bederatzurrun (Iruña, 1762), 'liburugille Rada'ren etxean. 236
  orrialde. Bigarrenez ere Iruña'n argitaldu zan, I765'an.
  Aita Zabala'k bere Noticia dalakoan dakarrenez, Jesusen
  Biotzaren kofradikoen araudia ere A. Mendiburu'k osatua da.
  Aita Ander Lizartza kaputxiñoak dioskunez, Kristau Ikasbidea219
  
  ren azalpen bat ere idatzi zuen, iru aletan; baiña etzan argitaratu, bear bada A. Kardaberatz'i jarri zizkioten beaztopo
  berberak aurkitu zitulako. Ba-ditu oraindik urteko igande ta
  jai guztietarako Irakurgaiak, bi liburutan, oraindio argitara gabe daudenak, damurik. Eta olerki batzuk.
  IRITZIAK.—«Lan klasikua ta ederki egiña—diño Sorrarain'ek—. Izkedgiz gipuzkera da, egillea bizi zan Naparruko izkera
  errikoiaren fcutsu ta urrin pixkarekin». Eta F. Michel'ek: «Gipuzkeraz dago, bete-beterik idatzita; ba-ditu kanta batzuk ere,
  bertso errez berezkoetan».
  Orixe'k: «Euskal-idazlerik oberena au uste dute zenbaitek
  eta Kikero euskalduna izena ipiñi diote. Axular'en ondo ondoan beintzat tokia merezi du, Euskera garbiagoa du, Oiartzuarrak Urdazubiarralc baiño; ez orde ugariagoa». Eta geroago,
  Kikeron euskalduna Mindiburu'ri esatea geiegi zala-ta, onela
  idazten du: «Luis Eleizalde zanari eskerrak, Mendiburu'ri gora
  aundia ematen ikasi genun eta, uste genezaken, oraindik, erderakeriak ukan arren, ez zala Axular bezain erdalzale edo erdaldun. Pitagoras'ek beste aldera erakutsi digu. Kikeron'en izen
  aundia Axular'i utzi bearra dauka Mendiburu'fc, apalago gelditzen baita. Zeren eta ezen orietan, Axular baiño urriago diteke; baiñan itzurrenean asko kentzen dio Urdazubitarrak».
  Mintzo «jori, bakun eta ederra» duela aitortzen digu
  P. Lafitte'k. L. Mitxelena'k, ordea: «Mendiburu da zalantza
  gabe izkera txairo ta apain izkuntza erabilli dutenetariko bat.
  Doai bat ufcatu zioten: kemena. Bame-mamiz bere idaz-lanak
  nolanaiko otoitz liburu askiegi dute, irakurlearen sentipenetara
  joten bait du larregi ta era bereko».
  Eta J. Etxaide'k: «Mendiburu'k, sermolaritzari ez-ezik, euskeraz idazteari ere ekin zion eta bildurrik gabe esan dezakegu, Mendiburu, bere aldiko euskal idazlerik garaiena izan
  zela Bidaso'z onuzkotan beintzat... Mendiburu'ren prosa ulerterreza ta leguna da, eta bere euskerak etorri ta aberastasuna
  220
  
  dario nun-naitik. Joskera, bere aldiari gagozkiola iñork baiño
  jatorragoa darabil, nire ustez, eta galdegarriak ere oso nekez
  erabiltzen ditu galde-esakunetatik lekore. Ontan, aurrera aundia
  
You have read 1 text from Basque literature.