Euskal Literature - 10
bere illobia: kronikalariaren seme Esteban Garibai ta Montoya'k, bada, 1611-10-25'an egiñiko testamentuan, Arrasate'ko
frantziskotarren komentuan daukaten sendi-illobian beatzea
nai du.
Komentu au, ain zuzen ere, berak ainbeste lagundurik jasotakoa dugu. Iru lekaretxe zitun begiko: frantziskotarrenak bi,
Mondragoikoa >ta Azkoitikoa, ta Toledo'ko jesuitena. Asko lagundu zien aueri, bai diruz bai bere bitartekotasunez. Ordena
auetako nagusietan ere ar-eman barrukoa izan zuen. Eta-nola
ez?—Santa Teresa aundiarekin ere bai. Biok ziran, dakizunez,
ibiltari aspergaitzak; baiña entzutez baiño etzuten alkar ezagutzen. Egun batez, orraitio, biak Toledo'n aurkitzen zirala,
Garibai'k, ango karmeldar prailleen adiskide zanez, bertako nagusiari, Aita Yepes'eri txartel bat eskatu zion, eta txartel onekin
109
joan Teresa Amagana ta alkarrekin mintzatu ziran. Eta Garibai'k bere Oroitzapenetan onela: «Oraingoan asko poztu nintzan berarekin, baita beste batean ere; Teresa bera ere bai
poztu zan, ni ikusten joan nintzakiolako» (Memorias, 372 orr.)
1577'garren urtean izan zan alkar izketa au.
BERE LANAK.—Izkuntza asko zekizkin, latin, griego ta abar,
baiña Garibai'ren arlo berezia istori-gaiak ziran, eta ortan punterengo agertu izan zan beti. Bere ian ugarien artean, auelc dira
beiñenak:
1) Compendio historial de las crónicas e Historia universal
de todos los reinos de España (Amberes, 1571). Lau ale lodi
argitaratu zituen, XL liburutan. Espaiña'ko erreiñu guztien lenengo kondaira dugu, aldiz urren osatua; Ortarako, ordea, Espaiña ta Portugal'eko artxibu ta liburutegiak zeatz arakatu bear
izan zituen. Eta arrigarria da, ziñez, arrasatetarrak egin zuen
lana.
2) Ilustraciones genealógicas de los Reyes Católicos de
España (Madrid, 1596).
3) Grandezas de España. Auxe noski Garibai'ren lanik
garrantzitsuena, baiña zati batzuk izan ezik, oraindiño ere argitara eman gabea. Amaika ale aundi dira 243 foliotan bananduta. Azken aleak bakarrik argia ikusi du; Academia de la Historia'k argitaratu zuen 1854'garren urtean Memorias de Garibay izenarekin.
Iru liburu auetan datoz Euskalerriari buruzko ainbat gauza,
berri ta kondaira. Bizkaiko, Gipaizkoako ta Arabako gauzarik
asko Gaztela'ko erreiñuan sartzen ditu; Naparruari, ordea,
erreiñu azke ta bere jabe batt zan, edesti berezia eskeiñi zion,
urrengo gizaldietan Aita Jose Moret jesulagunak jarraitua. Memorias derkzan liburuan etxeko gauza asko: sartu zituen, gure
edesti-apur, esaera zahar, errefrau ta abar. Auetatik zer batzuk
110
J. K. Gerra'k argitaratu zituen, lenengo RIEV aldizkarian,
1908-1912, eta gero izen onekin: Ilustraciones genealógicas de
Garibay referentes a solares vascos (Donosti, 1933).
ESAERA EDO ERREFRAUAic.—Txorta bi dira. Bata Memorial
histórico español (VII alea) esan dugunean datorrena, ta bestea
Francisque Michel'ek bere «Proverbes Basques recuillis par Arnauld Oihenart» (Rochella, 1847) argitara emaniko esakun zaharren artean, 255-266'rako orrialdeetan datoztenak. Txorta biok,
Garibai'k berak dionez, beronek bialdu zizkion Juan Idiakez
donostiarrari; Idiakez au, dakigunez, jatorriz asarratetarra genduan, eta Espaiña'ko Errege Felipe /rgarrenaren ministru, Aita
Bañez dominikuak «gure endaren omena» deitzen ziona.
Bi xorta auetatik, alere, gureganaiño ezta bat ere iritxi, esku
idatzi edo autografi bezela diot. «Liburutegi Nazionala» deritzanean aurkitzen da gaur ere G 139 itz-motz eta zenbakiak
daramazkin kodes edo orri-xorta; baiña emengoa ezta Garibai'ren izkia, XVII'garren mendean egiñiko aldakia baizik, eta
aldaki auxe dugu Academia de la Historia'k 1845'an argkara
ziguna. Beste idatzia (Cc 79) lenago Laterri Liburutegian zegona ta Benito Maestre'k F. Michel'i emana da, onek «Proverbes Basques»-en geigarri bezela atera zuena. J. Urkixo'k berriz
argitaldu zitun esaera oiek, azalduta, Los Refranes de Garibay
(Donosti, 1919) deritzan liburuan.
Garibai'k darabillen izkerari so egin ezkero, esaera auetan
nabari da euskelkietako alde pixkat. Mondragoe aldean, Leintz
ibar osoan bezela, bizkaiera darabille geienbat; eta izkedgi ontan
daude Garibai'k bere lanetan eskeintzen dizkigun kanta zaharrak: «Oñetako lur au jabilt ikara», «Milla Lastur» eta abar.
Baita Cc 79 esaera xorta ere. Beste bildumak, orraitio, au da,
G 139 xortak, Memorias... Refrdnes en vascuence compuestos
por Esteban de Garibay y Zamalloa (Madrid, 1854) deritzan
pilloan dauzkagunak, bizkaieraz dauden arren, badute giputzkutsua. Aldatzaillea gipuzkoarra zalako, bear bada?
III
Esakun auek, dudarik gabe, batzuk Garibai'k berak asmatuak izango dira; beste batzuk erriaren agotik jasoak, eta beste
irugarren batzuk, inguruko girotik iges egitea neketsu zaigun
ezkero, prantses, beames ta espaiñarren erara antolatuak. Dana
dala, geienak giza-gogotik berez sortuak dira; antziñatik alere,
ta agoz-ago gureganaiño iritxiak.
KANTA ZAHARRAK.—Euskaltzale jatorra gendun Garibai (S.
Muxika, RIEV, 23 ale, 620 orr.), eta eztuzu arritzekoa paper
zar artetik naiz erriaren ezpanetatik edozein gauza arretaz jaso
nai izatea.
Bere idatzietatik dakusgunez, naizta erbeste gauzetan burubelarri sartuta ibilJi, gogoa beti zebilkion sorterri barna egalari. Pitean pitean jarri oi zituen, ba, egoki jausi ezkero, oremen aurkitzen zitun esakun eta kanta antziñakoak. Kanta zaharrak, geien bat, orduko alderdi ta senideen arteko burrukai
dagozkienak ditugu. Bera ere, gaiñera, ganboar alderdiko sendi
leiñargitik zetorrena zan.
Gai ezberdiñai buiuz asko idatzi zigun arren —Luis Salazar, Gayangos, Fernandez Bethencourt eta J. K. Gerra'k diotenez—, Garibai etzan oker gertatu bere iritzietan. Gerra'k,
gaiñera, «zorrozki egitia» zala diño. Eta izan ere, naiz-ta uts
gabea ez izan, orrela genduan.
Euskerazko atsotitzai gagozkiela ere, berdin dugu, txit egizalea. Itzorkuetan iñoiz uts egin zuela? Ta arrigarri al dugu
ori? Bere garaiko seme ez al zan? Euskera errotik zekian.
Oihenart'ek zioan, beronen akats batzuk argitan jarriaz: «haec
lingua ipsi vernacula esset...». Ortaz, erdal literaturan idazle
orren gaillena ez ba'dugu ere, euskal arloan eta iztegigintzan
bereziki saiatu nai diran guztiak, ez nairik ere, ark bildntako
esakun eta kanta zaharretara jo bearko dute.
GARIBAI'REN ARIMA.—Bada mitu bat Garibai'ren arima dala-ta. Nundik ote datorkigu ipui au? Arrasate'ko edestigille argia ote du oiñarri, ala besteren bat? Ba-da kontaerarik.
112
Batzuk diotenez, Garibai, bizi zalarik, kondaira-gai billa,
beti urduri ibilli zitzaigun lez, ilda ere aren arima pake gabe
arat-onat dabil. Beste batzuk uste dute aren arima etzala
ez zerura ez inpemura joan, eta alderrai dabillela oraindik ere.
Irugarren batzuk au esaten dute: Garibai il zanean, onek Arrasate'n eukan etxea itxirik egon ei zan urteetan; geroago, famili
bat bertan bizi izateko asmoz ibilli omen zan, baiña atzera
eragin omen zioten etxe artan gauez iskanbil aundia somatzen
zalako; an azkenengoz bizi izan zanaren arima ez omen zegoen
Zeruan ez inpemuan, eta barruti artan omen zebillen iper-loka.
«Garibai'ren arima lez dago» esan oi da erderaz. Zergatik?
Kezkaz, told egoki gabe, kilimolo edo-ta txit nai auleko dagoanagatik. Noiztikoa dugu? XVI'garren mendeko liburuetan aurkitzen da. Quevedo'k bere Visita de los chistes liburuan onela
dakar: «Garibai'ren arima naiz ni, nork maite izan billa nabil
eta guztiak iges dagke niregandik; eta zuok biziok daukazute
onen errua, Garibai'ren arima ez Jainkoak ez deabruak etzutela
nai izan zabaldu duzutelako: gezurra ta erejia duzute ori. Erejia da Jainkoak etzula nai esatea: Jainkoak arima guztiak maite
ditu, ta denakaitik il zan; arimak eurak dira Jainkoa maite ez
dutenak; beraz, Garibai'ren arima ere Jainkoak maite izan zuen,
besteak bezela. Gezurra duzute, berriz, deabruak etzula nai
izan esatea. Ba ote da arimarik deabruak nai ez duenik? Ez,
orixe! Ark, bada, ez ditu iguingarri'gozogilleen, jantzi-saltzailleen, jostunen eta kapelagiñen arimak: nerea ere ez du izango.
Ni munduan bizi nintzalarik, emakume buru-soil eta ñimiño,
lodi ta motz, zurbizki ta saskil batek izan nindun maite. Au
ez baldin bada deabruak maite izatea, nik ez dakit deabrua
zer dan; onen arabera dakust, ba, ordekoz maite izan ninduala
ta emakume onek ordekoaren mandatuz deabrutu ninduela, eta
orain neke-miñetan nabil etxe-barru ta illobi auetan zear».
(Espasa, 25, 863 orr.; J. Urkixo, El Refranero vasco, Donosti,
1919; F. Arocena, Garibay, Zarautz, 1960; L. Mitxelena, HLV,
S2 orr.; L. Villasante, HLV, 61 orr.; Auñamendi, Literatura, I,
96 orr.).
113
12.—BERTRAND DE ETXAUZ (1556-1641)
Baigorri'ko semea. Axular'en adiskidea; Baiona'n gotzai zegola Gero argitara ematen lagundu bait zion. Onela dio urdazubitarrak bere Gomendiozko kartan: «Nor da Euskalherrian
aldez edo moldez, zordun eta obligatu etzaitzunik? Behartu eta
enplegatu etzaituenik? Eta baliatu etzaitzanik? Zure etxea,
egon eta ibilli zaren lekhu guztietan, bethiere izatu da, euskaldunen etxea, pausalekhua eta portua... Zu izan zara Eohaus,
mendi Pirinioetan, Alduideko hegaletan, bethiere zentinela eta
begiraille bezala, iratzarririk dagoen iauregi eta gaztelu handi,
eder, noble hartako seme. Hango Bizkondeak eta seme guztiak izatu dira bethiere, egundaiñoz gero, erregez enplegatuak,
estimatuak, fin eta leial frogatuak).
Euskera zelaian ere lan txalogarria egiña zan nunbait, euskal liburuak argitaratzeko ta, egilleai amas emanik. Onela darrai Axular'ek: «Zer ere eskiribatuko baita eskaraz, hura guztia Eskaldunen buruzagi bezala, zuri dagotzula, zuri zor zaitzula, eta arrazoiñez orai ere, zuri presentatu behar zaitzula». Au
esan bearra zuen, bai, bere adiskide onaren omenez eta laudoriotan.
Baiona'ko gotzaitegitik Tours'eko «Arzipizpiku» izatera aldatu zuten. Eta antxe il zan 85 urte zitula.
Etzan euskal idazle izan, baiña zuzpertzaille lez merezi du,
beste batzuen antzera, euskal literaturan olako aulki txiki bat,
«bai orduko euskara dokument gisa, bai eta euskaldun eredu
harendako ezagutza xumea bezala», dio' A. /rigarai'k. Onez gaiñera, badu gutun bat ere bere anai Frantzisko Etxauz'i, 1584'an, Bordele'ra egiña. Laburra da-ta, bioa emen gutun orren
aldakia.
«Ene anaie iauna —diotsa—, hunekin hirur garrena dikezi
ezkribatu derauzudala, batez ere arreposturik eztizit ukhen, zoñez pena baitut, zure berri hunen iakin gabiaz, bai eta halaber
altaren eta amaren-ez; heben ahal bezala nuzu hortik ialgiz ge114
roz, zamariak pentsa araziten dirauztazu: nitien arropa guziak
higatu baititut eta enizi pagatu nahi; conchit galdegin dirakozut eta erran dirautazu conchit de gascon nahi dudanez, hura
emanen deraudala; berze zerbizariek orok uzi dizie eta batre
eztizi pagatu nahi uken, segurazen zitut ezi gizon terrible bat
dela; gutun haur daramena etxeko zerbizari bat duzu, othoi
egiten darauzut zure berri hunen eta aita-ameñ-ez ezkribaziaz,
zombaita gauza desirazen dudana lehiaz; eztarauzut ezkribatzen luzazago, fin egiten dizit presenteko hunezaz yienkuari
Otoi egiten darakodala zatuen osorik eta alegerarik berere gra.
sainduian, eta ni ere halaber zurian, adio.
De S. Fierre de Oloron —noben-8 garrenian— hurtez 1584.
Ene eskusak othoi aitari eta amari igor izazu' plazer ba duzu
ahalik eta hobekiena. Zure anaie leala eta hun desirazen dutana,
eta zerbuzu egitera obedienta ni nukezu. Beltran de Echaux.
(Ikus A. Irigarai, Egan, 1956, 3-4, 11 orr.).
115
KVU
Mendea
«Har ezazu liburutto hunen fruitua, barreneko mamia: haur dasta
ezazu, haur eskuzta ezazu, irakurtzen duzula, ez lehiaz, ez gaingiroki eta ez arbuiatzeko kontuan
(Axular, 1643)
AMñZAZPSGñRREN
MENDEA
LABURPEN
i.° Loratze ederra. Aurreko gizalditik, politikaz ta erlijioz ain zuzen ere, naikoa naspilduta zebillen Europa osoa, Ipar-Euskalerriak
ere naste orren ondorenak gorri-samar ikusirik. Iraultza-urteak ziran
erriarentzat eta erlijioarentzat.
Baiña ekaitz ostean eguzki dizditsua jaiki oi da sarritan. Eta oraingoan ere bai, kulturari dagokionez beintzat. Mugaz andik emendik
baiño eztialdi ederragoa etorri zitzaigun gudu ta borroka latzen ondoren, eta Prantziko euskal erriak literaturan iñoiz ezagutu duen loretzerik joriena euki zuen.
Lapurdi ta Zubero kultur-itxasoa poliki ebakitzen asi zaizkigun,
literatura bideak zear oldartuaz. Lapurdi'n batez ere, amas eta antze
aundiko idazleak jaiki ziran, barnean zuten egon-eziña, sua ta gora-naia
agertuaz. Axular eta Axular'en Inguruko taldea ditugu amas aundiko
euskal idazle auek.
2." Axular giroa. Iparraldeko literaturak betetzen du amazazpigarren euskal arlo guztia. Orixe'k onela: «Axular'en biribilkia edo
cicloa, bera zilbor edo buru delarik ipini diteke aurrena, uka-mukarik
gabe».
Sara'ko eskola ere deitzen diote euskal literaturak artu zuen bultzada oni. Izan ere, Axular etzan izan bakarrik garai artako aurrerapena sortu zuena. Talde bat zan, alkar sustatuta, aren inguruan lan
egin zutenak: Materre, Ziburu'ko Etxeberri, Haranburu, Argaiñaratz,
Guillentena naparra, Hirigoiti osagillea, eta abar. Denak ez dute idazkera berdiña, denak ez dituzte liburuak ere argitara eman; baiña denok
ditugu lapurtar literatura goi-goira jaso zutenak.
119
3.° Zuberotarrak. Zuberoa'n, bazter zoragarri ontan ere, idazle bi
jaiki ziran azkar eta bulartsu: Oihenart, edestigille, olerkari ta esaera
zahar biltzaille bizkor, eta Joanes Tartas, liburu ederren jabe. Idazle
auek, Lapurdi'koak bezain garaiak ezpadira ere, ederki erabilli zuten
gure euskera ango izkelgi goxoan. Ango izarño bi ditugu Bertrand Zalgiz eta Jakue Bela ere.
4. Axular. Naparroako Urdazubi'n jaio zan 1556'an. Or-emen,
Salamanka'n dirudienez, eliz-ikaskizunak osotu ondoren, Tarbes'en
apaiztu zan. Sara'ko erretore izendatu zuten, eta ementxe egin zuen
arimazai bere bizitza guztia.
Jakituri aundiko gizasemea genun, asko irakurria, garai artan Europa osoan humanistak piztu zuten eskolakoa. Liburu bat idatzi zuen:
Gero, 1643'an Bordele'n argitaratua; egitekoak geroko uzteak dakartzin kalteak, liburuaren mami. «Euskal Idazleen Printzea» deitu diote.
Egiaz, bere utsak ditun arren, azal ta mami oreka jakiñez egiñiko
lana dugu: bizi ta jatorra, pentsamentu giarrez ta aipu aberatsez jantzia. Aldian batez, umore ona ta maltzurkerizko irria ereiten ditu,
lanaren astuntasuna arin gozo biurtzearren. Iztegiz joria, naiz-ta latiñetiko itz askotxo erabilli.
5. Axular'en aizea. Eskola batek argia sortu oi du ingurumari.
Orrelaxe Sara'koak ere, argia ta giroa sortu zituen. Eta amazazpigarren
mende barru guztian, eta urrengoan ere berdin, uraxe izan zuten
eredu mugaz bestekaldeko euskal idazle guztiak, edo geienak.
Ordukoak dira Voltoire, Kristobal Harizmendi, Bernardo Gazteluzar, Silvain Pouvreau, Piarres Etxeberri, Aranbillaga, Belapeire,
Mongongo Dassança, Aita D. Bidegarai, ta besteak.
6.° Mugaz emendik, ordea, urritasun ikaragarria nabari da gizaldi
ontan. Zergatik? Nork jakin! Ainbat bultz-gai ditugu gizonok itzartzeko, baita lo-erazteko ere. Euskal-gaietaz naiko idazten da, baiña
erderaz: Aita Moret'ek, adibidez, Naparroa jasotzen du, Lope de
Isasti'k Gipuzkoa; Aita Gabriel Henao'k Vizcaya Ilustrada (Zaragoza,
1637) ta Averiguaciones de las antigüedades de Cantabria (Salamanka,
1689) idazten ditu. Beste batzuk euskera goratzen dute: Baltasar
Etxabe zumaiarrak, eta abar. Baiña erderaz.
Kapanaga, Mikoleta, Beriain, Aleson ta antzeko batzuk ari dira
euskeraz. Gizaldi baterako, oso gutxi.
120
1.—ESTEBE MATERRE
Aita frantziskotarra, Akitania'ko lekaide probintziko semea.
Jatorriz etzan euskalduna, berberak bere liburuxka Dotrina
christiana derkzanaren itzaurrean aitortzen digunez: lotsaz bezela ari dala dio, euskal lurreko seme ez izanik, euskeraz idazteko ausarta izan baitu.
Sara'n ikasi zuen euskera darabil, ots, laburdiera. Eliz-izlari
zan nunbait, eta egiteko ortan zebillela ongi oartu zan alderdi
aietako euskaldunen alfabetatze premiñaz, eta bere liburua bitarteko dutela ango euskaldunak ikasi al izan dute euskeraz nola
irakurri ta nola idatzi.
Materre'k, euskaldun berri dugula ere, maixu bezela jokatu
zuen. Eta ba-du onek, ezin dezakegu uka, gaur izen ori daramaten batzuen antza. Dena berriztu bear! Aurretik idazlerik
izan ezpalitz bezela. Axular'ek bere Gero'ri eman zion itzaurrean dionez, idazkerari buruz ba-zan nastea garai artan ere;
batak xedea, besteak godea; batak bcilik, besteak igilik idatzi
oi zuten. Materre'k bigarren eratan idazten zuen, lenagoko tankera saiets utzita. Zer duzu au? Iñork erakutsitako bideari lotu
naieza, noski.
Ez dakigu nundik etorri zan euskal errira. Baiña euskeraz
ziurrenik ikasi zuen l611'garren urtean Ziburu'n jasotako
prantziskotar komentuan bizi zalarik, Ziburu'n bertan, Doni121
bane - Lohitzune'n, edo Sara'n, orduan emengo erretore zan
P. Axular'ekin. Idazle ospetsu onek, izan ere, eragin bizia zuen,
dudarik gabe, Lapurdi aldeko apaiz eta prailleengan, eta etzaigu
batere arrigarri euskaldun berri au ere aren gerizpean babestu ta
aren esan-erantzunez euskeraren jabe egiña izatea.
Auzi onetzaz ona zer dion berak irakurleari zuzenduriko
itzetan: «Gaiñerakoan badakit Euskal-Herrian ainhitz moldez
minzatzen direla, eta nori bere berriko Euskara zaizala hoberenik eta ederrenik; eta handik gogora emaiten deraut ene eskiribatzeko molde haur etzaiela guztiei ongi idurituko; baiña nahi
dut jakin dezaten halakoek nik hitzkuntza hunetan dakidana
Saran ikasia dudala eta bango Euskara ongi erabiltzen badut
ez naizela gaitz erraiteko, eta ez arbuiatzeko, zeren ez paitakit
nik hangoa baizen. Ordea ea Sarako Euskara denz Euskal-herriko hoberena eta garbiena, ez naiz ni hartan sartzen, bat-bederak
emanen du bere iduririk. Eta Sarako Euskara hunetzaz kontent
eztenak eskiriba beza bertze Euskara hobeago batez eta hobekiago, ez naiz ni hargatik bekaiztuko, eta ez inbidios izanen».
BERE EUSKAL LANA.—Dotrina chñstiana deritzana 1617'an
argitaratu zuen Bordele'n, Petri de la Court'en irarkolan. Orduan Roela'ko komentuko nagusi zan A. Materre.
Liburuxka au etzan nolanaikoa, bost argitaraldi euki zituen
beintzat. Bigarrenak titulu au darama: «Dotrina christiana. Bigarren impresionean debocinozco othoitz eta oracino batçuez
berreturik, Aira Esteve Materre San Franciscoren Ordenaco
Fraideac hirur partetan eguina» (Bordele, 1623, Jakues Millanges'enean). Irugarrena Agen'en egin zan, Joan Gayaurenean.
Laugarrena Baiona'n, 1693'garrenean, eraskin eta geigarri
batzuekin; Duronea apaizarenak ziran auek, eta liburuaren
idazpuru osoak onan zioan: «Bouqueta lore divinoena, bereciac eta Duronea apeçac T. P. S. V. Aita Materren Hburuari
emendatuac, iduquicen dituelaric Asthe guztico egunetaco Officicioac, ungui confessatceco eta errebitceco molde eder bate122
quin, bethiereeo kalendarioarequin»; Baiona'ko Piarres da liburu-egilea; 1704'an egin zan bostgarrena, Baiona'n au ere,
Maffre baitan, gaur Madrid'eko Laterri Liburutegian aurkitzen dana.
/ru zati ditu liburuak. Debozinozko otoitzak dakazki lenen,
eta azken irarkaldian aurretikoak zekarzkiten utsak oro kendu
zituzten Baiona'ko Jaun Ipizpikuaren manuz. Bi zatitan banatzen du dotrina; lenengoan kristauak zer jakin bear duen dakarkigu, azalpen barik, eta bigarrenean gai bera azaldurik, galdegiñez eta jardetsiz.
Ziburu'ko edo itxasaldeko mariñelai zuzendu zien nunbait
bere lana. Ta onela dio liburuaren atarían jarri dituen otoitzez:
«Anhitz baita Euskalherrian irakurtzen dakienik, baina ez Euskara baizen bertze hizkuntzarik aditzen, halatan egin ditut halakoentzat Euskaraz debizonozko otoitz eta orazino batzuk; goizetan, arratsetan eta bertze anhitz denboratan eta okasiooetan
egin eta erran ahal ditez geihenak., zeinetzaz egiten baitut hirugarren partea. Guztiak dohazi borondate on batez eginak, egiezu begitarte eta errezibi zazu nik zureak balira errezibi nitzan
nahi zendukeien bezala». Ta onela dakazki ekaitz aldian egin
bear dituzten eskariak, igandeko bezperak, zazpi penitentzieresiak, lan ebangelariek dakartenez Kristo'ren Nekaldia, San
Roke'ri izurrite aldian laguntasuna eskatzeko otoitzak eta abar.
Irudimenari egoak pixkat askaturik, onela dakuse batzuk
Materre. Axular'en ikasle da, orduko beste euskaltzale batzuekin. Sara'n ango aritz-tantai baten ostopean exeritzen dira Axular eta bere lagunak, apaiz eta prailleak noski; euskal kezkak
eraginda denak. Antxe esan eta entzun, alkar izketa xamurrean,
asmo bikaiñak ere artu dituzte euskera ikasi ta jasoteko, erriari
ere beren itzaldietan gorputzez eta arimaz nola bizi euskera
gozoan erakusteko. Dana dala, garai artakoak ditugu Axular,
Ziburu'ko Etxeberri, Argaiñaratz, Harizmendi, Haramburou ta
123
Materre. Seirok idazle bikain. Saiaketa ortan, nork bidea urratuko? Materre'k. Ausartena berau zan, iñolaz ere. Axular eta
Guilantenak eman zuten eliz-baimena.
Ez darabil euskera txarra. Ta Larramendi'k biziro txalotzen
du euskaldun berri aren lana, «euskera ederrean» idatzita dagoela esanik. «Katixima eder bat» dio P. Lafitte'k ere.
Aita Materre'k ba-du beste liburu bat ere, prantsesez idatzia: L'horloge spirituelle (Paris, 1606). Beronen liburu biok
—euskerazkoa ta prantsesezkoa— Wadding'ek bere Scriptores
ordinis minorum (Erroma, 1650) liburuan aipatzen ditu.
(Ikus P. Lafitte, Eskualdunen Loretegia, 21 orr.; L. Villasante,
HLV, 69 orr.; R. Bozas-Urrutia, BAP, 1968, 191 orr.; Auñamendi,
Literatura, I, 159 orr.; J. Vinson, Essai Bibl. Basque, a 11 ta II alea,
521 ta 533 orrietan).
2.—JOANES ETXEBERRI (
Kantauri itxas-ertzean datzan Ziburu arrantzale erri txairoan sortua dugu Joanes Etxeberri, beti ere bere izenari erantsita Doctor (Irakasle) teologoa daramana.
NOR DUGUN.—Ez dakigu zer askorik bere biziari buruz;
ziburutarra zala, ozta-ozta. Gauza zaharren astintzaille bizkor
dugun A. Akesolo'k oraintsu —1970'garrenean— argitara emaniko idazle onen Noelak liburuari egin zion aintzin-solasean,
au diño: «Ziburutarra zela esan dezakegu. Ziburutar egiten du
berak bere burua. Baiña ez dakigu noiz jaio zen. Ziburu'n erretor izana ere omen da, or 1637 edo 1638-garren urterarte.
Orduan utzi omen zuen erretorgoa, eriotzeak kendurik nonbait».
BERE EUSKAL LANAK.—^Euskal lanetan, baiña, bere gizaldiko
idazlerik trebe ta ngariena bezela jo dezakegu. Iru liburu be124
deren argitaratu zizkigun: 1) Manual Devozionezkoa, Bordele'n bi aldiz argiazia; 2) Noelak, eta 3) Elizara erabiltzeko liburua. Azkenengo au iru aldiz —1636, 1665 ta 1666'an— Bordele'n argitara ekarria dugu. Bertrand de Etxauz, aurretik Baiona'ko gotzai ta garai artan Tours'ko gotzai-buru zanari eskeiñita dago. Etxeberri'k liburu onen atarían bertan, gaur ere,
zioz edo zio gabe ez diot nik, maiz samar darabilgun gai bati
ikutzen dio; au da: Garibai'k eta Etxabe'k, euskeraz jaldñik,
erderaz idazten zutelako, ixeka egiten die bertso batzuen bidez.
Ona auek: «Burlatzen naiz Garibaiez,/ bai halaber Etxabez,/
zeñek mintzatzen baitire/ erderaz Eskaldunez./ Ezen zirenaz
gerotik,/ eskaldunak hek biak,/ eskaraz behar zitruzten/ egin
bere historiak» (L. Villasante, HLV, 71 orr.). Bertso auek, baiña, ez dira Etxeberri'renak, Claveria batenak baizik.
Manual debozionezkoa, edo ezperen, oren oro eskuetan erabiltzeko liburutxoa euskerazko bertsutan egiña dugu; 200 orrialde ditu ta Bordele'n atera zuten 1627 eta 1669'an. Bi zati
dauzka: lenengoan, zortzikoetan, Kristoren bizitzako ezkutuak
kantatzen dizkigu; bigarrenak, titulu orde au darama: «Bigarren liburua giristinoak erran behar lituzken otoitzez», amalau
silabako bertsotan osatua.
Noelak eta berze kanta espiritual berriak Jesus Kristoren
biziaren misterio prinzipalen gañean eta sainduen ohoretan besta buruetakotz (Bordele, 1631); guztiz 246 orrialde; auxe dugu
Etxeberri'ren liburuetan maizenik argitaidua Lau zati dauzka:
a) Kristoren sortze-aitzineko gauzak, agintzak, igarleen esanak,
sibillen iragarkizunak, abendukoak, Gabriel aingeruaren agurra,
ikertaldia... b) Kristoren sortze beraren gaiñean, Eguberri ta
abar; guztiz 19 noel, gabon kanta edo abesti; d) Jesu Kristoren
bizitzako ezkutapen bereizienak; amasei kanta guztiz; eta
e) Jainkoaren eta Santuen ohorezko kantak. Loiola'ko Iñaki deunari eskerrak emanez bukatzen du liburua.
125
Maizenik argitara emana dala diogu Noelak deritzan liburu
eder au. Baiña noiz azaldua ote dugu lendabizikoz? Euskalariak
1630'an edo 1631'an diote; ezta, alere, gauza ziurra. «Argitaratzeko baimenak —dio A. Akesolo'k— 1630'an emanak ditu;
baiña urte orretako ateraldirik ez da ezagutzen. Amabost urte
geroagokoa da, 1645'koa, ezagutzen dugunik zaarrena. Bordele'n egiña. Geroago, Baiona'n argitaratzen dute: 1697, 1699
(bi aldiz), Maffre'ren inprimerian, eta andik aurrera, lau edo
bost aldiz, Fauvet-tarren etxean, urterik gabe» (Noelak, 12 orr.).
Atzenez, A. Lino'k testu zaharrak berrikusi ta sarrera ta oarrez
jantzirik, Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones
dalakoak argitara ekarri du (Donosti, 1970).
Aintziña bateko argitalpenak, ia denak, utsez beterik zeuden; azkenengo ontan, ala ere, nekeak neke artu ditu alta karmeldarrak utsok arteztu ta alik eta ekoizpenik zeatzena eskeintzeko. Ezta alere aldaketarik egin, irar-utsak zuzendu, ortografía gaurkotu ta bein edo bein berdindu izan ezik. Beraz,
obetze auek egiñik, argitalpen guztietatik oberena dugu azken
urteko au. Etxeberri'ren beste bi liburuak ere merezi lukete
olako zerbait.
NOLAKO BERTSOAK. ManuaVcn eta Elizara erabiltzeko liburuan amabost silabakoak ere agertzen diralarik, Noelak, osoosorik, zortziko txikitan —£/7— egin zituen. Zortziñakoekin
nasterik asko egin ditzakegu, egia esateko, baiña Etxeberri'k darabillen era ez duzu euskal poesiani sarritan erabillitakoa; eta
amazazpigarren mendeko olerkari jator onek, geientsuak, neurri
ortan ondu zizkigun. Andik ondoan ere idatzi dira olakoak,
baiña atsegiñago zaigu 10/8 zortziko nagusia edo 8/7 txikia.
Idatzi, ordea, Etxeberri'k geientsu darabilzkin 8/7 ta 7/7 naiz
laukoetan naiz bikoetan idatzi ditzakegu.
Neurkera au erabilli zuten, egiazkiro, amasei ta amazazpigarren mendeko olerkaririk geienak. Auxe Etxepare'k eskuarki,
auxe Etxeberri'k, Harizmendi'k eta Argaiñaratz'ek; Oihenart'ek
126
eta Gazteluzar'ek ba-dituzte beste neurkera batzuk ere. Geure
poetikako zera ornen dugu, ta Orixe'k ain zuzen osatu zuen
bere Getsemani poema, ots, 8/7 edo amabostekoetan, zortzi
silabakoen ostean ixil-une egiñik. Oihenart, Etxeberri'ren neurreraren aurka ez, baiña onen bertso^moldearen aurka zegoen,
zerabilzkin itz-bukaeren aurka batez ere. Etziran beretzat legezkoak kontseilluz eta ereduz, ahantzi ta moldezki amaiak;
rima osoagoa eskatzen zion. Poto ere askotan egin oi du, zentzu
berdiña duten bi itz berdiñekin azkena emanez, au da, egia
ta egia, entzutea ta entzutea adibidez erabillirik.
Orri batzuetaz kanpo, aipaturiko iru lanak bertsotan osatu
zitun Etxeberri'k. «Tamalez» dio Oihenart'ek, eta Mitxelena'k
ari jarraituz; ziburutarrak, bada, egokitasun geiago zuen itz
lauz idazteko. Zergatik egin ote zituen, ala ere, itz neurtutan
bere lanak? Ona erantzuna: mariñel errikoa zan, eta aueri,
itxas-gizonai atsegin izatearren, ekin zion bertsogintzan. Bere
erriko itxastar aiek bertsozale ziran oso, ta euskerazkorik ez
zutelako latiñezko eliz kantak abesten omen zituzten beren lan
bitartetan.
Etxeberri'k berak damakigu errazoia. Ona itxastarrentzat
baitik bat idatzi zuen Manuaretik artuta:
«Giristinoa, eman diat eskarazko bertsutan
katoliko manuala neure asti-ordutan.
/kusirik, nola bainaiz iaiotzez eskalduna,
gure nazioa dela kopla maite duena,
hartarakotz iakiaraz diat bertsuz ezarri:
lasterrago ikhas eta maizago aiphagarri».
Olerkari bezela, berriz, orduan prantsesez eta espaiñeraz
zeudenen pareko ba-zan, nik uste. Aren neurtitzak ba-dute
mamia, ba-dute giarra; azala ere, oso perkatxa; eta biok zaizkigu atsegin. Bizi zalarik gorespen bikaiñik artu zuen, Axurlar,
127
Hirigoiti, Urtubie, Argaiñaratz eta Aphezte'k emanak bereziki.
Geroago, ordea, P. Lafitte'k, Orixe'k, A. Onaindia'k, L. Mitxelena'k eta besteak gaillen jarri dute beren kritika lanetan. Izkera erreza ta jariokoa darabil, irudikizun dotorez jantzia. Adibidez:
Agur, zeru goraren
Errege guzizkoa,
zu zare, ba-dakigu,
kreaturen Jaungoikoa.
Ahapaldi ontan bakarrik ederki asko dagerkigu bertsoaren
bizitasuna. Itz-jarrai edo biperbatonen ba-duela naste pixkat?
Au eta geiago ere laketu bear zale olerkariai, beste orduz Horati'k zionez.
Beste ezer idatzi ote zuen Etxeberri'k? Oihenart'ek dioskunez, ziburutarrak ba-ditu oraindio sendi-idazkiak, euskal iztegi bat, Lapurdiko adizkiak... eta «Egunerozkoa». Idatzi auek
aipatuaz Oihenart'ek dio itz askatuan obeki aritu zela Etxeberri, bertsoz baiño. Auetan azaltzen ornen du bere trebetasuna.
«Egunerozkoari» buruz, ordea, ez dugu oraiñarte beste aztarrenik. Eta A. Akesolo'k: «Lengoez besta bat ote da, ala besteen

- Parts
- Euskal Literature - 01
- Euskal Literature - 02
- Euskal Literature - 03
- Euskal Literature - 04
- Euskal Literature - 05
- Euskal Literature - 06
- Euskal Literature - 07
- Euskal Literature - 08
- Euskal Literature - 09
- Euskal Literature - 10
- Euskal Literature - 11
- Euskal Literature - 12
- Euskal Literature - 13
- Euskal Literature - 14
- Euskal Literature - 15
- Euskal Literature - 16
- Euskal Literature - 17
- Euskal Literature - 18