Euskal Literature - 03

ots, ganboarrak eta oiñaztarrak, 1448-6-23'an batez ere. Ganboarrak, Peru Velez Gebara, Oiñati'ko jauna buru zutela, sutan
jarri zuten Arrasate, oiñaztarrak, Butron'go jauna buru zutenak
barruan zeudelarik. Ganboarrak ezinbestez su eman zioten.
41

etsaiak andik irtengo ziralakoan. Butroiko jaunak uste zuen
Bergara'rako bidetik iges egingo zuela; baiña saldua izan zan,
eta an erori ziran bere seme Juanikote ta bere illoba Presebal,
oiñaztarren alderdiko beste Zenbait zaldunen artean.
Oiñaztarren irten-naia, Butron'go Gomez Gontzalez'en azpiratzea ta Juaniko ta Presebal'en eriotza dira, batez ere, Ibarguen-Katxopin'ek bere kronikan ematen dizkigun eresi ta kopla
zatiak. Alderdi bietakoen koplak bildu zituzten, bai, Lope Gartzia Salazar'ek eta Garibai'k ere. Oiñaztar koplariak onela egozten du Gomez Gontzalez Butroikoa bazter utzirik iges joan
ziranen aurka:
Gal didila Unzueta ta Bergara,
Zaldibarrek bere partea debala;
Aramaio, suak erre azala
tia sumi azala Guraiarra;
zerren euren jauna ez zenkan enpara.
Ganboarrek ere oribera kanta zituzten berenak. Naiz-ta gureganaiño pusketak bakarrik eldu, bertso argiak dira, gaztelarren pareko zortzikoetan egiñak. Ona lenengo kopla:
Gomez andia zan-arren,
an zan Presebal bere,
bai Jaunikote bere.
Madalenaan ei dau(t)za
biok, tronpeta bage.
Oitura zan orduan edu ontako koplak atefa ta errian kantari zabaltzea. Bosteko onen ostean, beste bi kopla datoz, bederatzi bertsokoa bata ta amarrekoa bestea; ta azkenez beste
bi zortzi bertsoko. Koplok, dudarik bage, ikuspegi izugarria
darakusate: iltze nekatu gabekoaren ondoren, Madalena auzo42

tegia gorpu illez beterik agertzen da. «Giputzak ondo ederrak
ziran, koplakariak dionez, bizkaitarrak «urduri gogorrak». Lehen biola ta tronpeta jotzen zuten; orain ixilla dute lagun.
Gaur bizirik dauzkagun bertsuok zati batzuk besterik ez
dira; baiña oietan ere agiri zaigu, ta ez gutxi, bertsolariaren
irudimen urduria. Itz labur, bizi ta egokiak darabiltza, gaiak
eskatzen duenari erantzunaz. Alkar izketa ere sartzen du noizik
bein.
(Ikus S. Onaindia, MEOE, 36 orr.; L. Mitxelena, Textos, 81 orr.;

11.—OLASO'REN EZKONLZAKOA
Arrasate'ko alkar-zapaltze aurretxoan, oiñaztar eta ganboarrak paketsu samar zeudela, Butroiko Gomez Gontzalez'ek eta
Ganboa'ko Martin Ruiz'ek, ots, Olaso etxeko jaunak, itun berezi bat osatu zuten 1443-3-13'an. Zer zan? Gomez Gontzalez'en alaba Juana Martin Ruiz'ekin ezkondu nai zuten.
Mondragoiko gertakariak alere asmo ta itunok porrokatu
zituztela zirudien. Gomez Gontzalez, esan dugunez, an il zan,
Martin Ruiz etsai zalarik burrukaldian; beraz, Gomez jaunaren
emazte alargunak ez zion utzi nai bere alabari Martin'ekin ezkontzen; Juana gazteak, baiña, Olaso'ko jaunarekin ezkondn
nai zuela esaten zion. Azkenez ere azpiratu zuen bere ama
Elbira'ren mukertasuna, baita bere alderdikoen berezko eznaia ere.
Amaren ezetzari alabak erantzun ziona kopla zaharrak iraunazi du gizaldiz gizaldi. Damuz ez dakarkigute gogora auxe
baiño:
Berba orren berba gazia,
berba orri nai ez dakiola balia;
dardoak egiñarren bere aldia,
Olaso da ene egoteko aulkia.
43

Alabaren gogoa ta senidarteko batzuen naia ikusirik, amak
eta onen neba Juan Alonso'k amor eman zuten, eta ara bialdu
zuten alaba, Unzueta'ko Lope, Bellela'ko Fortun Santxez, Zaldibar'ko jauna, Arana'ko batxillerra ta Ortarako aukerakoak ziran beste barzuekin. Guztiok, bada, irten ziran gazteari lagunduz 1450-1-15'an eta eztegua Olaso'n ospatu zan urrengo igandez, oiñaztar asko ta senargaia euren alderdikoa zalako ganboar
geiago bertan ziralarik.
flkus L.
44 orr.").

Mitxelen^

Textos, 88 orr.; Auñamendi, Literatura, I,

12.—SANDAILI KANTA
Pixerto de Oñate maixuaren paper artean aurkitu ziran kanta
erdikin auek, naiz-ta gerorantza sarri argitara emanak izan.
Puerto'k onela dio: «Oiñati'ra, Santxo Gartzia Garibai'gana
jo oi zuten inguru guztiko lal^aioak, eta bein batean auek, San
Adrian mendi-zintzurrean, Juan Zaar zeritzan emaniar zaldizai bati, egarri zirala-ta edaten emateko eskatu zioten; baiña
zaldizaiak etzien eman nai izan, eta besteak indarrez emaniarrak aldean zeraman dirua kendu zioten. Ark, ordea, korrejidoreari aitzen eman zion, eta onek merinoa bialdu zuen Oiñati'ra. Igarri zuten Santxo Gartzia'ren lakaioak nola zetozten
merinoa ta onekin lagun asko, ta iges egin zuten Sanda Ilia'ren
axpera. Baiña an geratu ziran inguratuta. Artzulo onek ateka
du bestaldetik ere, ta etsaiak ez zekitela andik ematen zizkien
jaten beren lagunak, Zalagarda izeneko morroi baten bitartez.
Orduan egiña dugu kanta au:
Ala Zalagarda,
Zalagarda mala,
Zalagarda gaisto
oñaztarra oendako.
44

Ardao zuri, ardao Madrigal'goa,
ardao zuria Mendoza'gana doa;
alabaña Sandaili gogoa,.
Zalagarda Sandaili'ra doa.
Mendoza au merino nagusia zan, eta onentzat zijoan ardaoa, bidean arrapaturik, Sanda Ilia'n inguratuta zeudenai eramaten zioten. Egun batzuen buruan beintzat, eikarte osoa egon
zan artzulo ura esitzen; baiña atzenez, amor egin nai ez zuten
ezkero, urdai lodizko txintxortaz itxi zuten presondegiko atea,
su emanik; uste zuten guren eta koipe aiekin kiskalduko zirala
barrukoak, baiña ezta, toki seguruan zeuden antza. Paketan utzi
zituzten azkenez.
Garai artan ondua dugu kanta au:
Sanda Illak ateak ditu zizarrez,
nola zizarrez da ala zendalez...
Hermandadea arean doa negarrez,
Asno Garziak gaztelu ori emunez
ezen uin da eztikitxa esan ez.
Laskau arroen igesetako lasterra!
Laskau arrok ostatuan onela:
«Gabaz ere urtunika obela
argi izarrok ditugula kandela;
ostatuan gera, dio, iguk emenda».
Zati maskalduak dira ta ez dugu errez esan-naiaren zentzunaz jabetzea. Asiera, alere, bertsolari zaharrak egin oi zutenez dago.
flkus L. Mitxelena, Textos, 92 orr. 1).

45

13.—MARTIN BAÑEZ ARTAZUBIAGA'REN
ERIOTZ-ILLETA
Ibarretan il zuten Martin Bañez, Arrasate'tik Garagartza'ra
doan bide ertzean, 1464'ko maiatzean ain zuzen. Juan Ibañez
Barrutia ere an jausi zan. Ilketa au asperkunde bat izan zan:
1448'an Arrasate'n izan zan burrukaldian ganboarrak Butroi'ko
Gomez Gontzalez il zutelako ziurki. Ozaeta'ko Santxa Otxoak,
aren emazte alargunak, bere ta bere seme-alaben bakartadea
zala-ta, ainbat eresi osotu zitun. Garibai'k dioskunez, gaur ere
ba-diraute banaka batzuk bertako jendearen oroimenean.
Ona bat:
Oñetako lur au jabilt ikara,
lau aragiok berean berala.
Martin Bañez Ibarreta'n il dala...
Artuko dot esku batean gezia,
bestean zuzi iraxegia,
erreko dot Aramaio guztia.
Seiko onek argi darakusgu alargunaren sentipen oiñazegarria. Iru bertsotan bizi alatzen du Senarraren eriotza, ta beste
Iruretan asper-min agiri zaigu. Asiera, ordea, itz gutxi aldatuz,
Aramaio'ko kanta bezela dugu. Era ori, zalantzarik gabe, Erdi
Arako euskal epikan erabillia da.
flkus Auñamendi, Literatura, I, 48 orr.).

14.—DOMENJON ANDIA'REN KANTA
Gipuzkoa'ko idazkari ospetsu izan zan Domenjon Andia.
Agintari bizkorra, «azkar eta kementsua», J. K. Gerra'k dionez, Gipuzkoa'ko erri-jarduna trebe ta moldakor eraman zuen
46

bere garaian. 1457'ko pakerako zuzemenak ederki antola zitun;
baita 1474'an eta 1482'an, kalte-ordaiñak eta sal-erosketak zirala-ta, /nglaterra'kin osotu ziran egiune ta alkarteak ere.
Ondorengo lau onek poliki adierazten dizkigu jaurlari aren
askotariko gaitasunak. Aren garaikoren batek ondua dugu.
Sagarra eder gezatea,
gerrian ere ezpatea;
Domenjon de Andia
Gipuzkoa'ko erregia.
flkus Auñamendi, Literatura, I, 47 orr.-).

15.—SALINAS'KO KONDEARENA
/barguen-Katxopin'en kronikan dator. Eta gaztelarrak 1471'
an, bizkaitarrak emanda Mungia'n artu zuten jipoi berotze ederra dakarkigu gomutara. Haro'ko kondea zetorren gaztelar gudarien buru, ta arekin batean Salinas'ko kondea ta onen anai
Luis ta Anso Belasko. Harokoa azpiratua izan zan, zeinbat
gudari illak, eta Salinas'ko kondea ta Belasko katigu artuak.
Onatx liskar au gogorazten digun kanta puska bat:
Lelori lelo zara i leloa,
Bilbao'n katigu dago Salinas'goa.
Kalea bera burua bax (.) n daroa.
Zer ete dan amoradu gexoa?
Clkus Auñamendi, Literatura, L, 50 orr.").

47

16.—FERNANDO V'GARRENAREN KANTA
Ei millatik gora izan ziran Espaiña'ko errege katolikuak
Toro'n, Zamora'n eta Burgos'en moltzo ta esiturik aurkitu zi~
ranetan lagundu ziotenak; berdin gertatu zan antzeko estualdi
ta gerra-erasoetan ere. 1475'garrenean jazo zan oraingo au;
erregea eizara joan zan batean, andik etzala itzultzen ikusirik,
gipuzkoarrak, itz-jate edo azpikeriren bat zalakoan, asaldatu ta
ikaraz bete ziran; alere erregeren menpeko leial izanik, aren
billa urten zkan: basoan aurkitu zuten.
Jazoera auxe gogoratzen du, J. K. Gerra'k dioskunez, ondorengo kantak:
Gure errege jauna
billatu degu basoan,
goizean eizera joana.
Pozkida bete osoan
berak dituelako ikusi
batzuk il eta besteak bizi
portugesak amilka igesi.
flkus Auñamendi, Literatura, I, 50 orr.).

17.—JUAN LAZKANO'RENA
Gipuzkoarren buruzagi izan zan zaldun argi au, batez ere
1476'garren urtean, Prantzia'ko Luis XI'garrenak guda-gizon
askorekin Ondarribi inguratuta zeukala, uri au askatzen trumilka joan ziranean. Kementsu saiatu zitzaizkigun euskaldun
gudariak, eta prantsesak, inguraturik zeukaten uria utzi ta beren
aberrira jo bear izan zuten ankotsean.
Jarraika daukazun kanta-zatiño onek Lazkau nagusiaren
adorea goratzen du laiñoki:
48

Juan de Lazkano, beltzarana,
Gipuzkoa'ko kapitana,
frantsez osteak jakingo du
ura Ondarribi'n zana.
Clkus L. Mitxelena, Textos, 99 orr.; Auñamendi, Literatura, I,
51 orr.).

18.—NAPARRU'KO KONDESTABLEAREN KANTA
Luds Beaumont, Lerin'go bigarren kondea, beaumontarren
alderdiko buru ta Naparru'ko kondestable izan zitzaigun. 1493'garrenaren azkenerantza, Juan III'garrena, Naparrua'ko erregea ta onen emazte Katalina, Iruña'n koroatzekoak zirala-ta,
urirantz zetozela, Lerin'go kondeak itxi egin zizkieten uriburuko ateak; eta uriz kanpo egon bearra izan zuten erregeak
eta auen jarraigo osoak, arik eta alkar-izketa luze ostean, Lerin'goak sartzen utzi zien arte. Koroatzea 1494-1-10'an ospatu
zan, jai ta festa aundiak egiñik.
Onakoan abestua dugu, bertsolariren batek bear bada, urrengo kopla au:
Labrit eta Errege
alta seme dIrade,
kondestable jauna
ar bizate anaie.
Irrigaillu bezela daude itzok. Ortarako izan ziran izan ere,
A. Alenson'ek dionez, an zeudenak eztitzeko ez, baiñan nardatu ta gaitz egin nairik esanak. Norbaitzuk diote antzerki bitarte baten toki izan zutela olako ixeka, zear-itz eta zipladak;
beste norbaitzuen iritziz, antzerki osteko solasaldietan. Dana
dala, etsai ziranai eztenka erauziak dira.
("Ikus Auñamendi, Literatura, I, 51 orr.").

49

19.—ALOS'KO BELTRAN'EN ERESIA
Alos-toneko nagusi Reltran'ek alaba bat izan zuen lendabiziko ezkontzatik: Usoa zeritzan, neska lirain Zintzoa. Baiña
Beltran, alargundu zanean, Azpeiti'ko Basozabal jauregiko ugazabaren alaba Otxanda'rekin ezkondu zan biganenez, eta bi
alaba izan zituzten: Milla ta Ximene. Baiña etziran zoriontsuak
izan, esan oi danez: ari ta ari, asarre ta tild-miki uin artean
eraman zuten beren bizimodu arlotea.
Ortan gudara doa Beltran, Gaztela aldera. Otxanda'k artean
aur bat izan du izorkeriz; Usoa'ri botatzen dio errua. Ondorio
bezela, naste beltzak sortzen. Samiñaren samiñez iltzen da Beltran, eta Usoa'k il-gauez, bertsotarako zuen doala erakutsiz,
alta illaren zerraldo aurrean, alde ta lagunak biran zitula, Otxanr
da'ren likiskeria ezagut-arazten du.
Beltran etzegon ilda: gertatua jakin nai zuen iliarena egiñik.
Eta orduantxe, gaubelaz, argitaratu zitzaion ezkutua. E-kutxatik jaiki ta aldetik aldera ezpataz zaztatu zuen erruduna, merezi
zuen ordaiña emanik.
Usoa'k garai artan abesturiko amabi ahapaldi ezberdin dakazki J. K. Gerra'k, gertatu zana ederki asko azaltzen digutenak
noski. Ona gaur ere kanta oi degunaren zatitxo bat:
Alos-torrea, bai!, Alos-torrea!
Alos-torreko eskallera luzea!
Alos-torrean nenguanean
goruetan,
bela beltzak kua!, kua!
leiuetan.
Olerki bizia, ederra duzu; gau-ilietan oi zanez taiutua. Badu
alkar izketa ere, neurtitzari gora geiago ezarri naiez. Baita sa50

murra ere noizka, ta guztiz larria azkena; sotil sutsua bein
edo berriz, euskal poema zaharrak oi diranez.
(Ikus J. B. Arakistain, Tradiciones vasco-cdntabras, 36 orr.; Etxaide'tar Yon, Alos-torrea, Zarautz, 1950; S. Onaindia, MEOE, 41 orr.;
Auñamendi, Literatura, I, 51 orr.").

20.—DIEGO LOPEZ HAROKOARENA
Ibarguen-Katxopin'ek bere kronikan biltzen du urrengo kopla, Diego Lopez Arokoa il zanean bizkaitarrak abestu zutena
noski. Onela dio:
Jaun Diaoz Arokoa,
zaldun ahdi Espaiña'koa,
ezek ezer eziegion,
egian Jaunak ba(da)roa.
Au abestu zioten —^dio kronikeak—, ñ-agiñik zegoenak,
bizkaitar kopletan kantatzen zutena zer zan jakin nai zuelako.
Koplariak zeuden antza aren oge urbillean kantari, ta ez da
arritzekoa iltzear zegoenaren jakin-miña. Goratzarrezko kantak
zirala erantzun ziotenean, poztu egin ornen zan biziro; baita,
Bizkaian oitura zanez, geiago ta geiago erostak joteko eskatu ere.
(Ikus Auñamendi, Literatura, I, 57 orr.").

21.—PERUTXO'RENA
Gaspar Gomez'ek idatzitako Tercera parte de la tragicomedia Celestina (Toledo, 1536) deritzan amaseigarren autoan dator kanta au. Bizkaitarra zan Perutxo, zaldi-morroia, ta onen
51

aotan ipiñi zuen egilleak, ugazabaren motxal bat garbitzen ari
zala abestua. Urruti artan ere, jendearekin erdera mordoilloz
mintzatu arren, lan bitartean euskal kantaz poztu-azi oi zuen
zaldi-zai ark bere biotza. Ahapaldi bi ditu; ona lenengokoa:
Lelo lirelo, zarai leroba:
yaz zoegia nintzan,
aurten erua;
ai, joat gabiraia
astor usua.
Lelo Hrelo, zarai leroba.
Lelo onek badu piperra, gazte aren ezpaiñetan batez ere.
Sentipenez gaindika dagon biotz-muiña agki zaigu ur oztiña
bezin garden. Txanbeliña dalako edo, askok ikutua egin diote
zerbait azaldu nairik. Auek bai beintzat: J, Urkixo'k, RIEV,
1910, 470 orr.; J. M. Leizaola'k, Estudios sobre h Poesía
Vasca, Buenos Aires, 1951; S. Onaindia, MEOE, 39 orr.; L.
Mitxelena, Textos, 102 orr.; Auñamendi, Literatura, I, 56 orr.

22.—KARLOS V TA SORABILLA'KO BI ETXEJAUN
Jazokun au I539'an gertatu zan, Ibarguen-Katxopin'ek bere
kronikan dioskunez, Karlos V Gipuzkoa'tik zear Flandes'era
zijoalarik. Bi etxejaun sorabildar irten zitzaizkion bidera, ongi
etorria ematen. Alere ez zeuden konforme zerga ta petxuak
zirala-ta; origatik, bidenabar, dalako au bota omen zioten:
Kosk, Errege, kapela gorri,
atxul ona, Sorabilla'n bost etxe;
bost etxeak, bots urre.
Errege jauna, egiezu
alkabalez mertxede.
52

Olgetan-benetan erregeari eskatu ziotena lortu zuten beintzat. J. K. Gerra'k onela: «Abegi au eder eretxirik, erregea
poztu zan eta sorabildarrai parkatu zien alkabalaen kontribuzioa. Beste gipuzkoar guztiai ez ordea, diru-premia zeukan eta;
ortik zerbait bekaizkeri sortu zan eta bekaiztiak beste esaera
zar au atera zuten:
Karlos kintoren baratzan
akerrak ezpata dantzan.
(Ikus J. K. Gerra, Gure olerki zar-zarrak, 134 orr.; L. Mitxelena,
Textos, 106 orr.; Auñamendi, Literatura, I, 59 orr.).

23—XANFARRON JAUNAREN KANTA
Kanta onek 1545'garren urteko gertakaria du oiñarri, Zaldibia'k dionez. Guganaiño ez da gauza aundirik iritxi: bertso
bi bakarrik, itz aldatu batzukin. Jaun prantses guztiz azkar
au Ondarribi ta Irantzu bitarteko izagara etorri ornen zan, buruz-buruzko gudarako zelai egoki billa: biotzean zeukan suarra
adierazi nai zuen antza. Juan Perez Azkue ondarribitar kapitanak irten zion bidera, ta biak iskillu berdiñekin adoretsu
; ondarribitarra geiago zan nunbait, eta burua moztu
zion prantsesari.
Ordukoa dugu oroigaillu bezela gelditzen dan euskal kopla au:
Mosieur Xanfarron, jaun andia,
/run (go) kalean datza illa.
(Ikus L. Mitxelena,
I, 59 orr.).

Textos,

105 orr.;

Auñamendi, Literatura,

53

24.—LELOREN KANTA
Zazpi bat ahapaldi ditu; aintziñakoa dirudi, baiña ez dakigu noiz ondua danik. Erromatarrak emendik ibilli zitzaizkiguneko burruka ta nasteak dakarzkigu gogotara. Galdua gendun
nunbait, ainbat euskal kanta zar bezela; paper auts-ontzitu artean lo zegoen. Baiña Humboldt doixtarrak aurkitu zuen Markiña'n, P. B. Mugartegi'ren liburutegian zeuden /barguen eta
Katxopin'en paper artean, eta, 1817'an argitara ekarri zuen.
Asko ditugu arrezkero lelo onetzaz jardun dutenak: Mogel,
Manterola, J. Urkixo, L. Lezama-Legizamon, J. K. Gerra ta
abar. Azken urteotan ere bai: J. Garate, Boletin de la R. S.
de los Amigos del Pais (Donostia, 1950); J. Gorostiaga, Epica
y Lirica vizcaina antigua (Bilbao, 1952); S. Onaindia, MEOE
(Zarautz, 1954), eta Auñamendi, Literatura, I, (Donostia,
1969).
Euskalari batzuk, illunetatik iges egin naita agiri danez, ez
diote olako gora aundirik eman gura; L. Mitxelena'k, esaterako, etzun lelo au atotsi textu zaharretan. Alere badu zar-zunda:
1529'rantza ondua degu, diotenez. Bizkaitarra zan egillea, Arrati aldekoa, ibar ortako euskeran egiña da-ta. Anton Bedia arratiar zaldunak Tratado de las cosas de Vizcaya idatzi zuen; Karlos V erregearen jauregikoa zan berau; onena ote dan susmoa
du Lelo kanta ain ederki aztertu ta argitara ekarri zigun J. K.
Gerra idazle argiak.
Entzun berari pixkat: «Menendez Pelayo jakintsuak, bere
jakinduri ta guzti, kantu au, gezurrezko bezela lurperatu bear
zala idatzi zuanean, aztu zan noski berberak ez zeuzkala lurperatzeko ustean Karpio'ko Bernardo eta Lara'ko Infanteen
kantak, gezurrezkoak izanagatik... Nork egiztatuko dizkigu Ulises eta Eneas'en jazarra ta ibilkerak? Ordia iñortxok ez diete
kenduko Omero'k eta Birgilio'k eman zieten bizitza illezkorra.
Bere taiuan eta garri ederraren aunditasunean ez det nik berdinduko ez antzenduko Lelo'ren kanta Odisea eta Eneida'rekin;
54

ori ez. Gezurtasimean berdindu dezaket, ordea; eta irakurgai
bi oiek ez badira latindarrentzat lurperatzekoak, ez daukagu
euskaldunak zertan eta ez Zergatik lurperatu Le'lo'ren kanta»
(Gure olerki zar-zarrak, 126 orr.).
Ez dakigu zenbat ahapaldik os^tzen zuen. Ibarguen'en bilduman aldatuak datoz. Gaur, nola idazten diran, zazpi edo
amalau ezagutzen ditugu, oso samar. Onela dute asiera:
Lelo il Lelo, Lelo il Lelo,
Leloa, Zarak il Leloa.
Oktabiano munduko Jauna,
Lekobidi Bizkaikoa.
Lelo onek jatorriz kanta esan nai zuen, XHI'garren gizaldi
osteko textu batzuetatik agiri danez. Ori berori dakar Perutxo'ren kantak; eta Salinas'ko kondearenak. Etxepare'k onela, Potaren galdatzia deritzan lanean: «Eta ielori bai lelo/, pota ñango,/ bertzia bego»; eta Sautrelaren bukaeran: «Etai Ielori/ baílelo leloa/ zarai leloa». Iñoiz, dakusgunez, abestiaren asieran
artzen zan, iñoiz baita amaitzerakoan; bertso-esaldiari neurria
ta jasa emateko erabiltzen zuten, bear bada. (Ikus R. M. Azkue,
Canc. X, 1054).
Itz ori geroago nortu egin zuten, lelo Lelo biurtu noski.
Gerra'ren irudimenak batez ere, nortasun berezia ezarri zion;
idazle azkar onek, egia esan, ba-zuen Ortarako errazoirik, ainitz
kanta zar iñork ez bestean adierazi bait zitun. Eta zillegi zaio
dakianari i-lhm artean ere bide egitea. Eta Gerrak diosku
Txanton Bedia gizaseme azkarra zala, Karlos V'garrenak txit
maitatua. «Orrek, nere ustez —dio^—, euskerara biurtu nai izan
zuen Agamenon'en kondaira eta otu zitzaion esatea Lelo zala
erromarren aurka gudan ari zan bitartean bere emazte Tota
ladiskidetui zala Zara deitzen zan gazte batekin; onek Lelo
gudatik etorri zanean il zuala Lelo, eta euskaldunak naigabeturik bota zituztela erritik kanpora arrika Tota eta Zara, eta Le55

lo'ren izenak beti-betiko iraun zezan erabaki zutela kanta guzien asieran aipatutzea bere eriotza negargarria» (Gure olerki
zar-zarrak, 125 orr.).
Aurrenik Lelo'ren eriotza edesten du egilleak; ondoren bizkaitarrak erromarrai egindako gudan bost urtez izan zituzten
goraberak azaltzen ditu. Aski zatitua egonik ere, badu bizitasuna ta maiña.
25.—BERETERRETXE'REN KANTORIA (1440)
Baxe-naparrako agramuntar eta beamuntarren arteko eskatima ta borrokak gogorazten dizkigu kanta onek. Bi etxeok, izan
ere, guztiz etsai zitzaizkigun XV'garren mendean; odoHxurtze ugari egiñak. Bereterretxe agramuntarra zan, Zuberoa'ko
zaldun argia. Maule'n bizi zan garai artan Luis Beamunt ere,
beamuntarren buruzagi. Ezin zuen onek Bereterretxe eraman,
eta Pazko gau batean, giza-taldetxoa berekin zuelarik, ark Larraiñe'n zeukan jauregira abiatu zan, ura bitartetik kendu naita.
Jaun kontiak, aren etxe ondora zanean, irtetzeko eskatu
zion, itz egin nai ziola-ta. Baiña Bereterretxe atarira jetxi zanean, beamuntarrak ixillik zeuzkan gizon iskillotuak aren gaiñ
erori ziran ots-otsean, eriotza egiñaz. Bereterretxe'ren gorpua
Maule'rako bidean agertu zan, Atarratze ondoan. Gaur ere,
Etxebar'tik Ezpeldoi'rakoan, bost gizaldi dirala an jarritako
arri-mokor berezi bat daukagu, oroigarri bezela.
Apaindura geiegi barik, bilois ta murritz idatzita dago
poema bera, ta orixegatik bear bada, gaiñontzeko alderdi-kantak
baiño sentikorrago iruditzen zaigu. Asi-antz-iruditik azken laburreraiñoko guztian gertatua ezta agertzen bere gordintasunean; eta orrek dakarkio ain zuzen odol ixurtzearen beltzari
olako garrantzi apartekoa. Amabost lauko ditu, neurriari ta bukaerari gora berezirik ezarteke. Neurtitzak, baiña, bikainki osatuak daude. Onela asten da:
56

Haltzak eztu bi'hotzik,
ez gaztanberak ezurrik:
enian uste erraiten ziela
aitunen semek gezurrik.
Poema osoan barrena, irudimen bizia erakusten dizu bertsolariak.
(Ikus Sallaberry, Chants populaires du Pays Basque, 150 orr.;
Jaurgain, Tradition Basque, 368 orr.; Azkue, Cancionero, 393 zenk.;
J. K. Gerra, E. E., 1921, 295 orr.; A. Riezu, Flor de Canciones populares vascas, 262 orr.; H. Gavel, Bereterretxen Khantoria, Baiona,
1924; S. Onaindia, MEOE, 43 orr.; Auñamendi, Literatura, 1,
74 orr.").

II
BERTSOLARIAK
Gure artean, izen aundia du bertsolariak. Beste izkuntzetan
ez dute onakorik, aintzat artzekorik beiñik-bein. Guk auek
ditugu, izan ere, erritar izkuntzaren eredurik bikaiñen, gaiak
legun egosi ta nortasunik goi-luzeenean guri adierazten dizkigutenak. Ba Kteke gizon ikasien izkera ez erabiltea, baifia bai
egiazko euskera, jatorra noski, mintza-molde joria, esakun aberatsez oretua, euskaldunak berezko duen filosofi zorrotzez
jantzia.
Ezta gauzak aritik ateratzea. Zenbatetan entzun diogun baserritar bertsolariari izkera miresgarrian gogaketa sakonak, batbateko jardunean, eio ta kurkuiltzen. Ikasiak ba al dira gai Ortarako? Dala ardangela baten, dala erriaren erdiko plaza baten,
57

edozein eratako gaiak jarrita ere, bertatik erantzungo du ark
itzez ta joskeraz ederra dan euskera zirtolarian. Aren bertsoak
ez dituzu arrazoi gabeak, buru gabeak, sentimentu gabeak. Baserrira, beraz, eta bertsolariengana jo izan dute euskal idazlerik
giarrenak —Axular, Mogel, Prai Bartolome, Orixe ta abarberen liburuen ardatzari eder ta atsegingarri izateko bear zuen
eztigaia ezarterakoan.
EUSKO OITURA ZAKARRA.—Eusko oitura zahar bat omen
dugu bertsolaria; txistu, dantza, idi-proba ta onako kirol-jolasen
antzekoa. Ba liteke. Bertsolariak egiki gizarte-giroko sentimentuak eta oiturak bere-bere egin oi dizkigu ta, auekin jabetu
ostean, eusko endaren aririk barrukoenak dardarazi, etengabeko
bertso-saillak abestuaz. Ez du musika aundirik, baiña badu doiñua ta doiñu orren ritmu ertsian abestuko du, miresgarriro;
ez du jakituri aundirik ere, baiña gaiñ-gaiñeko agertzen da bere
kidekoen altzoan. Eztu izenik ere, baiña, txoria oianean lez,
kantari dabilkigu, bera bizi dan erriaren biotz eta amasa dalarik. Arrigarri da arrotzentzat, eta arrigarri zaigu guri ere. Basarteak ez du arbuiatzen izadiak eman dion oiu-gai gozoa.
Euskera bezin aintziñakoa dugu oitura au. Ortxe datorkigu,
beraz, gure asaben izpiritu, arima, jatortasuna. Bertsolariak egokitu digu, mendez mende, gure aozko literatura. Gure Bertsohriak (Bilbao, 1964) osatzean, au idatzi nuen gai ontaz: «Errioitura onen sorburuaz jabetzeko, kondaira aurretiko laiñotza
arakatu bear da; au, ostera, agerbide ziurrez beintzat, gauza
txit zailla yaku, ustezko errazoiak sailkatzea naikoa errez yakun
arren. Erdi-Arotik datorkiguzan erri-kanta zarrak bertsolarien
asmamenak sortuak dira, zalantzarik bage, baita gure atsotitz
eta izkirimiri bikote asko be. Gorago ikusi dogunez, emakumeak be etziran etziran muker ibilli eresi orreitan: Butroe'ko
Joana'ren laukoa ezagun dogu, bardin Ozaeta'ko Santxa Otxoa'ren seikoa. Eta gerta-eresi biok XV'garren gizaldi erdi aldekoak
dira.
58

«Orrezaz gaiñera, zerbait lenagokoak ziran aitatu dogun Gillen Urtsua (1412), zitola ta uztaidun biboliñez kantari ebiUena; Antxo Etxaieku naparra, laut-jotzaillea, ta Gartzia Txurri, 1428'an Aragoi'ko erregiñagandik saria artu ebana. Menendez Pidal'ek «juglares vascos» izenez aitatzen ditu irurok. Baiña
bertsolarien kideko ete ziran ala bertso-kantatzaille bakarrik?
Beste izkuntzetan edozelango musikagailluz lagunduta ibilli oi
ziran bertso-esale; gurean izki-jartzailleari bertso-jartzaille esan
oi dautsagu, baiña oneik geienetan bertsolari izaten dira, bertsoak bat-batean botaten dakienak. Iru orreik bertsolari ala bertso-kantatzaille ete ziran soilki? Iparragirre'ren antzeko, noski,
gitarra zartxoa lagun, euskaldun artista» (Gure Bertsolariak,
203 orr.).
AOZ-AOZKO LITERATURA.—Eta bertsolarien literatura, ots,
aotik aorakoa, guztiz aberatsa izan dugu, ta dugu gaur ere.
Oberena aurkeratu ta liburu mardul bat eratzera ezkero, gai
ortan Europa'ko beste errien poesi ta olerkia baiño eskaxagoa
danik ez liguke esango W. Webster'ek. Ala ere arrotzai au
ulertzen ematea ez litzakigu gauza erreza izango. Zergatik?
Zati bi ditu gure erri-olerkiak: itzak eta doiñua. Maiz ezin
ditugu itzak, iñolaz ere, beste izkuntza batera aldatu, idatzita
dauden jatortasun betean noski, ta ezta itzen musikea bakarbakarrik: gogoan euki bear da erri-kanta oiek duten doiñua ere.
Euskal bertso guztiak, naiz-ta auek asimasiko zertxo batzuk
baiño ez izan, beren doiñua daramate. Ta duten gurpilla norberarena eztan izkuntza bati jartzea, txit gaitza danik
ezin dezakegu uka.
Aspalditik, aoz-ao datozten erri-neurtitzai kopla zarrak deritzegu. Oietakoak, metaka ditugu gizaldi bakoitzean, eta litekena da oietatik asko makur samarrak, akatsdunak izatea, baiña
ederra poliki darietenak ere ez gutxi. Euskeraz, egia esan, errezto ondu litezke bertsoak, izkerak berak lagunduta; euskerak
beintzat atzizkiak ba-ditu ugarixe ta itz-amai askotxo ere oso
errezak azken berdiña edo rima borobiltzeko.
59

BERTSOLARIEN TREBETASUNA,—Baiña bertsolariak darabilz
kiten neurriak —eta bakanenak idoro nairik dabilkiguz sarriez dira bat ere errezak. Bederatzi puntukoa, adibidez, arras zailla duzu, baiña gure bertsolarietan gutxi baizik ez dira olakoren
bat onduteko trebetasunik ez dutenak. Ortan, len batez ere,
gizasemeak bakarrik etziran trebe, emakumeak ere beren jasa
ta etorria erakutsi oi zuten: Garibai'k aipatzen dizkigunak olakoak ziran, eta 1890'rantza, Kanbo'ko Mari Argain eta Azparne'ko Ane Etxegoien, beti muturka zebiltzan bertsolari bi genitun.
Bertsolariataz iritzi emateko, azken baten, buruko argiak eta
biotz zabalak osatzen duten nortasuna, bertsoak aletzean darabillen eten-iduriko aria, idurikizunen bizkortasuna, arat-onak
urduri xamar ibillirik daglizkian bertso aldrebesak, oroimen
arrigarria, doiñuaren apaiña, erriaren bertsolaritasuna, koplari
eskolatuak eta eskola gabeak, beren ateraldi bitxi ta bizi-zeaztasunak jakin nai ditunak, Irakur beza Gure Bertsolariak (Bilbao, 1964) liburua, 199'garren orriaidetik aurrera.
Bat-bateko neurtizlari trebeon esan bizi ta ateraldi zorrotzak
idatzi gabe zeuden geientsuenak; beste asko paper zaharretan
ere bai. Azken urteotan lan bikaiña egin digu A. Zabala'k, bai
aiek bai auek, ale ederretan bildurik argitara emanaz. (Ikus
Auspoa bertso-sailla, baita bere beste liburu Bosquejo de Historia del Bersolarismo (Donostia, 1964) deritzana ere.

III
ESKALE-KANTAK
Eske-lelo edo kantai buruz onela idazten du Orixe'k: «Urtearo batzuetaz ibili oi dire mutilak eske, eguberriz, Santa Age60

da'z, San Tuan'ez, San Nikolas'ez, Poesi au aspaldikoa da,
Axular ta baino askoz lenagokoa, ta Erroma'ko paganoengandik
ixuria aldez aldez» (E. Esnalea, 1927, 170 orr.).
Eskale-kantok —toberak ere, ots, ezkondu aurreko gauan
«andregaiari mutilek kantatzen zizkioten kantak», ementxe sartu genitzake— oso ugariak izan ditugu Euskalerrian, eta gaur
ere dira. Kalez kale ta etxez etxe ibilli oi dira umeak eta gazte
elduak. Abesti oien letrea ondoz ondo datorrena da; alere, gai