🕙 28-minute read

Euskal Literature - 02

Total number of words is 3675
Total number of unique words is 1968
28.7 of words are in the 2000 most common words
40.8 of words are in the 5000 most common words
47.9 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  Izkuntzalariak alere gaur ez daude ortan: euskerak ba omen
  ditu bere aideak, senideak. Zelan atera dute ori? Azken urteotako izkuntz-jakintzaren legeak euskerari ere ezarriaz.
  Lau aidekera eman ditzakegu: I) odolekoa, berez datorrena; 2) zearrekoa; 3) auzo-aidetasuna, ta 4) atze-aidetza.
  ODOL-AIDETASUNA. Esan dugunez, bala-bala zebillen XlX'garren gizaldian Izkuntzen aidetasuna. Izkerak sailkatu zituzten: indo-europearrak, latiñetikoak, jermandarrak, eta abar. Ortik datoz izkuntza amak —latin, esate baterako— ta izkuntza
  alabak —latiñetik sortuak—, eta izkuntza aizpak —gaztelera,
  prantsera, italera, portugalera, katalana ta beste—; ta ondorenez, Izkuntzen aidetasunaz mintzatzen asi ziran jakintsuak.
  22
  
  Sailkatze ortan nun daukagu gure euskera? Antonio Tovar'ek
  onan: «Familia aundietan ematen diran aidetasunak gogoan
  artu ezkero, izkuntza bakarra duzu euskera, soil-soilla, aiderik
  gabea» (El Euskera y sus parientes, Madrid, 1959, 11 orr.).
  Euskerak ez du, beraz, gaurko izkuntzalariak diotenez, munduko izkera batekin ere odolezko aidetasunik.
  ZEAR-AIDETASUNA. Geroztik etorki senikera utzi ta beste
  bide ta metodu batzuk asmatu dira; gaur odolaren artu-emanari
  baiño kulturaren zer-ikusiari arreta geiago ezarten zaio. Ta bide
  berri oietatik jo zuten izkuntzalariak, izkuntzak gramatikari
  buruz aztertzen asi ziran batez ere; orrela egin ziguten Bopp'ek,
  Grimm'ek eta auen atzekoak.
  Era ontan barruko egitura edo estrukturan, au da, gramatikan, joskeran eta Olakoetan, berdin samarrak diran izkuntzak,
  aideak dira, naiz-ta zearka; labur: urteak urte zatitu egin zan
  lenengo izkuntzaren izkelgiak, dialektuak. Bide ontatik ekiñik
  ere, euskerak ez du «anairik». Tovar'ek: «Ibar-izkera, iberoizkuntza zakarra ere ezin dezakegu euskeraren guraso edo anaitzat artu» (O. cit., 14 orr.).
  AUZO-AIDETASUNA. Euskeraren nolabaiteko aidegora iritxi
  nai baldin bada, beste bide batetik abia bearra dago; metodu
  gaurkoagoak ba-dira, eta auen bitartez idoro genitzake bear
  bada euskerarentzat ere zerbait aidetza pareko danik: auzoaidetasuna, adibidez. Euskerak, aintziñatik izan ditu ingurumari latiñetiko izkelgiak, Espaiña'n len-gaztelera ta napar-aragoiera ta Prantzia'n, ego-aldera, gaskoiña batez ere, ta auekin
  —ezin dezakegu uka— alkar-ikutzea ez-ezik, barru-barruko zerikusi ta artu-emana ere, bi milla urietan beintzat, izana dugu.
  Alboko izkuntza auekin euskera ots eta itz, artu eta eman bizi
  izan zitzaigun luzaroan.
  Baiña, zer esan gura du onek? Euskera latiñaren izkelgi
  bat dala? Auxe bakar-bakarrik: millaka urteetan alkarrekin elebitsuan bizi izanik ere, artu-eman soilla izan dala izkuntza auen
  23
  
  artekoa; urteetan aldamenka bizi arren, auzo-aidetasuna izan
  dutela bakarrik. Zer da au? Euskerak erromantze oietatik itzak
  eta fonetika bereizgarriak jaso ditula; eta ordaiñetan berak ere
  itzak eta abots bereizgarriak, ez urri, eman dizkiela. Artutako
  ta emandako guztiak pixatu ezkero, beraz, euskerak, ba liteke,
  artua beste emana izatea.
  Gai oeri gagozkiela iritzi ematean, eme jokatu bearrean
  gaude. Euskeraz pago, bago, fago esaten duguna, latiñetik
  —fagus-i— edo griegotik —fegos-ou— omen datorkigu. Mundu guztiak esango du, jakintsuak aurrenen dirala, orain bi milla
  urte erromarrak guri esku-erakutsi bezela utzitako itza dugula.
  Baiña, egia ote? Errazoiketa au, bederen, egin dezakegu: Euskalerriko mendiak, gaur ere, pago tantai ederrez beterik dauzkagu. Bi milla urte baizik ez al ditu gurean laudare ponpox
  onek? Aurretik orduan, zer laudare ote zan Aralar'en, esate
  baterako? Eta, lendik ere pagoak ba'ziran gure mendi-pendizetan, euskaldunak ez ote zuten itzik pagoa adierazteko? Geroago gaztaifia bezela, ez al zuten janari arrunta aritzaren
  ezkurra ta pagoaren bagatxa? Egiazki euskerak ba-ditu beste
  itz batzuk ere pago esateko: darte (BN), barza ta zakarda (R),
  ta besteak.
  Baiña zentzunez jokatzea dagokigu, beti ere, iritzia ematerakoan laprast egin eta erori ez gaitezen.
  ATZE-AIDETASUNA. Illunpean datza izkeren sorrera. Batzuk,
  alere, beste batzuk baiño kultura geiago izan zuten. Joanak
  bere kolkoan du ixilpeko ori, baiña izkuntza batzuk aurrera
  egin zuten kultura itxasoan, beste batzuk gibelean gelditurik.
  Errialdeen ara-onako goraberaen ondorena dugu sarritan; Europa sarkaldean, urrutiago joan gabe, bertoko izkuntzak atzera
  egin bear izan zuten lendabizi keltarrak eta gero erromarrak
  aurrean erabillita; azkenik, ondo dakigu, Erroma'ko kulturak
  eta politikak zapaldu ta alderazi zitun keltarrak berak eta auek
  utzitako izkuntz-ondarrak.
  24
  
  Euskera dugu, zorionez, oldar oien atzapar artean jausi
  etzana; kelta ta latiñaren aurretiko Izkuntzen erakusgarri bakarra, Europa'ko lurralde ontan sarkaldeko indo-europear izkerak baiño lenagokoa.
  Nolako kultura alako zabalera izan ornen zuten izkuntzak.
  Baita jazo liteke kulturazko izkuntza bik, alkarren auzo-samar
  ibilliak izan arren, beren artean ar-eman aundirik ez izatea,
  idatzirik ez zan garai aspaldiko aietan batez ere. Ta aidego au
  izan daiteke urrutiko izkuntzakin ere, istori-aurretik izkuntzak
  eta giza-taldeak alkarrekin izan zituzten artu-emanetatik sortuak
  noski. Gaurko kultura Izkuntzen alkarrekiko ikuskizun aria ta
  aintziñakoena, alere, ez dituzu berdiñak iñolaz ere. Gaur irarkola —inprenta— daukagu ta izkuntza idatzia, ta irratia ta
  telebixta. Lenago etzan olakorik; lenago, erriak —arat-onat
  zebiltzanak sarri— beren arteko zer-ikusi ta goraberak zituztelarik, bizitzen asi-berri ziran oraindio.
  Oien saillekoa dugu euskera; aintziñakoa, baiña auzoekin
  ar-emana izan zuena. Baita aoz-aozko literatura eder baten jabe
  izana ere. Ta auxe aztertu ta ikasten saiatu dira euskaltzaie
  jakintsuak. Eta, /par-Afrika'ko bereber izkelgiak arakatu dituzte, eta semitarrenak, biokin atze-aidetasun zerbait aurkiturik; baita fino-ugriar eta paleo-siberiar izkuntzak eta Kaukaso
  menditsuan itz egiten diran izkelgiak ere arakatu dituzte, ta
  euskerak bai ornen zuen izan oiekin ere, iñoizkoren baten antza, artu-eman pixka bat: itzen batzuk eta gramatika lege batzuk aurkitzen omen dira oietan euskerazkoen antz pitiña dutenak.
  Amaitzeko, Tovar'ek au: «Edesti luzeko izkuntza dugu
  euskera; bere aidetasuna, beraz, istori zakarra duten izkuntzak
  dituzten ezaugarriakin ornitua dago». Oso aintziñakoak, istori
  aurrekoak dira bai ezarri genitzaizkioken senideak. Beude, guenez, bi gauza argi: Lenengo: jakintsuak gaur arte, alegiñak alegin, ez diotela euskerari anairik, edo «aizparik» idoro, gaztelera
  ta prantsera beren artean aizpa ditugun bezelakorik beintzat.
  25
  
  Bigarren: euskerak izan ditula, oso antziñatik, bere artu-emanak bai auzoko erriekin, bai edesti aurrean txit urrutikoekin,
  kulturazko artu-emanak nunbait (Ikus A. Tovar, El Euskera y
  sus parientes, Madrid, 1959, ta L. Mitxelena, Sobre el pasado
  de la Lengua Vasca, Donostia, 1964).
  
  V.—EUSKERA IDATZIAREN BATASUNA
  Premiñazkoa ote degu? Gure izkeraren il edo bizikoa ez
  beldin ba'da ere, literaturan bear genuke nolabaiteko batasuna.
  Erri xeak, jakiña, ez digu onartuko berari eder etzaion zerik.
  Eta ona koxka: idazleak idazten du ta erriak, naiz xea naiz
  ikasia izan, irakurtzen digu; atsegin ez duenik, baiña, ez du
  irakurriko, ta irakurri ezik ez du ikasiko, ta ikasi ezik ez du
  jakingo, aiztu ta bertanbera laga baizik. Zentzunez jokatu bearra degu ontan.
  Erri xeari, beraz, bere izkera ta dialektuan eskeiñi bear
  zaio irakurriko duena, errez ta bizi. Zer esan nai du onek?
  Oraindik, urte mordo batean beintzat, erriak irakurri bear
  duena erritar euskeraz pentsatua, esana ta idatzia izan bear
  duela; iñolaz ere ez gaskoiñez, auntz-erderaz, edo-ta «koine»-z.
  Urrats laburragoak eman bear. Bestelan, zer gertatu zaigu azken urteotan? Muzin egin digu erriak, ez du guk idatzitakorik
  irakurtzen; oso zail egiten omen zaio, ulertu eziña, euskera
  berri ori.
  Euskal literaturan maiz izan dira lendik ere olako saio-egin
  naiak, Bidasoz andik eta emendik. Arana-Goiri'k burutu zigun
  ontan lanik ederrena ta sakonena, bere garaian; gero, Euskaltzaindia sortuta laister, 1920'an, Campion, Broussain eta beste
  batzuk lan ederra osatu zuten, «Euskera» —1922, ilbeltza-epailla— aldizkarian agiri danez. Baita geroago ere Azkue, Altube,
  26
  
  Orixe ta besteak ortan arduratu zitzaizkigun. Oraintsu, berriz,
  urrats tinko bat eman bearra zegola-ta, 1969'eko urrillaren
  3-4-5'an, Arantzazu'n ospatu zan billera zaratatsuan erabaki
  batzuk artu ziran euskera idatziaren batasuna aurrera eramateko.
  Euskaltzaindiaren deiak onela: «Batasunez mintzatzeko ordua eldu da. Euskeraren etorkizunak ain bearrezkoa duen batasuna. Literario batasuna. Eta literatura batasuntzat artzen da
  euskera idatzia orobat». Ortarako batzorde batzuk eratu ziran;
  eta bazkideak, aztertu ta ondo ikasirik, eraman bear zituzten
  batzar nagusira, puntu auek: 1) Batasuna Zergatik eta zertarako; 2) Idazkera edo ortografía; 3) Itzen formak; 4) Itz berriak eta 5) Itz-joko edo deklinazioa.
  Egin zan batzarra; lanak irakurri ta abar. Baiña, zoritxarrez, an bildu ziran euskaltzain eta euskal idazle askoren artean
  etzegon oraindiñokarren batasunerako giro larregirik. Eztabaida
  latzak sortu ziran. Eta azkenez, labur ta laiñoki esanda, ausartenak eraman zuten ura beren boluetara. Ekaitz bat zirudien.
  Erabaki batzuk onartu zirala-ta, araudi apal bat atondu zan,
  geienak bear bada aintzat artuko zutekeena; baiña geroztik,
  beste ausartago batzuk, dena batera egin nairik, beste lege
  batzuk ere argitara zituzten. Ortik, gaur, olako anarki ikaraganri baten bizi gara, erria ez ustez artua ta idazleok nora
  jo ezean.
  Ona Euskaltzaindiak Arantzazu'ko batzar ostean argitara
  emana:
  «Lehenik ikusi doguna da, guztion ustez gure izkuntzearen
  batasuna behar-beharrezkoa dogula. Batasuna, noski, ez da
  Euskaltzaindiak egin daiken gauzea, eta oraindino gutxiago batbatean egin daikena. Batasun hori, euskera idatziaren batasunaz
  mintzatu garean ezkero, euskal idazle ta irakasleen eskuetan
  dago, Euskaltzaindia gidari eta laguntzaile dabelarik».
  27
  
  Auzi ontaz, baiña, luze ta sakonago itz egingo degu urrengo
  aleetan.
  Orain bego au argi: makillaka ez degula batasunik lortuko,
  urtez eta zentzunez baizik; eta gizaldi onetako 65 urteotan,
  berez - berez goazala orren biziro billa gaziltzan euskera idatziaren batasunera.
  
  VI.—LIBURU ONEN ARIA
  Urteetan eme-min ekarri dugun liburu oni itxura ta jasa
  ematen asi giñanean, ez gendun asmotan egin-nai orren zabala.
  Baiña gerora, sarri gertatu oi danez, ariak berak ekarri digu
  topoz-topo ugaritasuna. Lenengotan, adibidez, bi liburu naikoa
  zala uste izanik, gero lanari ekiñez gai ugaria agertu zaigu.
  Ta euskal literaturan, euskeraz beintzat, edu onetako ezer,
  amas aunditan, egin gabe daukagun ezkero, jasogarri dan oro
  arduraz biltzea erabaki dugu. Gero ere izango beta, errezago
  da-ta, lan arin azaletikoagoak !
  Ortaz Euskal Literatura onek zabal xamarra izan nai du,
  ase ta zeatza al danik, lenengotik asi ta gaurko zizki-mizki guztietaraiñokoa. Egitamu edo asmo bat ere ba-dugu aski zeatz
  jakiña: euskeraz zerbait idatzi duten guztiak aipatuko ditugu,
  iru mail oetan tenk egiñik batez ere: I) idazle bakoitzaren biziari buruz zerbait; 2) idatzi dituzten lanak eta auen mamia
  arrotu, ta 3) egille bakoitzaz zer esan duten adierazi. Labur:
  idazle bakoitzaren bizitza, idaz-lanak eta emandako iritziak.
  Onelaxe zirriborrotu dugu Euskal Literatura onen egitamua.
  Aitortu bearra dugu au ere: egiteko ontan —jakiña da,
  nosld— autore, idazle batzuei leku nasaiagoa eman diegu; batzuk, izan ere, eguzki bezela ditugu euskal elerti zeruan, eta
  izar txiki bezela beste batzuk. Ulertzekoa duzu. Aipatu, orraitio, zeozer idatzi duten guztiak aipatuko ditugu, uste gabetarik
  28
  
  edo, nor edo nor bazter uzten ez ba'dugu bederen. Aspaldi
  gabiltza euskal klasiku guztiak liburu-sail eder batean argitara
  eman bear lirakelakoan; ortara jo aurretik, bear-bearrezko zan
  gure literatura barrutian zer geunkan jakitea. Orain ba-dakigu,
  beraz, gure asabak zer idatzi zuten eta zer laga ziguten.
  Esku artean daukazun Literatura onek beste onako bost ale
  izango ditu. Edo obeki: lan osoaren asmua au duzu, sei aletan
  bananduta: 1) Euskal literaturaren asieratik —Etxepare ta Leizarraga aroa, Axular aroa, Larramendi aroa— amazortzigarren
  mendea barru dala, lenengo alea; 2) emeretzigarren mendea
  osorik, bigarren alea; 3) 1895'an asi ta 1920'rarte —Arana ta
  Azkue'ren belaunaldia—, irugarren alea; 4) 1921'tik 1940'rarte
  —Aitzol'en belaunaldia—, laugarren alea; 5) 1941'tik 1960'rarte —Zaitegi ta Orixe'ren aroa—, bostgarren alea, ta 6) 1961'tik gaurko egunetaraiño, Seigarren alea.
  Amas aundiko egitamua, dakusazunez. Baiña, Jainkoa lagun,
  aurrera eramango duguna. Egiñik daude lenengo iru aleak, eta
  laister izango dituzu eskuetan. Eta zuri, euskaltzale zintzo orri,
  lan au biribillagoa izan dedin, bertorako laguntasun pixkat eskatu ere egingo genizkizuke: gure idazle zahar naiz berriei
  buruzko edozer berri pozik jasoko genuke. Millesker! Baita,
  era berean, eskertzen ditugu Ierro auen bidez oraiñarte lagundu
  gaituzten guztiak ere. Esker-ona, beti eder.
  
  VII.—BIBLIOGRAFIA
  Ona emen literatura au osotzean esku artean erabilli ditugun liburu batzuk:
  — Aita Zabala: Noticia de las Obras vascongadas (1856).
  — Francisque Miohel: Le Pays Basque (Paris, 1857).
  — Jose Manterola: Cancionero Vasco (Donosti, 1877-1880).
  — Allende Salazar: Biblioteca del Bascofilo (1887).
  — Sorrarain: Catdlogo de Obras Euskaras (1891).
  29
  
  Julien Vinson: Essai d'une Bibliographie de la Langue Basque (Paris, 1891) eta Complement et Suplement (Paris,
  1898).
  Nikolas Ormaetxea: Euskal Literaturaren atze edo edesti
  laburra (Euskal Esnalea, 1927, 148 orr.).
  Pierre Lafitte: Eskualdunen Loretegia (Baiona, 1931) eta
  Le Basque et la litterature d'expression basque en Labourd,
  Basse-Navarre et Soule (Baiona, 1941).
  Isaak Lopez-Mendizabal: Euzko Idazti Izendegia. Catdlogo
  de Obras referentes al Pais Vasco (Tolosa, 1934).
  Manuel Lekuona: Literatura oral euskerica (Donosti, 1935).
  Jesus Maria Leizaola: Estudios sobre la Poesia Vasca
  (Buenos Aires, 1951), 1808-I814 en la Poesia Popular Vasca
  (Buenos Aires, 1965) eta Romances vascos y Literatura prehistorica (Buenos Aires, 1969).
  S. Onaindia: Milla Euskal Olerki Eder (Zarautz, 1954) eta
  Gure Bertsolariak (Bilbao, 1964).
  Juan Gorostiaga: Antologia de Poesia Popular Vasca (Donostia, 1955).
  Antonio Tovar: La Lengua Vasca (Donostia, 1954) eta El
  Euskera y sus parientes (Madrid, 1959).
  Jon Etxaide: Amasei seme Euskalerriko (Zarautz, 1958).
  Angel Irigarai: Prosistas navarros (Iruña, 1958).
  Luis Mitxelena: Historia de la Literatura Vasca (Madrid,
  1960), Sobre el pasado de la Lengua Vasca (Donosti, 1964)
  eta Textos Arcaicos Vascos (Madrid, 1964).
  • Luis Villasante Kortabitarte: Historia de la Literatura Vasca (Bilbao, 1961), «Gero» —Despues— (Barzelona, 1964)
  eta Literatura Vasca (Madrid, 1972).
  Antonio Zabala: «Auspoa» liburutegia (Tolosa, 1961) ta
  Bosquejo de Historia del Bersolarismo (Donosti, 1964).
  Antonio Maria Labaien: Teatro Euskaro (Donosti, 1964).
  N. Kortazar: Cien Autores Vascos (Donostia, 1966).
  Juan San Martin: Escritores Euskericos (Bilbao, 1968).
  30
  
  — Karmelo Etxenagusia: Euskal Idazleen Lorategia (Donostia, 1969).
  — Mikel Zarate: Bizkai'ko Euskal Idazleak (Bñbao, 1970).
  — Estomes Lasa (Auñamendi): Enciclopedia general ilustrada
  del Pais Vasco. Literatura, 1 (Donostia, 1969) eta Literatura, II (Donostia, 1970).
  — Jon Bilbao: Enciclopedia general ilustrada del Pais Vasco.
  Bibliografía, 1 ta 11 (Donostia, 1970-1972).
  — Ibon Sarasola: Euskal Literaturaren Historia (Donostia,
  1971).
  — Juan San Martin eta Serafín Basauri: Hegatsez (Zarautz,
  1971).
  — Joshe Erzibengoa - Patxi Ezkiaga: Euskal Literatura, 1 (Bilbao, 1972).
  * * *
  Aldizkariak: «Revista Euskara» (Iruña, 1878-1883); «Euskalerria» (Donosti, 1880-1917); «Euskalzale» (Bilbao, 18971899); «Ibaizabal» (Bilbao, 1902-1903); «Euzkadi» (Bilbao,
  1901-1915); «RIEV» (1907-1936); «Euskalduna» (1887);
  «Euskal Esnalea» (1907-1931); «Euskalerriaren Alde» (19111931); «Jaungoiko-Zale»; «Ekin» (1932-1936); «Euzko-Deya»; «Argia» (1920-1936); «Euskera», Euskaltzaindiaren lan
  eta agiriak (1919); «Eusko-Folklore» (1921); «Jesus'en
  Boitzaren Deya» (1917-1967); «Zeruko Argia» (1919);
  «Euzkerea» (1929-1936); «Karmengo Argia» (1931-1936);
  «Jakintza» (1933-1936); «Eusko-Jakintza»; «Gernika» (19451953); «Aranzazu» (1919); «Karmel» (1949);
  «Euzko-Gogoa» (1950-1959); «Boletín del Instituto Americano
  de Estudios Vascos»; «Prfcicipe de Viana»; «Olerti» (19591969); «Herria»; «Gure Herria» (Baiona, 1921); «Anaitasuna;
  «Goiz-argi»; «Boletín de la Sociedad Vascongada de Amigos
  del Pais»; «Otoizlari»; «Jaunaren Deia»; «Agur»,..
  Larrea, 1972-12-14
  31
  
  AINTZINAKO
  AOZ-AOZKO
  LITERATURAREN
  ZATIAK
  I
  ERESI ZAHARRAK
  Gure bertsokritza noiztikoa dan ez dakigun arren, ba-genitun lenago artan ere koplak ontzen zekitenak. Eta Oraingoz
  alde nagusiai gagozkiela, gaiztagin aiek aurrera eramaniko gauzarik asko —gazteluak nola erre, «nor geiago» esaka elkar il,
  eta abar— eresi zab.arretatik dalcizkigu. Gorago aipaituriko Garibai, Zaldibia, Ibarguen-Katxopin, Isasti, Lazarraga ta Saentz
  Puerto'ren kondairetan aurkitzen dira, naizta zatika, olako batzuk.
  Aide nagusien arteko guda-egoera naskagarri au amabigarren mendea ezkero, izan zan gure lurrean. Gizaldi batzuk geroago, amabostgarrenean, Endika IV'garrenak, batzuk il eta beste batzuk erbestera bota zitnn. Irureun urtez, ba, izu gorrian
  egona dugu euskal erria, ia zergati gabe, giza-erailtz, lapurreta,
  saldukeri, jauregi-erretze ta oldar-erasoz betea. Gertakari auetatik asko, osorik ezta ere, bertsolariak abestu zuten; eta gero, aoz
  ao, gizarte ta familietan ber-esan eta oiuzkatuaz, iraun-aziak
  izan dira.
  33
  
  Gureganaiño irritxi diranak puska batzuk baiño ez dira;
  baiña poiska auek ere merezi dute, gure elerti-asikiñak bak-dira,
  guk jaso ta axolaz zaitzea. Euskera aldetik, berriz, kanta zahar
  auen izkera ez da orren atzeratua. Begira erdel literatura kondaira ta ikusi nola zeuden garai artan gaztelera ta prantsera.
  Izkuntza auen iehen-marraskak bildiu zituztenean beintzat biltzailleak euskera zerabilten, auzoko izkuntza oiek bezin ederra
  noski. Gatz-ozpiña zuten orduan ere gure beritsolariak.
  
  1.—BEOTIBAR'KO GUDU-KANTA (1321)
  Kanta onek, napar eta gip'uzkoarren arteko muga burrukak
  dakazki gogora. 1321'an gertatu zan nunbait. Eta jazoera onek
  kanta batzuk sor-azi zitun, bai erromantzez bai euskeraz. Erasoan, ots, iraillaren 19'an, gipuzkoarrak irten ziran garaille
  urrean. Garibai'k bere Compendio deritzan kondairan, 26'garren 'liburuko 15'garren atalean dakar zatitxo bat.
  Mila urte igarota
  Ura bere bidean,
  gipuzkoarrrok sartu dira
  Gaztduko etxean,
  nafarrokin batu dira
  Beotibar'en pelean...
  Zaldibia'k Suma de las cosas cantabricas y guipuzcoanas
  (1654), Isasti'k Compendio Historial de Guipuzcoa (1625),
  Argote Molona'k Discurso sobre la poesia castellana... (1575)
  dalakoetan ere berdin dakarte. Francisque-Micherek bere Le
  Pays Basque'n (1857) eta Gerra'k aipatzen dute. Burruka ontan katigu artjuen artean Martin Oibar zalduna dugu aurrenena.
  Zaldibia'k edesten digunez, naparrak miñetan oiu:
  34
  
  Beotibar, Beotibar,
  bik diadutak
  Martin de Oibar.
  Poema onek ez du nolanaiko asiera, klasiku kutsuz osatua
  baizik.
  flkus L. Mitxelena, Textos arcaicos vascos, 66 orr.; S. Onaindia,
  MEOE, 37 orr.).
  
  2.—AKONDIA'KO GUDU KANTA
  Zelai au Kalamu ta Arrate bitarteko mendi gaintxo bat duzu.
  Burruka tokia noski: azken gudatean ere (1937) latz jokatu zan
  bertan. Ibarguen-Katxopin'ek dioskunez, ementxe bildu zirañ,
  1390'an, Juan Lopez Ganboa ta Durango'ko Ibarguendarrak,
  Untzueta'ren aurka; oiñaztarrak ziran azken auek, eCa Butron
  etxeko Gomez Gonzalez zaharrak ere laguntza eskeiñi zien.
  Antxe, Untzuetarren jauregi gaiñean dagoen bizkarrean
  burrukatu ziran, etsai gorri antzera burrukatu ere. Azpiratuak
  izan ziran ganboarrak, eta Juan Ibarguen, beste askorekin, iila.
  Bizirik irten ziranak, iskillu, asto ta janari bertanbera lagarik,
  iges egin zuten azkarki. Ortik dator kanta zaharrean esan oi
  zana:
  Akundia,
  lexarraga
  lexar baga.
  Ganboarrentzat lexarra, izan ere, Lope Gartzia Salazar'ek
  dioanez, zurik bikaiñena zan.
  flkus L. Mitxelena, Textos, 69 orr. ).
  
  35
  
  3.—URRUXOLA'KO
  
  GUDU-KANTA
  
  Esetsaldi gordin au, J. K. Gerra'ren iritziz, 1388 ta 1401
  bitartean jazo zan. Eta Larrea etxe-dorreko jaun, arabar edestigille Lazarraga'k, 1588'an idatzi zuen «Relación genealógica
  del linaje de Lazarraga» liburuan dator.
  Oiñatiarren eta Leinztarren arteko burruka dugu. Mugaldeak, usak, abere-Jarrak eta bazkalekuak zirala-ta, sarri izan oi
  zituzten auek beren asarre ta istilluak. Bein Leniz ibarreko
  lau leiñuk eta Oiñati'ko bik, ots, Garibai'k eta Uribarri'k beren
  arteko gauzak zurkzea erabaki zuiten. Oiñati'koak Pedro Garibai ta Joan Ibañez Elazarraga ziran; Leniz ibarrekoak, ordea,
  Galartza etxekoak. Urruxola gaiñean, Oiñati ta Leniz bitartean,
  batu zitzaizkigun egun izentatua iritxi zanean burrukan lazkiro
  saiaturik. Oiñatiarrak irabazi zuten; beren buruzagi Pedro Garibai galdu zuten, orraitio; onek alere, leniztarrak garaituak izan
  ziralako, zaurietatik odola zerioia ere, lelo zahar au abesten
  ornen zuen:
  Gaiza zenduan lenizanok
  Urruxola'ko lekaioa,
  sendo zenduan odoi ori
  biurtu ja(t)zu gazaioa.
  flkus L. Mitxelena,
  
  Textos, 69 orr.).
  
  4.—MARTIN YUANES LABIERO'REN IL-ARTITZA
  Zaldun onen illobi gaiñean idazpuru au jarri zuten, iru bertsoz egiña:
  Marti Yuanes, Labieruko zalduna,
  Bizkaiko konsejua ta zenzuna,
  nor ete zan zuri lo(t)sa igorrosi egizuna?
  36
  
  Foruko alkate onen eriotza indarrez gertatu zan 1393'an
  edo 94'an. Luze jarduna dugu onetzaz J. K. Gerra kanta-zar
  biltzaillea. Onek uste duenez, Endika II'garrenak 1393'an bizkaitarrai emaniko eskubideen ondorena bezela izan zan, alegia;
  au da, auek ere Gaztela'n bezela, beren auziak beren artean
  zuritu ta erabaki litzaketela, baita buru-buruzko gudaz ta iskilluz ere. Edu ontako gertakariak maiz ikusi ziran Bizkaia'n,
  erregearen eta aren lagunkideen kontra batez ere. Negurri
  orrek, bestetik, XV'garren mende barruan naikoa garbitu zitun
  emengo alderdien erronkak.
  flkus L. Mitxelena, Textos, 74 orr.-).
  
  5.—MILIA LASTURKOREN ERESIA
  Lastur'ko (E)miKa, Peru Gartzia'kin ezkonduta, Arrasate'ra
  aldatu zan bizi izaten. Aur egitean il zan, gazterik. Onen Senarra andik laster, omena zanez, aurretiaz ere adiskide zuen
  Arrazola'ko Marina'rekin berriz ezkondu naiean zebillen. Au ez
  zitzaion eder MiMa zanaren aizpa bati, eta Deba'tik Arrasate'ra
  joanik, garai artan oitura zanez, eresi auek abestu zitun bere
  aizparen Illeta egun batez.
  Zortzi ahapaldi lau bertsoko ditu eresiak, eta ez dira denak
  neurri berdiñekoak. Milia'ren aizparenak dira lenengo laurak,
  eta mingaiñean lausorik gabe aitortzen du aren Senarrak ez zuela ongi artu bere aizpa, ta Lastur'era eraman bearra zegoela:
  aitak an abere-taldea zekarren illetetarako, ta amak illobia zion
  atontzen. Beraz, Milia'ren gurasoak bizi ziran oraindik, ua ii
  zanean. Arri zakar bat erori zan zerutik Lastur'en dorre gaiñera, goiko almenari erdia irikirik.
  Peru Gartzia'ren arrebak, au da, Santxa Ortiz'ek erantzuten
  dio iru ahapalditan: ez omen zuen bere nebak errurik izan,
  37
  
  emaztea gazte il ba'zitzaion ere; zeruak erabakia zan. Gizakume
  sotillaren andre izan zan, ate-arte zabalaren jabe, giltz-porra
  askorekin. Ez al zuen aski?
  Illaren aizpak jardesten dio berriz ere, beste iru koplakin.
  Mandatariak gaizki egin zion Milia'ri; abea erori da ortzitik,
  Lastur'ko dorrea jo jauna ta andrea alkarren ondotik eramanaz.
  Karta bat bialdu zuten zerura etxeko andreari eman zezaiotela
  eskatuz. Go'rrotoa artu omen dio Arrasate'ri, gaizki artu bait
  ditu giputz andrak. Iru aipatzen dizkigu: Maria Balda'ko, /turriotz kalean; Otxanda Gabiola'ko arte kalean, eta Milla Lastur'ko, errebalean.
  ("Ikus S. Onaindia, MEOE, 37 orr.; L. Mitxelena, Textos, 75 orr.').
  
  6.—GONTZALO MORO'REN KOPLAK
  Bizkaiko korrejidore zan Moro Irakasle au, 1394'tik 1424
  bitartean. Ogetamar urtez bete zuen endoretza ori. Berak berriztu ta nasaitu zuen Gernika'ko batzar etxeko elizatxoa, eta
  il zanean, bertan lurra eman zioten.
  Aginpidea zeukan bitartean esku gogorrekoa omen zan.
  Maite zitun zugatzak eta ez zitzaion bat ere gogoko aiek moztu
  edo puskatzea. Ona Ibarguen'ek ontaz diona: «Gontzalo Moro,
  dei egiten zioenean, gabaz ere berdin joan oi zan bide ta etxe^etan zear, eta arrapatzen zuena aurrean zeukan zugatzetik zintzilika jartzen zuen, Ontaz agindu zuen ez zezatela osoan zugatzik moztu edo iñausi, bakoitzean bi adar utzi gabe, urkamendi
  ta ikurrin zeritzenak noski, gaizkilleak zigor-^azteko. Oitura
  orrek gaur arteño dirau Bizkaian».
  Egiazko izu-ikara edatu zuen onek oiñaztar eta ganboarren
  artean ere. Orixegatik dio euskal esakun edo errefrau batek:
  38
  
  Gontzalo Moro, tati, tati,
  gaxtoa gaxtigaetan daki.
  flkus Auñamendi, Literatura, I, 38 orr.-).
  
  7.—BIZENTE FERRER DEUNA
  Valencia'n jaioa. Dominikar praille. Inglat'erra'n, Eskozia'n,
  eta Irlanda'n mixiolari izan ondoren, Espaiña'xa itzuli ta Valencia'n, Granada'n, Andahizia'n, Toledo'n, Guadalajara'n Kristo'ren irakatsiak zabaltzen ibilli zitzaigun; azkenez, 1408'an,
  Euskalerrira ere etorri zan, aldikada batean beintzat Arrasate'n
  bizi izanik. Emendik, beti argi-izpi jarioka, naikoa ibilli zitzaigun Gipuzkoa'n eta Bizkaia'n. Berak sortu zuen Mikel donearen Anaidia Arrasate'ko eliz nagusian; eta gaur ere, ark orren
  maiz predikatu zuen pulpitura igotzen diranak, ara orduko,
  beeko malladi barrenean, musu ezarri bearra dute: orla egiña
  naiz ni ere.
  Orrez gaiñ, santu ark gaiztakeria ta batez ere biraoa gogotik
  zigorkatzen zitulako, aren esanen goratzarre bezela, euskal literaturan badira bi bertso Jainko-gizonaren aotiko itz indartsu
  ta ziña iraun-azten digutenak. Auek:
  Prai Bizente'k esala
  fedea zina lizala.
  flkus Auñamendi, Literatura, L, 39
  
  8.—URRUTIA'KO ANDERIA
  Zubero'n Altzuruku'ko Menanton, Urrutia jauregiko zalduna ta Ahetze'ko Domenja ezkondu ziran 1422'an; Senarra,
  1435'tik 1464'ra Zubero'ko epaikari izana, susmotia ta biurria
  39
  
  zan oso; emaztea, ordea, etorki argikoa ta zintzo samurra. Bazituzten beren artean tika-mika ta lipiztak, berezko izakera ezberdiña zala-ta. Ortik dakat, noski, Ahetze'ko anderia deritzan
  amabost ahapaldiko olerkiak oiñarria. Ona asiera:
  Ahetzeko anderia
  Urrutian korpitzez;
  or dizu bere buria,
  kanpoan da bihotzez.
  Jauregi aberatsean bizi zan; baiña maite zitun ezeukiak.
  Olakoeri zerbait eramaten irten oi zan etxetik, naiz-ta bere
  Senarrak beste susmoren bat izan. Azkenik, baiña, jakin du
  nola zan gauzea, ta parka eskatzen dio. Irakur azken kopla:
  —Parka izadazut, arren,
  bekaitz enuzu izanen:
  emazte un zirela
  Orai badit nik proba.
  flkus S. Onaindia, MEOE, 45 orr."),
  
  9.—PERU ABENDANO'REN A/ERIA
  Frantzisko Mendieta'k bere «Quarta parte de los Anales
  de Vizcaya»-n dioskunez, Urkizu ta Abendafio etxeko ta Legutiano'ko alde nagusi zan Peru Abendaño'k, bere senitarteko guztiak alkartu zitun 1443'garren urtean Butron'go Gomez Gontzalez, Oiñaz alderdikoaren erronka ta gaizki-egiñai erantzuteko.
  Otxandio'tik zear Abadiño'ra eldu zan bere taldeakin; Aramaio'ra zuzendu ta, uri osoa suntsitu nairik, Mendiola jaunaren
  dorreari su ematen dio. Mendiola'k alere bidera irtetzen, eta
  Abendaño, oiñak bizkor, Araba aldera iges egin bearrez aur40
  
  kitu zan, Izarraga'n gora ain zuzen ere. Bost gizon galdu zituan; bat Gaxto Apala. Eraso-aldi ori egiñez damutu ei zan.
  Gizon talde itzela zeukan atzetik, eta pendiz gogorra aintzi-ean. Koplak onela dio:
  Izarraga'ti gora elzian joeala
  jaun Peru Abendañokok esala:
  oñetako lur au jabilt ikara,
  gorputzeko lau aragiok berala.
  Oi aldi oneri al banegi enpara,
  barriz enendorke Aramaioko kontrara.
  Mendiola, il deustak Gasto Apala,
  bere laguntzat beste asko ditubala.
  Utsala zan, alere, Peru Abendaño'ren damua. Urte berean,
  lengo urratsetara itzulia dugu. Butroitarrakin Larrabetzu'n eraso-aldi ikaragarria izanda gero, Zamudio'n aurkitzen dugu Diego Landeta'ren etxea erretzen; Begoña'n eta Txadoarri'n gero,
  baita urte bete geroago, Butroitarrak azpiratu ondoren, Ganguren gaiñean igeska ere. Baiña berriz agertuko zaizu oraindik
  Mondragoi'ko erretean.
  flkus L. Mitxelena, Textos, 19 orr., eta Auñamendij Literatura,
  I, 37
  
  10.—ARRASATE ERRE ZUTENEKO KOPLAK
  Alkar-jotze gordiña izan zuten alde nagusien bi alderdiak,
  
You have read 1 text from Basque literature.