🕥 32-minute read
Euskal ipuinak - 11
Total number of words is 4116
Total number of unique words is 1336
32.7 of words are in the 2000 most common words
47.8 of words are in the 5000 most common words
55.0 of words are in the 8000 most common words
ezetz. Orduan erraten dio gizonak baduela anaia
bat holako mendietan harek banion ihizki gehiago duena. Denak bere azpiko dituela harek.
Badoha beraz Dragon eta arribatzen da. Galdetzen dio gizonari iyan badakien non den laur
kuarteletako hiria. Erraten dio ezetz. Banian
badituela alimaliak zeñek jakiñen duten nihork
jakitekotz. Iten diote sistu. Arribatzen dire alde
guzietarik, ttiki, handi. Dragon ikharatua zen.
Galdetzen diote bat banazka iyan badakiten non
den laurkuarteletako hiria. Erraten diote ezetz.
Banian gizonak ikhusten du eskas duela ihizki bat. Hura zen arranoa. Egiten du sistu bat eta
heldu da. Galdetzen du hari ere iyan badakien
non den laurkuarteletako hiria. Erraten dio handikan heldu dela. Gizon harek erraten dio behar
duela beraz gidatu jaun gazte hura. Arranoak
erraten du:
—Gogotik nahi baldin banau haragia eman,
agoa idekitzen dutan aldi bakotxean.
Dragonek erraten dio baietz, gogotik. Erosten
du beraz idi bat. Arranoak erraten dio izatzeko
haren bizkarrerat. Gizona izatzen da beraz bere
idiarekin eta agoa idekitzen duenean ematen dio
idi puska bat. Ttikituz zuan idia. Behar zuten itsasoa pasatu eta ez zen han zubirik.
Idia finitzen zaio itsasoaren erdian zirelarik
eta bazen han arroka handi bat. Agoa idekitzen
du eta ez beitzuen gehiago haragirik, zer iten
du? Beldur beitzen utz zezan arroka haren
ganean, pikatzen du bere gibeleko aldetik puska
bat eta ematen dio agorat. Arribatzen dire itsasoaz bertze alde. Arranoak han uzten du erraten
dioelarik:
—Laukuarteletako hirian haiz. Iñ zatzik hire
aferak. Ni banioak nere etxerat.
Gizon gazte harek galdetzen du zer berri den
hiri hartan. Erraten diote erregeren alaba dela
espos egun hartan hiri hartan. Ez zen libro esposetako jendeak bertzerik elizan sartzea, banian
diruarekin Dragonek irabazi zuen gardieno bat.
Egonen zela elizako zoko batean.
Usaia zen hiri hartan manak erratea ezkontzeko mementoan. Hasi zenian erraten apheza,
Dragonek erraten du bere zokotik atheratzean:
—Nik erreklamatzen dut zerbeit.
Badoha andre gaztearenganat. Ezagutzen
du. Irakusten diozka erreztuna eta fularrak eta
erraten dio andre gazteak hura izanen dela
haren senharra, ungi irabazia zuela, mainguka
kurritzen zuen oraiñion bere haragi puska eskas.
Ezkontzen dire beraz. Bertze jaun esposa gan
zen bere etxerat dena ahalkatuba. Bertzeak bizi
izan ziren urus zeren biek hanitz sofritu beitzuten. Orduan han nintzen eta orai hemen.
(Louise Lanusse
Donibane Garazi)
LANTERNA PODEROSA
Ama batek bazuen seme bat. Arras pobreak
ziren. Mutiko hura gaten zen eskolarat eta egun
batez errekontratzen du jaun bat eskolaratekoan
eta erraten dio iyan ama ungi duen eta ematen
diozka bortz libera. Badoha lasterka amari ematerat. Biharamunian igual ematen dio bertze
bortz liberako bat, eta erraten dio amak, behar
zaigoela galdetu nor den.
Galdetzen dio mutiko harek eta erraten dio
jaun harek haren aitaren anaia bat dela Ameriketarik ethorria dena eta zenbeit egunen buruban
ganen dela haren ikhusterat.
Erran bezela zenbeit egunen buruban badoha
jaun hura. Ez zakien batere emazteki harek
bazuela haren senharrak anaiarik Ameriketan.
Eman zigoelarik diru hanitz erosteko bizitzeko
behar zirenak handizki bizi izan ziren zortzi bat
egunez. Erraten zigoen emazteki hari eman
behar zigoela mutiko hura zenbeit denborarentzat. Berdin harekin ez zela deusetako. Karga bat
zuela.
Azkenian, azkenian erraten du baietz. Banian
pena hanitzekin. Karrosan sartzen dire jauna eta
mutikoa eta badohazi gan, gan, gan. Mutil hura
urrunago eta tristeago. Arribatzen dire oihanerat. Jausten dire karrosatik eta jaun harek altxatzen du harri lauza handi bat eta botatzen du
mutiko hura zillo hartarat. Pentsa azue mutiko
haren izialdura. Ez zen zilo hartan eskebeleik
bezik.
Ematen du ilhabete bat batzuetan gora
gaten, noiz eta atzematen beitu emazteki xahar
bat. Erraten dio:
—Non zabiltza haur maitia? Debruaren
etxean zare hemen.
Kondatzen dio mutiko harek nola jaun batek
tronpatu duen haren ama eta eman duela ilhabete bat harat ethortzeko eta iyan ez duen handikan ateratuko. Erraten dio baietz. Harek erranak ungi iten baditu. Erraten dio emanen duela
oraino bertze ilhabete bat jausteko eta segituko
duela antzinerat. Athe hanitz pasatuko dituela.
Denak zerratzeko eta gateko holako markako
bat atzeman arte. Hura idekitzen duenian erra-
ten dio ez soratzeko. Han izanen direla gauza
eder eta espantagarri hanitz.
—Urrea eta diamanta ez da eskas izanen
han, bañian emazu ungi kontu ez zaitela lot
edertasun hekieri. Zoko batean ikusiko duzu lanterna erdoildu, errautsez bethe, zikin bat. Hura
behar duzu hartu. Hura hartzen duzuneko hasiko
zeizkizu oihuka «utzi lanterna». Erranen zaituzte
zernahi izigarrikeria, bañian ez kasurikan egin
eta ez buruba itzul gibelerat. Handikan atheratzen zarenian, ganen zare kanpoko atherat.
Banian han izanen da debruba. Ez du nahiko
athea ideki. Galdetuko zeitu ehunetan lanterna.
Bañian ez eman nihori lanterna hura. Hari galdetzen diozkazun guziak iñen zaizkizu eta harek
hilki araziko zaitu ere presondegi huntarik. Huna
bertze kanifa ttiki bat. Hori ere zure manuen
azpiko izanen da. Ungi zerbitzatuko zaitu. Bañian
egizu ungi kasu ez gibelerat buruba itzultzia.
Mutikoa badoha atxo xahar harek erran bezala. Arribatzen athe markatu hartarat. Han sartu
orduko soratua da hango edertasunez. Ungi gutizia zuen zerbeit hartzeko, bañian oroituz emazteki xaharrak erranaz, badoha lanterna xaharra-
ren billa. Atzematen du zoko zoko batean. Hura
artu orduko hasten zaiozka oihuka uzteko lanterna hura. Zernahi erraten diote izigarrikerienetarik eta gure mutilla uruski eskapatzen da handik
buruba gibelerat itzuli gabe. Atheak zarratzen
ditu emaztekiak erran bezala, eta arribatzen da
noizpeit athe dohatsu hartarat. Jotzen du erraten
duelarik idekitzeko. Errepusta ematen dio
debruak:
—Lanterna hor uzten balin baduk ba.
Mutilak erraten dio ezetz eta erraten dio lanternari:
—Lanterna maitea! Idek nazak othoi athe hau
hemendik ilki nadien.
Erran orduko athea idekitzen da eta erraten
dio orainion:
—Egorrak debru zahar hori ifernuko zolara.
Badoha mutil hori bere amarenganat. Pentsa
zazu zer atsegina ama gaxo harentzat. Ez dio
erraten bere lanternaz deusik, bañian erraten
dio nola zen debruba jaun hura eta sofritu duela
hañitz hura ?tziz geroz eta eri beitzen, ematen
da ogean, bere lanterna ximinea zokoan.
Hura etxerat arribatu zen egunian erregek
krida arazi zuen holako handitasuneko otharrian
zeiñek sagar gutiago sartuko beitzuen, hura izanen zela haren alabaren senhar.
Erraten dio ama harek bere semeari eta erraten dio ama gan eta bere lanternari:
—Nere lanterna maitea: iñ nazak holako handitasuneko otharria, sagar bat soilki barnean
bethe dezan.
Erran orduko iña da. Egortzen du bere amarekin. Erregek ikhusi eta zeñien pobrea zen
emazteki hura erraten dio ez dela aski. Orainion
behar dela izan erregek bezinbat armada. Ez beitzuen nahi holako gizon pobre bati eman bere
alaba. Amak hori erraten dio semeari. Semeak
berritz ere lanternari erran eta izan zituen armadak. Errege harek zituen inguru hartako handienak.
Erraten dio orainion erregek ez dela aski.
Behar duela izan erregek bezinbat diru eta biharamunian igual kondatzen du erregek bezinbat
eta ezkontzen da azkenian errege haren alabarekin. Iten dituzte besta ederrak eta zenbeit egu-
nen buruan erraten dio gure mutikoak bere lanternari:
—Ene lanterna maitia, eginzak erregeren jauregiaren sahetsean bertze bat hori banion ederragoa biharamuneko.
Mundu guzia espantitua da ikhustean halako
jauregia. Erregeren alaba bere senharrarekin
badoha han egoterat. Jaun horrek iñ arazi zuen
armarrio eder bat han emateko bere lanterna
eta nihori ez zioien ematen hango gakhoa ez eta
bere emazteari ere. Eta nahi zituzten guziak
bazituzten nihork jakin gabe nola.
Ihizian ibiltzen zen maiz. Egun batez presan
zualarik horra, ahanzten du armarrigoan bere
gakoa. Neskatxa bat arras kurios beitzen jakitea
zer zen han, idekitzen du armari hura ikhusteko
zer zen eta harritzen da ikhustea han lanterna
zahar hura. Zarratzen du armarrigoa eta ez
kontu egiten gehiago. Bañian istant baten
buruan pasatzen da karrikan gizon bat oihuka
«lanterna zaharra berrian truk! lanterna berrian
zaharra truk!»
Neskatxa harek aditzen duenian oroitzen da
lanterna zahar hartaz eta erraten dio baduela
harek bat eta badoha jaunaren armarrigorat.
Hartzen du lanterna zahar hura, ematen dio
gizonari berri batean truk eta ematen du armarrigoan. Debru harek atsegin hartu zuen lanterna hura izatia eta erraten dio:
—Behar nauk lanterna, jauregi hori eman
itsasoaz bertze alde, barnean diren jendekin.
Erran orduko jauregia suntsitua da. Erregeren alabaren senharra ethorri denian ihizitik ez
du atzematen bere etxerik. Berehala pentsatu
zuen zer gertatu zen. Badoha bere erregerenganat eta hura koleran, zer egin duen haren alaba.
Egiñ arazten du toki ttiki bat lau murruen tartean
eta han eman arazten mutiko hura. Gaizuak ez
zakien zer pentsa noiz eta oroitzen beita emazteki zahar harek eman zioela kanifa ttiki bat.
Erraten dio kanifa hari:
—Ene kanifa maitea! balin baduzu podorerik,
athera nazazu hemendik ikhus dezadan non den
nere emazte maitea.
Kanifak erraten dio baietz. Iñ araziko duela
uso. Egiten da uso eta eskapatzen bere kasotetik. Badoha gan, gan, gan, uso gaxo hura, eta
noizpeit arribatzen da itsasoaz bertze alde.
Badoha palazio baten aintziñeko arbola gañetarat. Bazakien han zela haren emaztea eta bazabillan arbola batetik bertzerat noiz ikhusiko zuen
bere emaztea. Aphur handi baten buruan ematen da leioan.
Gure usoa badohakio laster barnerat. Bazuen
podoria gizon egiteko. Iten da gizon eta bere
emazteak ezagutzen du. Pentsa hekien loria.
Bazuten zer erran batek bertzeari. Emazteak
erraten dio nola duen jaun bat etxe haren nausia
eta pertsekutatua dela harekin ezkontzeko.
Bañian ez duela nahi iñ. Senharrak erraten dio:
—Galdetuko habenian sarri iyan bada ez
dunan nahi harekin ezkondu, erranen dion baietz
nahi balin bahau eman hik galdetzen dionana.
Eta galdetuko dion lanterna zahar bat. Ematen
habenian, emanen dun trabatik kentzeko bezela
oge azpian eta ni han gordia izanen naun.
Iten du bere senharrak erran bezala ethortzen zaioenian jaun hura (debrua zen!). Uste beitzuen bethikotz kasotean zela jaun hura, ez zuen
kasurik iten lanternari ez zuela nihoren beldurrik. Andre harek erraten dio beraz ezkonduko
dela harekin, nahi badio eman lanterna zahar
hura. Debruak erraten dio emanen dioela gogotik lanterna zahar hura. Ekhartzen dio beraz.
Emazteak ematen du oge azpian eta gure jaunak
hartzen ungi gogotik eta erraten dio fite:
—Ene lanterna maite maitea, egorrak debru
izigarri hori sekulako ifernuko zolarat. Ez dadiela
gehiago handik athera.
Lanternak erraten dio baietz:
—Iñen diat segurki. Aspaldian hi zerbitzatu
nahia, iten nikan hura.
Eta egortzen du debru hura su eta karretan
marrasketan ifernuko zolarat. Galdetzen dio
orainion lanternari ereman zetzan lehengo tokirat bere jende guziekin. Erran orduko eremanak
dire eta han bizi izan ziren ezin izan urusago.
(Louise Lanusse)
DOTORRA BERE
BURUBAREN KONTRA
Baziren, asko munduan bezala, aita seme
batzuek. Fortuna bazuten. Aitak egorri zuen
semea dotorre iterat. Bere estudigoak finitu eta
ethorri zen etxerat. Bañian ez zen herrietan ibiltzen. Aita hura konbidatua izan zen bazkari
handi baterat eta arrain jaten ari zelarik iresten
du ezhur bat eta han zagoen ito ordian.
Badoazi bazter guzietara dotorketarat. Heldu
dire bañian nihork ez du bonurrik hari kentzeko
ezhur hura. Bethi jaun harek iten zuen keinu bat
eskuz, erran nahi beitzuen ekhar arazteko haren
semea. Noizpeit konprenitu zuten. Ethortzen
denian, egortzen du mundu guzia kanporat.
Erraten dio bere aitari:
—Zer aita! Ez dakizu bada nik ez dakitala
sendatzen ardi pikorrekin bertzerik nere eriak?
Aita hura ematen da hala irriz non ezhur hura
botatzen du. Mundu guzia harritzen da, zer jaun
habilla eta jakiña zen hura. Eta gehoztik haren
fama hala gan zen non mundu guziak hura nahi
beitzuen miriku; eta sendatzen zituen geroztik
bere eriak ardi pikorrak iriñian pasatu eta hekiek
emanez erieri.
Lehen aberatsa beitzen, pusanta iñ zen. Ungi
bizi izan bazen ungi hil zen.
(Frantxon Belzaigi)
DEBRUAREN ADINA
Baziren jaun andre batzuek. Pobreak ziren.
Gizon hura bazagoen bide kurutze batean tristerik. Heldu zaio jaun bat eta erraten dio zertako
den hain triste. Erraten dio bizitzekorik ez beitu.
Erraten dio:
—Emanen zaitut nahi duzun bezinbat diru
pentsatzen baldin baduzu debruaren adiña holako denboretako.
Gizona badoha kontent. Erematen du bizi
urus bat bere emaztearekin. Deusen eskasik ez
zuten. Handieñian bizi ziren. Bañian denborak
gan eta denborak ethorri, gizon hura oroitu zen
ez zela batere oroitu debruaren adiñaz. Gogoetatzen da. Emazteak galde egiten dio zer duen
bada, iyan ez den bada urus. Deusen eskasik ez
dutela. Zertako den beraz triste.
Erraten dio nola aberastu zen eta zer kondizione egin zuen jaun batekin. Emazteak erraten
dio:
—Hori bertzerik ez baduzu ez da hori deusik.
Sartuko zare barrika bat eztitan. Handik lekora
lumazko bertze batean eta hala jauntzia ganen
zare bide gurutze baterat eta egonen zare han
debrua ethorri arte. Emanen zare laur paten gainean eta hala ibilliko kurri haren ingurutan.
Pasatuko zare ere haren istape tartetan.
Gizonak egiten du emazteak erran bezala.
Heldu zaio debrua eta urruntzen da harenganik
eta gure gizona badohakio ondo ondorat.
Debrua ikharaturikan erraten dio:
—Baditut horrenbeste urte eta ez dut orainion ikhusi holako alimale izigarririk.
Gure gizonak aski aditu zuen. Gan zen lasterka bere etxerat. Erran zigoen emazteari ez zutela gehiago deusen eskasik izanen. Harek erran
bezala sorgiña balin bazen ere in zuela eta ez
zela gehiago debruaren beldur.
Bizi izan ziren aberats eta urus eta ungi bizi
izan baziren ungi hil ziren.
(Frantxun Beltzagi
Cerquand-ek kondatzen du Ligiko zubiaren ipui bat:
Debruaren izena asmatu behar da)
HAUR IPUIAK
BI BELE
Asko munduan bezala baziren bi bele. Batek
zuen buztan luze bat. Bertzeak buztan ttiki ttiki
bat. Buztan ttikia zuen harek izan balu luzia,
nere istorigoa izanen zen luzia, bainan laburra
beitzuen, nere istorigoa ere izanen da laburra.
Errege batek bazituen hiru alaba. Beztitu
zituen gorriz. Nahi duzu berriz?
AMATXI LAMINAREN
ERREGINA
Baziren asko munduan bezala jaun andre
batzuek haurrez kargatuak eta arras pobreak.
Emazteak ez jakinez gehiago zer in erraten du
ganen dela eske. Badoha gan, gan, gan. Arribatzen da lamiña herrirat. Han kondatu eta zenbat
haur dituen, denek ematen diote karitate hañitz.
Kargatua zen.
Lamiña erregiñak ere ematen dio ogoi liberako urre bat eta erraten dio iyan emanen digoen
erditzen denian haurra altxatzeko bere amaren
legian eta emanen digoela, hori nahi badu, diru
hañitz. Erraten dio iña duela jadaneko amatxia
bañian erranen digoela bere senharrari.
Erraten dio erregiñak datorrela zortzi egunen
buruban errepustarekin. Arribatzen da ahal
bezala etxerat bere kargaz ungi hunatua, non
senharra arritu beitzen hanbertze ekhartzea.
Kondatzen dio zer pasatu den lamiñen erregiñarekin. Senharrak erraten dio sehurki hura iñen
dutela amatxi. Eta badoha zortzi egunen buru-
ban erraterat erregiñari. Erraten dio andre harek
ez gaztiatzeko noiz erditzen den, jakiñen duela
berak eta ganen dela.
Zortzi egunen buruban erditzen da emazteki
pobre hura alaba batez. Lamiña arribatzen da
erran bezala mando bat urrekin. Bataiatzetik
heldu zirelarik amatxi eta haurra airatzen dire
eta burasuak kontsolatzen dire bertze haurrekin,
pentsatuz urus izanen zela erregiñaren etxean.
Erregiña harek erematen du mendi zokoan
zuen etxe batera. Bazuen jadaneko bertze alabitxi bat, xakur ttiki bat izena beitzuen Arrosa eta
eman zigoen azkeneko haur horri izena Bellarros
eta doatu zuen kopetaren erdian diamanteko
bista batez. Arras ederra zen. Handitu zen mendi
zoko hartan potzo harekin jostetan eta erraten
dio egun batez iyan ez duen erregiñak bertze
zenbeit jauregi. Unatzen dela bethi han. Xakurrak erraten dio baietz, baduela erregebide
baten ondoan bat, ungi ederra; eta erraten dio
errateko amatxiri. Potzuak erraten dio beraz
amatxiri nola unatzen den Bellarros eta iyan ez
luken nahi jauregiz sanjatu. Erraten du baietz eta
badohazi.
Han zaozilarik egun batez, Bellarros galerian
zelarik, pasatzen da errege seme bat zeina zoratu beitzen Bellarrosen edertasunaz. Erraten dio
beiratzeko oraiñion othoi eta iyan ez duen gan
nahi harekin. Erraten dio ezetz, amatxiri behar
zaioela erran. Eta potzoak erraten dio sahetsetik
ezetz:
—Ni gabe ez da nihorat ganen.
Erraten dio errege harek artuko duela hura
ere gogotik, bañian nola izanen dituen. Erraten
dio potzoak:
—Arratsetan ematen beitiot amatxiri edari on
bat lo ungi egiteko, uste gabez bezala emanen
diot baso erdiaren plazan, osua eta ez beitu posibleko gehiago zutitzea athearen zarratzerat
gateko, bertzetan iten duen bezala, ni ganen
naiz gakoa hartu eta zarratzerat. Iñen dut alegietan eta turnatuko diot gakoa, athea idekia utzirik
eta ethortzen zarenean sartuko zare. Ez du deus
adituko, lo oñian izanen beita.
Errege semeak erraten du ethorriko dela
gaberditan bere karrosa bolantiarekin. Arratsa
ethortzen denian Arrosak ematen dio amatxiri
edari hartarik basua mukurru mukurru. Amatxik
erraten dio:
—Zer? Zer, haurra?
Erraten dio Arrosak:
—Obekiago egiñen duzu lo, amatxi.
—Arrazoña duzu.
Eta dena edaten du. Bañian ezin xutitu zeiteken gehiago athearen zarratzerat gateko, hala
pisutu zuen! Arrosak erraten dio:
—Amatxi, nik zarratuko dut egunguan athea.
Zaude hor berian.
Ematen dio gakoa. Arrosak ibiltzen du gakoa
ziluan, zarratu balu bezala eta ideki utzi eta,
ematen dio gakoa eta sartzen du zarpan. Ogerat
gaten da. Arrosa eta Bellarros ez ziren ogerat
gan batere. Gaberditan heldu da errege seme
hura bere karrosa bolantiarekin. Sartzen dire
Arrosa eta Bellarros eta badohazi jaun gazte
haren etxerat. Biharamunian Arrosak erraten
dio:
—Bellarros! ez haiz atzo bezin beiratu eta itsusia atzematen haut egun.
Bellarrosek erraten dio:
—Amatxik kendu bide nau bista diamant
hura.
Erraten dio Arrosari:
—Gan behar duk amatxirenganat eta galdezok eman nazan eman ninduen bista hura.
Arrosak ez zuen gan nahi. Izitzen zen bañian
Bellarrosek hala othoizten du non bere arropa
zilarra utzi eta partitzen da. Arribatu denian
mendirat hasten da amatxiri oihuka!
—Amatxi! Amatxi! Emozu Bellarrosi bere
bista ederra. Bertzenaz sekulako asarre izanen
naiz zurekin eta ikhusiko duzu zer gertatuko zeizun.
Amatxik erraten dio:
—Zato! Emanen zaitut gosaiterat.
—Ez! Izitzen naiz. Joko nazu.
—Ez, ez, ez! Zato bada fite.
—Emanen diozu beraz Bellarrosi bere bista.
Erraten dio:
—Ba, ba. Badu jadaneko.
Badoha beraz. Erregiñak garbitzen diozka
zangoak zukatzen eta ematen du bere belursako
lumatxaen gañean eta ematen dio xokoleta hartzerat. Erraten dio amatxik, badakiela non den
Bellarros eta zoin egunez ezkonduko zen eta
errateko amatxiren partez ez okupatzeko ez
bere tualetaz, ez eta ere mahañeko behar ziren
gauzez. Arribatuko zela hura goizetik.
Partitzen da beraz Arrosa, eta Bellarros egoten zen hirian zoalarik, aditzen du bi andrek zer
erraten zuten bi jaunekin:
—Zuen anaiak zer emazte hartu behar ote
du? Ez gu bezalakoa duda gabe, zeren gordia
atxikitzen du. Zer ikhusiko othe dugu?
Potzo ttikiak erraten diote:
—Zubek ez bezalakoa, ezpain handi izigarriak. Ikusiko duzue bai.
Hori aditu dutenian jaun errege hek nahi
zuten potzu gaixo hura beren ezpatetan pasatu.
Ez zen erreski arribatu Bellarrosarenganat haren
etxean gordetzeko. Kondatzen du zer pasatu
den. Bellarrosak ematen diozka edari onak edaterat eta errebenitzen da. Erregek kridatzen du
potzu harek patak pausatzen dituen tokian tu
iten duena hila izanen dela. Emateko kontu.
Ezkontzeko eguna ethorri zenian erregiña
arribatu zen. Ekharri zuen espos eguneko arropa
diamantezkoa. Biharamuneko urrezkoa eta hiru-
garren eguneko zillarrezkoa. Pentsa zazue zein
ederra zen bere bista diamantarekin eta arropa
diamantarekin. Ezin beira zitzaioen. Amatxik
erran zigoen han izanen zituela bere koñatak.
Bañian ez heien beldur izateko. Ez zirela hurbiltzen haren edertasunari.
Ilki zenian espos egunian ezin beiratu zioten
bere koñatek, hala distiratzen zuen. Erran zuten
elkarri:
—Arrazoña zuen potzoak, errateko ederra
zela andre hura.
Hiru egunez pasaiatu zen Bellarros eta
mundu guzia soratua zen haren edertasunaz.
Amatxi, bestak pasatu eta, gan zen bere etxerat.
Arrosak ez zuen nahikatu kitatu Bellarros. Amatxik erran zigoen Bellarrosi nola burraso pobretarik atheratzen zen. Harek lagundu zituela denboraz. Bañan gaur gehiago akabatuak zituztela
harek emanak Bellarrosi. Eman zioten bizitzekoa
ausarki deneri. Berak izan zituen lau haur, bi
muthil eta bi neska.
Eta ungi bizi izan baziren, ungi hil ziren.
(Laurentine
bere amaren ganik)
UME XURTXA
Bazen neskatxa gazte bat mundutikan urrun
bera bizi zena saindutasunian. Egun guziez uso
batek ekhartzen zigoen bere nurrimendua. Egun
batez ikhusten du neskatxa bat bi jandarmek
erematen zutela preso edo hiltzerat. Umesurtsa
harek iten du bere baitan:
—Ni bezala bizi izan bazen ez zuten eremanen preso!
Eta horren gañean izan zuen urgullusko pentsamendua eta egun hartarik ez zitzaioen ethorri
gehiago usua bere jatekoarekin.
Badoha aphez baten mintzatzerat. Kondatzen dio zer pasatu den eta noiztik ez zuen
gehiago errezebitzen bizitzekoa. Erraten dio
aphez harek punitua izatu dela bere pentsamenduaz eta behar duela ikhusi hiru haur mundurat
ethortzen eta hekien dohañak zer diren.
Lehenbizikoa izan zen erregiña baten haurra.
Galdetu zigoen andre hari haren gelan egotea,
zernahi zokotan igual zitzaiola, iyan utziko zuen.
Erraten dio baietz.
Erditzen denian erregiña hura, egiten du
mutil bat. Haur harek ekartzen zuen lepuan kordoña xuri bat eta konprenitu zuen umesurtsa
harek, hemezortzi urtetan gillotinatua izanen
zela.
Ikusten du bertze emazte baten erditzia.
Eman zuen mundurat bertze bat kordoña gorri
batekin eta ikhusten du gaizki turnatuko zela
haur hura eta galduko zela. Ikhusten du irugarren bat, muthiko bat zen. Harek zuen kordoña
urdiñ bat, erran nahi beitzuen arras prestua izanen zela. Hoikiek ikhusi ondoan erretiratu zen
umesurtsa hura erreginaren etxerat. Han bizi
zen urus okupatzen zelarik haur hartaz arras.
Gozatzen zuelarik erraten zigoen maiz aire penatu batekin:
—Gaixo haurra!
Ama harek erremarkatu zuen hori eta egun
batez erraten dio:
—Iduri duzu haur hori arras malurus dela.
Hala egiten duzu, begitarte egiten diozuñian
iduri malurus dela edo zerbait gertatu behar
zigoela.
Hori erran zigoen behin bañion gehiagotan
eta adiñak urbiltziarekin umesurtsa harek erraten dio erregiñari zer gertatu behar zaioen
hemezortzi urtetan. Pentsazue zer pena erregiña
harentzat. Erraten dio bere senharrari eta aita
eta amak erraten diote beren semeari zeiñak
erraten beitu gan behar duela berehala etxetik.
Badoha beraz gan, gan, gan bertze herri
baterat eta beitzuen eskola, plazatzen da botika
handi bat zen etxe batean. Zer nahi saltzen
zuten eta prestua beitzen mutiko hura maitatzen
dute. Gau guziez aditzen zuten kanporat gaten
bañian ez zakiten norat. Jaunak, kurios beitzen,
iten du botikaren gañean zillo bat, zeren harat
ere gaten beitzen.
Gabaz ikhusten du hartzen duela xirio bat eta
ematen duela xirio haren baligua gora gora kondatuz kontuar zilotik barnerat. Xirio hartu berekin, belaunikatu eta gaten zen aski urrun zen
kapera batetarañion, bethi igual belauniko. Jaun
harek segitzen du hala zortzi egunez. Igual egiten du bethi muthikoak eta zortzigarren egunean jaunak ikhusten du kaperako athe zilotik
aingeru bat jausten eta botatzen gathe bat gure
muthilari eta airetan erematen zuela. Istant
baten buruban jausten da eta badoha bere nagusiaren etxerat. Jaun harek erraten dio denak
ikhusi dituela eta muthikoak erraten dio ere
haren penitentzia ere akabo dela eta bere etxerat gan behar duela.
Jaun harek ez du utzi nahi. Erraten dio:
—Ganen zare nahi baduzu gero, bañian
behar duzu lehenbizi nere alabarekin ezkondu.
Erraten dio badituela aita eta ama, eta hekieri erran gabe ezin egin ditakela, bañian hekiek
nahi balin badute gogotikan harek nahi duela.
Partitzen da beraz berehala bere etxerat. Pentsa
azue errege eta erregiñaren bozkarigua. Bethi
ikharetan zaozin noiz aditu behar zuten beren
seme maitea urkhatua izatu zela. Ez zakiten zer
egin atseginez. Erraten diote nola egin duen
penitentzia eta duda gabe barkatu digoela Jainkoak eta nola nahi duen haren nausi izatuak
ezkont arazi bere alabarekin. Iten dire beraz eta
denak urus bizi eta ungi hil.
(Louise Lanusse)
GOAZAMA ETA ALABA ORDIA
Bizi ziren batean aita eta alaba bat. Alabak
erraten zigoen bere aitari ezkont zadiela. Aitak
erraten zigoen:
—Zertako? Malurus zintazke eta.
—Igual zait. Nahiago zeitut urus ikhusi.
Eta zonbeit denboraren buruban ezkontzen
da. Andre harek erraten dio bere senharrari iyan
uzten digoen podoria neska haren ganean iteko
nahi duena. Senharrak erraten dio baietz eta ez
zen gehiago batere okupatzen. Ez zuen ere
sekulan ikhusten.
Andre harek erraten dio neska hari, harek
erraten diozkan guziak egiten baditu, ungi atheratuko dela.
Errege bizi zen jende hekien etxearen sahetsean, eta arrats batez erraten dio bere goazalabari ematen diolarik erregearen etxeko gakoa,
gan behar duela gabaz holako tenoretan erregeren gelarat eta hura atzarri gabe ekharri behar
diguela haren gerrikoa. Alaba ez zen sobera kon-
tent, banian hala ere badoha eta nihork ikhusi
gabe heldu da bere etxerat gerrikoarekin.
Biharamunian erraten dio goazamak bere
alabaordekoari gan behar duela oranion eta
ekharri behar duela erregeren muntrako gatea.
Hartzen ari zelarik errege igitzen da bere ogean
eta neskatxa izitueta badoha lasterka eta galtzen du bere zapata erregeren gelako athean.
Zenbeit egunen buruban aditzen dute erregek kridatu duela ibilliko dela etxez etxe zapata
batekin eta hura ungi duena izanen dela haren
emazte. Errege badabilla beraz etxe aberatsetan
lehenbizi. Banian erran zuen ganen zela etxe
denetarat. Gan zen beraz jaun bigarrenean
ezkondu zenaren etxerat ere, urbil beitzuen.
Banian bere segidakoek erraten zioten zertarat
ganen zen harat. Jende pobreak zirela. Erregek
gan nahi du hala ere. Atzematen du andre hura
eta erraten dio pobreak direla eta ahalke dela
errezebitzea errege bere gelan.
Han zuen ederki beztitua bere alabordekoa,
zapata bat bakharra soñian. Soragarria zen edertasunez eta erregek arras bere gustukoa atzeman zuen. Ezkontzen dire berehala. Ereman
arazten du berekin bere aita eta goazama. Bizi
ziren urus eta goazamari zuen zor neskatxa
harek bere ethorkia.
Ungi bizi izan baziren ungi hil ziren.
(Louise Lanusse)
JAUNDEKO
Asko munduan bezala eta izanen diren bezala baziren ama seme batzuek. Bazuten fortuna
piska bat. Mutiko harek ez zuen nahi izatu deus
aditu. Mariñel eskolarat gan nahi zuela. Amak
uzten du beraz iterat. Errezebitua izaten denian
mahistru, amak ematen dio untzi bat, kargazoñ
balios bat, eta badoha.
Mutikoa arribatzen da hiri baterat eta han
zelarik ikhusten du gizon multso bat ungarri
meta baten ganean ari zirela tira handik, tira
hemendik bulto bati. Urbiltzen da eta ikhusten
du gizon hil bat dutela. Galdetzen du zer ari
diren hola, zertako ez duten enterratzen. Erraten
diote zorrak utzi dituela eta usteldurikan ere ez
dutela enterratuko. Galdetzen du Jaundekok:
—Eta norbaitek pagatzen baditu haren zorrak
enterratuko duzube?
Erraten diote baietz. Jaundekok krida arazten
du hiri hartan gizon harek zor zuena ager dadiela. Pentsatzen duzuen bezala agertu zen hañitz
deusikan hartzeko ez zutenak ere. Gure Jaunde-
kok saltzen du bere kargazoña eta ez aski izanez
orainion saltzen du bere untzia. Heldu da etxerat. Kondatzen du amari zer in duen. Ama asarre
zen ez zirela hola egiñez aberastuko eta gan

You have read 1 text from Basque literature.