Euskal ipuinak - 09

Total number of words is 4140
Total number of unique words is 1396
32.7 of words are in the 2000 most common words
46.5 of words are in the 5000 most common words
54.2 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
gizona gelditu zen ehun milla libera gutiagorekin. Baliatu zitzaioen beitzuen hañitz.

SORGIÑA
Asko munduan bezala baziren jaun andre
batzuek; nekazallak edo laborariak ziren eta
aisean ziren. Bazuten mando bat eta gaten zen
gizona traturat bere mandua arnoz kargatueta
eta egoten zen zortzi bat egun kanpoan. Bethi
ostatu berean jausten zen. Han baziren ama
alaba batzuek. Egun batez mandoak kargatu eta
partitzen da. Emaztea erdi beharra zuen. Orenaren beira zagoen, bañian galdea galdearen gainean beitzuen, bortxatua da partitzera.
Badoha eta arribatzen da ostatu hartarat.
Merkatu eguna beitzen ez zuten haren gela gardatu bertzetan bezala zeren jende hanitz beitzuten eta ematen dute sukaldearen onduan zuten
gela itsu batean. Ez zen oraino loharkatuba. Aditzen du ama zaharrak erraten bere alabari:
—Ez dakin? Hor dugun gizonaren emaztea
erdi dun. Hua ikhusterat iyan lo dagoen.
Gizonak hori aditu eta ematen da zurrungan.
Neskatxak aditu eta zurrungan zagoela athe tartetik erraten dio bere amari.

—Ba, ba! lo dago.
Erraten dio amak orduan (pentsa azue iyan
erne zagoen gizona!)
—Gan behar dinat haur sortu berri haren xarmatzerat.
Altxatzen du arri bat supazterraren aintzinean. Handik atheratzen du kasola bat zentan
beitzen gantzudura bat. Eskoba bat hartu eta
ungi arraskatzen du bere buruba erranez:
—Edoi guzien azpitik eta lahar guzien gañetik. Horen erdi bat bideko, bertze bat hango eta
bertze bat hunarateko.
Hori erran orduko gana da. Ikhusi duenian
gaten, atheratzen da gizona gelatik. Ikhusi zuen
zer in zuen. Gantzutzen da hura bezala, bañian
erraten du «edoien azpitik eta laharren azpitik
ere», tronpaturik. Oren laurden bat harat gateko,
oren erdi bat hango eta oren laurden bat hunat
ethortzeko.
Arribatzen da bere etxerat bañian funditua.
Laharrek xehatu zuten dena. Bañian igual
zitzaioien. Ematen da bere emaztearen athe
gibelian makil handi batekin eta istantean heldu
da gatu xuri handi bat ñau ñau. Gizonak hori

aditu eta, atheratzen da gordea zen tokitik eta
bere makilarekin abantzu hil zuen gatu hura. Eta
partitzen da berehala ostaturat bañian ez erreski lahar guzien azpitik. Arribatu zen halere emaztea bañion lehenago. Badoha laster bere ogerat.
Biharamunian jekitzen denian ez du ikhusten
alaba bertzerik. Galdetzen du non den ama.
Miñez dagoela.Pagatzeko hari. Ezetz, nahiago
duela ama ikhusi. Badoha harenganat eta atzematen du ungi eri. Egun hartarikan ez zen gehiago gan ostatu hartarat. Bere etxerat arribatu
denian kondatzen dio bere emazteari zer pasatzen zen eta haurra nola salbatu duen. Bañian ez
ziren fini hortan. Maluru maluruen gañian zuten.
Hainbertze behi hiltzen zaiozkate eta zituzten
alimale guziak igual. Miseria gorrian gelditzen
dire. Ez zakiten zer billaka.
Gizon hura pentsaketan zabillan tristerik
errekontratzen duenian emazteki xahar bat. Galdetzen dio zer duen eta kondatzen diozka bere
penak, zenbat malur izan dituen hainbertze
hazienda galdu dituela, erosi dituela bertzeak
eta hek ere istantean hillen zaiozkala. Sorginek
xarmatua dela.

—Hala bazare aski duzu ematea heian gaitzuru baten azpian xirigo benedikatua piztuba
eta atzemanen duzu.
Iten du emazteki xahar harek erran bezala.
Gordetzen da mañateraren azpian eta gaberditan heldu da gatuaren itxuran eta ematen da
ixtaklok idiaren gañian erraten duelarik:
—Lehengoak ederrak, bañian haukiek ederrago.
Hori aditu eta gure gizona atheratzen da gordia zagoen tokitik eta bere makilarekin ez du
uzten arras hilla bertzerik.
Hori iñagatik gure gizona deus erresurtsarikan gabe zen, ez ogi, ez arto, ez behi, ez xerri
eta bere emaztea eta haurra gosiak. Badoha zerbeit iñen othe duen. Errekontratzen du jaun bat
eta erraten dio:
—Zer duzu gizona hoin tristerik?
Erraten dio:
—Miseria horrek penatzen du hanitz.
—Hori bertzerik ez baduzu adituko dugu
elkar. Nahi baduzu, emanen zaitut nahi duzun
bezenbat diru, urthearen buruban phentsatzen
baduzu eta neri erraten, debruak zerekin iten

duen kalitza eta ez balin baduzu pentsatzen
orduko, zure arima neretzat izanen da.
Gizona, dirua artu eta badoha kontent etxerat geruaz oroitu gabe. Bizi zen urus zenbeit
denboraz bere emaztea eta haurrarekin bañian
denborak urbiltzerat, tristatzen hari zen eta ez
du erraten deus bere emazteari. Egun batez
bazabillan urrun bere sekretua jakin nahiz, billa
eta billa. Gabak atzematen du eta arrastatzen da
bide gurutze batean gordea. Badakizue, bide
gurutzetarat ethortzen dire sorgiñak elkharrenganat biltzerat. Arribatzen dire beraz hustan
handik eta fusta hemendik, dantzan. Ungi jostatu direnian hala, hasten dire berri kondan. Batek
erraten du:
—Ez dakizue holako gizonak saldu duela bere
burua debruari. Sehurki ez du pentsatuko
debruak zerekin egiten duen kalitza.
—Ez dakinat nik ere. Erran nazan.
—Giristinoek igande egunean pikatzen dituzten beatzekin.
Gure gizona doi doia egotu zen agertu gabe
bozkarioz. Argia ethorri orduko sorgin guziak gan
ziren beren etxetarat. Gure gizona ere gan zen

bererat. Ez zen gehiago triste. Bazagoen eguna
noiz ethorriko zitzaioen.
Ethorri zenian badoha bide gurutze baterat.
Han zagoen janeko bere jauna, debru hanitzekin
ethorria, pentsatzen beitzuen ifernuko izanen
zuela. Galdetzen dio:
—Badakik zerekin debruak egiten duen kalitza?
—Ez dakit. Entsaiatuko naiz. Giristinoek igandetan pikatzen duten beatzarekin.
Hori erran orduko debrua badoha bertze
guziekin, su eta kar sistuka, ifernuko zolarat.
Gure gizona gan zen bere etxerat eta bizi izan
zen luze, urus bere emaztea eta alabarekin. Ungi
bizi izan baziren, ungi hil ziren.

AXERIA
Egun batez axeri bat bazabilan gosiak. Ez
zakien zer pentsa. Ikhusten zuen egun guziez
artzain bat pasatzen bere artaldearekin eta bere
gogoan in zuen behar zigoela ebatsi esnea eta
gasna ase bat iteko. Bañian norbeiten laguntza
behar zuen zerbeit iteko. Badoa otso batenganat
eta erraten dio.
—Otso! Otso! Behar diagu in besta bat holako artzainaren esniarekin edo gasnekin. Hi
ganen haiz artaldea den tokirat, urrundik eginen
duk uhur, uhur, uhur. Gizonak goizean goiz bere
ardiak deitzi eta egortzen dik bere landarat
xakurrarekin eta egoiten duk bera lanen egiten.
Orduan iten dik gasna. Hi asten haizenian uhauka, zakurra asiko duk sangaz. Artzaiña denak
utzirik ganen duk lasterka eta nik tarte hartan
ebatsiko diat esnia eta partituko diagu ethortzen
aizenian.
Otsoa gan zen akort besta iñ behar zutela.
Iten du axeriak erran bezala. Zakhurra asten da
sangaz otsoa urbil duenian bezala. Gizonak hori

aditu eta, badoha denak utzirik eta gure axeria
badoha eta ebasten du kaikuan zen gaztanbera.
Zer egiten du orduan, otsoa ethorri bañion lehenago? Kentzen du puliki puliki gañia mehe mehia
eta jaten du berak kaikuan zen guzia. Jan
onduan bethetzen du ongarriz, ematen dio gañia
gañian eta badago erran tokian otsoaren beira.
Axeriak erraten dio, hura beitzen partitzaile:
—Gañia fiñena beita, hori autatzen duenak ez
du hori bertzerik izanen eta bertzeak izanen du
guzia. Berexak orai zer nahi dukan.
Otsoak erraten du ez duela nahi gañia, nahiago duela zolakoa. Axeriak artzen du beraz gañia.
Eta ematen dio otso gaizuari kaikuba ongarriz
bethia. Hori ikhusten duenian asarretzen da
otsoa, bañian axeriak erraten dio ez dela haren
falta, apahantziaz holakoa egiten duela artzain
harek eta badoha axeria ungi aserik.
Bertze egun batez gosiak zagoen orañion. Ez
zakien zer pentsa. Ikhusten zuen egun guziez
mutiko bat bere aitaren bazkariarekin pasatzen
bide batean. Erraten dio zozo bati:
—Zozo! ez dakik zer iñ behar dugun? Behar
diagu iñ bazkari on bat. Mutil bat pasatuko duk

hemen istantian. Ganen haiz haren aintzinerat.
Urbiltzen denian mutikoa hire artzeko, ganen
haiz piska bat urrunago mainguka. Hola piska
bat ibili onduan, mutilla kexatu eta pausatuko
dik otharria hi lasterrago atzemateko eta orduan
nik hartuko diat otharre hura eta ganen nuk
holako tokitarat eta han partituko diagu eta iñen
bazkari on bat.
Zozoak erraten dio baietz. Mutiko hura pasatzean badoha zozua mutiko haren aintziñerat
mainguka mainguka. Mutiko hura makurtzen
denian, zozoa badoha igesi urruntxago. Azkenian mutiko hura kexatu eta pausatzen du bere
otharria lurrean fiteago gateko zozoaren ondotik. Axeria erne zagoen baliatzeko otharriaz eta
gan gabe erran tokirat badoha bere otharriarekin bere zilorat eta han ederki asetzen da, zozoaren partia ere janez.
Iten du bere beithan, ez duela deus onik egiñen gehiago han, otsoa etsai, zozoa ere, zerbeit
gertatuko han egoten balin bazen. Eta iten du
gan behar duela urez bertze alderat. Bazagoen
ur bazterrian. Heldu da pasatzerat batelazain
bat. Erraten dio:

—Ho! Gizon! ho! Nahi nazu pasatu ur hortan?
Erranen zeizkitzut iru egia.
Erraten dio gizonak baietz. Iten du axeriak
salto eta asten da:
—Erraten dute artoa ogia bezin ona dela. Hori
gezurra. Ogia obia. Horra bat. Erraten dute ere:
«zer gab ederra! Egunaz beziñ argi da!». Hori
gezurra. Egunaz argiago. Horra bigarrena.
Eta erraten dio hirugarrena, urbildu zenian
lurrari.
—O gizon! Gizon! Galtza txarrak dituzu
bañian txarrak izanen dituzu ni bezalakoak pasatzen balin beituzu.
Orduan han nintzen ur hegian eta han ikasi
nituen hiru egia hoik eta gehoztik ez ditut sekulan ahantzi.
(The fox talks like a little child:
haur ttiki bat bezala mintzo da axeria)

OTSOA ETA ASTOA
Asko munduan bezala bazen asto bat.
Bazuan kargatua, erreka batean, Nafarraz.
Badakizube astoak izitzen direla hañitz otsoez,
zeren otsoek hañitz maite beitute astoaren aragia. Bazualarik hala ikhusten du urrundik heldu
dela otso bat. Ezin gorde ziteken nihon. Heldu da
otsoa eta erraten dio astoak:
—Agur, agur otso jauna. Baldin egarri bahaiz,
badiat Nafar ona edateko.
—Ez nuk ez egarri
bañian ba gose arrigarri
gaurko nere janari
hire buru bearri.
—Otso jauna, baldin aski ona izaten bahaiz,
meza baten entzuterat uzteko!
Erraten dio baietz. Badoha beraz gure astoa
elizarat. Sartu eta bere zangoekin zarratzen du
elizako athea barnetik eta han badago trankil.
Otsoak berantetsi eta erraten:
—Ai ai! Hau mezaren luzia! Iduri du Erramuko eguna.

Astoak erraten dio:
—Otso zaharraren gazia
hartzak pazientzia
ni aingeruekin nihagok eta badiat gaurko
bizia.
—Ai ai asto txarra mukitsu
sobera sobera dakizu.
Berritz enekin ematen bazare mezarikan
entzunen ez duzu.
Astoak erraten dio:
—Alagaien artalde
xakurrik ere ez dute
harat gaten balin bazare zikiro parea zinduke.
Otsoak etsitu eta gan behar izan zuen astoak
erran artalderat. Ikhusi zuenian astoak gan zela,
atheratu zen elizatik eta gan bere etxerat eta
ungi kontu eman ez gehiago hurbiltzia otso
tokietarik.

MALBRUK
Asko munduan bezala baziren jaun andre
batzuek. Haurrez kargatuak ziren eta arras
pobreak. Senharra gaten zen egun guziez oihanerat egurketa bere familiarentzat. Emaztea
esperantxetan handituba zuen. Oihanian zelarikan egun batez heldu zaio jaun bat eta erraten
dio:
—Zer ari zare adiskidia?
—Egur iten familiaren azteko.
—Pobreak zarezte beraz arras?
—Ba, ba!
—Nahi baninduzu zure lehenbiziko haurraren
aitabitxi iñ zuen legian, eman zintzaket dirua
franko.
Erraten dio baietz, iñen duela. Ematen dio
diru hañitz. Heldu da etxerat. Emaztea erditzen
da laster eta bazagozin ez jakinez nohat gaztia
aitabitxiri, ez beitzakiten non egoten zen. Bera
nonbeitikan agertzen da. Badohazi elizarat eta
ematen dio izena Malbrok. Heldu zirelarik etxerat suntsitzen zaiote aitabitxi bere haurrarekin.

Aita eta ama peñetan ziren nahiz bazuten haur
hañitz. Bañian denborarekin istu zitzaioten pena.
Malbrok gan zen bere etxerat. Emaztea sorgiña zuen. Bazituzten hiru alaba. Malbruk txikia
handitu zen fite hañitz. Zazpi urtetako gizon bat
bezin handi zen. Erraten dio bere aitabitxik:
—Nahi huke gan hire etxerat?
Erraten dio:
—Ez naiz hemen nere etxean?
Erraten dio ezetz eta nahi badu baduakela
hiru egunentzat harat.
—Hua holako menditarat eta handikan ikhusten dukan lehenbiziko etxea izanen duk.
Badoha mendirat. Ikhusten du etxea eta
badoha. Atzematen ditu bere bi anaia athe
gañean egur xehatzen hari direla. Erraten diote
hekien anaia dela. Ez zuten nahi sinetsi. Sar
arazten dute barnerat eta erraten du bere aita
eta amari Malbrok dela. Arrituak dire halako
gizon izatia zazpi urthetako. Lorietan pasatu
zituzten hiru egunak eta erraten diote bere
anaieri balitakela tokia haren aitabitxiren etxean
hekientzat ere eta gan behar dutela harekin.
Badohazi beraz hiruak.

Arribatu direnian sorgiña ez zen batere kontent. Erraten dio senharrari:
—Ez dakiat nik hiru gizon hoikiek zerbeit iñen
geituzten. Ez nuk fida batere eta behar ditiagu
hil.
Malbrukek ez zuen nahi bañian sorgiñak ez
beitzioen bakerik ematen, erraten dio hiru egunen buruan hillen dituela. Zer egiten du Malbruk
txikiak? Arratsetan hekien alabek ematen zuten
buruan koruak eta Malbruk txikiak eta bere
anaiek samuak. Malbrok txikiak? erraten diote
behar dutela egin trukada. Hekien sanja dela
orai koruak izateko. Neskak igual kontent, ematen diozkate. Gau batez badoha beraz Malbrok.
Buruak ukitu eta ikhusi zuen samuak zituztela
eta hiltzen ditu hiruak. Malbrok txikiak hori ikhusi eta atzar arazten ditu bere anaiak. Hartzen
ditu bere aitabitxiren zazpi leku egiten zituzten
botak. Bere anaiak hartzen ditu bere espalda
gañetan eta badohazi gan, gan, gan.
Sorgiñak erraten dio Malbroki:
—Eman duk ungi kontu nor hil dukan. Ez
nauk batere trankil zerbeit astokeria in othe
dukan.

Badoha sorgiña eta ikhusten ditu bere hiru
alabak hillak. Kolera gorrian zen eta ez zen erremediorik. Malbrok eta bere anaiak arribatzen
dire erregeren toki baterat eta ikhusten dute
denak triste zirela. Galdetzen dute zer den. Erraten diote erregek bere hiru alabak galdu dituela
eta nihon ezin kausi detzala. Erraten du Malbrokek:
—Nik atzeman netzake.
Erraten diote hori erregeri. Laster ereman
arazten ditu bere aintzinerat eta erraten diote
hari ere atzemanen dituela. Partitzen dire
hiruak. In dutenian bide puska bat, atzematen
dute atxo xahar bat. Erraten diote:
—Norat zoazte hola?
—Erregeren hiru alaben atzematerat.
Erraten diote emazteki xahar harek:
—Zoazte erregerenganat eta galde zozube
hiru ehun braza soka berri, pusader bat eta xilintxa bat.
Badohazi eta ematen diote erregek berehala
galdetzen zutena. Badohazi emazteki xahar
harenganat eta erraten diote atxo harek putzu
hartan direla. Ematen da zaharrena pusadaren

barnean eta erraten diote izitzen denian joko
duela xilintxa. Barnaxko gan denian izitu eta
jotzen du. Ekhartzen dute goiti. Bigarrena badoha eta barnaxago gan eta jotzen du harek ere izitzen beitzen. Sartzen da beraz Malbrok eta erraten diote:
—Nik tiratzen dutanian beheiti pusadera,
orduan altxatuko duzube goiti.
Jausten da beraz eta ikhusten du noizpeit lur
azpi hartan badela etxe eder bat eta ikhusten du
andre gazte eder bat dagoela, suge handi bat lo
altzuan. Ikhusten duenian Malbrok, erraten dio:
—Zoazi othoi hemendik, ez du hiru oren laurden bertzerik iñen lo eta atzartzen bada, zu eta
ni iñak izanen gare.
Erraten dio:
—Igual da. Emazu puliki puliki atzarri gabe
suge hori lurrean.
Ematen du eta erematen du andre gazte hori
pusaderian. Tiratu eta badoha bertze gela baterat eta ikhusten du bertze andre bat alere ederragoa, leoin baten burua altzuan lo. Erraten dio
harek ere:

—Zoazi hemendikan fite. Ez du oren erdi
baten lua beizik. Atzartzen bada zurea eta nerea
iña da.
Erraten dio Malbrokek:
—Emazu puliki puliki leoin horren burua
lurrean atzarri gabe.
Iten du. Hartzen du Malbrokek eta pusaderian sartzen da harekin eta anaiek altxatzen
dituzte biak. Eskribatzen dute berehala errege
jaunari ethortzeko billa, atzeman dituztela bi
alaba. Pentsatzen duzuen bezala erregek egortzen du berehala karrosa bat heien bila eta iten
ditu besta handiak. Erregek erraten dio behex
dezan biyetarik zein nahi duen emaztetzat. Malbrokek erraten dio hirugarren alaba atzematen
duenian hura izanen duela emazte. Eta bertze
anaiek ar ditzatela bi andre gazte heiek emaztetzat. Iten dute Malbrokek erran bezala eta partitzen da Malbrok bere andre beharraren billa.
Badoha gan, gan, gan. Ihiziki guziek ezagutzen zuten Malbrok. Bazabillalarik atzematen du
otso bat, potzo bat, miru bat eta xinaurri bat eta
iten diote oihu Malbroki, erraten diotelarik:

—Norat hua Malbrok? Hiru egun huntan zikiro hau ezin partituz gaotzik ez akort izanez,
bañian hik inen geituk partilla.
Badoha beraz Malbrok ikharetan, hura ere
partituko dutela.Pikatzen du buruba eta ematen
dio xinaurriari erraten dioelarik:
—Izanen duk hor jatekoa eta etxea.
Ematen dio miruari tripak eta potzuentzat eta
otsoentzat egin zuen zikirua erditik. Utzi zituen
denak arras kontent. Eta Malbrok badoha bere
bidean ixil ixilla. Bide puska bat egin duenian
xinaurriak erraten diote:
—Ez diogu Malbroki deus eman sari.
Eta otsoak iten dio oihu ethortzeko. Malbrok
heldu da ikharetan haren sainja dela eta jan
behar dutela duda gabe. Erraten dio xinaurriak:
—Deus ez haigu eman hain ungi partillak
egin eta. Bañian nahiko dukanian xinaurri billakatu, askiko duk erratia «Jesus xinaurri»: xinaurri bilakatuko haiz.
Miruak erraten dio:
—Miru nahaukanian billakatu, erranen duk
«Jesus miru» eta miru izanen haiz.
Otsoak ere erraten dio:

—Nahiko dukanian otso billakatu, erranen
duk «Jesus otso» eta otso izanen haiz.
Eta potzoak ere igual.
Badoha aintzina lorietan. Oihanian zualarikan
pika batek erraten dio:
—Norat hua Malbrok?
—Holako erregeren alabaren billa.
—Ez duk atzemanen erreski. Bertze ahizpak
libratuz geroztik eremana duk itsaso gorriz bertze alde, irla baterat eta han etxe eder batean
preso atxikitzen dik lehuak eta atheak halako
xarreta txikiak ditizkek non xinaurririk bertzerik
ezin sar beititake etxe hartarat.
Malbrok berri hori jakiñik kontent zuan, atzemanen zuela bere printzesa. Badoha gan, gan,
gan eta arribatzen da irla haren aintzinerat eta
orroituz miruak errana, erraten du:
—Jesus miru.
Eta billakatzen da berehala miru.
Airatzen da eta badoha irlaradiño pikak erran
bezala. Ikhusten du ezin sartu dela xinaurri bezala bertzerik eta erraten du:
—Jesus xinaurri.

Eta sartzen da tarte ttiki batetik. Soratua da
ikhustearekin andre gazte haren edertasuna.
Erraten du:
—Jesus gizon.
Andre gazte harek ikhusi duenian erraten
dio:
—Zoazi hemendikan laster. Zure biziak egiña
izanen du. Ethorriko da arima gabeko gorputz
izigarri bat oren laurden bat gabe eta akabo izanen zare.
Erraten dio:
—Xinaurri bilakatuko naiz eta emanen zure
paparuan baiñan ez sobra finki atzik iñ leher beinintzazuke.
Hori erran orduko arribatzen da mostrua.
Ematen diozka epher eta uso bere janaritzat eta
berak jaten ditu suge eta zikinkeria batzuek.
Erraten dio buruban miñ duela eta hartzeko martillua eta jo dezan buruan. Martillua ezin altxa
zezaken hain handia zen, bañian jo zuen ahal
bezala.
Partitzen da mustroa. Sinaurria atheratzen da
zen tokitik eta andre gazte harekin preparatu eta

jaten dituzte epher eta usoak. Xinaurriak erraten
dio:
—Behar diozu galdetu, peña handia izanen
bazindu bezala, nola behar litaken iñ haren hiltzeko eta erranen diozu zeñien malurus zintazken hura hiltzen balitz. Gosiak hil litakela irla
hartan preso.
Erraten dio andreak baietz.
Heldu da berritz ere mustroa eta erraten dio:
—Ai, ai, buruba! Ar zazu martillua eta jo nazazu finki.
Hari da andrea unatu arte eta erraten dio
orduan zeiñ malurus liteken hura hiltzen balitz.
Erraten dio ez dela hilen. Segretu handiak jakin
letzakela hura dakienak. Erraten dio:
—Nik ez nuke nahi sehurki hiltzea. Gosiak hil
nintake zu gabe irla huntan eta ez nuke deus
abantaillik. Erran behar nazu zerk hil zintzazken.
Erraten dio ezetz. Lehen ere emaztekiak
galdu duela gizona eta ez dioela erranen.
—Erran dezakezu ba neri. Nori erranen diot.
Ez dut eta nihor ikhusten. Nihor ez ditake ethor
hunarat.

Azkenian, azkenian erraten dio beraz behar
litakela hil oihanian den otso izigarri bat, haren
barnean bada axeri bat, axeri haren barnean
bada uso bat, uso harek badu buruan arroltze
bat eta arroltze harekin kopetan jotzen banaute,
hillen naiz. Bañian nork jakinen ditu hoik guziak?
Nihork ez.
Printzesak erraten dio:
—Nihork ez, uruski! Ni ere hil nintake.
Badoha mustroa kanporat bertzetan bezala.
Xinaurria atheratzen da. Pentsatzen duzuen
bezala kontent sekretua jakinik. Biharamunetik
partitzen da oihanerat.
Ikhusten du otso izigarri bat eta erraten du:
—Jesus otso!
Eta otso bilakatzen da. Badoha otso harenganat. Hasten dire kolpeka eta garraitzen du eta
itotzen. Han utzi eta badoha andre gaztearenganat irlarat eta erraten dio:
—Badugu otsoa. Hill eta utzi dut oihanian.
Heldu da gero mustroa dioelarik:
—Ai! Ai! buruba! Jo nazazu fite buruba.
Jotzen du hunatu arte eta erraten dio printzesari:

—Hill dute otsoa. Ez dakit iyan zerbeit gertatuko zaitan. Ungi izitua nago.
—Ez duzu zeren beldurrik izan. Nik nori erran
dezaket deusik? Nihor ez ditake sar hemen.
Partitzen denian, sinaurria ere badoha oihanerat. Idekitzen du otsoa eta ateratzen du axeri
bat lasterka eskapatzen dena. Erraten du Malbrokek:
—Jesus potzo.
Eta bilakatzen da potzo. Ematen da hura ere
lasterka. Atzematen du axeria. Kolpeka hasten
dire eta itotzen du hura ere. Idekitzen du eta ateratzen da uso bat. Erraten du Malbrokek berehala:
—Jesus miru!
Bilakatzen da miru. Badoha usoaren atzematerat. Hartzen du bere aztapar izigarriekin eta
kentzen dio burutik arroltze balios hura eta
badoha fier bere andre gaztearen etxerat. Kondatzen dio in duela bere jokoa ederki eta erraten
dio orai haren sainja dela, in dezala berak. Iten
da berritz ere sinaurri. Arribatzen da gure mustroa oihuka, akabo dela, arroltzea hartu dutela
usoari eta ez dakiela zer billakatu behar duen.

Erraten dio martelluz jo diozan buruba. Erraten
dio neskatxa gazteak:
—Zeren beldurra duzu? Nork atzemanen du
arroltze hura? eta nola behar litake jo zure kopeta?
Erakusten dio erraten dioelarikan hola, neskatxa gazteak eskuan beitzuen arroltzea, jotzen
du mustroak erran bezala eta erortzen da hil
gohorra. Istant berean sinaurria atheratzen da
kontentik eta erraten dio gan behar dutela berehala andre gazte haren aitaren etxerat. Idekitzen
dute leiho bat eta gizon gaztea iten da miru eta
erraten dio andre gazteari:
—Lot zeite finki nere lepoari.
Airatzen da eta arribatzen irlaren bertze alderat eta eskribatzen berehala errege jaunari egor
zezan hekien billa berehala kusian. Erregek egorri zuen eta pentsa azube zer bozkarigoak eta
bestak izan ziren korte hartan. Erregek nahi
zuen berehala ezkont arazi bañian Malbrokek ez
zuen nahi, behar zuela dotia ekharri. Erregek
erraten dio irabazi duela aski jadaneko, bañian
ez du nahi aditu hori eta partitzen da.

Badoha, gan, gan, gan bere aitabitxiren etxerat. Han bazen behi bat, adarrak urrezkoak zituena eta ekhartzen zituzten diamantezko fruituak.
Mutil batek gardatzen zuen behi hura landan.
Erraten dio Malbrokek:
—To! Ez duk aditzen nausia oihuka ari zaikala. Ua bada fite jakiterat iyan zer nahi duen.
Mutilla badoha siñetsirik. Nausiak egiten dio
leiotik:
—Non habilla behiak utzirik? Ua fite. Ikhusten
diat Malbrok han dabillala.
Mutikoa badoha lasterka, bañian behirik ez
du atzematen. Malbrok gan zen fierrik bere
behiaren ematerat bere andre beharrari, zeiña
hañitz kontent izan beitzen. Erregek nahi zuen
ezkont zadien, aski aberats izanen zirela. Malbrokek ez du nahi orainion, behar dioela oroitzapen bat eman erregeri.
Partitzen da orainion bere aitabitxiren etxerat. Nahi zioen ebatsi ilhargi bat, zeinak argitzen
beitzuen zazpi lekoetan. Aitabitxi Malbrokek
edaten zuen arrats guziez barrika bat ur. Malbrok txikiak husten du barrika ur hura. Arratsa
ethorri denian, Malbrok badoha edaterat barrika-

rat eta atzematen du utsa dela. Badoha emaztearenganat eta erraten dio ez duela ur sortik
eta gateko berehala billa. Ez dagoela egarriak.
Erraten dio emazteak ilhun dela, pitz dezala bere
ilhargia. Pizten du eta ematen bere ximiniaren
gainean tellatutan. Denak gan direnean ithurrirat, Malbrok txikia badoa ilhargi haren artzerat
eta erematen du bere erregeri. Erraten dio soratua:
—Orai in duzu handizki. Ezkon zeite.
Banian ez du nahi, behar duela bertze zerbeit
ekharri orainion. Badoha beraz. Bazuen haren
aitabitxik xirribika bat, zeinak aski zuen ukitzea
zer nahi aire ederren jotzeko; eta aditzen zen
zazpi lekoetan. Sartzen da bere aitabitxiren
etxerat. Hartzen du xirribika eta uki orduko hasten da musika jotzen. Badoha Malbrok eta atzematen du bere semebitxia han.
Hartzen du eta ematen kaiola burdiñezko
batian. Ungi kontent ziren jaun andreak. Erraten
diote arratsean egosi eta janen dutela. Badoha
Malbrok oihanerat egurketarat eta andrea ari
zen egur batzuen xehatzen, bañian hañitz penatzen zen. Erraten dio Malbrokek:

—Athera nazu hemendik. Nik xehatuko zeizkitzut egur hoiek. Berdin arratsean hil behar
nazube.
Libratzen du beraz. Zenbeit egur sehatu
ondoan hartzen du lodien bat eta jotzen du Malbrokek emaztea eta hiltzen. Egiten du su handi
bat, ematen du panderubaren barnean, egosten,
hartzen du xirribika eta badoha etxe hartarik.
Malbrokek aditu duenian xirribika, egiten du
bere beitan:
—Nere emaztea ezin zagoken. Hil du duda
gabe Malbrok eta bere loria niri erakusteko hartu
du xirribika eta ez da gehiago kexatzen.
Arribatzen denian etxerat, badago loriatuba
ikhustea hekien panderua suan dela, bañian
urbiltzean ungi, ikhusten ditu ille handi batzuek.
Atheratzen du piska bat gehiago eta ezagutzen
bere emaztea dela han jadaneko erdi egosia.
Pentsazube zer pena izan zuen.
Malbrok txikia gan zen erregeren etxerat.
Ezkondu zen bere printzesa maitearekin. In
zituzten besta handiak eta errege piska bat
zahartu beitzen, eman zigoen bere korua Mal-

broki, ungi irabazia zuela. Eta bizi izan ziren
denak urus. Bi anaiak in zituen errege ere.
(Laurentine 35 urte. Bere amarenganik dauka)

LAUR KANTON
Bazen gizon bat arras aberatsa. Ezkondu
nahia zagoen banian herri hartako neskatxek ez
zuten nahi harekin ezkondu. Fama tzarra zuen.
Egun batez ekhar arazten du mahastizain bat
zeniak beitzituen hiru alaba eta erraten dio:
—Zure hiru alabetarik batekin behar dut
ezkondu. Ez banaiz iten, hanbat gaixtuago zuretzat. Hill araziko zaitut.
Mahastizain hori badoha tristeki bere etxerat.
Erraten diote bere bi alaba zaharreneri zer erran
digoen M. Laur Kantonek. Erraten diote alabek
ez direla sehurki harekin ezkonduko. Inutil dela.
Aita badago tristeki alaba gaztena ethortzen
denian. Erraten dio hari ere zer pasatzen den eta
harek erraten dio:
—Aita ez zaitela trista. Ni ezkonduko naiz
harekin eta ez zaizu deus gertatuko.
Badohazi beraz aita eta alaba. Ezkontzen da
neskatxa hori. Aberatsa beitzen Kanton,
iten diozka arropa eder hañitz. Barrikaka zuen
urhea. Neskatxa hura arras urus zen jaun hare-

kin. Zenbeit denboraren buruban, erregek galdia
egin zigoen gateko armadetarat. Bortxatua da
partitzera. Erraten dio bere emazteari josta
dadien ungi eta uzten dio diru hanitz. Emazteak
erraten dio ezetz, etxean egonen dela nihor
ikhusi gabe, hura ethorri arte.
Gan zen M. Laur Kanton korterat. Han zelarik
martxant batek atakatzen du haren ero arazteko
eta erraten dio ganen dela haren andrearen
etxerat eta pariatzen ditu botikan dituen gauza
guziak eta M. Laur Kantonek ehun mila libera, ez
dela sartuko.
Badoha martxanta hura andre haren etxerat.
Jotzen du athea eta erraten du jaunaren partez
heldu dela letra batekin eta idekitzeko athea.
Bañian ez diote idekitzen. Erraten diote bota
dezala letra zilotik. Eta gau guzia athe hartan
egon onduan inutilki, badoha oihanerat koleran,
zituen guziak galdurikan. Ostikoka han ari zen.
Han pasatzen da emazteki xahar bat eta
erraten dio:
—Zer duzu holako penetan izateko?
—Zoazi hemendik fite edo emanen zaizkizut
bi bearrondoko.

Emazteki hura sorgina zen. Gizon hura urrikitzen da istant baten buruban ez entzutea emazteki xahar hura eta badohakio ondotik:
—Astian arras gaizki errezebitu zaitut, banian
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Euskal ipuinak - 10
  • Parts
  • Euskal ipuinak - 01
    Total number of words is 4161
    Total number of unique words is 1306
    36.4 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    58.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal ipuinak - 02
    Total number of words is 4226
    Total number of unique words is 1276
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    49.6 of words are in the 5000 most common words
    57.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal ipuinak - 03
    Total number of words is 4124
    Total number of unique words is 1458
    33.0 of words are in the 2000 most common words
    45.8 of words are in the 5000 most common words
    53.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal ipuinak - 04
    Total number of words is 4139
    Total number of unique words is 1309
    34.1 of words are in the 2000 most common words
    48.1 of words are in the 5000 most common words
    55.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal ipuinak - 05
    Total number of words is 4179
    Total number of unique words is 1253
    35.1 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal ipuinak - 06
    Total number of words is 4165
    Total number of unique words is 1423
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    47.9 of words are in the 5000 most common words
    54.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal ipuinak - 07
    Total number of words is 4158
    Total number of unique words is 1289
    33.7 of words are in the 2000 most common words
    47.7 of words are in the 5000 most common words
    55.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal ipuinak - 08
    Total number of words is 4128
    Total number of unique words is 1344
    32.0 of words are in the 2000 most common words
    44.4 of words are in the 5000 most common words
    53.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal ipuinak - 09
    Total number of words is 4140
    Total number of unique words is 1396
    32.7 of words are in the 2000 most common words
    46.5 of words are in the 5000 most common words
    54.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal ipuinak - 10
    Total number of words is 4112
    Total number of unique words is 1317
    32.8 of words are in the 2000 most common words
    48.1 of words are in the 5000 most common words
    56.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal ipuinak - 11
    Total number of words is 4116
    Total number of unique words is 1336
    32.7 of words are in the 2000 most common words
    47.8 of words are in the 5000 most common words
    55.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal ipuinak - 12
    Total number of words is 4132
    Total number of unique words is 1250
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    47.2 of words are in the 5000 most common words
    53.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal ipuinak - 13
    Total number of words is 4163
    Total number of unique words is 1242
    35.7 of words are in the 2000 most common words
    49.1 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal ipuinak - 14
    Total number of words is 4208
    Total number of unique words is 1299
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    49.0 of words are in the 5000 most common words
    58.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Euskal ipuinak - 15
    Total number of words is 2772
    Total number of unique words is 1036
    37.9 of words are in the 2000 most common words
    52.5 of words are in the 5000 most common words
    60.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.