Euskal ipuinak - 05
du iyan erregeen etxean baratzezainik behar
duten. Eta badoha berehala nagusia jakiterat
erregeren etxerat. Erraten diote behar dutela,
baietz. Badoha Ezkabi. Berandu baitzen badoha
ogerat.
Biharamunian abiatzen da denen atheratzen
errotikan. Errege eta bere alaba bazkal onduan
leihotik zagozin. Ikhusten duenean erregek zer
obra iten duen Ezkabik iten diote oihu bere gardiari har dezatela gizon hura eta hil.
Alabak erraten dio:
—Ez hil araz othoi, aita. Ikhusiko dugu gero
zerbeit naski.
Eta uzten diote bizia.
Biharamunian espantituak dire ikhusteaz
baratze bat xoragarria. Lehen ederra zen, bañian
orai hala ere ederrago. Kontent ziren hala ikhusteaz. Ezkabik arras bisaia ederra zuen. Erregen
alabari arras gustatzen zitzaioen. Bazkal ondo
guziez Ezkabi gaten zen pausatzerat bethi arbola beraren azpirat. Erregeen alabak ikhusten
ahal zuen bere gelako leihotik. Ikhusten zuen
egun guziez han eta iduritzen zitzaioen bazela
argitasun bat han. Ikusi behar duela zer den,
badoha eta ikhusten du mokanesaren azpian
zerbeit urria bezala distiratzen.
Zenbeit egunen buruan erraten du bere aitari Ezkabiekin behar duela ezkondu. Aitak erraten
dio ezetz. Alabak baietz, belarra janen badu ere,
harekin iñen dela. Ezkontzen da beraz. Aitak ez
dio ematen ontasun ttiki ttiki bat bertzerik,
desertuan, urrun eta han bizi dire baratzekariak
salduz eta Ezkabiri ilia handitzen zaioenian, hura
salduz.
Aditzen dute egun batez erregek gerla bat
egin behar duela. Ezkabik erraten dio bere
emaztiari gan behar duela bere aitarenganat eta
erran behar digoela gan nahi lukela Ezkabik ere
gerlarat. Badoha bere aitarenganat eta erraten
dio nola haren senharrak gan nahi duen gerlarat.
Aitak erraten dio:
—Zertako dugu hura? Ez daki zizari hiltzen
bertzerik. Ez dugu haren beharrik.
Bazen han jeneral xahar bat. Erraten dio:
—Nahi badu ethorri, ez zazula gibela. Bat
gehiago.
Eta gure Ezkabi arribatzen da. Ematen diote
zamari xahar bat maingua, doi doia zagoen xutikan. Ezpata bat dena erdoilduba, arropa itsusi
batzuek eta hala partitzen da. Bide piska bat in
orduko erortzen da zaldi hura eta ez du nahi
gehiago zutitu. Han zagoen beraz tristeki ez jakinez zer in.
Agertzen zaio berritz atxo hura eta erraten
diozka bere malhurrak.
—Hori bertzerik ez bada, ez da deusik.
Eta ematen dio zamari eder bat, arropa eder
batzuek, ezpata eder bat eta anpolla bat hillak
piztuko duena. Eta erraten dio irabaziko dutela
gerla hura laster.
Lehen, azken beitzen gure Ezkabi, orai,
denak pasaturikan badoha lehenbizi. Atxoak
erran bezala zenbeit tiro tiratu onduan etsaiak
izitu eta badohaz iyesi eta Ezkabi ederki beztitua
beitzen eta zamari eder bat beitzuen ere harekin, iten dituzte antolamenduak eta Ezkabik
berekin hartzen ditu paperak eta badoha bere
etxerat.
Handik zenbeit denboraren buruban aditzen
dute erregek ematen duela bazkari handi bat eta
izanen direla bestak kortean. Egortzen du bere
emaztea erraterat bere aitari iyan nahi lukeen
egur garraioko eta bertze zerbeit lanetako zuazin lagun, egun hartako. Aitak erraten dio ezetz,
badirela aski jende. Ez dutela nihoren beharrik.
Lehen bezela, jeneral xahar harek erran zuen
uzteko bada ethortzerat, laguntza iñen dutela
heiek ere eta heldu dire. Arribatu eta ematen
dire biak lañian.
Ungi bazkaldu direnean hasten dire jaun
guziak beren historiguaren kondatzen, edo
beren balentriak. Ezkabi han zabillan heien ingurutan. Hori aditzen duenian erraten diote harek
ere balukeela historigua kondatzeko.
—Bai, hik erranen duk zenbat xixari hil
dukan. Ez! Ez! Ez dik balio!
Jeneral zahar harek erraten dio:
—Nork daki zer erranen duen. Aditu behar
dugu.
Eta erregek uzten du orduan. Erraten dio
Ezkabik:
—Ni hasten naizenian mintzatzen nehork ez
du deusik erran behar, eta erraten duena, hilla
izanen da nere ezpatarekin.
Hasten denian bere emazteak erraten dio,
ematean buru gañean kolpe bat zeñek kentzen
eta etxatzen beitu Ezkabiren mokanesa. Denek
ikusten dute orduan haren buru baliosa eta oraino haren bisaia ederrago egiten zen.
—Hik zer dakik?
Hori erran orduko hiltzen du bere emaztea.
Hasten da kondatzen azkeneko gerlan zer pasatu zen. Nehork ez zakien harek bezen ungi,
zeren Ezkabi beitzen lehenbizi eta harek beitzituen paper guziak. Irakusten ditu jaun hek guzieri. Arrituak dire harek zenbat gauza in duen gerla
hartan eta ikhusten dute erraten dituenak egiak
direla zeren paperak han dituen.
Finitu duenean hartzen du bere anpolla eta
ematen dio bizia bere emazteari. Denak arritubak dire harek egin duen obra ederraz eta ikhusten dute gizon miragarria dela hura bere hille
urrearekin eta bisaiya ederrarekin. Errege bera
ukitua da eta erraten dio Ezkabiri erregek, bere
buru gañetik kendu ta bere korua:
—Nik bañion obekiago irabazia duzu.
Eta ematen dio buru gañian. Ederra zen
gogotik korona harekin. Ez ziren gan gehiago
beren desertuko etxe ttikirat. Kortean bizi izan
ziren ederki. Ekhar arazi zuten ere bere ama.
Eta ungi bizi izan baitziren, ungil hil ziren.
ARRANTZALEA ETA BERE
SEMEAK
Asko munduan bezala bazen arrantzale bat.
Bizi zen bere andrearekin. Gan zen egun batez
arrantzarat. Atzematen du arrañ eder bat (denbora hartan bestiak eta gauza guziak mintzatzen
ziren) zeñak erraten beitio:
—Utz nazak! Utz nazak othoi bizia. Emanen
haut nahi dukan guzia.
Eta gizon gaizo harek uzten dio bizia eta
badoha etxerat bertze deus arrañ atzeman
gabe. Andriak arribatzen denian galdetzen dio
non duen bere arrantza. Erraten dio nola ez duen
arrañ bat bertzerik atzeman eta othoiztu dubela
bizirik uztia eta utzi duela urean.
Emazteak erraten dio iyan bada burutikan in
zaioen arraña atzeman eta gibelerat uztia. Zer
nahi erraten dio, asto handika.
Biharamunian badoha berritz ere arrantzarat
eta fortunaz arrañ bera heldu zaio. Erraten dio
berritz ere uzteko bizia. Gizonak erraten dio
ezetz, emazteak xahutu duela bezperan. Arra-
ñak erraten dio emanen dioela nahi duen bezenbat diru, uztekotan eta gure arrantzaliak uzten
du berritz ere eta badago oraino, bañian ez zaio
deus heldu.
Badoha berritz ere etxerat deus gabe. Emaztea fureatzen da ikhustean ez duela deusik hartzen. Ematen ziguen diruba bañian ez zen kontent. Erraten ziguen senharrari, arrañ hura behar
zuela ekarri.
Badoha oraiñon hirugarren aldiko arrantzarat. Heldu zaio orañion arrain hura bera. Erraten
dio uzteko urean bañian gure gizonak ez du nahi,
emazteak xahutu duela bezperan ere eta ereman behar duela etxerat. Arrañak erraten dio:
—E bien! Etxerat erematekotz erranen zaitut
nola beharko nauzuen partitu. Emanen diozu
buztana xakurrari, buruba beorrari eta trunkua
zure emazteari. Eta denboraren buruan zure
emazteak eginen ditu hiru seme elkar iduri iduriak. Behorrak hiru beoka, hiruak igualak eta
potzuak hiru potzo igual igualak eta deus malurrikan arribatzen bazaiote haur hekieri, etxe
gibellian den putzuak irakituko du.
Arrañak erran bezala emazteak iten ditu hiru
seme ederrak gogotik eta arras elkarri iduriak,
beorrak hiru beoka, potzuak hiru potzokume
arras igualak. Haurrak handitu direnean, batek
erraten du bere burrasueri gan nahi lukela munduz mundu. Ez zuten nahiko burrasuek bañian
halako desira zuen, uzten dute azkenian. Ematen diote ahal bezenbat diru. Hartzen du zaldi
bat, potzo bat kuriosa gogotik eta ezpata bat.
Eta partitzen da.
Gan, gan, gan, eta badoha urrun. Arribatzen
da hiri baterat eta jausten da ostatu batean. Han
hanitz mintzo zen mundu guzia tristeki. Galdetzen du zer den. Erraten diote nola duten aspaldian heren suge bat mendian eta egun guziez
sortean tiratzen dutela nor ganen den harenganat. Zeren presuna bat behar baitu egun guziez.
Eta egun hartan erregeren alaba erori zen sortean. Denak penatuak ziren.
Biharamunian goizik gan behar zuen printzesa harek mendirat. Gure mutillak hartzen du
bere beorra, bere potzua eta ezpata, eta partitzen da hura bañion goizago. Gordia egotu zen,
printzesa hura bera utzi zuten arte. Ateratzen
zaio gure mutilla. Erraten dio printzesak non
dabillan. Duala berehala beheiti. Bertzenaz hura
ere jana izanen dela. Aski dela batekin eta
othoizten duela duala beheiti.
Bañian gure mutilak ez zuen nahi. Entsaiatu
nahi duela iyan iñen duen zerbeit. Horrekin
batean aditzen dute txistu miñ batzuek eta arribatzen da horrekin batean heren sugea. Mutilak
erraten dio potzuari:
—In zak hire eginbidea!
Xakurra saltatzen zaio sugearen gañerat eta
atxikitzen du. Mutillak hartzen du bere ezpata
eta pikatzen diozka zazpi buruak, ahal bezala.
Hori iñ onduan kentzen diozkate buru hekien
mihiak, ematen ditu bere zarpan. Printzesa
harek bazituen zazpi arropa, batzuek bertzeak
bezin ederrak. Eta hartzen ditu zazpitarik puska
bana. Printzesak ez daki zer egin erremesiatzeko. Mutiko hura nahi du berekin ereman bere
etxerat. Bañian mutikuak ez du nahi eta badoha
bere ostaturat.
Erregek erraten du suge hura hil duenak irabazi duela haren erresumaren erdia eta haren
alaba. Ager dadiela. Ez da gure mutikoa batere
agertzen. Bañian ikazkin batek mendian pasatzean atzematen ditu zazpi buru hek eta presentatzen da erregeren aintzinerat, harek hil balu
bezela sugea. Printzesak ez du ezagutzen. Erraten du ez dela harek salbatua. Bañian ez beitzen
ageri bertze nihor, harekin ezkontzerat zuan.
Besta ederrak in behar zituzten eta ezkontza egiterat zuan. Noiz eta printzesak irakusten beitio
bere aitari, urrun, hura salbatu zuena.
Erregek ez zuen nahi siñetsi. Ekhar arazten
dute eta erraten diote ikazkinari irakusteko
sugearen buruak. Irakusten ditu hausartzea
handi batekin. Bañian gure mutikoak erraten dio
idekitzeko agoak. Idekitzen ditu eta agoek ez
dute mihirik. Orduan hil zituenak agertzen ditu
zazpi mihiak eta printzesaren zazpi arropa puskak eta seguratuak ziren harek hil zuela.
Erretzen dute ikazkina plazaren erdian. Mutiko hura ezkontzen da printzesarekin eta egiten
dituzte besta handi eta eder batzuek, zeren
mundu guzia salbatu beitzuen suge izigarri hartarik.
Arratsean gan zirenean bere gelarat, emaztea eman zen bere otoitzaren egiten. Esposa
eman zen leihotikan beira eta arritzen da ikhustea illargi xuri batekin jauregi bat superra oraino
ikusi ez zuena. Galdetzen dio bere emazteari zer
zen hura. Emazteak erraten dio jauregi hartarik
nihor ez dela hurbiltzen. Harat gaten diren
guziak han gelditzen direla.
Erraten dio senharrak gan behar duela.
Emazteak ez du utzi nahi. Bañian halako desira
du, bere zamaria eta potzua hartu eta badoha.
Badabila billa, billa. Ez du atzematen aterik.
Azkenian atzematen du bat, erdi gordia eta ttiki
ttikia. Jotzen du. Heldu zaio emazteki xahar
xahar bat. Galdetzen dio zer nahi duen. Erraten
dio ikusi duela jauregi hura, hain ederra kanpoz.
Kurios zela barnia ikustia.
Sar arazten du barnerat. Ikhusten du mahain
bat superki emana. Ez zen han ez zenik. Emazteki harek ofreitzen dio zerbeit hartzia. Erraten dio
ez duela beharrik. Bañian hainbertze egiten dio
non hartzen beitu zerbeit. Jan orduko lehen
poxia, billakatua da mustro izigarri bat eta
nihondik ezin athera ditake etxe hartarik.
Ura ematen da irakitzen haren etxean arrañak erran bezala. Etxeko guziak tristatzen dire
zerbeit malur arribatu dela hekien semeari. Erraten diote seme batek, partitu nahi duela kusian
bere anaiaren laguntzerat. Tristatzen dire etxekoak, bañan uzten dute partitzerat. Hartzen du
zamari bat, xakur bat, ematen diote aita eta
amak ahal zuten bezenbat diru eta partitzen da.
Badoha gan, gan, gan. Eta hala beharra,
ostatu bererat arribatzen da. Han ezagutzen
dute. Ematen dute parte erregeri han dela heien
jauna, zeren bazter guzietan billa ibilliak beitziren. Heldu zaiozka kortetikan billa. Uzten du egiterat nahi duten bezala. Ematen dute afari eder
bat eta printzesarekin badoha haren gelarat.
Lehen bezala printzesa ematen da othoitzian.
Mutiko hura ematen da leihotik beira eta ikhusten du palazio hura. Galdetzen dio zer den gauza
eder hura. Erraten dio iyan ez dakien bada zer
pasatu den han. Harat gaten direnak ez direla
ethortzen. Erraten dio gan nahi duela bada
ikhusterat. Emazteak erraten dio iyan bada
lehen bezala iñ nahi duen. Ez gateko othoi.
Bañan deusek ez zuen geldi araziko. Eta partitzen da bere zaldi eta potzuekin.
Bertzea bezela badabilla bira bira nihon atherik atzeman gabe. Azkenian ikhusten du ttiki ttiki
bat, erdi gordia. Jotzen du. Heldu zaio emazteki
xahar bat. Erraten dio zer nahi duen. Halako ederra ikusi duela jauregi hura kanpoz, barnez
ikhusteko gutizia lukeela. Sar dadiela. Uzten ditu
bere zaldia eta bere potzua athean eta badoha.
Ikhusten du mahain bat superki emana. Ezin
erran zitakeen zer zen eskas. Denetarikan
bazen. Erraten dio jateko eta jateko zerbeit. Ez
zuen nahi, bañian azkenian hartzen du zerbeit
pehesekeri.
Lehenbiziko poxiñua jan orduko bilakatua da
munstro izigarri bat, nihondik ezin athera ditake
kanporat. Bere etxeko ura ematen da berriz irakitzen. Konprenitzen dute malur bat arribatu
zaioela bertze anaiari.
Hirugarrenak erraten du gan behar duela
lehen bai lehen. Ez zuten utzi nahi burrasuek.
Bañian erraten zioten harek salbatuko zituela
naski eta uzteko gaterat. Ematen diote ahal
bezenbat diru. Hartzen du zaldi bat, potzua eta
badoha, gan, gan, gan.
Hura ere jausten da bertze anaiak gan ziren
ostatu bererat. Ezagutzen dute. Berehala parte
ematen dute erregeri han dela hekien jaun gaztea. Heldu zaiozka berehala billa. Iten dituzte
bozkarioz besta ederrak, ustez eta bethi lehenbiziko beren jauna zutela.
Arratsean badoha printzesarekin haren gelarat. Ematen da printzesa arratseko othoitza egiten. Eta gure esposa, ikusi behar dituela orainon
bestak, ematen da leihotik. Ikhusten du harek
ere jauregi eder hura. Galdetzen dio bere emazteari zer den etxe eder hura. Erraten dio:
—Ez dakizu zer den? Nihor ezin ethorria beita
handik! Zuk badakizu zer gertatzen den han.
Erraten dio:
—Gan nahi nuke ikhustera.
Ez zuen utzi nahi printzesak. Bañian badoha
aitzina. Hartzen du zaldia eta potzua eta partitzen da. Badabilla billa billa inguruban athea
ezin atzemanez. Agertzen zaio atxo bat. Erraten
dio zer pentsatzen duen han ibiltzea. Harat
gaten diren guziak han gelditzen direla. Barne
hartarat gan nahi zuela ikhusteko zer pasatzen
zen. Ematen dio atxo harek orduan uso bat jateko prest presta eta erraten dio:
—Barne ortan bada atxo bat. Nahiko zeitu
bortxatu jaterat, bañian, zuhur baduzu, ez jan.
Irakutsiko diozu zarpan duzun usoa sobratua
zure oturuntzatik eta behar diozu hartarikan jan
arazi eta izanen duzu haren gañean podore
guzia.
Athea atzematen duenian jotzen du. Heldu
zaio atso hura. Erraten dio zer nahi duen. Ikhusi
nahi lukela etxe eder hura soilki. Sar arazten du.
Eta hartzen du potzua berekin barnerat. Ikhusten du mahain eder hura. Bortzatxen du zerbeit
jateko. Bañian erraten dio nihondik ez duela
posible. Baduela orainon bere zarpan uso bat,
ezin janez gehiago altxatua, eta harek jan behar
duela hartarik. Ez du nahi atsoak. Bañan bortxatzen du eta jaten du azkenian.
Galdetzen dio zer egin dituen haren anaiak.
Erraten dio ez dakiela zer erran nahi duen. Bortxatzen du eta erraten dio emazteki zaharrari,
bere xakurraz ito arazten duela ez badu erran
nahi. Hala bortxatzen du eta irakusten diozka
mustro izigarri batzuek. Erraten dio eman detza-
la lehen ziren bezala, bertzenaz malur izanen
duela. Emateko kontu. Noizpeit ematen ditu
bada lehen bezala bai eta ere hekien zaldiak eta
potzuak eta badohazi denak erregeren etxerat.
Harritzen dire ikhustea hiru jaunak elkar iduriak.
Galdetzen diote printzesari zoin den haren
jauna. Bañian gaxuak ezin ezagut zezakeen
zeren hiruak elkar iduriak beitziren. Azkenian
sugea hil zuenak deklaratu zuen hura zela haren
esposa.
Iten dituzte besta handiak. Ematen diote
bere anaieri dirua franko berentzat eta beren
burrasoentzat eta partitzen dire. Erre zuten
emazteki hura plazaren erdian eta jauregi eder
hura jaun andre esposentzat izatu zen. Urus bizi
izan zen kortean eta ungi bizi izan bazen, ungi hil
zen.
TABAKIERA
Asko munduan bezala bazen mutiko bat.
Biaietan zuan eta bazualarik atzematen du tabakiera bat. Idekitzen du eta erraten dio tabakierak:
—Ke kieres.
Izitzen da eta sartzen du fite bere zarparat.
Uruski ez zuen botatu.
Badoha gan, gan, gan eta erraten du bere
beithan:
—Berritz erraten banau «Ke kieres» jakiñen
dut zer erran.
Artzen du bere tabakiera eta idekitzen du eta
berritz erraten dio:
—Ke kieres.
Mutillak erraten dio:
—Ene xapela urrez bete.
Eta betetzen zaiyo. Xoratuba da gure mutilla
ez duela gehiago deusen eskasik izanen.
Badoha, gan, gan, gan eta oian batzuek
pasatu eta arribatzen da jauregi eder batean.
Errege han egoten zen. Badoa bira, bira, bira
aire ausart batekin denetarat beira. Erregek
erraten dio non dabillan.
—Zure xatoaren ikusten. Naiago nuke banu
nik ere olako jauregi bat.
Mutilla badago ixil ixila. Arratsa ethorri
denian gure mutillak artzen du bere tabakiera
eta erraten dio:
—Ke kieres?
—In zak hemen berian xato bat, latak urrez,
tellak diamantez eta gañeratiko furnisment
guziak urrez eta zillarrez.
Erran orduko ikhusten du erregearen etxearen aintzinian, harek galdetu bezalako xato bat.
Errege jeikitzen denian arrituba da etxe zoragarri hura ikhustia. Begiak athera nahi zituen iduzkiaren argiarekin. Neskato guziak ere han zagotzin hari beira.
Errege badohako eta erraten dio hura gizon
podore handitakua dela eta behar duela hekien
etxerat ethorri edo elkarrekin bizi. Baduela alaba
bat ere eta ezkonduko direla. Erregek erran
bezala gertatzen da eta denak badoazi etxe
zoragarri hartarat. Ezkontzen da erregeren alabarekin eta bizi ziren urus.
Erregeren emazteak bazuen jelosia handi bat
mutiko harentzat eta bere alabarentzat. Bazakien bere alabarenganik nola zuten tabakier
hura eta nahi zituzten guziak egiten zituztela.
Bere zerbitzari batekin aditu eta ensaiatu behar
dutela hekieri ebastia. Ungi ematen dute kontu
nun haltzatzen duten arratsetan tabakier hura.
Noizbeit bada ikhusi zuten eta gabaren erditan
lo zagotzilarik, artzen diote neskato harek eta
erematen bere andre zaharrari. Zer loria harentzat!
Idekitzen du eta erraten dio:
—Ke kieres?
—Behar nauzu ereman nere senharrarekin,
nere zerbitzari guziekin, etxe eder huntan, itsaso gorriz bertze alde eta nere alaba eta bere
senharra, hemen dagozila.
Atzartzen direnian jaun andre gazteak, atzematen dute beren buruba jauregi zaharrean eta
beren tabakiera falta. Bilhatzen dute, bañian inutil zen. Gizon gazteak ez du egon nahi memento
bat etxian. Gan behar duela berehala bere xatoa
eta tabakier haren billa.
Hartzen du zaldi bat eta harek altxa ahala
urre eta badoha gan, gan, gan. Billatu zituen
ingurutako hiri guziak. Bere diruak finitu arte ibili
zen. Bañean ez zuen nihon atzematen. Bañean
beti bazabillan bere zamaria ahal bezela haziz
eta bera eske.
Norbeitek erraten dio gan behar duela ilhargiaren ganat. Harek iten duela bidaia bat aski
edatuba eta harek gidatuko duela.
Badoha gan, gan, gan eta noizpeit arribatzen
da. Atzematen du emazteki xahar bat. Erraten
dio:
—Non zabiltza hemen? Nere semiak jaten
ditu arraza guziak eta zuhur baduzu, hura ethorri gabe obe duzu gan.
Erraten diozka bere malurrak, nola zuen
tabakier podoros bat eta ebatsi diotela. Orai,
deus gabe dela, bere emaztiarenganik urrun eta
denetaz gabetuba. Eta haren semeak naski ikhusi duela bere biaietan haren palazioa, latak
urrez, tellak diamantez eta gañeatikuak urrez
eta zilarrrez. Horrekin batean agertzen da ilhargia. Erraten dio bere amari sentitzen duela norbeit. Amak erraten dio nola den gizon malurus
bat denak galduak, harenganat heldu dela.
Harek gidatuko duelakuan. Erraten dio ager
dadiela. Heldu da eta galdetzen dio iyan ez duen
bada ikhusi latak urrez, tellak diamantez eta
gañeratekuak urrez eta zilarrez dituen etxe bat.
Nola kendu dioten. Erraten dio ezetz, bañion
harek bañon bide handiyaguak eta edadura
geiago egiten dituela iduzkiak eta obe duela
harenganat gan.
Badoha beraz, gan, gan, gan, bere zaldia
ahal bezala aziz eta bera eske. Arribatzen da
noizpeit iduzkiaren etxerat. Atzematen du atxo
xahar bat. Erraten dio non dabillan. Duala bada
handik, iyan ez dakien haren semeak giristiño
guziak jaten dituela.
Erraten dio ezetz, ez duela gan nahi. Haren
malurus dela, igual zaioela hilikan ere. Nola
galdu dituen denak. Bazuela etxe bat, nihon ez
beita halakorik, latak urrez, tellak diamantez eta
gañeatiko guziak urrez eta zilarrez, eta haren
billa dabillala harenbertze denbora hartan. Ez
dela hura bezin gizon malurusik.
Gordetzen du emazteki harek. Arribatzen da
iduzkia eta erraten dio bere amari sentitzen
duela giristiño usaiña eta jan behar duela. Amak
erraten dio nola gizon malurus bat den, denak
galdurik haren mintzatzera etorria eta urrikaltzeko hartaz. Ager arazteko beraz.
Heldu da mutilla eta erraten dio iduzkiari iyan
bada ez duen ikusi etxe bat niyon parerik ez
duena, latak urrez, tellak diamantez eta gañeatikuak urrez eta zillarrez. Iduzkiak erraten dio
ezetz. Bañean egoak atzematen dituela harek
ezin ikusitako gauzak. Zoko guzietan sartzen
dela hura. Eta nihork jakitekotz, harek jakiñen
duela.
Partitzen da beraz gure giza gaxua bere zaldiarekin ahal bezala hura aziz eta bera eske.
Arribatzen da egoaren etxerat noizpeit. Atzematen du emazteki xahar bat hari dela ur garraiyon
barrika hanitzen betetzen. Erraten dio zer pentsatzen duen harat ethortzea, haren semeak
denak jaten dituela. Arribatuko dela egarriak
furian eta kontu eman behar dela hari. Erraten
dio igual zaioela janik ere, haren malurus dela,
ez dela deusen beldur.
Kondatzen dio nola etxe eder bat parerik ez
beitu, kendu dioten eta harekin bere aberastasu-
nak. Bere emaztea abandonaturikan, hura ezin
atzemanez dabillala eta haren kontsultatzerat
heldu dela, iduzkiak egorririk. Gorde arazten du
eskaleer azpian eta arribatzen da egua, etxea
errotik ereman nahi balu bezala, egarria. Edaten
asi baiñon lehenago sentizen du giristino arraza.
Erraten dio bere amari, athera dezan gordea
duena. Haren jaten hasi behar duela.
Amak erraten dio jan eta edan dezala aintzinian dituenak eta kondatzen diozka gizon haren
malurrak, nola iduzkiak utzi dioen bizia haren
kontsultatzerat etortzeko. Orduan ekhar arazten
du gizon hura. Erraten dio nola dabillan etxe bat
atzeman nahiz eta nihork jakitekotz harek jakinen duela. Ebatsi diotela bere etxea, zeñak beititu latak urrez, tellak diamantez eta ganeatikoak urrez eta zilarrez. Iyan ez duen bada nihon
ikusi.
Erraten dio:
—Ba, ba. Egungo egun guzia, haren ganean
pasatu dut ezin tella bat hari atheratuz.
—Erraten baninduzu non den!
Erraten dio itsaso gorriz bertze alde dela,
ungi urrun. Gure gizonak hori aditu zuenean, ez
zuen izitzen bideak. Hainbertze egin zuen jadaneko! Partitzen da beraz eta noizpeit arribatzen
da iri hartarat. Galdetzen du iyan senti duten
nihon baratze zain tokirikan. Erraten diote
xatuan partitua dutela eta naski han har lezaketela. Badoha eta ezagutzen du bere etxea. Pentsa haren loria eta bozkarigua.
Galdetzen du iyan behar duten baratzezainik.
Erraten diote baietz. Ungi kontent zen gure mutilla. Zenbeit denbora pasatzen ditu hala hala.
Zerbitzari batekin mintzo da nagusien aberastasunez eta heiek zuten podoriaz. Hala akort zen
neskatxa harekin. Ungi zirikatzen zuen hari ateratzeko tabakieraren historiua, non behin erraten beitio ungi ikhusi nahi lukeela. Arrats batez
ekhartzen dio ikhusterat eta gure mutillak ungi
kontu ematen du non gordetzen duen bere etxekandrearen gelan. Gabaz, mundu guzia lo delarik, badoha eta hartzen du bere tabakiera. Konprenitzen duzue zer loriarekin ideki zuen. Erran
zioenian:
—Ke kieres?
—Eraman nazak xato hunekin nere lehengo
plazarat eta errege eta bere andrea beren sehi
guziekin ito arazkik itsaso gorri hortan.
Harek erran orduko eramaten du bere emaztearenganat eta han bizi izan ziren urus eta bertzeak sekulako itsasuaren barnean hil ziren.
ERRUA
Asko munduan bezala bazen ama bat bere
semearekin. Mutil hura errotzat zeukaten bañian
ez zen hala. Pobriak ziren eta deusikan gabe gelditzerat zoazin. Beitzuten xerri bat, amak erraten dio:
—Hobe duk gan merkaturat xerri hunen saltzerat. Ez diagu gehiago deusik. Bañian eginzak
diru.
Erraten dio:
—Bai, ama, bai.
Eta partitzen da. Zubi baten ganean zelarik,
bi jaun gaztek, herri hartakuak, erraten dute
elkarri:
—Behar diagu jostatu mutil horrekin. Nik
atzemanen diat lehenbizi, eta galdetuko zioiat
norat duan asto harekin. Erranen niak ez dela
astua eta erranen zioiat lehenbizi atzematen
dugun gizona iñen dugula juje eta harek erraten
duena izanen dela. Erraten badu xerria dela,
mutikuarentzat izanen dela xerria. Bertzenaz,
harentzat.
Iten dute erran bezala. Badoha bat eta erraten dio:
—Norat hua asto horrekin?
Erraten dio:
—Ez da astoa. Xerria da.
—Zozua haiz? Astua.
—Enetzat xerria.
—Burua galdu duk?
Ari ziren batek baietz eta bertzeak ezetz. Eta
iten dute lehenbizi atzematen duten gizonak
jujatuko duela. Eta astoa baldin bada, jaun gazte
harentzat izanen dela astoa, eta xerria baldin
bada, mutil harentzat.
Lehenbizi atzematen duten gizona da jaun
gazte haren laguna eta erraten du pentsatzen
duzun bezala, astoa dela eta gure mutilla badoha bere etxerat, ez diru eta ez xerri. Amak pena
handia zuen. Bañian semeak erraten dio:
—Zaude trankil ama. Ekharriko zaitut diruba
franko. Behar duzu gan hauzuko holako etxerat.
Baziren andre gazte bat eta mutil gazte bat
etxe aberats hartan. Arras aberatsak ziren. Erraten dio beraz amari galda ditzala andre gazte
haren arropa ederrenak presta. Badoha ama.
Ematen diozkate. Badoha etxerat eta semea
beztitzen zaio arropa eder hekiekin eta partitzen
da.
Badoha jaun gazte tronpatu zuen haren jauregiaren ingururat. Eta han zagoen noiz eta zerbitzari batek han ikhusi eta galdetzen dio nola
den han bakharrik. Erraten dio nola karrosa
malurtu zaioela eta oiñez obligatuba izatu dela
hainbertze bide egitera. Zerbitzari harek erraten
dio jauna prebenituko duela eta urbil dadiela.
Aditu duenian hori jaunak, heldu zaio biderat, sar
arazten du barnerat eta bere mahañean emanik
iten diozkate besta ederrak. Arratsean ohore
gehiago iteko, jaunak erraten dio bere gelan
bazirela bi oge.
Badoha gure neskatxa eta gelan sartzean
begistatu zuen makil eder bat. Bertze sehi
guziak aspaldi ogeat ganak ziren. Hekiek egotu
ziren luze, historio kondatzen, zeren beitzakien
zer egin gogo zuen. Eta ogeat gan zenian hartzen du makil lodi hura eta ematen diozka
besuak eman ahala jaunari, galdetzen ziguelarik:
—Non duk nere xerria?
—Hua! Hartzak, hartzak.
—Ez duk aski oraiño.
—Emanen deat moltsa bat urre.
—Ez duk aski! Oraiño behar ditiat bertze
biga.
Eta bethi zinpi eta zanpa umatzen zuen gure
jauna. Bere hiru moltsa urre izan zituenian, partitzen da gure mutilla bere etxerat. Gaba hartan
berian arribatzen da bere amarenganat eta erraten dio:
—Ikhusten duzu, ama, egia erran nuben
ekharriko nubela diru hanitz. Horizu.
Ama lorietan dago. Semeak erraten dio:
—Gan behar duzu arroparen turnatzerat eta
galdetuko dituzu semearen arropa ederrenak.
Eta ematen dio present bat etxe hartarat eremateko.
Amak ekhartzen dio jaunen beztimenta.
Ederki beztitu eta badoha gure mutilla makil
pulit bat hartu eta miriku bat gisa etxearen ingurutarat argiko. Jaun harek erreprotxu hanitz egin
zuen bere zerbitzarieri zeren ez zuten aditu
haren oihuak eta marraskak. Bañan urrunxko
ziren eta duda gabe lo gogorra. Preseski zerbi-
tzari bat ilki zen lasterka. Galdetzen dio jaun
harek norat duan. Erraten dio nola bezperan
ohoñ bat andrez beztitua ethorri den, jauna dena
funditua utzi eta eskapatu den eta mirikuketa
duala.
Gure jaunak erraten dio:
—Hala naiz eta nahi baduzu eginen zaitut
atsegiña zure jaunaren bisitatzeko.
Zerbitzariak nahi zuen segurki. Badoha jaunari erraterat eta sar arazten dute. Ungi etsaminatzen du.
—Ez da bertze erremediorik jaun hunen sendatzeko, zeren ainitz funditua beita. Gan behar
duzube guziek horen baten bidetan den iturri
hartarat eta zuetarik bakotxak agoaren bete
ekarri artaz freskatzeko eta orduan sendatua