Euskal ipuinak - 03

baten buruban, agertzen da artza, erraten dioelarik zertan dabilan toki hekietan. Gure artzainak
bere zigorrarekin ematen dio zarta bat lepuan
eta artza ematen da oiuka:
—Ai, ai, ai! Utz nazak bizia!
Galdetzen dio artzaiñak:
—Zenbat zaizte zaizten tokian.
—Bagintukan zazpi eta orai bortz nerekin.
Eta ematen dio horrekin batean bertze zarta
bat. Eta hil gogorra erortzen da. Eta bertze
hiruak igual hil zituen egunian bat. Eta azkenekua ethorri zenian arritu zen halako bestia handi
eta izigarria ikhustean. Herrestan arribatu zen,
hain zaharra zen. Erraten dio igual zertan zabillan haren ingurutan.
Eta horrekin batean ematen dio zarta bat.
Ematen da oihuka orroaz, emateko bizia, emanen zioela aberastasunak, toki ederrak eta elkarrekin biziko zirela. Uzten dio bizia, egortzen du
artaldia etxerat ungi aserik eta badohazi sasiz
sasi lamiña zilotarik. Arribatzen dire palazio eder

baterat. Han atzematen dute mahaña emana eta
zernahi gauza on jateko. Mutilak ere baziren
gure zerbitzuko. Zamariak ere prest zagozin
bañan nola antolatubak! Harnasak urhez eta diamantez beztitubak, gela osuak urhez eta zillarrez bethiak. Ez zen aberastasunik bertzerik.
Zenbait egun hala pasatu eta gure artzaiñak
erran zuen bere buruan, hobe zubela bere nausi
izan fortuna hoik guziez.
Ematen dio artzari zartako bat. Hiltzen du, hil
gogorra. Zaldi gañian eman eta ederki beztitu
eta badoha munduz mundu. Arribatzen da herri
baterat eta aditzen du ezkillak dilin dong dilin
dong dong, zeñietan mundu guzia airean beitzen, galdetzen du zer den. Erraten diote nola
den mendian heren suge bat zeñeri presuna bat
behar beitzaio eman egun guziez. Suge harek
bazituen zazpi buru. Iten zen sorthea jakiteko
nor eman suge hari. Sorthea erori zen erregeren
alabarengañat. Mundu guzia penetan eta xangrinetan zen eta denak bazuazi errege buruz haren
segi mendirat.
Uzten dute mendiaren azpian eta bazuan
goiti, bera. Gizon gazte hura badoha ondotik eta

erraten dio nahi dubela segitu. Erregen alabak
erraten dio:
—Zoazi othoi gibelerat, ez dut nahi neregatik
zure bizia irriska dezazun.
Bañian erraten dio ez izitzeko hartaz, bazubela podore zerbeit. Horrekin batean aditzen
dute harrabots eta sistu handi batzuek eta ikhusten dute suba bezala heldu dela hekien gañeat.
Gure jaunak bere makilla han baitzuen, ematen
dio zarta bat buru baten gañian, eta bat banazka, zazpiak pikatzen diozka eta gure printzesa
salbatua da.
Mendirat gateko jauntzi zituen bere arropa
ederrenak. Bazituen zazpi soñian. Artzen dio
puska bana arropa bakotxetik eta hartzen du
igual buru bakotxetik mihiak, zeñak ematen beititu seda puska hekietan eta hartzen du errege
alaba hori bere zaldiaren gañian eta jausten die
menditik.
Erregen alaba badoha bere aitaren etxerat
eta gure jauna bere otsuaren etxerat. Herensuge
hil delako berria laster jakindu zen. Erregek agindu zuben bere alaba ematea hil zubenari eta
bere erresumaren erdia suge hura hil zubenari.

Hiru ikazgin menditik pasatzian ikhusten
dute suge hura. Artzen dituzte zazpi buruak eta
badohazi erregerenganat, bere saria nahiz.
Bañan hiru beitziren, enbrazutan ziren. Eta egorri zituzten kontseiluba bildu arte eta ikhusi arte
eian bertze norbeit ethorriko zen. Nihor ez baitzen ageri, sortean tiratzerat zoazin, nor izanen
zen erregen alabaren senharra. Mohimendu
handi bat zen egun hartan, igual jaun gazte hura
arribatzen denian herri hartarat. Galdetzen du
zer den. Eta erraten diote zer zen.
Ederki beztitua eta zamari eder batekin zen.
Galdetzen du errege ikhustia. Eta ederki beztitua baitzen berehala errezebitu zuten. Galdetzen du eian buru hekiek bazuten mihirik. Eta ez
zuten atzeman. Orduan irakusten ditu zazpiak.
Ekar arazten ditu erregen alabaren zazpi arropak
eta irakusten ditu zazpi puska eskas zirenak eta
zazpi mihiak.
Hori ikhusten dutenian denek erraten dute
hori dela egiezko erregeen alabaren salbatzalia
eta esposa. Bertze hiru ikazkiñeri athorra sufresko bana eman eta erre zituzten plazaren erdian.
Eta gure jaun andriak ungi bizi ziren batzoetan

bere aitarekin eta bertzetan bere otso tokian.
Ungi bizi izan baitziren, ungi hil ziren. Orduan
han nintzen eta orai hemen.

ERRUA
Asko munduan bezala bazien jaun andre
batzuek. Bazuten seme bat. Bañian arras gaixtua eta errua. Ez zuen gaixtakeriarik eta zarkeriarik bertzerik iten. Et dezidatubatu ziren egorri
behar zutela. Eta mutilak ere gan nahi zuen sehi.
Partitzen da, gan, gan, gan. Arribatzen da erri
batean. Han galdetzen du iyan baduten mutil
beharrik. Beharretan ziren etxe batean. Badoha
harat eta iten ditu kondizioñak, horren bertze
hillabetian eta kontent ez zenari bizkarreko
larruba ken.
Nausiak egortzen du mutil hori oihañerat
ekhar zezan egurrik makhurren makhurrena.
Oihañaren onduan bazen mahasti bat eta mutil
harek pikatzen du guzia eta ekhartzen du etxerat.
Nausiak galdetzen dio non duen haren egurra. Irakusten dio mahastia pikatuba. Nausiak ez
dio deusik erraten bañian ez zen kontent.
Biharamunian nausiak erraten dio eremateko
behiak landarat atekarik eta gaetarik idiki gabe.

Gure erruak pikatzen ditu hazienda guziak eta
botatzen ditu puskaka landarat. Nausia asarriago ohañion. Bañian ez zuen nahi deusik erran, ez
bizkarreko larruba kenduba izateko.
Zer iten du? Erosten dio xerri artalde bat eta
egortzen du mendirat. Bazakien bazela han Tartaroa, banian igual da. Gure errua partitzen da.
Gan, gan, gan. Arribatzen da etxola baterat. Tartaruena han zen urbil. Tartaruaren xerriak eta
erruarenak batean ibiltzen ziren. Tartaru harek
erraten dio egun batez iyan nahi duben pariatu
zeniak urrunena botako duten arri bat. Atxikitzen dio parigua arratsean. Gure errua arras triste zen.
Ari zen othoitzian eta agertzen zaio emazteki
xahar bat. Erraten dio zer duen hain triste izateko. Kondatzen dio zer pario in duen Tartaruekin.
—Hori bezik ez bada, ez da fitsik hori.
Ematen dio xori bat eta erraten dio arri haren
plazan bota dezala xori hura. Kontent zen gure
errua.
Biharamunian iten du emazteki xahar harek
erran bezala. Tartaruaren arria gan zen izigarri
gora, bañian erori zen. Erruaren xoria ez zen

gibelarat ethorri. Gure Tartarua arritu zen ez irabaztiaz parigua.
Iten dute bertze bat, zeniak egorriko duen
palenka bat urrunena. Atxikitzen du erruak parigua. Bere etxolan zaguen tristeki othoitzian.
Agertzen zaio berritz atxo xahar hura. Erraten
dio zer duen. Nola parigua in duen Tartaruekin
zeniak botako duten palenka urrunena eta arras
triste dela. Erraten dio:
—Hori bertzerik ez baduzu, ez da fitsik.
Eta erraten dio:
—Palenka hartuko duzunian, erranen duzu:
altza la palenka hemen eta Salamanca.
Biharamunian Tartaruak hartzen du bere
palenka izigarriga eta botatzen du izigarri urrun.
Erruak doi doia altxatzen zuben buru batetik eta
erraten dio:
—Altza la palenka hemen eta Salamanca.
Hori aditu orduko Tartaruak erraten dio:
—Uzten deat, uzten deat parigua irabazia.
Han ditiat ene aita eta ama. Ez zakala etxa othoi,
othoi. Lehertuko dituk.
Gure errua kontent zen. Tartaruak erraten
dio oihanian atheratuko duela haritz handiena

eta harek bertze bat. Arratsago eta tristeago
zuan. Gure errua hari zen othoitzian. Heldu zaio
berritz ere atxo xahar hura. Erraten dio zer pario
in duen Tartaruekin eta nola atheratuko duen
harek haritz bat. Erraten dio atxuak ematean
hiru harilko.
—Ateratzen dubenian bere haritza asiko
zare, arrima eta arrima zure harilkuarekin.
Badohazi biharamunian. Tartaruak ateratzen
du bere haritz izigarri handia. Eta errua hasten
au arrima eta arrima.
Tartaruak galdetzen dio:
—Zer hari haiz hola?
—Hik bat eta nik hauk guziak.
Tartaruak erraten dio:
—Ez, ez, ez! Nola gizen nitzake nire xerriak
ezkurrik gabe? Irabazi duk parigua.
Tartaruak ez zakien zer pentsa, bera bañion
abilagoa atzeman duela. Erraten dio, iyan ganen
den haren etxolarat gabaren pasatzerat!
Erruak erraten dio baietz. Badoha Tartaruekin ogerat. Bañian bazakien bazuela gizon bat
oge azpian hilla. Tartarua loharkatzen denian

erruak zer iten du? Ematen dio hil hura bere plazan eta bera oge azpian.
Tartaruak pentsatu dubenian ungi loharkatuba dela, hartzen du bere palenka izigarri hura
eta ematen dio zinpi zanpa iñahalarekin. Tartarua jeikitzen da. Usaian bezala badoha bere
xerrietarat, eta errua ere atheratzen da ohe
azpitik eta badoha xerrietarat.
Tartarua harritua da hura han ikhustia. Ez
daki zer pentsa eta iten du bera bañion habilagoa dela erro hura.
Galdetzen dio iyan ungi in duben lo. Erraten
dio baietz arras ungi, bakharrikan sentitu duela
zenbeit kukuso asiki.
Beren xerriak nahasiak zituzten eta ungi
gizenduak. Behar zuten beraz partitu. Galdetzen
dio Tartaruak zer marka duten haren xerriek.
Erraten dio erruak:
—Nereek buztan azpian zillo bat zulobi.
Ematen dire billatzen eta deneri marka hura
atzematen zioten. Badoha beraz gure errua xerri
guziekin. Badoha gan, gan, gan. Arribatzen da iri
batean. Preseski merkatu eguna zen. Saltzen
ditu xerri guziak biga salbo. Bainan eman zuen

kondizionetan ere salbatzen dituela buztan
guziak. Eta eman zituen bere zarpan.
Pentsatzen duzuen bezala Tartaruen beldur
zen gure errua. Eta ikusten du mendi ganetik
heldu dela. Hiltzen du bere xerrietarikan bat eta
tripak ematen ditu bere golkuan. Bazen gizon
tropa bat bide bazterrian. Hekien onduan pasatzian hartzen du bere kanibeta, sartzen du bere
paparuan eta erortzen dire tripak. Gizon hekiek
harritubak dire eta ematen da gure errua lehen
bañon lasterrago bere xerria aintzinian.
Tartarua arribatzen denian gizon hekien
ondurat galdetzen du iyan ikhusi duten halako
gizona.
—Ba! Ba! Lasterka zuan eta lasterrago iteko,
hementxe kanibeta sartu du bere burubari, tripak botatu ditu eta orañion lasterrago zuan.
Tartaruak ere lasterrago iteko sartzen du
kanibeta bere buruari, bañian hil gohorra erortzen da gure Tartaroa.
Errua badoha bere nausiaren etxerat. Etxearen onduan bazen putzu bat dena basaz bethea.
Sartzen du bere xerri bizia eta buztan guziak eta
badoha etxerat. Erraten dio nausiari arribatzen
zela bere xerriekin. Arrituba da nausia. Erraten

dio non dituen bada xerriak. Erraten dio basan
sartuak direla zeren hañitz unatuak beitziren.
Hilkitzen dire biak eta ematen die atheratzen. Hasten dire egiazko xerritik eta bien artian
atheratzen dute ederki. Nahi dituzte bertzeak
ere atheratu, bañian beti buztanak atheratzen
dituzte. Erraten zuen erruak:
—Ikhusten duzu. Gizenegi dire. Hartako, buztanak heldu dire bakharrik.
Egortzen du mutila aintzurra eta palaren
billa. Hek artzeko plazan hasten da emaztiaren
zanpatzen eta iten dio oiu nausiari:
—Bat ala biak?
Erraten dio:
—Biak.
Eta igual zanpa porrokatzen du neskatua eta
badoha aintzurra eta pala artu eta. Arribatzen
denian nausienganat hasten zaio hari ere aintzurra eta pala kolpeka. Bentzutu duenian, kentzen
dio bizkarreko larruba, hartzen du bere xerria
eta badoha bere aita eta amarenganat. Ungi
bizitu baitzen, ungi hil zen.
(Pierre Bertrand)

TOM THUMBER
Behin omen zen muttiko ttiki ttiki bat. Izena
zuen Ukhaitxo (edo Baatxuri). Egun batez amak
bihaldu zuen behizain. Uria asi ta Ukhaitxo gorde
zen aza ondo baten azpian. Ukhailtxo ez ageri
eta, ama Juan zen bila. Ez zuen nihon ikhusten.
Hasi zen oiuka:
—Ukhailtxo! Ukailtxo! Non zara?
—Emen! Emen!
—Non?
—Emen! Behien tripa barnian!
—Noiz ateratuko zara?
—Beiak kakiten duenian.
Behiak iretsi zuen Ukaitxo ustez aza ostua
zen.
(M. Larralde, Lesaka.
Senpere

JESU KRISTO ETA
SOLDADU ZAHARRA
Behin Jesu Kristo zohalarik bere dizipuluekin
Jerusalemeko alderat, errekontratu zuen gizon
zahar bat eta galdetu zion karitatea. Gizon zahar
harek erran zion:
—Soldadu zahar bat naiz eta igorri naute
armadatik, gehiago on ez naizelakotz, bi sosekin.
Sos bat ia eman dut bidian. Ez zait bat baizik gelditzen eta hura ematen dautzut.
Orduan Jesu Kristok erran zion:
—Zer nahi huke? Zakhu bat urhe ala parabisua?
Jondone Petrik erraiten zion bulharrian, gizon
zaharrari:
—Errak: parabisua!
—Zer, parabisua, dio soldadu zaharrak. Gero
ere izanen diagu parabisua. Nahiago diat zakhu
bat urhe.
Eta erran zion Jesu Kristori:
—Zakhu bat urhe.
Eta eman zion erranez:

—Zakhu hori husten zaikanian, askiko duk
erratia: artxila murtxila zakhuan sar. Eta nahi
ditukan guziak sartuko dituk zakhuan.
Gizonak hartzen zuen zakhua eta berriz
eman zen bidian. Bide puxka bat in zuenian,
ostatu baten aintzinian pasatzen da eta ikhusten
du mahainain gainian zikiro azpi eder bat. Gose
zen eta zakhua idekirik erran zion: «artxila murtxila, zikiro azpi ederra zakhuan sar» Eta instantian sartzen zen. Eta halaber nahi zuen guzia
izan zuen.
Egun batez debrua ethorri zen gizon zaharraren tentatzera eta harek, aditu orduko zakhua
harturik erran zuen: «Artxila, murtxila, zakhuan
sar!» Eta debrua bera zakhuan sartu zen. Erematen du zakhua debruarekin arotz batenganat eta
han denbora luzez eta tarrapataka jo zuten.
Soldadu zahar hura hil zenian, joan zen parabisura. Han arribatzen denian agertzen zaio Jondoni Petri eta erraiten dio:
—Zer galdez hago?
—Parabisua.

—Zer, parabisua! Ez duk othe nahiago izan
zakhu bat urhe, Jaunak hauta eman ziokanian?
Habil hortik eta hua ifernura. Han duk atea!
Arras tristaturik badoa gure gizona ifernuko
athera. Eta jo zuen, bainan ideki zioten bezain
laster debruak ezagutzen du bere soldadua eta
hari zen oihuka:
—Ez utz hori sartzera! ez utz hori sartzera!
Sobera damu eta kalte inen dauku. Arras gaixtoa
da.
Eta ez dute nahi errezebitu. Juaiten da berriz
parabisura eta Jainkoak manatzen dio Jondoni
Petriri utz dezan sartzera, gizon debruari hain
etsai izan zen hori.
(M. Larralde Senpere

NESKATXA EDERRA ETA
ALFERRA
Behin batez bazen ama bat. Bazuen alaba
bat hainitz ederra. Ama hura hari zen beti lanian,
bainan neskatxak ez zuen hari nahi. Jotzen du
hainbertzetaraino non harri lauza baten gainian
baitzagoien nigarrez.
Egun batez heldu da xatoko jaun gazte bat.
Galdetzen du eian zer duen halako nexkatxa
ederra hala nigarrez atxikitzeko. Ematen dio
errepusta emazteki harek sobra ederra delako
ez duela lanian hari nahi.
Galdetzen du jaun gazte harek:
—Badaki josten?
Erraten dio:
—Bai, nahi balu, egunian zazpi atorra jos
letzazke.
Jaun gazte hura arras agradatua hartaz partitzen da etxerat. Ekartzen du oihal peza bat erraten diolarik, hauk zazpi athorra eta hulako tenoretako josteko. Egiten baditu, biak ezkonduko
diela. Gogoetan zagoen fitsik egin gabe bere

oihalari beira, nigarra begian. Heldu zaio emazteki zahar bat, baitzen sorgina. Erraten dio:
—Zer duzu horren triste?
Ematen dio errepusta:
—Hulako jaun gazteak ekarri nazki zazpi
athorra josteko, bainan ez dut posible. Hemen
nago gogoetan.
Emazteki zahar harek erraten dio:
—Badakizu josten?
Erraten dio, orratzean harien sartzen baietz.
Emazteki harek erraten dio:
—Nik eginen ditut zure athorrak behar dien
tenoreko, urte eta egunen buruan, oroitzen
bazare ene izenaz. Eta erraten dio:
—Oroitzen ez bazaizu, enetzat nahi dutana
zutaz egin: Maria kirikitun, nihor ez dun orhoituko ene izenaz.
Eta erraten dio baietz.
Iten diotza bere zazpi athorrak bere tenoreko. Ethorri zenian jaun gazte hura, bere athorrak
prest, lorietan neskatxa hura hartu zuen eta biak
esposatu ziren. Bainan neskatxa hura hari zen
beti tristatzen. Jaunak iten zituen besta handi
batzu, bainan sekulan ez zuen irri egiten.

Egun batez terriblezko besta handia zuten.
Eta heldu da emazteki zahar bat atherat. Galdetzen dio zerbitzariari:
—Zer duzue holako besta handien egiteko?
Erraten dio:
—Gure andreak ez du batere irri egiten, eta
jaunak, haren alegeratzeko, besta handiak egiten ditu.
Erraten dio:
—Nik egun ikhusi dutana adi baleza, irri egin
bide lezake.
Zerbitzariak erraten dio:
—Zaude hor. Erranen diot.
Berehala sar arazten dute. Zer ikhusi duen
erraten dio: atso bat zaharra hari zela pezoñ
batetik bertzera, salto eta jauzi egiten duela:
«Hupa, hupa, Maria kirikitun, nehor ez dun oroituko ene izenaz».
Hori aditu duenean, andre gazte hura alegeratzen da berehala. Markatzen du berehala, izen
hura. Emazteki zahar hura ungi errekopentsatu
zuen. Eta bera ungi kontent gelditu eta ethorri
zenian emazteki zahar hura, bazakien haren
izena.
(Stefana Hirigarai)

GEZURRA ETA EGIA
Behin batez bazen emazte bat ezkondua,
alargundua eta berriz ezkondua. Egun batez
bere senarra lanian duelarik heldu zaio gizon bat
eta erraten dio nundik heldu den. Ematen dio
errepusta:
—Bertze mundutik.
—Ba ahal dakizu Pierren berririk?
Erraten dio ontsa dela bainan oinetako eta
arropaz, miseriaxkan dela, eta ez duela posible
erostea pipatzeko belarra.
Emazte harek berehala:
—Nahi diozu senarrari sos eta zerbeit arropa
ereman?
—Bai.
Azkenian ematen diotza. Gizona partitzen da
lorietan, bere paketa eskuan eta bere sosekin.
Heldu zaio emazteki hari bere senarra eta erraten dio:
—Joanes! ez dakizu bada berri? Pierren
berriak baditut.

—Zer derasazu emaztekia! Zer eman diozu?
Paketa ttiki bat eskuan ikusi dut juaixtian gizon
bat hor pasatzen.
Hartzen du bere zaldia establiatik eta badoha
tarrapataka.
Gizon hura bere paketa aldean, jarririk zagoelarik, aditzen du zaldi harrabotsa eta berehala
bere paketa botatzen du bazterrera. Arribatzen
da zaldizko hura han eta erraten dio:
—Ikhusi duzu gizon bat paketa bat eskuan
hemen pasatzen?
—Bai, zuen aldean gan da. Oianpe hortan
sartu da.
Erraten dio:
—Nahi nauzu zaldi hau gardatu istan bat?
Erraten dio baietz. Eta badoha gizon hura
bere zaldia utzi eta, oihanaren bilatzerat. Bertze
brigantak hartzen du bere paketa eta igotzen da
zaldia gainerat. Partitzen da.
Bertze gizon gaizo hura heldu da bere ustez.
Ethorri bainan ez zaldirik, ez paketarik. Koleran
partitzen da bere etxerat. Erraten dio bere
emazteari:

—A! Zure paketa eta diruak eraman dituen
gizon hari eman diot zaldia lehen bai lehen
zeruan sartzeko.

JOSE MARIA ERRUA
Bazien jaun andreak eta haur ttiki bat. Erran
zion andreak jaunari:
—Jose Maria, beira! Xerri gabe ez gare ongi.
Jose Marik errepusta eman zion:
—Gaur Senpereko merkatua da. Ganen naiz
haien bilha.
Erraten dio andereak gateko.
—Ekar azu xerri pullit bat.
Egun hartan uriska zen. Hartu zuen kapusaila. Gan zen Senpererat. Erosi zuen xerri pullit
bat. Erran zion saltzailiak:
—Zato arno trago baten itera.
Erran zion Jose Marik xerriari:
—Zoazi etxerat.
Eman zion kapusaila ere bizkarrean. Edan
zuten trago bat:
—O! Nere xerria etxian da ba!
Heldu da arratsian etxerat. Erraten dio
andreari:
—Nun duzu xerria?
—Zer?

—Xerria ez da etorri?
—Ez! Hemen ez da deusik etorri! Zer egin
duzu xerriarekin?
—Ba! Erran diot etxerat etortzeko.
—Hauxe gizona! Funts hortan xerria galdu
duzu! Bethi holako astokeriak egiten dituzu.
Hura behar zen sokaz lotu eta eskutik ekharri.
Biharamunean erran zion Jose Mariri
andreak:
—Zoazi peharraren bila karrikarat. Ekarzkizu
bizpahiru hautatzeko.
Jose Marik hartzen ditu peharrak, sokaz lotu
eta errestan, taran teren, tirin turun, denak
hausten ditu. Badoha etxerat. Andreak:
—Nun dituzu peharrak?
—Erran nauzu sokaz lotu eta ekartzeko.
—Hauxe duk, hauxe duk gizona! Nik ez doiat
hori erran. Nik erran doiat xerria lotzeko. Horiek
behar hituen ekharri buruan, pulliki!
Gero erran zion barrikak ixurtzen zuela. Guateko plazarat bikhiaren bila. Bero zen gohorki
egun hartan. Bikhia erosten du. Ematen du
buruan. Etxerat guan deneko, bike guzia kolatu
zitzaion buruan. Erran zion andreak:

—Zer egin duzu bikhia?
—Bikhia! Erran nauzu buruan emateko.
—Nik ez nian hori erran. Nik erran nian peharrak buruan emateko!
Bertze egun batez erran zion:
—Irinik ez dut etxean Jose Mari. Horra zakua.
Eremazu errotarat. Errozu errotazainari berehala
pasatzeko.
Gure gizonak ahanzten du. Haize hego handia zen. Orroitzen da etxerat hurbiltzian andreak
erran ziola pasatzeko. Hasten da beira haizeari
ustez eta pasatuko den, kar, kar, kar, kar. Irin
guzia haizeak ereman zion. Hutsik badoha etxerat. Andreak erran zion:
—Nun duzu irina?
—Irina ahantzi dut errotazainari pasatzeko
eta dena galdu dut.
—Hauxe gizon zozua, ez zaitut gehiago utziko nihorat. Orai, nehonek guan beharko dut.
Andreak erran zion jaunari:
—Guaten naiz karrikarat. Emaiozu haurrari
zopa hameka orenetan.
Erran zion barrikak ixurtzen zuela, tapatzeko.

—Horra xitoak amarekin? Ez utz miruak jaterat. Zakurrari ere emazu kontu.
Zer iten du? Xitoak estekatzen ditu zangotik
zangora. Miruak hartzen du batto eta denak erematen ditu. Zakurra barrikaren errobinetean
estekatu zuen. Zakurrak aditu zituen xito guziak
ka, ka, ka, ka. Barrika irauli zuen eta pitarra
guzia ixuri.
Badoha haurrarenganat. Ematen dio zopa
agoat. Haurra jaten hari zelarik ikhusten du
kopetako zainean zerbait mugitzen. Erraten du
bere buruari.
—Arratoina du barnean. Arratoina du barnean. Hil behar diot.
Hartzen du haintzurra. Tiratzen du kolpe bat
kopetako zainean. Haurra hiltzen da. Izitzen da,
andreak erranikako lan guziak malurrak egiten
dituela.
Historioa nola finitzen den phentsatuko duzu.
(Marie Hiriartek Webtser
andereari kondatua, Saran)

ALARGUNA ETA BERE SEME
Behin bazen asko munduan bezala alargun
bat. Bazuen seme bakar bat. Hain ona zen bere
amarentzat non maite zuten elkar ezin erran
bezala. Egun batez erraten dio seme harek bere
amari Erromarat gan nahi dubela. Ama penatzen
da eta uzten du gaterat. Ematen diozka hiru
sahar erraten dioelarikan:
—Bidian lagunak atzematen ditukanian eta
egarritzen balin bazarezte, emotek sagar bat
partitzerat eta zeiñek ematen beihau parterik
handiyena, hura izanen duk bideko lagun ona.
Badua beraz. Bide pixka bat in duenian errekontratzen ditu hiru gizon zeiñak beitzuazin Erromarat. Gan, gan, gan eta bidiak eman zioten
egarria. Erraten diote alargunaren semiak:
—Badut sagar bat amak emana partitzian.
Janen dugu. Ori! Parti zazu!
Eta ematen diote parterik ttikiena eta zerbeit
aitzaki billatu eta uzten ditu lagun heiek. Badoha
bere bidian kurri kurri. Atzematen ditu hiru fraide Erromarat zuaziñak. Bidia iñ eta egarritzen

dire hek ere. Erraten diote ama alargunaren
semiak badubela amak emana sagar bat. Eta
ematen dio bati partitzeko. Heiek ere ez zien
lagun onak: ematen diote parte txikiena. Oroitzen da bere amaren erranaz eta uzten ditu.
Badua bide puska batian bera eta ikusten du
urrundik aritz azpi batian zerbeit dirdiratzen eta
hurbiltzearekin ikusten du errege bat dela. Erraten dio norat duan eta jakitearekin Erromarat
duala pausatzen da bere onduan eta egoten dire
han luzaz. Egarritu beitzien ematen dio berak
azken sagarra, parti dezala, bere amak emana
duela partitzian.
Errege seme harek partitzen du beraz eta
ematen dio parterik handiyena. Ama alargunaren seme hura loriatzen da atzeman duela lagun
ona eta elkarri agintzen dute ama alargunen
semeak hila edo bizia eramanen dubela Erromarat. Eta erregen semeak azkeneko odol sorta
arte, harena izanen zela.
Hitz hekiek elkarri eman eta ematen dire
bidian. Gan, gan, gan, in zuten bide puxka bat.
Ilunak atzeman zituen. Ez zakiten norat gan.
Atzematen dute neskatxa bat iturrirat zuana.

Erraten diote eian leihorra emanen zioten ikhusten zuten jauregi hartan. Erraten du baietz. Eta
erraten du apaltsago: «zuen malurrentzat». Ez
zuen ama alargunaren semeak bertzeik aditu
hitz hoik. Eta badohazi harat. Sartu eta ederki
errezebitzen dituzte. Ematen diote afari on bat
eta ematen dituzte hirugarren estaian, oge on
batean.
Erregen seme lokartzen da kusian, unatua
beitzen hanitz. Baiñan ama alargunaren semea
bere beldurrarekin bazagoen erne. Eman arazi
zuen erregeren semea punttan eta bera zokuan.
Eta gauerdi jotzearekin ikhusten ditu gelan sartzen gizonak kanibeta handi batzu eskuban,
emazteak argia eta neskatxak tirriña bat. Eta
pikatzen diote lepua erregen semeari eta erematen dute beheiti.
Arte hartan eskapatzen da tellietarat eta
handik hari da oiuka justiziari. Bere buruba adit
arazten du eta erraten du zer pasatu den. Baiñan
behiñ ere ez beitute aditu deusik jauregi hartako
jende hekien gañean, ez zuten nahi sinetsi eta
ematen dute preso. Biharamuñian kondenatzen
dute hiltzera.

Baiñan galdetzen du grazia bat hil baiñon
lehen. Eta erraten diote baietz. Galdetzen ditu bi
xakur xardango jauregi hartarat gateko hekiekin. Baietz promisa ematen diote eta badohazi
denak hekiekin. Etxe guzia kurritu onduan odol
sorta bat atzeman gabe badohazi lur azpira. Baiñan ez zuten nahi ideki athea ez zela deusik,
zikinkeriarik bertzerik. Erraten diote ideki behar
dela. Ideki onduan atzematen dute errege bere
koruekin. Ez zuten bertzerik galdetzen. Eta libratzen dute ama alargunaren semea eta galdetzen
du errege haren gorputza. Zaku baten barnean
sartu eta bere bizkarrean eman eta partitzen da
eta hola arribatzen lehertuba Erromarat. Aita
Sendua ikhusten du eta erraten dio zer pasatu
zaioen bere lagunarekin. Eta erraten dio biharamuñian, elebazioneko mementoan emateko
burua gorputzaren gaiñean. Ematen du erran
bezala eta ordu berian zaiñetako ikara bat lotzen
zaio eta erraten du:
—Nun naiz ni?
Erraten dio:
—Erroman! Ez haiz oroitzen atzo nola lepua
pikatu hauten? Nik ekarri haut erran bezala.

Eta aita sendua ikhusi errege seme harek ere
eta partitzen dire. Eta bide puska bat iñ eta arribatzen dire lehen ezagutza in duten haritzen
azpirat. Han behar zuten elkar kitatu. Elkarri
erreberritzen diote lehen eman hitzak. Erregen
seme harek kentzen du bere erhitik erreztun
eder bat eta ematen dio hartaz oroitzeko. Eta
diruak kondatu zituen erregen semeak. Eta ikhusi zuen ez zirela gutitu. Kondatu zituen Erromatekuan aritz beraren azpian kondatu zuen bere
dirua, eta hunatekuan ez zen gutitua. Hala hala
zen.
Pena hanitzekin kitatzen dire gateko beren
etxetarat. Ama alargun hura bozkariatua zen
ikhustiarekin bere semea eta semea ere. Baiñan
biharamuñian estalgia da min izigarri batez.
Lepra iduri zuen. Usain izigarria zuen.
Baiñan amak eta berak ez zuten sentitzen.
Ama gaixo harek iten zuen zernahi bere semearen sendatzeko. Baiñan deusik ez zuen soleitzen.
Aditzen dute badela ingurutan fraide bat
añitz senduba eta zernahi mirakullu iten dubena.
Ekar arazten dute eta erraten du ama alargunaren istorioa aditu onduan nola elkharri eman zio-

ten agintzak, erregen semeak azkeneko odol
sorta arte lagunduko zuela. Berehala erraten dio
fraideak:
—Behar duzu errege haren odolarekin garbitu sendatzekotz.
Berri horek tristatzen du gure semea. Baiñan
amak biharamunetik nahi du partitu. Karrosa
batian sartzen dire eta mundu guzia harritzen.
Phu eta phu, hekien onduan pasatzian. Arribatzen dire noizbeit errege haren palaziorat. Galdetzen dute errege, baiñan neskatxek egortzen
dituzte urrun handik, usain harengatik eta ez
ziren gehiago hurbiltzen.
Egun batez errege hilkitzen zen eta ikhusten
du karro hura. Galdetzen du zer den. Erraten
diote eri usaindu bat dela eta nahi zubela mintzatu. Errege hasarretzen da zeren ez duten iñ
mandatua. Errege hura ezkondua zen eta
bazuen haur bat. Ekhar arazten ditu karroko
jende hek. Ama alargun seme harek erran dioenian nor den, haren miñeri kasurik in gabe, bere
besuetan hartzen du eta besarkatzen. Bere
miñen tartetik irakusten dio erreztuna bere
erhian. Erraten dio penekin fraideak erran dioe-

na. Errege hori badua bere emaztearenganat.
Erraten dio zer pasatzen den, nola han den eri
bat haren athean. Eta nola eri harek bizia eman
diguen eta orai bere sanja dela. Erregen odolaz
garbituz bertzerik ez ditakela senda.
Eta behesteko edo semea edo errege bera.
Ama gaxo harek sakrifikatzen du bere semea.
Hiltzen dute. Eria garbitzen da eta memento
berian sendatua da. Erregen andrea badoha
bere semearen gelarat. Eta han kausitzen du
bere semea bizi bizia. Loriatua da eta badoha
bere semearekin oihuka mundu guziari erakusterat. Pentsa zer loria denentzat. Ama alarguna
eta bere semea erregen palaziuan bizi izan ziren.
Ez zuten gehiago elkar kitatu.

SOLDADU POBRE BAT
ETA JAUN ABERATSA