🕙 29-minute read
Euskal-eguna - 2
Total number of words is 3721
Total number of unique words is 1663
34.7 of words are in the 2000 most common words
49.4 of words are in the 5000 most common words
56.3 of words are in the 8000 most common words
dana da... zera, sagarra loretan ta... Lierniko elizatxo gain ura. Tokiaren polita!
ALARGUNA: Ara! Lierniko Ama Birjiña. Lenago urterourtero ikustaldi bat egitera joaten nintzan,
Seguratik barrena oñez. Orain ezin ibilli naiz D.
Martin. Eskuiko ankean zaintiratua det. Mediku
gazkeak gomazko galtzerdiaz ibiltzeko agindu
zidan, bañan alperrik.
ETXENAGUSIA: Gomazko galtzerdia ona da orretarako.
ALARGUNA: Nere anka zearo minberatua, ubeldua ta
aunditua daukat. Ikus zenezazun nai nuke.
Mediku gazteari erakusteak lotsa ere ematen
dit.
ETXENAGUSIA: Nere jakituriaz usterik ba al dezu?
Medikutza utzi nuen gero.
ALARGUNA: Berdin da. Galtzerdia ipiñi nuenetik anka
okerrago ote daukadan.
ETXENAGUSIA: Ia bada, ikusiko degu. Zerbait egin al
banezaizuke aleginduko naiz. Besteak datozen
bitartean goazen nere lan gelara, arren, ta Xixpiaz aztertuko dizut.
ALARGUNA: Goazen bada. (Dijoazelarik). Ez dakizu
nere ankak ematen didan lanbidea. Ezin ibilli.
ETXENAGUSIA: Ori sendatu ditekela uste det. (Irritsu)
Bestela «trigeminoa» ikutuko degu: Asueroren
xistema. (Bijoaz).
VIII. AGERRALDIA
Garatzi ta Maistra.
GARATZI: (Sartuaz) Alper gaiztoan joan gera. Ez al
zekien D. Martinek erretore jauna Loiolan zala?
MAISTRA: Nunbait.
GARATZI: (Irritsu) Ta alargunak ta «Martintxok» alde
egin digute. Ezta senargaiak balira ere!
MAISTRA: Oriek gauzak dituzu. Baratzara jetxiko ziran
prexkura artzera. Itxoingo diegu guztiai. Onuzkero laister emen dira.
GARATZI: Ta Mitxel?... Gaur oso «legor» zegon.
MAISTRA: Gaxoren bat zearo gaizkitu zaio-ta. «Azpille-
tako» gizona.
GARATZI: Beintzat, ez zigula itzegin nai bazirudin.
Lenago ez zan onelakoa. Bañan «San Kristobal»era lagundu zigun ezkero, ta oroitzen al
zera aren konbidatu naia? Txokolate, limonada,
«helatua» nola esaten da bada?...
MAISTRA: Izozkia. Izotsaren bidez egiña.
GARATZI: Aiek parrak valenciano arekin izozkia eska-
tu genionean.
MAISTRA: Pipar-erroskilletan, Mitxelek zerbait gastatu
zuen bada.
GARATZI: Ta txistutan ere bai; ikusten danez aitu
zitzaion guztia. Orduan esan zizkigun kontuak
ta abar; emakumezkoen jantzien buruz-ta.
MAISTRA: A bai! Zuk artillezko «jersei» more ura zera-
makizun.
GARATZI: Bai, Baionan erosi nuena. Ez zaigu aztu.
Bada, arrezkero, Mitxel ez da gurekin etortzen
«konpromisoz» ez ezik, bide erdian arkitzen
bagaitu edo.
MAISTRA: Ez uste. Joan dan astean, ez al giñan alka-
rrekin Elberdiñen?... Atzo ere oso atsegin ta
aldarte onekoa zegon plazan etorri zitzaigunean!
GARATZI: Bai, bañan ez da lengoa. Gure etxera, aita
gaxo egon danean, lau edo bost bider etorri da.
Beti al bazuan etxean ez nintzala; organistarengana, zuregana edo norabait joana nintzanean.
Zer uste ote du?...
MAISTRA: Badakizu erri txikietan berritsukeri asko iza-
ten dirala ta... ebakitzeagatik.
GARATZI: Bai, erri ontaz aspertua ere banago. Aitatxo-
ri esaten diot, Donostira joan bear genukela
bizitzera.
MAISTRA: Ez, Garaxi, tamala litzake Errian asko maite
zaituzte-ta. Ez zaio jaramonik egin bear bat edo
besteren esamesai.
GARATZI: Orain udara igaro arte etsiko det ta gero...
ikusiko degu.
MAISTRA: Euskal-eguna laister da ta ikusiko dezu
orduan. Egun orretarako soñeko berriren bat
josi bearko dizute.
GARATZI: Ez det asmorik. Zertarako?
MAISTRA: Egia da polit askoak badituzula berririk egin
gabe. Nik «lutua» orain arte eraman baidet ta
ezer gabe nago. Zerbait josten asi bearko.
GARATZI: (Lengo arira itzuliaz) Zer derizkiozu, Mitxel
aserretua bezela zegoala?
MAISTRA: Bai zera! Beti da ben zamarra. Orrek egiten
dio.
GARATZI: Erri ontan mutillik «bien» ba al daude?...
Guztiak dira trikuagoak. Urruti ibiltzea obe.
MAISTRA: Ez emakumea; Paxkual, Iturtzaetaneko bi
anaiak. Angel Yanzi ta beste asko. Gañera, Euskal-egunerako erruz etorriko omen da jendea.
Emendik egun batzuetara jaiak gertutzera
Donostiko mendigoizaleak omen datoz. Beren
izenak «Argian» irakurri ditut.
GARATZI: Argia?... Etxean ez degu artzen paper ori ta
eman bear didazu.
MAISTRA: Bai, bai. Euskal egun orren beste gora-bera
batzuek ere badakarzki.. (Ixillunea) Noruntz
joan ote dira D. Martin ta Alarguna.
GARATZI: Baratzara jetxiko ziran. Emen baño giro
obea dago kanpoan. Gaur berotu du pixka bat.
Goazen gu ere baratzara.
MAISTRA: Nai dezun bezela (Abituaz).
GARATZI: An badaude, betiepein.
MAISTRA: Joxepantoniri galdetuko diogu.
(Bijoaz).
IX. AGERRALDIA
Joxepantoni ta Apaizgaia.
(Oraindik «sotana» gabeko apaizgaia)
(Sarturik).
JOXEPANTONI: Zu al ziñan «ixturiantea»?
APAIZGAIA: Bai, andrea, ni naiz. Apaizgai au, da.
JOXEPANTONI: Gaur ez dakit etxe onek zer dirudin?
APAIZGAIA: Nun dira billerakoak?
JOXEPANTONI: Billerakoak? Begira!: lenago alkate
jauna izan da; gero mediku gaztea; gero iru
andre, bat alarguna, erriko jaia dirudi! Alkatearen alaba, maistra! Ez dakit nun sartu diran.
Orrenbeste jende ez zan aspaldi bildu gure
etxean!
APAIZGAIA: Erretore jaunak bidali nau. Bera ez diteke-
la etorri-ta.
JOXEPANTONI: Gaxo al dago gure D. Justo?
APAIZGAIA: Gaxo gaxo... alare Loiolara juan zaigu
bere erreuma-ubillo ta guzti. Ta etortzeko esan
dit.
JOXEPANTONI: Aguro asko sendatuko luke Xerapi
«kuranderak».
APAIZGAIA: Ixilik zaude! D. Justo nola jarriko da, bada,
kurandera baten eskuetan. Sorginkeriak!
JOXEPANTONI: Ez enetxoa! Sorginkeriak? Xerapiren-
gana lenago joan diteke medikuarengana baño.
APAIZGAIA: (Parrez) Ja! ja ja!... Loiolatik itzuli dedi-
nean esango diot, ea zer derizkion. «Respice»
ederrik aituko dezu. Beraz akelarrera?...
JOXEPANTONI: Larre ta belarretan. Xerapi erremediotan ez bestelakoa da, ta bertso zarretan ere bai.
APAIZGAIA: Bertsoetan! neroni joango natzaio orduan.
JOXEPANTONI: Gazteekin ez du ezer nai.
APAIZGAIA: Zarrak sendatzea zallagoa da. Bañan
gauza oriek alde batera utzirik, nun dira jaun
andreak ta etxeko nagusia?
JOXEPANTONI: Batek al daki? Etorri dira, joan dira. Ez
dakit etxean dauden ala etxea utzik dagon. (Adi
adi) Orain ere atean norbait da bada. (Ateruntz
aurreratuaz).
APAIZGAIA: Bat baño geiago ere.
JOXEPANTONI: (Atetik) Ta ez edozein. Alkatea sekretarioarekin. (Beronei) Aurrera, alkate jauna ta
konpañia!
X. AGERRALDIA
Lengoak, Alkatea ta Sekretarioa.
ALKATEA: (Joxepantoniri) (Apaizgaiari) Arratsaldeon!
Emen naiz berriz Joxepantoni.
APAIZGAIA: Ongi etorri, alkate Jauna.
SEKRETARIOA: (Ezetsiaz) Ola, apaiz... apaizkume!
APAIZGAIA: Umea ez. Gaia. «Distinguo». Ez da berdin.
SEKRETARIOA: «Eskolastikoa» atera da.
ALKATEA: Deitu zaiozu nagusiari bada.
JOXEPANTONI: Banoa, jauna. (Bijoa)
ALKATEA: (Beste biai) Zertan gera?
APAIZGAIA: Ba, alkate jauna, D. Justo erretoreak bidali naula, bera ez zitekela etorri-ta.
ALKATEA: Zurekin artuemanak izatea naiago degu.
Gazteekin, gazteekin.
APAIZGAIA: Eskarrikasko bañan, D. Justo etorri izan
balitz obe. Nere irizbidea motza baida. «Kriterioa...»
SEKRETARIOA: Balmes «modatik» joan zan gizona.
ALKATEA: «Pilosopokeriak» utzi itzazute, ta ea jaien
kontu ori erabakitzen degun. Bestela gure
«Sukalde-Klub»en pakean egoten ez gaituzte
utziko. Oraintxe, txipiroi batzuek jaten arin nintzala, Donostitik datorren beste «papera» artu
degu, «Euskaltzaleak»-edo bidalia. Bertan,
bederik «angula» batzuek bidali izan balituzte.
SEKRETARIOA: Bañan ezin ontzat artu diteke legeak
agintzen duan «tinbrerik» gabe dagoalako.
APAIZGAIA: Angulak?... Zuk gordiñik ere kilo pare bat
jango zenituke-ta.
SEKRETARIOA: «Agiria»rengatik diot. Tinbrerik gabe
dagoala.
APAIZGAIA: Ez da akatz aundia.
ALKATEA: Aundiagoak jaten badakigu.
SEKRETARIOA: Ez det esan nai utsegite txiki orrengatik agiria otarrera bota bear degula. Orain, orrelako jaietan istillu ta zitalkerik gerta ez ditezen
ardura aundia artu bear degu. Lenengo, legeak
agintzen du Gobernadorearen baimena nai ta
naiezkoa zaigula, alkate jauna!
ALKATEA: Lendabizi jaiaren gora-bera jakin dezagun.
APAIZGAIA: Meza nagusi eder bat abestutzekoak dirala badakit. Izlari otsaundiko bat ekartzeko dabiltzala ere bai.
SEKRETARIOA: Zera... Kastelar. Meza nagusia? igandero izaten da. Ta sermoiz... aspertuta gaude.
ALKATEA: Utzi asarreak ta erabaki bear degu «Ayuntamentuak» osoak meza ortara joan bear duan
ala ez.
SEKRETARIOA: Neregatik ez litzake azalduko.
APAIZGAIA: Bada nik uste det, ez bakarrik erri katoli-
ko bat dalako, gizalegez ere ta jaiei aunditasuna emate arren Udal guziak azaldu bear lukela.
ALKATEA: Emen zeñek agintzen du? (Parrez) Bazkaltzera bagoaz mezetara ere guziok joatea da
nere iritzia...
SEKRETARIOA: Ondo dago. Orain lege berri asko dira
ta utsegin ez dezagun Gobernadorearen baimena aitatu det. «Estatuto Munizipalak».
APAIZGAIA: Estellakoa (Lizarrakoa) bear degu.
SEKRETARIOA: Erromatik azkatuta.
XI. AGERRALDIA
Lengoak, Etxenagusia ta Alarguna.
(Etxenagusia ta Alarguna sartuaz).
ETXENAGUSIA: Emen zeratela erriko nagusiak. Barka-
tu itxoin arazi badizutet.
ALARGUNA: Arratsalde on, jaunak! (Alkarren artean
agurtuko dira eskua emanaz).
ALKATEA: Emen naiz berriz.
SEKRETARIOA: (Alargunari) Zu ere emen Doña Maria.
Zer modu?
APAIZGAIA: Jaungoikoak diela arratsalde on!
ETXENAGUSIA: Eseri nai dezuten lekuan? (Eseritzen
diran bitartean Etxenagusia, Alkate ta Sekretarioa izketan ariko dira ta Alarguna ta apaizgaia
bere aldetik.)
ALARGUNA: Noiz eman bear dezu lenengo meza?
APAIZGAIA: Emendik iru urtera Jainkoak lagun ta Obis-
po jaunagandik ordenak irixten baditugu beintzat.
ALARGUNA: Ta «sotana» noiz jantzi bear dezu?
APAIZGAIA: Datorren urtean «gonekin»...
ALARGUNA: Orra zeñen ederki! Bada meza berrirako
ama bizirik ez badezu nik «madrina»tzat egingo
det. Pozik gañera.
APAIZGAIA: Eskerrik asko Doña Maria. Urruti dago
oraindik nere meza berria, alare milla esker ta
eskeintza gogoan artuko det.
ALARGUNA: Ta meza emandakoan bereala izaten al
dezute eskontzak bedeinkatzeko baimena?
APAIZGAIA: Bai andrea, bai; sakramentu guziak ema-
teko baimena. Ta oien artean eskontzanarena.
«Sacramentum hoc magnum est, ego autem
dico in Christo et in Ecclesia»...
ETXENAGUSIA: (Alarguna ta Apaizgaiaren alkarrizketa
etenaz) Zuek ere adi zazute.
ALARGUNA: Esan, esan!
ETXENAGUSIA: Emen ari giñan euskal-jai orretarako
zerbait asmatzen. Ayuntamentuak laguntza ez
duala ukatuko uste degu.
ALKATEA: Diru askorik ezin emango degu.
SEKRETARIOA: Baimena ematea ez da gutxi, zer nolako jai diran jakin gabe, zeintzuek tartean dabiltzan ta, ta... Gero, gobernadorearekin kontuak!
Sekretario gizajoa obendun!
ETXENAGUSIA: Gu ez al gera tartean? Batzorde edo
komisio bat jarri dezagun, Alkate jauna, medikua ta ni ere, nai badezute izendatuaz. Edo besteren bat.
SEKRETARIOA: Ori ala bada ixiltzen naiz. Ez dago zer
esanik.
APAIZGAIA: Barkatu! Nik uste det batzorde orretarako
(Alargunagatik) Doña Maria izendatu bear zenutekela.
ALARGUNA: Ni? Ez, ez!
ALKATEA: Bai, bai!
ETXENAGUSIA: Ederki dago ori! Doña Maria sar dedi-
lla.
SEKRETARIOA: Kontzejal ere ez luke gaizki emango.
Urrengo txandako gogoan artu bear degu.
ALARGUNA: Eskerrik asko bañan ez nazazutela istillu-
tan sartu arazi. Alarguna naiz eta pakean bizi
nai nuke.
ALKATEA: Oraingoz, Euskal-eguneko batzordean sartuko zaitugu ta zure lana ongi betetzen badezu
alkatetza ere utziko dizugu emakumea! Ez al da
ala, apaizgai?
APAIZGAIA: Ez dago eragozpenik Elizaren aldetik.
SEKRETARIOA: «Estatuto Munizipalek» emakumezkoai, eskubidea eman zien. (Zirikatu naiaz) Ta
lege zarrak apaizak batzarretara sartzea galerazi egiten zuan.
APAIZGAIA: Ez apaizik bakarrik. Baita letradu ta sasiletraduak ere.
ETXENAGUSIA: Jaunak barkatu, urrena itzegingo dezute orretzaz. Ez zagun orain astirik galdu. Nere
iritzia ontzat eman dezuten ezkero batzordea
izendatuko degu. Batzordean emen gauden
guztiok jarri gaitean ta gañera. Medikua, ta
Maistra ta (Alkateari) zure alaba.
ALKATEA: «Konprome!» gure Kaxiano kontzejalak esa-
ten duan bezela. Ta au entzunaz batzarra amaitzen degu; «sesioa» jarri baño len.
APAIZGAIA: Ni ez naiz iñor, dakizuten bezela, ta erretore jaunari adieraziko diot.
SEKRETARIOA: (Ixekaz) «Domine non sum dignus».
APAIZGAIA: Apaiztegiko kutsua ez zaizula joan ezagun
da.
ALARGUNA: Bañan, apaizgaia izan al zera? gizona!
SEKRETARIOA: (Lotsatua) Izana bakarrik.
ETXENAGUSIA: Beraz, ontan gelditzen gera.
ALKATEA: Bai gizona! Ta urrena euskaltzale «illobak»
etorri ditezenean otsegin. (Erlojuari begiratuaz)
Gaur baño ordu obean izan dedilla. «Errotarioak» gure lantxoak izan oi ditugu.
ETXENAGUSIA: Datorren igandez datozela gaztigatu
didate ta derizkiozuten orduan biltzen al gera.
ALKATEA: Meza nagusi ondoren ongi al datorkizute?
APAIZGAIA: Neri oso ederki.
SEKRETARIOA: Alkate jauna, oroi zaite garai ortan
«sesioa» izaten degula. Ez dago legea kentzerik.
ALKATEA: Zuk noiz nai «sesioa» jartzen dezu, «sesiante» ez bestena! Ta eskubidea dedanez egun
orretakoa astelenerako utziko det. Emen Doña
Mariak esan bear digu ondo al datorkion. «Se
levanta la sesión» (Abitu naiaz)
ALARGUNA: Zuek nai dezutenean. Meza nagusi ondoan dala?, ondo deritzait. Ez dedilla beintzat iñor
asarretu. Ez da sekretario jauna, ta Angel.
SEKRETARIOA: (Koipe-jario) Eskerrik asko. Zure oñetan jarria naukazu andrea.
APAIZGAIA: (Irritzu) Ni ezin berago.
ALARGUNA: Oso atsegiñak zerate guziok. Orduan
(Zutituaz) igande arte.
ETXENAGUSIA: Dagoaneko, bazoaztela. Ateraño
lagunduko dizutet.
ALKATEA: Ez mugitu guregatik! (Alargunari) Etxeraño
lagunduko dizugu.
SEKRETARIOA: Baita arago ere!
ALARGUNA: Eskerrik asko «konpañiagatik». Ez neregatik nekerik artu.
APAIZGAIA: Ez al diegu itxoin bear bada, Señorita
Garatzi ta Maistrari?
ETXENAGUSIA: Ez datoz onuzkero!
ALKATEA: Nere alaba ori beti berandu.
ETXENAGUSIA: Ez jauna! garaiz etorri dira. Guk bidali
ditugu erretore etxera D. Justorekin itzegitera.
APAIZGAIA: Alperrik joan dira On justo Loyolan da-ta.
ALKATEA: Urrenarte bada!
ALARGUNA: Agur!
SEKRETARIOA: Arratsalde on! (Bijoaz Etxenagusia ta
Apaizgaia ez gañeko guziak ta auek atera
lagunduaz emen egongo dira besteak eskutatu
arteraño.)
XII. AGERRALDIA
Etxenagusia ta Apaizgaia.
ETXENAGUSIA: Ez dakit billera ontatik zer atera dite-
ken. Erri onetan alkarren artean aserre izaten
gera. Ez dakit...
APAIZGAIA: Etorri dira beintzat ta zure deia ongi erantzun dute. Orain, zuk gauzak ondo zuzendu
bear.
ETXENAGUSIA: Or dago, bada, korapilloa; nere buruan
det uzte gutxi, aspertua bainago. Ta kemenik ez
berriro erri lanean asteko. Zortzi urteko diputadutzak, amar urte Buru-Batzarrean, ta betiko
asarre, burruka ta nere etxearen erdi-ondamenak, gizon bulartsuenaren indarrak ta gogoak
makaltzeko diña badira.
APAIZGAIA: Zure jatorriak ta euskerak ori ta geiago
eskatzen dizute ta oraindik kemen aundiak dituzu biotz ortan.
ETXENAGUSIA: Toki onean.
APAIZGAIA: Gaur Aita Gibelalderi bezela, egunen
batean Irizar guziak gorasarrea egingo dio
«Etxenagusia» aundiari.
ETXENAGUSIA: Zaude ixilik! Merezi izanda... Egin onaren txaloak... paloak.
APAIZGAIA: Goiz ala berandu erriak esker ona agertzen dute.
ETXENAGUSIA: Goazen, goazen barrura. Ala bearko.
Oraintsu bukatu dedan Gibelalde Aitaren kondaira erakutsi nai dizut... (Abituaz).
OIALA
BIGARREN EKITALDIA
(Lenengo Ekitaldiko agertoki bera).
I. AGERRALDIA
Meltxor, Kaspar, Baldaxar ta Joxepantoni.
(Meltxor ta Gaspar gazte kaletarrak,
apain jantziak, Baldaxar ere gaztea
bañan bere adizkideak baño zaartxegoa;
jantzian ta itxuran ere zabarragoa.)
MELTXOR: (Joxepantoniri) Esaiozu Donostiarrak gerala
ta naikoa da. Espero gaitu-ta.
KASPAR: «Aitorren Illobak». Euskaltzaleak...
JOXEPANTONI: Bitorren illobak? ta esnezaleak? Ez ditu
ezagutzen. Orain donostiarrak.
BALDAXAR: Donostiar kaskariñak...
JOXEPANTONI: Ez zerate, bada, «konsulta» etorriak
izango? Ez baidu gaxorik artzen.
BALDAXAR: Ez andrea! osasun onean gatoz.
KASPAR: (Lagunai) Ori dek jakin gura. Oni zeatz adie-
razi bearko zioagu gure asmoa, bestela...
MELTXOR: (Joxepantoniri) Zuk aituko zenuen noski, ez
bestelako euskal-jaiak erri ontan eratzen ari
dirala. Bada orretzaz zure nagusiarekin-ta itzegitera gatoz.
JOXEPANTONI: Ederki, ederki. Orduan zuek «tanbolin-
teroak» izango zerate?
BALDAXAR: (Parrez) Ja, ja, ja! Tanbolinteruak? Zera,
gu... «iru erregeak gera: Meltxor, Kaspar ta Baldaxar».
JOXEPANTONI: Ez zaudete zuek errege txarrak!
Donostiarrekin ez naiz fio...
KASPAR: Ez dezazula gauza txarrarik uste. Zure nagu-
siarekin ta erriko agintariekin itzegitera gatoz.
Emengo gazteai euskal dantza, jolas ta oiturak
erakustera.
JOXEPANTONI: Jesus milla bider! Donostiarrak guri
euskal oiturak erakustera? ez dago gauza zuzenik! Enetxoa!
BALDAXAR: Ez neri gero Donosti ikutu! (Abesten du)
«Festarik bear bada etc., Donostiarrak nagusi
gera, dantzan, abestietan, estropadetan ta
Saski-Naskin»...
JOXEPANTONI: Baita zera ere! Saski utsean bearko!
MELTXOR: Ez zaiozula Baldaxarri jaramonik egin ta ea
nagusi jaunari, faborez, deitzen diozun. Ta adi
zazu... baezpa Jonixio bertsolaria nun bizitzen
dan ba al dakizu?
JOXEPANTONI: Ez det jakingo bada! (Arrokeriz) Nere
anaia da-ta. (Baldaxarreri) Ea nun dezuten
Donostin orrelako bertsolarik?
BALDAXAR: Ez, ortan irabazten diguzute. Ona egia
esan. (Zurikatzalle) Jonixio... obea da... Txirrita
baño... ta zure anaia izaki geiago.
MELTXOR: Ta Jonixio ori, nun ikusi genezake?
JOXEPANTONI: Gaur errian da-ta neronek deituko diot.
KASPAR: (Meltxorreri albora) Ez dek urruti izango.
Tabernan noski, ardoa edaten. Onelakoekin
aberria gaizkatuko diagu.
BALDAXAR: (Kasparreri) Ixilik ago motel! (Joxepanto-
nigatik) Onek aditzen badik.
MELTXOR: Jonixiorena gerorako utziko degu. Anaia
beraz? Oso «famatua» da. Orain ea On Martineri lenbailen etortzeko esaten diozun.
JOXEPANTONI: Bai, banoa. Bereala etorriko zaizute.
(Ateruntz joanaz) Zaudete pizka batean.
MELTXOR: Bai, bai. Beraz Jonixioren arreba. Ez genekien ezer! Bertsolari onena!
BALDAXAR: (Irritsu) Izan dan onenetakoa eguzkiaren
azpian ta... belarraren gañean.
JOXEPANTONI: Arengana ere gero joango gera (Bijoa).
II. AGERRALDIA
Meltxor, Kaspar ta Baldaxar.
KASPAR: Ori dek piztia! Ez dik nagusirik galduko. Ta
berriketako gogoa? Anaia bertsolariarena aitatu
badiozute aitatu dezute, Jonixio gora ta Jonixio
bera.
BALDAXAR: Jonixio gora!, bestela emango dik.
MELTXOR: Zer egingo iokan bada?
BALDAXAR: Atso abek bildurgarriak izaten dituk.
KASPAR: Martin Etxenagusia ezagutzeko gogoa
badiat. Nolakoa dan!
MELTXOR: Oso dek atsegiña. Oraindik gizon gordiña ta
iztun ederra.
BALDAXAR: Iztuna bakarrik?, idazlea ere. Gaurko
«Argiak» artikulo ona dakar berea. («Argia» aterata Kasparreri emanaz).
KASPAR: Irakurri diat. Ez zegok gaizki, erreza, ariña ta
errikoia. Bañan neretzat gaurko idazlerik bikañenak, sakonenak, Azelain ta Landazabal Aba
dituk. Oiek ezagutzen dizkitek iñork baño obeki
euskeraren bazterrak.
MELTXOR: Baliteke, bañan oiek darabilkiten euskera
zail ta gogorra, zeñek ulertu? Garbizale porrukatuegiak dituk ta onela ez gaitxiok iñora. Azelain beintzat gaitza dek, «botikarioa» dala ezagun dik.
KASPAR: Azelainek asko zekik asko. Oraintsu «kimika» osoa euskeraz egin dik. Lana da gero.
Gutxinez bi milla itz berri sortu dizkik.
MELTXOR: Amaika lan bearrezkoagoak badizkiagu.
Kimika euskeraz jarri ta sagardoa nola ondo egiten dan erakusteko liburutxo bat izan ez.
BALDAXAR: Liburu gutxi bear da sagardoa polita egiteko: sagar ona. Ta edaten berriz bazekiagu!
KASPAR: Zera... euskeraz Jonixioren txorakeriak bakarrik entzun ta ikusi bear al dizkiagu bada? Gerorako lan egiten asi bear diagu.
MELTXOR: Oraingo lendabizi asi adi! Ez Landazabal
karmelita bezela. Euskera gozo ta ederra dik,
idaz-tankeraz moteltxoa bada ere. Ez ziguk
bada Kanteren pilosopia aukeratu! Zein ausartu
ura irakurtzen?
KASPAR: Iretzat «Euskaltzaindiko» jauntxoak bakarrik
dituk akatzgabekoak. Zer egiten dute bada?
Batzar asko ta utsa. Suchard gora ta Suchard
bera.
BALDAXAR: Orrenbeste txokolate? Motellek «Euskaltzaindikoa» egin bear nazute!
KASPAR: Ez gizona! Sabin ez artu nai «Euskaltzaindiak» ta Jainko txikiak Suchard jauna, Vinson ta
onelakoak dizkitek.
BALDAXAR: Banatxioken bada txokolatearen ori egia
ote zan.
MELTXOR: (Asarre) Zuekin ez zegok itzegiterik! Euskaltzaindia lan txalogarria egiten ari dek ta
jakintza legeen arabera. Azkue, Kanpion. Urkijo
ta antzeko gizonak ez dituk egunero jaiotzen.
Txapela kendu bear zaietek ta aien esanera
makurtu.
KASPAR: Ez nik euskera «z»kin idazten ez duten bitartean. Zer egin ditek ba oraindaño? Errekara
dirua bota! Obe litekek iztegia lenbailen argitaratu Sabinoren itzak arturik.
MELTXOR: Ortan ari dituk! (Alkarrizketa gero ta biziago azkeneraño).
BALDAXAR: Ta teatro berri bat egin «Saski
Naski»koentzat. Or gatxok lekurik ez degula.
MELTXOR: Zer uste dek ordea? Jaun oiek euskaltzaiñak dituk ta ez argiñak.
BALDAXAR: Ba, ba, ba? Esan izan diat lenago ere,
neretzat onenak Elizondo ta Toribio Alzaga, teatroan; ta Kirikiño zana ta Etxenagusia bestela.
«Euskaltzaindi»koak...
KASPAR: Egin zezateakean lan geiago egin dutena
baño.
MELTXOR: Jakintza lana, auzolana dala al deritzaik?
Zera, mikeletiak bidaliko zizkoategu zaintzea!
BALDAXAR: Ez zegok eskubiderik, Donosti batean
aguazillak euskeraz ez jakitea! Ta kaiako mukizuak ere, erderaz itzegitea!
III. AGERRALDIA
Lengoak ta Etxenagusia.
ETXENAGUSIA: (Sartuaz) Ongi etorri gazteak! (Meltxo-
rreri) Zer modu Etxeberria? ondo e? (Laztanduaz.)
MELTXOR: Ederki! Eskarrikasko, zu ere bai?
ETXENAGUSIA: Baita, baita. Oia uztutzen degu-ta.
MELTXOR: Nere adiskideak aurkeztuko dizkitzut e? au,
(Kasparrrerengatik) Kaspar Lekuona. Izen ordea
«Txorlero».
ETXENAGUSIA: (Alkar oi dan eran agurtuaz) Poztutzen
naiz ezagutuaz. Beraz «Txorlero» zaitugu. Zure
lanak atseginez irakurtzen ditut.
KASPAR: Eskerrikasko! utsa dira!, zureak bai iaioak.
Gu bai zu ezagutzera pozik etorri gerala,
otsaundiko gizona.
ETXENAGUSIA: Utsa! utsa! Ke pizka bat ta gar gutxi. Ni
itzali naiz.
MELTXOR: Ta beste au (Baldaxarrerengatik) Baldaxar
Aranguren «Akullu».
ETXENAGUSIA: Gizona! Akullu? (Eskua estutuaz) Ezten
zorrotzekoa gañera. Ondo zaude e? Ez dago
zure itxurara begiratzea besterik.
BALDAXAR: Ni bezin ongi osasunez izatea opa dizut.
Gaur zu ikusteakin, berriz ezin obeto.
ETXENAGUSIA: Erritan ari ziñatela iruditu zait ba?
MELTXOR: Badakizu, gure errietak ajola gutxikoak
izan oi dira. Kaspar Euskaltzaindiarengatik ta
beste jaun batzuentzaz gaizki esaka ari giñan.
Guziok ez gera iritzi batekoak-ta.
ETXENAGUSIA: Ori ondo dago. Euskera ta euskel gauzak aintzakotzat artzen diran ezaugarria da.
Beaumarchaisek esan zuan «letradunen errepublika otsoen errepublika zala».
BALDAXAR: Nik esaten dedana: euskaldunok errepublika bear degula.
MELTXOR: Orain ez goatxiok politikara. (Etxenagusiari) Badakizu zertara etorri geran. Gure eskutitza
jasoko zenuen. Ea ba, zer nolako euskal-jaiak
antolatzen ditugun.
ETXENAGUSIA: Begira, ni, zarra ta gogo gutxikin nago,
azkeneko urte oietan zigor aundiak artu baditut.
Ez naiz lengoa, orain zuen garrak zerbait suspertzen banau ere. Euskal-jaia emen egiteko
asmoa erriak oso ondo artu du, agintariak ta
guzi. Ta Gibelalde aitari gorasarrea egitea,
bururatu zaizuten asmorik egokiena bada.
Emengo semea izanik ez zitzaion beñere ezer
egin.
KASPAR: Gibelalde izan uan ea euskeraren aita.
BALDAXAR: Euskeraren aita Aitor izan uan ba?
KASPAR: Ixilik ago! Irudimenezko izena dek ori. Gibe-
lalde Larramendik ere aitatzen dik orduko izlaritatik bikañena bezela. Ta emen, jaioterrian aren
omenez zerbait egiteko garaia dek.
BALDAXAR: Gibelalde Gazteluzarren jaioa zala ere
aditu izan diat.
KASPAR: Ez jauna! Aspaldi garbin jarri uan Irizartarra
zala. (Etxenagusiari) Ez al da onela?
ETXENAGUSIA: Bai, ezpairik gabe. Ez da egun asko
oso agiri bakanak jaso ditudala Gibelalderen
bizitzaren buruz. Eskutitz batzuek baditut, ark
bere amari zuzenduak. Aldi artan egia da ama
Gazteluzarren bizi zala, ez emen. Bañan agiri
guztiok diote emen Irizarren jaio zala «Etxegoiko» baserrian. Goazen nere liburutegira ta erakutsiko dizkitzutet amaika paper zar. Ta ardo
goxo txurrut bat artuko dezute besteak meza
nagusitik etorri bitartean.
KASPAR: Zure agiri zarrak pozik ikusiko nituke, bañan
ez zaitela guretzako ezer ateratzen aritu. Eskerrikasko!
BALDAXAR: Ni beintzat etxean gosaldu ta gañera
emen ostatuan arrautz prejitu pare bat artua
nago. Eguardi arte ez det ezer nai. Milla esker!
MELTXOR: Ez jauna ez! Liburutegira lagunduko dizu-
gu, bañan jaia aurrera eramateko sermoi askotxo tajutu bear ditugu. Ez degu astirik galtzerik.
Dantzari, bertsolari, palankalari, aurren jaia ta
abar gertuarazi bear dira.
ETXENAGUSIA: Ez daude aztuta, ori guzia gertutzen
ari dira, ta alkatea ta besteak etorri ditezenean
zertan diran adieraziko dizute. Ez det uste eragozpenik sortuko danik: enparantzan naiko toki
jolas guzietarako badago; eliz-etxean areto
aundia teatro jaierako.
BALDAXAR: Oraingoz seguru gera, orduan.
KASPAR: Gobernadoreak baimenik ukatzen ez badu.
ETXENAGUSIA: Bai zera! Bera «konbidatzeko» asmoa
dute-ta. Emen aurrera dijoaz. Orain zuek lan
egin bear dezute Donosti aldetik jende asko
etorri dedin. (Abituaz)
BALDAXAR: «Aitorren illobak» jaiak eratzen mutillak
dirala badakizu. Jo ta kea aterako degu.
ETXENAGUSIA: Zuek bezelako gazte askorekin zerbait
izatera iritxiko giñake. (Atean Meltxorreri lenengo igaro arazi nai dio).
MELTXOR: Ez, jauna, zu lenengo. Ez lizake besterik
bear.
KASPAR: (Besteai darraiela) Gazteak futbol, zezenak,
boxeo ta antzekotan bai: ostikoka ta mutur
joka. Ori dek aurrerapena!
BALDAXAR: Ez neri ikutu Uzkudun.
KASPAR: Ikutu ditek ondo Ameriketan (Bijoaz)
IV. AGERRALDIA
Garatzi ta Maistra.
(Beste atetik sarturik)
GARATZI: Etxe ontan sartzen ikusi ditut, zure zai nen-
goalarik. Beriala deitu egin didazu ta etorri
gera. Donostiarrak ziran.
MAISTRA: Bai emakumea! Iru dira; bata «de sombre-
ro» zapata txuriakin; bestea burutzik zijoan ta
irugarrena berriz lodi bat da baldar jantzia,
zaragi puztua zirudien.
GARATZI: Ez dakit ba...
MAISTRA: Zera izango da. «Akullu»! Ori euskal jai
guzietara azaltzen da. Gizon jatorra ta oso ezaguna.
GARATZI: Ikusten dedanez atsegin zaizu. (Irritsu)
MAISTRA: Ez det onurarik (Probetxurik) ezkondua
baida. Seme pilla ere izan bear du.
GARATZI: Guziekin baldin badator izango degu lana.
MAISTRA: Aur geyago oraindik? Errikoekin ere aski
degu. Zerbait ikasten ari dira ta orain lasago
nago. Dantza ta antzerkian txalo ederrak jo
bear dizkiote.
GARATZI: Migelek aurrentzat ipui polita antolatu du:
«Lañoa ta Izarra».
MAISTRA: Ura parrak atzo apaizgaiarekin! Erretore
jaunari ez omen zaio ondo iruditzen neska-mutillak nastuan azaltzea-ta.
GARATZI: Migeli esan bearko diogu ipuia aldatzeko:
neskak alde batera, mutikoak bestera. Apika
bera ere iritzi ortakoa da. Guregana aspaldi ez
da etortzen beñepein. Ikusten badegu ostaosta...
MAISTRA: Esan badezu esan dezu (Baratzaruntz begi-
ratuaz) begira nundik datorren.
GARATZI: Ene, bera da bai!
MAISTRA: Ez du igesi egiterik.
GARATZI: Ixo e? Ez esan bere buruagatik itzegiten ari
giñanik.
MAISTRA: Ez Ez, (Migel agertu bitartean neskatil biak,
urduri, orrazkera ta soñekoak dantzatu bitzate.)
V. AGERRALDIA
Lengoak ta Migel
(Sartuaz)
MIGEL: (Arritu antzean) Zuek ere emen? Zer modu? Ez
zaituztet ikusi osteguna ezkero?
MAISTRA: Ori esan! Ederki!
GARATZI: Gu ondo ta zeorri?
MIGEL: Ba al dakizute donostiarrak etorriak diran?
MAISTRA: Barrenen izan bear dute.
GARATZI: Bai, bai. Neronek sartzen ikusi ditut.
MIGEL: Ez ote daude gure zai? (Ateruntz joanez).
GARATZI: (Maistrari) Onek begiratu ere ez digu egin.
(Migeleri) Guregandik alde egiteko gogotan

You have read 1 text from Basque literature.