Ethorkia eta Ilkhitzea - 12

herri guzian biltzeko lastoaren orde.
13. Eta Gabelurek khexarazitzen zituzten, erraten

zutela, akhaba tzatzue zuen lanak, egun guziez bere
lana, lastoa ematen zitzaitzuenean bezala.
14. Israeleko haurren komesarioak ere, Faraonen

Gabelurek hekien gañean ezarri zituztenak zehatuak
izatu ziren, eta erran zioten, zergatik eztuzue akhabatu zuen lana, eztutzue egiñ ardilluak atzo eta egun,
lehen bezala?
15. Orduan Israeleko haurren komesarioak ethorri

ziren oihu egitera Faraoni, ziotsatela, zergatik egiten
diotek horrela hire muthillei?
16. Etziotek ematen lastorik hire muthillei, eta

erraten ziarokutek, egitzue ardilluak. Eta horra, hire
muthillak zehatuak dituk eta hire poblua punitua duk
bekhatu egin balu bezala.

17. Eta ihardetsi zuen, baduzue asti. Baduzue asti:
hargatikan erraten duzue, goazen sakrifika diozogun
Eternalari.
18. Orai bada, zohazte, egizue lana: ezen lastoa
etzaitzue emango, eta bitartean errendatuko duzue
ardillu kuantitatea.
19. Eta Israeleko haurren komesarioek ikhusi
zuten pontu gaxtoan zirela, erraten zutenaz geroz,
eztuzue gutituko deusere zuen ardilluetarik egun bakhotxeko lanetikan.
20. Eta Faraonenganik ilkhitzean, inkuntratu zituzten Moise eta Aaron zeñak ediren baitziren hekien
aitziñean.
21. Eta erran zioten, Eternalak begira diezazuela
eta iuia zaitzatela, ikhusirik higiñarazi gaitutzuela
Faraoni eta haren zerbitzariei, ematen diozuela ezpata bere eskuan gure hiltzeko.
22. Orduan Moise bihurtu zen Eternalagana, eta
erran zuen, Iauna, zergatikan gaizki tratarazi duk
poblu hau? zergatikan egorri nauk?
23. Ezen Faraonengana ethorri naizenaz gerostik
hire izenean mintzatzera, gaizki tratatu izan dik poblu
hau, eta eztuk libratu batere heure poblua.

SEIGARREN KAPITULUA
Iaunak erreberritzen ditu bere promesak
Israeleko haurren librantzaz.
6 Egortzen du berriz Moise hekiengana,
9 bañan eztute entzuten.
11 Hargatik pretenitzen du eskusatzera
bere burua Iaunaren baithan presentatzeaz
gehiago Faraonen aitziñean.
16 Moisen, Aaron eta bertze
Lebi famillen ienerazionea.
1. Eta Eternalak erran zioen Moisi orai ikhusiko

duk zer egiñen diodan Faraoni: ezen utziko tik goatera bortxatua izanik esku borthitzez, bai bortxatua izaturik esku borthitzez khasatuko tik bere herritikan.
2. Gehiago Iainkoa mintzatu zitzaion Moisi, eta

erran zioen, Eternala nauk ni.
3. Agertu niatzaiotek Iainko borthitz guziz puxanta

bezala Abrahan, Isaak, eta Iakobi: bañan ez nauk ezagutua izatu hetaz ene izen Eternalaren bidez.

4. Eta ezarri diat ene alientzia ere hekiekien, hei
ematekotzat Kanaango herria, zeña baita hekien pelegrinkeria herria, non egotu izan baitire arrotz bezala.
5. Entzun ere baitiat Israeleko haurren nigar-auhenak, ejiptuarrak gathiba zitezen eta orhoitu izan nauk
ene alientziaz.
6. Hargatikan erran diozotek Israeleko haurrei, ni
nauk Eternala, eta atheratuko zaituztet ejiptuarren
kargen azpitikan, eta libratuko zaituztet gathibutasunetik, eta erreskatatuko zaituztet beso hedatu batekien, eta iuiamendu handiekiñ.
7. Eta hartuko zaituztet niri izatekotzat poblu, eta
izango natzaitzue Iainko, eta ezagutuko duzue Eternal
zuen Iainkoa naizela, ejiptuarren kargen azpitikan
atheratzen zaituztena.
8. Gero sarraraziko zaituztet herrian zeñarengatik
altxatu baitut ene eskua, emanen nioela hura Abrahan, Isaak, eta Iakobi, eta emanen darotzuet ontasuntzat: Eternala nauk.
9. Moise beraz mintzatu zitzaioten traza hortan
Israeleko haurrei, bañan etzuten entzun izatu Moise
bere Izpirituko aflikzionea zela kausa, eta gathibutasun gogorra zela kausa.
10. Eta Eternala mintzatu zitzaion Moisi, ziotsala,

11. oha eta mintza akio Farao Ejiptuko Erregeri,

utz detzala ilkhitzera Israeleko haurrak bere herritik.
12. Orduan Moise mintzatu zen Eternalaren aitzi-

ñean, ziotsala, horra, Israeleko haurrek ez niautek
entzun izatu eta nola entzunen nau Faraonek ni ezpañez trebe ez naizena?
13. Guziarekiñ ere Eternala mintzatu zitzaioten

Moisi eta Aaroni, eta eman zioten Israeleko haurrenganako eta Farao Ejiptuko Erregerenganako manua,
atheratzekotzat Israeleko haurrak Ejiptuko herritikan.
14. Hunako hauk dire bere aiten etxetako buruak.

Ruben Israelen lehensorthuaren haurrak, Henok eta
Pallu, Hetsron eta Karmi. Horiok dire Rubenen famillak;
15. eta Simeonen haurrak, Iemuel Iamin, Ohad,

Iakin, Tsohar, eta Szaul emazte kananear baten
Semea. Horiok dire Simeonen famillak.
16. Eta hunako hauk dire Lebiren haurren izenak

bere ienerazioneen arabera, Gerszon, Kehath, eta
Merari. Eta Lebiren bizi urtheak izatu ziren ehun eta
hogoi eta hamazazpi urthe.
17. Gerszonen haurrak, Libni eta Szimhi bere fami-

llen arabera.

18. Eta Kehathen haurrak, Hamram, Jitshar,

Hebron eta Huziel. Eta Kehathen bizi urtheak izatu
ziren ehun eta hogoi eta hamahirur urthe.
19. eta Merariren haurrak Mahli eta Muszi; horiok

dire Lebiren famillak bere ienerazioneen arabera.
20. Hamramek bada hartu zuen Iokebed bere

izeba emaztetzat, zeña erdi baitzitzaion Aaron eta
Moisez. Eta Hamramen biziaren urtheak izatu ziren
ehun eta hogoi eta hamazazpi urthe.
21. Eta Jitsharen haurrak, Kore, Nefeg, eta Zikri.
22. Eta Huzielen haurrak Miszael, Eltsafan eta

Sithri.
23. Eta Aaronek hartu zuen emaztetzat Eliszebah

Hamminadaben alaba, Nahasonen arrebarena, zeña
erdi baitzitzaion Nadabez, Abihuz, Eleazarez eta Ithamarez.
24. Eta Koreren haurrak, Asir, Elkana eta Abiasaf.

Horiok dire koritarren famillak.
25. Bañan Eleazar Aaronen semeak hartu zuen

beretzat emaztetzat Putielen alabetarik bat, zeña erdi
baitzitzaion Fineesez. Horiok dire lebitarren aiten
buruak bere famillen arabera.

26. Hori da bada Aaron hura eta hori da Moise
hura, zeñei Eternalak erran baitzioten, erretira tzazue
Israelen haurrak Ejiptutik: bandaz banda.
27. Horiok dire mintzatzen zitzaizkonak Farao Ejiptuko Erregeri, erretiratzeko Israelen haurrak Ejiptutik:
hori da Moise hura eta hori da Aaron hura.
28. Gerthatu zen beraz Ejiptuko herrian Eternala
Moisi mintzatu zitzaion egunean,
29. Eternala, diot, Moisi mintzatu zitzaion orduan,
ziotsala, ni nauk Eternala; errotzik Farao Ejiptuko Erregeri nik hiri erran darozkiadan hitz guziak
30. Orduan Moisek erran zuen Eternalaren aitziñean, horra, ez nauk trebe ezpañez, eta nola Faraok
entzunen nau?

ZAZPIGARREN KAPITULUA
Moise eta Aaron egortzen dire Faraonengana
Iaunaren laguntzaren promesarekiñ.
7 Hekien adiña Faraonen aitziñean
presentatu ziren orduan.
9 Segitzen dutela Iainkoaren manua
konbertitzen dute bere makhilla suge batetara,
11 bañan hori bezalako mirakuillu bat
majizianoek egiñ eta, Farao gogortzen da:
19 Hargatik Iaunak egortzen du lehenbiziko plaga,
zeña baitzen odolera bihurturikako urak.
1. Eta Eternalak erran zioen Moisi, horra, ordenatu
aut hi izan akion Iainko Faraoni, eta hire anaia Aaron
izanen duk hire Profeta.
1. Erranen tuk nik hiri manatu darozkiadan gauza
guziak, eta Aaron hire anaia mintzatuko ziaiok Faraoni, utz dezantzat goatera Israelen haurrak bere herritik kanpora.
3. Bañan gogortuko diat Faraonen bihotza, eta
multiplikatuko tiat ene señaleak, eta ene mirakuilluak,
Ejiptuko herrian.

4. Eta Faraonek etzaituzte entzunen: bañan ezarriko diat neure eskua ejiptuaren gañean, eta atheratuko tiat ene bandak, erran nahi da, ene poblua Israelen
haurrak Ejiptuko herritikan, iuiamendu haundiekien.
5. Orduan ejiptuarrek iakingo ditek ni naizela Eternala, hedatu izango dudanean neure eskua ejiptuaren
gañera, eta erretiratu izango ditudanean Israelen haurrak hekien artetik.
6. Moisek beraz eta Aaronek egin zuten hori: Eternalak manatu zioten bezala, eta hala egiñ izan zuten.
7. Eta Moisek laur hogoi urtheren adiña zuen, eta
Aaronek laur hogoi eta hirurena, Faraoni mintzatu
zitzaizkoten orduan.
8. Eta Eternala mintzatu zitzaien Moisi eta Aaroni,
erraten zutela,
9. Farao mintzatuko zaitzuen orduan, diotsala,
emazue aitziñera mirakuillu bat zuentzat: orduan
erranen diok Aaroni, hartzak hire xigorra, eta etxa zak
Faraonen aitziñean, eta billhatuko duk tragoin bat.
10. Moise beraz eta Aaron ethorri ziren Faraonengana, eta egin zuten Eternalak manatu zuen bezala.
Eta Aaronek etxatu zuen bere xigorra Faraonen aitziñean eta haren zerbitzarien aitziñean, eta egiñ izantzen tragoin bat.

11. Ordean Faraonek ere erakharri zituen zuhu-

rrak eta llilluratzailleak: eta Ejiptuko Majizianoek egin
orobat bere llilluramenduen bidez.
12. Etxatu zituzten beraz batbederak bere xigo-

rrak, eta billhatu ziren tragoñ: bañan Aaronen xigorrak
iretsi zituen hekien xigorrak.
13. Eta Faraonen bihotza gogortu zen, eta etzituen

entzun izatu, Eternala mintzatu izan zen arabera.
14. Eta Eternalak erran zioen Moisi, Faraonen

bihotza pisatu duk, errefusatu dik uztera goatera
poblua.
15. Oha goizetik Faraonengana: horra, ilkhiko duk

ur aldera: presentatuko aiz beraz haren aitziñera ibai
bazterrean eta hartuko duk hire eskuan xigor sugerat
xanjatu dena:
16. Eta erranen diok, Eternal hebrearren Iainkoak

egorri nindian hiregana, ziotsala, utzak goatera ene
poblua, zerbitza nazaten desertuan: eta horra, ez
nauk entzun orai arteraño.
17. Horrela erran dik Eternalak, huntan iakiñen

duk ni naizela Eternala: horra, banihoak iazartzera
eskuan dudan xigorraz ibaieko urak, eta odolerat
bihurtuko dituk.

18. Eta arrañ ibaiean dena hillen duk, eta ibaia

usainduko duk, eta, ejiptuarrak nekhatuko dituk ibaieko uretik edaten.
19. Eternalak erran zioen oraño Moisi, errok Aaro-

ni, hartzak hire xigorra, eta hedazak hire eskua ejiptuarren uren gañera hekien arri beren gañera hekien
xirripen gañera eta hekien lekhu urtsuen gañera, eta
hekien ur bilduma guzien gañera: eta billhatuko dituk
odol, eta izanen duk odola Ejiptuko herri guzien,
zurezko eta harrizko tokietan.
20. Moisek beraz eta Aaronek egin zuten Eternalak

manatu izan zuen arabera: eta Aaronek xigorra altxaturik, iazarri zioten hartaz ibaiean ziren urei, Faraonek
eta haren zerbitzariek zakusatela; eta ibaiean ziren ur
guziak bihurtu ziren odolera.
21. Ibaiean zen arraña ere hill izantzen: eta ibaia

usaindu zen, halako maneraz non ejiptuarrek eziñ
edan beitzezaketen ibaieko uretarik: eta izatu zen
odola Ejiptuko herri guzian.
22. Orobat egin zuten Ejiptuko Majizianoek bere

llilluramenduen bidez, hargatikan Faraonen bihotza
gogortu izan zen, halako maneraz non ezpaitzituen
entzun izatu, Eternala mintzatu izan zen arabera.

23. Eta Farao, hei gibela bihurtu eta, ethorri izantzen bere etxera eta etzioen ez gehiago iratxaki bere
bihotza huni.
24. Ejiptuar guziek bada egin zituzten phutzuak
ibaiaren inguruan aurkhitzeko edateko ura, zeren eta
eziñ edan baitzezaketen ibaieko uretikan.
25. Eta zazpi egun iragan ziren Eternalak ibaiari
iazarri zioenaz gerostik.

ZORTZIGARREN KAPITULUA
Iainkoak egortzen du
Faraonen kontra bigarren plaga,
erran nahi da, negelak,
15 eta bizkitartean Farao ostriñaturik dago,
libratu izatu ondoan Moisek othoitz egiñik:
16 hargatikan punitua da hirurgarren plagaz,
erran nahi da zorriz:
20 Eta ez humiliatu izanez,
aflijitua da laurgarren plagaz
erran nahi da, bestiatxo bilduma batez:
30 Zeñetarik libratu eta Moisen othoitzaren bidez,
bitartean bere gogortasunean dago.
1. Ondoan Eternalak erran zioen Moisi, oha Faraonengana, eta errok, hunela erran dik Eternalak, utzak
goatera ene poblua, zerbitza nazatentzat.
2. Errefusatzen baldin baduk uztera hura goatera,
banihoak iazartzera negelez hire herri guziak.
3. Eta ibaiak gaindi egingo dik negelez, zeñak
igango baitire, eta sarthuko hire etxean, eta etzaten
aizen gelan, eta hire ohearen gañera, eta hire zerbi-

tzarien etxean, eta hire poblu guziaren artean, eta
hire labetan, eta hire [...]
4. Hala negelak igango dituk hire gañera, hire
pobluaren gañera, eta hire zerbitzari guzien gañera.
5. Eternalak beraz erran zioen Moisi, errok Aaroni,
heda zak hire eskua hire xigorrarekiñ Ibaien gañera,
arriberen gañera, eta lekhu urtsuen gañera, eta iganaraz zatzik negelak Ejiptuko herriaren gañera.
6. Hala Aaronek hedatu zuen bere eskua Ejiptuko
uren gañera, eta negelak igan izan ziren, eta estali
zuten Ejiptuko herria.
7. Eta majizianoek orobat egin zuten bere sorginkeriez, eta iganarazi zituzten negelak Ejiptuko herrirat.
8. Orduan Faraonek zitoen deithu Moise eta Aaron,
eta erran zuen, ertxa zazue Eternala zuen othoitzen
bidez, khen detzan negelak ene gañetikan, eta ene
pobluaren gañetikan: eta utziko diat goatera poblua,
sakrifika diozotentzat Eternalari.
9. Eta Moisek erran zioen Faraoni, glorifika adi ene
bidez ertxatu izango dudan orduan ene othoitzen
Eternala hiretzat eta hire zerbitzarientzat, eta hire
pobluarentzat, desterra detzantzat negelak hire, eta
hire etxeen gibelerat? Ibaian xoillki geldituko tituk.

10. Orduan ihardetsi zuen, biharkotz, eta Moisek

erran zuen, egingo duk hire hitzaren arabera, iakin
dezaantzat, eztela nihor ere Eternal gure Iainkoa
bezalakorik.
11. Negelak beraz erretiratuko dituk hireganik eta

hire etxetarik, eta hire zerbitzarienganik, eta hire
pobluaganik: eta ibaian xoillki geldituko dituk.
12. Orduan Moise eta Aaron ilkhi izan ziren Farao-

nenganik, eta Moisek egin zioen oihu Eternalari negelez, Faraonen gañean ekarri zituenez.
13. Eta Eternalak egin zuen Moisen hitzaren ara-

bera. Hala negelak hill izan ziren, halako maneraz non
ezpaitziren izatu gehiago etxetan, ez basa herritan, ez
larretan.
14. Eta bildu zituzten hek multzoka, eta lurra

usaindu zen.
15. Ordean Faraonek, ikhusirik bazuela hats har-

tzeko astia eta hark pisatzeko bere bihotza: eta etzituen entzun izatu, Eternala mintzatu izantzen arabera.
16. Eta Eternalak erran zioen Moisi, errok Aaroni,

heda zak hire xigorra, eta iazar diozok lurreko herrautsari, eta billhatuko duk zorri Ejiptuko herri guzian.

17. Eta horrela egiñ izan zuten: Aaronek hedatu
zuen bere eskua bere xigorrarekiñ, eta iazarri zioen
lurreko herrautsari, zeña billhatu baitzen zorri gizonen
gañean eta hazienden gañean: herriko herrauts guzia
zorri billhatu zen Ejiptuko herri guzian.
18. Eta Majizianoek orobat egin zuten bere sorginkeriekiñ zorriak erakhartzeko bañan eziñ egiñ ahal
zuten. Zorriak bada izatu ziren hanbat gizonetan nola
haziendetan.
19. Orduan Majizianoek erran zioten Faraoni,
hemen duk Iainkoaren erhia. Bizkitartean Faraonen
bihotza gogortu izantzen, eta etzituen entzun izatu,
Eternala mintzatu izan zen arabera.
20. Gero Eternalak erran zioen Moisi, iaiki adi goiz
goizetik, eta presenta adi Faraonen aitziñean. Horra,
ilkhiko duk ur aldera: eta erranen diok, horrela erran
dik Eternalak, utzak goatera ene poblua, zerbitza
nazatentzat.
21. Ezen uzten ezpaduk goatera ene poblua,
horra, banihoak egortzera hire kontra, hire zerbitzarien kontra, hire pobluaren kontra, eta hire etxeen
kontra, bestiatxo bilduma bat, eta ejiptuarren etxeak
betheko dituk bilduma hartaz, eta lurra ere zeñaren
gañean izanen baitire.

22. Bañan apartatuko diat egun hartan Goszengo
herria, non baitago ene poblua, halako maneraz non
ezpaita izango han bestiatxo bilduma batere, iakin
dezaantzat, ni naizela Eternala lurraren erdian.
23. Eta emango diat diferentzia hire pobluaren eta
ene pobluaren artean. Bihar gerthatuko da señale
hori.
24. Eta Eternalak horrela egiñ izan zuen eta bestiatxo bilduma haundi bat sarthu izatu zen Faraonen
etxean, eta haren zerbitzarien etxe bakhotxean, eta
Ejiptuko herri guzian: Lurra galdu izatu zen bilduma
hartaz.
25. Orduan Faraonek deithu zituen Moise eta
Aaron, eta erran zuen zohazte, sakrifika diozozue
zuen Iainkoari herri hartan.
26. Bañan Moisek erran zuen ez lukek gerthatuko
ungi horrela egiteaz: ezen gure Iainko Eternalari ejiptuarren gauza higingarria sakrifika giñozoke. Horra
sakrifikatzen baldin bagindu ejiptuarren gauza higingarria hekien begien aitziñean, ezkintuzkete lapidatuko?
27. Goanen gaituk hirur egunen bidez desertura,
eta sakrifikatuko zioagu gure Iainko Eternalari, erranen darokun bezala.

28. Orduan Faraonek erran zuen, utziko zaituztet,
goatera sakrifikatzera desertuan zuen Iainko Eternalari: guziarekiñ ere etzarete urrunduko batere zuek goatean. Pazega zazue Eternala enetzat othoitzen bidez.
29. Eta Moisek erran zuen, horra, ilkhitzen nauk ni
hireganik, eta pazegatuko diat Eternala othoitz egiñik,
bestiatxo bilduma erretira dadin bihar Faraonenganik,
haren zerbitzarienganik, eta haren pobluaganik.
Ordean Faraonek ez beza kontinua trufatzera, uzten
eztuela goatera poblua Eternalari sakrifikatzera.
30. Orduan Moise ilkhi zen Faraonenganik, eta
sosegatu zuen Eternala othoitzen bidez.
31. Eta Eternalak egin zuen Moisen hitzaren arabera: eta bestiatxo bilduma erretiratu zen Faraonenganikan, eta haren zerbitzarienganikan, eta haren
pobluarenganikan: etzen gelditu bestiatxo bat xoillki.
32. Bañan Faraonek pisatu zuen oraño bere bihotza aldi hortan, eta etzuen utzi goatera poblua.

BEDERATZIGARREN
KAPITULUA
Farao punitua da bortzgarren plagaz,
erran nahi da, heriotzeaz,
horrengatik Ejiptuko hazienda hiltzen da:
8 Ondoan gero seigarrenaz, erran nahi da
zauri bixika dakharketenez.
13 Eta zeren baitago gogorturik,
Iainkoak hagitz mehatxatu eta,
22 egortzen du zazpigarren plaga,
erran nahi da babazuza:
27 Hori dela kausa Farao bortxatua da
aithortzera bere eskasa,
34 bañan bitartean ostriñaturik dago
bere bekhatuan, Iainkoak erlaxamendua
ematen dioen bezain sarri.
1. Orduan Eternalak erran zioen Moisi, oha Farao-

nengana, eta erran diozok, horrela erran dik Eternalak, hebrearren Iainkoak, utzak goatera ene poblua,
zerbitza nazatentzat.

2. Ezen errefusatzen baduk uztera goatera eta

idukitzen baldin baituk oraño,
3. horra, Eternalaren eskua izango duk hire

hazienda larrean denaren gañean, hanbat zamarien
gañean, nola astoen, kameluen, idien, eta ardien
gañean, erran nahi da, heriotze xoill haundi bat.
4. Eta Eternalak ezarriko dik diferentzia israelta-

rren haziendaren eta ejiptuarren haziendaren artean:
Israelen haurren diren gauzetarik deusere hill eztadintzat.
5. Eta Eternalak señalatu zuen termiñoa, ziotsala,

bihar Eternalak egiñen ziok hori herriari.
6. Eternalak beraz egin zuen hura biharamunetik:

eta ejiptuarren hazienda guzia hiltzen bañan Israelen
haurren haziendatik etzen hill izatu zathi bat xoillki.
7. Eta Faraonek egorri zuen ikhustera: eta horra,

etzen zathi bat ere xoillki hillikan Israelen haurren
haziendatik. Guziarekiñ ere Faraonen bihotza pisatu
izantzen, eta etzuen utzi goatera poblua.
8. Orduan Eternalak erran zioten Moisi eta Aaroni

hartzatzue zuen esku barneak labetikako hautsez betherik: eta Moisek barraia beza zeruen aldera Faraonen
aitziñean.

9. Eta hori herrauts billhatuko duk Ejiptuko herri

guziaren gañean: eta hartaz egingo tuk zauri bixika
dakharketenak, hanbat gizonen gañean, nola bestien
gañean, Ejiptuko herri guziaren gañean.
10. Hartu zuten bada labetikako hautsa, eta egotu

ziren Faraonen aitziñean: eta Moisek barraiatu zuen
hautsa zeru aldera eta billhatu zen zauri bixikak dakharzketenekiñ hanbat gizonetan nola bestietan.
11. Eta Majizianoak eziñ egotu ahal izatu ziren

Moisen aitziñean zauriak zirela kausa ezen baziren
zauriak majizianoetan ejiptuar guzietan bezala.
12. Eta Eternalak gogortu zuen Faraonen bihotza:

eta etzituen entzun izatu, Eternala Moisi mintzatu
zitzaion arabera.
13. Gero Eternalak erran zioen Moisi, iaiki adi goiz

goizetik, eta presenta adi Faraonen aitziñean, eta
erran diozok, hunela erran dik Eternalak, hebrearren
Iainkoak, utzak goatera ene poblua, zerbitza nazatentzat.
14. Ezen oraingo aldian banihoak erakhartzera

ene plaga guziak hire bihotzera eta hire zerbitzarien
gañera, eta hire pobluaren gañera: iakin dezaantzat
eztela nihor ere ni bezalakorik Lur guzian.

15. Ezen hedatu izan baldin banu ene eskua ionen

indudan heriotzez, hi eta hire poblua: eta urratua izango intzen lurretikan.
16. Bañan egiaz, hagoan idukiarazi aut hunengatik

ikhusaraz dezaantzat ene puxantza, eta mintza daitezentzat ene izenaz lur guzian.
17. Prestatzen aiz oraño ene pobluaren kontra, ez

uztekotz goatera?
18. Horra, uria eragitera nihoak bihar oren huntan

berean babazuza bat xoill hagitz borthitza hori bezalakorik Ejiptuan izatu ezten bat, fundatua izatu den egunetik eta orai arteraño.
19. Orai beraz egortzak biribillkatzera hire hazien-

dak, eta larrean dituan gauza guziak. Ezen babazuza
eroriko duk gizon guzien gañera, eta bestia larrean
edirengo direnen, eta etxerat erretiratuak izango eztirenen gañera, eta hillen dituk.
20. Faraonen zerbitzari Iainkoaren hitzaren beldur

izatu zen. Hark ihes eragin zioten etxetara haren zerbitzariei eta haren bestiei.
21. Bañan Eternalaren hitzari bere bihotza iratxa-

ki etzioenak, utzi zituen haren zerbitzariak eta bestiak
larrean.

22. Orduan Eternalak erran zioen Moisi, heda zak

hire eskua zeru aldera eta izanen duk babazuza Ejiptuko herri guzian, gizonen gañean, eta bestien
gañean, eta larreko belhar guzien gañean Ejiptuko
herrian.
23. Moisek beraz hedatu zuen bere xigorra, zeru

aldera, eta Eternalak egorri zituen ihurtziriak eta
babazuzak, eta sua pasaietan zebillan lurrean, eta
Eternalak uri babazuza hariarazi zuen Ejiptuko herriaren gañera.
24. Eta han izatu zen babazuza suarekien zeña

kontzerbatzen baitzen babazuzaren artean, zeña baitzen harrigarri borthitza, hori bezalakorik ezpaitzen
izatu Ejiptuko herri guzian, nazione egiñ izatu zenaz
geroz.
25. Eta babazuzak io zituen larrean ziren gauza

guziak gizonetarik bestietaraño. Babazuzak io zituen
larreko belharki guziak ere, eta porroskatu zituen
larreko arbola guziak.
26. Solament Goszengo herrian, non baitziren

Israelen haurrak etzen izatu babazuzarik.
27. Orduan Faraonek egorri zituen deitzera Moise

eta Aaron, eta erran zioten, bekhatu egin diat oraingo

aldian: Eternala iustua duk, bañan ni eta ene poblua
gaxtoak gaituk.
28. Sosegaraz zazue othoitz egiñik Eternala: izan

dadiñ aski, eta izan estadin gehiago Iainkoaren ihurtziririk, eta babazuzarik: ezen utziko zaituztet goatera,
eta etzaituzte geldiaraziko gehiago.
29. Orduan Moisek erran zuen, hiritikan ilkhitzen

naizen bezain sarri, hedatuko tiat neure eskuak Eternalarengana: eta Ihurtziriak geldituko tituk, eta eztuk
izango gehiago babazuzarik, iakin dezaantzat Lurra
Eternalarena dela.
30. Bañan nitaz eta hire zerbitzariez denaz bezan-

batean, bazeakiat etzaretela oraño Iainko Eternalaren
beldur izanen.
31. Liñhoa eta garagarra bada ioak izatu ziren.

Ezen garagarra egintzen buru ontzen hari, eta liñhoa
pipantzen.
32. Bañan ogia eta [...] etziren ioak izatu, zeren

eta gordeak baitziren.
33. Moisek beraz, hiritik Faraonenganikan ilkhi

eta, hedatu ziotzan bere eskuak Eternalari eta ihurtziriak gelditu ziren, eta babazuza, eta uria etzen erori
gehiago lurraren gañera.

34. Faraonek ikhusirik uria, babazuza eta ihurtziriak gelditu zirela kontinuatu zuen bekhatu egitera,
eta pisatu zuen bere bihotza, hark eta haren zerbitzariek.
35. Faraonen bihotza beraz gogortu izantzen, eta
etzituen utzi goatera Israelen haurrak, Eternala Moisen medioz mintzatu izantzen arabera.

HAMARGARREN KAPITULUA
Moisek adiarazten dio zortzigarren plaga,
erran nahi da, larrepoteak, Faraoni,
7 zeñak okhasione hori dela kausa
bere zerbitzarien kontseilluz, akordatzen baitu
gizonak xoillki Israelen haurren artetik
dohazen sakrifikatzera:
12 Eta punitua izaturik plaga hortaz aithortzen baitu
bere bekhatua libratua izateko hartarik:
20 Bañan ondoan gero perseberatzen duela
bere gogortasunean punitua da
bederatzigarren plagaz,
erran nahi da, illhunbeez,
28 hargatikan ethortzen da khasatzera
bere aitziñetik Moise mehatxuekien.
1. Eta Eternalak erran zioen Moisi, oha Faraonen-

gana: ezen pisatu diat haren bihotza, eta haren zerbitzarien bihotza, ezartzeko ene señale horiok haren
barnean.
2. Eta konda detzaantzat aditzen duela hire
semeak, eta hire semeen semeek Ejiptuan egiñ izan-

go ditudan gauzak, eta ene señale hekien izango
artean eman ditudanak: hargatikan iakingo duzue Ni
naizela Eternala.
3. Moise beraz eta Aaron ethorri ziren Faraonengana, eta erran zioten, hunela erran dik Eternalak,
hebrearren Iainkoak: Noiz artean errefusatuko duk
humiliatzera ene bisaiaren aitziñean? Utzak goatera
ene poblua, zerbitza nazatentzat.
4. Ezen errefusatzen baldin baduk uztera goatera
ene poblua, horra, banihoak erakhartzera bihar xartalak hire herritara:
5. Zeñek estaliko baitute ikhus ahal daiteken lur
guzia, halako maneraz non eziñ ikhus ahal izango baitute lurra: eta ianen baitute eskapatu izatu den goitia,
babazuzak utzi darotzuana: eta ianen baitituzte
larrean botoñ egiten zaizkitzuen arbola guziak.
6. Eta betheko baitiztek hire etxeak, eta hire zerbitzari guzien etxeak, eta ejiptuar guzien etxeak: zer
gauza hire aitek ezpaitute ikhusi, ez hire aiten aitek,
lurraren gañean izatu diren egunaz gerostik egungo
egun arteraño. Eta bihurtu zioten gibela, eta ilkhi izan
zen Faraonenganik.
7. Eta Faraonen zerbitzariek erran zioten, noiz
artean hunek idukiko giaitik trebekaturikan? Utzatzik

goatera iende horiok, eta zerbitza bezate bere Iainko
Eternala. Iakingo duk Ejiptua galdu baño lehenago.
8. Orduan bihurrarazi zituzten Moise eta Aaron
Faraonengana: eta erran zioten, zohazte, zerbitza
zazue zuen Iainko Eternala. Zein dire goanen diren
guziak?
9. Eta Moisek ihardetsi zuen, goanen gaituk gure
iende gazte eta zaharrekien, gure seme eta alabekien,
gure hazienda xehe eta larriekien; ezen badiagu bestaburu bat Eternalarentzat.
10. Erran zioten bada, hala Eternala dela zuekiñ,
nola utziko baitzaituztet goatera zuek eta zuen mañada. Begirautzue, ezen gaitza zuen aitziñean duk.
11. Eztuk horrela izango, bañan zuen gizonen
artean, zohazte orai, eta zerbitza zazue Eternala: ezen
hori duk zuek galdetzen duzuena, eta khasatu zituzten Faraonen aitziñetikan.
12. Orduan Eternalak erran zioen Moisi, heda zak
hire eskua Ejiptuko herriaren gañera larrepoteak erakhartzeko, igan daitezentzat Ejiptuko herriaren gañera
eta ian lurreko belhar guzia, eta babazuzak utzi ditu
goiti guziak.
13. Moisek beraz hedatu zuen bere xigorra Ejiptuko herriaren gañera, eta Eternalak gidatu zuen lurre-

tik orienteko haize bat egun hartan guzian, eta gau
guzian: eta goiza ethorri eta orienteko haizeak altxatu
zituen xartalak.
14. Eta iganarazi zituen xartalak Ejiptuko herri

guzien gañera, eta phausatu zituen Ejiptuko herri
guzietan: gaxtoak ziren hagitz. Etzen izatu hetaz lehenago hek bezalakorik, eta ezta izanen hek bezalakorik
hekien ondoan.
15. Eta estali izan zuten herri guziko ikhus ahal

zitekena: halako maneraz non lurra hetaz estalia izatu
baitzen eta lan izan zuten lurreko belhar guzia, eta
babazuzak utzi izan zuen arboletako fruitu guzia, eta
etzen gelditu berdurarik batere arboletan ez larreko
belharretan Ejiptuko bazter guzietan.
16. Orduan Faraonek deitarazi zituen berehala

Moise eta Aaron: eta erran zuen, bekhatu egin diat
zuen Iainko Eternalaren kontra eta zuen kontra.
17. Orai bada, othoizten aut, barkha diezadak

neure bekhatua, xoillki oraingo aldian: eta sosegaraz
zazue zuen Iainko Eternala othoitzen bidez, khen
dezantzat ene gañetikan hunako heriotze hau xoillki.
18. Ilkhi izan zen bada Faraonenganik eta sosega-

razi zuen Eternala othoitz egiñikan.

19. Eta Eternalak altxarazi izatu zuen aitziñetikan

uesteko haize hagitz borthitz bat, zeñak goratu baitzituen larrepoteak, eta ondoratu itsas gorrian etzen gelditu izatu larrepote bat solament Ejiptuko bazter
guzietan.
20. Bañan Eternalak gogortu izan zuen Faraonen

bihotza, eta etzituen utzi goatera Israelen haurrak.
21. Orduan Eternalak erran zioen Moisi, heda zak

hire eskua zeru aldera, eta izan daitezen illhunbeak
Ejiptuko herriaren gañean, hanbat non uki detzaten
eskuz illhunbeak.
22. Moisek beraz hedatu izan zuen bere eskua

zeru aldera: eta egiñ izatu ziren illhunbe hagitz goibelak Ejiptuko herri guzian hirur egunez: