Ethorkia eta Ilkhitzea - 07
24. Eta Labanek eman zioen Zilpa bere neskatoa
Lea bere alabari neskatotzat.
25. Bañan goiza ethorri izan zen orduan, horra,
Lea zen: eta Iakobek erran zioen Labani, zer egin
darotak? Eztut zerbitzatu hire etxean Rakelentzat? Eta
zergatik enganatu nauk?
26. Labanek ihardetsi zuen, eztute horrela egiten
lekhu huntan, ematea gazteena zaharrenaren aitziñean.
27. Akhaba zak hunen astea, eta emanen daroagu
hura ere ene etxean oraño egingo duan zerbitzuarentzat bertze zazpi urthez.
28. Iakobek beraz egin hala, eta akhabatu zuen
Learen astea, gero Labanek eman zioen Iakobi emaztetzat Rakel bere alaba ere.
29. Eta Labanek eman zioen Bilha bere neskatoa,
Rakel bere alabari neskatotzat.
30. Ethorri zen bada Rakelengana ere, eta maitatu izan zuen gehiago Rakel ezen ez Lea: eta zerbitzatu zuen oraño haren etxean bertze zazpi urthez.
31. Eternalak ikhusirik higindua zela Lea, ideki
izan haren emasabela, bañan Rakel agor zen.
32. Eta Leak kontzebitu zuen eta egiñ izan zuen
seme bat, eta deithu haren izena Ruben. Ezen erran
zuen, zeren Eternalak begiratu baitio ene aflikzioneari, hargatikan orai ere maitatuko nau ene senharrak.
33. Berriz kontzebitu izan zuen eta egin zuen
seme bat, eta erran zuen, zeren eta Eternalak entzun
baitu higindua nintzela, eman izan darot hau ere: eta
deithu zuen horren izena Simeon.
34. Eta kontzebitu zuen oraño eta egin zuen seme
bat, eta erran zuen, oraingo aldian bada ene senharra
egongo da enekiñ iuntaturik ezen egin diotzat hirur
seme: hargatikan deithu izan zuten haren izena Lebi.
35. Oraño gehiago kontzebitu zuen eta egin zuen
seme bat eta erran zuen, aldi huntan laudatuko dut
nik Eternala. Hargatikan deithu zuen haren izena Iuda:
gero gelditu zen haur egitetik.
HOGOI ETA HAMARGARREN
KAPITULUA
Rakelek agorra izanez emanen dio
bere neskatoa Iakobi
emaztetzat zeñarenganik izaten baititu bi seme.
9 Leak orobat egiten du, zeñarenganik
izaten baititu bi seme eta alaba bat,
22 eta Rakelenganik seme bat.
25 Hala bere zerbitzu denbora akhabatu eta,
eskatzen dio kunjita Labani
handik Kanaango herrira bihurtzeko:
34 bañan gelditurik Labanek egiten dioen
promesa dela kausa, emanen diotzala bere saritzat
ardiak eta ahuntzak, merkatuak ethorriko litezkenak,
xoillki kolore batetako zirenetarik
egiten da harrigarri aberats.
1. Orduan Rakelek ikhusirik etzioela egiten haurrik
Iakobi ieloskor izatu zen bere aizpa Leaz; eta erran
zioen Iakobi, eman dietzakidak haurrak, bertzela hilla
nauk.
2. Horrengatik hasarratu izan zen Iakob Rakelen
kontra, eta erran zuen, Iainkoaren lekhuan naiz ni,
zeñak debekatu baitaron sabeleko fruitua.
3. Eta erran zuen, horra Bilha ene neskatoa, athor
horrengana, eta haurra egiñen dik ene belhaunen
gañean, eta izanen diat kasta haren bidez.
4. Eman zioen bada Bilha bere neskatoa emaztetzat, eta Iakob ethorri izan zen harengana,
5. zeñak kontzebitu baitzuen eta egiñ seme bat
Iakobi.
6. Eta Rakelek erran zuen, Iainkoak iuiatu izan du
enetzat, eta entzun izan du ene boza ere, eta eman
darot seme bat: hargatik deithu izan zuen haren
izena, Dan.
7. Gero Bilha Rakelen neskatoak kontzebitu zuen
oraño, eta egin zioen bigarren seme bat Iakobi.
8. Eta Rakelek erran zuen, xoill ungi gudukatu izan
naiz ene aizparen kontra, hargatikan izatu ere dut nik
bitoria: eta deithu izan zuen haren izena, Nefthali.
9. Leak beraz ikhusirikan gelditu zela haur egitetik, hartu izan zuen Zilpa bere neskatoa eta eman
zioen Iakobi emaztetzat.
10. Eta Zilpa Learen neskatoak egin zioen seme
bat Iakobi.
11. Eta Leak erran zuen, tropela ethorri da, eta
deithu zuen haren izena, Gad.
12. Berriz Zilpa, Learen neskatoak, egin zioen
bigarren seme bat Iakobi.
13. Eta Leak erran zuen, hori da ni dohatsu egiteko. Ezen neskatxek ni erraungo naute dohatsu: eta
deithu izan zuen haren izena, Aszer.
14. Eta Ruben goan izan zen ogi bil denboran, eta
aurkhitu zituen mandragorak larrean eta ekharri izan
ziotzan Lea bere Amari. Eta Rakelek erran zioen Leari,
eman diezadan, othoizten aut, hire semearen mandragoretarik.
15. Eta ihardetsi zioen, gauza gutia da hik niri eraman izan darotanala neure senharra, ene semearen
mandragorak ere eramaten ezpaldinbadarozkidan?
eta Rakelek erran zuen, lo egin beza bada gaurko
gabaz hirekiñ, hire semearen mandragorengatik.
16. Eta Iakob bihurtu izan zen orduan larretik arratsean, Lea ilkhi zitzaion aitziñera, eta erran zioen,
ethorriko aiz ene gana: ezen gelditu aut merkaturia
egiñikan ene semearen mandragorentzat: eta harekin
lo egiñ izan zuen gau hartan.
17. Eta Iainkoak entzun izan zuen Lea, eta kontzebitu zuen, eta egin zioen Iakobi bortzgarren seme bat.
18. Eta erran zuen, Iainkoak eman darot ene golardoa, zeren eta eman baitiot ene neskatoa neure senharrari, eta deithu izan zuen haren izena, Isakar.
19. Eta Leak kontzebitu zuen oraño eta egin zioen
seigarren seme bat Iakobi.
20. Eta Leak erran izan zuen, Iainkoak eman darot
dote on batetarikan: oraingo aldian, ene senharrak
hantatuko nau ezen egin diotzat sei haur, eta deithu
zuen haren izena, Zabulon.
21. Ondoan gero erdi izan zen alaba batez, eta
deithu zuen haren izena, Dina.
22. Eta Iainkoa orhoitu izan zen Rakelez, eta Iainkoak haña entzunik ideki zioen bere emasabela.
23. Orduan kontzebitu izan zuen, eta erdi izatu
zen seme batez eta erran zuen, Iainkoak khendu du
ene laidoa.
24. Eta deithu zuen haren izena Iosep, erraten
zuela, Eternalak ematen darot bertze seme bat.
25. Eta gerthatu izan zen, nola Rakel erdi izatu
baitzen Iosepez, Iakobek erran zioela Labani, egor
nazak, eta bihurtuko nauk hemendik ene lekhura eta
ene herrira.
26. Eman dietzakidak ene emazteak eta ene haurrak zeñen amoreakgatik zerbitzatu izan baihaut, eta
goango nauk ezen badakik zer zerbitzuz zerbitzatu
audan.
27. Eta Labanek ihardetsi zioen, adi zak, othoizten
aut, ediren baldinbadut grazia hire aitziñean. Ikhusi
diat, Eternalak bedinkatu nauela hi aizela kausa.
28. Erran zioen oraño, deklara zak, obligatua izango natzaikan saria, eta emango daroat.
29. Eta ihardetsi zioen, badakik nola zerbitzatu
audan eta nolako egiñ izan den hire abrebestiakia
enekiñ.
30. Ezen hik uena ni ethorri baño lehen gauza
gutia zuan, bañan berretu izatu duk hanbatenaz eta
gehiagoz, eta Eternalak bedinkatu izatu au ene ethortzean eta orai noiz egingo dut nik zerbeit gauza neure
etxekotzat ere?
31. Eta Labanek erran zioen, zer emanen daroat?
eta Iakobek ihardetsi zuen: eztarotak emanen deusere egin nahi baldin badarotak hau, oraño bazkeragingo ditiat hire arthaldeak eta begiratuko tiat.
32. Iragan nadiñ gaur hire arthaldeen artean, eta
eman betzate apartean ardi pikotatu eta nothatu
guziak: eta bildotsen arteko gorrikara guziak: orobat
ahuntzen arteko nothatuak eta pikotatuak: eta hori
izango duk ene saria.
33. Eta hemendik aitziñera ene iustizia izango duk
lekhuko enetzat: ezen ethorriko aitziñean ene golardoaren gañera hire presentzian, ahuntzen artean
pikotatuak edo nothatuak eta bildotsen artean gorrikara izango eztiren guziak izanen dire idukiak ohoinkeriatzat, aurkhitzen baldin badire ene baithan.
34. Orduan Labanek erran zuen, ungi duk: nahi
diat: izan bedi nola ere erran baituk eta hala.
35. Eta egun hartan, apartatu izan zituen akher
merkatu eta pikotatuak eta ahuntz pikotatu eta nothatu guziak, xuri non ere baitziren guziak, eta bildotsen
artean gorrikara ziren guziak: gero ezarri zituen bere
semeen eskuen artean.
36. Eta eman zuen hirur egunen bidea bere eta
Iakoben artean eta Iakobek bazkarazitzen zituen
Labanen gañerako arthaldek.
37. Bañan Iakobek hartu zituen [...] eta gaztañ
ondo xigor freskoak, eta pelatu zituen azal xuriak,
agertzen zuela xigorretan zen xuria.
38. eta ezarri zituen xigor pelatu zituenak, arthal-
deen aitziñean, edateko urasketan, non edatera
ethortzen baitziren ardiak eta sartzen ziren beroan
ethortzen ziren orduan edatera.
39. Ardiak bada berotzen ziren xigorrak ikhustean,
hargatik egiten zituzten ardi merkatu, pikotatu, eta
nothatuak.
40. Eta Iakobek errepartitu zituen bildotsak eta
egin zuen Labanen arthaldeko ardiek izan zetzaten
bistan merkaturikako ardiak eta gorrikara ziren
guziak: eta ezarri zituen apartean, eta etzituen ezarri
Labanen arthaldeen ondoan.
41. Eta gerthatzen zen ardi khexa berak berotzera
ethortzen ziren aldi guziez, Iakobek ematen zituela
xigorrak asketan barna arthaldearen begien aitziñean,
sar zitezentzat beroan xigorrei begiraturik.
42. Bañan ardiak berankor zirenean, etzituen
ezartzen, eta berankorrak Labani heldu zitzaizkon eta
khexaberak Iakobi.
43. Hala persunaia hori haundi egiñ izan zen ontasunez gehiago baño gehiago, eta izatu zuen arthalde
franko, neskato eta muthil, kamelu, eta asto.
HOGOI ETA HAMEKAGARREN
KAPITULUA
Iakobek penetan dela Labanen haurren
murmurazioneak direla kausa errezibitzen du
Iainkoaren manua handik
bihurtzeko Kanaango herrira.
4 Hargatikan gauza guziak
bere emazteei erran ondoan
hekien konsentimenduarekiñ, partitzen da
bere familla guziarekiñ Laban abertitu gabe.
22. Hori Labanek aditu eta iarraikitzen zaio ondotik,
eta atzematen du Galaadko mendian:
24 Bañan Eternalaz erreprehenditua izanik
eztu egiten bortxarik batere, solament
errenkuratzen da zeren Iakob
erretiratzen den ixillikan,
eta zeren ebatsi izan diotzaten bere Iainkoak
36 hargatikan Iakobekiñ hagitz iharduki eta,
azkenean errezibitzen ditu haren defentsak, eta
harekiñ alientzia egiñik bihurtzen da bere herrira.
1. Aditzen ditu bada Labanen haurren perpausak,
ziotsatela, Iakobek hartu ditu gure aitari zihoazkon
gauza guziak: eta gure aitari zihoazkon gauzen bidez
ardietsi gloria hori guzia.
2. Eta Iakobek begiratu zioen Labanen bisaiari, eta
horra, etzen haren aldera lehenago bezala.
3. Eta Eternalak erran zioen Iakobi, bihur adi hire
aiten herrira, eta hire ahaidetara eta hirekiñ izanen
nauk.
4. Iakobek beraz egorri zituen deitzera Rakel eta
Lea larrera ethortzeko arthaldetara,
5. eta erran zioten, ezagutzen diñat zuen aitaren
bisaian eztela ene aldera lehen bezala: bizkitartean
ene aitaren Iainkoa enekiñ izatu dun.
6. Eta badakizue, ene egiñ ahal guziaz zerbitzatu
dudala zuen aita
7. bañan zuen aita trufatu izan dun nitaz, eta gan-
biatu izan diñ ene golardoa hamar aldiz: guziarekiñ
ere Iainkoak etzion permetitu niri egitera gaitzik batere.
8. Horrela erraten zuenean, pikotatuak izanen
dituk hire golardo: orduan ardi guziek pikotatuak egiten zituzten: eta erraten zuenean, merkatuak izanen
dituk hire golardo, orduan ardi guziek merkatuak egiten zituzten.
9. Eta Iainkoak khendu izan du abrebestiakia zuen
aitaganik, eta niri eman izan darot.
10. Ezen gerthatu izan zen ardiak beroan sartzen
ziren denboran, altxatu nituela neure begiak, eta ikhusi nuela ametsetan, eta horra akherrak igaten ziren
ahuntz merkatu, pikotatu, eta nothatuetara.
11. Eta Iainkoaren aingeruak erran ziautanan
ametsetan, Iakob, eta ihardetsi niñan, huna ni.
12. Eta erran ziñan, altxatzak orai hire begiak, eta
begira zak: akher guziak ahuntzetara igaten direnak
merkatuak, pikotatuak, eta nothatuak dituk. Ezen
ikhusi tiat hiri Labanek egiten darozkian guziak.
13. Ni nauk Iainko borthitz Beth-Elkoa, non gantzu-
tu baihuen harri señaletzat altxaturikakoa, han botu
bat egiñ arotan orduan. Orai bada iaiki adi, ilkhi adi
herri hortarik, eta bihur adi heure ahaideen herrira.
14. Rakelek bada eta Leak ihardetsi zuten eta
erran zioten, badiagu oraño gure parte eta primutasuna gure aitaren etxean?
15. Ezkare hartaz idukiak izatu atze bezala? Ezen
saldu giaitik: eta oraño lan izan dik osoki gure dirua.
16. Ezen aberastasun guziak Iainkoak gure aitari
khendu diotzanak guri heldu zitzaizkigun eta gure
haurrei. Orai bada egitzik Iainkoak erran darozkian
gauza guziak.
17. Hala Iakob iaiki izan zen, eta iganarazi zituen
bere haurrak eta bere emazteak kameluen gañera.
18. Eta eraman zuen bere aitziñean bere abrebes-
tiaki eta irabazi zituen ontasun guziak, eta poseditzen
zituen eta Paddan-Aramen irabazi zituen gauza
guziak, ethortzeko bere Aita Isaaken gana Kanaango
herrira.
19. Eta nola Laban goan baitzen bere ardien mox-
tera, Rakelek ebatsi izan zituen bere aitaren niniak.
20. Eta Iakob itzuri zitzaion Laban aramiendarrari,
zeren ezpaitzioen hitzik erran, ihesi baitzihoan.
21. Ihesi egin zuen bada bere gauza guziokiñ: eta
partitu zen, eta iragan zuen ibaia, eta goan zen
Galaadko mendi aldera.
22. Eta hirurgarren egunean erran zioten Labani,
Iakob goan zela ihesi.
23. Orduan hartu zituen bere anaiak berekiñ, eta
iarraiki izan zitzaion ondotik zazpi egunen bidean, eta
atzeman izan zuen Galaadko mendian.
24. Eta Iainkoa ethorri zitzaion Laban aramiendarrari, ametsetan, gabaz, ziotsala, begirauk, benturaz
ez adiñ ethor mintzatzera Iakobekiñ onetik gaitzera.
25. Labanek bada atzeman izan zuen Iakob, eta
Iakobek landatu zituen bere tabernakleak mendian.
Eta Labanek landatu zuen berea bere anaiekiñ
Galaadko mendian.
26. Eta Labanek erran zioen Iakobi, zer egin duk?
niri itzuri atzait: eta eraman dituk ene alabak gerlako
presonierak bezala.
27. Zergatik gorde izan aiz ihesi goateko, eta itzuri aiz eneganikan, eta eztarotak deklaratu, eta bidalduko indudan bozkariorekiñ, kanta, thanburiñ, eta
xirribikarekiñ.
28. Eta eztarotak utzi musu ematera ene semeei
eta ene alabei: orai erhoki eginduk hori egitean.
29. Eskuan diat ahala zuei gaizki egiteko: bañan
zuen aitaren Iainkoa mintzatu zitzaitan niri iragan
gabean, erraten zarotala, begirauk mintzatzetik Iakobekiñ onetikan gaitzera.
30. Ungi duk bada goan izan aizen horrela khexa,
zeren eta hire aitaren etxerako gutizia haundia
baihuen: bañan zergatikan ebatsi izan dituk ene Iainkoak?
31. Eta Iakobek ihardesten zuela, erran zioen
Labani, zeren beldur bainintzen, ezen erraten nian
begiratu behar zela, benturaz gora ezezantzat hire
alabak eneganikan.
32. Nori ere aurkhituko baitiotzak heure Iainkoak
eta hura, ez bedi bizi; ezagut zak gure anaien aitziñean, ea baden zerbeit gauza hirerik ene baithan, eta
hartzak. Ezen Iakobek etzeakien Rakelek ebatsi zituela hek.
33. Laban bada ethorri izan zen Iakoben taberna-
klera, eta Learen tabernaklera eta bi neskatoen tabernaklera, eta etzituen ediren izatu. Eta Learen tabernakletik ilkhirikan, ethorri izan zen Rakelen tabernaklera.
34. Bañan Rakelek hartu zituen niniak eta ezarri
zituen kamelu baten bastan, gero iarri izan zen hekien
gañean, eta Labanek miratu zuen tabernakle guzia,
eta etzituen aurkhitu.
35. Eta erran zioen bere aitari, eztakiola desagra-
da ene Iaunari, zeren eziñ iaiki ahal naiten horren
aitziñean: ezen badut emazteei ethortzera usaturikako gauza hura. Eta miratu zuen, bañan etzituen ediren
niniak.
36. Eta Iakob hasarratu zen, eta iharduki zuen
Labanekiñ, eta ihardesten zioela, erran zioen, zer da
ene hobena? zer da ene bekhatua, khar handirekiñ
ondotik iarraiki bahaitzat?
37. Erabilli izan duk ene mañada guzia: zer gauza
aurkhitu duk hire etxeko mañada guzitik? Ezartzak
hemen ene anaien eta hire anaien artean, eta iuia
bezate nork duen falta guk bietarik.
38. Hirekiñ izatu nauk iragan hogoi urthe hautan:
hire ardi eta ahuntzek eztitek huts egiñ: eztitiat ian
hire arthaldetako xikhiroak.
39. Izatu baldin bada zenbeit, basabestiaz zathikaturikakorik, eztarozkiat ekharri: neurorrek iasan izatu
diat bidegabea: eta ene eskutikan galdetzen uen:
oraño egunez ebasten zena, gauaz ebasten zena.
40. Egunaz beroak kontsumitzen nindian eta
gauaz jeladak: eta ene loa ihesi zihoan ene begien
aitziñetikan.
41. Zerbitzatu aut iragan hogoi urthe hautan hire
etxean, erran nahi da, hamalaur urthez hire bi alabentzat, eta sei urthez hire arthaldeentzat: eta ganbiatu
darotak hamar aldiz neure golardoa.
42. Ene aitaren Iainkoa, Abrahanen Iainkoa, eta
Isaaken ikhara izatu ezpaliz enetzat, egiaz bidalduko
orai hutsik. Bañan Iainkoak begiratu ziok ene aflikzioneari, eta ene eskuetako nekeari: eta erreprehenditu
izan au iragan gauean.
43. Eta Labanek ihardetsi zioen Iakobi eta erran
zuen, hunako neskatxa hauk ene alabak dituk, eta
hunako haur hauk ene haurrak dituk, eta hunako arthalde hauk ene arthaldeak dituk, eta ikhusten dituan
guziak eneak dituk. Eta zer gauza izan nintzaiokete
gaur neure alaba haui edo horion haur egin dituztenei?
44. Orai bada, ea trata dezagun alientzia hik eta
nik, zeña izango baita señaletzat hire eta ene artean.
45. Eta Iakobek hartu zuen harri bat, eta xuxendu
zuen señaletzat.
46. Eta erran zioten bere anaiei, bilzatzue harriak:
zeñek harriak ekharri eta, egin baitzuten mahain bat
eta ian baitzuten han mahañ haren gañean.
47. Eta Labanek deithu zuen hura Iegar Sahadut-
ha. Eta Iakobek deithu izan zuen Galhed.
48. Gero Labanek erran zuen, mahañ hau izan
bedi gaur lekhuko ene eta hire artean hargatik haren
izena deithua izan zen Galhed.
49. Baita Mitspa ere: zeren erran baitzuen, Eternalak eman beza guardia hire eta ene gañean, bata bertzeaganik erretiratzera ethortzen garen orduan.
50. Aflijitzen baldin baituk ene alabak, eta hartzen
baldin baduk emazterik ene alabez landan, eztuk izango nihor lekhuko gure artean, begira zak, Iainkoa izango duk lekhuko ene eta hire artean.
51. Gehiago Labanek erran zioen Iakobi, horra,
mahañ hau, eta horra segnalea xuxendu dudana ene
eta hire artean.
52. Mahañ hau izango duk lekhuko eta señale hori
izanen duk lekhuko, nik, hiregana heldu naizela, eztudala iraganen mahañ hori: hik ere, enegana heldu
aizela, eztuala iraganen mahañ hori eta señalea gaitz
egiteko.
53. Abrahanen Iainkoek eta Nakorren Iainkoek iuia
bezate gure artean, erran nahi da, hekien aitaren Iainkoek. Bañan Iakobek egin zuen iuramentu bere aita
Isaaken ikharaz.
54. Eta Iakobek ofrendatu zuen sakrifizio bat mendian: eta deithu zituen bere anaiek ogi iatera. Ian izan
zuten bada ogia eta iragan zuten gaua mendian.
55. Eta Labanek goiz goizetik iaikirikan, musu
eman zioten bere semeei eta bere alabei, eta bedin-
katu zituen eta goan izan zen. Hala Laban bihurtu izan
zen bere lekhura.
HOGOI ETA HAMABIGARREN
KAPITULUA
Iakobek, seguratua izaturik aingeru tropela baten
bisioneaz, iakiñarazilzen dio Esauri bere arribada:
6 Bañan aditurikan aitziñera heldu zitzaiola laur ehun
gizonekiñ, aurkhitzen da
sesitua izialdura haundi batez.
7 Hargatikan errepartitzen ditu
dituen gauza guziak bi bandetara,
9 gomendatzen zaio Iaunari,
13 eta alogatzen du present bat Esaurentzat,
haren sosegarazitzeko.
24 Gero aingeru batekin guduan hariturik
eta ezin garaitu ahal izaturik, seguratua da
horlako bisione batez eta bere izenaren xanjatzeaz
beldur zitzaion hirriskuaren kontra.
1. Eta Iakob goan izan zen, eta Iainkoaren aingeruak ethorri zitzaizkon aitziñera.
2. Eta Iakobek ikhusi zituen bezain sarri erran
zuen, hemen da Iainkoaren egoitza, eta deithu izan
zuen lekhu haren izena, Mahanajim.
3. Eta Iakobek bidaldu izan zituen mandatariak
bere aitziñean Esau bere anaiagana, Sehirko herrira,
Edomgo lurrera:
4. Eta gomendatu zioten, ziotsala, hunela erranen
diozue Esau ene iaunari, hunela erran izan dik Iakob
hire muthillak, egotu izan nauk arrotz bezala Labanen
etxean, eta han egotu nauk orai arteraño.
5. Hala, badiat idi, asto, ardi, muthill eta neskato:
hori bidaltzen zioat erratera ene iaunari, ediren dezadantzat grazia horren aitziñean.
6. Eta mandatariak bihurtu izan ziren Iakobenga-
na, ziotsatela: Ethorri izan gaituk hire anaia Esaurengana, eta oraño heldu duk hire aitziñera, Laur ehun
gizon berekin dituela.
7. Orduan Iakob hagitz beldurtu eta penetan izatu
zen, eta errepartitu izan zuen harekin zen poblua, eta
ardiak, eta idiak, eta kameluak bi bandetara, eta erran
zuen,
8. Esau ethortzen baldin bada banda batetara, eta
iazartzen baldin badio, egongo den gañerako banda
salbatuko da.
9. Iakobek erran zuen oraño: O ene aita Abraha-
nen Iainkoa, ene aita Isaaken Iainkoa, o Eternal niri
erran darotana, bihur adi hire herrira eta heure ahaidetara, eta egiñ daroat ontasun.
10. Ttipiegi nauk, hire grazia guzien eta hire mut-
hillari egin dioan egia guziaren aldean: ezen iragan
diat ene makhillarekiñ Iordan hau: bañan orai egin
nauk bi banda.
11. Othoizten aut, begira nazak ene anaia Esauren
eskutikan: ezen beldur niatzaiok, benturaz ethor eztadiñ, eta iazar eztiezadan eta amari haurren gañetik.
12. Eta erran duk, egiaz egiñen darout ontasun,
eta egiñaraziko diat hire ondorea Itsasoko harea bezala, hauñitz izan aren podorez nihork ere ezin konda
ahal dezakena.
13. Eta iragan zuen gaua lekhu hartan, eta hartu
izan zuen, eskura ethorri zitzaionetikan present bat
bere anaia Esaurentzat:
14. Erran nahi da, bi ehun ahuntz, hogoi akher, bi
ehun ardi, hogei xikhiro,
15. hogoi eta hamar kamelu esnedun, eta hekien
umeak, berrogoi xahal gazte, hamar zezen gazte,
hogoi asto eme, eta hamar asto kume.
16. Eta ezarri zituen bere muthillen eskuen artean,
tropela bakhotxa apart, eta erran zioten, iragan zai-
tezte ene aitziñean, eta egizue, izan dadin distantzia
arthalde baten eta bertzearen artean.
17. Eta manatu zuen lehenbizikoa, ziotsala, ene
anaia Esauk inkuntratuko auenean, eta galdetuko
daroanean, diotsala, norena aiz? eta norat oha? eta
norenak dire hire aitziñean diren gauza horiok?
18. Orduan errango duk, ni nauk Iakob hire muthi-
llarena: hau duk present bat Esau ene iaunari egorria
eta horra oraño gure ondotikan.
19. Eta orobat manatu zioen bigarrenari, eta oro-
bat hirurgarrenari eta orobat arthaldeen ondotikan
zihoazen guziei, erraten zuela, mintzatuko zaizkote
hitz horren arabera, Esauri, aurkhitzen duzuen
orduan,
20. eta erranen duke oraño horra Iakob hire mut-
hilla gure gibeletikan, ezen erraten zuen, sosegaraziko diat haren bisaia present hunen bidez zeña goango
baita ene aitziñean, eta horren ondoan ikhusiko diat
haren bisaia: beharbada, gogotik ikhusiko niauk.
21. Presenta bada iragan izan zen haren aitziñean:
bañan hura egotu izan zen gau hartan bere bandarekiñ.
22. Eta iaiki izan zen gau hartan, eta hartu zituen
bere bi emazteak, eta bere bi neskatoak, eta bere
hameka haurrak, eta iragan zuen Iabboko xirripa.
23. Hartu zituen bada eta iraganarazi zioten ibaia,
elkharrekiñ iraganarazi zituen, zituen guziak.
24. Eta Iakob bakharrik gelditu eta, gizon bat
gudukatu izan zen harekiñ goizeko alba ager zediñ
arteraño.
25. Eta gizon hark ikhusi zuen orduan ezin garai
zezakela, ukitu izan zuen haren hanka tokia hala Iakoben hanka hezurtokia bihurtu izan zen gizon gudukatzen zen orduan harekiñ.
26. Eta gizon hark erran zioen, utz nazak, ezen
argi alba ageri duk. Bañan erran zuen, ez aut utziko,
non ez nauan bedinkatu.
27. Eta erran zioen, zer da hire izena? Eta iharde-
tsi zuen, Iakob.
28. Orduan erran zuen, hire izena eztuk izanen
gehiago errana Iakob, bañan Israel: ezen nausi izatu
aiz gudukatzen aizela Iainkoarekiñ eta gizonekiñ, eta
izatu aiz borthitzena.
29. Eta Iakobek galdetu zuen, ziotsala, othoizten
aut, deklara diezadak hire izena. Eta ihardetsi zuen,
zergatikan galdetzen duk ene izena? eta han bedinkatu izan zuen.
30. Eta Iakobek deithu zuen lekhuaren izena
Peniel: ezen ikhusi diat, dio, Iainkoa bisaiaz bisaia, eta
ene arima libratua izan da.
31. Eta iguzkia agertu zitzaion, Penuel iragan izan
zuen bezain sarri, eta maingu zen bere hankaren
gañean.
32. Hargatikan egungo egun arteraño, Israeleko
haurrek eztute iaten muskulio erretiratzen denik zeña
baita hanka tokian: zeren eta gizon hark ukitu baitzuen Iakoben hanka tokia erretiratzen den muskulioan.
HOGOI ETA
HAMAHIRURGARREN
KAPITULUA
Iakoben eta Esauren inkuntrada maitagarria.
4 Esauk begitarte ona egiten dio Iakobi.
8 Haren othoitzagatik hartzen du
alogatu zioen presenta.
12 Eta eskaintzen da haren laguntzera.
15 Bañan hark othoitz egiñ eta bihurtzen da Sehirrat.
17 Iakob ethortzen da Sukothera, eta gero Sikemera,
non larre bat erosi eta han egiñ izan zuen aldare bat.
1. Eta Iakobek bere begiak altxatu eta begiratu
zuen: eta horra, Esau heldu zen, eta laur ehun gizon
harekiñ: errepartitu ziotzaten bada haurrak Leari et
Rakeli, eta bi neskatoei.
2. Eta ezarri zituen neskatoak eta hekien haurrak
aitziñean, Lea eta haren haurrak ondoan, eta Raqel
eta Iosep azkenik.
3. Eta hura iragan izan zen hekien aitziñean, eta
iarri izan zen ahuspez zazpi aldiz, bere anaiagana hurbildu izan zen artean.
4. Bañan Esauk laster egin zuen haren aitziñera,
eta besarkatu zuen, eta erori zen haren lepho gañera,
eta musu eman zioen: eta nigar egin zuten.
5. Gero bere begiak altxatzen zituela, ikhusi zituen
emazteak eta haurrak, eta erran zuen, zer zaizkik
hauk? Eta ihardetsi zuen, hauk dituk Iainkoak bere
graziai hire muthillari eman diotzan haurrak.
6. Eta neskatoak hurbildu izan ziren, hek eta
hekien haurrak, eta iarri izan ziren ahuspez:
7. Gero Lea ere hurbildu izan zen, eta haren hau-
rrak, eta iarri izan ziren ahuspez eta gero hurbildu izan
zen Iosep eta Rakel zeñak oraño iarri baitziren ahuspez.
8. Eta erran zuen, zer egin nahi duk inkuntratu
ditudan gauza hek guziekiñ? Eta ihardetsi zuen, hori
duk grazia ediretekotzat ene Iaunaren aitziñean.
9. Eta Esauk erran zuen badiat franko, ene anaia:
hirea dena, dela hirea.
10. Eta Iakobek ihardetsi zuen, ez, othoizten aut,
orai ediren baldin badut grazia hire aitziñean, har
dezaan ene presenta ene eskutikan: zeren eta ikhusi
baitut hire bisaia, Iainkoaren bisaia ikhusi banu bezala: eta esmaratu izatu aiz ene aldera.
11. Hartzak, othoizten aut, ene present ekharria
izatu zaiana: ezen Iainkoak eman ziarotak bere graziaz, eta badiat gauza guzietarik. Presatu izan zuen
bada hanbat non hartu izan baitzuen.
12. Eta Esauk erran zuen, parti gaitezen, eta goa-
zen, eta goango nauk hire aitziñean.
13. Eta Iakobek erran zioen, ene Iaunak bazeakik
haur hauk minbera direla, eta kargatua naizela ardi
eta xahal esnekumedunez: egun batez xoillki khexarazitzen baldin baituzte, arthalde guzia hillen da.
14. Othoi ene iauna iragan bedi bere muthillaren
aitziñean, eta gidatuko naiz baratxe baratxe, ene
aitziñean den bagaia trañaren arabera, eta haur haukien trañaren arabera, ene iaunaren etxera Sehirrera
ethor nadiñ artean.
15. Eta Esauk erran zuen, othoizten aut egonaraz
dezadan hirekiñ enekin den poblu huntarikan. Eta
ihardetsi zuen, zergatik hori? ediren bezat grazia ene
Iaunaren baithan.
16. Hala Esau bihurtu izan zen egun hartan bere
bide Sehirrat zihoanaz.
17. Eta Iakob goan izan zen Sukothera eta egin
zuen etxe bat beretzat, eta egin zituen kabanak bere
abrebestiakiarentzat: hargatikan deithu izan zuen lekhuaren izena Sukoth.
18. Eta Iakob ethorri izan zen sendo eta salbo
Sikemgo hirira Kanaango herrira, Paddan-Arametik
zathorrela, eta gelditu izan zen hiriaren aitziñean.
19. Eta erosi izan zuen [bere tabernaklea hedatu
zuen] larre parte bat Hemor Sikemen aitaren haurren
eskutikan, ehun zillhar pheza.
20. Eta xuxendu zuen han aldare bat, zeña deithu
baitzuen, Iainko borthitza, Israeleko Iainkoa.
HOGOI ETA
HAMALAURGARREN
KAPITULUA
Sikemek, Dina Iakoben alaba
goratu eta bortxatu eta,
4 eskatzen du emaztetzat,
lagun zuela Hemor bere aita.
13 Iakoben haurrek tronperiaz baliaturik
prometatzen diote haña, kondizionerekiñ
Sikemgo poblu guzia zirkuntzisatua izango zela.
20 Hori konplitu eta, Simeon eta Lebi ethortzen dire,
eta hillzen dituzte Sikemgo gizon guziak
eta bere anaiekiñ pillatzen dute hiria.
30 Horrengatik Iakob hagitz fastikatzen da,
eta eztaki zer egiñ bere etxea seguratzeko.
1. Dina bada Leak Iakobi egin zioen alaba ilkhi izan
zen herriko neskatxen ikhustera.
2. Orduan Sikemek Hemor hebiendarraren
semeak, herriko Printzeak ikhusi izan zuen haña, eta
goratu zuen, eta etzitu izan zen harekiñ, eta bortxatu
zuen.
3. Eta haren bihotza lothu zitzaion Dina Iakoben
alabari eta maitatu izan zuen neskatxa gaztea eta

- Parts
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 01
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 02
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 03
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 04
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 05
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 06
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 07
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 08
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 09
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 10
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 11
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 12
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 13
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 14
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 15