Ethorkia eta Ilkhitzea - 06

eta igan ziren kameluen gañera, eta segitu izan zuten
gizon hura: muthill hark bada hartu zuen Rebeka, eta
goan izan zen.
62. Eta Isaak bihurtzen zen ikhusten nauen bizidenaren phutzutik: ezen eguberdi aldeko herrian
zegoen.
63. Eta Isaak ilkhi izan zen othoitz egitera larrean
arratsaldean: eta begiak altxatzen zituela begiratu
izan zuen eta horra kameluak zeñak baitzathozen.

64. Rebekak ere bere begiak altxatzen zituela
ikhusi izan zuen Isaak, eta iauzi egin zuen beheiti
kameluaren gañetik;
65. [ezen erran zioen muthillari, nor da harako
gizon hura larrean gure aitziñean dabillana? eta muthillak ihardetsi zuen ene iauna da] eta hartu zuen belo
bat, eta hartaz estali izan zen.
66. Eta muthillak kondatu ziotzan Isaaki egiñ izan
zituen gauza guziak.
67. Gero Isaakek eraman zuen Rebeka, bere ama
Sararen tabernaklera: hala hartu izan zuen, eta izatu
zitzaion emaztetzat eta maitatu izan zuten: hala Isaak
kontsolatu izantzen bere ama hill ondoan.

HOGOIETA BORTZGARREN
KAPITULUA
Abrahanek hartzen du emaztetzat Ketura
zeñak egiten baitiotza haurrak,
zeñak bidaltzen baititu Isaaken gibelera,
hori xoillki uzten duela primu,
eta ematen diotzatela presentak
bere emaohelagunen haurrei.
7 Gero hiltzen da eta ehortzia da
Isaakez eta Ismaelez.
12 Ismaelen adiña eta heriotzea
eta harenganik ilkhi direnak.
20 Isaakek othoitz egiten du
Rebeka bere emaztearentzat
zeña baitzen agor eta entzuna da.
24 Hargatik erditzen da bi haurrez,
Esauz eta Iakobez
27 Hekien naturaleza errepresentatua da eta nola
Esauk saldu zioen primutasun zuzena Iakobi.
1. Eta Abrahanek hartu izan zuen bertze emazte
bat deithua Ketura.

2. Zeñak egin baitziotzan Zimran, Iokszan, Medan,

Madian, Liszbak, eta Szuah.
3. Eta Iokszanek enjendratu zuen Szeba eta

Dedan. Eta Dedanen haurrak izatu ziren Aszurim eta
Letuszim, eta Leummim.
4. Eta Madianen haurrak izan ziren Hefa, Hefer,

Hanok, Abidah, Eldaha. Horiok guziak Keturaren haurrak dire
5. eta Abrahanek eman ziotzan heldu zitzaizkon

guziak, Isaaki:
6. Bañan bere emaohekolagunen semeei presen-

tak eman ziotzaten, eta egorri zituen bere seme Isaaken gibelera oriente aldera, oriente partera, bera
oraño bizi zela.
7. Eta Abraham bizi izan zen urtheak izatu ziren

ehun eta hirurhogoita hamabortz urthe.
8. Abraham bada flakatuaz goanez hill izan ungi

zaharturik, iadan zaharra eta egunez asea, eta erretiratua izatu zen bere pobluetara.
9. Eta Isaak eta Ismael bere semeek ehortzi izan

zuten Makpelako arroka zillhoan, Hefron, Tsohar
Hetiendarraren Semearen Larrean, zeña baita Mamreren aitziñaz aitziñ:

10. Zeña baita, Abrahanek hetiendarrenganik
erosi zuen Larrea. Han bada ehortzia izatu zen Abraham Sara bere emaztearekiñ
11. eta gerthatu zen Abraham hill ondoan, Iainkoak bedinkatu zuela Isaak haren semea. Eta Isaak,
ikhusten nauen bizi denaren phutzuaren aldean egoten zen.
12. Hemen dire Ismael Abrahanen semearen ienerazioneak, zeña Agar ejiptuarrak Sararen neskatoak
egin baitzioen Abrahani.
13. Eta hemen dire Ismaelen haurren izenak,
zeñetaz izendatuak izatu baitire bere ienerazionetan.
Ismaelen lehensorthua, Nebajoth, gero Kedar, Adbeel,
Mibsam.
14. Miszmah, Duma, Masa,
15. Hadar, Tema, Ietur, Nafis, eta Kedma.
16. Horiok dire Ismaelen haurrak, eta horiok dire
hekien izenak, bere herrien arabera, eta bere gazteluen arabera: erran nahi da, bere pobluen hamabi
Printze
17. eta hauk dire Ismaelen biziaren urtheak, erran
nahi da, ehun eta hogoi eta hamazazpi urthe. Hala flakatuaz goanez hill izan zen eta erretiratua izatu zen
bere pobluen artera.

18. Eta egotu izan ziren Habilatik Szurreraño zeña
baita ejiptuaren aitziñaz aitziñ, heldu aizen orduan
asurera. Eta Ismaelek izatu zuen bere hedadura bere
anaia guzien aldera
19. eta hauk dire Isaak Abrahanen semearen ienerazioneak: Abrahanek engendratu zuen Isaak.
20. Isaakek Laurhogoien adiña zuen, hartu zuen
orduan emaztetzat Rebeka Bethuel aramiendar Paddan-Aramgoaren alaba, Laban aramiendarraren arreba.
21. Eta Isaakek sesatu gabe othoiztu zuen Eternala bere emazteaz, zeren eta agorra baitzen: eta Eternala ukitua izatu zen haren othoitzez: hargatik Rebeka haren Emazteak kontzebitu izan zuen.
22. Bañan haurrak bere artean alegeratzen ziren
haren sabelean: eta erran zuen, horrela baldin bada,
zertako naiz ni? eta goan izan zen galdetzera Eternalagana.
23. Eta Eternalak erran zioen, bi nazione hire
sabelean ditun, eta bi poblu ilkhiko ditun hire erraietarik eta poblu bat borthitzago izanen da bertze poblua
baño: eta haundienak zerbitzatuko du mendreena.
24. Eta haren erditzeko denbora konplitu zen
orduan, horra, baziren bi haur haren sabelean.

25. Eta lehenbizikoa ilkhi izan zen gorrikara, osoki
illetsu illezko manteliña bat bezala: eta deithu izan
zuten haren izena Esau.
26. Eta ondoan ilkhi izan zen horren anaia, itxikitzen zioela bere eskuaz Esauren Thaloñari: hargatikan
haren izena deithua izatu zen Iakob. Eta Isaakek hirur
hogoi urtheren adiña zuen, hek sorthu izan ziren
orduan.
27. Gero haurrak haundi egin ziren, eta Esau gizon
aditua zen ihizian, larretako gizona: bañan Iakob gikon
sinplea zen, tabernakletan zezeena.
28. Eta Isaakek maite zuen Esau: ezen ihizkia zen
haren ianharia: bañan Rebekak maite zuen Iakob.
29. Eta nola Iakob hari baitzen eltzea egoseragiten, Esau bihurtu izan zen larretarikan, eta unhatua
zen.
30. Eta Esauk erran zioen Iakobi, indak iatera,
othoizten aut, erreki hortarik horrako erreki hortarik
ezen unhatua nauk. Hargatikan deithu izan zuten
haren izena Edom.
31. Bañan Iakobek erran izan zioen sal diezadak
gaur hire primutasun zuzena.
32. Eta Esauk ihardetsi zuen horra, hiltzera nihoak, zertako baliatuko zait primutasun zuzena?

33. Eta Iakobek erran zuen, egin diezadak iuramentu gaur. Eta iuramentu egin zioen: hala saldu izan
zioen bere primutasun zuzena Iakobi.
34. Eta Iakobek eman zioen Esaui ogia, eta illharki egosiak eta ian izan zuen, eta edan, eta iaiki eta
goan zen. Hala Esauk mesprezatu izan zuen bere primutasun zuzena.

HOGOIETA SEIGARREN
KAPITULUA
Isaak Geraren egoten da Iainkoaren manuz
zeñak erreberritzen baitiotza
Abrahani egiñikako promesak.
7 Erreprehenditua da erranaz
Rebeka haren arreba zela,
Abimelek Erregez, zeñak bitartean manatzen baitio
bere poblu guziari ez egitera hari gaizkirik batere.
13 Gero aberastu eta khasatua da filislindarrez
zeñek khentzen baitiotzate oraño bere phutzuak.
23 Bañan Iainkoaren promesez seguratua izanik
egoten da Beer-Szebahn.
26 Non Errege Abimelek egiten baitu alientza harekiñ
32 eta haren muthillek phutzu bat
zillhatzen dutela aurkhitzen dute ura.
34 Esauk hartzen ditu emazteak
bere ait eta amen borondatearen kontra.
1. Gert(h)atu izan zen bada izatu zela gosetea

herrian.

Lehenbiziko goseteaz lekhora zeña izatu baitzen
Abrahanen denboran. Eta Isaak goan izan zen Abimelek filistindarren Erregeagana Gerara.
2. Ezen Eternala agertu zitzaion, eta erran zioen,

ezadillala iauts Ejiptura, egon adi nik erranen daroadan herrian.
3. Ibill adi herri huntan, eta hirekiñ izango, nauk,

eta bedinkatuko aut eta emanen darozkiat hiri eta hiri
ondoreari bazter hauk guziak, eta konfirmatuko diat,
hire aita Abrahani egin diodan iuramentua.
4. Eta berretuko diat hire ondorea zeruetako izarra

bezala, eta emanen ziotzat hire ondoreari bazter
horiok: eta Lurreko nazione guziak bedinkatuak izango dituk hire hazian.
5. Zeren eta Abrahanek obeditu baitio ene bozari,

eta begiratu baitio ene ordenantza, ene manamenduak, ene erresoluzioneak, ene legeak.
6. Isaak bada egotu izan zen Geraren
7. eta lekhuko iendeek galdetu zuten orduan

haren emazteaz, ihardetsi izan zuen ene Arreba da.
Ezen beldur zen erratera, ene emaztea da: beldurrez,
benturaz lekhuko iendeek hill eznazaten Rebeka dela
kausa: ezen ederra da ikhusteko.

8. Eta gerthatu zen, han zenbeit denbora iragan

ondoan, filistindarren Errege Abimelek leihotikan
begira zegoela, eta horra, ikhusi zuen Isaak dostatzen
zela Rebeka bere emaztearekiñ.
9. Abimelekek beraz deithu zuen Isaak, eta erran

zioen, zer ere nahi den, horra, hire emaztea duk: eta
nola erran duk, ene arreba da? eta Isaakek ihardetsi
zioen, zeren eta phentsatu baitut, begiratu behar diat,
benturaz hill eznadiñ hura dela kausa.
10. Eta Abimelekek erran zuen, zer egin darokuk

hik guri hemen? Pobluaren arteko zenbeit etziter duk
hire emaztearekiñ eta hobenduri errendarazitzer gaituk.
11. Abimelekek bada egiñ izan zioen ordenantza

bat poblu guziari, ziotsala, nork ere ukituko baitu
gizon hori edo horren emaztea eztu faltatuko hilla izatera.
12. Eta Isaakek ereindu zuen lur hartan eta ediren

zuen urthe hartan ehungarrena. Ezen Eternalak bedinkatu zuen.
13. Gizon hori bada berretu zen, eta bethi haundi-

tuaz, berretuaz zihoan mirakuilluzki haunditu eta
berretu izatu zen arteraño.

14. Eta izatu zituen arteraño bestiaki xehe eta larri

eta orkhaitz hauñitz, zeñetaz inbidia ekharri baitzioten
filistindarrek:
15. Halako maneraz non tapatu baitzituzten,

haren aitaren muthillek zillhatu zituzten phutzu
guziak, haren aita Abrahanen denboran, eta bethe
izan baitzituzten lurrez.
16. Abimelekek erran zioen oraño Isaaki, goan adi

gure gibelera: ezen egiñ izan aiz gu baño hagitz
puxantago.
17. Isaak bada partitu zen handik eta gelditu zen

Gerarko zelhaiean, eta egotu izan zen han.
18. Eta Isaakek berriz zillhatu zituen ur phutzuak,

haren aita Abrahanen denboran zillhatu zituztenak,
zeñak filistindarrek tapatu baitzituzten Abraham hill
ondoan: eta deithu izan zituen, haren aitak deithu
zituen zituen izen berez.
19. Isaaken muthillek bada zillhatu zuten zelhai

hartan eta han aurkhitu zuten ur bizi phutzu bat.
20. Bañan Gerarko Artzañek iharduki zuten Isaa-

ken Artzañekiñ, ziotsatela, ura gurea da; hargatik deithu izan zuen phutzuaren izena Hesek, zeren eta iharduki baitzuten harekiñ.

21. Ondoan zillhatu izan zuten bertze phutzu bat
zeña zela kausa ere iharduki baitzuten: hargatik izan
zuen haren izena, Sitnah.
22. Orduan aldaratu zen handikan, eta zillhatu
zuen bertze phutzu bat, zeña zela kausa ezpaitzuten
iharduki: hargatik deithu izan zuen horren izena Rehoboth, ziotsala, orai Eternalak largoan ezarri gaituenaz
geroz, berretuko gero herri huntan.
23. Eta handik igan izan zen Beer-Szebahra.
24. Eta Eternala agertu zitzaion gau hartan berean
eta erran zuen, hire aita Abrahanen Iainkoa nauk ni,
eztuala beldurrik: ezen hirekin nauk, eta bedinkatuko
aut, eta berretuko diat hire ondorea Abraham ene zerbitzariaren amoreagatik.
25. Han beraz egiñ izan zuen aldare bat, eta inbokatu zuen Eternalaren izena, eta hedatu zituen han
bere tabernakleak: eta Isaaken muthillek zillhatu
zuten han phutzu bat.
26. Eta Abimelek ethorri izan zen harengana
Gerartik, eta Ahusath haren adiskidea, eta Pikol haren
armadako buruzagia.
27. Bañan Isaakek erran zioten, zer arrazoñ dela
kausa heldu zarete enegana, ikhusirik higintzen nauzuela, eta egorri nauzuela zuen gibelera?

28. Eta ihardetsi izan zuten, klarki ikhusi diagu

Eternala hirekin zela: eta erran diagu, izan bedi oroi
iuramentua madarizionearekiñ gure artean, erran
nahi da, gure eta hire artean: eta egin dezagun alientzia hirekiñ.
29. Gaizkirik egiten baldin badarokuk hala nola

guk hi ukitu ezaugun bezala eta nola ezpaitaroagu
egiñ ungirik baizen eta egorri bahaugu bakean: hi orai
Eternalaz bedinkatua.
30. Egin zioten bada banket bat, eta ian eta edan

zuten.
31. Eta iaiki izan ziren goiz goizetik, eta iuramen-

tu egin zioten batak bertzeari. Gero Isaakek bidaldu
zituen, eta goan ziren harenganik bakean.
32. Gerthatu zen egun hartan berean, Isaaken

muthillak ethorri zirela eta erran ziatzatela berriak zillhatu izan zuten phutzu hartaz, erraten ziotela, aurkhitu diagu ura.
33. Eta deithu izan zuen Szibha. Horrengatik hiria-

ren izena izan da Beer-Szebah gaurko egun arteraño.
34. Esauk bada berrogoi urtheren adiñean zituen

hartu emaztetzat Iudith Beeri hetiendarraren alaba
eta Basmath Elon hetiendarraren alaba,

35. zeñak izatu baitzitzaizkoten Izpirituko khirats
Isaaki eta Rebekari.

HOGOIETA ZAZPIGARREN
KAPITULUA
Isaakek iadan zahartu eta
bedinkatu nahi du Esau, eta egortzen du ihizira,
aloga diozontzat zerbeit bere gogarako ianhari.
5 Bañan Esau larrean den bitartean,
Iakob desgisatzen da bere amaren
kontseilluaren arabera eta ekhartzen diotza
Isaak bere aitari Rebekak alogaturikako ianhariak.
23 Hargatik eztu ezagutzen Isaakek
Iakob eta bedinkatzen du.
30 Esauk ihizitik bihurtu eta galdetzen du
bedinkatua izatera Isaakez.
33 Zeñak bitartean osoki espantaturik konfirmatzen
baitu Iakobi emanikako benedikzionea.
38 Eta ukitua izanik Esauren deihadar eta
nigarrez ematen baitio oraño zenbeit benedikzione.
41 Rebekak kontseillu ematen dio Iakobi
erretiratzera Paddan-Aramera, zeren eta
Esauk erresolitu baitzuen haren hiltzera.

1. Eta gerthatu izan zen Isaakek, zahartu izan zen

orduan eta begiak goibeldu zitzaizkonean, halako
maneraz non ezpaitzuen deusere ikhusten, deithu
zuela Esau bere seme lehensorthua, eta erran zioela,
ene semea, eta ihardetsi zioela, huna ni.
2. Hala erran zuen, horra, orai zahar egin nauk,

etzeakiat ene heriotzeko eguna.
3. Orai bada othoizten aut, hartzatzik hire erre-

mentak, hire fletxatokia, eta hire balesta, eta oha
larretara eta atzeman diezadak ihizikia.
4. Eta aloga dietzakidak ene guztuko ianhariak

ene gogara diren bezalakoak: eta ekhar dietzakidak
eta ian dezadan ene arimak bedinka azantzat ni hill
baño lehen.
5. Eta Rebekak aditzen zuen, Isaak bere seme

Esauri mintzo zitzaion bitartean: Esau bada goan zen
larrera ihizikia atzeman eta ekhartzera.
6. Rebeka beraz mintzatu zitzaion Iakob bere

semeari ziotsala, horra aditu diat mintzatzen hire aita
Esau hire anaiari, diotsala,
7. Ekhar diezadak ihizikia, eta aloga dietzakidako

ene gogarako ianhariak, eta hetarik ianen diat: gero
bedinkatuko aut Eternalaren aitziñean hill baño lehen.

8. Orai bada, Ene seme, obedio diozok ene hitzari
manatzen daroadan gauzan.
9. Oha orai arditegira eta han har dietzakidak bi
bigthiriñ on ahuntzen artetikan, eta alogatuko ziotzat
hire aitari bere gogarako ianhariak ale den bezalakoak,
10. Eta eramanen diotzak hire aitari, eta ianen dik,
bedinka azantzat hill baño lehen.
11. Eta Iakobek ihardetsi zioen Rebeka bere
Amari, horra, Esau ene anaia gizon illets dun bañan ni
naun gizon ille gabea,
12. benturaz ene aitak ukituko niaun eta idukiko
niaun enganalari batentzat eta erakharriko diñat ene
gañera madarizionea eta ez benedizionea:
13. Eta bere Amak erran zioen: Ene seme, hire
madarizionea izan dadilllala ene gañean: solament
obedio diozok ene hitzari eta oha har diezadak erran
daroadana.
14. Goantzen bada, eta hartu zituen izan zituen
eta ekharri ziotzan bere amari, eta haren amak
aphaindu zituen guztuko ianhariak nola ere zale baitzen haren aita eta hala.
15. Gero Rebekak hartu zituen Esau bere seme
lehensorthuaren tresnarik ederrenak berekiñ etxean

zituenak, eta hetaz beztitu zuen Iakob bere seme
ondokoa.
16. Eta estali zituen ahuntzen artetikako bigthirin

larruz haren eskuak eta lepho alde illerik gabe zena.
17. Eta eman zituen Iakob bere semearen eskuan

guztuko ianhari hek, eta alogatu izan zuen ogia.
18. Ethorri zen bada bere aita gana, eta erran

zioen, ene aita, zeñak ihardetsi baitzuen, huna ni: nor
aiz hi ene semea?
19. Eta Iakobek erran zioen bere aitari: ni nauk

Esau hire seme lehensorthua: egin diat nola ere hik
niri erran baiharotan eta hala. Iaiki adi othoizten aut,
eta iar adi eta ianzak ene ihizikitik, hire arimak benedika nazantzat.
20. Eta Isaakek erran zioen bere semeari: zer da

hau, horren laster ediren izan ahal duan, ene semea?
eta erran zuen, hire Iainko Eternalak egin dik hau
inkuntratu izan den ene aitziñean.
21. Eta Isaakek erran zioen Iakobi, ene semea hur-

bill adi, othoizten aut, eta ukituko aut iakiteko, ea hi
aizen ene seme Esau bera, edo ez.
22. Iakob bada hurbildu zen bere aita Isaakenga-

na, zeñak ukitu baitzuen: gero erran zuen, boza hau

Iakoben boza da: bañan esku hauk Esauren eskuak
dire.
23. Eta etzuen ezagutu ezen haren eskuak illetsuak ziren haren anaia Esauren eskuak bezala: halako maneraz non bedinkatu baitzuen.
24. Erran zuen bada, hi aiz ene seme Esau bera?
ihardetsi zuen, ni nauk hura.
25. Erran zioen oraño, hurbill diezadak ianharia,
eta ian dezadan ene semearen ihizikitik, ene arimak
bedinka azantzat, eta hurbildu izan zuen, eta ian
zuen. Arnoa ere ekharri zioen, eta edan zuen.
26. Gero Isaak bere aitak erran zioen, hurbill adi,
othoizten aut, eta musu emadak, ene seme.
27. Eta hurbildu izan zen, eta musu eman zioen.
Eta Isaakek sentitu zuen haren tresnen urriña eta
bedinkatu zuen, erraten zuela, horra, ene semearen
urriña, Eternalak bedinkatu duen larrearen urriña
bezala.
28. Iainkoak bada eman diezaala zeruetako ihintzetik, eta lurreko gizenetik, ogi bihi franko eta arnorik hoberena,
29. pobluek zerbitza azatela, eta nazioneak iar
daitezela ahuspez hire aitziñean, izan adi nausi hire
anaien gañean, eta hire amaren semeak iar daitezela

ahuspez hire aitziñenean, hi madarikatuko auena
madarika bedi, eta hi bedinkatuko auena, bedinka
bedi.
30. Eta gerthatu zen Isaakek akhabatu zuen
bezain sarri Iakoben bedinkatzea, eta nola solament
Iakob ilkhitzen baitzen bere aita Isaaken aitziñetikan,
haren anaia Esau bihurtu izan zela bere ihizitik.
31. Zeñak ere aphaindu baitzituen guztuko ianhariak, eta ekharri baitziotzan bere aitari eta erran baitzioen, ene aita iaiki bedi, eta ian beza bere semearen
ihizikitik, hire arimak bedinka nazantzat.
32. Eta Isaak bere aitak erran zioen, nor aiz hi? eta
erran zuen, hire semea nauk, hire seme lehensorthua
Esau.
33. Eta Isaak sesitua izatu zen bere baithan mirakuilluzko mobimendu haundi batez: eta erran zuen,
zein da eta non da bada ihizkia atzeman duen eta
ekharri darotan hura, eta lan diat guzietarikan hi ethorri baño lehen: eta haña bedinkatu diat, hargatikan
ere izango duk bedinkatua?
34. Eta Esauk aditu zituen bezain sarri bere aitaren hitzak, egin zuen harrigarrizko deihadar handi eta
min bat. Gero erran zioen bere aitari, bedinka nazak,
ni ere haiñ ungi, ene aita.

35. Bañan erran zuen, hire anaia ethorri duk tronperiaz eta eraman dik hire benedizionea.
36. Eta Esauk erran zuen, eztute ungi deithu izatu
haren izena Iakob?, ezen iadan azpiratu izan niauk bi
aldiz. Eramandik ene primutasun zuzena, eta horra,
orai, eramandik ene benedizionea. Gero erran zuen,
eztarotak guardatu benedizionerik?
37. Eta Isaakek ihardetsi izan zioen Esauri, ziotsala, horra, ezarri diat haña nausi hire gañean, eta eman
izan ziotzat bere anaia guziak muthiltzat: eta guarnitu
diat ogiz eta arnorik hoberenez. Eta zer egiñen daroat
bada nik, ene seme?
38. Eta Esauk erran zioen bere aitari, eztuk benedizione bat baizen, ene aita? Bedinka nazak ni, ni ere
haiñ ungi, ene aita. Eta Esauk bere boza goratzen
zuela, nigar egin zuen.
39. Eta Isaak haren aitak ihardetsi zuen, erraten
zioela, horra, hire egoitza izango duk lurreko gizenean, eta zerugañetako ihintzan.
40. Eta biziko aiz hire ezpataz, eta zerbitzatuko
duk hire anaia: bañan gerthatuko duk nausi egiñ eta
porroskatuko duala haren uztarria hire lepho gañetik.
41. Eta Esauk higindu izan zuen Iakob bere aita
bedinkatu zuen benedizionea zela kausa eta erran

zuen bere baithan, ene aitaren dolu egunak hurbiltzen
dire orduan hillen dut Iakob ene anaia.
42. Eta salatu ziotzaten Rebekari Esau bere seme
lehensorthuaren perpausak eta egorri zuen deitzera
Iakob bere seme ondokoa eta erran zioen, horra, Esau
hire anaia kontsolatzen duk hitaz hillen auela.
43. Orai bada, ene semea, obedi diozok ene hitzari. Altxa adi, eta egik ihesi Karanera Laban ene anaiagana:
44. Eta egon adi harekiñ zenbeit denboraz, hire
anaiaren fulia iragan dadiñ arteraño,
45. eta haren kolera hireganik aldara dadiñ arteraño eta egin diotzaan gauzak ahanz dakizkon arteraño.
Gero bidalduko diat hi erretiratzera handik. Zergatik
gabetuko ninteke zuez biez egun batez?
46. Eta Rebekak erran zioen Isaaki, unhatu nauk
bizitzen Ema hetiendar hauk direla kausa. Iakobek
hartzen baldin badu emaztetzat hetiendar hautarik,
herri huntako hunako neskatxa hauk diren bezala, zertako baliatzen zait bizia.

HOGOIETA ZORTZIGARREN
KAPITULUA
Isaakek egortzen du Iakob Paddan-Aramara
han hartzera emaztea eta bedinkatzen du.
6 Hori Esauk ikhusi eta, bere bertze emazteez
lekhora hartzen du emaztetzat Ismaelen alaba.
10 Iakob kontsolatua da eta borthiztua bidean
zurubiaren bisioneaz,
zeñaren buruan zegoela Iainkoak
erreberritzen baitiotza
haren aitei egiñikako promesak.
16 Hargatik bere ezagutzaren señaletzat
xaniatzen du lekhuaren izena, deitzen duela
Beth-El eta egiten dio botu bat Iainkoari.
1. Isaakek bada deithu izan zuen Iakob, eta bedin-

katu zuen, eta manatu zuen, ziotsala, eztuk hartuko
emaztetzat Kanaango neskatxen artetikan.
2. Iaiki adi, oha Paddan-Aramara Bethuel hire

amaren aitaren etxera, eta handik hartzat hiretzat
emaztetzat Laban hire amaren anaiaren alabetarik.

3. Eta Iainko borthitz guziz puxantak bedinka
azala eta berretarazi, eta hauñitz egiñ azala, egiñ
adintzat poblu bilduma.
4. Eta eman diezaala Abrahanen benedizionea,
hiri, eta hire ondoreari hirekiñ, ardiets dezaantzat primutasuntzat hiri arrotz izatu aizena, Iainkoak Abrahani eman dioena.
5. Isaakek bada egorri zuen Iakob, zeña goan izan
baitzen Paddan-Aramara, Laban Bethuel aramiendarraren semeagana, Rebeka, Iakob eta Esauren amaren anaiagana.
6. Eta Esauk ikhusi zuen Isaakek bedinkatu zuela
Iakob, eta bidaldu zuela Paddan-Aramara handik har
zezantzat emaztea beretzat: eta manatu zuela, bedinkatzen zuenean, ziotsala, eztezaala har emaztea
Kanaango neskatxen artetikan.
7. Eta Iakobek obeditu zituen bere aita eta bere
ama, eta goan izan zela Paddan-Aramara.
8. Esauk beraz ikhusirikan Kanaango neskatxak
desagradatzen zitzaizkola Isaak haren aitari,
9. goan izan zen Ismaelgana, eta hartu zuen
emaztetzat [bere bertze emazteez lekhora] Mahalath,
Ismael Abrahanen semearen alaba, Nebaiothen arreba.

10. Iakob bada partitu zen Beer-Szebahtik, eta

goan izan zen Karanara.
11. Eta inkuntratu izan zen lekhu batean, non ira-

gan gaba, zeren eta iguzkia estali baitzen. Hartu zuen
bada lekhuko harrietarik eta hetaz egiñ izan zuen bere
buhurkia, eta lo egin zuen lekhu hartan.
12. Orduan egin zuen amets, eta horra zurubi bat

phausatua zen lurraren gañean, eta haren buruak ukitzen zuen zeruetaraño, eta horra, Iainkoaren aingeruak igaten eta iausten ziren hartarik.
13. Eta horra, Eternala haren gañean zegoen, eta

erran zuen, ni nauk Eternala, hire aita Abrahanen Iainkoa eta Isaaken Iainkoa, emanen daroat hi lo atzan
lurra, hiri eta hire ondoreari.
14. Eta hire ondorea izanen duk lurreko herrautsa

bezala, eta hedatuko aiz okzidentera, eta orientera,
eta septentrionera, eta eguberdira, eta lurreko arraza
guziak bedinkatuak izango dituk hitan eta hire hazian.
15. Eta horra, hirekin nauk, eta begiratuko aut

norat ere goango bahaiz eta han: eta bihurraraziko
aut herri huntarat. Ezen ez aut utziko non eztaroadan
egiñ erran daroadana.

16. Eta Iakob iratzarri izatu zen orduan bere lotarik, erran zuen, egiaz, Eternala lekhu huntan da, eta
ezneakien deusere.
17. Eta beldurtu zen eta erran zuen, ala lekhu hau
harrigarria baita! Ezta hemen Iainkoaren etxea baizen, eta hemen da zeruetako athea.
18. Eta Iakob iaiki zen goiz goizetik eta hartu izan
zuen harri bere buhurkia egiñ izan zuena eta alogatu
zuen señaletzat, eta isuri izan zuen olioa haren buruaren gañera.
19. Eta deithu zuen lekhu haren izena Beth-El:
nola ere lehenago herriak izena Luz izatu baitzuen eta
hala.
20. Eta Iakobek egin izan zuen botu bat, ziotsala,
Iainkoa enekin baldin bada, eta begiratzen baldin
banau egiten dudan bijaian, eta ematen baldin badarot ogia iateko, eta tresnak beztitzeko,
21. eta bihur banadi bakean ene aitaren etxera:
egiaz Eternala izanentzat Iainko.
22. Eta hunako harri señaletzat alogatu dudan,
hau izanen da Iainkoaren etxea: eta hik niri emango
darozkidakan gauza guzietarik emanen daroat osoki
detxuma.

HOGOIETA BEDERATZIGARREN
KAPITULUA
Iakob Paddan-Aramara ethorri eta
errezibitua da Labanen etxean,
15 eta zerbitzatzen du zazpi urthez izatekotzat
Rakel haren alaba emaztetzat.
21 Gero eztaiak egiten diren orduan, Lea ezarri izatu
eta arratsaldean Rakelen lekhuan,
asuietitzen da oraño
bertze zazpi urthetako zerbitzura
Rakel ere izatekotzat,
28 zeñaren eztaiak zelebratzen baititu
bizkitartean berehala Learen eztaien ondoan.
30 Rakel maitatua da Lea baño gehiago,
agorra da, bañak Leak egiten laur haur Iakobi.
1. Iakob bada lothu zitzaion bideari, eta goan izan

zen orientarren herrira:
2. Eta begiratu zuen, eta horra, phutzu bat larre

batean, eta han berean hirur ardi tropela phutzu
ondoan zeudezenak: ezen phutzu hartan edaraten

zituzten arthaldeak, eta bazen harri haundi bat phutzuaren zintzurrean.
3. Eta arthalde guziak hau bildu eta, khentzen
zuten harria phutzuaren zintzur gañetik, eta edaraten
zituzten arthaldeak: gero ezartzen zuten harria bere
lekhuan phutzuaren zintzur gañean.
4. Eta Iakobek erran zioten, ene anaiak, nongoak
zarete? eta ihardetsi zuten, Karango gare.
5. Eta erran izan zioten, eztuzue ezagutzen Laban
Nakorren semea? eta ihardetsi zuten, ezagutzen
dugu.
6. Erran zioten, ungi dago? Ihardetsi zioten, ungi
dago: eta horra, Rakel haren alaba, zeña heldu baita
arthaldearekiñ.
7. Eta erran zuen, horra, egun zabala da oraño,
ezta arthaldea erretiratzeko denbora: edara zatzue
arthaldeak, eta goanaraz bazkatzera.
8. Ihardetsi izan zuten, eziñ ahal giñezake, arthalde guziak biribillka daitezen arteraño eta khen dezaten artean harria phutzuaren zintzur gañetikan, eta
edara detzagun artean arthaldeak.
9. Eta nola oraño mintzo baitzen hekiekiñ, Rakel
ethorri izan zen bere aitaren arthaldearekiñ: ezen
artzaña zen haña.

10. Eta gerthatu izan zen, Iakobek ikhusi zuen
bezain sarri Rakel bere amaren anaiaren alaba eta
Laban bere amaren anaiaren arthaldea, hurbildu izan
zen eta khendu zuen harria phutzuaren zintzur gañetik eta edaratu zuen Laban bere amaren anaiaren arthaldea.
11. Eta Iakobek musu eman zioen Rakeli, eta bere
boza goratzen zuela nigar egin zuen.
12. Eta Iakobek deklaratu zioen Rakeli, haren aitaren anaia zela, eta Rebekaren semea zela: eta laster
egiñ izan zuen, eta erran zioen bere aitari.
13. Eta gerthatu zen Labanek aditu zituen bezain
sarri bere arrebaren semearen berriak, laster egin
zuela haren aitziñera, eta besarkatu zuela eta eman
zioela musu, eta erakharri zuela bere etxera: eta kondatu ziotzan Labani gauza horiok guziak.
14. Eta Labanek erran zioen, egiazki ene hezurra
eta haragia aiz: eta egotu izan zen harekiñ illhabethe
bat osoki.
15. Labanek erran zioen oraño Iakobi, zerbitzatuko nauk dohañik, zeren aizen ene anaia? deklara diezadak zer izanen den hire saria.
16. Labanek bada bazituen bi alaba: zaharrenaren
izena zen Lea: eta gazteenaren izena Rakel.

17. Bañan Leak begiak minbera zituen, eta Rakelek gorphutz thaillu eder bat zuen eta ederra zen
ikhusteko.
18. Eta Iakobek maite zuen Rakel, hargatik erran
zuen, zerbitzatuko aut zazpi urthez Rakel hire alaba
gazteenaren amoreagatik.
19. Eta Labanek ihardetsi zuen, hobeago duk hiri
eman diezadaan haña ezen ez bertze gizon bati ematen banio: egon adi enekiñ.
20. Iakobek bada zerbitzatu zuen zazpi urthez
Rakelentzat, zeñak iduritu baitzitkaizkon zenbeit egun
guti bezala, zeren maite baitzuen.
21. Eta Iakobek erran zioen Labani, eman diezadak ene emaztea: ezen ene denbora akhabatu duk,
harengana nohantzat.
22. Labanek bada biribillkatu zituen lekhuko iende
guziak, eta egin zuen banket bat.
23. Bañan arratsa ethorri zen orduan, hartu bere
zuen Lea alaba, eta ekharri zioen Iakobi, zeña ethorri
baitzen harengana.