Ethorkia eta Ilkhitzea - 05

guzia eta hiritako habitant guziak eta Lurreko sorkiia.
26. Bañan Loten emazteak begiratu izan zuen

haren gibelera, horrengatik egiñ izan zen gatz estok
imajina.
27. Eta Abraham goizgoizean iaiki eta lekhura non

egotu izan baitzen Eternalaren aitziñean.
28. Eta begiratu zuen Sodoma eta Gomorra aldera

eta lekhu zelhai hartako lur guzietara, eta ikhusi izan

zuen khe bat igaten lurretik labe batetako khea bezala.
29. Bañan gerthatu zen Iainkoak hondatzen zituenean lekhu zelhaieko hiriak, orhoitu izan zela Abrahanez: eta bidaldu zuela Lot hondamendutik kanpora,
hondatu izan zituen orduan hiriak zeñetan egoten baitzen Lot.
30. Eta Lot igan izan zen Tsohartik, eta egotu zen
mendian, eta haren bi alabak harekiñ: ezen beldur zen
egoteaz Tsoharren, hargatik egotu izan arroka zillho
batean hura eta haren bi alabak.
31. Eta lehensorthuak erran zioen gazteenari,
gure aita zaharra dun, eta hala eztun nihor lurrean
ethortzeko guregana Lur guziko usantzaren arabera.
32. Athor, eman diozogun arnoa edatera gure aitari eta etzan gaitezen harekiñ: hala kontzerbatuko
diñagu gure aitaren zerbeit kasta.
33. Eman zioten bada arnoa edatera bere aitari
gau hartan: eta zaharrena ethorri zen eta etzan izatu
zen bere aitarekiñ bañan etzuen ezagutu ez noiz
etzan izan zen, ez noiz iaiki zen.
34. Eta biharamuna ethorri eta, zaharrenak erran
zioen gazteenari, horra, etzatu naun iragan gauean
ene aitarekiñ, eman diozogun oraño gaurgauaz arnoa

edatera: gero oha, eta etzan adi harekiñ, hala kontzerbatuko diñagu gure aitaren zerbeit arraza.
35. gau hartan bada eman zioten oraño arnoa
edatera bere aitari: eta gazteena iaiki izan zen eta
etzintzen harekiñ: bañan etzuen ezagutu ez noiz etzin
zen, ez noiz iaiki zen.
36. Hala Loten bi alabek kontzebitu zuten bere
aitaganik.
37. Zeñetarik zaharrena erdi izan baitzen seme
batez, eta deithu baitzuen haren izena Moab, hori da
moabiarren aita gaurko egun huntaraño.
38. Eta gazteena ere erdi izan zen seme batez eta
deithu zuen haren izena Ben-hammi. Hori da Hammonen haurren aita gaurko egun huntaraño.

HOGOIGARREN KAPITULUA
Abrahanek egoitza egiten du Geraren,
non altxatua baita haren emaztea
Abimelek Erregeaz,
3 zeñak hori dela kausa hagitz erreprehenditua
eta punitua izatu eta Iaunaz,
9 errendatzen baitio Sara osorik Abrahani.
14 Zeñari egiten baitiotza present haundiak
17 eta ondoan sendatua da bere familia guziarekiñ
Abrahanen othoitza dela kausa.
1. Eta Abraham goan izan zen handik eguberdiko

herrira: eta egotu izan zen Kadesen eta Szurren
artean, eta egotu izan zen arrotz bezala Geraren.
2. Eta Abrahanek erran zuen Sara bere emazteaz,

ene arreba da. Abimelek bada Gerarko Erregeak bidaldu zuen eta hartu zuen Sara.
3. Bañan Iainkoa ethorri zitzaion Abimeleki gabaz-

ko ametsetan: eta erran zioen, horra, hill aiz, hartu
duan emaztea dela kausa: ezen ezkondua duk senhar
batekiñ.

4. Eta Abimelek etzitzaion hurbildu hari ihardetsi
zuen bada, Iauna, hillen duk nazione iustua ere?
5. Eztarot erran, ene arreba da? eta erran du hark
berak ere, ene anaia da. Hori egin diat nik ene bihotzeko osotasunean eta ene eskuetako garbitasunean.
6. Eta Iainkoak erran zioen ametsetan, bazeakiat
egin duala hori hire bihotzeko osotasunean, hargatik
guardatu ere aut ez bekhatu egitetik ene kontra.
Horrengatikan eztaroat permetitu hura ukitzera.
7. Orai bada errenda diozok emaztea gizon horri:
ezen profeta duk, eta egiñen dik othoitz hiretzat, bizi
adintzat, bañan errendatzen ezpaduk, iakintzak hillen
aizela heriotzez, eta hire diren guziak.
8. Eta Abimelek iaiki izan zen goizgoizean eta deithu zituen bere muthil guziak, eta erran zituen gauza
horiok guziak, hek aditzen zutela zerengatik hagitz
beldurtu baitziren.
9. Gero Abimelek deithu izan zuen Abraham, eta
erran zioen, zer egin darokuk? Eta zertan ofentsatu
aut, ekharrarazi izatu duan ene gañera eta ene erresumaren gañera bekhatu haundi bat? Egin darozkidak
egiteko eztiren gauzak.
10. Abimelek erran zioen oraño Abrahani, zer ikhusi duk, zergatik egin duan gauza hau?

11. Eta Abrahanek ihardetsi zuen, zeren eta erraten bainuen, hanbatenaz ezpaita Iainkoaren beldurtasunik lekhu huntan, eta hillko naute ene emaztea dela
kausa.
12. Bañan oraño egiazki ene arreba da, ene aitaren alaba: ene amaren alaba ezten arren eta hala
eman izatu zait emaztetzat.
13. Eta gerthatu izan da, Iainkoak eraman nauen
orduan harat hunat, ene aitaren etxetik kanpora,
erran izan diodala, hemen dun grazia hik niri egiñen
darotanana: ethorriko garen lekhu guzietan, erran
nitaz, ene anaia da.
14. Orduan Abimelek hartu zituen ardiak, idiak,
muthillak eta neskatoak, eta eman ziotzan Abrahani,
eta errendatu zioen Sara bere emaztea.
15. Eta erran zuen, horra, ene herria hire manuko:
egon adi non ere plazer izanen baituk eta han.
16. Eta erran zioen Sarari, horra, eman ziotzanat
hire anaiari milla zillhar pheza: horra, begi estalki bat
zaiñ hiri hirekin diren guzien aldera, eta bertze guzien
aldera: horrela izatu zen erreprehenditua.
17. Eta Abranek egin zioen eskea Iainkoari: eta
Iainkoak sendatu zuen Abimelek, haren emaztea, eta
haren neskatoak: gero haurrak egin zituzten.

18. Ezen Eternalak herstu zituen osoki Abimelen
etxeko emasabel guziak, Sara Abrahanen emaztea
zela kausa.

HOGOIETABATGARREN
KAPITULUA
Isaak Sararenganik sorthu eta,
Iainkoaren promesaren arabera
zirzuntzisatua da zortzigarren egunean
8 bulharretik khendua den denboran,
Ismael hartaz trufatzen da eta khasatua da
Iainkoaren manuz, zeñak prometatzen baitio
hazia Abrahani Isaaken baithan.
17 Agar kontsolatua da Iaunaren aingeruaz,
zeñak konfirmatzen baitio promesa
Ismaelen ondoreaz.
22 Abrahanek egiten du alientzia Abrahanekiñ eta
kobratzen du bortxaz eraman izan zitzaion phutzua.
1. Eta Eternalak bisitatu zuen Sara, erran izan

zuen bezala; eta egiñ izan zioen nola ere mintzatu baitzen eta hala.
2. Sarak bada kontzebitu zuen, eta egin zioen

seme bat Abrahani bere zahartasunean, Iainkoak
erran izan zioen sasoñean.

3. Eta Abrahanek deithu zuen bere seme [sorthu
zitzaionaren, eta Sarak egin zioenaren izena] Isaak.
4. Gero Abrahanek zirkuntzisatu zuen bere semea
Isaak zortzi urtheren adiñetakoa, Iainkoak manatu
zioen bezala.
5. Eta Abrahanek ehun urtheren adiña zuen, Isaak
bere semea sorthu zitzaion orduan.
6. Eta Sarak erran zuen, Iainkoak hirri eragin
darot: adituko duten guziek hirri egingo dute enekiñ.
7. Erran zuen oraño, nork errango zioen Abrahani,
Sarak bulharra emanen ziotela haurrei? Ezen egin diot
seme bat bere zahartasunean.
8. Eta haurra handitu izan zen eta bulharretik
khendu: eta Abrahanek egin zuen banket haundi bat
Isaak bulharretik khendu izatu zen egunean.
9. eta Sarak ikhusi zuen Agar ejiptuarraren semea
[Abrahani egin zioena] musikatzen zela,
10. eta erran zioen Abrahani, khasa zak hunako
neskato hau eta horren semea: ezen neskato hunen
semeak eztik primutuko ene Semearekiñ, Isaakekiñ.
11. Eta horrek hagitz desplazer egin zioen Abrahani bere Semearen okhasionez.
12. Bañan Iainkoak erran zioen Abrahani, horrek
eztiazakala desplazer egiñ haurraz eta neskatoaz.

Sarak erranen darozkian gauza guzietan obedi diozok
haren hitzari: ezen Isaaken baithan deithuko zaik
hazia.
13. Eta bitartean egiñaraziko diat oraño neskatoa-

ren semea nazione bat, zeren eta hire hazia baita.
14. Abraham beraz iaiki izan zen goiz goizetik eta

hartu zuen ogia eta flasku bat ur, eta eman ziotzan
Agarri, ezartzen zituela haren sorbalda gañean: eman
zioen, haurra ere, eta bidaldu zuen. Gero eman
zitzaion bideari, eta errebelaturik ibilli izan zen. BeerSzebahko desertuan.
15. Eta flasku ura faltatu izatu zen orduan, aurthi-

ki zuen haurra arbolatxo baten azpira.
16. Hala goan izan zen, eta iarri zen aitziñaz aitziñ,

urrun balesta aurthik kolpe bat bezala: ezen erran
zuen eztezadan ikhus hiltzen haurra. Eta iarririk zegoela aitziñaz aitziñ, bere boza altxatu zuen eta nigar
egin zuen.
17. Eta Iainkoak aditu zuen haurraren boza, Iain-

koaren angeruak deithu zuen zeruetarik Agar: eta
erran zioen zer dun, Agar? eztunala beldurrik, ezen
Iainkoak aditu diñ haurraren boza, den lekhutik.

18. Iaiki adi, altxa zan haurra eta hartzan hire

eskuarekiñ: ezen egiñaraziko diñat nazione haundi
bat.
19. Eta Iainkoak ideki zituen haren begiak, eta

ikhusi izan zuen urphutzu bat eta goan izan zen eta
bethe izan zuen flaskua urez eta eman zioen edatera
haurrari.
20. Eta Iainkoa izatu zen haurrarekiñ, zeña haundi

egin baitzen, eta egotu zen desertuan, eta izatu izan
zen balesta aurthikitzaille.
21. Eta egotu izan zen Parango desertuan, eta

bere Amak hartu zioen emazte bat Ejiptuko herritik.
22. Eta gerthatu zen denbora hartan, Abimelek eta

Pikol haren armadako buruzagia, mintzatu zitzaiola
Abrahani, ziotsala, Iainkoa hirekin duk egiten dituan
gauza guzietan.
23. Orai bada, iuramentu egin diezadak hemen

Iainkoaren partez, estarotakala erranen gezurrik niri,
ez ene haurrei, ez ene haurren haurrei. Nik hiri egin
daroadan graziaren arabera, hik egiñen darotak, niri
eta hi arrotz bezala egotu aizen herriari.
24. Abrahanek ihardetsi izan zuen, iuramentu egi-

ñen diat.

25. Bañan Abrahanek erreprehenditu zuen Abime-

le urphutzu bat zela kausa, zeña Abimeleken muthillek okupatu baitzuten bortxaz.
26. Eta Abimelek erran zuen, eztiat iakiñ izatu

nork egiñ izatu duen gauza hura eta hik abertitu ere
eznauk, eta eztiat hartaz oraño aditu mintzatzen egun
baizen.
27. Abrahanek bada hartu zituen ardiak, eta idiak,

eta eman ziotzan Abimeleki, eta egin zuten alientzia
elkharren artean.
28. Eta Abrahanek eman zituen apartean zazpi bil-

dots eme artzain tegitik, arthalde tegitik,
29. eta Abimelek erran zioen Abrahani, zer erran

nahi dute harako zazpi bildots apartean eman dituan
hek?
30. Eta ihardetsi zuen, hori duk hartuko dituala

zazpi bildots hek ene eskutikan: hek niri lekhukotzat
izan dakizkidantzat zillhatu dudala hunako phutzu
hau.
31. Eta horrengatik deithu izan zuten lekhu hura,

Beer-Szebah: ezen biek han iuramentu egiñ izan
zuten.

32. Tratatu zuten bada alientzia Beer-Szebahn
gero iaiki izan zen Abimelek eta Pikol haren armadako
buruzagia, eta bihurtu ziren filistintarren herrira.
33. Eta Abrahanek landatu zuen hariz tegi bat
Beer-Szebahn, eta han inbokatu zuen Eternalaren
izena eternitateko Iainko borthitza.
34. Eta Abraham egotu izan zen arrotz bezala filistintarren herrian denbora luzea.

HOGOIETABIGARREN
KAPITULUA
Iainkoak frogatzeagatik Abrahanen fedea
manatzen du Isaken sakrifikatzera.
3 Abrahanek obeditzen dio Iaunari eta
eramaten du bere semea erakusten zaion lekhura:
10 Bañan haña sakrifikatzera dohan pontuan,
debekatua da aingeruaren bozaz
13 eta ofrendatzen du holokaustatzat
Iainkoak inkuntrararazten dioen xikhiro bat.
15 Aprobatzen du Iainkoak
Abrahanen obedientzia eta
konfirmatzen diotza bere promesak iuramenturekiñ.
19 Abrahanek bere etxera bihurtu eta
errezibitzen ditu Nakorren famillaren berriak.
1. Gerthatu zen gauza horion ondoan Iainkoak fro-

gatu zuela Abrahan, eta erran zioela, Abraham eta
ihardetsi zuela, huna ni.
2. Gero erran zioen hartzak orai hire semea, hire

bakhotxa maite duana erran nahi da, Isaak, eta oha

Morijako herrira eta han ofrenda zak holokaustatzat
erranen daroadan menditarik batean.
3. Abrahanek bada goiz goizetik iaiki eta ezarri

zuen astoaren gañean, eta hartu zituen bia bere muthilletarik berekiñ, eta Isaak bere semea. Eta holokaustarentzat egurra arraillatu eta lothu zitzaion bideari,
eta goan izan zen Iainkoak erran zioen lekhura.
4. Hirurgarren egunean Abrahanek bere begiak

altxatzen zituela, ikhusi izan zuen lekhua urrunetik.
5. Eta erran zioten bere muthillei, zaudete hemen

astoarekiñ. Ni eta haurra goango gare hareraño, eta
adoratuko dugu: gero bihurtuko gare zuengana.
6. Eta Abrahanek hartu zuen holokaustaren egu-

rra, eta ezarri zuen Isaak bere semearen gañean eta
hartu zuen suba bere eskuan eta kanibet bat, eta
goan ziren horiak biak elkharregiñ.
7. Isaak bada mintzatu zitzaion Abrahan bere aita-

ri eta erran zuen, ene Aita. Abrahanek ihardetsi zuen,
huna ni, ene semea. Eta erran zuen, huna suba eta
egurra bañan non da bestia holokaustarentzat?
8. Eta Abrahanek ihardetsi zuen, ene semea, Iain-

koak probedituko du bestia holokaustarentzat. Eta
bazihoazen hek biak elkharrekin bidean.

9. Eta hek ethorri eta Iainkoak erran zioen lekhu-

ra, Abrahanek egin zuen han aldare bat, eta arrimatu
zuen egurra, hala estekatu zuen Isaak bere semea,
eta ezarri zuen aldarearen gañean egurraren gañean.
10. Gero Abrahanek bere eskua aitzintzen zuela

hartu zuen kanibeta bere semeari zintzurrak egiteko.
11. Bañan Eternalaren aingeruak oihu egin zioen

zeruetarik, ziotsala, Abraham, Abraham zeñak ihardetsi baitzuen, huna ni.
12. Eta erran zioen, eztezakala eman eskua hau-

rraren gañean, eta eztiokakala egin deusere ezen orai
diat ezagutu Iainkoaren beldur aizela, ikhusirik eztuala guphitetsi hire semea, hire bakhoitza, enetzat.
13. eta Abrahanek bere begiak altxatzen zituela

begiratu zuen, eta horra haren gibelean xikhiro bat,
zeña baitzegokan itxikirik hesi bati bere adarretarikan. Abraham bada goan izan zen eta hartu pen xikhiroa eta ofrendatu zuen holokaustatzat bere semearen
orde.
14. Eta Abrahanek deithu izan zuen lekhu haren

izena, Eternalak probedituko du. Hargatikan erraten
dute egun, Eternalaren mendian probeditua izango
da.

15. Eta Eternalaren aingeruak oihu egin zioen

zeruetarikan Abrahani bigarrenean,
16. ziotsala, iuramentu egin diat neuroriz diotsa

Eternalak: zeren eta egin baituk gauza hori eta ezpaituk guphitetsi hire semea, hire bakhoitza,
17. egiaz bedinkatuko aut eta hagitz frankoki

berretuko diat hire ondorea zeruetako izarrak bezala,
eta itsas bazterrean den harea bezala: eta hire ondorea gozatuko duk bere etsaien atheaz
18. eta Lurreko nazione guziak bedinkatuak izan-

go dituk hire hazian: zeren obeditu dioan ene bozari.
19. Hala Abrahan bihurtu izan zen bere muthilleta-

ra eta iaiki eta goan izan ziren elkharrekiñ Beer-Szebahra.
20. Bañan gerthatu izan zen gauka horion ondoan

norbaitek erran zioela Abrahani, ziotsala, horra, Milkak ere egin ziotzak haurrak Nakor hire anaiari.
21. Erran nahi da, huts haren lehensorthua, eta

Buz haren anaia eta Remuel Aramen aita.
22. Eta Resed, eta Hazo, eta Pildas, eta Iidlaf, eta

Bethuel.
23. eta Bethuelek enjendratu du Rebeka. Milkak

egin ziotzan zortzi haur horiok nakor Abranen anaiari.

24. Eta haren Ema oheko laguna erdi izan zen
Tebahz, Gahamez, Tahasez, eta Mahakaz.

HOGOI ETA HIRURGARREN
KAPITULUA
Sararen adiña eta heriotzea
2 Abrahanek dolua ekharri eta
erosten du hetiendarren larre bat
izateko sepultura zuzena,
19 eta han ehorzten du Sara.
1. Sara bada bizi izatu zen ehun eta hogoitazazpi

urthe zeñak baitire haren biziaren urtheak.
2. Eta hill izan zen Kirjath-Arbahn zeña baita

Hebronen, Kanaango herrian. Hala ethorri izan zen
Abraham auhen eta nigar egitera.
3. Eta bere hillaren aitziñetik altxatu eta mintzatu

zitzaioten hetiendarrei, erraten zuela,
4. Arrotza eta kanpokoa naiz ni zuen artean: eman

diezadazue sepultura posesione bat zuen artean,
ehortz dezadantzat ene hilla, khentzen dudala ene
aitziñetikan.
5. Eta hetiendarrek ihardetsi zioten Abrahani,

erraten ziotela,

6. Ene Iauna, entzun gaitzak, printze exelent bat

aiz hi, ehortz zak hire hilla gure sepultura hoberenetarik batean. Eztarok gutarik batek ere errefusatuko
bere sepultura, han ehortz eztezaantzat hire hilla.
7. Abraham bada altxatu izan zen eta iarri zen

ahuspez, herriko pobluaren aitziñean, erran nahi da,
hetiendarren aitziñean.
8. Eta mintzatu zen hekiekiñ ziotsala, plazer badu-

zue ehortz dezadan ene hilla, khentzen dudala ene
aitziñetikan, adi nazazue, eta zaitezte othoitz egille
enetzat Hefron Tsoharren semearen aldera:
9. Eman diezadantzat Makpelako bere arroka zill-

hoa zeña baita haren larrearen buruan. Hura eman
diezadan zuen artean, balio duenaren prezioan, sepultura posesionetzat.
10. Eta Hefron iarririk zegoen hetiendarren bal-

tsan. Hefron hetiendarrak bada ihardetsi zioen Abrahani, [aditzen zutela hetiendarrek, erran nahi da,
haren hiriko athetik sartzen ziren guziek] ziotsala,
11. Ez ene Iauna, entzun nazak, ematen daroat

larrea, han den arroka zillhoa ere ematen daroat: ene
pobluaren haurren aitziñean ematen daroat: han
ehortz ezak hire hilla.

12. eta Abraham ahuspez iarri izan zen herriko

pobluaren aitziñean
13. eta mintzatu zitzaion Hefroni, [aditzen zuela

herriko poblu guziak] eta erran zuen, bañan plazer
baduk, othoizten aut, adi nazak: emanen diat larrearen dirua: errezibizak hura eneganik, gero han ehortziko diat ene hilla.
14. Hefronek ihardetsi zioen Abrahani, erraten zio-

ela,
15. ene Iauna entzun nazak. Lurrak balio die laur

ehun zillhar luis erdi ene eta hire artean. Bañan zer da
hori? Ehortz ezak beraz hire hilla.
16. Eta Abrahanek Hefron aditu eta pagatu zioen

mintzatu zitzaion dirua, aditzen zutela hetiendarrek,
erran nahi da laur ehun zillhar luis erdi merkatarien
artean kurritzen zutenak.
17. Eta Hefronen larrea zeña baitzen Makpelan

Mamre aitziñean, hanbat larrea nola arroka zillho han
zena eta arbola guziak zeñak baitziren larrean eta
haren bazter guzietan inguru arrastatua izatu zen,
18. poseditua izateko Abrahanez hetiendarren

erran nahi da, hiriko athetikan sartzen ziren guzien
presentzian.

19. Eta ondoan gero Abrahanek ehortzi izan zuen
Sara bere emaztea Makpela larreko arroka zillhoan,
Mamre aitziñean, zeña baita Hebron, Kanaango
herrian.
20. Larrea beraz eta arroka-zillho han zena arrastatua izatu zen hetiendarrez Abrahanentzat sepultura
posesionetzat.

HOGOITALAURGARREN
KAPITULUA
Abrahanek iadan zahar egiñ eta egortzen du
bere muthil zaharrena Mesopotamiara,
iuramenta eragiten dioela, egingo duela
bere eginbide guzia han hartzeko
emaztea Isaak bere semearentzat.
10 Muthilla bedinkatua izanik Iainkoaz
bere bijaian arribatzen da Bethuelen etxera
eta handik ekhartzen du Rebeka
62 zeña Isakek hartzen baitu emaztetzat.
1. Eta Abraham zahartu izan zen eta aintzindu adi-

ñean: eta Eternalak bedinkatu zuen Abraham gauza
guzietan.
2. Abrahanek bada erran zioen bere etxeko muthill

zaharrenari zeñak baitzuen haren ziren gauza guzien
gobernua, emak, othoizten aut hire eskua ene ixterraren azpian.
3. Eta iuramentu eragiñen daroat Eternalaz,

zeruetako Iainkoaz, eta lurreko Iainkoaz, eztuala har-

tuko emazterik ene semearentzat kananearren alabetarik, zeñen artean bainago:
4. bañan goanen aiz ene herrira eta ene ahaidetara, eta hartuko duk emaztea ene seme Isakentzat.
5. Eta muthill hark ihardetsi izan zioen, beharbada, etzitzaiok agradatuko emazteari ni segitzea herri
huntara. Ekharri beharko dut nik sinfalta hire semea hi
ilkhi izatu aizen herrira?
6. Abrahanek erran zioen, begirauk eramatetik
hara ene semea.
7. Eternalak, zeruetako Iainkoak, zeñak hartu bainau ene aitaren etxetik, eta ene ahaideen herritik, eta
zeña mintzatu baitzait niri eta zeñak iuramentu egin
baitarot, diotsala, emanen zioat hire ondoreari herri
hau: hark bidalduko dik bere aingerua hire aitziñean,
eta handik hartuko diok emaztea ene semeari.
8. Emazteak segitu nahi ezpahau, deskantsu izango aiz eragin daroadan iuramentutik: zer ere baita
etzakala eraman hara ene semea.
9. Muthillak bada eman zuen eskua Abraham bere
iaunaren ixterraren azpian, eta iuramentu egin zioen
gauza hekien arabera.
10. eta muthilla bere nausiaren kameluen artetik
hamar kamelu hartu eta, goan izan zen: ezen bere

nausiaren ontasun guziak bere eskuan zituen. Partitu
zen bada eta goan zen Mesopotamiara, Narko hirira.
11. Eta errepausarazi zituen belhaunen gañean

kameluak hiritik kanpoan, urphutzu baten ondoan
arratsaldean, ur atheratzera dohazen hek ilkhitzen
diren denboran:
12. Eta erran zuen, o eternala, ene iaun Abraha-

nen Iainkoa, eman diezadak inkuntru egun eta egin
diozok grazia Abraham ene iaunari.
13. Horra, egongo naiz ur ithurriaren ondoan eta

hiriko iendeen neskatxak ilkhiko dire ur atheratzera.
14. Gertha dadillala bada, neskatxa gaztea, zeña-

ri nik errango baitiot, eman, othoizten aut, hire pegarra, edan dezadantzat, eta zeñak ihardetsiko baitu:
edantzak, eta oraño emanen ziotet edatera hire
kameluei izan dadiñ, hik, Isaak hire zerbitzariari señalatu dioan hura: eta handik diat ezaguturen nik egin
dioala grazia ene Iaunari.
15. Eta gerthatu zen, mintzatzera akhabatu zuen

baño lehen, horra, Rebeka, Bethuelen alaba, Milkaren
semearena,

Nakorren

emaztearena,

Abrahanen

anaiarena ilkhitzen zela bere pegarra zuela bere sorbalda gañean.

16. Eta neskatxa gaztea hagitz zen ederra ikhusteko eta phontzela, gizonak ezagutu etzuen bezalakoa
eta iautsi izan zen ithurrira, eta bethe zuen bere pegarra, eta igaten zen.
17. Muthillak beraz laster egin zuen haren aitziñera, eta erran zuen, eman diezadan, othoizten aut, ur
xorta bat hire pegarretik edatera.
18. Eta erran zuen, ene iauna, edan zak. Eta berehala hartu zuen bere pegarra bere eskuan, eta eman
zioen edatera.
19. Hari edatera ematera akhabatu ondoan, erran
zuen: oraño ura atheratuko diat hire kameluentzat,
edatera akhaba dezaten arteraño.
20. Eta hustu zuen berehala bere pegarra aspillera, eta goan zen oraño lasterka phutzura ur atheratzera, eta atheratu izan zuen haren kamelu guzientzat.
21. Eta gizon hara espantaturik zegoen hartaz,
kontsideratzen zuela, hitzik egin gabe, iakiteko ea
Eternalak dohatsu egin zukeen haren bijaia, edo ez.
22. Eta kameluek edatera akhabatu zuten.
Orduan, gizon hark hartu izan zuen urre erreztun bat
bi ezkutu eta erdi pisatzen zuena, eta bi esku muthur
edergarri haren eskutan ezartzeko, pisatzen zutenak
ehun eta berrogoi eta hamar ezkutu urre pheza bat.

23. Gero erran zioen, noren alaba aiz? othoizten

aut, iakiñaraz diezadan. Ezta lekhurik hire aitaren
etxean han alojitzeko?
24. Hark ihardetsi zioen, Bethuelen alaba nauk,

Milkaren semearena, zeña egin baitio horrek Nakorri.
25. Erran zioen oraño, baduk gure etxean lasto eta

abreianhari hauñitz, baita alojitzeko lekhua ere.
26. Eta gizon makhurtu zen eta ahuspez iarri Eter-

nalaren aitziñean
27. eta erran zuen, bedinka bedi Eternala ene iaun

Abrahanen Iainkoa, zeña ezpaita gelditu egitetik bere
grazia eta egia ene iaunaren aldera. Ni bidean naizela
Eternalak gidatu nau ene iaunaren anaien etxera.
28. Eta neskatxa gaztea goazen lasterka, eta egin

zuen hartazko erreporta bere amaren etxean perpaus
hekien arabera.
29. Rebekak bada bazuen anaia bat deithua

Laban, zeñak laster egin baitzuen kanpora gizon
harengana ithurri aldera.
30. Ezen ikhusi zuen bezain sarri errestuna eta

eskumuthurretako edergarriak bere arrebaren eskuetan eta aditu Rebeka bere arrebaren hitzak, ziotsala,
gizon hori horrela mintzatu zait niri: ethorri izan zen

gizona gana, eta horra, kameluen ondoan zen ithurri
aldera.
31. Eta erran zuen, Eternalaren bedinkatua, sar

adi: zergatik ago kanpoan? alegatu tiat etxea, eta lekhua hire kameluentzat.
32. Ethorri zen beraz gizona etxera, eta desarna-

satu zituzten kameluak eta eman zioten lastoa eta
abreianharia, eta ura hanbat haren oñak garbitzeko,
nola harekin ziren presunen oñak.
33. Eta eskañi zioten iatera. Bañan erran zuen

eztut ianen, erran gabe erran gogo dudana, eta Labanek erran zuen, mintza adi.
34. Erran zuen bada, Abrahanen muthilla naiz
35. eta Eternalak hagitz bedinkatu du ene iauna

horrengatik haundi egiñ izan da ezen eman diotza
ardiak, idiak, dirua, urrea, muthillak, neskatoak,
kameluak, eta astoak.
36. Eta Sara ene iaunaren emazteak egin dio

seme bat ene iaunari iadan zahar egin dela zeñari
eman baitiotza dituen guziak.
37. Eta ene Iaunak iuramentu eragin darot erraten

duela, eztiok hartuko emazterik ene Semeari kananearren neskatxetarik, zeñen herrian bainago.

38. Bañan goanen aiz ene aitaren etxera, eta ene
ahaidetara, eta handik hartuko duk emaztea ene
semearentzat.
39. Eta erran nioen ene iaunari, benturaz ezniauk
segituko emazteak.
40. Eta ihardetsi zarotan, Eternalak, zeñaren
bisaiaren aitziñen ibilli bainauk, egorriko dik bere aingerua hirekiñ, eta dohatsu errendatuko dik hire bijaia
eta hartuko diok emaztea ene semeari ene ahaidetarik, eta ene aitaren etxetik.
41. Goaten baldin bahaiz ene ahaidetara, orduan
deskantsu izango aiz eragin daroadan iuramentuaren
madarizionetik: eta ematen ezpalin badarotek, deskantsu izango aiz eragin daroadan iuramentuaren
madarizionetik.
42. Ethorri naiz bada egun ithurrira, eta erran dut,
o Eternala, Abraham ene iaunaren Iainkoa, orai dohatsu errendatzen baldin baduk ni nabillan bidea.
43. Horra egongo naiz ur-ithurriaren ondoan gertha dadillala bada neskatxa zeña ilkhiko baita ur atheratzera eta zeñari erranen baitiot, indan, othoizten
aut, edatera ur xorta bat hire pegarretik:
44. Eta erranen baitarot, edantzak, hik; eta oraño
atheratuko diat hire kameluentzat, hura izan dadiñ

emaztea Eternalak señalatu dioena ene iaunaren
semeari.
45. Neure baithan mintzatzera akhabatu nuen

baño lehen, horra, Rebeka ilkhi da, bere pegarra bere
sorbalda gañean duela, eta iautsi da ithurrira, eta
atheratu du ura, gero erran izan diot, emadan, othoizten aut, edatera.
46. Eta berehala beheratu du bere pegarra bere

gañetik, eta erran du, edan zak: eta oraño emanen
ziotet edatera hire kameluei. Edan dut bada, eta
eman diote oraño edatera kameluei.
47. Interrogatu dut, erraten dudala, noren alaba

aiz? ihardetsi izan du, Bethuelen alaba naiz, Nakorren
semearena, zeña Milkak egin baitio orduan ezarri diot
erreztun bat bekhokiaren gañean, eta eskumuthur
edergarriak bere eskuetan.
48. Gero makhurtu naiz eta ahuspez iarri Eternala-

ren aitziñean, eta bedinkatu dut Eternala, ene iaun
Abrahanen Iainkoa, zeñak gidatu bainau egiazko bidetikan, har dezadantzat ene iaunaren anaiaren alaba
haren semearentzat.
49. Orai bada nahi baldin baduzue baliatu graziaz

eta egiaz ene iaunaren aldera, deklara diezadazue:

non ez, deklara diezadazue oraño, eta bihurtuko naiz
eskuiñ edo ezker.
50. Eta Labanek eta Bethuelek ihardetsi zuten,

ziotsatela, egiteko hori Eternalaganik ethorri da: eziñ
erran ahal giñezakek hire kontra ez ungirik ez gaizkirik.
51. Horra Rebeka hire manuko, hartzak, eta oha

eta izan bedi hire iaunaren semearen emazte, Eternala mintzatu izan den bezala.
52. Eta gerthatu zen Abrahanen muthillak aditu

zituen bezain sarri hekien hitzak, ahuspez iarri izan
zen lurrean Eternalaren aitziñean.
53. Gero muthillak atheratu izan zituen zillhar eta

urre erreztunak eta tresnak, eta eman ziotzan Rebekari: eta oraño eman ziotzaten present ederrak haren
anaiaren eta haren amari.
54. Gero ian eta edan zuten hark eta harekin ziren

iendeek, eta han alojitu izan ziren: eta goizean iaiki
izan ziren orduan, erran zuen, bidal nazazue ene iaunagana.
55. Eta anaiak eta amak erran zioten, neskatxa

egon bedi gurekiñ zenbeit egunez, gutienean hamarrez: ondoan gero goanen da.

56. Eta erran zioten, eztiezadazuela berantetsiaraz, Eternalak dohatsu errendatu duenaz geroz ene
bidea; egor nazazue, goan nadiñ ene iaunagana.
57. Orduan erran izan zuten deitzagun neskatxa
eta galde diozogun bere ahoko errepusta.
58. Deithu izan zuten bada Rebeka, eta erran zioten, nahi dun goan gizon hunekiñ? Zeñak ihardetsi
baitzuen, goango naiz.
59. Hala bidaldu izan zuten Rebeka bere arreba
eta haren unhidea, elkharrekiñ Abrahanen muthilla
eta haren iendeak.
60. Eta bedinkatu zuten Rebeka eta erran zioten,
gure arreba aiz, izan adi fruitutsu milla milliunka, eta
hire ondoreak posedi beza higinduko dutenen athea.
61. Iaiki izan beraz Rebeka eta haren neskatoak