Ethorkia eta Ilkhitzea - 03
izatu zen zortzi ehun eta berrogoi urthe: eta enjendratu zituen semeak eta alabak.
14. Kenan beraz bizi izatu zen denbora guzia, izan-
tzen bederatzi ehun eta hamar urthe, gero hill izantzen.
15. Gisaberean Mahalaleel bizi izatu zen hirur
hogoi eta bortz urthe: eta enjendratu zuen Iered.
16. Eta Mahalaleel, Iered enjendratu. ondoan, bizi
izatu zen zortzi ehun eta hogoita hamar urthe: eta
enjendratu zituen semeak eta alabak.
17. Mahalaleel beraz bizi izatu zen denbora guzia
izantzen zortzi ehun eta laur hogoita hamabortz urthe,
gero hill izantzen.
18. Trazaberean Iered bizi izatu zen ehun eta hirur
hogoitabi urthe eta enjendratu zuen Henok.
19. Eta Iered, Henok enjendratu ondoan, bizi izatu
zen zortzi ehun urthe: eta enjendratu zituen semeak
eta alabak.
20. Iered beraz bizi izatu zen denbora guzia izan-
tzen bederatzi ehun eta hirurhogoita bi urthe, gero hill
izantzen.
21. Moldeberean Henok bizi izatu zen hirurhogoita
bortz urthe eta enjendratu zuen Methuszela.
22. Eta Henok, Methuszela enjendratu ondoan, ibi-
lli izantzen Iainkoarekiñ hirur ehun urthez: eta enjendratu zituen semeak eta alabak.
23. Henok beraz bizi izatu zen denbora guzia, izan-
tzen hirur ehun eta hirur hogoita bortz urthe.
24. Hala Henok ibilli izantzen Iainkoarekiñ, eta
etzen agertu gehiago: ezen Iainkoak hartu izan zuen.
25. Moduberean Methuszela bizi izatu zen ehun
eta laurhogoita zazpi urthe eta enjendratu zuen
Lemek.
26. Eta Methdszela, Lemek enjendratu ondoan,
bizi izatu zen zazpi ehun eta laurhogoita bi urthe eta
enjendratu zituen semeak eta alabak.
27. Methuszela beraz bizi izatu zen denbora guzia,
izantzen bederatzi ehun eta hirur hogoita bederatzi
urthe, gero hill izantzen.
28. Maneraberean Lemek bizi izatu zen ehun eta
laurhogoita bi urthe eta enjendratu zuen seme bat.
29. Eta deithu zuen hare izena Noe, erraten zuela
hunek solejituko gaitu gure obratik eta gure eskuetako neketik Eternalak madarikatu duen lurra dela
kausa.
30. Eta Lemek Noe enjendratu ondoan, bizi izatu
zen bortz ehun eta laurhogoi eta hamabortz urthe: eta
enjendratu zituen semeak eta alabak.
31. Lemek beraz bizi izatu zen denbora guzia izantzen zazpi ehun eta hirurhogoita hama zazpi urthe,
gero hill izantzen eta Noek bortz ehun urtheren adiña
zuela, enjendratu izantzuen Sem, Kam, eta Iafeth.
SEIGARREN KAPITULUA
Gizonak osoki gaxtatu eta, deklaratzen du Iainkoak,
ontzen ezpaldin badire sei hogoi urtheren barnean,
hondatuko duela lurra uholde ieneral baten bidez.
13 Bitartean gizonen hegastiñen eta
lurreko animalia guzien kasta begiratzeko
manatzen du Noe egilera arka bat
ematen dioen moldearen arabera.
1.
Gerthatu izantzen bada gizonak lurraren
gañean berretzen hasi izantziren orduan eta alabak
enjendratu zituzten orduan
2. Iainkoaren semeek ikhusirik gizonen alabak
ederrak zirela, hetarik hartu zituztela emaztetzat
beretzat, hautatu zituzten guzietarikan.
3. Eta Eternalak erran zuen, ene izpirituak eztu
atsegiñ hartuko bethi gizonekiñ, ezen haragi dire
hekien egunak bada izango dire ehun eta hogoi urthe.
4. Denbora hartan ziren jigantak lurraren gañean
eta oraño Iainkoaren semeak nahastatu ziren ondoan
gizonen alabekiñ eta hei haurrez erdi zitzaizkoten
ondoan; horiok dire puxantak zeñak bethieretik izatu
baitire iende ospea dutenak.
5. Eta Eternalari, ikhusirik gizonen malezia hagitz
zela handia lurraren gañean eta hekien bihotzeko
pentsamenduen imajinazione guzia etzela bertzerik
gaxtakeria baizen noiz nahi:
6. Urrikitu zitzaion gizona egiñaz lurrean eta desplazer izatu zuen bere bihotzean.
7. Eta Eternalak erran zuen: harraskatuko ditut
lurraren gañetik kreatu ditudan gizonak, gizonetarik
bestia abretaraño, herresta bestietaraño, oraño zeruko hegastiñetaraño ezen horiok egiñaz urriki dut.
8. Bañan Noek ediren zuen grazia Eternalaren
aitziñean.
9. Hauk dire hemen Noeren ienerazioneak. Noe
izatu zen gizon iustu eta osoa bere denboran, Iainkoarekiñ zabillana.
10. Eta Noe enjendratu zituen hirur seme, Sem,
Kam eta Iafeth.
11. Eta lurra usaindua zen Iainkoaren aitziñean
eta krueltasun bihurkeriez bethea.
12. Iainkoak bada begiratu zioen lurrari eta horra
usaindua zen: ezen haragi guziak usaindu zuen bere
bidea lurraren gañean.
13. Eta Iainkoak erran zioen Noeri, haragi guziaren
fiña ethorria duk ene aitziñera: ezen lurra bethea duk
krueltasun bihurkeriez hekiengatik: eta horra hek
desegiñen tiat lurrarekiñ.
14. Egiñ ezak hiretzat gofer zurezko arka bat egi-
ñen dituk arkan egoitzak eta gantzutuko duk alkaternaz barnetik eta kanpotik.
15. Eta egingo duk hunela: arkaren luzetasuna
izango duk hirur ehun beso: haren zabaltasuna berrogoita hamar beso, eta haren haltotasuna hogoita
hamar beso.
16. Emango diok egun argia arkari, eta akhabatu-
ko duk beso batez gañetikan, eta ezarriko duk arkaren
athea haren sahetsetik: hala egingo duk arka behereko, bigarren, eta hirurgarren zubi batekiñ.
17. Eta horra, erakharriko diat uholde bat lurraren
gañera, desegiteko haragi guzia, zeñetan baita biziaren hatsa zeruen azpian eta lurrean diren guziei arimak egiñen diote.
18. Bañan ezarriko diat ene alientzia hirekiñ: hala
sarthuko aiz arkan, hi eta hire semeak, eta hire emaztea eta hire semeen emazteak hirekiñ.
19. Eta haragi guziaren artean bizia duten guzietarik sarraraziko dituk parera arkan begiratzeko bizirik
hirekiñ: erran nahi da, harra eta emea.
20. Hegastiñetarik bere motaren arabera, bestietarik bere motaren arabera eta herrestaki guzietarik
bere motaren arabera: han sarthuko dituk guzietarik
pareka hirekiñ, bizirik begira detzakantzat.
21. Hartzak oraño hirekiñ iaten diren ianhari
guzietarikan, eta erretiratzak heuregana: izan daitezentzat iateko hanbat hiretzat nola hekientzat.
22. Hori egintzuen Noek: Iainkoak manatu ziotzan
gauza guzien arabera, hala egiñ izantzuen.
ZAZPIGARREN KAPITULUA
Noe, bere emaztearekiñ,
eta harengana ethorri ziren
animalia guziekiñ arkan barna sarthu
eta uholde ieneralak hondatzen du lurra.
21 Lurraren gañean bizi ziren kreatura guziak
hiltzen dire, arkan barna zirenak salbo.
1. Eta Eternalak erran zioen Noeri, sar adi, hi eta
hire etxe guzia arkan barna: ezen ikhusi aut iustu ene
aitziñean denbora huntan.
2. Hartuko tuk bestia garbi guzietarik zazpi mota
bakhotxetik, harra eta haren emea bañan garbi eztiren bestietarik pare bat, harra eta haren emea.
3. Zeruetako hegastiñetarik ere zazpi mota bakho-
txetik, harra eta haren emea: kasta konzerba dadintzat lur guziaren gañean.
4. Ezen zazpi egunen barnean eragingo diat uria
lurraren gañera berrogoi egunez eta berrogoi gauez
eta harraskatuko tiat lurraren gañetik izatea duten
guziak, nik egin ditudanak.
5. Eta Noek egin zuen Eternalak manatu ziotzan
gauza guzien arabera.
6. Eta Noek sei ehun urtheren adiña zuen, ur'uhol-
dea lurraren gañera ethorri izantzen orduan.
7. Noe beraz sarthu zen eta haren semeak, haren
emaztea eta haren semeen emazteak harekiñ, arkan
barna, uholde urak zirela kausa.
8. Bestia garbietarikan, eta bestia garbi eztirene-
tarikan, eta hegastiñetarikan, eta lurraren gañean
higitzen diren guzietarikan.
9. Hek sarthu zitzaizkon Noeri birazka arkan
barna, erran nahi da, harra eta emea, Iainkoak manatu zioen bezala.
10. Eta gerthatu izantzen zazpigarren egunean
uholde urak izatu zirela lurraren gañean.
11. Noeren biziaren sei ehunen urthean, bigarren
illhabethean, illhabethearen hamazazpigarren egunean, egun hartan leze haundiaren ithurri guziak hautsi izan ziren eta zeruetako tapak ideki.
12. Eta uria erori zen lurraren gañera berrogoi
egunez eta berrogoi gauez.
13. Egun hartan berean Noe eta Sem, Kam eta
Iafeth Noeren semeak sarthu ziren arkan barna, baita
Noeren emaztea ere, eta haren semeen hirur emazteak hekiekiñ.
14. Hek eta bestia guziak bere motaren arabera
eta abrebestia guziak bere motaren arabera eta lurraren gañean higitzen diren herrestaki guziak bere
motaren arabera, eta hegastin guziak bere motaren
arabera, eta xoritxo hegaldun zer suerte nahi den
guziak.
15. Ethorri zitzaizkon beraz haragiki guzietarik,
bere baithan bizi hatsa dutenetarik birazka Noeri,
arkara.
16. Bai haragiki guzietarikako harra eta emea hara
ethorri izantziren, Iainkoak manatu zioen bezala gero
Eternalak herstu zuen athea beregana.
17. Eta ethorri izantzen uholdea berrogoi egunez
lurraren gañera: eta urak haunditu ziren, eta goratu
zuten arka eta altxatua izatu zen lurraren gañetik.
18. Eta urak borthiztu eta hagitz berretu izantziren
lurraren gañean: eta arka flotatzen zen uren gañean.
19. Eta urak xoill hagitz borthiztu ziren lurraren
gañean eta estali izantziren zeru guzien azpian ziren
mendirik haltoen guziak.
20. Urak borthiztu ziren hamabortz besoz gañetikan: hetaz mendiak estali izan ziren.
21. Eta lurraren gañean higitzen ziren haragiki
guziak hill ziren, hanbat hegastiñak nola abrebestiak,
bestiak eta herrestaki guziak lurraren gañean herrestaka dabiltzanak: eta gizon guziak.
22. Leihorrean ziren bizi hatsa bere sudur zillhotan
zuten gauza guziak hill izan ziren.
23. Beraz lurraren gañean izatea zuten gauza
guziak harraskatuak izan ziren, gizonetarik bestietaraño, herrestakietaraño eta zeruetako hegastiñetaraño.
Horrela harraskatuak izatu ziren lurretikan: bañan Noe
xoillki egotu izan zen goititurik eta harekin zirenak
arkan barna.
24. Eta urek iraun izan zuten lurraren gañean
ehun eta berrogoi ta hamar egun.
ZORTZIGARREN KAPITULUA
Uholde urak ehun eta berrogoita hamar egun
iraun ondoan erretiratzen dire.
13 Eta lurra idortu ondoan,
Iainkoak manatzen du Noe
arkatik ilkitzera han ziren guziekiñ
20 Noek arkatik ilkhi eta sakrifikatzen dio Iaunari,
zeñak erreberritzen baitu munduaren estatua.
1. Iainkoa bada orhoitu izan zen Noez, eta bestia
guziez eta arkan barna harekin ziren abrebestiaki
guziez: eta Iainkoak iraganarazi zuen haize bat lurraren gañean, eta urak gelditu izan ziren
2. ezen lezeko ithurriak herstuak izatu ziren eta
zeruetako tapak: eta uria idukia izatu zen zeruetarik
3. eta urak erretiratzen ziren lehen baño lehenago
lurraren gañetikan: eta ehun eta berrogoita hamar
egunen buruan xumetu izan ziren
4. eta zazpigarren illhabeteko hamazazpigarren
egunean arka gelditu izan zen Ararateko mendien
gañean
5. eta urak xumetuaz zihoazen lehen baño lehena-
go hamargarren illhabeteraño, eta hamargarren illhabeteko lehen egunean mendi puntak agertu izan
ziren.
6. Gero gerthatu zen berrogoi egunen buruan
Noek ideki zuela arkako leiho egin zuena.
7. Hala utzi zuen belea, zeña ilkhi baitzen goaten
zela eta bihurtzen zela urak lurraren gañean idor zitezen arteraño
8. uso bat ere utzi izan zuen bereganik ikhusteko
ea urak gutitu ziren lurraren gañetik.
9. Bañan usoa non bere oña phausa ez aurkhitu
izanez, bihurtu izan zen harengana arkara: ezen urak
ziren lur guziaren gañean. Eta hark bere eskua aitzin
du eta hartu izan zuen eta erretiratu beregana arkan
barna.
10. Eta bertze zazpi egun oraño iduriki ondoan,
berriz utzi izan zuen usoa arkatik kanpora
11. eta arratsaldean usoa bihurtu zen harengana
eta horra haren mokoan oliba osto atheratu zuena:
eta Noek ezagutu zuen urak gutitu zirela lurraren
ganetik
12. hala iduriki zuen oraño bertze zazpi egun, gero
utzi zuen usoa, zeña ezpaitzen bihurtu gehiago harengana.
13. Eta gerthatu izan zen Noeren adiñaren sei
ehun eta urthe batean lehen illhabeteko lehen egunean urak idortu zirela lurraren gañetikan: eta Noek
arkako estalkia khendu eta begiratu zuela: eta horra,
lur gaña idortzen zen.
14. Eta bigarren illhabeteko hogoita zazpigarren
egunean lurra idor izatu zen
15. gero Iainkoa mintzatu zitzaion Noeri ziotsala:
16. Ilkhi adi arkatik hi eta hire emaztea, hire
semeak eta hire semeen emazteak hirekiñ.
17. Ilkhiarazitzak hirekiñ, hirekin diren bestia
guziak haragi guzietarikakoak hala hegastiñak nola
bestiak eta lurraren gañean higitzen diren herrestaki
guziak. Ungi bethe bezate lurra, eta berret eta hauñitz
egin beitez lurraren gañean.
18. Noe bada ilkhi izan zen haren semeak, haren
emaztea eta haren semeen emazteak harekiñ.
19. Besti guziak, herrestaki guziak, hegastin
guziak, Lurraren gañean higitzen diren guziak bere
motaren arabera, ilkhi ziren arkatik
20. eta Noek egin zioen aldarebat eternalari eta
hartu zituen bestia garbi guzietarik, eta hegastin garbi
guzietarik eta ofrendatu zituen holokaustak aldarearen gañean.
21. Eta sentitu zuen Eternalak bake urrin bat eta
erran zuen bere baithan, eztut gehiago madarikatuko
Lurra, gizonak direla kausa: ezen gizonen bihotzeko
imajinazionea gaxtoa da hekien gaztarrasunetik, eta
hala eztiotet gehiago iazarriko gauza bizi guziei, egin
dudan bezala
22. bañan Lurra izanen deño hazi ereintzeak eta
biltzeak, hotza eta beroa uda eta negua eguna eta
gaba eztire geldituko.
BEDERATZIGARREN
KAPITULUA
Iainkoak bere benedizioneak erreberritzen dituela
jenero humanoaren eta lurreko animalia
guzien multiplikazionearen aldera akordatzen diote
gizonei espresukiko hitzez haragia iatera.
6 Debekatzen diote nihor hiltzea eta odola iatea.
9 Eta gizonak seguratzeko, eztirela ethorriko
gehiago uholde ieneraleko urak,
ezartzen du bere alientzia hekiekiñ,
konfirmatzen duela zeruko arkobaren señaleaz.
20 Noek, Kamez trufatua izatu ondoan, madarikatzen
du
haña, eta bedinkatzen ditu Sem eta Iafeth.
1. Eta Iainkoak bedinkatu zuen Noe, eta haren
semeak, eta erran zioten, berret eta hauñitz egin zaitezte eta bethe zazue lurra.
2. Eta zuendako beldurra eta ikhara izan bedi
lurreko bestia guzien gañean eta zeruetako hegastin
guzien gañean, lurraren gañean higitzen diren gauza
guziekiñ, eta itsasoko arrain guziekiñ eman zaizkitzue
zuen eskuen artean
3. higitzen diren gauza bizidun guziak izanen zaiz-
kitzue ianharitzat eman darozkitzuet guziak belhar
ferdea bezala.
4. Bizkitartean eztuzue ianen haragirik bere ari-
marekiñ, zeña baita haren odola.
5. Eta egiaz galdetuko dut zuen odola, erran nahi
da zuen arimen odola: galdetuko dut bestia guzien
eskutikan eta gizonaren eskutikan, bai bere anaia bat
bederaren eskutikan, galdetuko dut gizonaren arima
6. nork ere isuriko baitu gizonaren odola gizonaren
baithan, haren odola isuria izango da. Ezen Iainkoak
bere imajinara egiñ izan du gizona.
7. Zuek beraz berret zaitezte, hauñitz, haundi egin
zaitezte frankiaz lurraren gañean eta hartan hauñitz
egin zaitezte
8. gisaberean Iainkoa mintzatu zitzaioten Noeri
eta haren semeei harekiñ, erraten zuela,
9. eta nitaz denaz bezanbatean, horra, ezarri diat
ene alientzia zuekiñ eta zuen kastarekiñ zuen ondoan:
10. eta zuekin diren animalia bizidun guziekiñ hala
hegastiñekiñ nola bestiakiarekiñ eta zuekin diren
Lurreko bestia guziekiñ, arkatikan ilkhi diren guziekiñ,
lurreko bestia guzietaraño.
11. Ezarri diat beraz ene alientzia zuekiñ. Eta
eztuk gehiago hondatua izango haragi batere uholde
urez eta eztuk gehiago uholderik izango lurra desegiteko.
12. Gero erran zuen Iainkoak, hau duk batasuna-
ren señalea nik ematen dudana ene eta zuen artean,
eta zuekin diren kreatura bizidun guzien artean irauteko bethiere:
13. Ezarriko diat ene arkoba hedoiean, zeña iza-
nen baita batasunaren señaletzat ene eta Lurraren
artean.
14.
Gerthatuko den orduan estaliko dudala
hedoiez lurra, arkoba agertuko duk hedoiean.
15. Eta izanen diat orhoitzapena ene batasunaz,
ene eta zuen artean denaz, eta haragi guzietan bizi
diren animalia guzien artean eta urak eztire gehiago
izanen uholdetzat haragi guzia desegiteko
16. izanen duk beraz arkoba hedoiean, eta begira-
tuko zioat, orhoit nadintzat bethiereko batasunaz Iainkoaren eta animalia bizidun guzien artean, zernahi
den haragitan diren lurraren gañean.
4. Iainkoak beraz erran zioen Noeri hori duk batasunaren señalea nik ezarri dudana ene eta lurraren
gañean diren haragi guzien artean.
18. Eta arkatikan ilkhi ziren Noeren semeak izatu
ziren Sem, Kam eta Iafeth. Eta Kam izatu zen Kanaanen aita
19. hirur hauk dire Noeren semeak, zeñetaz lur
guzia bethea izatu baitzen
20. eta Noe lurreko nekhazalea hasi izantzen
mahastia landatzen.
21. Hala edan izan zuen arnoa eta horditu izan zen
eta billuzi zen bere tabernaklearen erdian
22. eta Kam Kanaanen aitak, bere aitaren ahalkisuna ikhusirik, haña deklaratu zioten kanpoan bere bi
anaiei.
23. Semek eta Iafethtek bada hartu izan zuten
kapa bat zeña eman baitzuten bere bi sorbalden
gañean, eta gibela zihoazela estali izan zaten bere
aitaren ahalkisuna eta hekien bisaiak gibela bihurtuak
ziren, hala etzuten ikhusi bere aitaren ahalkisuna
24. eta Noek bere arnotikan iratzarri eta, iakin
zuen bere seme xumeenak egin zioena.
25. Hargatik erran zuen, madarika bedi Kanaan,
bere anaien muthillen muthill izango da.
26. Erran ere zuen, bedinka bedi Semeren Iainko
eternala eta Kanaan hei egin bekiote muthill.
27. Iainkoak tira dezala eztitasunean Iafeth eta
hau egon dadillala semeren tabernakletan: eta
Kanaan hei egin dakiotela muthill.
28. Eta Noe bizi izan zen uholdearen ondoan hirur
ehun eta berrogoita hamar urthe.
29. Noe beraz bizi izan zen denbora guzia, izatu
zen bederatzi ehun eta berrogoita hamar urthe, gero
hill izan zen.
HAMARGARREN KAPITULUA
Iafethen ondokoen kontua.
6 Kamen ondokoena
8 [non baita errepresentatua
monarkien hastea Nimroten baithan].
21 Semeren ondokoena, eta
nazioneena uholdearen ondoan
lur guzia bethe dutenena.
1. Hemen dire bada Noeren haur Sem, Kam, eta
Iafethten kastak: zeñei sorthu baitzitzaizten haurrak
uholdearen ondoan.
2. Iafethten haurrak dire Gomer, Magog, Madai,
Iauan, Tubal, Mesex, eta Tiras.
3. Eta Gomeren haurrak Aszkenas, Rifath, eta
Togarma.
4. Eta Iauanen haurrak Elisza, Tarszis, Kittim eta
Dodanim.
5. Hautaz errepartituak izatu ziren nazioneen
Irlak, bere lurretarik, bat bedera bere lengoaiaren arabera, bere famillen arabera, bere nazioneen artean.
6. Gisa berean Kamen haurrak dire Kus, Mitsraim,
Put, eta Kanaan.
7. Eta Kusen haurrak Seba, Hauila, Sabtah,
Rahma, eta Sabteka. Eta Rahmaren haurrak Szeba eta
Dedan.
8. Eta Kusek enjendratu zuen Nimrod, zeña hasi
baitzen puxant izaten Lurrean,
9. hori izatu zen ihiztari puxant bat Eternalaren
aitziñean.
10. Eta horren gobernuaren hastea izan zen Babel,
Erek, Akkad eta Kalne Szinharreko herrian
11. herri hartarikan ilkhi izan zen Asur, eta egiñ
izan zuen Ninibe, eta hiriko karrikak eta Kalah,
12. Eta Resen Ninibe eta Kalahren artean, zeña
baita hiri haundi bat.
13. Eta Mitsraimek enjendratu zuen Ludim, Hana-
mim, Lehabim, Naftuhim,
14. Pathrusim, Xasluhim [zeñenganik ilkhi baitire
filistintarrak] eta Kaftorim
15. eta Kanaanek izatu zuen Sidon bere lehen
semea eta Heth:
16. Iebusiarrak, amorhearrak, girgasziarrak,
17. Hebiarrak, harkiarrak, eta siniarrak,
18. Aruadienarrak, tsemarriarrak, eta hamatiarrak
eta ondoan barraiatu dire kananearren famillak.
19. eta izan ziren kananearren bazterrak Sidone-
tik, Gerar aldera heldu aizenean, Gazaraño, Sodom
eta Gomorraldera, Adma eta Tseboim aldera Leszaraño.
20. Hor dire Kamen haurrak bere famillen eta hiz-
kuntzen arabera, bere lurretan eta nazionetan.
21. Orobat Sem, Heberren haur guzien aitari eta
Iapethten anaiari zeña baitzen haundiena, sorthu
zitzaizkon haurrak.
22. Semeren haurrak beraz dire Helam, Asur,
Arpakszad, Lud eta Aram.
23. Eta Aramen haurrak Hus, Hul, Gether eta Mas.
24. Eta Arpakszadek izatu zuen Szelah, eta Sze-
lahk izatu zuen Heber
25. eta Heberri sorthu zitzaizkon bi seme: baten
izena Peleg: ezen horren denboran Lurra errepartitua
izatu zen: eta horren anaiaren izena, Ioktan.
26. Eta Ioktanek izatu zuen Almodad, Szelef,
Hatsarmaueth eta Ierah,
27. Hadoram, Uzal, Dikla,
28. Hobal, Abimael, Szeba,
29. Ofir, Hauila, eta Iobab: horiok guziak dire Ioktanen haurrak
30. eta horion egoitza zen Meszatikan heldu aizenean Sefarro orienteko mendira.
31. Hor dire semeren haurrak, bere famillen eta
hizkuntzen arabera bere lur eta nazionetan.
32. Horiok dire beraz Noeren haurren famillak,
bere kasten arabera bere nazionetan: eta hautaz izatu
dire errepartituak nazioneak lurrean uholdearen ondoan.
HAMEKAGARREN KAPITULUA
Babelko dorrearen egitea.
5 Poblua nahasia hizkuntzen
konfusionea dela kausa.
10 Semeren ondokoen kontua...
Abrahanenganaraño
32 zeña Tare bere aitarekiñ,
Lot bere anaiaren semearekiñ eta
Sarai bere emaztearekiñ khaldearren Urtikan
ilkhi eta ethortzen baita Karanara.
32 Tareren heriotzea.
1. Orduan Lur guzia hizkuntza batetako zen, eta
hitz bereko.
2. Bañan gerthatu zen, nola partitu baitziren orien-
tetik aurkhitu zutela larre bat Szinharko herrian, non
egotu izan baitziren.
3. Eta erran zioten batak bertzeari, ea, egin detza-
gun ardilluak eta erre detzagun ungi ungi suan. Hala
izatu zituzten ardilluak harri orde, eta buztiñoa izatu
zitzaien morthero orde.
4. Gero erran zuten, ea, egin dezagun geuretzat
hiri bat, eta dorre bat zeñaren punta izan bedi zeruetaraño: eta ardietsiko dugu ospea barraiatuak ez zaitezen beldurrez lurraren gañean
5. Eternala bada iautsi zen ikhustera hiria eta
dorrea gizonen semeek egiten zituztenak.
6. Eta Eternalak erran zuen, horra, poblu hau bat
da eta guziek hizkuntka bat dute: eta horra nola hasten diren lan egiten, eta orai eztire debekatuak izango deusetan egiñ izan uste dutenetan.
7. Ea bada, iauts gaitezen eta nahas dezagun hor
horion hizkuntza adi eztezaten elkharren hizkuntza.
8. Hala Eternalak barraiatu zituen handik lur
guzietara: eta gelditu izan ziren hiria egitetik.
9. Horrengatik haren izena deithua, izan zen
Babel: ezen Eternalak han nahasi izan zuen lur guziko
hizkuntza eta handik barraiatu zituen Lur guziaren
gañean.
10. Hemen diren Semeren kastak. Semek ehun
urteren adiñean izatu zuen Arpakszad bi urte uholdearen ondoan.
11. Eta Sem Arpakszad enjendratu ondoan bizi
izan zen bortz ehun urthe:eta enjendratu zituen
semeak eta alabak.
12. Gisaberean Arpakszad bizi izatu zen hogoita
hamabortz urthe eta enjendratu zuen Szelah.
13. Eta Arpakszad Szelah enjendratu ondoan bizi
izatu zen laur ehun eta hirur urthe: eta enjendratu
zituen semeak eta alabak.
14. Gisaberean Szelah bizi izan zen hogoita hamar
urthe; eta enjendratu zuen Heber:
15. Eta Szelah Heber enjendratu ondoan, bizi izan
zen laur ehun eta hirur urthe eta enjendratu zituen
semeak eta alabak.
16. Gisaberean Heber bizi izan zen berrogoita
hamalaur urthe eta enjendratu zuen Peleg.
17. Eta Heber Peleg enjendratu ondoan, bizi izan
zen laur ehun eta hogoita hamar urthe: eta enjendratu zituen semeak eta alabak.
18. Gisaberean Peleg bizi izan zen hogoita hamar
urthe eta izatu zuen Rehu.
19. Eta Peleg Rehu izatu ondoan, bizi izan zen bi
ehun eta bederatzi urthe: eta izatu zituen semeak eta
alabak.
20. Gisaberean Rehu bizi izatu zen hogoita hama-
bi urthe eta enjendratu zuen Serug.
21. Eta Rehu, Serug enjendratu ondoan, bizi izatu
zen bi ehun eta zazpi urthe: eta enjendratu zituen
semeak eta. Alabak.
22. Gisaberean Serug bizi izatu zen hogoita hamar
urthe eta enjendratu zuen Nakor.
23. Eta Serug, Nakor enjendratu ondoan, bizi izatu
zen bi ehun urthe eta enjendratu zituen semeak eta
alabak.
24. Gisaberean Nakor bizi izatu zen hogoita bede-
ratzi urthe eta enjendratu zuen Tare.
25. Eta Nakor, Tare enjendratu ondoan, bizi izatu
zen ehun eta hemeretzi urthe: eta enjendratu zituen
semeak eta alabak.
26. Gisaberean Tare bizi izan zen hirur hogoita
hamar urthe, eta enjendratu zituen Abram, Nakor, eta
Haran.
27. Eta hauk dire Tareren kastak: Tarek enjendra-
tu zituen Abram, Nakor eta Haran: eta Haranek enjendratu zuen Lot.
28. Eta Haran hill izan zen bere aitaren aitziñean
bere sorlekhuan, kaldearren ur berrian.
29. Eta Abrahamek eta Nakorrek hartu zituzten
emazteak. Abranen emaztearen izena izan zen Sarai:
eta Nakorren emaztearen izena izan zen Milka, Haranen alaba, Milkaren eta Iiskaren aita.
30. Eta Sarai agorra zen eta etzuen haurrikan.
31. Tarek hartu izan zituen bere semea Abram, eta
Lot bere semearen semea zeña baitzen Haranen
semea eta Sarai bere alaba ederra, bere seme Abranen emaztea eta ilkhi izan ziren elkharrekiñ kaldearren ur herritikan, Kanaaneko herrirat goateko. Hala
ethorri izan ziren Karaneraño eta egotu izan ziren han.
32. Eta Tareren egunak izatu ziren bi ehun eta
bortz urthe, gero hill izan zen Karanen.
HAMABIGARREN KAPITULUA
Abranen bokazionearen deklarazionea
zeñetan konfirmatua baita promes exelenten bidez.
4 Haren arabera badabilla Kanaaneko herrian
7 eta egiten ditu aldareak:
10 bañan Kanaanetikan gosetez khasatua izaturik,
erretiratzen da Ejiptura:
14 non bere emaztea goratzen baitzaio
bere edertasuna dela kausa eta gero
bihurtzen baitzaio osorik aberastasun haundiekiñ
Jainkoaren probidentzia partikular batez.
1. Eta Eternalak erran zioen Abrani, goan adi hire
herritik eta hire ahaideen artetik: eta hire aitaren
etxetik nik erakutsiko daroadan herrira.
2. Eta egiñaraziko aut nazione haundi bat, eta
bedinkatuko aut, eta errendatuko diat haundi hire
izena eta izango aiz benedizionea.
3. Bedinkatuko tiat hi bedinkatuko autenak: eta
izango dituk bedinkatuak hitan lurreko familia guziak.
4. Abram beraz goan izan zen Eternalak erran
zioen bezala eta Lot goan zen harekiñ. Eta Abranek
hirurhogoita hamabortz urtheren adiña zuen Karanetik kanpora ilkhi izan zen orduan.
5. Sarai bere emaztea ere hartu zuen Abranek eta
Lot bere anaiaren semea eta bere ontasun irabazi
zituzten guziak eta Karanen izatu zituzten presunak:
hala ilkhi izan ziren ethortzeko Kanaaneko herrirat
zeñetan sarthu izan baitziren.
6. Eta Abram iragan izan zen herritikan Sikemeko
lekhuraño eta Moreko zelhaieraño, eta orduan herrian
ziren kananearrak.
7. Eta Eternala agertu zitzaion Abrani, eta erran
zioen, emanen ziotet herri hau hire ondokoei. Eta
Abranek egin zioen han aldare bat Eternalari zeña
agertu baitzitzaion.
8. Eta handikan aldaratu izan zen mendi aldera,
Beth-El oriente aldera, eta hedatu zituen bere tabernakleak Beth-El zuela okzidentetik, eta bai orientetik:
eta han egin zioen aldare bat Eternalari
9. gero Abram partitu zen handik zihoala eta
aitzintzen zela eguberdi aldera
10. bañan emazte bat ethorri izan zen herrira, eta
Abram iautsi izan zen Ejiptura han bijaietan ibiltzeko.
Ezen bazen herrian gosete haundi bat.
11. Eta gerthatu zen nola hurbiltzen baitzen Ejiptuan sartzeko, erran zioela Sarai bere emazteari,
horra, baziñakusat emazte eder bat aizela ikhusteko
12. hargatik gerthatuko dun ejiptuarrek ikhusten
auten orduan, erranen dutela, hau horren emaztea da
eta hillen niauten, bañan hi bizirik utziko aute.
13. Erran zan beraz, othoizten aut, ene arreba
aizela, hi aizela kausa niri ungi egin dakidantzat eta hi
aizela moien ene bizia salba dadintzat.
14. Gerthatu zen beraz, Abram Ejiptura ethorri
izan zen bezain sarri, ejiptuarrek ikhusi zutela emazte
hura hagitz zela ederra.
15. Faraonen gortheko buruzagiek ere ikhusi
zuten haña eta laudatu zuten haren aitziñean: hala
goratua izatu zen eramana izateko Faraonen etxera.
16. Zeñek ontasun egin baitzioen Abrani haren
amoreagatik: ezen izatu zituen ardiak, idiak, astoak,
muthillak, neskatoak, asto emeak, eta kameluak.
17. Bañan Eternalak iazarri zioen Faraoni plaga
handiez baita haren etxeari ere, Sarai Abranen emaztea zela kausa.
18. Faraonek bada deithu izan zuen Abram eta
erran zioen, zer egin dautak? Zergatik eztarotak
deklaratu hire emaztea zela?
19. Zergatik erran duk ene arreba da? eta enetzat
hartu nuen emaztetzat: bañan orai, horra hire emaztea, har ezak eta oha.

- Parts
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 01
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 02
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 03
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 04
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 05
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 06
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 07
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 08
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 09
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 10
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 11
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 12
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 13
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 14
- Ethorkia eta Ilkhitzea - 15