Eskuararen hatsapenak - 6
dela kausa herri huni izena eman zitzaioela Sara:
ordea zein diren kalitate, edo propietate eder hek jakitea zaiku orai falta.
§3
Bi arrozoinez daritzat herri huni hain izen hautua
eman ahal izatu ziotela. Behinik behin bere paraia, eta
situazino arraia, eta arinaren kariaz; eta bigarrenekorik here eskuara garbiaren edertasuna dela kausa,
zeina hain handirozki baita laudatua ez xoilki Laburdin, baina bai oraino Espainiako, eta Franziako bertze
Eskual-herrietan-ere. Eta orai garbiki egia derradan
nik behintzat, izatu naizen herri guztietan, bethi
entzun izatu dut (bat-bederak entzun ahal izatu duken
bezala), guztiek aho batez aithor hau, eta laudamen
bera emaiten diotela Sarako eskuarari.
§4
Eta behar bada zeren zenbaitek usteko baitu,
herriko Seme bezala neure herriaren abantailletan
mintzo naizela, hargatik bada mintzaraziko dut Aita
Materra, zeinak mintzo zaielarikan Eskualdunei, baitio
gisa hunetan: Miretsico duçue aguian nic (Escualherrico ez naiçelaric) escuaraz isquiribatçeco ausart-
ciaren hartcea; Baina nahi dut jaquin deçaten halacoec, nic hitzcuntça hunetan daquidana, Saran ikhasi
dudala, eta hango Escuara vngui erabiltcen badut,
eznaicela gaitz erraiteco, eta ez arbujatceco. Arrozoin
hunen eredura beraz baderraket Aita Materrak loria
bat egiten duela Saran ikhasi zuen hizkuntzaz (sic),
eta oraino bertze alde behar den aithorra, eta laudamen guztia emaiten duela, jeus erraitekorik, ez arbujatzekorik eztenaz geroztik Sarako hitzkuntzaz: Eta
hala bi arrozoin hauk direla kausa erran behar da, ongi
eman ziotela herri huni izena Sara.
§5
Denboraz Athenasko hiria izan zen Greziako hiri
guztietarik famatuena, han izaiten ohi ziren presunaja
handi, eta eskola-nausi jakinak zirela kausa: Sarak-ere
bada eredu berean eztu gutiago merezitu Eskualherrian, bere denboran izatu tuen Gikon galant eta
seme ohorezkoen partetik, zeinek baiterraket abantail
eraman diotela Athenastarrei, batzuek bere kargu
ohorezkoak direla kausa, eta bertzek eskuaraz argitara athera tuzten obra katholikoen bidez. Baina berezi-
ki Beltran de Lehet Bajonako Ippizpikuak, eta Dotor de
Ibarrola Bordeleko parlamentean, Erregeren konseillariak, bata Leheteko etxe nobleko semea, eta bertzea
Ibarrolakoa. Iskiribatzeko eginbidean-ere halaber
izatu dira enplegatu direnak: Aita Haranburu, Aita
Seraphikoaren ordenakoa, eta Xristobal de Harizmendi Jaun appeza, bata Haranburuko Semea, eta bertzea
Mendiondokoa: ordea guztien gainetik P. Axular gure
Errotor famatua: eta nola hauk Eskuaraz iskiribaturik
argitara eman tuzten obra katholikoak baitzautdezin
Eskual-herrikotzat bertze hitzkuntzen itzalaren azpian
estaliak eta gordeak, halatan uste dut ezen arrozoinekin erran dezakedala Saraz, Kasidorok Seberinori iskiribatu zioena: Sic enim Athenensium scholas longe
positus introisti, sic palliatorum choris miscuisti
togam, vt Græcorum dogmata doctrinam feceris esse
Romanam &. lib. 1. Epist. 45;. Athenastarren, edo Grekoen hazkuntzak, edo eskolak eragin zituela erromakotzat. Diot bada nik-ere hainitz gauza hitzkuntza
arrotzen itzalaren azpian guretzat ehortziak zeudezinak, Sarak eskuaraz argitara emanik, eragin tuela
Eskual-herrikotzat: non arrokoinekin erran baitezaket,
Eskual-herriko Athenas Sara lau-urdin.
§6
Orai nahi nuke mintzatu Laburdi, edo Lau-urdi ene
herriaz, batere mintzatu gabe haren abantaillez, eta
bere merezimenduen kariez Erregenganik ardietsi
izatu tuen libertate, eta garazia bereziez: hauk usten
tut bertze okasino batekotz, zeren xoilki orai nik emen
bilhatzen dudana baita hunen izenaren ethorkia, edo
ethimolojia. O fortunatos nimium sua si bona norint
agricolas.
§7
Badirudi Oihenarto gure Eskualdun jakintsunak
batean erran nahi duela Lapurdi izen hau atheraja
dela Lapurra bertze hitz hunetarik: eta berriz bertzean
badirudi eztela ausartatzen gauza hala dela ossoki
seguratzera, ezen dio: Est autem Lapurdum nomen
vasconicum, seu Biscainum, ideoque ille oppido fortasse impositum fuit, quia ipsius incolæ olim piraticam
faciebant, vt testatur Author vitæ Sancti Leonis Pontificis Lapurdensis. Oihenart cap. jv. lib. 3. Lapurdi da
eskuarazko, edo bizkaitar izena, eta behar bada,
zeren hango jendeak arrobazerian, eta eppaskoan
baitzebiltzan, hargatik ezarririkkakoa, Joandoni Leoren bizitzearen Autorak fede emaiten duen bezala:
pontu hunen gainean hau da Oihenartok dioen guztia,
eta aitzinago passatu gabe hemen frikatzen da.
§8
Ordea iduritzen zait Oihenartoren eginbidea zela,
egiteko hunen aippamenean sarthu zenaz geroztikan,
dudak khendurik, eta gauzak hobekiago xehakaturik,
munduari argitasunaren emaitea: ezen haren erranaren eredura bat-bederak eztu bertzerik jujatuko, baizik Lapurdiren deizinoa dela Lapurra hitz hunetarik
atheraja edo hartua; ezen Oihenartok zimendutzat
hartzen duen arrozoina da, zeren lehenago hango jendeak arrobazerian eta ohoitzan baitzabiltzan.
§9
Arrozoin suerte hau iduritzen zait dela belearen
elhea, eta funtsikgabeko atso kontua: halarikan-ere
nahi dut Oihenartok dioena, egia bailiz bezala besarkatu, handik beretik erakusteko, deizino hunen gainean klarki enganatu zela: frogantzaren zimendutzat
hartzen tut haren beraren hitzak, zeinetan baitio:
Lapurdi da Eskuarazko, edo Bizkaitar izena: nahi dut
hori hala den; Baina dugun orai jakin nork, eta nongo
eskuaran ezarri ahal zuketen deizino hau?
§ 10
Badirudi arrozoinez herriko jendek berek, erran
nahi dut, Lapurtarrek eman behar ziotela bere herriari izena, eta bere hizkuntzan: ordea Lappurra nola
ezbaita gure herriko izena, zer khanore ahal duke izen
huntarik, gure aitzinekoek hartu ahal zuketela bere
herriaren deizinoa? nahi nuke jakin Erresumei, hiriei,
etxei, eta oraino presunei nork emaiten othe diotzaten
izenak, eta deizinoak? herrikoek ala herrizkanpokoek?
etxekoek, ala etxeazkanpokoek? Jabek, ala Jabe-eztirenek? Mundu guztiak badaki, izenaren, eta deizinoaren emaiteko zuzena, Jabearena dela: ezen lekhuko
dira Zaxariaz (sic) eta Elisabet Baptistaren Aitamak. Et
vocabant eum nomine patris sui Zachariam. Luc. 1.
Zaxarias bere aitaren izenaz deitzen zuten; Baina
Amak entzun zuen bezain laster ausardiza, eta burupe handirekin ihardesten du: Nequaquam sed vocabitur Ioannes. Dio, eztut nahi horla deit dadin, baina
deithuko da Joannes. Oraino eztira hortaz kontentatzen. Innuebant autem patri ejus, quem vellet vocari
eum. Luc.
Kheinuz galdegiten zioten aitari, nola nahi zuen
deit zedin haren semea; eta ihardesten du: Ioannes
est nomen ejus. Luc. Joannes da horren izena: eta
oraino dio bertze-alde: Et Tu puer Propheta Altissimi
vocaberis. Zu haurra deithuko zara Jainko handiaren
Profeta; hemendik beraz ikhusten duzu Jabearen eginbidea dela izenaren finkatzea, ezen bertzela, othoi
erran diezadazu, nork emanik, edo nondik duen Erromak izena? baizik Romulo bere Jabeaganik?
§ 11
Ordea oraino falta zaiku ebarakitzea, ala herriko
hitzkuntzan, ala herrizkanpokoan den izenaren, eta
deizinoaren ezartzeko eginbidea. Baldin galdegiten
badiotegu Baptistaren zirkunzidatzera bildu zirenei,
erranen darokute: eztela eman behar izen arrotzik,
eta ezagutu gabekorik: Quia nemo est in cognatione
tua, qui vocetur hoc nomine. Luc. 1. Arrozoin hunen
eredura beraz eztu molderik gure aitzinekoek bere
herriari eman nahi izatu ziotela izen arrotzetik harturikkako deizinoa, eta oraino are gutiago laidozkoa:
zeren bat bederak holako eginbidetan ezarri nahi tuen
izenak, izaiten ohi baitira ahalik, eta hautuenak, eta
gauzaren naturalezari edo propietateari hobekienik
dagotzanak; eta halatan Baptistari-ere bere burasoek
ezarri zioten izena Joannes, eta ez Zaxarias: zeren
Zaxarias baino izen haltoago baitzegokan Baptistari,
hala nola baita Joannes, zeinak erran nahi baitu: In
quo est gratia, aut Domini gratia. Jaunaren garazia;
Zaxarias, memoria Domini: Jaunaren orhoitzapena.
Eta oraino bertzealde, zeren Zaxarias (baitzen hamabi profeta ttipietarik bat): baina Baptista zen Profeta
handia, eta guztien gaineko Profeta: Inter natos mulierum non surrexit major Ioanne Baptista. Math. 11.
Hargatik beraz Baptista Profeta handiari etzagokan
ongi Zaxarias Profeta ttipiaren izena: arrozoin haukien
eredura erran dezakegu beraz; Lapurdiren izena, edo
deizinoa eztela, Oihenartok uste duen ithurritik jajoa
ez sorthua: halako gisaz non orai bertzetarik hartu
behar baitugu deizino hunen zimendua: ezen legeak
erraiten du: lnterpretatio æquior, et benignior sumenda est: L. in his. D. de condit. et demonst. cap. 2. de
reg. ins. Interpretazinorik justuena, eta eztiena hartu
behar dela. Zeren izenen ethorkia hartu behar baita &.
§ 12
Arasiok, zelarikan Laburdiko Ippizpiku bederatzi
ehun, eta laurhogoi garreneko urthearen ingurunean,
egin zuen deklarazino bat, zeinetan deklaratzen baitzuen noraraino hedatzen zen haren Ippizpikutasuneko eremua, zuzena, eta autoritatea, eta da gisa hunetan. In nomine Domini nostri Iesu Christi. Amen. Ego
Arsius indignus, et humilis Laburdensis Episcopus volo
tradere notitiæ successoribus, et posteris ea, quæ
nostro Episcopatui scilicet Sanctæ Mariæ Laburdensi
subjacent loca &c. é chartario Capituli Bajonensis
circa annum Christi. 980. JESU XRISTO gure Jaunaren
izenean. Halabiz. Nik Arsio Laburdiko Ippizpiku merezigabeak, eta humilak nahi dut jakin dezaten gure
ondokoek, zein herri diren Laburdiko Andre dena
Mariako Ippizpikutasunaren azpikoak &k. hau da Bajonako Kapituluaren arxibotik, edo papertegitik, bederatzi ehun eta laur hogoi garren urthearen ingurunekoa.
§ 13
Kausitzen da oraino gehiago Zelestino hirurgarrenaren iskiribu bat, milla ehun, eta laur hogoi, eta amalaur garren urthekoa, zeinetan Laburdiko Ippizpikutasuneko mugak esplikatzen baititu hitz hautaz. Vallem,
quæ dicitur Laburdi. Vallem, quæ dicitur Arberoa.
Vallem, quæ dicitur Orsaiz. Vallem, quæ dicitur Cizia.
Vallem, quæ dicitur Baigur. Vallem, quæ dicitur Baztan. Vallem, quæ dicitur Lerin. Vallem, quæ dicitur
Lesaca. Vallem, quæ dicitur Oiarzun vsque ad S.
Sebastianum. Haran zeina deitzen baita Laburdi.
Haran zeina deitzen baita Arberoa. Haran zeina deitzen baita Orzaiz. Haran zeina deitzen baita Zizia.
Haran zeina deitzen baita Baztan. Haran zeina deitzen
baita Lerin. Haran zeina deitzen baita Lesaka. Haren
zeina deitzen baita Oiarzun Donostiarainokoan.
§ 14
Ekharri tut huna Ippizpiku, eta Aita Saindu haukien
deklarazinoak, ikhusteko, orai duela zazpi ehun urthe,
eta oraino geroztik-ere; nola gure herri hau deitzen
zen Laburdi, eta ez Lappurdi: gauza bera emaiten
darokute aditzera Franzessezko, eta Espainolezko
Autor, bai halaber liburu zahar, eta berri guztiek,
batzuek deitzen dute Labourt, eta bertzek Labort: eta
Eskuaraz-ere daritzat lehenago deitzen ahal zuketela
Laburdi, eta denborarekin B khendurik, P ezarri diotela: ezen ezta gauza errazagorik, nola baita B khendu
eta, haren lekhuan ekartzea P. Kintilianok-ere hargatik erran zuen. Cum dico, obtinuit, secundam enim B
literam ratio poscit, aures magis audiunt P. Quintil. lib.
1. cap. 7. Erraiten dudanean obtinuit, arrozoinak galdegiten du bigarren letratzat B. Ordea beharrietako
soinuan lehen dirudi dela P. ezen ez B. Horra beraz
nondik ethorri ahal dateken letra hunen ganbiadura.
§ 15
Eta nola oraino ez bainaiz ene xedera hedatu, hargatik hemen frikkatu-gabe, nahi naiz iragan aitzinago,
eta erakutsi denbora berean, B hura-ere ganbiatua
dela, eta U khendurik ezarria: zeren letra guztien
artean ezbaitira kausitzen bertze bia hain maiz, eta
ardura bata bertzearen lekhuan dabiltzanak, nola
hauk: ezen ikhusten dugu, Autor batzuek, eta bertzek
gauza bat beraren izendatzeko baliatzen direla letra
hauk biez, hala nola: Baskonia, ae. Vaskonia, ae.
Vasko, onis: Basko, onis &k. Eta hala baldin B khendurik ezar badadi U, erran nahi du: Lau-urdi, edo Lauurdun, edo lau-urdira. Non baitut uste, hau zela gure
herriaren lehenbiziko izena, eta deizinoa. Eta arrozoin
hunen zimendua, eta funtsa da, zeren baitago lau
uren artean fintzatua, eta hedatua, jakiteko Bidassoaren, Xarakariaren, Errobiren, eta Atturriren artean;
Badakigu Bidassoa heldu dela Baztango ingurunetan
Espainiako aldetik, eta bereziki Erratzuko eremuetan
sortzen diren ithurrietarik, zeina iragaiten delarik
Biriatutik Hendajera itsassoan sartzen baita. Bigarrena da Xarakaria, hau Sarako, eta Urdazubiko eremuetan sortzen da, handik iragaiten da Senperera, gero
Azkaina, eta azkenean Doni-joane Ziburuetara, eta
han itsassoarekin bat egiten da. Hirurgarrena deitzen
da Errobi, edo Nivi, zeina jausten baita Izturiztik Itsatsura, handik Kanbora, eta Uztaritza, eta azkenean
Bajonara. Laurgarrena deitzen da Atturri (nik lehen
erran nezake Ithurri) zeina heldu baita Bidaxuingo
aldetik, eta azkeneko hauk biak juntatzen dira Bajonan, non baitut uste, batzuek Errobi hargatik deitzen
dutela (Ni bia eskuarazko hitz hunetarik), Nivi. Beraz
laur uren artean dagoenaz geroztikan, khanore du,
eta arrozoinekin erran diteke lehenbiziko hatsapenean izena eman ziotela Lau-urdi, Lau-urdun, edo Lauurdira. Zeren lau ur baititu bere baitharik iragaiten
zaizkonak, eta hekien beren artean dago fintzatua,
hedatua, eta errepartitua
§ 16
Halatan beraz erran behar da gure aitzinekoek
hemendik hartu zutela gure herriaren izena, eta ez
zeren lapurra Bizkajako izena den: Joannes Saresberensek dioen bezala: Verba accipienda sunt ex sensu,
ex quo fiunt, non ex sensu, quem faciunt. Ioann.
Saresb. Epist. 290. Hitzak hartu behar dira nondik-ere
baitute bere izaitea, eta ethorkia, eta haren eredura,
eta ez egiten duten sentsuaren soinutik.
ESKUALDUN
ESKUARAREN
ARBUJATZAILLEAK,
BERAK DIRA ARBUJAGARRIAK
§1
Bi arrozoinez ordinariozki gauzak mesprezatzen
ohi dira, edo dela hekien baliostasuna ezagutu gabez,
hala nola urrea, eta zilharra lupean (sic) daudeino,
baitira oinpean ostikkatuak, lur puska batez baino
gehiago, hetaz estimurik egiten eztelarikan: baina
ongi preparaturik bere garbitasunean ezar ditezinean,
mundu guztiak du estimu handi hekintzat. Oraino bertze-alde mesprezatzen dira gauzak, noiz eta-ere naharo, eta frankian baitabiltza.
§2
Hau bera gerthatzen da bada hemen-ere: ezen
Eskuara delarikan Babiloniako dorretik ilkhi ziren hitzkuntza hautuenetarik bat, eta Eskual-herrian ardurakotzat dabilana, guztiarekin-ere egun kausitzen da
arbujatua, eta mesprezatua bi jende araldez. Batzuek
dira Eskuararik eztakitenak, eta bertzeak Eskualdun
Eskual-herriko ume eskuararen jakiteko obligazino
dutenak.
§3
Lehenbizikoek arbjatzen (sic) eta mesprezatzen
dute gure Eskuara mintzoaren habarrotsetik, edo
hitzen soinutik, zeren hekien beharriari estrainio, edo
arrotz eta irrigarri iduritzen zaizkon Eskuarazko
hitzak; Marianak-ere hargatik erran zuen: Soli Cantabri linguam hactenus retinuerunt rudem, et barbaram
cultumque abhorrentem.
§4
Ordea hau da arrozoin hagitz flakko bat, eta berenez indarrik gabekoa: ezen lenguaja baten arbujatzeko aski baliz bat-bederari hitzkuntza arrotzetako
hitzak estrainio eta irrigarri iduritzea, dudarik gabe
hitzkuntza guztiak liratezke arbujatzekoak: zeren
Eskualdunari-ere estrainio, eta arrotz iduritzen baitzaitzko bertze hitzkuntza arrotzetako hitzak, hala
nola batzuei iduritzen baitzaizte estrainio direla
eskuarazkoak. Ordea, zein nahi hitzkuntza arrotz ikhasi dugun ondoan, egiten gara hartara, egundainotik
eta bethi hartan ethorriak, eta ohituak baitgine bezala. Eta nola arbujo molde hau heldu baita arrotzkalean, eta usaja faltatik; halatan erran diteke mesprezio suerte hau barkhakizun dela, eta oraino hanbatenaz barkhakizunago, zenbatenaz-ere Eskualdun
Eskuararen jakiteko obligazinoa dutenen enorantzia,
eta arbujoa baitira hobenduriagoak; zeren hurkoetarik
heldu den arbujoa, eta bidegabea sentikor-ago, eta
ukhigarriago baitira, ezen ez jende arrotzetarikkakoak, Profetak-ere hargatik erran zuen: Quoniam si inimicus meus maledixisset mihi, sustinuissem vtique.
ps. 54. Etsai baten ganik zernahi sofritu nukeen; baina
adiskidetarik, hurkoetarik, eta beretarikkako laidoak,
eta bidegabeak, nork eztaki zein mintki errezibitzen
diren? ezen badio Suetoniok-ere, Julio Zesari bere
etsajak hiltzera joan zitzaizkonean, eta hil izan baitzuten hogoi, eta hirur traketa kolpez, nihortaz-ere etzuela erakutsi hanbat sentimendu, nola Marko Brutoz,
zeina bere seme propiala izan bailu bezala hajitz maitaroki hazi baitzuen, eta hala haren bihotz uherraz,
eta borondate gaitzaz miretsirik erran zioela: Et tu
quoque fili mi? eta zu-ere ene semea ene kontra? hanbat ontasun eta fagore egin eta ondoan, hau da zure
aitari baino obligazino gehiago diozun presunari emaiten diozun pagua eta errekonpentsa?
§5
Iduritzen zait egun Eskuarak edo Eskual herriakere arrozoin handirekin erran dezakela gauza bera
bere seme ezagutza gabeko hautaz Profetarekin
batean (erraiten tuelarikan hitz hauk): Tu vero homo
unanimis, dux meus, et notus meus, qui simul mecum
dulces capiebas cibos: in Domo Dei ambulavimus cum
consensu. Psal. 54. Hazi zaitut neure ugatz garbiaz,
gidatu, eta ezarri Jainkoaren lege Sainduan, bitartean
zure ganik eztut errezibitzen laidorik, eta arbujorik
baizik: zu izan behar bidean ene sostengu, zu zara ene
etsairik handiena, eta ene ongi eginak esker gaitzez
pagatzen tutzuna, ikhus zazu munduko bertze jendaki
guztiek nolako amodioa erakusten duten bere herriarentzat, eta amak emanikkako hitzkuntzaren alderat?
handik ikhusiko duzu batbederaren eginbidea dela
sortzeak bahitzat bezala emanikako hitzkuntzaren
jakitea, ohoratzea, eta aitzinaraztea.
§6
Obligazino hau exenpluz erakutsi darokute munduan izan diren jendakirik jakintsunek, eta balentenek, hala Grekoek, nola Erromarrek, hala batzuek nola
bertzek bere hitzkuntza propiala denbora, eta lekhu
guztietan egin ahalaz bethi ohoratzen abantaillatzen,
eta aitzinatzen zuten, eta bertzerenez nausa eta irri
egiten.
§7
Erromarrek bereziki estimu handia egiten zuten
bere hitzkuntzaz, ezen lekhu, eta denbora guztietan
berek berea ohoratzen zuten, eta bertzek-ere ohora
zezaten egin ahalaz entsejatzen ziren; hargatik Grekoei ihardetsi behar ziotenean, errespustak Latinez
emaiten ziotzaten, eta oraino etzituzten entzun nahi,
non Latinez edo interpretez etziren mintzatzen: etzuten hau xoilki egiten Erroman bainabai oraino Grezian
eta Asian-ere, bide hartaz bere hitzkuntza Latina
hobekiago errespetarazteko, eta jendaki arrotzetara
hedarazteko, Balerio Maximok dioen bezala. lib. 2. c.
2. § 2. erraiten du Suetonio Frankilok-ere; Sermone
Græco quamquam alias promptus, & facilis, non
tamen vsquequaque vsus est. Abstinuitque maxime in
Senatu, adeo quidem, vt monopolium nominaturus,
prius veniam postularit, quod sibi verbo peregrino
vtendum esset; atque etiam quodam decreto Patrum
cum emblema recitaretur, commutandam censuerit
vocem, et pro peregrina nostratem requirendam, aut
si non reperiretur, pluribus, et per ambitum verborum
rem enuntiandam. Militem quoque Græce testimonium interrogatum, nisi Latine respondere, vetuit.
Sueton. in Tiber. cap. 71. Dio bada, Tiberio, Zesarek
zeakielarikan hitzkuntza Grekoa, etzela hartaz balia-
tzen, ez mintzatzen; aitzitik behin okasino batean hitz
arrotz baten erraiteko zegoelarikan, lehenik bere parlamentari, edo konseilluari galdegin zioela hitz arrotz
haren erraiteko libertatea eta denbora berean Parlamenteko Jaunekin batean deliberaturik, eman zuela
mezua edo manamendua, hitz arrotza khendurik,
haren lekhuan herrikoa ezarriko zela, eta baldin kausitzen ezbazen herrikoa, hainitz hitzez edo itzulinguraka bazen ere, herriko hitzkuntzan erran behar zela:
eta soldadu bat-ere baitzen lekhukkotzat etzun (sic)
beharra, baldinetariak ezbazen mintzatzen Latinez
etzedila izan entzuna.
§8
Egiazki ezta hau Eskuararen zorthea, ez-eta-ere
Eskualdun haukien xedea, zeinek aitzinarazi behar
bidean, nahiago bailukete ikhusi ossoki iraungia, eta
ehortzia, erraiten dutelarikan ezen, Eskuara hitzetan
agorra, eskasa, eta moldegaitza dela, eta eztela jeusetako: laudorio suerte hautaz dakite hainek Eskuararen ohoratzen, laguntzen, aitzinarazten, eta edergailluztatzen: hautarik bat izatu da Oihenarto gure
Eskualduna, zeinak baitio: Neque adeo verisimile est,
sagacem naturæ dispensatorem tantulæ genti propiam linguam tribuere voluisse, nulli fere rei opportunam. Ad exercendum vero commercium, et tuendum
cum finitimis populis consortium, prorsus incommodam. Oihenart. cap. xiij. lib. 1. p. 44. Eztu khanorerik
naturalezaren autor zuhurrak hain jendaki gutiri, eta
appurrari eman nahi izatu dioela hitzkuntza propiala,
edo beurea, kasik jeusetako eztena. Tratuaren, edo
merkkatalgoaren egiteko, eta mugakidekin batasunaren konserbatzeko, eta iraunarazteko jeusik balio
eztuena. Hautxek dira Oihenartok Eskuarari iratxekitzen diotzan aitzinamenduak, edergailluak, laguntzak,
ohoreak, eta fagoreak.
§9
Nukelarik hainitz gauza Oihenartori hemen ihardesteko, guztiarekin-ere oraiko aldian uztentut bertze
aldi batekotz, eta xoilki kontentatzen naiz Zizeronek
Phaborinori eman zioen errespustaz: Tum Fronto ad
Phavorinum, non inficias, inquit, imus, quin lingua
Græca, quam tu videre legisse, prolixior, fusiorque sit,
quam nostra. Sed in ijs tamen coloribus, quibus modo
dixisti designandis, non perinde inopes sumus, vt tibi
videmur. Marc. Tul. lib. de Oratore. Diotsa Zizeronek,
Greka bazatekela zen konpliagoa, eta hedatuagoa,
Latina baino, ordea hargatik etzezala pentsa hari iduritzen zitzajon bezain erromes, eta eskas zirela.
§ 10
Eredu berean bada nik-ere erraiten diot jendaki
aralde huni, eztutela pentsatu behar, eskuara hain
erromes, eskas, eta moldegaitza dela, nola hek uste
baitute: zeren Eskuarak, eta Eskualdunek baitakite
gogora ethortzen zaizten gauzen adiarazten: nik
behintzat, egia derradan, oraino eztut ikhusi, ez
entzun, Eskualdunik ezin mintzatuz gelditu dela,
gogoratzen zaizkon gauzen adiarazteko, hitzek, eta
gauzen izenek eskas, eta labur eginik: edo bertzela
erran behar lezateke Eskuara, eta Eskualdunak erdimutuak direla? zeren mintzatzean hitza faltatzen baitzaie, eta hala kasu hartan behar lukete kheinuz bederen adiarazteko libertatea, baldinetariak nahiago
ezbadute erran mutuek-ere baino, oraino habilitate,
eta traza gutiago dutela eskuarak, eta Eskualdunek:
Irakur baletzate Eskuarazko autorak, Axular perpaus
lanoan, eta Etxeberri Jaun appeka bere kopletan,
egiaz hetan khausi lezakete, ea Eskuarak, eta Eskualdunek baituztentz hain naharoki, eta frantzoki, nola
zein nahi bertze hitzkuntzek, izpirituko pentsamenduen sothilki, eta agudoki adiarazteko: behar tuzten
hitzak, izenak, eta mintzatzeko manera diferentak,
eta agian orduan erran lezakete Sidoniok erran zuena:
Intelliges non tam cursum deesse, quam campum.
Sydon. lib. 4. Epist. Erran dut: ezta Eskuara hitzetan
hain erromes, nola eremuz baita eskas, eta labur: Eta
hala eztute ez zer Eskuara hobenduri eta faltaduri
egin, baina bai bere buruak, zeren diren hain lazoak,
eta artha appurretakoak, sortzeak emanikkako hitzkuntzaren ikhasteko.
§ 11
Baldin bere baithan ausnar egiten balute, egiaz
ezagut lezakete irrigarri, eta laidagarri direla; frogantzatzat eztut nahi ekharri bertze lekhukorik baizik
hekien beren mintzatzeko manera astrugaitz nahasi
maneragabekoa, hitz bat Latinez, bertzea franzesez,
bertzea Gastelaniaz, edo Italianoz, eta bertze gainerako ahotik atheratzen tuzten hitzez jar zaitezke dudatzen ala diren Antipodetakoak, ala Barbariakoak; gisa
hunetan egiten dute saltsa bat hanbat saltsakari diferentez appaindua, eta hain zappore gaitzetakoa, non
munduan den sabeldarrajorik handienari-ere eman
baitezoke higintza, edo goragalea. Bitartean orduan
uste dute dohakabe hauk, mintzo direla haltokienik,
eta ederkienik; noiz eta-ere baita okasinorik handiena,
hetaz nausa, eta irri egiteko, eta Aluaro Aitonen-Seme
Godo Kordobar hark Latindunez erran zuen gauza
beraren erraiteko: Eheu Latini linguam propriam ignorant. cap. 22. Ai helas jendaki haukien irrigarriak
beure hitzkuntza propiala eztakite? mihia dute gathibu, flako, eta lothua eskuaraz mintzatzeko, baina
bihoaz Zizeronen gana, eta hark emanen diote erremedio ona: Quorum linguæ sic inhærent, vt loqui non
possent, hæ scalpello resectæ liberarentur. Cic. 2. de
Diu. Halakoen mihiak, dio Zizeronek, lantzetaz pikkaturik sufla, eta zalhu litezke, eta menturaz orduan
ikhas lezakete ahotik hitzak athera baino lehen, nola
mintzatu behar luten, Arnulo gizon jakintsun haren
erranaren eredura: Habere quid dicas, et scire quomo-
do dicas. Arnul. Serm. habito in Concil. Turon. p. 2.
tom. 12. biblioth. veter. Patr. Entseja litezke mintzatu
baino lehen, zer erran behar duten, eta nola mintza
jakitera, eta ikhastera. Ezen ezta aitzakiarik, ez desenkusarik bat bederak sortzetikkako hitzkuntzaren ez
jakiteko. Hargatik erran zuen Isidoro Sainduak-ere:
Omnem autem linguam vnusquisque hominum, sive
Græcam, sive latinam, sive cæterarum gentium, aut
audiendo potest tenere, aut legendo, aut ex præceptore accipere. Cum autem omnium linguarum scientiam difficilis cuique sit, nemo tam desidiosus est, ut
in sua gente positus, suæ gentis linguam nesciat.
Nam quid aliud putandum est, nisi animalium brutorum deterior, qui propriæ linguæ caret notitia. S. Isidor. lib. 9. orig. cap. 1. Batbederak dio, ikhas detzakela hitzkuntza guztiak, edo dela Greka, edo dela Latina,
edo dela zein nahi bertze, edo mintzatzen entzunez,
edo irakurriz, edo dela eskola-nausiaganik. Baina hitzkuntza guztien jakitea gaitz baita, hargatik eztela hain
lazorik sort-herrian sortherriko hitzkuntza eztakienik.
Ezen sortherriko hitzkuntza eztakienaz zer erran ahal
diteke, baizik bestiak baino bestiago dela? zeren bestiek garbiki, eta klarki emaiten baitute aditzera, zer
muetetakoak diren, batzuek janbaz, bertze batzuek
marrumaz, bertzek arrubiaz, bertzek irrintzinaz, eta
finean bertze batzuek kanta errepikaz: xoilki gure
Eskualdun hauk eztakite adiarazten, nor, eta nongoak
diren.
§ 12
Eta oraino zein itsusi, eta ahalkagarri den sortherriko hitzkuntzaren ez jakitea erakusten daroku
Sparzianok Sebero Enperadorearen bizitzean: Cum
soror sua Leptitana ad eum venisset, vix latine
loquens, ac de illa Imperator erubesceret, dato filio
ejus lato clavo, atque ipsi multis muneribus, redire
mulierem in patriam præcipit. Sparciau. lib. fin. in fin.
de censibus. Dio; abiadura gutitarik ethorri zela Enperadore izaitera, eta Enperadore egin zenean, bere
arreba joan zitzajoela ikhustera, mintzo zela Latinez
hain astrugaizki, non ahalkarazten baitzuen Anaja
Enperadorea: ahalkeria hura bada bere begien aitzinetik khentzeagatik, berehalaxe eman zioela haren
semeari konseillaritasuneko arropa, edo kargua, eta
arrebari-ere hainitz emaitza, eta joja handi, eta hainbertzez despediturik, herrirat igorri zuela. Ikkus beza-
te bada Enperadore hau nola ahalkatzen zen, bere
arrebaren mintzatzeko astrugaitzkeriaz, ela bitartean
badakit, hauk eztutela axolarik beure ahotik erraiten
tuztzun erhokeriez: O guztion ahalkagarrizko gauza
(?) ezin sofrituzkoa!
§ 13
Menturaz erranen darotazu Enperadore hau sentikkor, eta minbera egin zela, edo jeus guti aski zuela,
Arrebaren despeditzeko; zeren Emazteki baten Latinez ez ongi mintzatzeak baitirudi hoben appurra, eta
jeusgutia dela, Anaja Enperadore batek arrebaren
gisa hartan bere etxetik, edo Enperador tegitik igortzeko? zeren emakumek ezbaitute obligazinorik hitzkuntza arrotzen jakiteko, eta bereziki Latinaren.
§ 14
Bai-ordea Latina etzen hitzkuntza arrotza Arreba
harentzat, zeren Latin herrikoa baitzen, haren herrian
haurrak, eta emakumeak Latin mintzo ziren, orai gu
eskuara bezala: baldin Leptisen Enperadorearen, eta
haren Arrebaren herrian Latina izan ezbaliz hitzkuntza
ardurakoa, Enperadorea etzen ez ahalkatuko, baina
nola herriko umeak obligazino baitzuen herriko hitzkuntzaren jakiteko, eta hura mintzo Latinez hain
astrugaizki, hargatik Arrebak ahalkarazten zuen Anaja
Enperadorea, eta hori zela kausa berehala igorri kuen
bere etxetik.
Halatan egungo egunean-ere on lizateke halako
Eskualdun ahalkagarrien herritik igortzea, eta khentzea; (badut uste kausi litezken zenbait joaiteko onik,
bai halaber gogotik lihoazkenik, baldin kausi baledi
bertze halako kargu, eta present emaille bat).
§ 15
Gisa berean diote: Klaudiok jujetasuneko kargutik
athera eta khendu kuela Greziako Printze bat, zeren
etzeakien herriko hitzkuntza Latina, eta oraino etzela