Eskuararen hatsapenak - 5

Total number of words is 3658
Total number of unique words is 1921
21.7 of words are in the 2000 most common words
31.9 of words are in the 5000 most common words
37.3 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
eta gidaritzat hautatzen dutela: halako gisaz non
tropa, eta aralde bakkotxak baitu bere aitzindaria
kapitaina, eta buruzagia zeinari guztiak jarraikitzen
baitzaitzko, eta baldin fortunaz aitzindari haren ganik
apartatzen, eta errebelatzen badira, dohakabeki galduak gelditzen direla.

§4
Gisa berean dio Aristotelesek ere, Dauphin
kumeak multzuka, eta tropelaka dabiltzala; Baina Pliniok dio zahar bat behin-ere etzaiela falta gidaritzat:
Baleaz-ere kontatzen da, bista faltatzen zaioela, zeren
gizentasunak begiak tapatzen baitiotza, eta orduan
bertze arrain batek eskutik balerama bezala gidatzen

duela: Nork itsas hondarreko arrainei eman othe diote
eskola hau? Tua autem Pater Providentia gubernat.
Sap. 14. v. 3. Aita zure providentzia miragarri eternitatekoak. Lertsunek-ere bere jornada luzean bat hartzen dute gidaritzat, Borkoriosen erranaren eredura;
In Reductorio morali. lib. 7. c. 39. Erlek-ere hautatzen
dute bere agintaria, eta Erregea, zeina handirozki
errespetatzen, zerbitzatzen, eta ohoratzen baitute,
hargatik Philosophoek erran zuten; opus naturæ esse
opus intelligentiæ. Naturalezaren obra zuhurtziaren
obra dela. Diot berriz-ere, nork eman deraue arrain,
eta hegastinei aitzindariaren eta buruzagiaren, hautatzeko ezagutza? Basilio Sainduak emaiten du errespusta. Nihil est omnino quod non in Dei providentiam,
et curam cadat. Omnia pervigil oculus Dei intuetur:
omnibus adest atque præsens est: et quod vnicuique
commodum est, ac salutare suppeditat. Sæpe numero etiam in minutissimis sapientia divina, atque providentia perspicitur, sed jam tempus est, vt cum vate
exclamem: quam magnificata sunt opera tua Domine!
omnia in sapientia fecisti. S. Basilius orat. 19. de providentia. Den gauzarik ttipienean kausitzen da Jainkoaron probidentzia, eta artha, haren begia bethi dago
atzarria, eta gauza guztiei dagote beha, eta bat-bede-

rari emaiten dio konbeni zaikana. Haren zuhurtzia
dibinoak distiratzen du den gauzarik ttipienean. Eta
hala arrozoin da, Profetarekin batean erran detzadan
espantuzko hitzak; zein handiak diren Jauna zure
obrak, gauza guztiak zuhurtziarekin egin tutzu.

§5
Ordena eder hau kausitzen denaz geroztikan
gauza naturazkoetan, eta arrozoinamendurik gabekoetan, ezta beraz zer miretsi, kausi dadin gauza arrozoinezkoetan, eta izpiritualetan-ere: zeren Dionisio
Sainduak dioen bezala; Lex divinitatis est: in nullo
negligere ordinem; sed per prima, media, et per
medium postrema reducere. Lib. de Hierar. Angelica.
Jainkoak ezarria daduka ordena jeneral bat kreaturen
gobernatzeko, lehenbizikoek goberna detzaten hurranak, eta hurranek azkenak: eta oraino hau bera frogatzen da Philosophiako arrozoin batez; In vnoquoque
rerum genere debet dari unum simpliciter tale; zer
nahiden gauzetan kausitu behar da bat lehena; hala
nola Philosophian baita Aristoteles; Theolojian, Thomas Akinas Saindua, eta Eskolako Dotor Aingirua;

Mirikuntzan, Hipokrates; Legetan, Justiniano; Elizan
Aita Saindua, Ippizpikutasunean Ippizpikua; Herriko
Elizan, Errotora; Erresuman, Errege: Probintzian,
Gobernadorea: Harmadan, jenerala; Errejimenduan,
Koronella, eta konpainian, Kapitaina.

§6
Beraz ordena eder hunen arauera arrozoin dut nikere, Aitzindari, eta Buruzagi bat gure Eskurarentzat
(sic) bilhatu nahi izatea? Ordea nor erranen dut dela,
nik orai hemen bilhatzen dudan Aitzindaria, eta Buruzagia, baizik P. Axular gure Errotor famatua, eta ospe
handitako hura? Egiazki Eskual-herrian hau da bakharra, hanbat autoren liburuetan zauntzan gauzak, arantzepetik atherarik bezala, eta Theolojiaren mami hautua bildurik eskuaraz ederkienik argitara eman darokuna; Halatan beraz baderraket eskuarazko Autoretarik hau dela Aitzindaria, Buruzagia, eta lehena?

§7

Bainan zer diot nik? aitzitik badirudi zerbait-ere
moldez, eta arrozoinez gradu orai aippaturikkako
hauk guztiak hunen baithan bilduak, eta juntatuak
bezala kausitzen direla: Baldin Aristoteles bada munduko jenden artean hain famatua, eta ohoratua,
baihalaber Philosopho haltoek bere Buruzagi, eta
autor prinzipalenarentzat hanbat errespetatzen ohi
dutena, zeren iskiribatu duen Philosophia bat gauza
naturazkoez tratatzen duena, arrozoin gehiagorekin
bada Axularri zor zaizko gradu, ohore, eta buruzagitasun hauk: zeren hunen Philosophia, De non procrastinanda pænitentia, baita hagitz zuhurragoa, eta seguragoa, ez gauza naturazkoez, eta lurrekoez bainan bai
naturalezaz goragokoez tratatzen duena: non handikan segitu baitu Dotor Aingiruaren eskola, eta eginbidea, eta denbora berean merezitu du deit dadin
Eskuararen, eta Eskual-herriko Eskualdun Dotor, Aingirua bezalakoa.

§8
Ezta bada Hipokrates, eta Justiniano baino gradu
gutiagokoa: Baldin Hipokratesek iskiribatu baitu apho-

rismo, eta sententzia gorpputzari, eta gorpputzeko
gauzei dagotzatenak, Axularrek iskiribatu tu arimari,
eta arimako gauzei ukhitzen zaitzten aphorismo, eta
erregela sainduak.

§9
Eta Baldin Justiniano mintzatu bada lege zibilaz,
eta mundukoaz, Axularren perpausa izan da zeruko
lege saindu izpiritualaz; eta nola Aita Saindua baita
Elizako Buruzagi prinzipala, eta Jondoni Betriren kadira dadukana: gisa berean Axular izan zen errotor
bezala Sarako Elizako kadira iduki zuena. Eta baldin
Erregek bere Erresumak, eta Erresumetako jendeak
begiratzen, eta sostengatzen baitu, bai halaber manatzen eta legeak emaiten: hortaz bezanbatean-ere,
erran diteke Axular izatu dela, ez lurreko Erresumen,
baina bai zeruko Erresumen, eta XRISTOREN umen
begirale, eta sostengari leiala, eta hekien gainean
manatzeko, baita oraino lege Sainduaren deklaratzeko botherea zuena.

§ 10
Eta hala nola harmadan jenerala baita harmak
gobernatzen tuena, manera berean Axular izatu da
Elizako harma sainduen gobernaria, eta fidelei Satanen kontra gudura ilkhitzeko mekuen, eta manuen
emaillea. Egundaino izan othe da munduko kapitain
guztien artean hain balentki bere gomendioko soldaduak gidatu tuenik? eta hain fermuki on eduki duenik?
non erran baitezaket xitu eta iragan duela Kapitain
guztien Kapitaina Alexandro handia bera.
Baldin Zizeronek nahi izan bazuen enplegatu, bere
bokkantza edera (sic) gauza bano, eta mundukoetan,
hunek hobeki jakin izan zuen dohain hunen enpleguaren egiten, zeren egin baitzuen gauza katholiko, eta
izpiritualetan.

§ 11
Beraz arrozoinekin erran diteke, zerbait-ere moldez, ordena, eta gradu miragarri hauk guztiak Axular
baithan kausitzen direla; eta halatan hau bere denboran izatu zela eta orai-ere dela, baita oraino aitzinarat-

ere izanen Eskual-herriko Buruzagi Philosophoa,
Dotor, Aingirua bezalakoa; Hippokrates arimetako
narrio, eta erhasunen sendatzeko erremedio emaillea;
Justiniano zeruko lege Sainduaren kridaria; Elizako
aitzindari leiala, eta Buruzagi egiazkoa: zeruko erresumen begiralle fidela; Sarako Elizako harma Sainduen
gobernaria, eta jenerala; Populuaren Aita arthaduria,
eta bihotz-Samurra; Alexandro handia baino kapitain
kurajos eta balentagoa; Eskual herriko Zizeron bokkantzaz bethea.

§ 12
Eta nola ni partida bezala bainaiz, zeren hark bere
denboran manajatu, eta bere gomendioan iduki zuen
bathajo-harrian errezibitua baitut ene bathajoko ur
Saindua; hargatik bada orai aippaturikkako gauzen
frogantzatzat ekharriko dut AXULAR beraren obra,
zeren Hugo Kardinalaren arauera, offizialek bere obretan kausituko baitute bere laudamena: Ipsi artifices in
suis operibus laudabuntur, et nunc, et in futurum.
Hug. Card. Lirak ere gauza bera dio: Artifices laudantur ex operibus manuum suarum, quando sunt artifi-

ciose facta. Offizialeak bere eskuetako obra ongi eginek laudatzen tuztela; hartarakotz bada orai ezta
ikhustea baizik hunek egin zuen liburu ttipi handia,
bigarren Thomas a Khenpis Eskual-herrikoa, guztia
sententziaz, eta zuhurtziaz bethea; dotrinan hagitz
Katholikoa, eta bokkantzaz Zizeronen parekoa, zeren
Autorarentzat ahal diteken frogantzarik hoberena
baita obra bera. Senekak dioen bezala: Maxima oratoris laus oratio ipsa. Halakotz beraz, esperantza dut,
hura irakurri ondoan erranen duzula Salbianok bertze
liburu batez erran zuena: Legi librum, quem trasmisisti, stylo brevem, lectione expeditum, instructione perfectum. Salvian. in Epist. ad Eustachium. Irakurri
duzula liburu bat, plama eta iskiribu gutitan hanbat
arrozoin eder, eta autoritate halto, Theolojiaren
mamia hitz gutiz, eta laburtzki aditzera emaiten
darozkiguna; eta hala merezi duela dirudi derragun
Tertulianorekin: Exiguis in loculis patrimonium grande
profertur. Tertulian. Eremu gutitan, lur paporra
xerrenda poxin batean primeza aberats bat utzi darokula egiazki, hain gutiziagarria, eta zapporetsua,
jende suerte guztien artean borondate onez ossoki
onhetsia eta bihotz Katholiko guztiez laudatua eta
hala letradunez edo estudiatuez, nola estudiatugabez

ongi errezibitua: non batzuek, eta bertzeak bethatzen,
eta kontentatzen baititu Elizako Dotoretarik, eskritura
saindutik, eta Theolojiaren bidez, atheratzen tuen
arrozoinamendu zuzenez, eta ederrez: bai halaber
berotzen den bihotzik hotzena ere? bere bokkantza
samurraz, eta izpiritu khartsuaz: halako gisaz, non
hunen dotrina erran baititeke dela Joandoni Paulok
dioenaren eredura appaindurikkako bazka izpiritual
bat; Sermo vester semper in gratia sit sale conditus.
D. Paul. colos. 4. 6. Ex ejus lingua melle dulcior fluxit
doctrina: Haren ahotik ilkhi zen ezti guztien gozotasuna iragaiten duen Dotrina. Hala bada, ene arrozoinamenduaren frogantzatzat eztut nahi ekharri bertze
arrozoinik ez frogarik, baizik irakur dezazun Axularren
obra eta irakurri eta ondoan, nahi zinituzket entzun,
ea zer diozun, zeren baitakit, erranen duzula nik diodana egia dela.

§ 13
Ordea nola eskuararik eztakitenentzat hau baita
froga itsu bat; hargatik bada hek adi dezaketen maneran mintzaraziko tut presunaja herriz kanpokoak, eta

arrotzak, nik orai hemen aippaturikkako gauzez fede
emaiten dutenak, zeinek baitiote gisa hunetan: Hunc
librum de non procastinanda pænitentia Authore
Domino Petro de Axular, viro magni nominis in nostra
cantabria, ac celebri nuper Rectore de Sara, mandato
Illustrisimi Domini Domini mei Episcopi Bayonensis
accurate evolvi, & in eo nihil adversum fidei pietatisque, sed recta omnia ornata, & ad bonos mores multum conducentia, iudicasse ego infra scriptus testor.
Datum apud Sanctum Ioannem de Luz die quarto
Decembris anno Domini millesimo sexcentesimo quadragesimo secundo. Saluator de Dissaneche. Ene Jaun
Ippizpikuaren mezuz arthoski irakurri dut liburu hau
zeinak tratatzen baitu, penitentzia ez biharamunekotz
utzteaz: zeinaren autora baita P. Axular gure Eskualerrian presunaja fama, eta ospe handitakoa, eta aitzintxean Sarako Errotora, eta hala nik berean ene izena
iskiribaturik, fede emaiten dut, eztudala kausitu
fedearen, eta debozinoaren kontrako gauzarik, aitzitik
guztiak dira azkuntza, eta usantza onetara darontsatenak, eta gidatzen dutenak; Donijoannen egina,
Abendoaren laurean, milla sei ehun, eta berrogoi eta
bi garren urthean. Salbador Dissanexe. Axular. p. 13.

§ 14
Ego infra scriptus iussu Illustrissimi, ac Reverendissimi Domini Domini mei Episcopi Bayonensis attente legi librum de pænitentia non differenda cantabrico
Idiomate a Domino Petro de Axular meritissimo olim
Rectore de Sara compositum, in quo omnia orthodoxæ fidei, & bonis moribus consona reperi, atque
Vberem Authoris facundiam magna cum eruditione,
ac singulari pietate conjuctam non semel admiratus
sum. Ideo in lucem perutiliter prodire posse censeo,
ac judico. Datum apud Sanctum Ioannem de Luz die
25 Decembris millesimo sexcentesimo quadragesimo
secundo. Petrus Durthubie Doctor Theologus. Nik
beherean eskiribatuak, Baionako ene Jaun Ippizpikuaren manuz arthoski irakurri dut, Betri de Axular bertzeorduz Sarako Jaun Errotor zen, merezimendutsu
hark eskuaraz moldaturikkako liburua, penitentzia
gerokotz ez uztearen gainean, zeinetan gauza guztiak
kausitu baititut fede katholikaren, eta haztura onen
eredurakoak, eta dotrinarekin eta debozinoarekin
Autorak juntaturikkako bokkantza naharotsu miragarriak behin baino gehiagotan neure baitan miretsirik,

eta espantaturik ezarri nau. Hargatik uste dut, eta
jujatzen dut, progotxoski ilkhi ahal ditekela argitara.
DoniJoannen emana Abendoaren hogoi, eta bortzean
milla sei ehun eta berrogoi, eta bigarren urthean. Pierres Durthubie Dotor Theologoa.

§ 15
Oraino bertze-alde maiz ikhusten dugu, nola gure
predikari batzuek ekhartzen tuzten bere predikuetan
Axularren obratikkako parte batzuek; zeinez baliatzen
baitira bere perpausen beztitzeko eta edergailluztatzeko: ordea eztiote mereziesten erraitea: Hau Axular
famatuac dio. Bertze hainitz Autor arrotz mendreagori ohore hunen emaiteaz batere dudarik egiten eztutelarikan; hargatik ordea ezta zer miretsi, zeren Salbatzaillearen errana baita: Nemo propheta acceptus est
in patria sua. Luc. 4. v. 24. Nihor ezta Propheta bere
herrian. Ordea nahi nuke jakin, zer arrozoinez eztioten
emaiten zor zajoen ohore hau? ala mesprezio eta laido
othe zajen haren izendatzea? ala haren obraz bere
buruak beztiturik, gogoan pasatzen othe duten mun-

duaren artean gizon jakin, eta habiltzat bere buruen
iragaitea?
§ 16
Lehenbizikoaz denaz bezanbatean batere arrozoinik eztute: Si quid ab altero hauserimus, id ipsum non
est Celandum. Basil. orat. 6. de institut. Basilio handiaren erranaren eredura, obligatuak gara errezibitzen dugun gauzaren aithortzera, edo bertzela da ezagutza gabeko markka; eta oraino bertze-alde zeren
haren obra hagis (sic) probotxusa baita katolikuen
egiarekin konforme izanez, nihork haren kontra arbujorik ez mezpreziorik ezin egin dezaken maneran, non
erranen baitut Enodo Sainduak Teodoroz erran zuena:
Nec replicationibus tuis reperiuntur contraria, nec
objectionibus facilis occurrit solutio. S. Enod. in.
panag. Tedorica. Nihork eztuela erraitekorik ez errankizunik Axularrek egin duen obraren kontra. Eta hauk
hunela direnaz geroztikan zer arrozoin da, bada ez
egiteko nik diodan agur hura? Baldin Ouidiok bizi zelarikan merezitu bazuen jentilen artean kopla ergel
batzuen kariaz goza zezan jakintasunaren loria, eta

ohorea, berak sendagailla handirekin kontatzen duen
bezala.
Tu mihi quod rarum est, vivo sublime dedisti
Nomen: ab exequijs quod dare fama solet.
Ouid. lib. 4. tristium. egloga. 9.

§ 17
Egun beraz arrozoin gehiagorekin katholikoen
artean Axularri zor zajo hil ondoan bederen eman
dezagun merezimenduen aithorra eta ohorea: Si post
fata venit gloria, non propero. Dio Marzialek, baldin hil
ondokotzat bada laudorioen loria, enaiz lehiatzen,
erran nahi du, hil ondoan bederen izanen zela laudatua eta onhetsia, eta ordu artearainokoan etzuela
berantesten bere laudorioa; zeren ordinariozki Gizona
hil ondoan laudatzen baita. Bitartean Axularrek duelarik hirur hogoi, eta hamabi urthe Jainkoak deithu zuela
mundu huntarik, ezin erran diteke gure predikarien
artean merezitu duela, Marzialek hil ondokotzat bere
buruari prometatzen zioena: aitzitik lehen erran diteke ohore gehiago egiten diotela Jentil batzuei hala

nola Platoni, Aristotelesi, Zizeroni, Birjiliori, eta Ouidiori, zeinen izenak maiz eta naharo entzuten baititugu
aippatzen tuztela, eta non? baizik batzuetan hark bere
denboran manajatu, eta gobernatu zuen teatro Sainduan, haren beraren hezurren aitzinean.
§ 18
Ordea hau hunela ikhustea ezta ukhigarri, eta
erdiragarri? ezen nor izanen da ez xoilki Sarako Elizan,
baina oraino Eskual-herrian ausardiza, hunen ikhusteaz, eta entzuteaz beraz, Ouidiorekin batean bihotza
erdiraturik erranen eztuenik?
Tunc flevi, rupique sinus, et pectora planxi;
Et secui madidas vngue rigente genas.
Ouid. Epist. 5.
Ezin nagoke negar egin gabe, eta ene bihotz
zaurthuaren auhenak, eta dolamenak erakutsi gabe,
ikhusirik, Jentilek gure predikari batzuek baino, errespetu gehiagorekin behatzen diotela ja denbora luzez
zuppuan zuhirindurik, eta pipiaturik daudezin presunaja handien hezurrei:

Grandia effosis mirabitur ossa sepulchris.
Virg. lib. 1. Georg.
Baldin altxa badezazu tonba hori horren azpian
dauntzan hezur handiez espantatua geldituko zara,
dio Birjiliok: zuk ere bada konsidera bazeneza, Axular
Eskual-herriko Esdras handi haren hezurrak tonba
horren azpian dauntzala, eta hortik-ere mintzo direla;
agian hobekiago orhoit zindezke errespeturekin zor
zajoen ohorearen emaitera. Eta bertzela egitea da,
lehen erran dugun bezala, Basilio Sainduak dioenaren
kontra, obratzea. Si quid ab altero hauserimus, id
ipsum non est celandum. Basil. orat. 6. de institut.
Zeren bertzeren ganik errezibitzen dugun gauzaren
aithortzera obligatuak baitgara; Edo erran behar da
Axularren obraz zeure burua appaindurik, eta preparaturik jenden izpirituetan jakintsuntzat iragan-arazi
nahi duzula: ordea hori da korneilla hegastinaren propietatea, zeina, bere gorpputz itsussia bertzeren
luma, eta plumai ederrez beztiturik, eta berregindurik,
hazten eta hanpatzen baita: bada gisa berean zure
eginbide suerte horrek-ere aski klarki aditzerat emaiten du, zu-ere zeure buruaren denbora berean eder-

gailluztatzen, eta lausengatzen hari zarela: ordea
horren gainean erraiten du Ezexiel Prophetak: Væ
pastoribus Israel, qui pascebant semetipsos. Ezechiel
c. 34. Zori-gaitz bere buruen lausengatzen, eta bazkatzen dabiltzan Israelgo artzainentzat. Eta finean adi
zazu zer dioen Marzialek:
Omnis cæsareo cedat labor amphiteatro
Vnum præ cunctis fama loquatur opus.
Martial. lib. 1.

§ 19
Hemendik beraz ikhusten duzu ohore eta errespetu zor diogula, zeren bethi hari baitzaitzu irakasten
eta emaiten.

§ 20
Jerson Parisko xanzelier jakintsunak mintzo delarikan iskiribatzaillen laudorioez dioen eredura:

Prædicat, atque studet Scriptor, largitur, et
orat
Affligitur, sal dat, fontem, lucemque futuris
Ecclesiam ditat, armat, custodit, honorat.
Iskiribatzaillea bethi hari da predikatzen, eta estudiatzen, erremusina, eta othoitz egiten, penatuz
zuhurtziaren ithurri biziz, eta argitasunez Elizaren
aberasten, harmatzen sostengatzen, eta ohoratzen.
Jersonek kalitate eder hautaz beztitzen tuenaz geroztikan iskirabatzaille katholikoak, arrozoinekin erran
dezakegu, gure Axular famatua bethi hari dela predikatzen, eta estudiatzen, erremusina, eta othoitz egiten. bere denboran iragan zituen trabailluen bidez,
zuhurtziaren ithurri biziz, eta argitasunez Elizaren
aberasten, harmatzen, sostengatzen, eta ohoratzen.
Eta oraino are baino gehiago: zeren Tritemio
Abbadeak dioen bezala: Major est scriptoris pietas,
officio prædicantis; quia illius cum tempore perit
monitio: istius perseverat in annos multos annunciatio. Prædicator loquitur præsentibus dumtaxat: scriptor prædicat etiam futuris. Cum prædicator deficit,
cessat officium: scriptor etiam mortuus in volumine
moribus facit institutum. Parum valet officium prædi-

cantis, si scriptoris ministerio non tuetur. Quid enim
prædicator, si scriptor, quod legat, non scripserit. Aug.
lib. de Trinit. Tritemius. lib. de laudibus scriptorum,
cap. 6. Iskiribatzaillearen eginbidea handiagoa baita,
predikariarena baino: zeren predikariaren abisua denborarekin heldu baita faltatzera; baina hunen iskiribuak hainitz urthez baidirau(te). Predikaria presentekoei xoilki mintzo zaje; iskiribatzaillea presentekoei,
eta ethorkizunekoei. Predikaria faltatzearekin akhabo
da haren offizioa. Iskiribatzaillea hillik ere, iskiribua
bizi da. Guti balio du predikariaren offizioak, iskiribatzaillearen laguntzaz esbada sostengatua; zer erran
lezake predikariak, baldin iskiribatzailleak irakurtzeko
iskiribatu ezbalu.

§ 22
Aita Borkoriok-ere badio Apostoluek progotxu
gehiago egin ziotela Elizari, preso zeudezilarikan iskiribatu zituzten iskiribuez, ezen ez beure predikuez: In
omnem terram exivit sonus eorum. Psalm. 18. Zeren
bide hartaz hedarazi baitzuten bere omena, eta XRISTOREN lege Saindua munduko bazter guztietara: eta

hunen arrozoina Agustin Sainduak emaiten du ederki
dioelarik gisa hunetan: Quia quod lingua dicitur,
sonat, et transit; quod scribitur, manet: Hitzak ahotik
ilkhitzean habarrots, eta soinu egiten du baina ezta
ahotik hain laster kanpora, non berehala iraungia
baita; Baina plumak iskiribatzen tuen gauzak mendez
mende diraute, eta bethi dira mintzo: Quod scribitur
manet. Baina hitzak fite iragaiten, eta ahantzten dira:
Quia quod lingua dicitur, sonat, et transit. Halatan predikaria mintzo deino, haren predikua-ere bizi da,
baina predikaria faltatzearekin, ja haren predikatzeko
eginbidea-ere iraungia gelditzen da. Ordea erran den
bezala, iskiribuak bertze kondizinorik du, zeren ez
xoilki iskiribatzaillea bizi deino, baina-bai oraino hura
hil ondoan-ere bethi bizi baita, eta mintzo, biziko eta
mintzatuko; hargatik erran zuen Errege Profetak-ere:
lingua mea calamus: Ene mihia da Pluma. Hargatik
eginbide ohorezko hau gomendatzen du Gregorio
Sainduak-ere, noiz eta-ere baitio: Imo si Gregorio credis, vel unum librum afferre stude; vt in Tabernaculo
Domini non vacuus appareas; si solum etiam habueris, vel minuta duo. Baldin ezin badaidikezu liburu
handirik Elizaren zerbitzatzeko, trabailla zaitea bederen baten emaiteko, etzaudezila Jainkoaren etxean

alferrik, offrenda zazu Kornadu bat bedere Euanjelioko alhargun probe hark egin zuen bezala.

§ 23
Konsiderazino hauk bada mugidatu ahal zuketen
Axular gure Artzain, eta Buruzagi ohoratua egin zuen
obraren iskiribatzera, etzen hura ibili aitzakia, eta
estakuru bilha, arrozoin zukelarikan erraiteko Kasidorok erran zuena. Nonus annus ad scribendum datur
Auctoribus, nec mihi horarum momenta præstantur.
Casiod. in. præfat. ad. libros. variar. Erran nahi du,
denbora behar da iskiribatzeko; ordea nik eztut oren
baten espatiorik ez errepausarik ene errotoriako egitekoak direla kausa: halarikan-ere ordea bere joan
etorri guztien artean ongi enplegaturik, eta entsejaturik kausitu zuen iskiribatzeko behar zuen denbora.
Baina hark bezalako eginbiderik, eta enplegurik eztutenek, zer estakuru, edo aitzakia bilhatuko dute, Jainkoak eman dioten dohainaren ez enplegatzeko? begira ordea egun batez entzun eztezaten Euanjelioko zerbitzari hark entzuen (sic) zuen erantzukia: Auferte ab
illo mnam, et date illi, qui decem mnas habet. Luc.

cap. 19. eta nahi nuke bere zori gatzean aihen egin
ezlezaten progotxurik eztuketen denboran: ezen
badakigu Jeremias Profetak-ere nola erran zuen ai izigarri eta ikharagarri hau: Væ mihi, quia tacui, quia vir
pollutus labijs ego sum. Isaiæ. 6. v. 5. zeren mintzatu
behar bidean ixilik egon zen, Jainkoaren populuari
egia predikatu gabe. Baina Seraphin batek aldareko
suaz ezpainak garbitu ziotzan bezain sarri, gelditu zen
hain kurajatua, eta animatua mintzatzeko, non Jainkoak predikariak igortzerakoan; galdegin baitzioen,
hura-ere igor zezala: Ecce ego mitte me. Isaiæ. 6.
ordea erremarka zazu, zeren Isaiasen enplegua zelarikan predikatzea, halarikan-ere Seraphin batek bere
aho ezpainak aldareko ikhatz biziaz garbitu baitziotzan: Et volavit ad me vnus de Seraphim, et in manu
ejus calculus, quem forcipe tulerat de altari, et tetigit
os meum. Eta nola iskiribatzea, predikatzea baino
baita enplegua haltoagoa, halatan arrozoinekin erran
zezaken Axularrek-ere Job sainduak erran zuena: Quis
tribuat mihi, vt scribantur sermones mei. 19. § 23.
Nork ene aho ezpainak garbituko darozkit, eta emanen darot laguntza iskiribatzeko? Kherubinak, ala
Seraphinak?

§ 25
Egiaz erran nezake ez batak, ez bertzeak: zeren
iskiribatzeko eginbidean laguntzek behar baitute izan
goragotikkagoak: ezen ikhus zazu nola Jainkoak berak
iskiribatzeko enpleguan manatu zuen Joandoni Joannis
Euanjelista Elizako Aitzindari, eta Buruzagi hura, erraiten zioelarikan. Scribe. Apocal. l. v. et 19. et cap. 2. v.
1. 18. 12. et cap. 3. v. 1. 7. 14. Iskiriba zak. Hunen eredura beraz iskiribatzaille katholikoak behar du izan
Kherubinez, eta Seraphinez goragokko mezua, edo
laguntza, baihalaber ikatz biziaren kharra baino su
goriagoa.

§ 26
Norenganik bada erranen dut, Axularrek errezibitu
zituela iskiribatzeko laguntzak, eta fagoreak? baizik
JESU XRISTO aldareko Sakramendu Sainduan egun
guztiaz errezibitzen zuenaganik? zeinak bere aho
ezpainak garbitzen baitziotzan, ez Seraphinak bezala
aldareko ikhatz biziaz, bainabai bere odol Sakratuaz?

zeinaren effetua dela hark iskiribatu duen obra (De
non prokraslinanda pænitentia) nork dudatuko du?
Konsideratu ondoan, penitentziaren Autora, eta Buruzagia dela KRHISTO gure Jauna, zeinaren odol Sakratutik baitu penitentziak bere ethorkia, indarra, eta
botherea, gu bekhatutik libraturik Jainkoaren garazia
sainduan ezartzeko, eta zeina gabe nihor ezin salba
baititeke: Nisi pænitentiam egeritis, omnes simul peribitis. Halatan beraz egun Agustin Sainduarekin baderrakegu: Et hæ de illa Civitate, vnde peregrinamur,
litteræ nobis venerunt, ipsæ sunt scripturæ, quæ nos
exhortantur, vt bene vivamus. S. August. in ps. 50.
cant. 2. Eskual-herrian Axularren eskutik errezibitu
tugun iskiribu katholikoak direla zerutikkako kartak,
edo guthunak; halako moldez, non Eskual-herriak
egun ezin erran baitezake Tobias Sainduak Aingiruari
erran zioena: Quale gaudium mihi erit, qui in tenebris
sedeo, et lumen cœli non video? Tob. 5; zer kontentamendu nahi duzu izan dezadan, ilhunbetan nago zeruko argirik ikhusten eztudala? Ordea bertzela mintzatu
ziren Jonatas, eta Hebreoak erran zutenean, etzutela
nihoren beharrik, zeren baitzituzten liburu, eta iskiribu
Sainduak bere konsolamenduko. Hartako bereko utzi
darozkigu bada guri-ere Axularrek, bere neke trabai-

lluz athera zituen iskiribu katholiko eskuarazkoak. Eta
halatan esperantza izaiteko dugu, halaber bera-ere
orai dagoela bere neke trabailluen konsolamenduez
lorian gozatzen: Bonorum laborum glorosius est fructus. Sap. 3 Jerson jakintsunak dioen bezala; Speret
premium, quoniam merces sua magna nimis erit
DEUS jubens scrutari Scripturas, ac perinde scribi, quibus habetur vita æterna, Ipse Dominus noster IESUS
CHRISTUS, qui est liber vitæ speciocissimus sit benedictus in sæcula. Amen. Iskiribatzaillearen errekonpentsa, eta pagua izanen da Jainkoa bera, zeinak
manatzen baitgaitu iskiribu sainduen miratzera, eta
hekien gainean iskiribatzera, zeren hetan baitago bizitze eternala, JESU XRISTO gure Jauna bera, zeina baita
bizitzearen liburu hagitz ederra, eta bere gainekoa,
biz benedikatua, eta laudatua mendez mende, halabiz.

§ 27
Eta baldin Axular kausituko baliz orai dagoela purgatorioan gure othoitzen beharrean; guztiok galdegiteko gendioke Jainko guztiz onari; othoi urrikal dakio-

en bere zerbitzaria, eta eman dezon bere hautuentzat
preparaturik dadukan bakhezko lekhua: Eta lehen bai
lehen egin dezon garazia entzuteko bozkariozko
berria. Factus est in pace locus ejus, et habitatio ejus
in Sion: Haren egoitza eskuin dela zeruko Sion Sainduan. Vbi requiescat in pace. Amen.

SARAKO ESKUARA
ESKUAL-HERRI GUZTIAN
ESTIMU, ETA OSPE
HANDITAKOA DA
§1
Laudorio emaillen eginbidea denaz geroztikan
Sort-herriaren loriez, eta abantaillez mintzatzea, arrozoinekin ene hertarrek erantzuki egin lezakedate: baldin orai parada hunetan ezbanintz mintzatzen ene
Sort-lekhuaz, eta herriaz. Encomiorum lex est, Patriæ
dignitatem ostendere. S. Basil. orat. in S. Gor. mart.
Zeren Basilio Sainduaren eredura, laudorio emailen
arteko legea baita, Sort-herriaren abantaillen erakustea, eta argitara emaitea; Beraz ene eginbidea da,
Sara ene Sort-lekhuaz, eta Laburdi ene herriaz mintzatzea; eta hala lehenbizirik mintzatuko naiz ene Sortlekhuaz.

§2
Gauzei ezartzen zaizte izenak, edo dela hekien
izaitea, edo propietateak, edo kalitateak direla kausa,
edo zenbait bertze hunelako arrozoini dagokala: eta
hala izendatzen dugun gauza, izenaren bidez ezagutzen da. Beraz arrozoinamendu hunen eredura baderraket Sara ene Sort-herria abantaillatua, eta beregainekoa dela: Sara denazgeroztikan hain izen hautua,
eta ederra, eta bethi estimu handitan ibili dena: ezen
Sara deitzen zen Abrahanen emazte eder hura, zeina
bere edertasuna zela kausa bi aldiz izan baitzen erauzia, batean Egiptoko Errege Pharaonez eta bertzean
Errege Abimelekez, zeinek uste baitzuten Abrahanen
arreba zela; ordea Jainkoak bethi begiratu eta guardatu zuen bere garbitasunean: Tobiasen Esposa-ere
Sara deitzen zen, zeinak erran nahi baitu Domina,
Andrea, edo Prinzesa. Hemendik beraz izen xoilak
badirudi aditzera emaiten darokula, bertze frogantzarik elizela-ere, zenbait kalitate, eta propietate eder
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Eskuararen hatsapenak - 6
  • Parts
  • Eskuararen hatsapenak - 1
    Total number of words is 3537
    Total number of unique words is 1800
    19.2 of words are in the 2000 most common words
    27.7 of words are in the 5000 most common words
    32.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Eskuararen hatsapenak - 2
    Total number of words is 3730
    Total number of unique words is 1999
    19.3 of words are in the 2000 most common words
    28.8 of words are in the 5000 most common words
    34.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Eskuararen hatsapenak - 3
    Total number of words is 3644
    Total number of unique words is 1991
    20.4 of words are in the 2000 most common words
    29.6 of words are in the 5000 most common words
    34.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Eskuararen hatsapenak - 4
    Total number of words is 3584
    Total number of unique words is 1689
    21.4 of words are in the 2000 most common words
    31.3 of words are in the 5000 most common words
    37.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Eskuararen hatsapenak - 5
    Total number of words is 3658
    Total number of unique words is 1921
    21.7 of words are in the 2000 most common words
    31.9 of words are in the 5000 most common words
    37.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Eskuararen hatsapenak - 6
    Total number of words is 3676
    Total number of unique words is 1843
    21.5 of words are in the 2000 most common words
    30.7 of words are in the 5000 most common words
    36.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Eskuararen hatsapenak - 7
    Total number of words is 3708
    Total number of unique words is 2028
    19.5 of words are in the 2000 most common words
    28.6 of words are in the 5000 most common words
    33.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Eskuararen hatsapenak - 8
    Total number of words is 987
    Total number of unique words is 660
    30.5 of words are in the 2000 most common words
    39.1 of words are in the 5000 most common words
    45.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.