Eskuararen hatsapenak - 1

Joanes Etxeberri «Sarakoa»

ESKUARAREN
HATSAPENAK

Bertsio elektroniko honen egilea: Inazio Mujika Iraola.

LABURDIRI ESKUARAREN HATSAPENAK
J. D’ETXEBERRI
SARAKO DOTOR MIRIKUAK
(1712)

§ 31
(ESKUARAREN ZUHURTZIAREN FROGAK)
Beraz badirudi, gure Eskuararen zuhurtziaz ezin
frogarik emanditekela? zeren ezpaita edireten Autor,
eta istorio guztien artean egiteko huni dagokala, kopia
bat bedere atheraduenik, baina nola kopia faltadenean orijinala bilhatzen ohi baita, eta ezpaita kopiarik
hura baino seguragorik, eta fidelagorik; hargatik bada
nik ere nahidut bilhatu egiteko huni dagokan egiazko
orijinala, zeina baita Eskuara bera, edo hunen mintzoa, eta hunetarik beretik esperanza dut, atherako
dudala beharden froga, eta argitasun ossoa, zeren
ezbaita mintzoa baino lekhuko seguragorik, ez egiazkoagorik bat bederaren ezagutzeko, ez eta ere ezta
froga komunagorik (eta) naharoago ediretendenik,
hala lege Naturalean, nola iskiribatuan, eta Garaziazkoan ere, nola baita mintzotikkakoa; ezen gure Jainkoak noiz eta ere Adam lehenbiziko gizona eta gure Aita
ez jeusetarik egin edo kreatuzuen ondoan, ekharriziotzan aitzinera animalia, eta hegaztina guziak, hetarik
bakhotsari bere naturalezaren eredura izenaren emai-

teko; Adduxit ea ad Adam, ut videret quid vocaret ea:
omne enim quod vocavit Adam animæ viventis, ipsum
est nomen ejus. Gen. 2. Bide hunetaz Adami, eta
haren ondoko ume guztiei ezagutzera emaiteko, nolako zuhurtzia eta jakintasun miragarriarekin mundurat
emanzuen, ezen ezta kuhurtziaren señale seguragorik, nola baita gauzen naturalezen ezagutza, zeina
Philosophoek deitzenbaitute, Cognitio a priori; ezagutza suerte hau izatuzuten Aita Adamek, Salomonek,
Apostoluek, bainan bertzek guttik.

§ 32
Halaber lege iskiribuzkoan ere kausitzen da: Gen.
27. nola Isak Patriarxa handi hura itsutuzenean Iakob
bere semea finezioski Esau bere anajaren arropez edo
soinekoez beztiturik joanzitzaion Isak Aita zaharrari
benedizinoaren galdegitera; bainan Isak Aita itsuak
mintzarazizuenean Iakob bere semea, zer erranzuen?
soinekoak Esauenak dira: bainan mintzoa Iakobena.

§ 33

Matheo Ebanjelistaren eredura orobat gerthatuzitzajoen Jondoni Petriri ere bere nausiaz utkhatu zuenean: Nam et loquela tua manifestum te facit. Math.
26. hire mintzoak salhatzen hau, nor aizen. Ea beraz
mintzazaitea zu ere gure hitzkuntza zahar aspaldikoa;
eta erakutsdezozu mundu guztiari zure zuhurtzia
hainbertze mendez mende, eta arrokapean gorderik,
eta ehortzirik bezala egondena, orai bedere ilkhizaitea
kanpainara jendartera, ja denbora da laur milla urtheren ingurua iragan ondoan bedere, etzarela ahalke, ez
herabe, baldin bertze orduz Noemi emakume eder
hura bere herrian sartzean emazteki Bethlemeitek
elkharri erraitenbazioten, Hæc est illa Noemi? Ruth, I.
v. 10. hauda Noemi emakume eder hura? Egun bada
munduak enzuten, eta aditzentuenean zure pensamendu, eta perpaus miragarriak, eta hitz misterioz
betheak arrozoin gehiagorekin erranendu: Hiccine est
ille Cantabrismus? Hautxe da Eskuara hitzkuntza eder
hura? halakogisaz non baitut uste oraiko hitzkuntza
berri, eta ardurako dabiltzanek errespeturekin zure
kuhurtziari agur eginendiotela, eta boz batez aithortuko zure bizitasunaren indarra, eta edertasuna paregabekoak direla; eta aitzitik lehen deitzaitezkela Ainge-

ruen hitzkuntza, ezen ez gizonena, zeren zure hitz
bakhotxa baita misterioz, eta zuhurtziaz bethea; hala
nola Iaungoikoa, non edirenliteke hitz bat misteriotsuagoa, eta gure mintzatzeko maneran Jainkotasunaren aditzerat emaiteko gauzagoa? ezen Iaungoikoa
izen hauda bi hitzetarik moldaturikakoa bezala, jakiteko, Iauna, eta goikoa, gainekoa, edo goitikoa, erran
nahibaitu, Iaun gainekoa, edo goitikoa, edo Iaun
zeruetakoa; halaber Eguberri, egun berria. Ilhargia,
hilabetheko argia, edo hila, eta arzuirik gabekoadelarik, argia, argi hila, edo argi ilhuna. Heriotzea, eriaren
hoztea. Ilherria, hillen herria, Dohaina, dohainikakoa,
edo dohainik emana, edo errezibitua. urthumea, urtheko umea; Izotza, ihintz hotza. Ilhuna, hilla eguna.
Galtzerdia, galtzen erdia. Gaztella, gaztellua, edo jauregi, eta gaztellutsua. Iruñea, hirurenea, hirurena, edo
hiri enea; Bartzelona, baratze ona; Baionna, Bai-ona.
Bai jauna, baja ona. Bizkaia, Biz kaia, edo kaia biz.
Lapurdi, Lau-urdi, Lau urdun edo Lau urdira. Presundegia, presunategia, presotegia, edo presoen egon
lekhua. Bidasoa, Bide Itsassokoa.
Hauk dira Eskuararen hitzak, eta izenak, zeinetan
edireten baitira hain bizitasun, eta signifikanza miste-

riotsuak, non baitirurite Philosophoen sentenziak, eta
hetarik hitz bakhotxak gauzaren definizinoa.

§ 34
(ESKUARAZKO IZENEN DEKLINAZINOAZ)
Izenen deklinazinoaz bezanbatean ere baderraket
gauza bera: ezen nominatibo singularekoan baititu bi
akhabantza diferentak, v. g. Nominatibo Dominus,
Jauna, edo Jaunak; bertze hitzkuntza gure artean
dabiltzanen berririk baizen eztakitenek, segur naiz,
erranendutela, bi akhabanza hautarik bata, edo bertzea, sobera dela, eta halatan bai-etaezpada bata
sobera dela.

§ 35
Egiaz hori hala lizatekete, bertze hitzkuntzen erregelen eredura, zeren ezbaitute akhabantza bana baizik, hala nominatibo singularrekoan, nola pluralekoan;
ordea Eskuarak baitu bia eta hetarik lehena zeruitzatzen da Berbo sustantibo Naiz, Nago, Nabila, eta hau-

kin konjugatzen diren Berbo guztiekin, v. g. Jauna da,
dago, dabila; Jauna izanda, egonda, ibilida; Jauna izanenda, egonenda, ibilikoda. Eta bigarren akhabantza
zeruitzatzenda gainerako bertze berboekin, v. g. Jaunak dio, Jaunak errandu, etc. Horra nominatibo singulareko exenpluak; Pluralean ere erregela bera da, v. g.
Jaunak dira, daude, dabiltza, etc. Jaunek diote, erraitendute, irakatsi dute, etc. Eta gisa hunetan Eskuarak
egiten du akhabantza haukien enplegua; ordea bertze
hitzkuntza hauk ezin egindezakete diferentzia molde
hau, zeren akhabantza bat baizik nominatiboan ezbaitute; jenitiboan ere baitu gisaberean bi akhabantza
diferentak, eta diferentki usajan dabiltzanak, v. g.
Jenitibo Domini, Jaunarena, edo Jaunarenak: lehena
kommuztatzenda Berbo sustantibo singularekoarekin,
eta ez pluralekoarekin, v. g. Erregerena da Khoroa;
Rejis est Korona; eta bigarrenak, bera singularra delarik, darauntsa pluralera, eta behinere ezin juntaditeke
berbo sustantibo singularrekoarekin, v. g. Jaunarenak
dira Zerua, eta Lurra, Domini sunt Koelum, et Terra;
halako gisaz non jenitiboak aditzera emaiten baitu
ondotik helduden berbo sustantiboaren numeroa,
jenitiboa berbo sustantiboarekin kommunztatzenduelarikan; ezen gaizki erranalizate Eskuararen erregele-

tan; Jaunarena dira Zerua, eta Lurra; zeren Jaunarena
baita berbo sustantibo singularekoari juntatzenzajoena, eta halatan lizateke astrugaitzkeriabat erraitea,
Jaunarenak da miserikordia, zeren Jaunarenak baita
jenitibo bat berbo sustantiboaren pluralarekin kommunztatzen dena.

§ 36
Bertze hitzkuntzek izenari aitzinetik finkatzen dioten emendaillua deitzen ohidute preposizinoa; ordea
Eskuarak ondotik eratxekitzendio hain manera ederrean, eta miragarrian, non biez egitenbaitu gorputz
bat, edo izen soil bat, v. g. in Ecclesia; Elizan. In Gallia;
Franzian. Ad Civitatem; hirirat; ex Coelo, Zerutik: Ab
hominibus, gizonez, gizonetarik, gizonenganik, etc.

§ 37
(ETA BALDIN IZEN XOILETAN BADA MISTERIOTSU, ESTA ORAINO GUTIAGO BERBOETAN ERE)

Eta baldin jzen xoiletan bada hain misteriotsu, ezta
oraino gutiago berboetan ere; ezen hitz gutiz, eta
laburzki baliatzen delarik berboez, edo berboen propietatez, artezki, eta zuzentki gauzak deklaratzentu,
hain manera ederrean, non baldin konsidera badadi
hunek berboez baliatzeko duen propietatea, edirenenda, dela hagitz misteriotsua, eta antzatsua, eta bertze
hitzkuntzetarik hagitz diferenta, zeren kommunztatzen baitu Berboa akkusatiboaren numeroarekin, bertze hitzkuntzek ezin egindezaketen maneran; v. g.
maitatzendut Jainkoa, Amo Deum: Io amo a Dios; j’aime Dieu. Maitatzentut Sainduak: Amo Sanktos; Io amo
alos Santos; jaime les Saints. Bertze hitzkuntza hauk
eztute egiten ganbiadurarik berboan, bainan bai
Eskuarak, batean dio Maitatzendut Jainkoa, eta bertzean maitatzentut Sainduak; akkusatibo singularekoari emaitendio berbo diferenta akkusatibo pluraleko
arenetik, halako moldez non enzunezgeroztik berboa,
baitakigu ondoko kasuaren numeroa, edo kontua;
ezen ezta Eskuara dakienik enzunezgeroztikan, emaitendaroat, emaitendarozkiat, lehenbiziko berboak
akkusatibo singularrekora, eta bigarrenak pluralekora
darauntsala ezagutuko eztuenik; eta bertze alde berboak deklaratzendu datiboa ere; ez ordea bertze hitz-

kuntza hauk, ezen Latinez erraitekotzat emaitendaroat, erram (sic) behar da; Do tibi; Erdaraz, te doi; Franzesez, Je te donne; eta oraino berbo batez bia elkharrekin baitira bezala, gauzak adiaraztera emaitentu v.
g. Meza entzunarazidiot, Eji, ut audiverit Missam; He
le hecho oir Missa; Je lui ai (fait) ouir la Messe; Halako
gisaz non Eskuarak berboaren bisajan erakusten baitarozkigu hirur gauza diferenten bisaiak; Beraz erranditeke, Eskuara habila, anzatsua, eta zuhurra dela
berboen propietatetan ere, non hunen mintzatzeko,
eta gauzen adiaraztera emaiteko manera antzatsu eta
zuhur hunek baitirudi hurbiltzendela Aingeruenera,
zeinek izpiritu kolpe batez hainitz gauza diferent elkharri ezagutzera, eta aditzera emaitenbaitiotzate,
hala nola Eskuarak hitz batez hainitz gauza diferent
aditzera emaiten baititu, orai ikhusiduzun bezala;
ordea bertze hitzkuntza hauk barkhabezadate, baldin
erraitenbadut, ezin egindezaketela, Eskuarak egitenduena, baldinetariak orai Eskuaratik eskola harturik
ikhasi nahi ezpadute, eta baldin Gienako Prospero
saindu handi hark Latinez mintzozelarikan erranbazuen Ea est, nisi fallor, judicata latinitas, quæ breviter
& aperte observata dumtaxat verborum proprietate,
res intelligendas enuntiat, non quæ vernantis eloquij

venustate, atque amenitate luxuriat. Libr. 3 de vita
contemplati. Latin onak hitz gutiz laburzki, eta lanoki
baliatzendelarikan Berboen propietatez deklaratzen
tu jakin behar diren gauzak, elhe konturik, eta hitz
alferrik enplegatu gabe; errandekaket beraz, saindu
handi hunek jakin izanbalu Eskuara, zinez erranenzuela, Eskuara hitzkuntza ona, eta ederra, zeren hitz
gutiz, eta laburzki baliatzendelarikan berboen propietatez, hain antzoski eta kuzentki gauzak adiaraztenbaititu.

§ 38
(BADU BERTZE MANERA ISPIRITUTSU BAT, BERTZE HITZKUNTZEK EZTUTENA ZEINA BAITA
BERBOARI JENEROAREN ERATXEKITZEA).
Eta finean badu oraino bertze manera izpiritutsu,
eta artifiziotsu bat, bertze hitzkuntzek eztutena, jakiteko berboari jeneroaren eratxekitzea, v. g. To, eta
No, emaitendaroat, eta emaitendaronat; Errandik, eta
errandin; Emaitendarozkiat, eta emaitendarozkinat.
Batean berboak aditzera emaitendu mintzodela
gizonkiarekin, eta bertzean emakume arekin, berbo

batak darontsa akkusatibo singularrekora bertzeak
pluralekora, eta oraino haukin batean datiboa ere
deklaratzen du, non guztiak elkharrekin nahastakatuak direlarikan berboan; guztiarekin ere guztiak bat
banazka hain miragarriki adiaraztenbaititu; Badakit,
Eskuararen berririk eztakitenei gauza hau ezin sinhetsizkotzat idurituko zaiela, zeren bisaja batean hirur
presuna diferenten iduriak edo imajinak ezin pintaditezken, zerentariak egundaino ezbaita izan hain pintore habilik bisaja batean hirur presuna diferenten iduriak edo imajinak elkharrekin nahastakatuak zein
zeindiren ezagutzendirelarikan athera ahal izatu tuenik, ez Apeles pintore guztien buruzagi hark berak ere
eztuediren sekeretu hau, ez eta bertze hitzkuntzek
ere, xoilki Eskuarak dirudi dela dohatua abantail eder
hunetaz halako maneraz, non iduritzenbaitzait, erranditekela, Numquid sapientia non clamat, & prudentia
dat vocem suam? Erran nahida, zuhurtzia, eta prudenzia ojhuz daude Eskualdunen ahotik; eta Aristotelek
erranbazuen ere, Nemo est natura sapiens; nihor
eztela sortzen jakinsun, guztiarekin ere jakin izanbalu
Eskuara, uste dut, erranenzuela, Cantabrismus est
natura sapiens, (et doctus indoctus). Eskuara da irakatslerik, eta Eskola nausirik gabe jakinsuna, eta jaki-

na (eta ikhasia eta miresteko den gauza da, nola erresort hauk hunela jokatzen tuen, eztituelarikan, bi
koniugazino baizik ossorik, zeinak baitira Naiz, eta
dut, eta oraino hautarik batez dudatzeko da ea defektiboa ala ez, haukien gainean dohazi bertze gainerako
berbo guztien koniugazinoak, latinez deitzen diren
berbo anomaloez eta defektiboez kanpoan).

ESKUARA GARBIA DA
Axular gure Errotor famatuak ederki ukitzen du
pontu hau noiz eta ere baitio, Aitzitik badirudi, ezen
bertze hitzkuntza, eta lenguaia guztiak bata bertzearekin nahasiak direla; baina Eskuara bere lehenbiziko
hastean, eta garbitasunean dagoela, p. 20. zeren lenguaja hala zahar, nola berri, eta arrotz, ja hain komun,
eta ardurako egindirenen artean den nahastakadura
baithoa egun guztiaz aitzinatuz, eta hedatuz, hala
nola goaja handiak lurra arrobatuz bere iragaitzako
lekhua baitarama zabalduz, eta hala nahastakadura
hau dela kausa hainitz jendaki suertek ossoki utzituzte galtzera bere hitzkuntzak; ezen konsiderabadezagu
munduan izandiren hitzkuntzarik famatuenak, Hebreoa, Grekoa, eta Latina, noizbait ardurako, eta komunzebiltzanak, edirenendugu ja estudiatuz baizik nihork
eztituela ikhasten, eta ja erregelen manera, eta bat
bederaren traballura eroriak daudela: bainan Eskuara
egundainotik, eta bere lehenbiziko hatsapenetik ardurako, eta komun izandena, gure Eskual herri hunetan
orai ere hala konseruatzen, eta mantenatzen da;
baina Hebreoaz lehenbizirik mintzanadin Babiloniako

gathibutasunean hirur hogoi eta hamar urthez Hebreoei ahantzitzajen bere hitzkuntza propiala, eta ikhasizuten Kaldeoa bere etsai garaitiarrena, eta bere herrirat itzulizirenean ere hura zerabilaten bere hitzkuntzatzat, eta Jainkoaren semea gizon eginzenekotzat,
hekien hitzkuntza Hebreoa nahastekatua zen Siriakarekin, eta Kaldeoarekin, halako moldez, non liburu
sakratuak aditzekotzat obligatuak baitziren estudiatuz
Hebreoaren ikhastera, guk orai Latina bezala. Grekoa
ere bada denboraz munduan izanzen estimu, eta
errespetu handitan; ordea hunek ere bere beheratzapena hartu kuen, ezen Horaziok dio:
Licuit semperque licebit
Signatum præsente nota producere nomen.
Vt silvæ folijs pronos mutantur in annos,
Prima cadunt, ita verborum vetus interit ætas
Et juvenum ritu florent modo nata, vigentque
Debemur morti nos, nostraque…
Nedum sermonum stet honos, & gratia vivax.

§2

(HITZKUNTZAK DENBORAREKIN ZAHARTZEN
DIRA)
Hitzkuntzak denborarekin ganbiatzen, eta zahartzen dira, halako gisaz, non ehun, edo berreheun urtherik barrenean hainitz hitz ezin adi baititezke, hitzkuntza arrotza balitz baino gehiago; eta arbolak bere
hosto zaharrak egotzirik, berriz berriroki hosto berriez
bestitzen diren bezala, eta adin gaztetik zahartasuna
helduden eredura, hitzkuntzetan ere ganbiadura, edo
mudantza, gisa berean ethortzendela, non handikan
bere garbitasuna galdurik, bata bertzearekin nahasiak
gelditzen baitira; eta hala Grekoak ere manera hunetan galduzuen bere garbitasuna: ezen Kintilianok, eta
Dionisiok diok diote (sic), Et confessis quoque Græcis
vtimur verbis, vbi nostra desunt, sicut illi a nobis nonnumquam mutuantur. Latinak eta Grekoak ordainzka
edo aldizka batakbertzea ganik hitzak hartzentuztela.

§3
(GODOEN IZENAK ETZIREN DEKLINATZEN, EZ
ETA ERE GASTELANIAZKOAK, ITALIANOZKOAK,
ETA FRANZESESKOAK)

Eta zer erranendut Latinaz Dionisio Arkanasiok
dioena baizik? Mirum videri possit, quomodo ea civitas
penitus barbara non fuerit reddita. Mirestenzuela,
nola Erroma etzen egin ossoki barbaro: eta Isidoro
Sainduak emaiten du arrozoina; Vnaquæque enim
gens facta Romanorum cum suis opibus, vitia quoque,
& verborum, et morum Roman transmisit. Lib. 1. cap.
de barbaris. Zerenetariak Erromara joanziren jendaki
hetarik bakhoxak eraman baitzituen hitzkuntzaren
bizioak, eta bajak.
Erromako Enperadoreoak irauntzueino, Latinak
ere on edukizuen, eta hura akhabatzearekin, hau ere
ganbiatuzen, eta artuzuen bere beheratzapena, Polibiok dioen eredura: Tanta enim facta est mutatio
Romance linguæ ab ea tempestate in hodiernum
diem, ut etiam, qui antiquitatis peritissimi sunt, pleraque non nisi difficulter intelligant. Polib. Lib. 3. Erromako hitzkuntzak hartu du hain mudantza handia
noizbait danik hunat, non istorioen berri dakiten jakinsunek ere pena baitute hekien aditzea edo konprenditzea: ordea ezta miresteko zeren Godoak, eta bertze
jendaki barbaro, eta bassotarrak Italiara eta bertze
hainitz erresumetara Enperadoreoarekin ethorrizire-

nean Benzutuek hartubaitzuten garaitiarren hitzkuntza; ordea Godoak ere bere ahalean ensejatuziren
Latinaren ikhastera, batean hartzen zutelarik Latinetik
hitz bat, bertzean Latinari iratsekitzenziotelarik beretik bertzebat; eta nola antzekaitz baitziren, eta harmetara emanagoak letretara baino gaitzki, eta moldegaizki ikhastenzuten Latina, izenen deklinazioneak,
eta berboen konjugazioneak luzeak iduriturik kontentatuziren Latinetik izen xoilen hartzeaz, deklinazinoak,
utzirik; zeren hek bere hitzkunzan izenak ezbaitzituzten deklinatzen Latinak, eta Eskuarak ejiten tuen
bezala; kasuen diferenziak egitenzituzten artikuluen
edo emendailluen bidez, hala nola Españolak, Italianoak, eta Franzesak egitenbaitituzte, hargatik haukien
izenak ere dira indeklinableak, edo deklinatzen eztirenak, hora (sic) hemen ekharzera nohan exenpluan
ikhusikoduzun bezala.
Nominativo, El Señor. Le Seigneur. Il Signore.
Genitivo, Del Señor. Du Seigneur. Del Signore.
Dativo, Al Señor. Au Seigneur. Al Signore.
Accusativo, El Señor. Le Seigneur. Il Signore.
Vocativo, O Señor. O Seigneur. O Signore.
Ablativo, Del señor. Du Seigneur. Dal Signore.

Ikhustenduzu beraz hemendik hitzkuntza haukien
izenak eztirela deklinatzen, ezen Españolak kasu guztietan dio Señor, Franzesak Seigneur, Italianoak Signore, eta hala agerida deklinazino molde hau hagitz
diferenta dela Eskuararenetik, eta Latinarenetik, zeinok artikuluen, edo emendailluen laguntzarik gabe
izenak deklinatzenbaitituzte.

§4
(GODOEK BERBO LATINEZKOEN KONJUGAZINOAK SEGITU ZITUZTEN ZENBAIT PARTETAN, BAINAN EZ GUZTIETAN ETA BEREZIKI BERBO PAIRUZKOAREN EDO PASSIBOAREN PRESENTEAN,
ETA PRETERITO INPERFETOAN).
Berbo Latinezkoen konjugazioneak Godoek segituzituzten zenbait partetan, bainan ez guztietan, eta
bereziki berbo pairuzkoaren, edo passiboaren presentean, eta preterito inperfektoan Don Bernardo Aldretek dioen eredura Lib. 2. cap. I de Orig. et principio linguæ castellanæ: Variationes verborum passivorum
Gothi secuti sunt in quibusdam partibus; sed non in

omnibus, et præcipue in præsenti et præterito imperfecto verbi passivi: zerenetariak ezin edirenbaitzetzaketen Berbo passiboari justuki erantzunzezokion sinifikantzarik, hartarakotz bada baliatuziren berbo sustantibo Naiz, eta partizipio preteritokoaz, hala nola
Amor, ni naiz maitatua; Amaris, hi aiz maitatua; hauzen hitzkuntza Godoaren mintzatzeko manera, eta
hala hunekin geldituziren Erromarrak, Italiarrak, Españolak, eta Franzesak; Hargatik Luis Vives Autor handi
hark dio: Ita sermoni vere latino, ac puro successit
mixtus quidem ex Latino, et peregrino. Lib. 1. De causis corrupt. artium. Egiazko Latinaren ondoan ethorrizela hitzkuntza bat Latinarekin, eta hitzkuntza arrotzarekin nahastakatua; Paulok ere gauzabera dio:
Latine loqui a Latio dictum est, quæ locutio adeo
versa est, ut vix ejus ulla pars maneat in notitia. Paulo.
supra. Faust. Latina hain ganbiatuda, non ezbaitu
parte ossorikan. Beraz ungi erranzuen gure Assular
(sic) famatuak hitzkuntza hauk bere lehenbiziko garbitasuna galdurik, bata bertzearekin nahasiak direla.

§5

Orai jakin behardugu, ea Eskuara bere lehenbiziko
hastean, eta garbitasunean dagoentz? Axular autor
berak dioen bezala Mariana gizon jakintsun hark noiz
eta ere arbujatzen, eta mesprezatzen baitu bere ustez
gure Eskuara, orduan emaitendarot, orai nik bilhatzendudan argitasuna, mintzodelarik gisa hunetan:
Soli Cantabri linguam hactenus retinuerunt rudem, et
barbaram, cultumque abhorrentem, multumque a reliquis omnibus discrepantem, et totius olim Hispaniæ
communem (sic fertur) et antiquissimam, priusquam
eam provinciam Romanorum arma, sermoque penetrassent. Lib. 1. Cap. 5. Xoilki Eskualdunek egungo
egunerainokoan dadukate bere hitzkuntza moldegaitz, barbaroa, eta bokkantzarik onhesten eztuena,
zeina baita bertzetarik hagitz differenta, eta noizbait
Espainia guztian ardurako zebilana, eta hagitz aspaldikoa, Erromarren harmak, eta hitzkuntza parte hartarat iraganzitezken baino lehenagokoa. Beraz Marianaren eredura, Eskuara garbia da? bertzetarik denazgeroztik hagitz diferenta? ezen zenbatenaz baita diferentago, hanbatenaz du nahastakadura gutiago, eta
zenbatenaz nahastakadura gutiago, hanbatenaz garbiago.

§6
Ordea orai nahinuke jakin, Marianak zer arrozoinez deithu-othezuen gure Eskuara, moldegaitza, barbaroa, eta bokkantzarik eztuena? ala ziren haren
beharrietan Eskuarazko hitzak estrainio, eta arrotz
ziren? ala zeren bertzetarik diferenta, eta aspaldikoa
dentz? Baldin, zeren hark Eskuararik etzakien, Eskuara estrainio, eta moldegaitz iduritzen bazizaion, ezta
hori Eskuararen hobena, baina bai haren enoranziarena. Baldin zeren bertze hitzkuntzetarik diferent, eta
hek baino zaharrago den? egiazki ezta kausarik aski
gisa horretan arbujatzeko, eta mesprezatzeko! bataz
zeren hitzkuntza egiazki garbia denak beharbaitu
izan, bertzetarik diferent, eta hortan dago hitzkuntzaren garbitasuna; eta bertzeaz zeren gauza zaharrak
estimatuak baitira, ezen badakigu, kobre, eta letoin
puskak, bat bederak joiatzat bezala altxatzen, eta
begiratzentuela, zeren tuzten noizbaiteko Enperadore, eta Errege batzuen imajinak; baita oraino pareta
zahar, arrallatu eta hirrituak ere, edo dela zaharkitu
hutsez, edo dela etsaiez hala higatuak, eta bilhakatuak; eta hau nondik helduda baizik zeren gikonak

baitu errespetu zahartasunarentzat; bitartean egun
Marianaren erranaren eredura Eskuara, eta eskualdunak mespreziatuak, eta arbujatuak dira, zeren bere
hitzkuntza zaharra dadukaten; ordea entzunzazu zer
dioen Damaszenok: Ne transgrediaris terminos antiquos, quos posuerunt patres tui. Damas. Epist. de Tresagio. Eztetzatzula hauts zure aitzinekoek finkaturikako xedarriak, edo mugarriak; Beraz autor hunen eredura Eskuara, eta Eskualdunak eztira arbujatzeko?
aitzitik laudatzeko, zeren hain fermuki dadukaten
bere hitzkuntza zaharra, eta aspaldikoa.

§7
Baldin Marianak jakin izanbalu Eskuara Joseph
Skalijerok hau, eta bertze hainitz hitzkunza ziakitzan
bezala, segur naiz harekin batean hark ere erranenzuela: Hispani eam regionem, in qua dialectus locum
habet, generali nomine Vascuença vocant: nihil barbari, aut stridoris, aut anhelitus habet, lenissima est,
et suavissima, estque sine dubio, vetustissima, et
ante tempora Romanorum illis finibus in usu erat.
Tract. de linguis Europæorum. Españolek hitzkuntza

hura jeneralki deitzendute Baskuenza (erranahibaitu
(sic) Eskuara): eztu barbarotasunik, ez hortz karraskarik, ezetaere ahogan gazkorik, da hajitz emea, leguna,
eta eztia, eta dudarik gabe hagitz zaharra, eta Erromarrak baino lehen parte hetan usaian zebilana, eta
hala dio Florok ere: Transgressi (Cartaginenses)
parum fretum, quod inter Africam, et Europam interjacet, omni Hispania potiti erant vsque ad Pyrineum
montem. In Anibal Lib. 3. Szipionek konkestatuzuela,
eta bere menera ekharri Espainia guztia Kartajendarrak handik khendurik zeinak Polibiok dioenaren eredura nausitubaitziren Espainia guztian mendi Perineotarainokoan. Beraz hemen mendi Perineo hautan, zeinetan orai Eskuaraz mintzobaitgara Eskual herriko
jendea geldituzen librerik, eta xahurik etsai haukien
menetik? non bertzela ezpaita dudarik hainitz bertze
lekhutan bezala hemen ere Eskuara iraungiko zela:
zeren garaituek ordinariozki garaitiarren hitzkuntza
segitzen, eta onhesten baitute: Natura ipsa ita fert, ut.

§8

Ezta beraz zer miretsi, baldin Eskuara gelditu bada
nahastakadurarik gabe bere garbitasunean; ordea
erranenduzu Eskuaran ere ediretendirela hainitz hitz,
zeinek baitirudite bere ethorkia Latinetik, Españoletik,
edo Franzesetik dutela, eta segur ere, hitz suerte hek
lothu ahalizanzaizkola, bertze orduz Eskual herrirat
ethorri izatuizandiren jende arrotzetarik, eta halatan,
eztela batere, zer miretsi, baldin nahastekatua edireten bada bertze hitzkuntza haukin, daudenaz geroztikan gauza bat hain ardurako, eta komundabilana
munduko hitzkuntza guztien artean, ezen Erromarrak
izanzirelarik munduko jendaki guztien garaitiar, eta
hanbat artha handi hartzenzutelarikan bere hitzkuntza Latinezkoaren hedarazteko, bai halaber haren garbitasunaren, eta bokanzaren konseruatzeko, guztiarekin ere lothu izanzitzaizkola zenbait hitz batetik, eta
bertzetik, baita oraino Kartajendar hekien etsajenetarik ere, handikan erranzuten Kintilianok, eta Dionisiok,
Et confessis quoque Græcis vtimur Verbis, vbi nostra
desunt, sicut illi a nobis nonnunquam mutuantur. Lib.
1. Cap. 5. hala Grekoek, nola Latindunek hitzak, edo
jzenak faltatzenzitzaiztenean batak bertzeaganik hartzenzituztela, elkharri ordainzka prestatuz bezala,

halatan beraz, eztela zer miretsi, baldin Eskuara ere
zorthe berean eroririk kutsatua edireten bada.

§9
Hauda zure arrozoinamendua, ordea flakoa, eta
Eskuararen kontra jeusik ebarakitzen eztuena aitzitik
lehen erranezake, Eskuararen sostengutan dakkarkezula: ezen ustebaduzu, zure arrozoinamendua egiazkoa, eta justua dela, aithortu behar duzu zuzenago,
eta justuago dela erraitea Latinean, Erdaran, Franzesean eta Italianoan ediretendiren hainitz hitzek badiruditela Eskuarazkoak, eta bere ethorkia Eskuaratik
dutenak, eta segur ere hitz hauk lothuzaitzkotela asko
okkasino, eta denbora diferentetan haukien herrietarat joan izandiren Eskualdunetarik, edo erranbeharda,
herri hautarat ethorri izandiren jendaki arrotzek
Eskuaratik harturik hitzak, eta jzenak berekin eramanizantuztela bere herrietarat, eta hunek khanore du,
zeren hek baino zaharragoa baita Eskuara, eta hala
errazago zen ediretenzituzten hitzetarik zenbaiten
hartzea, ezen ez berriroki hekien asmatzea, eta moldatzea, Facilius tamen id præstabit, qui hæc prius

præcognita habuerit, et inventis facilius est addere.
Senec.

§ 10
(EHUN ETA BERROGOI ETA AMAR URTHEREN
INGURUNEAN ESKUARAK EZTU GANBIADURARIK
HARTU)
Ordea eztezazula mirets bertze hitzkuntza horietan edirendadin Eskuaratik harturikako zenbait nahastakadura hau denazgeroztikan zure erranaren eredura gauza bat hekien artean hain naharo, eta ardurako
dabilana; eta Eskuarak handirozki higintzen, eta gaitzerizten duena halako gisaz non zenbatenaz ere hek
baitira ganbiakorrago, hanbatenaz hau baita iraunkorrago eta fermuago, ezen agerida ehun eta berrogoi,
eta hamar urtheren inguruan Eskuarak ganbiadurarik
eztuela hartu, eta bere izaite garbian mantenatzendela halakotz hitzak utzirik, dugun bilha hainitz eskualdunek eskiribaturik utzidarokuten Eskuara bera eta
bereziki Aita Materrak, milla, sei ehun eta hamaseigarren urthean: Joannes de Etxeberri Ziburuko Jaun Apézak millasei, ehun, eta hogoi, eta hamabortzgarre-

nean; Eta finean Piarres Axular gure Errotor famatuak
milla sei ehun, eta berrogoi eta bigarrenean: halako
gisaz, non hirur presunaja hauk baitirudite ahobatez
mintzaturik hitzkuntza molde berean atherarikakoa
iskiribatudutela, zeina guretzat hain baita berria, eta
freskoa, nola egungoa eta guk oraj darabilagunetik
diferenziarik batere gabekoa: hura beraz Eskuara
ehun, eta berrogoi, eta hamar urthe iraganondoan
non ediretenden bere garbitasunean; ordea bitarte
hartan bertze hitzkuntzek zenbat ganbiadura hartuduten bat bederak badaki, eta oraino, nola egunguztiez
ere hartzen haridiren bai.

§ 11
Badakit orai jhardetsiko darotazula, autor haukien
jskiribuak eztirela hain aspaldikoak, eta zaharrak; egia
da, eta aithortzendarotzut, iskiribuak gazteagoak, eta
geroztikakoak direla; ordea nahi nuke, erremarkazenezan ni mintzo naizela jskiribu hetako Eskuaraz,
zeina ezbaita xoilki jskiribu hek egin ziren denborakoa, baina bai, hek bere haur denboran ikhasirikakoa,
eta hala gisa hunetan kontua helduda ehun eta berro-

goi, eta hamar urtheren ingurunera, zeren hetarik
bakhotsak iskiribatuzuenekotzat baitzituen gutinean
berrogoi eta hamar urthe.
Guztiarekin ere, eztut errannahi, Eskuarak zenbait
hitz elitukela hartu bertze hitzkuntzetarik, ordea noiz?
noiz eta ere edirenbaitzituen bere herrian etzituen