Eskaraz egia - 9
eta bazakiten, agur egiteko, xutik behar dela,
eta ez ohean! Harrizko ninia etzana zen: nola
xutikaraz? Han ziren zinak eta minak; bainan
buruz direnean, Fransesek oro badetzakete:
mendiak zilha, zelhaiak mendi, itsasoak huts,
errekak itsasosta. Nola gudu handi bat hastean
muthil artekoek ere joan behar baitute soldadu,
halatsu bildu zituzten Parisat, Egiptoako niniaren
altxatzeko, nihongo bide, zubi edo erreketan
ziren inginadore ahul, onxko eta hautuak. Eskalherri guzian, beldur naiz etzen utzi Lixero baizik,
Donibaneren zaintzeko itsasoaren hurrupatik;
bahi bat zen Parisko bihotz onena: gaizki izanen
zitzaioten arrainei uztea Laphurdiko lilia. Bildu
zituzten oraino Parisat atzeman ahal sokak. Egiten zuten Esnaurko mendiaren bultua. Etziren
eskas gathe, zur eta harri-koskoak ere. Milaka
ziren gizon hazkarrak, milaka izpiritu soseko, bi
sosekoa eta zilharrezkoak. Erregen jauregiko
ezkaratzean, baziren gaitziru urreak, saristatze-
ko inginu eta lanak. Lothu ziren langileak soka
eta palenkei, bainan doidoia atzarrarazi zuten
Egiptoarra. Oihu khirats zarion inginadore bati,
xiztu min bertze bati. Mentan ziren sorbalda,
zango, beso, buru, hortz, erri eta thuak. Bainan
jadanik gizon hartzenak, izerdia zurrutan, marrumak betan eginik indarren ez galtzeko, etsitzen
hasiak ziren deus onik egiteaz. Zenbait athorragorri, itsasoko lehoinak, hurbildu zitzaizkoten,
eta erakutsi zioten alfer handienak xutikarazten
zirela, sokak bustiz. Etzituzten pirpira gaxtotik
athera zenbait inginadore. Hekien ohorea zen
jakitateari indar atzematea! Xutitu zuten harria.
Han dago estokik, inguruan lagunik gabe jelosiaren bazka. Bardoizko seme Larzabal, gardia
inperialeko tanbur-majorra 1858, doiean da
haren bizkarreko izkiribu zango bat baino gehiago. Bada beraz zerbait haurtto hura. Etziteken
bera higi eremuan, ez bera ibil itsasoan, ez bera
xutik Parisen. Bainan araberako indarrek ibili
zuten, eta etzen hortan mirakulurik; bazela hor
mirakulu, nihork ez lezake eman erripitina suan
hamar bihiren errateko denbora. Zer diote Eliza-
ren etsaiek? Harri hori obeliska deitzen da: bera
xutitu da?
Jaun bat altxatzen da, ez dauke nihon, ezkereskuin dabilka bere gorphutz lerdena, behin
aitzin alde ditu buru eta bulharrak khurrean,
gero jartzen da sahetsaren gainean. Bihurtzen
ditu bortz edo sei gathu bizar ondo, ezpainetik
dioazkonak, eta dio: Obeliska bera xutitu da! Oro
altxatzen dire, erranez: ez diteke, hori sobera
da, erro behar da horren errateko, bulunba, huntza!
XX.
EGIARI ARGI DARIO
Sobera bezala itxiki dut irakurtzalea mokoa
urean, bainan ez da ahantzi behar, aingirak buztana duela gaxtoenik larrutzeko: akhabantzan
naiz. Obeliska har dezagun Elizarentzat, nahiz
deus guti den haren Parisko eremua, Elizak hartu
duenarekin Donibane, Hasbarne, Garazi, Maule,
Iruña eta Donastian. Oraino bada hoik ere deus
guti dire Elizak mendetan duen dorrearen
aldean. Mendetan Eliza, Laphurdi, Nafarroa, Bizkaia, Xuberoa eta Gipuzkoaz bertzerik da.
Ursuia, Larrun, Belate eta Altobizkar pilotak dire
haren aldean. —Nork pisatu ditu? Aragok behar
bada? —Ez du hark pisatu Ilhargia baizik. —Nork
pisa zizaken Eliza, nork pisatu du? —Zuek, Elizaren etsaiek, izartu diotzatzue alderdiak, gainbeherak eta hedadura, eta erran duzue: pisuegia
da gizonentzat, egin bide dorphegiak ditu, ezin
altxatu edo garraiatua da. —Ez dugu holakorik
erran. —Ez naiz itsurat mintzo. —Ez guri erranaraz erran ez dugunik. —Ez duzue erran Elizak
sobera galdetzen zuela, etzitezkela egin haren
erranak? Egia bazinioten, nihork etzuen sinhetsiren, lurrean egonen zen. —Bai, behar liteke
gizon baino gehiago haren erranen egiteko: nola
barkha etsaiei, nola aithor bekhatuak? —Etsaien
arabera ere, lehen Eliza-gizonek mehe zuten
izpiritua, bazen soseko hainitz: nola egin dute
jakinek baino gehiago? Elizak lurrean behar
zuen: nola xutitu da? Lehertu behar zituen oro:
nola garraiatzen dute Aita-Saindu, aphezpiku,
Errege, aita, ama, seme, neskatxa, martir, kobesor eta birdina herbalek? Ez duzue nihoiz gogoratu gauza hori; bainan Beabak etzinakitzatelarik egia handienetan, erroskilekin jostatzen zinetelarik nola haurrak, galdetu diot ene buruari
nola altxatu den Eliza, nola egon xutik, haize,
xirinbola eta ifernuko gathaska guzien erdian.
Milaka dire Elizaren haurrak Jerusalemen, Erroman, Londresen, Madrilen, Bostonen, Othaitin
eta iguzkiak argitzen dituen bazter orotan. Abiatu zuten ahur bat gizon erromesek, ibili erriotan,
eta eman guziei gainean, khoro bat bezala. Etzuten nihor alde, eta halere oro belhaunikarazi
zituzten eta estali Eliza mendiaz. Gizonek leher-
tu behar zuten; khexatu ziren asko, abiatu Elizaren iharrusten; bainan hain ungi lothu eta sarthu
zitzaioten, non iduri baitzuen hekientzat egina:
nola dago xutik Eliza, gizonek ezin garraiatua?
Hegatsa iduri harri handi bat ezin ibili eta eman
da xutik bera, eta ez da huntza behar errateko
Eliza bera eman dela xutik, ez ikusteko Jainkoaren lana dela?... Ezpainak luzatzen dituzte zenbaitek, ostria iresteko bezala: zer egin? Tiroa
galdetzen du otsoak, eta tiroari darraiko zauria.
XXI.
OHORE EGIAREN
PREDIKARIEI
Garratza izanen zaiote hainitzi mintzaira hau;
bainan ezagut detzatela xedeak. Hainitzen harmak ez dire trufa baizik egiaren kontra. Kasko
arinek ez dute bertzerik elengatzen. Denbora
galtzea liteke heki, gizonei bezala, mintzatzea.
Beren harmekin izartu ditut, batzuetan hirriz, eta
bertzetan hitz gordinekin. Sistakoak mingarri
atzeman detzakete; bainan jakin dezatela, onek
mingarriago baizik ez dituztela atzematen hekienak, hain errexki bizi litezkelarik lazo, hertsiki
eta beldurrez bizi direnean. Aphez bezala gehiago jazarriren derautet: ez dakite zer den apheza!
Oro jasan eta iretsi behar ditu, minik ez balitz
bezala harentzat! Ez dakite zer den: Zaurtzen
dute guzien zauriek, hitz edo solas ona dario,
nigar guzien xukatzen badaki, eta harenak nork
xukatzen ditu? Egunazko ikuspenek zilhatzen
diote bihotza oherainokoan, eta ikharan dago
hitzak edo urratsak gaizkirat itzul diotzaten. Nor
nahik beltz eta asik dezake: ez du harma edo
ukhabilik. Oro bihotzean ditu, bainan bati egiten
badio bertzeari baino on gehiago, jelosiak bilhatzen du. O aphez gaxoak? Zein guti ezagutuak
zareten! Etxeko zedarrietan ditutzue aria eta
solas gehienak, musikari oilhar, uso kurrunkari
eta xakhur sangariak; solaseko lagun, ilkhitzetan, zenbait laborari unhatu; gozamen, bidetan,
haitz non nahi sorthuak, xirripa lohitsuak, zuhamu osto metak, ur-bide makhur eta kaltekorrak.
Bada hor izpiritu aphaindu batentzat bazka arrai
eta eztirik! Ez dire Bathaio, aita-amen zorion,
ezkontzak bozkariozko? hala da, bainan atzo
bathaiatu haurra eta benedikatu andre gaztea,
biharko hilak dire, eta aphezak behar ditu xukatu aita-ama eta senhar zaurthuen nigarrak. Aiztian atsegina gaindiz zuen, haur multzu bati erakustean zeruko egiak; oren berean, zilhatzen
diote bihotza, ekharriz berri, gaizki handi eta
itsusi bat egin dela herriko bazter batean. Ehunen iraupenak ungian baino, min gehiago egiten
dio baten erorikoak, eta erorikoak husu dire. Izan
diteke apheza hotz, axola-gabe eta nagia, higana bere ustez zurubiaren gainerat, ez duena
gehiago irakurtzen, egian ohitu edo unhatua,
herriko aitaren erraiak galdua: Halere burua
altxa dezake, egiten du nihork bezainbat ungi
herria: ez da aztura tzar eta hitz goibelen lauzka.
Bainan aphez gehienak bertzelakoak dire; ohore
diote bere presuna eta eginbidei. Argitzen dituzte izpirituak, nahiak ontzen, bihotzak garbitzen.
Maite dute egia, hazkar sinhestea, bero karitatea, iraka higuin. Arimez dioanean, ez da hekientzat gau, egun, hotz, bero, uri edo basarik. Sartzen dire gela pozoatuetan, oro ihesi dioazelarik.
Badire baldar-aphezak: zer egiten dute hoberenek? Emagun ez dituztela buru gogorrak, ez bendekariak, ez hisi gaxtokoak: zeinek egiten dute
aphezek bezainbat ungi? Badire jakin eta aberatsak herrietan: ez dire bethi han, ez eta ere
aphez. Deus ez da ederrago, jakin eta aberatsak
ungi egiten baino; bainan bethi urrun da hekien
ungia aphezarenetik: hura da guzien eta bethiko
gizona, bethi aitzindarien trunpeta, eta aitzindari ditu aphezpiku eta Aita-Saindu, argi ezin hilak.
Nik egin dudan lana beharra zen: eginen othe
zuen bertze nihork? Uste izan banu hori, utziko
nion bidea zabal; bainan ezagutzen ditut Eskal-
dun asko. Behar bezalakoak diren arren bere
egintzetan, gutik egin nahiko zuten lan hau,
errexa iduri duelarik. Zenbaitek egin zezaketen
nik baino hobeki: oraino bederen, nahiago dute
distiatu bertzelako izkiribuz.
Ene lana deus onik balin bada, Jainkoak
dituela eskerrak; ez bada ona, barkha dietzadala egun galduak hortan, xede ona gatik. Bainan
oro othoizten arimaz, ez jazartzeaz aphezari:
badu minik aski, gehiagokorik gabe. Jainkoaren
aitzinean erraten dautzue, gaizkiari nahi ziola
burua behitirazi, eta guti da, hitzez bederen,
nahi duenik gaizkiaren bitoria. Ez duenak nahi
ikusi gaizkia nausitzen, egin beza hobeki: ni ixiltzen naiz, hasi bezala, Aitaren, eta Semearen,
eta Izpiritu-Sainduaren izenean. Halabiz.