Eskaraz egia - 5

ez muthiltzat! Hetarat dioaz berehala zuhurrak,
abere abiatzen zaiotenean itzulika, gibelaren
gainerat erori nahiz zango bat edo biak eskastuz.
Alabainan gaitza duenak ona nahi! Astiak erraten diote azienda eri dutela, eta badioaz etxerat,
bortz libera utzirik, gaitza etxean dutela entzun
sari. Zoroasterren aita-amek ikhasi zuten gehixago: zer bada othe? Hekien haurra argi handi
izatekoa zela! Astiek maiz berri onak dituzte: zer
irabaz lezakete zorigaitzak aginduz? Bihotz
ilhunhari mehe dario sari. Haurra sorthu zen
hirriz, buruko zainak handi eta ageri: berri ona!
Erregek bi zathi egin nahikatu zuen, bainan
besoa ihartu zitzaioen: hura harentzat! Handik
laster, haurra ebatsia da eta eramana morthu
baterat.. Han erretzerat zaramakatelarik alkaterna eta breiazko su batean, kharrak gosna bilhakatu ziren, eta haurra lokhartu zen atsegin
guzietan: berriz ere jakinek handi atzemanen
dituzte Egiptoa, Babilonia eta Indiak! Hetan ditu
adimendu onak bere bazkak. Egin diozatela haurrari othoitz, eta agur lurreraino, ez dadin mokhor atzar ezagutzen ez dutenen kontra: erakuts
diozatela haur ttipiari bere handitasuna, hertsa-

tuz gorphutza eta izpirituak! Zazpi urthetan
pozoatu nahi izan zuten; bainan etzion edariak
deusik egin! Behar bada on egin ere zion! Hamabortz urthetan eskola egin zion aitari: Oh bah!
Sinhetsazue: nola izanen zen bertzenaz handi?
Hogoita hamar urthetan hasi zen karitate egiten:
zikhoitzek izanen dute hor errateko, bainan Jainko zaharren axkide jakinak ez dire zikhoitzak:
buruko eta soin ederrik badabilkate neskatxa
gazte zenbaitek, heki esker! Begiak edo buruak
itzultzen badiotzate eskalei, zertako dire zahar
eta itsusi eskuak hedatzean? Ihesi zioalarik
behin Zoroaster, atzeman zuen bidean hibai bat,
bainan joan zitzaion gainetik baia-baia, ura harri
izan balitz bezala: hun! zer diozue hortaz? Eremuan sarthu zen, eta han egon xingili! Jakinei
ederrago zaiote xingili, belhauniko baino, ez
naski ixterrez on direlakotz, gauza ezin ikusia,
galtza luzeak ethorriz geroz; bainan naski lekhukoen arraizia bide gatik. Zoroaster gogoetan
zagon, jakiteko nola hobetuko zituen gizonak,
aingeru bat ethortzean galdetzerat, zer bilhatzen zuen? Jainkoaren ganat joaitea, ihardetsi
zion, lege zenbaiten bilha: Ez othe zakien Jainkoa

orotan zela? Behar bada uste zuen etzuela liburutegia berekin, eta haren beharretan zela asko
galde handiri ihardesteko. Hala bazen eta ez,
aingeruek garbirazi zuen eta zerurat eraman,
begiak itsuturik: erran beza gero norbaitek zikhinak garbitzen direla eta gaxtaginak itsutzen!
Etziteken ere Zoroaster Santxo Panza hirrigarri
bat... Nahiz ez dezakegun erran zertako itsutu
zuten, badakigu ikusi zuela nahi zuena. Geroztik
zakien erraten lurreko gauza hoberenak ura eta
sua zirela. Laster egin zuen bigarren itzuli bat
Jainkoa ganat. Orduan bera zen: itsuturik eraman zuten lehen aldian, eta halere ikhasi zuen
bidea: Gizona ziteken othe hura? Iragan zuen
mendi suzko bat xingili saltoz, eta ikhasi zituen
Zen-Abesta liburuan diren gauzak suaz, uraz,
harmez, aberez eta bertze gainerako gauza
beharrez lurrean. Xanfarin batentzat hartu zuten
jaustean Magoek; bainan gero, iduriturik zerbait
gehiago behar zela, galdetu zioten nola behar
zuten bizia luzatu edo arraitu: magoek oraiko
gizon aituen gustuak zituzten! Irakurri ziotzaten
bi lerro bere liburu Zen-Abestanetik; bainan
lehen lerroa entzun orduko, joan ziren ihesi, haur

borrokariak bezala, Bidart bere errient zuhur eta
ernea ikustean. Beldurrak hil zituen erdiak, eta
bertzek galdetu zioten barkhamendu, burua
basan: ez belhauniko! Hartako behar bada asko
izpiritutsu ez dire belhaunikatzen. Basarat jautsiren dire lehenago, eta biziki sainduago izanen
dire! Athera behar dugun Zen-Abestan liburu
handia zela: ihesi egortzen zituen etsaiak! Angelesek zerbait emanen zuten haren izateko, Inkermango suan, bide egin nahi etziotenean Rusianoek. Behin erregeren gorthean sarthu nahi izan
zen Zoroaster, eta hetsi zioten athea sudurraren
gainerat. Bainan sarthu zen nonbaitik: behar
bada athe zilhotik, sorginak bezala, eta oro harritu zituen. Nihork etzuen ezagutzen, bainan egin
zioten hainitz galde, eta ikusi zuten gorthean
guziek etzela Peilo. Erregeri erran zion: Jainkoak
egin ditu lurra, izarrak eta zazpi zeru. Artha du
ezagutza dutenez. Bizi da eta janariek hura dute
ithurri. Hark egina zare, zu ere, zor diozu khoroa:
haren izenean heldu naiz. Horren ondotik hartu
zuen berak nausi itxura eta hasi zitzaion erregeri toka, erakutsiz liburua, eta erranez: Egiten
baduk hunen arabera, ungi izanen haiz orai eta

gero: hanbat gaxtoago ez baduk egiten! Erregek
galdetu zion mirakulu bat, jakiteko eian Jainkoaren izenean heldu zen.
—Zen-Abestan duk mirakulu handiena, ihardetsi zion: Irakurrak, eta ez duk deus gehiago
galdeturen. Bainan hain gorako gauzak ziren
liburu hartan, non aho zabalka hasarazi baitzuten errege. Etziren hargatik mirakuluzko gauzak
behar liburu hartan, bertzenaz etzioten hainbertze beiraturen asko jakinek: mirakuluez goiti zilhatzen du hekien izpiritu zorrotzak! Nola errege
eta haren lagunek mirakuluak nahi baitzituzten
baitezpada, Zoroaster eman zen egiteko bidetan. Paparorat ixuri zuen berun urthua, hartu
eskuetan, eta etzen erre den gutiena! Ez da
erraten non eta noren aitzinean egin ziren gauza
handi hoik; bainan naski Zoroasterren egintzak
sinhets ditezke itsurat, eta ttipienak ere gorenean ezar. Errege beretzerat baitzaramakan,
Magoek eman zuten gela beltzean: Nork asma
zuken holakorik? Zorigaitza orori darraikotela
diruri. Erregeren zaldia eritzen da: sartzen zaizko barnat gorphutzean bere lau zango-besoak!
Hertzek ala hezurrek egin zioten bide? Ez daki-

gu; bainan mirikuek, oro dakitzatelarik gaitzetan, hemen etzakiten deusik. Etziren bada itsurat jokatzeko gizonak, bereziki zaldi batez zioanean! Zoroasterrek agindu zuen zaldiaren sendatzea, bainan profetatzat ezagutzekotan errege, erregina eta gorthesano guziek. Lau zaldi
zango-zathi onegiak ziren, ez egiteko aithorra
hekien ilkhiraztalea gizon edo izate berezia zela.
Erregek lau aldiz deitzen du Zoroaster profeta,
eta aldi bakotxean, hor non zango bat jalgitzen
den zalditik! Profetak hordirazi zuen behin errege, eta erakutsi zion zeruan beharko zuen tokia:
biba hordien begiak! Errege hark lagundu zuen
hedatzen Zoroasterren erakuspena. Nihork ez
daki hargatik non eta nola hil zen mende ilhunetako argi hori. Ekharria ninteke ohorerik batere
ez bihurtzerat, haren lagun jakinek erran arte
noiz behar diren hasi. Bizi izan diteke oraino, eta
bertze hura bezala heldu balitz liberan kantatzerat!!!

XI.
LUTHER ETA CALVIN
EZ DIRE JAINKO
Zenbaitek uste lukete mintzatzen ez banintz
Luther eta Calvinez, zerbait bazirela, edo hekien
lanek ixilarazten nautela, handiak zirelakotz.
Higanot edo protestanten buruzagiak dire bi
gizon hoik. Eman dute ondotik hainitz gizon; bainan nola? Handiak ferekatuz, ohointzari bideak
idekiz, jaiuren araberako bizia onhetsiz. Ez ditu
nihork segitu Eliza Katolikoan baino hobeki egitekotan. Badakizue nola ohoinek maite duten
gela ilhuna? Halatsu higanotek maite dituzte
berthute giristinoak. Ebandelioa dute bere liburua; bainan aitzen dute nahi duten bezala. Etziren Luther eta Calvin profeta berri eta Jainkoaz
egorriak. Hekien ondotik Elizaz kanpo jarri direnek berek badakite gizonak zirela, eta ez bethi
gizonetan hautak. Ahalke dute hekien zenbait
egintzez, eta galdetzen zaiotenean zertako segitu dituzten, diote ez direla hekien ondotik joan,
bainan egiaren ondotik. Itxiki dituzte mintzaira

zamal-zainenak baino areagoak! Ostrikatu dute
garbitasuna! Ikustean zenbat nigar ithurri sorrarazi duten Elizan, zenbat zauri egin Europan,
zenbat odol ixurarazi, zenbat herri errerazi eta
zenbat erromesia hedatu, ez da galdetzeko eian
aldareak izan dituzten, bainan eian ez diren urkhaderan hil!!!

XIII.
MAHOMET EZ DA JAINKO
Mahomet aiphatua da mendetan. Izan ditu
dizipuluak, bainan hura ere nahi bezain bat
altxaturen dute, ez da Jainko, ez profeta. Ezpatak handitu du, hartaz egin ditu bere lanak, hartaz artu bihotz hoberenak, hartaz sarrarazi bere
herrietan lege sensukoi edo gurikeriazkoak. Beldurrari diote oraino zor iraupena. Ezpataren dixidua khentzen zaioten ordutik, Mahometanoek
izanen dituzte ganbiantzak. Tratulari bat zen
Mahomet hogoi urthetan. Bere etxeko andrearekin egin zuen ezkontzak aberastu zuen eta
orduan hasi profetarena egiten, inguruko ilhunbei esker. Erortzeko minak hartzen zuen, eta sinhetsarazi zuen gaitz hori aingeru batek ematen
zion zoradura bat zela, mintzatzen zitzaionean.
Ez diote Juduek eginen profetaren aithorra:
sarraskitu zituen eta bildu ziotzaten bere urreak.
Ezpataz mintzo zen, zioelarik: bakhotxak bere
dohaina! Hura zen gizon bat etzena bere hitzaren jabe: Meka hartu zuen, erran ondoan etzue-

la beldurrik izateko. Hedatu zituen erakuspenak
lau egun lekhoa urrun, eta hil zen pozoatua, erakutsiz gizon, eta gizon itsu zela. Utzi du Koran,
sei mila pikotan egin liburu bat, buru eta buztan
gabea. Hitz batzuek bertzeak ezeztatzen dituzte,
eta mende batzuek bertzentzat emanak dire
liburu hartan! Duen on guzia, liburu sainduetarik
atheraia du. Dio Jesusez: Mariaren Semea Mesiaz
dela, Jainkoaren Berbo eta Izpiritu. Bainan Jesus
Berbo bada eta Jainkoaren Izpiritu, Mahomet ez
da deus harentzat, guziak hark ez bezala erakusten dituenaz geroz. Ez dute deusetan elkharren
ite edo iduririk: Mahomet handitarik zen, lehena
Mekan, aberastua ezkontzaz, aitzindari guzien
axkidea, mende goibel edo ilhunbetako apostolua. Kristok etzuen diru, ahaideko edo goratasun
handirik. Behera sorthua zen, eta doiean ezagutuak ziren haren burasoak. Hesturan izan zen
bethi, ez jakin askotan non etzan burua. Etzuen
beraz lagun gezur hedatzen esku eman ziozaketen hetarik, eta haren egunak etziren amets edo
asmuen onhestaleak nola nahi: mundua etzen
nihoiz izan argituago.

Mahomet atsegin lizunen axkidea zen; bazioan berak eman izariez kanpo ere: bazen bada
hetan ere bazka! Bazioan liga lephoraino, errenkurei erakutsiz haltzairu zorrotza edo bere hasarreduraren kharra. Lohikeriak etzuen harentzat
aski eremu zabalik, eta bilhatzen zuen sinhetsaraztea bazuela lohikerien eskoba. Jesusek aztura
garbienak zituen bizi guzian. Ez dute utzi itzalik
xumena, eta haren hitzek, ez haren egintzek.
Guti liteke erratea ez duela bekhaturik egin:
saindutasuna bera zen; distiatu du berthutez,
bekhatuzko gauean, nola iguzkiak hedoi guzien
gatik egunazko bidean. Bazituen etsai erne eta
atzarriak, eta ozarrenek ere ez dute izan ha bat
errateko haren hutsez.
Hasarre errexa zuen Mahometek; noiz nahi
su eta ozpina zarion; nahikabe xumenak errotzen zuen, eta orduan etzuen nihor entzun nahi;
ezpata gorritzen zion odolak jabaltzen zion asaldura, maiz behar gabe jauzia. Odolean hiltzen
zuen egarria, eta egarri zen husu. Kristo eztia
zen, bildotsaren iduriko. Etzion haize emanen
hiltzerat zoan argiari; jasaiten zituen laido minenak, errenkuratu gabe; xukatzen zituen nigarrak

bihotz onez; solas maiteak zarraizkon; etzuen
nihor hil, ez jo, ez bekhoz bekho laidoztatu,
gutiago gibeletik.
Mintzatu bazen Mahomet Jainkoarekin edo
Gabrielekin, nihork etzuen ikusi Jainko edo aingerurik, ez entzun hekien solasik. Bera zen erraile ariak bazituela lurraz gorago. Horren erratea
ez da gaitz, bereziki aditzaileak zozosko direnean, eta hitzek ez dutenean hertsatzen deus
egiterat gizonen ahalez goragokorik. Jesus deithu zuten Jainko semea zerutik; distiant bilhakatu
zen mendi gainean: Ez da Jesus bera izan hoikien
erraile: baziren lekhukoak.
Mahomet etzen agindua izan. Nihork etzuen
igurikitzen ethorri denean, eta ondotik gero joan
zaizkonek etzuten ezagutzen haren beharrik. Ez
balitz sorthu, edo egon balitz ere azken gizon bat
bezala ilhunbean, nihork etzuen ikusiko haren
eskasa. Kristo agindua zen, igurikia mendez
mende. Agintza hek etzioazkoken hari baizik, eta
haren etsaien eskuetan ziren. Sorthu zenean,
orotan norbait handiren igurikimena bazen;
etzen bertze solasik, bereziki iguzkiko aldean.

Mahometek ez du egin mirakulurik. Goraki
ere zion etzuela hortako indarrik. Bizkitartean ez
da mirakuluak bezalako predikaririk. Errex da
hekiekin bide egitea bihotzetarat: Hekien egiteak badu laguntzetan hoberena. Bazakien hori
Mahometek. Hekien eskasak eginarazi ziotzan
liburu goratzen dutenak hitz eder eta hautuenekin. Sinhetsarazi nahi zuen, bazuela bederen
nihork ez bezalako mintzaira, izpiritu bat berezia. Jesusek egin zituen mirakulu espantagarrienak, egun argiz eta lekhuko osten artean: gorrak
adirazi, itsuak argitu, hilak hobietarik jauzarazi.
Mahometek, lehen hamabi urthetan, bildu
nahi izan zituen haurrak eztitasunaz; bainan
solasekin etzuen haur bat bildu. Hirugarren urthean, hiru zituen oraino; zazpigarrenean, larogoita hiru. Etzituen hemezortzi emazte baizik,
nahiz emaztek sinheste errexagoa duten. Urthe
gutixagoz, Jesusen eta haren lagunek milaka
zituzten haurrak: hedatzen ziren Asia guzian.
Bere erranen arabera, Abraham, Isaak, Moises, Ismael eta Jesusen egia berak erakusten ziotzaten Mahometek Judu, Giristino eta Arabei.
Jadanik sinhesten zirelakotz gauzak, iduri zuken

bidea egina zuela erakuspenak. Jesusek bazakhazken bertze egiak ere, eta barraiatzen zituen
errotik atsegin eztien Elizak.
Mahometek jaiuren arabera mintzatu zen,
utziz gutiziei bere bideak. Suzko galdeak zituzten bihotzek, eta bero ziren herriak. Errextasun
guziak izan zituzten nahi ororen egiteko. Gizonek har zetzaketen lau emaztetaraino, eta egor
bakhotxa hiruretaraino, berrien hartzeko. Toki
beretan, jaiura beren bidetan, Jesusek ezagutarazi zuen garbitasun ederra. Emazte batekin
egon behar zuten gizonek; etzitezken bi alde jar
ere, adulterioaz kanpo. Behar ziren gogoeta eta
begiak zaindu; nahikunde lizun xumenak, bihotzean itho. Zerua bihotz garbientzat zen. Porroskatu behar ziren lokharri maitenak.
Gizonen biltzeko eta heki besarkarazteko
bere erakuspenak, Mahometek agintzen zioten
parabisu bat, emazte arrai eta ederrenez bethea, Jesusek etzioten nihori agindu gorphutzeko
atseginik: erran zuen etzela zeruan ezkontzen.
Gozamen garbi eta izpiritualak agintzen zituen;
egia da hek asma ahaleko gozamen guziak
garaitzen dituztela.

Atseginez landan, Mahometek bazituen bertze amarrak. Lagun zituen ikhara eta harmak.
Hekien predikua abiatu arte, balentria guti egin
zuen. Koran eta ezpata betan zioazen, eta hala
herriak atzeman ziren. Mahomet aurkhitu zen
zortzi gudu handitan; egin zituen, berak edo
bere jeneralez, berrogoita hamar athera aldi: hil
edo sinhets, hauta zuten garaituek. Judu eta
Giristinoak uzten zituen bakharrik bizi, zerda
pagaraziz, ez bazuten Mahometano egin nahi.
Jesusen harmak ziren eztitasuna, gonbidua, argi
eta mirakuluak. Ezpata izpirituala zabilkan
Mariaren Semeak, etzuen soldadurik: baketiarra,
bakea zakharken. Ez indarka eta hertsatuz, bainan egia predikaraziz lainhoki dozena bat arrantzalei, utzarazi zituen sortzezko azturak, hitsarazi sinheste zahar eta bethikoak, gorrirazi Erromanoen asmu zuhurrak eta ezeztatu hekien
indarrak.
Mahometek nahi zituen ondotik gizon odolezko eta ezaxolatuak. Bendekua zarioten, larrutzen zituzten etsaiak. Guduak gudua zakharken.
Gerlariek etzuten behar unhatu; hekientzat ziren
Parabisuko aberastasun handienak. Ohi ziteken

beraz odol ixurtze nor nahi, ehortzi behar ziren
sinheste gabeak: ezpata zen zeruko eta lurreko
atseginen bidea. Mahometek etzakien bertze
theologiarik: odol xorta baten ixurtzea gehiago
zen, ederrago eta handiago, ezen-ez herriaren
zaintzea eta ilhabeteak penitentzian egotea. Bainan, nahi edo ez, bendeku eta sarraskiek egiten
zituzten gizonik basenak eta lazgarrienak. Jesusek etzuen nahi nihor hertsatzea; sarrarazten
zion ezpata Piarresi bere tokian, erranez: Ezpatalaria ezpatak galtzen du. Ixilarazten zituen zeruko sua jautsarazi nahi zutenak hiri hobendunetarat. Etzen ethorria galtzerat, bainan salbatzerat;
bakea zuen maite, etzen behar aiherkunderik
etsaientzat ere; urrikaltzea nahi zuen, aita zerukoa bezala.
Mahometen haurrak hiltzale eta ohoinak
ziren; Jesusenak, haur ezti, bakezko, kanpoz barnez bezain garbiak.
Mahometek utzi du Koran; Jesusek Ebandelioa. Irakurriren lituzkenak aldizka liburu hoik,
egia atzeman eta segitzeko xedetan, ez luke
nihork erran beharrik zeinek dirurin zerukoa.

Mahometek berak eta haren dizipuluek
aphaindu eta aphainarazi dute handizki Koran,
bere liburua. Xoragarria daukate, ezin gehiago
ederra, hitz hautazko lana. Nihongo solasek
etzaiote badutela hangoen eztitasuna, eta mirakulu bat da hori hekientzat arras ageria, arras
handia, ezin ukhatua. Holako egitea baino errexago liteke hil piztea. Bainan nihor gutik sinhetsiko du Jainkozko lana dela, zeren darion hitz
ezti, legun eta hautu. Badire Koran baino ezti eta
legunago diren liburuak. Bertzela kilikatzen
dituzte bihotzak eta llulluratzen izpirituak Zizeron, Virgilio, Demosthenes, Bossuet eta Massillonek. Hitz eztiek ez dezakete bilhaka Koran Jainkozko: gizonen arthak khoroatzen dituzte hoberenerat. Ebandelioak ez du deusen beharrik; soinekorik gabe ager diteke. Hitz eder eta hutsak
baino, hobe ditu lagun egiak.
Koran, edergailu dituelako guziekin, hila da
kondairetan, bethi bera, loharkarazten du erakurtzalea; ehun aldiz mintzo da gauza berez;
gauzen hiruetarik biak alegia hirrigarri batzuez
ditu, antze gutirekin moldatuak, eta asko erakuspen, ahalkagarri eta beharri garbiek ezin

entzunak. Deus berririk ez du, hain guti gauza
maite eta gaziturik. Hango on guziak badire Testament Zahar eta Berrian, eta bere lainhotasunean, bertzelako arraizia eta atsegina dute erakurtzalentzat, ezen ez Koraneko solas landuek.
Ebandelioak hitz guti du, eta hek xuxenak. Berezia da, ukigarria, beheregi jausten ez dena
nihoiz, hauta erakuspenetan, izariz mintzo dena,
gora eta urrun zilhatzen duelarik eta erakurtzalea irabazten. Iduri du Jainkoa berekin duela, eta
sinheste horrek ematen du batbedera aldeko
sainduari dioakon bezala.
Mahomet mintzo da bethi bere buruaz, bere
dohain, bere egintza eta bere liburuaren edertasunaz. Ebandelioaren egilek ez dute altxatzen
bere bururik, ez bere lanik. Nausiaren egintzak
berak ez dituzte hedatzen bat-banazka, ez ematen egunik ederrenean hobeki distirazteko: egiak
ez du urguluaren mihia!
Koran mintzo da xeheki gauza ezdeusez,
ergelkeria dario, galtzen da lerro hirrigarrietan.
Ez detzake nihoiz aski izigarri bilhaka ethorkizuneko sariak, ez eta ere nihoiz aski izigarri bilhaka ifernuko lezeak. Ezin jakin gauzez mintzo da

luzeki, ezin akhabatuz bezala, sarthuz hizkuntza
lizun eta higuinetan. Bi hitzez dire Ebandelioan
zoriona eta zorigaitza, bainan halako gisan dire
non, izpiritua nahasi gabe, ukitzen baitute bihotza.
Mahomet bethi beldur da galde diozaten zer
mirakuluz erakusten duen zeruko egia. Noiz nahi
bere buruaren garbitzen hari da, nihork deus galdetu gabe: berak baitaki non duen eskasa, eta
ustez bethi han dituen etsaiak. Egiak ez du zelatarien beldurrik; hartako Ebandelioan nihor ez da
khexa erakuspenez, gauzak berak mintzo dire
aski.
Mahometen liburuan gezurra ageri da, nola
egia Jesusenean, Mahometek erakutsi du jotzen,
zaurtzen, hiltzen; Jesusek gantzutzen, sendatzen, pizten. Batek gizon lanak egin ditu, bertzeak Jainkozkoak. Mahomet oinetarik buru harmatua nahi zen, bere ona zuen erresuma larrutzen; Jesusek, harmarik gabe, hedatu du bakea,
haizatu nahasdura, arthatu mundu eria.
Mahometek egin ditu Turkoak: badakizue zer
erran nahi duen Turkoa, gizon Turkoak? Jesusek
egin ditu bihozdun gizonak, haren dizipuluek

eman dituzte oro oinetan, oro utzi, oro galdu,
biziak ere, bere anaien salbatzeko. Mahometek
aberetu ditu gizonak, Jesusek aingerutu: bat zen
gizona, bertzea Jainkoa!

XIV.
JESUSEN PIZTEAK
HILEN ARTETIK
ERAKUTSI DU HAREN
JAINKOTASUNA
Bat banazka agerrarazi ditugu lurrean izan
diren gizon handien guziak. Ez da bat izar ditekenik Jesusekin. Guziak, haren aldean, zinhaurria
idiaren aldean baino ttipi eta eskasago dire. Ez
dute egin Jainkozko lanik. Utzi behar da beraz
Jesus bere alde; orok nausi dute. Hark egin ditu
gauza handi, gizonek ezin eginak, eta batez baizik ez mintzatzeko, hilen artetik piztu zen, agindu zuen bezala, bere indar xoilez! Juduek bazakiten haren errana; berek eman zituzten zaintzaleak hobian, hilarazi eta ehortzi zutenean. Hasi
zirenean Apostoluak predikatzen Jesus piztu
zela, Juduek behar zuten haren gorputza agertu,
eta gorrirazi predikariak, gezurrez mintzo baziren. Zertako etzuten agertu? Zer bilhakatu zen?
Etzuten Apostoluek eraman zaintzalen artetik.

Ixilik edo harmekin beharko zuten egin lan hori.
Nola egin zezaketen ixilik? Harrian ehortzia zen,
eta asko harrabots behar ziren egin haren higitzeko. Zaintzaleak, nahi edo ez, orroituko ziren
edo atzarriko, lo handienean izanik ere. Etzuten
harmekin egin gorphutzaren zaintzalei khentzeko lana: Orduan zaintzalek ere bihotz erakutsiko
zuten, hartako ziren emanak hobi inguruan; harmak harmekin neurtuko ziren beraz, eginen zen
gudu, odola ixuriko. Bainan hori gerthatu balitz
izanen ziren soldadu eta Apostolu hilak; atzemanen ziren guduko arrastoak: izan da deus holakorik? Bertzalde, gauza orok dakitena da, Apostoluak etzirela har arte hanbateko soldadu agertu, eta zaintzaleak lo zaudela erratea, egia aithortzea da: ezen lo bazauden, erran duten bezala, nondik zakiten Apostoluek eraman zutela
gorphutza, edo zertako zaintzaleak etziren hilarazi, legea zen bezala Erromanoentzat, bere
eginbidea bethetzen etzutenean? Piztu zen
Jesus, edo enganatu zituen Apostoluak. Piztu
gabe, sinhetsarazi othe diote piztu dela? Bainan
Apostoluek diote ikusi dutela piztua kanpo eta
barnetan, banazka eta birazka; bortz, zazpi,

hameka, bortz ehun baltsan zirelarik. Jan eta
edan dute harekin. Batek etzuen sinhetsi nahi
piztu zela, ikus arte bere begiz, eta agertu
zitzaion. Uste izan othe dute Apostoluek ikusten
zutela, ikusi gabe; entzuten, entzun gabe? Ametsetan othe ziren hoik gerthatzean? Geroztik, ez
liteke deus sinhesteko, oro amets ditezke! Bainan Apostoluek sinhetsi dute Jesus piztu zela;
etzuten eginen, piztu ez balitz: zertako? Sinheste hortarik ez dute izatu zorigaitzik baizen
lurrean: izan dute aski min atzartzeko, lo bazauden. Ez diteke ere sinhets, berak enganatuak
izan ondoan, bertzeak enganatu nahi izan dituztela. Enganatu balitu Jesusek, etziren aski zoroak
izanen hura gatik jasaiteko gose, egarri, azote
eta heriotzeak: odola ixuri dute sinhetsarazteko
Jesus piztu dela: holako lekhukoak ez badire
onak, nongoak izanen dire onak? Jesusek, nahirik ere, etzetzaken engana. Hilez geroz, indarrak
galtzen dire, ez da gehiago deusetako eskurik.
Bizian bat edo bertze llulluraturik ere, ez da
nihor aski zoro errateko hil ondoan ethorriko
dela gauza handiagoen egiterat. Ez da zeren
erran Apostoluek gauza guti zakitela; bazakiten

aski, ikustea aski zen gauzetan: Jakinek bezain
begi eta beharri onak dituzte deus guti dakitenek. Apostoluek ikusi dute Jesus behin hila, gero
piztua. Erran dute egia hori goraki, azken hatseraino, presondegietan, ezpaten aitzinean, suaren erdian: beraz segur ziren!
Ez dute berek sinhetsi, munduari ere sinhetsarazi diote: etzuen bada hala hula sinhetsiko!
Argi izan ez balitz egia, nork utziko zituen bere
aisia, atsegin eta ontasun gaindiak? Nor jarriko
zen berthute hertsien menean? Nola uste izan,
gizon errexki eta guriki ohituak, bere buruen
zehatzen eman zirela, entzuten zituztenek ez
bazuten zimendurik?

XV.
NAPOLEONEN SINHESTEA
JESU-KHRISTO BAITHAN
Bertrand jeneralak erran nahi izan zion behin
Napoleoni Jesus etzela Jainko, bainan gizon
handi bat, hura bera bezala. Huna zer ihardetsi
zion:
«Aitzen zait gizonetan: Jesus etzen gizona.
Izpiritu arin eta hondo gabek atzematen diote
aria gizonekin: Zerua lurretik bezain urrun da
hura gu ganik. Batere gauzak xehatzen dituenak, ikusten du hori... Zerukoa da egia, basakoa
gezurra. Zaurtzen dute egia gizonek: zertako ez
gezurra? Gezurrak ageri ditu beharriak, ez du
nihor enganatzen... Bada lehen egia bat, Jainkoaren argia, badioana munduaren sehaskaraino,
sortzen atzematen dena legetan: eginbideak
erakusten ditu. Hark ezagutaraziak dire justizia,
Jainkoa, arima eta gorphutzen aria. Egia hartan
sartzen da Jesus; ez da nihoiz edo nihon zaurthu,
nola paganoak, bide eginaraziz indar, gudu, aberastasun edo nahien arabera... Ethor bedi ene

aitzinerat paganoen zeru guzia; ez da han ni belhaunikaraziko nauen Jainkorik. India, Sina, Erroma eta Athenako Jainkoek ez dauzkitzatet
begiak aphalaraziko. Ez naiz itsurat mintzo, ez
gaizki erran beharrez: ezagutzen ditut!
»Likurge, Numa, Konfuzius eta Mahomet lege
emaile batzuek ziren, lehen gizonak bere erresuman, gerletan handi eta bihotzdunak; bainan ez
Jainkoak; berek ere etzuten hoin gora beiratzen.
Ondokoek Jainkotu nahi izan dituzte. Nahiz bazuketen guti edo gehiago izpiritu, gizonak ziren,
gizonen eskasekin... Jesus baithan oso miragarriak diren: asmu, solas, egia, bihotzen gaineko
indar, sortze, erakuspen, izate, nausitasun eta
iraupena, erromesia guzien erdian. Utzi behar da
bera, ez da bertze halakorik. Badarraiko mizterio
bat ezin argitua nihola, asmu ilhunbetakoak ixilarazten dituena. Hurbilagotik beira eta handiago da. Lehertzen du adimendua. Berak daki bere
lana. Badute haren solas eta erakuspenek zigilu
berezi bat. Ez ditu liburuetarik bildu. Bera da ororen ithurri eta mirail...
»Ez du bilhatzen gizonen jakintsun egitea
lurreko gauzetan. Arimak nahi ditu beretzat; hek

aski ditu, nola hekientzat aski baita. Lehenago
arima deus etzen. Gorphutzak ziren mentan; bainan fedeak itho du lurreko eskola. Nihork ez du
zeren deus erran: Jesusen erakuspenak baitire
zuhurrak, garbiak, argi dutenak izpirituaren
azken mugarritaraino... Giristinotasuna gizonen
meneko da; erakusten ditu egintzak. Harekin oro
handi dire denboran eta bethiereko bizian, oro
Jainkoari dioazkonak. Ez da nihor nihoiz Jesusi
hurbiltzen denik. Ez da aski izpiritu ifrentzaturik
ukhatzeko haren nausitasuna... Haren hitz
guziek badute indar, eta laguntzen dute elkhar,
harrasi bateko xoborrek bezala. Lerro bakhotxak
badu bere erakuspena, eta ez dio deus khentzen
erakuspen osoari. Ebandelioa liburu berezia da,
egintza eta sinheste onen ithurri ezin agortua.
Jainkoa behar zen egiteko lan hori, nihon ez
duena bere idurikorik, oro erraten dituena, arras
berria, ezin berratua.
»Gizonen lanak bizian dire; Jesusek oro heriotik iguriki ditu. Etziteken hori gizonen bidea. Hil
zen, etzuelarik zenbait dizipulu tonto baizen.
Kontra zituen populua eta Juduen aitzindariak.
Arnegatu zuten bere lagunek ere. Hoik gerthatu

beharrak ziren, profeten arabera. Berak ere
etzuen deus gorde; erran zuen: harturen naute,
gurutzefikaturen, arnegaturen, gaxtaginek izanen dute nausien eguna; bainan justiziak izaten
duenean berea, koropilaturen ditut zeru-lurrak,
eta ene heriotza dizipuluen bizia izanen da. Hazkarrak izanen dire geroztik lokharriak; ezen pizturen naiz, higanen zerurat, eta egorriko dut izpiritu argitzailea. Gurutzearen izpirituak erakutsiren du Ebandelioa, sinhetsaraziren, predikaraziren, hedaraziren.
»Bethe da agintza hori, jondoni Paulok deithua gurutzearen zorokeria. Ez da aski izan hortako egun bat, ez gudu bat. Hirur ehun urthe iraun
du gathaskak; apostoluek hasi zuten eta ondokoek segitu. Lehen hogoita hamabi Aita-Sainduak
hil ziren egiaren alde. Erromako kadira gilotina
bat zen hiru mendez. Han jar ahalak herioaren
bazka ziren, eta bertzetako aphezpikuek ere on
guti zuten. Gerla hortan, errege eta indarrak
alde batetik ziren. Bertze aldean, etzen harmadarik; bainan bazen atzartasunetan miragarriena. Sinheste berak biltzen zituen hor-hemenka
barraiatu gizonak. Gurutzea zuten lokharri: zer

amarra! Harekin eman zuten bada su bihotzetan, hura egin arimen aldare. Zenbat odol etzen
ixuri, zenbat gudu egin, haren inguruan!... Aberekeria zen gathaskan adimenduarekin, gorphutza arimekin, bekhatua berthutekin. Hibaiaz
zioan giristinoen odola, eta hiltzen zirenek besarkatzen zituzten hiltzalen eskuak. Gorphutzek oro
jasaiten zituzten arimen gatik. Hil oro giristinoak
ziren, eta hek gelditu ziren nausi!
»Zenbat iraun du Zesarren nausitasunak,
zenbat soldaduen kharrak Alexandren alderat?
Gehienerat ere, nausi zireino. Galdu balute bitoria, joanen zitzaioten nihor ondotik heriotzeraino? Ez dituzte oro galdu heriotzean? Ikusi da soldadurik gerla egiten gehiago hekientzat? Hiltzen