Errezel berdeak - 14

Total number of words is 886
Total number of unique words is 597
38.4 of words are in the 2000 most common words
53.8 of words are in the 5000 most common words
61.7 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
barruan, oso zigor luzeekin. Imajinatzen dut une horretan hainbat
gauza birplanteatu beharko direla. Estatuarekiko negoziazio politikoen aroa desagertu baita.
Bidean presoen aldeko mugimendua zatitu da; ez erdibitu, baina bai
zatitu. Hasieran modu zalapartatsuan ageri zena apaldu dela esango
nuke. Edozein moduz, zatiketak sortzen duen minetik harago begiratuz, beti da onuragarria jende erradikalagoa egotea mugimenduko
multzorik zabalenak lo hartu ez dezan, ez dezagun. Ez dago zertan
denok berdin jokatu: (“si tu l’estiras per aquí, si tu l’estiras per alla, veuras

215

que tomba...”). Alternatibak, ordea, izatekotan egingarria izan behar
du, bestela txanpainaren bitsaren antzekoa izango da luzarora.
2017ko apirilaren 8an inork espero ez zuena gertatu zen: ETAk armak entregatu eta haizkora zuhaitz bilakatu zen. Zer egia den gauzak ez direla (ia) sekula amestu dugun bezala gertatzen! “Entregatu,
nola entregatu?, esaten genuen... 2011ko urriaren 20an utzi zituen armak ETAk, artean gu barruan geundelarik. Geroztik armekin zer
egin izan da buruhausterik handiena, eta harrigarritan harrigarriena
estatu espainolak ez zituela armak jaso nahi. Gutxien espero genuenean Iparraldetik etorri da erantzuna: Bakearen Artisauak izeneko
jende-talde batek, ahaleginaren ahaleginez, militantzia-gradu gorena
eta diplomazia-gaitasun eredugaria erakutsiz ETAren artsenal osoa
Frantziako agintarien esku uztea erdietsi du, jendartearen txalo artean.
Armak ondoren presoak, agindu zuten Bakearen Artisauek Baiona
ttipiko plazan. Eta horretara doaz, horretara goaz. Urte honetako
azken bi hilabeteetako lehen asteetan martxa bat antolatu da Parisera, eta aurretik 20 kartzela bisitatuko dira. “Giltzarria izan daiteke
presoak ekartzeko”, esan dute, eta hobe genuke sinistea. Behin arrakastaz lortutakoa errrepika daiteke. Bitartean eta gero, bada ezpada
ere, dakiguna eta bost egiten jarraitu beharko dugu, barruan daudena ez ahazteko, ateratzen laguntzeko.

216

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

Jendartearen ordua
Orain, beste fase batean gaude: herritarren fasean, erabakimenez eta
antolamenduz eraiki beharko den fasean, Euskal Herria estatu independente erdiesteraino eramango gaituen fasean. Ez gaude oraindik
indar betean, ahul samar eta zalantzati sumatzen dut nik oraindik
egoera. Catalunyan, guk orain amesten dugun formula berbera erabiliz, gertatzen ari dena ikusita, pentsatzekoa da oso fase luzea, malkartsua eta aldakorra izan dela abian jarri dugun bidea.
Kalea zapaldu orduko gehien harritu nauena da, toki guztietan entzutea, erabat aldatu direla militantzia-ereduak. Bilerak egiteko erak
aitatu nahi badira, bego, aldatu dira. Teknologiak ahalbidetzen digu
bilera presentzialak ez egitea; baina, niri ez esan, militantzia kalean
egiten da, aurpegia emanez, tokietara hurbilduz, jendea elkartuz, bilduz. Lehen, orain eta beti, militantzia erreala da, ez birtuala.
Jendartearen ordua da, seguru aski. Ahalik eta zabalen eta anitzen
aritzeko ordua, helburu bakar baten inguruan baturik aritzeko ordua: burujabe izan nahi dugu, estatu bat nahi dugu, gure erara eta
gure neurrira prestatutako estatu bat. Dagoeneko badago jendartea politto biltzen ari den taldea (Gure Esku Dago). Jarraitzen utzi
beharko zaio, eta gero gerokoak. Ez dakigu Euskal Herria estatu
konfederala izango den ala ez. Formulazio hori patentatu du gaurko
ezker abertzaleak, eta niri arrotza egiten zait. Konformatuko nintzateke Euskal Herria izaten jarraituko balu; ez soilik herria, ez soilik
estatua. Edozein moduz, gaur bertan abiatu behar den arren, ez da
gaur-biharko emaitza izango.
Ni tirriki-tarraka nabil, 70 urte ia-ia beteta. Aldaka bat eta bi belaunak gaizki ekarri ditut Dueñasetik. Nire genetikak ez ezik patioko

217

porlanak ez dit batere onik egin. Eri naiz: udan lunboziatika basatia
jasan behar izan dut, eta orain-oraingoz, ezkerreko hankaren erdian
sentikortasuna galdu dut (errekuperatzen ari naizena, bestalde), eta
muleta batekin lagunduta mugitzen naiz, lanera joaten naiz, etab.
Nire txanda ez dela iruditzen zait, baina ahal dudaneraino iritsiko
naiz. Gaixotasuna ez da burura iritsi, beraz ez gaude erabat galduta.
Lasai, oso lasai nago nire bizimodu arruntean. Laster lan arautua
utzi eta beste zerbaitetan hasiko naiz; bilobei kasu gehiago egiten,
adibidez. Aski beteta sumatzen dut nire bizitzaren katilua, beraz badut eskaintzeko. Espanturik gabe pasatuko naiz hirugarren mailara.
Ez duzue lanik izango ni aurkitzen.

218

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

219

ataramiñe
El silencio del infierno
Fernando Alonso. 2003.
Gosea lagun, laguna
Segapoto kolektiboa. 2004.
Kartzelako leihotik
Joseba Arregi. 2004.
Seineri aurrez aurre kontaturiko ipuina
Joxe Blanco. 2004.
Lunaren Goiztiri
Juan Luis Mugertza. 2005.
Azeri gosetia
Kepa Etxebarria. 2005.
Ataramiñe kantuz
CD. Hainbaten artean. 2006.
Claude Gueux
Victor Hugo (itzulpena: Zorion Zamakola). 2007.
Zimaren abenturak
Belen Gonzalez / Kepa Etxebarria. 2007.
Kartzelako neurriak
Urtzi Zubizarreta. 2008.
Mendian gora, mendian behera, Euskal Herrian
zehar Mahai-jokoa. Zorion Zamakola. 2008.
Penumbras de un ayer
Iñaki Ojeda. 2009.
Preso nago
Mikel Orbegozo. 2010.
Bakarmortuko kronikak
Mikel Antza. 2011.
Espetxetik at
Borxa Urberuaga. 2011.
Ametsen txokoan bizi baiz
Ibon Muñoa. 2011.
Ametsen txokoan
CD. Hainbaten artean. 2012.

Kandela bat pizteko behar dena
Mikel Antza / Iker Moreno. 2012.
Fakin xokona
Oier Goitia. 2012.
Sasian barna
Xabier Makazaga. 2012.
Preso nago 2
Mikel Orbegozo. 2013.

Mikel Antza. 2013.
Agurra eta ohorea
Jokin Urain. 2013.
Ainarak herrira itzuliko dira
Ibon Muñoa. 2014.
Urte ilunak
Nelson Mandela (itzulpena: ekaitz sirvent). 2014.
Ilargiraino!
Mikel Orbegozo. 2015.
Burdin elorri arantzetan
Joseba Arregi. 2015.
Haizea eta Lizar Magikoa
Kepa Etxeberria eta Xabier Ugarte. 2016.
Kuku erlojua
Kepa Etxeberria eta Xabier Ugarte. 2016.
Haizea
Hainbat egile. 2016.
Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin
Ibon Muñoa. 2016.
Kartzelako kronikak
Jexuxmari Zalakain, 2016.
Axelko eta Otsoko bertsotan
Kepa Etxebarria. 2017.
Udaberrian biziko gara
Ibon Muñoa 2017.
Errezel berdeak
Jexuxmari Zalakain. 2017.

EUSKAL ERREPRESALIATU POLITIKOEN
LITERATURA KOADERNOAK



Kartzelako denbora estuan, ziegan
sartuta, Jexuxmari Zalakain leihoaren
aurrean jarri eta barroteetatik barrena
joan da, leihoko errezel berdeen
laukian ageri zaion munduari
begira. Une horretan erlojua gelditu
da; denboraren baitan murgildu
eta bere bizitza ikusi du: baserria,
familia, seminarioa, klaretiarren
anaidia, irakaskuntza, kazetaritza,
kartzela... Orratzak berriro martxan
hasi direnean, Errezel berdeak
liburuan bildu ditu oroimenak.
Kartzelako sekuentzia batzuek
tartekatu ditu hala ere, irakurlea ere
leihoaren alde horretan jartzeko.
Eta amaitzeko, kartzelatik irten eta
bi urtera egindako hausnarketa,
beti ere bizitzaren jarioa herrian eta
konpromisoan kokaturik
You have read 1 text from Basque literature.
  • Parts
  • Errezel berdeak - 01
    Total number of words is 3734
    Total number of unique words is 1885
    29.4 of words are in the 2000 most common words
    43.4 of words are in the 5000 most common words
    50.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Errezel berdeak - 02
    Total number of words is 3720
    Total number of unique words is 2020
    27.1 of words are in the 2000 most common words
    40.4 of words are in the 5000 most common words
    46.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Errezel berdeak - 03
    Total number of words is 3691
    Total number of unique words is 2083
    26.7 of words are in the 2000 most common words
    39.4 of words are in the 5000 most common words
    45.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Errezel berdeak - 04
    Total number of words is 3636
    Total number of unique words is 2026
    25.3 of words are in the 2000 most common words
    37.8 of words are in the 5000 most common words
    44.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Errezel berdeak - 05
    Total number of words is 3658
    Total number of unique words is 2051
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    40.1 of words are in the 5000 most common words
    46.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Errezel berdeak - 06
    Total number of words is 3549
    Total number of unique words is 2077
    25.3 of words are in the 2000 most common words
    37.9 of words are in the 5000 most common words
    43.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Errezel berdeak - 07
    Total number of words is 3745
    Total number of unique words is 2029
    27.2 of words are in the 2000 most common words
    40.1 of words are in the 5000 most common words
    47.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Errezel berdeak - 08
    Total number of words is 3658
    Total number of unique words is 2046
    26.0 of words are in the 2000 most common words
    38.9 of words are in the 5000 most common words
    45.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Errezel berdeak - 09
    Total number of words is 3689
    Total number of unique words is 2005
    26.1 of words are in the 2000 most common words
    39.5 of words are in the 5000 most common words
    46.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Errezel berdeak - 10
    Total number of words is 3687
    Total number of unique words is 1968
    26.8 of words are in the 2000 most common words
    40.2 of words are in the 5000 most common words
    46.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Errezel berdeak - 11
    Total number of words is 3728
    Total number of unique words is 1945
    27.9 of words are in the 2000 most common words
    40.4 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Errezel berdeak - 12
    Total number of words is 3764
    Total number of unique words is 1935
    28.7 of words are in the 2000 most common words
    41.6 of words are in the 5000 most common words
    48.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Errezel berdeak - 13
    Total number of words is 3860
    Total number of unique words is 2085
    29.5 of words are in the 2000 most common words
    44.4 of words are in the 5000 most common words
    51.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Errezel berdeak - 14
    Total number of words is 886
    Total number of unique words is 597
    38.4 of words are in the 2000 most common words
    53.8 of words are in the 5000 most common words
    61.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.