🕙 29-minute read

Errezel berdeak - 11

Total number of words is 3728
Total number of unique words is 1945
27.9 of words are in the 2000 most common words
40.4 of words are in the 5000 most common words
47.9 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  baino ez dituzte saltzen”. Hitz borobilegiak gure ezereza adierazteko, eta aldi berean gure irismena aldarrikatzeko! Eliza instituzionalak
  ere ez digu sekula tratu onik eman, eta gure ahotsa isiltzen saiatu da.
  
  166
  
  Errezel berdeak
  
  Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
  
  Setien Apezpiku ohiak, adibidez, Gipuzkoako Elizbarrutiko apaizei
  parrokietan harpidetza egitea debekatu zien.
  Tira, nire lehentasunetako bat izan da Herria 2000 Eliza ateratzen
  laguntzea, Vatikano ildoan hain gartsuki bizitzen saiatu den
  kristau-korronte berritzaileak ahotsa izan dezan, eta Euskal Herriaren askapen-prozesuan bere eragina txukun betetzeko nire ekarpena
  eta gogoa jarriz. Bidebatez nire kazetari-sena ase dut, distirarik gabea izanik ere. Zoritxarrez ez zaio segidarik ikusten gure ahaleginari
  —ez Kristau Elkarte Herritarrei ez Apaizen Koordinakundeari—,
  hala ere badakigu gure egitekoa zein den, alea eskuzabal ereitea,
  inoiz, inon fruiturik emango duelakoan. Gero gerokoak.
  Ehunka artikulu, editorial, erreportaje, elkarrizketa, iruzkin etab.
  idatzi ditut urte horietan, eta harrigarriena da hedabide batean egin
  ahal diren zeregin gehientsuenetan aritu izan naizela tarte batzuetan (antolatzaile, editore, idazle, maketatzaile eta kudeatzaile), nire
  golkorako esperientzia dezente metatuz. Euskarari dagokionez, zer
  esan, betiko ezinean, etsipenean eta trakets ibili garela, norabiderik
  gabe; niri dagokidanez, beste behin konbentziturik hedabide elebidunetan euskarak ez duela zereginik, edo zehatzago esanda, zeregin
  mendekoa duela, subordinatua.
  
  Egin eta Euskaldunon Egunkaria, maitale eroriak
  Toki bakar batean ezin egon eta, UPVn urte pare bat neramatzalarik,
  Egin egunkaria editatzen zuen Orain SA enpresatik deitu ninduten,
  Administrazio Kontseiluko kide izan nahi ote nuen galdezka. Ohore
  handiagorik! Beldur eta kezkaz, baina sakonean egundoko pozez,
  
  167
  
  onartu nuen. Kide batzuek kontseiluan zeukaten tokia utzi behar
  zutela eta niri eskaintzen zidaten leku bat. Behin sartuta, Iñigo Iruinek utzitako idazkari-kargua eman zidaten, eta hantxe ibili nintzen
  —UPVko lana utzi gabe—, egunkaria, irratia eta enpresa bera itxi
  zituzten arte. Lau urteko esperientzia baino ez neukan kazetari bezala, baina “etxea ondo ezagutzen duen bat nahi dugu”, esan zidaten;
  “euskalduna zara eta euskarari bultzada eman nahi diogu”, azaldu zidaten, euskarazko kazetaritzari dagokionez nire kezka ondo ezagututa; eta gainera, “estruktura guztiak ados daude zu hautatzearekin”.
  Kazetari hutsa izatea nuen amets, baina nola muzin egin tamainako
  proposamenari? Losintxak alde batera, nola ez saiatu laguntzen maite nuen, egunero erosi eta irakurtzen nuen hedabideari, Egini?
  Egunkari haren urterik latzenak egokitu zitzaizkigun eta halabeharrez, Administrazio Kontseiluan ia soilik ekonomiaz hitz egiten zen
  —egunero eta etengabe—, publizitatea erretiratzen ari zitzaigun,
  Jaurlaritzaren, eta bereziki Atutxaren, eraginez batik bat, salmentak
  ez ziren txapliguak botatzen ibiltzekoak, eta enpresa errotik berbideratu beharra zegoen. Egia esan behar badut ez nintzen oso eroso
  sentitzen, ekonomiaz tutik ez nenkielako. Bileretan ingeniaritza ekonomikoko gaiak geneuzkan aztergai, zer erremedio! Horretan asko
  zekitenak bazeudenez eta enpresarekiko maitasuna mugagabea zeukatenez, haien lerroan ibili nintzen. Nire txanda noiz etorriko zain
  nengoen, nire ekarpen propioa egin ahal izateko, eta halako batean
  “Egin berria” proiektuari ekin zitzaion. Han eduki nezakeen aukera,
  neritzon —Kazetaritza Fakultateko irakaslea nintzen, Hedabide Inprimatuen Teknologia azaltzen nien ikasleei UPVn, euskaraz zerbait
  banekien...—. Baina ez, ez nuen batere tokirik izan ezelango batzordetan. Gauzak! Uzteko egon nintzen. Aitzitik, zertarako sartu beste
  arazo bat hain zanpatuta zegoen enpresa batean, ez nintzen izango
  ni betiko putreei bazka lerdetsua emango niena. Ez zeukan zentzu
  
  168
  
  Errezel berdeak
  
  Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
  
  handirik, eta diziplinatua izaten badakit. Horrekin koherente —horren ustea dut bederen—, zalantzarik gabe ukatu nuen ezustean
  erredaktoreburu-lana eskaini zidatenean Egin berrian. Urte asko neramatzan egunkari bateko idazgelatik kanpo, ez ziren izan kazetariak
  lanpostu hura eskaini zidatenak… eta beherago kontatuko dudan
  beste arrazoi potolo bat ere bazen tartean, nire bizitzan pisu handia
  izan duena. Mila esker, baina ez. Produktu berria kalean, euskara-alorrean zerbait egiten saiatu nintzen erredaktoreekin zuzenean, gure
  hizkuntzaren portzentajea zertxobait igotzeko. Ordurako ez nuen
  horretan sinesten, baina ostera saiatzeagatik ez genuen ezer galtzen.
  Laster egin genuen pott aspaldiko ustea egia zientifiko —behin eta
  berriro frogatua— bihurtuz: hedabide elebidunean euskara beti galtzaile aterako da, bigarren mailako hizkuntza izatetik harago joaterik
  ez daukana, gai garrantzitsuak beti hizkuntza nagusirako utziz. Ezinaren lekukoa da euskara. Lekukotzari eustea badagoela garbi aitortuz, ezinbestekotzat jo daiteke euskara hutsezko hedabideen premia.
  Gutxienez laurogeiko hamarkada osoa zeraman euskara hutsezko
  egunkari bakar baten aldeko erronkak. Asmoa askoz ere zaharragoa
  zen, gutxien-gutxienez Lizardiren garaikoa, Xahoraino ez joateagatik, baina Argia astekarian bildutako koadrilak zeuzkan ideiak, estrategia, gogoa, adorea eta erabakia: dena batera. Eta nire txikian haien
  alde egin nuen, niri zegozkidan alor guztietan. Beti ere nire lana utzi
  gabe, UPVn eta H2000Elizan, eta Egineko kudeaketan.
  Ezaguna da proiektuak Egunkaria Sortzen promotorea abiatu zenetik Euskaldunon Egunkaria kalean jarri arte egindako ibilbidea. Doktore-tesia atondu nuen gai harekin 1992an, eta Txalapartak argitaratu zidan liburu gisa Joxemi Zumalaberen omenez (Joxemiren uzta;
  euskal prentsa herri-proiektua da, 1993), eta ez naiz hemen gauzak errepikatzen hasiko. Nire sorpresarako, tesi hura ez zuten nonbait oso
  
  169
  
  gustukoa izan une hartan Euskaldunon Egunkaria kudeatzen zutenek.
  Une desegokian atera omen nuen. Alferrik nik azaltzea egunkariaren
  mamitze-prozesuan esandako gauzak zirela denak, gorputz teoriko
  baten markoan interpretatuak. Une desegokian atera omen nuen.
  Baliteke, izan ere arazo ekonomiko larriekin jaio zen euskarazko
  lehen egunkari osoa, eta beharbada une hartan ez zen komeni zirikatzen ibiltzea. Hala azaldu zidaten. Ez dut eztabaidatuko. Zerbait
  edukiko zuen liburuak bolada batean (ia) inork ez aipatzeko arloko
  azterketetan.
  Egundoko zoria izan zen neretzat Joxemi Zumalabe ezagutzea,
  Martin Ugalderen hitzetan esateko bera izanik proiektu haren burua eta bihotza, biak batera. Haren harremanetarako eta enpatia sortzeko gaitasunak bildu ninduen bere albora, eta proiektua mamitu
  arteko zeregin askotan parte hartu nuen, poz handiz, beste askok
  bezala. Behin egunkaria kalean Euskaldunon Egunkariaren Administrazio Kontseiluko kide izendatu ninduten Orain SAko akzionisten
  izenean. Zer diren gauzak, hori baino lehenago nire bizitzako ezetz
  mingarrienetakoa eman behar izan nion Zumalaberi. Kaleratzeko
  ia dena prest zegoenean zuzendaria falta zen. Uko ospetsuak jaso
  ondoren —nire informazioaren arabera Torrealdai, Joxerra Gartzia,
  Iñaki Zabaletarenak, gutxienez— niregana jo zuen adiskideak, eta
  nik ere ezetz. Hura marka! Hamarkada oso bat euskarazko egunkariaren premia aldarrikatzen eta konpromiso zehatza eskatutakoan,
  kale! Izango zuen garrantzia nire burua zuzendari gisa ez nuela
  ikusten, baina ordurako beste urrats sendoa emana nuen UPVn
  —Egineko eskaintza ere baztertzera eraman ninduena—, Irakaslego
  Propioaren aldeko borrokan kaleratuta nengoen eta ezin nuen pankartako kidetza murriztu, sei lagun baino ez ginen eta gauza gehiegi
  zegoen jokoan erronka hartan (hamabost urte iraun zuen irabazi
  arte). Azalduko dut zerbait, baina ez zait ahaztu Joxemiren etsipena.
  Guztion zorionerako gizon hura ( ez zen erraz kikiltzen eta ni
  170
  
  Errezel berdeak
  
  Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
  
  gabe ere aise egin zuen aurrera egunkariak, Del Olmo epaileak indarrez itxi zuen arte.
  Itxi bitartean egindako hainbat eta hainbat bileratan zerbait emango
  nuen —Donostiako Zapatariene mitikoan biltzen ginen astean edo
  hilean behin eguneko menua jatera, eta gero Jakineko egoitzan lan
  egiten genuen—, baina ni kudeatzaile baino gehiago kazetari huts
  sentitu izan naizenez, hiruzpalau urtean astero idatzitako zutabetxoarekin geratzen naiz. Nire txanda bukatuta liburu batean bildu
  nahi izan nituen zutabetxo haiek, baina inork ez zidan onetsi: ez
  Elkarreko Mendigurenek —zutabeak ia denak gai bakarrekoak zirelako eta beraz interes gutxikoa—, ez Ereineko Aldekoak —balio
  literario eskasekoak zirelako—, ez Txalapartako Barrenak —tankera
  hartako libururik ez zutelako inoiz argitaratu—. Bego hori ere. Arrazoi izango zuten, eurak dira dakitenak. Zutabe gehienetan UPVn
  gertatzen ari ziren arazoetan bazkatzen ziren nire lerroak, baina nire
  ustez arazo hura ulertzeko aproposak zirelako edota argitaletxeetako
  kudeatzaileen arrazoiek nire Egoa kolpatu zutelako, erresumina ez
  zait sendatu. Ai idazleon bihozbera!
  Euskaldunon Egunkariaren itxiera ez zen lehen itxiera izan Euskal
  Herrian. Urte batzuk lehenago (1998), itxi zuten Egin, “gure egunkaria eta irratia”, eta ondorioz gu guztiok —Administrazio Kontseiluko lagunok, bi kazetari eta zenbait laguntzaile inputatuta geratu
  ginen; batzuk, ni tartean, ETAkoa izateagatik, eta besteak laguntza
  emateagatik.
  Uztailaren 17a zen. Emaztea eta biok Bartzelonara jaitsiak ginen,
  Blaneseko (Girona) oporraldia eten eta Catalunyako familian egun
  batzuk pasatzeko asmoz. Goizean goiz, kafearen usainera ohea utzita, irratia marmarka entzun nuen, koinatak sukaldean piztuta zeukana hain zuzen, lehen albisteak jaurtiz: “Egin itxi dute, polizia indarrez
  171
  
  sartu da Eziagon eta hainbat kide atxilotu dituzte, Administrazio
  Kontseiluko kide guztiak barne”. Kontxo, denak ez, ni hemen nagok! Etxekoek entzun zuten arren, gogoa beste nonbait izango zutenez ez ziren jabetu albiste hark gure artean izan zezakeen garrantziaz. Ni, aldiz, durduzatuta geratu nintzen. Bizpahiru egunez gorde
  nuen albistea nire golkoan, eta denetan sukar altua izan nuen, inor
  ez asaldatzeagatik haren arrazoia azaldu gabe. “Ez naitek atxilotu
  baina bilatuko naitek”, jakina, esaten nion nire buruari. Handik egun
  batzuetara Calella de Palafrugellen erosi nuen El País, eta bertan irakurri nuen Eginen itxieraren dimentsioa: berrogei eta zortzi (48) urte
  eskatzen zizkigun Baltasar Garzón instruktoreak gutako bakoitzari,
  ETAkoak ginelakoan. Ahal nuen bezala azaldu nuen etxean. Ezin
  zuten sinetsi, ez zuten posibletzat jo. Beraz, lasaitu nintzen. Hobeto
  horrela. Sufrimendua soilik niretzat geratu zen. Nire baitan banenkien zetorrena. Etor zitekeena. Etorri zena.
  Zortzi (8) urte egon ginen epaiketaren zain, eta hamasei hilabeteko (16) epaiketa abailgarri bezain laidozgarriaren ondotik zuloan
  amaitu genuen: finean zortzi (8) urteko kartzela-zigorra Orain SAkoentzat, eta gutxiago gurekin zerikusia zuten gehienentzat. 18/98
  zeritzan kronika liburu batean bildu gabe geratu zen, eta ni inbidiaz.
  
  172
  
  Errezel berdeak
  
  Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
  
  Beste batzuei eman zitzaien zilegitasun osoz enkargua, baina iristen
  ez zaizkidan hainbat arrazoi tarteko burutu gabe geratu zen. Hartara, kontatu gabe geratu ziren dozenaka militante zailduen urtetako
  bizikizunak, kontatu gabe haien uste eta zalantzak, etorkizun hurbilari buruzko gogoetak; kontatu gabe pikoloen eta maderoen portaera harroa epaiketa bitartean, epaileen jarrera zanpatzaile eta errespetu bakoa, bikitimen ordezkarien gorrotoa; kontatu gabe, epai-gela
  hartatik desfilatu zuten preso historikoen lekukotza; kontatu gabe
  inputatuen asteroko joan-etorriak eta epaileen aurrean erakutsitako
  dotorezia, denbora libre urrian nabarmendutako umore ona; kontatu gabe historia handiaren intrahistoria, barrukoa. Gaiak ematen
  zuen bada liburu ederrik osatzeko! Horretan ere gure historia puskaka kontatuta geratuko da, beste behin. Nik bitartean beste zeregin
  batean iraungi nituen epaiketa-egunak, gero Balentxi hamalaugarren
  apostolua izango zen liburua osatzen (Txalaparta, 2007), hain juxtu.
  Edozer gauza Angela Murillori ez entzutearren!
  Zerbait aipatzekotan hauxe ekarri nahi dut orriotara. Kazetaria
  izan arren inork gutxik hartzen nau kazetaritzat, irakasletzat baizik.
  Badakit UPVko kazetaritza-irakasle izan nintzela —irakasle baino
  gehiago, irakasle kaleratua zehazki esateko—, baina nire bihotzak
  kazetaritzan ditu zainak; eta egia egiari zor atxilotu nindutenean
  H2000Eko erredaktoreburua nintzen. Hara txikion zorigaitza, handiek bezainbeste lan egin arren, ikusgaitz geratzen gara. Edozein
  moduz, kasu honetan borondate txarrik ikusten ez dudalarik, orain
  aipatzen dudan kontu honetan nire bizitzako hogei urte (20) hartu
  zituen gatazka unibertsitarioak du errua, zeinetatik hamabost (15)
  irakaslego propioaren aldeko aldarriz pankarta bati lotuta eman nituen, Leioako campusean paratuta.
  
  173
  
  Kartzelako-txokoan, beti erne (8)
  Jendea, batik bat gazte jendea baina ez bakarrik gazteak, kalera atera
  da. Polita da espektakulua. Interes handiz jarraitu dut suminduen mobida. Noraino joango diren, hortxe galdera. Printzipioz oso ederra da. “Ez
  gaituzue ordezkatzen”, diote, demokrazia erreala nahi dute, etorkizun
  politikoan zuzenean parte hartu. Eskuina urduri dago, eta betiko ezkerra ere bai. (…) Ea gauzak bideratzen asmatzen duten. Egunen batean
  bukatuko dira mobilizazioak, baina gai badira pare bat puntu zehaztu
  eta horretan zentratzeko, larri daitezela betiko borreroak! Aldarrikapen
  orokorrek ez dute deus aldatzen. (…) Gure prentsan irakurri dut Euskal
  Herrian aspaldikoa dela gazte konprometituen mugimendua, denetarik egin dutela kalean egoteko eta ordainetan egurra jaso dutela erruz.
  Batzuk kartzelan daude, Oier nirekin moduluan. Espainiako gazteria
  esnatu bada, eta gurea ez bada lokartzen, ongi etorriak. (…)
  Goizean goiz, txabolotik jaisterakoan, miaketa egin digute. Erabat ezustekoa eta ezohikoa izan da ordu hauetan. Loaren orratzak kendu ezinik jaisten ari ginela, plaust; jantokia zapaldu orduko, bi funtzionario,
  eskuetan latexko guanteak, gure gauzetan arakatzen. Gauza guztiak
  kanpora, banan-banan txukun antolatutako motxila berriro harro-harro eginda. Puaff. Zertarako? Jendea kontrolatzeko eta “adi egon, hemen
  gaude” ohartarazteko. Inoiz ez dute ganorazko ezer harrapatzen. (…)
  Topasera bidali dute Marcelino nire ikaslea. Lastima. Bere bizitzan
  lehen aldiz lasai egoten hasi eta hara non aldatzen duten. Ez dakit zergatik mugitzen duten, baina tira, berak ere badu erru pixka bat, hainbeste berotu dizkio belarriak hezitzaileari hau eta hura esanez, azkenean, to aldaketa. Preso hauek hainbeste urte daramatzate zuloan, ez
  dakite bereizten zer komeni zaien eta zer ez. Marcelinok hogeita bost
  egingo ditu laster barruan. Berrogei eta hamalau baditu, eta analfabe174
  
  Errezel berdeak
  
  Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
  
  toa zen. Nirekin irakurtzen eta idazten ikasi du, baina prozesua burutu
  gabe doa. Orain betiko espiralean sartuko da, eta auskalo non eta nola
  bukatuko duen. Asko sentitu dut haren martxa. Astakilo hutsa da, baina
  umore onekoa eta ez bihotz txarrekoa. Ondo joan bellotero! (…)
  Omar sahararra da, Tindufeko haurra. Gerran hildako aita baten
  umezurtza, drogaren menpe. Osasun-arazo larriak dauzka: asmatikoa
  da, diabetikoa, egunean hiru aldiz jarri behar diote intsulina, hainbat
  saiheski apurtu zizkiotenez ez du arnasa ondo hartzen, giltzurrun-zati
  bat falta zaio. Apenas du haginik aho beltzean. Erizainek eta funtzionarioek oso gaizki tratatzen dutela esaten aritu zait eskolako aulki batean
  jesarrita. Salatu nahi ditu. Intsulina berak jartzera behartu nahi dutela
  eta ukatuz gero lotu egingo dutela. Ezin duela, ikusmen-arazo latzak
  dauzkala eta beraz ez dela gauza ziztatzeko tresna kargatzeko. Ahal
  dudana egin dut. Zaintza Epaitegian kexa zela egokiena konbentzitzen
  saiatu naiz. Ez dudala alfer-lanik egin nahi, esan diot. Edozein moduz
  berak agintzen didana egingo diodala. Hasi naiz. Ez dago ados, idazki
  asko egin ditudala dagoeneko eta lasaitzeko faborez. Ez. Azkenean purrustada bat bota behar izan diot. Papera hautsi eta berria egin diot.
  Aski duzu. Arratsaldean arnasa hartu ezinik antzeman dut, eta bera
  baino deserosoago jarri naiz ni, nire senetik atera nauelako. (…)
  “Jesus, komuneko paperik ba al duzu?”. Ez diot erantzun, aurpegira begiratu, nire gauzak arakatu eta rollo bat eman diot. Eskerrak eman gabe
  joan da bere txabolora. Euskalduna da, gure herritarra. Preso arrunta.
  Bortxatzailea. Berdin dio. Nik ez dut bihotzik inori behar duena ukatzeko. Batzuek oso gaizki begiratzen diete bortxatzaileei. Garai batean
  garbitu egiten zituzten patioan, kontu handiz ibili behar omen zuten
  bokiek. Badakit oso gaizki ikusita daudela sozialki, delitua bereziki
  gaitzesgarria delako. Ados. Pasa den igandean mezetara joan nintzen,
  kartzelan mezak nolakoak diren ikusteko kuriositatez. Iritsi zen jaunar175
  
  tzeko txanda, eseri nintzen. Nire aurrean zegoen beste bortxatzaile bat,
  altxatu eta aldarerantz abiatu zen. Nor naiz ni mutila epaitzeko? Ordaintzen ari da, beraz zer gehiago? Hau ere euskalduna da”. (…)
  Funtzionarioak piztiak bezalakoak dira, beren lurraldea markatu beharra daukate. Batzuek modu xumean egiten dute, usaina utziz; beste
  batzuek, ordea, kiratsez markatzen dute beren jabegoa. Lehoiek bezala, behin eta berriro euren presentzia nabarmenduz, pixaren pixez; edo
  hipopotamoek bezala, euren presentzia nazkagarria jasanezin bihurtuz,
  kaka eta gernu-parrastada etengabez. (…)
  Egun gogorra izan da hau Txominentzat. Moduluko eskizofreniko
  batek taula astun bat bota dio burura: eskerrak eman ez dion, bestela
  beharbada bestelakoak izango ziren hitz hauek. Jantokian eserita zegoen
  Txomin, eguneko gurutzegrama egiten, eta belarriaren ondoan zerbait
  sumatu du pasatzen, meteorito bat bailitzan. Berehala altxatu dira dozena bat arrunt eta gutxigatik ez dute Paskual gasteiztarra bertan garbitu. Txomin zurbil eta kezkatuta geratu da. Ez da lehen aldia izan.
  Orain hilabete batzuk ostiko bat jo zion albotik pasatzean. Diote botikak
  hartzeari utzi diola eta ondorioz desorekatuta dabilela. Baliteke. Oso
  sano ez dago. Ez du egun osoan ia inorekin hitzik egiten. Beti bakarrik
  dago, gora eta behera, erretzen eta kafea hartzen, sustantziak sustantzien
  gainean. Txominek mehatxatuta zeukala esanaz eraman dute, arrunten
  oihuen artean. Ez da ezer gertatu, zorionez eta kasualitatez. Salaketa jarriko ote duen galdetu diote bokiek Txomini, hori balitz bezala soluzioa.
  Epaiketa? Ez al dakite hemengo kartzeleroek nola dabilen gasteiztarra?
  Norena da ardura? Zer dela eta daukate modulu arrunt batean? Hau al
  da gaixo eskizo baten tokia? Salaketa jartzekotan ez al ditugu eurak salatu behar? Nolatan ez dute hurbiletik zaintzen? Tira. Gaurkoz libratu
  dugu egun hau! (…)
  
  176
  
  Errezel berdeak
  
  Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
  
  -II-
  
  Nik neronek espresuki erabaki gabe gurutzatu ziren nire bizitzan
  kazetaritza eta unibertsitatea, eta nire ondora etorri zirenean suhartsu besarkatu nituen bi-biak; batzuetan bat gehiago, eta bestetzuetan
  bestea. Esan dezadan enbor bereko bi adar gisa izan direla niretzat
  bi arlo horiek praktikan, bata bestearekin elikatu direnak sustrai berberetik hedatutako izerdi berberez. Jendea hezteko hezi ninduten,
  jendearen arimaz arduratu, kudeatu eta gidatzeko, nik neuk irentsitako egia irakasteko, jendearen bihotza ukitzeko, kristautasunetik jariatutako mezua haiengana helarazteko —bistan denez pretentsioak
  ez dauka neurririk, alafede!—. Norberak bere bide propioa duenez,
  kazetari izanda iragarri nuen neurea, eta adin nagusitik aurrera ez
  nuen beste xederik kausitzen niretzat. Apaiz kazetaria edo kazetari
  apaiza. Zein zen substantiboa edo zein adjektiboa ziur ez dakit, hor
  nonbait, kontua da bietan jardun dudala, ez oso arrakasta handiz.
  fraide-apaiz izatea bera kristau izateko nire era pertsonala izan da,
  bide horretan abiatu nintzen une-unetik, eta ez dut beste modurik
  ikusi hogeita hamahiru urte bete artean; hots, berandu arte.
  Adinaren azken bueltan, nire bokazioa zein izan zen galdetzen badiot nire buruari nekeak dauzkat zuzen erantzuteko —bokaziorik
  badagoen izango litzateke bueltako galdera, eta behar bada erantzuna bokaziorik ez, norberaren hautuak direla—. Iruditzen zait irakatsi zidatena aukeratu nuela, eta aukera hark jendea (herria?) heztea
  zekarren. Maixu izatera bideratuta nengoen: beste nortasun-agiririk
  ez neukan, horretan identifikatzen nuen nire burua, norabide horretan jarraitzea izan zen nire aukera. Ez dut ukatuko gustura abiatu
  nintzela, eta urtetan ibili nituela bide haiek, ziaboga hartu bitartean.
  
  177
  
  Nolanahi ere den hezkuntza-alorrean eta kazetaritza-arloan jardun dut gerora, eta oraindik. Esan nahi dut zerbait irakatsi behar
  nuen sentsazioa (agindua?) izan dudala beti eta edonon. Umetan eta
  gaztaroan xurgatu nuena ona zelakoan, jendeari begiak irekitzeko
  gaitasuna banuelako eta hobekien espresatzeko topatu nuen era kazetaritza zelakoan. Ez naiz irakaslea izan horretan plazerra lortzen
  nuelako —oso-oso gustura ibili naizen arren ia uneoro—, are gutxiago nire premia materialak asetzeko modua zelako —nahiz eta,
  egia esan, hortik bizi izan naizen xume, ahal izan dudan arte, diruan
  begiak inoiz jarri gabe eta horretarako batere interesik gabe—, baizik eta printzipio batzuekin koherente izateko premia nuelako (agindu bat?), behar batzuk nagusituta edo, nahi bada, nirea izan ez arren
  nik neure haragiaren haragi egindako mezu bat azaltzeko. Premia
  militantea izan da nirea, behar morala. Hori dena zertan mamitu den
  besterik izan da, bigarren mailakoa ere bai, eskura izandako tresnez
  baliatu naiz eta ahal izan ditudan betebeharrak bete ditut.
  Ni baino seminarista gazteagoei frantsesa irakasten hasi nintzen,
  Agurainen. Nekiena transmititzen, ni bezala apaiz izan nahi zutenei
  atzerriko hizkuntza bat irakasten. Asko ez nekien, baina moldatu
  nintzen. Nire apaiz-ikasketak burutu ondoren, erlijioa irakasten jarri
  ninduten Donostian, urte betez. Boy scouten kontseilari izan nintzen
  aldi eta epe berean, hezkuntza ez arautuan. Urte batzuk geroago,
  erlijioa eta euskara irakatsi nituen txandaka, bai fraideen ikastetxe
  batean, Leioako Askartzan, bai Algortako San Nikolas ikastolan, eta
  lau urtetik hamazazpi urte bitartekoekin aritzeko zoria izan nuen,
  gai batean zein bestean edo bietan. Euskarari dagokionez, helduekin
  gau-eskolan jarduteko parada ukan nuen, ikastolako geletan, iluntzean. Euskararekiko interesa bazuten gizon-emakume haiek, euren
  lan-jardunari beste ordu-pare bat erantsiz edo udan, Elgoibarko
  Aubixa baserrian, aste batzuk barnetegi-eran, bertan bizi eta ikasiz.
  
  178
  
  Errezel berdeak
  
  Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
  
  Erlijioari dagokionez, berriz, Getxoko parrokia guztietako sendotza-programako koordinatzaile izan nintzen, sendotza sakramentua
  hartu nahi zuten gazteekin. Azkenean UPVko geletan bukatu nuen,
  Leioako Kazetaritza Fakultatean, harik eta sei urte burutu ondoren
  kaleratu ninduten/gintuzten arte Irakaslego Propioaren aldeko borroka bortitz bezain luzean. Hamabost urte iraun genuen elkarrekin pankarta batekin Leioako campusaren atarian, egunean zortzi
  ordu, eten gabe, zein giro egiten zuen erreparatu gabe. Urte haietan
  guztietan irakasle nintzen ziurtasuna neukan, irakasle kaleratua, baina substantiboki irakaslea. Ordurako ondo frogatuta neukan, gazte-gaztetatik intuitiboki ikasitakoa, alegia norberaren adibidearekin
  egiten dela bat irakasle, bizitza bera dela balizko irakasleei irakats
  ahal zaien ikasgairik mamitsuena eta iraunkorrena. Jakina, horrek
  beste gai bati irekitzen dizkio ateak parez pare, alegia irakaslearen
  funtzioari, irakasle izatearen mami-mamia dena berau, irakaslea izatea zer den funtsean, eduki-banatzailea edo/ala eredu bat; bareago
  esateko, bietako zein aldek duen lehentasuna, ez bainaiz orain hasiko
  edukiek garrantzirik ez dutela esaten. Nire kasuan pisu handiagoa
  izan du beti hezitzaile izateak irakasle izateak baino, besteak beste
  askoz ere hobeto egokitzen delako alderdi hori nire hasiera-hasierako hautu eta baldintzetara. Ez dut denbora askorik izan eduki-banatzaile ona izateko: apenas sei urte egin nituen jarraian gela barruan,
  eta inbidia diet beren alorreko gaietan txukun jantzi direnei.
  Hezkuntzari dagokionez nire barne-abentura borobiltzeko, esan dezadan Dueñaseko espetxean ere irakasle edota hezitzaile jardun dudala; lehenik Extremadurako analfabeto bati erdaraz irakurtzen eta
  idazten irakatsiz, gero Azkoiengo nafar bati euskararen premiazko
  oinarriak ematen, kalean jarrai dezan. Zer diren gauzak, espetxea zapaldu orduko Leioan ikasle izandako neska bizkaitarra, Itzi, topatu
  dut, kotxean umetxoa zekarrena, eta esan du: “Hau marka, maixua
  
  179
  
  preso”. Bada, bai: ikaslea eta irakaslea. Aipatutako eduki horiez gain
  irakatsi ote diet gainerako presoei zuzena izaten, daukadana partitzen, premien arabera laguntzen, edo besterik gabe errespetuz tratatzen? Aitor dut azkenean gogaikarri samar eta zama astun begitantzen zaidala irakasteko, hezteko joera hau, ia-ia tema konpultsiboa.
  Alegia, nork agindu dit niri besteenetan sartzen, inor bideratzeko
  neketan ahalegintzea? Erantzuna badakit, ez daukat zalantzarik:
  ”Non dago zure anaia?” eta “Maitatu, bizitza emateraino maitatu”
  proposamen/agindu biblikoetan dago erantzuna, nire jardunbidearen sorkaria, eta horri erantzuten saiatzen naiz. Ahots biblikoaren
  ustezko jabeari jaramon gutxiago egiten hasi naizenetik beste era
  batera begitantzen zaizkit gauzak, erlijio-agindua baino areago elkartasun-kutsua hartzen ari dena; lehen bezain premiatsua, bai, hori
  bai, baina dimentsio erromantiko gutxiagokoa, lilura epikorik gabea,
  azken buru edertasun eskasekoa, nire begietara. Errealagoa nolanahi
  ere. Itzuliko naiz horretara.
  
  Hezkuntza askatzailearen bidean
  Unibertsitateko gaia pittin bat baztertuta nire beste hezitzaile-zeregin bat aipatu nahi dut, seminaristen ardura eman zidatenekoa. Hogeita sei-zazpi urte baizik ez nituen, beraz eskarmenturik gabekoa
  nintzen eta gainera, Madrilen ikasle nintzenean nozitutako kolpe
  psikologikoa hartu ondoren eman zidatenez enkargu hura ez nago
  batere ziur ni nintzenetz zeregin hartarako pertsonarik egokiena,
  baina halaxe erabaki zuten nire orduko agintariek eta ni bete-betean eta suhartsu saiatu nintzen. Kazetaritzako lehen urtea amaitu
  ondoren izan zen, nire karrera etenda geratu zenean, Zizur Gutian
  hasieran eta Leioako Askartza megaproiektu berrian gero; tartean
  
  180
  
  Errezel berdeak
  
  Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
  
  Bilboko San Frantziskoko ikastetxe zaharreko gela hustuetan (zein
  garai polittak haiek, ikastetxeko idazkaritza izandakoan oherik gabe,
  tatami berde batean etzanda lo egiten genituen haiek!).
  Hamasei-hamazazpi urteko gazteak ziren nire kargu zeudenak; Nafarroako fasean Irubide institutuan ikasten zuten batxilergoa, eta
  Bizkaikoan Larraskitun eta Askartzan bertan. Euren zeregin akademikoetan zeudenean niretzat zen nire denbora, eta gazte haien
  bizi-baldintzak eta elkarbizitza patxadaz antolatzen jarduten nuen.
  Hogei-hogeita hamar gazte izan ziren gehienez eta ondo gogoan
  ditut haietako asko. Gainera bi, Joxemi eta Elias, ni bezala preso
  egon dira oraintsu arte. Printzipioz gazte haiek fraide klaretar eta
  beharbada apaiz bihurtzea zen enkargua (prozesu hartan laguntzea,
  hain justu, edo beste era batera esanda, euren bokazioa antzematen
  saiatzea). Bahea nik astindu behar nuen Euskal Herriko klaretarren
  izenean.
  Iritsi orduko ulertu nuen guk izandako hezkuntzak ez zuela funtsean balio. Garaiak beste batzuk ziren eta nik jasotako hezkuntza
  ez zen erreala. Gu seminarioan sartu ginenetik, eskala murriztuan
  fraide kontsideratzen gintuzten, eta eskala murriztuan, fraide bezala
  bizi behar genuen: lana, otoitza, diziplina, morala, komunitate-bizimodua, etab., eta jakina, atzera eginez gero, bokazioa galduta alegia,
  infernuko atarian geratuko ginen. Gure adinekoengandik eta familiatik aldenduta bizi ginen, Jainkoak aukeratutako umeak baikinen,
  eta barnean generaman hazia emankor gorde beharra zegoen, kutsadurarik gabe zentzumenak mortifikazioan bezatuz eta kanpoko
  haize zakarretatik babestuta. Gure kasuan horretarako zen funtsean
  jantzi beltza eta sotana bera: hesi ilun bat.
  Ni ez nengoen hori dena bere hartan betetzeko prest, ez behintzat
  oinarri berberetan. Izan ere haurra gizon ttiki ez den gisa berean
  181
  
  seminaristak ez ziren fraide-apaiz ttikiak. Xehetasunak xehetasun
  nik askatasuna ezarri nuen abiapuntuan, eta hala esan nien gazteei
  lehen egunetik: “Zuetako gehienak ez zarete klaretar izango —estatistikoki beti gertatu da horrela; gu hirurogeita hamar hasi ginen eta
  
You have read 1 text from Basque literature.